Laborantzako liburua - 6

SEMEAK: Zertako baltsatzen da bada lohian?
AITAK: Xerria azienda beroa da, ez-duzu
neguan ikhusiko lohian etzana; udan bai ordean;
mainhuak hartzen ditu. Lurrak ez-du bere baitharik deus zikhinik. Asko gizon edo emazteki
bada zeinen jauntzia lurra baino nakhaizgarriagoa denik. Lohia da lur pozi bat uraz guritua; eta
nola iguzkiak ontsa berotzen baitu, xerria hartan
mainhatzen da.

Bainan ez-duzu ikhusiko xerririk ongarripean
etzanik. Bere xola ere garbia idukiko du, idekia
bada behar-orduan.
Garbiki atxikitzen den xerria bertzeak baino
lasterrago gizentzen da.
Xinan harritzeko garbitasunean hazten dute,
eta halaxet-ere hango urdekiak gureak baino
itxura eta ahoko gozo hobeak ditu.
SEMEAK: Zertako erraiten da bada urdea
bezain zikhina?
AITAK: Hizkuntza guziak ez-dira zuzenak.
Gizona maiz itxurari begiratzen zayo, egia non
daitekeen bilhatu gabetarik.
Orobat erraiten da zozo baten-gatik asto bat
dela. Bizkitartean nik ez-dagokat astoa bertze
azienda bat baino usnaz gabetuagoa: uste nuke
kontrarat badirela hura baino ezagutza gutiago
dutenak.
Guzien-gatik hau da egia segura:
Xerriak garbitasuna nahi du, eta garbitasuna
ematen dioen jabeak atheratzen du probetxurik
gehiena.
Gainerakoaz erranen darotzut urrixa ez-dela
urthea bethe duen aintzinean akhetxera hurbila-

razi behar. Akhetxak ere urthea bederen nahi
du.
Ernalarazteko arorik hobeena da otsailetik
martxo artean. Berantago eginez, umeak negukotzat heldu dira eta ez-dira hazteko hain errex.
Erayeroan eta uztaillean sortzen direnak hobeki
ethortzen dira, zeren hekien ama hobeki hazten
baita; eta berek ere, jaten hasten direnean,
kausi dezakete belhar, hezkur, gaztaina edo bertze zerbait fruitu. Neguan deus guti da kanpoetan xerrikume gurientzat.
SEMEAK: Uste nuke egiaz mintzo zaren.
AITAK: Ez-dudarik egin: frogatuaz mintzo
natzaitzu.
Erditzeko mugan, ahardiari ongi begiratzeko
da, jan edo xahu ez-detzan umeak. Artha horren
eskasean urtheko probetxua gal daiteke.
Ahardi erdi-berriari bazka ona eta nasaya
ematen zayo eta ur ephela edatera zahiarekin;
bertzenaz halako orduan goseak janaraziko dio
zenbait ume.
Ume guti egiten duen ahardia ez-da berriz
ernalaraziko: ume-egile txarra izan laiteke gero
ere.

Ume hainitz egin duen ahardiari hazkarkiago
ematen zayo jatera, ez-bazayo zenbait ume
khentzen. Handizki behartzen da.
Hiru aste duten umeei ematen zayote goizarrets ura artho irin liphar batez xuriturik, hazkartzen hari direlakotz eta belhar alhatzen
hasiak. Gozagarri puxka baten beharretan dira,
bulharra khentzeko orduraino.
Higuintzen dira bi hilabethetan. Handik goiti
ur xuritua ez-dute aski; bazka hazkarragoa galdegiten dute.
Negua iragaiten da hola-hola. Toki batzuetan,
belhar berria ethorri den bezain sarri, herriko
urte guziak bi edo hiru zaintzaileekin igortzen
dituzte oyhanera edo mendira.
Belharrez edo hezkurrez hazten dira, bertzerik gabe. Nahi nuke hemen ere aztura hori hartzen bagindu.
Udazkenean etxeetarat biltzen dituzte. Zortzi
egunez libro utzi ondoan, barnean alde bat ezartzen dituzte. Ordutik xerriak jateko guziak egosiak behar ditu; azkenekotz ogale hutsa.
SEMEAK: Ez-duzu erran zein adinetan xikhiratzen diren umeak.

AITAK: Goizegi xikhiratzen den bargoa ez-da

behinere ongi edertzen. Sei hilabethe baino

lehen ez-da egin behar.

