Kristau dotrina-II - 34

Total number of words is 3944
Total number of unique words is 1405
34.2 of words are in the 2000 most common words
48.9 of words are in the 5000 most common words
57.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ten diranean, eta etxekoak ondatzeko, ori bakarrik
asko da. Bada erabageko jokuetatik datozen dañuak
edo kalteak, nork kontatu litzake? Eta ala ere tranpa
edo engañu andirik egiten ezpadue, pekaturik egiten
duenik uste eztue; baña ori itxumen andia, eta guztiz
kulpaduna da: bada ezagutu bear due joku aundi orietatik datozela aserreak, burrukak, denpora galtzeak,
aitatu bage, eren buruai, eta familiai ezeze, joku lagunai, eta aen obligazioai kalte andiak egiten diztela,
edo egiteko peligro urrean edo gertuan jarten dirala,
eta alkarri zor diogun karidade gai grabean ausitzen
duela, eta ori ezagutzeko ezta konsiderazio aundirik
bear, asko da pasioak edo bizioak itxuturik ez egotea.
Eta ori bera diot, plazetan, eta baita etxe batzuetan
egin oi diran modestia bageko danza zikiñ lotsagarriakgatik; bada badirudi asko danzari eztirala Kristauak edo Kristau izateaz lotsatzen dirala, eta deabruaren beraren lanak edo ofizioak egiten dituztela,
pekaturako, ematen dituen eskandalo nabarbenakin.
Jaungoikoak argitu ditzala, eta ondo examiñatzeko,
erremediatzeko, eta konfesatzeko grazia diela.
Eta azkenik premia egiazko bage merkatutik merkatura, eta tratutik tratura, eta tabernatik tabernara
dabiltzan nekazari pobreak ezagutu bear due, urtea-

ren kabuan zenbat denpora alperrik galtzen duen;
zenbat gastu alper egiten duen; zenbat kalte eren
emazte, eta humeai egiten dien; zenbat arazeri, eta
zenbat oker datozkien eren tratoetatik, eta nola
komunkiro eren familiak ondatzen dituen: eren buruak
galtzen dituen, eta zorigaiztoko paradero, eta zarzaro
miserable bat izan oi duen; lenago zorrez, eta zorriz
beterik illtzen ezpadira.
Orra bada, argirik asko zuen konzienziak
ondo examiñatzeko. Eta ez geiegi orain luzatzeagatik,
urrengo aldian esango dizuet, konzienzia ondo examiñatzeko zenbat denpora artu bear dezuen, eta nolako
alegiñak egin bear dituzuen. Jaungoikoak arren digula
guzioi geren pekatuak, eta utsegiteak ondo ezagutzeko, ondo konfesatzeko, eta aurrera erremediatzeko
bere grazia, eta gero betiko gloria. Amen.

BEDERATZIGARREN DOTRIÑA
Eta seigarrena Penitenziako
Sakramentuaren gañean.
Aurreko dotriña aldian esan nizuen, konfesatu
baño lenago egin bear dan konzienziaren examiña zer
dan; nola egin bear dan, eta zein diran, ondo ezagutu
bage, eta examiñatu bage gelditu oi diran pekatuak.
Orain aditu bear dezue, 1. Konzienzia ondo examiñatzeko, zenbat denpora artu bear dezuen: eta 2. nolako alegiñak egin bear dituzuen; pekatuen zenbatezkoa edo numeroa, eta aen zirkunstanziak ondo examiñatzeko.
G. Zenbat denporan aditu bear da konzienzia examinatzen edo bere pekatuak gogora ekarten? E. Orri
zuzen eranzuteko, begiratu bear zaio 1. Kristauaren
bizimoduari; 2. azkeneko konfesioa ezkero igaro dan
denporari, eta 3. examiñatu bear dan Kristauaren
kapazidadeari edo buruari. Eta 1. badakizie Kristauaren bizimoduak guztiz dirala gisa, eta mota askotakoak. Batzuek dira txit onak, Jaungoikoaren bildur santuan, eta amorioan bizi diranak; mundu guziagatik

