Laborantzako liburua - 5

Total number of words is 3741
Total number of unique words is 1669
26.0 of words are in the 2000 most common words
38.9 of words are in the 5000 most common words
45.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
eta garbituak. Ageri da hortarik zenbat lakhet
duten laborariaren artha osoa. Egia da bizkitartean irria hortzetara heldu zitzaitala, orhoitzearekin gure inguruetako gizon nagiek, beren buru
gogorrekin, burla eginen dutela menturaz.
AITAK: Beude burlatzera hala eder iduritzen
bazayote. Bainan hekien abereak, Suisa aldekoak baino ederragoak othe dira? Irabazi hoberik
atheratzen othe dute? Eskal-herriko burjes
batzuek Suisatik ekharri izan dituzte abereak,

hango motatik izateagatik. Hori etzait batere
gaizki. Bainan, ene arabera, hobeki egin lezakete oraino Suisako arthak ekhartzen balituzte ezenetz aziendak. Gure mota ere edertuko da,
aziendak hazten eta mainatzen ditugunean han
bezala.
Hemen ere beraz aberezainak thorra betza
lasto zamuka batekin abereak eta urez garbi; ezda gaizkiago helduko.
Gero askatik khentzen ditu zikhin phorroska
guziak.
Orduan ematen diote jatera, eta beharrikgabe ez-ditu larderiatzen.
Egunaz, emanen diote bazka, bethi tenore
beretan, aldian guti eta neurri berean.
Aziendei bethi iduki behar zaye begia ikhusteko heya eri diren, heya sabeletik ontsa dihoazen, baduten hazteria edo bertze zerbait gaitz.
Ohartzen bazare badela bat edo bertze jana
histua duenik, begira zozu ongi heya gaitzik
ageri duenetz.
Hasteko, jana khendu behar zayo. Barurak
onik baizik ez-dio eginen.

Azienda bati ohartu orduko janik ez-duela,
laborari batzuek berehala abiatzen dira zuhainketa, bazka onketa, artho buruketa.
Horiek oro zorokeriak! Ongi ez-denak guti jan
behar du, nahiz errekitua har dezan.
Jaten ez-duenak barnea bethea du. Ez-dezazula beraz gehiago tapa oraino, jateko goxoagoaz tirriaraziz.
Guk bezala, abereak ere gehienetan barura
eta jan xuhurra aski ditu sendatzekotzat.
Aberea ilhun ikhusten duzunean, khen zozu
janetik; eta ez-baduzu ezagutzen zer duen, edo
ez-bazare gai haren sendatzeko, deith zazu
abere-barbera.
Asko aldiz, udan bereziki, lanak nekhaturik
edo beroak jorik, abereak ez-du hanbat jan nahi.
Orduan emozu bazkhari ahur bat gatz edo minagre xorta bat. Onkhailu horrek aziendari emanen
dio jateko gogoa.
Abereak edaranen dituzu egunean bi aldiz ur
garbian eta ez phutzuan.
Deus ez-da hain gaixto nola phutzuetako ur
ustela.

Neguan emanen diozute barnean edatera ur
hotz-hautsia. Ur hormatua kalte dute.
Lanetik erakhartzen ditutzunean, thorratuko
ditutzu lasto zamukaz, eta neguan saihalaz estaliko.
Sayhala gauza on bat da udan nola neguan.
Aziendak begiratzen ditu ulietarik, bero denean;
hotzetik, izerdi edo nekhatuak direnean.
Abereari etzaizko behinere ikhusi behar
iphurdi-mazelak gorotzez maldatuak. Seinale
txar bat da hori jabearentzat. Hura da gizon
nagi, axolagabe bat. Ez-da egundaino halakorik
aberastu.
Garbitasuna biziaren erdia da.
Arretsean, etzaitezila behinere goan oherat,
abereei begi ukhaldi bat eman-gabe eta seguratu-gabe ontsa direla.
SEMEAK: Horiek guziak gauza onak direla
nihork ezin-ukha dezake; askori ordean lan hainitz idurituko zaizkote.
AITAK: Aztura on baten hartzean dago. Baldin
egun hola abiatu, eta aintzina ematen baduzu,
laster ohituko zare. Zenbait egunen buruan,
etzaitzu lan bat idurituko. Ikhusiko dituzunean

zure aziendak arin eta biphil, ilea eta bizkarrak
legun, zure hauzoetakoak baino ederrago, ezdukezu orduan hartu dituzun arthez damurik.
Orduan orhoituko zare zure aita zaharraren
erranez, lan arthatua dela ontasun guzien ama.

