Lan orhoitgarri zonbait - 6
Hasiak zaizkit auzoak oro: «Zertako ez haiz
ezkontzen?»
Ihardeste hau aspaldixkoan nik baitiotet
itzultzen:
Donado
Banago
Erran nahi da nexkatoetan bat ez dutala
kausitzen
Nitaraino denik heltzen, nitaraino denik heltzen.
Mutikoak nexkatxer ez ditel’ager:
Nexkatxak xume dira jarriko laster.
Zoin den zoroa
Bihotz beroa!
Bethi gogoa
Auhenek joa!
Mutikoak, mutikoak, mutikoak ez ager,
Xume-xume nexkatxak jar diten laster!
***
Andreak etxea behar luke nola baitu barakoilak,
Bainan kanporat ez higitzekotz, jan bailezoke
herdoilak.
***
Andreak elhea behar luke nola baitu
oiharzunak,
Ba bainan azken hitzaren jabe uztekotz bethi
lagunak.
***
Elizaren tanga bezain xuxen behar litake
lanetan,
Bainan orena ez den bezala, ixilik arrotz
barnetan!
URTHATS
Eskual-herrian, harat hunat-ka, haur xumeak
badabiltza,
Etxeko andrer, kartsu-kartsuki, erranez beren
othoitza...
Athe barnetik, haurren oihuer itzuli deneko
giltza,
Bixkotx intzaurrak purrustan heldu... kuku
dadila zikoitza!
«Urthe on!» irriz dute gaixoek ihardesten: sari
gaitza,
Hoiek erranak, ororen alde, Jinkoak egin balitza!
Bortu gainetan kantuz artzainak diozka bere
ametsak,
Kantuarekin airarazteko nahigabe-zorigaitzak...
Lagun xoil bat ez norek lausenga baizik eta
mendi gaitzak,
Noizean behin harroketarik hixtuka xori
belatsak...
Bakar-bakarrik iragaiten tu gau egun batzu
kiretsak...
«Urthe on» hiri bihotze-erditik! Gaizo laguna,
onetsak!
Guziak aurthen lagun ditzala nasaiki zeruko
Jaunak:
Lurrera beha dagozin aita xahar ile xuridunak,
Tokirik ez da nondik ez diren noizbeit igan
Eskualdunak:
Salbaien apez, artzain, soldado, berdin oro
bihotzdunak!
Orotan gora diola beraz «Urthe bat on»
oiharzunak.
HAURNOAK
Hamar manamenduen airean
Jesus eztiak zion lurrean zelarik:
«Othoi, haurño gaixoak ez urrunt nitarik...
Nere zeru garbiko nahi dut hoitarik...»
Eta haurrak zoazkon laster orotarik.
Neguan hutsik zoin den idor ohantzea,
Eta lorerik gabe ilhun baratzea!
Halaber aitamentzat haur baten galtzea
Doi-doia dezaketen jasan... kurutzea!
Bainan urtzearekin elhurrak mendian,
Xoriek dute berriz kantatzen kafian...
Heien kantu goxoak arbolen erdian
Haurñoak irriz ditu garraitzen lorian!
***
Sutan da zorionez amaren bihotza,
Orhoitzapen kiretsak ihesi dabiltza...
Hazten duen umeak, jinik ezagutza,
«Ama» gaur erran dio: bere lehen hitza!
Aitari zakonean kopeta goibeltzen,
Haurra bere baitarik hari da urbiltzen:
Eskuñoez bisaia dako pherekatzen,
Eta horra non diren auhenak airatzen!
Primaderan eder da segur iguzkia;
Hainitzez ederrago haurraren begia.
Arima bat daukula agertzen garbia,
Hartan xoilki baitago Jaunaren egia!
Oi! haur ttipi gaixoen begi beltx urdinak,
Artarekin zeruan Jinkoak eginak!
Haurren ezpain gorrien hasperen arinak,
Bakarrak eztitzeko burhasoen minak!
***
Aingeru jautsi dira zerutik behera:
Norbeit jaidura tzar bat jin-eta burura,
Horien zikintzera baladi mentura,
Harek kolpa lezake Jesus ona bera.
Zeren huna zer daukun Jesusek errana:
«Haurrer kentzea baino duten zoriona,
Ehun aldiz hobe duk, sinetsak, gizona!
Ehorztea bizirik itsasoan barna!»
ESKUALDUN JOKOAREN ALDE
Batzuer eta bertzer entzun dut frangotan
Dabiltzala gazteak anhixko zokotan,
Hutsik eskualdun plazak utzirik orotan;
Laster ez dela nehor ariko pilotan.
