Laborantzako liburua - 7

Total number of words is 3766
Total number of unique words is 1577
26.3 of words are in the 2000 most common words
38.0 of words are in the 5000 most common words
44.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
aria hortaz, tokiak badira zeinetan lasterrago
bakhandatu behar baita.
SEMEAK: Iduritzen zait ez-dela ezagutzea
gaitz non den beharrik handiena.
AITAK: Artha bat da guzia. Eta hortako lanak
badu bere saria. Hastean, hortik ez-da deus handirik atheratzen, bainan oihana hazkhartuz dihoa
eta mozkinak laster lanaren saria baino gehiago
baderamaka. Hastean abarra zinduen; gero
phaldoa, geroago zur meharrak zerbaitetako
direnak ebakitzen dituzu; eta azkenerat gelditzen diren ondoek oihan balio handiko bat egiten
dute.
Mendian ordokian baino usuago uzten da
oihana. Usuak hazkarkiago ihardetsiko dio haizearen indarrari.

Aria beraz usuago uzten da hegoa-aldean eta
mendebal-aldean, ezenetz iphar-aldean eta
iguzki-haize-aldean.
Sobera bakhandatzea baino hobe da usuxe
uztea, zeren arbola usuak zuzen dihoazi goiti;
eta bazterretarik laguntzarik ez-dutenak haizeak
baderabilzka alde alde orotara, eta kozkortzen
dira gero.
Lan horietan ez-da beraz nola-nahika hari
behar; artha ekhartzeko da. Eta nork-berak eginen ditu hobekienik, ez-dira holakoetan langileak beren burutara utzi behar.
Ez-du guti erran-nahi behar den bezala bakhandatzeak. Ongi egiten bada, indar gaitzean
sartzen da oihana eta laster ageriko da zein on
handia duen hartu.
Oihan zaharretan ere asko arbola gazte
beren baitharik ethortzen dira, eta usuegi heldu
diren tokietan behar dira emeki-emeki bakhandatu erran izan dudan neurrian.
SEMEAK: Ageri da, aita maitea, larre hertsietan egiten diren oihanek hobeki emanen dutela
lekhu idekietakoek baino. Gastuak ordean izitu-

ko ditu asko etxeko-jaun ttipi, zeren ez-baitukete larren hersteko ahalik.
AITAK: Ez, ene semea, ez-da hori. Zenbat
larre urthe oroz ez-da gure inguruetan phezoineztatzen? Lan hori hartzen dutenek bazka-gatik
egiten dute gehienek. Ez-dira gerokoa-gatik hari;
berehalako ona ez-badugu ikhusten, geroxagokoak ere ez-daroku hanbat ukitzen bihotza. Bizkitartean aita batek orhoitzeko luke bere haurrez; bainan non dira halako aitak? Badakit onak
ere badirela. Hekiei erraiten diotet:
Zuen larrekietan egizkitzue oihanak!
Oihana ezin egin dezakeenak egin beza
larraina.
Larre baten hersteko ahal ttipia duenak herts
beza hauzoko larrearekin batean; bi hauzoek
phezoin gutiago aski dukete.
Ai! ene semea, partzuergo horiek ez-dira
nihoren galgarri. Batasunak eta adiskidetasunak
indar handiak dituzte. Harri bat dorpheegia
denean gizon batek bakharrik anbiltzeko, biek
eginen dute menturaz; bia ez-badira aski hiruek
edo lauek eginen dute. Batasuna eder eta balios
da guzientzat!

XL.
Oihan landatuez
AITAK: Tokiaren gainean sorthu den arbola,
landatua baino hobeki heldu dela, ez-da hori
gauza dudakoa. Bainan badira larre hainitz ezinphezoinezta daitezkeenak, lekhuak ez-duelakotz
manatzen. Eta bizkitartean damu laiteke arbolentzat ona den tokia alferrik uztea. Halakoan
landa zazu arbola.
SEMEAK: Ez-da alabainan bertze biderik.
AITAK: Ez, ez-da, eta dugunaz behar gare
baliatu.
Larre hertsi-gabean egitekotzat larraina, mindegi bat nahi da landa xokho zenbaitetan. Huna
nola lothu behar den lan horri.
Udazkenean, hezkurra zohitu denean, erortzen diren hezkur ederren guziak biltzen dira,
eta etxe-zokho batean ezartzen lur harro puska
batekin nahastekaturik, primadera arteo. Gaztainarentzat orobat da. Hola eginez gaztaina eta
hezkurra fresko dagode. Ez-dira galtzen.

