Kristau dotrina-II - 37

Total number of words is 3822
Total number of unique words is 1445
35.4 of words are in the 2000 most common words
49.7 of words are in the 5000 most common words
57.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
konfesio jenerala konbeni zaionak? E. Txit asko dira,
eta lenbizikoa, iñoiz konfesio jeneralik egin eztuenak,
konfesorearen konsejuz ondo prestaturik egiten
badue, frutu andia aterako due; bada eren buruak
ondo ezagutzeko, Jaungoikoaren aurrean egiaz humillatzeko, eta lotsa santu bat artzeko, eta damutatsun
biziago, eta proposito eragilleago, eta indarsuagoa
artzeko, eta orretan aurrera irauteko, txit asko serbitzen die: bigarrena, konbeni zaie konfesio jenerala
egitea, bizimodu santu bat egitera jarri nai duenai, au

da, birtutezko exerzizio edo lanetan perfekzio geiagorekin gogotik aurreratu nai duenai, eta estadu berria
artzeko dauden guziai, naiz fraile, naiz abade, naiz
monje edo naiz ezkondu egin bear duenai; alde batetik lengo bizitzako utsegite guziak erremediatzeko,
eta bestetik bizimodu berriro kargak edo obligazioak
obeto ezagutzeko, eta oriek jasotzeko edo ondo gordetzeko bear dituen Zeruko argiak, eta laguntasunak,
eta indarrak iristeko; eta etzaie gutxiena konbeni konfesio jenerala ezkondu bear duenai, eta batez ere
alkarren adiskide ibilli diran ezkongaiai, bada denpora
orretan, lenago birtuteari ezpadarraie, eta okasiotik
kanpora bizi ezpadira, pekatu asko Infernuko etsaiak,
eta aragiaren griña gaiztoak eragiten dizte, guztia
ezkonzarekin erremediatuko dalako ustean, eta gaiztoago dana ezkonzako Sakramentu Santua ondo prestatu bage askok errezibitzen due. Eta nolakoa izango
da, Sakrilejioko pekatu mortalarekin asitzen dan bizimodua? Argatik bada ezkonzeko dauden guziai konseju ematen diet, eztezela luzatu konfesatzea ezkonzako egunetarako, baizik, deiak asi baño lenago, konfesio on batekin betaz prestatu ditezela, ezkonzako
Sakramentu Santuaren frutuak ugari errezibitzeko,
eta aurrera bizimodu on bat egiteko. Irugarrena, batez

ere konfesio jenerala konbeni zaie, konfesio gaiztorik
ziertu dakitela ez egin arren, dotriña laburra, eta aziera txarra txikitanik izan zuenai, bada eskuarkiro gazte
denporan gaiztakeriak, eta pekatu larriak erraz egiten
dira, nola jolas zikin lotsagarriak, eta lapurreta ixillak,
eta beste pekatu asko, eta edo ainzat artzen eztira,
eta konfesatzen eztira, edo bear bezelako damutasuna, dolore, eta proposito bage konfesatu oi dira;
damutzeko motiboak ondo eztakiztelako edo konsideratzen eztituelako, eta ezaguera andiagora datozenean, zerbait kezkatu oi dira, eta ala ere orduan malizia andirik etzuelako; edo nolabait konfesatu ziralako
aitzakiarekin, erraz konzienziako kezka onak itotzen
ditue, eta eriotzako gaitza datorkienean larritzen dira,
eta orduan alakoai konfesio jenerala egiteko deseoa
datorkie.
Zenbat obe due bada orrelakoak orain kezka orietatik libratu konfesio jenerak kontuzko batekin, eta
bertako, eta ordurako pakea eren buruai ekarri? Laugarrena, orobat konfesio jenerala konbeni zaie eren
konfesioen ondoren laster pekatu mortala egiteko
lengo peligro edo arrisku andira eren borondatez biurtzen diranai; nola moskortegira; kalte andiko jokuetara; peligro andiko danza, eta jolas zikiñetara; edo len

