Kristau dotrina-II - 40

esaten dituan hitzakin, egiten edo osatzen du Sakramentua: Sazerdoteak bada gantxitzen edo unjitzen du
eria edo gaixoa bere sentiduetan; begietan, belarrietan, sudurrean, ezpañatan, eskuetan, eta oñetan. Eta
orduan bertan orazio eginaz esaten du «Unzio santu
onegatik, eta bere miserikordia guztiz errukitzalleagatik barkatu degizula Jaungoikoak begiakin egin dituzun pekatu guziak»: eta orrela egiten du, eta esaten
du beste sentiduetan.
G. Nork disponitu edo ordenatu zuen Olio Santuarekin ematen dan Sakramentu ori? E. Jesu-Kristo gure
Jaunak.
G. Eta nork erakutsi zuen Sakramentu ori noiz, eta
nola eman, eta zertako dan? E. Apostoluak mundu
guzian erakutsi zuen: eta ordutik Eliza guzian ala
usatu da. Baña Santiago Apostoluak Kristauai egin
zien, eta Eskritura Santuan dagoan karta preziatu
batean erakutsi zuen zeoro ori guzia. Eta dio onela:

zuetatik bat gaxotzen bada, Elizako Sazerdoteai deitu
begie, Jaungoikoari orazio egin degioben, Oleoarekin
Jaunaren izenean gantxituaz, eta fedearekin egiten
dan orazioak eria sendatuko du: Jaunak alibiatuko du,
eta pekaturik badu barkatuko zaizka. (Jacobi V.) Eta
Sakramentu onen antz edo figura bat lenago ikusi zan,
Jesu-Kristoren ordenaz, eta bera bizi zala, Apostoluak
egin zuen misio batean. Bada San Markos Ebanjelistak
(613) dio, ze, orduan mirari andiak Apostoluak egin
zituela: eta olioaz gaixo edo eriak gantxitu, eta sendatu zituela.
G. Eta zergatik deitzen zaio Sakramentu oni Extre-

ma-unzioa edo azkeneko oleadura? E. Zergatik da
Kristauak errezibitzen dituan Unzio edo oleazioetatik
azkenekoa. 1. Artzen du Bateo santuan. 2. Konfirmazioan. 3. Sazerdoteak, Obispo Jaunak, eta baita Erregeak ere eren konsagrazioetan, eta azkenekoa kristau
guziok artzen degu, peligrozko gaitza edo eritasuna
datorkigunean.
G. Nolako olioarekin egiten da azkeneko oleazioa?
E. Obispo Jaunak Ostegun Santuz urteoro konsagra-

tzen duen olibazko olioarekin: eta ezta besterekin edo
konsagratu bagearekin egin bear.

G. Eta olioak zer aditzera ematen du? E. Olioak bir-

tute andiak ditu. Olioak serbitzen du argitzeko: zauriak sendatzeko: eriak konfortatzeko, eta baita sustentatzeko. Eta efekto oriek Extrema-unzioak egiten
dituala kristauaren animetan, eta gorputzetan aditzera ematen du.
G. Nori dagokio olio santuaren Sakramentu au

ematea edo administratzea? E. Parrokia bakoitzeko
Bikario edo Erretore edo kura jaunari: eta aren baimenaz edo estutasunean edozein Sazerdoteri.
G. Nori eman bear zaio Olio santua? E. Peligrozko

gaitzarekin edo eritasunarekin dagoan Kristau pekatariari: eta ala, etzaie eman bear gaixotu bage gerrara
dijoazenai: itxasoan ondatzeko, eta itorik illtzeko peligroan daudenai: eta justiziak illeragiten dituanai:
bada oriek eztira gaixoak edo eriak. Eta orobat etzaio
eman bear, iñoiz pekaturik batere egin eztuen aur inozenteai: ez eta zenzurik edo juiziorik batere iñoiz izan
eztuenai: baña bai arrazoiaren argira etorri diran aurtxoai: eta baita lenago juizioarekin bizi izan, eta gero
zoratu diranai ere, lenago Kristau gisa bizi izan baziran: eta ezta iñor gaiztotzat eduki bear, prueba zierturik aren kontra eztagoanean.

