Latsibi - 10
daukan dirua zenbat zan irakurri euskun. Berorri
lengo gabean erakutsi eieutsazan; eta berorrek sorbaldak goratuta itzik ez initzik erantzun ezebalako
minduta dago.
Datorren igandean, gure izkaldia amaituta gero,
Begik lotsarren, patari batek arzuloan lez, bere burua
Erromako sendailu-ontzi artean ostendu dagianean,
kartagoar garailariok udaletsean batuko gara. Gure
izlari-baltzuak, berori maipuruan dogula, agizko
batzarra ospatuko dau. Ondo litzate berorrek orduko
itzaldi eder bat atonduta ekartea ta dirua ugaritxo be
bai.
Bultzia Mungiara eldu daitenean asiko dogu gure
izkaldi entzutetsua. Bermeo ta Gernikati lagun asko
eidatoz. Gelunera Arangoiti ta kartagoar agirienak
yoango dira, euren maipuruko ta aldungei ta andere
Tete bear danez artzeko. Agur, iganderarte».
Bigarren eskutitza, Morroskorentzakoa, laburrago
zan. Bere itzik yakingarrienak onetxek dira: «Zuek
emen agertzea nora ezekoa da. Aukeraldia obeto
dakust, batez be baltzu barria, izlari baltzua, sortu
dogunezkeroko egun onetan. Iñok eztau domekako
izkaldia baiño besterik gogoan. Ezpazatoze kartagoarrok, agirienok beintzat, arpegi arpegian zaplada
bana emon dautsezuela uste izango dabe. Badakizu,
adiskide maite orrek, deduzko izki-mizki onetan Arangoiti nor dogun. Neure magaldunari, neure bigarren
aita don Anbrusi egin dautsadan eskutitzean idoro
dagikezuz zeatasun geiago. Zuretzako au ementxe
amaitu bear dot, genre Teteri itz egiteko astia izan
dagidan. Iganderarte».
Teteri, a! o! emaztenai ta geitzat eukan Tete ederrari eskutitz luze, laban, eztizko bat idatzi eutsan
gero.
«Uztak ez igartu bai igartu dakusazan lugiñak
euria itxaroten dabenez, itsas zabaletik bere senar
aspaldion ikusi bagakoa noiz legorreratuko, izpazterrean, zapi zuri bat gora ta beera erabiliaz, egoten
dan emaztearen era berberean, egon naiz ni neuk
maite dodanaren erantzuna noiz elduko.
Nire lenengo ta bigarren eskutitzai zuk ez erantzun izatea biotzak diraust zerarren izan dan. Idaztortza ezta sortu azalpen batzuk egiteko, biotza barrutik
atarateko, ez; begi ta ezpanetako egikizuna da au.
Nondi dakidan? Orain berrogei ta zortzi ordu zure
neba, amar egun barru aldun izango dogun neba
Tomasi Perikori goraintzi andiak esan zeutsanean,
ene zoria!! orduantxe zabaldu, orduantxe argitu ekidan aspaldiko zeru illun goibela. Itz orretanxe nekusan nire eskutitz orainarteko bien erantzuna. Iru perla
orrek, zure ezpan nakarrezko orrei yaulki dakezan iru
itz ilezin orrek, santu baten erlikia lez pitean pitean
ezpanetara daroadaz.
Zure osaba ospetsuari ta neba aldungeiari iganderako, emengo izlari-baltzuaren izenean, dei egin
dautset. Zatoz zeu eurakaz. Zeu izango zauguz egun
orretan Mungiako erregiña, zeu, neure Kleopatra eder
ori. Zu an tribuna-aurrean zakustazala, ez Begi lango
basaizlari bat (un rústico orador zinoan berak),
Demostenes bera aurkari baneu, laster oinperatuko
neuke».
Ta onelantxe bigun ta legunik iru paper bete ebazan Epiko buruzorrotzak irugarren eskutitz onetan.
Birridazki bat atarata, korreora yoan zan lenengo,
andik Berinoleagara Ereñoztiren billa.
2
Iru eskutitz onen atzea, nor nor dan yakinezkero,
erraz igarri daiteke. Morroskok, beretzakoa irakurri
ebaneko, jauntxoaren etsera bidea artu eban.
–Perikoren barririk, osaba?
–Ortxe jaukak bere eskutitz eldu-barria. Irakurri
egik, gura badok.
–Orduan igandean Mungiara –esan eban irakurrita
gero.
–Ni! Zetara? Oa eu nire ordez.
–Zer esango dan Arangoitik? Kartagoar guztiai
zaplada bana emon dautsegula uste izango dan.
Ementxe diraust.
–Nok jiñok ori?