pekatu mortal eragiten zien beste edozein okasio edo
arriskura; bada damutu zirala esan arren, eta erremediatuko ziralako ustean, eta asmoan konfesatu arren,
denpora gutxiren barruan, peligro ezagutura len bezela biurtzen ziran, orien damuak, eta proposituak fruturik, au da, bizitza berriaren asieraren señalerik eztakartenak bezela, eskuarkiro izan oi dira iruipenekoak,
eta ez egiazkoak; eta ori bera esan bear da, pekatu
mortala egiteko oitura gaiztoak eduki dituenakgatik,
nola moskortzekoak, loikeriakoak, lapurretazkoak edo
lizito eztiran joku andiak edo irabazi logreriazko edo
usurazkoak, edo birau andiak, edo gezurrezko juramentuak, edo murmurazio pisu kaltegarriak egiteko
usadio edo kostunbre gaiztoak, eta orobat iñori egindako kalte, dañu edo perjuizioak, dala ondasunetan,
dala honra, fama edo kredito onean, erremediatu
ditzakeala, erremediatzen eztituenak, edo agindu, eta
ofrezitu arren, artako egiazko alegiñik egin eztuenak,
dolore, eta proposito egiazkorik izan etzuelako señale
andiak dauzkate. Eta ori bera gertatzen zaie gorrotoari txit larga bage, eta pakeak egin bage konfesatzen
diran askori; bada orduan gaitzik nai eztiela, eta barkatu diela esan arren, aurrera ere ezin alkar ikusi oi
due, eta antxitiko okasioan barruko gaitz iritsia ager-

tzen due, orrelako guziak eren ustean ondo konfesatu
arren, oitura gaiztoak eskuratzeko, eta goitzeko, eta
eren obligazio andiak kunplitzeko, erremedioak benetan egiten ezpazituen, aditzera ematen zuen, damutasuna, eta propositoa eztirala egiazkoak, edo beinzat
zirala duda andikoak; bada askori, ezagutzen duelako
dolorearen, propositoaren, eta Jaungoikoaren amorioaren premia, eta artarako motiboak ere dakiztelako,
iruditzen zaye, biotzean daukalela egiazko dolorea,
propositoa, eta amorioa, eta ez dauke biotzean, baizik
imajinazioan, eta adimentuan; zerren biotzetik edo
benetan nai dana edo igui dana obretan agertzen da;
bada nola arbola bat ona dan edo ez frututik ezagun
da, eta ez lora, eta orri utsetik bakarrik, ala penitenziaron dolore, eta propositoa, eta aren borondatea,
gogoa, asmoa, eta determinazioa ezagutzen da,
irmoa, eta eragillea dan edo ez, ez hitzetan, eta deseo
argal iruipenekoetan, ezpada ematen dituan frutuetan, eragiten dituan obra onetan, nola diran peligro
andi ezagutura bere borondatez ez biurtzean, eta
oitura edo usadio gaiztoaren kontra erremedioak egiten aritzean.
Eta onelako premiazko erremedioak egiten eztituenenzat probetxuzkoa ezeze, premiazkoa, eta obli-

gaziozkoa da konfesio jeneral bat ondo prestaturik
egitea; batez ere ardurabage bizi, eta konfesio ondoan, askotan agindu arren, len bezin erraz batere erremediorik egiten aritu bage, peligro andiko okasiora
edo oitura gaiztora biurtzen baziran; bada orrelakoai
absoluziorik ezin eman dakike emiendaren edo erremediatzen diralako, eta aurrera ere erremedioak egingo dituelako pruebaren batzuek eman artean, eta
orrela gogo ona agertu artean; zerren bestela eren
hitza, eta propositoa laster gezurtatzen due; eta beti
agindu, eta iñoiz ez kunplitu denpora dijoakie, eta
konfesio jeneral on batekin benetan erremediatzen
ezpadira, eta bizimodu berri bat artzen ezpadue, eriotzako orduan ere egiazko damutasun edo pekatuen
gorroto bage, eta proposito eragille bage eskuarkiro
konfesatuko dira, eta Zerura dijoatzelako ustean illko
dira, bada betiko Infernura jatxiko dira. Kontu bada
, orain guzia erremediatu dezakezue Jaungoikoaren laguntasunarekin, eta zuen alegiñak benetan bertatik egiñarekin.
G. Eta nor dira, konfesio jenerala nai ta ez bertatik
egiteko premia estua, eta obligazio larria dakenak? E.
Lenago konfesio gaiztoak edo alperrak egin dituen
guziak. Eta oriek nor dira? Lenbizikoa, arrazoiaren adi-