XXXV.
Oilo, Antzara eta Ahateez
Deus guti erranen dut antzarez eta
ahateez. Azkenerat aiphatuko ditut. Ez-dira on
toki guzietako; bainan oiloa premia da laborarietxean, eta xeheki mintzatuko naiz hartaz.
Oilotegia ez-da lekhu hotzean nahi, ez-beroegian ere. Iguzki-haize aldea du lakhet. Pitotxa
ohartuko da, oilotegia ez-bada ongi hertsia.
Neguan, goseak etxeei hurbilarazten du; eta
zirriturik atzematen badu, ez-da oilotegia garbitu arte geldituko.
Oiloei athea goizik idekitzen zayote eta goizik
hersten.
Tenore bertsuetan bazkatu behar dira bethi,
erroteko orduak ez-nahastekotzat.
Oilo moltxo handiak, txarki bazkatua delarik,
ez-du hainbertze probetxu ekharriko nola moltxo
ttipi ongi hazia denak.
Egarria etzayote jasanarazi behar; ez-dute
hala deus onik egiten. Premia da ura menean
izan dezaten bethi.
AITAK:

Gazteak hobe dira erroteko, zaharrak xitako.
Aria hortaz, korokatzen diren oilo gazteak, freskarazi behar dira, eta zaharrak xitan ezarri.
Xitoak goizik izateko, oiloari oloa ematen
zayo; harek ernarazten du, eta lasterrago abiatzen da erroten, lasterrago ere korokatzen da.
Beranteko xitoetarik ez-da begiratzeko.
Hekietarik ez-daite ez-oilo, ez-gaphoin ederrik
egin.
Bi urthez azpiko oilorik ez-da xitan ezartzen.
Oilo harro, haize edo basek ez-dituzte xitoak
ongi atheratzen.
Diote arroltze luzeetarik ethortzen direla
oilaskoak, eta biribiletarik oilandak. Diote ere
argitara begiratuz arroltzeari ezagut daiteela
hea oilarrak jokhatua denetz.
Arroltze erron-berriak eta phisuenak dira
hobeenak xitako.
Xitoak atheratzen abiatzen dira hogoi eta bat
egunen buruan. Bi egun badagozke amarekin
jan-gabetarik. Lasterregi ama-ganik khentzen
direnak herbal gelditzen dira.
Hotzetik, haize eta bero handietarik begiratu
nahi dira. Herbal direnei ematen zayote ogi pho-

rroa arnoan bustirik. Ur garbiak ez-diote eskas
egin behar. Premia da hurbildanik jarraikitzea
hegatsa egin dezaten arteo.
Hiru hilabethetan gaphoindatzen dira oilaskoak.
Oiloak eta gaphoinak kayolan ezartzen dira
gizentzen, toki ilhunean, bainan ez hotzean. Ogi
eta garagar egosia on dute, artho orhea ere bai.
Orhe hori mokotik sartzen zayote, hastean hein
bat emanez, azkenekotz paparoak iduk-ahala.
Oiloak aztaparretarik eritzen direnean,
hobeenik da berehala hiltzea; ez-dira sendatuko.
Kukurusta beltzen bazayote, buztan gaineko
bixikan min dukete. Orduan aski da bixikari
mokoa haixturrez moztea eta urez garbitzea.
Pipita dutenean mihian, kukurusta histen
zayote. Ixkilinba mokoaz pipita khentzen da, eta
urez garbitzen ahoa.
Beheitikoa balinbadute, ogi arnoan bustiak
eta lur-sagar egosiak sendatzen ditu.
Oiloek on dute mihura egosirik; tomatea,
mahatsa eta mahats-lapa gaixto.
Orai mintza gaitezen antzara eta ahateez.

Ongi hazten diren antzarek, urthe bakharrean egin dezakete hiru erron-aldiz ehun arroltzetaraino bakhotxak.
Antzara-piro sorthu-berriak begiratu behar
dira hotzetik eta uritik, eta ez-dira kanporat igortzen jatera eman-gabe. Goseak igorriz, gerthatzen da askotan lephoa bihurtzen dutela belharrari tiraka hari direlarik.
Gizentzekotan, ezartzen dira lekhu hertsi,
ephel, itsu batean. Khentzen zaizkote ixter artetako lumak, handik bero ez-ditezentzat.
Orheak gizentzen ditu hobekienik, eta gazte
direnak zaharrak baino lehen.
Antzarak bezala hazten eta gizentzen dira
ahateak; bainan ura hurbil behar dute eta jatekoa arauka nasaixago, zeren ez-baitute antzarek
bezala belharra alhatzen.

