Laborantzako liburua - 3

Total number of words is 3778
Total number of unique words is 1596
29.0 of words are in the 2000 most common words
40.6 of words are in the 5000 most common words
47.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Orai nohakizu mintzatzera zolagunetako sorhoez. Zaude bethi erne.
Jendea bethi antzostuz dihoa: egun oroz
asmu berriak badira.
Guziak ez-dira on atheratzen; bainan zenbaitek laguntza handiak egiten darozkigute.
Orai arteo zolagunetan ez-ginduen lan handirik egiten. Erreka zenbait ongi edo gaizki.
Egungo egunean molde berri batez antolatzen dira zolaguneak.
Hori deitzen da drainatzapena.
SEMEAK: Izen hori ez-dut behinere aditu.
AITAK: Hemen berria bada-ere, ez-da guzietan orobat. Angeletierran, Belxikan, Alemanian
eta Frantzia guzian arrontua da.
Oraikoan erranen darotzut zertako drainatzen diren lurrak et[a] zer on ekhartzen duen;
bihar erranen dut nola drainatzen den.

Azaleko lurra hein batean harro dago berenez; azalpekoa tinko, harri xehatuz ez-bada
egina.
Gure tokietan, gehienetan bederen, azalpeko
lurra da buztina, edo laphitza.
Buztinak eta laphitzak ur guti uzten dute
jaustera berak baino beherago.
Beraz, uri-urak gelditzen dira bi lurren
artean; erran-nahi da azaleko lurraren eta azalpekoaren artean.
Holetan zolagune eta lekhu ordokietan, ixuririk ez-den lekkuetan, lurrak hezeegi daude.
Udan azalarteko ur hori usteltzen da. Horrengatik ikhusten dira errekak, phentze zoletan,
gorrituak.
Aziendek edaten badute holako uretik, berak
ere galtzen dira.
Nola bada nahi duzu ona izan dadien toki
hekietako bazka?
SEMEAK: Tzarra da-ere egiazki.
AITAK: Phentze horietako belharra ilhauna eta
tzarra bada, han eginen diren ogi, arthoak ezdira hobeak izanen.
SEMEAK: Ikhusia da.

AITAK: Premia da beraz ur galgarri haren
khentzea.
Errekek ez-dute ongi khentzen eta toki hainitz hartzen dute alferretan.
Drainadurak khentzen du hobekienik, eta
lurrari baliostasun handi bat ematen dio.

XVII.
Drainaduraz
SEMEAK: Bardadanik gogoeta nago zer izan
othe daitekeen drainadura. Lehiatua nago jakitera. Ez-da ezen gauza ttipia lur tzar batetarik ona
egitea.
AITAK: Bada zeri begiratu! zoletan atheratzen
dira errexkienik bazkak; eta laborari bazkarik ezduena segur da erromes izateaz.
Sorhoen agortzeko, egiten balira ixtun handiak, usu eta barna; egiten balira erreka hainitz,
zer lanak! eta zenbat lur galdurik!
Drainadura aldi bateko lana da, eta drainatzeko egiten diren errekak estaltzen ere dira.
Beraz urthe guziez berritzen dugun lana, alde
bat khentzen dugu drainatzeaz, eta lur galtzerik
ez-da.
Huna nola egiten den drainadura.
Lurrak non-ere baitu ixuria, eta han egiten da
erreka bat, erreka nausia deitzen dena

Haren bi aldetarik bertze erreka meharrago
batzuek ekhartzen dira ezkerretik eta eskuinetik,
urak erreka nausira biltzekotzat.
Erreka hekietan ezartzen dira drainak; lodiak,
erreka nausietan, meharrak, bertzeetan.
Drainak dira baxerazko tutu batzuek, muthurra batak bertzearen barnean sartzen dutenak.
Drain meharrak pia bat luze dira, eta besoa
bezain lodi. Ezartzen dira muthurrez muthur.
Badira bertze drain motx batzuek, lodiagoak,
eta deitzen dira muthurrekoak, zeren juntartetan
ezartzen diren, bertze drainak elkharri iratxikitzekotzat.
Erreka nausian ezartzen dira drain nausiak,
erran nahi da lodienak.
Drain meharrek ur soberakina ekhartzen
dute drain nausietara.
Erreka guziak lurrez bethetzen dira.
Urak bere baitharik jotzen du drainetara, eta
lurra idortzen da behar den heinean.
SEMEAK: Bainan ez-dut ikhusten zerk ematen
dioen urari joitea, eta ura nondik sartzen den
drainen barnera.