nera, eta ezaguera etorri ezkero premiazko dotriña
jakin bage, eta batez ere Trinidadeko, eta Enkarnazioko misterioak onaenzat dagoan betiko gloria, eta gaiztoenzat dagoan betiko pena, eta konfesio on bat egiteko bear diran gauzak ondo ikasi bage konfesatu
ziran guziak, gaizki edo alperrik konfesatu ziran; bada
ignoranzizko estadu artan zeuden artean, ezin Fedeko, Esperanzazko, Karidadezko, eta damutasunezko
aktoak egin zitzakean, eta ezin ondo konfesatu zitezkean, eta ala denpora artako konfesio guziak berritu
bear ditue, ezaguerara etorri ziranean orduko utsegiteak konfesatu ezpazituen. Eta ori iñoiz gertatu ezpazate, eta geroko denporan ondo konfesatu ziralako
ustean badaude, asko due jakineztasun edo ignoranzia arzaz, eta bitarte artan egin zituen pekatuaz orain
konfesatzea, eta eztue obligaziorik geroko denporan
uste onean edo ondo prestaturik egin zituen konfesioak berritzeko. Baña bai, bigarren konfesio jeneralaren
bearra edo premia due gaizki bizi arren edo pekatu
mortalak ardurabage egin arren, eren konzienziak
ondo examinatzeko alegiñik batere egin bage edo
examiña txit ariñarekin konfesatu oi ziranak, konfesorearen galdeai eranzunaz beste bage, eta akto kontriziozkoa errezatuaz beste bage kontentu gelditzen

zirala: eta orobat due, irugarrena, konfesio jeneralaren premia andia batez ere pekatari ardurabage
batzuek pekatura oituak; egiazko damutasuna, eta
propositoa eren biotzetan artzeko edo formatzeko
examina utsarekin kontentatu, eta pekatuaz iguitzeko, da proposito firmeak egiteko dauzkagun fedeko
motiboak edo kontriziozkoak edo atriziozkoak konsideratzen egon bage, eta oraziorik egin bage, au da
humildadearekin, eta konfianzarekin Jaungoikoari barkazioa biotzetik eskatzen aritu bage konfesatu oi ziranak, akto kontriziozkoa aoz esanaz, eta penitenzia
kunplituaz kontentu gelditzen zirala; pekatuari egiazko gorrotorik artu bage; bizimodu gaiztoa benetan
erremediatzeko borondate osorik, eta eragillerik eduki
bage.
Bada askotan esan dizuedan bezela, gutxi edo
asko fedeak erakusten dizkigun motiboak konsideratzen aritu bage, eta Jaungoikoari bere argia, eta grazia, eta barkazioa biotzetik eskatu bage, ezin pekatuaren egiazko dolore edo damutasunik, eta propositorik
gure biotzean sortu liteke, eta ori bage aozko konfesioak, eta absoluzioak, batere serbitzen eztue. Eta
orrelako konfesioak nai ta ez berritu bear dira; egiazko dolorea, eta propositoa benetan edukitzeko dilijen-

ziak egiñaz, erakutsi zatzuen bezela: eta orobat konfesio jeneralaren premia due, pekatu laguna borondatez eren etxean zuela, okasio gertua kendu bage, konfesatzen ziranak; bada negarrak zeriela konfesatu
arren, borondatezko okasio edo peligro andian zeuden
artean, egiazko dolorerik, eta propositorik etzuen. Eta
peligroa edo arriskua ezin iñola ere apartatu eragin
bazuen, nai ta ez artu bear zituen erremedio eragilleak peligroaren indarra kentzeko, eta pekatu mortalik egin bage bizitzeko, oitura gaiztoak dituenak egin
bear duen bezela, eta erremediorik egiten ezpazuen,
dolore, eta propositorik eztzuen, eta orduko konfesioak berritu bear ditue.
G. Eta nork bestek lengo konfesioak berritzeko
edo konfesio jenerala egiteko premia estua due? E.
Lotsaz edo bildurrez pekatu mortalak iñoiz konfesatu
bage utzi dituenak; nola izan oi diran, gaztetxoak zirala pekatu zikiñak edo itxusiak berariaz begiratuaz, eta
atsegin zikiña artuaz, edo ikuste loiak, eta jolas lotsagarriak egiñaz edo eren buruakin edo eren senide, eta
ganaduakin, pekatu egin zuenak, edo lapurretaren bat
egin zuenak, edo falso testimonio andiren bat iñori
jaso, eta orrelako gauzak lotsaren pasiez konfesatu
eztituenak; eta orobat berez pekatu mortal etzan gau-

