Kristau dotrina-II - 27

iltzea, eta infernura betiko joatea.
G. Eztira bada gazteak ondo konfesatzen, komulgatu baño lenago? Eta eztira Jaungoikoaren grazian
lenago jarten? Zertako orrenbeste bildur? E. Batzuek
bai, baña beste batzuek ez. Jaungoikoaren bildurrean

dotriña onarekin seme izan diran gazteak, ustekabean
edo deskuidoan bezela, pekatu mortalen bat edo
beste egin arren, espera leiteke, baldin erengan biurturik, beren gaizki egiñaz ondo damuturik, eta berriz
pekatu mortalik iñola ere ez egiteko asmo, eta determinazio firme bat arturik, Jaungoikoari humillaturik,
barkazioa eskatzen aritzen badira; eta orrela ondo
prestaturik konfesatzen badira, Jaungoikoaren grazia
egiaz iristen duela, eta ondo prestaturik komulgatzen
dirala. Baita beste gazte asko dotriña gutxirekin, Jaungoikoaren bildur bage, gaizki azi, eta pekatu egitera
erraz oitu diranak; eskuarkiro edo geienean gaizki
konfesatzen eta gaizki komulgatzen dira: zerren,
pekatuak ardurabage egin arren, itxuturik egon oi
dira: beren estadu gaiztoa ezagutu ere nai eztue: izan
arren biraugilleak, gaizki esaleak, juramentugilleak:
gurasoai errespetorik eztienak: soberbia alde guzietatik darienak: ala ere ezteritzobe gaitz andirik egiten
duenik: eta ala beren oitura txarrak pena andirik ematen eztie: eztira bear bezela humillatzen, zerren beren
buruak ezagutzen eztituen: eta nola bear bezelako
damutasun egiazkorik, eta proposito firmerik eskuarkiro eztuen, eztira Jaungoikoagana egiaz, eta biotz
guztitik biurtzen: eta argatik beren oitura edo aztura

gaiztoakin gelditzen dira, eta askotan konfesatu, eta
komulgatuagatik ere beti bat izan oi dira: Jaungoikoak
argitasun espezial batekin txit esnatu, eta eren estadu txarrak ondo ezagutu eragin degien artean: eta
orduan konfesio jeneral on batekin, lengo utsegiteak
erremediatu ditzakean artean: eta ala ere lengo oitura txarrak beti beregana tiratzen ditu: eta asko, ta
asko atzera biurtzen dira, eta galtzen dira. A! Zenbat
guraso, eren humeak gaztedanik ondo azi bagez,
Infernuan arkitzen diran; eta zenbatek ara jarraituko
dien ! Baña alperrik da; gurasoak gaiztoak badira, eta
exenplo gaiztoa ematen badie; humeak gaiztoak izango dira. Jaungoikoak milagroren bat oen fabore egiten
ezpadu: edo guraso gaiztoen aldamenetik txikitanik
ateratzen ezpaditu.
G. Zer erremedio artu diteke bada orrelako gazte
gaiztoak ondutzeko, eta lenengo komuniora ondo
prestatzeko? E. Guzien gañeko erremedioa da, gurasoak erak ejenplo ona, eta konseju onak sarri ematea:
eta eren humeen gaiztakeriak, eta oitura txarrak
etxean nabarbenak badira, 1. gurasoak modu onarekin, eta konseju onakin, ez golpeka, eta deadarka; eta
ezta aserretasun andiarekin ere, ezpada orretako
Jaungoikoari bere laguntasun espeziala eskaturik hitz

onakin, eta amorioz, oriek ondutzeko, eta korrejitzeko
alegin guziak egin bear ditue, eta 2. ala ere erremediatzen ezpadira, noiz edo noiz bazkaria edo aparia
kendu: edo beste kastiguren bat eman: eta orrez
gañera, komuniorako lizenzia eman bear dienari, abisatu, nolako oiturak dituen gazte oriek, komuniorako
lizenzia eman baño lenago, ondo probatu ditzan: eta
bere konseju onakin, eta lenago bein, ta berriz, ala
bear bada, konfesatu erazoarekin, oitura gaizto oriek,
komulgatu baño lenago utzi ditzen: edo beinzat
benaz, eta gogotik erremediatzen abiatu ditezen; eta
aurrera ere txit erremediatuko diralako, uste edo
esperanza ona eman dezen.
G. Eta lenengo komunioa disposizio santu batekin
errezibitzea asko ote da salbazioa iristeko? E. Ez: egin
bear ditugu alegin guziak, orduan errezibitzen degun
grazia gure bizi guzian konserbatzeko.
G. Orrelako zer bidez edo medioz baliatu gaitezke?
E. 1. Da sarri, baña ondo prestaturik konfesatzea, eta
komulgatzea: bada orrela aldioro indar geiago artuko
degu gure pasio, eta aztura gaiztoen kontra: bizitza
onetako naigabetan konsueloa arkituko degu: eta
Jaungoikoaren grazian irauteko, eta birtuteetan aurreratzeko, laguntasun andi bat izango degu.

