Kristau dotrina-II - 25

pekatu mortala izango ezta, baizik beniala: beste
ondorengo gaiztorik ezpadu, denpora puska bat, alperrik igarotzea baizik: baña noiz ez dakazte eskuarkiro
ondorengo guztiz gaiztoak orrelako diru joku luzeak?
G. Eta nekazariak, eta ofiziale pobreak egiten
dituen ardan jokuetan orrelako peligrorik, eta kalterik

ote dago? E. Modu onean, neurri onean, eta tenpora
egokian, eren nekeak astutzeko, eta arinzeko, jokatzen badue, pekaturik eztado. Baña, edo aserreak
lagunakin; edo eren pobrezari dagokien baño gastu
andiagoak egin, eta etxera gosea, eta miseria badakarde; edo neurritik edanean igaro, eta eren buruak
galtzen baditue edo geiegi moteltzen badira, ortik
datozen ondorengo txarrak, erak, eta eren familiak
gero sufritu bearrarekin, pekatu asko egiten due: eta
zenbaterañoko pekatuak diran ezagutzeko, dakazten
kalteai begiratu bear zaie: bada ziertu da, etxe askoren, eta familia askoren ondamena alde orretatik
datorrela: eta ala jokulariak bazerate edo erabageko
jokurako afizio andirik baldin badezue, eta kondenatu nai ezpazerate, arren alperrik galtzen dezuen
denporaren balioa ezagutzeko alegiñak egin itzazue:
eta jokutik datozkizuen, eta besteai erakarten diezuen
kalte andiak, ala espiritualak, nola tenporalak ondo
konsideratu itzatzue, eta zuen pasio erabageko ori
goitzeko edo menderatzeko asmo edo propositu
indarsu bat ar ezazue; eta Jaungoikoari benetan, eta
sarri orretarako bere grazia eskatu egiozue: bada bestela eskuarkiro Infernurako zerate.

G. Eta badira geiago amargarren Mandamentu
santu au, erabage besteren ondasunak deseatuaz,
agitz ausitzen duenak? E. Bai asko dira: eta 1. gurasoen, seniden, edo aiden eriotza deseatzen duenak, aen
ondasunak len baño len izateagatik. 2. Orobat besteak
dauzkaten kargu edo ofizio edo enpleoak izateagatik,
edo eritasunak edo illtzea deseatzen dienak edo eren
fama ona gutxitzen dienak. 3. Erak asko irabazteagatik jendea gaxotzea deseatzen duen Mediku, eta Barberoak, eta Botikarioak. 4. Auziak, eta disputak izatea
deseatzen duen Letradu, eta Eskribauak. 5. Gosetea
etortzea deseatzen duen gari edo arto jabeak, gorago
salduaz irabazteko. 6. Gerrak izatea deseatzen duen
soldaduak, gauzaz jabetzeko. 7. Erak bakarrik salduerosiak egiteko, eta nai adiña irabazteko, ezin besteen ona, eta irabazia ikusi duen merkatari, eta tratutari gutiziosoak: eta beste onelako asko, besteren kaltearekin poztutzen diranak, jokulariak bezela, eta
guzia erentzat nai lukeanak: eta, nundik sortzen dira
pekatu oriek guziok? Abariziatik edo ondasun gura
erabagetik, eta enbidiatik. Eta, abarizia, eta enbidia,
eta beste bizio, eta pekatuak nundik sortzen dira?
Guzien sustrai gaiztoa da gure buruaren amorio propio erabagea edo desordenatua, eta munduko onda-

sunen ansia edo gutizia gaiztoa; au da, jatorrizko
pekatutik datorkigun griña guztiz fortitza, eta orri
darraio guziok gerez daukagun itxumen arrigarria:
emendik datorkigu erabageko soberbia edo andinaia,
eta arrotasuna: emendik aberasteko griña andia:
emendik aragiaren gusto zikin loiak gozatzeko
deseoa: emendik erabageko jan-edanetako apetitua
edo gula: emendik aserretasuna edo kolera gaiztoa,
iñork bidegaberik egiten badigu: emendik enbidia, eta
iñoren onaz damu izatea, eta iñoren gaitzaz poztutzea: eta emendik alpertasuna, birtuterako iguia, eta
gauza onak egiteko atzerapena: eta emendik dator,
hitz batean esateko Mandamentu santuen kontra egiten ditugun pekatu guziak. Zer erremedio artu bear
degu bada pekatu oriek guziok eskusatzeko, eta orien
sustrai gaiztoa menperatzeko edo goitzeko; da Kristauari dagokan bizimodu on bat egiteko; eta orrela
gure buruak Infernutik libratzeko, eta eternidade guziko zoriona iristeko? Alegin guziak egin bear ditugu,
egiazko karidadea iristeko: gure biotzetan konserbatzeko; eta egunoro azitzeko, geitzeko edo
aumentatzeko; au da, egunoro gure Jaungoikoa geiago amatzeko: eta egunoro gure lagun projimoak, gere
buruak bezela Jaungoikoagatik geiago amatzeko, eta

