Kristau dotrina-II - 26

Total number of words is 3844
Total number of unique words is 1476
36.7 of words are in the 2000 most common words
51.6 of words are in the 5000 most common words
59.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
G. Zein da Eliza Ama Santaren bigarren Mandamentua? E. Urtean bein bedere edo gutxianez konfesatzea: edo lenago iltzeko peligrorik edo arriskurik
uste bada edo kumulgatu bear bada.
G. Konfesatzeko legea nork ipiñi zuen? E. Legearen sustanzia, au da, bateatu ezkero egindako pekatu
mortalaren barkazioa iristeko, nai ta ez, lekurik badu,
konfesatu bearra Jesu-Kristo gure Jaunak berak agindu

zuen, eta ori Ebanjelioak erakusten duen fedeko egia
da: eta ala alde orretatik Jaungoikoaren beraren mandamentua da. Noiz konfesatu bear dan denpora señalatu etzuen aren Majestadeak: baña berak emanik
daukan eskualdiarekin Eliza Ama Santak señalatu du
konfesatzeko denpora. Eta agintzen digu Kristau
guzioi, arrazoiaren argira edo ezaguerara etorri ezkero, gutxianez urtean bein gere pekatuak, ez nolanai,
baizik ondo konfesatzea: bada konfesi ona, eta frutuzkoa Jesu-Kristok agindu zuen: eta ala konfesio gaiztoarekin ez Jaungoikoaren eta ez Elizaren legea iñork
ore kunplitu dezake.
G. Konfesatzeko urtea nola aditzen da? E. Aditzen
da eskuarkiro, urtebete baño geiago konfesioa ez
luzatzea. Eta urteko edozeiñ denporatan konfesatzeko
lege au kunplitu diteke: baña aspaldian usadioa edo
kostunbrea dago, urtean bein komulgatzeko legea
kunplitzen danean, konfesioaren legearekin ere kunplitzeko. Eta lege oriekin ondo kunplitu bage urtea
igarotzen bizitzea nagitasunez edo ardurabagetasunez, pekatu mortala da: eta utsegin duenak ezin beste
uste bateraño luzatu lezake; baizik len bano len kunplitzeko obligazio estua, eta pisua dauka: eta geiago
luzatzeko asmoan dagoan bitartean, beti pekatu mor-

talean dago: ondo prestaturik konfesatu artean, eta
komulgatu artean.
G. Eta bere salbazioa maite duen, eta seguratu nai
duen Kristaua, urtean bein bakarrik konfesatzearekin
kontentatu bear ote da? E. Eliza Ama Santak, Kristau
askoren nagitasunari, eta ardurabagetasunari begiratu, ta eztie guziai agindu nai izan pekatu mortalaren
azpian, gutxianez urtean bein baizik konfesatzea,
pekatu geiagorako batzuei biderik ez emateagatik;
baña agitz deseatzen du, Kristau guziak sarri konfesatzea, eta komulgatzea: eta Trentoko Konzilio santuan
deseo ori deklaraturik dauka; bada dio, Elizako lenengo denporetan Kristauak egunoro komulgatu oi zirala:
eta utsegite andirik egiten zuenak, egunoro konfesatu
bearra eman, ondo komulgatzeko: (eta orregatik denpora aetan Kristauak ziran aiñ piñak, eta Jaungoikozkoak, eta martirioa padezitzeko ere ain gogo bizia, eta
indarra zuen) Baña nola oztuaz, gutxituaz, eta epelduaz arrezkero joan dan Kristauen debozioa; kontentatzen da orain Eliza Ama Santa gutxiagorekin: baña
dio, nai lukeala Kristau guziak egunoro komulgatzeko
gai izatea edo arkitzea. Eta Kristauak erak, sarri konfesatzetik datozkien probetxu guztiz andiak ondo konsideratu nai balitue, ez luke besterik bearko, iñork