G. Eta zenbat aldiz komulgatzea, konbeni zaio,
bere salbazioaren egiazko deseoa duen Kristau bati?
E. Lenengo Kristauak egunoro komulgatu oi ziran: eta
Eliza Ama Santak nai luke, guziok egunoro komulgatzeko gai beti arkitzea: eta ala bizi diranak zorionekoak dira. Bada komunkiro orain gutxiena illean bein:
eta Jesu-Kristoren, eta Ama Santisimaren jai andietan
komulgatzeko alegiña egin bear dezue, eta are sarriago Konfesoreak ala akonsejatzen badizue.
G. Eta zer beste medio ar dezakegu lenengo
komunioko grazia konserbatzeko? eta bizimodu on
bat egiteko? E. Ona artarako egokienak 1. Goizean,
eta arratsean orazio, ota konsiderazio puskatxo bat
egitea edo betiko gloriaren edo betiko Infernuaren
gañean edo eriotza onaren, eta gaiztoaren gañean,
eta ari darraion Juizioaren gañean: eta baita Jesu-Kristoren pasio, eta eriotza Santuaren gañean, beti gogora ekarten degula: 1. nor zan Jesu-Kristo: 2. Zenbat
padezitu zuen: 3. norgatik eta zertako padezitu zuen:
eta 4. nolako amorioarekin padezitu zuen; eta orduantxe berritu bear ditugu, gure pekatuen damutasuna,
eta propositu firmea: eta Jaungoikoari gogotik eskatu
bear diogu bere laguntasuna, eta grazia, Jesu-Kristoren izenean gure pasioak benzitzeko. 2. Da era onik

badegu, Meza Santua egunoro debozioz enzutea: eta
era onik edo lekurik ezpadegu, egun artako Meza
guziak Jaungoikoari ofrezitu Jesu-Kristoren izenean,
guzietan parte izateko deseo, eta intenzioarekin: eta
fiñ orretarako gutxienez, Aita gure, eta Abe Maria bat
errezatzea.
Eta 3. da Jai egunak batez ere Jaungoikoaren serbizioan igarotzea, tabernetatik, danzetatik, eta eragabeko joku, eta jolas peligrozkoetatik alde egiñaz: eta
egun orietan, besteetan baño, errezo geiago, eta obra
on geiago egiñaz. Bada orrela bizi diranak, munduko
eroak ala uste ezpadue ere, pake, eta konsuelo andi
batekin daude: munduko naigabeak ere errazago
daramazte, merezimentu andiak Zerurako biltzen
dituzte: eta azkenik eriotza on baten ondoren betiko
gloria iristen due, eta ori da nik guzioi deseatzen
dizuedana, Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

BERROGEIGARREN DOTRIÑA
Elizaren laugarren Mandamentua.
1. Barautzearen, eta aragia ez jatearen gañean:
eta 2. Mortifikazioaren gañean.
Barauaren gañean gaur hitz egin bear dizuet ;
Iru modutan da baraua: 1. barau naturala edo ezer ere
artu bage egotea, Elizan komulgatzeko bear dan
bezela. 2. Da barau morala esaten diobena: eta da
tenplanzako birtuteak erakusten duena: au da neurri
onean, modu onean, eta fin onarekin jatea, eta edatea: tenplanzako birtutearen esplikazioan esanik daukagun bezela: eta 3. da Elizako barauak, eta bijiliak
ondo gordetzea: eta auxe da gaurko hitz-gaia: eta
orren ondoren beste barau mota bat, guziok atera
dezakeguna, eta atera bear deguna aitatuko dizuet.
G. Zein da Elizako laugarren Mandamentua? E.
Eliza Ama Santak agintzen duen egunetan barautzea.
G. Barau egunak zein dira? E. Garaizumako egun
guziak, Domekaz kanporakoak: lau denporetako
asteazken, ostirela, eta zapatuak, eta Elizak señalaturik dauzkan festa andien bespera egunak.

