Kristau dotrina-II - 22

Total number of words is 4000
Total number of unique words is 1366
34.3 of words are in the 2000 most common words
48.0 of words are in the 5000 most common words
55.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
egin bear du: ez sinistu burura erraz aren kontra etorri zaiona: eta lengo estimazioan eduki: eta iñori esan
badio projimoaren kontra egin zuen juizio gaiztoa, eta
orrela besteakiko fama ona galdu eragiteko bidea
eman bazuen, biurtu bear dio fama ona, konfesoreak
erakutsiko dion moduan.
G. Eta projimoak berak bear adiña motibo edo
bide eman badu, aren kontra gaizki juzgatzeko,
orduan juizioa pekatu izango ote da? E. Ez, ezta pekatu izango: bada orduan arrazoiarekin juizioa egiten du.
G. Noiz esango degu, bear adiña motibo izan
degula, juizioa egiteko: eta pekaturik egin eztegula,
juizioa egiñarekin? E. Ori da gauza bat txit nekez ezagutzen dana: bada gauza askori begiratu bear zaio
projimoaren kontra ikusi edo aditu diran señaleak,
asko diran edo ez juizioa egiteko. Eta erreglarik jus-

tuena da, pensatzea persona jakinsu, zinzo, Jaungoikoaren bildurra duen, eta pasio bage juzgatzen duenak, nai adiña motibo dala uste duenean, juizioa egiteko, pekatu bage juizioa egin dala: zerren orrelakoak
eskuarkiro motibo ariñakin juizio gaiztorik egin oi
eztu: eta geiena errezelotan edo dudan jarten da, besteren gaiztakeria osoro sinistu edo juzgatu bage.
G. Zer diferenzia arkitzen di bada juizioaren, sospetxa edo errezeloaren, eta dudaren artean? E. Juizioa
da, len esan degun bezela, osoro sinistea, eta berekiko ziertutzat edukitzea, urliak edo berendiak egin
duela onelako edo alako gaiztakeria edo utsegitea.
Sospetxa edo errezelo utsa da, ikusi duen edo aditu
duen, señale edo motiboaren bidez, urliak edo berendiak burura datorkion gaitzen bat egingo zuela, txit
erabaki bage, edo ziertutzat eman bage, uste izatea:
baña geiago arrimatzen dala, ala izango dala sinistera, izango eztala baño. Eta duda da, pensamentura
edo gogora datorkion besteren gaiztakeria ala izango
ote dan edo ez, batere erabaki bage, detenitzen edo
geratzen danean. Ara nola, etxe batean zerbait desagertu edo faltatu danean; burura datorkio bati, urliak
kenduko zuela; baña bearbada izan zitekeala, eta
bearbada ez, batere erabaki bage gelditzen da: orixe

da duda: ala izango zala sinistera geixeago arrimatzen
edo jarten bada, baña ziertutzat edo osoro sinistu
bage; orduan da sospetxa edo errezeloa: eta baldin
ala dalako uste edo siniste osoan jarten bada, berekiko esaten duela: «urliak eraman du, eta eztit ori iñork
burutik kenduko»: orduan da juizioa.
G. 1 Eta mandamentu santu onek juizio ariñak edo
gaizki egiñak eragozten dizkigun bezela, sospetxa ariñak, eta erabageko dudak projimoaren kontra egitea
eragozten ote digu? E. Bai: eta ala batere motibo edo
arrazoi bage, projimoaren kontra sospetxa gaiztoak,
eta fundamentu bageko dudak, oarmen edo adbertenziarekin bere borondatez egiten dituanak, mandamentu santu au ausitzen du: eta gai pisu edo andian
izan ezkero, iritsi liteke edo eldu liteke pekatu mortal
izatera: baña eskuarkiro, gorrotorik edo gaitziritzirik
izan bage, eta motiboren bat duelako ustean, sospetxa edo errezeloa egiten badu: edo dudan jarten bada,
ezer erabaki bage, pekatu beniala izan oi da, eta ainbesterañoko motiboa projimoak berak emanik badauka, orduan pekatu izango ezta. Eta orobat pekaturik
batere egin oi eztue, erak nai eztuela, projimoaren
kontrako juizioak, sospetxak, eta dudak burura etorri
arren, konsentitzen ezpaditue: igui baditue: eta buru-