Ez-da bizkitartean aditzeko hanbat
gaitz. Drain lerroak aski usu ezarriak dira, eta
ondo hekietako ura juntartetarik barnera sartzen
zayote. Orduan, urrunago den ura zabalatzen
da, eta soberakin den guzia iragaiten da drainetarik.
SEMEAK: Orai aditzen dut ontsa, eta ez-da ere
ezagutzeko gaitz zer ona dathorren horretarik.
AITAK: Hortaz bertzalde, bada bat oraino, zeinari ez-baitzare ohartzen.
Hura da airetik heldu dena.
SEMEAK: Nola hori?
AITAK: Lehenago ere erran dudana, aireak on
handia egiten diote belhar eta arbola guziei.
Bada, drainak urez husten direnaren arabera,
airez bethetzen dira.
Gauza ezagutua da drainadurak lur hotza
berotzen duela, sanhotzen eta belharra lasterrago ekharrarazten.
SEMEAK: Eta, zeinen barna sarthu nahi dira
drainak luphean?
AITAK: Lurrak nolakoak diren... Ura azaletik
hurbil badago, ez-da barna sarthu behar.
AITAK:

Lurra hainitz urtsua delarik eta ondo handikoa, han barnaxeago sartzen dira, ura beherago
jausten delakotz.
Arrontean, drainak ehorzten dira pia bat-etaerdi edo bi pietan.
Gobernamenduak ezagutu du hain on handia
dakarkeela drainatzapenak, non lege berri bat
eman baitu haren fagoretan.
Legearen arabera, baldin ur ixurtzea egin
behar balitz hauzo baten lurretik, hauzoak ezin
debeka dezake, bidegabea ontzen diotelarik.
Hauzoa baliatu nahi bada bere lurrean egiten
dioten ur-ixuriaz, bertzeak ere ezin debeka dezake, gastuetan pharte hartzen dioelarik.
Konfardiak ere egin ditazke hauzoen artean
lur aralde baten drainatzeko, aziendentzat egiten den bezala.
Baldin norbaitek drainadura batean bidegaberik egiten badu gaixtakeriaz, izanen du hilabethe batetik urthe batetaraino presondegi;
pagatu beharko ditu bidegabea eta amanda bat.
Drainadurako ura trabatzea aski da, pagatzeko gutienik 50 libera amanda.

SEMEAK: Ageri da horietarik gobernamenduak
zenbat prezatzen duen drainatzapena.
AITAK: Bai, eta hori aski ez-den, pagatzen ditu
oraino ingiรฑadoreak, drainatzaileei irakhastekotzat nola egin behar duten beren lana.
Drainak ere badira, ahalik merkeenik eginak,
Bayonan, Maulen eta bertze zeinbait tokitan.
SEMEAK: Noiz behar da drainatu?
AITAK: Noiz-nahi. Neguan da gisenik.
Drainatzen dira pentzeak eta landak ere.
Diote hamabi erregu ogi ematen dituen landak, emanen dituela hamazazpi, drainatua izan
den ondoan.
Diote ere drainatzeko gastuak estaltzen direla bi urthez biltzen diren bihi goitiez.
SEMEAK: Ederra da hori, eta uste izateko da
hemen ere, bere ona-gatik laboraria emekiemeki drainatzen abiatuko dela.

XVIII.
Belharrez
AITAK: Ez-da aski belharra izatea; belhar ona

behar da.
Belhar usaindu, edo erdi ustelak, hobeak dira
ongarrirako ezenetz azienda bazkatzeko.
Halakoak azienden galgarri dira.
Urak jorik, herrautsarekin gelditu den belharretik begira zatzu zure abereak. Osasuna gal
lezakete, eta hobeki atherako zare, gutiago
bazka emanik ere, garbitik emanez.
Belhar ephaiteko arorik hobeena da lore bethean, hazia egin aintzinean.
Zohitzera uzten bada hazia, belharrak galtzen du bere indarraren erdia.
SEMEAK: Erne egoteko da beraz belhartzetan.
AITAK: Bai, eta nihork uste duen baino erneago.
SEMEAK: Etzait bada iduritzen hanbat errannahi duela.
AITAK: Zorokeria! ez-othe da bada ageri den
gauza haziak, onthu denean, belharrari khendu

