Lapurren menpean - 2
nituen. Gero nere lagunengana itzuli nintzan
atzera.
Orduko etxe guzia bipiltzen asiak genituen,
ateak autsi, kristalak puskatu ta etxeko zer
guziak azpikoz-gora irauliz. Armak eta dirua ta
kartutxoak nai zituzten batez ere. Eizarako ezkopeta kaxkar bat beste armarik etzegoen; ikusi
zuten ura, baiña bertan utzi zuten. Dirua berriz,
dolar batzuek ez beste guzia morroiak gorde
izan zuten leku seguruan, Bartolome Aitaren
aginduz. Oiu bat entzuten dut, Bartolome Aitarena: “Ai! lotzen ari naute!» Geroxeago orixe berorixe esaten du Isidro Anaiak. Ni lokabe (libre)
nengoen oraindik, baiña lapurrez inguratua ta
beste misiolariengandik piskabat aldendua.
Gauzak zertan ziran ikusi ta iges egitea besterik ez neukan, misio-etxean ezer egiterik etzegoen ezkero; Aurtzaro-Sandutegia ta nere bi
lagunak Jainko guziz onaren kontura utzi bearko;
ni an egon edo ez egon berdin zan, ezer egin ez
nezaken ta. Baiña laster nere gain ere erori ziran
lapur tzar aiek eta lotu ninduten besteak bezela.
Bartolome Aitak auxe idatzi zuen geroago:
«Oldarrean erori ziran gure gaiñera, eutsi ziguten gogorki ta gure lotzen asi ziran. Etzuten
ordea asmatzen gure lotzera, ain tarrapataka ari
ziran ta. Eta obena guk bagenu bezela, Isidro
Anaia ta biok sabelean jo ginduzten zanpa
zanpa. Lokarriak estu estu lotu zizkiguten, ezin
eraman alako oiñazeak ikusarazten zizkigutela.
Isidro Anaiak larri esaten zuen bein ta berriz:
«Baldin laster askatzen ezpanaute, besoak ondatuko dizkidate». Bi apaizok, naiz gerok ere loturik egon, gure anaitxo aren oiñazetaz errukiturik,
ura bederen askatzeko eskatu gehien lapurrai.
Baiña aiei eskatzea ta otoitz egitea alperrik zan.
15. Mendizulora bidean
Orrela lotu ta uzkaldurik misio-etxetik atera
ginduzten. Etxean gure morroi bat ere ageri
etzala esan bearrik eztago; guziak igesi joanak
ziran, bein Apostoluak Jesus loturik ikustean
igesi joan izan ziran bezala. Andik kilometro erdiko bidean zegoen mendizulo batera eraman ginduzten. Gaueko zortzi t’erdiak edo ziran.
Gu errian barna igarotzean etzan kristaurik
ageri; jende gabeko etxe-multzu bat zirudien
erriak ta izan ere alaxe zan gizon basa aiek an
sartzearekin erritar guziak igesi joan ziran ta.
Mendizuloan mandarinato artako beste atxilo
(preso) batzuek arkitu genituen. Aietako bat
zanpa zanpa jo zuten gure aurrean; bai ikusteko
pozgarria uraxe guretzat!
Eztakit zenbatsu denboraren buruan sartu
iztzaigun mendizulora gizon bat, bere itxuran,
izketan eta jantzian besteak ez bezelakoa. Adeitsu mintzatu zitzaigun ta berak etzirala lapurrak
esan zigun. «Ez! esan zuen berriz ere, gu ez gera
iñolaz ere lapurrak, gu hung chiung edo soldadu
gorriak gera; edozein erlijiori, berdin katolikoari
ta berdin protestanteari, gorrotoa diogu, erlijioa
zorakeria ta aemts bat besterik eztala badakigu
ta. Ala ere, ez beldur izan. Auxe bakarrik eskatzen dizuegu: dirua, ta gure gorputzak estaltzeko berogarriak, negu otza bertan da ta».
Guk erantzun genion: «Begira, gu misiolari ta
erlijioso geranez, beartsuak gera ta dirurik eztugu». Baiña arek etzituen gure itz oiek aintzat
artu.
Itxura ta jantzi oneko komunista ura nor zan
ez genekien guk gau artan, baiña ondoko egunetan ikasi nuen nor zan eta bai bere biziaren berri
ere. Soldadutalde gorriaren agintzaria bera zan
gure ikustera etorri zan ura. Aurren aurrena
eskatu genion gure lokarriak pixka bat lasatzeko, gure zain ta zaintxuriak geiegi estutzen zituztela ta. Ura, bere mendeko gogorrak baiño biotzberago izan nonbait, eta guri eskumuturrak
askatzeko agindu zuen. Ala ere besoak soka
lodiz lotu zizkiguten eta soka oien muturrak soldadu batek; zeuzkan, iges egin ez genezan.
