Latsibi - 11

nala? Datorrena datorrela, aurrera beti egiten dabena». Amaika onelango gaur arrastian...!
Lagunen barre-zantzoak ezeutsen amaitzen itxi.
Begik. Mungiako notarioa euriaren orren bildur
bada, doala parroku yaunarenera ta auzkarako oilar
biontzat sotana bana eskatu dagiola, ganeko zuri ta
guzti. Gero sermoiak egitera, bai Viñas ta bai ni, elizara bertara yoango gara ta an, Zabaleta, an iñor
ezta bustiko.
Beste barrealdi baten urren.
Arangoitik. Zabaleta, parrokuaganik ori ezin lortu
badozu, aldarrilaria auzorik auzo bidaldu daite ta oi
dabezan ttunttun-otsak yota gero, auxe gitxi gorabeera iragarri dagiala: «Auzotarrak, Mungiako alkate
yaunak osasuna ta bakea ta priera auxe dirautsue:
"Gaur arrastian euri arradan, odeiak egotziala euri,
izango da ta Mungiako izkaldira eztaiteala iñor etorri,
iñor be ez gero"».
–Orduantxe geiago etorriko litzatez –erantzun
eutsan Zabaletak.
Erantzun au ezeban iñok entzun. Guztiak barren
barrez ito-aginik egozala zirudian. Isildu ziranean «E,
Viñas –ziñoan Arangoitik–, arratsaldean indardun

agertu al izateko, len bai len bazkaltzea on izango da.
Goazan».
Kartagoar ta erromarrak, bein kalera nai azokara
nai gelunera elduezkero, otso ta otso agertu bear
eben. Auxe egin eben eguerdi atan be. Atea, kalerako atea zabaldu baiño lenago, adiskide mamiñak bailitzazan kar-kar-kar; atea zabalik ikusi ebeneko, ixxxxo! irunaka ta txordo azaldu ziran udaletseko armailletan. Puertorrilaria bere biakaz atzeratxoago. Mordo
batekoak bestekoai ez itzik °z mitzik zuzendu bage,
mailletan beera yatsi, azoka luzea igaro ta bakotxak
bere etsera bidea artu eban. Itzik alkarri egin ezarren,
mailladi-ganean ziraneko, burua yaso ta Yata-aldera
begiratu ezebanik etzan bat izan. Sartu ziranean
baiño urdin-une geiago ikusirik «Neuk iragarri dodana
–esan eban Begik–, zemaika ta illun-millunka, baia
euri bagarik gautuko da gaurko egun au. Euriari badiñotso, eliztxori baten egarria ilteko beste tanta ikusiko dogu; anilik gora gauza andirik ez».

2

Mungiako ardantegi, ostatu ta kafetxeak ezeben
aspaldietan izan egun etorritsuagorik, yale-edalez ain
ugaririk. Iru labaldiren ordez sei egin ebezan ogidunak. Arakinak iru zekorri eratsi eutsen narrua. Oillasko-oillanda, arrautza ta txarrikien domua, errekaize
epeletan termometroa lez bat-batera goratu zan. Bermeoko arraindunak, ekarrena saltzeko ezeben Bilboratu bear izan.
Irurak baiño lenagotik zabalerantz yoten asi ziran
gizonak. Ordu ta erdi igarotxotan, euriteetan aintzira
batera, ganez eragin bage, ibai ta ibaitxo, lats ta laskume, erreka ta errekazto, areka [ta ubideak ura
ekarten daben antzera, auzo] ta aldauritxo guztietatik mordo andietan etozan yardunzaleak. Laurak yo
ebenean, ezegoan zabal guztian arra beteko utsunerik. Kartagoar agirienak, ikusgarriena Floren Andraka
zala, sail baten egozan, yardungu ondoan. Beste
alderdiko gizon entzutetsuenak, Anton Imaz, Zabaleta, Larrinoa, Mauri, Yatabe ta beste batzuk, atzerago
mordotu ziran. Batzuk zein besteak zantzolari bana
euken euren artean: Larraurikoa, kartagoarrak; erromarrak, Markaidako Andres, euren ustez, eguzkiaren
azpiko ta bedarraren ganeko zantzolaririk zoli ta
arnasa-luze ta bular-sendoena. Arangoiti ta Busturi,

