Kristau dotrina-II - 30

doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun argitasun
bat gure estaduari, eta bizimoduari dagokion moduan
fede Santuko egiak ezagutzeko.
G. Zer da konsejuaren doaia? E. Da Espiritu San-

tuak ematen digun doai berezi bat, biderik edo mediorik onena aututzeko gauza gaitzetan, nekezetan, eta
dudazkoetan.
G. Zer da zienziako doaia? E. Da Espiritu Santua-

ren doai bat, gauza naturaletan ezagutu eragiten
diguna, gure salbaziorako nola aezaz ondo baliatu
bear geran, edo nola ondo, eta probetxuarekin usatu
bear ditugun.

G. Zer da forlalezaren doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun gogo indarsu bat edo sendo bat,
Zeruko bidean ditugun nekeak, eta naigabeak pazienziarekin eramateko, eta birluteari jarraitzeko.
G. Zer da piedadearen doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun gogo bizi bat, Jaungoikoaren honrarako, eta serbiziorako egokiak diran gauza guziak
leia, eta animo andiarekin egiteko.
G. Eta zer da Jaungoikoaren bildurraren doaia? E.
Da Espiritu Santuak ematen digun doai bat, Jaungoikoaren Majestadearen erreberenzia edo errespeto
andi bat, gorde eragiten diguna, eta ura ofenditzeko
bildurra, eta ikara ematen diguna.
G. Eta zenbat, eta zein dira Espiritu Santuak erakarten dituan frutuak? E. Dirade amabi; eta 1. eta
guzien burua da karidadea. Jaungoikoa biotz guztitik,
eta gauza guzien gañean maila eragiten diguna, eta
beragatik gure projimoa, gure burua bezela. 2. Da
pakea, aserratu bage gauzkana, zerren besterik nai
eztegun Jaungoikoak nai duena baizik. 3. Da pazienzia, naigabeak kejatu bage sufritu eragiten diguna. 4.
Da longanimidadea edo biotz andia, betiko ondasun
kabugabeak goaitu bage itxoron eragiten diguna. 5.
Da Fedea, lealkiro gure hitzak kunplitu edo gorde era-

giten diguna. 6. Da kontinenzia, gure sentiduen atsegin gurak, eta erabageko naiak ukatu, eta menderatu
eragiten dizkiguna. 7. Gozo espirituala, Jaungoikoa
serbitzen gogotik, eta gustoz garabiltzana. 8. Da ontasuna, iñori bidebagerik egin bage, guziai on egitera
gakartzena. 9. Da mansotasuna edo emetasuna, koleraren abidurak menderatu eragiten diguna. 1O. Da
benignidadea, begitarte ona guziai egitera erakarten
gaituana. 11. Da modestia, ergelkeriatik, banidadetik,
eta modubageko jolasetatik, eta erabageko apainduraetatik gordetzen gaituana. Eta 12. Da kastidadea,
animako, eta gorputzeko garbitasuna gorde eragiten
diguna.
Eta orra Espiritu Santuaren zazpi doaiak, eta
amabi frutuak, zein gauza miragarriak, gozoak, eta
ondasundunak diran. Eskatu degiozkagun bada sarri,
eta gogotik berari, eta Zeruko bidea txit erraza, eta
atsegingarria egingo zaku, eta ori argiro ezagutzeko
gogora ekarri baizik eztago, Apostoluetan, eta Kristau
berrietan ikusi ziran mirariak; Espiritu Santua, eta
bere doaiak errezibitu baño lenago guztiz jakinezak,
argalak, eta bildurtiak ziran; baña ozta Espiritu Santua
errezibitu zuen, gizon berri batzuek egiñik gelditu
ziran, guztiz jakintsuak, guztiz indarsuak, eta pozik

tormentuak, eta eriotzak sufritzen zituzten Kristogatik, eta animen salbazioagatik, eta orra nolako indarrak ematen dien Espiritu Santuak, bera ondo prestaturik, errezibitzen duenai, bada artarako Konfirmazioan ematen zaku soldaduen edo gerrarien señalea.
G. Eta Bateo santuan ematen zakun karaktera, eta
Konfirmazioak ematen diguna guzia bat ezta? E. Ez,
diferenteak dira: Bateoan egiten gera Jaungoikoaren
Semeak, eta Konfirmazioan Jesu-Kristoren soldaduak,
eta Bateoak ematen digu bear adiña grazia, indar, eta
esku, Kristau on bati dagozkan lanak egiteko; baña
Konfirmazioak ematen dizkigu indar andiagoak, eta
sendoagoak Jesu-Kristoren, eta gure animaren etsaiak
goitzeko edo menderatzeko, eta Jesu-Kristori naigabe,
eta nekeen artean jarraitzeko, eta premia orduan
beragatik bizia emateko.
G. Konfirmazioko Sakramentua errezibitzeko obligaziorik badegu? E. Era ona izan ezkero errezibitu
bear da, eta ardurabagetasunez edo nagitasunez artu
nai eztuenak, pekatu egiten du; Jaungoikoa ofenditzen
du; eta bere animari kalte andia egiten dio, ain grazia,
eta indar andiak galdu eragiten diozkalako; eta ala,
konfirmatu bage dauden persona larriak, eta aurtxoen
gurasoak, eta guraso ordeak kuidadu andia eduki bear

