Kristau dotrina-II - 23

Total number of words is 3952
Total number of unique words is 1490
33.2 of words are in the 2000 most common words
46.4 of words are in the 5000 most common words
54.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
sortu eragiten eztitu? Eta bestentzat ezeze, bere
buruarenzat, nolako ondorengo txarrak eztakazki?
Bada salbatuko bada, egiazko penitenzia egingo
badu; nai ta ez kendu duen fama biurtu bear du: eta
egin edo eragin dituan kalte edo dañuak pagatu bear
ditu. Eta nolako enbarazoak orretarako arkitzen eztitu? Gorde bada, kontuz zuen mingañak; eta orrela pekatu askotatik libratuko zerate; pakea zuen
buruakin, zuen lagunakin, eta zuen Jaungoiko eta Aita

maitearekin izango dezue; eta gero betiko pakea,
atsedena, eta gloria Zeruan gozatuko dezue. Amen.

OGEITA AMALAUGARREN
DOTRIÑA
1. Murmurazioko beste pekatuen gañean:
2. murmurazioak aditzearen gañean:
eta murmurazioak pazienziarekin
eramatearen gañean.
Iru bizitza mota ditu kristauak: 1. bizitza espirituala edo graziaren bizitza. 2. Bizitza naturala edo gorputzarena. Eta 3. jende arteko bizitza estimatua: au da,
fama ona, eta kreditu ona jende artean edukitzea. Eta
gaizki esaleak askotan iru bizitza mota oriek galdu
eragiten ditu: bere animarena, pekatu mortal egiten
duelako: bere aditzallearena, beste ainbeste egitera
mugitzen duelako; eta fama kentzen dion projimoarena, bada jende arterako estimazio bage, eta illik bezela uzten du, eta askotan bizia laburtzen dio: orra zein
kaltegarria, eta iguigarria dan murmurazioa: eta nola
ori modu askotan egiten dan; zerbait aurreko dotriñan
esan bagenduan ere, badago zer esana franko gaurko
dotriñarako ere, murmurazioko pekatuen gañean. Eta

Jaungoikoari nai dakiola askoren erremediorako izatea.
G. Zein izan oi dira bada murmurazioarekin fama
kentzeko beste moduak? E. Txit asko dira: eta zerren
ondo ezagutzea konbeni dan, prinzipalenak esango
dizuet: eta 1. projimoaren obra onak fin gaiztoz edo
intenzio oker batekin eginak dirala aditzera ematen
danean, eskuarkiro pekatu moral bi egiten dira: bata,
erabageko juizio gaiztoa egin duelako; eta bestea, juizio ori erausiaz projimoari fama kentzen diolako: eta
ortik zenbat pekatu, eta zein kalte arrigarriak etorri oi
diran ezin erraz esan diteke. Eta ala ikusiko dezue persona batek sarri konfesatzeko, eta komulgatzeko oitura santua badauka; peligrozko jostatze, eta dantzai
alde egiten badie: modestiarekin jantzitzen bada; ori
alabatu ordean, eta aren exenploari jarraitu ordean,
maliziaz beterik dagoan murmuratzalleak esaten
duela; banidadez egiten duela; ipokrita bat dala, alde
artatik estimazio billa dabillela; santa bat dala aditzera eman nai duela; eztala urre egiazkoa ala dirudian
guzia; eta beste onelako esaera batzuakin barruan
daukan pozoia agertzen du: besteren fama ona zikintzen du: eta aditzalleai juizio gaiztoak eragiten die:
eta obra onak egiteko gogoa ere kentzen die: eta,

nork esan ditzake orren ondorengo kalteak? baña goazen aurrera.
G. Zein da fama ona kentzeko 2. modua? E. Projimoari estimazioa dakarkion obra ona ukatzea: nola
lizatean urliak edo berendiak noizbait gaizki egin
bazuen, bere damuarekin, eta bizimodu onarekin
guzia erremediatu zuela esaten danean, ori ukatzea,
eta gezurra dala esatea, murmurazio andia da: orobat
besteak egin duen karidadezko obra andi bat aitatzen
danean, ura ukatzea edo ainbeste eztala edo banidadez egin zuela aditzera ematea, da murmurazio andia:
eta onela beste modu askotan kentzen edo gutxitzen
zaio projimoari dauken fama ona.
G. Eta zein da murmuratzeko eta fama ona kentzeko 3. modua? E. Alde batetik projimoaren kondizio
edo prenda on bat alabatu, eta bestetik bereala pero
edo baña bat guzia zikintzen duena egozten zaionean.
Eta ala esan oi due: urlia deboziora, eta Eliz gauzetara emana da, baña gutiziosoa, eta zekena da. Berendia limosnagillea da; baña obligaziozko zorrak pagatzen eztitu: urlia kanpokoakin kortesa, atentoa, eta
gusto emallea da; baña etxekoakin aserrekorra, eta
iguigarria da. Berendiak Eliz funziorik, eta sermoirik
galdu nai eztu: baña aetan aditzen duena egin nai