dioela bere gozorik hobeena? Ogi zohiaren lastoa, ala ogi burutu-gabearena othe laizteke
goriago bazkatzat? artho kapetatzen dena, ala
artho zohituaren khuzkurra laizteke hobeago?
SEMEAK: Hala da egiazki: ez-nintzen ohartzen.
Orai ezagutzen dut zenbat dihoan, eta sinhesten
dut ongi lorean ebaki nahi dela belharra. Ez-da
hori gauza itsua.
AITAK: Ez, ene semea, ez-da hori ez gauza
itsua, ez eikikoa, ez naskikoa. Askotan, bero
gaitz batek iraganarazten du kenka gaixtoan den
belharra, eta bere baliotik hainitz khentzen dio.
Belharrak nahi du ongi idortu.
Idortzean, ibiliago eta hobeago.
Iguzki bero batek harrapatzen badu belharra,
idurri du batzuetan idorra, hala ez-delarik oraino.
Sartzen bada barnerat, itxurak enganaturik,
belhartegian bihurtzen da, berotasuna hartzen
du eta gozoa galtzen. Zenbait aldiz ere, ikhusi
izatu da su hartzen eta etxeak erretzen.
Behinere gerthatzen bazare belharra hezeegirik sartzera, uri beldurrez edo bertzela, xuhurra baduzu ez-duzu hala utziko; atherako duzu
aphur bat ondoko egunetan.

Artha horren eskasez, hainitz gal dezakezu.
SEMEAK: Ongi hartzen dut hori: ikhusten dut
ez-dela zuhurtzia barnean idukitzea idorra ezden belharra, zeren hutsalduko baita segurki,
eta etxea erreko baitu menturaz. Sinhesten ere
dut asko etxe, nola ez-dakitelarik erre direnak,
belhar berotutik egin izan direla.
Bainan aro onik ez-badu egiten belharra kanporat emateko, zer egin?
AITAK: Begiratuko diozu maiz, eta ohartzen
zarenean berotzen hari dela, barnean berean
harrotuko duzu arras hoztu den arteo. Hori bera
aski da.
SEMEAK: Ederki, horren gainean argitua naiz.
Bainan badut arrangura bat oraino.
AITAK: Zein hura?
SEMEAK: Aixtian erran duzuna, belharra xutik
ez-da utzi behar zohitu den arteo. Bizkitartean
ebakitzekotzat aro ona behar laitekeenean, gertha daite orobat aro tzarra. Deus ez-dut erraiten
uri baten gatik, iguzki ederra ethor daite. Bainan
urite jarraiki bat heldu denean?
AITAK: Ikhusten baduzu belharra iragaiten
hari dela, edo basurek jotzeko heinean dela, ez-

da gogoetaka ez-eta ere dilindaka egoterik:
ebaki zazu laster belharra eta khen zazu uraren
menetik.
Horren gainean erranen darotzut ez-dakikezun gauza bat.
Badira tokiak, hala nola Lorrena, zeinetan
belharrak iguzkiztatu-gabe idorrarazten baitituzte.
Urite handienarekin idor daite belharra.
SEMEAK: Harritzen naiz.
AITAK: Etzare hola izan behar. Orai artean
ikhusi ez-ditutzun gauza guziek harritzen zaituzte. Egungo-egunean non-nahi bada hori baino
gauza harrigarriagorik. Hori ez-da asmu berri
bat; zaharkitua da erabiltzen den tokietan.
Urite denean, ebakitzen dute belharra zohitzerat utzi-gabe.
Biharamunean, edo hiru, lau egunen buruan,
metatzen dute ather-arte batez. Uria gelditzen
ez-bada, baderamate beren lana aintzina.
Meta handiago eta hobeago. Balinbada hogoi
edo berrogoi orga belhar, hobe oraino.
Meta ongi antolatzen dute espalka eta zaphatuz; gauza premia da.

Belhar meta berotuko da goitxago edo berantxago, nolako trenpua duen.
SEMEAK: Bainan berotzeak su emanen dio.
AITAK: Ez, frogantzak eginak dira.
Iduri du, su lotzekotz, belharra izan behar
dela barnean, lekhu agorrean. Kanpoko meta
haizeak eiki begiratzen du.
Erran den belhar meta, batzuetan laugarren
eguneko, bertze batzuez hainitzez geroago,
berotuko da hainbertze, non eskuak meta barnean ezin iharduki baitezake.
Orduan meta barrayatuko da, atheri delarik
ahal bada.
Bustiak diren aldeak laster idortzen dira, eta
belharra sartzen da barnera.
Ez-aski berotu izanez, ez-bada idorra, metatzen da berriz, biharamunean sartzeko, edo
geroago, bi aldi horiek aski ez-baditu.
SEMEAK: Beldur naiz ez-den errex ezagutzea
noiz den ethorria metaren barrayatzeko ordua.
AITAK: Ez-da hain gaitz ezagutzea noiz den
hain bero non eskuak ez-baitezake jasan.
Beldurrago izateko da xuriaren.
Xuria deitzen dute zurmindura mota bat.