Arrunt galtzera doa beraz Eskalduna,
Saltzen duenaz geroz zaukan ontasuna!
Pilota! bethi danik horren osasuna,
Pilota! Jabe dadin egon erdalduna?
... Egia da, partidak zenbeit urte huntan
Itsuski doatzila, guziz hirietan!
Hamar bat pilotari tugu ferietan,
Arrotz ezdeus batzuen diruaren puntan...
Guzietan urhea nagusi dago-ta!
Urkaturen eztiki dauku’re pilota...
—Etxean geldi hadi, lagun kaxkarota!
Oi, ez pilotarekin ohorea bota!
... Herrixketan beharrik dugu igandea...
Astean badabila goiz arrats goldea,
Zinez gero pilotan ari da jendea.
Gaiten pausa delarik Jaunaren galdea!
Ez da gure plazetan dirua nagusi,
Gezurra baitzaiote guzier itsusi.
Ez bazira gutarat igan edo jautsi,
Pilotan ez dukegu deus onik ikusi!
***
Horra non lothu diren: anaiak iduri,
Athorrak eta galtzak orok berdin xuri...
Orai miatzen dute pilota den guri...
—Zer izerdiak behar dituzten ixuri!
Plaza bazter guziak dire jendez beltzak,
Halere bakan arras jaun andre arrotzak...
Hor daudenak ikusten, jujale bortitzak!
Airean ez doatzi zahar hoien hitzak!
Oizu!... Beha gazteak ez diren bermatzen,
Ez dutenetz pilota han harat airatzen;
Zirti! Zarta! Zer joak! Bat ez da lerratzen...
—Jesus! Etzazkotea eskuak urratzen?
Hots! Herriño guzia hor dago bildua,
Pilotarier beha behin ixildua,
Bihotza gehienek arras pil-pil-dua,
Ikaran, nor den behar egon biphildua!
Akabo!... Entzuten da irrintzin ederrik;
Asko moltsek ez dute gordatzen epherrik!
Bainan bihotz batean ez demendren herrik,
Ez eta solasetan sobera... bipherrik!
... Bihotzez eta gogoz on Eskualdun zena:
Harek du jokoetan hartu hoberena!
Gutartean pilota dagola den-dena,
Zaharretzat bezala, josteta lehena.
***
Eskualdun haur lagunak, jo bethi pilotan!
Ihesi harat-hunat ez ibil orotan.
Begote frantximantak hiriko plazetan,
Gauden guhaur herrian igand’arratsetan!
MARI-KATALIN
Airea: Iragan besta biharamunean
Errekanbordako Mari-Katalin
Barda Parisetik etxera da jin:
Buruan, jasan ahala, saski bat lore:
xuri, gorri, beltx, urdin:
Beso, lepho, bapo bulharrak arin...
Hiritar andreek dituzte berdin!
Behazu Katalin etxerakoan,
Zoin urhats hertsiak eginez doan!
Zer debru! Senhar-gai batek eman dakoia
bi belhaunen ondoan
Behorrer lotzen duguna zangoan
Urrunegi hel ez diten kanpoan?
Mari-Katalinen anai gaztena,
Ez baita, hori, Parisen egona,
Xut dago, xapelari so: mokor gorri bat
ez othe den bonbona...
Horra non, aztaparraturik dena,
Hup! klik! iresten duen ahamena!
Gero Mari-Katalinen orroak!
Zer nahi derasa neska harroak...
Bainan deus ez ihardesten bere xokotik
gaizo Pello ñarroak;
Biharko zer dion hunen zorroak
Jakinen du aza baten erroak!
Bideak duke Katalin lehertu...
Ez da bethi goiz mezarat agertu,
Ta berriz oilar ez-deus bat zakotelakotz
bet-betan alditxartu,
Oilarra beharrez eltzean sartu,
Jaunaren orena bere du hartu.
Belhaunak ez higaturik elizan,
Katalin ager zitaken ba plazan!
Xapeldun arrotz eihartu jaunxkil batekin
zaukun hasi’re dantzan...
Ez bide zen aspaldian arizan,
Oinak ikur-makurka baitzabiltzan!
Zor zioten lagunek zimikoa:
Soineko zolan haixturren pikoa...
Katalin ohartu gabe, tarratan doa
urradura mikoa!
Han izan ez balu zai ‘azpikoa,
Lotzen zakon, lotzen, beheitikoa!
***
Asteleheneko Mari-Katalin,
Soineko nasai, buruan mantalin,
Joan da, joan, Paris alderat, herritik urrun,
egoitekotan behin...
Goraintzi diote gazteek egin,
Heien jostarazterat itzul dadin!