zaren bat, baña pekatu mortalzat lotsaz edo bildurrez
konfesatu bage utzi zuenak, nola Fedearen, Esperanzaren edo Karidadearen kontrako tentazio goaikarriak
izan dituelako pekatu egin zuela uste edo duda andian
jarri, eta konfesatu bage utzi zituenak, berez konsentimentu osorik eman ezpazuen ere; bada orrelakoak
konfesio gaiztoak egin zituen, eta errezkero ori dakitela edo gogoan duela agertu bage egin dituen konfesio
guziak izan dira sakrilejioko pekatu mortal arrigarriak,
eta orobat estadu orretan egin dituen komunioak. Eta
urteoroko Elizako legeaz ere kunplitu bage gelditu
dira bitarte orretan; bada konfesio, eta komunio gaiztoarokin ezin paskoaz kunplitzeko legea osatu edo
gorde liteke, eta konfesio jeneral on batekin grazia
erremediatzoko premia estuan daude. Eta egiaz humillaturik, eta Jaungoikoaren aurrean lotsaturik, eta
damuturik konfesio jeneral on bat egiten badue, kondenazioko peligro guztiz anditik libratuko dira, eta
baita eren barruko sosegua, eta pakea alkanzatuko
due, eta bestela beti kezkatan bizi bear due, eta geroago; eta neke geiago konfesio on bat egiteko izango
due. Anima zaitezte bada arren bertatik zuen lengo
konfesioak berritzeko premia ezagutzen dezuenok
konfesio jeneral on bat egitera, eta etzaitezteala ika-

ratu, eta izutu ori egiteko nekeagatik; zuek gogo ona
artzen badezue, uste dezuen baño errazago egingo
dezue.
G. Nola prestatu bear dira bada konfesio jenerala
ondo egin bear duenak? E. Lenbizikoa, badakizue ,
zuen oraindañoko lotsa gaiztoa, eta Kristauaren lanak
edo obligazio andiak kunplitzeko izan dezuen atzerapena etorri zatzuela zuen soberbiatik edo arrotasunetik, eta orrek dakarren itxumen anditik; bada orren
erremedio prinzipala da biotzeko humiltasuna, eta orri
juntatu bear diozue Jaungoikoaganako esperanza andi
bat, eta humiltasunarekin, eta esperanza andi batekin, Jesu-Kristoren izenean edo aren kabubageko
merezimentuakgatik Aita Eternoari eskatu bear diozue, arren zuen adimentuak argitu ditzala, zuen pekatuen anditasuna edo grabedadea ondo ezagutzeko,
eta zuen buruak humillatzeko, eta zuen biotzetan
berak sortu dezala, zuen pekatu guzien iguitasun edo
aborrezimentu guztiz andi bat, eta aren Majestadea
ofenditu dezuelako damutasun edo sentimentu andi
bat, eta ez berriz pekaturik egiteko proposito sendo
edo determinazio andi bat, pekatu mortal guziak, ezagutu, eta gogoratu al ditzaketzuen moduan, ondo konfesatzeko, eta penitenzia kunplitzeko deseo egiazkoa-

rekin batera. Zuek orazio humil ori Jaungoikoari sarri,
eta gogotik egiten badiozue, bere argia, eta grazia
pozik emango dizue; bada eztu nai zuek kondenatzea,
baizik zuek humillaturik eta egiaz damuturik esperanza osoarekin, eta biotz onarekin beragana biurtzea;
pekatuari largatzea, eta Zeruko bidean jartea; baña
bigarrena, zeurok aritu bear zerate, egiazko humiltasuna, esperanza, eta damutasuna zuen biotzetan
artzeko, eta edukitzeko egoki diran konsiderazioak
egiten, eta ori nola egin askotan erakutsi dizuet, eta
ala ere diot berriz gogoan ekarri bear dezuela alik
sarriena Jaungoikoaren anditasun, guzialtasun, eta
ontasun kabubagea, eta egin dizkitzuen mesede guziz
andiak, eta batez ere gogoan erabilli bear dezue: Nola
eternidade guzian bere gloriaz gozatzeko egin zaituen; nola Kristau egin zaituen; fede santuaren argira,
eta ezaguerara ekarri zaituen; nola bere Seme propioa bera eman dizuen zuen Erredenptore, Salbadore,
eta Maisu edo Zeruko gidari bere exenplo, eta dotriñarekin izateko, eta bere odolaren, eta biziaren kostuan
zuek pekatutik libratzeko, nola bere pasio, eta eriotza
santuaren frutua, eta zuenzat irabazi zuen grazia
Sakramentu santuetan ematen dizuen, eta zuek bera
berriz illerazotzeko diña motibo eman badezue ere,