Eskua metaren barnean sartzen denean,
heya beroa denetz ikhustekotzat, athera behar
da belhar izpi bat ahalik urrunenetik; eta xuria
abiatua bada, berehala barrayatzen da meta,
haizea ematekotzat.
Bere berotasunaz beraz holetan idorrarazten
den belharra, ez-da bertze bat bezain ederra
begira; uherrago da; bainan gutienetik bertzea
bezain ona da, eta hobea ere, ontsa atzemana
denean.
Frogantza egina izan da abereei emanez bi
belharrak aldean, eta ikhusiak izan dira uherraz
hautatzen.
Lorrenako belharrak hola idortzen dira, etaez gure tokietan bezala.
Egun hautan erran dudana, aberetegiko
hatzak ez-du belhartegian sarthu behar.
Hortaz ere askok ez-dute aski arrangura. Eta
bizkitartean, belhar khutsatua baino, aziendek
lastoa ere hobe lukete.

XIX.
Ogarriaren premiatasunaz
AITAK: Egun aiphatuko dugu ongarriaz.
SEMEAK: Bai, othoi; ezen aditzea dut ez-dela
deus ere hobeagorik lurrentzat.
AITAK: Ai! ene semea, diozu hobeagorik!...
errazu ongarria hain premia zayoela lurrari nola
guri arthoa edo ogia.
Badelarik bertze janhari asko, bat ez-da laborearen orde jar daitekeenik.
Lurrarentzat ere deusik ez-da ongarriaren
orde ezar daitekeenik.
Emanik ere gisu, igeltsu, merla eta ehun bertze gauza; ongarririk ematen ez-bazayo, lurrak
laster eginen du ukho.
Erran dut bazka egitera hari behar dugula,
bazkatik heldu baita ongarria.
Abere ongi haziak ematen du ongarri hainitz.
Barnean haziak, larrean dabilanak baino
gehiago.
Gure onak ongarritik ethorri behar du; eta
ongarri egiteko, on dira lurrak ekhartzen dituen

gauza guziak. Belhar edo animale, oro usteltzen
eta ongarritzen dira.
Bada asko ongarri mota.
SEMEAK: Nik ez-dut hanbat ikhusten! Samatsa
eta arkhin guti bat; zer da bertzerik?
AITAK: Erraiteaz bertzerik ez-dela gure herrietan, ez gaituzu laudatzen.
Horrek erran nahi du ez-garela erne gure
onaren biltzera, eta bat baino gehiago galtzerat
uzten dugula.
Ihaurkin guti den tokietan, nekhazalea erneago da: alde orotara begira dago nondik atzemanen duen zerbait lurren ontzekotzat.
Frantziako zelhai ederretan ez-da, ez hiratze,
ez eta othe ondo bakhar bat.
SEMEAK: Ai! ai! nola egiten dute ongarria?
AITAK: Egiten dute guk baino gehiago eta
hobeagoa, eta biltzen dituzte guk ez-bezalako
bihi-aldeak.
Eskaldunak iduri du onthasun soberaz dagoela; beren baitharik heldu diren onez nardaturik,
hekietarik bazterrerat uzten duela, sobera balu
bezala.

Zoroak! errekara botatzen dute abere eritasunez hil dena. Ez-dakite hortarik heldu direla
min gaixtoak! ez-dakite hobe dela lurrean ehorztea lurren onkhailurik handiena!
Ene semea, etzaitezela izan axola-gabea ongarriaren gainean, ezen ongarri duenak altxatuko
du bihi.
Abereak larrera sobera ibiliz, galtzen dugu
ongarri hainitz.
Maiz eta ardura abereak erdigoseak dagode
alhapidetan, eta gero txarrak heldu dira.
Bertzalde, larretako alhapideak baitezpadakoak balinbalira, zertan laiteke Frantziako eta
Angeletierrako nekhazalea? Han laborantza
gehienek eta aberatsenek larrerik ez-dute. Toki
hekietan iraganen duzu hamar eta-hogoi lekoa
bide, nahiz alde batera, nahiz bertzera, golde bat
larre ikhusi gabetarik.
Guri dihoakigu beraz hango nekhazaleek
bezala egitea.
Holetan abereak barnean hazi behar ditugu.
SEMEAK: Bai, bainan non da bazka?
AITAK: Ai! ene semea, nago heyan buru gogorra duzunetz. Ez-othe darotzut iadanik aski erran

