Kristau dotrina-II - 35
Total number of words is 3854
Total number of unique words is 1469
33.7 of words are in the 2000 most common words
49.4 of words are in the 5000 most common words
58.8 of words are in the 8000 most common words
Eta pekatu nazkagarri bat edo asko egin dituan
Kristau lotstiren batek, edo konfesorearen bildurra
duen batek, edo egiazko penitenzia egiteko, eta artu
bear dituan erremedioak egiteko, edo nai ta ez bereala kunplitu bear dituan obligazioak osatzeko atzerapen andia duen batek, eta bere pekatuak diran bezela agertzeko lotsa guziz aundia, eta neke arrigarria
bere barruan daukanak, eta batez ere pekatu larriak
lenago lotsaz edo bildurrez isildu, ete ezkutatu dituanak, eta konfesio, eta komunio gaiztoak egin dituanak; zer egin bear due, lotsa gaizto ori, eta atzerapen
andi ori goitzeko edo garaitzeko, eta bere pekatuak
garbiro esateko, eta konfesio on bat egiteko? Errukigarriak dira estadu triste orretan dauden Kristau ain
lotsatiak, ain itxutuak, ain nagiak, ain ansiakabeak,
eta ain alper andiak; nun eren zorion edo zorigaitz
guzia oraingo, eta betikoa inporta dien egiteko onetan
lo pisu batean bezela egotera atrebitzen diran. Orien
itxumena, eta orien biotzeko soberbia, eta gogortasuna ain arrigarria da; nun Jaungoikoaren argitasun, eta
grazia aundi bat bage, eta eren partetik esnatzeko,
pizkortzeko, eta eren amorio propioa goitzera animatzeko alegin aundiak egin bage, sorrera, eta lo pisu
izugarri orretan biziko dira: eta illko dira: eta Infernurako dira.
G. Eta badago oriendako erremediorik? E. Bai:
benetan artu nai badue. Eta zer erremedio due? Gai
onetan fedeak erakusten dizkigun egia andiak ondo
konsideratzea, eta oriekin irazarririk, bildurturik, eta
sendatzeko gogo bizi batekin Jaungoikoari humiltasun,
eta esperanza andi batekin bere argia, grazia, eta
indarra gogotik eskatzen aritzea Jesu-Kristoren izenean edo aren kabubageko merezimentuen bitartez:
eta ona gogora sarri ekarri bear dituen egiak. 1. Badakizue, eta guziok fedeko egia, eta Jaungoikoaren
beraren esana bezela sinisten degu, oraindaño munduan egin diran, eta aurrera munduaren bukaeraraño
egingo diran pekatu guziak baño, eta baita asmatu
ditezkean gaiztakeri guztiak baño, infinitamente aundiagoa dala Jaungoikoaren ontasuna, eta miserikordia: eta orobat Jesu-Kristok bere Aita eternoaren justiziari eman zion gure pekatuen satisfakzioa dala kabubagea, milla mundu, au baño gaiztoagoak erremediatzeko asko, eta sobra dana. Bada berdin da fedeko
egia, Jaungoikoak bere aldetik eztuela nai pekatariak
kondenatzea, baizik salbatzea: eta dan pekataririk
aundiena, izugarriena, nazkagarriena mundu guztiko
pekatuak berak egiñak baleuzka ere, egiaz humillatzen bada, biotzetik damutzen bada; Jaungoikoagana
benetan biurtzen bada, eta Jesu-Kristoren izenean edo
aren merezimentuakgatik barkazioa esperanza bizi
batekin eskatzen badio, eta Jesu-Kristok agindu zuen
bezela konfesio humil, eta egiazko bat egiten badu;
seguru iritxiko duela pekatu guzien barkazioa, eta
Jaungoikoaren grazia, eta adiskidetasuna: eta libratuko dala orain bere konzienziak ematen diozkan ortxikada, eta erreprensio gogorretatik: eta gero betiko
edo eternidade guziko Infernuko tormentuetatik: eta
batez ere, betiko lotsatik, eta desesperaziotik: eta iritsiko duela betiko bere barruko pakea, atsedena, eta
konsueloa, eta gero eternidade guziko poza, kontentua, eta gloria.