eztu. Besteak asko gastatzen du jokuan, janzian, eta
jan-edanetan; baña nundik datorkion eztakigu: adiskide onen batzuek gastua egiten laguntzen dikiobe. Eta
onela juizio gaizto asko, eta murmurazio guztiz kaltegarriak ardurabage egiten dira.
G. Eta zein da murmuratzeko usatu oi dan laugarren modua? E. Projimoaren fama defenditu, eta gorde
eragin bear danean, ixillik egotea: eta orrela darausten murmurazioa egia dala besteai aditzera ematea.
Eta ala zure aurrean urliari edo berendiari egin eztuen
utsegite edo gaiztakeri andi bat asmatzen badiobe;
eta gezurra dala baldin badakizu, obligazio estua dezu
besteren fama defenditzeko: eta are obligazio estuagoa dezu, gezurra dala garbiro esateko, baldin persona aren berri besteak baño obeto dakizulako, orren
gañean galdetzen badizue: bada bestela zure ixiltasunarekin besten murmurazioa ontzat ematen dezu, eta
orobat besteren fama ona agitz azitzen edo geitzen
duen obra andiren bat aitaizen danean; edo zure ixiltasunarekin edo erdizka baizik edo oztasunarekin alabatuaz merezi duen fama gutxitzen badiozu, murmurazioko pekatua egiten dezu edo larriagoa edo txikiagoa: aitatzen dan gaiari, eta ekarten diozun kalteari
dagokion moduan.

G. Eta bada oraindio beste murmurazio motarik?
E. Bai: eta da guzien artean infamagarriena, eta kalte-

garriena, Infernuko deabruak berak asmatua dirudiena. Eta zein da ori? Ezer ere señalatu bage, esan al
baño geiago esatea, eta ara, nola gertatu oi dan, konbersazio batean esaten due: urliak gauza latzak
berendiari esan diozka: lotsaturik utzi du: eta orduan
batek dio: a, bada niri esan balizkit aoa itxi eragingo
nion: esango niozkan, nik dakizkidan, eta orain esan
nai eztitudan, beraren gauza lotsagarriagoak. Beste
aldi batean norbaiti agitz igui duen, eta min ematen
dion gauza bat esaten zaio: eta bereala eranzuten du:
ori niri esaten didazu? Eztakizu, ixillik egotea obe
dezula? Badakizu, lotsatu zaitzakedala. Beste aldi
batean norbaitegatik gaizki hitz egiten ari dirala, dio
batek, orren gauzak, nik bezela bazinakizkie, illeak
laztu, eta zuti jarriko litzakezue. Beste batean, norbait
alabatzen ari dira: eta orduan batek sorbaldak beeratu, burua makurtu, eta illun-illun dio desprezio andiarekin, orren iritzi onean etzenduke ori edukiko, nik
bezela ezagutuko bazendue. Zer dakizu badu zuk?
galdetzen diobe: eta eranzuten du: ezin esan nezake:
mundu guziagatik ere ez nuke esango: alde batetik
alabanza merezi du: baña guzian alabatu nai nuke;

eta ezin det. Eta modu onetan, aren utsegiteak señalatu, eta klaru esango balira baño geiago infamatzen,
despreziatzen, eta deshonratzen due: eta juizio gaizto
asko eragiten ditue, eta eskuarkiro murmurazio oriek,
eta lenago esan ditugunak, datoz enbidiatik, eta
gorroto edo gaitziritzitik: eta alde orretatik bakarrik
dira pekatu mortalak, famea agitz galdu eragiten
eztuenean ere: baña nekez gertatzen da murmurazioak egitea, eta kalte guztiz andiak ez ekartea. Eta argatik bizio madarikatu onetatik libratu nai duenak, bere
burua ondo examiñatu bear du: egin edo eragin
dituan edo erakarri zitzakean kalteak ezagutzeko, eta
erremediatzeko alegiñ egiazkoak egin bear ditu: bada
bestela eztago alako gaizki esale, eta murmuratzallearentzat Zeruko erreinurik, baizik betiko kondenazioa, eta betiko Indernua: neque maledici Regnum Dei
posidebunt: dio San Paulo Apostoluak.
G. Eta gure projimoa mingañaz ofenditzeko beste
modurik bada? E. Baita asko ere: eta batez ere, 1.
bere aurrean burla, iskarnio edo farre egiñarekin: eta
lotsatzeko diña diran hitzak esanarekin agitz ofenditzen danean, eskuarkiro pekatu mortala egiten da: eta
askotan, daukan honra, eta estimazioa, eta baita kreditu edo fama ona ere kentzen zaio, besteren aurrean