sorho berriak egin behar direla, eta zaharrak
onthu.
Egin detzagun phentzeak gure laborantzetan; herts detzagun gure larre hobeenak eta han
egin detzagun laborantzak.
SEMEAK: Diru ordean behar da hortakotzat.
AITAK: Hala da hein batean.
Nik ez-darotzut erran berehala hersteko eta
lantzeko larreak.
Nori-berari zayo bere indarren neurtzea et[a]
araberara lanak egitea.
Ez-da hain etxeko jaun ttipirik zeinak ez-baitezake herts urthe batez larre phuska bat.
Bertze urthean lantzen du, osoa ez-bada,
erdia.
Hunela eginez, urthe gutirik barnean, Eskalherri guzia denetik bertze bat egin laiteke.
Angelesek gure abere buru batentzat, badituzte hamar.
Nola egin dute?
Behintzat, lanthu dituzte beren larreak; eta
gero lurrik txarrenak estali igeltsuz eta merlaz.
Orduan hobeenak sorho eta laborantza egin
dituzte.

Txarrenak, treflaz, luzernaz eta bertze belharrez erain ondoan, nahi duten azienda hazten
dute.

XX.
Ongarri motez
AITAK: Eskaldunek, aztura zahar baten arabera, egiten dute samatsa.
Hori ongi delarik, ez-da aski.
Egin dezakete oraino egiten duten baino
ongarri gehiago, eta hobeagorik.
Ongarri mota bat baino gehiago bada.
SEMEAK: Zoin dira hekiek?
AITAK: Jende ongarria, guzietarik hobeena,
eta guzia galtzerat uzten dena;
Samats urina eta gernua;
Urde ongarria;
Zaldi ongarria;
Arkhina;
Xori eta oila ongarria;
Zokhoetan eta bazterretan ustelkin guziak,
metatu gabez galtzerat uzten direnak.
Xitxuriez aintzinean mintzatu naiz, bas-urez
ere bai. Geroxago aiphatuko ditut gisua eta igeltsua.

Badira oraino saltzeko bertze ongarri mota
batzu eginartekoak edo artifizialak deitzen direnak. Bainan ez-dut hekietaz aiphu handirik eginen, zeren Eskal-kerrian, erosi gabe, egin baititake behar den ongarri guzia. Eta halakoak
Bayonan eta bertze hirietan dira saltzeko.
SEMEAK: Ez othe dira onak?
AITAK: Batzuek diote bayetz eta bertzeek
ezetz. Nik ez-dut frogatu.
SEMEAK: Zertako bada hori?
AITAK: Ene semea, nik sinheste ttipia dut
hekietan: beldur naiz enganatua izateko.
Bertzalde oraino diru behar da hekietarik
erostekotzat: nik ez-dut soberarik.
Eta nork-berak, bere eskuz egin ahal dezakeena, premia da egin dezan erostera goangabe.
Laborari onak egiten du bethi ongarria nasai;
hartarako bideak hartzen ditu.
Laborari txarra eta alferra ez-da ongarriz
gainditua; maizenean bere lurrak ezin estal
detzazke.
Halakoa ikhusten da galdeka; bethi zerbaiten
eskasean da; hauzoan ditu tresna beharrenak;

bethi arrangura da ezin helduz bere lanetara.
Hura segur izanen da erromes.
SEMEAK: Ez-othe da bada zilhegi eskas eta
behar den gauza hauzoari galdegitea.
AITAK: Ez-dut hori erraiten, ene semea. Nik
diodana da, laborari bakhotxak izan behar dituela bere tresnak. Zure goldea hausten baduzu
iraulden hari zarelarik, hauzoak gogotik emanen
darotzu berea lanaren akhabatzeko. Gogo gaixtoz eman baleza, bera ez laiteke hanbateko gizona.
Bainan goldea hautsi neguan, ogi-egitetan,
eta berritu ez-baduzu artho-egitetako, horrek
erran-nahi du gizon ez-axola zarela.
Nor da ez-axola gauza batetako, segur da ezaxola dela hainitzetako.
Halakoak ez-du onthasun erosteko lanik, bizirik-ere berrehun urthe.
Gizon behar guziak ez-dira baitezpada alferrak eta axolagabeak. Enultasun eta tontotasuna
gaitz gaixtoak dira etxean, eta hainitz jasanarazten diote laborariari.
Gizon bat ikhusten baduzu xuhurra, ostatuetarik urrun dagoena, bethi bere lanetan, eta