gernikar adiskide batzuk lagun ebazala, yardunguaren ezkerretako etse baten egozan. Euren goiko
aldean, tellape bardinean, uriko ta aldaurietako elizgizonik geienak batu ta kee-artean agiri ziran.
Laurak ots eginarren, yardungua utsik ikusita,
Felipetxuren aldarri barriaren ezaguera bakoak euren
epebakotasuna eztulka erakusen. Floren Andrakak
sei bidar gitxienez, alde guztietara begira, zoli-zoli
esan eban:
«Gizonak, lau ta erdietan asiko da izkaldia. Don
Pedrok esan daust».
Elizgizonen artean, batean don Blas Gatikako,
bestean Meñakako parrokua (gizon txiki ortzargia zan
au) sapaillora urtenaz, ezker-eskumara adi egon
ziran, gaztaña otsorpoen garauak baizen estu egozan
gizonai begira. Eztabaidatxo bat erakori zan euren
artean: don Blasek, lau milla gizon baegozala baturik;
Meñakakoak, iru millatik gora ezetz.
Urrengo etsearen irugarren bizitzan, sapaillo luzeluze baten, eskuz taiaturik be ez politoago, errenkada
biten agiri ziran buruak; lenengo errenkadan ule
luzeak, andrazkoenak; gorengoan, ule motzak, gizonezkoenak. Etzan leio bakar bat erdi utsik agiri. Azokarako uneak, begiragu, sapaillo, leio ta leiotilla, guz-

tiak egozan bete-beterik, ikuslez yosita. Iletadun etse
apal, egun batzuk lenago alargunduriko emakume
batenean, alboetako leioak itxita egozan, zabalik
erdiko sapailloa baiño besterik ezeukela. Antxe, izkalariak euren arloa asi bear eben aurretxoan, emakume gure ezagun andi bat, andra Isidora Hayedo Arangoitirena, zabal-zabal ta berera, alboan iñor bagerik
yezarri zan.
–An dago nire sakristaua –esan eban pozik Meñakako parrokuak–. A egon, onelango yokeretan agertu
barik?
–Aup! –entzun eben onetan elizgizonak. Anton
Imazen deadarra zan. Sotanadun guztiak, erromar
agirienen mordoa ikusteko, iduna luzatu eben.
–Non dira latsibitarrak? Santi Latsibi ta Pedranton
non diran!
Mauri indianuak itaune au ezin entzunda, ezkerreko belarri-ondoan eskua zabaldu eban.
–Zuen alkatea ta bere aita non diraan!
Soinak goratuta, burua makur ta begiak itxiaz
erantzun eban Maurik. Nok an ezer ulertu? Iturri
baten txurrupean bete aginik dagoan bonbil baten
samatik lez, ondo beteriko azoka atan geroago ta

burrundada andiagoa entzuten zan, itzak?, banakarik
be ez.

3
Jauntxoak eta Morroskok, Bilbotik eldueran, Treviño baiño besterik ezekusen gelunean. Ganerako kartagoar ezagunenak, izkaldiko ezer ez galtzearren,
lekua artuta egozan. Labarto gelunezaiña ta Treviño
maisuaren erdian sartu ziran osaba-lobak Mungian.
Gizon bakar bat aurkitu eben kale nagosian, Lejarzegi mediku zarra. Morroskok, nor zan yakin ezarren,
kapela eskuan ebala, agur egin eutsan. Aukera-egunetan aldungei guztiak gizabidetsu ta txeratsu izan
doaz, irribarrekor, «Agur ta kaixio» ezpanetan beera,
arnasaz bateratsu, erabiltekoak.
Zaletasun bat eta detu bi eukazan Lejarzegik. Tresilloa zan bere zaletasuna. Detuak: politikua agotan
artuta txakurrenak esatea, bata; bestea, laranja-azalak makilluaz espaloitik kale-erdira egoztea. Bilbotik
etorri-barri arek ostendu-orduko, atzetik eurai begira
ta bularraren indar guztiaz auxe esan eban:

«Sendabidea, besterik ezarren, azkordinak zelan
kendu, nai bururengoa zelan ibitu darakutsuenean,
erdu gizonok mediku barritsu onek entzutera, artean
ez. Ai euri eder bat!».
Amaika onelango esan eban sendalari urtetsu ta
dedutsuak, izkaldiak zirauen arte luzean. Iñok ezeutsan erantzun. Ezin erantzun al zeikean guztiak zabalean, Plaza de los Fueros-en, egozan-ta. Lejarzegi
aserratuta ikusteko laranja-azalak espaloietara egozten ebezan mutillik bakar bat etzan agiri Mungian
kaleetan.
Jauntxoa ta Morrosko andra Isidora egoan etsera
eroan ebazan Treviñok. Alkarri esku-emote andiak
eginda gero, osaba-lobak yesarreran, euren artean
artu eben andra Isidora. Jauntxoak burua gitxitan
agertu eban. Aldungeia ta maisua alde guztietara
begira egon ziran.
Onenbeste emakume eder ikusterik ez neban
uste –ziñoan Morroskok–. Nortzuk dira yardunguaren
ganeko aldean agiri diran lau neskatilla arek?
–Las Andrakas –erantzun eban maisuak.
–Orrenbeste abade dozue Mungian?
–Aldaurietakoak dira geienak.
–Urrengo sapaillo atan agi ri diran gizonak?