Agintari ura beste bein etorri zitzaigun mendizulora mandoen tresnak non gorde genituen galde-
tzera. «Agerian daude bada» esan genien; eta
gero Bartolome Aitak guri erderaz: «Askatzen
banaute, laster asko arkituko ditut nik».
Geroxeago sartu zituzten mendizulora gure
misio-etxean ostutako zerak: gurutzeak, mezajantziak ta abar.
16. Erriko polizia-lekua
Lapurrak eta nere atxilo-lagun batzuek geroago jakin-arazi zidatenez, gorriak bi aldiz izan
zuten lenago ere Sanxelipu-ra joateko asmoa;
baiña etzuten beren asmo ori bururatzeko erarik
izan, erriko polizia-gizonak garaiez konturatu
ziralako. Baiña irugarren aldian nausi atera
ziran. Ona emen nola.
Lapurrak Tungtsuang inguruan, Xingpu ta
Simawan artean zebiltzela jakin zan azaroaren
11an. Tungtsuang-eko poliziak, bere eginbidea
zanez, mandatari bat bidali zuen Sanxelipu-ra
agindu zorrotz au emanez: Eraman bear zuen
mandatua presakakoa zala eta egun artan
bereartan joateko Sanxelipu-raiño. Baiña mandataria bear baiño astiroago ibili zan nonbait;
bidean ilundu zion eta Sanxelipu-tik zenbait kilometroko bidean lo egin zuen. Biaramonean (azaroaren 13an) argitu ondoan iritxi zan Sanxelipuko polizia-lekura; baiña beranduegi zan, orduko
guzia lapurren eskuetan zegoen.
Polizia bera arritu zan geiena lapurrak sartzean; ala ere beren armak eta biziak gordetzeko era izan zuten. Gu andik igarotzean, bandera
gorria goratua zan polizia-etxean.Polizia-buru
Tzu koronela mirariz atera zan bizirik bera lotu
nai zuten bi lapurrekin burruka gogorra egin
ondoan. Baldin lotu balute, burua moztuko zioten; bera bezelako beste batzuei olaxe ebaki zieten neronen aurrean.
17. Beste mendi-zulo batera
Bartolome Aitak onela idatzi zuen: «Goizeko
ordu bietan atera giñan mendizulotik atxilo
guziok lapurren erdian beste leku seguruago
batera joateko noski. Ura ibilketa neketsu eta
iluna! Iltzera generamaztela begitandu zitzaigun. Ixiltasun itzala! Nagusien aginduz etzuen
iñork itzik egiten. Guk bakarrik egiten genuen
itzen bat edo beste gure aurrean gertatzen ziranak gora-beratuz. Mamuak zaldi gaiñetan eta
sorgin-prozesio bat ikusten genuela zeritzaigun.
Mando ta astoen gaiñean emakume asko ere
bazijoazela iduritu zitzaigun eta elkarri esan
genion: «Auek ederki zuzendu dituzte beren
gauzak, beren familia ere berekin dakarte ta».
Alako zoritxarreko zama bizkarrean zeramaten
amando aien artean gure iru mando ere ezagutu
genituen. Uraxe mingarria: guk alako arduraz ta
maitasunez zaindutako abere aiek ortara bear!
Nere mandotxo kilikabera ta bixia ez genuen
ikusten ala ere. «Iges egin ote du?» esan genion
elkarri. Baiña ez, an zegoen, beste nausi batek
zeraman, etzan ordea ausartzen gaiñera igotzen; ain asarre zegoen mando gaxoa berak nai
gabe nausi berria eman ziotelako.
18. Kaputxino parragarria
Ibili ta ibili baginjoazen aurrera eta gure
buruai ta gure gauzai egiten zitzaien bidegabeaz
itzegiten ari giñan naigabeturik. Beingoan, ikusteko parragarri bat jartzen zaigu begien aurrean;
nere irakurleai ere parra eragingo die noski.
Lapur aitetako bat, luze ta lodia bera, kaputxino
egiñik ageri zan. Nolatan bada? Lapur arek Sanxelipu-n Bartolome Aitak zuen fraile-jantzi bakarra ostu izan zion eta lotsarik gabe jantzi. Baiña
Frantziskarren oiturarik ez jakin gizonak eta
atzekoz aurrera jantzi zuen gure soiñekoa txotiñoa aurre aldera eta bularrekoa berriz bizkar
aldera. Asarratu nintzaion alako itsukeriaz eta
batez ere gure soiñekoa jantzi etzuelako gure
Aita Frantzisko Sanduak agintzen duen bezela.