due, Obispo Jauna datorrenean Konfirmazioa errezibitzeko, eta aurrari eman eragiteko.
G. Zer disposizio edo prestaera bear da Konfirmazioko Sakramentua errezibitzeko? E. Aurrak asko due
bateatuak egotea, eta Eliza Ama santaren intenzioa,
Konfirmazioa errezibitzeko; baña arrazoiaren argira
eldurik daudenak, bateatuak izanaz gañera, konfirmatuak izateko, eduki bear due intenzio edo asmoa Konfirmazioko Sakramentua errezibitzeko; jakin bear due
zer errezibitzen duen, eta zertako errezibitzen duen,
eta egon bear due graziazko estaduan; eta ala, pekatu larririk edo mortalik badue, konfirmatu baño lenago
astirik, edo era onik badue konfesatu bear dira, eta
konfesatzeko erarik ezpadue gutxianez akto kontriziozko biotzetik egin bear due, eta eskatu bear diobe
gogotik Ispiritu Santuari arren eman degiela bere grazia, eta bere doaiak Kristau onak bezela bizitzeko, eta
birtutean egunetik egunera aurreratzeko, eta Deabruaren, munduaren, eta aragiaren tentazioak garaitzeko, orain ondo peleatu, garaia irabazi, eta gero
betiko koroa, eta gloria Zeruan gozatzeko.
G. Eta orretarako laguntzen ote digue Konfirmazioa errezibitzen degunean egiten diran zeremonia
sagraduak? E. Bai, asko laguntzen digue, ondo ezagu-

tzen badegu, zer esan nai duen, eta gogoan erabiltzen
baditugu.
G. Nork du Konfirmazioko Sakramentua emateko
eskualdia? E. Obispo Jaunak. Eta, nola ematen du Konfirmazioa? 1. Bateoan bezela aita-ordekoak presentatzen dio 0bispo Jaunari konfirmatu bear dana, eta aitaordekoa izan bear da lenago konfirmaturik dagoana,
eta eztu izan bear bateoan aita ponteko edo aita-ordeko izan zana, ezpada beste bat, eta bateoan bezela
konfirmazioan ere sortzen da aidetasun espirituala
aita-ordekoaren, eta konfirmatzen danaren artean,
eta premiarik baliz, dotriña erakutsi bear dio konfirmatzen danari; baña nork erakutsi badu beste aldetik,
obligaziorik eztu.
G. Eta Obispo Jaunak berak zer egiten du orduan?
E. Lau gauza egiten ditu: 1. Orazio edo erregu edo
eskaera bat Jaungoikoari egiten dio. 2. Eskuak ifinten
ditu konfirmatu bear danaren buruaren gañean. 3.
Krisma santuarekin bekokia gantxitzen edo unjitzen
dio gurutze santuaren señalea egiñaz, eta konfirmatzeko hitzak edo forma esanaz; Aita, eta Semea, eta
Espiritu Santua izentatuaz. Eta 4. masalleko edo belar
ondoko arin bat ematen dio, eta Krisma santua arrastatu edo erori eztakion, benda edo zinta batekin beko-