agindu bage ere, sarri edo maiz konfesiora etortzeko:
eta ez bakarrik pekatu mortalarekin konfesatu bage
daudenak, baita justuak erak edo Jaungoikoaren grazian daudenak ere. Bada guzienzat ditu konfesioko
Sakramentuak birtute guztiz andiak. Alabaña JesuKristo gure Salbadore maitearen asmoa konfesioko
legea ipiñi zuenean, izan zan, medio guztiz biguñ
erraz, eta eragille bat Kristau pekatariari ematea, bere
burua pekatuaren zorigaiztoko estadutik, eta kateetatik ateratzeko; eta Jaunaren grazian, pekatura bage,
irauteko: eta justuak ere, eren utsegite txikiak edo
pekatu benialak konfesatuarekin edo len egiñ zuen,
eta ondo konfesaturik dauken, pekatu mortalen bat,
berriz konfesatuarekin, iristen due, 1. graziaren grado
andi bat, eta orri dagokion gloria zati edo grado andiago bat Zeruan: eta orrek bakarrik munduko ondasun
guziak baño geiago balio du. 2. Iristen due, errazago
mundu onetan pekatuen zor denporala pagatzea, Purgatorioan pagatuko lukean baño. Eta 3. Konfesioko
Sakramentuak ematen dizte berariazko laguntasun
edo sokorru espezialak tentazioai atzera egiteko; eta
Jaungoikoaren grazian irauteko: eta orri darraio
eskuarkiro azkeneko, eta guzien gañeko grazia; au da,
ondo iltzea, eta betiko gloria seguratzea. Eta orra zer-

gatik Kristau onak, fede bizia duenak; gauza oriek
sinisten, eta konsideratzen dituenak; ain sarri konfesatzeko, eta eren animak geiago, eta geiago garbitzeko alegiñak egiten dituen.
Baña, zenbat arrazoi andiagoarekin oraindio konfesatu bage dauden pekatariak? Badakie ala baita, eta
fedeko egia bezela sinisten due, pekatu mortalean
dagoana, len Jaungoikoaren Seme maitea, eta Zeruko
heredero zana Jaungoikoaren beraren etsai egiñik
orain dagoala: Zeruko Erreinuaren, eta betiko gloriaren deretxoa galdurik daukala: lenago ondo bizi
zanean, egin zituan obra onen merezimentuak illik
dauzkala: Infernuko deabruaren zorigaiztoko katibu,
esklabo, eta menpeko billau bat egiñik dagoala, eta
betiko Infernura joan bearra duela, estadu orretan
iltzen bada: baña orobat dakie, eta sinisten due, konfesio on bat egiten bage, gaitz izugarri orietatik guzietatik libratzen dirala: Jaungoikoaren adiskidetasuna,
aren grazia, eta Zeruko deretxoa iristen duela: lengo
obra on guzien merezimentuak atzera piztutzen, eta
beretzen dituela: eta merezimentu berriak egiteko
estaduan jarten dirala: eta estadu orretan illtzen badira deabruaren katiberiotik eta betiko Infernutik eren
buruak libratu, eta betiko gloria seguratzen duela. Zer

erremedio biguñagorik, errazagorik, eta eragilleagorik
agindu zezakean gure Salbadore maiteak? eta, zer
konsuelo andiagorik anima batenzat, ainbeste desditxatik bere burua libratzea, eta ainbeste ondasun irabaztea baño; ondo konfesatzeko neke arin batekin
bakarrik?
G. Nola bada ori guzia, egia, eta fedeko egia izanik, esango dezue batzuok, ainbeste Kristau arkitzen
dira; eren pekatuak len baño len edo luzatu bage konfesatzeko ain nagitasun, atzerapen, eta ardurabagetasun andiena duenak: nun Eliza Ama Santak bere mandamentuarekin eta exkomunikazioaren bildurrarekin
estutuko, eta premiatuko ezpalitu, urtean beiñ ere
konfesatuko ez liratekean, eta eriotzako peligro edo
arriskuraño ere luzatuko lukean? E. Gaitz izugarri
orrek sustrai asko ditu: baña prinzipalenak dira 1.
soberbia edo arrotasuna: eta 2. itxutasuna. Ondo konfesatzeko humillatu bear da: eta humillatzeko bakoitzak bere burua ezagutu bear du: bere gaiztakeriak
examiñatu bear ditu: igui izan edo aborrezitu bear
ditu, zerren aekin Jaungoikoa ofenditu, eta aserratu
duen, eta bere anima kondenatzeko peligroan ipiñi
duen: eta berriz pekaturik ez egiteko asmo edo proposito egiazko, eta eragillearekin bere gaiztakeri, eta