Zohitzen diren bezain laster eraiten balira,
sahatsuriek, luphekoek eta bertze asko marmutzek hekietarik hainitz xahu lezakete.
Toki batzuetan, barrika buruz-gorakoetan
urarekin ezartzen omen dituzte, eta hala ere
irauten omen dute galdu gabetarik.
Erran izan darotzut haritzak ez-duela bertze
asko zuhamuk bezain ongi ethorri nahi sorthu
den tokitik aldaratzen bada. Hori heldu da erro
nausiaren dainatzitik; atheratzaileek bihurtzen
eta trenkatzen dute.
Huna zer egiten den haritzak eta gaztainak
sorrarazteko erro nausi borthitzik gabe.
Mindegia egiterakoan hezkurra eta gaztaina
mihauria buztantzera uzten dira, gero haixturrez
mozten dira buztanak. Holako hazitik ez-da erro
nausirik heldu.
Mindegizaleak badira bertze lan bat egiten
dutenak. Mindegia erain, eta bigarren urthean,
phala-herra zorrotz batez erroak luphean berean
laburtzen dituzte sei pusez azpitik. Ni ez-naiz
ausartatzen lan horri: huts egitea errex da, eta
beldur naiz mindegia iharrazteaz .

Gure tokietan, mindegian luzezegi idukitzen
ditugu haritzak; gothorregitzera uzten ditugu
landatu aintzinean. Horrek hainitzak galtzen
ditu.
Haritzak ez-du mindegian bortz urthe baino
gehiago egon behar.
Atheratzean ez-dezazula erabil tira-biraka,
ez-dezazula bihur. Athera zazu emeki, artha handirekin, erro xehea hautsi-gabe.
Erroak phorrokatuz eta bortxaka erabili den
landareak ez-du berriz lurrean ezartzea balio;
hain on laiteke makhila bat landatzea; biek
ondorio bera izanen dute. Surat ematea laiteke
laburrenik.
Ikhusi izan ditut arbola landareak oihanetarik
atheratzen bertze tokitara eramateko. Ez-da hori
ona. Halakoak maiz gerthatzen dira uste baino
zaharragoak: haritz gazteari ontsa lotharaztea
bada aski lan, lan alferrik erabili-gabe zaharrekin.
Oihan baten landatzeko gogoa hartzen duzunean, zilhoak larrean urthe bat aintzinetik egizkitzu.
SEMEAK: Zer! horren goizik?

AITAK: Batere ez-da sobera. On handiak heldu

dira hortarik.
Alde batetik, arte-marteka astia duzunaren
arabera hari zare zilho egiten.
Bertze aldetik, iguzkiari eta hormari joarazten dioizkitzute zilhoa eta zilhotik athera duzun
lurra. Axola den gauza da hori: lurra ontzen duzu
hola gasturik batere gabe.
SEMEAK: Sinhesten dut hori. Ezen zilho bat
egin buztin-lur batean, berehala han sar lur onetik heldu den landare mamorra et[a] buztin hotz
puska batez estal..., ezagun da aski garbiki ezdela hori lan ona.
AITAK: Ez-du laborari onak holakorik egiten.
Harek zilhoak aintzinetik daramizki eta lurra
jotzen du barna. Zilhoak behar du pia bat eta
erdi beheiti eta bertze hainbertze zabal.
SEMEAK: Hori hainixko diozu hemengo gizonentzat; gehienek ezen beren poneten heineko
xilhottoak egiten dituzte.
AITAK: Egia soberatua! ene semea; eta hortarik heldu da landare hainitz hiltzen baita. Hori
guzia nagikeria baten ondorio ederra da.

Hola egiten dutenei etzaitezela begira, eta
ikhusiko duzu zure aita zaharraren errana on
atheratuko dela.
Huna beraz zer egin behar duzun.
Azaleko lurra ezar zazu alde batera, barnagokoa bertzera.
Huna berriz nola landatuko dituzun arbolak,
ordu hura ethorria dukezunean.
Hasteko, zilhoaren erditsuan sartzen duzu
phaldo bat, eta phaldoaren aldean ezartzen eta
estekatzen duzu landarea behar den neurrian,
lasto zamuka batekin lokharriaren eta ondoaren
artean.
Orduan, erroak ontsa antolaturik, gainera
ematen diozute lur hobeena, dituzun iratze, othe
puska eta hosto ondar guziekin; lurrik txarrena
ematen duzu azkenerat.
Gero elhorriztatzen duzu landarea eta ondorat ematen inguru hekietan diren harri guziak.
SEMEAK: Zer egiten dute harriek?
AITAK: Landare landatu berriek hezetasuna
nahi dute lurrari lotzekotzat.
Harriek hezetasuna biltzen dute; hekien
azpia ez-da behinere ez idor, ez tinko; ur gehia-