desprezio oriek egiten edo esaten zaiozkanean: eta
dago obligazio estua, alik modurik onenean, kendu
zaion honra, eta fama, biurtzeko. Baña bearbada
esango dezue: iñori burla, farre edo eskarnio egin
badiozue, aserre erazotzeko asmorik etzenduela; eta
bakarrik lotsatzeagatik, eta farre eragiteagatik, eta
txaskoren bat emateagatik izan zala: ala ere diot: 1.
orrelako txanzak, eta txaskoak eskuarkiro pisuegiak
izan oi dirala; eta ondorengo txarrak, eta benetako
aserreak ekarri oi dituela: 2. diot: baziñakian farre, eta
burla egin diozun persona ori aserrekorra, eta suminkorra dala, eta erraz ofenditzen dana: eta lotsatzeko
diña esan baziñion, eskuarkiro pekatu mortala egin
zenduela: eta 3. diot gaizki nai diozulako, eta berariaz
tentatzeagatik, eta aserra erazotzeagatik lotsatu
bazenduan pekatu mortala egin zenduela: eta satisfazioa emateko obligazio andia dezula. Eta bada oraindio mingañezko beste pekatu mortal bat guztiz kaltegarria; eta da batetik bestera txismak, eta esamesak
erabiltea, eta adiskidetasunean bizi diran personak,
eta familiak okertzea, eta gorrotoan ipintea. Ori da
deabruaren beraren lanak egitea: eta ori gertatzen da
batez ere txismegilleak esaten duenean «ara zugatik
zer dioben onelako personak edo onelako etxean»,

agitz sentitzeko edo mindutzeko gauzaren bat aitatzen diola. Eta orrela etxe edo familia askoren artean
pakea, eta adiskidetasuna galdu eragiten due: eta
gerra bizi edo gorroto andian ipinten dituzte: eta, nork
esan ditzake ortik datozen pekatutak, eta kalte arrigarriak? Bada guziak bere gañ ditu txismero edo berri
eramalle madarikatuak: eta salbatuko bada guziak
erremediatzeko obligazio estua daukanak bezela, alegin guziak egin bear ditu, aserra erazo dituanak lengo
pakera, eta adiskidetasunera biurtu eragiteko: eta
konfesoreak esango dio, orretarako zer egin bear
duen.
G. Baña persona bik edo geiagok, eren artean
adiskidetasun gaiztoren bat badue; nola amorio loi
zikiña duenak; edo gaitz egiteko elkarri laguntzen diobenak; orien adiskidetasuna desegitea pekatu izango
ote da? E. Ez, ezta ori pekatu, zelo onarekin, eta prudenziarekin egiten bada: baizik da karidadezko obra
andi bat egitea: eta orretarako etzate berso edo
koplarik atera bear, eta oriek kantatuaz sekretoan
dauden utsegiteak nabarbendu bear: bada ori lizate
izurria banatzea, eta itxatxi eragitea bezela: ori lizate
askori eskandalo ematea, eta murmurazioak geiago,
eta geiago zabaltzea: pekatarien erremedioa billatu

bear da, baña al bada, lotsarik eman bage, eta gaitz
geiago ekarri bage.
G. Eta bada oraindio projimoa hitzakin ofenditzeko
beste modurik geiago? E. Bai: eta dira aurrera aitatu
bear ditugun iru prinzipalenak: 1. gorde bear diran
sekretoak premia bage agertzea: 2. gezurrak esatea:
eta 3. lausonja edo adulazioakin projimoa itxutu eragitea, eta gaitz eragitea: baña oriek beste dotriña baten
hitz-gaiak izango dira. Eta orain murmurazioko pekatu
mota diferenteak, eta oriek dakazten kalteak aditu
dituzuen ezkero; bakarrik esan nai dizuet, zer pekatu
dan murmurazioak aditzen egotea: eta nola eskusatu,
eta eragotzi bear diran al daneraño: eta baita nola
gure kontrako erausiak, eta murmurazioak, pakea
galdu bage, eta bendeku bage sufritu bear ditugun.
G. Pekatu da bada besteak egiten dituen murmurazioak aditzea? E. Aldi batzuetan ezta pekatu, eta
beste batzuetan bai.
G. Noiz ezta pekatu murmurazioa aditzea? E. 1.
Ezta pekaturik batere, batek ezin eskusatu dituan
murmurazioak aditzea, ez bere barruan, eta ez kanpotik aprobatzen ezpaditu. 2. Are gutxiago bere ixiltasunarekin edo aurpegiko illuntasunarekin eta tristurarekin edo alde egiñarekin edo konbersazioa aldatuare-