halarik ere bethi erromes, harek badu nonbait
hutsa. Harek ez-daki edo lanean, edo lanaren
baliarazten.
Bere egitekoetan gaizki dohana begira bedi
ongi-dohanari; segi betza haren erran onak,
nahiago ez-badu buru-gaixtokeriaz errekan gelditu.
Ez-da onthasuna bera heldu; lan ongi eginak
dakharke.
SEMEAK: Hori da gauza garbia. Eta orai, ene
aita maitea, ongarriez mintzo garenaz geroztik,
azpira ala gainera da hobe emanik?
AITAK: Gehienetan azpira, zeren iguzkiak eta
haizeak ez-baitiote hala indarrik gutituko.
Agerian dagoen ongarriak hainitz galtzen du;
hutsaltzen da.
Bertzalde, ongarria azpira emanez, lurra
harroago idukiko du, eta hainitz erran-nahi du
harro egote horrek.
Gure tokietan, ogia phuska bat handitu
denean, gainetik ematen diote ongarria.
Ongi egitekotz, larrienetik azpira behar luke
eraiterakoan, et[a] xehea geroago gainetik.
SEMEAK: Ederra laiteke, ahala balitz.

AITAK: Erran dut aintzinean ez-dugula ongarririk aski egiten; galtzerat-ere hainitz phuska
uzten dugula.
Izan gaitezen garen orai arteo baino atzarriagoak; har detzagun bazka biltzeko moldeak;
orduan badukegu azienda eta ongarri aski.
Bizkitartean, erran dudanean ongarria azpira
eman behar dela, ez-dut erran ehortzi behar
dela lurrean barna.
Belharraren erroetara heltzen ez-den ongarria, pharte on bat galdua da. Erroak joko dituen
bezala ezar zazu.
Lurrak barna irauli behar du, eta irauli aintzinean hedatzen den ongarritik pharte bat barnegi sartzen da.
Nik nahi nuke irauli ondoan, eta mokhorra jo
aintzinean, ezarri ongarria. Hola neurri on bat
har laite.
SEMEAK: Ez-da ordean lana hain errexa.
AITAK: Ene semea, etzaitezela errexketa ibil;
ibil zaite onketa.
Ongarriak ez-du izan behar ez-barnegi, ezkanpotik eraintzetan. Belharraren erroetara
egon behar du, aixtian erran dudan bezala.

Laborariak hortarik ezagutuko du zer neurritan
sarthu nahi den ongarria.
Akhabatzerakoan, mintzatuko natzaitzu
ongarri berdeez.
Toki batzuetan suge-ilharra edo artho beltza,
Frantsesek sarrasin deitzen dutena, eraiten dute
ogi-ondoan; bertze batzuetan, sekhalea, baba
edo bertzerik oraino.
Loratzen direnean belhar horiek, ehorzten
dituzte, lurra irauliz; eta gero hekien gainera
eraiten dute arthoa edo bertze zerbait.
Holetan lurra ontzen da, harroago dago eta
ez-da behar hainbertze ongarri.
SEMEAK: Etzait iduri lurra hanbat ontzen dela
berari khendua berari emanez! Ehun libera
khendu, ehun libera bihurtu, kito da hori!
AITAK: Ene haurra, etzinen hola mintzatuko
baldin aintzineko erranak burutan hartu izan
bazintu.
Erran izan darotzut lurreko gozoek baino
airekoek gehiago ematen diotela belharrei.
Horren frogak ere eman darozkitzut.

Ehortziko duzun belharra airetik aberastu da
gekienik. Beraz, hura lurrari ematen diozunean,
lurra irabazitan gelditzen da.!
Lurrak eman du bat eta hartzen ditu hiru: ezda hori kito gelditzea, baizik-ere bi herenez
ontzea. Iratzea bera bakharrik ezar bazineza ere,
on handi bat egin zinezake.
SEMEAK: Hala da! aithortzen dut. Barkha diezadazu, aita maitea: gazte eta ahanzkor naiz
oraino. Ene ahal guziaz eginen dut zure solas
zuhurrez baliatzera.

XXI.
Samatsaz
SEMEAK: Nola egin behar da samatsa?
AITAK: Samatsak ez-du barnean edo aldaite-

gietan egin nahi.
Barnetan xuria edo zurmindura hartzen du,
eta hori ez-da seinale ona.
Samatsaren lekhua behar da izan ixuri guti
batekin; ondoa buztin joaz egina, lurrak ezdezan edan samatsaren urina edo gozoa.
Hori gauza aphurra idurituko zaitzu menturaz: bainan galdua galdu da; eta artha puxka
baten bidez begira daitena, ez-da galtzera utzi
behar.
Abere azpiak atheratzen dira zortzi guziez,
neguan; lau egunetarik, udan; eta metatzen da
aldian aldikoa samats-tokian.
Meta hura lau edo bortz pia gora denean, gainera ematen zayo lehenik lur phuska bat, eta
gero igeltsu gordina herrausturik, erdian gorenik
den bezala eta ixuria bazterretara.

