Kristau dotrina-II - 38

aldaera edo mudanza orri deitzen dio Eliza Ama Santak transustanziazioa, au da, sustanzia bat, beste
batera mudatzea, biurtzea edo aldatzea; ara nola
Jesu-Kristok berak Kanango etsaietan egiazko ura, sei

onzitan ipini erazo, eta aginduaz edo nai izanaz beste
bage aldatu zuen edo biurtu zuen egiazko ardo izatera. Eta lengo ogitik, eta ardotik ezta ezer gelditzen?
Bai; gelditzen dira ogiaren, eta ardoaren akzidenteak
esaten zaien anzak edo itxuruak, nola diran gustoa
edo saborea, usaia, kolorea, eta kantidadea, edo anditasuna, eta txikitasuna.
G. Eta ostia konsagratua ausitzen edo puskatzen
danean, puskatzen edo zatitzen ote da Jesu-Kristoren
gorputz santua? Ez: bakarrik puskatzen da ogiaren
itxura edo irudia, eta puska bakoitzean osoro gelditzen da, eta dago Jesu-Kristoren gorputz santua, bere
odolarekin, animarekin, eta Jaungoikotasunarekin.
Nola da bada ori? Zergatik Jesu-Kristo ostia santuan
dago, eta orobat Kalizean sustanziaren legez, zatirik
txikienean ere osoro, beti modu miragarri edo milagroso batean, gure adimentu laburrek ezin konprenditu ditzakean era miragarri batean; bada gauza bakoitzaren sustanzia orobat dago, eta egiaz dago naiz
gauza andietan, naiz txikietan, eta gure anima ere
orobat dago, eta guzia dago gorputz guzian, eta gorputzeko mienbro guzietan. Eta ala Jesu-Kristo dago
egiaz, dago errealidade guzian, eta dago sustanzialmente, eta oso ostia konsagratu guzietan: eta ostia-

ron zatirik edo parterik txikianetan; an dago Maria Birjiña Santisimagandik jaio zan, gurutze Santuan il zan,
irugarren egunean piztu edo erresuzitatu zan, Zerura
igo zan, eta bere Aita guztiz poderosoaren eskuieko
aldean dagoan Jesu-Kristo berbera bizirik, eta osorik.
Baña nola ori izan diteke, ogia, eta ardoa baizik an
ekusten ezpada? Orregatik da bada fedeko egia edo
misterioa, ikusi bage sinistu bear dana, eta sinisten
deguna; zerren len esan dedan bezela, egia bera dan
Jaungoiko guztiz onak, guztiz jakinsuak, eta guztiz
poderosoek, nai duen guzia egiteko eskua duenak,
mirari guzien miraria dan prodijio ori egin nai izan du,
eta ala dala erakutsi digu, eta ziertu gaude, alde batetik, guk ezagutu al baño infinitamente geiago beste
mirari askotan eginik daukela, eta geiago, eta geiago
egiteko eskua, eta poderioa daukela, eta bestetik egia
ori txit argiro errebelatu, agertu, eta bere Elizari erakutsi diola, eta prodijio guztiz andiarekin, eta ugariarekin probatu duela; eta argatik, Jaungoikoak berak
ala aseguratzen gaitualako, osoro sinistu bear degu,
Jesu-Kristo berbera errezibitzen degula komulgatzen
geranean; bada aren Majestadeak ain maite izan ditu
gure animak, nun etzan kontentatu gure guzion salbazioagatik gizon egiazkoa, bera egiteaz; gure pekatuen

zorrak bere pasio, eta eriotzarekin pagatzeaz, eta gu
pekatutik, eta deabruaren katiberiotik ateratzeaz, eta
bere grazia, adiskidetasuna, eta Zeruko deretxoa guri
biurtzeaz; baizik bere guganako amorio guztiz irazekia, eta miragarria azkenean geiago, eta geiago agertzeko, eta gure biotzak bere amorioan geiago, eta
geiago irazekitzeko, gugatik ill, piztu, eta Zerura joan
bear zuen aurretik, artu zuen modua, egiaz gurekin
beti gelditzeko, eta gugatik artu zuen, eta gugatik
eriotzara entregatu zuen gorputza bera, eta isuri zuen
odola bera bakoitzari Sakramentu guztiz Santu onetan
emateko, eta bere sakrifizioaren frutua bakoitzari
ugari aplikatzeko. Orra nolakoak diran gure Jaungoikoaren guzialtasuna, jakinduria, eta ontasun neurribagea; eta orra zenbateraño gure animak maite dituan,
estimatzen dituan, eta honratzen dituan.
Baña bearbada esango dezue; asko da, Eliza Ama
Santak, Espiritu Santuak argiturik, egia ori guri orrela
erakustea, guk sinisteko; baña ala ere atsegin izango
genduke egia orren pruebarako, Jaungoikoak egindako mirari edo prodijio zierturen bat aditzea; Jaungoikoaren beraren esana da, sinistu eragin bear diguna;
baña ezin kontatu ala dira, Jaungoikoak orretako egin
dituan mirariak, eta ona bat San Antonio Paduaren