kin, murmurazioa igui duela aditzera ematen badu:
bada orduan pekaturik egin ezeze, obra on bat egiten
du, eta Jaungoikoaren aurrean asko irabazten du:
bada bataren pekatua eragozten du, eta bestearen
fama gordetzen du: guziok egin bear degun bezela,
artarako era ona edo modu ona degun guzian.
G. Eta noiz da pekatu murmurazioak aditzen egotea? eta zer pekatu da? E. 1. Diot: bere barruan ez
aprobatu arren, eta ez konsentitu arren, murmurazioa
atzeratzeko eta geldi erazotzeko alegiñik egiten ezpadu edo bildurrez edo lotsaz edo nagitasunez, egiten
duela pekatu, baña eskuarkiro pekatu beniala: batez
ere eragozteko eskualdirik, eta obligaziorik ezpadu,
gurasoak, eta beste agintariak duen bezela: eta 2.
diot: murmurazio grabea egiteko bidea edo motiboa
ematen duenak, berariaz galdetuaz, edo alako murmurazioa onzat emanaz, edo artan atsegin artuaz,
edo eragotzi bear duenean, artarako obligazioa duenak, onzat artuaz, eta ez debekatuaz, eskuarkiro
pekatu mortal egiten duela, jakineztasunak edo ignoranziak, eta oarmen edo adbertenziaren faltak eskusatzen ezpadu. Bada San Bernardok dio, eztala erraz
ezagutzen, nork pekatu andiagoa egiten duen; edo
murmuratzalleak edo aren aditzalleak: eta bakarrik

dagoala diferenzia, batak mingañean, eta besteak
belarrietan deabrua edukitzean. Eta ala guziok, al
deguneraño, ez bakarrik geurk murmuratzea, eta besteai fama ona kentzea eskusatu bear degu, baita ere
besten murmurazioak eskusatu, atzeratu, eta obligaziorik badegu, eragotzi bear ditugu. Eta besterik ezin
degunean, Espiritu Santuaren konsejua artu: au da,
uste bage, murmuraziorik aditzea gertatzen bazaku,
aurpegi illuna, eta tristea erakutsi: bada dio Espiritu
Santuak berak; ipar aizeak odeiak aienatzen edo
banatzen dituan bezela, aurpegi tristeak mingaiñ gaiztoak, gaizki esaleak, murmuratzalleak atzeratzen
dituala. Eta murnurrazioa eragozteko eskurik, eta kargurik badegu, ez bakarrik eskusatu bear degu, murmuraziorik geurk egitea, eta orrela besteai eskandalo
ematea edo gaizki erakustea; baizik zelo andi batekin
besten murmurazioak eragotzi, eta atzeratu bear ditugu. Ala erakusten zuen, eta egin oi zuen Elizako Doktore edo Maisu andi San Agustiñek: Iponako Obispo
zala, beste Obispo, eta adiskide batzuek bere maian
askotan eduki zituen, eta alako aldietan askotan egin
oi diran murmurazioak eskusatzeko, eta eragozteko
maitik ikusten zan bertako toki batean, letra andiakin
eskribitu erazo zituan latiñezko berso bi, modu one-