XXX.
Idiaz
SEMEAK: Aita maitea, aipha diezadazu idiaz.
AITAK: Bay, ene semea; bainan, zer idiz nahi

duzu mintza natzaitzun? Laneko idiaz, ala gizentzekoaz?
SEMEAK: Uste nuen biak orobatak zirela.
AITAK: Ez-xoil.
Laneko idi hobeenak motz eta lodiak dira,
zezena iduri. Ez-dira gizentzeko hain errexak.
Idi irazki lerdenekoak dira gizentzeko errexenak. Behiaren itxura gehiago dakharkete, ezenetz zezenarena.
SEMEAK: Nola egin bada? ezen laneko idiak
gizenarazten ditugu urthe baten buruan; eta
laneko idiak ez-badira on gizentzeko, ez-eta-ere
gizentzekoak laneko, nola ilkhi atheka hortarik?
AITAK: Ez-dut erran ez-direla on; errextasunaz
mintzatu naiz.
Behinik-bat, itzain ofizioan dabilanak idi hazkarrenetarik behar ditu; zezen itxurakoak. Eta

higatzentxe direnean, saltzen ditu ahal bezain
ongi.
Bainan gure herrian, laborantzan baizik hari
ez-diren gizonek ez-dute halako idi motarik erosi
behar.
Hekien lanak ez-dira hain gogorrak, non bertze idi mota batek ezin-egin baitezazke errexki.
Idi guziak berenez indar handikoak dira; beratzak direnek ere laborantzako nekhea jasaiten
dute.
SEMEAK: Beraz itzainak idi hazkarrenak erosi
behar ditu, eta laborari hustak idi gizenkorrak.
AITAK: Halaxe da. Bakhotxak irabazi gehiena
eman dezokeen mota. Itzaina garrayotik ontzen
da; laborariak idi gizendutik egin behar du mozkinik hobeena.
Idi erostekotan gerthatzen zarenean, begiratuko duzu heya aziendak hats ona duen; heya
hortzak ederrak eta bardinak dituen; zer adin
duen, larrua nasai eta guri duen; ilea usu, legun
eta argi.
SEMEAK: Zer erran-nahi dute seinale horiek?
AITAK: Hats laburra eta trabatua duen idiak
ez-ditu bulhar onak.

Hortz txarrak dituen idiak ez-du ongi xehatuko eta jana gaizki ehoko du.
Adineko idia ez-da gaztea bezain balios, ezlaneko, ez-eta-ere gizentzeko.
Ilea bakhan duen idia berotua daiteke eta eritzeko menturan. Orobat ilea ilhun eta hartzi
duen idia ez-da itxuraz sasual.
Larru nasaya, ilea gozo eta argi duen aziendak erakhusten du osagarri ederra.
SEMEAK: Entzuten dut erraiten koloreak ere
zerbait erran-nahi duela.
AITAK: Gure aldetan gutiz-gehienak gorriak
dira. Diote bizkitartean idi beltza ona dela bethi,
xuririk balinbadu hatzetan edo buruan; bertzenaz tontoa eta gogo hilekoa dela.
Gorria dagokate hobeentzat laneko. Su
gehiago du bere baitharik; eta hori ez-da guti,
ezen badakizu idia azienda dorphea eta urhats
hurrikoa dela.
Gizentzeko baizik ez-badituzu idiak, erosatzu
ilea izarka jarria dutenak. Bertzeak baino beratzago eta alferrago dira, bainan gizenkorragoak.
Bazterretik iguzkitara begiratzen badiozute,

ikhusiko duzu hekien bizkarra guzia izarrez bethea.
Idi zuriak ez-dira gizentzeko baizik.
Behiez aiphatzean, erranen darotzut oraino
horren gainean bertze hitz bat.
SEMEAK: Nondik ezagutzen duzu idien adina?
AITAK: Adarretarik eta hortzetarik. Bainan seinale horiek ez-dira arras segurak, eta ni baino
tratulari hoberik enganatzen dute.
Ergiei hamar hilabethetan heldu zaizkote
lehenbiziko aintzineko hortzak, erran-nahi da
esneko hortzen ordainak, hanbat xuri ez-direnak, bainan zabalagoak.
Hamasei hilabethetan aldatzen dira bazterretako hortzak, eta hekien ordainak, ez-izanik-ere
hain xuri, hazkarragoak dira.
Hiru urthetarik, bortz urthe bethe gabe, hortz
guziak aldatuak dira. Orduan luzeak dira; bainan
laburtzen, beltzten eta desbardintzen dira aberea zahartzen denaren arabera.
Bigarren edo hirugarren urthean, aberearen
adarrari egiten zayo ondoan, erreztuna bezala,
zamar bat, eta urthe oroz haren gaineko aldean
bertze bat. Erreztun hekiek khondatuz, ezagu-