go edaten du uria denean, eta hola inguruko
lurra baino hezeago eta harroago dago. Aria hortaz landareak hobeki baliatzen dira hezetasunaz
eta aireko onez.
Hortaz bertzalde, harriek ez-dute uzten zothala landare gaztearen azpian egitera eta arbola ontzen da, jorratzen balitz bezain ongi.
SEMEAK: Harri hainitz behar laiteke hortakotzat; eta diozu jorratzea bezain on dela harri
ematea. Nik ez-dut nihor ikhusten arbola jorratzen.
AITAK: Harria ez-da non-nahi kausitzen: den
tokian baliatu behar da.
Diozu ez-duzula ikhusten arbola jorratzerik.
On dute bizkitartean eta oihanak hemen baino
arthatuagoak diren tokietan jorratzeak egiten
dituzte arbola gazteen ondoetan. Hori baino
gehiago! ura ere ematen diote, ahal den lekhuetan azei eta bertze baratzekariei bezala.
Lan horiek ez-dira baitezpadako lanak; horiek
on handia dakharkete, eta ez-dira egin-gabe utzi
behar errextasun bat den tokietan.
Arbolak landatu dituzunean, ondoko urtheetan ez-badiozute deusere artharik ematen, gal-

tze handiak eginen dituzu. Haletan lehenbiziko
lanak ez-dute hainitz balio. Etzare hanbat argituko horren gainean zure herrian ikhusten duzunaz. Hemen laborariak ez-daki arbola tratatzen.
Hargatik erranen darotzut zer egiten den bertze
tokitan. Asko gizon argitu jarraiki izan dira oihan
landatzei: hekien erranetik mintzatuko naiz.
Aspaldidanik ohartu ziren arbola baten erroak eta adarrak, batzu bertzeen arauka direla.
Adar hainitz duen arbolak, erro hainitz; adar guti
duenak, erroa xuhur.
Landare bat atheratzen duzunean mindegitik, ez-ditu bere erro guziak berekin eramaten.
Ez-duke orduan bere adaburuaren hazteko indarrik, eta horrengatik moztu behar zayo kapeta.
Horra nola egiten den landatzerakoan.
Bainan gero hemengo laborariak huts handia
egiten du arbola landatuari utziz ethortzen zaizkon adar guziak.
Hola eginez, zur motzik baizik ez-da heldu;
eta geroago egiten diren hutsen ariaz, zur hekietarik gehientsuei barnea galtzen zayote.
Huna nola. Laborariak utzi ditu adar guziak;
noizbait arteo ez-da ohartzen azpikoak aphale-

giak direla; zahartzearekin, adar hekiek luzatzen
eta jausten direla; traba egiten dutela. Orduan
laborariak ikhusten du ezin utz daiztekeela hala.
Mozten ditu beraz adar lodituak eta arbolari egiten dioizki zauri batzuek behinere sendatuko ezdirenak. Zauri hekietan abiatuko da usteldura,
eta emeki-emeki barne guzia galduko da.
Baldin adarrak ez-badira oraino aski lodituak
ezin-sendatuzko zauriak uztekotzat, halere laborariak ez-du izanen zur motzik baizen, hastetik
landarea ez-duelakotz goiti bidatu.
Zur motzak ez-du luzeak bezalako baliostasunik.
SEMEAK: Hori begien bixtako gauza da.
AITAK: Garbi ageri den arren, hain gare tontoak non bethi huts bera egiten baitugu. Horrengatik da nekhe egungo egunean laz eta taula gairik
bazterretan atzematea.
SEMEAK: Alabainan arbola lodi guti da barnea
usteldua ez-duenik.
AITAK: Hori jabearen hobena da. Arbola arthatu behar bidean, sakhailatu du probetxurik gabe.
SEMEAK: Ikhusten dut non den hutsa, bainan
ez-dakit zer egin behar den arbolen ongi bidatze-

kotzat. Argi nezazu othoi horren gainean, ezen
nik bederen ez-ditut nagikeriaz utziko horren
onthasun baliosak galtzera.
AITAK: Ederki! ene semea; holako gogoa
duzunaz geroztik, nik ere emanen darozkitzut
behar diren xehetasun guziak.
SEMEAK: Aita maitea, esker hainitz zor darotzut zeren hunela argitzen nauzun. Ernerik banago zure solasari.
AITAK: Arbola landatu-berri batzuei sortzen
zaizkote tantayaren erditsutik boteak. Halakoei
ohartzen denean, berehala eskuz khendu behar
dira. Kapetako muskila uzten da bakharrik.
Huna zer den egiteko bigarren urthe hastean.
Hiru edo lau adar hautatzen dira muskilean,
kapetako muthurretik pia bat bezala beherago.
Hekien inguruko guziak ondo-ondotik mozten
dira, bainan ez moko-mokoan diren bote erphilak.
SEMEAK: Zertako bada horiek hola?
AITAK: Zur luzeen izatera hari behar da.
Hortarakotz nausiarazten da adar bat; tantayak adar hartara ekharriz bere indar guzia, luzatzen da goiti xuxen eta zur ederra eginen da.

