Lapurren menpean - 4

ortan; guri ez Txinako Gobernuak ez gure sorterrietako Gobernuak eztigute dirurik ematen;
geren diruz eta zenbait ongi-egilek emandako
limosnaz ari gera. Txinako Gobernuak gure
biziak eta gure eskubideak zaintzen dizkigu,
edozein aldetako Gobernuak beren lurretan bizi
diran arrotzai zaintzen dizkieten bezela. Eta ainbesteko kalteak ikusi baditugu ere, eztugu oraiño Txinako agintariengandik txanpon bakar bat
ere jaso. Guk eztugu armarik ez tirogairik; Sanxelipu-ko polizia ezta gurea, Gobernuarena baizik. Polizia orrek zaintzen gaitu, bere eginbidea
danez; baiña armarik eztigu ematen. Sendagai
askorik ere eztugu geren etxetan». —«Sendagairik eztuzuela? Erosi bada!» —«Non ordea?»—

«Shangai-en saltzen ezpadira, Europan eta Ameriketan». Ai ene! luzatuz dijoa nere atxilo-aldia!
Itz oiek beroiek esan zizkidaten lengo aldi
batean ere. Geroztik, sendagaiak Europatik edo
Amerikatik etorri arte, ez nuen lokabe gelditzeko
usterik. Komunista izugarri guzi aien aurrean
auxe esan nien nere berrerostera etorritako
gizon prestuai: «Nere arazo au eztezakete gizonek zuzendu eta Jainkoaren eskuetan utz dezagun. Nere atxilotze au ezta nombait gizonen
gauza, Jainkoarena baizik; ez naiz noski bear
bezain ona izan eta Jainkoak ola isundu (kastigatu) nau. Bedeinka Bera! Zuek ez larritu, zoazte
atzera Sanxelipu-ra eta Aita misiolariari oso ongi
nagoela esaiozue; nere kristauei berriz esaiezue,
Goiko Jauna (Tien Tzu) biotzez maitatzeko eta
zintzon ibiltzeko».
Gizon prestu aiek beren txamarra larruzkoak
erantzi ta nere eskaiñi zizkidaten. Nik, nolako
bearretan nengoen ere, ez nizkien artu. Agur
esan nien mandatari aiei; gero zuaitz-adar bat
artu nuen zubi gabeko ibai aiek erosoago igarotzeko eta jo genuen errekan beera basoen eguzki-alderontz.

42. Barua austen dut
Oraindik luzaro atxilo egon bearko nuela
atera nuen berriz ere Lingtximido-n gertatu
zitzaidan ortatik; ez neukan beraz nere zorigaitz
ortara etsitzea besterik. Ezer ere jaten ez nuela
bazekiten lapurtalde osoan eta jaki bereziak nai
nituela begitandu zitzaien. «Zer nai duzu jateko?» galdegin zidaten atxiloen arduradunek. Eta
nik erantzun: «Janari arruntak nai ditut, esaterako: patata, sagar, udare, maats, ogi-puska bat,
besterik ez; aragiaz eztut axolik bat ere». Nere
eskabide ortaz arritu ziran eta beren buruei eragiñez ola zioten: «Sagarrak, udareak, maatsa…
bidal dezazkiotela bere etxetik!»
Jan-gabe egoteak mesede egin zien Bartolome A. eta Isidro Anaiari, lenbailen etxera joateko
bidea izan zitzaien ta. Neretzat ordea ezpata galgarri bat zan baru ori eta guzien aurrean barua
austea erabaki nuen. Ematen zidatena jan, ematen etzidatena eskatu, besten janariak ostu egiten nituen, arako teologoen esanera zuur ura
gogoan nuela: «Bear gorrian, gauza guziak

guzienak dira». Andik aurrera, nere jateko txotxak eskuan, burrukan ari izaten nintzan nere
atxilo-lgunekin, zeiñek arrapatuko pertzaren ur
motel gaiñean igerika zebiltzan arto-aleak.
Uraxe ikuskizun jostagarria!
Aldi artan beste nagusi bat eman ziguten
atxilooi; Sing Tsanti zuen izena eta bataiatua
ezpazegoen, kristau askazikoa zan beintzat.
Gure nagusi onek ezagutzen zuen Tseng misiolari euskalduna eta oso ongi aipatu zuen: «Misiolari prestua da, txinatarren onetan kupide-gabe
lan egiten duena. Arako zornakatz-izurria izan
zan urtean, beldur gabe laguntzen zien izurridunai eta aietako asko sendatu zituen. Izurri gaitz
arek etzuen xenfu edo misiolaria ukitu. Goiko
Jaunak (Tien Tzu) laguntzen baitio xenfu orreri».
Misiolari ori Zendokiz-tar Frantzisko Aita frantziskarra zan noski; bizkaitarra. Gautegiz-Arteagako semea bera, gizon ixila, animen zeruratzea
beste asmorik eztuena. Argatik ezta bat ere arritzekoa alako mirariak egiten baditu.
Juantxisui ibai bixi-bixiaren ondoko ibar ederrean Lingtximiao ta Taipaitxeung artean egin
genituen zenbait egun; atxilook ongi aski geun-

