Kristau dotrina-II - 21

Total number of words is 3979
Total number of unique words is 1440
33.3 of words are in the 2000 most common words
46.8 of words are in the 5000 most common words
55.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
galdu gorde guzia nagusiak erentzat duela, soldata,
eta gastua pagatzea asko due: baña galdu gordean
edo irabazian, eta galduan biak parte izateko ematen
badie: eta ganaduen prinzipala jabeak bere arriskuan
badauka: orduan ganaduen irabazia alako moduan
partitu bear due; nun jabeari bere prinzipalagatik, eta
kontu artzalleari bere neke, eta gastuagatik datorkiona, (bata besteari agrabiorik, bidebagerik edo perjuiziorik egin bage) eman bear zaio: eta orren gañean
gauza guziai ondo begiratu ta ajuste on bat egin bear
due: edo len ondo egiñik dauden ajusteai jarraio:
batez ere nagusiak, eta maizterrak (nagusiaren prinzipalarekin) erdira irabaziak, eta galduak partitzeko Probinzi onetan egiñik daudenai, eta gordetzen diranai.
G. Eta ganaduen arrisku edo peligro guzia bere
gañ artzen badu, ez jabeak, baizik aren ganadua bere
kontura daukanak, ganadua bere oñean konserbatzeko, eta galtzen bada osatzeko, eta jabeari beti osoro
biurtzeko obligazioarekin, orduan jabeak tributorik,

saririk edo beste irabaziriek eraman ote lezake? E.
Orri ondo eranzuteko: distinzioarekin diot 1. jabeak
berak arriskurik bere gain artu nai ezpadu: eta berak
obligatzen badu ganadua artzen duena, aren arrisku
guzia ere artzera; ezin ezertxo ere prinzipalaz gañera
eraman dezakeala: bada ori da dirua prestatuko balio
bezela: eta orren saririk ezin eraman dezake, bestela
kalterik ezpadu: edo irabazi justurik galtzen ezpadu:
eta 2. diot: jabea arriskatzeko pronto dagoala, ganadua artzen duenak berak, naiago badu bere gañ bakarrik ganaduaren arrisku guzia artu, eta jabeari zerbait
pagatu, orduan jabeak, nola irabazteko, eta arriskatzeko asmo egiazkoa zuen, eta besteri mesede egiteagatik irabazi bage gelditzen dan; esperatzen zuen, eta
galtzen duen irabaziaren ordeko saria edo tributua
eraman dezake: 3. Diot: nagusien, da maiztarren arteko ganadu tratuetan, baldin nagusiak beretzat erreserbaturik badauzka bere baserriko ganadu tokia edo
okullua, eta bere belar edo larre propioak, eta basa
ostoak: eta bere ganaduak maisterrari gordetzeko,
eta mantenatzeko ematen badiozka, bienzat irabaziak, eta galduak izateko kondizioarekin; kontuan
iduki bear dirala ajusterako ganadu tokiak, larreak
edo osto propioak balio dezakeana: bada ganadu tra-

turik ezpalu ere, oriekgatik irabazia artu lezake: baña
lenago etxearen errentan guziak sarturik bazeuden,
ezin beste batek baño geiago nagusiak eraman dezake maisterrarekin egiten dituan ganadu tratuetan. 4.
Diot: ganadu jabeak eskatu dezakeala ipinten duen
prinzipala seguratzeko fiadore on bat, bera arriskuan
sarturik ezpadago: eta ganadua bere gañ artzen duenak fiadorea eman bear diola, ona izan ezkero, nai
duena: baña zerren edo fiadore onik ezin arkitu duen
edo naiago duen nagusiarekin berarekin fianzaren
edo seguranzaren gañean konpondu edo ajustatu;
nagusiak arriskua bere gañ artu nai badu, seguranza
orregatik nagusiak berak eraman leikio, beste fiadore
batek eramango likiona: orren gañean berariazko konbenioa aparte egiten duela: baña orduan ganadua galtzen bada, aren kargua zuenaren kulpa bage, bienzat
galtzen da, eta aren baliorik edo ordekorik ezin nagusiak eskatu lezake: eta zerren askotan gezurraz sinistu eragin nai izaten dan, ganadua batera kulpa bage
galdu dala edo supito il zala, edo otsoak jan zuela edo
lapurrak ostu zuela esanaz (isillik erak saldu edo jan
bazuen ere) usadio edo kostunbrea dago leku askotan, ganadua kulpa bage galdu dalako señale edo
prueba egiazkoak al daneraño eman eragiteko, eta