G. Garaizumako baraua zertako izan zan ordenatua? E. 1. Jesu-Kristok Eremuan egin zuen berrogei
eguneko baraua honratzeko: eta 2. Pazkuako misterio
andietara, barauarekin, eta penitenziarekin gu obeto
prestatzeko.
G. Urteko lau sasoi edo kuarta denporetan baraua
zertako da? E. 1. Sasoi guziak penitenziari konsagratzeko edo denpora guzietan penitenzia egin bear
degula aditzera emateko: eta 2. nola orduan Elizako
Ministroak ordenatzen diran, Jaungoikoari eskatzeko,
arren bere Elizari Ministro santu batzuek eman degiozkala.
G. Eta festa andien besperetan, zertako barautzen
da? E. Festa oriek, debozio geiagorekin gordetzera,
eta santifikatzera, gu besperatik prestatzeko edo preparatzeko.
G. Zer egin bear da, Elizak agintzen duen bezela
barautzeko? E. 1. Bazkari bat baizik ezta egin bear: 2.
bazkal ordua ezta aurreratu bear: eguerdiaren inguruan edo gertuan jan liteke: baña nai duanak luzatu
geiago, ori egin dezake, eta geiago mortifikatzen dala,
meritu geiago izango du: eta 3. barau egunetan, ezin
aragirik, eta ez koipe gauzarik jan diteke; eta orrez
gañera garaizuman ez arraultzarik, ez esnerik, ez gaz-

tairik edo oriekin egindako gauzarik jan liteke Bulda
bage, eta Buldarekin garaizuman jan litezke: eta
garaizumatik kanpora urteko beste barau egunetan
Bulda bage ere arraultza, eta esne gauzak eguerdian
jan litezke.
G. Nor daude obligaturik barau egunak gordetzera? E. Ogeta bat urte osaturik edo beterik dauzkeen
Kristau guziak: libra ditzakean motibo edo arrazoi justurik ezpadue.
G. Eta noiz artean irauten du obligazio onek? E.
Eztago denpora señalaturik: barautzeko indarrik asko
duen guziak beti due obligazioa.
G. Eta dudatzen duenak indarrik asko duen edo ez
zer egin bear due? E. Eren disposizioa Medikuari, eta
Konfesoreari agertu, aitzakiarik asmatu bage, eta
gezurrik esan bage, eta aen konsejua artu.
G. Eta kolaziorik arratsean egin diteke? E. Bai:
bada Elizak ontzat darama: legerik ipiñi ezpadu ere.
G. Eta kolazioan zenbat jan liteke? E. Kristau onak
komunkiro artzen duen ainbe: eta bizi dan lekuan Kristau onak artzen dituen gauzaetatik: aztu bage kolazioa ariña izan bear dala: eta urrengo eguneraño neke
andi bage, irauteko, eta lo egiten laguntzeko permititzen dala: eta juizio andiko Maisu edo Doktore batek

dio sei onzatik eztala igaro bear kolazioan artzen dan
janaria. (Cunilliati)
G. Eta goizean gauza gitxiren bat artu liteke barau
egunean? E. Premiarekin edo nezesidadearekin bai:
bestela ez.
G. Eta premia bage gauza gitxi bat artzea zer
pekatu da? E. Pekatu beniala.
G. Eta pekatu benialik egin bage gauza gitxi bat
artzeko, zer motibo asko izango da? E. Bakoitzak bere
lanak, eziñ ondo edo neke andi bage egin izatea, asko
da gauza gutxi bat artzeko, pekatu benialik egin bage.
G. Eta zenbateraño izan diteke goizean gauza gitxi
ori edo txiki ori? E. Onza baten kantidadea, gutxi gora
bera artu diteke: eta orrela ere barautzeko neke andia
daramen personak onza ta erdi edo geiena onza bi
artu ditzake: bada obe da nolabait barautzea, ezenez
gauza gutxi bategatik barautu bage egotea. Esan det,
onza bi premiarekin artu litezkeala: baña ori aditzen
da, sustanzia andiko gauzaren bat artzen ezpadue:
nola txokolate ona: bada onza bi txokolate artzea, lau
onza ongi artzea baño geiago da.
G. Eta bein baño geiagotan artu diteke gauza txiki
edo gitxi ori barau egun batean? E. Ez: eta guziak juntaturik kantidade andira eltzen badira, bein baño geia-

gotan artutako gauza txiki edo gitxi oriek, pekatu mortal egiten da.
G. Eta gauza gitxi ori, partitu liteke erdi bana goi-