den Sintsanti nagusi berriaren menpean, bestean baiño gozoago eta biotz-berago da ta. Ibaibazterretan patata asko bazan eta artoa ere bai
poliki; janari zakarrak ziran oiek Singtsantirentzat: guretzat, atxiloontzat, berriz bikaiñak. Patatak eskatzen nizkion eta ematen zizkidan, eta
nik gordiñik jan. Gaiñerako atxiloak oartu ziran
zer ari nintzan eta aiek ere patata eskatzen
zuten, baiña misiolariaren bitartez. Berak etziran
ausartzen ezer eskatzera.Lagun asko baitziran
eta gaiñera gazteak eta sasoi onekoak, patata
asko jaten zuten. Azkenean Singtsantik asarre
samar esan zidan: «Bai patata asko jaten duela
arrotz onek! len ain jangartz, orain onen zintzurkoi, Dirua bearko dugu onen asetzeko!» Lursagar guzi aiek nik jan nituela uste zuen, alegia.
Azaroaren 22an iritxi giñan Heisuise-ra;
Sehnsi probintzian dago erri ori eta andik urbil
daude euskaldun frantzikarren lenengo misiotokiak. Alberdi-tar Jose Aitaren misio-etxeetaz
arduratan negoen; gorrien artean maiz aipatzen
zituzten etxe oiek eta beldur nintzan lapur tzarrak araño joan ta ostu ta misiolaria atxilotu
egingo ote zuten. Orixe ikaragarria! Gorrien

infernu artan egoteko ez nuen lagunik nai, zein
ere on ta sanduak diran. Misiolari aiei nai niekean adiarazi nolako arriskutan zeuden; ezin
ordea! Iges egin al banezaken, ni nerau joango
nintzan gaztigatzera. Ene gaixoa! Lekutan zegoen oraindik nere iges-egitea!
Gau artan berean, azaroaren 22an, atzeratu
giñan itzalderontz (eguzki-sartze aldera), Juatxisui ibaian gora; gaueko amaikak edo ziran, gaugiro otza zegoen, eskuetako ileak erortzeko
aiñako otza. Zenbait kilometro ibili ondoan, lurpe
batean sartu ginduzten. Sukaldariak, eta batez
ere nere zaintzale Aranondo, bizkor ari ziran
lanean; laster ibilketa luzeen bat egin bear
genuela ezagun zan. Amaika katilu uste zituzten
komunista aietxek! Sukaldariek geiago jateko
esaten zieten eta aiek erantzun: «Txe pao leo
txe pao leo; ezin, ezin! ase gera ok-egiteraiño».
Guri, atxilo eprrukarrioi etzigun iñork ezer
eskaintzen, ez eltzetara urbiltzera uzten ere.
Singtsanti etzegoen an. Katituluetan gelditu
ziran ondarrak biltzeko baimena eskatu nien eta
aiek ezezko borobila eman zidaten. Berriz ere
eskatzen diet, ekiñaren ekiñez zerbait iristen ote

dudan; eta birao ta iroi artean ogi-puska bat
ematen didate; baiña nolako ogia gero! ikatza
zirudien. Ala ere ozka egiten diot eta txeatzen
dut gogotik. Bearrak gauza andiak eragiten ditu
gero!
Azaroaren 23an, argitu baiño askoz ere lenago abiatu giñan. Orain ere itzik ez egiteko ta ixilik ibiltzeko agindu ziguten. Ura ixiltasuna ibar
andi artan! Errekaren gurguraia, oreiñen oiuak,
oxtopo-egin ta miñ-artutakoen baten aiotsak
besterik etzan entzuten. Goizaldean turuta
jotzen dute eta egunetik egunera ugalduz dijoan
lapur-talde ura Jusuwan-go zabaldi andira biltzen da bereala. An agintariak kokoriko eseri ta
jende guzi ura inguru inguru dutela, izketan diardute bizi bizi; guk eztugu ordea aien itz bat ere
aditzen. Bi ordu edo iraun zuen izketaldiak eta
gero agertu zanez, gorabera andiko asmoak artu
zituzten.
Jo zuten berriro turuta; orduan fusildunak
abiatzeko gertu jarri ziran. Gu, atxilo , armadunengandik urrun samar geunden, eun soldadu
bere mendean zituen buruzagi baten kontura.
Gure eskuetan utzi zituzten bandera gorria ta