Halako adarra ez-da moko-mokoan hautatu
nahi; ez-dira han hazkarrenak ez-eta bizitoreenak. Bertzalde, arbola landatzerakoan, kapeta
moztu izan zayo eta muthur hartan egiten da
bethi usteldura zerbait; beraz moko-mokoan
uzten balitz adar luzagarria, zurak begira lezake
dainu bat.
Beheragodanik hartzen da adar luzagarria
eta kapeta muthurrari estekatzen diozu, xutxuta jar dadientzat. Harekin batean bertze zenbait adar behin uzten ditutzu geroago moztekotan; bertzenaz landarea hil laiteke.
SEMEAK: Ikhusten dut orai. Adar nausia hazkartu denean, arrasatzen dira behin utzi izan
zaizkon lagun bakharrak.
AITAK: Diozun bezala. Handik bertze urthean,
hori izanen baita hirugarrena, ondotik mozten
dituzu adar nausiaren lagunak, bainan ez-oraino
mokoko erphilak. Ez-da lasterregi murriztu behar
tantaya.
Laugarren urthean mozten dira adar nausiaz
bertze guziak.

Bortzgarren urthean motz daiteke adar nausitik goragoko muthurra, bien juntartetik zeiherka gain-beheiti.
Muthur hori hiltzen den bezain laster khentzeko da; bainan bizi dagoeno uztea da hobeenik, zeren adar nausia bethi hazkartuz baitihoa,
eta geroago eta errexkiago estaliko baitu muthurraren ebaki-lekhua.
Handik harat, goiti bidatzen da adar nausia,
eta horra nola ethortzen diren landareetarik zur
luzeak.

XLI.
Arbola xederratzeaz
AITAK: Oihan gaztearen ongi xederratzetik
keldu da oihan hartako ona edo gaitza. Ongi egiten baduzu, ongi ethorriko zaitzu; gaizki egiten
baduzu, izanen du ezin-sendatuzko gaitza.
SEMEAK: Atzartasun handia zor zayo beraz,
eta nausiak berak han behar du izan xederratzetan, lanari idukitzekotzat begia.
AITAK: Ez-da dudarik batere. Holako orduetan
ez-da langilea bakharrik uzteko.
Xederratzeak egiten dira izerdia geldi dagoenean, erran-nahi baita negu haste edo akhabantzetan.
Uztailaren erditik eta aboztuaren erditsuraino
ere izerdia geldialdian izaten da, bainan ez-da
zuhurtzia oihana halako mugan ukitzea beharordu handirik gabe.
Negu akhabantza da xederratzeko tenorerik
hobeena, zeren zauriak orduan estaltzen baitira
lasterrenik.

Zur ederrak eragitekotzat oihan gaztean,
arbolen xederratzea premia da. Ez-da ordean
nola-nahika egiteko lan bat. Neurriz eta ongi
begiratuz hari behar da. Adar sobera uztea hobe
da, ezenetz gutiegi.
Goregi xederratuz, izerdia beheiti jauts laiteke eta arbolak gibelerat egin lezake, aintzinatu
behar bidean; premia zayoen adaburua bildu
arteo ez-lezake aintzinerat egin berriz.
Lur onetan, arbolak adar gehiago darama
idorretan baino; zuhurki xederra zazu, nahi ezbaduzu urthaldi bat edo bertze gibelatu.
Adar lodien ebakitzea, zuraren ustelaraztea
da. Oihan arthatuetan ez-da holakorik gerthatzen. Aski da ez-uztea sobera loditzera.
SEMEAK: Bainan gertha naiteke bi beldurren
artean; beldur sobera khentzeaz, eta beldur
dudako adarra sobera lodi dadien.
AITAK: Halako estantetan egiten da arbola
sagarde heldu denean bezala. Urkhila hausten
da, bi adarretarik txarrena moztuz goradanik,
erditsutik bezala, eta ondoko urthean arrasetik.
Herabe bazare adar baten moztera beldurrez
arbolari damu dakioen, ebakitzen duzu behin