estimatzeko. Badira bizio bakoitzaren kontrako erremedio espezialak: eta explikaturik dauzkagu, berariazko dotriñetan; baña bizio guzien kontrakoa, eta
erremedio guzien eragillena da egiazko karidadea: au
badegu, lege guzia gorderik daukagu: eta au ezpadegu, galduak gera: eta geiago diot, karidaderik ezpadegu, gere buruak egiaz amatzen eztitugu; baizik benetan aborrezitzen ditugu: bada nola karidadeak on
guziak ekarten dizkigun, ala gure buruaren amorio
erabageak edo desbordenatuak gaitz guziak dakaizkizkigu: eta argatik Jesu-Kristo gure Jaunak guzioi
esan zigun, aren ondoren Zerura joan nai badegu gere
burua mortifikatu edo ezi bear degula, au da, gere
borondate propioa bere gurari gaiztoakin ukatu bear
degula: egunoroko naigabeak edo gurutzeak pazienziarekin, jaso edo sufritu bear ditugula; eta berari
jarraio bear diogula: eta orobat esan zigun, zer serbitzen dio gizonari, mundu guzia beretzea, au da, munduak eskeintzen dituan honrak, aberastasunak, eta
atsegiñak gozatzea, galtzen badu betiko bere anima?
Bada orretara jarriko bagera, obligazioa degun bezela,
amatu bear degu gure Jaungoikoa gauza guziak baño
geiago; eta baita gere buruak baño geiago ere: eta
gure projimoak amatu, eta estimatu bear ditugu gere

buruak bezela: eta amorio orretan egunoro, eta geiago aurreratzeko alegiñak egin bear ditugu: alde batetik orretako ditugun motibo guztiz andiak astiro konsideratuaz: bestetik doai miragarri ori gogotik Jaungoikoari berari eskatuaz: eta bestetik fedea, esperanzea,
eta karidadea exerzitatuaz; au da, birtute orien aktoak sarri, eta biotzetik egiñaz: bada orrela gure amorio
propio erabagea goituko degu: ortik datozkigun bizioak edo griña gaiztoak eskuratuko ditugu: orien kontrako birtuteak errazago exerzitatuko ditugu: amar Mandamentu santuak kontuz gordeko ditugu: eta emen
pakean bizi, eta gero Zeruko gloria iritsiko degu.
Amen.

OGEITA AMAZAZPIGARREN
DOTRIÑA
Elizako bost Mandamentuen sarrera,
eta lenengo Mandamentua ondo kunplitzeko
edo Meza santua ezagueraz,
eta probetxuaz enzuteko dotriña.
Jaungoikoaren legeko amar Mandamentu santuak
zeoro aditzera eman dizkitzuet, Baña G. Gure salbazioa iristeko edo alkanzatzeko asko ote degu, Jaungoikoaren legeko amar Mandamentu santuak bakarrik
gordetzea? E. Ez: aezaz gañera, Eliza Ama Santaren
Mandamentuak gordetzeko obligazioa ere badegu.
G. Zergatik? E. Zergatik Jesu-Kristo gure Jaunak
berak agindu zigun Elizari obedezitu degiogula: eta
Elizari obedezitzen eztionak, Jaungoikoari berari obedezitzen eztio.
G. Zenbat, eta zein dira Elizaren Mandamentuak?
E. Prinzipalenak dira bost oek. 1. Jai egun guzietan
Meza oso bat ondo enzutea. 2. Urtean beiñ gutxianez
konfesatzea: eta lenago eriotzako peligrorik badu edo
komulgatu bear badu. 3. Pazkua erresurrekziokoetan