pekatu mortal bat, ezagueraz beinzat, egin nai eztuenak, eta pekatu benialak ere igui dituenak, eta
komunkiro azkeneko konfesioa ezkero pekatu mortalik egin eztuenak, edo argaltasunez tentazio esturen
batean edo ustebageko okasio edo peligroren batean,
pekatu mortalik egin badue, bereala biotzetik damutu,
eta kontriziozko aktoak egiten aritu dira, eta ondo
konfesatu artean sosegurik eztue. Onelakoak bada
eren pekatuak gogoan dauzkate, eta examinatzeko
denpora gutxi-asko due, eta eren buruak examiña
luze batekin nastu ordean, enpleatu bear due denporarik geiena kontriziozko aktoak humiltasun, eta konfianza aundi batekin egiten. Beste batzuek dira Kristau epelak, pekatu mortalik ezaguera osoarekin egin
nai eztuenak; baña pekatu benialaren bildurrik eztuenak; erraz gezurrak esaten dituenak, erraz aserratzen
diranak; falso testimonio aundirik iñori ez jaso arren,
dakizten besteren utsegiteak erraz erausten dituenak,
askotan oartu ere bage, kalte andirik egiten dien edo
ez, eta intenzio gaizto bage esaten dituelako erraz
eskusatzen diranak, janean, eta edanean neurri onetik zerbait igarotzen diranak, kalte andirik egingo
diela, ezagutzen eztuelako, ezagutzeko obligazioa
daukelarik ere; eta beste onelako utsegite asko sarri

egiten dituzte. Eta eren konzienziaren kontu esturik
eztuelako, erraz itxutzen dira; eta askotan berez
pekatu mortalak diran utsegiteak, pekatu benialzat
edo txikitzat dauzkate edo kezkatan jarten dira, zenbaterañoko kulpa edo malizia izan zuen ezin ezagutu
duela; bada onelako pekatari epelak denpora geiago
bear due eren pekatuak ezagutzeko, eta gogoratzeko,
eta zenbat bider utsegin zuen kontua ateratzeko, eta
batez ere pekatu mortalik egin duen edo fundamentuzko dudarik, eta kezkarik badue. Beste batzuek dira,
pekatu mortal jakiñik egiteko oitura zarrik ez eduki
arren, argaltasunez pekatu mortal batean edo bestean, tentazio-aldi batean edo bestean erorten diranak, eta orien ondoren kontriziozko aktoren bat edo
beste egin arren, peligroan edo okasioan jarri ezkero,
erraz damutasuna, eta propositoa ostutzen zaienak,
eta berriz pekaturatzen diranak. Eta onelakoak oraindio denpora geiago bear due eren pekatuaz ondo oroitzeko edo akordatzeko, eta ez gutxiago benetan
damutzeko, eta bizitza on bat egiteko; propositoak
artzeko, eta orazio humillari, eta konsiderazioari gogotik ekiteko, eta indarrak aurrerako iristeko. Beste
batzuek dira pekatu larri mota batera edo askotara
anziñatik oiturik daudenak; nola loikeri edo lujuriara;

edo ordikeriara; edo lapurretak ixillik egitera; edo aserrealdi guzietan birau edo maldizio gaiztoak Kristauai
egitera; bendekura, gorrotora, eta beste pekatu mortal batzuetara, eta noiz edo noiz erremediatzeko asmo
argal batzuek artzen baditu ere, benetako edo egiazko damutasunik, eta proposito irmo eragillerik beren
oitura gaiztoa goitzeko eztuenak. Agindu arren beti
bat diranak, erremedioak benetan artu bagez; eta
onelakoak konfesio ona, eta frutuosoa egingo badue,
aurretik egun batzuetan, besteak baño ere gogotiago
orazioari, eta konsiderazioari jarraio bear dioe; bada
oriek beste guziak baño itxuago, argalago, eta gaitzera etziñago daude, eta Zeruko argitasun eta laguntasun bage, ezin dateke eren buruak bear bezela ezagutzea, eta eren oitura zar gaiztoa eskuratzea; baña
borondate edo gogo egiazkoa artzen badue, humillatzen badira, eta Jaungoikoari eta eren anima gaxoai
zor diena ondo konsideratzen badue, eta esperanza
oso batekin Jaungoikoari barkazioa eskatzen, eta erremedioak artzen edo egiten jarduten badue; alaitu, eta
esforzatu bear dira. Eta kontrizioaren, eta propositoaren aldetik faltarik ezpadue, examiñaren aldetik uste
duen baño neke gutxiago izango due; bada Jaungoikoak ezin egin datekean gauzarik, agintzen eztu, eta