Orain bada fedeak erakusten dizkigun egia konsolagarri aek ezin ukatu dituan Kristaua, nola izan diteke ain soberbioa, ain itxua, ain gogorra, eta bere
buruaren ain etsai aundia, nun lotsa puska bat ez
garaitzeagatik, bere burua orain ez humillatzeagatik,
eta bere betiko salbazioagatik neke puska bat ez
artzeagatik naiago duen beti kezkatan bizi, eta betiko
zoriona galdu, eta betiko zorigaitza, eta kondenazio
bere buruari ekarri? Ikusiko ezpaliz, nork sinistuko
luke onelako itxumenik, onelako zorakeriarik, eta onelako ardurabagetasunik? A! zein egia aundia dan konsiderazioaren faltak, eta orazio humillaren faltak mundua itxuturik, eta galdurik daukala; iregi itzatzue bada
animako begiak, gauza oek ondo ezagutzeko, eta
pisatzeko: eta erregutu egiozue Jaungoikoari humiltasun, eta esperanza aundi batekin Jesu-Kristoren izenean, arren zuen soberbia, eta gogortasuna desegin
dezala: eta konfesio humil, eta egiazko bat egiteko
indarra, eta gogoa eman degizuela. 2. Bada bestela
(eta ona beste konsiderazio guztiz indarsu bat) fedeko
egiak ukatu nai ezpadituzue lotsa piska bat orain konfesioan benzitzen edo menderatzen ezpadezue, zeurok nai ta ez, zeuron buruari ekarriko diozue lotsa bat
guztiz arrigarria, guztiz nabarbena, eta betikoa, iñoiz
ere akabatuko eztana. Bada zuen pekatu estaliak
orain zeurok, eta Jaungoikoak eta Aingeruak, eta Deabruak dakitzkizute, eta pekatu oriek guziak konfesio
humil, eta damuzko batek desegiten, eta borratzen
ezpaditu; ezin geiagoraño lotsatuko zaitue; 1. Jaungoikoaren tribunalean, juizio partikularrean, orduan deabruak salatuko zaituzte, eta guziak aurpegira botako
dizkitzute: ezin ukatuko dituzue, zuen konzienziak,
eta zuen Aingeru guardakoak testigu leialak bezela
autortuko ditue. Eta nork esan orduan izango dezuen
lotsa arrigarria? Eta orduko zuen desesperazioa, eta
arrabia, ezin esan al baño aundiagoa? Lenago konfesio humil batekin erremediatu zezakeala, erremediatu
bagez? Bada 2. lotsa izugarri, eta penagarri ori zenbat
aziko da, Juizio jeneralean zuen pekatu lotsagarri
guziak ikusten dituzuenean mundu guziaren aurrean,
zuen ezagun, eta adiskide guzien aurrean barreatuak
edo publikatuak? Nolakoa izango da orduan zuen
lotsa? Emen bertan Eliza onetan gauden guzion
aurrean, eta zeuron aurrean, zuek konfesore bati
biziaren penan, sekretoa gordeko duan bati esatera
atrebitzen etzeraten pekatuak, emendik publikatuko,
eta barreatuko banitu, nolako estutasuna, nolako naibagea, nolako pena izango etzenduke, zuen buruak
nabarbenkiro deshonratuak ikustean? Askorenzat bertan illik gelditzeko asko lizate.
Bada lotsa ori guztia, eta oraindio aundiagoa, eta
nabarbenagoa nai ta ez ikusi, eta sufritu bearko dezue
Juizio jeneralean, orain bear bezela zuen pekatuak
konfesatzen, eta erremediatzen ezpadituzue. Eztago
bitarterik edo ondo konfesatu edo betiko kondenatu,
eta betiko lotsatu, eta betiko desesperatu. Bai,
zuen Juizio jeneralean (ondo konfesatzen ezpazerate)
izango dezuen lotsa arrigarria, eta deshonra izugarria
ezta orduan bukatuko, edo akabatuko eternidade
guzian lotsa ikaragarri ark iraungo du: Deabruak erak,
orain konfesatzeko, ain lotsa aundia buruan ipintzen
dizuenak, orduan burla, iskarnio, eta desprezio arrigarriak egingo dizkitzue, ain zoroak, ain zenzu bageak,
ain itxuak, zeuron kulpaz izan ziñatelako. Eta orobat
kondenatu guziak burlatuko, eta deshonratuko zaituzte: eta zeurek izango zerate zuen borrerorik gogorrenak, desesperazio, eta arrabia izugarri batekin zeuron
zorakeria kondenatzen dezuela, eta beti gogoratzen
dezuela, zein erraz lotsa arrigarri artatik libratu zintezkean, eta zeuron kulpaz lotsa labur bat orain konfesioan ez sufritzeagatik, etorri zerate betiko lotsa, betiko
deshonra, eta betiko eskarnioak, eta burlak padezitzera. Konsideratu itzatzue bada orain egia oek: eta zeuron buruak egiaz maite badituzue, bertatik erremedioa konfesio humil, eta egiazko batean billa ezazue.
3. Eta egia aundi oriek gogoratu, eta konsideratu
nai badituzue, eztezue izango ez Konfesorearen bildurrik: bada 1. Ezin Konfesorea arritu liteke zuen gaiztakeriak adituagatik, bada oriek erak, eta bearbada aun-
diagoak, eta ikaragarriagoak askotan aditurik dauzka:
eta gutxianez irakurririk dauzka, ala Eskritura santuan, nola Elizako erakusle, edo Doktoreen liburuetan:
eta badaki persona batek egin ditzakean gaiztakeri
guziak egiteko, edozein persona, eta baita bera ere
gai dala: ain arrigarria da guzion gaitzerako griña
gaiztoa, Jaungoikoak gordeko ezpaginduz: eta ala arritu ordean ikusten bazaitue egiaz humillaturik, eta
damuturik, bere artean poztuko da: konsolatuko da:
atsegiñez beteko da: Jaungoikoa bera, eta Zerutar
guziak postutzen diran bezela, pekataria egiaz konbertitzen danean: eta 2. badakizue konfesioko sekretoa gordetzeko obligazio ain estua duela, nun munduko guzion salbazioa inporta balu ere, eta bere burua
erretzen utzi bear balue ere, ezin konfesioan aditutako gauzarik batere esan lezake: ezta pekatariari berari ere kondesiotik kanpora. Eta San Juan Nepomuzenok bere ejenploarekin dotriña ori erakutsi zigun:
bada naiago izan zuen Martirioa padezitu, eta bizia
galdu, ezenez konfesioko sekretoa agertu, Errege
gogor gaizto batek artara premiatu, eta beartu nai
izan bazuan ere. Eta ala alde orretatik eztezue zer bildurrik iduki.