oe-tresnak eta eskopeta ustuak. Buruzagiak:
«Etorri nere ondotik!» oiu egiten digu, eta abiatzen gera aren jarrai mendian gora, baiña ez
beste lapurrek itxuraz beintzat jo bear duten
aldera. Nik ezarian
galdetzen diet lagunai:
«Nora dijoaz gorriak?» Eta erantzun zidaten:
«Egoaldera noski, Shensi probintziara».
Egun oso artan azaroaren 23an, aruntzonuntz ibili giñan baso sasitsu itxietan; bazterrak ezagutu gabez, bein baiño geiagotan bidea
galdu genuen. Goizean etzidaten arako ogi beltz
puska ura besterik eman zian eta gaiñerako atxiloak baru utsik zeuden. Gorriek berriz, aurreko
gauean egin zuten betekadaz gaiñera, jateko
ugari zeramatzaten: ezti, aragi,ogi, azukare,
patata egosi ta abar; gizon zuur, erneak izaki
aiek.
–«Guk ere bizi nai dugu, oiu egin nien; gizonak gera zuek bezela, eta zuen janari ondarrak
eman nai ezpadizkiguzue, orrako basa-makatz
orietara igotzen utzi gaitzatzue, udare min oiek
jan ta gure gosea il dezagun». Ortarako baimena
eman ziguten; igo giñan beraz zuaitz aietara eta

basa-udare garatx eta mottel aiek goxo zitzaizkigun.

43. Lapur-tegian
Shensi probintziarekin mugatzen dan ibar
luze mear batera iritxi giñanean, bukatu zan
egun artako (azaroaren 23) ibilketa luze nekagarria. Basaleku baztertu artan komunista zauritu
asko arkitu genituen eta aien artean Singyangti,
Batzarre Nagusiko lagun, Sanxelipu-n zauritua.
Antxe bazuten arma-ola ta eritegia; eritegi ori
Hupeh probintziako apaizgai protestante izandako baten kontura zegoen. Atxilo batek esaten dit
ixilka belarrira: «Emen izan gera gu lenago; au
da lapur-tegia».
Izan ere, alaxe zan, lege-gabeko jendeak bizi
diran tokia; erta lapurren bizitegi izateko ezin
aukeratu leku egokiagorik, alafede! «Auxe izango da gure gorputzen ilobia, esan genuen geren
baitan; edo beintzat gure aukeramenaren ondategia, arik eta beren buruen jabe diran gizonen
artera itzuli gaitezen arte».
Bai gora-irizten duela gizonak askatasuna
loturik dagoenean! Bai atsegin zaizkiela atxilo
baten belarriei Argentinako eresiaren itz aiek:

«Oid el ruido de rotas cadenas
………………………………
libertad, libertad, libertad!
Lapur-tegikoek aurpegi-ilun ta muker artu
ginduzten. Lengo egunetan bezela, emen ere
argi ta aizegabeko zulo batean sartu ginduzten.
Gorriek bertan arkitu alako janari guziak laster
garbitu zituzten eta gu goseak, ainbeste egun
aietan asealdi bat egin gabe. Egun artan bertan,
alako ibillaldi neketsua egin ta basa-makatzak
besterik ez genuen jan. Nik ixil-ostuta arto-ale
batzuek eskuratu nituen eta osorik iretsi. Nere
barneko kezka ta biotz-zimikoak ixilarazteko,
aako len aipatu dudan esan-zaar artaz oroitzen
nintzan: «Bear gorrian gauza guziak guzienak
dira».
Alaz ere, etzidan jan-gabe egon bearrak ematen kezkarik andiena; geiago estutzen ninduen
Ping t’ing tsuang-eko otz izugarriak. (ori da
lapurtegiaren izena!) Geudnen zulo artan lo egiteko burusi ta bururdi ta oazalen ordez lur uts
eta otza eskaiñi ziguten. An gaua egitea gure
bizia edo beintzat gure osasuna galtzeko arriskuan jartzea zan. Ez nintzak iltzeko beldur; aitzi-