komulgatzea. 4. Eliza Ama Santak agintzen duenean,
barautzea, eta aragirik ez jatea. Eta 5. amarrenak, eta
primiziak pagatzea.
G. Zertako dira bost Mandakuentu oek? E. Obeto
gordetzeko Jaungoikoaren legeko amar Mandamentu
santuak: eta ori erraz ezagutzeko, eztaukezue pensatu baizik, nola biziko giñatekean guziok Elizara Meza
enzutera, eta dotriña aditzera joankizunik ezpaliz:
noiz edo noiz konfesakizunik, eta komulgatukizunik,
ezpaliz: gure aragiaren gurari, eta apetitu txarrak ezitzeko, barautukizunik, eta mortifikatukizunik ezpaliz:
eta azkenik animako ogi edo alimentu espirituala
guzioi emateko; au da, dotriña erakusteko: Sakramentuak emateko: Meza esateko, eta illtzen laguntzeko
bear diran Ministroak zerekin mantendu ezpaliz: baderitzot ze, Kristauen antz bage, biziko giñatekeala bost
Mandamentu santu oek ezpaginduz: eta ala Jaungoikoaren legeko amar Mandamentuak ondo gordetzeko
guztiz bearrak ditugu Elizaren bost Mandamentu oek.
G. Nor daude Elizaren bost Mandamentuak gordetzera obligaturik? E. Elizaren hume diran Kristau
guziak bakarrik.
G. Eta Jaungoikoaren legeko amar Mandamentu
santuak gordetzera Kristauak baizik beste iñor obliga-

turik badago? E. Bai: munduko gizon, eta emakume
guziak: baita fedebageak ere due obligazioa amar
Mandamentuak gordetzeko: zerren orietan agintzen
dan guzia, lege edo arrazoi naturalak berak erakusten
du.
G. Nola obligatzen gaitue Kristauok, Elizako bost
Mandamentuak? E. Kalte andirik eztegunean gere bizitzan, honran edo ondasunetan.
G. Eta amar Mandamentuak nola obligatzen gaitue? E. Eragozten edo debekatzen diguen gauza
guzietan, obligatzen gaitue gure bizia galtzeko peligroarekin ere: zergatik dotriñako kartillak dion bezela:
Jaungoikoa amatzea gauza guzien gañean, da, naiago
izatea gauza guziak, eta bizia bera galdu, ezenez
Jaungoikoa ofenditu.
G. Zein da Elizaren lenengo Mandamentua? E.
Igande edo domekatan, eta jai egun guzietan Meza
oso bat ondo enzutea.
Jaungoikoaren legeko irugarren Mandamentu santuaren explikazioan aditzera eman nizuen, Meza santua jaioro enzuteko obligazioa: eta orduan bertan
esan nizuen, Eliza Ama Santak agintzen digula, pekatu mortalaren azpian, arrazoiaren argira edo ezaguerara etorri ezkeroko Kristau guzioi, domekatan, eta

beste jai egunetan Meza oso bat ondo enzutea: zergatik Mezako sakrifizio santua dan Kristauaren errelijioan edo legean Jaungoikoari berari honrarik geiena
ematen diona: eta Kristauari probetxurik andiena
dakarkiona, bear dan ezaguera, errespeto, atenzio,
eta debozioarekin enzuten bada. Eta baita orduan bertan eskeñi edo ofrezitu nizuen, Eliza Ama Santaren
lenengo Mandamentu au aditzera ematen nizuenean,
berariaz erakutsiko nizuela: 1. zer dan Meza: 2. zertako dan: eta 3. nola enzun bear dan. Eta orra orain kunplitu bear dizuedan hitza. Eta ona dotriña gai bat guztiz bearra guzionzat, eta guztiz probetxugarria: bada
Meza santuan dauzkagu kaburik eztuen ondasunak,
eta irabaz-bideak; Meza sautuaz bear dan bezela
baliatzen bagera.
G. Zer da bada Meza santua? E. Jesu-Kristo gure
Salbadore, eta Erredenptore dibinoaren gorputz, eta
odol guztiz preziosoaren sakrifizio edo ofrenda bat,
Sazerdoteak, Jesu-Kristoren beraren, eta Eliza guziaren izenean Jaungoikoaren Majestadeari egiten diona,
ogiaren, eta ardoaren antz, iduri edo itxuraren azpian.
G. Jesu-Kristo gure Jaunak zergatik maneratu nai
izan zuen Mezako sakrifizio miragarri au? E. 1. Munduaren asieratik Jaungoikoaren Majestadeari lenago