–Perikok, neuri egin daustan eskutitzean.
–Ta ik ori, kirten orrek, sinistu! Puertorriqueñoen
barri ondo jakiat nik. Ori baiño andiagoak asmateko
etxok orrek iflor bear.
–Eta Laraudo ta beste artzekodunak?
–Zer jautset nik zor? Zordunik baldin bajagok, El
Rásimo dok zordun, ez ni.
–Berori da, osaba, La Concordia Cívica orren maipuruko ta berorri dei egin dautse.
–Sentellas! Niri bai, baia ez El Rásimoko nagosi
nazan aldeti, izlari-baltzuko buru egin nabelako
baiño.
–Erritarren artera yoateko nakar!
–Araiñegun Mungiara, biar edo etzi Mungiara. Zer
uste dok ik eta zer uste jok Pericok? Bizkaiko liberal
guztien maipurukoa txarrizain bat dala, egun birik
baten ara-ostera ibilteko?
–Dubarik daukagu ibiltea. Ondo begiratuezkero,
ara yoatea emen egotea baiño merkeago dau. Lagun
urezandikoakaz Deustu aldera ibiltera badoa, oiñetakotan kalte geiago.
–Ori be egia dok, baia ezneioak. Dirua ugaritxo
eroateko! Len emon nebazanak gitxi bailitzazan!
–Perikok berak eztau oraindiño bere lan andien
saritzat zuriko bat artu. Asarratuko litzakigu ezpaginoaz; ta olangorik balitz, txulut! Agur nire diputadukuntzea.
–Eznoala.
–Aukeraldia galdua dakust. Kartagoarrak euren
iskilloak lurrera yaurtigi ta erromarrakaz bat egingo
dabe ta agur gu.
–Bost milla ogerleko andi emotea ezalda naikoa?
–Arako bost millak? Uretara yaurtigiak izango
geukez, aukeraldia galdu badagigu. Irabaziezkero
barriz, beste amar, beste ogei, beste eun...
–Beste zireun. Iñusente, más que iñusente! Illeti
ezo ta bustiaz kea lez egiten aldok dirua? Berakotan?
–Ni aldun izan ezik, Gortalderen katanarrua, dirutza andia, beste batentzat izango da; ta Iñusente eztiran askok katanarru atan eun ezeze irureun milla
ogerleko badirala uste dabe.
–Gortalderen alaba bakarra euretzat izango doala
ziur alago?
–Aldungei azpiratu bat nok gura dau senartzat?
Diputadu jaun bat, beste aldeti, ikaste andiduna ta
itxurakoa bada, zeiñek eztau gura?
–Ori olan dala...
–Osaba, orren gauza gatxa alda ara yoan, Perikori entzun, izlari-baltzuko maipuruan yarri, Arangoitiri
atsegin emon eta artzekodunai «Ekarri paperok, La
Concordia Cívica-ra neuk eroateko»; au egitea orren
neketsu, zail, egin-ezina eteda?
–Gero niri peseta bakar bat eskatu balegide...
–Ezetz, bein esanezkero, ezetz. Goazan orain
Tetegana ea zuritzen dogun.
Tetek ain zuzen be eskuartean erabillen Epikoren
eskutitz luze, laban, eztizkoa. Osaba ta neba ikuseran
ez egun on ez kaixio esan be egin bagarik, asarrez
«Guzurti –esan eutsan nebari–. Noiz esan dautsut nik
zuri itz bakar, soil, uts bat zuen Periko buru-arin
orrentzat? Perikori goraintzi andiak! Ezalzara lotsa,
neskatilla baten izen ona, arreba batena ostikopean
erabilten? Eta neugana zatoz, guzurti, aizun, maltzur,
lotsabagako, neba txar ori! Neugana! U ortik!».
–Baia zer yazo da emen? –ziñoan don Anbrusek.
–Zer? Irakurri au.
Jauntxoak irakurten ziarduan artean, nebarrebak
isilik eta alkarri begiratu be bagarik egozan.
–Esan ta esanda be ederto idazten dau gero! Berlin baiño burutsuago da (Merlin-en ordezkoa zan jauntxoaren Berlin ori). Izlaribaltzua be sortu! Dirua, orixe
eztaukala, ze osterantzean senargeitzat eta neure
lobageitzat ezkenduke Periko txarra izango.
–Berori be bai? –esan eutsan Tetek, ots baten
paperak eskuti kendu ta amurruz zati zati eginda–.