bera agitz aserratu badezue ere, eta bere adiskidetesuna, grazia, eta Zeruko deretxoa galdu, eta zeuron
kulpaz deabruaren menpekoak egin, eta betiko Infernua merezitu badezue ere; etzaitue Infernura bota;
itxon dizue; askotan beregana deitu zaitue; orain ere
deitzen zaitue, ete zuek damuturik, eta ondurik ikustea baizik nai eztu, zuezaz errukitzeko, eta osoro barkatzeko, eta ala ere alako Jaungoiko batenzat esker
gaiztoa baizik izan eztezue; ezin kontatu ala bider
agitz ofenditu dezue, eta zuen anima gaixoak kondenazioko bidean ipiñi dituzue.
Orra bada alde batetik humillatzeko, eta bestetik
esperanza andi batekin barkazioa eskatzeko, eta biotzeko dolore edo damutasuna benetan artzeko, motiborik asko; aritu zaitezte bada akto kontriziozkoak
sarri, eta gogotik egiten. Baña esango dezue; zuen
lanik andiena dala konfesio jeneral bat ondo egiteko
ainbeste urteko pekatu guziak gogora ekartea, eta
eztakizuela nundik, eta nola asi ere: bada nik diot kuidadu, eta arreta geiago bear dala egiazko damutasuna, eta propositoa biotzean artzeko, eta konserbatzeko, konzienziako examiña egiteko baño, eta askoz
geiago dirala damutasun egiazkoaren faltaz egiten
diran konfesio gaiztoak, konzienziako examiñaren fal-

taz egiten diranak baño; bada egiaz damuturik dagoana, eta benetan Jaungoikoaren grazia, eta pekatuen
barkazioa deseatzen duena, bera larritzen da, konzienzia ondo examiñatzeko, eta orretarako alegin prudente batzuek egin ezkero, eta gogogoraty zaizkan
pekatuak konfesatu ezkero, egiaz damuturik badago,
seguru dauka pekatu guzien barkazioa, ala konfesatu
dituanena, nola ezagutu eztituan, eta gogoratu etzaizkan guziena.
G. Baña bere pekatu guziak ondo examinatzeko
nolako alegiñak egin bear ditu? E. Orren gañean beste
dotriña batean berariaz hitz egin genduan, eta zuen
Konfesoreak esango dizue bakoitzaren adinari, kapazidadeari, eta bizimoduari ondo begiratuta, zenbat
denporan konzienzia examinatzen aritu bear dezuen,
eta nolako alegiñak egin bear dituzuen, eta baldin
zeurok aurretik egun batzuetako examiña kontuzkoarekin, eta egiazko damutasun, eta proposito firmearekin prestaturik bazoazte, gauza bi enkargatzen dizuet:
lenbizikoa, Konfesorea billatu dezazuela beste penitenteakin okupaturik eztagoan orduan, eta bigarrena,
Konfesoreen artean billatu dezazuela alik egokiena
zuen animako gaitzak ezagutzeko, eta sendatzeko,
eta itxu-itxuan obedezitu degiozuela, obeto prestatze-

ko absoluzioa egun batzuetan luzatzen badizue; bada
zuen probetxuagatik, eta onagatik bakarrik luzatzen
dizue, eta berriz diot, Jaungoikoak prinzipalmente
begiratzen diola biotz humillari, egiaz damuturik
dagoanari, ondu nai duenari, eta beragan esperanza
guzia ipinten duanari, eta aurrera biotz guztitik bera
amatu, eta serbitu nai duenari, eta nola dakian zuen
memoriaren argaltasuna, eta zuen adimentuaren
laburtasuna, ez dizue agintzen, ezin egin dezakezuen
gauzarik; baña ezin ezagutu, eta ezin gogoratu dituzuen pekatuen damu egiazkoa ere artu bear dezue.
Eta Dabid Errege, eta Profeta Santuak, gizon guziz
argitua, eta Jaungoikozkoa bazan ere, Jaungoikoari
esaten zion bezela, zuk ere esaiozu; Jauna, nor da
bere pekatu edo utsegite guziak ezagutzen dituana?
Ezkutatzen zaiztan guzietatik garbi nazazu Jauna.
Delicta quis inteligit? Ab ocultis munda me Domine.
Eta kontrizio egiazkoa badezue guziak barkatuko dizkitzue.
Baña etzerate kontentatu bear konfesio jeneral on
bat egiñarekin, zuen salbazioa aseguratzeko, Jaungoikoaren grazian aurrera irauteko, eta zuen pekatuen
zorrak mundu onetan pagatzeko, alegin guziak egin
bear dituzue, eta bizimodu on bati ekin bear diozue:

egunoro Jaungoikoari eskerrak eman, egin dizkitzuen
mesede guztiz andiakgatik; egunoro konsiderazio piskatxo bat, eta orazioa egin, eta orren ondoren kontriziozko edo damutesunezko aktoak, eta egiazko propositoak berritzeko alegiña egin, eta sarri konfesatzera,
eta komulgatzera oitu bear zerate.
Eta hitz gutxitan Kristau onak, eta santuak izateko
bidea, ikasi nai badezue; Jesu-Kristoren iru hitz oek
gogoan ondo artu itzatzue, eta ondo gorde itzatzue;
Abnega temet-ipsum; tole Crucem tuam, et sequere
me. Lenbizikoa, pekatura mugitzen zaituen zuen
borondate gaiztoa, eta erabageko pasio edo grisa
gaiztoak egunoro edo beti ukatzeko, eta menderatzeko alegiñak egin bear dituzue. Bigarrena, gertatzen
zaizkitzuen naigabe, neke edo atsekabeak pazienziarekin eramateko, alegin guzia egin bear dezue; eta
irugarrena, karidadea exerzitatu bear dezue, au da,
Jaungoikoa gauza guziak baño, eta zuen buruak baño
geiago amatu, eta zuen buruak bezela zuen lagun projimoak, ala ongilleak, nola gaitzgilleak Jaungoikoagatik amatu bear dituzue, eta guziakgatik Jaungoikoari
erregutu, eta zuen egiteko, lan edo obra guziak Jaungoikoaren honrarako, eta ari atsegin emateko asmoarekin, eta deseoarekin egitea, prokuratu bear dezue.

Eta zenbat obeto iru gauza oriek egiten dituzuen,
anbat errazago zuen pekatuen zorrak pagatuko dituzue; anbat birtute, perfekzio, eta santidade geiago iritsiko dezue, eta anbat pake geiago munduan, eta sari,
poz, eta gloria geiago Zeruan gozatuko dezue; Jaungoikoak orretako gogoa, indarra, eta grazia guzioi
digula. Amen.

AMALAUGARREN DOTRIÑA
Sakramentuen gañean, eta lenbizikoa Komunioko,
edo Aldareko Sakramentu guztiz Santuaren gañean.
Penitenziako

edo

Konfesioko

Sakramentuari

dagozkion dotriñaen ondoren, Komunioko edo Aldareko Sakramentu guztiz Santuari dagozkionak aditzera
eman bear dizuet ; gure Jaungoikoaren guzialtasunak edo poderio neurribageak, aren sabiduria kaburik
eztuenak, eta bere guganako amorio, eta bere ontasun infinitoak gure alde egin dituan miragarrizko
lanak, iñun baño obeto Sakramentu guztiz santu onetan agiri dira, eta ori argiro ikusiko dezue gaurko dotriñan; aditu ezazue bada arren kontuz.
G. Zertako da Komunioko Sakramentu guztiz san-

tua? E. Bear dan diñatasunarekin edo prestaerarekin
artzen degula, gure animak sustentatzeko, eta grazia
geitzeko edo aumentatzeko.
G. Zeri deitzen diogu Komunioko Sakramentua? E.

Komulgatzen geranean errezibitzen edo artzen degun
Aldareko Sakramentu guztiz santuari.

G. Zer errezibitzen degu Komunioko Sakramentu

guztiz santuan? E. Kristo Jaungoiko, eta gizon egiazkoa, Aldareko Sakramentu guztiz Santuan egiaz dagoana.
G. Zergatik deitzen diogu Komunioko Sakramen-

tua? E. Zergatik unitzen, bat egiten, eta juntatzen gaituan Jesu-Kristo gure Jaunarekin era miragarri batean,
eta Kristau guziok alkarrekin alako moduan, nun JesuKristo bera osoro egiaz gure biotzera dator, eta bear
bezela errezibitzen badegu, Jesu-Kristo bera gugan
dago, eta gu Jesu-Kristogan, au da, aren Espirituak
animatzen gaitu, eta aren Espirituaz bizi gera; eta
nola Jesu-Kristo, gure guzion burua dan, berarekin uniturik egon ezkero, eta aren mienbro edo zatiak guziok
geran ezkero, guziok alkarrekin, uniturik edo bat egiñik egon bear gera; eta argatik alkarrekin gaitziritzian,
etsaitasunean edo gorrotoan daudenak, ezin komulgatu ditezke, lenago alkarri barkatu bage, eta pakeak
egin bage; bada bestela eren kondenaziorako Komunioko Sakramentua artuko luke, askori gertatu zaion
bezela.
G. Eta zergatik deitzen zaio Aldareko Sakramentu