konfesio jenerala egiteko premian egon arren Jaungoikoaren argitasun, eta graziarekin, eren alegiñarekin
eta konfesore zinzo, eta prudentearen laguntasunarekin guzia erremediatu dezake, onek erakutsiko dion
moduan prestatuarekin. 2. Begiratu ere bear zaio,
examiñatzeko artu bear dan denpora gutxi gora bera
neurritzeko, konfesio batetik bestera igaro dan denporari; (konfesio jeneralik edo urte askotakorik egiteko
premiarik ezpadago) bada denbora gutxiko kontuak
erraz garbitzen, eta ajustatzen dira, nola amabost edo
illabetekoak edo ill bitik ill birakoak, kontu zarrak
baño, nola urte guzikoak edo sei edo zortzi illabetekoak; batez ere bizimodu nastua, bein jaiki bein erori,
pekatuak egin, bereala damutu, eta laster atzera biurtu dabillenean, eta baita irugarrena, begiratu bear
zaio examiñatu bear danaren kapazidade edo buruaren argitasunari edo moteltasunari; bada batzuek
denporaren erdian obeto ezagutzen, eta gogoratzen
ditue eren pekatuak, buru txarrak dituenak baño. Diot
bada, 1. ezin guziai neurri bat edo erregla jeneral bat
eman dakikeala. 2. Diot, esan dituan zirkunstanziai
begiratu ta bakoitzak artu bear duela ondo dan ainbe
denbora bere pekatuak gogoratzeko, ala pensamentuzkoak edo deseozkoak, konsentitu zituala badaki

edo dudatzen badu; nola hitz gaizto kaltegarriak; nola
obrazko pekatuak; nola utsegiñezko edo omisiozko
pekatuak, dituan obligazio jeneralak, eta partikularrak
jakin bagez, ikasi bagez, eta kunplitu bagez, eta orobat besteai pekatu egiteko eman dien eskandaloak
edo gaitzerako bideak; eta 3. diot, alako arreta, kuidadu, alegiña edo dilijenzia ifini bear duela bere konzienzia examinatzen pekatu mortal ziertoak, eta dudakoak gogoratzeko, nolakoa ifiniko lukean, asko inporta
dion auzi batean ondo irteteko, edo eman bear dituan
baliozko kontu batzuek garbitzeko, eta ondo ajustatzeko; eta ala batzuek asko due ordu erdi bateko examina; beste batzuek bearko ditue ordu bat edo bi;
beste batzuek egun bi edo iru, egunoro ordubete edo
geiago examiñatzen ari dirala, eta beste batzuek, eta
batez ere ardurabage, oitura gaiztoen mendean bizi
izan diranak, eta urtean bein baizik konfesatzen eztiranak, eren kontuak garbitzeko, eta benetan konbertitzeko, eta bizimodu berri bat egitera jarteko bearko
ditue sei edo zortzi egun, egun bakoitzean ordu bi
gutxi gora bera examiñatzen eta Akto kontriziozkoak
biotzetik egiten, jarduten duela. 4. Diot, bakoitzaren
bizimoduari dagokion examiña prudente, eta kontuzko bat egin ezkero, aztutzen zaiozkan, eta ezin ezagu-

tu dituan pekatuak, konfesatu dituanakin batera barkatzen zaiozkala; eta bakarrik dauka obligazioa, gero
akordatzen bazaizka, urrengo konfesioan esateko:
bada Jaungoikoak eztigu agintzen, egin ditugun utsegite guziak nai ta ez ezagutzea, eta guziak gogora
ekartea; bakarrik agintzen digu al deguneraño, geiegi
gure buruak estutu bage, modu onean gure pekatuak
gogora ekarteko, alegin prudente bat egitea, eta gure
kulpa aundi bage aztutzen zaizkigunak, besteakin
batera barkatzen dizkigu; eta esan det berariaz, gure
kulpa aundi bage aztutzon zaizkigunak, zergatik pekatari lasai ardurabage asko dira, gaizki bizi arren, ain
examiña laburra egiten duenak, nun-nai ta ez pekaturik asko eren kulpaz aztu bear zaizten, eta orrelakoak
gaizki konfesatu oi dira, ala examiñaren faltaz, nola
egiazko damutasunaren faltaz. Eta Konfesoreak, uste
badu, bere laguntasunarekin aen utsegitea edo examiñaren laburtasuna ezin erremediatu dezakeala,
agindu bear die, eren buruak obeto examinatzeko
bear dan denbora arturik, obeto prestatu ditezela.
G. Eta ondo examinatzeko, eta konfesatzeko zer
geiago egin bear du? E. Kontua atera bear du al dueneraño gai bakoitzean zenbat bider pekatu egin zuen,
eta baita pekatu mota batean erori arren edo utsegin