bizitzan eskribiturik dagoana, eta Santuari berari gertatua. Tolosa Franziakoan ari zan okasio batean Santua fedeko misterio edo Sakramentu guztiz miragarri
onen gañean predikatzen, eta hereje gogor zatar
batek esan zion: alperrik predikatzen ziela; etzuela
iñork ere sinistuko, Jesu-Kristo egiaz ostia konsagratuan zegoela, bere begiz milagro bat ikusten ezpazuen; ondo da esan zion San Antoniok; zeure autu
ezazu nai dezun milagroa, eta herejeak eranzun zion;
bada nik sinistuko badet, nere mulak txit goseturik
dagoala, eta zaldalea eskeintzen zaiola, utzi bearko
du lastoa, eta garagarra, eta belaunikaturik egon
bearko du ostia konsagratuaren aurrean. Izan bedi
bada ala esan zion San Antoniok; eduki ezazu zere
mula bokadurik jan bage nai dezun denpora guzian.
Iru egunean eduki zuen ezertxo ere jan bage, eta Ziudadeko jende guzia milagroaren testigo izan zan.
Ostia konsagratua San Antoniok eskuetan zuela, eta
beste batek galbai bat zaldalez beterik ekarri zuen
mula gosetua ostia santuaren aurrera, eta bereala
belaunikatu zan, eta ala egon zan batere bokadurik
artu bage, eta ostia santua erretiratu artean ezin jan
eragin izan zioben, eta orduan konbertitu zan herejea,
eta arekin batera beste asko.

Jaungoikoari eskerrak, milagro berri bearrik eztegu Kristau Katolikoak izateko zoriona degunok, Sakramentu Santu orren egia sinisteko; baña bai, degu konsiderazioaren bearra, Jesu-Kristoren guganako amorioaren anditasuna, eta Sakramentu miragarri orretan
egiten dizkigun mesede guztiz andiak ezagutzeko, eta
mesede oriei esker onez eranzuteko, eta Sakramentu
orrek dakazkigun probetxu, bentaja, eta frutuaz ondo
baliatzeko, eta orretako al degun prestaerarik onenarekin beti errezibitzeko. Eta zerren ondo komulgatzeko bear dan prestaera edo disposizioaren gañean
urrengo dotriñan hitz egingo dizuet; orain laburtxo,
Jesu-Kristo gure Jaunak, amorioa darion Sakramentu
guztiz miragarri onetan egiten dizkigun mesede guztiz
andiak aitatu nai dizuet, obeto, eta gogotiago, eta
sarriago Sakramentu Santu au errezibitzera animatu,
eta alaitu zaitezten, eta nola mesede oriek kaburik
eztuen, eta esan al, eta aditzera eman al baño andiagoak diran, gogora ekarriko dizuet bakarrik, Eliza Ama
Santak Sakramentu guztiz andi onen ofizioko edo
errezoko antifona labur batean erakusten dizkigunak.
Dio bada onela: ¡O, Sacrum Convivium, in quo Cristus
sumitur; recolitur memoria Pasionis eius; mens impletur gratia, et futurae gloriae nobis pignus datur. Eta

esan nai du; O! konbite Sagradua, zeñean Jesu-Kristo
bera errezibitzen degun, zeñean beraren pasioaren
memoria berritzen dan; zeñean anima graziaz betetzen dan, eta geroko gloriaren bai edo prenda ematen
zakun. Ona hitz gutxitan konsiderazio gai andiak, eta
guztiz gozoak, ondo prestaturik Komunioko Sakramentua errezibitzen duen guzienzat. Eta lenbizikoa.
Zer due zer ikusi munduko konbiterik andienak, eta
erregalatuenak konbite sagradu onen aldean? Bada
aetan gorputzaren gustorako janari, eta edariak
artzen dira, eta geienean onerako baño, kalte geiagorako serbitzen due; baña konbite onetan animaren,
eta gorputzaren onerako, eta alimentu guztiz probetxugarrirako, Zeruaren, eta lurraren Jabe soberanoaren gorputz, anima, gizatasun, eta Jaungoikotasun
guzia Kristauari ematen zaio. Konsidera ezazue ondo
nor datorren Komunio santuan zuen biotzetara; zuek
nor zeraten, eta zertara datorren, eta arriturik geldituku zerate, Jesu-Kristoren zuonganako amorioaren, eta
mesedearen anditasunaz, eta zuen oztasunaz, epeltasunaz eta ardurabagetasunaz; komulgatzen bazerate
zuen prestaera laburraz, ain Jaun andia zuen biotzetan
ondo errezibitzeko; eta urtean bein beizik edo txit
bakan baizik komulgatzen ezpazerate, zuen ajolaba-