tik, gorputzetik askatu eta zerura igo naiak nengoen. Bai zerura urbiltzen dala gizona mundua
gaitzi zaionean! Orain, lokabe nagoelarik, nai
nuke, orduan bezela, iltzeko edo bizitzeko berdin
etsirik egon!
Gogoan nuen ala ere, ni ez nintzala nere
buruaren jabe, nik gorde bear nuela onik eta
osorik Jainkoak atzera eska zezaidan arte. Argatik bizia galdu lezaidaketen arrisku guzien kontra
nere neurriak artu nituen. Aurreko gauetan
beste atxiloengandik berez etzaten nintzan;
orain berriz, lapur-tegian aien ondo-ondoan etzaten nintzan, beren gorputzetan ageri ziran zofi
andi gaitzai jaramonik egin gabe. Lenago nazkagarri zitzaizkidan ez bakarrik xomorro xikin oiek,
baita xomorrodun jendeak ere. Orain ordea aien
ondoan egon nai dut. Zer eragiten duen bearrak!
Baiña gorputz aiek izotza ziruditen ta ni otzak
iltzer nintzan. Bitartean gorriak kang edo oatze
bero atsegiñetan lo zauntzan, zorronka galantzak egiñez. Ezin nagoke orrela; jaikitzen naiz
eta mendizuloaren atea zaintzen duten igurien
(zentinelen) aurrean nere asarrea erakusten dut
txarkeri ortaz. Baiña aiek, nagusien aginduz ari

dirala ta nere zoritxarrarekin etsitzeko esaten
didate. Nik ezpainuen otzez il nai, gimnasia egiten jardun nuen gau osoan. Biaramonean, jaikitzean, nere lagunak bular-aldean odolbilduak
zituzten; ni berriz egundaiño bezain ongi nengoen.
Argitu ondoan, jana eskatu genuen; baiña
jatera eman bearrean, aurreko eguneko ibilketari berriz ekiteko gertu egon gintezela erantzun
ziguten. Ibiltzea atsegin nuen nik orrela aienatzen baikenuen gure etsai ikaragarria, otza.
Atxilo gaixo guziok armadun egin ginduzten gure
fusilak bizkarrean, komunista gorrien itxura berbera genuen. Tankera parragarri ta kupigarri
ortan kilometro batzuek ibili ondoan, Laotsuang
baserrira iritxi giñan; Ping t’ing tsuang mendartearen erditik dijoan errekaren ezker aldean
dago baserri ori. Arto-iriñezko zer bat eman ziguten jatera.

44. Misiolaria egur-ketan
Aldi artan Liu yuen san izeneko gaixtagin tzar
baten mendean geunden atxilook; nik Barrabas
izena emango diot, ongi merezi du ta. Ala ere
Sing Tsao tenientea egoten zan geiena gurekin;
bere nagusia baiño gozoago ta biotz-berago zan
teniente ori.
Onek bein baiño geiagotan atsegin egin izan
baitzidan, Laotsuang-era sartu giñan egun
berean onela mintzatu nintzaion: «Nere teniente
maitea, begira zenbat egur dagoen bazter oeitan; zertako utziko dugu or alperrik galtzera?
Zuek otzak zaudete eta gu ere bai, aragi ta ezurrezkoak gera ta. Zulo onetan luzaro egongo
gera noski; eta nai baduzu, guk ekarriko dugu
menditik bear dan sugai guzia. Eztugu iges egingo, ez beldur izan; nik nere aldetik itzematen
dizut, misiolari katoliko baten itza, nai duzuen
arte zuen menpean egongo naizela; eta beste
atxiloek, nai ta ere, ezin iges egingo dute, zuen
fusilen irispidean egon ezkero. Lan egiten utzi
zaiguzue, geren jana irabaz dezagun».

Biotz oneko tenienteak ontzat artu zuen nere
eskabidea eta ala asi giñan egur-lorrean . Eta
geroztik, bai labur zitzaizkigula gau eta eguneko
ordu luzeak suaren ondoan! Bero egoteko ez
nuen gimnasia egin bearrik. Mendizuloa, sutzar
arek beroturik, atsegin zitzaigun. Bai gauez ta
bai egunez nik zaintzen nuen sua.

45. Lapur-tegian
misioak ematen
Nere atxilo-lagunak guziz maite nituen eta
Jainkoagana erakarri nai nituen. Su ondoane
goten giñan aldietan Jesusen berri irakasten ari
nintzaien. Onelatsu itzegiten nien: Badala Jainko
bat, zeru ta lur, aingeru ta gizonen egilea; gu
anima ta gorpuzdun izakiak gerala, gure anima
ori eztala iltzen eta gorputza ere il ondoan berriz
piztu ta animarekin atzera batuko dala noizpait;
guziok senideak gerala, Adam eta Evaren ondorengoak; lenengo gizon oiek Jainkoak egin zituela; Adam eta Evak Jainkoaren agindua autsiz
bekatu egin zutela eta beren ondoko guziok aien
bekatuaz kutsatzen gerala; Jainkoa gizon bekatariaz urrikaldu zala eta gu zeruratzeko Bera
gizon egin zala Jainko-izatea utzi gabe; Jainko
orrek onentzat zerua ta gaixtoentzat infernua
jarri dituela.
Auetxek ziran nik nere atxilo-lagun aiei azaldu nizkien irakaskari nausienak; entzule aietako
batzuek nere irakatsia ona zala etsi zuten eta bai