Baña eztira bakarrik pekatuak agertzeko lotsak,
eta Konfesorearen bildurrak atzeratzen dituenak konfesio humil, eta egiazko bat egitetik: geiago dira ondo
konfesatzera atrebitzen eztiranak; zerren gogorik
eztuen, nai ta ez bear dituen erremedioak artzeko, eta
ala batzuek pekaturako peligro, edo okasio gertuan
egon arren, arriskutik irten nai eztue zerren konbenienziaren bat edo ondasunen bat galdu bear due: eta
milla aitzaki asmatzen ditue, okasio gaiztoari ez largatzeko. Beste batzuek anziñako oitura gaiztoa, eta
erraztasuna edo aztura gaiztoa arturik dauke moskortzeko edo orditzeko, edo joku aundi erabageak, eta
kaltegarriak egiteko: loikeriako pekatu zikiñak edo
bere buruarekin edo besterekin egiteko: edo betiko
gorrotoan daude, eta etsaiak amatzera jarri nai eztue:
eta beste batzuek gaizki irabaziak tratuan, saldu-erosian edo jokuan edo besteai egindako kalteak biurtzeko borondate egiazkorik eztue: eta premiazko penitenzia edo erremedioak artu nai eztitue. Oek guziok,
eta beste onelako asko egon oi dira bertatik ondutzeko bear dan egiazko damutasun, eta proposito eragille bage. Pozik pekatuak konfesatuko lituzke, beste
lanik ezpaliz: eta noizbait, eta batez ere aizkeneko eritasunean guzia erremediatuko duelako esperanza,
eta uste falso engañagarriarekin itxutzen dira. Eta
bitartean komunkiro gaizki konfesatzen dira, edo
pekatuak ezkutatzen dituelako, edo benetan, eta bertatik erremediatu nai eztiralako.
G. Eta zer erremedio dago orrelakoenzat? E. Ezin
besterik erakutsiko diet, sendatu nai badue, konsiderazioa, eta orazio humilla baizik. Orien borondatezko
itxumena, eta biotzeko gogortasuna arrigarria da: eta
Jaungoikoak argitzen, ukitzen, eta biguntzen ezpaditu,
gure esan, eta abisu guztiak alperrak dira: pekatuko
okasio gertutik irteteagatik emango balie zortzi dukateko pare bat, bereala irteteko modua artuko luke:
edo arrisku artan daudelako osasuna galdu bear
balue, bereala irtengo lirate. Orobat oitura gaiztoa
benzitzeagatik aldiko diru zati andi bat emango balie,
bereala erremedioak gogotik artuko lituzke: eta baita
eren zorrak pagatzeagatik eskeñiko balie Maiorazko
edo errenta andi bat, pozik pagatuko lituzke. Eta animako salbaziogatik; betiko zorionagatik; beti iraungo
duen ondasunakgatik; betiko gloriagatik, ezer egin nai
eztue. Orra fedearen illuntasuna; bada eztue iritxiko
fedearen argitasuna, eta Zeruko grazia eragillea, eta
indarsua, fedeko egia aundiak konsideratu nai ezpaditue: eta humillaturik, eta esperanza on batekin alaitu-
rik orazio egiten ezpadue. Eta, zer konsideratu bear
due? Dotriña onetan bertan aitatu ditugun egiak asko
dira, ondo konsideratu nai baditue: eta batez ere
gogoan erabilli bear due Jaungoikoaren guganako
amorio guztizkoa: gu salbatzeko daukan deseo egiazkoa, ondu nai bagera: Jesu-Kristoren nekeak, Pasio,
eta eriotza gure pekatuen zorra pagatzeko: ematen
dizkigun erremedio guztiz eragilleak bere Sakramentuetan, eta bere dotriña santuan: eta eman nai digun
betiko saria, betiko zoriona, edo betiko gloria: edo
kontrara esker gaiztokoak, eta itxu gogorrak bagera,
nai ta ez emango digun betiko kastigu izugarria, eternidade guzian anima, eta gorputz Infernuko su irazeki, eta garretan kiskaltzen, eta ler egiten egon bearra,
iñoiz ere alibiorik izateko esperanza bage: eta aizkenik bertatik Jaungoikoaren dei, eta inspirazio onari
jarraio nai ezpadiogu, geroago ta itxuago, eta gogorrago egingo gerala: geroago, eta Zeruko laguntasun
gutxiago izango degula, eta ori gure kulpaz: eta supito illtzen ezpagere ere, edo zenzua galtzen ezpadegu
ere askori gertatu zaion bezela, ez gerala komunkiro
benetan, eta bear dan bezela eriotzako orduan konbertituko: eztegula orduan ere bear bezelako damutasun, eta proposito egiazkorik izango; zerren lenago
ardurabageak, eta esker gaiztokoak izan geran: eta
ala, humillatu gaitezen guztiok: zenzatu gaitezen
egia andi oen argiarekin: eta bertatik gure kontuak
zuzendu ditzakun: Jaungoikoari txit sarri orretarako
bere indarra, eta grazia eskatu degiogun, konfesio
ona, humilla, eta frutuduna egin dezagun: eta orrela
iritsiko degu betiko gloria. Amen.