–Arrotzak dira. Euren zaratua entzun ta bizitasuna
ikusita bermeotarrak dirudie.
–Eta arako beste gizonak? Zapi zuna dauko batek
paparrean.
–Bekosolo da erdikoa. Besteok Bermeo ta Gernikako aldungei bere lagunak dira aurki.
Lau ta erdiak yota isilaldi bat egin zan ta yardungu –ondoko gizonak ozta-ozta, estutzeko lerrenak
eginda, izlari ta adierazle ta alkateari ibilpea zabaldu
eutsen.

XXII. Izkaldia
1. Alderdi bietako agirienak.
2. Zantzolariak eta alkatea.
3. Begiren itzaldia.
4. Etenaldiak.

1
Epiko agertu zan aurren; bere ondorik, Ereñozti
adierazlea; Begi, urrengo; guztien atzetik alkatea.
Zurmailletan gora igonda, yardunguratu zanean, kaltzerpeko paperak mai-ganean itxita gero, ezker-eskuma ta goietara begiratu eban luzaro ta begi argiz sendalari gazteak, batez be andra Isidora egoan etsera.
Tete antxe egoala uste eban. Iru mai ta lau aulki egozan bertan atondurik; irurak, eskuzala egoanez,
miesa gorriz estalduta. Kartagoarrak alegin andia
egin eben, Epiko gora eldu zanean, txaloak yo eragiteko; ezeben asko aurreratu. Lotsazkoak zirudien
entzun ziran apurrak.

Goitiko txalo batzuk illeta-etsera begira, andra Isidora ta egozanera, ipiñi ebezan lagun asko. Andra Isidorak gizatzar batenak langoxe txaloak atara ebazan
bere eskuetatik, zoli-zoliak, gogo berozkoak eta ugari.
Txaloak zelan yo ikasita etorrela zirudian. Bere senar
ta lagunak be alegintxoa egin eben, baia atze andi
bagarik. Arangoitik orduan alboko lagunai «Baserritarren eskuak –zirautsen–, eztakie txalorik yoten. Atxurra eztarabilenean, pipda darabille, eztakie besterik».

2
Larrauriko zantzolariak, Floren Andrakak zirikatuta, ujuju ederra, luzea yo eban. Markaidakoa, erromarrena, agoa zabalik egoan erantzuteko.
–Gerotxoago, Andres, gerotxoago, geurea agertu
dadineanesan eutsan Zabaletak.
Begi yardunguan agertu zanean, a zan txalo
yotea! Iñok ezeban uste, ez aldekok ez aurkarik, alango arrera beroa izango ebanik. Maitetasunak erabilzan eskuak alkar yoten, aldekotasunak baiño luzaroago ta geiagorenak.

–Asiera txarra –esan eutsan Busturik Arangoitiri–.
Baserritarrak eztakiela txalorik yoten? Orra or.
Ango abarrotsa ibitu zanean, alkateak, txilin bati
ots eragin ta zutunik «Gizonak –esan eban–, Mungiako erri onen izenean eskerrak erbeste ta uri auzoetati gure artera etorri zarenoi. Zeuon ontasuneti itxaroten dot izlari yaunai eztautsezuela egoki eztan erakusterik egingo, ez deadarrik, ez txisturik, ara be
gitxiago iraunik ez eupadarik. Txaloak yoteko, ondo
egingo dozue esaldiak amaituarte itxarotea. Guztiguztiok izkaldi onen gomuta on bat eroan dagizuela».
Txaloak alkateari yesarri zanean. Zabaletak
orduan lagunai «Orainarte alderdi bagako daukagu
morroi au».
Alkateak barriro, txilinkada biren ganerako ta
zutundu bagarik, itz onek esan ebazan: «Donato
Arraitz Sagasti yaunak beronen yarduna asteko eskubidea dauko».
Begi, txartes-zarpa batetik paper txiki bat atara ta
mai-ganean itziaz, eskuzal-ondora urreratu zan. Taupaka asi ekion biotza, artega egoan, arik eta Markaidako zantzolariak ujuju luze zoliz artetu ebanarte.
«Ori dok, Andres, bularra, ori eztarria!» esanda, txera
bat egin eutsan agura pozkorrari.