kia lotzen diobe, edo ezpada, jende asko, eta denpora
gutxi danean, bekokia garbitzen diobe ontzi batean
daukaten urarekin, eta bereala oial batekin legortzen
diobe.
G. Zertako Obispo Jaunak orazio edo eskaera Jaungoikoari egiten dio? E. Konfirmatu bear dituanen
gañera Espiritu Santua erakarteko edo jatxi eragiteko.
G. Zergatik eskuak buruaren gañean ifinten diozka? E. Aditzera emateagatik, bear dan prestaerarekin
Konfirmazioko Sakramentua errezibitzen duanaren
gañera Espiritu Santua eldu edo etorri dala.
G. Konfirmatzeko, eta bekokia gantxitzeko serbitzen duen Krisma santua zer da? E. Da Olibazko olioa,
balsamoarekin nastua, Obispo Jaunak urteoro, Ostegun santu egunean bedeinkatua edo konsagratua.
G. Konfirmatzeko serbitzen duen olioak, eta balsamoak zer aditzera ematen due? E. Nola olioak serbitzen duen biguntzeko, eta indartzeko, aditzera ematen du, Espiritu Santuak orduan ematen duen grazia,
eta indarra dala Jesu-Kristoren Lege santua gordetzeko daukagun nekea biguntzeko, eta naibage mota
guziak pazienziarekin eramateko edo sufritzeko; eta
nola balsamoak serbitzen duan usai ona emateko, eta
usteltasuna eragozteko, aditzera ematen du, Espiritu

Santuak ematen digun grazia, eta indarra, pekatu eragiten diguen pasio, eta griña gaiztoak mortifikatzeko
edo menderatzeko; birtuteari jarraitzeko, eta gure
exenplo onarekin Jesu-Kristoren usai ona banatu eragiteko.
G. Eta zergatik egiten da Unzioa edo gantxidura

bekokian? E. Nola bekokia dan gorputzaren tokirik agiriena eta bekokian agertzen dan daukagun loia, gorrituaz, edo daukagun bildurra, zurituaz, edo kolorea
mudatuaz aditzera emateko, Espiritu Santuak konfirmazioan, kentzen digula, Jesu-Kristori jarraitzeko izan
dezakegun lotsa, eta bai eta munduaren bildurra, eta
ematen digula ausardia, eta balorea Jesu-Kristoren
Ebanjelio santuari libertade guziarekin jarraitzeko.
G. Eta zergatik Unzioa edo gantxidura egiten da

gurutzearen figuran? E. Aditzera emateagatik, gurutze
santua dala Kristauaren insignia edo señalea; gurutzetik etorri zakula gure gaitz guztien erremedioa; gurutze santutik datorkigula egiazko pakea, eta betiko
zoriona, eta ala gurutze santua, eta ark aditzera ematen digun mortifikazioa, eta pazienzia, maitatu bear
ditugula, eta gurutzeaz lotsatu ordean, poztu, honratu, eta gloriatu bear gerala, Jesu-Kristok gurutzean

batez ere erakutsi zigun pazienziako ejenploari jarraitzeaz.
G. Eta zergatik Konfirmazioko Sakramentua ematen da Trinidade Santisimoaren izenean, au da, Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean? E.
Zergatik Bateoan bezela Konfirmazioan ere aitortu,
eta konfesatu bear degu daukagun fedea, eta fedeko
misteriorik aundiena, eta beste guzien fundamentua
edo zimendua Trinidadeko Misterioa da.
G. Eta zergatik konfirmatu danari ematen dio Obispo Jaunak masalleko edo belar ondoko arin bat? E.
Aditzera emateko, Kristauak beti prestaturik egon
bear duala, Jesu-Kristogatik edozein afrenta, neke edo
naigabe sufritzeko, eta izan al ditekean nekagarrienak, lotsagarrienak, eta arrigarrienak izan arren, arintzen dirala Espiritu Santuak ematen duen betiko sari
edo gloriaren esperanzarekin; Jaungoikoaren amorioarekin, eta artatik datorren barrungo pakearekin; eta
ala aizkenik Obispo Jaunak esaten dio konfirmatu
danari: «pakea izan dedilla zurekin».
Eta orra, Jesu-Kristo gure Jaunak Konfirmazioko Sakramentua zertako egin zuan, eta zein mesede
andiak, eta nolako laguntasun, sokorru, eta indarrak
ematen dizkigun bere, eta gure animako etsaiak, dea-