zean, eta arralsaldean barau egunetan? E. Orretan
premia edo nezesidade andi bage dabiltzanak, mortifikazioaren igesi oi dabiltza: eta beren barauetatik
probetxu gutxi ateratzen due: bada eguerdian osasun
onarekin, eta disposizio obearekin bazkaldu ezkero,
esan diteke egiazko premiarik edo nezesidaderik ezin
izan ditekeala arratseraño, ezer artu bage, ez irauteko. Ala ere persona zarrak, eta flakoak, gauza gutxi
baizik bazkaltzen eztuenak, eta orregatik barau atera
nai duenak edo besteak baño goizago kolazioa egin
lezake; edo berandu kolazioa egin bear badue, gauza
txiki gutxiren bat arratsaldean artu lezake, batez ere
Konfesorearen konsejuz: bada beti da obe al dan
moduan barautzea, eta Elizaren legea gordetzea, ezenez batere barautu bage gelditzea.
G. Aragia jatea, zein egunetan eragotzirik dago? E.

Barau egun guzietan: eta baita urteko Ostirela guzietan, eta beste bijili-egun edo abstinenzia gorde bear
dan egun guzietan.

G. Eta orrelako egunetan, noiz ezkero due Kristauak obligazioa aragirik ez jateko? E. Zazpi urte
osatu edo bete ezkero beti due obligazio ori.
G. Eta egun orietan, ezaguerarekin aragia jatea,
zer pekatu da? E. Da, berez pekatu mortal: eta zenbat
aldiz egun batean aragia jaten duen, beste ainbeste
pekatu mortal egiten ditu: baña batere oartu bage
edo akordatu bage jaten badu, pekaturik egiten eztu.
G. Eta barau egunetan aragia jateko lizenzia duenak, zerren olioak edo arrai gauzak gaitz egiten dion,
barautu bear due? E. Bai, beste motiborik ezpadue,
baraua atera bear due: eta ala bazkari bat baizik ezin
egin lezake, eta kolazioa besten gisa egin bear da.
G. Eta orrelako lizenzia duenak aragia, eta arraia
jatordu batean artu ote litzake? E. Ez ori eragotzirik
dauka Eliza Ama Santak pekatu mortalaren azpian:
baña aragia jateko lizenzia duenak, arraultzak, eta
esne gauzak jan litzake Garizuman izan arren ere.
G. Eta nor dira barautzeti libre daudenak? E. 1.
Gaixoak edo eri daudenak, eta baita gaitz ondoan
flako edo argal daudenak ere. 2. Aurdun dauden, eta
aurrak azitzen dituen emakumak: 3. jalordu edo bazkari on bat egiteko mediorik edo modurik eztuen
guziak, eskean ez ibilli arren. 4. Eskean dabilzanak

aterik ate: baña oek ere osasun ona, eta bazkari on
bat egiteko modua badue, barautik eztaude libre: eta
kontrara onelakoak aragia baizik zer jan beste gauzarik eguna igarotzeko, ezin eskutara badue, aragia ere
orduan jan dezake pekaturik batere egin bage: baña
edo ogia edo artoa izan ezkero, aragirik ezin jan lezake, pobreak diralako beste bage: 5. Libre daude neke
gogorrak egin bear dituen Nekazariak, Arotzak, Argiñak, Errementariak, eta beste onelakoak. Baña ori aditzen da, barau egunetan nekatu bear badira: ze, nekerik egun aetan egin bear ezpadue, eta zer jan ondotxo
baldin badue, eztaude era batera guziak barautzetik
libre: baña ara, lenago agitz nekaturik badaude, eta
aurrera ere neke gogorretan aritu bear badue, nola
indarrak gorde bear dituen aurrerako, libre daude,
bada komunkiro orrelakoak jatordu on bat egiteko ere
modu gutxi izan oi due, barau egunen bat edo beste
nekatzen eztiranean gertatuagatik ere. Baña barautzeko obligaziotik, jakiñik eduki bear dezue, ze, ofizioak berez eztuala iñor libratzen, baizik ofizioari
darraion nekeak. Eta ala batere nekatzen eztiranak,
edo gutxi nekatzen diranak, zer jan eguerdian ondo
badaukee barauak atera, edo gorde bear ditue.