egiten zitzaizkan sakrifizio guzien osagarri edo betegarri izan bear zuen, eta guziak baño askoz geiago
balio zuen sakrifizio ageri edo publiko bat bere Elizari
uzteagatik, munduak diraben arte guzirako. 2. JesuKristok berak Gurutze santuan bere Aita Eternoari
ofrezitu zion sakrifizioa bera gure artean beti segitzeko edo berritzeko. Eta 3. sakrifizio onen bidez guri
aplikatzeko Gurutzeko sakrifizioaren birtutea, eta
kabubageko merezimentuak irabaziak, eta ondasunak.
G. Zer sakrifizio, eta zertako ofrezitu zuen JesuKristok Gurutzearen gañean? E. Gugatik Gurutzean ill
zanean bere buruaren, au da, bere biziaren sakrifizioa
bere Aita Jaungoikoari egin zion: 1. aren Majestadeari,
guzien jabe Soberanoari bezela zor zaion honra, eta
adorazioa emateko. 2. Guzioi egin dizkigun mesede
guztien eskerrak emateko. 3. Gure pekatuen zorrak
bere biziaren kostuz pagatu, Jaungoikoaren justiziari
gure ordez satisfazioa eman, eta aren Majestadearekin gu paketzeko edo adiskidetzeko: eta 4. bear ditugun Zeruko grazia, eta laguntasunak sakrifizio onen
bitartez iristeko edo alkanzatzeko.
G. Eta zer sakrifizio ofrezitzen du orain Jesu-Kristo
gure Jaunak Meza santua esaten dan guzian? E. Guru-

tzean ofrezitu zuen, eta egin zuen ofrenda, eta sakrifizio ura bera Aita Jaungoikoari ofrezitzen edo egiten
dio Meza guzietan Sazerdotearen eskuz: eta fin edo
intenzio aekin erakin ofrezitzen dio.
G. Orrela Mezako sakrifizioa, eta Gurutzeko sakrifizioa, guzia bat da? E. Bai: zergatik gauza bat berbera da, gugatik Jaungoikoari Gurutzearen gañean ofrezitu zitzaiona: eta orain altararen gañean ofrezitzen
zaiona: eta eztago diferenziarik ofrezitzeko moduan
baizik.
G. Zertan dago diferenzia ori? E. Jesu-Kristo gure
Jauna Gurutzearen gañean ofrezitu zitzaion Jaungoikoari bere odola isurten zuela tormentu, eta dolore arrigarrien artean: eta Meza santuan ofrezitzen zaio odolik berriz isuri bage, eta tormenturik berritu bage.
Baña Meza santuan ere konsagrazioko hitzen birtutez
aditzera ematen da Jesu-Kristoren eriotza: eta aren
gorputzaren, eta odolaren alde egite edo alkargandik
apartatze misterioso bat: bada Ostia konsagratzeko
hitzak bakarrik aditzera ematen due, aen birtutez gorputza bakarrik Ostia santuan paratzen edo ipinten
dala: eta Kalizan dagoan ardoa konsagratzeko esaten
diran hitzak, Jesu-Kristoren odol preziotsua bakarrik
an dagoala aditzera ematen due: baña Jesu-Kristo

berriz iltzen ezta: beti dago bizirik: eta argatik ala
Ostia santuan nola Kalizan, konsagratu ezkero, dago
egiaz Jesu-Kristo guzia, bere gorputz odol, anima, eta
Jaungoikotasunarekin: eta ori guzia bere kabubageko
merezimentuakin ofrezitzen dio Jesu-Kristo gure Jaunak bere Aita Jaungoikoari Meza guzietan. Nork esan
edo aditzera eman lezake orien balioa? Zeruko Aingeru guziak, eta Santu guziak Jaungoikoaren Majestadeari ematen diozkaten honrak, alabanzak, eta eskerrak guztiz andiak dira: baña aen merezimentu guziak,
eta Jaungoikoari egin diozkaten sakrifizioak, eta ofrendak, kabudunak, neurridunak, eta kreatura utsenak
dira: baña Jesu-Kristo guzien Jaun, eta Errege soberanoa da: Jaungoiko, eta gizon egiazkoa da: Aita Eternoaren Seme propioa, eta bakarra da: bere Aitarekin,
eta Espiritu Santuarekin Jaungoikotasun berbera
dauka: eta aren merezimentuak kaburik, eta neurririk
eztue: berak bakarrik Jaungoikoaren Majestade soberanoari eman zeikion, eta ematen dio dagokion honra
guzia: berak bakarrik aren ontasun neurribageak egin
dizkigun mesede, eta fabore guziai dagozkien eskerrak eman zeizkion: berak bakarrik Jaungoikoaren justizia, eta aserrea bigundu, eta aplakatu zezakean,
gure pekatu gurien zorra osoro pagatuarekin: eta