brua, mundua, eta aragia garaitzeko, menderatzeko,
eta azpiratzeko, eta birtuteari gogotik jarraitzeko, eta
batez ere guziok munduko neke, eta naibagea eramateko, ain bearra degun pazienzia ejerzitatzeko; mundu
onetan gauden artean nai ta ez peleatu bear degu,
Jesu-Kristoren soldaduak gera, bera da gure kapitaia,
eta gure gidaria; berak ematen dizkigu armak, eta
indarrak peleatzeko, eta alperrak, eta nagiak ezpagera, baizik azkarrak, leialak, esker onekoak, eta lotsadunak, jarraio bear diogu. Munduaren esamesak, eta
errespeto gaiztoak menospreziatu bear ditugu, eta
beti Kristau onak, eta Jesu-Kristoren egiazko diszipulu
edo jarraitzalleak izateaz honratu, eta gloriatu bear
gera. Geiago estimatu bear degu, Jesu-Kristoren adiskideak, eta aren eskolako fiñak izatea, munduko
honra, aberastasun, eta atsegin guziak baño; bada
oetan eztegu arkituko egiazko pake, eta atsedenik;
baña bai Jesu-Kristoren antzekoak izatean, bada berak
esan zigun, eta ezin engañatu gaitzake; jarraio degiogula, batez ere humildadean, mansotasunean edo
pazienzian, eta gure animenzat egiazko pakea arkituko degula: baña nola Kristauok ditugun obligazioak,
eta egiteko andiak, ondo ezagutzeko ain itxuak gauden munduko iruipenezko zorionarekin, eta ain arga-

lak gure griña edo pasio erabageak eskuratzeko; orretako bear degun Zeruko argia, eta indarra iristeko, nai
ta ez fedeko egia andiak sarri gogora ekarri, eta konsideratu bear ditugu, eta Espiritu Santuari bere
doaiak, eta graziak benetan eskatu bear diogu, bada
orduan guzia erraz egingo degu, eta betiko pakea edo
gloria seguratuko degu. Amen.

LAUGARREN DOTRIÑA
Eta lenengoa Penitenziako
Sakramentu Santuaren gañean.
G. Pekatu mortal egin ezkero, penitenzia egiazkoa

egin gabe iñor salba diteke? E. Ez, Eta ori Fedeko egia da? Nola ere dan, eta ziertua, eta jakiña, nun
eztan Eskritura Santa guzian geiago aitatzen, eta
agertzen dan gauzarik edo egiarik. Ala, anziñako Profeta Santuak, nola Jesu-Kristo gure Jaunak, eta bere
Apostolu Santuak, nola Elizako Arzai, eta Maisu guziak
egia ori beti erakutsi zuen, eta ala, bearrago degun
gauzarik ezta, penitenzia egiazkoa, eta konfesio ona
nola egin ondo jakitea baño; eta argatik zeoro, eta
argiro erakutsi nai dizuet, Penitenziako edo Konfesioko Sakramentu Santua frutuarekin edo probetxuarekin errezibitzeko jakin bear dezuen guzia. Jaungoikoari nai dakiola gure adimentuak argitzea, eta
askoren itxumenak gai onetan erremediatzea.
G. Penitenzia zer da? E. Gaizki egiñaz damu

artzea, eta ez berriz egiteko asmo egiazkoa edukitzea.

G. Penitenzia zenbat modutan da? E. Penitenziaren izen au iru modutan aditzen da: 1. da penitenzia
birtutea, eta da Jaungoikoak ematen digun Zeruko
doai bat, gure gaiztakeriak edo pekatuak ezagutzeko,
eta iguitzeko; aek egindako damu edo dolore egiazkoa artzeko, eta aurrera erremediatzeko edo ez berriz
pekaturik egiteko asmo edo proposito egiazkoa gure
biotzean edukitzeko. 2. Penitenziaren izenaz aditzen
da, Penitenziako, eta Konfesioko Sakramentua JesuKristo gure Jaunak ordenatu zuena bere lege berrian,
bateatu ezkero egindako pekatuak barkatzeko: eta 3.
penitenziaren izenaz askotan aditzen da, penitenziazko obra onak egitea edo penitenziazko frutuak ematea, eta pekatu larrian edo mortalean erori edo konsentitu ezkero, kondenatuko ezpagera, naitaez damutu bear gera, ondutzeko asmo egiazkoa artu bear
degu; al degula ondo konfesatu bear gera, eta pekatuaren zorra pagatu bear degu edo pagatzeko korondate egiazkoa eduki bear degu, eta ori guzia nola egin
guziok jakin bear degu.
G. Eta badira ala ere pekatariak pekatuaren barkazioa iristeko, Infernutik libratzeko; Jaungoikoarekin
adiskidetzeko; aren grazia iristeko, eta betiko zoriona
seguratzeko, zer egin bear duen edo konfesio on bate-

rako nola prestatu edo zuzendu bear diran eztakitenak? E. Bai; pekatari ardurabage asko arkitzen dira,
deabruak itxuturik edo engañaturik, ondo konfesatzeko nolako prestaera bear duen eztakienak, eta jakiteko alegiñik ere egiten eztuenak; eta askotan konfesatu arren iñoiz ere egiazko penitenziarik, eta konfesio
onik egiten eztuenak, ez eta eriotzako orduan ere. Eta
Zerura dijoatzelako ustean illtzen dira, baña Infernura
joaten dira; zerren jakiñeztasunak edo ignoranziak gai
onetan eskusarik eztu: Zer lastima andiagorik, eta
negargarriagorik izan diteke!
G. Zer erremedio bada itxumen orretatik, eta kalte