tik kentzeko alegiñak egiten baditue, batek ere projimoaren kontra gorrotorik, gaitziritzirik edo iguitasunik
batere ezpadue; bada beste tentazioetan esan oi
degun bezela, eztago pekaturik tentazioak edo juizio
gaiztoak burura etortzen; baizik, ezagutu edo oartu
ezkero, konsentitzen. Baña eren projimoa ezin ikusi
badue, erraz itxutzen dira: eta orrelakoak alkarren
kontrako besten esanak, eta burura datozkien juizioak, ala dirala txit ariñ sinisten due: eta txit erraz
erausten ditue: eta ondorengo guztiz kaltegarriak
erentzat, eta bestentzat erakarten ditue.
G. Eta nundik sortu oi dira projimoaren kontrako
juizio ariñak edo gaiztoak: eta erabageko sospetxak
eta dudak? E. Sustrai asko ditue: baña utzirik askoren
gaizki juzgatzeko erraztasun, eta arintasun berezkoa
edo naturala, prinzipalenak dira: 1. Orain esan degun
alkar ezin ikusia, eta enbidia. 2. Gure soberbia edo
besteak baño obeak geralako uste falsoa. Eta 3. geurk
ditugun bizioak, eta aztura gaiztoak besteak ere badituztela erraz sinistea.
Azaldu, esplikatu edo aditzera eman ditzakun
bada iru sustrai gaizto oek; eta oen kontra artu bear
ditugun erremedioak. Eta 1. esan det, projimoaren
kontra egin oi diran juizio gaiztoak, eta erabageko

sospetxak, eta dudak datozela eskuarkiro alkarrekiko
gaitziritzi, gorroto, eta enbidiatik: bada pasio gaizto
oni gere biotzean leku eman ezkero, txit erraz mugitzen gaitu besteren gauza guziak begi gaiztoz ikustera: eta motibo edo señale ariñakin, eta askotan motiborik batere bage gaizki pensatzera, eta juzgatzera.
Zerren baroitzak txit erraz sinisten du, agitz nai lukeana edo deseatzen duena. Eta enbidiosoak, eta gorrotoa duenak bere etsaia faltadun, eta kulpadun ikustea
deseatzen du: eta kontrara guziak dakusgu, maite
degun personaren faltak edo utsegiteak zein erraz
estaltzen eta disimulatzen ditugun: eta are obeto gere
falta propioak. Zer erremedio bada, juizio ariñik, eta
sospetxa gaiztorik iñoren kontra ez egiteko? Alkarrekiko karidadea edo Jaungoikozko amorioa edukitzea:
bada karidadea duenak gaitzik erraz iñorgatik pensatzen eztu: non cogitat malum: eta ala ikusiko dezue,
falta edo utsegite bat berbera; eta juizio edo sospetxa
egiteko señale edo motibo berdiñak eduki arren, ondo
maite dezunaren kontra zein nekez sinisten dezuen,
eta nola eskusatzeko alegiñak egiten dituzuen; da
bakarrik erabageko amorioa; au, da, aragizko edo loikeriako amorio itxua da zelatia bezela, juizio ariñak,
eta sospetxak erraz sortzen dituana, askotan ikusi dan

bezela: bada orrelako zeloak dituztenak, batere fundamentu bage, beste bati begiratze atsegiñezko bat
edo farretxo bat egin diobelako beste bage, gaizki
andiak juzgatzera edo sospetxatzera, mugitzen dira:
baña ori da erregla jeneraletik kanpora: bada amorio
onak, eta santuak guzia daki onera itzultzen: eta kontrara gorrotoa badiozue iñori, zeiñ erraz, aren utsegitea, ez bakarrik sinisten dezuen, baizik azitzen
dezuen. Eta ori bera ikusten da, adiskideak, eta
etsaiak egiten dituen obra onetan: adiskidearenak
sinisten dituzue, eta, ponderatzen ere dituzue: eta
etsaiarenak aditu nai ez dituzue, eta ezin ukatu badituzue, edo gutxitzen dituzue, edo fin gaiztoarekin edo
banidadez egin dituela erraz pensatzen dezue: eta
zuen projimoa ofendituaz gañera, Jaungoikoari berak
bakarrik gure intenzioak juzgatzeko dauken eskualdia
kendu nai diozue: eta ala juizio gaiztoak, eta sospetxa
erabageak eskusatzeko erremedio eragillea, eta premiazkoa da, iñori gorrotorik, eta enbidiarik ez edukitzea: eta alkar amatzea edo karidade egiazkoa edukitzea.
Baña bada oraindio beste sustrai gaizto bat, juizio
gaiztoak, eta arrazoi bageko sospetxak, eta dudak
egitera ekarri oi gaituana: eta da gure soberbia, gure