tzen da aberearen adina. Azpiko erreztuna hartzen da bi edo hiru urtheentzat, eta bertzeak
batentzat bakhotxa.
SEMEAK: Ez-daiteke beraz xuxen-xuxena ezagut idien adina.
AITAK: Ez, ene semea; bainan makhur guti
batekin; urthe batena edo biena gorenetik.
SEMEAK: Zer adinetan uztartu behar dute
idiek?
AITAK: Ez-lukete hiru urthe bethe gabetarik
lanean ezarri nahi.
Aintzintxetik, ferrak ematen zaizkote, amoratuz eta ez joka erabiliz. Uztartzekotzat orobat,
eztitasuna eta balakuak behar dituzte, zuhain
poxi zenbait eta artho buruak.
Errana da gizona (hartarik zerbait atheratzekotz), ile aldera ferekatu behar dela, eta zerbait
emanez amoratzen dela. Gauza ber-bera da
aziendekin. Probetxu ona atherako du hekiekin
eztitasuna erabiliko duenak.
Hezten hari den ergiari etzayo guti baizik
eman behar akhuloaz. Etzazula joka gaixtaraz
edo sorhayoaraz; lausenga zazu; hobe da.

Aro onarekin erabil zazu lehenbiziko lanetan
eta nekharazi-gabe. Lana utzi-eta, emozu zerbait
onik eta phesta zazu.
Idiek sayhala hainitz on dute bizkarretik:
begiratzen ditu ulietarik eta hotz-bero handietarik.
Zerbait onik egitekotzat, aziendek nausia
maitatu behar dute.
SEMEAK: Lehenago-ere erran izan darotazu
frango.
AITAK: Bai, ene semea, zeren askok ez-baitakite zer bidegabea egiten duten beren buruei,
aziendentzat gogorrak izanez. Ez-nuke nahi uste
izan dezazun horrek deusere ez-duela errannahi. Egizu nik diodan bezala eta ontsa atherako
zare.

XXXI.
Behiaz
AITAK: Gaur mintzatuko gare behiaz.
SEMEAK: Hori aditu nahia nintzen, ezen Eskalherrian behitik atheratzen da probetxurik gehiena.
AITAK: Hala da. Zaude beraz erne, zeren
behiaren gainean erranen darozkitzut gauza
batzuek egundaino aditu ez-ditutzunak.
Bordale-aldean hiri bat bada Liburna deitzen
dena. Ondo hartako aberezain bat, Genon otsez,
aiphatua da egungo-egunean Frantzia guzian.
Ezagutzen du behiak zenbat esne eman dezakeen, zer esne mota eta zenbat denboraz.
SEMEAK: Gauza miresgarria da hori!
AITAK: Bai, eta ez-da naskikoa; segura da.
Haren antzea gu-baithan sar baledi, preza ginezake.
Egin izan du bada liburu bat guri irakhastekotzat bere jakitatea. Zenbait baliatu izan dira, bainan ez-dugu guziek begia bardin ona, eta bizkitartean hortakotzat begia behar da.

Nahiz antzea ez-den buru batetik bertzera
iragaiten, makhila esku batetik bertzera bezala,
halarik ere hariz-hariz ikhasten da; emeki-emeki
ohartzen da eta trebatzen gauza guzietan.
Zuk ere, geroago baliatzekotzat, burutan har
zatzu oraiko solasak.
Huna zertarik Liburnako aberezainak ezagutzen dituen behi onak.
Idiek eta behiek badute gibelean, buztanaren
azpiko-aldean, ile izarra deitzen den seinale bat.
Seinale hori deitzen dute oraino ogi-burua,
zeren azienda batzuetan ogi-buruaren itxura zerbait baduen.
Beraz abereen ogi-burua edo ile-izarra biak
bat dira.
Ile-izar horrek hainitz erran-nahi du behi
batean; handia eta zabala bada, seinale ona; ttipia edo meharra bada, seinale txarra.
Ile-izarra ezagutuko duzu azienden ixterarteari gibeletik ongi begiratuz.
Badakizu abereen ilea gain-beheiti etzana
dagoela. Bainan izarreko ilea azpitik goiti doha.
Nola hainitz xehea baita, artharekin ikhartu
behar da. Argi onera atherako duzu behia horta-