G. Noiz eman bear zaio Olio santu eri dagoanari?
E. Illzeko peligroan dagoanean: baña ezta etxoron

bear txit etxirik egotera: eta are gutxiago azkeneko
arnasetan edo agonian olio santua ematera. Egia da,
lenago ezin eman izan bazaio, orduan ere eman bear
zaiola: baña olio santuaren probetxu guziak ezin errezibituko ditu naiz animerako, naiz gorputzerako, bere
buruaz, au da, adimentuaz, eta borondateaz ondo
baliatzeko gai ezpadago, eta ezta osasunik ere, gorputza illik badago, eta milagro bage ezin sendatu
baditeke: bada olio santuak gorputzari osasuna emateko birtutea dauka, ez bakarrik animarako konbeni
zaionean, baita ere, milagro bage gorputza alibiatzeko edo alibioa errezibitzeko gai dagoan artean: eta
ala, askotan ikusi da, olio santuarekin gaixoak bereala alaitzea, esforzatzea, obera ematea, eta gero sendatzea. Eta ortik kontu atera dezakezue, zein itxumen, eta erakeri aundia dan, olio santua muga onean
errezibitzeko askoren iguitasuna, eta atzerapena; olio
santua artu ezkero erremedio bage ill bear balu bezela: eta zein kalte andia dakarren atzerapen orrek, ala
animarako, nola gorputzerako: eta argatik Trentoko
Katezismo edo dotriñak dion bezela, pekatu aundi bat
egiten due, olio santua ematea eragozten duenak,

probetxuarekin artu ditekean denporan, eta ori geiegi
ikusten da, batez ere aberatsen artean, eriak erak olio
santua eskatzen ezpadue: eta kontrara, Kristau
pobreak iguirik erakutsi ezeze, erak larritu oi dira, olio
santua mugaz errezibitzeko: eta orixe egin bear degu
Kristau guziok, olio santuak dakazkigun ondasun
andiak iristeko.
G. Eta olio santua errezibitzeko obligaziorik badago? E. Era onik ezpadu errezibitzeko, salbatu diteke
olio santua artu bage: baña, era ona izan ezkero, ez
artu nai izatea, da berez pekatu mortala: bada ezertan
eztaukala edo despreziatzen duela aditzera ematen
du, eta eskandaloa ere kausatzen du: baña oraindio
egiazio premiarik eztuelako ustean luzatzen badu,
gero errezibitzeko asmoarekin, pekatu mortalik egiten
eztu, Olio santu bage ilko baliz ere, lekurik izan bagez:
baña atzerapena olio santua errezibitzeko izan oi da
zerbait kulpaduna: eta aren probetxuak galduaz gañera, kastigatzen da txit gogorkiro purgatorioan, exenplo askorekin ikusi dan bezela.
G. Eta zenbat aldiz artu diteke olio santua? E. Peligrozko eritasun bakoitzean bein baizik ezin artu diteke: baña obera eman ezkero, eta iltzeko peligrotik
libratu ezkero, txit sendatu ez arren, berriz peligrora

biurtzen danean, berriz olio santua eman dekioke: eta
peligrotik irten zan edo ez, duda badago, obe da berriz
ematea, probetxu geiago dakarrelako.
G. Eta olio santua frutu, eta probetxuarekin errezibitzeko, zer disposizio eduki bear du Kristauak? E.
Egon bear du graziazko estaduan: bada oleadura santuak ematen du berez graziaren aumentua, eta barkatzen ere ditu pekatu benialak; batez ere aen damutasuna gaixoak bere biotzean badauka: eta argatik,
pekatu mortalik baleuke, olio santua artu baño lenago
konfesatu bear du: eta pekatu mortalik ez izan arren,
konbeni da konfesatzea, frutu geiagorekin olio santua
errezibitzeko.
G. Eta konfesatzeko lekurik izan ezpadu; eta presaka olio santua ematen badiobe, zer egin bear du? E.
Al duan moduan, keñuz baizik ezpada ere, konfesioa
eskatu bear du, eta deseatu bear du absoluzioa: eta
bere barruan pekatuen kontriziozko dolore edo damutasuna artu, eta Jaungoikoari barkazioa benetan eskatu bear dio: eta gerta liteke orduan, Jaungoikoaren
grazia iristeraño, aren kontrizioa iritxi ezpazan, baña
egiaz damuturik badago, olio santuaren Sakramentuak ematea lenengo grazia edo pekatu mortal guzien
barkazioa, eta olio santuarekin salbatzea, bestela kon-