Bat au ta beste or, alkarren antzekoak zare. Izlari-baltzua! lzlariak, asunak lez, edozein zokondotan ernetan bailiran! Ori aintzat artu badozue, gangar batzuk
zare, gangar, fepako, ganora bako, burubako, zen-
tzun bakotzar batzuk. Ara bazoaze, zuen Viñas txoriburu orri esan neure izenean, gutiesteko be eztautsadala erantzun gura, ta bere eskutitza onelantxe artu
dodala.
Au esaeran zati-zati egin ebazan eztizko iru paperak, auxe ganeratuaz: «Eztot nik aregaz ezer gura ta
zugaz be ez, Tomas, guzurti, aizun, maltzur, neskatilla baten izen ona ostikopean darabiltzun orregaz».
Itz gogor onen beizentzat bere gelako ateari ots
andi bat emon eutsan Tetek eta barrutik ertsituta
bakartu zan, osaba-lobak ago bete aginez itxirik.
XX. Epiko ta adierazlea
1. Itz ebakera.
2. Atz-begiak.
3. Eskuketa.
4. Berotasuna.
5. Adierazlearen arazoa.
1
Tetek bere eskutitza edu atan artu ebanik ezeban
Epikok uste Berinoleagatik urtenda Mungiako kale
nagosian Ereñozti lagun ebala sartu zanean.
Sarri ikusi ebezan alkarregaz aurreko egunetan,
izlaria beti eskuketan ta zerbait esaten, adierazlea
beti isilik, eskuak sakeletan sartuta, irakasleari beti
adi.
–Zer etedirautso? Gizon orren argia! Orren ezpanen etorria! Nok ori garaitu?
Onelangoxeak izaten ziran erriak, eurak ikusita,
egiten ebazan iruskinak. Egun atarakoak, orregaitiño,
entzun al izan baleuz, ezeutsezan Epikori belarriak
asko gozatuko. «Zelango zera da gizontxo ori? Arainegun-arratsaldean orrek emen izan eban lotsari
andiaz barriro dator berori egun argitan, ezer yazo
ezpailitzakion?».
–Ezneuke berori seme izan gura –zinoan beste
batek.
–Seme! Nik ezta ostatuko be. Erruki dot Adona,
erruki. Ordaindu etedautso gero berorrek orainarteko
ostatua?
–Onelangoxeak izaten dira geien geien geienetan
Santa Leguati etorten jakuzan gizontxoak. Miiña labana ta kitu besterik.
Erriaren esamesanok itxita, Epikoren autuari
garraikiozan. Domekako izkaldia izaten zan beti
euren arteko autua. Viñasek ikaskizun aretan bere
adierazleari emondako itun edo burubideak labur
labur ta albait argiroen erakutsiko doguz emen.
Bostzuk ziran burubide onek. Euretan beste ainbeste izaki azaldu eutsazan albokoari: itz-ebakerea,
azbegiak, eskuketa, berotasuna ta adierazle baten
arazoa.
I. Itz-ebakerea. izlari batek, bere itzak ganora
bagarik, agin artean, motel, alkarren ganeraturik nai
larrapastaka ebagiezkero, eztau iñor berotzen; ta iñor
berotzen eztaben itzaldia alperrrekoa da. Zelan ebagi
bear dira itzak zirriada ona egingo badabe? Azarri,
garbi, astiro ta zoli. Azarri. Onek zer esan gura dau?
Con expedición, itzek ezpanetatik belarrietarako
bidean sailean ta bata bestearen ondorik ibili bear
dabela. Garbi. Zer esan gura dau onek? B b esan
bearko dogula, ez eme-ren antzera. Bilboko babak
eztogula Milmoko mamak esan bear. Onelantxe atara
bear doguz agots guztiak, oso-osorik eta garbi garbi.
Geuk esango dogu-ren ordez geuk esaauu entzuteak
il egiten dau, il, Ereñozti, erri baten gogo-berotasuna.
Astiro, baia ez astiroegi. Diskurtsu bat buruz ikasita
daroenak, irutatik bitan, umeak Dios te Salve ta Creo
en Dios Padre lez batean arrapataka, ondoegi dakienean, bestean kili-kolo itz egiten dabe. Zoli. Yardulari
baten itzak ondo entzunak ezpadira, oba leuke gizagaixoak isilik egon. Datorren domekan zeinbat entzule eukiko doguz? Zeinbatentzako tokia dauko Mungiako zabalak? Iru millarentzakoa? Ba iru milla ta bosteun egongo jakuz adi. Gure esanenak, ez au aiztu,
gure esakizunak iru milla ta bosteungarren orrek
entzun ta ulertu ezpadagiez, gure yarduna akasduna
izango da. Azarri ta garbi ta astiro ta zoli ebagi dagiguzan beraz gure itzak.