rakotz, behatzaz ere haztatuko larrua ezagutzekotzat nondik hasten diren ilearen goiti-beheitiak.
Goiti dohan ilea izarrekoa da; beheiti etzana
dena ez.
Azienda batzuetan izarra ongi ageri da, zeren
goitiko ileek eta beheitikoek, elkhar jotzearekin,
kizkurdura bat egiten baitute, bizkitartean ez
inguru guzian.
SEMEAK: Holetan ile-izarra ez-da ezagutzeko
errexa.
AITAK: Begia ongi emanez geroz, bai.
Iguzkitan goitiko eta beheitiko ileek bi argidura dituzte. Gauza guzietan hartze bat bada: huntan-ere behin trebatuz-geroztik, den errexena
da.
Ile-izar ederrak hasi nahi du errapetik, eta
hautsi gabe heldu buztan-azpira.
Ixter-arteko larruak ixurrak egiten ditu, eta
ile-izarrak iduri du asko aldiz den baino hertsiago.
Nola hainitz baitihoakio nori-berari jakitea
haren egiazko zabaltasuna, behia ibilarazten da

harat-hunaka eta errape aldeko larrua ezkuz
zabalarazten zayo.
Erran dena, ile-izar osoa eta zabala, zeinale
ona.
Zathika hautsia bada, seinale txarra laiteke,
baldin zathi hekien erdian ez-badira bi izartto
ilea beheiti etzana dutenak. Guardia emateko da
horri. Izar hekiek bata bertzearen gaineko
aldean dira. Bakhan gerthatzen da hori, bainan
seinalea ona da.
Badira behiak dituztenak buztan-azpian, bi
aldetarik, eskuin eta ezker, bi izar ttipi, edo bat
bakharra. Xeheak dira eta batzuetan ez-da ageri
ile-hartzidura bat baizik, marratto bat iduri.
Honako seinalea handiago eta txarrago. Horrek
erran-nahi du behiak, ernaldu ondoan, esnea laster galduko duela.
SEMEAK: Ageri da ile-izarrak ez-direla bardinak guziak.
AITAK: Ez-dute orok itxura bera; bainan ez-da
horri sobera begiratzeko; handitasunean da
guzia. Izarra hedatuagoa eta behia esnaldun
hobea.

Ile-izarra behar den tokian ile-zirrista bat baizik ez-bada, deus ez-du balio behiak laneko baizik.
SEMEAK: Beraz ile-izar ederra duen behia,
segurki esnaldun handia daiteke.
AITAK: Ez-eiki! ez-dut hori erran. Egia da hori
dagokatela seinale hobeenarentzat. Bainan
diote begiratu nahi dela oraino bertze seinale
batzuei.
Huna nolakoa den behi ona.
Lehenbizikorik. Ile-izar handia behar du;
Bigarrenekorik. Burua axita eta propia, adarrak meharrak eta legunak;
Hirugarrenekorik. Lephoa mehatsa eta zalhua;
Laugarrenekorik. Larrua guria, ilea goxoa eta
argia;
Bortzgarrenekorik. Zainak ageriak eta atheratuak sabelean, errapean eta ixeter-artean buztan-azpiraino.
Horrelako behia erosten baduzu, izanen zare
segurki esnaldun handiaren jabe.
Seinale horiek berak dituen idia da hobeena,
ez-laneko, bainan bay gizentzeko.

Zezen bat iduri duen behia, buru handiarekin; adarrak lodi, ilea latz, lepho-zakhia motz eta
lodi, larrua gogor, ile-izarra mehar, sabeleko zainak gordeak; halako behia ez-da laneko baizik
hanbat on.
SEMEAK: Ene aita maitea, burutan hartu ditut
behi esnaldun handiaren seinaleak. Bainan beldur naiz halako guti kausituko dudala.
AITAK: Egia da munduko gauza guzietan ononak dira bakhanenak. Erranen darotzut bizkitartean geroago eta errexkiago atzemanen direla
nik erran bezalako behiak. Ezen behi onaren seinaleak agertzen dira sortzetik; ezagut daiteke
aratxe bat zer izanen den geroan. Seinale onetako aratxeak ez-dira hilaraziko.
SEMEAK: Beraz, migak edo ergiak erosten
dituenak, ordunanik jakin dezake zer abere mota
hartzen duen?
AITAK: Halaxe da. Seinale onetako aratxe urrixa erosten duenak, gerorat izanen du esnaldun
ona.
Ergietan ere seinale berak badira, nahiz ezdiren hain garbiki ageri.