erditsutik eta geroago arrasetik. Erditarik mozten den adarra ez-da hiltzen, ez loditzen ere.
Urkhila hautsi nahi duzunean, mendebal
aldeko adarra utz zozu nihondik ahal bada, zeren
bertze alderdia errexkiago sendatzen baita.
SEMEAK: Horietan orotan ez-dut ikhusten nola
behar naizen lothu oihan xederratzeari.
AITAK: Urthe oroz adar aphalenak ebaki zatzu
ondotik, azala dainatu gabe, eta kapeta hazkar
utziz.
Arbola batek bere goratasunaren erdia nahi
du zuretan eta bertze erdia adaburutan.
Arbola adar bat ebakitzeko denean, lehenbiziko haizkora ukhaldiak eman behar dira azpitik
eta ez-gainetik; bertzela eginez, adarrak eraman
dezake zathia zuretik, eta hala geldi laiteke bethiko dainua.
Adarra moztean, uzten da erhi trebes bateko
muthurra eta ez gehiago. Muthur luzeagoa ustel
laiteke han berean, gerorat zilho bat egin laiteke, eta azkenekotz handik gal laite zuraren bihotza.
Azalak estaltzen du muthur motza; luzea ez.

Izaya, pino edo lerra eta arraxina dakharketen zuhamuak, dira bakharrik muthur luzeekin
uzten direnak zenbait tokitan.
Adar lodien artean ethortzen dira askotan
bertze adar mehe, malet, ilhaun batzuek. Halakoek alferretan iresten dute arbola. Khendu
behar dira guziak neguan edo orobat uztail eta
aboztu artean.
Erran izan dut arbolak erdia zuretan, erdia
adaburutan goan behar duela. Neurri hortan den
arbolan gertha daiteke orobat adarrak usuegi
direla, eta holetan adaburu dorpheegia. Orduan
arteetarik zenbait adar khentzen da.
Badira arbolak adarretara sobera ematen
dutenak, ondoa meharregi gelditzen delarik.
Hekiei etzayoete azpiko adarrik behin moztu
behar; erditarik laburtu behar dira, zeren erditarik moztua den adarra harritzen baita, ez-baita
loditzen eta zurak hartzen baitu orduan arbolaren urtheko indarretik gehiago.
SEMEAK: Aixtian ere aiphatu duzu solas bera;
bainan ez-da ene baithan sartzen nola daitekeen
hori... Handia zait!

AITAK: Handia balinbazaitzu-ere, ez-da gutiago egia.
Ez-othe duzu aditu, aziendek jaten dituztenean xara gazteetako abar mokoak, xarari
damutzen zayoela hainitz?
SEMEAK: Bai aditu dut hori.
AITAK: Hola-hola gerthatzen da arbolen adarretan. Erditik mozten den gandoa ez-da aintzinatzen, ez-da gibelatzen; harritua gelditzen da;
urtheak behar ditu indarretan sartzeko berriz.
Bainan anartean zura baliatzen da; hazkartuz
eta lodituz dihoa. Azki irabazi duela iduritzen zaitzunean, arrasatzen dituzu erditik laburtuak
ziren adarrak, eta orduan ondoak errexki estaltzen ditu hekien zauriak.
Orobat, xederratu-gabez, arbola bat aphalegi
gelditu denean, zura labur eta adaburua luzeegi,
ez-da zuhur kolpez khentzea azpiko adar lodiak.
Erditik labur zatzu. Hekien gainekoak, meharragoak direlakotz, arrasa detzaketzu, baldin moztu
beharrak badira.
SEMEAK: Kapetaraino?
AITAK: Ez-segurki! Uztarrika bezalatsu sortzen dira adarrak: azpiko andana laburtuz eta

bigarren andana arrasatuz, zura bortxaz garbitzen eta luzatzen da. Geroago, iduritzen zaitzunean, arrasatzen duzu azpiko uztarria. Orduan
arbola igaiten da bertzeak bezala. Bainan hortakotzat arbola ez-da zahartua izan behar.
SEMEAK: Hitz darotzut, aita maitea, ez-dutala

ahanztera utziko gaurko solas ederra. Irakhatsi
darotazut ezen nola bidatu behar diren arbolak
eta nola erremedia daiztekeen artha eskasez
edo berenez gaizki heldu direnak. Handia da
hori, zeren ez-bada ongi bidatzen arbola, guti
balio dute aintzinean egin diren indarrek.
AITAK: Egia diozu, semea; artha horiek pre-

mia dira, zer baliatuko dira bertzenaz hasteko
egin diren gastuak?