2
Azbegiak (erderaz las facciones). Izlari batek, izlari andi batek beintzat, azbegi ederretakoa izan bear
dau.
Itsusia bada, isilik egotea eun bidar oba. Gizona
bere kabuz, izakerako etsigitasunez gura eztabela be,
egiaren ta ontasunaren ta edertasunaren eske gurari
andiz bizi da, yatorrizko gutarrez. Azbegiz ederra
eztan izlari batek zelan lotuko dau entzuleen gogoa
bere gogoaz? Ezin. Aren naia, borondatea, zelan
beragandu? Ezin. Izlari ori itsusi-samarra izanarren,
ortzargia danean, bere moztasuna gorabeera, zauzk
eragitera eldu daite. Ciceronen suurreko geritz eskerga ta Mirabeauren arpegi pekazkoa dira nire eritxi
onen irargiak. Begi, gure aurkari Begi Demostenes
balitz be, gure izkaldian lur yoko leuke. Zegaitik? Nire
itz eta gogamenen etorri ugariak eraginda? Eztiñot
ezetz. Baia ni isilik egonarren, berorren itsusitasun,
moztasun, ezaintasun, itxurgatasun, berorren mamutasun izugarriak lupetzatik musker bat baiño gorago
yagiten eztautso itxiko.
Ortzargia ta maitagarria balitz, kortaurreko iruletan sasturik egon dagozan kakarraldoak be badakie,
musuko artaziak zabalik, eguratsean ibilten; baia ori,
u! ortzillun iguingarri, sendalgoaren lotsagarri ori, u!
3
Eskuketa. A! Itzaldi baterako zein egokia dan
eskuketa sona, negurriko ta adiuntzazkoa! Anjere
galant baten garrialdea ugel bitxidunak be edertu oi
dau itzaldi bat onelan eskuak erabilteak. Eskuketa
bagako izlari andirik banakaren bat ezagutu eida. Ez
gero, Ereñozti, katuak bere erpeak lez, zuk atzamarrak banatuta edo berezirik erakutsi, baturik baiño;
onelantxe. –Ta au esanda, Epikok, dendari asko begira egokiozala, eskuma goraturik luzarotxo euki
eban–. Atz erakuslea gora begira dala itz egitea prailezarren oitura itxusi bat da. Sarrien eskoia erabili
bear dogu, ezkerra gitxitan; noizean bein biak batera.
Guztiz itxusi da eskua goian nai zabalik daukagula
izketan astea. Yokoan eta maian, bazkalapal-orduetan, izaten eida norbaiten aziera ezagunen. Nik yoko
ta maiari izlarien eskuketa ganeratuko neuskio. Etzin-
tzazan bart Kartagon izan? Olabek, eztakit noren
manez, alderdiko agirienoi dei egin euskun. Gozogintxo orrek kartagoarrean aukerazain ta gudalburu nor
dan yakin bear leuke. Dana dala, zeu ta besteren bat
ezpazan, besteok, garantzok, an gintzazan. Arangoitik esandako zerbaitek geien arritu nenduan ni. Legegizona dala, burutsua dala, asko ikasia dala! Onetan
eztirudi. Gizona, Arangoitiren ustez, berez ta menduz
ta izatez eida izlari. Barre egin dagigun, barre.
4
Berotasuna. Entzuleak berotu gura badoguz, geu
esaleok, izlariok, bero egon bear dogu. Oztasuna eriotzea da; berotasuna, bizia. Dakarrela Mungiako zabalera Demostenes ta bere aurkaritzat ager bedi nor?
Autortegian lez dirautsut au. Bere ordez agertu dakigula Isasti, Aginbako ezyakiña. Demostenes, bere
yakituria sakona ta eleantze arrigarria gora-beera,
otz balego ta don Anbrus bero, Greziako izlari andiak
baiño zirriada andiagoa, zauzkada sakonagoa egingo
leuke gure astokillok. Au ez aztu, Agustin. Neuk yardungo dodanez, zuk yardun bear izango dozu, bero-
bero. Diñogun erdirik, laurenik, zortzirenik ulertu ezarren, buru ilun gelditu leitekez, baia biotz-bero; ta
itzaldi ta izkaldi geien-geienetan yardulariak entzuleen biotza ta txaloak baiño besterik eztau gura izaten, batez be entzuleak astotzar-taldea diranean.
Begik gogo-berotasun au bai, badauko, ezin ukatu
daite. Baia ganerako baldintasun guztietan urri dabil,
motz dago. Lapiko uts batek, su ta gar-artean luzaro
egonarren, alperrekoa izaten dau berotasuna. Begiren burua lapiko uts bat da. Zer daki orrek? Eta berotasuna zetarako dau?