arrotasuna, eta beste,aK baño obeak gerala uste izatea. Au da itxumen andi bat: besteren faltak examiñatu nai ditugu, eta gereak eztitugu ikusi, eta ezagutu
nai. Jesu-Kristo gure Jaunak bere Ebanjelio santuan
ipiñi zigun Fariseo arroaren, eta Publikano humillaren
exenploak txit ederki ori erakusten digu. Fariseoak
bere obra on guziak gogoan zerabiltzen, eta beste
pekatariak bezela gaiztoa etzalako satisfazioa, eta
presunzioa agertzen zuen: eta bertan zekusen Publikanoaren antzekoa etzala aditzera ematen zuen. Bere
burua onzat, eta santutzat zeuken; eta Publikanoa
gaiztotzat: eta bere obra on guziakin arrotzen zalako,
eta bere soberbia, eta juizio gaiztoa ezagutzen ere
etzuelako, kondenaturik tenplotik irten zan: eta kontrara Publikano humillak, bere utsegiteak edo pekatuak gogoan zeuzkala, eta bere begiak Zerura altxatzeko ere gai etzala ezaguturik, makurturik, eta bere
bularra damuaren pasioz jotzen zuela Jaungoikoari
miserikordia eskatzen zion, eta barkazioa iritsi zuen:
eta tenplotik justu, eta Jaungoikoaren adiskide egiñik
irten zan: eta argatik Jesu-Kristok berak esan zigun, ez
gaitezela izan ipokritak bezela, besteren begian lasto
piska bat ikusten duenak, eta eren begietan zur lodia
ere ikusten eztuenak bezelakoak: bada gure utsegi-

teak, eta pekatuak ondo examiñatzen, eta ezagutzen
baditugu, humillatuko gera: lotsatuko gera: Jaungoikoaren bildur santuan biziko gera. Eta besteen falta edo
utsegiteak examiñatzen, eta juzgatzen ari bagera,
kalte arrigarriak geren buruai ekarriko diegu: bada
gero lagun projimoak ezertan edukiko eztitugu: despreziatuko ditugu: juizio gaizto asko egingo ditugu:
eta gere buruak arrotu, eta itxutuko gera. Eta ala,
, humiltasun egiazkoa iristeko, au da, gere buruak
ezagutzeko alegiñak egin ditzakun, eta besteen kontrako juizio, eta sospetxa gaiztorik egitetik urruti
egongo gera: eta orrela, salbatuko bagera, nai ta ez
bear degun alkarrekiko karidadea edo amorioa gordeko degu.
G. Eta zein izan oi da, erabageko juizioa, eta sospetxak eragiten dituan irugarren sustrai gaiztoa? E.
Geurk ditugun bizio edo aztura gaiztoak besteak ere
badituela erraz pensatzea: geur gaiztoak geran gai
orretan besteak orobat dirala, edo okasioan jarri ezkero, eta erea izan ezkero, beste ainbeste egingo lukeala edo egiten duela juzgatzea: esan oi dan bezela,
lapurrak uste du, besteak ere bere antzekoak edo
gisakoak dirala, erea izan ezkero: baña ori itxumen
andi bat da: bada ezin ukatu ditekean, eta ikusten dan

gauza da, Kristau onak, Jaungoikoaren bildurra, eta
konzienzia ona duenak, iñork ezin ikusi, eta salatu
arren, eztuela pekatu egitera jarri nai mundu guziagatik: eta eztuela besteakgatik gaizki juzgatzen, motibo
guztiz ageriak, eta ziertuak eztituenean: eta orduan
ere alegiñak egiten ditue, al dueneraño projimoaren
utsegitea eskusatzeko: Nola ordea? San Bernardo
andiak erakusten duen bezela: uste izana, gaizki dirudian gauza, intenzio onaz egin duela, edo ignoranziaz
egin duela, edo tentazio arrigarriren batek itxutu, eta
argaltasunez erori dala. Eta alako estutasunean erak
arkituko balira, orobat bearbada, eta lasterrago eroriko zirala. Eta orrela batetan humiltasuna, eta karidadea gordetzeko alegiñak egiten ditue: eta utsegin
duen projimoaz errukitzen dira: eta Jaungoikoari aren
erremedioa eskatzen diobe: eta iñor erraz edo ariñ
juzgatzen eztue.
G. Baña emen bearbada batzuek galdetu naiko
dezue: Iñorzaz errezelo edo sospetxarik ezin egin
badezakegu; iñork kendu edo ostu ez degigun, ezin
etxeko jatekoak, aleak, soñekoak edo beste gauzak
giltzapean gordeko ditugu: bada badirudi, besteaz
gaizki errezelatzea edo sospetxa gaiztoa egitea dala,
era orretan gordetzea? E. Ori ezta juizio gaiztoa: ezta