G. Eta aitzakiak dauzkaten erdi gaixoak, eta
barautu bear duen edo ez; eta aragirik jan lezakeen
edo ez dudatzen duenak zer egin bear due? E. Medikuari edo Barberoari galdetu. Eta dudatik ala ere irteten ezpadira eren animako Arzaiari edo Konfesoreari
konseju eskatu, eta itxu-itxuan jarraitu.
G. Eta orain bezelako biguntasunarekin lenagoko
denporetan barautzen ote ziran Kristauak? E. Ez: Elizaren lenengo denporetan, eta baita agitz geroago
ere Garaizumako barau egunetan bezperak berandu
esan artean, au da arratsaldeko seiretaraño etzan
baraurik ausitzen: eta argatik orain ere, gauza ori ez
aztutzeagatik, bezperak bazkal aurrean Garaizuman
esaten dira: eta orduan etzan goizean ezertxo ere
artzen, eta ez kolaziorik egiten. Eta Garaizumatik kanpora ere arratsaldeko irurak jo artean etzan bazkaririk
egiten barau egunetan: eta bazkariak ere etziran
orain bezelako erregalo edo janari kostosoakin egiten:
bada komunkiro berdura, egoskari edo fruta gauzakin
kontentatzen ziran. Baña gero Eliza Ama Santak, Kristauen argaltasunaz errukiturik utzi du bazkaria eguerdian edo aren inguruan egiten, eta baita kolazioa
gauetan ere, neke andi bage gaua igarotzeko, eta lo
egiten laguntzeko: eta ala lotsatu bear gera, aiñ gutxi

mortifikatzen gerala, ikusirik, gure pekatuak penitenziaren, eta mortifikazioaren bear edo premia gehiago
ezpadue ere.
Bada barauak agitz serbitzen du, aragiaren griña
gaiztoak goitzeko edo menderatzeko: gure espiritua
Zerura altxatzeko: birtutea alkanzatzeko: eta sari ugariak iristeko: eta argatik Kristau onak, Elizako barauaz
gañera, borondatez askotan barautzen dira, ete ondasun espiritual andiak irabazten dituzte. Badakit ala
ere, zuetatik geienak, zuen pobrezagatik, eta neke
andiakgatik ezin Elizako baraua atera dezakezuela;
baña nezesidadeaz birtute egi-ezazue: Jaungoikoari
barauaren orde zuen pobreza, bearra, eta nekeak
ofrezitu egiozkatzue, Jesu-Kristoren neke andiarekin
batera, eta txit asko irabaziko dezue: zuen jatorduak,
ansia bage, neurri onean, modu onean, eta Jaungoikoari eskerrak emanaz egiteko alegiñak egi-itzatzue: eta
orain guziontzat guztiz bearra dan beste barau mota
bat aditu ezazue, ondo ikasi ezazue, eta ondo gordetzeko alegiñak egi-itzatzue. Bai ; guziok degu
barauaren izenaz aditzen dan mortitikazioaren bearra
edo premia: eta ez bakarrik birtutean, eta Jaungoikoaren amorioan aurreratzeko, eta Zerurako irabazi
andiak egiteko; baita ere pekaturik ez egiteko, eta

pekatuaren zorrak mundu onetan errazago pagatzeko: eta ala, naiz barautzeko indarrak eduki, eta Eliza
Ama Santak agintzen dituan barauak gorde; eta naiz
barautzetik libre egon, gere kritasun edo nekeakgatik;
badegu guzionzat beste barau edo mortifikazio bat,
ezin eskusatu dezakeguna, eta da modu bitakoa: bata
kanpokoa edo gorputzaren aldekoa, eta bestea da
barrukoa edo biotzaren edo borondatearen aldekoa.
Ez gera bada kontentatu bear , janean bakarrik
barautzearekin, beste sentiduai ere barautu eragin
bear diegu. Begiak, belarriak, mingaña, eskuak, eta
gorputzaren atsegin nai edo gurari gaiztoak nai ta ez
mortifikatu bear ditugu, eta eren gustoak ukatu bear
diegu. Begiak ondo gorde bagez: bear eztiran gauzak
ikusi guraz: edo ustekabean aurretik jarten diran ikusgai peligrozkoetatik begiak bereala apartatu bagez,
zenbat pekatu sortu oi diran, ezin ponderatu liteke:
orra bada begiak mortifikatzeko bearra, eta premia
andia. Orobat belarriak ondo gorde bagez: eta hitzkunza loi zikiñak edo murmurazioak gogotik enzuten
egonaz, zenbat pekatu etorri eztira? Bada nork konta
litzake, mingaña mortifikatu bagez, naiz desoneskeriako edo lujuriako gauzetan, naiz murmurazioetan,
naiz birau edo maldizioak esateko kostunbre edo oitu-