denatuko zana: eta orra probetxu bat esan al, eta
ponderatu al baño aundiagoa.
G. Eta zer geiago egiten du olio santuaren Sakramentuak? E. Gure dotriña laburrak erakusten diguna:
eta aurretik esan deguna. 1. Pekatuen erreliki, ondar,
arrasto edo kutsuak kentzea. 2. Deabruaren tentazioen kontra peleatzeko, gure animari esforzua edo indarra ematea. 3. Gorputzari osasuna ematea, animako
salbaziorako konbeni danean.
G. Zer dira olio santuak kentzen edo gutxitzen
dituan pekatuen erreliki edo ondar gaiztoak? E. Guzioi
pekatutik datorkigun gaitzerako griña edo inklinazio
gaiztoa: eta onerako degun argaltasuna, pisutasuna,
nagitasuna, eta atzerapena, eta erioaren bildur geiegia. Orra gure animak zerk dauzkan desalaiturik, eta
gaixoturik: bada olio santuaren Sakramentuak argitzen gaitu; esforzatzen gaitu; indartzen gaitu: eta
gogoa, eta animoa ematen digu, pekatuari kontra egiteko, eta birtuteak exerzitatzeko: eta batez ere Jaungoikoaren borondatearekin konformatzeko.
G. Eta nola esforzatzen, eta indartzen du olio santuak eri edo gaxo dagoanaren anima Deabruaren tentazioen kontra peleatzeko? E. Fedea, Esperanzea, eta
Karidadea bizitu eragiñaz. Infernuko Deabruak era

askotara beti tentatzen gaitu: bada iñoiz ere baño alegin geiago egiten ditu azkeneko eritasuna, eta illzeko
zoria, eta ordua datorkigunean, gu betiko galtzeko:
eta eri tristeari ekarten diozka burura batzuetan
fedearen kontrako pensamentu, eta tentazio goaitkarriak; beste batzuetan arrotasun edo presunpziozkoak
edo banidadezkoak, bere obra onetan satisfazio geiegi artu eragiteko, eta egiazko humiltasuna galdu eragiteko: eta beste milla modutan galdu nai gaitu. Eta
argatik iñoiz ere baño Zeruko laguntasunaren premia
geiago degu orduan, etsai gaiztoaren tentazioai kontra egiteko eta nola gure Jesus onak ain maite gaituan, estutasun orreton bear ditugun laguntasunak,
edo sokorruak ematen dizkigu, aekin gu ondo baliatu
nai bagera.
G. Zer egin bear degu bada alako tentazioen kontra gogotik peleatzeko, gure bizitzako denporan, eta
batez ere eriotzako peligroa datorkigunean? E. Fedearen kontrako pensamentu edo tentazioek etsaiak
burura ekarten badizkigu, gero barruan gelditu eragiñaz bezela? Nola egia izan diteke onelako edo alako
gauza, erakusten duen bezela? E. Eztegu disputatzen,
eta arrazoiak ematen jarri bear etsaiarekin: nazkatuko
ginduzke, eta zorabiatuko ginduzke fedeko gauza

bakoitzaren gañean, arrazoietan jarriko bagiña: arrazoi genero bat asko degu, etsaia lotsaturik bidaltzeko,
eta gure fedean irmo egoteko. Eta, zein da arrazoi
jeneral ori? Eranzun bear diogu; Jaungoikoak orrela
Eliza Ama Santari erakutsi dio; guri erakusteko kargua
eman dio; eta utsik iñoiz ere egin eztezan, bere argia,
eta laguntasuna agindu dio: eta lenago Zerua, eta
lurra faltatuko dira, Jaungoikoaren hitza baño: eta ala,
eztet geiago bear, Eliza Ama Santak erakusten duena
osoro sinisteko: eta nik fede onetan bizi, eta ill nai det.
Eta orra fedearen kontra pensamentu, eta tentazio
goaitkarriak erraz benzitzeko bide segurua: baña nola
gerez bakarrik gauza onik egin ezin dezakegun, JesuKristori eskatu bear diogu gogotik, irmatu, eta azi
dezala gugan bere fede santua.
G. Eta etsaiak ekarten dizkigun desesperazio, eta
tentazio txarrak, nola goituko ditugu? E. Esperanza
humil bat Jaungoikoaren ontasun, eta miserikordia
kabubageagan, eta bere Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren neurribageko, eta fin bageko merezimentuetan
artuaz, eta edukiaz. Etsai gaiztoak alde onetatik gerra
fortitza egin oi die Kristau mota biri, bildurtiegi izan oi
diranai, eta erabageko esperanza banoan bizi izan
diranai. Antxitikoai, beti izan duen bildur geiegi ura,