–Zantzorik ez, Andres, izkaldia amaituarte –esan
eutsan alkateak, txilinari birritan ots eraginda gero.

3
–Izlariak –esan eutsan erriari Begik. Askok gogoz
barre egin eben au entzueran, Arangoitik eta Busturik
ez gitxien–, agiri zaren guztioi ta ostenik dagozan
batzuri be –erromar askok andra Isidora egoan etsera
begiratu eben– zuzendu gura neuskioe neure dei au.
Orregaitiño, zuen artean izlari eztanik iñor balego,
esan dagidala, orri be neure len-agurra egin dagiodan
–Barre askok–. Banekian, guztiok zare izlari. Ogei urte
da zuen artean bizi naizala, mundu onetara etorri
zarenoi laguntzen ta bestera yoan ekiguzanak, atzeti
ten eta ten eginaz, emen luzaroago euki gurarik
–Entzule askok barre, batzuk txalo–. Iñoiz otu etedatzue zeuon sendalari Arraitz emen, estu ta larri, totelmotel, izmizka ikustea? Ez neuri be. Ezkara, ez nire
gogaideak, ez ni, izkaldi onen asmatzaile izan. Jose
Andres Bekosolo jauna diputaugeitzat agertzeko ezta
ez yardunik ez barriketarik bear; berorren egitsari
onak, lau urte onetan aldundian bete dabezan lan

andiak, dirauskue nor izan jakun, nor dan ta nor izango dogun –Txalo andiak–. Aldungei agertzeko, eginenik eztaukelako, barriketea ta txotxolokeria bear
dabenai bururatu dake gaurko ikuskizun au; ni, izlari
izateko yaio eznaizan au, toki onetara ekartea. Kartagon eidira izlariok. Euron Presidente de honor asi zan
arlo onetan, bere erritarren artean asi be, Yataben.
Eta zelan itz egin? Orador patriarcal eida ta Abrahanek lez ederto egin bear, Isastik. «Gizonak –esan
eutsen bere uritarrai–, badakizue El Rásimo zer dan,
El Rásimo? El Rásimoko presidente egin nabe ni Bilboko aberatsenak. Gu osaba-lobok, gu arbolak gara,
zuek barriz, zuek satsa zaree, geuri indarra emoteko
satsa». –Barrezantzo andiak goibeetan–. Orador
patriarcal-ek esan ebazan itz eder ilezin onek. Gero,
yakiña! euren buruaren atzeti, berak baizen ondo
ezarren, or dabilz kartagoar izlariok, bat emen, bestea an, gure atxurlariai barre eragiten. Gure alderdian
be badira batzuk euren ikastez ta doez gizataldeaurrean itz ederto egiten dakienak. Zegaiti ezetedautse onei aup egin? Bildurrarren? Ta zerarren niri? Neu
lotsatzearren izan eteda? Onelan bada ta Bekosoloren izena goratzeko neure orainarteko lan ta alegin ta
lerrenak, neure gau galtze ta buruko miñak naikoa

ezpadira, geigarri izan dagiela ona ekarriaz emon
gura izan dausten lotsaria –Goietan txalo andiak–.
Beean baserritar askok ezeben ondo ulertu al izan
lotsaritasun au; baia, txaloak entzueran, eurak be zoli
ta gogoz eskuai zarata eragin eutsen. Andra Isidorak
feo esan eban. Epikok, adierazleari zerbait itanduta,
ak erantzundakoa paperean idatzi eban–. Or, mai
orretan dagoan gizon orrek –zerraion Begik– amaren
etsetik etorririkotxo orrek –Barre baserritarrak–. Epikok adierazleari: «Qué dice?» Adierazleak: «Que
viene usted de casa de la madre ». Epikok erdeiñuz
irribarre ta idatzi-izketan oturik dago ta garailari izango dalakoan aup egin daust; baia nire itzak motelik
ots eginarren, gure aldungeiaren anditasunak berak
aurkari guztiak, erdalduntxo au aurrerengo dala,
zapalduko dauz.
Txalo gorgarriak goi ta bee. Adierazleak zerbait
Epikori belarrira. Onek idatzi ta idatzi. Andra Isidorak
don Anbrusek eta entzuteko eran Feote.