AMAIKAGARREN DOTRIÑA
Penitenzia kunplitzearen, eta
penitenziazko obrak egitearen gañean.
LENBIZIKO PARTEA
Ikusi dezue , Penitenziako edo Konfesioko
Sakramentu Santuaren gañeko oraindañoko dotriñetan, egiazko penitenziaren, eta konfesio on baten bearra edo premia pekatuen barkazioa iristeko, betiko
Infernutik libratzeko, eta eternidade guziko zoriona
edo betiko gloria alkanzatzeko, eta baita, nolakoak
izan bear duen pekatuen biotzeko dolore edo damutasunak; ez berriz pekaturik egiteko proposito egiazkoak, eta oriek iristeko egin bear diran alegiñak, eta konzienziaren examiña, eta aozko konfesioa, nola egin
bear diran, eta gai guztiz premiazko oni narraiola,
gaur esan bear dizuet, eta txit kontuz aditu bear
dezue, konfesio on bat egiteko bear degun bostgarren
gauza, au da, penitenzia kunplitzea edo obraen satisfakzioa zer dan, orren premia edo obligazioa nola dan;
nundik datorkigun pekatuen zorrak pagatzeko obligazio ori, eta zerekin pagatzen diran, eta orra gaurko
dotriñaren gaia, eta erraz orain gure zorrak pagatzeko
bideak, eta medioak gure Jaungoikoaren ontasunak
nola ematen dizkigun, beste dotriña batean ugariago
azalduko edo esplikatuko dizuet.
G. Zer da bada konfesio on baterako bear dan
obraen satisfakzioa? E. Da Konfesoreak agintzen duen
penitenzia kunplitteko asmoa edo intenzioa edukitzea, eta ark agintzen duen moduan kunplitzea.
G. Penitenzia kunplitzeko asmo bage konfesatuko
baliz, pekatuen barkaziorik, absoluziorik, eta Sakramenturik artuko ote luke? E. Ez luke artuko, eta sakrilejioko pekatu mortal andi bat egingo luke; baita penitenzia kunplitzeko egiazko asmo bage edo intenzio
bage, konfesatzen danak, ez dauka dolore, da propositu egiazkorik, eta ori bage milla bider absoluzioa
emango baliobe ere, absolbitu bage, barkazio bage,
eta Sakramenturik artu bage geldituko litzate, eta
lenaz gañera pekatu mortal berri bat egingo luke.
G. Eta penitenzia kunplitzeko asmoarekin edo
intenzioarekin, ondo prestaturik, konfesatu ezkero,
penitenzia gero kunplitzen ezpadu, balio du konfesioak? E. Bai, balio du, eta bakarrik dauka obligazioa,
utsegite orrezaz damutzeko, eta konfesatzeko, eta
baita Konfesoreak erakutsiko dion bezela, lengo peni-
tenzia osatzeko; bada bitartean lenagoko Sakrementua dauka mankaturik bezela, osatu bage; ara nola
manku edo, beso bage dagoan gizon bat, egiazko
giza-bizia dan; baña faltaduna; ala, penitenzia kunplitu artean, konfesio onarekin errezibitu zuen Sakramentua, dago faltaduna, eta osatu bear da; au da
pekatuari (kulpa barkatu ezkero) zor zaion pena denporala pagatu bear da.
G. Eta zer pekatu da Konfesoreak agintzen duen
penitenzia ez kunplitzea? E. Bere kulpaz, au da, arduragabetasunez penitenzia pisua, grabea edo larria
kunplitzen ezpada, pekatu mortala egiten du; nola
izango litzatean errosario oso bat edo barau egun bat,
edo Meza bat, edo erremedio, eta penitenzia orde
onenbeste denporako bitartean, illean bein edo ill bitik
ill bira, gutxi gora bera konfesatzea aginduko balio;
edo onelako okasio edo pekatu larriko arrisku, eta
peligro gertutik alde egiteko, edo artara ez biurtzeko
aginduko balio; bada konfesoreak agindu bage ere,
berez dauka edozeñek obligazio andia, eta estua,
pekatu eragin oi dion okasiotik, eta lagunetatik al dueneraño apartatzeko, eta baita aserreren bat izango
badu ere edo konbenienziaren bat galdu bear balu
ere, eta onelako penitenziak kunplitu bagez, beti bere
oñean daude pekatu andiak, eta oitura gaiztoak. Baña
penitenzia arin bat pekatu benialakgatik eman oi
dana, nola kredo bat, salbe bat, estazio bat edo kontriziozko aktoren bat, kunplitu bage uzten badu, pekatu benial izan oi da, gai txikia dalako, eta orobat penitenzia larria izan arren, aren parte gutxi bat baizik
uzten ezpadu.
G. Eta Konfesoreari aztuko balitzaio penitenzia
señalatzea edo agintzea, penitenteak zer egin bear
du? E. Oartzen bada Konfesoreari esan bear dio, penitenzia señalatu degiola.