Santua? E. Zergatik Sakramentu Santu au Aldarearen

gañean zelebratzen, eta egiten due Sazerdoteak
meza ematen duenean.
G. Eta badu beste izenik Sakramentu Santu onek?
E. Bai, txit asko ditu; deitzen da Mai Santua; Konbite
sagradua; Jaunaren Aparia; Zeruko Ogia; Aingeruen
janaria; Zeruko mana gozoa; amorioaren Sakramentua, eta Sakramentu guzien andiena, eta miragarriena, eta orri dagokala esaten zaio Santisimoa edo guztiz Santua. Eta Sakrifizioa dan aldetik deitzen zaio
Ostia Santua, eta esan nai du, Jaungoikoari ofrendatzen, eta sakrifikatzen zaion gauza bat, eta auxe da
sakrifikazio gairik baliosoena, Jaungoikoarenzat honragarriena, eta atsegingarriena, eta gizonarenzat probetxugarriena; mezako sakrifizioaren explikazioan
esan nizuen bezela. Bada izenik jakiñenak, eta usatuenak dira, Eukaristia; Biatiko Santua, eta Jesu-Kristoren gorputz, eta odol preziosoaren Sakramentua.
G. Zergatik deitzen zaio Aldareko Sakramentuari
Eukaristia? E. Zergatik Eukaristiak esan nai du grazia
ona, eta esker ona, eta ala deitzen zaio, zergatik
Sakramentu Santu au da, izan ditekean graziarik, eta
doairik andiena, eta ugariena, beste grazia txit asko
ematen dizkiguna, eta grazia guzien Jabea, eta emallea, Jesu-Kristo, Jaungoiko, eta Gizon egiazkoa bera

egiaz ematen diguna, eta Jaungoikoaren ontasun infinitoari zor diozkagun mesede, eta fabore guzien diñako eskerrak emateko ofrendarik andiena, eta baliosoena. Zergatik deitzen zaio Beatiko Santua? Zergatik
dan bidezkoen sustentua, alimentua, eta indarra, eta
eternidadera guziok egiten degun bide edo beaje onetan, ala bizitzako denporan, nola batez ere eriotzako
denporan ematen dizkigu bear ditugun laguntasun,
eta indar guziak; gure animako etsaiak goitzeko; bideko nekeak eramateko, eta betiko deskansua Zeruko
glorian iristeko.
G. Eta zergatik deitzen zaio Aldareko Sakramentuari Jesu-Kristoren gorputz, eta odol preziosoaren
Sakramentua? E. Zergatik Sakramentu Santu onetan
ogiaren, eta ardoaren anz, etxura edo figuraren
azpian, arkitzen da egiaz Jesu-Kristoren gorputz, eta
odol guztiz preziosoa.
G. Nork ori ala dala sinistu eragiten, eta aseguratzen digu? E. Jesu-Kristok berak, Jaungoiko eta gizon
egiazkoa danak; guzialtasun edo poderio guziaren
jabeak; ontasun, eta jakinduria kabubagea duenak;
nai duen guzia egiteko eskualdia, eta sabiduria duenak; ezin engañatu ditekeanak, eta ezin gezurrik esan
lezakeanak berak, egia andi ori erakutsi zigun. Aren

Apostolu Santuak, eta oen ondorengo Obisko Santuak
edo Erromako, eta mundu guziko Obispoak, eta Elizako erakusle edo Doktore Santuak beti ala erakutsi
due, eta ori da Eliza Ama Santuak orain ere erakusten
digun, eta munduak diraben artean beti erakutsiko
duen fedeko misterio guztiz miragarria, eta ori sinistu
nai izan eztuen guziak herejetzat beti deklaralu, eta
kondenatu izan ditu.
G. Noiz, eta nola egin zuen Jesu-Kristo gure Jaunak
Sakramentu guztiz andi au? E. Lenagoko denporetan
Sakramentu santu onen anzak edo figurak ugari eman
zituen lege zarrean, eta Jesu-Kristok berak Apostoluai,
eta bere jarraitzalleai argiro esan zien; bera zala Zerutik etorritaro ogia, eta bere gorputza janaritzat emango ziela: eta promesa ori kunplitu zuen ostegun santuko gabean, bere pasio, eta eriotza santuaren besperan. Apostoluakin azkeneko aparia egiten ari zala,
Sakramentu onen anza edo figura zan bildotsaren
aparia bukatuta, dio presente zegoan San Mateo
Ebanjelistak; artu zuen Jesu-Kristok ogia bere eskuetan; bedeinkatu zuen; zatitu edo puskatu zuen, eta
Apostoluai zati bana eman zien, esanaz, ar ezazue,
eta jan ezazue; au da nere gorputza. Eta dio San
Lukas Ebanjelistak, onen ondoren bereala esan ziela;