ontzat artu ere. Ala ere, len aipatu dugun agure
zaar Huosui-ko Eskola-Batzarraren buru zan ura
gogor zegoen bere paganotasunean. Nere lagun
gaixo aiek onak ziran eta anima onen baitara
erraz sartzen da Jesu Kristo gure Jaunaren Ebangelio-argia.
Agerian, iñoren lotsarik gabe mintzatzen nintzaien, lapur asko ere etortzen ziran nere izketak
entzutera, batzuek ikus-miran, besteak berriz,
farisau ta sadukearren antzera, nere irakatsiai
kontra egin ta indarra kentzera.
Komunistek ez Jainkorik eta ez gizon-animarik siñesten eztutela esan dut lenago; alaxe esan
ziguten berek arrapatu ginduzten egun berean.
Erlijio katolikoa ta bai beste erlijio guziak ere
zorakeriatzat daduzkate. Ala izatea komeni zaie
berai; Jainkoa baldin bada eta lege bat eman
badu, komunismoa eztago izpidean, gezurra da.
Argatik erakusten zien Wan tai txi-k bere mendekoai ta baserritarrai Jainkorik eta animarik eztala
eta aietaz ez oroitzeko beraz.
Gorriek, nere itzaldia entzun ondoan, galdegin zidaten: «Zuk non arkitzen duzu Jainkoa?»
Nik erantzun nien: «Ortxe zure begietan eta

emen gizon ta abere ta landare ta arriak dauden
lur ontan arkitzen dut Jainkoa». —Aiek atzera:
«Nork ikusi du Jainkoa?» Nik erantzun: «Lenago,
alde batera edo bestera ikusi zuten Adam, Eva,
Abraham, Moises eta beste askok; il diran jende
on guzien animek ere ikusi dute Jainkoa; eta gaiñera milaka lagunek ikusi zuten Jesu Kristo, Jainko ta gizona».
Aiek berriz ere: «Jesu Kristo milaka lagunek
ikusi zutela nola dakizu?» —Eta nik: «Orain mil
ata milaka urte Txinan izan diran errege ta gizon
andizkien izen ta egiñak nola dakizkizue zuek?
Olaxe dakit bada nik ere Jesu Kristore berri».
«Eta gizonen anima nork ikusi du?» —Nik
erantzun nien: «Gure anima eztugu begiz ikusten, baiña badala ezagutu bai badezakegu. Esadazue bestela: Atzo il zenituzten zerri belarriluze aiek eta zuen agintaria Wan tai txi berdin al
dira? Ez noski; zuen agintariak badu adimena,
belarri-luzeek berriz ez; agintariak itzegiten du,
urdek berriz ez. Zuek guziok ere baduzue adimena ta mintzoa (izketa); eta adimen ori, edo
anima bera da edo animarekin baturik dago
ezin-berexizko moduan; adimena dan tokian

anima ere bada beraz. Adimenik ez animarik
eztuten aberekin berdin egiten al dituzue zuen
buruak? Eztut uste. Gaiñera, Jainkoa ta anima
badirala bere ezaumen utsez ezagutu ta erakutsi dezake gizonak».
Nere itzalditxo ori, ain arrazoizkoa bazan ere,
etzuten lapurrek ontzat artu; aiek ez omen dute
begiz ikusten dutena baizik siñesten. Aiei si;etsaraztea ezpada, lotsaraztea beintzat erraz zitzaidan . Ots, esan nien; lurra eguzkiaren inguran
biraka dabilela eta an goiko izar aietako asko
gure mundu au baño andiagoak dirala ikusi al
duzue?» —«Ez, erantzun zidaten; baiña eztugu
ori ere siñesten». —«Eztuzuela siñesten? Eskola
piska bat duten jende guziak ortaz etsirik daude
bada. Eta ni, arrotza ta misiolari katolikoa naizelako siñesten ezpanauzue, orra or Tutxio, kristau
izan nai eztuena, orra or Singtxao irakaslea, orra
or Huosui-ko Eskola Andiko ikasle oiek, oiei galdegiezue, eta baietz, lurra eguzkia baiño txikiago dala ta mundua gelditu gabe badabilela esnago dizuete». Irakasle ta ikasle aiek, nik ain ongi
aipatu nituelako pozturik, nere alde atera ziran

eta zuzen nengoela adierazi zuten, ni garailari
gelditu beraz.
Atxilo egon nintzan arte guzian bein baiño
geiagotan izan genituen olako izketaldiak eta
geienetan gau beranduan, su ondoan jarrita.