ra gaiztoan, zenbat pekatu gertatzen diran? Bada gorputzari atsegin edo gusto eman naiak, dala ukitze zikiñakin; dala eragabeko jan-edanakin: dala, janzi arro,
eta biguñakin: dala nekerako alpertasunarekin; zenbat pekatu munduan sortu eztitu? Eta zenbat aurrera
ere sortuko eztira gure gorputzaren, eta sentiduen
gurariak mortifikatzeko egiazko alegiñak egiten ezpaditugu? Baña ez gera kontentatu bear pekatu larriak
edo mortalak eragiten dituen sentiduen gurari edo
apetitu gaiztoak mortifikatzearekin bakarrik: pekatu
mortaletik urrutiago egoteko, pekatu txiki edo benialak ere eskusatzeko, eta Zerurako asko irabazteko,
agitz balio du, gauza txiki edo ariñetan ere gure gogoa
ausitzea, eta sentiduak mortifikatzea: eta kontuan
egon nai badegu, artarako okasioak txit sarri izango
ditugu. Etortzen zatzu gogora onelako edo alako gaitza ikusi nai bat, erraz eskusatu dezakezuna: bada
mortifikatzen badezu, eta uzten gogo edo deseo ori,
asko irabazten dezu. Datorkizu beste batean onelako
berriak jakiteko deseo andi bat, baña premiarik eztezu: bada jakin nai ura mortifikatuarekin, uste dezun
baño geiago irabaziko dezu. Beste aldi batean datorkizu urliaren edo berendiaren bizimoduko gauzak
adiskide batekin erausteko deseo bizi bat: bada ori

mortifikatzen badezu, bearbada murmurazioko pekatua egitetik libratuko zera, eta Jaungoikoari atsegin
egingo diozu, eta irabazi andi bat egingo dezu. Jatordutik kanpora edo jatorduan bertan onelako edo alako
gauzaren guraria egiten zatzu, premiarik batere eztezu: bada gurari ori mortifikatzen badezu, asko irabaziko dezu: beste bati datorkio edo danzara edo jostatzera edo jokura joateko gogo bizi bat: bada Jaungoikoagatik gogo ori ezitzen, eta ukatzen badu, orra meritu
gai andi bat, bada Jaungoikoaren aurrean txit asko
balio du gauza txikietan ere gere borondatea ausitzeak: eta orretara oitu ezkero, gauza larrietan errazago batek bere borondatea ukatuko du, eta pekatu
andietan erortetik libratuko da. Badira oraindio beste
mortifikazio mota batzuek, birtuteari darraizkan Kristau onak, txit kontuz egiten dituenak: nola dan jatordutik kanpora, premia egiazko bage, ez ezer jatea; eta
ez edatea, jatordua bera beti neurri onean egitea;
janariak gustorik ezpadu disimulatzea; goizean goiztxo jaikitzeko, eta gabean etziteko orduak arreglaturik
edukitzea: goizeko, eta gabeko orazioa, eta egunoroko konzienziaren examiña, bere konsiderazioakin, eta
kontriziozko aktoakin, eta beste afekto onakin kontuz
egitea: ordua aditzen duenean Abe Maria errezatzea,

eta Birjiña Amari bere laguntasuna ondo bizitzeko, eta
ondo iltzeko eskatzea: eta onelako beste ekiera edo
ejerzizio santuak, aetan oitutzeko neke piska bat artu
ezkero, edozeñek erraz egiñ ditzakeanak: eta eztitut
aitatzen beste batzuen disziplinak edo azoteak, silizioak, lurraren gañean etzateak, barau luzeak, eta beste
onelako gogortasunak, gorputza obeto ezirik edukitzeko, penitenzia egiteko, eta geiago Zerurako irabazteko gogotik artzen dituenak: baña Konfesorearen iritzi,
eta konseju bage eskuarkiro egin bear eztiranak, osasuna galdu, eta kalte geiago eren buruai ekarri eztegien. Orra kanpoko edo gorputzeko mortifikazio gaiak
nolakoak diran: orain beste batzuek bearrago ditugunak, au da barruko edo biotzeko mortifikazioaren
gaiak aitatu bear dizuet. Badakizue gure zorion
guzia dagoala, gure borondatea bere deseo guziakin
Jaungoikoaren borondate Santuarekin bat egiñik edo
konformaturik edukitzean: eta ori ondo egitea eragozten digula, gere buruaren geiegizko edo eragabeko
amorio propioak: emendik datorkigu soberbia, eta
arrotasuna, eta besteak baño honra, eta estimazio
geiago izan nai eragabea: emendik abarizia edo gutizia, eta eragabeko interes, eta ondasun gura gaiztoa:
emendik lujuria edo aragiaren gusto zikiñen apetitu