Zezentzat halakoak begiratuko dira behar
bezenbat.
Badakizu umeak izaten direla maizenik aitaamak iduriak; zezen eta behi seinale beretakoek
ere eginen dituzte beren iduriko umeak.
Ez-ditugu beraz oraidanik gure behiak edozein zezenera eraman behar.
SEMEAK: Hortako naiz ni-ere, zeren ez-baita
gauza alferra hazgei ona edo txarra etxean idukitzea.
AITAK: Atsegin dut hori zureganik aditzeaz.
Horren gainean erranen darotzut bertze solas
bat, eta ez-dezazula utz, othoi, ahanztera. Askok
uste duketen baino gehiago erran-nahi du.
SEMEAK: Zer-da bada? ene aita.
AITAK: Huna. โ€”Laborariak behar du, bere
ahal guzian, etxean sorthu zayoen aratxetarik
egin etxeko azienda guzia.
SEMEAK: Zer! ez-du beraz kanpotik erosi
behar eskas duen aberea?
AITAK: Bay, erosi behar du! Nik diot ordean
hazgeyak etxean iduki behar dituela geroko
beharren arabera. Etxean sortu diren idiak, ber-

tzenaz onak direlarik, langile hobeak izanen dira
kanpotik erosiak baino;
Orobat, etxean sorthu behia, hobea kanpotikakoa baino.
SEMEAK: Ez-dakit hargatik nola daitekeen
hori!
AITAK: Ez-da bada aditzeko gaitza. Gerthakari txarrek emanik, sal bagineza gure etxea, bertze batean gogo berarekin lanean hari othe
zinaizteke?
SEMEAK: Oi hori ez!
AITAK: Sinhetsazu bada asko gauzetan aziendak gure idurikoak direla. Hekiek-ere lakhet dute
sort-etxea.
Behiei bereziki damutzen zayote toki arrotza.
Nahiz idiei, nahiz behiei, damu horrek histen
diote gogoa. Ezaxolatzen dira, gaixtatzen ere,
eta ez-dute etxean haziek bezalako gozorik.
SEMEAK: Uste nuen erraitera zinhoazela
merkhatuko idiek iduri dutela aldaka dabiltzan
etxetiarrak, lan on guti dabiltzan tokietan egiten
dutenak.

AITAK: Ez-dut nik holakorik erran. Dena-dela,
ez-dut nahi, ene semea, gizonari bezala mintzo
natzaitzunean, athera dezazun haur-solasik.
SEMEAK: Barkha diezadazu, ene aita maitea,
solas hori bere bitxiak erranarazi darot.
Arras ongi ikhusten dut orai nola kanpoko
aziendak ez-duen etxekoa balio. Bizkitartean
gure tokiko laborariak nekhez altxatuko ditu
etxean behar dituen ergi eta hazgey guziak.
AITAK: Badira naski halakoak ere. Bainan nik
erran dut nork bere ahalaz jarraiki behar duela
etxean hazteari. Hala egiten balute bere ahalaz,
uste nuke gehienek berenez egin lezaketen, edo
bederen miga guti erosi behar luketen. Artha da
guzia.

XXXII.
Abereen bazkatzeaz
eta gizentzeaz
AITAK: Angelesak munduko laborari guzien
nausi dira azienda haztetan eta gizentzetan. Idi
bati eginaraziko diote haragia, bertze bati zihoa,
nahi denaren arabera.
SEMEAK: Bitxi da hori!
AITAK: Ez zuk uste bezain. Jateko mota batek
ematen du haragirat, bertze batek zihorat, bertze batek odolerat edo indarrerat.
Jarraikiz-jarraikiz, begiratuz eta ohartuz, ikhasi dute zer berthute dagokan jateko bakhotxak,
midikuek erremedioen eta janharien berthutea
bezala.
Laborariak sinhets beza abereak ez-direla jan
idorretik lekhora jan hezean bat-batean ezarri
behar.
Faruxak eta bazka ferdeak heldu direnean,
guti bat ematen da belhar idorrarekin. Geroago
eta gehiago.

Bat-batean aziendak janhariz aldatzen badira, ethortzen zayote hantura edo bertze gaitz
zenbait.
Orobat, bazka ferdeak akhabatzerakoan, ezdezatzula abereak bat-batean ezar jan idorrean:
bero laizteke.
SEMEAK: Erran diezadazu nola behar diren
gizenarazi.
AITAK: Azienda lazter gizenarazten baduzu,
Bazka gutiago aski dukezu;
Lasterrago sarthuko zare dirutan;
Mentura txar gutiago dukezu, ephea laburrago delakotz.
SEMEAK: Hortarik ageri da probetxu hobeak
direla denbora gutiz abereak gizenarazten badira.
AITAK: Bay, bainan probetxu horiek ez-dituzu
atheratuko, artharik ematen ez-baduzu.
Hortakotzat, emazu bazka guti aldian, eta
maiz; ez-eman bethi jateko bera, alda zazu.
Frantzian, aziendei ematen diote belhar,
faruxa, trefla, luzerna, allibre, suge-ilhar, ilharxehe, zaldi-baba, lur-sagar, pastenagre, beterra-