izugarri orretatik libratzeko? E. Penitenziaren, eta konfesio egiazkoaren gañeko dotriñak edo erakusteak
gogotik aditzea, ondo ikastea, eta aurrera beti ondo
konfesatzeko alegiñak egitea. Eta ala uste det,
zuen arreta edo atenzio guztia ipiñiko dezuela konfesioaren gañeko gaurko dotriña, eta urrengoak txit
kontuz aditzeko, eta ainbeste inporta dizuen frutua
edo probetxua ateratzeko. Eta gure dotriña laburraren
galdeai narraiela gaur esango dizuet, Penitenziako,
eta Konfesioko Sakramentua zer dan; nola ordenatu
edo egin zuen; zertako egin zuen; zein bearra, eta

probetxugarria dan; eta aizkenik, nola penitenzia egitea geroko utzi bear eztegun.
G. Zer da bada Penitenziako, eta Konfesioko
Sakramentua? E. Da, pekatuen damuzko konfesioarekin eta Sazerdote Konfesoreak ematen duen absoluzioarekin egiten dana; pekatariaren aldetik bear da,
egin dituen pekatuak igui izatea, nazkatzea edo gorrotatzea, eta aek egindako egiazko damua edo dolorea
edukitzea, eta barkazioa iristeko deseo edo esperanzarekin garbiro autortzea, agertzea edo konfesatzea,
aekgatik zor duen pena mundu onetan pagatzeko
asmo, intenzio edo borondatearekin; ori guzia da
Sakramentuaren gaia edo materia, eta orren ondoren
Sazerdote Konfesoreak esaten dituan hitz oek: nik
absolbitzen zaitut zure pekatuetatik, dira Sakramendu
onen forma, eta orduan egiten da Penitenziako edo
Konfesioko Sakramentua.
G. Eta zergatik deitzen diogu orobat Konfesioko
Sakramentua edo Penitenziako Sakramentua? E. Deitzen diogu konfesioa, zerren konfesioa edo pekatuak
agertzea edo autortzea da Sakramento onen parte
prinzipal bat, eta ageriena; baña egokiago deitzen
diogu Penitenziako Sakramentua zerren Sakramentu
onen mamia edo sustanzia dago batez ere biotzeko

penitenzia, damutasun, eta dolorean, eta onek perfektoa edo osoa edo Jaungoikoaren amorioarekin animaturik dagoana bada, guzia erremediatu dezake, ezin
konfesatu danean. Baña edo kontriziozko edo atriziozko damutasuna edo biotzeko dolore bage, konfesioak,
eta absoluzioak batere balio eztue, eta Sakramenturik
egiten ezta, eta pekaturik barkatzen ezta.
G. Nork ordenatu edo egin zuen Penitenziako edo
Konfesioko Sakramentua? E. Jesu-Kristo gure Jaunak
berak; Eskritura Santuak San Mateoren, eta San Joanen Ebanjelio santuetan segurutzat esaten digu, JesuKristok bere Apostoluai Zeruko giltzak eman ziela, eta
pekatuak askatzeko edo barkatzeko, eta baita lotutzeko, ta ez barkatzeko eskualdia eman ziela. Jesu-Kristo
gure Jauna piztu edo erresuzitatu zan egunean Apostoluai agertu zitzaien; bere pakea eman zien; bere
arnasa ezarri edo komunikatu zien, eta esan zien; «Ar
ezazue Espiritu Santua, zuek barkatzen dituzuen
pekatuak, barkaturik geldituko dira, eta zuek barkatu
bage uzten dituzuenak, barkatu bage geldituko dira».
Eta orrela pekatarien Juezak egin zituan, eta eskualdi
ori etzien bakarrik erentzat eman Apostoluai; baita
aen kargua izango zuen Sazerdote Konfesore guzienzat. Eta ezin dateke pekatariak ondo juzgatzea, eta