4

–Zer bik arritzen nabe –ziñoan izlariak–, gixon
onen oparotasunak eta Isasti jaunaren antzerik ezak
–Begik gixon esaeran x ori luze-luze egin eban, Epikoren kazkartasuna obeto erazagutzearren edo–. Santa
Leguati dator, esan oi danez, nora datorren eztakiala,
nor nor dan eztakiala, zer bear dogun eztakiala, erritarren izkuntzan murtik egiten eztakiala; ta oni bultz,
orri atzeti ziri, bateri lepoa igortzi, besteari zaplanda,
or daukazue iñok baiño geiago agintzen dabela, bere
ukabiltxoaren barruan mungiar gizon asko daukazala
–Txaloak eta barreak–. Ezetedauko berorren errialdean zereginik? Ezaldago an nor sendatu?
Arangoitik. (Azoka guztia beteko orroiaz.) Ahí
duele.
Begik. (Alkatear) Ta txilin ori, maipuruko jauna,
txilintxo orrek ezaldauko minik? (Erri guztiari) Belarri
minberadun orrei bigarrenez itandu bear dautset.
Ezaldago an Puertorrico-aldean nor sendatu?
Floren Andrakak. Protesto.
Zabaletak eta mordo atako erromarrak barre-zantzo andiak.
Begik. Ni arri ta zur naukan bigarren yazoera Isasti jaun orren yasik eza, fepakotasuna da. Amar milla
ogerleko oraingotxe daukaz eralgita. Gaur zortzirako,

emongo ezpadauz be, agindu beintzat, beste ogei
mila egin bearko. Ta, gizonak, milla peseta katanarruan artuta, Valladolid-aldeko uriren batera, gizon au
bizi izan dan aldera, baleioa, lau diputadu atara al
izango leukez: katanarruduna, bat; loba morroskoa,
bi; erdalduntxo au, iru; ta laugarren bat bear izanezkero, Otxorio geurea –Entzulerik geienak, Arangoiti ta
be bai, barre-zantzoka, asko txaloka.
Epikok musturturik idatzi eban Ereñoztik egin
eutsan biurkuntzea. Andres Markaidak ujuju luzea.
Alkateak txilina yota: «Andres, isilik egoteko, bestela
Felipetxuk kartzelara eroango zauz».
Begik. An milla pesetatxo zabalduta lau aldun, lau
diputadu, emen ogeta amar milla ogerleko eralgi edo
beintzat aginduarren bat ezin.
Barre zantzoak eta txaloak barriro. Andra Isidorak
iguin-arpegiaz: Macaco.
Arangoitik Busturiri: «Etzagoz arrituta? Baalzekian itsusi au izlari onen etorritsua zanik?».
–Nik ez; Begik beronek be ezetz uste dot.
Begik. Gizonak, noiz edo bein, dakutsuena ta dantzuzuena egia ala amesa etedan igarri ezinik aurkitu
izango zaree. Ni egun onetan onelantxe nago. Orain
urte bi, organu barri bat bear genduala ta iru edo lau

joan gintzakiozan don Anbrus Isastiri. Eztakizue zer
erantzun euskun? Bera etzala musikalaria –Barre
askok–. Gaisotegia barriraztu bearreko egoala ta
banoa, gaur bere alderdian dagozan gizon bi lagun
nebazala, banoa beragana; ta katanarrua aitatu geutsaneko, gure eskakizuna ondo amaitu bagarik
«Etseetan ezaldauke ogerik non il?» erantzun euskun
Orador Patriarcalek. Beste bein, Yatabeko elizan
arako tximista gaizto batek txerrenkeria gogorrak
egin ebazanean, bertako parrokua ta alkatea Bilbora
yoan ziran dirutan. Lenengo euren erritar aberats
orregana ta elizea aitatu eutsenean, «Ori elizgizonak
egin dagiela» erantzunda, katanarrua osorik beti
–Barre andiak goi ta be–. Orduan ain esku-estu, ain
zikotz; orain onen eskuzabal, onen emokor! Gizonak,
soloak laiatuta gero, txorkoak eginda, galgaraua
purran ereiten dozuenean, gari ereite ori lurraren
onerako ala zeuen onerako egiten dozue? Adurretan
egozan baserritarrak entzuten. Isasti, El Rásimoko
maipuruko ori, berrogei milla diru eder purran erein
edo agindu-orduan, lurraren onerako ala bere onerako, bategaz amar egiteko, dabil? Amar orrek nondik
urten bear dabe? Erantzuna argiegia danean, zetarako erantzun? Nik ezkerrean lukainka bat baneuko ta