getasunaz ain erremedio eragillea, eta alimentu probetxugarria errezibitzeko. Piztu ezazue bada arren
zuen fedea: eta bigarrena konsidera ezazue ondo,
Sakramentu Santu ori dala Jesu-Kristoren pasio, eta
eriotza santuaren memorial edo akordagarri bat, eta
nola Jesu-Kristok zuek beti gogoan eduki zaituen, eta
bere bizia Gurutze batean zuekgatik ain amorio andiarekin eman zuen; etzaiteztela arren ain esker gaiztokoak izan, nun beraz azturik bizi izan zaiteztean; baizik sarri edo beti gogoan erabilli ezazue aren zuenganako amorioa, eta amorio orrek artu eragin ziozkan
neke arrigarriak, eta egizue alegiña esker onez, eta
amorioz eranzuteko, eta Sakramentu onetan iñun ere
baño ugariago aplikatzen dizuen bere pasio, eta eriotza santuaren frutua errezibitzeko; bada irugarrena,
Sakramentu onetan anima graziaz betetzen da, eta ori
nola dan aditzeko, eta ezagutzeko, kontu egizue, gorputzak bere alimentua bear duen bezela, lenbizikoa
egunoro flakotasuna edo argaltasuna erremediatzeko,
eta bizia konserbatzeko, bada bestela illik legoke. Eta
bigarrena indarrak, eta gusto artzeko, bere lanak
gogotik egiteko, eta bere obligazioai kobru emateko
ezeze, aurrerako ondasunak iristeko; alaxe gure
anime bear du berari dagokion alimentua, animako

bizia edo grazia galduko ezpadu; bear ditu indarrak,
eta barruko atsegiñak, bizitza onean irauteko; tentazio gaiztoak goitzeko; bere lanak gogotik egiteko;
bere obligazio andiai kobru emateko, eta Zerurako
ondasunak gogotik billatzeko, eta irabazteko.
G. Baña nolakoa da animak bear duen alimentua?
E. Modu bitakoa; bata da bere adimentua argitzeko;
eta bestea da bere borondatea sendatzeko, zuzentzeko, alaitzeko, eta Zeruko bidean indartzeko. Badakizue alabaña Adanegandik, eta Ebagandik heredatu genduan pekatu orijinalak, Jaungoikoaren grazia,
eta Zeruko deretxoa galdu eragin ezeze, gure animako potenziak edo almenak, au da, gure adimentua edo
ezaguera, eta gure borondatea edo naimena guztiz
gaixotu, eritu, itxutu, eta okertu zituala; arrezkero
gure adimentuaren itxumena, salbaziorako bear
dituan egiak ezagutzeko, guztiz andia da; eta gure
borondatearen okertasuna, gaitzerako makurtasuna,
eta onerako pisutasuna, atzerapena, eta nagitasuna
guziok probatzen degu.
G. Bada zer errremedio, gure anima, eta bere
potenziak argitzeko, sendatzeko, eta indartzeko? E.
Bear degu Zeruko argia, eta grazia; oriek dira gure
animari dagozkion, eta nai ta ez bear dituan alimen-