orain ere azitzen die: desanimatzen ditu: eta goait
eragin; etsi eragin; eta desesperaziora erakarri nai
izaten ditu: eta orrelako bildurtiak alegin guzia egin
bear due, gogora sarri ekarteko gure Jaungoikoaren
kabubageko ontasuna, miserikordia, eta guziok salbatzeko daukan borondate egiazkoa: eta bere Seme propioa bera guri emanaz, gure Salbadore, Erredenptore,
eta Maisu izateko, erakutsi digun guganako amorio
miragarria: eta gure ezereza, gure txarkeria, eta esker
gaiztoa guziz andia izan arren, humiltatzen bagera;
damuturik bagaude; eta hume bat ofenditu duen bere
aita onagana, konfianza osoaz biurtzen danean, pozik
errezibitzea duen bezela, gure Jaungoikoak bere grazian, eta adiskidetasunean artuko gaituela: eta gure
pekatu guziak barkatuko dizkigula. Eta pensamentu
santu oriekin alaiturik, Jaungoikoari esan bear diogu:
Jauna, zu zera nere Aita ona: askotan, eta andizkiro
ofenditu zaitut: aitortzen det nere kulpa andia, eta
eztet nerez merezi barkaziorik: baña zure piedadea,
eta errukia neurribagea da: zeurk aseguratzen didazu,
eztezula nai pekatariaren kondenazioa, baizik zuregana biurtu eragitea: eta ori bera zure Seme maite JesuKristok esaten dit: eta berak nigatik gurutzean erregutu zizun, esanaz «Nere Aita, barkatu egiezu, bada

eztakie ondo, zer egiten duen». Miserikordia bada
arren ni pekatariaz: zugan, Jauna, ipinten det konfianza guzia: eta nere pekatuen barkaziorako, eta satisfakziorako eskeintzen dizkitzut nere alegin, eta neke
guziak; eta Jesu-Kristok berak Gurutzean nere ordez
eman zizun pagua, eta satisfakzioa: eta bitarteko ipinten dizut pekatarien, eta zure Ama Birjiña Santisima;
bere esposo San Jose gloriosoa, nere Aingeru guardakoa, eta nere izeneko, eta debozioko Santuak, eta
Zerutar guziak. Arren guziok gorde nazazue, eta anpara nazazue, etsai gaiztoaren eskuetan erori ez nadin;
baizik zuen betiko zorioneko lagun izan ñadin.
Eta onela animatu bear da Kristau gaixo bildurtia:
alik esperanzarik andiena artuaz, Jesu-Kristoren merezimentu infinitoakgatik, pekatuen barkazioa, Jaungoikoaren grazia, eta betiko gloria iritxiko degulako;
baña esperanza orrek izan bear du humilla, eta ez
Kristau arro, presumitu batzuek izan oi duen bezelakoa: bada batzuek geiago fiatzen dira eren obra onetan, Jaunaren erruki, eta miserikordian baño, eta
eztue pensatzen, egiten duen on guzia, Jaungoikoaren
grazia, eta aren laguntasanari zor dioela: edo uste
due, Jaungoikoak doarik, eta graziaz egiten dien faboreak, eren obra onakgatik dituela, edo aen saria

duela: eta orrela infernuko etsaiak, egiazko humiltasuna ezin ikusi duenak, bere antzeko arroak, eta soberbioak izatera erakarten ditu: eta tentazio gaizto orri
atzera esateko, Jesu-Kristok Apostoluai esan ziena,
beti gogoan eduki bear degu: au da, ni gabe ezin ezertxo ere egin dezakezue: Sine me nihil potestis facere.
Eta orri dagokala, San Agustin andiak esan oi zuena,
gere obra onak ere, eta merezimentu guziak ere Jaungoikoaren doaiak dirala; bada aren grazia merezi erazotzen digu. Eta zenbat ori obeto ezagutzen degun,
anbat humillago izango gera: eta anbat esperanza
seguruagoa, eta irmoagoa Jaungoikoaren ontasunean,
eta Jesu-Kristoren merezimentuetan edukiko degu:
eta etsaiaren tentazioak errazago benzutuko ditugu.
G. Eta nola tentatu oi ditu deabruak illzeko peligrora datozenean, arako Kristau nasai, erara edo gustora, pekatuak ardurabage egiñaz, munduan bizi izan
diranak, esperanza gezurti, eta bano batean fiaturik,
gure Jaungoikoa onegia dalako; aren miserikordiak
kaburik eztuelako; Jesu-Kristo guziokgatik ill zalako,
eta noiznai barkazioa eskatu ezkero, salbatuko ditualako? E. Orrelakoai, Judasi bezela, azkenean esperanza ona, eta humilla kentzeko, alegin guziak egiten ditu
etsaiak: gogora ekarten die, Jaungoikoaren miserikor-