ori sospetxa edo errezelo erabagea eta temerarioa: da
bai prudenzia, eta zinzotasuna: eta gaizki egiteko
bidea, eta okasioa kentzea. Bada Kristau argal askori
gertatu oi zaie, asmo gaiztorik pekatu egiteko ez izan
arren, okasioan edo peligroan jarri ezkero, etsaiak
tentatu, eta pekatu egitea: eta ala iñorzaz juizio gaiztorik egin bear ezpadegu ere, gere gauzak modu
onean gorde ditzakegu, eta gorde bear ditugu.
Eta orain gaurko dotriña bukatzeko, ar dezagun
guziok gogoan Jesu-Kristo gure Jaunaren sentenzia au:
eztezazuela iñor juzgatu; eta etzerate juzgatuak izango: eztezazuela iñor kondenatu; eta etzerate kondenatuak izango: eta orri dagokala, San Paulo Apostoluak esaten digu: Nor zera zu besteren serbitzaria juzgatzeko? Domino suo stat, aut cadit: Bere Jaunak
kontu artuko dio: esango balu bezela: Jaungoikoari
bakarrik dagokio guziok juzgatzea. Eta geurk nai eztegula juizio edo sospetxa erabageak burura etsaiak
ekarten badizkigu, Kristau onak egiten duen bezela,
burutik kentzeko edo ezer erabaki bage, juizioa suspenditzeko, eta atzeratzeko alegiñak egin ditzakun.
Orrela konsentitu eztegutako satisfazioa izango degu:
alkarrekiko karidadea gordeko degu: eta betiko
pakea, eta gloria iritsiko degu. Amen.

OGEITA AMAIRUGARREN
DOTRIÑA
Murmurazioaren gañean.
Gure dotriñako katezismo laburrak esaten digu,
Jaungoikoaren legeko zortzigarren Mandamentu Santua ausitzen duela: 1. arrazoiaren kontra juzgatzen
duenak, au da, erabageko juizioak projimoaren kontra
egiten dituanak, eta ori azaldu edo explikatu nizuen
aurreko dotriñan: 2. erakusten du: Mandamentu au
ausitzen duela. Fama kentzen duenak: eta nola ori
gertatzen dan ain sarri, eta orretan pekatu txit asko
egin oi diran; gaur aditzera eman nai dizuet: murmurazioa zer pekatu dan; eta nola gertatu oi dan; eta
zenbat gaitz dakazkian: eta 1. galdetzen det:
G. Zer da fama? E. Da kristauak gurekiko, eta besteakiko daukan kreditu ona; eta argatik zor zaion estimazioa: agertu, eta erakutsi bear dioguna, naiz aren
aurrean, naiz atzean edo ausenzian arzaz hitz egiten
degunean: baña diferenzia edo distinzio onekin, ze
bere ausenzian projimoaz gaizki hitz egiten badegu,
orduan fama edo kreditoa bakarrik kentzen diogu: eta

bere aurrean gaizki hitz egiten badiogu, iñork dakusela edo begira dagoala; famarekin batera honra ere
kentzen diogu: eta iñork ikusi, eta aditu bage gaizki
hitz egiten, eta despreziatzen badegu, orduan famarik, eta kreditorik ere kentzen eztiogu; baña bai zor
dion honra: eta ortik ezagun da famaren, eta honraren
artean dagoan diferenzia andia: askok bata, eta bestea gauza bat balira bezela nastutzen baditue ere;
bada fama kentzen da, ausenzian gaizki esanaz: eta
honra kentzen da, bati bere aurrean gaizki edo desprezioarekin hitz egiñaz: edo gaizki tratatuaz, au da,
zor diogun estimazio, errespeto, eta honra galduaz
edo ukatuaz beraren aurrean; eta ori da konfesioan
distinzioarekin azaldu edo esan bear dana.
G. Eta zer pekatu da kristauari bere ausenzian
fama kentzea? E. Berez da pekatu mortala, gai pisu
edo grabean izan ezkero: eta izan oi da pekatu beniala, lotsarik ez dakarren edo miñik edo sentimenturik
emateko gai eztan gauzaren bat edo utsegite txikiren
bat erausten danean. Baña murmurazioaren gaia
andia edo txikia dan, eta pekatu mortala edo beniala
dan ezagutzeko etzaio begiratzen bakarrik esan edo
erausi dan projimoaren utsegite edo gaiztakeriaren
anditasunari edo txikitasunari; baizik erausi arekin