tuak, eta oriek dira, gure Jesus onak, gure Salbadore,
eta Zeruko erakusle edo maisuak ondo prestaturik
komulgatzen geranean, txit ugari ematen dizkigunak;
bada biziro argitzen du gure adimentua, fede santuko
egia andiak ezagutzeko; eta batez ere, Jaungoikoaren
ontasunari zor diozkagun mesede andiak ondo konsideratzeko, eta ausnartzeko; beraren Majestadea orain
serbitzeko, eta gero Zeruko glorian beti gozatzeko
egin gaitualako; pekatutik, eta deabruaren katiberiotik, Jesu-Kristoren beraren odolaren kostuan, atera
gaitualako, eta Sakramentuetan bere grazia eman
digulako, eta bera dan guzia komunio santuan ematen
digulako; Zeruko bidea argiro erakutsi digulako, eta
beste milla mesede egin dizkigulako, eta beragana
gure biotzak ekarri nai ditualako, batzuetan kondenazioko bildur santua emanaz; infernuko pena arrigarriak gogoratu eragiñaz; beste batzuetan Zeruko gloriaren esperanza, eta deseoan, ango ditxa andia konsideratu erazoaz, eta beste askotan zein maite gaituan, eta gure betiko zoriona zenbateraño deseatzen
duen, ezagutu, eta konsideratu eragiñaz; eta orra,
adimentuak argitzeko Jesu-Kristok ematen digun
Zeruko alimentua, Aldareko Sakramentu Santua ondo
errezibitzen degunean, edo aren ondoren, gure pre-

miak ala eskatzen duenean. Eta orobat gure borondatea sendatzen du; zuzentzen du, eta indartzen du;
bada gaitzerako griña edo inklinazio portitza edo kentzen digu edo gutxitzen digu; gure pasio erabageak,
nola soberbia, edo arrotasuna, abarizia edo gutizia
gaiztoa, eta gure aragiaren gurari zikiñak goitzeko
edo menderatzeko, indarrak ematen dizkigu; orobat
kolera gaiztoa edo ira, eta aserretasuna, eta orri
darraion enbidia eskuratzeko grazia ematen digu, eta
gure biotzetan piztutzen, eta geitzen ditu bear ditugun birtuteak; fedea, esperanzea, karidadea, humiltasuna, pazienzia, pekatuaren iguitasuna, eta birtutearen amorioa, eta debozioa edo Zeruko bideari jarraitzeko gogo bizia, eta eragilllea.
Orra nolako alimentuak, eta indarrak komunio
santuan ematen diozkan Jesu-Kristok gure anima gaixoari, eta nolako graziaz betetzen duen; eta azkenik
laugarrena, ematen dio betiko gloriaren bai edo prenda seguru bat: Fururae gloriae nobis pignus datur.
Bada komunio santuan, Jesu-Kristok agertzen digun
guganako amorio irazekiak, eta egiten dizkigun mesede guztiz andiak, munduko destierro triste onetan
gauden bitartean, señale ageriak edo klaroak dira,
gure betiko zoriona osatzeko edo Zeruko gloria guri

emateko daukan deseo andiarenak, eta ala, berak
esan zuen, nere aragia jaten duenak, eta nere odola
edaten duenak, betiko bizitza dauka, eta azkeneko
egunean nik erresuzitatuko det. Edo animako, eta gorputzeko betiko, poza, eta kontentua emango diot.
Poztu gaitezen bada , esperanza onekin, eta alegiñak egin ditzagun Komunioko Sakramentu guztiz
santua sarri, eta ondo prestaturik errezibitzeko, eta
orain, gure onagatik, eta guk errazago artzeko ogiaren, eta ardoaren idurian edo anzean ezkutaturik edo
estalirik dagoan gure Jesus, Jaungoiko, eta gizon
egiazkoa ikusiko degu argiro, eta arpegiz arpegi beti
Aita Eternoarekin, eta Espiritu Santuarekin gozatzen
duen betiko, eta neurribageko glorian. Amen.

AMABOSTGARREN DOTRIÑA
Sakramentuen gañean, da bigarrena
Eukaristiako Sakramentu guztiz andiaren gañean.
Jesu-Kristo gure Jaunaren gorputz santua Komunioan ondo, eta probetxu andiarekin guk errezibitzea,
da Jesu-Kristorenzat berarenzat gauza guztiz atsegingarria, eta honragarria, eta gure animenzat guztiz
ondasungarria, eta probetxugarria, eta argatik aurretik esan dizuedan ezkero, Komunioa zertako dan, zer
errezibitzen degun, eta nolako amorio guztizkoa
Sakramentu santu orretan Jesu-Kristok agertu digun,
gaur aditu bear dezue txit kontuz, nolako prestaera
edo disposizioarekin errezibitu bear dezuen.
G. Ondo komulgatzeko zenbat gauza bear dira? E.