nori barkatu, eta nori ez, ondo jakitea, pekatuak Konfesoreari agertu bage; eta ala, Apostoluen denporatik
onera, konfesioko legea beti ezagutu, erakutsi, eta
agindu izan du Eliza Ama Santak.
G. Eta lenagoko denporetan, au da, Adanen denporatik Jesu-Kristo gure Jauna mundura etorri arteko
bitartean, ez ote zan Konfesioko Sakramenturik, eta
aoz pekatuak esateko legerik, eta obligaziorik? E. Ez;
orduan etzegoan orrelako legerik: baña bai, beti izan
zan, penitenzia egiazkoa egiteko legea, eta obligazioa, eta ez nolanaiko penitenzia, baizik, pekatuen
barkazioa iritsiko bazuen, bear zuen biotzeko kontrizio
perfektoa, edo Jaungoikoaren guzien gañeko amoriotik jaiotzen dan biotzeko damutasuna, eta baita egiazko proposito edo borondate ziñezkoa, eta eragillea,
pekaturik ez geiago egiteko, eta penitenziazko obrakin pekatuen zorra pagatzeko edo Jaungoikoaren justiziari satisfazio emateko. Eta orrelako biotzeko penitenziarekin orduan salbatzen ziran.
G. Zertako da bada orain Penitenziako, eta Konfesioko Sakramentua eta errezibitzeko legea? E. Bateatu ezkero egindako pekatuak barkatzeko; batez ere
mortalak, baita benialak ere; baña diferenzia onekin,
ze, pekatu mortalik ezin barkatu diteke konfesatu

bage edo konfesatzeko borondate bage; baña pekatu
benialak barkatu litezke naiz konfesioarekin naiz konfesatu bage.
G. Eta bada pekaturik ain andirik, eta ikaragarririk
Penitenziako Sakramentuak ezin barkatu lezakeanik?
E. Ez; munduan egin diran, eta egin ditezkean pekatu
guziak barkatzeko indarra eta birtutea dauka, pekataria bera humillatzen bada, eta ondo prestaturik konfesatzen bada. Baña galdetzen det: Eztirudi, lege ori
nekeza, eta gogorra dala, lotsatzen gaituen gure
pekatu, eta gaiztakeri estali edo sekreto guziak geurk
agertzera, eta konfesatzera beartzen, premiatzen edo
obligatzen gaituen ezkero? Ala dirudi, gure pasioari,
honratuak izateko leiari edo inklinazioari, eta gure
desprezioaren iguitasunari bakarrik begiratzen badiegu; baña ezta lege gogorra, baizik erraza, eta biguña,
orren probetxuari ondo begiratu nai badiogu, eta gure
berri ondo zekien, gure Salbadoreak gure onagatik ala
ordenatu zuela, konsideratu nai badegu. Urkamendi
batean illtzera, kondenaturik bazeunde, eta zure gaiztakeria zeurk damaturik, konfesatzeagatik bakarrik,
barkazioa eskeñiko balizue, a! zein erraz, eta zein
pozik konfesatuko zendukean; bada betiko urkamenditik, eta betiko infernutik libratzeagatik, nola gogo-

rra, eta nekeza iritzi bear diozu zu bezelako gizon
argal bati sekreto guztiz andiaren azpian egiten diozun konfesioari? Eta batez ere, konfesioak dakazkitzun probetxuai begiratzen badiezu?
G. Zer probetxu dakazki bada Konfesioko Sakramentuak? Eta legeak? E. Guztiz asko, eta guztiz
andiak. 1. Gure buruak ondo ezagutzeko, eta humillatzeko premian ipinten gaitu; dala gure konzienziaren
examiñarekin; dala gure pekatuak konfesatu bearrarekin; eta orrela, gure itxumen guzien, eta gure pekatuen sustraia dan soberbia, eta arrotasuna desegiteko, eta birtute guzien zimendua edo sustraia dan biotzeko humiltasuna exerzitatzeko berariazko gaia ematen digu, eta batez ere Penitenziako birtutea iristeko
nai ta ez bear degun gure barruko gaiztakeriaren ezaguera, eta orri darraion lotsa, damu, eta pena artu
eragiten digu; eta ala konfesatzeko lege ori ezpagendu geroago eta itxuago, geroago eta arroago, eta
gogorrago geldituko giñateke, eta komunkiro, penitenziarik egin bage zuzen-zuzen Infernura juango
giñate: eta ainbesteraño da ori egia, nun esperienziak
beti ala erakutsi du. 2. Gure arrotasunak, eta erabageko gerekiko amorioak dakarkigun itxumen aundia
argitzeko, eta erremediatzeko, guztiok degu besteren