kendu zaion fama onari edo kreditoari: eta ala soldadu arro bategatik esatea aserrekorra dala; iñori, ofenditu ezkero, barkatzen eztakiala; bereala golpeka
abiatzen dala: eta nor edo nor desafiatu, eta heritu
edo zauritu duela, ez lizate izango pekatu mortala;
zerren orrelakoai fama andirik kentzen etzaie: eta
erak askotan gala egin, eta gloriatzen dira: eta kontrara Obispo Jaun bategatik edo birtutezko fama ona
duen Abade, Errelijioso edo errespetoko persona bategatik esatea gezurra sarri esaten duela: hitz ariñak,
eta atsegingarriak emakumai esaten diztela, izan diteke pekatu mortala; zerren agitz gutxitzen zaten dauken birtutezko fama edo kreditu ona.
G. Eta besteren utsegiteak edo faltak erausten
dituanak edo murmuratzen duanak, famarik kentzeko
asmo edo intenziorik batere ezpazuen; baizik hitz jario
edo hitz onzi arin baten gisa, gaitz egiteko uste bage
esaten baditu, pekaturik egin du? E. Fama agitz kentzeko edo gutxitzeko diña murmuratu badu, asmo edo
uste gaiztorik ez izan arren berez pekatu mortal egin
du: bada dauka obligazio andia, bere burua bezela,
bere projimoa amatzeko, eta estimatzeko, eta beretzat nai eztuen gaitzik iñori ez egiteko: eta ori mundu
guziak ezagutu bear du.

G. Eta zenbat modutara edo gisatara projimoari
bere fama kentzen zaio? E. Txit modu askotara ori
gertatzen da: eta lenengo kentzen zaio kalumniarekin,
au da, testimonio falsoa edo gezurrezko asmatuarekin, edo egin eztuen gaiztakeri edo utsegite lotsagarri
edo sentikor bat projimoari altxatuaz, eta erausiaz,
Susana, ezkondu santa, eta kastari, arzaz erabagekiro
itxuturik zeuden agure biak gusto eman etzielako,
adulterioan arrapatu zuela gezurrezko testimonioa
altxatu zioben bezela: baña ondo pagatu zuen merezi
zuen pena edo kastigua: bada Jaungoikoak egia agertu eragin zuen: eta agure gaizto biak arrika Pueblo
guziaren aurrean illeragin zituen. Eta baita da testimonio falsoa, eta murmurazio larria orobat egiten da projimoak egiaz egin duen utsegite txiki bat aziaz, eta
andia baliz bezela esanaz edo bein egin duen utsegitea, sarri egin balu bezela aditzera emanaz, nola izango lizatean, gezur bat edo beste iñoiz esan duenagatik, gezurti andi bat dala esango baliz: lau edo bost
kuarto ostu dituanagatik esango baliz, lapur bat dala:
edo iñoiz argaltasun bat uste bage izan zuen neskatxe
edo emakume bategatik esango baliz, emakume
galdu bat dala: eta gizakumeakin erraza, eta lotsabagea dala; bada orrelako gaizki esale edo murmuratza-

lleak pekatu mortal arrigarri bat egiten du: eta kendu
duen fama biurtu, eta ekarri dituan kalte edo dañu
guziak pagatu bear ditu al dueneraño, konfesoreak
esango dion moduan: eta bestela infernuan pagatu
bearko ditu.
G. Eta zein da projimoari fama kentzeko bigarren
modua? E. Projimoak egiaz egin duen gaiztakeria,
baña ezkutuan edo sekretoan dagoana, eztakienai
esatea, eta agertzea.
G. Baña orrelakoak egia esaten badu: eta ziertu
dana salatzen badu, pekaturik egiten du? E. Bai; eta
gai pisu edo grabean besteren sekretoko utsegitea
agertzen badu, pekatu mortal egiten du: bada projimoaren falta edo pekatua ezkutuan dagoan bitartean,
bere fama onarekin dago: eta ori kentzea pekatu mortal da: eta ez bakarrik bizi danari, baita fama onean ill
zanari, gai pisu edo grabean fama kentzea, pekatu
mortala da; eta orrelakoai konfesoreak erakutsiko die,
nola fama biurtu, eta kalterik ekarri badu, nola, eta
zenbaterano pagatu bear duen.
Eta konfesioan, eren buruak edertzeko, eta eskusatseko, esaten duenak, erak iñori ezer asmatu eztiobela: eta bestegandik lenago projimoaren falta aditu
zuela; ezaguturik, eta jakiñik eduki bear due; nabar-