Iru; lenbizikoa, gorputzaren aldetik barau naturalean
egotea, eta modestiarekin, eta errespeto andi batekin
Aldareko Sakramentu guztiz santua errezibitzea; bigarrena, estadu graziazkoan komulgatzea; eta irugarrena, zer errezibitzen duen ondo konsideratzea, eta konsiderazio orri dagozkion biotzeko afektoakin, eta

debozioarekin komulgatzea. Banaka iru gauza oek
aditzera emango dizkitzuet.
Eta lenbizikoa. G. Zer esan nai du, komulgatu
artean barau naturalean egotea? E. Gau-erditik,
komulgatu artean, ezer ere jan bage, eta edan bage
egotea. Baña Biatiko bezela, eri dagoanak, komulgatu
bear badu, eta Sakramentu santua errezibitu bear
badu, eztu baraurik egoteko obligaziorik.
G. 1 Eta zerk ausitzen du, komulgatzeko bear dan
baraua? E. Janari edo edari gisa, borondatez artzen
dan edozein gauzak, eta gauza txit txikia izan arren,
ezagueraz artzen bada, asko da baraua ausitzeko, eta
arrezkero ezin komulgatu diteke, eta jakiñaren
gañean komulgatuko balitz, pekatu mortala egingo
luke. Baña ortz artean, edo agiñ artean gelditu oi
diran janari izpiak, txistuarekin edo arnasarekin irentsi arren, eztue baraurik galdu eragiten, zerren janari
gisa artzen eztiran; ez eta arpegia edo aoa garbitzeko
denporan, uste bage tantoren bat igaro arren, eztue
baraua ausitzen, zerren eztuen berariaz tragatzen, ez
eta janari edo edari gisa artzen.
G. Eta tabako orria edo autsa artu liteke komulgatu baño lenago? E. Autsa artzeak, eta orriaren kea
bakarrik iragatzeak, estomagora izpirik igaro bage,

baraua ausitzen eztu; bada egiazko premia bage
artzea, pekatu andia ezpada ere, gaizki dirudi, eta
eskusatu bear lizate, errezibitu bear degun, Zeruaren,
eta lurraren Jabe Soberanoari zor diogun errespeto
guziz andiagatik, eta leku askotan eragotzirik ere
dago, eta iñola ere tabako orria aoan erabilli, eta txupatu bear ezta; bada aren izpiak estomagora txistuarekin nai ta ez igarotzen dira, eta baraua ausitzen
duen edo ez, erabakirik eztago; eta duda orrekin ezin
aoan erabilli liteke edo txupatu liteke.
G. Eta zer esan nai du modestiarekin, eta errespeto andi batekin komulgatzeak? E. Lenbizikoa, bakoitzaren bizimoduari edo estaduari dagokan erropa,
janzi edo soñeko dezente, eta garbiakin komulgatu
bear dala. Ez nolanai, ondo janzi bage, manteliña
batekin estaltzen diralako, eta bearbada bularrak
ondo lotu bage, eta estali bage, eta aurpegia, eta
eskuak garbitu bage, ardurabagetasunez komulgatzen diran emakume batzuek bezela; Jaungoikoaren
aurrean, eta aren Majestadea bera errezibitzeko nolanai, arlote batzuek egiñik: eta bisita batera edo plaza
batera agertzeko, txit txukindurik, eta apaindurik,
dituen soñekorik onenak janzirik; ori guzia da errespetoaren falta, eta fede bizirik eztaramelako señalea;

baña kontrara, komunio santua errezibitzeko, eztue
ergelkeriz, eta banidadez edo arrotasunez beterik,
eldu bear, bada estremo edo geiegi guziak eskusatu
bear dira.
G. Eta zer geiago esan nai du, kanpoko edo gorputzeko errespeto andi batekin komulgatzeak? E. Erakutsi bear dala komunioaren aurretik, eta ondoren, kanpotik ere, barruan dagoan humiltasuna, mortifikazioa,
eta garbitasuna; iñoiz ere baño kuidadu geiagorekin,
gorputzeko sentiduak, nola begiak, mingaña, eta gustoa mortifikatuaz, eta batez ere ezkonduak, denpora
orretan matrimonioaz usatu bage egonaz; bada errezibitu bear due eren biotzean, eta gorputzean, santidadearen, eta garbitasunaren jabea, eta maisua dana,
Jaungoikoaren, eta Birjiña Santisimaren Semea; baña
diferenzia onekin, ze, orduan matrinionioko zorra
eskatzea itxusiago da, pagatzea bakarrik baño; bada
lege zarrean ere Jaungoikoak gaitzat artzen zuen, jai
egunetan artzekoak eskatzea, eta kobratzea, baña ez
pagatzea. Eta janziaren gañean, eta mortifikazio, eta
ezkonduen garbitasunaren gañean esan dedana; txit
gauza egokia, eta probetxugarria bada ere, ezta pekatu mortalaren azpian agindurik dagoana; baizik errespeto geiagorekin, eta frutu geiagorekin, eta Sakra-