5
Adierazlearen arazoa. Eznaiz, Ereñozti, esaten
aspertuko: askok uste daben baino neketsuago, gaitzago, zaillago da biurtzaile ta adierazlearen arazoa
entzuleen burua argitu gura dabenean. Len esan dot,
Agustin, domekako izkaldian biotza baiño eztodala
gura. Orregaitino, mungiar buruillun onen errukiz,
euren garun-artean egiaren txinpartak, lokabetasunaren su argia be izegi gura neuke. Biurtzailea ta
adierazlea eztira bardin, bana dira. Eztaukat orain
astirik euron banatasuna azaltzeko. Nai dala biurtzailea nai dala adierazlea, bata zein bestea antzelariaren peko bat dira, biurlanetan esan gura dot. Ez
mindu, etzaitez musturtu, Ereñozti, eztot beste zentzunetan esan. Izlariaren gogamenak itzez itz ezagutu eragin bear dauz biurtzaileak. Adierazleak egoki
izango leuke eskuketa be izlariarena erabiltea. Nik
erderaz mungiarrai belarri batetik sartuko dautsedan
guzti-guzti-guztia, irakatsiko dautsedan dan-dan-dandana, zuk euskeraz beste belarritik oso-oso-osorik
barruratu bear izango dautsezu, zeatz-zeatz. Zeaztasun bageko biurpenak kalte andiak ekarri dagikez.
Beste antze batzuetan laburpenak egoki izan oi dira
nozbait; eleantzean, eleantze arte de la palabra da,
izlarion antze andi onetan ez. Gizonik andienen erretratuak arra betekoak izaten dira geienak, arra-erdikoak ez gitxi. Eta izantz orretan, txiki kazkarrak izanarren, gizona osorik agertzen da. Gure arazo andi onetan laburtzea ta bizia kentzea sarri bat izaten dira.
Egin dagigun, Ereñozti, datorren domekako izkaldi
orretan nire ezpan erdaldun onek bost minutuko esaldi bat emoten daustela, zoli, mamintsu, zirzartekoa,
asieran oiñak eta amaieran burua daukazan esaldi
entzungarri ederra. Zuk, esate bat baiño ezta, Aran-
goitiren betiko leloari yarraigirik, nire esaldi ori, zolitasuna kenduta, mamiña ikolduta, zirzartada ilunduta, oiñak eta burua moztuta laburtuko bazeust, o
neure Puertorrico ederra!! Garramaztu andi batek
nire eztarri au ots bage itxi ta eskillasokumeak lez
krrrrr baiño besterik ez atara al izatea gurago neuke.
Bai, lagun, bai. Edozeini barriro ta barriro esango
neuskio nik «Biurtzailea zara, zeatza izan zaitez».
–Aparitara yoan bear dot belu da-ta.
–Azken-oartxo au entzuizu yoan-orduko. Domekako lana zezaz ordainduko jatzu, Ereñozti? Zer emon
dagikezugu zure laguntasunaren alderako? Isastik
eta emongo daben dirua gitxi izango dala uste dot.
Agiriko lanak agiriko saria bear dau. Egunen baten ni
Gernika-aldeko Diputado a Cortes izatera eldu banendi, etzenduke zuk ezer galduko. Floren Andraka astokillo orrek birritan aitatu daust Mungiako alkatekuntzea. Orain daukazuen alkate au, batetik arotza dala,
bestetik luzaroegi dagoala ta... «Egin nagizu neu
Mungiako alkate» zearka-mearka auxe esan gura izan
daust kokolo andiak. Busturik, Kartagoko sakristau
orrek be, izan gura leukeala uste dot. Ez bat, ez bestea. Zeure arlo domekakoa ondo bete badagizu,
Viñas de Andresen itza, Agustin Ereñozti izango da
Mungiako alkate. Eta orain zerbait yakin-arazo gura
dautsut. Gure izkaldirako, beste gizon andi batzun
artean, don Anbrus Torrealdea, gure aldungeia ta
Gernika-Bermeoetatik be asko ta asko eidatoz. Isasti
ta lobaagaz euren etseko beste norbait be etorriko
jaku ta ardura andiz ta zeaztasun osoz biortu, Ereñozti, nire esaldiak.
Geiagoko baarik, adierazleari eskua luzatuta, bestela baitakoan, ezker-eskuma iñor adi eteeukan begiratu eban Epiko gureak.
–Gizon orren barritsua! –ziñoen, zortzigarren bidarrean gitxienez, dendari astitsu ikusgura batzuk.
Ereñoztik «Barritsu, eskilasokume ori» esanda,
etsera-bidea artu eban.