utsegiteak aitortu edo konfesatu bear ditu: eta baita
bere pekatuen zorrak penitenziazko obra onakin
pagatzeko borondate egiazkoa, eta eragillea eduki
bear du: eta bizitza berri bat egiteko neurriak, eta
medioak gogotik artu bear ditu. Eta nola lan oriek egiteko egiazko gogorik pekatariak eztuen: nola humillatu, bere kulpa ezagutu, eta benetan erremediatu nai
eztuen; iraitzen zaio neke guztiz arrigarria konfesio on
bat egiteari: eta dijoaz luzatzen al duen guziraño.
Baña ori dator esan dedan bigarren sustraitik, au da,
itxutasunetik: Kristauak, betiko kondenatu nai ezpadu, nai ta ez ezagutu bear du, humillatu bage, eta
egiazko penitenzia egin bage ezin iñor ere salbatu
ditekeala: aditu dituan, pekatu mortalak dakazkion
kalte arrigarriak, eta galdu eragiten diozkan kabubageko ondasunak astiro konsideratu bear ditu: egia
oriek ondo ezagutzeko, barrentzeko, eta ausnartzeko
alegiñak egin bear ditu, eta Jaungoikoari gogotik eskatu bear dio orretarako bere argia, eta baita indarra
ere, bera humillatzeko: kondenazioko estadutik len
baño len irteteko, eta salbazioko bidean jarteko, eta
orretarako konfesio on bat egiteko: eta orduan erraz
ezagutuko du konfesioko erremedioa biguña, erraza,
eta eragillea dala; ainbeste desditxatik libratzen gai-

tuan, ete ainbeste ondasun, eta probetxu dakazkigun
ezkero: eta Jesu-Kristori millarezko eskerrak emango
diozka, zerren ain neke labur batekin irabazi eragin
nai digun, berari ainbeste neke, tormentu, eta alako
eriotza kosta zitzaion gure pekatuen barkazioa. Lapur
batek, giza eralle batek edo beste gaizkille batek
munduko justiziaren aurrean probatu dioben, bere
kulpa aitortzea, eta damuturik barkazioa eskatzea
asko balu, dagokion edo urkamenditik edo betiko destierrotik edo multa edo pena edo beste kastigu andi
batetik bere burua libratzeagatik, pozik, mundu guziaren aurrean bear baliz ere, bere kulpa konfesatuko
luke. Bada edozein pekatu mortal, Jaungoikoaren
Majestadearen ofensa dalako, munduko kreaturai egiten zaien ofensa, eta agrabioa baño, infinitamente
andiagoa da: Jaungoikoaren beraren aurrean, eta
berak dakusela egiña da: eta probaturik dago: ezin
ukatu dezake: eta merezi du kastigu bat, bereala akabatzen eztana, baizik beti-beti iraungo duena: betiko
destierroa Zerutik: eta betiko tormentuak Infernuan:
beti erretzen, kiskaltzen, ler, eta estanda egiten: eta
iñoiz ere alibiorik izateko esperanza bage: ori guzia
fedeko artikulua, eta egia da: eta ala sinisten dezue:
bada orobat fedeko artikulua, eta egia da, zuen peka-

tuen konfesio humil batekin, eta aurrera pekaturik ez
egiteko asmo firme batekin, kastigu izugarri orietatik
libratzen zeratela: eta bertatik Jaungoikoaren graziara, eta adiskidetasunera biurtzen zeratela: Zer erremedio biguñagorik, eta errazagorik arkitu diteke bada
konfesio on batena baño? eta, zer satisfazio bearragorik, eta justuagorik Jaungoikoaren justiziari gure zorra
pagatzeko, aiñ gutxirekin kontentatzen dan ezkero?
Ezagutu ezazue bada, zuen itxumen arrigarria: eta zuen nagitasuna goitzeko, eta sarri konfesatzeko azkartu zaitezte, alegiñak egin itzatzue. Guziok
lotsatzeko diña dan gauza bat esatera noakizue. Konfesatzera etorzeagatik, aldiko peseta bi edo iru emango balizue: A! zenbat lan geiago Konfesoreak izango
luke! Urtean bein ezeze, illean askotan konfesatu
naiko zenduke: eta, neke piska bat ez artzeagatik
zuen anima gaxoak pekatutik ateratzeko, urte guzian
egon nai dezue, deabruaren mendean, eta kondenazioko estaduan, eta betiko kondenatuak izateko peligro andian? Asmatzen dituzuen aitzakiak, konfesioa
luzatzeko, pretexto utsak dira: zuen salbazioa gutxi
estimatzen dezue: zuen fedea illa bezela dago: bada
gogo egiazkorik eztezue, aiñ erremedio biguñ, erraz,