G. Eta penitentea ere orduan akordatzen ezpada,
baña bai gero, zer egin bear du? E. Urrengo konfesioan esan bear du zer gertatu zitzaion, eta eskatu orduko Sakramentua osatzeko penitenzia; bada Konfesoreak ori señalatu bear du, zerren bere borondatez egiten dituan beste penitenziako obra onakin, pekatuen
zorra pagatu balezake ere, baña ez luke Sakramentua
osatuko.
G. Eta zer estadutan penitenzia kunplitu bear da?
E. Graziazko estaduan dagoala kunplitzeko alegiñak
egin bear ditu; bada pekatu mortalean dagoala, ezin
pekatuaren zor denporalaren satisfakziorik eman
dezake, eta argatik, gertatuko balitzaio, penitenzia
kunplitu edo osatu baño lenago pekatu mortalean
erortea. Jaungoikoaren grazian jarteko alegiñak egin
bear ditu, gutxianez kontriziozko aktoa biotzetik lenago egiten duela.
G. Eta noiz kunplitu bear du konfesoreak agindu
dion penitenzia? E. Señalatu badiozka eguna edo egunak, orduan kunplitu bear du, edo señalatu ezpadio
noiz, luzatu bage modu onean kunplitu bear du. Eta
nolanai, lenago kunplitu eztuenak, gero kunplitu bear
du; ara nola, zor bat, epe edo plazo jakiñean pagatzen
ezpada, gero pagatu bear dan.
G. Eta Konfesoreak agintzen duen penitenzia, nai
ta ez artu bear du penitenteak? E. Kunplitu dezakeana bada, bai; bestela modu onarekin aditzera emen
bear dio, daukan enbarazoa, penitenzia ura kunplitzeko, eta aren orde, eman degiola besto penitenzia bat.
G. Eta Konfesore bategandik penitenzia artu, eta
beste bati gero eskatu leikio, penitenzia ura aldatu
edo mudata degiola? E. Motibo edo arrazoi justurik
badauka bai, bestela ez. Eta eztio bigarren Konfesoreak penitenzia aldatu edo mudatu bear, batez ere
peligro gaiztotik irteteko edo oitura gaiztoren bat ezitzeko, erremedio premiazkoa bezela emana bada,
ondo kargu egin bage, zergatik, eta zertako peniten-
zia ura señalatu edo eman zion aurreko Konfesoreak,
eta fin artarako lena bezin egokia dan beste penitenzia bat agindu bage.
G. Konfesio egiazko batekin, eta absoluzioarekin
pekatuak barkatzen diran ezkero, eta Jaungoikoaren
grazia, eta adiskidetasuna, eta betiko gloriaren deretxoa iristen diran ezkero; zertako da penitenziazko
obrak agintzea, eta kunplitzea? E. Lenbizikoa, pekatuai dagokien pena denporala mundu onetan pagatu
eragiñaz, Jaungoikoaren justiziari satisfakzio emateko;
eta orrela Purgatorioko pena arrigarrietatik libratzeko.
Eta bigarrena, aurrera penitenziazko obrak egiñaz, eta
batez ere pekatura ez biurtzeko erremedio egokiak
artuaz, gure argaltasuna erremediatzeko, eta pekatutik datozkigun griña gaiztoak goitu eragiteko, eta orrela pekatura biurtu bage. Jaungoikoaren grazian irauteko, eta pekatuen zorrak pagatuaz gañera, Zerurako
ondasun andiak irabazi eragiteko.
G. Ez ditu bada Penitenziako Sakramentuak pekatu mortal guziak osoro barkatzen, eta baita benialak
ere, aen damua eduki ezkero? E. Pekatuan bi gauza
arkitzen dira; bata da kulpa, au da Jaungoikoaren
Majestade Soberanoari egindako ofensa, injuria edo
agrabioa; eta orri darraio pekatuaren kontrako Jaun-
goikoaren aserrea, eta gorrotoa; eta bigarrena da
pekatuari dagokion betiko kastigua edo Infernuko
betiko pena, bada Penitenziako Sakramentu Santuak,
ondo prestaturik errezibitu ezkero, kulpa guziak, Jaungoikoari egindako ofensa guziak barkatzen dizkigu,
eta berarekin adiskidetzen gaitu, eta baita betiko
pena ere barkatzen digu, baña aren orde pekatuaren
zor denporala edo mundu onetan edo purgatorioan
pagatzeko kondizioarekin eta obligazioarekin. Eta
onetan distingitzen dira Bateo Santuko Sakramentua,
eta Penitenziako Sakramentua.