arren, pekatu artan beste pekatu motarik sarturik
dagoan begiratu bear du, edo gai batean bakarrik izan
arren, ote duen pekatu ark zirkunstanzia aundiren bat,
explikatu bear danik, bere kulparen aunditasuna ezagutu eragiteko. Ori zeago gero aditzera emango
dizuet.
Eta orain galdetzen det; Ezin akordatu bada zenbat bider gai bakoitzean pekatu egin zuen, zer egin
bear du? Zenbatezko zierturik ezin ezagutu edo gogoratu badezake: gutxi gora bera zenbat aldiz izango
zan, kontua ateratu bear du, eta orrela konfesatu, eta
orrekin kunplitzen du; baña eztu asko esatea; banaka
batzuetan, askotan edo gutxitan izan zala. Zergatik
orrela konfesoreak ezin juizio zuzenik egin dezake;
ezin ondo kargu egin liteke; bada batenzat iru edo lau
bider, bere iritzian, izango da askotan, eta beste
batenzat izango da gutxitan; eta beste batzuetan ogei
edo geiago izango da bere ustean gutxitan, eta beste
batzuenzat txit askotan.
Eta luzaroko oitura gaiztoren bat eduki badu sarri
edo egunoro pekatu mortalak egiteko, nola loikeriako
pensantentu edo deseo zikiñak, edo gorrotozkoak edo
birau edo maldizio larriak egiteko, eta ezin gutxi gora
bera ere, konturik atera badu; Nola bere burua exami-

ñatu dezake? Orrelakoak ere gutxianez kontu atera
bear du, zenbat denporan oitura gaizto ori eduki duen,
eta bataz beste egunean edo astean zenbat aldiz deritzon pekatuan konsentitu zuela, eta denpora puskaren batean gutxi-asko erremediatu, eta atzera biurtu
bazan bere oitura gaiztora; ori ere konfesoreari aditzera eman bear dio, obeto kargu egin dedin, eta orrela konfesatuarekin kunplitzen du, ondo damuturik
badago, eta erremediatzeko alegin egiazkoak egiten
ari bada.
G. Eta egin dituan pekatuak ezeze aetan arkitu
ditezkean beste pekatu mota diferenteak examiñatu,
eta konfesatu bear ditu? E. Bai; eta ala pekatu batean
pekatu mota asko arkitu ditezke. Guraso bati gorroto
edukitzea; birau egitea, edo gaitz andiren bat opatzea
edo deseatzea, alde bitati da pekatu, projimoa dalako,
eta gurasoa dalako; eta ala eztu asko esatea, persona
bati gorroto eduki diola, baizik esan bear du, gurasoari gorrotoa eduki ziola, eta orobat gurasoak humeari,
senarrak emazteari, edo emazteak senarrari, edo
senideak senideari. Kastidadearen kontra pensamentu edo deseo zikin loiak konsentitzea edo beste edozein loikeri egitea pekatu mortala da, edozein persona
librerekin izan arren; baña aideakin, ezkonduakin edo

Jaungoikoari konsagraturik dauden edo kastidadeko
botoa egiñik dauken personakin alde bitatik da pekatu mortal diferentea, eta konfesatu bear da, ez bakarrik kastidadearen kontra pekatu egin zuela; baita ere
zer estadutako personarekin señalatu bage ordea zein
zan; urlia edo berendia zan; bada bakarrik esan bear
da estadua, eta ez izena, eta, orrenbesterekin konfesoreak ezagutuko badu pekatu laguna? Zer egin bear
du? Bereala konfesatzeko premiarik ezpadu, eta erarik badu ezagutzen eztuen beste Konfesore bat billatu, eta onekin konfesatu bear du, lagunari famarik ez
kentzeagatik. Bada konfesore ezagunarekin konfesatzeko premian badago, garbiro bere pekatua esan
bear du, dan bezela bere zirkunstanziarekin; bada
geiago inporta du konfesio osoa egiteak, sekretoan,
eta premiarekin besteren utsegitea agertzeak baño.
Orobat edozein lapurreta da pekatu; baña Elizako
gauza ostutzea, edo Eliz barruan lapurreta egitea, da
pekatu mota diferentea, eta zirkunstanzia ori esan
bear da. Eta baita Eliz barruan iñor golpalu edo eritu,
eta odolik ixuri eragitea, eta baita lujuriazko loikeri
edo likitstasunik egitea; bada iru pekatu mota oriek
Elizan egin ezkero, Elizari zor zaion errespeto, edo
erreberenziaren kontrako beste pekatu mota diferen-