eskoan odoloste bat, ezneuskezue esango «Au lukainkea da, au odolostea da». Ikustea naikoa danean,
begoz itzok barruan. –Txalo ta barre-zantzo andiak.
Anton Imazek. (Zarata onek baiño zoliago) Ezneutsuen nik esaten zer yazoko zan?
Laraudok. Gure oilarrak be badaki gero kukurruku
egiten.
Anton Imazek. Arandui, or aldaukazak lengo eguneko bost ogerlekoak? Gura dok oraintxe tema egin?
Aranduik. Etsean itxi joadazak.
Begik. Atxinakoak dira Euskalerrian azokak, eriak.
Bizkaian entzutetsuenak Basurto ta Mungia ta Gernikakoak doguz. Gure egun onetan lau urterik lau urtera gitxienez ta nongura bestelango azoka batzuk egiten dira, giza-azokak. Idi ta asto ta urde-ordez gizonak eurak egon doaz eria onetan salgei; aukeraldia
edo elezinoak dabe azoka onek izena. Askozaz zeatzago izentauko geukez gizaazokak esanda. Onelangoxe eria bat ikusiko dogu gaur zortzi gure zertan
onetan. Iru alde andi daukaz, zeuok ondo dakizuena,
zertan onek: Bermeo ta uri inguruak, Gernika ta bere
aldauriak, Mungia beronen uri-auzoakaz. Beste alde
bi orretan izan daite salerospen andia ezagutzea...
Gure onetan baete? –Orainarteko itzok, gizaeriazko

itz orrek, irri-barreka ebagi ebazan. Urren datozanok
agotik atarateko, betartea sututa, bene benetan
entzun eragin ebazan ta zauzkada andia eragin eben.
Gure artean be bai? Zeuon buruak saldu gura izateko,
ezetezaree lotsa izango? Edozein lauoinekok, esan
dagidan bere izenez, edozein txarrik gaur sei arroara
ezkero ogeta amar bat ogerleko bereak dauz. Lau,
bost ogerleko... andik gora botodun gizon bakotxari
eztautsez emongo Kartagoko giza-erosle orrek Floren
Andrakak txistu egin eban; bai laster isildu be! Belarrondokoren batzuk artuko ebazan bestela. Eta zer,
txarri baten dirua emonarren? Ezaldozue zeuen burua
txarritxo batena baiño geiago estimetan? Gizon
deduzko baten izena lurbira guztiko diruak baiño
gorago dago –Txalo gortugarriak alde guztietan.
Andra Isidorak, eskuetako artzeñoaz errege bastoa
edo onelango zeren bat zirudiala «Calla, cara de
vino» esan eban–. Atxinako euskaldunai, erromar ta
godo ta mauruak azpiratu ebezan euskaldunai, baita
lengo mendekoai be, politika-igarle batek etorkizuna
aurresan baleutse, euren ondorengoak peseta batzuren aldera burua salduko ebela sinistarazo baleutse,
lotsaz mendiok itxi ta beste alderen batera bizitokibilla yoango ziran –Itz onek entzueran gizon, emaku-

me ta elizgizon, zutundu ta luzaro txaloka ekin
eutsen–. Gure aurkariok diru bagarik –birritan esan
bear izan ebazan itz onek–, entzuleen zarateagaitik
gure aurkari beste alderdiko orrek diru bagarik, geu
gatozan antzera, baietoz, eun bototatik amar ezleuskeguez eurenduko eta euretatik geien geienak maister gaixoenak, ezetz ezin esan dagikeenak.
Orduan Begik entzuniko txalo ta «Ori, ori! Gora
Arraitz!» eta beste oles batzuk bildur-ondakin guztiak
kenduaz ganera, lagun-artean erabili oi eban izketa
barregarri ta adinonegia ezpanetaratu eutsen. El
Rásirno, El Eco de Vizcaya ta Andresen Mastiak irrimirrika nastau ebazan. Isasti aitatuta barregei onetxek ots egin eben: «Ondo yan ezin daben batek...
bere buruaren usaina artuta, edonor ezyakintzat daukan ori... Len Aginbako, orain Aginbarri...».
Arangoitik. (Zutunik eta suturik) Fuera ese lenguaje chabacano! deadar egin eban.
Begik. (Minduta) Maipuruko jauna, nok dauko
emen aginpidea, Mungiako alkateak ala an goian
arrantzaka diarduan arek?
Kartagoarrek arrantzaka ori entzueran atara eben
abarrotsa ezta erraz zeaztekoa.