XXXVI.
Erleez
Ez-nuke laborari etxerik ikhusi nahi
erlerik gabe, zeren hortarik ez-baita probetxurik
baizik heldu.
Ongi axola-gutikoak garela aithortzeko dugu
ez-denaz geroztik gure tokietan hoin erle guti
baizik. Bethi arrangura gare gure ezin-bizia; bainan, zer egiten dugu gure erromestasunetik
atheratzekotzat? Lanik ez-duen erle bat ere ezdugu atxikiko. Artha xume baten hartzea sobera
zaiku. Ongi begiratzen badugu gure bizi-moldeari, kausituko dugu zertaz jazar gerorren buruei.
Zu bederen, ene semea, baliatu nahiko zarelakoan gaurko solasaz, mintzatzera noha erleez.
Kofoin batean dira andre bat, arrak eta mandoak. Andreak egiten ditu arroltze guziak; arrak
hiltzen dituzte erroteko aroa goaten denean;
mandoak dira bakharrik langile.
Andrea erroten abiatzen da primaderan
udazkeneraino. Arroltzetik lau egunen buruko
atheratzen da har bat. Bortz edo sei egunez erleAITAK:

mandoek hazten dute. Xilhoa tapatzen dute gero
estalgi batez. Orduan harrak bere baitharik atheratzen du ziriku mota bat; hartan biribilkaturik,
hila bezala gelditzen da zortzi egunez. Hura deitzen da kuxkua. Zortziko mugan, urratzen ditu
kuxkua eta xilhoko estalgia, atheratzen da orraze gainera. Mandoek eztiz asetzen dute, milikatzen eta garbitzen dute alde orotarik. Handik
harat badabila bertzeekin lanean.
Andreak hola egiten ditu hogoi eta hamar
mila, berrogoi mila umetaraino. Kofoina laster
ttipiegi izanen da guzien idukitzeko. Udako beroak khexaturik, pharte bat ilkhiko da andrearekin.
Hura deitzen da erlumea.
Kofoinek ez-dute behar soinez-soin: batetik
bertzera uzten da hiru urhatsetako huts-arte bat.
Iguzki-aldeari begira, haize maldan dira hobekienik.
Inguru guziko lixtor ohantzeak xahutu behar
dira artharekin, zeren lixtorrek hiltzen baitute
erle hainitz. Xinhaurrien murruak ere barrayatzen dira orobat.
Erletegiak hurbil nahi du ura. Erleek ur hainitz behar dute beren lanetako; eta urrun goa-

nez bilha, lan gutiago egiten dute; bide luzean
ere galtzeko menturan dira.
Erletegiaren ondoan landatzen dira arbola
aphal batzuek; erlumeak hekietan baratzen dira.
Halako mugetan erletegiari hurbildanik begiratzea premia da. Kofoin berriak xuxentzen dira.
Berorik handienean atherako da umea. Ezagun
da aintzinetik noiztsu ilkhiko den; ordu hetan
erleak gogotik kantatzen du. Erlumea goregi
hegaldatzen bada, legarra edo lur phorroa botatzen zayo gainera, beheiti jautsaraztekotzat.
SEMEAK: Nik ikhusi dut oihu eta harrabots egiten, bertz batzuei joka.
AITAK: Zoro lanak dira holakoak.
Erlumea ilkhitzen denean, birundaka dabila,
eta astia ematen du behar diren erreparuen egiteko. Andrea baratzen den tokian geldituko dira
guziak, mulkhoan elkharri lothurik.
Hurbil dakioke orduan errexkiago; ez-dira
hain gaixtoak nola kofoinean dagozinean. Ezti
khutsua emanik kofoin bati, ezartzen zayote
azpian, eta mulkhoa hartara erorrarazten da
arbola iharrosiz; lurrean uzten da xutiturik han

berean. Ilhun ondoan ezartzen da erletegian.
Biharamunetik erlea lanari lotzen da.
Neguan, hotzak mokhortzen ditu erleak: hilak
bezala jan-gabe egoten dira. Negu eztia egiten
duenean eta denbora goizik gozatzen bada,
erleak guti egoten dira hotzak mokhorturik;
orduan jaten dute; eta eztia akhabatzen bazayote, goseak hiltzen ditu. Halako aroetan eman
behar zayote eztia asieta batean, paper batez
estalirik. Papera ixkilinba batez xilhakatzen da.
Udazkenean, erle aberatsei khentzen zayote
beren onthasunetik zathi bat.
SEMEAK: Hemen, onthasunaren biltzeko, hiltzen dugu erlea.
AITAK: Bai, ondikoz! Aphur bat berotzeagatik, etxea erretzen dugu. Bainan jendea ez-da
guzietan hain erhoa. Urrunago goan-gabe Kaskoinian erlea ebakitzen dute, ez-hiltzen.
SEMEAK: Hori ona laiteke, egiten ahal balitz.
AITAK: Ahal daite, egiten denaz geroztik.
Ebaki-gabe ere onthasunetik khentzen diote toki
batzuetan. Hekietako kofoinak ez-dira hemengoak iduri. Gaitzeru zola-gabekoak iduri dute. Halako lau gaitzeru ezartzen dira bata bertzearen