Amabien bat kilometro ibili ondoan, goizeko
bostak aldera Sintxiwatze izeneko erritxo batera
iritxi giñan. An beste mendi-zulo, lengoa bezain
otz eta zakar batean sartu ginduzten. Gure zaintzaleak erne begira zegozkigun beti eta gaiñera,
gizon armatuak baziran zuloaren sarreran.
Lagun asko etorri zitzaizkigun ara ikusmiran
batzuek lapurrak ziran, beste batzuek, erriko
jendeak. Auek arritu ziran gu ain gaizki erabiltzen ginduztela ikustean; misiolariai, txinatarrai
ez bezela, nonnai begirune andia erakusten zaie
ta.
19. Lenengo jatordua
Soldadu gorri auek izugarrizko jale gaitzak
dira, beren barruan ezin-bete-alako zorro bat
dutela dirudite. Egunean zortzi edo gehiago aldiz
jan ta ala ere beti goseak. Alde guzietan janariketa gaitzak iresten zituztela oartu giñan.
Gure bigarren mendi-zulo artan gogotsu ari
ziran jaten eta lenbizian etziguten ezer eskaintzen. Nik, egia esan, ez nuen jateko gogo andirik,
biña ala ere jan nai nuen gero zer zetorkigun
banekielako. Lapur-agintariak (Wan tai txi du
izena) galde batzuek egin zizkigun eta oietatik
atera genuen oso urruti eraman nai ginduztela
eta gaiñera bi de malkar ta basa-lekuz. Eta ongi
jan-ezik, bide luzeak gogor erasaten didala
badakit nik, nere kostuz ikasita.
Orthonia ta Yegnanfu-ko misiolarien ezaguera ba ote dugun galdetu zigun; lenengo errialde
ura Txinatar Arresiaren iparraldean dago eta
Sanxelipu-tik oso urrun beraz; eta Yegnanfu are
urrunago bearbada. Ilabete bat aurretik ibili nin-
tzan bazter aietan eta banekien ongi zenbateko
bidea dagoen araiño.
Azkenez, bederatziak aldera, txiaomi edo
Arabia-garizko zukua eskaiñi ziguten. Nere bi
lagunak doi-doi mustatu zuten; nik, jateko ta
jateko esan nien eta ez esan bakarrik, baita
neronek azkar janez erakutsi ere. Alperrik ordea!
Jateko-txotxak katiluan utzirik, an zeuden nere
lagun gaxoak, gogoeta ilunetan pulunpatuak.
Nik nere aldetik uste nituen eztakit zenbat katilu, baiña filosofo-gisa jaten nuen.
«Jan zazue, esaten nien nere lagun errukarri
aiei; orain baduzue jatekoa ta jan zazue; ibilketa
luzea egin bearko dugu agian eta non afalduko
dugun eztakigu». Baiña aiek, laster etxera itzuli
bear zutela etsirik baleude bezela, etzuten jaki
erresumindu ura jan nai.
Isidro Anaiak, bere buruari poliki eragiñez,
ola zion: «Ostu dizkiguten mandoen gaiñean eramango gaituzte eta patxada ederrean joango
gera». —«Bai zera, erantzun genion; S. Frantziskoren kotxean eramango gaituzte». Eta alaxe
gertatu zan.
20. Larraiñean
Amaikak aldera mendi-zulotik atera ta abiarazi ginduzten. Gero, Huo na va izeneko larrain
batean tenk egin genuen. Agindu zigutenez
inguru inguru jarri giñan eta atxilo (preso) guziak
alde batera berexi giñan, aur asko ere ikusi genituen, gaxo errukarriak! Atxilo ezezagun aien
artean bazan aguretxo bat, zaar-okitua, astotxo
baten gaiñean zijoan ta ala ere eutsi bear zioten.
Jende gaxoak, kupide gabe beren etxetatik ateraziak! Agurea bere abere txarretik jetxiarazi ta
gurekin batean inguruan jarrarazi zuten.
Orduan gure azken ordua iritxi zala etsi
genuen. Ilko ginduztela etsirik zeuden atxilo
guziak. Batzuek lapurren aurrean belaunikatu
ziran erruki eske. Beste atxiloak iltzen ikustea
nazkagarri zitzaidan. Neronen eriotza berriz
onela begitandu zitzaidan: Erromako Eliza Ama
Sanduak erakusten digun erlijioaren kontrako
zerbait egiteko aginduko digute noski lapur
auek. Guk gure gogo biotz osoaz gogor egingo
diegu, ez gera iñolaz ere olako gauzarik egitera
jarriko eta argatik ilko gaituzte gogoapen oietaz
alaiturik auxe genion geren baitan: gaurko eguzkia itzali orduko, Euskalerriko Kaputxinoen Probintziak eta Argentina-Txileko Komisariatoak iru
martiri izango dituzte zeruan.