bestela pagaeragiteko: eta ala prueba sufizienterik
ematen ezpadue, osoro pagaeragiteko obligazioa ipiñi
bear da egiten dan ajuste edo konbenioan: bada orrela obeto zaitu, eta kontu artuko die, eta maliziarik
egingo eztue.
G. Eta naiz ganadu tratuetan, eta naiz diruaren
prestatze edo prestamoetan señalatzen diran epe edo
plazoetan biurtzen edo pagatzen ezpada; penarik edo
kastigurik egotzi edo ipiñi leikio pagua luzatzen duenari? E. Bai, bear diran kondizioakin pena ori ipinten
bada. Eta zein dira kondizio oriek? 1. Kulparik batere
bage luzatzen badu, iñola ere ezin pagatu duelako,
penarik ere ez pagaeragiteko. 2. Luzamenari dagokion
pena ipintea, eta ez gutiziak edo gogoak señala eragiten duena: eta pobrezan edo bearrean dagoalako
onzat eraman edo konsentitu arren, justu dana baizik
ezin pagaeragin leikio. Eta zein da pena justu ori? Egiten duen kalteari edo galdu eragiten duen irabaziari
dagokiona: bada eskusa eragiteko pena ipinten da.
Eta argatik 3. kondizioa da: zor duenetik zerbait pagatzen badu, ezin pena guzia eraman leikio: baizik falta
danari dagokiona: eta 4. kondizioa, pena ori ez ipintea, aitzaki orrekin usurazko edo logreriazko irabaziak
egiteko: nola egin oi duen, batez ere jokulariai epe

laburrakin eta orietan biurtzen ezpadue, penaren izenarekin saria izateko, dirua prestatzen dienak: eta
zenbat geiago luzatzen duen, ainbat naiago due, pena
geiago edo sari geiago atera eragiteko: eta ori da usurazko asmo, edo intenzio gutiziosoaren señale klaroa:
bada penak bakarrik serbitu bear du, bildurtzeko, eta
bere denporan kontuz pagaeragiteko: eta bestela,
eragiten duen kaltea erremediatzeko, eta ez bide
orrezaz geiago irabazteko: eta orrela eren anima
gaxoak betiko Infernura kondenatzeko.
Ala egia, Usurazko edo logreriazko pekatua
ain iguigarria, lotsagarria, eta infamea da, ez bakarrik
Jaungoikoaren, eta Aingeruen begietan, baita munduaren begietan ere, nun lege guziak, ala Jaungoikoarenak, nola Eliza Ama Santarenak, nola munduko Errege, eta Nazio guzienak, batez ere Kristau erri guzietan
pena arrigarriakin kondenatzen due: eta usurero edo
logrero publikoak edo nabarbenak dauzkate infametzat: eta agindurik dago, eztakiela eman Komunio
Santua: eztegiela utzi Elizan sartzen beste Kristauakin
batera: aen ofrendarik ez dedilla artu, eta besteakin
juntatu: eztitzatela Elizan edo leku sagraduan aen
gorputzak enterratu; baizik ustel batzuek bezela kanpora bota ditzatela. Ori guzia da usuraren gaiztakeria