XLII.
Xarez
AITAK: Ene seme maitea, othoizten zaitut
atzartasunekin entzun dezazun gaurko solasa.
Mengoa handitako gauzaz mintzatzera nohakizu.
Damu den bezala xarak tratatuak dira gure
herri-aldean.
Xara bat heldua ditakeenean ebakitzeko heinera, langileek haizkoraz ondoak mozten dituzte, kozkorrak utziz han berean.
Zer gerthatzen da gero? โ€” Kozkor hekiek zilhatzen dira, usteltzen zayote bihotza; bazterretarik botatzen dituzten gandoak erphilak izanen
dira gehientsuak. Kozkor hekietarik ere hiltzen
da bethi zenbait. Orduan huts-arteak horhemenka gelditzen dira xaretan.
Geroztik ez-da eremu batean lehengo egurra
hurbiltzeko ere altxatzen, eta altxatzen dena ezda hain ederra.
Galtze handi bat heldu zaiku hortarik, eta
gure hobenez.

Ene semea, utz dezagun molde lastimagarri
hori.
Xara bat ebakitzeko denean, langileak garbitu behar du ondoaren ingurua eta haizkoraren
muloaz jo itzuli guzian.
Lurra hola jorik, agertzen ditu bazterretako
erro hazkarrak. Ebakitzen ditu zartzakatu-gabe.
Gero tantayari orobat mozten dioizki azpiko erroak.
Erro hekiek oro muskilduko dira eta handik
ethortzen diren gandoak sanhoak eta hazkarrak
ditazke.
SEMEAK: Ageri da onbor zahar kozkortuek
ezin eman dezaketela hain urthume ederrik.
Ikhusten dut oraino bertze gauza bat ere: onborrak ebakiz, egur gehiago atheratzen da.
AITAK: Egur gehiago izatea on da; bainan hori
deus-guti lakiket, baldin on handiagorik ikhusten
ez-banu.
Onbor zaharrek ematen dute sasia bezalako
muskil ahul bat. Sasi harek garbitu behar du: ezda lan ttipia, eta handik atheratu izan dudan
arbutzak ez-darot lana pagatu.

Beraz lan hartan eman denbora galdua izatu
da enetzat. Bertze zerbait lanetan eman izan
banu, izanen nuen ene saria. Ageri da galtzetan
gelditu naizela.
Onborra oso-osoan altxatzen badugu, ez-da
erroetarik muskil xehe txar bat ethorriko. Gando
gutiago, zuzenagoak eta ederragoak jaikiko dira.
Hekien lana errexagoa izanen da, zain berriak
eginen dira; xara goizago helduko da eta hazkarkiago.
SEMEAK: Zer on handia!
AITAK: Ez-da bada guzia hortan!
Onborrak ebakiz, erroetarik gando berriak
ekharraraziz, lekhu hutsik nihon ez-da gelditzen.
Nihon ez-da lur galdurik.
Eta, nork erran dezake horrek zenbat dakharren?
SEMEAK: Nihork ez-naski. Ezen lekhu huts hainitz da oraiko gure xaretan, eta ongi zabalak ere
zenbaitetan. Asko egurren toki balaiteke hekietan.
AITAK: Ene semea, bada beraz zeri begiratu.
Diote, onborrak ebakiz, atheratzen dela irabazi
doblea, guziak ontsa khondatzera.

Nahi bada ere zur-alde eder bat egin, aski da
arteetarik urthe oroz khentzea gando txarrenetarik. Azkenekotz geldituko da diru gaitza balio
dukeen zureria.
SEMEAK: Ez-nintzen horri ohartzen. Espantitua nago nolako onak dakharreten arthek eta
antzeak!
Oraikoan ongi eskolatua naiz. Hitz darotzut,
aita maitea, ez-dudala xara ebakitzetan onborrik
lekhuan utziko. Garbiki ageri da ezen galtzerik
baizen ez-dela onbor utzietarik heldu.
Hekiek utziz, egur altxatuko da gutiago;
Lan gehiago daiteke urthumeen garbitzean;
Gando txarragoak izanen dira;
Xara berantago eta aphalago helduko da;
Zureriarik ere ez-da handik atheratuko;
Huts-arteak non-nahi eginen dira eta lur zathi
ederrak alfer dagozke.
Ez, ene aita, horiek oso sobera dira; gizonik
itsuenak ikhus detzazke; eta hori ikhusiz geroztik, erhoa izan behar da, makhur beretan aintzina ibiltzekotzat.
Oraidanik ez-da gure xaretan onborrik geldituko. Artharekin garbituko ditut muskilak, urthe

oroz bakhandatuko ditut eta xederratuko oihantze ederra egin dadien arteo.
AITAK: Guziek ez-dukete oihana egin arterai-

noko astia. Diru beharretan denak lehenago
motz dezake bere xara.
Batzuek xuritzen dituzte xarak thanutzat
azala saltzeko. Xarak ez-du hortarik gerokotzat
onik. Bainan beharra gaihendurik, azala khentzen baduzu, ahalik berantena egizu, eta gero
xara xuritua ahalik lasterrena duzu aurthikiko.