KANBO, UDAZKEN
ARRATSALDE BATEZ
I
Urtsu mendiko maldak, gorriz aphaindurik,
Iguzki gozoari dir-dir badagozi...
Ardiak lerro-lerro, luzaz alhaturik,
Gau etsaiaren ihes bordara doazi.
Xoratua bazterrer beha nago xutik.
Zorigaitzik badenetz ere dut ahantzi
... Iguzkiak, emeki jaustean zerutik,
Eskainiz azken garra, derasa goraintzi.
Ostoa gorri dute gazten haitztegiek:
Urhezkoak direla daukate begiek.
—Kanbon da laketurik jartzen udazkena!
Haizeak dakarzkigu hasperen eztiak;
Bulharrak bethe nahiz dabiltza eriak.
—Eskual baratzeetan Kanbo da lehena.
II
Anjelus hedaturik gaur azken aldikotz,
Oraixet ixildu da dorrean izkila...
Gaua jautsi denean, ez bero ez ta hotz;
Haize hegoak dauka epheltsu hazila.
Xakur batek hau! hau!-ka piztuz gau ixila,
Erakutsi nahi du baduela bihotz.
Bere dituen gauzak oso beiratzekotz
Ohoina beraz handik urrun joan dadila!
Haur,... aberekin orai etxera nindoan...
Behiez orhoitu-ta, jarri naiz leihoan:
Ez dut entzun joaren xilintx on arina!
... Jendeak aireketa zabiltzan kanpoan,
Heien ahotik hitz bat eskuaraz etzoan...
Zorigaitz! Kanboraino hiria da jina!
1692-en URTEKO GUDU BAT
Airea: Jeiki, jeiki etxenkoak
Jeiki, jeiki, Eskualdunak, argi da farra-farra!
Itsasotik entzuten dut zilarrezko deidarra,
Dirdiran ikusten ere Olandresen ibarra...
***
Iraganik badirela berrehun hogoi urte,
Eskualdun arraintzariek gudu bat egin dute:
Egun haren aiphatzeko bainuke nik aldarte!
Elhur leihor ondoetan gureak ziren ari,
Lau untzi on berriekin jarraikiz arrainari,
Harizmendi Bidartarra guzien aintzindari.
Bet-betan zakot’agertzen untzi oste bat gaitza...
Norbeit garrait dezaketen Olandresak dabiltza,
Gudua baita nahi-t-ez etsai hoien emaitza.
Zer egin? Arraintzariek han zituzten, han, lanak...
Beharrik, eskuak hutsik ez baitziren iganak!
Baia ba? Karraskan horra lehen tiroak emanak!
Itsasoko uhin beltzak jin ziren gorrituak...
Beren lau untzietarik gureak ez itsuak:
Erhauts zeramatzan oro tiro gaitzen kotsuak!
Etsai untziak badire berrogoi-ta hamabortz,
Bainan otsoeri buruz xakurrek izanki hortz:
«Lau untziez jabetzekotz ditzatela han ehortz!»
Etsaiek uste gabean gudu gaiak aurkitu!
Ahal bortitzenak laster baitzazkoten ttipitu,
Berak hasi, berak ziren baitezpada gelditu.
***
Nork erran du Eskualdunek ez dutela bihotzik?
—Miatu eta bazenetz etsaiekin arrotzik,
Danoisak utzi ziuzten egin gabe min zotzik!
Olandresak ba gogotik larruraino biphildu,
Ez baitzuten ohoin heiek saria baizik bildu!
Geroztik aphal behingo ziren omen ixildu...
Hortarik irakaspen bat guziek har dezagun:
Bihotz onekoen alde gauden gu bethi lagun,
Bainan xede tzarrekoak utz berex ezezagun!
***
Baionatik Donostira, eskual hil-herrietan,
Arraintzarien hezurrak dagozi hobietan.
Nor da han belhaunikatzen nigarra begietan?
Ur-lamiñek hedatzean gauaz beren distira,
Itsasoaren azantzak iduri du intzira:
Gorputz direnak lituzke nahi piztu bizira...
BI ETSAIEN ZUHUR-HITZAK
Airea: Goizian goiz jeikirik
Ikazkin, Eiherazain elgarrekin joka...
Huna zer derasaten bortizki mokoka!
—Ohointza lodienak hiretzat arinak:
Zuri guziak segur ez dituk irinak!
—Zerk samur-arazten hu? Zikinaren hatzak?
Etzauzkak beltz guziak berekin ikatzak!
—Xitoek amarekin ikasten kabazkan:
Xerrier zer diotek jan-arazten askan?
—Gaizoa! Banikek, to, hiri zer ihardets...