46. Gorriak Jainkoaz
gaizki-esaka
Gorriak jende ozar ta lotsagabeak dira eta
gaiñera biraozaleak. Nik Jainkoa badala ta beren
aita dala ta damutzen ezpadira infernura bidaliko dituela erakusten nienean, etzekiten zer
erantzun. Ala ere oiu egiten zuten: «Bera Jainkoa! Il dezagun geren fusilez! Ura baiño indartsuago gera gu. Orra or misiolari ori; Jainkoaren
jauresle ta mirabe zintzoa, Beraren ordezkoa
omen da; eta ala ere ezer eztezake gure aurka,
guk berriz nai duguna egiten diogu berari. Orra
nola dagoen uzkaldurik, ezertako gauza eztala!
Zergatik eztio laguntzen bere Jainkoak? Zergatik
eztu askatzen? Zergatik eztio jatera ematen?»
Olaxe esan izan zioten bein Jesusi bere etsaiek:
«Jainkoaren semea baaiz, jetsi adi gurutzetik».
Aldien batez, beren fusilak nigana zuzendurik, Jainkorik ez siñesteko agindu zidaten; nik
ordea, Zoriondun Berriotxoari bizkaitar sandu
berri bat lagun emateko ustean, bat ere beldurrik gabe erantzun nien: «Wo sin Tien Tzu, siñes-

ten dut Jainkoagan». Nere erlijioa gezurra ta
parragarria dala eta ez geiago erakusteko esan
zidaten; nik berriz, nere erlijioa sandua ta jainkozkoa dala ta alde guzietan irakatsiko dudala
erantzuten diet. Orrelako eztabaida gogorrak
oso maiz izan genituen.

47. Simon Pedro
Kaifasen atarian
Azaro ta gabonileko izketaldi aietan maiz
oroitzen mintzan Pedro Apostolu sanduaz; gogoratzen nuen batez ere Ostegun Sandu gauean
egin zuena, nola egon zan Kaifasen etxe barnean su ondoan eseri ta judutar apaiznausiaren
mirabe ta beste jende alper askroen erdian aien
lotsagabekeriak entzuten, nai bazuen ta ezpazuen. Zenbat gauza konta zitzaken gero Apostolu sandu arek, batzuek parragarriak, beste asko
nazkagarriak!
Orrelako egon nintzan bada ni ere gizeraile,
lapur lotsagabe ta bizimodu tzarreko jende
artean; amabi urtetik ogei ta bost urtera bitarteko gizakiak ziran geienak. Ez Jainkoari beldurrik
ez urkolgunari begiramenik eztioten jende aiek
egin ta esaten zituzten lotsagabekeriak eztira
esatekoak. Ez, ezin aipa ditzaket eta are gutxiago idatzi egun aietan entzun ta ikusi nituenak.
Auxe bakarrik esatea aski da noski: beste atxilo-

ak berak, paganoak ziralarik, izutzen ta nazkatzen ziran ikusten ta entzuten zutenaz.

48. Ur-ketan
Gure nagusiak lanik astun eta gogorrenak
guri ematen zizkiguten, berak nekerik txikiena
ere artu gabe. Guk ekarri bear genituen menditik egurrak eta oeak berotzeko abarrak eta errekatik ura.
Lapur-tegi artara bezain laster, komentu
batean bezelaxe nagusi gogor errukigabe baten
mendean bizi bear nuela etsi nuen eta aren esanak itsurik, bereala ta alaiki egiteko asmoa artu
nuen (Jainko-legearen kontrako zerbait agintzen
ezpazidan, ori jakiña!). Zein zintzo ta osoki bete
nuen nere asmo ori, aitor dezakete Singtsao
tenienteak eta nerekin ibili ziran beste zenbaitzuk. Nere nagusien naikariak asmatu nai nituen
bereala egiteko. Erlijioso gutxi izan dira noski ni
komunisten artean nintzan bezain esangile zintzo.
Alde ortatik beintzat sandu bat nirudien.
Singtsao tenienteak berak, nere aldaketa ortaz
arriturik, auxe esan zidan: «orain etzera lengoa
bera; len ain asarre-samur, arroputz ta mutiria

ziñan; orain berriz onen gozo, apal ta esangilea.Orain eztuzu akatsik bat ere, ez andi ta ez
txikirik».
Singtsao orrek misiolari asko ezagutzen ditu
ta aiekin ibili izan da noski eta aien irakatsiak
ulertzen ditu gutxi edo asko. Orretxek aditzen
ninduen ongiena. Urketara bidaltzen ninduten ta
joaten nintzan bereala; eieran (errotan) lan egiteko agintzen zidaten eta eieran lan egiten nuen.