tan: Quisquis amat dictis absentum rodere vitam;
hanc mensam vetilam noverit esse sibi: eta esan nai
due «mai onetara zer etorri eztu, emen besteren faltak erausi nai baditu». Eta zerren ala ere batzuetan,
bersoak azturik, murmurazioko hitzen batzuek ustekabean esaten zituzten; kontuan zegoan Santuak esaten
zien: edo berso oek desegin edo borratu bear ditugu
edo emendik alde egin bear degu: eta ori guzia testigo izan zan, eta San Agustiñen bizitza eskribitu zuen
Posidiok ala aseguratzen digu. Eta orra murmurazioak
eskusatzeko, atzeratzeko, eta al deguneraño eragozteko exenplo ederra.
Baña ala ere, nola Kristau askoren gaiztakeriak
edo maliziak, eta beste askoren enbidiak, eta gaitziritziak, eta beste askoren ardurabagetasunak, arintasunak, eta guzia erausi naiak, ainbeste falso testimonio,
eta ainbeste murmurazio munduan sortzen dituen;
eta Kristau on asko agrabiaturik, injuriaturik, eren
fama ona galdurik arkitu oi diran; oen konsuelorako
dotriña onen bukaeran zerbait esan bear degu: eta 1.
ona San Buenabentura Elizako Doktore, eta Maisu
andiak orrelakoai ematen dien konseju ederra: esaten
die: etzaiteztela aserratu edo sumindu, zuengatik
gaizki esan duenaen kontra. Zerren edo egia da edo

gezurra zuen kontra esan duena: egia baldin bada,
eztezue zer miretzi, zuek ardurabage gaizki egiteko
ausardia izan badezue, besteak ori erausteko ausardia izateaz. Eta baldin gezurra bada daraustena, ezin
dañu edo kalterik egingo dizue; (eta bai irabazi andiak
egiteko gaia, eta okasioa ematen dizue, pazienziarekin naigabe edo atsekabe ori eramateko alegiñak egiten badituzue:) eta bearbada gaitz andiago batetik
libratuko zaitue: bada zuen barruko arrotasun estaliren bat sendatzeko geiago serbituko dizue atsekabe
orrek, zuen fabore esan dezaken alabanzak baño. Eta
orri dagokala San Juan Krisostomo andiak esaten
dizue: ondo konsideratzen badezue, mundukoen iritzia, eta estimazioa zein gauza aizetsua, banoa, eta
ezereza dan, kasu gutxi egingo dezue, aen erausiaz:
bada zuekgatik gaizki esan arren, etzerate gaiztoagoak, eta ondo esan arren, etzerate obeak: Jaungoikoaren aurrean zeraten bezelakoak, egiaz orixe zerate,
eta ez besterik: eta orren testimonio edo pruebarako
dakar Job Santuaren exenploa: bere emazteak berak
gaizki esaka agitz tentatu zuen: eta bisitatzera etorri
zitzaizkan iru adiskideak, aren naigabe andiak ikusi,
eta Jaungoikoaren kastigua zuela, eta kulpadun andi
bat zala juzgatu zuen, eta ala aditzera eman zioten:

baña guztizko pazienzi andi batekin neke guziak, ala
barrukoak, nola kanpokoak zeramazkian: eta Jaungoikoak justutzat, santutzat, eta bere adiskide maitetzat
deklaratu zuen. Eta argatik gure alegin guzia izan
bear da, Jaungoikoaren aurrean kulparik ez edukitzea:
bera biotz guztitik serbitzea: eta munduak, daraustala nai duena, artako biderik ematen ezpadiogu: baña
munduaren juzguak, eta erausiak ez gaitu ez obeagotzen, eta ez gaiztoagotzen. Eta orregatik San Paulo
Apostoluak esaten zuen: etzat ardura munduaren
erausiakgatik; ez nabil munduari kontentu edo atsegin
eman naiez, ezpada Jaungoikoari juzgatuko nauenari.
Qui autem judicat me, Dominus est. Eta gaizki esate,
eta murmuratzallen eskarmenturako, eta kulpa bage
sufritzen duen justuen konsuelorako gogora ekarri
nitzakezue Eskritura Santuak aitatzen dituan exenplo
edo gertaera miragarri asko. Aditu zenduen aurreko
dotriñan Santa Susanaren exenplo arrigarria, nola
Santa ezkonduari adulterioan arrapatu zuelako falso
testimonioa egotzi zioben, eta arrika illtzera zijoazela,
Jaungoikoak aren inozenzia milagro batekin agertu
zuen: eta testimonio falsoa, altxatu ziobonak, arrika
illerazo zituan. Orobat Nabot gizon prestu honraduari
bere gurasoak utzi zioben mastia, Akab Erregeari