Bateo Santuan, Jaungoikoaren ontasunak kulpa
guzia, eta pena guzia, ala betikoa, nola denporala,
osoro barkatzen die, bateatzen diranai, pekatari guziz
andiak izan badira ere, bear dan damuarekin bateatu
ezkero, eta bateatu, eta bereela illko balira, Purgatorioko penarik batere sufritu bage, Zeruko gloriara
igoko lirateke: eta aren arrazoi prinzipala da, Jaungoikoaren probidenzia, eta justizia miragarriaren zuzentasuna, lenago ignoranziz edo jakin bagez itxuturik
egon diranai, Jesu-Kristoren fedea, eta legea laztandu
duenean, Jesu-Kristoren Pasio, eta Eriotza Santuaren
frutua osoro aplikatu nai izatean, eta jaio bezela, inozenziako soñeko ederra ematean. Baña bateatu ezke-
ro, argira, eta ezaguerara etorri ezkero, ain doai
andiak, eta miragarriak errezibitu ezkero, ain esker
gaiztoarekin eranzun ezkero, eta Espiritu Santua, tristatu, eta eren biotzetatik bota ezkero, beste tratu bat
Jaungoikoaren justiziagandik Kristau pekatarak merezi due. Mesederik asko egiten die, Penitenziako Sakramentu Santuan ain kulpa andiak, eta aei zegokien
betiko pena barkatuaz, eta obligatzen baditu pena
denporal batzuek sufritzera edo obra penagarri
batzuek, aen orde mundu onetan egitera, ori ere Jaungoikoaren guganako amorioaren, eta erruki andiaren
señale da, bada penitenzierik eginkizunik ezpaliz,
pekaturik andienak ere, ezertan edukiko ez ginduzke,
geroago ta itxuago, eta gogortuago egingo giñateke,
eta erremedio bage kondenatuko giñate. Eta ala gure
onagatik batez ere penitenziazko obrak egitea Jaungoikoak agintzen digu, eta ala pekatuaren zor denporala pagatu bear degu.
G. Etzion bada Jesu-Kristo gure Jaunak, Jaungoikoaren justiziari gure pekatu guzien satisfakzioa eman?
Zertako guk ere pagatu bear degu, Jesu-Kristok gugatik eman zuen pagua, asko, eta sobra dan ezkero? E.
Zergatik, Jesu-Kristok berak ala disponitu edo ordenatu duen, gure Jabea danak bezela; ez bakarrik ezere-
zetik egin gaituelako, baita ere, bere odolaren neurribageko kostuarekin, eta gugatik eman zuen paguarekin, erosi, erreskatatu, eta libratu gaitualako deabruaren, eta pekatuaren katiberiotik, eta bere eskuan
dauka, nai duen kondizioakin bere grazia, eta gugatik
eman zuen satisfakzioa guri aplikatzea.
Eta ara nola Bateo santuan ere, kulpa guzia, eta
pena guzia barkatu arren, Adanen pekatutik datozkigun ondarretatik osoro libratzen ez gaituan; bada gelditzen zaku ill bearra; gaitzerako griña gaiztoa, eta
onerako pisutasuna; gorputzean, eta animan sentitzen ditugun argaltasun askorekin, eta ori guzia, guri
humiltasuna gorde eragiteko, Zeruko graziaren, eta
laguntasunaren bearra erakusteko; ura, eskatu eragiteko, eta arekin batera bizioak edo gurari gaiztoak
goitu, eta birtuteak ejerzitatzeko, eta orrela betiko
koroa, eta gloria irabazteko; ala bada, Peniteriziako
Sakramentuarekin kulpa guzien, eta betiko penaren
barkazioa iritsi arren; alpertu ez gaitezen, eta pekatura biurtu ez gaitezen, baizik birtutean iraun, eta aurreratu gaitezen, agintzen digu Jesu-Kristo gure Jaunak,
al deguneraño penitenziako obra onakin pekatuari
dagokion zor denporala pagatzea edo satisfakzioa
ematea, eta ala ere berak orretarako geiena egiten
du; bada gerez bakarrik ez gera gai, pekatuen satisfakzioa emateko, eta bere graziarekin, egiten ditugun
obra penagarriak, juntatzen ditu berak gugatik eman
zuen kabubageko satisfazioarekin, eta bere Aita Eternoari guziak ofrezitzen diozka, gure pekatuen pagurako; eta ala guk ere Jesu-Kristoren merezimentuakin
uniturik, gure obra on guziak, eta neke edo trabajuak
ofrezitu bear diozkagu gure Jaungoikoaren justiziari,
gure pekatuen zorrak pagatzeko, eta aurrera bizimodu on baterako indarrak, eta grazia iristeko.
G. Eta zergatik geiago penitenziako obra onak
egin bear ditugu? E. Jesu-Kristoren beraren antzekoak
izateko; bera da guzion burua, eta guzion Maisua edo
erakuslea, eta bera gugatik, au da, gure pekatuakgatik, eta guri erakusteagatik ainbeste nekatu zan ezkero, gauza lotsagarria da, aren mienbroak edo zatiak,
eta aren jarraitzalle, diszipulu edo eskolakoak geralarik, gure pekatuen zorra pagatzeko, eta pekatuen kontrako erremedioak artzeko, ain alperrak, eta nagiak
izatea, eta nekatu bage Zerura joan nai izatea.
G. Eta zein dira egin bear ditugun penitenziazko
obrak? E. Benik bein konfesoreak agintzen dizkigunak,
baña eskuarkiro, pekatariak epelak, eta argalak diralako, izutu eztitezen eta bearbada kunplitu bage utzi
ez ditzaten, penitenzia biguñak, eta ariñak denpora
oetan eman oi zaie, lenagoko denporetan eman oi
ziran penitenziaen aldean; eta argatik ez gera kontentatu bear, bakarrik konfesoreak agintzen digun penitenziarekin baizik, bizi geran artean (egunoro ainbeste utsegite edo andi edo txiki egiten degun ezkero)
pekatuen penitenzia egiten, eta gure zorrak pagatzen
jardun bear degu, bada bestela Purgatorioan tormentu arrigarriakin pagatu bear ditugu, eta ori ondoana
dijoakigula, bada bildur izateko da, penitenziazko obra
onak, gure bizimoduari dagozkionak egiten ezpaditugu, pekatu andietan erori, eta betiko kondena gaitezen.