XLIII.
Egur egiteko oihanez
SEMEAK: Argitua naiz ongi xaren gainean. Bainan badira larrain eta oihanak, egur egiteko adaburutzen direnak hamar edo hamabi urthetarik.
Erradazu othoi nola behar diren hekiek tratatu.
AITAK: Oray badakizu nola luzarazten diren
zurak. Egur egiteko oihanetan luze behar dute
orobat; zorokeria laiteke aphal uztea.
Egur egiteko arbolaren zura behar laiteke
hamabortz pia luze. Handik goiti uzten da adaburua.
Noizere azpiko adarrak lodituak baitira, mozten dira, hiru edo lau pien luzetasuna utziz, eta
gain-aldeko bertze adar guziak arrasetik khentzen dira.
Holetan ez-da gelditzen lau besanga baizik
zeinetarik atheratzen baitira gando berriak egurretako.
Egurra egiten denean gure tokietan, haritzaren adaburu guzia arront ebakitzen dute, besan-

gak utzirik. Ez-da hori ongi. Haritzak ez-du hola
murriztu behar.
Uzten zaizko zenbait adar mehar, eta adar
hekiek izerdia goiti deitzen dute. Ebaki lekhuetako zauriak errexkiago sendatzen dira hala, eta
adaburua ere lasterrago heldu zayo haritzari.
Batzuek erraten dute hobeenik dela haritzari
khentzea bere adar lodienak eta bertze guziak
uztea. Hola urthe oroz oihan berean ebaki-aldi
bat balaiteke. Ene sinhestea da lan on bat dela
hori. Nork bere onthasunean frogantza egin
dezake.
Erran zahar batek dio:
Ez-dela haritz bat ondotik moztu behar,
hamar landare gazte landatu-gabe.
Ene semea, orhoit zaite erran hortaz eta
behar onik gabe ez-dezazula aurthik haritzik.
Zur baten beharrean zarenean, haritzari
azala sei hilabethe bederen aintzinetik khenduko
diozu.
Holetan gizena gogortzen zayo eta ez-da biphiatzen gero.

Azala primaderan khentzen da, izerdia haritz
kapetaraino igan izaten da aphiril
ondarrean edo maihatz hastean.
Gero haritza ebak daiteke hazil beherapenean; berantago ere bai, izerdia geldirik dagoeno.
Ebakitzerakoan, lurra haintzurtzen da inguru
guzian, erroak mozten dira eta aurthikitzen da
haritza onborrik uzti gabe. Gal laiteke bertzenaz
pia bat zur lodienetik eta hobeenetik.
Bertzalde, onborra usten balitz, poxelu geldi
laiteke. Horrek baduke ondore txar bat ere:
onborren kopaduran gelditzen den ura pozoina
da aziendentzat; barnea galtzen diote.
Onborra khenduz, erroek ematen dute muskila eta handik ethor ditazke arbola-gay onak.
Fagoa bera, bertzenaz hiltzen dena, erroetarik
hola phizten da.
Izerditan delarik ebakitzen den egurrak, zortzigarren bat gutiago balio du bertze batek
baino.
Egur hezeak laurden bat gutiago balio du
ezenetz egur idorrak. Idortzeak goritzen du egu-

rra. Egur hezetik hainitz behar da su on baten
egiteko; idorretik guti aski da.
Azken-buruan xurrago da: egur idorra erabiliz, atherako zare merkeenik.
Hogoi urthez goitiko egurrak indar gehiago
du gazteagoak baino.
Egur xurituak ez-du hurbiltzeko ere egur
azalduna balio.