Bethi xerri goseak ezkurretan amets!
—Eske mando batekin ez nuk ez ikusi;
Bas-oilarttoa zagok etxean nagusi!
—Agertu nahiz oilar, baduk egun elhe!
Hobe duk hire bordan egoitea bele!
Adixkidetasunak hola dira urtzen:
Bakotxak bere bergaz bertzeak negurtzen!
OXALDE
NORTSU ZEN, ETA ZERTSU BIZITZE EREMAN ZUEN
Mila zortzi ehun eta hamalaueko Buruilaren
hogoita bortzean, Bidarri Manguian sortu zen
haur bat. Muttikoa. Aita Joannes Oxalde, guarda;
ama Joana Etxexuri.
Herriko auzapezaren aintzinerat agertu zelarik seme bat sortu zitzaiola jakinarazteko, aitak
berekin zituen bi lekhukoak: Joannes Lixero,
Arzalexipiko nausi xaharra eta Bertrand Labat
Konstantinean zagon Bidarriko errienta.
Bidarriko mera urthe hartan: Jean Duhalde.
Aitaren izen bera: Joannes eman zioten sortu
berriari.
Haur horren bathaioko ageririk ezin ikusi
dugu, Bidarriko eliza liburu xahar gehienak galduak baitira.
Ttipian nolako izan zen Oxalde eta zer gaztaro ereman zuen, deus ez dakigu, berak zahartu
eta , aithortu duenaz bertzerik:
Ene aitamek hasteko
Kargua zuten hazteko,
Jainko legean sartzeko;
Egin ahalak egin dituzte
ni gizon atheratzeko,
Hetaz etsenplu hartzeko,
Kostuma txarrak uzteko,
Ez zauntala dolutuko.
Bainan guziez nik irri...
Ez nintzan behatu nahi
Heien kontseilu oneri.
Asko abisu eman derautet
ni uros nahiz ezarri:
Trufatzen nintzan orori,
Ohartua munduari,
Hartara behar erori.
Gazterik nintzan airatu,
Libertizionia maitatu,
Gogoa hartan finkatu;
Gaztetasuna behar baitugu
zoin gur’aldian pasatu,
Nik ez dut hanitz gozatu,
Laster bainuen trenkatu,
Kordak lephotik nu hartu.
Zer nahi gisaz, ez bide zuen, eskolako alkietan, galtzipurdi hanitzik higatu.
Guarda izan gatik eta zeno ere, debrien lanak
zituen frantses hori ezin mastekatuz.
Hemezortzi urthetan Aiherren zen gure bidarraitarra. Muthil ala pakant, badakigu ilhagintzan
ere hari zela hor. Orduko paperek diote Oxaldez:
labourer eta duranguier.
Mila zortzi ehun eta hogoi-ta hamaseieko
Hazilaren hogoi-ta seian, hogoi-ta bi urthe baizik
etzituela, ezkondu zen bera baino lau urthez
gazteagoko Marie Peidouvan batekin.
«Kordak lephotik nu hartu».
Urthe hartan Aiherreko erretor zen Londaitz
jaunaren ageria hor dugu berme ezkontza hori
bai muthikoak bai nexkak burhasoen baimenarekin egin zutela.
Mila zortzi ehun eta hogoi-ta hemezortziko
Urriaren lehenean, guardetan onhartu zuten
gure Oxalde. Ez bide zuen hunek kargu hori
berehalakoan ardietsi. Urthe bat osoa espiungoan harizana zen aihertar kontrabandistak Lekhorneko guarden liotinantari saltzen zituela.
Salatari, malatari, guarda... bizkar milikari;
ofizio hitsa eskualdun gazte batentzat. Lan itsusia.
Egia erran, zazpi ahalak egin zituen delako
liotinantak bere salataria guardetan sar arazi
beharrez.
Handik hogoi urtheren buruan, Gerezieta
Garroan, etxeko jaunari herritar gazteriak egin
pesta batez, bertsu hauk eman zituen Oxaldek:
Gazteriak bertsulari ezarri du Oxalde
Bera ere ez ahal zen amodiorik gabe;
Leheneko Jaun Baronak egin zion fagore
Guarda plazatu baitzuen zazpi egunik barne.
Ni beldur etzela, estalpe guzien gatik, guardagorat sekula helduko Joannes, ez balitz bera
guarda seme gerthatu.
Hogoi-ta lau urthetan ez omen zen guarda
berria soberarik gaizki. Askitto luzea: metre bat
eta hiruetan hogoi-ta hemezortzi; kopeta gora;
buru bekhainetako ile biloak gaztainkara; begiak
gris; sudurra ontsa egina; ahoa zabalik; kokotsa
biribil; arpegi xuxena; kolorez beltxaran gorri;
gorputzean arrangurarik ez. Damurik zuen kara
hura... nola erran?... hala hulakoa. Frantses
erdarak dio: représentation passable.