49. Eieran (errotan)
lan egiten
Kansun, nik ezagutzen dudan alderdian beiñipein, ur-eiera gutxi da, aize-eierarik bat ere ez.
Eiera geienak aberen bidez edo gizonen eskuz
ibiltzen dira. Etxe geien geienetan badute eiera
erabiltzeko abere bat; etxe guziz beartsuetan
eskuz egiten duten lan ori.
Lapur-tegi artan egon giñan aldi guzian, egunoro edo beintzat egun bitik batean toki batetik
bestera aldatzen giñan, geienetan gauez; ostatuz egoten giñan baserrietan etzan beti eiera
erabiltzeko abererik izaten; orduan guk, atxilook
iraularazten genuen errotarri astuna, guk eiotzen genuen lapur-talde osoak bear zuen irin
guzia. Ni, nagusien naikaria asmatuz gogotik
eskeintzen nintzan beste atxilo guziak itsusitzat
zedukaten lan ortarako. «Utzi zadazue lan ongitsu ori, esaten nien; lana gauza anditzat artzen
dan Errepublika bateko semea bainaiz ni». Nitaz
parre egiten zutela? Bai bost axola zitzaidan
neri. Nere zaiñak teinkatu ta gau otz luze aietan

otza garaitzeko naikoa berotasun bildu egiten
nuen ta kito!
Gure toki-aldak
geienetan gauez egiten
genituela esan dut lenago; ostatu berrietara
berandu iristen giñan eta etzegoen beraz basora
egur-eske joaterik. Nik nere gorputz-ekitaldietan
igarotzen nuen gau osoa; loaz axola gutxi nuen.
Lo egin gabe azkar nengoen: lo egiten zutenen
artean berriz maiz agertzen ziran batzuek oiñak
anditurik, besteak birika aldea mindurik; argatik
loari gorroto piska bat artu nion.

50. Gure jatorduak
Lapur-tegian egon giñan aldian ongi samar
eman ziguten jatera; bein ardikia, beste bein faisankia ere eman ziguten (faisan asko izaten da
ango bazterretan). Geienetan ala ere arto-iriñezko bazka motel gatz-gabe bat ematen ziguten
eta guri goxoa iduritzen. Gizonaren agoa bearorduan edozertara jartzen da. Zenbait aldiz artopurea ta gari-zopak ere eman zizkiguten.
Atxiloen jana gerok maneatzen
genuen;
gorrientzat beste sukalde batean egiten zuten
eta agixko janari bikaiñak, aragi-mota asko iresten zituzten: faisan, eper, oillo, ardi, auntz eta
zerrikia. Abelgorririk eztute iltzen ez jaten komunistek eta ez beste txinatarrek ere. Lapur-tegian
maiz egiten zituzten beren jatura gaitzak, ortarako auntz eta artalde andiak bazituzten ta.
Noizean bein, jaki urintsu oiek iduki zituen
ura eskaintzen ziguten eta guk bai gogoz urrupatzen, edari goxoena bailitzan. Eta gu ain gogorki
artzen ginduzten gizon aiek, berek ain galanki
jan ta guri ondar-mondarrak eskaintzen zizkigu-

ten aiek munduan anaitasuna, askatasuna ta
berdintasuna jartzera omen datoz …

51. Nere edan-kuia
Etxetan eta misiotegietan osturiko katilu
batzuek beste ontzirik etzuten gorriek; etziran
aski ordea ainbeste lagunentzat eta ozarren ta
lotsagabenak baliatzen ziran aietan. Guk ere
ontzi oiek beroiek erabiltzen genituen eta beste
atxiloak ni baiño erneago baitziran, beti bigarren
jan-aldirako, bigarren txnadarako uzten ninduten; berak jan ta ase ondoan, orduan ematen
zidaten katilua. Eta Europar batek asetzeko bi
katilukada bear baditu, txinatar batek zortzi bear
dituela gogoan iduki gero. Zer gertatzen zan
bada? Nere txanda etortzen zanerako, ezer gutxi
gelditzen zan jateko. Ara bada zer asmatu nuen.
Nere zaintzale Aranondori aizto(labana) bat
eskatu nion (Sanxelipu-n ostua zuen berak);
gero kui edo kalabaza bat ustu, mamia ta azialeak jan ta azalaz opor edo katilu eder bat egin
nuen. Orduezkero banuen nik nere ontzia, gerritik zintzilika neraman beti. Jateko txotx batzuek
ere egin nituen, neronek bakarrik erabiltzekoak,
eta geroztik etzidan neri iñork adarrik jotzen.