te bat berekin due. Eta orobat pekatu batez baliatzen
bada beste pekatu batzuek egiteko asmoarekin, explikatu bear dira, egin zuen pekatua, eta zituen asmo
gaiztoak, eta argatik batek ezpata bat edo eskopeta
bat ostuko balu beste bat illtzeko, eta aren emaztea
beretzeko, orra iru pekatu mortal diferenteak; bata
lapurretakoa; bestea projimoa illtzeko deseozkoa, eta
bestea adulterioari dagokana, iru Mandamenturen
kontrakoak: ostuko eztezu; iñor illko eztezu; besteren
emazterik deseatuko eztezu. Eta aizkenik, ez geiegi
luzatzeagatik, pekatu mortal egiteko borondatezko
okasio, peligro edo arrisku gertu edo urrean egon
danak edo jarri danak, ori ere esan bear du; bada
beste pekatuaz gañera orrelako peligroan egotea edo
jartea bera, berez da pekatu, eta iñori pekatu egiteko
bidea edo laguntasuna eman dionak, eskandaloko zirkunstanzia ori konfesatu bear du; bada orretan beste
pekatu bat egiten du, eta askori batetan pekaturako
bidea eman badie, zenbati eman dien esan bear du.
G. Eta pekatu mota bat bakarrik danean, aren
anditasun, pisutasun edo larritasun espeziala esan
bear du? E. Ezagutzen badu edo oartzen bada, bai.
Bestela asko du konfesorearen galdeai garbiro eranzutea, ezer maliziaz gutxitu bage. Eta ala peseta bat

edo bi ostutzea pekatu mortal bat bada ere, eta zortzi
dukateko bat edo geiago batetan ostutzea pekatu
mortal bat baizik ezpada ere, baldin kantidade aundia,
eta dañu guztiz aundia dakarrena ostu badu, esan
bear du zenbat ostu zuen; bada erremedio diferenteak, eta penitenzia aundiagoak alakoari eman bear
zaizka. Eta orobat ordu erdi bateko edo egun guziko
edo aste guziko gorrotoa pekatu mortal bat baizik
ezpada ere, agitz diferentea da bataren, eta bestearen grabedadea edo pisutasuna, eta erremedio andiagoa eskatzen du luzaroko gorrotoak, bereala igaro
dan batek baño: eta baita bere buruarekin edo besterekin pekatu mortala egiteko oitura, aztura edo kostunbre gaiztoa edo erraztasuna arturik eduki duenak,
eta ori dala bitarte pekatuak egiteko okasio edo peligro gertua edo urrekoa bere barruan eduki duenak,
ori goitzeko edo erremediatzeko izan duen ardurabagetasuna ere, ezagutzen, eta gogoratzen bazaio konfesatu bear du, eta bestela asko du Konfesoreak egingo dion galdeari egiarekin eranzutea; bada kendu nai
eztan oituratik datorren pekatua erraz egiten bada
ere, larriagoa da, malizia geiago du; zerren borondatea artara geiago etziñik dagoan, eta erremedio
andiagoa eskatzen du.

G. Eta pekatu mortal ziertoak bezela dudakoak ere
examiñatu, eta konfesatu bear ditu? E. Arrazoizko edo
fundamentuzko duda badu, eta ezin erabaki badu, 1.
egin zuen pekatua mortala edo beniala zan, 2. pekatu
mortalean konsentitu zuen edo ez, 3. lenago konfesaturik daukan edo ez; bere barruan dauzkan moduan
duda oriek esplikatu bear ditu, bada bestela pekatu
mortala konfesatu bage uzteko peligroan jarriko lizate, eta dudakoa bezela konfesatu ezkero, argiro ezagutzen badu gero, pekatu mortal ziertoa zala, ziertoa
bezela urrengo aldian konfesatu bear du. Eta batzuen
desengañorako diot: berez pekatu mortal dan gauzaren bat egin zuenean, bere kulpa bageko ignoranziz
uste bazuen edo pekatu etzala, edo beniala baizik
etzala, etzuela pekatu mortalik egin ezagueraren faltaz: eta kontrara, berez pekatu etzan gauzaren bat
edo beniala baizik etzana egin bazuen, pekatu mortala zalako ustean, orduan pekatu mortala egin zuen;
bada borondateak artan konsentitu zuen, eta orobat
egiteko denporan pekatu mortala zan, edo ez dudatzen bazuen, eta dudatik irten bage, egin bazuen,
pekatu mortala egin zuen. Baña edo geiago zekien
bati galdetuaz, edo indar andia egiten zion arrazoi edo
fundamenturen bat gogoratuaz, dudatik irten bazan,