Zen bezala, Oxaldek bazituen ordukotz:
hogoi urthetako emazte bat, bi haur eta guardagoko irabazia: urthean sei ehun libera. Ondoko
egunetan beharko baitzuen dohakabeak frogatu
kordak zinez lephotik hartua zuela.
Bazterren berri jakin zezan, igorri zuten berehala Larzabale Zibitzerat. Handik, hilabethe
baten buruko, Legarrerat. Bere kapitaina Paskoenean zuela, Legarren egon zen hiru urthe eta
bederatzi hilabethe Legarretik gero Bidarri Begiderrenerat. Bidarrin, bortz urthez, beretarik eginik, joan behartu zitzaion Heletarat; Heleta jastatu orduko, Saralat. Saran berrogoi-ta hamar liberaz emendatu zioten urtheko paga. Eta jo Lekhornerat! Lekhornen baitzuen gehienik iraun:
zazpi urtheren ingurua; Lekhornen ere baitzen
heldu irabazi handienerat: 800 libera; eta Lekhornen baitzakon emazte gaixoak hamekagarren haurra egin, berrogoi urthetan.
Hamekagarren haur horrek doi doia bederatzi hilabethe zituela, Athizane Losterenia hustu
behar, Makean gora igaiteko. Azken aldaira
Makeatik Beskoitzeko ur gazietarat.
Goxoak ahal ziren hoinbertzetarainoko harathunatak duela ehun urthe. Eta holako haurreriarekin!
Oraiko legeak eta errextasunak ukhan balitu
ba Oxaldek, fortuna egiteko parada bazukeen;
eta delako Prix Cognacq ederrenaren irabaztekoa ere. Kukuak ondikotz bertzela joa zakon.
Haurrek:
Athalatzean jarri eta iguzkia janari
eta bera zorrez ithoa.
Guardagoa utzi zuelarik Beskoitzen, berrogoita hameka urthe zituen Oxaldek.
Geroan, kantuz baitzerasan:
Zer egin dudan munduan
Idukia dut buruan
Emaiteko liburuan
Hogoi eta hamalau urthe eman ditut zerbitzuan,
Fidel Gobernamenduan;
Errenta orai eskuan,
Jin baitzaut behar orduan;
konduetan nola hari zen guardondoa ez dakit;
bainan, guardetan sartu 1838-ko Urriaren lehenean, guardagoa utzi 1866-eko Otsailaren lehenean, ez da arte hortan hogoi ta zazpi urthe eta
lau hilabethez gehiagokorik. Ala, errentaren
emendatzeko, faturgoa egin zuen zazpi urthez
Beskoitzen?
Aiherren ikasi lana etzuen, guarda izana
gatik, behin ere arras bazterrerat utzi. Oraikoan,
lan hortako, berak aizina gehixago; hiru haur
bederen ilhagintzan frango pulliki hari, gasnarekin ogia bazuketen etxean. Aro txarraren ondotik iguzki pindar bat. Zorrak arrunt garbitu zituenetz errentadunak, hori nehork ez dauku salatu.
Etzela oraino pesta egitekorik badakigu. Eta
Mugerre Barrandegiko Manex zenak baluke zer
khonda, bizi baliz. Bertze beskoitztar, elizabertar, mugertar hanitz bezala, itzaingoan ibilki zen
Manex hori: Ur gazietarik Baionarat gatza, Baionatik Beskoitzeko labetarat lur-ikatza, kharraio
itzulian hamar liberetaraino egiten ahal zuen.
Beskoitze Harretxean Oxalde: kintsenarekin,
Mugerren dioten bezala, ezin hel bethi. Manex
Barrandegik bihotz onez laguntzen zuen.
Manexen semea, Gaztenaburuko Joanes
orhoit da behin baino gehiagotan ikhusirik Oxalde, sosik ez eta, ordainez aitari espartin pare bat
ekhartzen.
Zerbitzua utzi baino urthetsu bat lehentxago
Beskoitzeko guardak behar baitzuen jakin arazi
noren bitartez nahiko zukeen ondoko egunetan
errenta eskuratu, Hazparneko zerga biltzalea
edo perzeturra zuen bere gizon egin.
Eta, geroxago, guardondoa bera Hazparnen
zen kokatu.
Ameriketan gaindi ere ibili zena Oxalde? Hala
dio Jose Mendiage hazpandar amerikano bertsulariaren kantu batek:
Gualegairat jin zauku guarda bat Oxalde.