XXI. Izkaldi-aurrean
1. Izlariak euren albotikoakaz udaletsean.
2. A zan gizontza bat!
3. Jauntxoa ta Morrosko izkaldira.
1
Motz, goibel, belun ta euriantzeko zabaldu zan
irailaren 25 garren eguna. Etorkizunean izan bear
eban entzuteari ezegokion, urretan be, ekarren taiua.
Lenengoz inguru aretara eldurikok ezin igarri egikean
eguzkiak ogera-bidea non eban, ezta zein mendiren
sorbaldan yagi oi zan be, ala Yata, ala Taillu, ala Obargane, ala Solluberenean.
Tontorrik tontor odei lodi, egaztien papar-antzeko
ertz baako ta egal -biribilak, euren barruan arriabarra
ezkutuan baileroen, astiro astiro yoazan, ur-tanta
bakar bat ezerioela. Itxastxoriak, egoak zabal-zabalik,
egabide guztietara yota, odei gilbor andiak algandu
ta marratu nairik ebilzala zirudian, beetik gora, goitik
beera, eslaika, ezker-eskuma ta zearretara. Odeitzar
arek batetik bestera igaro ta zulatzen etzan bat be
azartu.
Zortzirak-inguruan, Yatak burua laño narrasez
estali ebanean, bere barren-inguruetako auzoetan,
alderdi bateko ta besteko gizonak betillun ta larri
egozan, mendigane biribillari begira; larrien kartagoarrak, arratsaldeko garaipena txapelean eukela uste
ebelako.
Goiz beranduan odeiak ezeuken goiz erdian baiño
argi geiago. Eguerdi-inguruan alan be Laukariz-ganeko odei murru batzuk barruak argitxoago erakusezan.
Amabietako txilinak ots eginaurretxoan, odei-murru
aren artetik eguzkiak bero bageko guar luze luze
batzuk, egun atako lenengoak, erakutsi ebazan; eta,
batean agertu, bestean ostendu, kuika ebilzanartean,
Mungiako udaletseko armailletan gora sei gizon, lerro
biñatan yoazan. Mutil tirlo andi bat orpoz orpo sei
gizonoi zerraien armaillak yoarte. Nortzuk ziran gizonok? Arratsaldeko izlariak, bakotxak albotikotzat
lagun bi ebazala, aurreko irurak Epiko, Arangoiti ta
Treviño ziran; atzekoak Begi, Larrinoa ta Zabaleta.
Alkatea ta zadorlaria, orduko, udaletsean ziran,
beste seirak noiz elduko begira. Zadorlariak (guztizko
gerri ta ezpan-biguna zan sekretarioa) Epikori de
Andrés jauna ezagutzea dedu anditzat deukat» esan
eutsan; eta beste onelango esakera gozo ta txikol
batzun ondoren, Arangoitik bere adiskide ta erdimendeko alkateari itz onek zuzendu eutsazan:
–Endore, egizak oraintxe guztion aurrean niri goizeon egin daustazan itarantzunak.
–Nik diñot eze –zirautsen alkateak–, nire belarrietan atzo goizeti asita onakoan, zurrumurru bat, etenaldi gitxiko zurrumurru andia, dabiltala. Baldin nik
entzun dodana sinisgarri bada, Mungian ta bere uriauzoetan ta inguruko basauritxoetan ezta gaur arrastian izkaldira etorri bagako gizon bakar bat be geratuko. Ta nik diñodana auxe da: euririk balitz, ta euriantz andia dago, izkaldia non? Zabaleko tribuna ori
alperrik eregi dogula uste dot. Ementxe izan bearko;
eta, dakutsuenez, udaletse txiki onetan eun gizon
baiño geiago alkarren ganean ipini ezik-i... kuidao!
Begik: Eun gizon emen! Berrogeta amarretik gora
baete? Izkaldi au goizeko seiretan balitz, entzule guztiak barn barurik dagozanean! Baia arratsaldeko lau
ta erdietan? Ugalde, eztok uste bakoitzak, bere gilborrean ondo gordeta killotxo biñagaz etorriko dakiguzala? Ta gilbotzar puzgotu arek nok ikoldu? Berrogeta amar be...
Itoarteko barre-zantzoak egin ebezanean, Ugalde
zadorlariak onelantxe gozo-gozorik yarraitu eban:
«Zer da egitea? Mari ta albotiko zareenok zeuok erabagi. Euria bada, eguenerako epetu edo luzatuko
aldogu izkaldia?».
Epikok. Eguenean be euria izan daite ta euria
dalako gure izkaldi au barriro epetu bear badogu, txulut! Ganera eguenean euria izan ezarren, nok solotik
atara Txorierriko baserritarra, astegun buruzurian?