Lurrak eta igeltsuak kanporat eginarazten
diote uriari; barnean begiratzen dute hatsa eta
berotasuna, eta berak ere onkhailu bilhakatzen
dira.
Samatsa egin den ondoan, inguru guzian egiten zayo erreka bat.
Errekako lurra altxatzen da kanpo aldera,
basa-urari traba egitekotzat, eta ahal bezain guti
sar dadien errekan.
Errekak zilho batera eramaten du samatsaren urina.
Zilho haren barnea egina izan behar da buztin joaz; hobeki daite egitea mortero segurez,
uria gal ez-dadientzat.
Zilhoa hesiz inguratzen da eta estaltzen mandio bat bezala edo teilaz, zeren estalia ez-balitz
uriak ahul bailezake urina.
Urin hura nihon den hobeena da sorhoentzat,
ogientzat eta bertze uzta guzientzat. Landetara
eramaten da gupheletan. Hobeki xehatuko darotzut hori gernu-ongarriaz mintzatzean.
Samatsa, bere tokian, hiru hilabethez ontzen
hari da, egina balinbada erran den bezala.
Handik harat galduz dihoa.

Ordu du beraz urratzeko eta landei emateko.
Oraiko samats moldetan, laborariak hedatzen du ihaurkina bere athe aintzinean; gainetik
ematen dio ongarri phuska bat; metatzen du
ustelduxe denean. Samats horrek bertzeak
baino luzezago egon behar du egiten, hotzagoa
delakotz. Ez-da hurbiltzeko bertzea bezain ona.
SEMEAK: Horrek ez-du erran beharrik, aski
ongi ageri da.
Zergatik bada nahiago dute egin samats
hotza eta-ez beroa?
AITAK: Hori heldu da bi gauzetarik, eta bi txarretarik:
Behinik-behin, laborariak nagikeriaz uzten
ditu abere azpiak, aski maiz atheratu gabe. Ezaxolakeriaz uzten ditu idiak eta behiak zikhinpean; hekien iphurdi mazela gorotzez betheek
erraiten dute goraki zer nausi ahalkegabeenak
diren.
Zer gerthatzen da orduan? Abere azpirik ezizanez hurbiltzeko-ere aski, ihaurkina ustelarazten dute ahal bezala eta ongarri hotza egiten
dute.

Bigarren gauza ez-da hain itsusia, bainan ezda hobea.
Ene bethiko errana da, abeeak usuegi erabiltzen ditugula larrean.
Har detzagun etxean hazteko bideak, eta ezdugu izanen ihaurkin soberakinik.
Zerorrek ikhusten duzu korraletan hedatzen
den ihaurkinak ez-dezakeela izan indar handi
bat. Zikhinez inguratzen duzu zure etxea, eta ezda errana ez-duzula errearaziko. Hori da behin
baino gehiagotan ikhusia izan dena.
Nik etxe aintzinak galtzadatuak eta garbi
nahi nituzke ikhusi.
Xahu-ahala ikhaurkin duten laborariek ontsa
egiten dute soberakina hedatzea intha-artetan,
ez-etxe aintzinetan.
Inthartean hedaturikako ihaurkinak hartzen
ditu lur ustelak.
Ongi lurrez bethe eta phorrokatu denean,
aldaratzen da bazterrerat, hobeki ustel dadientzat.
Mahasti, sagardi eta landek ere on dute onkhailu hori.

SEMEAK: Ene aita maitea, hainitz ongi hartzen
ditut gaurko zure erranak. Begien bixtako gauza
da ongarri onak duela ondorio ona. Ezin ukhatua
da gure samatsak, samats txarrak direla. Detzagun egin orai arteo baino hobeak. Ikhusten ere
dut hortarik bertze on bat: abereen garbitasuna.
Garbiki atxikiz legunagoak eta ederragoak izanen ditugu. Aberetegi usaindu eta usteldu
batzuetan, ez-dute deus onik ere egiten eta
gutien ustean gaitzak eramaten ditu.