eta eragille bat artzeko: eta ortixe dator askoren kondenazioa.
Baña askok esango didazue: badegu beste erremedio bat peligro orretatik irteteko, eta pekatuen barkazioa iristeko, eta Jaungoikoaren grazian jarteko: eta
da akto kontriziozko bat egitea; Eliza Ama Santak
agintzen digun denporan, au da, urtean bein, konfesatzeko asmoarekin: edo lenago eriotzako peligrorik
uste badegu: eta orduan ere, konfesatzeko lekurik
ezpagendu, kontrizioarekin, eta konfesatzeko deseoarekin salbatuko giñateke: eta ala eztegu zer larritu,
pekatu mortala, aiñ laster konfesatzeko? eta, badezue
beste zer esanik? Bada 1. Jaungoikoari millarezko
eskerrak eman egiozkatzue zuen salbaziorako ainbeste erremedio utzi dizuelako. Baña orrela hitz egiten
dezuenak, eta asmo orietan zaudetenak bildur izan
zaitezke: zuen akto kontriziozkoa eskuarkiro izango
dala, aiñ argala, aiñ azalekoa, ego aiñ indar gutxikoa,
nun geldituko zeraten, pekatuen barkazioa, eta Jaungoikoaren grazia iritsi bage. Zergatik ordea? Zergatik
pekatua desegiten duen, eta Jaungoikoaren grazia
berekin dakarren kontrizioak edo amoriozko damutasunak nai ta ez izan bear du Jaungoikoaren guzien
gañeko amoriotik sortzen dana: eta pekatu mortala-

ren gaiztakeria ainbesteraño igui duena edo aborrezitzen duena, nun benetan erabaki bear du, bizia galdu
bear balu ere, ez berriz pekatu mortalik egitea: konfesatzeko, eta satisfazioa emateko, eta aurrera bizitza
on bat egiteko asmo firme, eta eragille batekin: esan
nai du, pekatu mortal eragin oi dioben okasioetatik
alde egiteko edo apartatzeko: pekatu mortal eragin oi
dioben oitura edo aztura gaiztoak eskuratzeko edo
goitzeko: eta bere bizimoduari dagozkion obligazio
andiak kontuz kunplitzeko borondate irmo, sendo, eta
erabaki batekin: eta ori egiazkoa, eta ez iruipenekoa
dala ondorengo obrakin erakutsi bear du: bada lora
ederrak bai, baña fruturik ematen eztuan arbola alperra da, eta ebakia izatea merezi du. Ori erakutsi zigun
San Juan Bauptistak bere sermoietan: eta ori bera
Jesu-Kristo gure Jaunak bere Ebanjelio santuan: bada
dio, eztala Zeruan sartuko, Jauna, Jauna, esaten
diona; baizik Jaungoikoaren borondatea egiten duena:
eta Jaungoikoaren borondatea egiteko, aren Mandamentu santuak kontuz gorde bear ditugu: eta batez
ere lege guzia beregan sarturik daukan, lenengo Mandamentu santua; au da, amatzea gure Jaungoikoa
gauza guzien gañetik, gure biotz guztitik, eta gure animako indar guziakin: eta amatzea gure projimoa gere

buruak bezela Jaungoikoagatik: Bada diot, zuen
akto kontriziozkoak edo biotzeko penitenziak frutu
oriek badakizki, egiazkoa izango zala. Bada orrelako
fruturik ikusi oi ezta, urtean bein baizik, eta iltzeko
peligroan baizik konfesatu nai eztuen, Kristau nagi,
eta alperretan. Eta, nola ikusiko da frutu ori, egiazko
kontrizioa izateko, edo iristeko, nai ta ez artu bear
dituen medioak, eskuarkiro batzuek ezpadakizte eren
kulpaz, eta beste batzuek, jakin arren, artzen ezpaditue edo nagitasunez edo ardurabagetasunez? baña,
zer medio artu bear ditue, egiazko kontrizioa iristeko?
Ori berariaz erakutsiko dizuet kontrizioaren gañean
hitz egiten degunean: eta orain laburtxo diot bakarrik;
kontrizio egiazkoa dala Jaungoikoaren doai, eta Zeruko grazia guztiz andi bat, zuen indar, eta alegin guziakiin bakarrik ezin iritsi edo alkanzatu dezakezuena:
baña orazio humillarekin, eta artarako egokiak diran
konsiderazioakin ondo baliatzen bazerate, Jaungoikoak ukatuko eztizuena, baizik pozik emango dizuena.
Baña Kristau nagiak, gaitzera oituak, benetan mudatu
nai eztiranak, ez oraziorik bear bezela egiten due: eta
are gutxiago, fedeak erakusten dizkigun egia andiak
bear bezela konsideratzen ditue: eta argatik, pekatu
morlalaren gaiztakeria, eta aren kalte arrigarriak bear