dia dala, Jaungoikoa bera geiago amatzeko, ete penitenzia egiazkoa egitera gu mugitzeko: eta eztala
pekatu geiago egiteko aitzaki, pretestu, eta kapa orde
bezela artu duanaenzat; ezpada, argalak bezela iñoiz
utsegiteak egin arren, egiaz humillaturik, eta damuturik, konfianza on batekin Jaungoikoari barkazioa eskatzen dioenenzat: eta lengo esperanza gaizto ura itzuli
oi die orain egiazko desesperazio batera: eta, nola
oiturik ezteuden esperanza ona edukitzera, gero ere
eztue salbatzeko bear dan esperanza humillik artu oi:
eta eskuarkiro alakoak kondenatu oi dira. Eta, ezta
orienzat erremediorik? Bai; Jaunaren miserikordia infinitoari berari egin dioben injuria arrigarria ondo ezagutzen badue: eta egiaz humillaturik, eta damuturik,
eta esperanza onarekin alaiturik, barkazioa benetan
eskatu, eta ondo konfesatu edo penitenzia egiazkoa
egiten badue: eta orra bertatik, eta gogotik guziok
egin bear deguna, eriotzako orduan burlaturik arkitu
ez gaitezen, eta deabruak berekin Infernura eraman
ez gaitzan.
G. Eta deabruaren tentazio gaiztoak benzitzeko
indarrak emanaz gañera, zer beste probetxurik dakarkigu Extrema-unzioak? E. Ematen digu gorputzeko
osasuna, animarako konbeni danean.

G. Eta zergatik esaten degu animarako konbeni
danean? E. Zergatik, eztakigu, gure salbaziorako bizitzea edo illzea konbeni zakun: eta Sakramentuak prinzipalmente animaren salbaziorako, Jesu-Kristo gure
Jaunak ordenatu zituan. Eta ala, eztegu ansia geiegi
eduki bear, gorputzeko osasuna, eta bizia konserbatzeagatik. Lenago edo geroago, nai ta ez ill bear
degun ezkero, animako betiko bizitza, eta betiko gloria aseguratzeko alegin guziak egin bear ditugu: eta
orretarako, beti, eta batez ere gaxo gaudenean,
fedea, esperanza, eta karidadea exerzitatzeko kontuan egon bear degu: birtute orien aktoak sarri egin
bear ditugu: eta batez ere Akto Kontriziozkoak humiltasun, eta konfianza andi batekin berritu, ete gere
nekeak, naigabeak, eta trabajuak pazienzia andi batekin sufritu bear ditugu: eta Jesu-Kristok gugatik sufritu
zituanakin batera, gure pekatuen pagu edo satisfakziorako ofrezitu bear diozkagu Jaungoikoaren justiziari: eta azkenik, txit asko Zerurako irabazteko, eta eriotza pakezko bat iristeko, gere biziaren, eta gere gauza
guzien ofrenda osoa Jaungoikoaren Majestadeari egin
bear diogu, azkeneko dotriña santuan erakutsi nizuen
bezela, Jesu-Kristok bere Aita Eternoari Gurutze santuan egin zion ofrenda edo sakrifizioarekin batera jun-

taturik edo uniturik gure burua osoro Jaungoikoari
ofrezituaz. 1. Gure Jabe Soberanoari bezela: 2. Gure
ongille guztiz andiari bezela: 3. Gure pekatuen zorra
pagatu, eta satisfazioa eman bear diogunari bezela:
eta 4. on guzien, eta doai guzien emalleari bezela,
ezagutzen, eta aitortzen degula, geran guzia, eta
degun guzia Jaungoikoari bakarrik zor diogula: eta ala,
bere borondatea gauza guzietan egin nai degula: egiñal guziak egin arren, ez gerala gai, egin dizkigun
mesede guztiz andiai zor zaien eskerrak emateko,
Jesu-Kristok eman ziozkanakin juntatuta baizik: orobat, gerez pekatuen barkaziorik eziñ iritxi genzakeala,
Jesu-Kristok merezi izan ezpaligu; eta gure zorrak
pagatu ezpalitu: eta azkenik, orien barkazio osoa, eta
aurrera grazien irauteko, eta eriotz on bat iristeko,
doai guzien andiena izango badegu, Jesu-Kristoren
bitartez, Aita Eternoak eman bear digula; baña eztigula ukatuko, aren izenean eskatu ezkero, eta gure
buruak Jesu-Kristorekin batera berari ofrezitu edo
eskeñi ezkero.
Egin dezagun bada, gogotik, eta sarri ofrenda
ori: eta bertatik pake andi bat, eta gero betiko zorioneko bizitza Zeruko glorian gozatuko degu. Amen.