bendu bage, barreatu bage, publikatu bage dagoan
besteren gaiztakeria, erak ziertu jakin arren, ezin salatu, eta iñori erausi deikiobela; bada orixe da injustamente fama kentzea.
G. Eta baldin bere satisfazioko persona bati baizik
esaten ezpadio sekretoan dagoan besteren falta edo
utsegite andia, sekretoan edukitzeko enkarguarekin
pekaturik egiten du? Nola lizatean senarrak emazteari, edo emazteak senarrari; edo adiskideren bati kontatu, eta murmuratuko balue? E. Premiazko motibo
justu bage esaten badio, eskuarkiro pekatu mortal
izango da. Ara nola, iñori esan bage ere, juizio gaizto
edo erabageko bat gai pisuan besteren kontra arrazoi
edo motibo bage egitea, pekatu mortala izan oi dan,
bere barruan bakarrik fama kentzen diolako; orobat,
eta arrazoi geiagorekin besterekiko fama kentzea
pekatu mortala da: eta sekretoan esan arren, eta besteri sekretoa enkargatu arren, alde batetik persona
arekiko fama kentzen diolako; eta bestetik ortik, datorren nabarbentzeko edo publikatzeko peligro edo
arriskuagatik: bada bakoitzak bere satisfazioko personak ditu; eta batak besteari sekretoan esan arren, laster barreatzen, eta publikatzen da: eta guziak ezekusatzen dira, erak asmatu eztuelako, bestegandik lena-

go aditu zuela: eta oek esan zuenean, bazirala franko
zekienak: eta ala gauza garbirik eziñ atera da: nork
antxitiko esan zuen ezin jakin diteke: eta guziak publiko zala esaten due: eta erak, bata besteari esanaz
publikatu zuela aitortzen, eta konfesatzen eztue: baña
ezagutu bear due, aen kulpaz projimoari fama kendu
zaiola; eta al dueneraño, biurtzeko obligazioa duela.
G. Eta besteren falta edo utsegite andia aditu
duela bakarrik esaten badu; ala dala ziertu aseguratu
bage; pekatu mortalik egiten du? E. Eskuarkiro pekatu mortal egiten du, artean nabarbendu bage bazegoan utsegite ura: bada orrelako murmurazioak eskuarkiro ezkutuan zegoan gaitza edo egiazko edo iruipenezkoa kanporatzen, eta publikatzen du; eta kalte
andia egiten du: bada orrelako erausiak txit erraz
sinisten dira.
G. Eta orduan esango balu, berak alakorik sinisten
eztuela; zerren fede gutxiko personari aditu zion,
pekaturik egiten du? E. Ala ere pekatu mortal egiteko
peligro andian jarten da: zerren aditzen duenai juizio
edo sospetxa gaiztoak egiteko bidea ematen die: eta
baita aek beste batzuei kontatuaz, utsegite ura nabarbentzeko, eta fama galdu eragiteko okasioa ematen
die; eta orrela kreditu ona erraz galtzen da: eta ala

erremedio askorentzat edo guzionzat guztiz premiazkoa da besteren faltarik ez aitatzea; ixillik egotea:
bada mingaña gaizki esaten abiatu ezkero, erraz utsegite txikietatik andietara, eta sekretoan daudenak
nabarbentzera, eta salatzera igarotzen da.
G. Eta projimoaren utsegitea, falta edo pekatua
nabarbendurik, barreaturik edo publikaturik badago,
oraindio, eztakienai edo publiko eztan toki edo lekuetan esan ote diteke? E. Orrelako utsegite edo gaiztakeri nabarbenak edo publikoak aitatzea alkarren
artean; eta eztakiztenai esatea ezta eskuarkiro pekatu mortala; zerren projimoak orduko bere fama galdurik dauka: baña askotan izan diteke karidadearen kontrako pekatu mortala: nola litzatean, esango balitz
gure projimoak oraindio fama ona daukan tokian, eta
aren gaiztakeriaren berria nekez jakingo dan lekuan:
eta ori barreatuaz berari, eta bere aideai lotsea, eta
kaltea ekarriko dien moduan: eta orobat izango da
pekatu mortala, anziñako falta lotsagarri bat, azturik
dagoana, eztakienai esaten bazaie; eta batez ere
gaiztakeri ura egin zuenak bere bizimodu onarekin
arrezkero bere fama ona berriz iritsi badu. Eta baita
izango da pekatu mortala, besteren falta nabarbena
berariaz aitatzen badu, eta erausten badu gaitziritziz,