Gomuta dot, ni ona etorri-barritan, Yatabe ta Gatika
ta Laukariza eldutxo bat egin geuan. Don Anbrosio
Isasti andi-andirik, itzaldi bat egitera...
Arangoitik. Viñas, entzun au: «Don Anbrosio» ta
«izlaria» ta «andi-andirik» eta olako jaboi-purrustillak
arrastirako itzi badagizuz, oba. Emen, nor dan badakigu-ta, petit comité onetan astokillo ori aitatu nai
badozu, «don Anbrus Aginbako» esaizu. Orduko izlari-txangoa gomutaratu nai badauskuzu, zetarako
diñozu «itzaldi»? «Arrantzaldi» esatea ezetelitzate
zeatzago izango?
Viñasek ez, beste guztiak luze ta gozaro barre
egin eben.
Alkateak. Eta zuk, Arraitz, zer diñozu?
Begik. Nik? Neuk be, Viñas de Andresek lez, nai
euri, nai aterri, egin bear dana gaur bear dala uste
dot. Emen ez gero, emen ez, zabal orretan baiño.
Zabaletak. Euria bada, eztozue uste, gizonak,
batzuk garramaztua, beste batzuk eztula, beste
batzuk alborengoa...?
Begik.... beste batzuk cólico miserere izango
dabela? Baserritarra nor dan eztakizue. Baserritarra,
gure baserritar au, eztau ez eurik busti, ez aizek oztu,
ez eguzkik berotuten. Txakurrak lez soiñari ta soiñekoai dri-dra! astiñalditxo bat emonezkero, euririk
ezpailitzan legor-legor gelditzen da.
naikoa eginda) Zuen bion gogoa
bada, aurrera. Orain beste zertxo bat. Zein luzaro
ekin gura dautsazue, izlariok, zeuen lanari?
Epikok. Bakoitzarentzat ordu bete bear da.
Begiren albotikoak arri ta larri geratu ziran. Euren
izlaria ordu bete izketan luzatu zegikeanik ezeben
uste.
Alkateak. Don Donatok zer diño?
Begik. Bakotxak ordu-erdi asko dogula uste dot
nik, geigarritzat, besteari erantzuteko, amar bat
minutu ganeratuezkero.
Epikok. Amar minutu orrek naikoa eztirala badakusku, erriari beste ogei bat minututan ekiteko eskubidea eskatu dagikeo.
Guztiok au, eztabaida baten urren, ontzat artu
ebenean, alkateak «Eta adierazlearentzat?» itandu
eban.
Epikok. Beste ainbeste.
Eskakizun au lartzat euken beste guztiak. Epikok,
ostera, arren bai arren, noraezekoa zala ta biurkuntza
onik gitxiagotan ezin dala, ta au zala ta ori zala, eragon ebanean, iñok ezeutsan eragozpenik erakutsi.
Ordurarte txit bat atara bagerik egoan zadorlariak, buruari orretarako makurraldi bi edo iru eraginaz, «Jaunak –esan eban–, noren lepotik eregi dogu
zabaleko tribuna ori?».
Begik. Mari biok erdi bana ordaindu dagigun. Ezalderitxazue ondo?
–Nik ezteritxot ondo, ondoegi baiño. Irazketa
orrek alderdi bien ganerakoak izan beitez.
Arangoitiren uste au guztien eritxiz aintzat artua
izan zanean, sekretariok beste makurraldi bi buruari
eraginaz, «Eta zein izlari asiko da lenen?» itandu
eban.
Zabaletak. (Irri-barrez) Nire ustez alderdi batak
zein besteak etserako ta etseko oilarrarentzat gura
edodau omen ori. Zein lenen ta zein bigarren zozketan erabagitea ezal-litzate egokiena izango?
Arangoitik. Zabaletagaz nago. Artu dagiguzan
luze-laburrean bana diran zotz bi.
Zadorlariak, bizkor-bizkor sala-osteko papertegitxora yoanda, zotz baiño ezkarda-izena egokiago
eukeen zozpaltxo bi ekarri ebazan.
«Mutilak –esan eban Arangoitik eurak ikusitakoan–, esku bat gitxi dogu orrek estaltzeko. Viñas, zu
gazteena zara ta egon begira dagiguzanartean.
Andiena yaurri dakionak lenengo itzaldia egin dagiala».
–Nai bigarrena –ziñoan Viñasek–. Nik, egia esan,
neu asi baiño leenago, aurkaria entzungurago neuke.
Izlari baten lana obeto nabarmentzen da, askozaz
obeto ikusten da, beste izlariaren itzak neurtu, aurkariaren yita...