gainean, elkharri krisketez lothurik eta gibelean
phaldo bati. Gain-gainekoa estaltzen da taula
batez. Gaitzeru hekiek xiri bat behar dute trebesean. Erleek arteka guziak tapatzen dituzte. Gainean egiten dute eztia, eta umea beherago.
Hazil ingurutsuan, erle aberatsei khentzen zayote gaineko gaitzerua bere onthasunarekin, eta
ordainez azpian gaitzeru huts bat ezartzen.
Molde horrez lau urthetarik kofoin guzia berritzen da.
SEMEAK: Zertako ez-utz gaitzeru hutsa gainean, khendu denaren orde?
AITAK: Hola eginez, ezkoa ez-laite behinere
berri; berrituz hainitz hobe da.
Guzien-gatik, gauza bati ohartzeko da. Baldin
erleei onthasunetik khendu diozutenean, denbora txarrak ematen badu, ez-dira gosez hiltzera
utzi behar. Asietan eztia ematen zayote eskas
dutenei.
Orrazeak kofoinetik atheratu ondoan, tapatuak dituzten xilho guziak idekitzen dira nabala
batekin eta ixurarazten zayote eztiaren pharte
bat ahoz beheiti idukiz. Hura da ezti phurua eta
garastiena. Bigarren eztia egiten da orrazea hau-

tsirik eta eskuetan tinkatuz; pausatzerat uzten
da; ondakinak zolara dihoazko; orduan hobeena
hartzen da eta ondarra begiratzen neguan erleei
ematekotzat. Bainan orhoit zaite lan horiek egin
aintzinean, orrazea garbitu behar duzula ezko
edo ezti ez-diren zikhin guzietarik.
Azkenekotz orraze puskak ezartzen dira bertzean urarekin. Suan urtharazi ondoan, beroberoa irasten da tela argal batean. Hoztearekin,
ezkoa gogortzen da.

XXXVII.
Oihanen baliostasunaz
Oihanik ez-duen etxaldea murritzik
dago! Han egurra xuhur; — hezkurrik ez; —
behar-orduan, zur puska hauzoan; — urthe txarretan, artho erosteko mozkin biderik nihon ez
ageri. Horiek guziak ez-dira laborariarentzat on.
SEMEAK: Egiazki holako etxaldeak ez-du diru
hainitz balio; ezen laborantza puska bat izanik
ere, behar den bihia ez-da bethi segur.
AITAK: Ez, urrun hortarik! sobera maiz eskasten da.
Bainan oihan ona duen etxeak badu bethi
diru-bide.
Oihanak iduria-gatik lo dagoen onthasuna,
ez-dago alfer; bethi egiten hari da.
Ez-da onthasunik oihanak bezenbat mozkin
garbi ematen duenik eta nekhe gutiagorekin.
Harek ere, bertze gauza guzien arara, artha
zerbait behar du, bainan ez laborantzak bezenbat hurranik ere; eta ez-da bertze onthasun bat
bezain eri eta galkor.
AITAK:

Oihana da onthasunik segurena.
Lehenagoko mendeetan, gure mendi eta
larre guziak oihanez estaliak ziren.
SEMEAK: Nola bada daiteke hoin onthasun
onak, errexak eta segurak galtzera utzi izan baitira?
AITAK: Xehetasun luzeegietan sarthu beharko
nuke, erran nahi banu nola eta nola gerthatu den
galtze handi hori guzia. Horren urrun hedatugabe, erran dezaket nolakoak diren oraiko gure
hutsak.
Aspaldidanik laborariak haritz guti landatzen
du. Landatzen dituenak ere gaizki egiten ditu,
eta ondoan ez-diote artharik eman nahi.
Beren baitharik ethortzen diren haritzak ere
haizkoraz sakhailatzen ditu.
SEMEAK: Bainan laboraria ez-da mendi gainetara goaten arbolen sakhailatzera.
AITAK: Behereetakoen xahutzea asti laite
harentzat. Arteainek arrasatzen dituzte mendietakoak.
Non da artzaina baino xahutzaile gaixtoagorik? Bero-aldi baten hartzeko, tantay gazterik
ederrena ondotik eramanen du. Zertaz dukete