eta uste edo iritzi on batekin kezka bage obratu
bazuen, pekatu mortalik orduan egin etzuen, eta
zerren iruipen asko izan oi dituen batez ere eskrupulosoak, dudako gauzetan orien erremediorik prinzipalena, eta bearrena da, eren iritzia, eta juizioa sujetatzea Konfesorearen juiziora.
Eta orra, gaurko dotriñarik asko: 1. ezagutzeko gutxi gora bera, zenbat denpora bear dezuen zuen
konzienziak examiñatzeko. Eta 2. nola pekatuen zenbatezkoa edo numeroa al dezueneraño gogoratu bear
dezuen, pekatuetan arkitu oi diran zirkunstanzia diferenteakin, eta gertatu oi diran dudazko pekatuak nola
gogoratu, eta konfesatu bear dituzuen. Eta urrengo
aldian esango dizuet, aozko konfesioa nola egin bear
dezuen: eta Jaungoikoak arren digula guzioi bere
argia, eta grazia Konfesioko Sakramentuaren frutua
ugari errezibitzeko, eta bizimodu on batean eriotzako
orduraño irauteko. Amen.

AMARGARREN DOTRIÑA
Eta zazpigarrena Penitenziako
Sakramentuaren gañean.
Aditu dezuen ezkero aurreko dotriñetan, zein
gauza premiazkoa dan egiazko penitenzia, eta konfesio on bat egitea; pekatu mortal guzien barkazioa iristeko, eta nolakoak izan bear duen pekatuen damutasunak edo doloreak, eta ari lagundu bear dion, ez
berriz pekaturik egiteko proposito firmeak, eta eragilleak, eta baita konzienziaren examina nola egin bear
dan, gaur esan bear dizuet, eta txit kontuz aditu, eta
gogoan artu bear dezue; nolakoak izan bear duen
aozko konfesioak.
G. Zer da bada aozko konfesioa? E. Ondo examinatu ezkero, ezagotu dituan, eta gogora ekarri dituan
bere pekatu mortal guziak, ala ziertoak, nola dudakoak konfesoreari esatea, batere utzi bage lotsaz edo
bildurrez, aen absoluzioa edo barkazioa iristeko edo
alkanzatzeko esperanza osoarekin.
G. Eta era ona edo aukera eduki ezkero konfesoreen artean, edozeñekin kontentatu bear da? E.

Guziak onzat eduki bear baditugu ere, ezagutzen
badegu, urlia dala jakintsuagoa, birtuosoagoa, eta
animak ondo gidatzeko egokiagoa, alakoarekin konfesatzeko alegiñak egin bear ditugu; ara nola gorputzeko eritasunak sendatzeko, era duenak, Medikurik
onena billatu oi du.
G. Eta obe ote da beti konfesore batekin berarekin
konfesatzea? E. Eztago obligaziorik batere, eta ezin
konfesoreak iñor artara beartu lezake; baña, komunkiro konfesore batekin ondo dijoakiola bere animako
gauzetan ezagutu ezkero, askoz obe da birtutean
aurreratzeko arekin berarekin konfesatzea; bada errazago konfesatuko da bere berri ondo dakianarekin,
eta seguruago gidatuko du, eta ala motibo bage konfesoreak aldatzen dabiltzanak, aditzera ematen due,
birtutean aurreratzeko gogo gutxi daukeela.
Baña atzerapen andirik edukitzea gertatzen
bazaio, okasio batean edo bestean bere konfesore
artuarekin konfesatzeko, eta bildur bada edo etsaiak
edo bere lotsak zerbait ezkutatzera ekarriko duela;
beste batekin konfesatu diteke, bere argaltasunari
begiratzen diola; baña obeto egingo luke, eta Jaungoikoaren aurrean askoz geiago irabaziko luke humillatuko baliz, eta bere lotsa, eta atzerapena goituko balu;