bezela ezagutzen eztitue: Jaungoikoaren anditasun
neurribagea: aren ontasun kabubagea: eta egin dizten
mesede, fabore edo benefizio guztiz andiak gogoratzen eztitue: Jaungoikoarekiko eren eskergabetasun
ikaragarria konsideratzen eztue. Nolako amorioa JesuKristo gure Jaunak agertu dien, aen salbazioagatik
gizon egiñarekin: aen pekatuen zorrak, bere gañ artu,
eta alako pasio, eta eriotzarekin Jaungoikoaren justiziari aen ordez pagatuarekin, ondo pensatzen jarten
eztira: eta are gutxiago konsideratzen due, pekatu
mortala egiten duen guzian, berriro, eren aldetik
danez, Jesu-Kristoren pasioa, eta eriotza berritzen
duela: bada Jesu-Kristo berriz illerazotzeko diña motibo ematen due. Nola bada, bear bezela orazio humillik, eta konsideraziorik egin bage, piztuko da Kristauaren biotzean Jaungoikoaren guzien gañeko amorio aiñ bizia, eta irazekia, eta pekatuaren aiñ gorroto
andia, nun bertalik pekatuaren barkazioa, eta Jaunaren grazia, eta adiskidetasuna iristeko diña izango
dan? Akto kontriziozkoak bearbada egingo dituzue:
baña oituraz, konsiderazio andi bage; eta zuen
barruak ukitu, mugitu, eta mudatu edo konbertitu
bage, eskuarkiro izango dira: eta lengo estaduan geldituko zerate: eta ala ezin geiagoraño enkargatzen

dizuet, zuen akto kontriziozkoak egin ditzatzuela
sarri, baña egiazko damutasunera, eta propositora
mugitzeko aitatu dizuedan motibo guztiz andiak alik
ondoena konsideratzen dituzuela: bada ezagutzen
eztan gaitza sentitzen ezta: eta orobat galtzen dan
ondasunaren balioa pensatzen ezpada, pena gutxi
ematen du: eta egiñalak egin da ere, etzaiteztela
arren kontentatu kontrizio utsarekin ori bear dan gradura, eta perfekziora eltzen ezpada, pekatuaren mendean geldituko zerate. Eta argatik eztakizuen ezkero,
subito ilko zeraten edo ez: edo juizioa galduko dezuen
edo ez, azkeneko eritasunean: bada guzia egunoro
ikusten da: edo oarmen edo ezaguera guzia izan
arren, bear dan argitasuna, humiltasuna, konfianza
osoa, eta biotzeko damutasuna, izango dezuen edo
ez: bada bizia nolakoa, eriotza alakoa izan oi da:
urtearen zai egon bage, eta kontrizio utsarekin arriskatu bage; pekatu mortal egin ezkero, eta baita pekatu mortalik ez izan arren, sarri, eta ondo konfesatzeko
alegiñak egin bear dituzue, bada 1. Konfesioarekin eta Jesu-Kristoren izenean Konfesoreak ematen
duen absoluzioarekin errazago iristen da pekatuen
barkazioa: bada bildurrezko damutasunarekin eta atrizio egiazkoarekin eta aurrera Jaungoikoa biotz guztitik

amatzeko deseo egiazkoarekin prestaturik badago
bat, Sakramentuaren grazia errezibitzen du, eta auxe
da, Jesu-Kristo gure Jaunak egin digun beste
mesede guztiz andi bat, bada kontrizio utsarekin baño
errazago, eta seguruago pekatutik libratzen gera konfesioarekin: zerren aditu dezuen bezela kontrizio perfektoa, eta Jaungoikoaren guzien gañeko amorioa, eta
orri darraion grazia, bertatik justuak, egiten gaituana,
txit nekez iristen due, batez ere humiltasun gutxi, eta
argitasun gutxiago duen pekatari arroak.
Baña konfesatu bearrak humillatzen ditu: bada
eren pekatuak zeoro examinatu bear ditue: damutasuna, eta propositua artu eragiten die: orretarako
fedea, esperanzea, eta karidadea exerzitatzeko alegiñak egiten ditue: barkazioa eskatzen due: eta absoluzioarekin batera Jesu-Kristok aplikatzen die Sakramentuan utzi zigun bere pasio, eta eriotza santuaren
frutua: eta Konfesoreak bere aldetik laguntzen die
bere konseju onakin, eta aurrerako erremedioakin:
eta ala probetxu guztiz andiak dakazki sarri konfesatzeak: bada orrez gañera 2. zenbat geiagotan konfesatzen zeraten, anbat pekatuaren zor denporala geiago pagatuko dezue: eta 3. indar berriak artuko dituzue, Jaunaren grazian irauteko, eta eriotzako ordurako

obeto prestaturik arkituko zerate: eta inoiz tentazio
andi edo estudasunen batean zuen argaltasunagatik
pekatu mortalen bat egitea badezue: laster konfesatuarekin errazago erremediatuko dezue: eta ala,
bata bestearen leia santu batekin, etxeko guziok edo
illean bein edo illabete bi edo iru igaro bage konfesatzeko oitura santua artu ezazue: eta zuek batez ere
guraso, nagusi eta etxekoandreak zuen familiak, zuen
exenplo onarekin orretara ekarri itzatzue: eta emen
Jaungoikoaren bendizioa, eta gero betiko gloria iritsiko dezue. Amen.