artzainek axola? Ez-dira gehienak muthil? Nausiek ez-dituzte ikhusten, eta nausiek berek ere
lagun letzazkete herriko komunean bederen.
Jainkoari damutzen zaizkon gauzak egiten dituzte, deusere ez-balitz bezain deskantsu.
Ene semea, gurea ez-den onthasuna bertzeena da; eta niholaz-ere ez-dezazula ez-uki, ezdaina bertzeen ona. Jainkoak begira zaitzala! Ttipitik handira, gutitik hainitzera, etxetik galeretara, bizitik hiltzera, horien guzien artean urhats
bat baizik ez-da.
Goazin berriz ere gure artzainetara.
Artzainek gure mendietan egin izan dute
egundainoko gerlate, uholde eta harri-abar
guziek baino bidegabe gehiago; eta ez-dira oraino baratu.
Gerlateetan xahutu da arbola frango; bainan
ez-da egun oroz gerlate, eta oihanak berritzen
dira. Uholdeek ere erros gora ezarri dute asko
zur eder, bainan oihanak utzi dituzte beren lekhuan. Harri-abarrek behin-bethikotz dainatu
dituzte hainitz landare gazte; bainan oihanak
hekien gatik oso egotu dira.

Artzainek ordean orayetako onak eta gerokoak guziak arront badaramitzate. Suz erretzen
dituzte mendiak. Sasietan heldu diren arbolak
arradizaraino xahutzen dituzte. Orduan mendiak
larrutzen eta agortzen dira, zeren hautsak lehenbiziko udan belhar ona ekharrarazi ondoan,
gerokotzat lurra idortzen baitu.
SEMEAK: Xitxuri hori ez-da beraz landetakoa
bezala.
AITAK: Bai, ene semea; bainan landak luhumendatzen, ongarriztatzen eta molde oroz
ontzen dira. Mendietan halakorik ez-da; hautsak
agortzen ditu. Nihonereko bidegabe guziak
darraizkote erretze horiei.
SEMEAK: Ez-othe-da bada legerik horien debekatzeko?
AITAK: Bai bada segurki, eta garratza ere!
Non dira ordean gizonak legeari bere bidea emanen diotenak?
SEMEAK: Iduritzen zait oihanzainak, guardaxanpetrak, hauzaphezak, juyeak eta poliziako
komesarioak zerbaitetako direla.
AITAK: Hortakotzat segurik ez-dira orai arteo
hanbat baliatu. Uste izateko da noizbait komesa-

rioek bederen begiak argituko dituztela. Egia
erraiteko komesarioak berriak dira oraino eta
ohartuko dira ondikozko erretze horiei.
Badira herrietako buruzagi eta etxeko-jaun
asko komesarioak gogo gaitzez ikhusten dituztenak. Adimendu laburrak! Nik ez-dut komesario
beldurrik; ene eginbideak zuzen bethe nahi
ditut. Bainan norbaitek bidegabe egin, edo egingogo badarot, uste nuke laguntza ona izanen
dudala haren aldetik.
Gure menderaino erretzaileak eta hekien
laguntzaileak gehienetan utzi izatu dira Jainkoaren justiziari. Hemendik aintzina lurreko justiziarekin ere ikhusteko badukete.
Aixtian erran
darotzut mendi arbolez gabetuak agortzen direla. Orai bertze hainbertze diot larreez eta larre
inguruez.
SEMEAK: Hori ez-da ene baithan ongi sarthu.
Erran duzu ezen hautsak, bertze onkhailurik
gabe, uda lehenean indar puska bat egiten
duela; gerorat kalte ere bai. Hori aski othe da
bada lurraren agortzeko?

AITAK: Gauza aski mengoa handitakoa da
xehetasunetan sartzekotzat. Ene solasari jairraik
zaite beraz ongi.
Aintzinean aiphatu izan dudan bezala, belhar
eta arbola guziek ura edaten dute beren hostoetarik: erran-gabe doha arbolak edaten duela belharrak baino hazkarkiago, hala nola idiak xinhaurriaren aldean.
Arbolak hainitz edari behar duela, nork-berak
errexki ezagutuko du. Bero baten ondotik uria
heldu bada, laster-egiten duzu arbola baten
azpira; eta arbola urez ase arteo etzare segurki
bustiko.
Oihanetan badira arbola hainitz eta handiak;
hedoyek dakharketen hezetasuna deitzen eta
bereganatzen dute; hedoyak geldiarazten dituzte.
Baldin lekhua biphila balitz, hedoyek aintzinago jo lezakete; bainan oihanek baratuz, han
uzten dute sabelean dagokaten ura.
Aria hortaz gerthatzen da hezeagoak direla
oihantsu diren aurkhintzak toki larrutuak baino.
Bertzalde aurkhintza oihantsuetan ez-da
hezetasuna galtzen ephaitza biphiletan bezala.