–Alkate jauna –zirautsan Begik–, txilintxo orreri
miiña mututu egin aldako?
Nekeak deadarti guztiak isildu ebazanean, izlariak
bere izkerea ezagunean printzeldurik, onelantxe
yarraigi eban: «Len yazorikoa gerokoaren zantzu bat
bada, gomuta izan dagigun orain lau une ementxe
yazo zana. Gero zeuek zeuen barruan esan eta aste
bete barru atabaka-barruan erakutsiko dozue garaipena noren aldera yaurriko dan. Orain lau une gure
aurka uriko seme bat, burua langoxe biotz andia
daben mungiar bat, gaur eztarrian gili-gilia daukan
zaldun bat, aldungeitzat agertu ekigun –Isiltasun
andia zabal guztian–. Erriari dautsan maitetasuna,
erriari gitxitu bagarik, elizeari baleutso, iñor be ezkintzazan bere aurka yagiko. Masal masal, beti lez egizale, agertu zan aukeraldian, botorik bakar bat erosi
baiño garaitua izatea gurago ebala. Zori onean. Mungialdeko buruerak eta auterestiak, politika ta erlijinoarazoetan beintzat, Arangoiti jaunarenak eztiralako,
garaitu egin geuan. Au eztiñot ez berari min, ez geure
pozari ziri eragitearren, ez. Au, edozein mungiarrek
beronen zalduntasun ta gizabide ta errikoitasunagaiti
maite daben gizon au, barriro aldundirako bidean
agertu eztanean, zek dakar gure artera, mamin ede-

rrak eta osabaren katanarrua baiño besterik ezagutzen etxakon mutil ori? –Txalo andiak alde guztietan
eta barre gozaro–. Au gure aurkariak guk baizen ondo
dakie. Ona emen zegaiti euren diputaugei edo diputaunei oni, aratusteak etorriarte itxaron bagerik,
arpegian mozorroa ezarri dautsen. Orain amabost
egun Candidatura liberal zana, azpisugea eztan baten
eskakizunez, Candidatura independiente da gaur.
Marmo, nor zaran badakigu. Mozorro orren ganeti
beste bat yantzita, Candidatura apostólica zarñala
badiñozu be, marmo, ezagutzen zauguz».
A zan txalo egitea! Gatikako sakristauak, lilluraturik, begiak negarrez ta agoa barreka eukazala, txapela gora-goraka yaurtigita «Gora gure gizona!» esan
eban. Unean unean nai mordoetan nai egabanaturik
egozan kartagoarrak, ostera, lotsaz euren aldekoen
leioetara ezeben begiratu be egiten. Andra Isidorak
urduri ta artega ta amurruz irakiten, txirritxirriak
euren ego soñulariak baizen sarri ta zarratu erabilen
bere artzeñoa.
Gizonak –zerraion izlariak– belutxo da ta gure
aldun jaunaren sarigei andiak geigarritzat daukagun
ordu laurenean azalduko dautsuedaz. Orain, mungiar
ta uriauzotar maitagarriok, eztaukat auxe baiño beste

esatekorik: gurasoak emon dautsuen izen ona zeuon
ondorengoai garbi garbi emon gura badautsezue, toki
onetantxe zapatu guztietan eta batez be Santu larriz
ta San Antontxoegunean salgei ikusten dozuezan
abelgorri ta zurda-abereak baiño zeuen burua geiagotzat badaukazue, eta Matxin Trobikarraren odol-tantak zanetan darabilzuezan euskaldun biotz andiok,
aupa! gizerosleai ukabilla erakutsi ta atabakara guztiok, euskaldun izen ona loitu ta lotsagarritu gurarik
dabilzanok garaitu, azpiratu ta auspean sartu-arte.
Atzenengo itz au iñok ezeban entzun al izan. Iru
bidar zutundu eragin eutsen izlari etorritsu ta adoretsuari. Goietako entzule guztiak, kartagoarrak ez,
zutunik, eta beekoak beatzen ganean egozala, zapi ta
txapel ta kapelak erabiliaz, izan lediten erakusmen
txeratsu ta beroena egin eutsen. Andres Markaidak
laugarrenez ta orduantxe luze ta zolien irrintza egin
eban. Auzo bateko oilarrari beste askotakoak kukurrukuka lez, Markaida zarrari beredin ujujularik bateratsu erantzun eutsen, al ebanak al ebanez.
Zer egin ezekiela egozan Epiko ta adierazlea.
Alkatea etzan azartu zantzulariai txiliña yoten. Andra
Isidorak, barruko irakiñez, eztanda egiteko bildurrez
edo, yagi, barruratu ta jauntxo ta lagunai sutan esan

eutsen: «Gizonak, ori ezta itz egitea, zaunka egitea
da ori, txakur itsusi, motz, itxurga bat da-ta».
Don Anbrusi ogei bidar damutu alekion an agertu
izatea.