bada konfesorea ezin arritu diteke bere penitenteari
argaltasun bat edo beste gertatu zaiola ikusi arren,
eta obeto erremedioak emango diozka ezagutzen
eztuenak baño, eta ala egin oi due Kristau onak, egiaz
humillaturik, eta damuturik daudenak. Eta komunkiro
konfesore ezagunetatik iges egin oi due, oitura gaiztoen mendean bizi diranak, eta ondutzeko erremedio
eragillerik artu nai eztuenak; edo artu arren bereala
aspertzen, eta largatzen dituenak.
G. Eta aozko konfesioak ona izateko nolakoa izan
bear du? E. Izan bear du 1. humilla: 2. egiazkoa, eta 3.
osoa. Iru kondizio oek orain aditzera eman bear dizkitzuet, eta gogoan ondo artu bear dituzue.
G. Zer esan nai du aozko konfesioak izan bear
duela humilla? E. Txit asko esan nai du: soberbiak edo
gure barruko arrotasunak: gure andinaiak: gure
buruak estimatuak ikusi naiak, guziok agitz itxutzen
gaitu, eta gure amorio propio erabageak, gure utsegiteak ezagutzea eragozten digu, eta ezagutu arren ere,
edo ukatu nai ditugu, edo gutxitzen ditugu, edo edertu nai ditugu, gure barruko lotsa gutxitzeko: eta ortik
dator konfesioan bear dan egiazko humiltasunaren
falta: eta konfesio asko gaiztotzea, eta erremedioaren
orde konfesioan bertan askok eren kondenazioa arki-

tzea: bada alde batetik munduarekin eta Elizako
legearekin bada ere kunplitzeagatik, beste Kristauak
bezela, nai due konfesatu, eta komulgatu: eta beste
aldetik batzuek eren lotsa gaiztoa ez benzitzeagatik
pekatuak ukatzen ditue, edo agertu bage usten ditue:
eta oriei konbeni zaiena azkenean esango diet: beste
batzuek eren kulpa gutxitzeko, besteai kulparik geiena egozten die: onelaroak dira aserrealdietan igui
dien gauzaren bat esan dielako, edo egin dielako
suak, eta garrak arturik, kolera bizian sarturik, gorrotoa, eta gaitziritzia bereala projimoaren kontra artzen
duenak: eta arrazoi txar pisuak, eta bearbada deshonragarriak esaten dituenak: eta pasioarekin itxuturik
daudelako, eta erak miñik artzen eztuelako besteai
miñ ematen badie ere, arrazoi daukeelako ustean gelditzen dira, eta pekatu andirik egin duela ezagutu nai
eztue, Ebanjelio santuak pekatu anditzat badakar ere.
Eta ala bear dan konfesio humillik eztue egiten,
eta ezta damutasunik artzen. Eta aen antzekoak dira
akusatzen diranak, esanaz: Jaungikoak natural edo
jenio gaiztoa, bizia, kolerikoa, eta aserrekorra eman
diela, eta ezin erremediatu dirala: eta Jaungoikoari
berari nolabait kulpa guztia egotzi nai dioe, eta eztue
pensatu, eta ezagutu nai, Jaungoikoak ezin utsik egin

dezakeala: pekatu orijinalaren ondarrak dirala gure
erabageko pasioak, eta Kristauaren lanik, eta egitekorik prinzipalena, eta premiazkoena dala, salbatu nai
badu, bere pasioai gerra egitea, eta alegiñak egin nai
baditu orazio egiñaz, konsiderazioak egiñaz, eta bere
buruari indar egiñaz, bere pasioak ezi ditzakeala, eta
ezi bear dituala: bere kulpa duela, eta kulpa andia
pasio erabageak menderatzeko duen ardurabagetasuna, eta nagitasuna: beste batzuek deabruari kulparik
geiena egozten dioe, eren buruak nolabait eskusatzeko; eta dioe, deabruak ain biziro tentatu dituala, nun
erraz engañatu dituan, eta argalak bezela erori dirala:
orobat diobe beste batzuek, munduko errespetoak,
eta bizi bearrak konsentitu eragin diela, eta baita aragiaren griña gaiztoak itxutu dituala, eta aren indarrari
ezin atzera esan izan dioela.
Baña guziok ezagutu, eta sinistu bear degu,
mundu onetan gauden artean gerra bizi batean gaudela, deabruarekin, munduarekin, eta aragiarekin, eta
Jaungoikoak ematen digun laguntasunarekin, eskatu
nai badiogu, gure animako etsai guztiak goitu ditzakegula, Kristau on askok goitu dituen, eta egunoro goitzen dituen bezela, eta ala gurea dala kulpa guzia:
bada argalak izan arren, eztitugu prest dauzkagun