eman edo saldu izan nai etziolako, Jesabel Erregiñak
testimonio falso bat egotzi eragin zion, testigo gezurti batzuek, berariaz billatuaz, eta illeragin zuen: baña
Nabot Abranen senora jatxi zan eta orain Zeruko glorian dago. Baña Akab Erregea, eta Jesabel bere emaztea Jaungoikoak kastigatu zituan eriotza deshonragarri batekin: eta orain Infernuan daude, eta andik libratuko eztira. Orobat Kore, Datan, eta Abiron, Moises
Santuaren kontra murmuratu, eta puebloa altxatu
zuelako, Jaungoikoak kastigatu zituan eriotza izugarri
batekin: bada aen azpian lurra iregi, eta bizirik irintsi
zituan, eta Infernura jatxi ziran: eta aen alde edo fabore jarri ziranak ere Jaungoikoak illeragin zituan: eta
beste onelako exenplo asko lege zarreko denporan
gertatu ziran: bada lege berrian eztira gutxiago gertatu izan: Jesu-Kristoren beraren, eta Santuen kontra
aen etsaiak asmatu zituen falso testimonioak, eta
egin zituen murmurazioak kaburik eztue: baño eren
pagua edo mundu onetan edo bestean sufritu due, eta
sufrituko due: eta bitartean Santuak edo justuak
pazienziaz baliatu dira: gaizki esaleak maitatu ditue:
eta aekgatik Jaungoikoari gogotik erregutu diobe: eta
orra guk ere egin bear deguna. Baña batzuok zuen
artean esango dezue: ori guzia egia da: eta Santuen

birtutea guk ere bagendu, pozik egiten dizkiguen injuriak, eta jasotzen dizkiguen teostimonio falsoak, sufrituko ginduzke: baña Kristau argalak gera, guztiz sentikorrak, eta minbereak gera: eta orrelako aldietan
gure barrua bereala samintzen da, irabiatzen, eta
alteratzen da, eta bendekura mugitzen gera. Ezagutzen det ori guzia, eta ala ere garbiro esan bear
dizuet, ezin Zeruko Erreinuan sartuko zeratela, humiltasuna, pazienzia, eta karidadea exerzitatu bage: Santuen perfekzio guziarekin ezpada ere, birtute oriek
guziok obligatzen gradu artan. Ezin eldu bazaitezke
naigabeak, atsekabeak, eta injuriak, Santuak bezela,
deseatzera, eta gogo onez, atsegiñez, eta kontentuz
sufritzera: Kristauak zeratelako, eta Jesu-Kristoren diszipulu edo eskolakoak zeratelako, eta aren esanak,
eta aginteak, nai ta ez gordetzeko obligazioa dezuelako; gutxianez zuen borondatea Jaungoikoarenari sujetatu bear diozue: eta nekez bada ere, zuen griña gaiztoak, eta naturalezaren erabageko pasioak, nai ta ez,
ezitzeko, eta goitzeko alegin guziak egin bear dituzue:
eta Jesu-Kristo gure Jaunak agintzen dizuen bezela,
egunoroko zuen gurutzea, eta egiten dizkizuen injuriak, eta naigabeak, gustoz ezpada ere, pazienziarekin
sufritu bear dituzue. Bendekurako griña, eta mugida

txarrak eskusatu edo menderatu bear dituzue: eta
zuen etsaiai, premiak eskatzen duenean, on egin bear
diezue; eta bakarrik daukazue zuzena edo deretxoa,
modu onean, eta karidadeari faltatu bage, al badezue,
zuen fama ona, eta egin dizkizuen kalte egiazkoak
biurtu eragiteko; ez bendekuz edo gaitz ordez, ezpada
fin onarekin: beste dotriña batean esanik daukagun
bezela. Ori guzia askotxo kostako zatzue: baña, zuen
obligazioa osatuaz gañera, Zerurako ondasun ugariak
irabaziko dituzue: Jesu-Kristoren, eta Santuen antzekoak izaten abiatuko zerate: eta zeurok pake, sosegu,
eta atsegin andi bat bertatik zuen barruan gozatuko
dezue: Jaungoikoari orretarako bear dezuen indarra,
eta grazia sarri, eta benetan eskatu egiezue, Jesu-Kristoren beraren izenean: eta orrela, zeurok murmuraziorik egin ezeze, besteak zuen kontra egiten dituenak, zuen probetxurako, eta Zerurako irabazi andiak
egiteko serbituko dizue; eta gero eternidade guziko
poza, eta kontentua Zeruko glorian gozatuko dezue.
Amen.