enbidiaz edo gorrotoz, eta ari kalte egiteko asmo edo
intenzioarekin. Eta ala, gai onetan, pekatu mortalik ez egiteko, txit kontuz bizi bear da, eta mingaña
gorde bear da, eta eskusatu besteren faltak eztakiztenai ardurabage esatea, iñori kalterik egin eztakion.
G. Eta noiz esango degu besteren falta edo gaiztakeria dala nabarbena, eta publikoa, eta ziertutzat
eduki ditekeana? E. 1. Askoren aurrean plaza edo kale
batean nabarbenkiro gaiztakeria egin zuenean. 2.
Erriaren etxerik geienetan barreatu danean. 3. Juezaren aurrean testiguak era batera deklaratu duenean.
4. Gaizkilleak berak autortu edo konfesatu duenean.
Eta 5. Juezak kondenatu, eta nabarbenkiro kastigatu
eragin duenean: eta onelako aldietan batez ere gaiztakeri guztiz andiak, nola eriotzak, lapurretak, eta
bestela onelakoak agerian edo publikoan kastigatzen
diranean, ezta pekatu oriek aitatzea, eta eztakienai
esatea, eta gastigatzea, askoren eskarmentu, eta
erremediorako serbitu dezakealako. Baña bestelako
pekatu edo utsegite sekretoan gertatuak, eta bearbada gertatu bage asmatuak, edo iruipen uts batzuakin
sinistuak, eta ziertuak balira bezela batak besteari
esanak, eta orrela gaizki barreatuak, eztira erraz sinistu bear, eta are gutxiago erausi bear: bada zenbatek,

egiazko motiborik eman bage, erausi oriekgatik galdu
due eren fama, eta kreditu ona; eta galdu ditue bestela izango zituzten konbenienziak, enpleoak, eta ondasunak.
G. Eta badira murmuraziorik, eta pekaturik egin
bage, besteren sekretuko falta edo utsegiteak, eta
gaiztakeriak esateko edo norbaiti aditzera emateko,
motibo justuak? Eta, baita esatera obligatzen edo
beartzen gaituen premiazko aldiak ere? Bai badira.
Noiz ordea orrela esan ditezke? 1. Alde batetik egiazkoa, eta ziertua danean besteren gaiztakeria; eta bestetik beraren edo gere edo besteren kalte andiren bat
eragozteko edo eskusatzeko edo erremediatzeko nai
ta ez esan bear danean: baña orduan ere bakarrik
esan bear zaio erremediatu bear duenari edo erremedioa ipinten laguntzeko gai danari, eta ez besteri: eta
ala ziertu badakizu, onelako edo alako etxean sartzen
dan urliak lapurretak egin oi dituala, bestela ezin erremediatu baditeke, etxe artako jabea kontuan ixillik
ipiñi dezakezu, bere gauzai ondo begira degien, eta
gorde ditzan: orobat ziertu badakizu beste batek urliaren edo berendiaren alaba ez orduetan edo gabaz
bisitatzen duela, eta pekatuko okasioan dabiltzala;
alakoaren sarrerak ezin zeurk eragotzi baditzakezu,

eragotzi bear dituanari sekretoan, eta karidadez esan
deikeiozu, eta obra on bat egingo dezu: orobat zierto
badakizu, urliak, eta berendiak errian edo auzoan
eskandaloa, eta zer esana ematen duela, zeurk ezin
erremediatu badezakezu, erremediatzeko kargua
duenari esan edo gasteatu deikiozu, baña ez gaitziritziz edo gorrotoz, ezin ekusi dezulako edo gaitzen bat
egin dizulako bendekuz ene benganzaz; baizik karidadez, beraren, eta besten erremedioa billatzen dezula.
G. Eta noiz gaude bearturik edo obligaturik besteren faltak edo gaiztakeriak esatera? E. 1. Justiziako
kargua duenak, bear dan moduan dakigunaren deklarazioa egitea agintzen digunean. 2. Ezkonza eragozteko diña dan inpedimentua edo eragozgarria ziertu
dakigunean: bada oriek agertu eragiteko, ezkondu
baño lenago pulpitotik deiak egiten dira: eta orobat,
ezkonza bat erabakitzeko, ezkongaiaren kondizioa,
jenioa, eta oiturak galdetzen badigue, esan bear ditugu, besteren kalteak eskusatzeko, ala bear danean:
eta baita serbitzarien kondizioak galdetzen diguztenean, nagusien kaltegarriak izango dirala badakigu.
Eta 3. Obispo Jauuak edo beste agintariak informazioak egitea, eta dakizkigun faltak agertzea agintzen
duenean: bada aldi orietan kalte andiagoak eskusa