Bi bertsu emaiteko ez da herabe...
Hori egia dela finkatu dauku Fermin Bidarriko
harotzak. Bakharrik etzankon Oxalderi lakhetzen
han; eta Hazparnetik errenta ez heldu; laster
itzuli zen herrirat, emaztea eta haurrak Gualegaien utzirik.
Herriko-etxeko agerietan, Bidarrin, irakur
dezakezue:
«... Oxalde Joanes, âgé de 83 ans, époux de
Marie Pédouan, domicilié en Amérique».
«Bidarritarra nuzu, bai nahi ere» zion Narroeneko seme batek. Bidarritarra zela ez du behin
ere ukhatu Mainguian sortu guarda semeak.
Gazterik zen airatu, ba; kordari lothua, bazterra frango beharko zuen kurritu, urthe on baino
txar gehiagoz miseria kantatuz bazeramala
bizia; ondarrerat, Bidarriko lurrak bildu eta beretu.
Berrogoi-ta hamar urthetan osagarria galduxea zuen Beskoitzeko guarda on zen hiruetan
hogoi-ta hamabortzetarat heldu eta Bidarritik
Hazparnerainoko joan-jina oinez egiteko.
Hazparnen bizi da oraino adin hartan Oxalde
ezagutu duen xahar bat: Joanes Mendilahatsu.
Ez du hain aspaldi Gerezietako Elissalde jaun
erretorrari hazpandar horrek emaiten ziola, eta
zoin pulliki, bertsulari zenaren berri:
«Hilabethean behin merkaturat jiten zen
Bidarritik Oxalde, bethi oinez, bere 70-75 urtheen gatik. Ageri zuen etzela esku langiletarik;
bazuken eskugain zerbait (Perzeturraren bitartez
hunkitzen zuen errenta).
»Gizon larri bat zen; espalda bat bertzea
baino beheraxago; ile xuri luzeak; xamarra brida
gorriekin; galtzak portaliekin; galtzerdi gorriak,
espartin xuriak; makhila bethi eskuan. Bisaia
gorri bat, begi grisekin. Gizon alegera, etzen
kantutik ixiltzen. Boza xuxen aphal bat.
»Zonbat aldiz ez nitzaio beha egon, zonbat
aldiz ez dut Zelhairano segitu, bidean ikusten
zituen guzieri koplakan aditzeko».
Bidarri Sastrienean hil zen Oxalde mila zortzi
ehun eta lauetan hogoi-ta hamazazpiko Abendoaren hamahiruan, guardondo errenta hogoi-ta
hameka, hamabi urthez gozaturik.
Haren ehorzteaz bakhar dira orhoit Bidarrin.
Lau guardek ereman zuten gorputza aphirio
azpiraino. Han haatik...
Hargindegi jaun bikarioa eta Antxordoki jaun
mera ez bide ziren soberarik akort. Biak thema-
tsu eta, baizik eta hau, baizik eta hura, egun hartan biak itsuski thematu.
Arratsaldearekin, bortzak irian, ehortzi zuten
Oxalde, apezik gabe.
Nunbeitik ere, hobirainokoan kukuak makur
jo!
Ez da orai Oxaldez orhoitzapenik deus ageri
Bidarriko hil -herrietan.
OXALDE GUARDA
Guarda bihurririk izan bada Eskual-Herrian,
Oxalde hala zen, eta bihurrienetarik. Zer nahi
duzue. Bidarritarra, gazterik airatua, pilota
maite, arnoa ez hastio, bertsulari famatua eta, ni
beldur, kontrabanda odolean, nundik zatekeen
bertzela?
Ez da harritzeko egon den brigada guzietan,
ttipienetarik handienerat aintzindariak oro nardaturik baitzauzkan.
Elhe tzar, mozkortze, mehatxu, lazakeri,
borrokaldi, arrangurarik ez da guarda gazteaz
etzutenik.
Barrandan zelarik, barrandari laguna utziko
zuen hor tente potente, bera bristez joanen zela
norat othe-zertarat othe? Zoazte zuek!
Barrandako behar eta barrandegirat helduko
zen hirur orenen berantarekin.
Mugazale tratularietan ezaguna frango, kide
sobera.
Bazen bertzerik ere eta itsusiagorik. Askitto
edana, tzarrean, zen batez ezituena Roumagnère brigadiera eta Haranburu guarda, biak tiroz
hiltzer!
Khonda ginitzakeen bertze hanitzen artetik,
huna gerthakari bat, askiko baitugu ikusteko zer
xoria ahal zen Oxalde guarda.