Ordu jakiñetan nere edan-kuia bete ta ase arte
jaten nuen. Jatordu ondoan ezer onaurkiñik gelditzen bazan pertzean, nik artu ta nere oporrean
gordetzen nuen, gero nik artu ta nere oporrean
gordetzen nuen, gero amarretako edo lauetako
bat egiteko. Nola edo ala moldatu bear bizimaiña ateratzeko!

52. Nere bigarren
berrerosleak
etxeratzen dira
Ni lapur-tegi artara sartu nintzan garaitsuan,
nere berrerostera etorritako gizonak Sanxelipura itzuli ziran. Atsekabeturik zijoazen gaixoak,
beren eginkizun artan gaizki atera ziralako.
Negarra begietan, jakinarazi zieten ango misiolariai lapurrekin ikusi zutena. «Komunista oiek
(zioten gure gizonak) eztira beste lapurrak bezelakoak; besteak ematen zaienaz pozik gelditzen
dira; komunistak berriz, emaitza geiago eraman
badezakiegu, geiago eskatuko dituzte eta eztakigu noiz aseko diran. Atxilo orren askatasuna iritxiko ote dugun eztakit».
Orixe berri samiña! Nere misiolari lagunak
gure Prefecto Aldaba-ko Gregorio Aitari adiarazi
zioten gertatua, gure buruzagi orren berriz Pingliang-eko soldadu-agintariari ta Aita Sanduaren
Ordezkoari ta misio katolikoen zaintzale dan
Konsulari parte eman zien. Txinako egunkariek
Errepublika guzian barna edatu zuten berri ori.

Misiolari bat lapurren eskuetan erortzeak ots
andia ateratzen du Txina osoan, egunkariek
zabaltzen dute berri txar ori, jende guziek, edozein erlijiotakoek, naigabea artzen dute misiolariaren zorigaitzaz.
Lungtung-eko kapitanak nere askatzeko
biderik bat ere artu zuen eztakit. Agi danean
auxe bakarrik esan zuen: «Lapur oiek otso-talde
bat dira, soldaduen aurrean sakabanatu ta arru
sakonetan gordetzen dira. Olakoen kontra ezer
ezin dagikete nere soldaduek». Yegnanfu-ko brigadierari berriz Gobernuak zorrozki agindu zion
noski, misiolari katolikoa askatzeko egiñal
guziak egiteko.

53. Lapurren botikariarekin
izketan
Lapur-tegian zeuden zaurituak botikari protestante batek zaintzen zituen; Hupeh probintziakoa zan, gizon gazte, alai, adeitsu, atsegiña.
Ameriketan artzai (edo apaiz) protestante baten
eskolan ibilia zan; geografia ezagutzen zuen
poliki eta misio katolikoen berri zerbait ere bazekien. Ederki idazten zuen latiñezko izkiekin eta
Europako izkuntzaz poliki samar mintzatzen
zan.
Nere ezbearraz atsekabea erakutsi zidan eta
Biblia bat eskatu zidan. Nik orduan nerekin Biblia
bat ere ez nuela erantzun nion; biaña geroago
emango niola bat ederra, berak ordu arte irakurri zituenak baiño osoagoa ta argibidez ornitua.
Europako izkuntzaz mintzatzen giñan, eta txinoeraz esango etzizkidan ixileko zenbait gauza
kontatu zizkidan.
Lapur-tegian zeuden soldadu gorri aiek, lenago soldadu zuriak, Txiang kai xek-en Gobernuaren aldekoak izan omen ziran; baiña geroago,

bear bezela gobernatzen etzula eta aberatsen ta
beartsuen artean zuzen-kontrako ezberdintasun
andia zegoela ikusirik, soldadu gorri edo komunista egin omen ziran. Aien eginkizuna, aberatsak ondatu ta beartsuai lasai samar bizitzeko
bear dutena ematea omen da. Oraingo Txinako
agintariak azpiratu ta oien ordez baserritar ta
soldadu-batzarreak, txinatar jator ta komunistak
jarri bear omen dira agintari. Bera botikari zedukaten gorri aiek garailari ateratzen omen ziran
alde guzietan eta ordu arte iritxitako garaipeank