EMEZORTZIGARREN DOTRIÑA
Sakramentuen gañean eta oraingo
Ordenako Sakramentuen gañean.
Ordenako Sakramentu santuaren explikazioa Elizgizonenzat, egokiagoa da, puebloarenzat baño. Ala
ere guziai konbeni zaie jakitea, zer dan Ordenako
Sakramentua: eta zertako Jesu-Kristo gure Jaunak disponitu zuen: nolako disposizioarekin errezibitu bear
dan: eta nolako honra, errespetoa, eta obedienzia
Eliz-gizonai, eta batez ere Sazerdoteai, eta Elizako
Arzaiai, eta erakusleai zor zaien: eta orra gaurko dotriña gaia.
G. Ordenako Sakramentua zer da? E. Da Jesu-Kris-

tok berak disponitu edo egin zuen Sakramentu bat,
Eliz-gizonak ordenatzeko edo konsagratzeko; nola
diran, Sazerdoteak, Diakonoak, Subdiakonoak, eta
beste gañerakoak: eta oriei eren lanek ondo egiteko
eskua edo potestadea, eta grazia emateko.
G. Ordenako Sakramentu asko dira? E. Ezta bat

baizik: baña ditu gradu diferenteak: ara nola eskillara

batek malla asko ditu, eta batetik bestera igo bear da:
baña eskillara bat baizik ezta.
G. Zenbat grada edo ordena mota arkitzen dira
Ordenako Sakramentu santuan? E. Zazpi: eta goitik
bera kontatzen ditugula, guzien goenekoa edo burua
da Sazerdotearen edo Apaizarena: eta ordena onetan
aditzen dira Obispoak ere; beste Sazerdoteak baño
eskualdi andiagoak badituzte ere eta orregatik
batzuek Obispoaren ordena aparte kontatzen due. 2.
Da, Diakonoarena: edo bestela, Ebanjelioko ordenarena. 3. Da, Subdiakonoarena; edo Epistolaz ordenatzen
danarena: eta iru ordena oei deitzen zaie ordena
sagraduak, eta ordena aundiak: eta oen azpikoai deitzen zaie ordena txikiak: eta dirade Exorzista: edo
demonioak konjuratzeko eskua duenak: Lektoreak;
edo Eskritura Santako lekzioak Elizan irakurteko kargua duenak: Akolitoak edo mezatarako binajerak, eta
argiak ipintzeko, eta erabiltzeko kargua duenak: eta
Hostiarioak edo Elizako ateak zaitzeko, eta fededunai
edo Kristauai iregitzeko, eta fedebageai Elizako sarrera eragozteko kargua duenak.
G. Eta zergatik antxitiko edo goeneko ordenak deitzen dira andiak, eta sagraduak? eta beste laurak
ordena txikiak? E. Lau oei deitzen zaie txikiak, zerren

urrutiagotik serbitzen due Mezako Sakrifizio santua
ondo zelebratzeko bear diran gauzetarako: eta zergatik eztuo enbarazorik ezkontzeko: eta ez obligaziorik
Ofizio Dibinoa errezatzeko Benefizio edo Kapellaniarik
ezpadue: eta beste iru ordenak deitzen dira andiak,
eta sagraduak, zergatik gertutik Mezako Sakrifizio
santua zelebratzeko laguntzen due: bada Subdiakonoak Epistola kantatuaz gañera konsagraziorako serbitzen duen onzi edo baso sagraduak ukitu, eta preparatu ditzake: eta Diakonoak, orrezaz gañera Ebanjelio
santua solemnidadearekin kantatu dezake: eta estutasunean Sazerdotearen faltan Komunio santua edo
Jesu-Kristoren Korputz santua ere eman dezake: eta
Sazerdoteak beste guzien lanak egiteko eskualdiaz
gañera, ditu berak bakarrik beste podere edo eskualdi miragarri bi: bata da Jesu-Kristoren Korputz edo
Odol preziosisimoa konsagratzeko; berak errezibitzeko, eta Kristauai administratzeko: eta bestea da pekatariak absolbitzeko, Obispo Jaunaren lizenzia lenago
iristen duela, eta eriotzako orduan edozein Sazerdotek lenago lizenziarik ezpazuen ere, dauka fakultadea
edo eskualdia, batez ere beste konfesorerik erara
ezpadago, pekatu mota guzietatik, eta Exkomunioetatik absolbitzeko: baita Aita santuak berak; Opispo Jau-