Arratsalde batez beraz, zerbitzuko zen, Sabuki guarda lagun, Bidarri Pinpalordokiko gaztandeiaren gibelean, Erratzuko mugatik ez hain
urrun.
Ilhuntxean, ohartzen da Sabuki jo harat jo
hunat badabilkiola Oxalde, sabelari bi eskuz lothua, atx eta aika.
—Gizona! Zer duk? Ehuen ba iduri doidoia
hoin eri hintzala.
—Zer dutan? Nik dutana hik bahu, bahakike
zer den... ai, ei, ai, ai, ai! eta gaixo gizona zanpez erortzen da ipurdiz gora.
Hauxe da debrukeria! Sabukik ez jakin zeri
loth, norat itzul; sekulako intziretan Oxalde,
intziren artetik okhala, eta goitikarik ezin egin.
Ahal duen bezala berriz xutitzen da eria,
lagunari diolarik: Etzakiat baa... oi, atx, atx, eta
sabela thorra, thorra... hau bihotztarraz bertzerik
duk... haa, haaa... to, ez duk probetxurik hantxetako ithurriraino banoak, ur zorta bat edan eta
nunbeitik libratuko nuk behar bada.
—Hail, hail; bainan ehadila sobera egon, sartzeko tenoria diagu.
Hinkili hankala badoalarik, hertzeak arin eta
berea golkoan, Oxaldek: oren aldi baten buruko
ez baniz hor, eneak egina dikek.
Bera gelditu zen Sabuki, nahi-t-ez pil pil. Oren
erdia, oren bat, oren bat et erdi, laguna ez ageri.
—Alimalea, zakuan sartu nik. Brien fiura,
pullitak gituk... Ala... etzautak leher egin bederen?
Eta, bar, bar, bar bere buruarekin, ithurri
alderat badoa Sabuki ere.
Ithurrian ez baitzen ez Oxalderik ez Oxalderen hatzik!
Bulegorat noizpeit agertu zelarik Sabuki,
beranta eta lagunaren galtzea nola xuritu zituen
Harriet brigadierarekin, hori ez nakike; dakitana,
geroxago, goiz alderat sartu baitzen ere Oxalde,
histuak eta mistuak zirela Begiderrenean. Oxalderi zer nahi erran zankon Harrietek. Ba bainan
brigadieraren erasiak gaizki hartu Oxaldek; Oxalderi gaitzitu; hi bahiz, ni banuk, hau ere hasi,
hasi eta nahasi: elhe tzar eta oihu, oihu eta
jestu, bertze guardarik ez balitz gerthatu han,
borroka partida bat behar zuten egin itsusia.
Eztabada hori etzen nor nahik tupustean
trenkatzekoa. Nausiak ikusiko.
Harrieten arrangurek laster kurritu zuten
Baionaraino.
Huna, hitzez hitz, orduan Uztaritzen zagon
guarden Inspeturrari zer izkiriatu zion Baionako
nausiak:
«La légèreté et l’insubordination du préposé
Oxalde qui a donné lieu M. au rapport que vous
m’avez adressé le 18 du courant (avril 1845), lui
ont valu déjà en 1842 des punitions et de sévères avertissements.
»Je ne doute pas que dans la circonstance qui
fait l’object du rapport dont il s’agit, ce préposé
n’ait manqué de nouveau à son chef. Je veux
bien toutefois, par pitié pour sa famille, adopter
vos conclusions et lui laisser sa commision. Il
sera done, comme vous l’avez proposé, puni
d’un numéro d’annotation. Mais il faut qu’Oxalde
soit mantenu à Beguieder et que sa conduite y
soit, de la part du Brigadier et du Lieutenant l’object d’une surveillance adroite et attentive, afin
que s’il est prouvé qu’il approvisionne son ménage en Espagne, sa révocation serve promptement d’exemple».
«Par pitié pour sa famille». Emaztea, haurrak
urrikari zituztelakotz.
Beharrik zen Oxalde aita familiako; beharrik
zituen on eta luzakor, okhaztaturik zauzkan aintzindari gehienak. Etzuen bertzela bi urtherik
iraunen guardagoan.
Roumagnerekilako haitada hartan ere ez
balitu Oxaldek Paskoeneko kapitain bat eta
Uztaritzeko inspetur bat onak baino hobeak izan,
etzukeen trixteak espakurik. Behazue Baionako
nausiari nola mintzatu zitzaion delako inspeturra:
«En lisant la lettre du Capitaine de Pascoenia
qui demande grâce non pas pour Oxalde, mais
pour sa femme qui est fort malade et pour ses
quatre enfants, vous jugerez si la douloureuse
position de la mère de famille n’est pas par ellemême assez digne de pitié pour appeler sur
l’employé coupable un reste d’intérêt, un dernier
pardon.