Jaungoikoaren eta gure arteko pakeak egin zitzakean:
eta berak bakarrik ondo bizitzeko, eta Zeruko gloria
irabazteko bear ditugun grazia, doai, eta laguntasunak guretzat iritsi edo alkanzatu zitzakean. Eta gauza
oriek guziak Jesu-Kristo gure Jaunak Gurutzeko bere
sakrifizioarekin egin zituan: eta ori guria egunoro, eta
instanteoro munduan esaten diran Meza guzietan egiten ari da: bada bera da lenengo Mezako sakrifizioa
zelebratu zuena Ostegun Santu gabean Apostoluen
aurrean: eta bera da orain ere Apez-nagusia, eta
Meza-emalle prinzipala: eta Jesu-Kristoren izenean,
eta aren hitzakin Sazerdoteak, Jesu-Kristoren ministroak, eta aren ordekoak bezela Mezako sakrifizioa
zelebratzen due: eta ortik erraz kontu aterako dezue,
zer dan Meza santua: Jaungoikoarentzat zein honragarria, atsegingarria dan: eta gizonarenzat zein probetxugarria. Baña ori obeto ezagutzeko, eta Meza
santuaz obeto baliatzeko: eta Meza santuak berez
dituan kabubageko ondasunak irabazteko: esan dezagun, Meza santua enzuten degunean, zer egin bear
degun.
Dakizuen ezkero bada zertako Jesu-Kristo gure
Jaunak Gurutzeko, eta Mezako sakrifizio santua ofrezitu zuen, eta zertako orain ere Eliza Ama Santak, bere

Ministro edo Sazerdoteen bitartez, Jaungoikoaren
Majestadeari ofrezitzen dion: Jesu-Kristoren beraren,
eta Eliza Ama Santaren asmo edo intenzioakin, zuen
asmoak edo intenzioak juntatu bear dituzue: bada
guziok, Sazerdotearekin batera sakrifizio santu au
ofrezitzen dezue: eta ala, esan ditudan, lau fin edo
intenziotarako Mezako sakrifizio santua zuek ere Jaungoikoaren Majestadeari ofrezitu bear diozue: eta
Mezarekin batera zuen buruak, eta zuen gauza
guziak, aren Majestadeari eskeñi edo ofrezitu bear
diozkatzue. Berrituko dizkitzuet lau intenzio oriek,
obeto gogoan artu ditzatzuen, eta geiago aprobetxatu
zaitezten.
G. Eta 1. zertako Mezako sakrifizioa Jaungoikoaren
Majestadeari ofrezitu zion Jesu-Kristo gure Jaunak, eta
zertako orain ere ofrezitzen diogu? E. Jaungoikoari zor
zaion honra, eta adorazioa emateko; au da, aitortzeko, konfesatzeko, eta agertzeko aren Majestadea
dala, gauza guzien Jaun, eta Jabe Soberanoa: eta
guzien asiera, eta kabua: eta kreatura guziezaz nai
duen bezela erabakitzeko eskualdia, eta poderio neurribagea daukana. Eta ala guziok, gure Jaun eta Jabe
Soberanoa bezela adoratu bear degula, bere anditasun, eta jabetasun kabubagea ezagutzen degula, eta

gere buruak, eta gauza guziak, beraren borondate,
eta nai santuari gogo onarekin sujetatzen diozkagula,
Hitz batean: bera amatzen degula gere buruak, eta
gauza guziak baño geiago. Baña nola aren anditasun,
goratasun, eta Majestade Soberanoari dagokion
honra, eta adorazio guzia emateko gai ezkeran: eta
ezin berari dagokion moduan, eta neurrian amatu
dezakegun, gure egiñal guziak egin arren, eta ori
guzia Jesu-Kristok bakarrik, Jaungoikozko persona
zanak bezela osoro egin zezakean; eta egiaz egin
zuen: aren sakrifizioarekin batera arekin uniturik, gere
buruena, eta gere gauza guziena egiten degula gure
Jaungoikoari ematen diogu emanal guzia: eta beraren
diñatasunari dagokion honra guzia. Eta orra Mezako
sakrifizioaren balioa, eta prezioa zein neurribagea, eta
zein miragarria dan alde orretatik. Eta argatik sakrifizio au Jaungoikoari berari, eta ez besteri iñori ofrezitu
leikioke. Eta ala edo Ama Santisimari edo Santuren
bati Mezaren bat ofrezitzen diozuenean, eztiozue, ez
zuek, eta ez Eliza Ama Santak sakrifizio ura Ama Birjiña Santisimari edo Santuai ofrezitzen, ezpada Jaungoikoaren Majestadeari bakarrik: baita ala ere Ama Santisimari, eta Santuai honra andi bat, eta atsegin andi
bat egiten zaie, aen eskutik edo aen bitartez sakrifizio