OGEITA EMERETZIGARREN
DOTRIÑA
Eliza Ama Santaren irugarren mandamentua,
eta lenengo Komuniorako prestaeraren gañean.
Jesu-Kristo gure Jaunak Ostegun santu gabean,
bere pasio, eta eriotza santuaren besperan, bere
Apostoloakin egin zuen azkeneko apari ondoan, sermoi txit luze, eta gozo bat guziai egin zien: eta ondoren bere guganako amorioaren prendarik, señalerik,
eta testimoniorik andiena eman zigun, eta betiko eutzi
zigun, orduan ordenatu edo egin zuan Eukaristiako
Sakramentu Santuan: Meza santua esaten dan guzian
orain berritzen dan Misterio guztiz miragarri artan.
Badakizue alabaña, Jesu-Kristo berbera, bere
gorputza, eta odola, bere anima, eta Jaungoikotasuna
Aldareko Sakramentu Santuan egiaz arkitzen dala,
ezkataturik edo estalirik badago ere, ogiaren, eta
ardoaren antz, edo etxuraren azpian: eta guk, ezin
ikusi arren nola dagoan, sinisten degu, an dagoala
osoro, eta egiaz, Aita eternoaren eskuian Zeruko glorian dagoan Jesu-Kristo berbera: bada aren Majesta-

deak berak, nai duen guzia egiteko poderio neurrigabea duenak, eta gezurrik ezin esan dezakeanak ala
aseguratzen digu. Zertako ordea egin zuen Sakramentu miragarri ori? Bi gauzatarako: 1. Munduak dirauen
artean, Gurutzean berak ofrezitu bear zuen Sakritizioa, egunoro bere Aita eternoari ofrezitzeko, eta presentatzeko Meza Santu guzietan: eta Meza Santua zer
dan, eta zertako dan, eta nolako ondasun, eta probetxuak dauzkan zeoro esan nizuen beste dotriña
batean: eta 2. egin zuen Sakramentu miragarri ori,
gure janari edo alimentu izateko: bere pasio santuaren memorial edo akordagarri bat edo betiko oroitzamena uzteko: bere graziaz gure animak betetzeko:
eta betiko gloriaren bai edo prenda bat bertatik emateko: eta ori grazia Eliza Ama Santak txit ederki, hitz
oetan erakusten digu: bada Jesu-Kristoren ontasunaz,
eta amorioaz arriturik bezela esaten du: O sacrum
convivium, in quo Christus sumitur; recolitur memoria
Pasionis eius; mens impletur gratia; et futurae gloriae
nobis pignus datur! Eta ori bera Jesu-Kristo gure Jaunak argiro erakutsi zigun, Ebanjelista Santuak, eta San
Paulo Apostoluak eskribiturik utzi zizkiguen Jesu-Kristoren beraren hitz oetan. Nik agintzen dizuedan edo
emango dizuedan ogia nere aragia da (Joan 6. 32.) Ar

ezazue, eta jan ezazue: au da nere Gorputza, eriotzara zuekgatik entregatua izango dana (Luc. 22. 18.) Au
berau egin ezazue, nizaz oroitzen edo akordatzen
zeratela (1. Corint. 11-21.) Nere aragia jaten duena,
eta nere odola edaten duena nigan dago: eta ni argan
nago. (Joan 6. 27.) Nik esaten dizkitzuedan hitzak
espiritu, eta bizitza dira. (Ibid. 64.) Eta orain zertako
uste dezue dotriña miragarri au aitatu dizuedala? Da
arritu zaitezten, ni arriturik nagoan bezela, ikusirik
Jesu-Kristoren guganako amorioa, eta gure biotzetara
etorteko daukan deseo guztizkoa: eta Kristau askoren
nagitasuna, atzerapena, eta ardurabagetasuna JesuKristo Sakramentu Santuan errezibitzeko. Kristauak,
aiñ itxutuak, eta minduarekin aiñ josiak ezpaleude:
eren animak maite balitue: eren buruen etsai ezpalira:
iñork agindu bage, anziñako Kristauak bezela, egunoro, eta alik sarriena, eren animako bizia, eta salbariorako aiñ indar andiak ematen dien Sakramentu Santua errezibitzeko alegiñak egin bear lituzke; baña
ikusten dana da: asko, eta asko igesi dabiltzala: eta
Eliza Ama Santak bere Mandamentuarekin, eta eskomunikazioarekin obligatuko edo premiatuko ezpalitu,
iñoiz ere komulgatu bage egongo liratekeala. Jaungoikoak arren argitu ditzala, eta sarri, eta ondo komulga-