Arbolen hostayak trabatzen ditu iguzkia eta haizea, eta lurra ez-da agortzen.
Ura nasai da oihan hainitz den lekhuetan.
Oihanik ez-den tokian; belharrak xiphiltzen
dira, lurra xigortzen eta hirrikatzen da. Ithurri
guti halako ephaitzetan.
Lekhua idorrago eta laboraria gaizkiago. Bihi
guti, belhar gutiago, aziendarik ezin haz. Arbolarik gabe ez-du ez-gozo, ez-mozkin, ez-laguntzarik batere.
Oihanetarik ez-da jabearentzat bakharrik on
handia, bainan bai herriko egoiliar guzientzat
ere.
Herrietako buruzagien eginbidea da beraz
herriko larreak oihanez bethetzea; eta ez-da
segurki gobernamenduaren hobena baldin hori
ez-bada hola egiten; gure hauzapezek badute
hortaz aditurik aski, guti khexatzen badira ere
gehienak.
SEMEAK: Gaizki hori! iduri luke ezen kargu bat
hartzen duenak, karguak manatzen diozkien
eginbideak bethe behar lituzkeela.
AITAK: Ongi mintzo zare. Bainan hainitzek ezdute hauzaphezgoa urguiluz baizik bilhatzen.

Kargu horrek badu errekesta. Eder zaiku entzutea: «Agur, Jaun Hauzapheza!» Ongia ere egin
ginezake, bera bere baitharik heldu balitz. Ai
ordean! bermatu gabe geroni, etzaiku nihondik
onik erortzen. Oihanak ere nahi gintuzke... non
dira?
Badakigu bertzeek zer egin behar luketen;
bertzeentzat midiku gare, eta guretzat ez barber
ere. Berehalako ona ikhusten ez-badugu, gutiak
begiratzen gare geroxagokoari.
Hori da egia lastimagarria!
Eta bizkitartean gizona itsua izan behar da
ez-ikhustekotzat zahartze on bat segura lezokeela bere buruari, baldin arbolaz bethe baleza
bere onthasuna. Orai hiru-hogoi urthe dituzten
gizon guziek urthean arbola bat landatu izan
balute, Eskal herria jadanik oihanez nazai zaitekeen. Hala othe da? — Zenbat larre eder dagode
buluzik alde orotan, haritz bakhar bat gabe!
Guziei baliatuko zitzayoeten ona, guzientzat galdua!...
Ondikozko totalkeria batek azpian gauzkitza:
totalkeria etxeko-jaunetan, totalkeria herriko
buruzagietan!

SEMEAK: Zinez-ere, harritzeko da! Guk bede-

ren oihanak egin detzagun gure ahalaren arabera.
Zer behar da hortako?
AITAK: Xoko batean mindegi puxka bat, negu-

ko lan-arteetan landare zenbait lurrean ezarri;
aintzinean ezarriak edo beren baitharik sortu
direnak xederratu. Ez-da lan gaitza! Ni ez-naiz
baliatuko zu bezenbat naski, bainan zuk doblatuko duzu zure onthasunaren balioa.

XXXVIII.
Zuhamu motez
AITAK: Zerbaiten egitera bermatu nahi zare-

naz geroztik, nik ere emanen darotzut ahal
dudan laguntza.
Hasteko argituko zaitut oihanetan diren
zuhamuen gainean.
Haritza da herri haukietan ikhusten den zuhamu nausia. Azala, zura, hezkurra, egurra, guziak
hainitz onak ditu. Ongi heldu da zoletan eta maldetan, bainan ez mendi gainetan. Sorthu den
tokian edertzen da; nekez ematen du tokiz aldatuz.
Ametza haritz mota bat da zurgintzako on ezdena. Egur guti delakotz gure aldeetan, laguntza
egiten daroku; bainan hobe dugu bertze zer-nahi
arbola landatzea ametza baino.
Gaztaina bortz-sei urthetan on da ustei egiteko, hemezortzitan barrika egiteko; handik-harat
ematen du bere fruitua. Dornadura ederrak egiten dira gaztainaz, bertze obra hainitz ere hirietan. Orok badakigu zer baliostasun duen haren