Baiña ez giñan agi-denean aski onak eta ez
genuen olako zorionik irabazi. Guzi ura komedia
utsean gelditu zan.
21. —Geldialdia— Turba multa
Gauez eta mendi-zuloetan geunden bitartean, inguru aietara etorritako lapurrak zenbatsu
ziran ez genuen nabaritu; baña gero eguna
zabalduta argitara irten giñanean, oartu gintzaien. Laureunen bat bazirala jo nuen eta
guziak fusilez armaturik zeuden.
Milaka lapur ikusi izan nituen nik lenago,
Txengkuitxang zanaren ta Juan-tai-kui-ren mendean zebiltzenak; aiek ordea makilez ta aizkoraz
ta ezpataz armaturik ibiltzen ziran, zenbait fusil
ere bazituzten, baiña geienak gorri auek berriz
soldadu-talde gaitza egiten zuten, ongi armaturik zeuden ta.
22. Lapur-buruekin izketan
Sintxiajo erriaren ondoan, ipar-itzaldera
(NW.) badago mendizka bat eta artara buruz
abiatu giñan berriro. Mendian gora ginjoazelarik,
zenbait jende ikusmiran urbildu zitzaizkigun itzegitera, aien artean gizon eskoladun ta asko-ikasi
bat. Onek maitetsu samar itzegin zigun, nongoak giñan eta zer lanetan ari izaten giñan galdegin zigun. Gorrien artean eskubide aundia
bazuela zirudien. Txina guziko komunisten berri
ere bazekien; ontaz arritu giñan lenbizian, baiña
laster ikasi genuen zer zan: alegia, nik bezperan
Kingyang-etik eramandako eskutitzak ostu ta
irakurri izan zituen lapur arek eta an ikasi zituen
berri aiek.
Lapur-buruekin itzegin bearra geneuken zer
asmo zuten ezagutzeko, kezka estuan geunden
ta. Sanxelipu bipildua ta soildua zegoen, ango
Aurtzaro-Sandutegiaz eta bertan egindako
zakarkeriaz berririk bat ere ez genuen eta misiolaria laster atzera etorri ezik guzia galtzeko arriskuan gelditzen zan. Gaiñera Sinkiajo-n Isidro
Anaia elizatxoa goratzen asi zan; azkenez, Kingyang-en ere zenbait langile lanean ari genituen
eta aiek etzuten jakingo nora jo misiolariak etortzea luzatzen bazuen. Guzi orrengatik bada,
iruetako bat bederen lenbailen lokabe (libre) gelditzea komeni zitzaigun. Laster artu genuen
asmo auxe: ni geldituko nintzan lapurren atzaparretan.
Gurekin etorritako lapur maitetsuari gure naikaria agertu ta agintariari itz egin nai geniola
esan genion. Ura gogotik jarri zan gure bitarteko
izatera. Lui txia miao-ra iritxi bezain laster
guziak tenk egin zuten; lapur buruak lurrean
kokoriko jarri ta gu deitu ta gu ere alaxe eseriarazi ginduzten.
Agintari aietako bat ere ez genuen guk oraiño garbi ezagutzen eta guzien buru nor zan galdetu genuen. Len aipatutako Wan tai txi agintariak auxe erantzun zigun: «Emen guziok anaiak
gera, guziok berdiñak eta nagusirik eztugu
beraz. Komunistak geran aldetik, nausitasuna
guziena da, ez bakar batena…»
«Zeiñekin itzegin bear dugu bada?» galdetu
genion. Eta arek atzera: «Emen gauden guzio-
kin». Eta gero, len, mendi-zuloan esandakoa
bera esan zigun berriz: «Gu ez gera lapurrak,
komunistak gera; jende zintzo ta asmo onekoa,
erlijio guzien etsai; beartsuak bai, baiña gisakoak; guzien bearra badugu; soiñeko, sendagai,
jateko ta abar. Idatzi zaiezue zuen aide ta ezagunei bidaltzeko dirua ta guretzako emaitzak; ori
egin ezkero, ez beldur izan».
Azken itz auek oso mamitsuak ziran; oietatik,
oraindik luzaro atxilo (preso) egon bearko
genuela atera genuen, gutxienez Txinatik Europara joan ta etorri egiteko bear dan denboraz
bai.