OGEITA AMABOSTGARREN
DOTRIÑA
Aditzera ematen da zer pekatu diran
1. sekretoak agertzea: 2. gezurrak esatea:
3. lausonjak egitea: eta 4. ipokresia.
Aditu dezuen ezkero aurreko dotriñetan, nor diran
arrazoiaren kontra juzgatzen duenak: eta projimoari
fama kentzen diobenak: eta ori guzia zenbat modutan
gertatu oi dan; gaur zortzigarren mandamentu santuaren explikazioa bukatzeko esan bear dizuet, nor
diran pekatu egiten duenak 1. sekretoak agertzen
dituelako: 2. gezurra esaten duelako: 3. lausonja edo
adulazioarekin, eta 4. ipokresiarekin besteak pekatura
dakaztelako, edo engañatzen dituelako. Ona dotriña
gai bat guztiz inportantea, eta guztiz bearra: eta ala
gogoan ondo artu bear dezue. Mingaña da izan ditekean gauzarik onena, eta gaiztoena: Jaungoikoak
eman digu, bera alabatzeko, eta bedeinkatzeko, eta
gure projimoai al degun on guzia egiteko gure hitz
onakin, eta konseju santuakin. Eta deabrua gure mingañaz baliatzen da, gure kulpaz, Jaungoikoa ofendi-

tzeko, eta aserratzeko, eta gure projimoai kalte arrigarriak egiteko: eta argatik mingañaz ondo baliatzen
dana, gizon justua, eta santua da: eta kontrara Santiago Apostoluak dionez, mingaña gordetzen eztakianaren errelijioa utsa da: ikusi dezagun bada nola mingaña kontuz gorde, eta ondu enpleatu bear degun.
Eta 1. galdetzen det: nor dira, sekretoa agertuaz
pekatu egiten duenak? E. Eztitut orain aitatzen besteren falta estaliak edo sekretoak nabarbentzen dituenak: orien gañean hitz egin genduan aurreko dotriñetan. Bakarrik aitatzen ditut besteren sekretoa gordetzeko enkargua duenak, eta gordetzeko hitza eman
duenak. Diot bada, orrelakoak pekatu egiten duela,
enkargatu zaten sekretoa agertzen badue, besteren
baimen edo lizenzia bage edo premia egiazko bage.
G. Eta zer pekatu egiten due sekretoa agertzen
duenak? E. Asko inporta duen edo balio duen sekretoa
bada, edo agertzeak kalte andia ekarriko badu, izango da pekatu mortala: eta juramentuaren azpian agindu bazuen sekretoa gordetzea, eta autsi bazuen izango dira pekatu mortal bi: baña gutxi balio duen, eta
gaitzik ekarriko eztuen sekretoa agertzen bada, pekatu beniala bakarrik izango da. Eta egiazko premiarekin
au da, norbaiten kalte andia eragozteko, sekretoa

agertzen badu, pekaturik egingo eztu. Baña eztezue
emendik kontu atera bear, konfesoreak noizbait, au
da premiaren batean edo estutasunen batean, konfesioko sekretoa agertu dezakeala bada ezta kasurik,
eta aldirik batere, rnundu guziak galdu bear balu ere,
eta konfesorea bera erreko balue ere, konfesioko
sekretoa agertu litekeanik: bada orrek geiago inporta
du, eta balio du, munduko gauza guziak baño eta ala
erakutsi zigun egia ori bere exenpluarekin San Juan
Nepomuzeno gloriosoak: bada Erregiña baten konfesorea zan, eta konfesioko sekretoa, nai ta ez agertu
eragin nai zion Errege gaiztoari, obedezitu nai izan ez
ziolako, martirioa pozik padezitu zuen; eta naiago izan
zuen bizia galdu, ezenez konfesioko sekretoa autsi,
eta ori bera egitera konfesore guziok obligaturik
gaude: eta ain estutasun andiarekin ezpada ere,
eskuarkiro pekatu mortalaren azpian obligaturik
daude sekretoak gordetzera Inkisizio santuko Ministroak, Juezak, Letraduak, Eskribabak, Medikuak, Barberoak, Emagiñak, eta Konsejalariak, eta sekretoan
agertu zaien utsegite edo gaiztakeri lotsagarriak ezin
esan ditzake, galdetzen badie ere.
G. Eta orrelakoak, estutzen baditue, esan ote
dezake, alako gauzarik eztakiela, gezurrik esan bage?