au Jaungoikoari ofrezitzen zaion guzian: eta eren erreguak guretzat Jaungoikoari egiten diozkate sakrifizio
onen bitartez; bada guzion bitarteko Soberanoa JesuKristo bakarrik da.
G. Eta zertako geiago Jaungoikoaren Majestadeari
ofrezitu zion sakrifizio au Jesu-Kristo gure Jaunak? eta
zertako orain ere ofrezitzen diogu, beraren, bere Elizaren, eta Kristau guzien izenean? E. Jaungoikoaren
ontasun, eta miserikordia neurribageak egin dizkigun
mesede edo fabore guztiz andiai dagozkien esker
onak emateko: eta orra beste zor bat aiñ andia, nun
ezin guk, egiñal guziarekin, pagatu genzakean: eta ori
ondo ezagutzeko Jaungoikoak egin dizkigun mesedeak, denpora guzietan, eta batez ere Meza santua
enzuten degunean, gogora ekarri, eta astiro konsideratu bear ditugu: baña nola mesede oriek guziok ezin
kontatu ala, eta ezin pondenatu ala diran; gutxianez
ezagutuenak gogoratzeko alegiñak egin bear ditugu:
eta 1. nola gure Jaungoikoak gure bearrik ezpazuen
ere, ezerezetik egin nai izan gaituan: eta al ditekean
zorionik andiena gozatzeko egin gaituan: bada aren
Majestadea bera ezagutzeko, eta gure biotz guziarekin amatzeko, eta eternidade guzian aren izate Soberanoa, bere perfekzio edo anditasun guziakin argiro

Zeruan ikusteko, kontenplatzeko, eta beraren gloriaz
gozatzeko egin izan gaitu. 2. Fedearen argiarekin bere
ezaguera, eta Zeruko bidera ekarri gaitu: 3. pekatuan
sortuak edo konzebituak izan bagera ere, Jaungoikoaren Majestadeak ainbesteraño amatu, eta estimatu
gaitu, guk merezi bage, nun betiko galdu, eta kondenatu ez gaitezen, bere Seme propio bakarra bera,
Jesu-Kristo gure Jauna, eman digu, gure Salbadore edo
libratzalle, gure Erredenptore, eta gure Maisu edo erakusle izateko: eta aren dotriña erakutsi digu: eta aren
pasio, eta eriotza santuaren frutua aplikatu nai izan
digu Sakramentu santuetan: eman digu alabaña doarik Bauptismo santuan pekatuen barkazioa: atera
gaitu deabruaren zorigaiztoko katiberiotik edo mendetik: eman digu bere grazia, eta birtuteak: artu gaitu
Aita Eternoak bere humetzat: Jesu-Kristok bere mienbro, zati, eta senidetzat: Espiritu Santuak bere Tenplo,
eta bizilekutzat: eta egin gaitue Kristau, Jesu-Kristoren
diszipulu, Eliza Ama Santaren humeak, eta Zeruko
Erreinuaren herederoak. 4. Jaungoikoaren ontasunak
egin dizkigun mesede oriei, esker gaiztoz pagatu
ezkero ere, eta gero kulpaz betiko kondenazioa merezitu ezkero ere; ez gaitu, beste asko bezela, Infernura
bota: eta ez bakarrik itxon digu, baizik beragana deitu

gaitu, eta beti deitzen dagokigu: eta egiazko penitenziarekin humillaturik, eta damuturik, eta bizitza on bat
egiteko asmo irmo batekin beragana biurtzen bagera,
besoak zabalik dauzka, guri barkatzeko: bere grazia
berriz emateko: bere adiskidetasunean artzeko: eta
Zerurako deretxoa, eta betiko gloria emateko. Zerekin
edo nola mesede oriek guziok Jaungoikoari pagatuko
diozkagu? Millaka, eta millaka biotzak baginduz, eta
guziak sakrifikatuko bagiñozka ere, eziñ osoro aren
ontasunari zor diogunari eranzungo giñioke: baña ala
ere juntatu ditzakun gure eskerrak, Jesu-Kristok orretarako egin zion bere buruaren sakrifizioarekin eta
eman ziozkan esker onakin: ez bakarrik guri egin dizkigun mesedeakgatik, baita Maria Birjiña Santisimari,
Zerutar guziai, eta kreatura guziai egin dienakgatik;
eta orrela gure obligazioa osatuko degu.
G. Eta zertako da oraindio geiago Mezako sakrifizio santua? E. Gure pekatuen barkazioa aren birtutez
iristeko, eta pekatuen zor denporala ere pagatzeko.
G. Mezako sakrifizio santuak barkatzen ditu berez
pekatuak? E. Ez: pekatuak barkatzeko nai ta ez bear
da egiazko penitenzia. Baña penitenzia bear bezela
egiteko nai ta ez bear ditugu, Zeruko goargi edo inspirazioak, eta berariazko laguntasunak, au da, Zeruko