mento guztiz santu orien anditasunari dagokion erreberenziarekin komulgatzeko.
G. Eta zer esan nai du, estadu graziazkoan komulgatzeak? E. Pekatu mortalik batere zierturik edo dudakorik bere barruan edo konzienzian senti badu edo
ezagutzen badu, ezin komulgatu ditekeala, lenago
bear dan prestaerarekin konfesatu bage, eta pekatu
guzien barkazioa, eta Jaungoikoaren grazia iristeko
alegin guziak egin bage; bada San Pablo Apostoluak
erakusten digu; komulgatu baño lenago, bakoitzak
bere burua probatu, edo bere konzienzia examinatu
bear duela, eta pekatu mortalean dagoala komulgatzen bada, bere juizioa edo kondenazioa jaten edo
errezibitzen duela. Eta Eliza Ama Santak agindurik
dauka, pekatu mortalean dagoala eztedilla iñor
komulgatu, lenago ondo konfesatu bage.
G. Ezta bada asko izango, akto kontriziozko batekin pekatu mortalaren barkazioa, eta Jaunaren grazia
iristeko, alegiñak egitea? Eta konfesatu bage komulgatzea? E. Ez: ezta asko; nai ta ez, lekurik badu, lenago konfesatu bear du, eta ondo konfesatu bear du;
bada bestela sakrilejioko pekatu mortal arrigarri bi
egingo ditu; bata konfesio gaiztoarekin, eta bestea
komunio gaiztoarekin, eta komunioak ematen duen

graziaren aumentua, eta frutua galduaz gañera, injuria arrigarri bat Jesu-Kristori egiten dio, eta bere burua
kondenatzeko arrisku guztiz andian ipiniko du.
G. Eta komunio aurrean konfesatzen diran guziak,
pekatuaren barkazioa, eta Jaungoikoaren grazia errezibitzen ote due? E. Ondo konfesatzen badira bai; bestela ez. Nor dira eskuarkiro ondo konfesatzen diranak,
eta nor ez? Zeoro esanik dago, Penitenziako edo Konfesioko Sakramentuaren explikazioan, eta zerren
askotan berritzea, eta gogora ekartzea konbeni dan,
diot bakarrik, (konfesio gaiztoa jakiñaren gañean egiten duenak, aitatu bage) beste asko dirala, aozko konfesioarekin bakarrik; bizimodu gaiztoa egiaz iguitu,
eta aborrezitu bage, eta bizimodu berri bat egiteko
egiazko borondate eragille bage, azaleko penitenzia,
eta ez biotz osokoa egiten duenak, eta ala ere sosegu,
eta pake iruipeneko batean gelditzen diranak, eta
orrela komulgatzen diranak; bada orrelakoak ondo
prestatu bagez, gaizki konfesatzen dira, eta gaizki
komulgatzen dira. Eta eskuarkiro izan oi dira, gorrotoan besterekin aspaldian daudenak; afizio edo amorio
zikiña norbaiti artu, eta al duela, argandik apartatu
bage bizi nai duenak; besteren ondasunak batetan, al
duela, edo aldiko zati edo parte bat biurtu nai eztue-

nak; iñori egindako kalteak edo dañuak, naiz ondasunetan, naiz fama onean edo estimazioan, erremediatu
nai eztituenak, eta pekatu mortalak egiteko oitura,
aztura edo kostunbre gaiztoa benetan erremediatzeko, goitzeko edo eskuratzeko erremedio eragilleak
artu nai eztituenak, edo egingo dituela esan arren,
bereala aspertzen diranak, eta proposito sendorik, eta
eragillerik eztuelako señale klaroak ematen dituenak;
nola izan oi diran, sarri moskortzen diranak; juramentu gezurrezkoak ardurabage egiten dituenak; birau
edo maldizio larriak biotzetik esan oi dituenak; erabageko joku andi kaltegarriak utzi nai eztituenak; danza
zikiñak edo jostatze loiak edo lujuriazko peligro andia
dakardenak, ardurabage egiten dituztenak. Eta beste
onelako asko; erraz agindu bai, erremediatuko dirala;
baña erremedio eragillerik egin ez: pekatua igui duela
diobe, baña pekatu gaia utzi nai eztue; bada orien
propositoak dira aizezkoak, iruipenekoak, ez egiazkoak, eta ondo konfesatu, eta komulgatu nai badira,
desengañatu bear dira: damutasun egiazkoa, eta proposito firme eragillea, nolakoak izan bear duen, ondo
ikasi bear due, eta benetan iristeko alegiñak egin bear
ditue, eta orrela ondo konfesatu, eta estadu graziazkoan komulgatuko dira.