E. Beiñik bein eskusatu bear dira eranzutetik gai aren

gañean; eta esan dezake, ezin gauza orren gañean
ezer aseguratu dezaket: eta ala ere nai ta ez, bai edo
ez garbiro erasan nai badie, juizio andiko Doktore edo
maistu batzuek erakusten due, esan dezakeela orrelako estutasunean: Nik eztakit: zergatik orrelakoen
aoan, eren ofizioak sekretoa gordetzera obligatzen
dituan ezkero: Nik eztakit esatea, orobat da, nola
esango balue: Zuri esateko moduan eztakit. Eta beste
baten aoan gezurra izango lizatekeana, orien aoan
gezurtzat edukitzen ezta: eta arrazoia da, zerren alde
batetik premiazko sekretoak gordetzeak agitz balio
du: eta bestetik, orien ofizioari darraion obligazio
estua jakiña da: eta orien esana aditzen da, ez gizon
komun batena bezela, ezpada bere ofizioagatik, ezin
ezer agertu dezakean gizon partikular batena bezela:
eta ori da kanpotik agiri dan zirkunstanzia bat aen
esanari sentidu diferentea ematen diona: eta ori bera
gezurrik esan bage egiten da, motibo justuakin sentidu bi berez dituan esan batekin, egia ezkutatzen
danean: eta ala esan oi da, Eta San Franziskok egin
zuela: galdetu zioben, ea andik igaro zan, preso artu
nai zuen gizon bat: eta eskua bere maukan sartuaz
eranzun zien; ezta emendik igaro: alde bitara aren

esana aditu zitekean: eta orrela libratu zuen gezurrik
esan bage. Baña sentidu bat baizik ezpadu gure esanak, ezin gere barruan bakarrik beste modu batera
aditzen degula, agiri eztan beste sentidu batean hitz
egin dezakegu iñor engañatzeko. Eta ala galdetzen
badizue: badezu onelako gauzarik? eta daukezularik
ere, esaten badezu; eztaukat; zere artean pensatzen
dezula; eztaukat zuri emateko, gezurra esaten dezu,
eta pekatu egiten dezu: eta gezurrik ezin esan liteke,
mundu guzia inporta balu ere; bada dan txikiena ere
Jaungoikoaren ofensa da, eta munduko kalte guziak
eskusatzeko, eta ondasun guziak irabazteko baliz ere,
ezin gezur bat esan liteke: bada lenago da Jaungoikoari zor diogun obligazioa munduko interesa guziak
baño. Eta ara orren exenplo eder bat, San Agustin Elizako Doktore andiak, egia onen pruebarako kontatzen
duena. Dio, ze Tagasteko Obispo Firmo zeritzon batek,
Enperadorearen ordenaz illerazi nai zuen gizon inozente bat bere etxean ezkutatu zuela; eta gizon aren
eske rnerinoak, eta justiziako ministroak etorri zitzaiola, eta nun zegoan galdetu ziobela: Obispoak, gezurrik
ez esateagatik, etziela ukatu, an zegoanik: bada karidadeari ez faltatzeagatik etziela eman nai izan, eta
nun zegoan ere agertu: eta Obispoa gogorkiro tratatu

bazuen ere (bada artean Ernperadoreak fedebageak,
eta jentillak ziran) etzien besterik eranzun, ezpada,
ezin gezurrik esan dezaket; eta ezin karidadeari faltatu deikiot: eta Enperadoren aurrera eraman zuen, eta
ori bera ari ere eranzun zion: eta Obispoaren egiatasunaz, eta karidadeaz miretsirik, aren errespetoz
ezkutaturik zeukan gizonari osoro barkatu zion. Eta
ala iñori bizia libratzeagatik ere gezurrik esan bear
eztegu: eta Jaungoikoagatik egiari jarraitzen badiogu,
eta kalteren bat orain sufritzen badegu, aren Majestadeak guzia gure onerako zuzenduko du.
G. Eta zer pekatu da gezurra esatea? E. Nolakoa
dan gezurra. Zenbat modutan izan oi da bada gezurra? 1. Izan diteke kulpabagea, au da, berez gezurra
dan gauza bat, egia dalako uste osoan esatea; eta
orrelakoak pekaturik egiten eztu: eta izan diteke
gezurra kulpaduna, eta beti pekatu: eta da batek bere
barruan ezagutzen edo uste duenaren kontra hitz egiten duenean: edo hitz egin bage ere, señaleren batekin gezurren bat aditzera ematen duenean. Eta onelako gezur kulpaduna izan diteke iru modutakoa: 1.
txanzazkoa, jolasezkoa, atsegin artzeagatik esaten
dana. Eta au pekatu beniala izan oi da. 2. Da, kalteren
bat edo lotsaren bat eskusatzeagatik, edo probetxu-

ren bat izateagatik esan oi dana: eta ori ere berez da
pekatu beniala, ondorengo gaizto andirik ekarteko gai
eztanean; edo ori aurrez ezin ezagutu ditekeanean:
baña orrelako gezurretatik kalte arrigarriak askotan
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 24
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.