–Bai, bai, bai... ulertu dogu. Aurra bada, Periko!
Itzuli beste aldera, Ugalde zadorlariak eta nik zozpalzati orrek estaltzen doguzan bitartean.
Epikok, ormara begira egoala, surpekoa zorroztuta itzuli zanean «Au neuretzat» esanaz andiena auke-
ratu eban. «Nire aurkari Arraitz jauna izan beite itz
egiten lenengoa» ganeratu eban.
Isil-misilka ta larri asi ziran Begiren albotiko Larrinoa ta Zabaleta alkarri zerbait esaten. Euren ardurapekoak, bigarren itz egin bear izan baleu be, bardin
uste dot egingo ebela. Geroago bildurrago ziran.
Alkateak. Ni non yesarriko naizan, izlariak non eta
non adierazlea dakuskun orain, yardungura bertara
yoanda.
Arangoitik. Pello, tribunara bagoaz, Mungia guztian barria zabalduko da ta bazkaria mai-ganean itxita, euliak eznetara lez, orraxe etorriko jatzuz zure
ardurapeko guztiak. Berton gagozala oba dogu erabagi. I non yesarriko aizan? Orrek etxaukak zeri eragin.
Uri bateko arazoetan alkatea erdi-erdian beti. Ire
eskumaldean zarrena, Arraitz yarri dedila, ezkerrean
Viñas. Adierazlea, egingo dabentxoagaiti, beronen
oiñetan balaiegok be...
Alkateak. Eta izlarientzat ura, ala ardaoa, ala
zelango edaria?
Geienak. Ura.
Begik. Benetakoa ala olgetakoa izan dogu, Pello,
itaunetxo on? Barre beste guztiak.
Alkateak. Zuok gaizdunai urik gitxitan arrarazoten
dautsezue ta nik be...
Begik. Il-aginik gagozala ezaldozu uste?
Epikok. Zeinbatetan gara asteko? Ze ordutan?
Arangoitik. Arraioa, Viñas! Ta zeuk esan neure
aurrean atzo goizean Felipetxuri «Felipetxu, lau-lauretan asiko dala iragarri egizu»? Etzenduan gero
entzun «Uritarrak, biar arrastiko lau-lauretan...?».
Epikok. Bilboti datozanak astia izan dagien, izkaldia lau ta erdietan ezin asi al dagikegu?
Zabaletak. Erri bat yostaillutzat artu ta orrelan
erabiltea ezta ziIlegi, ezta lege.
Begik isilean «Itxiok, oba joagu-ta» esan eutsanean, «Baia, gizonak, nigaiti... Zuek Viñas de Andrés
jaunari ontzat artu gura badautsazue...».
Arangoitik. Felipetxuri beste aldarri bat yo eragin
bear.
Alkateak. Orregaiti etxaku asarratuko. Pozik dabil
aspaldion gure aldarrilaria.
Lentxoago Begi, toxa zabalduta, zigarrotxo bana
guztiai eskinten asi zan. Zadorlariak isiltxotik Epikori
«Ezalzara emen inoiz izan? Etsari au lenengo elizgizonentzako garaia zan, amarrenak gordeteko goianengoa. Onen beean sakristeia dago. Udaletse au umil-
dea zan ta zain lakoxea geratu da barriztauarren. Ardi
txikia beti bildots ta ogetxikia beti oako... Errege ta
erreginaren erretratuak beste uritan emen baiño
lenago ezarriak izan etediran eztakit. Eskoaldean
daukagun au Elordigoitia da, Mungiako seme ta ongille andia, luzaro Argentinan egona, bertan aberastua.
Lengo baten il da.
–Ezkerraldean dakustan au, nor da? Bere anairen
bat?
–Ez, Elordigoitia bera, Argentinara eroan eban
txapela ta txamarrotea aldean dabezala. Gaisotegiegitamua eztozu ikusi? Ementxe daukagu.
Zadorlariak Epiko zokorik bazter erabilenartean,
Zabaletak bere anaitzako Larrinoari bere barruko bildur ta sarrakioa erakutsi eutsazan. Eta elkarri zerbait,
iñok entzun bagako zerbait, esanda «Izlari yaunak
–zirautsen Zabaletak Arraitz ta Viñas de Andresi–, irulau milla gizon euritan eukiteak, zelango atzea ekarri
dagiken badakizue? Zuok, erri onen osasuna zeuon
ardurapean dozuenok, ori egingo etedozue?».
Epikok. Albotiko jaunak, ori erabagita dago. Euria
balitz, entzun gura eztabena bego bere etsean.
Arangoitik. Emen, Floren Andrakak Meñakan esan
eidabena yazoko da. «Zer da demokrata inkondisio-