tzeko gogoa diela. Eta orain aditu ezazue, urteoro
gutxianez ondo komulgatzeko Eliza Ama Santak ipiñirik daukan Mandamentua: eta nola gazteak antxitiko
komuniorako prestatu bear duen.
G. Zein da Eliza Ama Santaren irugarren Manda-

mentua? E. Paskua Erresurrekziokoetan komulgatzea:
au da Paskuaren aurretik edo ondoren señalaturik
dauden egunetan: zeñak eskuarkiro dira, Erramuko
domekatik Paskuaren zortzigarreneraño: Obispo Jaunaren lizenziarekin aurreratzen edo luzatzen ezpada
denpora ori.
G. Orrela Mandamentu onekin kunplitzen ezta,

urteko beste denpora batean kunplituarekin? E. Ez:
denpora señalatu artan komulgatu bear due Kristau
guziak, eta bakarrik luzatu dezake 1. konfesoreak, disposizio ohearekin komulgatzeagatik, denpora ori luzatu erazotzen badie: bada Eliza Ama Santak orretako
eskualdia konfesoreari ematen dio: eta penitenteak
konfesoreari obedezitu bear dio: eta 2. edo aurreratu
edo luzatu lezake eren Arzaiaren lizenziarekin, Paskuako denporan, ezin kunplituko duen tokian arkituko
dirala uste badue: eta Paskuaren alik gertuena komulgatu bear dira.

G. Edozein Elizatan komulgatuarekin kunplitzen

ote da? E. Ez: bakoitzak bere Parrokian komulgatu
bear du; eta motiborik badu beste Eliza batean komulgatzeko, bere Arzaiari lizenzia eskatu bear dio: eta
ematen badio, orobat kunplituko du.
G. Eta kunplitzen ote da Elizaren legea komuno

gaizto batekin? E. Ez: ori lizate beste pekatu arrigarri
bat geiago egitea: eta Paskuaz kunplitu bage gelditzea.
G. Eta Paskuako denporan komulgatu eztiranak:

edo komunio gaiztoa egin duenak; egon ditezke
urrengo Paskuetaraño berriz komulgatu bage? E. Ez:
Elizako legeak beti darraie ondo kunplitu artean, eta
len baño len komunio on bat egiteko egiazko dilijenziak egin bear ditue; bada bitartean beti pekatu mortalean daude.
G. Eta paskuaz kunplitzen eztuenak, pekatu mor-

tal egiñaz gañera, zer beste penarik due? E. Kunplitu
artean, Elizan sartzea, eta ill ezkero Kristauaren sepultura ematea eragotzirik dauka Eliza Ama Santak.
G. Eta norzuak daude obligaturik Paskuako denpo-

ran komulgatzera? E. Arrazoiaren adiñera etorri ezkero, bear dan ezaguera duen Kristau guziak.

G. Eta nori dagoka examinatzea, gazteak ezague-

ra orretara eldu diran edo ez, lenengo komunioa egiteko? E. Parrokia bakoitzeko Arzaiari.
G. Pekaturik egiten ote due, dotriña ondo ikasteko

alegiña egin bagez, muga onean prestatzen edo disponitzen eztiranak, Paskuaz kunplitzeko? E. Bai, pekatu andi bat egiten due: ezaguerarik baldin badue; deskuido ori andia bada; eta nagitasunetik, edo ardura
bagetasunetik baldin badator.
G. Zergatik? E. Zergatik Mandamentu onek obliga-

tzen dituan ezkero, bearturik edo premiaturik daude
prestatzera edo disponitzera, onekin kunplitzeko.
G. Nork bestek onetan pekatu egiten du? E. Beren

humeai, eta mirabeai orretako bear dan dotriña erakusten eztien edo erakutsi eragiten eztien gurasoak,
eta nagusiak.
G. Eta dotriña jakitea bakarrik asko da lenengo

Komuniora gazteak prestatzeko edo preparatzeko? E.
Ez: ori garrza bearra bada ere, ori baño bearrago da
oraindio ondo komulgatzeko, Bauptismoan artu zuen
Jaungoikoaren grazian irautea; edo bein galdu
bazuen, grazia ori berriz iristeko egiazko alegiñak egitea.