nak, edo Inkisizioko tribunal santuak erreserbaturik
edo erak bakarrik absolbitzeko gorderik dauzkanetatik
ere. Bada eriotzako orduan erreserbaziorik eztago.
Eta 2. deitzen dira iru ordena oriek sagraduak; zergatik betiko kastidadea gordetzera, eta egunoro Ofizio
Dibinoa errezatzera obligatzen diran: eta ezin ezkondu ere ditezke.
G. Eta Elizako Ministro edo Eliz-gizonen artean,
badira batzuak nagusiago diranak, eta kargu edo
aginte andiagoak dituztenak besteak baño? E. Bai: Elizako gobernua gauza guziz miragarria da, Jaungoikoak berak ordenatua bezela. Eliza da gure Jaungoikoaren etxea, palazioa: eta Elizako Ministroak dira bere
serbitzari eskojituak, ez bakarrik bera serbitzeko, honratzeko, eta mundu guziari ezagutu erazotzeko; baita
ere bere legea erakusteko, eta graziazko bere ondasun miragarriak beste Kristauai komunikatzeko: eta,
nola Zeruko palazioan Aingeruak dauden partiturik iru
Jerarki edo ordena ederki zuzenduetan, eta bederatzi
Koruetan, eta batzuak dituzten eskualdi, eta perfekzio
andiagoak besteak baño; ala lurreko Jaunaren palazio,
etxe eta familian arkitzen dira iru Jerarki edo ordena
ederki disponituak: eta orietan beste ministro edo serbitzari asko: eta iru ordena prinzipalak dira: 1. Obispo-

ak: 2. Apaiz edo Sazerdoteak: eta 3. beste ministroak;
nola Diakonoak, eta beste gañerakoak: eta goitik bera
kontatuaz, 1. Obispoak Aita santuarekin Eliza gobernatzen due: guzien burua edo beste guziai agintzeko
kargua edo eskualdia duena da Erromako Obispoa,
Aita santua esaten dioguna, edo Sumo Potifizea, JesuKristoren Bikario edo ordeko nagusia; Eliza guzia
gobernatzeko Jesu-Kristok berak esleitua: zergatik
Aita San Pedro eskojitu zuen Jesu-Kristok Apostolu
guzien, eta Eliza guziaren buru izateko: eta Aita San
Pedro Apostolua izan zan Erromako lenengo Obispoa,
eta San Pedrok zituan eskualdi guziak dauzka orain
ere Erromako Obispoak edo Sumo Pontifize Erromakoak. Eta orren urrena dira munduko beste tokietan dauden Obispo Jaunak; bakoitzak bere Obispaduan edo
señalaturik dauzkan bere mendeko Elizatan agintzeko, eta gobernatzeko eskualdiarekin: eta Konfirmazioa emateko, eta Elizarako bear diran Sazerdoteak,
eta beste Eliz-gizonak ordenatzeko, eta konsagratzeko podere, eskubide, eta fakultadearekin: eta Obispo
Jaunaren urrengoak dira Eliza edo Parrokia bakoitzeko
Bikario, Erretore edo kura Jaunak: eta orien ondoren
beste Sazerdoteak, naiz sekularrak, naiz erregularrak

edo errelijiosoak, eta konfesore, predikadore edo
dotriña erakusleak, eta Elizako beste ministroak.
G. Noiz abiatzen da bat Eliz-gizon izaten, eta Obispo Jaunaren mendean jarten? E. Prima tonsura edo
lenengo Koroia errezibitzen duenean. Eta prima tonsura ori ordena da? Eztala ordena erakutsi oi due: baizik ordenetarako prestaera edo disposizioa: ara nola,
errelijioso izateko, lenago nobizio izan bear dan: eta
errelijioan profesatu baño lenago prestatu bear du
nobiziaduko ejerzizioakin.
G. Ordenako Sakramentua errezibitzeko, eta Elizako ministro izateko, zer disposizio bear da? E. Disposizio asko, eta andiak bear dira: baña prinzipalak edo
bearrenak dirade oek. 1. Estadu orretarako bokazioa
edo Jaungoikoak orretara deitzea: bada egiazko bokazioa bage Elizako lanak bere gañ artzen baditu, bere
obligazioak eskuarkiro ondo kunplituko eztitu: eta
bere burua ezeze, beste asko kondenatzeko peligro
andian jarriko da. Eta orretan azertatzeko, ezin bere
buruaz, eta iritziaz zer fiatu: baizik bere konfesore edo
beste gizon jakintsu, argitu, eta zinzo bati, ezer ez
ditxoan bati konseju eskatu bear dio, bere barruko disposizioak, asmoak, eta deseoak agertzen diozkala:
eta Jaungoikoaren borondatea jakiteko, orazio humilla