ba, aza, gaiztaina, artho, olo, garagar, sekhale
eta bertze asko gauza; bakhotxak duenetik.
Bihi ematen abiatzen dira hastetik, eta geroago eta gehiago, azienda ongi gizendu arteo.
Bihiak egiten du gizenerat hobeki ezenetz belharrak; hunek egiten du gehiago haragirat.
Bihia ehorik ematen dute, nahastekatuz lursagar, pastenagre, beterraba, aza edo bertze
zerbaitekin, eta gatz liphar batez onthurik.
Azkenerat, irina ur ephelean orhaturik, ophilka ematen dute.
Edatekoa ere epheldurik, zahiarekin eta
garagar irinarekin ekhartzen dute egunean bietan. Guk eman dezakegu artho irina.
Batzuek edatekoa gutitzen dute emekiemeki.
Jan-bidea ttipitzen abiatzen bazayo aziendari,
ematen diote bazka ferde puxka bat, gatzarekin
eta minagre xorta batekin. Bainan hori aski ezbada, barur eginarazten diote.
Jatekoa egosirik ematen dute: berthute
gehiago du hala. Urde bati eman bazineza lursagar gordina, ez-laiteke hain laster gizent nola
egosiarekin, eta gehiago xahu zinezake.

Alemanian, Angelieterran eta Frantziako asko
tokitan ere, bazka ferdeak prentsarazten dituzte
aziendei jaterat eman aintzinean.
Hortarakotz, bazka ebakia ezartzen dute bokheter handi batean, sothoan edo bertze zenbait
toki freskotan. Gero urez estaltzen dute doydoyean.
Zenbait egunen buruan, bazka hori berotzen
eta hazten da.
Orduan atheratzen dute eta aziendei ematen.
Bainan, nola jan hori bakharrik emanez, hazkarregia bailitake, artetan lasto, xurikin, belhar
idor edo bertze zerbait ematen dute.
SEMEAK: Zertako prentsatzen da bazka?
AITAK: Hobe delakotz dudarik-gabe.
SEMEAK: Hobe balitz, hemen-ere egin laiteke.
AITAK: Ez-da errana, ene semea, hobe diren
gauza guziak egiten ditugula. Segur-ere da ezditugula egiten. Gauza jakina da hobe dela zuhur
izatea, barrayatu baino; langile, alfer baino;
laborantza arthatzea, ezenetz nolazbaitka erabiltzea. Bizkitartean, zenbatak ez-dira guthartean
barrayatu, alfer, laborari txar? Gure herrietan-

ere batzuek beren egitekoetan goiti hari dira,
beren lanari esker; bertze asko beheiti, beren
artha eskasez. Ez-dezazula uste izan Eskalherrian dela nihon den laborantzarik argituena:
lehenago-ere erran izan darotzut gosetea gindukeela, hemen baino bihi gehiago nihon ez-balitz
altxatzen.
SEMEAK: Sinhesten dut egia hori, ezen badira
guthartean onthasun ttipian, bertze batzuek
handian bezenbat bihi altxatzen dutenak.
AITAK: Bazka berotua hobe den bay edo ez,
gerorrek frogantza egin dezakegu.
Hala-nola bazkari on batean jateko gozoenak
gutiziatzen baikaitu, aziendak orobat hautatzen
dira bazka hobeenaz.
Eman dezoguten beraz faruxa berotua freskoaren aldean, eta dugun ikhus zeini lothuko
diren gogotikenik.
Erranen darotzut oraino ez-dutela toki guzietan belhar edo bazka ferdea bokheterean prentsatzen. Taulen gainean, urez bustirik, espalka
metatzen dute; eta berotu denean aziendei ematen diote.

SEMEAK: Uste nuke hola ez-dela hain ongi,
zeren belhar guzia ez-baita hain ongi berotzen.
Bainan, zertako da belhar berotua bertzea baino
hobea?
AITAK: Berotzeak ganbiatzen du hainitz.
Arno prentsatua hobea da ezenetz lakoko
arnoa. Azienden bazketan orobat gerthatzen da.
SEMEAK: Oray aditzen dut.
AITAK: Ez-da baitezpada gauza aditu beharra;
ikhus daitekeena da.
Bazka prentsatua emanez idi bati, hobeki
gizenduko da ezenetz freskoarekin. Hori begiz
ikhus daiteke.
Badira oraino bertze bi gauza:
Osagarritanago izanen da hola hazten den
azienda.
Eta ongarri hazkarragoa utziko du.
Beraz, oraidanik guk-ere bazken parte bat
beroarazi behar dugu.