fruituak nahiz jendeentzat, nahiz aziendentzat.
Gaztainak lur harroa galdegiten du. Hiratzeak
gogotik ematen duen toki guzietan, gaztaina
ederki ethorriko da.
Zuharrak ikhusten ditut asko lekhutan, nahiz
hemen ez-diren moltzo handika. Bayona berriz
alde orotarik zuhar ederrez inguratua da. Zuhamu on bat da zuharra obra guzietako. Ala mendietan, ala zelhayetan, non-nahi ongi heldu da.
Hegoa-aldea ez-du hala maite.
Burzuntzari ematen diote asko izen: zur-xuria
deitzen dute hainitzek, Probentziarrek makala,
Nafartarrek txipoa. Zolaguneak ditu lakhet.
Nahiz zuhamu beratza den, burzuntzak badu on
handia, zeren lanik eman-gabe laster heldu
baita.
Fagoak ematen du mendietan edo zelhayetan orobat. On da urekotzat, bahe eta zethabe
usteizat. Orgak ere egiten dira zuhamu hortaz,
idorra balinbada. Erretzeko egur on bat du. Fago
hezkurretik olioa egiten da; xerriak ere gizentzen
dira hezkur hortaz.
Izaya, edo zapina, gure tokietako zuhamurik
handiena da eta zuzenena. Iratiko oihanean,

ehun pia baino luzeagorik bada. Geriza nahi du
lehenbiziko bortz edo sei urtheetan. Aria hortaz,
ongi heldu da oihanetako huts-arteetan. Zur
arina du, eta nola zuzena baita eta luzea, untzietako eta etxeetako hainitz balios da. Tirrimintin
mota on bat ere athera daiteke izayetarik.
Lerra, edo pinoak, aberasten du Kaskoinia.
Hartarik heldu dira arraxina, tirrimintina, alkhaterna, zurak, egur ona, haziak aziendentzat.
Mendian ethorriko da nola zelhayean, legarrean
nola larrean; ez hotzaz, ez beroaz ez-du axolarik.
Gure mendiak ikhusi nahi nituzke oro lerraz estaliak.
Urkhia ez-da hanbat on etxe zurerietako, bainan bai benuzeriako, orga eta karrosa egiteko.
Hartarik atheratzen dira tresna propiak. Guk egiten ditugu kaikuak, azpilak, ophorrak eta ophotsak. Ruzian, azaletik thanua atheratzen dute,
eta izerditik agorient mota bat. Ala patarrean,
ala ordokian, orobat ematen du.
Lizarra, gure aldeetan, bakhan ikhusten da
berreotarik kanpo; eta bizkitartean zuhamu ederrenetarik da berenez; ona zurgintzako nola

benuzeriako. Lur fresko, arin eta gizenetan,
arbola gaitza egiten da.
Gaztirraga ethortzen da bizkarretan eta zelhayetan. Ez-du lakhet toki urtsua. Hemen ez-dut
nihon ikhusten bakhar batzuek baizik mahastietan, gereziak bezala phaldotzat kozkortuak. Zertako ez-utz handitzera zuhamu eder eta balios
hori? Amerikako zuhamu hautenek bezain tresna
ederrak egiten dira gaztigarretik. Sekulan ez-da
biphiatzen.
Akazia hedatzen hari da gure tokietan, eta
oraino lasterrago heda laiteke ongi ezagutua
balitz haren baliostasuna. Nola-nahika heldu da.
Goizik ematen ditu mahats phaldo hautak. Zalhitzat eta tresna egiteko ez-du bertze zuhamu
baten minik.
Haltzak errekak eta aintzirak ditu lakhet; bertze arbolarik ethorriko ez-den lekhu tzarretan
heldu da hura, eta sanhotzen du tokia. Ez-du
hargatik maite hegoa-aldea. Urekotzat ona da,
bainan ez-tresna egiteko, fardoegi da. Obratzeko
errexa delakoan baliatzen da kadira eta espalakoin egiteko. Lan feriesa atheratzen da haltzetik.

Heltzaurrak du, guziek dakiten bezala, zurik

hautatuena tresnen egiteko. Lakhet ditu toki

harritsuak.

Gereziak ere zur ederra du; lur onean ontsa

heldu da.

Fruitutako bertze arbolez aiphatuko dut gero-

xago.