Bereala arek esan zigun labur ta garbi: «Ots,
emaizkiguzue berrogei mila dolar ta joaten utziko zaituztegu». Guk, iruok batera erantzun
genion: «Ezin, ezin ta ezin! Eztugu orrenbeste
diru ez Txinan, ez Europan ta ez Ameriketan».
Gero gure lagun edo diruzaien berri galdegin
ziguten. Aurretik gertu geneukan erantzuna: Gu
diru-kontuetan geren buruen jabe gerala, ortan
eztugula beste misiolariekin ikustekorik bat ere,
guk bai beste iñork etzekiela gure gauzen berri,
eta etzezagukela dirurik ez beste gauzarik bida-
li; ezer nai bazuten, gerok eman bear geniela eta
artarako geren misio-etxetara joan bear nai ta
nai ez. Gaiñera esan genien: «Guk dirurik ezin
eman dugu, oialak eta sendagaiak bai bidaliko
dizkitzuegu eta gure mandoak atzera biur badezazkiguzue, seireunen bat dolar biribilduko ditugu bearbada zuei emateko» (Txinako dolarrak
Argentinako pesoaren balioa du). —«Mandorik
eztizuegu itzuliko, ez orixe» esan ziguten. —
«Guk ere eztizuegu bada dirurik emango» erantzun genien.
Azkenean, alde batera ta bestera jarduki
ondoan, bosteun dolareko eskuerakutsiak egingo genizkiela itzartu giñan, baiña ori gu lokabe
(libre) uztekotan. «Guk, misiolariok, beteko dugu
emandako itza, esan genien; egiazale ta zintzo
ta itzeko gizonak gera, bein emandako itza eztugu jaten. Ala ere siñetsi nai ezpagaituzue, ortxe
duzue emendik bertan Luisejo-ko elizatxoa;
ortaz nai duzuena egizue, baldin itza jan badezagu».
—«Ez, ez! esan zuten guziak batera; zuek
ziria sartu nai diguzue, ziria sartu». Eta gero:
«Isidro Anai langilea joan diteke; baiña bi apai-
zok emen geldituko zerate». —Guk atzera: «Ezin
diteke ori. Anai orrek eztaki ongi alderdi ontako
izkera eta ezta ongi adituko jendekin». Orduan
Bartolome A. ere lokabe uztea etsi zuten. Eta
bereala askatu zituzten biok.
Ni nerez pozik nengoen gauzak ola atera ziralako. Bi misiolari lokabe zeuden; oiek kontu izan
zezaieketen Kingyang-barrutiko iru misio-etxeai,
Aurtzaro-Sandutegia zaindu ta langileak zuzendu. Nere bi lagun oiek emandako itza albait lasterren beteko zutela banekien; baiña ala ere, ez
nuen etxera biurtzeko uste andirik eta ondoko
egunetan ikusi nuenak sendortu ninduen ez-uste
ortan. Lapurrak auxe nai zuten noski: lenbailen
zerbait diru eskuratu, gutxi edo asko; eta gero…
berriz geiago eskatu.
Bartolome A. eta Isidro An., askaturik, lapurrekin izketan ari ziran; Isidro Anaiak ogei ta zortzi urte zituela esan zien; parre egin zuten, adin
ori izateko zurratuegi zegoela zeritzaien ta.
«Ederki ler eragin diote lanean gaxoari!» zioten.
Etxegilea dala bazekiten, Kingyang-en zenbait
etxe egin baititu eta Sintxiajo-ko sakanean elizatxo bat goratzen ari baitzan orduan; orko langi-
len artean batzuek gorrien zelatari ziran. Auek
kontatu zizkieten lapur-buruai Isidro Anaiaren
biziera ta aziorraziak eta oso gora jarri zuten.
Berari esaten zioten ez beldur izateko, beti Txinan egoteko eta soldadu gorrien artean sartzeko, guziak oso ongi artuko zutela alako langile
argi ta bizkorra zalako. Isidro Anaiak jao jao jaoka eskerrak eman zizkien; baiña bera komunista
egitea… ori gorabera andiko gauza zala… ta
pentsatuko zuela zer egin.
23. Nere utsegiñak
aitortzen
Nere lagunak lokabe(libre) ta nere burua
loturik ikustean, gogora etorri zitzaidan beingoan, misiolari asko-ikusi batek aspaldi egin zidan
eskutitz bat; ortan, beste gauza on askoren
artean, auxe esaten zidan:
«Aita, zain zazu ongi zure osasun baliotsua
eta batez ere erne ibili komunisten eskuetan ez
erortzeko. Aien menpean erori diran askok beren
osasuna galdu dute; geienak misio-lanetarako
gauza eztirala gelditzen dira, asko erotu ere egin
dira. Bizpairu urte gorrien artean egondako
misiolariak beren etxetara erdi-eroturik etortzen
ikusi ditugu».