G. Eta orretan nork batez ere lagundu bear die
gazteai? E. Eren gurasoak, eta gurasorik ezpadue,
eren guraso-ordekoak.
G. Eta Jaungoikoaren grazian gazteai iraun erazotzeko, zer egin bear due gurasoak? E. Orretako Jaungoikoari bere laguntasun espeziala eskatu bear diobe.
Eta txikitanik, dotriña Santua erakusten dienean,
beren biotzetan sortu erazo bear die Jaungoikoaren
amorioa, eta pekatuaren iguitasun andi bat. Eta orretako askotan, edo beinzat egunoro, goizean janzitzen
dituztenean, eta oerako erazten dituztenean edo
beste al diren batzuetan, esan bear die, era onetan
edo bakoitzak al duan moduan: A! nere seme edo
alaba: zu nerea baño Jaungoikoarena geiago zera: niri
baño geiago zor diozu Jaungoikoari. Nik asko nai badizut ere, Jaungoikoak askoz geiago nai dizu Jaungoikoak ezerezetik sortu zaitu: beretzako egin zaitu: Bauptismo Santuan deabruaren mendetik atera zaitu:
pekatutik libratu zaitu: Kristau egin zaitu, eta semetzat artu zaitu: zu nor bazera bada edo Jaungoikoari
gusto emateko alegiña gogotik egiten badezu, Jaungoikoak txit maite izango zaitu: Jaungoikoaren bendizioa ugari izango dezu mundu onetan; eta gero betiko
kontentu-poz eta atsegin guziak Zeruko glorian: eta

ala txit maite izan bear dezu zuk ere nere seme zure
Jaungoikoa eta bera ondo ezagutzeko alegiñak egin
bear dituzu: eta berari atsegiñ egiteko deseo andiarekin eskatu bear diozu sarri, humill izateko, eta bere
mandamentu Santuak kontuz beti gordetzeko bere
grazia, eta laguntasuna: eta gauza gaiztorik edo pekaturik eztezu arren iñola ere egin bear; bada Jaungoikoa aserratuko zenduke: deabruaren esklabo izango
ziñate, eta baita gero aren lagun zorigaiztokoa ere
infernuko su eta garretan: nun gaiztoak beti erretzen
eta kiskaltzen daude tormentu izugarrien artean. Eta
naiago nuke nere seme edo alaba maitea, zu nere
begien aurrean ementxe illik ikustea, ezenez pekatu
mortal batekin Jaungoikoaren grazia eta adiskidetasuna galdu dezula aditzea. Azkeneko hitz oetxek sarri
esan oi ziozkan Franziako Erregiña andi batek bere
seme San Luis Errege izan bear zuenari. Eta ainbesteraño pekatu mortalaren iguitasuna, eta gorrotoa bere
biotzean sartu zion; nun Errege Santuak bere bizi
guzian pekatu mortalik egin etzuen: eta ain Santu
andia izatera allegatu zan. Eta zuek ere, onela edo al
dezuen moduan, alegin guzia egin bear dezue, zuen
gaztetxoak Jaungoikoaren grazian konserbatzeko:
bada ori da prestaerarik edo disposiziorik ederrena,

ondo eta frutu andiarekin lenengo Komunioa egiteko:
eta orrelakoen biotza da Jaungoikoari gustatzen zaion
tokia edo egonlekua, eta orrelakoak gero txit ondo bizi
oi dira eta betiko zoriona iristen due.
G. Eta baldin antxitiko Komunioa egin baño lenago, oitura gaiztoak arturik badauzkate ia gazteak; zer
egin bear due ondo komulgatzeko? E. Aditzera eman
bear zaie; mundu onetan izan dezakeen desditxarik
andiena dala, estadu gaiztoan daudela, komulgatzea.
Obe lukeela itxuturik, gorturik, mututurik, eta betiko
elbarriturik gelditzea: eta baita plaza baten erdian
Borrero baten eskuz urkamendi batean iltzea, ezenez
gaizki komulgatzea: bada gaizki komulgatzea da,
Jesu-Kristori al dan afrentarik, eta injuriarik andiena
egitea: berriro illerazotzea: eta deabrua dagoan toki
nazkagarri batean Jesu-Kristo bera, nai ta ez bezela
paratzea: eta ala komunio gaiztoari darraio eskuarkiro
itxumena, biotzeko gogortasuna, askotan uste bageko
eriotza; eta geienean, egiazko penitenziarik egin bage
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 27
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.