XXXIII.
Azienda xuriez
AITAK: Egun azienda maithagarri batez aipha-

tuko dugu, erran nahi dut ardiaz.
SEMEAK: Ai aita, zenbat atseginekin entzunen
zaitudan! Aspaldian aditu nahia nintzen ardiaz
mintzatzen.
AITAK: Ederki, ene semea; ardia maithagarri
bezain ona da. Ez-naiz hartaz orai-arteo mintzatu, zeren azienda xuria ez-baita gorria bezain
guzizkoa laborarientzat. Alabainan beharrenari
nahi da bethi begiratu. Bizkitartean laborariak,
nihondik ahal balinbadu, ez-du ardirik gabe egon
behar.
Ardiak ez-du ongirik baizik egiten. Bildots,
esne, gasna, gazur, ile, arkin, zenbat gauza on!
Bertzalde, etxean bazka guti xahutzen du.
Jainkoak mendiari ematen dioen belharra ardiak
nonbait-han aski du.
Ez-dugu ordean guziek edo bordarik, edo arthaldearen erosteko ahalik. Enetzat bihotz-hausgarri da ikhustea asko laborari ardirik gabe txar-

ki bizitzen, izan letzazketelarik, berak nor balira,
ongi bizitzeko behar bezenbat.
Orok ez-dukete indar hura, bainan oro bermatzen balira, ez-duten askok bil lezakete.
Zenbat on ez-da galtzen bermatu eskasean?
SEMEAK: Bai, hala da, aita maitea; bainan
zenbatek oraino atheratzen ez-dute, artha eskasez, ardietarik athera dezaketen ona?
AITAK: Egia! semea; egia handia!
Hori-delakotz erranen darozkitzut bi hitz
labur solas horren gainean.
Ardiari ongi nahi da jarraiki. Artzain txarrak
ezarriko du laster arthaldea errekan. Beraz, nauzia ohartzen denean artzain nagia eta axolagutikoa duela, laster eman beza kanporat. Laburrenik eta hobeenik hori du.
Orhoit zaite, semea, ez-axola denari ez-duela
balio arrangurarik egitea.
Gaizkiak erranez ez-da egundaino nagirik
ernatu, ez-eta-ere axola-gaberik hanbat onthu.
Langile, zain hilekoak, lan guti eginen du, bainan ez-du landa xahutuko.

Artzain nagiak ephe laburrean ezarriko zaitu
arthalderik gabe. Ez beraz halakorik iduk zure
bordan.
Bordara zihoazinean, ezagutuko duzu ardiak
ikhusi gabe, zerika den zure artzaina. Askiko
duzu arditegiari eta bazterrei begia ematea.
Arditegiak nahi du izan maiz ihaurkin berria
eta idorra, zola zilhorik gabe eta ixuriarekin.
Artha horren eskasean, ardiak galtzen dira
hatzetarik, eta bertze asko gaitz ere biltzen
dituzte.
Azienda xurien adina hartzen da hortzetarik.
Bildotsei urthe buruan aldatzen zaizkote aintzineko bi hortzak; hemezortzi hilabethetan, horien
bi aldetarik bana; hiru urthe bethe orduko, ahoko
guziak aldatuak dira.
Ardiak sei zazpi urthetan, eta ahariak zazpi
zortzitan, ez-dira gehiago gizentzeko baizik on.
Antxuak ez-dira ernalarazi behar bi urthe betheak izan arteo; bertzela goizdanik ahultzen
dira. Muga gaixtoan direnean, nahi dira aharietarik urrundu; eta halarik ere gerthatzen balitz
ustekabez bakhar zenbait ernaltzera, ez-utz ume
haztera; hazaraz zazu halako bildotsa bertze ardi

bati; edo, ez-badaite, hil zazu amari utziko diozun baino lehen.
Ahariak ez-du ardirik jokhatu behar hiru urthe
bethe aintzinean, ahari txarra eginen da bertzela onaren gayetik.
Artzainak arthoski jarraiki behar du erditzekotan diren ardiei, eta antxuei bereziki.
Antxuek laguntza nahi dute eta beren bildotsekin lakhetarazi behar zayote, zeren ama
batzuek beren lehenbiziko umeak higuin izaten
baitituzte.
Bildotsen xikhiratzekotzat, denbora eder eta
eztia hautatzen da, zeren aire kolpe gordin bat
aski baita bildotsari herioaren emateko.
Xikhiratuak barnean idukitzen dira hiru edo
lau egunez; eta ilkhitzen direnean ere, aro ederrarekin.
Arthaldea ez-da goizean-goizik alhapidera
atheratu behar. Ihintz handiak luzara kalte egiten dio gizentzekotan ez-den ardiari.
Uria egin duenean ere, bego belharra idortzera aphur bat.
Ardiak uritez barnean idukitzen direnetan,
eman dakiokete behi bazka guzietarik.