G. Eta pekatuen zor denporala pagatzeko, eta bizimodu on bat egiteko, zer obra on egin bear ditugu? E.
Iru dira, orretarako serbitzen duenak, eta dira, lenbizikoa, orazioa; bigarrena barau edo mortifikazioa, eta
irugarrena limosna. Eta deitzen diegu, orazioari,
baraubari, eta limosnari penitenziazko obrak edo
penagarriak, eta zor degun pena pagatzeko egokiak,
zerren gure amorio propio erabagea, eta ortik sortzen
diran soberbia edo andinaia, abarizia edo ondasun
gura erabagea, eta gorputzaren atsegin loi zikiñaren
griña edo apetitoa, penatzen dira, tristatzen dira, eta
goitzen dira, birtute orien exerzizioarekin; baño ori
gertatzen da abiaduran, asieran, oitu artean, ze, gero
badira Kristau on asko, batere penatzen eztiranak,
baizik poztutzen diranak, ala orazioarekin, nola pasio
erabageak ezi, eta eskuratzearekin, nola karidadea
edo al duen on guzia projimoai egiñarekin, eta penarik ez artu arren, eztue gutxiago irabazten, baizik
askoz geiago, zerren gogotiago obra onak egiten
dituzten.
G. Eta zer aditzen degu emen orazioaren izenaz?
E. Gure biotza Jaungoikoagana altxatzea, eta gure
premia espiritual, eta denporal guzien erremedioa
eskatzea, baña ez nolanai, ezpada atenzioarekin, eta
errespeto andi batekin, humiltasunarekin, esperanza
irmo batekin, eta iraupenarekin Jesu-Kristo gure Jaunaren izenean. Eta ori guzia egiten degu, Aita gurea;
akto kontriziozkoa; konfesio jenerala, bear dan ezaguerarekin, atenzioarekin, eta debozioarekin, errezatzen ditugunean; eta baita Maria Birjiña Santisima edo
Santuak bitarteko arturik, erregutzen diegunean,
alkanza degiguela Jaungoikoagandik, Jesu-Kristogatik,
gure premia edo nezesidadeen erremedioa; eta orretarako Abe Maria, edo Salbea, edo Aita gurea orobat
aen honran errezatzen degula.
G. Eta gure animako itxumenak argitzeko, gaitzerako griña gaiztoak, edo bizioak eskuratzeko; pekatuak benetan iguitzeko edo aborrezitzeko, eta birtuteari gogotik jarraitzeko; au da, egiazko penitenzia
egiteko, eta bizimodu berri bat artu, eta artan irauteko, zer orazio mota egin bear degu? E. Konsiderazioarekin batera egin oi da orazioa; au da orazio mentala
edo gogozkoa; bada konsiderazio bage ezer aurreratuko ez degu.
G. Eta edozeñek orazio modu ori egin dezake? E.
Bai, Kristauaren dotriña badaki, eta dotriñako egiak
gogora ekarri, eta aen gaiñean bere pensamentuak
edo konsiderazioak egin nai baditu; bada, fedeko
egiak jakin arren, konsideratzen edo gogoratzen ezpaditu, eztue Kristauaren barrua argitzen, mugitzen, eta
berotzen; baña bai ondo konsideratu ezkero, eta orren
ondoren Jaungoikoaren ontasunari, bere grazia gogotik eskatu ezkero.
G. Eta zein dira orretako konsideratu bear ditugun
egia prinzipalak? E. Ebanjelio Santuak erakusten dizkigunak, eta batez ere Kredoan bertan dauzkagunak.