XXIII. Izkaldiaren yarraipena
1. Epiko izlari ta Ereñozti adierazle.
2. Arangoitiren etenaldia.
3. Un combate épico-ren atzeak.

1
Epiko, gizatalde zaratatsua isildu-orduko, yagi ta
eskuzal-ondora urreratuaz, alkondara-eskuturrai ateraldi bana emonda, Basta señores, esaten asi zan,
basta. Begi, bere yarduna berak uste eban baiño
askozaz etorritsuago ta atze andikoago izanarren,
estutxo egoan. Bere naikideaz, bere aurkariaz, iñor ez
lango izlaria zala entzunda, uste edo eban onen Sí
Señor bere Bai jauna baiño indartsuago zala. Ezin,
bestela, yakin daite bere estutasuna zelan azaldu.
Alkateak, noiz edo bein erria erdi-isildu zanean,
txilinari ots eraginda «Gizonak –esan eban–, Pedro
Viñas ta Andres jaunak eta beronen adierazle Agustin
Ereñoztik yarduna asi ta biurtzeko eskubidea dauke».
Kartagoar batzuen esku-otsak bertan beera isildu

ziren. Viñasek itz onezaz ta polito asi eban bere arloa:
Señores, tengo a gran honor dirigir a los nobles hijos
de Jaun Zuria un saludo en nombre de los que moran
a orillas del Pisuerga. (Floren Andrakak txalo). Ereñoztik yagita «Gizonak –esan eban–, Viñas de Andrés
jaunak diño ze onore anditzat daukala bidaltzea saludo biotzeko bat Jaun zuriaren seme nobleai, doña
Pisuerga Moraren izenean».
Barre-zantzo ikaragarriak goietan, beekoak be
barre aren urren, baia ez ain zaratatsu.
Epikok. No nací, es verdad, en la hermosa Castilla. Soy hijo de la noble Antilla de Puerto Rico; pero en
mi alma serán perdurables los recuerdos que llevo de
la vieja corte de Felipe.
Adierazleak. Eztala yaio, diño, Castilla ederrean.
Andra Antilla de Puertorrico-ren semea eida; ta bere
ariman perdurable izango eidira Feliperen korta
zarreko errekuerdoak.
Anton Imazek. (Zabaletak belarrira zerbait esanda gero) Viva don Felipe Kortazar. Askok barre eginarren, geienak ezekien zegaitik.
Epikok. He notado, señores, que mi honorable
colega, el Sr. Arraiz ha estado más de un tanto agre-

sivo en su discurso y yo me propongo a mi vez darle
un buen recorrido.
«Bravo» Floren Andrakak. Bere inguruko kartagoarrak txalo. Arangoiti ta Busturi an goyan, biurkuntzearen bildurrez, begiak itxita buru-makur egozan.
Adierazleak. Viñas de Andrés jaunak...
Zabaletaren seme Krisantok. Eztok esaten Viñas
de Andrés, Andresen maastiak baiño.
Goi ta beekoak barre gozaro.
–Viñas jaunak diño ze bere kolega Arraitz...
Zabaleta gazteak. Honorablea esan dok.
–... Arraitz jauna beronen diskurtsuan egon dala
guztiz agresibo ta berak bere bidarrean emon bear
dautsala errekorridu on bat.
Barre ta irrizko txaloak erromarren artean.
Viñasek. Yo sé que con ello me expongo, yo sé
que con ello me arriesgo; pero cuantos más riesgos
se corren, más se goza de la vida, como ha dicho un
ilustre escritor mozcovita de nuestros días.
Txalo beeko erromarrak eta goiko andra bakartuak, arek zeri ezekiela, onek zeri ezeukala.
Ereñoztik. Viñas jaunak diño ze badakiala atan
esponietan dala, badakiala atan arrisketan dala, baia
zeinbat arrisku geiago korrietan diraan, ainbat geiago

gozetan dala biziagaz; eta au esan eidau gure egunetako eskritore ilustre mozkorti batek.
Arratsalde atan edonoiz baiño obeto oartu egikean txaloak eta barrea be alderdikor sarri egiten
dirala. Orregaitiño, mozkorti entzunda, alderdi bateko
nai bestekoak, barre-zantzo galantak barrubarrutik
atara ebezan. Goiko kartagoarrak isilik egozan, lotsor
ta nakar zirudiela. Lotsaldia ibitu ekioenean, Arangoitik beso biai eraginda, zerbait esan eban deadarrez
alkateari begira, baia nok an ezer entzun? Andra Isidorak, arpegia aizetuaz, beeko guztiak begietan sartu
gura bailebazan, iru edo lau bidar Imbéciles esan
eban.