argia pekatuaren larritasuna, pisutasuna edo grabedadea ezagutzeko; eta Jaunaren grazia, pekatua
benetan aborrezitzeko, eta penitenziaren bidez aren
barkazioa iristeko. Bada diot eze, Jesu-Kristok bere
pasio, eta eriotzaren sakrifizioarekin guretzat irabazi
zituala, bear ditugun auxilio, laguntasun edo Zeruko
sokorru edo grazia guziak: eta aren izenean eskatu
ezkero, beti, baña batez ere Mezako sakrifizioa ondo
enzuten degunean iristen ditugu bear ditugun laguntasun edo grazia oriek guziok, penitenzia egiazkoa
egiteko, eta pekatuen barkazioa iristeko: eta barkazio
au da Jesu-Kristoren pasio, eta eriotzaren frutu prinzipala. Badakizue alabaña, Jesu-Kristok nai izan
zuela ill Gurutze batean gu pekatutik, eta betiko eriotzatik libratzeko. Bada Meza denporan batez ere JesuKristoren pasio, eta eriotza santua gogoan erabilteko,
eta ondo konsideratzeko alegiñak egin bear dituzue:
eta pensatu ondo, 1. nor zan Jesu-Kristo: 2. zenbat
padezitu zuen: 3. zertako, eta nolako amorioarekin
padezitu zuen: eta 4. norgatik padezitu zuen: eta
orien ondoren Jesu-Kristoren izenean Aita Eternoari
barkazioa eskatzen, eta akto kontriziozkoak biotzetik
ez egiten jardun bear dezue, eta pekatuen barkazioa
iritsiko dezue, edo orduan bertan edo egiaz damuturik

konfesatzera zoaztenean. Baña nola ori iritsi ezkero
ere, pekatuaren kulpa barkatuta ere, pekatuari zor
zaion pena denporala edo mundu onetan edo porgatorioan pagatu bear degun; orretarako ere txit asko
balio du Mezako sakrifizio santuak: eta ala ofrezitzen
da, ez bakarrik biziakgatik, bai eta purgatorioan dauden animakgatik. Eta ori da debozio bat Eliza Ama
santak denpora guzietan usatu duena: agañitz enkargatzen duena, eta Kristau onak kontuz exerzitatzen
duena.
G. Eta azkenik zertako geiago da Mezako sakrifizio
santua? E. Mundu onetan bizitza on bat egiteko, eta
gero betiko bizitza edo Zeruko gloria iristeko, bear
ditugun Jaungoikoaren laguntasun, sokorru, mesede,
eta graziak alkanzatzeko: eta gure premia edo nezesidade, ala tenporal, nola espiritual guzien erremedioa
arkitzeko. Bear ditugun ondasun guziak, ala animarentat, nola gorputzarenzat Jaungoikoagandik izan
bear ditugu: eta guk gerez merezi eztitugu: baña bai
Jesu-Kristok, eta guretzat irabazirik dauzka, bere Aita
Eternoari egin zion bere buruaren sakrifizioarekin: eta
Aita Eternoak hitza emanik dauka, bere Seme JesuKristo gure Jaunaren izenean eskatzen diogun guzia
edo gure salbaziorako ondo dagokigun edo konbeni

zakun guzia emango digula. Zer konsuelo andiagorik
Kristau batentzat, seguru, eta ziertu jakitea baño,
bear duen grazia iritsiko duela, Jesu-Kristoren izenean,
eta aren merezimentu kabubagen birtutez, ondo
eskatu nai badu? Mezako sakrifizio santuan presentatzen diozka bada Jesu-Kristok bere Aita Eternoari bere
merezimeutu guziak: eta nai du, guk ere, gereak balira bezela, (bada guretzat irabaziak dira) presentatu,
eta ofrezitu degiozkagun, bear degun guzia iristeko.
Baña zer eskatu bear diogu batez ere gure Jaungoikoari Mezako denporan? Beraren honra, eta gloria geiagorako, eta gure salbaziorako konbeni zakun guziak
eta batez ere gure pekatuen barkazioa: eta aurrera
bizimodu on bat egiteko bear degun argitasuna, gogo
bizia, eta graziaren indarra: eta gere borondatea beraren borondate santuarekin gauza guzietan konformatzeko grazia: eta orretarako digula fede bizi bat, esperanza irmo bat, karidade edo amorio andi bat, ala
Jaungoikoarekiko, nola gure projimoarekiko: humiltasun andi bat, gure naibage edo atsekabeetan pazienzia andi bat: animako, eta gorputzeko garbitasuna:
eta gauza guzietan, eta batez ere gure egunoroko
lanetan Jaungoikoari atsegin egiteko asmo edo deseo
bizi bat. Orra animarako eskatu bear ditugun ondasun