Eta lenbizikoa nor dan gure Jaungoikoa, eta zenbat zor
diogun, ala bera danagatik, au da, bere anditasun, eta
perfekzio kabubageakgatik, nola, guk merezi bage,
egin dizkigun on egiñakgatik edo mesede guztiz miragarriakgatik; bada geran guzia, eta degun guzia,
berea degu, berak emana degu, eta izan ditekean
zorionik, ditxarik edo felizidaderik andiena, eternidade
guzian gozatzeko egin gaitu, eta ori guri emateko
deseo edo borondate egiazkoarekin dago, guk bera
ondo ezagutu, amatu, eta serbitu nai badegu; eta kontrara, alperrak, esker gaiztokoak, eta munduaren, eta
aragiaren jarraitzalle itxuak bagera, betiko galdu bearrak, kondenatu bearrak, eta betiko zorigaiztokoak

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 36
- Parts
- Kristau dotrina-II - 01Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3850Total number of unique words is 144634.2 of words are in the 2000 most common words49.4 of words are in the 5000 most common words58.0 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 02Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3869Total number of unique words is 149932.6 of words are in the 2000 most common words47.4 of words are in the 5000 most common words55.9 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 03Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3807Total number of unique words is 151631.6 of words are in the 2000 most common words44.7 of words are in the 5000 most common words53.5 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 04Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3904Total number of unique words is 148735.5 of words are in the 2000 most common words50.6 of words are in the 5000 most common words58.2 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 05Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3918Total number of unique words is 153133.4 of words are in the 2000 most common words49.1 of words are in the 5000 most common words57.7 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 06Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3802Total number of unique words is 146035.0 of words are in the 2000 most common words50.4 of words are in the 5000 most common words59.6 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 07Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3823Total number of unique words is 151034.7 of words are in the 2000 most common words49.1 of words are in the 5000 most common words56.5 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 08Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3806Total number of unique words is 135334.6 of words are in the 2000 most common words49.1 of words are in the 5000 most common words56.6 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 09Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3899Total number of unique words is 138734.3 of words are in the 2000 most common words50.0 of words are in the 5000 most common words58.3 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 10Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3904Total number of unique words is 135434.4 of words are in the 2000 most common words49.7 of words are in the 5000 most common words57.7 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 11Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3875Total number of unique words is 139133.5 of words are in the 2000 most common words48.0 of words are in the 5000 most common words56.2 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 12Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3924Total number of unique words is 137837.5 of words are in the 2000 most common words50.4 of words are in the 5000 most common words58.7 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 13Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3923Total number of unique words is 145736.2 of words are in the 2000 most common words49.8 of words are in the 5000 most common words57.8 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 14Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3918Total number of unique words is 150434.9 of words are in the 2000 most common words48.8 of words are in the 5000 most common words56.8 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 15Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3948Total number of unique words is 148534.9 of words are in the 2000 most common words48.3 of words are in the 5000 most common words56.7 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 16Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3989Total number of unique words is 144834.5 of words are in the 2000 most common words48.8 of words are in the 5000 most common words56.7 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 17Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3910Total number of unique words is 149835.0 of words are in the 2000 most common words50.5 of words are in the 5000 most common words57.7 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 18Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3931Total number of unique words is 145833.3 of words are in the 2000 most common words47.1 of words are in the 5000 most common words55.2 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 19Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3961Total number of unique words is 144833.5 of words are in the 2000 most common words48.2 of words are in the 5000 most common words55.7 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 20Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3972Total number of unique words is 142331.8 of words are in the 2000 most common words46.2 of words are in the 5000 most common words54.1 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 21Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3979Total number of unique words is 144033.3 of words are in the 2000 most common words46.8 of words are in the 5000 most common words55.2 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 22Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 4000Total number of unique words is 136634.3 of words are in the 2000 most common words48.0 of words are in the 5000 most common words55.9 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 23Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3952Total number of unique words is 149033.2 of words are in the 2000 most common words46.4 of words are in the 5000 most common words54.7 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 24Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3931Total number of unique words is 151833.2 of words are in the 2000 most common words47.1 of words are in the 5000 most common words55.0 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 25Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3802Total number of unique words is 135034.2 of words are in the 2000 most common words50.0 of words are in the 5000 most common words58.0 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 26Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3844Total number of unique words is 147636.7 of words are in the 2000 most common words51.6 of words are in the 5000 most common words59.4 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 27Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3926Total number of unique words is 152035.8 of words are in the 2000 most common words49.4 of words are in the 5000 most common words58.3 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 28Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3893Total number of unique words is 139935.8 of words are in the 2000 most common words50.5 of words are in the 5000 most common words59.2 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 29Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3860Total number of unique words is 143436.0 of words are in the 2000 most common words51.4 of words are in the 5000 most common words59.5 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 30Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3816Total number of unique words is 143433.6 of words are in the 2000 most common words50.3 of words are in the 5000 most common words58.4 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 31Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3796Total number of unique words is 127736.1 of words are in the 2000 most common words53.3 of words are in the 5000 most common words61.1 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 32Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3821Total number of unique words is 150635.5 of words are in the 2000 most common words51.1 of words are in the 5000 most common words59.6 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 33Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3817Total number of unique words is 154233.6 of words are in the 2000 most common words48.1 of words are in the 5000 most common words56.4 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 34Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3944Total number of unique words is 140534.2 of words are in the 2000 most common words48.9 of words are in the 5000 most common words57.2 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 35Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3854Total number of unique words is 146933.7 of words are in the 2000 most common words49.4 of words are in the 5000 most common words58.8 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 36Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3826Total number of unique words is 145833.8 of words are in the 2000 most common words49.8 of words are in the 5000 most common words57.3 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 37Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3822Total number of unique words is 144535.4 of words are in the 2000 most common words49.7 of words are in the 5000 most common words57.9 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 38Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3828Total number of unique words is 152134.3 of words are in the 2000 most common words48.9 of words are in the 5000 most common words57.4 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 39Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3796Total number of unique words is 149733.8 of words are in the 2000 most common words49.1 of words are in the 5000 most common words57.5 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 40Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3847Total number of unique words is 153433.0 of words are in the 2000 most common words48.0 of words are in the 5000 most common words56.0 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 41Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3837Total number of unique words is 147033.1 of words are in the 2000 most common words47.0 of words are in the 5000 most common words56.1 of words are in the 8000 most common words
- Kristau dotrina-II - 42Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 1264Total number of unique words is 58640.5 of words are in the 2000 most common words54.2 of words are in the 5000 most common words62.6 of words are in the 8000 most common words