XXXIX.
Oihan erainez
AITAK: Oihanetako arbola guziak heldu dira
hobeki tokian erainez, mindegietarik atheratuz,
edo xotxetarik baino.
Deus-handirik ez-da erraiteko xotxez. Horietaz mintzatuko naiz hasteko, zeren eraintzek eta
landatzeek xehetasun gehiago galdegiten baitute.
Xotxetik heldu dira burzuntza, haltza, sahatsa eta bertze zenbait zuhamu mota.
Xotxak egiten dira gando ederrenetarik.
Zorrosturik sartzen dira lurrean negu akhabantzan, botea ernatzera dohanean.
Bainan xotxetik ethortzen diren zuhamuek
ez-dezakete bakharrik egin oihan molde bat.
Horiek dira lekhu heze eta aintziratsuen baliatzeko.
Oihanik ederrenak eta baliosenak heldu dira
tokiaren gainean sortzen diren zuhamuetarik.

SEMEAK: Bainan hazia non-nahi erainez, arbo-

la ez-da ethorriko: aziendek ez-dute handitzera
utziko.
AITAK: Ez-dut erran non-nahi erain behar
dela. Larreki asko bada arbola ondo bat gabe.
Bertze hainitz toki ere phezoinez ingura daizteke.
Eta balio du segurki zenbait urthez halako
zerrakietan aziendarik ez-alharaztea, ezen arbolak laster nausituko dira, eta orduan izanen da
bazka eta oihan ona.
Asko zuhamuk badute erro nausi bat, lurrean
zuzen beheiti sartzen dena. Halakoek ez-dute
nahi diren tokitik aldaratu bertze nonbait landatzeko. Ederkienik sorthu-lekhuan heldu dira, eta
bertzeetan ez.
Alabainan erro nausia dute errorik hobeena.
Landareak ezin-athera daizteke lurretik erro
nausi oso-osoarekin; hausten diote errorik premiena. Zer gerthatzen da orduan? — Erro nausia
galdu izan duten arbolak, hiltzen ez-badira
lehenbiziko urthean, ondokoan badohazi. Zenbaitek irauten dute gehixago; bainan erphil ego-

ten dira, eta gutiz-gehienek ez-dute behinere
deusik onik egiten.
Haritza da oroz gainetik tokiaren gainean gelditu nahi dena.
Haritz landareak ez-badituzu artha berezi
batekin atheratzen eta landatzen, gehientsuak
galduko dira, aurthen bat, gero bertze bat, eta
bethi hola-hola.
Bizkitartean haritzak ere landatu behar dira,
zeren toki hainitz baita ezin-hertz daiztekeenik.
Guri dihoakigu ahalik hobekienik egitea.
Balinbada ordean nihondik ere tokiaren gainean eraiteko molderik, hura daiteke lanik zuhurrena.
Beraz eraintzez mintzatuko natzaitzu lehenbizikorik.
Hazi ona behar dela, hori erran-gabe doha.
Ez-erain dudako hazirik; oyhana huts-artez bethea ethor laiteke.
Huna nola erainen duzun larre phezoinez hertsian.
Larre buru batetik bertzera hiru edo lau hildo
itzuliko dituzu goldeaz. Lurra barna jotzea ez-da
premia; axaltsuan aski da.

Zergada irauli horren sayetsean, bi edo hiru
urhats urrunago, bertze zerrenda bat atheratzen
duzu buruen buru; eta hola-hola, arteak utziz
zerrendaka lantzen duzu gainerako lur guzia.
Lekhu irauliak arhatu, zikhinak khenduxe eta
eraiten duzu arthoa bezala hezkurra, edo gaztaina, edo nahi duzun zuhamuaren hazia.
Haziak bi, hiru erhi-trebes lur aski ditu gainetik. Lur arin eta legartsuan gehixago behar du.
Urthe mugan, landare gazteak bakhandatzen
dira, batetik bertzera pia baten hutsa uzten den
bezala. Zikhin handienak atheratzen dira eta
tokiaren gainean ustelarazten.
Landareak hastapenean elkhar ganik hurbil
utziz, lerdenago eta legunago ethortzen dira.
Bainan urthe oroz aintzina bakhandatzen dira,
handitzen direnaren arabera; bertzela, usuegi
geldituz elkarri bidegabe ekhar lezokete.
Orok haize eta iguzki galdegiten dute.
Guzientzat aski bada ttipi direno. Hola-hola beroki handitzen dira lehenbiziko urtheetan. Gothortzearekin batak bertzeari traba eginen dio.
Orduan gudua da hekien artean: txarrenak
galtzen dira probetxurik utzi gabe, eta hazkarre-

nak ez-dira baliatu eginen ziren bezala, baldin
soberakinak khenduak izan balira.
Beraz laguntza emateko da, usuegiak bakhandatuz. Arbolek berek erakhutsiko dute noiz
eta nola egin. Ezen toki batzuetan arbolak lasterrago hazkartzen dira bertze zenbaitetan baino;