edo griña txarra: emendik gula edo erabageko jateko,
eta edateko deseo fortitza: emendik ira edo kolera,
eta aserretasuna, eta bendekua: emendik enbidia, eta
gorrotoa: eta emendik nagitasuna, birtutearen iguitasuna, eta obra onak egiteko atzerapena, eta alpertasuna: Zer egin bear degu bada, erabageko pasio edo
bizio oriek mortifikatzeko, eta goitzeko? Erremedioak
ugari emanik dauzkagu berariazko dotriñetan. Eta ona
orain erremedio bat bakarra, eta guziz eragillea bizio
orien guzien kontra. Zein da ori? Gogora ekartzue:
Kristauak zeratela: eta Jesu-Kristori jarraitzen ezpadiozue, Kristauaren izena bai, baña Kristauaren izanik
eztezuela. Konsideratu dezagun bada guziok, eta beti
gogoan erabilli dezagun gure Zeruko Maisu, eta Gidari Jesu-Kristoren guztizko humiltasuna: aren pobreza,
oni darraizkan nekeakin: aren kastidade, eta garbitasun guztiz miragarria: aren gose-egarriak, eta beazunezko edari miña ill bear zuenean: aren pazienzia, eta
mansotasun guztizkoa ainbeste afrenta, injuria, desprezio, eta tormentuen artean: aren errukia, eta miserikordia bere etsai gaiztoen aldera: eta azkenik, gu
salbatzeagatik, eta guri ejenplo emateagatik artu
zituan neke arrigarriak: eta lotsatu gaitezen, aren diszipulu, eta jarraitzalleak izanik, ain arroak, ain gutizio-

soak, ain atsegin zikinzaleak, ain gulosoak, ain aserrekorrak, ain enbidiosoak, eta ain nagiak gerala ikusirik:
eta eskatu degiogun gogotik bear degun argia, gure
itxumena ezagutzeko, gure amorio propio eragabea,
eta orri darraizkan pasio edo bizioak mortifikatzeko
indarra: eta Jaungoikoa biotz guztitik amatzeko, eta
aren borondate santua egiteko grazia. Eta orri
darraion betiko gloria. Amen.

BERROGEITA BATGARREN
DOTRIÑA
Elizaren bostgarren mandamentuaren gañean.
Gaur Eliza Ama Santaren bostgarren mandamentua, au da, amarrenak, eta primiziak ondo pagatzea,
aditzera eman bear dizuet: eta lenengo gogora ekartzue, ezin Kristauak bezela biziko zeratela, Kristauaren legea nork erakutsi, eta lege ori gordetzeko bear
dituzuen laguntasun espiritualak nork eman ezpadezue: zuek guziok gorputzaren nezesidadetan serbitzen
zaituenai, dagokien saria ematen diezue, eta emateko
obligazioa dezue: Medikuari, Barberoari, Botikarioari,
Errementariari, Jostunari, eta zuenzat bearra egiten
duen guziai pagatzen diezue. Bada animako gauzetan, zuen betiko zoriona irabazten, zuen eritasun espiritualetan sendatzen, eta bear dituzuen laguntasun
espiritual guziak ematen jarduten duen zuen animako,
Mediku, eta Arzaiak zenbat arrazoi geiagorekin, mantenatzeko bear duena eman bear eztiezue? Beste irabazbide guziai largarik, gastu, eta neke askorekin Elizgizon egiñik, eta zuen animen serbitzari izateko eslei-

turik, ordenaturik, eta konsagraturik dauden Jaungoikoaren Ministroak ezpazinduzte, zuezaz, zer izango
lizate? Abereen antzekoak, eta bearbada gaiztoagoak
izango ziñate, eta betiko kondenatuko ziñate. Ortik
atera ezazue bada kontu, Elizako legeak ezeze, Jaungoikoaren legeak, eta arrazoi naturalaren legeak obligatzen zaituela, zuen animen Arzaiak, zuen Maisu
espiritualak, eta zuen animako eritasunen Medikuak
mantentzera, dagokien honra, eta estimazioarekin:
eta orretarako daude esleiturik batez ere amarren-primiziak. Eta ala oriek ondo pagatzeko obligazioa, eta
modua gaur erakutsi bear dizuet.
G. Zein da Elizaren bostgarren mandamentua? E.
Amarrenak, eta primiziak ondo pagatzea.
G. Berria edo denpora oetakoa ote da amarrenak
pagatzeko obligazioa? E. Ez: ain zarra edo anziñakoa
da, nun lege naturaleko denporan, au da Jaungoikoak
Moises Profetaren bitartez, amar mandamentuak losa
edo arri zabal bitan eskribiturik eman baño lenago,
Abran Patriarka andiak, amarrenak pagatu izan ziozkan Melkisedek Sazerdoteari: bada lege naturalak
berak erakusten digu, mantendu bear dirala, Jaungoikoa adoratzeko; berari sakrifizioak, eta erreguak puebloagatik egiteko, Sakramentuak administratzeko, eta