XXII.
Samats lasteraz
SEMEAK: Egun haukietarik batez gure hauzo-

ko etxetiarrak ongarriztatu behar zukeen bere
arthoa; bainan udazkenean eritasunez galdu
zituen bere aziendak. Zer gerthatu da orai? Bortxatua izan da landari ematea samats berria,
erdi usteldua baizik etzena.
AITAK: Bai eta guti baliatuko da arthoa, eta
landan harra ez-da eskaz izanen.
SEMEAK: Bizkitartean, huts hori etzen haren
ez-axolatasunetik heldu.
AITAK: Nahi dut: bainan gizona estraputan
gerthatzen denean, egin-ahalaz bermatu behar
da atheka txarretik ilkhitzera. Lurrera erortzen
denak xutitzera egin beza, eta ez-geldi errara,
norbaitek altxatuko duelakoan.
SEMEAK: Zer egin zezakeen bada gizagaizoak?
AITAK: Ikhusteko zuen ongarririk-gabe gelditzera zihoala; hala etzela ongi atherako. Galdu
izan zituen abereen ordainak lehen-bai-lehen

eskuratu behar zituen; eta, arte hartan, luhumendak eta inthartetako ihaurkin ustelak xuxendu. Luhumenda hainitzek eta gisu phuska batek
estaliko zioeten hobeki ongarri eskasa ezenetz
samats usteldu-gabeak:
Ez-da horri ohartu ez-eta-ere nausia: hanbat
gaixtoago!
Bizkitartean aditurik ere aski bazuten: neronek erran izan diotet, eta buru-gogorrarena egin
dute. Ez-dute ongi hartzen bertzeen erranik.
Ene semea, nori berari egiten dio bidegabe
buru-gaixtokeriak.
Buru gaixtoa duenak adiskide on guti izanen
du, zeren halakoekin ihardukiz makhur-biderik
baizen ez baita.
Ez-dezazula egin hekiek bezala; etzare ongi
atherako.
SEMEAK: Sinhesten dut hori, aita; gizon jakinekin eta prestuekin ihardukiz ez-da deusere
galtzen. Halakoen adiskidetasunak onik baizen
ez-dakharke.
Ez-dut urrikari gure hauzoa berak egin duenaz geroztik hutsa.

AITAK: Etzare ongi mintzo, ene semea; gizon
beharra bethi urrikalgarri da. Jainkoak ez-du
lagunduko bihotz gogorra dagokana.
Bainan urrunduak gare gure solasetik. Ezdarotzut erran oraino nola egin daitekeen
samats lasterra, beharra den orduan.
Ehun laurden uretan urtharazten duzu libera
bat menaslora berde.
SEMEAK: Nola galdatu behar da hori potikarietan edo drogistetan?
AITAK: Errekitu hori deitzen da frantsesez sulfate de fer.
Ur hartaz bustitzen dira abere azpiak, mehemehea hedatzen diren arabera samats-tokian.
Gainera ematen da hiratze, ithur-urez bustia.
Hiratzea estaltzen da berriz abere azpikoaz,
zeinari ematen baitzayo, lehen erran den bezala,
menaslora-uretik; eta hola-hola, hiratzea eta
ongarria aldizkatuz, egiten da samatsa.
Gero gaineko azala egiten da lurrez eta igeltsuz bertze samatsari bezala.
Samats hau berotzen da laster; menaslorak
indar ematen dio, eta landara eramateko on
daite hamabortz egunen buruko.

SEMEAK: Bainan ez-duzu erran zenbat hiratze
behar den abere azpi arauka.
AITAK: Ongarri angelatara batentzat bederatzi hiratze angelatara, erran-nahi baita batentzat
bederatzi.
SEMEAK: Eta hiratzerik ez-bada?
AITAK: Othe xehe, artho khuzkur, belhar,
lasto, phorroska guziak on dira.
Egiten da orobat ongarri lasterra gisu berriarekin, menaslora uraren orde ezarririk, eta gero
guzia urez hezaturik.
Holako orduan gisua erabil daiteke ongarriarekin nahaste, ez ordean bertzela.
Ongarriari gisua ematea ez-da zuhurtzia,
zeren ahularazten baitu, lasterregi ernaraziz, eta
indarra aireari emanez.
Ongarri hotzean bakharrik ezar daite gisu liphar bat. Ongarri onean ez.
Ongarri onak astiz berotu nahi du.
SEMEAK: Ez-dut bada nik sinheste handi bat
ongarri lasterrean. Eta zuk askotan erran darotazu ongarri ona egin behar dela.
AITAK: Segurki-ere, ongarri beroa egin behar
da ahalaren neurrian.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Laborantzako liburua - 4
  • Parts
  • Laborantzako liburua - 1
    Total number of words is 3785
    Total number of unique words is 1728
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 2
    Total number of words is 3787
    Total number of unique words is 1596
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 3
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1596
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 4
    Total number of words is 3624
    Total number of unique words is 1632
    26.1 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    42.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 5
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1669
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 6
    Total number of words is 3704
    Total number of unique words is 1787
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 7
    Total number of words is 3766
    Total number of unique words is 1577
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Laborantzako liburua - 8
    Total number of words is 312
    Total number of unique words is 210
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    53.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.