fedearen armak billatzen, eta usatzen etsaiak garaitzeko, baizik aen alde geur jarten gera, bearbada peligroan erraz sartzen gerala, edo gutxianez ardurabageak gerala, eta Jesu-Kristok agintzen diguna egin nai
eztegula: au da, tentazio guziak, goitzeko esna egotea: alerta egotea: eta orazio egitea, gure argaltasuna
erremediatzeko, eta bear ditugun indarrak iristeko.
Eta ala konfesatzen geranean aitzakiak aurretik
billatu ordean, garbiro, eta humillkiro gure kulpa
autortu bear degu: eta ez beste askok bezela besteren
kulpak esatera konfesiora etorri: eta au da humiltasuna falta dalako beste señale andi bat: eta ala askotan
ikusten da, senarrak bere kulpa gutxitzeko emaztearen falta guziak banaka esaten dituala: orobat emazteak senarrarenak: eta nagusi-etxekoandreak eren
mirabeanak: eta oek eren nagusi-etxekoandranak: eta
auzokoak auzokoarenak: bada guziak eren aldetik
arrazoia daukela uste due, eta askotan eren pasioak,
eren arrotasunak, eren kolera gaiztoak itxutzen ditu:
eta zerbait humillagoak, eta sufrituagoak balira, eta
berenaz bezela besteren argaltasunaz erruki piska bat
baluke, eren utsegiteak ezagutuko lituzke, eta aitzaki
bage, estalgarri bage, eta besteak konfesioan bertan
ofenditu bage konfesatuko lirake: eta geiena konten-

tatuko lirate esanaz, persona batek ustebageko okasioa eman dit, eta pazienziarik iduki eztet, eta gaizki
tratatu det: eta aurrerago igaro bada edo eskuak egotziaz, edo birauak egiñaz, edo gaitz andiren bat
deseatuaz, ori guzia ere bere kulpa bezela konfesatu
bear du, eta ez besteak okasio eman diolako bere
burua garbitu, eta besteak zikindu: bada okasiorik, eta
tentaziorik ezpaliz, ezagutuko ez genduke, birtuterik
daukagun edo ez: Jaungoikoa amatzen degun edo ez,
eta projimoarekiko egiazko karidaderik degun edo ez:
eta alkarrekiko karidadean bizitzeko bear dan humiltasunik, eta pazienziarik degun edo ez. Eta ala utsegiten badegu, gure kulpez utsegiten degu: bada salbatzeko nai ta ez bear ditugun birtuteak gradurik bajuenean ere iristeko eta ejerzitatzeko alegiñik egiten
eztegu: eta au onela dan ezkero, gure kulpa ezagutu,
eta kulpadunak bezela humillatu, eta gure barruko
lotsa, eta damu egiazko batekin konfesatu bear gera:
eta ez beste batzuek bezela, dirudienak, iguitzen
etsaien besteren gauza batzuek historia bat bezela,
beren pekatuak kontatzen dituela; oztasun andi batekin, gaizki egindako penarik, eta damurik agertu bage,
bada ori ere izan oi da, bere obena edo kulpa ondo
ezagutzen eztuelako señalea: eta eztitut orain aita-

tzen oriek baño gaiztoago diran hipokrita andi
batzuek, benetan erremediatzeko, eta bizimodu on
bat gogotik egiteko asmo egiazkorik eztuenak: eta
Konfesorea engañatzeko, eta absoluzioa ateratzeko
suspirioz, eta negarrez eztaukeen humiltasuna finjitzen edo iduritu eragiten duenak. Jaungoikoak arren
guziok argitu gaitzala, eta digula egiazko humiltasuna, gure utsegiñak ezagutzeko, eta konfesatzeko
ezeze, erremediatzeko gogo bizi, sendo, eta eragille
batekin: bada orduan konfesio humilla ezeze, egiazkoa ere egingo degu.
G. Eta zer esan nai du konfesioak izan bear duala
egiazkoa? E. Konfesioan gure pekatuak eztitugula ez
azi, eta ez gutxitu bear: bada pekatu mortal bat bakarrik, geiago edo gutxiago jakiñaren gañean esatea,
eta baita pekatu aundi bat txikia baliz bezela estaltzea, edo iruitu eragitea, da pekatu mortal berri bat
egitea, eta konfesio alperra ezeze, Sakrilejio andi bat
egitea.
G. Eta zer esan nai du konfesioak izan bear duela
osoa? E. Aurreko dotriñan esan genduan bezela, konzienzia ondo examinatzeko alegin zinzo edo prudente
bat egin ezkero, ezagutu dituan, eta gogoratu dituan
pekatu mortal guziak osoro konfesatzea, ziertoak,

ziertoak bezela, eta dudakoak, dudakoak bezela;
beren zenbatezkoarekin, eta agertu bear diran zirkunstanzia diferenteakin.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 35
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.