Jaungoikoaren hitz santuak esplikatzeko, ipiñirik dauden Elizako Ministroak: eta argatik San Paulo Apostoluak dio, Altarea serbitzen duenak, Altaratik bizi bear
duela edo mantenatu bear duela. Eta ala Jaungoikoak
berak bere pueblo eskojituari agindu zion Malakias
Profetaren aotik: gauza guzien amarrena ekarri ezazue nere etxe edo Elizako graneroetara, nere etxean
zer jan beti arkitu dedin: (au da Eliz-gizonak edo Eliza
serbitzen duenak zerekin mantendu izan dezen) eta
nik zuen lurrai, eta mastiai nere bendizioa emango
diet, frutu ugariak eman degizuen.
G. Eta gauza guzi-guziak zor ote due amarrena? E.

Berez bai: baita soldatak, bear izan ezkero. Baña zertatik amarrena egin, eta zenbat egin orain Eliza Ama
Santaren disposiziora dago. Eta Elizak orain agintzen
duena da aspaldian edo anziñatik akostunbratzen edo
usatzen dan bezela, amarrena, eta primizia egin dedilla, kostunbre edo usadio berririk ipiñi bage Elizaren
beraren konsentimentu bage.
G. Eta nor dira amarrenak egitera obligaturik dau-

denak? E. Kristau fiel guziak, ala aberatsak, nola
pobreak; baita Sazerdoteak, Obispoak, eta Aita Santua bera ere, Elizari dagozkan soroetatik kanpora

beste aldetik, edo eren etxetatik fruturik baldin
badue.
G. Eta zeñi pagatu bear zaizka amarrenak, eta primizia? E. Bakoitzak bere Parrokiari.
G. Eta Parrokia batean bizi dala, beste Parrokia
bateko lurrak badarabiltza, bietatik zeñi pagatu bear
zaio amarrena? E. Bere kostuz beste Parrokia batean
lurrak konpontzen edo maneatzen baditu, Parrokia
biai, erdi bana, pagatu bear zaie amarrena: alkarri ikutzen edo mugatzen diran Parrokiak badira baña bere
kostuz lurrak maneatzen ezpaditu, amarren guzia zor
zaio, lurrak dauden Parrokiari.
G. Eta primizia nori pagatu bear zaio, nekazaria
bizi dan lurreko Parrokiari edo soroak dauzkan lurreko
Parrokiari? E. Iruñeko edo Panplonako Obispadu onetako legez batera soroak dauden lurreko Parrokiari
osoro zor zaio, eta eman bear zaio primizia: kontrako
anziñako kostunbrerik edo konbeniorik, eztan leku
guzietan.
G. Eta zer pekatu da amarrenak, eta prirniziak ez
pagatzea edo gaizki pagatzea? E. Da berez pekatu
mortal Errelijioaren kontra, eta justiziaren kontra, eta
ala errestituzioa egiteko obligazioz, beti darraio: eta
ain pekatu andia da, ze Aita Santuren batzuek diote,

amarrenak, eta primiziak pagatzen eztituenak, Herejetzat, Ante-Kristotzat, eta kondenatutzat eduki bear
dirala. Eta Trentoko Konzilio Santuak agintzen du,
exkomunikatu ditezela amarrenak ostutzen edo pagatzen eztituenak, eta baita pagatzea eragozten duenak, eta absolbitu bear eztirala pagatu artean.
G. Eta utsegiterik edo pekaturik ez egiteko, nola
egin bear da amarrena, eta primizia? E. 1. Izaten diran
frutu edo labore guzietatik egin bear da amarrena
(neke-saririk, eta azigaririk atera bage:) eta amarrenari dagokionetik limosnarik iñori ere egin bage: bada
besteren gauzatik ezin limosnarik egin legike: egin
bear da amarrena, au da amarretik bat: ez gaizki aditurik batzuak egin oi duen bezela, amar erenzat artu,