G. Baña alako damutasun egiazkorik, eta bertatik
ondutzeko proposito firmerik eztuenak, eztue obe,
izango, konfesatu bage, eta komulgatu bage egotea,
urte guzian ezeze, urte askotan ere? Zertako gaizki
konfesatu, eta komulgatu? Eta Infernurako sugai, eta
tormentu geiago eren buruai erakarri? E. Orrelako
itxu, fedea illik daukaten zorigaizlokoak eztue beste
erremediorik, eren estadu triste, errukigarria, ondo
konsideratzea baizik, alde guzietatik estumena baizik
ikusten eztue, bada pakea orain, eta gero izango
badue, bertatik eren buruak erremediatu bear ditue,
eta benetan prestatu bear dira ondo konfesatzeko,
eta komulgatzeko, bada jakiñaren gañean gaizki
komulgatzea, da, izan ditekean gaiztakeriarik arrigarriena; Jesu-Kristorenzat deshonragarriena, eta animarenzat kaltegarriena.
Eta orobat, ez komulgatzea premiazko denporan,
da, pekatu mortal guztiz andia egitea, eta beti Deabruaren mendean egotea, eta eren buruak Infernura
botatzea. Eta ala, komunio gaiztorik iñola ere ez egiteko, eta komunio ona egitera prestatzeko, piztu bear
due daukaten Kristauaren fedea, eta onek erakusten
dizkigun motibo guztiz andiak, gogora ekarri, eta ausnartu bear ditue; eta lenbizikoa, konsideratu bear due,

komunio gaiztoa egiten duenak, Jesu-Kristori berari,
Zeruaren, eta lurraren Jabe Soberanoari, bere Egille,
Erredenptore, Salbadore, eta Maisu guztiz maitagarriari egiten dioen injuria, desprezio, eta billaukeri edo
traizio arrigarria, eta nazkagarria; bada badakie, eta
sinisten due, Kristauak, pekatu mortalean dagoanak,
bere biotzaren jabe egiñik daukala demonioa bera,
eta bere biotza edo anima estadu orretan, munduan
izan ditekean monstruorik itxusiena, eta izugarriena
dala, eta tokirik ustelena, eta kiratsdunena, eta ala
ere, ain toki itxusi, zikin, eta nazkagarrian paratzen
due, ipintzen due, sartzen due, Jesu-Kristoren persona
bera, bere gizatasun, eta Jaungoikotasun guziarekin;
eta ori, zergatik? Munduko errespeto edo honra zital
bategatik; interes edo ondasun labur bategatik; aragiaren gusto edo atsegin loi zikiñ bat, ez uzteagatik;
gorroto edo bendeku gaizto bati, ez largatzeagatik
edo pekatuko aztura gaiztoa, ez menderatzeagatik;
bere borondate txarra ukatzera, ez jarteagatik, eta
konfesio on bat egiteko pena edo neke laburra, ez
artzeagatik. Eta sinistu liteke, ikusiko ezpaliz, Kristau
batek orrelako gaiztakeria, eta lotsabagekeria egiten
duenik? Eta Judas salzalle, traidore billauaren maldade arrigarria bera berritzen duenik? Eztago bada ,

dudarik, Judasek bere Maisu Jesu-Kristo Juduai saldu,
eta entregatu zienean, illerazotzeko, egin zuen gaiztakeria bera, egiten du, gaizki komulgatzen dan Kristau
lotsabage esker gaiztokoak; bada Judasek bezela,
adiskidearen anzarekin muiñ egiñaz, errezibitzen du
Jesu-Kristoren gorputz santua, bere mingaiñ madarikatuaren gañean, eta sartzen du bere etsairik amorratuenaen erdian; demonioaren aldean ipinten du: Nor
arritzen ezta onelako ausardiaz? Eta zer mereziko du
ori egiten duenak? Eskuarkiro datorkio orrelakoari,
animako itxumen andi bat, Jaungoikoaren deiarenzat
gorreri andi bat, eta biotzeko gogortasun izugarri bat
Judasi bezela, bada ark lenengo komunio gaiztoa egin
zuen, eta bereala, desesperatu bat bezela, bera urkatu zan, eta infernura betiko jatxi zan. Kontu bada
arren dotriña onekin; erabaki ezazue arren, milla
bider illtzea, komunio gaizto bat egitea baño, eta iñoiz
alakorik egin badezue, bertatik penitenzia egiazkoa
egizue.
G. Eta asko da pekatu mortalak ondo konfesatzea,
eta estadu graziazkoan jartea, ondo komulgatzeko? E.
Bai asko da, mandamentuarekin, eta premiazko obligazioarekin kunplitzeko; baña orrez gañera, frutu
geiago ateratzeko, eta Sakramentu guztiz andi orri,