»Oxalde a 28 ans. Sa femme en a 24. L’aîne
de ses quatre enfants n’a pas accompli sa cinquième année.
»S’il y a révocation, ce sera una famille
vouée à la mendicité et exposée à mourir de
faim».
Horiek hola, egiak berea behar du. Xahartzeak arnoa ontzen duela diote. Oxalderi ere
ondarrerat eztitzen hasi sukarra. Geroago eta
gutiago arrangura zuten aintzindariek. Traka
hura bethi hala hulakoa, bainan gure guarda
xuxenago zoan, pruntagoa zen bere zerbitzuan;
berant bazen berant, guardagoari emanxea
hots. Oraikotik errenta gal beldurrik etzukeen.
Bainan nork amestuko zuen Otxalde hori
aipamen ederrenez ohoratuko zuela guarden
aintzindari lehenak? Hala gerthatu zen bada eta
huna zer kariaz.
Urthe hartan (1854) Athizane Garamendixipian bizi zen Oxalde. Gerezietar bati zazpi mila
libera ebatsi zaizkoten. Orduko tratuetan zerbeit
zen gero zazpi mila liberakoa. Gerezietar gaixoa,
loa galdurik, goiti beheiti, ezker, eskuin bazabilan, bere dirua ezin eskuratuz. Kasketadunak,
ttutt hemen eta ttutt han, bethi berdin gibel,
amor emaiteko heinean.
Guziak baino sorginagoa izan zen Oxalde.
Dirua harek hatzeman eta jabeari harek itzuli.
Eta horra nola zuen Oxaldek ohorezko aipamena
irabazi. Arno trago ederrik ere ba, araiz!
Guardagoko bi, hirur azken urtheetan osagarria galduxea zuela diote paperek «santé délabrée» eta holako. Hori haatik?... Baginaude ez
othe zuen, errenta lehen bai lehen hunkitzekotan, eriarena egiten azeriak?
Guardondo errenta hogoi-ta hamabi urthez
behar zuen gozatu. Zer zautzue?
OXALDE BERTSULARI
Gaitzeko arrakasta zuen Oxalde bertsulariak.
Herriko pesta, tobera, eztei, pilota partida,
berrogoi urthez, ez da Baigorritik Maulerat, aiphagarri bilkurarik izan Eskual Herrian Oxalde
bertsularia gabe. Orai duela mendetsu bat drixolari jaunen jaun bazabilan. Eta hala zela berak
bazakikeen orobat. Lehengo arrakastaren araberako famak hein batean dirauku oraino:
Emak hor, Oxalde
Eskualdunen alde.
Ez bide zauku nehor samurtuko Hiriart-Urruty
zenaren lerro hauk ezartzen baditugu hemen.
Nehor gutik lezaguken pollikiago khonda gure
bertsularien atheraldi pollit bat:
«Nork ez du ezagutu Oxalde zena? Baxenabartar koblari aiphatua, hogoi-ta bortz aldi
Eskualdun pesta bilkhuretan irri onik egin-arazi
duena bertze orduz. Bidarritarra zen eiki. Orzaize alde hortakoa bethi. Dena den, doi-doia niz
orhoit (aspaldi du!) pilota partida batean ikhusirik eta entzunik kantuz ari, ari; gantzaz baino
buruz aberatsago iduritu baitzitzautan.
Behin beraz Oxalde hori, pilota partidetan
biziki lakhet baitzitzaion, badoa Doniane Garazin
errebot partida baten ikhustera.
Gaitzeko partida omen zen; mundu bat harat
bildua. Pilotarietarik bat zen español Mantxota
famatua: pilota ezkerraz halako firrinda errebes
batean zerabilana, eta zer indarrarekin! Gizonaren hil-gogorra lurrerat botatzeko aski. Ikharan
behar zinen egon, ez baitzen ageri norat zagon
haren kolpe bihurria.
Hor, partidaren erditan, pilotariek su dariotelarik, izigarriko kaska batez jotzen du Mantxotak
buru kaskoan erdiz-erdi Oxalde. Harrabots bat
itsusia egin omen zuen. Gaixo gizona!
Oro harrituak. “Nor da? Oxalde da!”
Trumilka badoa jendea, hila othe den ala
bizi?
Batek altxa, bertzeak thorra. Zer egin, zer
eman, nehork ez jakin. Gizon eta emazte, mediku, aphez, oro laguntza emaile edo bilhari, hantxet izialdurarekin piltzarra bezen zuri dabiltzalarik, Oxaldek, ororen artetik, begiak ideki ere