egin bear du, bere argia, eta grazia Jaungoikoari gogotik eskatuaz: eta Maria Birjiña Santisima, bere Aingeru Guardakoa, eta bere izeneko edo debozioko Santuak Jaungoikoari bitarteko ipiñiaz, ainbeste inporta
duen egiteko orretan ez utsegiteko.
2. Bokazio onaren señalea izan oi dan fiñ ona edo
intenzio santuak eduki bear ditu Eliz-gizon egiteko.
Eta, zein da orretako izan bear duen fiñ prinzipala?
Jaungoikoaren honra, eta gloria billatzea: bere anima
estadu orretan salbatzea: eta bere lagun projimoai
salbazioa iristen laguntzea: orretako dira Elizako
Ministroak: eta ala, errenta ona izateagatik; erara bizitzeko modua izateagatik, edo eren guraso, senide,
edo aideai laguntzeagatik prinzipalmente Abade,
Apaiz edo Sazerdote egiten diranak, eztue egiazko
bokaziorik: eta Elizako lanak egiteko baño, mundukoak egiteko egokiagoak dira. Eta gurasoak edo gurasoordekoek txit gaizki egiten due; eta Jaungoikoa agitz
ofenditzen due, bokaziorik eztuen eren humeak motibo oriekgatik Elizgizon izatera nolabait premiatzen
baditue.
3. Izan bear du aurretik bizimodu arreglatua, eta
ejenplo onekoa: eskandalorik eman bagea: eta bere
obligazioai edo karguari dagozkion estudioetara apli-

katua: bada Elizgizon izateko ezta asko beretzat bakarrik ona izatea; baizik besteai ere erakutsi bear die
eren salbaziorako bear duena. Eta argatik pekatu
mortal egin oi due, Benefizio, eta Bikaritarako Eliza
ondo serbitzeko egoki eztiranak, talentu gutxi duelako
edo prudenziarik, eta birtuterik eztuelako, ala ere nonbratzen dituenak. Eta ortik datozen kalte guziak eren
gaiñ izango ditue. Eta azkenik 4. egon bear du estadu
graziazkoan Ordenako Sakramentua errezibitzeko:
bada onek ematen dio graziaren aumentua, lenago
grazian dagoanari: eta baita estadu berriaren lanak
ondo kunplitzeko, berariazko laguntasuna: eta pekatu
mortalean dagoala ordenatzen bada, ori guzia galtzen
du, eta sakrilejio aundi bat egiten du.
G. Eta zer beste gauzarik ematen du Ordenako
Sakramentuak? E. Karaktera deitzen zaion señale edo
marka espiritual bat animan betiko ezarten edo inprimitzen dana, iñoiz ere desegingo edo borratuko eztana: eta bere karakter edo dignidadeari dagokan bezela bizi izan danarenzat guztiz honragarria, eta pozgarria izango da Zeruan: eta kontrara, bere karakter, eta
dignidadeaz azturik bizi izan diranenzat izango da
guztiz lotsagarria, deshonragarria, eta damugarria
edo penagarria Infernuan.

G. Eliz-gizonak, eta batez ere Apaiz edo Sazerdoteak nolako obligazioak dituzte? E. Guztiz asko, eta
andiak dituzte: baña dotriña oek eztira oriei erakusteko egiñak: badituzte berariazko liburuak nun ikasi. Eta
Apaiz edo Sazerdoteen aldera, eta batez ere eren animako Arzaien aldera; zer obligazio dituzte munduko
beste kristauak? Balekite ondo Sazerdotearen diñatasuna edo dignidadea nolakoa dan, eta Jaungoikoak
eman dien potestadea edo eskualdia zein miragarria
dan, zer erakutsirik ez legoke Sazerdoteak, eta animako Arzaiak bear bezela honratzeko: ez bakarrik santuak, jakinsuak, eta ongilleak, hitzez, eta obraz ondo
orakusten duenak diranean; baita gizonari darraion
argaltasunagatik edo pasio erabageen itxumenagatik
bear bezin onak eztiranean edo gaiztoak diranean ere.
Bada Jesu-Kristo gure Jaunak berak erakutsi zuen ekarri bear zaien errespetoa, eta honra; agindu zuenean
Jaunaren legea explikatzeko kargua zuen eskriba, eta
fariseoak erak ere honratzeko, eta oei obedezitzeko
Jaunaren partez erakusten zien gauza guzietan: eta
zerren eztiran erak onak, baizik arroak, soberbioak,