eta or errezibitu bear degun Jesu-Kristo gure Jabe, eta
Errege Soberanoari dagokion garbitasunarekin, eta
errespetoarekin komulgatzeko, pekatu benialetik ere
gure anima edo biotza garbitzeko, alegiñak egin bear
ditugu; eta orren bearra, konparazio edo antzorde
onekin, erraz ezagutuko dezue, zuen fedea piztu nai
badezue; zuek bisitatzera, honratzera, eta mesedez
betetzera, zuen etxera etorri nai balu Españiako Erregeak edo beste Prinzipe andi batek, eta baziñakie noiz
etorri bear duen; etziñateke kontentatuko, bakarrik
aren etsai gaiztoak zuen etxetik ateratzearekin; ori
gauza premiazkoa da; bada bestela, zeurok ere aren
etsaiak zeratela, aditzera emango zenduke; baizik,
zeuron etxetik aterako zenduke, Erregeari begietan
edo igui emango likion loikeri, zikinkeri, eta autskeri
guzia, eta al dezuen ondoena, zuen etxea garbituez
ezeze, apainduko zenduke, alako Jauna errezibitzeko.
Ala bada, etzerate kontentatu bear, zuen Errrege JesuKristoren bizilekua izan bear duen biotzetik ateratzearekin, aren, eta zuen etsairik andiena, au da, pekatu
mortala, eta onekin batera, zuen jabe egiñik zegoan
demonioa bera: Bada nor (guztiz itxuturik, eta gogorturik ezpadago), atrebituko da, Jesu-Kristoren Majestadea bera, eta demonioa toki batean juntatzera, eta

edukitzera? Baizik zuen biotzetan (pekatu mortala
konfesio on batekin bota ezkero) arkitzen diran pekatu benialaen zikinkeriak kendu bear dituzue, zuen
Errege, eta Jabe Soberanoari atsekaberik edo sentimenturik ez emateko, eta pekatu benial guziak, batez
ere, ignoranziaz edo argaltasunez, ustekabean bezela
egin oi dituzuenak, ezin eskusatu badituzue, gutxianez pekatu benial guzien iguia eduki bear dezue, eta
ezagueraz edo oarmenaz edo adbertenzia oso-osoarekin pekatu benialik ez egiteko asmoa edo proposito
egiazkoa artu bear dezue, nola, gauza txikirik ere ez
ostutzeko; gezur txikirik ere ez esateko; murmuraziorik gai txikietan ere ez egiteko; janean, eta edanean
neurri onetik ezagueraz ez igarotzeko; aserrealdia
datorkizuenean, hitz gaiztorik edo mingarririk ez esateko, bendekurako mugida edo griña gaiztoak bereala
itotzeko; alperkerian denpora ez igarotzeko, aserra
erazotzen zaituen jokuak eskusatzeko, zuen egunoroko Kristau lanak, nola orazioak, errosarioak, eta beste
ejerzizio onak, ez nolanai, ezpada betaz, al dezuen
atenzio, eta debozioarekin egiteko; zuen nekabide,
eta lanetan aserratu bage, baizik pazienziarekin, eta
Jaungoikoaren izenean, eta aren honrarako zuen egitekoak, eta beargaiak ondo egiteko asmoa, eta kuida-

dua artuaz, eta berrituaz, eta beste utsegite txiki edo
ariñak eskusatuaz, erakutsi bear dezue, pekatu benialak igui dituzuela, eta borondatez beinzat egin nai
eztituzuela, eta argalak bezela askotan utsegite txikiak egin arren, damu dezuela, eta erremediatu nai
zeratela. Bada bestela, pekatu benialak ezertan
eztauzkenak, ardurabage egiten dituztenak, Jesu-Kristori atsegin emateko, eta eren biotzetan toki garbia
prestatzeko, deseorik eztue; nolabait ofenditzen, eta
atsekabetzen due, eta eskuak lotutzen diote, Kristau
bildurti, eta biotz garbikoai egiten dien mesede ugariak ez egiteko; eta orra zergatik eskuarkiro Kristau