prinzipalak: Baña gorputzarenzat ere eskatu deizkeogu, konbeni zaizkigun osasuna, ondasun, eta beste
gauza guziak: baña bera obeto serbitzeko berak nai
duen moduan, eta neurrian: bada aren borondate santua gauza guzien gañean billatzen badegu, beste
gauza guziak, azigarri bezela emango dizkigula esaten, eta aseguratzen digu.
Eta orra, dotriña labur batean ikusi dezue, zer
dan Meza santua: zertako dan: eta nolako ondasunak
dauzkan: eta oriek irabazteko, zer egin bear dezuen
edo nola, eta zertako Meza santua enzun bear
dezuen: eta ezaguera orri dagokan debozioarekin
Meza santua enzun ezkero, ezin esan alak dira andik
ateratzen diran probetxuak: San Isidro batek izanik
nekazari pobre bat, ori zuen bere deboziorik andiena:
eta aiñ santu miragarria izatera etorri zan: Oraiñago
kontatu nizuen Santa Isabel Portugalgo Erregiñaren
paje on baten exenploa: Meza enzutera Eliza batean
sartu zalako, libratu zuen Jaungoikoak karobi irazeki
batean illerazotzeko aren kontra Erregeak emanik
zeukan ordenatik: eta aren inozenzia agertu zuen. Eta
Mezako sakrifizio santua ezpagendu Jaungoikoaren
justizia, eta aserrea aplakatzeko, eta Zeruko laguntasunak iristeko, galdua zegoan onezkero mundua, eta

mundukoak. Eta orain erraz ezagutuko dezue, zein
negargarria eta izugarria dan Kristau askoren jakineztasuna, oztasuna, eta ardurabagetasuna, Meza enzuten daudenean: bada askok eztakie ondo, Meza santua zer dan, eta zertako dan: eta gorputzarekin Elizan,
Aingeruak errespetoz beterik dauden Aldararen
aurrean, au da Jaungoikoaren tenploan, eta bere
aurrean egon arren, daude batzuok modestia bage,
errespeto, eta erreberenzia bage, kanpoan edo auzoko etxe betean baleude bezela: beste batzuok eren
gogoak, eta pensamentuak eren lanetan, eta artuemanetan dauzkatela: eta bear dan ezaguera eta atenzio bage Mezako denpora santua igarotzen due: eta
errezoren bat edo beste egiten badue, geiago españakin, biotzarekin baño: eta geienak frutu bage edo
gutxirekin Elizatik irteten dira. Ori guzia erremediatzeko bada, gaur aditu dituzuen Meza santuaren
ondasunak, eta oriek irabazteko modua gogoan ondo
sartu itzatzue: eta Meza santuan era onik badezue
egunoro, Jaungoikoari zor diogun honra emateko,
gure esker ona agertzeko: gure pekatuen barkazioa
eskatzeko, eta iristeko: eta bear ditugun Zeruko
laguntasunak alkanzatzeko alegin guziak egin ditzakun: eta Elizara etortzeko era onik ezpadezue, zuen

bazterretan edo soroetan, edo bideetan, Eliza guzietan ematen edo zelebratzen diran Mezak gogora ekarri itzatzue; eta esan ditudan fiñetarako Jaungoikoari
ofrezitu egiozkatzue: zuen buruakin, eta zuen obra,
eta neke guziakin Mezatan bazendete bezela; aetan
guzietan parte izateko deseoarekin: eta orretarako
Aita gurea, eta Abe Maria debozioz errezatu itzatzue,
eta txit asko irabaziko dezue: eta orrela guziok bizimodu on bat erraz egingo degu: eta betiko bizitza, edo
gloria seguratuko degu. Amen.

OGEITA EMEZORTZIGARREN
DOTRIÑA
Eliza Ama Santaren bigarren Mandamentuaren
gañean.
Meza santua zer dan, eta bear dan ezagueraz
enzuteak, zein probetxu andiak dakazkigun, aditu
zenduen aurreko dotriñan: bada gaur urteoro gutxianez ondo konfesatzeko legea: eta urte zai egon bage
sarri konfesatzeko oitura santuak nolako ondasun, eta
probetxuak dakazkigun aditzera eman bear dizuet:
eta arren al dezuen atenzio guziarekin, eta bear dan
frutua ateratzeko deseoarekin, aditu ezazue dotriña
au.