erazotzeko, eta edo komunari edp partikularrari gaitzik etorri eztakion, bear izaten da besteren faltak edo
utsegiteak agertzea: eta orduan pekaturik egin ezeze,
agertzeko obligazioa dago: baña beti egin bear da
intenzio onarekin, eta ez iñori gaitzik nai diogulako.
G. Eta projimoaren falta ezagutuak, eta kondizio
edo jenio txarrak, hain naturalak edo berezkoak, esatea, eta aen gañean murmuratzea pekatu ote da? Eta
zer pekatu da? E. Motibo bage, eta premia bage oriek
eraustea, eskuarkiro pekatu benial oi da; zerren geienean jakiñak izan oi dira bakoitzaren jenio edo naturalak: nola dan izatea zerbait arroa, eta aserrekorra; izatea banidadera zerbait etziña: puntosua edo zapuztia;
zerbait alperra, eta onelako beste falta arinak: bada
oek aitatzearekin falta edo pekatu andirik agertzen
ezta. Baña ala ere iru aldietan izan diteke pekatu mortala: eta 1. eztakienai esanaz ondasun edo konbenienzia andiren bat galdu eragiten zaienean. 2. Eren aurpegian esanaz agitz despreziatzen, injuriatzen, eta
aserraerazotzen dituen faltak; nola bati esaten zaionean desprezioarekin ero bat zera; tonto andi bat
zera; zenzurik edo juiziorik batere eztezu etc, eta oen
antzekoak. Eta 3. gaitziritzi, gorroto edo benganzaz
alako faltak erausten diranean; edo besteren aurrean

lotsatzeko erai esaten zaiztenean, batez ere gure
mendekoak eztiranean: bada askotan gurasoak, eta
nagusi edo etxekoandreak, eta beste agintariak, eren
mendekoak erreprenditu bear dituenean, injuria andirik egin bage, eta gaitzik deseatu bage orrelako faltak,
eta kondizio edo jenio txarrak aurpegira bota oi dizte.
G. Eta noiz geiago izan oi da pekatu mortala, besteren faltak eztakizkitenai esatea? E. Azturik dauden,
eta lotsa emateko gai diran aurrekoen billautasunak
edo gaiztakeriak berritzen edo salatzen diranean: nola
izan ditekean esatea fama onean daudenakgatik bortak dirala, judu kastak dirala, jenerazio txar edo bajukoak edo lapurkumeak dirala: bada ortik kalte andiak
etorri dakike orain estimazioarekin eta kreditu onarekin bizi diranai. Eta eren aurpegian eta iñoren aurrean
esango balitzakie, fama, eta honra batetan kenduko
litzaieke: eta alako erauslea edo murmuratzallea gelditzen da, pekatu mortala egiñaz gañera obligaturik
galdu eragin edo kendu dien fama, eta honra biurtzera, eta erakarri dituan kalte edo dañuak pagatzera:
eta nola ori ondo egin dezakean konfesoreak erakutsiko dio.
G. Eta esan ditugunaz gañera beste murmurazio
motarik bada? E. Txit asko, eta txit kaltetsuak mun-

duan ikusten dira, eta ez orain luzatzeagatik, prinzipalenak beste dotriña batean esango dizkizuet; eta baita
noiz, eta nola pekatu egiten duen murmurazioak aditzen egoten diranak: eta nola atzeratu, eskusatu, eta
eragotzi bear dituen.
Eta orain dotriña au bukatzeko, eta murmurazio
mota guziak guzioi igui eragiteko, bakarrik esaten
dizuet, Eskritura Santak erakusten digunez, murmurazioko bizioa dala Jaungoikoaren begietan, eta baita
munduaren begietan ere guztiz iguigarria: bada iñor
libre eztago mingañ gaizto batek egiten dituan kalte
arrigarrietatik; bada fama ona kenduaz edo gutxituaz
edo illunduaz gañera, eta orretan lapurreta baño
andiago dan pekatua egiñaz gañera, zenbat aserre,
zenbat gorroto, eta beste zenbait gaitz, eta pekatu
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 23
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.