XLIV.
Arbola xerthatzeaz
Fruitutako hazten diren zuhamuak,
hala nola sagarra, gerezia, udarea eta bertze
gehientsuak xertatzen ditugu. Hemen mintzatuko naiz bereziki sagarraz, zeren hura baita guretzat baliosena, eta sagarrari dihoazkioen artha
berak orobat on baitira bertze guzientzat.
Asko laborarik landareak mindegian direlarik
xertatzen dituzte. Hori ez-da ongi egina. Badira
zuhamuak hiltzen direnak hola xertzatzen direnean. Gerezia hekietarik da. Aski ongi ageri da
hortarik bertze guziek ere kalte dutela.
Beraz, ene semea, landarea ez-dezazula
xertha sorthu den lekhuan, ez-bada han berean
zahartu beharra.
SEMEAK: Hobekienik nola da bada?
AITAK: Bada xerthatzeko molde bat baino
gehiago. Nik xotxetik egiten dudanean, landarea
xerthatzen dut mindegitik atheratzen dudanean,
eta bere xertho berriarekin ezartzen dut zahartu
behar den tokian. Asko laborarik landarea minAITAK:

degitik atheratu eta, lotzera uzten dute toki
berrian; geroago xerthatzen dute. Segurago da
hori, bainan arbola gibelatzen da; berantago heltzen da gero.
Xerthoa ez-da behinere hartu nahi azpiko
adarretarik. Azpiko adarrak etzanak izaten dira;
hekietarik atheratzen den xerthoak eginen du
arbola zabal eta aphala.
Har zazu xerthoa gaineko adar xutetan; arbola ederrago ethorriko zaitzu.
Hauta zazu xerthoa arbola gaztean eta ez
zaharkituan, arbola fruitu-ekharlean eta ez-alferrean.
Xertho-gaya behar da fruitua markatzen
duena, bertzenaz arbola alferra ethorriko da.
Erran dut lan hori ez-dela mindegian egin
behar. Arbolaren iraupena laburrago laiteke. Bizkitartean gertha gaitezke, fruitu mota berri bat
izatea-gatik, landare xerthatu bat nonbaitik
erakhartzera. Errana da orduan halako arbolak
lehenago zagoen alde berari landatu behar
duela; hegoari zagoenak, ez-duela iphar aldean
ongi emanen. Arbola zer haizeri baitzagoen xerthatzean, gero ere haize berari egon behar da.

Basateak lothuak direnean zahartu behar
diren lekhuan, xerthatzen dira negu ondarrean,
izerdia abiatzen denean.
Xerthoa hartzen da azken urtheko boteetan,
erran bezala fruitua markhatzen dutelarik.
Hortakotzat, aro eder, garbia, hautatzen da.
Holako lanak ez-du nahi ez uri-haizea ez-eta
bereziki hegoa. Hobe da goizetan-goizik egitea
eta ez-arretsaldetan.
SEMEAK: Ez-dut ikhusten zertako.
AITAK: Goizetan ematen dute arbolek eta belhar guziek goitiko indarra eta ez-arretsaldetan.
Baldin xerthoak urrunetik ekharri behar baditutzu, edo ekharri ondoan ezin enplega baditazke berehala, begiratuko ditutzu eltze batean,
mokoak lur gizen puska batean sarthurik. Hola
ez-dira idortuko.
SEMEAK: Urean hezeagoki egonen dira.
AITAK: Ez-horrelakorik egin! ez-lukete gero
deusik balio.
Urthe kontrako sagardia egin nahi baduzu,
urthe kontrako sagardian har zazu xerthoa, fruitua markhatzen duelarik.

Arrailaduran sartzen duzunean xotxa, xotxaren axalak eta basatearenak barneko aldetik
bardinean behar dute ezarri. Barnez-barne
parrean direlarik biak, izerdia batetik bertzera
iraganen da. Kanpotik bardinean izateak edo ezizateak deusik ez-du erran-nahi.
Xotxa arrailaduran denean xuxendu, gainerako urradura estaltzen da axal edo ezpal izpi
batez, urik barnera handik sar ez-dadientzat.
Gero buztin orhatu puska batez inguratzen da.
SEMEAK: Batzuek oihalki zerbait ere ematen
dute.
AITAK: Hori on baizik ez-da.
Batzuek berriz, buztinaren orde, bikhea ezartzen dute. Hori ere ongi da, bainan bikhe hura
bakharrik uztea baino hobe da buztinez inguratzea alde orotarik. Hola hezetazunak gehiago
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Laborantzako liburua - 8
  • Parts
  • Laborantzako liburua - 1
    Total number of words is 3785
    Total number of unique words is 1728
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 2
    Total number of words is 3787
    Total number of unique words is 1596
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 3
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1596
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 4
    Total number of words is 3624
    Total number of unique words is 1632
    26.1 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    42.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 5
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1669
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 6
    Total number of words is 3704
    Total number of unique words is 1787
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 7
    Total number of words is 3766
    Total number of unique words is 1577
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 8
    Total number of words is 312
    Total number of unique words is 210
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    53.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.