Ez nekien misiolari apaizik berriz ikusiko ote
nuen eta ikusita ere, zintzorik gerta ere, azken
orduko konfesioa egitea erabaki nuen; nere bizi
guziko konfesioa jende guzi aren aurrean. Zenbait ordu lenago artua nuen asoluzioa Sanxelipun ilabete bat lenago nere bizi guziko konfesioa
egiña nuen Yegnanfu-ko Frantziskarren etxean.
Ala nenbilen aldi guzi artan, beldurretan, eriotza
urbil nuelako ustean.
Konfesatu nai dudala esaten diot Bartolome
Aitari. Baiña onek, bear baiño andiagoko beldur
batek artu nauelako ustean, esaten dit: «Utzi
orain gauza oiek, kendu gogorapen ilun guziak;
gaur berean ekarriko dugu zure eros-saria ta biar
elkarrekin egongo gera misio-etxean. Ala ere,
konfesatu nai baduzu…»
Isidro Anaia lekutu zan zenbait metro eta nik
umetatik asi ta orduantxe arteko nere utsegin
guziak aitortu nizkion Jaunaren ordezkoari.
24. Nere azken-naia
Nere animako gauzak zuzendu ondoren,
mundu ontakoak ere zuzendu bear nituen. Isidro
Anaiari erakutsi nion nola zaindu bear zuen
misioa ni kanpoan nintzan bitartean eta etxeko
arasa guzien giltzak eman nizkion. Bartolome
Aitari esan nion, bein Polikarpo Sanduari Antiokiako Inazio Sanduak bezela, nere kristauetaz
ardura izan zezala. Gero elkarri eskuak estutu ta
agur esan ondoan, abiatu giñan: aiek, mendian
beera; ni, mendian gora.
25. Gogoeta ilunak… Aupa!
Nere burua bakarrik ikustean, gogorapen ilun
auek burutara etorri zitzaizkidan: «Bear-bada
eztitut berriz ikusiko or mendian beera doazen
nere bi lagun oiek, ez Lungtung ibarreko beste
misiolariak, ez Euskalerriko kaputxinoak, ez
Txile-Argentina-ko erlijioso laztanak, ez nere
senide, aide ta adiskide kutunak, ez nere biotzbiotzeko Euskalerria, ez nere Argentina ta Txile
maiteak».
Gogoeta oiekin biotza autsi zitzaidan eta bai
begiai malkoak jario ere. Atxilo (preso) dagoen
misiolaria galbidetan sartua dabil beti ta ez jakin
bere burua berriz lokaberik ikusiko ote duen.
Nere begietatik atera naiez zeuden malkoak etzirala arrazoigabekoak, beroak esan zidan.
Orduan ala ere, gogora ekarri nituen gure Aita
Frantzisko Sanduak bere semeoi agindu zigun
egiazko poztasun, batez-ere larri-orduetan erakutsi bear dana ta Loiolako Inazio Sanduak irakasten digun bigarren apaltasun-maila; eta
gogorapen ortaz alaitu ta bizkortu nintzan berri-
ro. Geroztik, lapurren artean egon nintzan denbora guzian iraun zidaten alai ta bizkortasun
oiek, nere bi Snadu oiek lagundu ta noski.
26. Isidro Anaiaren
joan-etorriak
Joan-etorri oiek ez nituen nik nere begiz ikusi;
Bartolome Aitak onela kontatu zizkigun bi-biziro:
«Nere misio-etxera, Sanxelipu-ra iritxi bezain
laster, bilatu nituen bereala bi asto eta Isidro
Anaia ta morroi bat gaiñera igo-arazirik, aurrera
bidali nituen. Aiek nolako beldur ta leiaz joan
ziran esan bearrik eztago. Gau beranduan iritxi
ziran Kingyang urira, baiña ezbear andi bat ikusi
zuten: amabien bat metroko arresiaz inguratua
dago uria ta ateak itxirik zeuden.
Morroiak adiarazi zion atezaiari zertara zetozen ta presaka zebiltzela ta idikitzeko atea;
baiña alperrik, atezaiak ezezkoa eman zien; ala
ere, arresian gora igo nai bazuten, igotzeko.
Etzan errax orixe, baiña zerbait egin bear, den
gutxiena luzatu-ezkero, Fernando Aitak bizia
galdu zezaken ta. Norbait urrikladu zitzaien eta
arresi gaiñetik soka-mutur bat bota zien; ari
eldurik aupatu ziran arresi gaiñera.