au berau zuek ere egin ezazue, nizaz oroitzen edo
akordatzen zeratela; eta orobat diobe Ebanjelistak,
bere eskuetan ardoarekin zegoan Kaliz bat artu zuela;
bere Aita Jaungoikoari eskerrak eman ziozkala, eta
Aposloluai eman ziela, esanaz; edan ezazue guziok;
au da nere odola, askoren pekatuen barkaziorako ixuriko dana. Eta San Pablo Apostolu andiak dio, dotriña
au berau Jesu-Kristogandik ikasi zuela, eta munduak
diraben artean Jesu-Kristoren eriotzaren memorian,
misterio au zelebratuko dala; eta ala Apostoluak JesuKristok berak eman zien eskualdiarekin, dotriña ori
bera guziai erakutsi ezeze, misterio andi ori zelebratzen, au da, ogia, eta ardoa konsagratzen, ota Mezatako sakrifizioa egiten, eta Kristauai Jesu-Kristoren
gorputz Santua Komunioan ematen asi ziran, eta aek
bezela, eskualdiarekin berarekin gelditu ziran Obispoak, eta Sazerdoteak; ori bera oraindaño denpora
guzietan egin due, eta egiten due. Zer gertatzen da
bada Sazerdoteak Meza ematen duen guzian, eta
ogia, eta ardoa Jesu-Kristok eman zien eskualdiarekin,
eta ark esan zituan hitzakin berarekin konsagratzen
dituenean? Begiak ikusten duen ogiaren sustanzia
edo izatea itzultzen da, aldatzen da edo mudatzen da,
Jesu-Kristoren gorputz egiazkoa izatera, eta ardoaren

sustanzia itzultzen da, aldatzen da edo mudatzen da
Jesu-Kristoren odol egiazkoa izatera, eta ori aditzera
emateko galdetzen zaie dotriñaren ikasleai, eta onela
zuen humeai, eta mirabeai erakutsi bear diezue.
G. Zer dago ostian konsagratu baño lenago? E.
Dago ogia. Eta Sazerdoteak konsagraziozko hitzak
esan ezkero, zer dago? Arrezkero ostian eztago ogirik
edo ogiaren sustanziarik edo izaterik, baizik dago
Jesu-Kristoren gorputz santua. Eta bizirik dago? Bai;
bada Jesu-Kristo betiko piztu zan edo erresuzitatu zan,
eta Aita Eternoaren eskubian Zeruko glorian dagoan
Jesu-Kristoren gorputza bera dago egiaz ostia konsagratuan. Eta Jesu-Kristoren odolik badago ostian? Bai;
zerren, ezin dateke gorputza bizirik egotea odola
bage. Eta an dago gorputzarekin Jesu-Kristoren
anima? Bai. Eta zer besterik dago? Jesu-Kristoren
Jaungoikotasuna, eta nola Jaungoikotasuna bat baizik
eztan, Jesu-Kristorekin batera daude ostia santuan
Aita Eternoa, eta Espiritu Santua. Eta zer diferenziarekin daude ostia santuan Trinidade Santisimoko iru
personak? Semea, au da Jesu-Kristo dago Jaungoikotasunarekin, eta gizatasunarekin; zerren dan Jaungoiko
egiazkoa, eta gizon egiazkoa. Baña Aita Eternoa, eta
Espiritu Santua daude bakarrik Jaungoikotasunarekin;

bada Semea bakarrik egin zan gizon, eta ez Aita, eta
ez Espiritu Santua.
G. Eta Kalizean zer dago konsagratu baño lenago?
E. Ardoa ur tanta batekin. Eta Konsagraziozko hitzak
esan ezkero, zer dago? Arrezkero eztago Kalizean
ardorik edo ardoaren sustanziarik edo izaterik; baizik
dago Jesu-Kristoren odol guztiz preziosoa, eta dago
bizirik, eta odolarekin batera kalizean daude Jesu-Kristoren gorputza, anima, eta Jaungoikotasuna, eta Trinidade Santisimoko iru persona Jaungoikozkoak; au da,
Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua, len esan dedan
diferenziarekin Semea dago Jaungoikotasunarekin,
eta gizatasunarekin, eta Aita eta Espiritu Santua Jaungoikotasunarekin bakarrik.
G. Eta konsagratu ezkero badago ogirik ostia santuan edo ardorik kalizean? E. Ez. Ezta bada ikusten len
bezela ogia, eta ardoa? Ala dirudi kanpotik; baña konsagratu ezkero eztago an ogiaren, eta ardoaren egiazko izaterik edo sustanziarik, zerren aen lekuan jarten
da Jesu-Kristoren egiazko gorputza, eta odola, eta
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 38
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.