SEMEAK: Zer! othe joa ere bai?
AITAK: Othe joa ere, ezen, ez-duzu ikhusi
ardiek berek larrean othe mokoak murrizten
dituztela?
Bainan hobeki egiteko, emozute othe joa bertzean egosixe ondoan. Hura hainitz on dute.
Arthalde guziak ez-dira mendian hazten. Etxe
ondoetan hazten diren ardiek lurrak borthizki
ontzen dituzte. Zenbait bederen iduki behar gintuzke guziek.
Udan, ardiak etzanarazten dira gauaz landetan eta laborantzetan.
SEMEAK: Eta ez-dute kalte?
AITAK: Angeletierran, uda eta negu, bethi
kanpoan daude ardiak. Eta bizkitartean lekhu
hekiek gureak baino hainitz gogorragoak dira.
Diote ere hango ardiek gureek baino ile gehiago
eta ederragoa dutela, zeren kanpoan egoten
diren.
Landetan etzanarazten diren ardiek lurrari on
handia dakharkete.
Hortarakotzat, sorhoetan edo landetan korralak egiten dira kheretaz; eta zortzi guziez, tokiz

aldatzen da korrala, sorho edo landa guzitik iragan arteo.
Laborantzan sartzerakoan, lurra iraultzen eta
arhatzen da lehenik; eta ardiak bertzetara khentzearekin, ematen da bigarren arhaldi bat, onkhailua lurrak hobeki begira dezantzat.
SEMEAK: Zer mugaz egiten da lan hori?
AITAK: Maihatzetik Umeru Sainduraino.
Maihatzean ere lagunetarik berezten dira
gizentzeko diren ardiak eta zikhiroak, eta aboztukotz gizenduak ditazke.
SEMEAK: Hemen udazkenean gizentzen dira
bada gehienak.
AITAK: Bai zeren ez-baitute izaten behar den
artha. Oro nahas-mahas uzten dituzte, gerthatzen dena gertha dadiela.
Eta bizkitartean ez-dute molde berean mantenatu behar gizentzekoek eta zaintzekoek.
Gizentzeko direnek goizetan-goizik nahi dute
izar ihintzean alhatu, bainan ez bertzeek; ezdute gerokotzat on.
Gizentekoek maiz edatea on dute, eta barnera erakharri behar dira bero handia sarthu aintzi-

nean. Arretsaldeko hiru orenetan atheratzen dira
berriz ilhundu den arteo.
Barnean ere bazka ematen zayote gatz liphar
batekin. Gogo hobearekin jaten dute orduan;
edaten ere dute gehiago eta arabera hartara
baliatzen.
Hiru hilabetheen buruan, saltzen dira; handik-harat galtzeko perilos dira.
Hola eginez, goizago gizentaraziko dituzu
ardiak eta probetxu hobea atheratuko duzu.
Neguan ere egin daiteke lan hori zikhiroen
gizentzeko, behiak bezala bazkatuz. Garastixago
da, bainan zikhirokia ere bai.
SEMEAK: Gaurko solas guziak ongi hartzen
ditut. Biskitartean ez-dut ongi ikhusten gauza
bat.
AITAK: Erran zazu zein den.
SEMEAK: Ez-dut ikhusten zertako izar ihintza
on duten gizentzeko ardiek, eta bertzeek kalte.
AITAK: Hau adi zazu ongi. Bizitako ardiak ezdu on gizenegi izatea; ez-du orduan ongi ematen. Izan bedi hazkar, bainan gizen ez.
Erran daiteke mehatuko dela; bai bainan
behin gizendu den ardia, meharazten baduzu,

behinere ez-da gehiago gizenduko behar bezala.

Bi buruetarik galtzea laiteke hori.

XXXIV.
Azienda beltzez
AITAK: Ene semea, hainitzetan erran izan
darotzut aziendak garbiki iduk detzatzun. Egun
adituko duzu garbitasuna nihon ez-dela hain premia nola xerria baithan.
SEMEAK: Ez luke bada hanbat iduri, xerriak
ezen lakhet du zikhinpean.
AITAK: Ez-derraizula, ene semea; xerriak zikhinetan atzematen ditu gauza onak; bainan
berak ez-du zikinean lakhet.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Laborantzako liburua - 6
  • Parts
  • Laborantzako liburua - 1
    Total number of words is 3785
    Total number of unique words is 1728
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 2
    Total number of words is 3787
    Total number of unique words is 1596
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 3
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1596
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 4
    Total number of words is 3624
    Total number of unique words is 1632
    26.1 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    42.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 5
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1669
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 6
    Total number of words is 3704
    Total number of unique words is 1787
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 7
    Total number of words is 3766
    Total number of unique words is 1577
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 8
    Total number of words is 312
    Total number of unique words is 210
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    53.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.