Biaramon goizean nere misio-etxera ziran,
lapurrei agindutako sari ta emaitzak berekin
zekarzkitela».
27. Bigarren gaua
Arratsalde bereartan, nere lagun maiteak
lokaberik joan ondoren, egin genituen oraindik
zenbait kilometro, beti mendian gora. Laguntalde gaitz bat neukan nere inguruan, guzien
erdian ni. Aien artean amabi-amabost urteko
mutikoak ere baziran; oiek neri iseka egiten
zidaten, Europan ta Ameriketan ume gaizki-aziak
erlijiosoai egiten dieten bezela. «Yang-ren, yangren (arrotza, arrotza!)» oiu egiten zidaten. (Olatsuko itz bat asko erabiltzen da Rio de la Platan,
Europako errialde batetik etorritako jendeai
iseka egiteko…) Asarretu nintzan pixka bat iseka
oiengatik eta eragozteko egiñala egin nuen.
Ilundu baiño askoz lenago banatu ziran gure
gizonak mendizuloetan aterbea bilatzera. Ni
beste lagun batzuekin Txengtxiyuen-go zulo
estu samar batean sartu ninduten. Besbe amabi
atxilo baziran bertan ormaren kontra; gorrien
beldurrez zoraturik bezela zeuden. Iñork etzuen
tutik ateratzen.
Ni urbildu ta galdezka asten natzaie. Ogei ta
lauen bat urteko mutil batek auxe erantzuten dit
ixil-mixilka: «Ni ta nere laguno Huo-sui-koak
gera; ni ta larraiñean ikusi duzun agure zaar ura,
ango Eskola-Andiko irakasleak, gaiñerakoak,
berriz, bertako ikasleak. Agure ura Eskola-Batzarraren buru da gaiñera. Orain amabost egun
arrapatu ginduzten eta noiz utziko gaituzten
lokabe, eztakigu».
Gero kontatu zidan zenbat joan-etorri ta zenbat neke artu izan zituzten lapurrak Sanxelipu-ra
iristeko. Alako eguraldi otza bazegoen ere, beti
lur utsean egin zuten lo, ez lasto ta ez estalkirik
gabe.
Bigarren gau artan ikusi nuen beraz, zer bizimodu egin bearko nuen gorrien artean. Nik arropa gutxitxo nuen, gaiñerako jantziak lapurrak
ostu zizkidaten ta; eta oiñetan berriz etxerako
erabili oi diran zapatilak nituen. Azaroaren 14a
zan, negua urbil, gure aurreko mendiak oso
gora, 1.000 ta geiago metro, biaramonean elurra
asi zuen. Otzak ematen zidan kezkarik andiena;
beko zelaietan ere gogorra izaten da ta jendea
larruzko jantziz estalirik ibiltzen da; atera kon-
tua, zein gogorra bide zan otza mendi ain gora
aietan! Eta mendi aietara buruz ginjoazen eta an
egin nituen ilabete otzenak, lenbizi erdi-jantzirik
eta gero ia bilutsik.
28. Nere usteak ustel atera
Bartolome Aitak eta Isidro Anaiak «agur, biar
arte» esan zidaten aldegitean. Biar arte! ala uste
genuen guk. Eta lapurrak ere, ni askatzeko sari
ta emaitzak etorri arte Txengtxiyuen’dik etzutela aldegingo itzeman ziguten. Baiña gure ustea
ustel atera zan. Biaramon goizean (azaroaren
14an), argitu gabe, soldadu gorriak bideari lotu
zitzaizkion, Gobernuaren soldaduen beldurrez
noski. Turutak jo zituzten eta lerro lerro jarri
ziran soldadu-antzera; jantzian ez beste guzian
soldaduak ziruditen.
Elurra ari zuen gogorki, eta piaotze edo atxilo (preso) gaixuoi otza muiñetaraiño sartzen
zitzaigun. (Piaotze itz ori doi doia ageri da iztegietan zentzun orrekin; Txinara misiolari etorri
nai dutenak ikasi bezate! Nora ginjoazen galdegin nien eta itz-erdika erantzun zidaten.
29. Ori prozesio itsusia!
Gure irugarren eguna astean, josten ditut
nere begiak lapurrengan. Ura arritzea! Batzuek
zuriz, besteak beltzez, besteak morez, besteak
berdez jantzirik ageri ziran. Ura ikuskizun jostagarri ta bai parragarria ere, itsuskeri lotsagarria
izan ezbalitz!