konseju bearra, eta Jesu-Kristok ipini digu konfesoreagan nork argitu, nork konsejatu, eta nork erremedioak
eman, eta konfesatu bearrik ezpagenduke, gure gaiztakeriak iñori ez agertzeagatik gure itxumenean, eta
erremediorik billatu bage egongo giñateke, eta geroago eta itxumen andiagoan eroriko giñate, eta oitura
gaiztoak Infernura eramango ginduzke, eta or agiri da,
zenbateraño Jesu-Kristok gure salbazioa deseatzen
duen; bada ain erremedio egokiak gure gaitzak sendatzeko konfesioan ipini dizkigu; baña oraindio obeto
ori ezagutuko dezue, gogora ekarten badezue, eta au
da 5. probetxua, eta mesede guztiz andia, zenbat
errazago, eta seguruago pekatuen barkazioa konfesio
on batekin iristen dan, biotzeko kontrizio utsarekin
baño; bada pekatu mortalak bertatik desegiteraño,
eta Jaungoikoaren grazia, eta adiskidetasuna iristeraño elzen dan amoriozko kontrizio obetan dua edo perfektoa, ezta zuek bearbada uste dezuen bezin erraza,
eta akto kontriziozkoak aoz esanagatik, gutxi oi dira,
bear dan ezaguerarekin, humiltasunarekin, eta biotza
osoro Jaungoikoagana itzultzen, eta aldatzen duen
amoriozko damutasunarekin, akto kontriziozkoak edo
onez damuak egiten duenak; batez ere lenago artara
oiturik ezpadaude edo Zeruko argitasun, eta lagunta-

sun aundi bat izaten ezpadue. Baña ona, konsuelo andi bat, zuen kontrizioa onenbesteraño ez allegatu edo eldu arren, atriziozko edo bildur damu egiazkoa
badezue, orrekin, eta Konfesioko Sakramentuak berez
ematen duen graziarekin iristen dezue konfesioan,
absoluzioa errezibitzen dezuen instantean pekatuen
barkazioa, eta Jaungoikoaren grazia, eta adiskidetasuna; eta atriziozko edo bildur damu ori errazagoa da
kontriziozkoa edo onez damua baño, beste aldi
batean dolore edo damutasun bien gañean hitz egiten
degunean esango dizuedan bezela.
G. Eta badakarkigu beste probetxurik Konfesioko
Sakramentuak? E. Bai; eta ona bat guztiz estimagarria. Kontu egizue, Kristau batek Jaungoikoaren grazian dagoala guztiz obra on asko egiten dituala,
Zeruan dauden Santu guziak ainbeste meritu edo irabazi egin dituala, eta oriei dagokien gloria gozatu bear
zuela; baña zorigaiztoaz pekatu mortal batean arrezkero erori dala. Bada instante orretan, bere lengo obra
guziak, eta irabazi guziak illik gelditzen dira, eta aei
zegokien sari guzia, eta gloria guzia galdu du, eta
Zerurako irabazi berririk ezin egin dezakean estadu
tristean gelditzen da, penitenzia egiazkoarekin Jaungoikoaren grazia berriz iritxi artean. Orra pekatu mor-

tal baten puzunia zein arrigarria dan beste gaitzik
ezpalu ere; baña ona Konfesioko Sakramentu santuaren indarra, eta birtutea, zein andia, eta miragarria
dan; ez bakarrik ondo konfesatu ezkero pekatu mortalaren barkazioa, eta Jaungoikoaren grazia eta gloriarako deretxoa ematen dio, baizik galdu zituan lengo
obra on guzien merezimentuak biurtzen diozka, eta
baita ari zegokion gloriazko deretxo guzia ere, eta
ondasun berri ugariagoak irabazteko bidean ipintzen
du. Eta, nork ondo aditzera eman lezake probetxu
onen balioa? Persona bati guztiz aberatsa dala itxasoan ondatuko balitzaizka edo lapurrak eramango balizkioe dituan ondasun guziak, zer pena artuko luke? Eta
gero osoro biurtuko balizkioe, nolako poza, eta atsegiña izango luke? Bada ortik kontu atera ezazue, zenbat
geiago balio duen, konfesioak biurtzen dizkitzuen
ondasun galduak, eta andiagoak irabazteko deretxoak; eta zenbat estimatu bear dezuen Konfesioko
Sakramentuaren erraztasuna, ain probetxu andiak
atera ditzaketzuen ezkero.
G. Eta eztakar beste probetxurik Konfesioko
Sakramentu santuak? E. Bai, eta guztiz andiak, eta
miragarriak, batez ere sarri konfesatzera oitu nai
bagera; bada ez bakarrik egin ditugun pekatuak, ala

mortalak, nola benialak barkatzen dizkigu; baizik
aurrera pekaturik ez egiteko, gure oitura gaiztoen
indarra gutxitzeko, eskuratzeko, gure obligazioak
ondo ezagutu, eta osatzeko, eta bizimodu pakezko bat
egiteko, eta eriotza on baterako prestaturik egoteko,
ematen dizkigu laguntasun guztiz asko, eta guztiz eragilleak; eta orrez gañera, pekatuen zorrak mundu onetan erraz pagatu eragin. Purgatorioko penak emen
deskitatu edo gutxitu, eta Zerurako ondasun guztiz
andiak irabazi eragiten dizkigu. Orra nolako kalteak
erremediatzen dituen, eta nolako ondasunak irabazten dituen ondo, eta sarri Konfesioko Sakramentua
errezibitzen duen Kristauak; eta ortik ezagutu dezakezue konfesioko legea zein erraza, eta biguña, eta zein
probetxugarria, eta premiazkoa dan, gu betiko kondenaziotik libratzeko, eta betiko salbazioa seguratzeko:
eta argatik fede bizia duen Kristauak utsegiteren bat
edo beste argaltasunez egin arren, egiaz humillaturik,
eta damuturik, eta ondutzeko asmo egiazkoarekin
pozik konfesatzen dira, eta animako pakea, eta ondo
bizitzeko, aurrerako indarrak artzen ditue. Eta, nork
esan ditzake konfesio on baten ondoren, Komunio
santutik Kristauak ateratzen dituan probetxuak? Baña
ezta au gaurko dotriña gaia, (sarri aitatzea merezi

badu ere) Eta kontrara, pekatu mortalean bizi oi diran
Kristau ardurabageak, joku andi kaltegarriak edo
erenzat edo besterenzat egin oi dituenak ardurabage
okasioa datorkienean edo erak billaturik moteltzeraño, eta eren buruak irabiatzeraño ardoa edo mistela
edo aguardientea edaten duenak; danza zikiñak, edo
jostatze leunak egin oi dituenak; gaitziritzi, gorroto
edo aserrean bizi diranak, birau gaiztoak, eta juramentu gezurrezkoak ardurabage egin oi dituenak,
batari edo besteari edo fama ona edo estimazioa edo
ondasunak kendurik, eta biurtu nai ezta daudenak,
eta beste onelako asko, iñor baño, ondo konfesatzeko,
eta erremediatzeko premia estuagoan daudenak, izan
oi dira konfesioaren igasi dabiltzanak, edo noiz edo
noiz edo Pazkuaz kunplitzeko konfesatzen badira ere
bear dan egiazko damutasunik, eta benetan erremediatzeko proposito irmo, eta eragillerik artu oi eztue,
gero erak erakutsi oi duenez.
G. Zer erremedio bada onelakoen itxumena sendatzeko, eta bertatik penitenzia egiazkoa, eta konfesio ona egitera ipinizeko? E. Jaungoikoak arren argitu
ditzala, eta kondenatuak izateko daukien peligro edo
arrisku arrigarria ezagutzeko, grazia diela, bada bestela erremediorik eztago, orrelakoak bada ezagutu

bear due, geroko, eta azkeneko eritasuna datorkieneko egiazko penitenzia, eta konfesio ona, eta bizimodu
berria egitea luzatzen badue, komunkiro Infernura
betiko jaisteko peligro guztiz andian daudela. Baña
esango due; Ezta bada asko pekatutik libratzeko, eta
salbatzeko, lenago gaizki bizi izanagatik, eriotzako
gaitza eta ordua datorrenean al badu konfesatzea, eta
ori ezin badu, akto kontriziozko bat egitea? Bai asko
da, orduan ondo konfesatzen bada, edo akto kontriziozko egiazkoa egiten badu. Baña diot, Elizako erakusle edo Doktore santuakin batera beti geroko edo
eriotzako peligrorako egiazko penitenzia egitea; eta
konfesio on bat egitea luzatzen duen pekatari gaitzera oituak, ardurabageak, esperanza falso orrekin bizi
izan diranak; komunkiro edo supito iltzen dirala edo
eriotzako orduan zenzua, eta juizioa galtzen duela edo
adimentu argiarekin egon arren edo oñazak edo eren
artuemanak zuzendu bearrak, edo illtzeko larriak edo
eren konzienziako nasteriak azoratu oi dituela, eta zer
egin eztakien moduan ipiñi oi dituala; eta Konfesoreak
lagundu arren bere konseju, eta hitz onakin akto kontriziozkoak edo onez damuak edo fedeko, esperanzako, eta karidadezko aktoak egitera, nola artara lenago