Zer zan bada? Alegia, lapur aiek Sanxelipu-ko
gure elizan ta bearbada beste zenbait aldetan
osturiko elizjantzi guziak jantzi zituzten berogarritzat eta an zijoazen prozesio itsusi bat egiten
zutela. Aurrena amazazpien bat urteko mutil bat
zijoan, Bilbo-ko Uribe-Etxebarriatar Simon A.
kaputxino zanaren kapa soiñean zuela; itxurazko
kaputxino orren ondotik zenbait beretter (roketedunak), gero subdiakono ta diakonoak (dalmatikadunak), urrena apaizak (kapadunak), gero
mezemaleak (kasulladunak), gero meza-mutilak
eta era askotako beste elizagizonak. Egundaiño
olakorik!
30. Euskaldun
mendigoizaleak Txinan?
Txapela duten guziak euskaldunak dirala
uste dute askok, batez ere Ameriketan. Ara zer
gertatu zan bein: Buenos-Airesen, Barracas-ko
txabola batean gizon bat ilik arkitu zuten. Etzuen
iñork aren berririk ematen, etzekiten nor zan;
baiña polizia-buruak, arek jantzia zuen txapela
ikusirik, euskaldun bat zala erabaki zuen. Eta
alaxe zan egiaz; geroago argitasun geiago bildurik, Uriguena izeneko bizkaitar bat zala atera
zan.
Uriguena orren oroitzapena etorri zitzaidan
neri burutara egun artan. Buruan euskaldun-txapela zuten mutil batzuek ikusi nituen Luisejo
inguruko mendietan gora igotzen eta beren bizkarrean zeramatzaten armen ordez makila sendoak izan balituzte eskuetan, edozein euskaldunek uste izango zuen, mutil gorri aiek gure Euskalerriko mendimutil-talde bat zirala. Txapel aietako batzuek ezagunak nituen eta eskatu ere
egin nizkien, baiña aiek ez eman. Gaiñerakoak
eztakit non bildu zituzten, beti ere etziran Txinan
egiñak.
Neri ostutako txapela Kaokang izeneko batek
zeraman; zaldun-buruzagia zan ori, lapur-taldearen izlaria, gizon ausarta, tzarkeri asko egindakoa. Askotan itzegin nion orri eta txapel gorri bat
agindu nion, baldin ni askatzeko egiñala egiten
bazuen. Euskaldun-txapel ori oso atsegin dutela
oartu nintzan; bearbada, txinatarrak jantzi oi
dituzten maotze edo larru ta ilezko ginbailak
baiño osasungarriago dira. Txinatar ginbail auek
askori buruko miña ematen diete ta batzuetan
odol-aldi galgarriak ere bai. Txapelak ez ditu
belarriak estaltzen, ori egia da; baiña oiek erraz
estali ditezke beste gisa.
31. Itxurazko kaputxinoa
ta egiazko kaputxinoa
Euskaldun-itxurako txinatar aiei begira,
baninjoan nere bidean. Beingoan, nere zaitnzaleak bizkarrean jotzen nau azkarki ta oiu egiten
dit gogor: «Ots, aurrera! lasterrago ibili!». Burua
iraultzen dut nere jotzaleari auxe esateko asmoan: «Zuk agindu egin dezadakezu, baiña jo zergatik egiten nauzu?» Baiña nere burua iraultzean, nere arrimena! Zer dakuste nere begiak?
kaputxino aundi gaitz bat nere aurrean!
Aurreko gauean, ilunben artetik, txotiño
zorrotzdun frantziskar bat ikusi izan nuen; baiña
ura ireltxo bat edo begitasun bat iduritu zitzaidan eta gaiñera arek kaputxino-jantzia atzekozaurrera zedukan. Oraingo au ordea besterik zan;
ni ez nengoen ametsetan eta etzan begitasun
bat ere. Nere zaintzale orrek txotiñoa (kaputxoa)
buru gaiñean jantzia zuen, bularrekoa ere zuzen
aurreko aldean eta gerri inguruan gerri-lokarria.
Ura ezberdintasuna! Ni, egiazko kaputxino au,
zarpazar bat buruan, maukutsik, nere Ordenaren
ezaungarri bat ere gabe ninjoan, lapur aien
oazalak bizkar gaiñean neramatzala; lapur tzar
ura berriz kaputxino-jantzian. Orduantxe esan
ziteken ederki: «Kaputxinoa dirudi ta ezta; eztirudi kaputxinoa ta bada».
Gure soiñeko maiteaz jantzia zijoan arekin
izketan asi nintzan. —«Nola da zure izen ederra?» galdegin nion. —«Wang(errege)» erantzun