obeto aditzera emateko. Eta zer inporta du nabarbenkiro edo agerian munduan kastigatuak ez izatea usurak edo logreriak ixillik edo ezkutuan egiten dituenak;
baldin kastigu guztiz izugarria, eta betikoa Infernuan
sufritzetik libratuko ezpadira? Eta oraingo ondasun
edo interesa labur batzuakgatik betiko ondasunak, eta
betiko gloria galtzen baditue? Dabid Santuak Jaungoikoari esaten dio: Nor, Jauna, sartuko da, eta biziko da
zure Gloriako mendi Santuan edo Zeruan? Eta eranzuten du: Qui pecuniam suamn non dedit ad usuram:
Bere dirua usuratan edo logrerietan enpleatu eztuena.
Ala ze, eztagoala Zeruko gloriarik logreroenzat, baizik
betiko Infernua.
Kontu bada, arren abariziari edo gutiziari
eztegiozuela lekurik eman zuen biotzetan: zeuronzat
nai dezuen karidadea, zuen lagun projimoakin usa
ezazue. Guziok gera Jaungoiko baten humeak: JesuKristoren mienbro edo zatiak, eta alkarren senideak:
eta guziok, ez lurrerako, baizik Zerurako egiñak:
Zeruan dago gure egiazko zoriona, ondasun guzien,
eta atsegin guzien betedasuna. Eta arako bide zuzena, eta bide bakarra da iñori bidebagerik, agrabiorik,
eta kalte edo dañurik ez egitea, eta alkarrekiko karidade egiazkoa.

Jaungoikoak digula arren guzioi doai miragarri ori:
eta gero eternidade guzian alkarrekin aren Majestadea ikusteko, kontenplatzeko, eta amatzeko zoriona.
Amen.

OGEITA AMAIKAGARREN
DOTRIÑA
Errestituzioaren, eta zorrak pagatzearen gañean.
Zazpigarren Mandamentu Santuaren explikazioari
narraiola, aditzera eman dizuedan ezkero aurreko iru
dotriñetan, nor diran eskuarkiro Mandamentu Santu
onen kontra pekatu egiten duenak edo lapurretaz edo
logreriazko irabazi edo sari injustuak eramanaz; gaur
oriek guziok, eta zordun pagatzalle txarrak duen obligazio guztiz andi, eta estu bat aditzera eman bear
dizuet. Eta zein da obligazio ori? Gure kartillako dotriñak esaten diguna: au da, ez edukitzea besteren gauzarik jabearen borondatearen kontra: au da, bakoitzari berea biurtzea edo errestituzioa egitea: eta ona,
, dotriña gai bat berez guztiz luzea, eta guztiz premiazkoa: eta gauzarik bearrenaz, eta geienean gertatzen diranaz obeto, eta errazago kargu egin zaitezten,
esango dizuet 1. nor diran errestituzioa egitera obligaturik daudenak: 2. noiz errestituzioa egin bear dan: 3.
Nori eta nola errestituzioa egin bear zaion: eta 4.
Artzekodunak nola portatu bear diran zordunakin.

1. G. Nor dira bada errestituzioa egiteko premian
daudenak? E. Besteren gauza daukaten guziak jabearen borondatearen kontra: nolanai eduki dezatela,
naiz ostua, naiz gaizki irabazia, naiz fede edo uste
onean artua edo heredatua izan dedilla, naiz uste
gaiztoan goza dezatela: besterena dala jakin ezkero,
nai ta ez biurtu bear zaio: bada nolanai etorria, eta
nun-nai arkitu dedilla, beti da bere jabearena: eta
onek izan bear du edo gozatu bear du: eta orregatik
da esaera, gauza bakoitzak bere jabeari deitzen diola:
eta aren billa deadarrez dagoala.
G. Eta nor dira besterena daukatenak? E. Dirade 1.
aurreko dotriñetan esan ditugun guziak: lapurretak
edo kalteak egin edo eragiten dituenak: eta lizito edo
justu eztiran irabaziak eren tratu, eta artuemanetan
eraman dituen guziak. 2. Dira zordun pagatzalle txarrak, epeak osatu ezkero, eta erak kalte andirik izan
bage, pagatu dezaketela: jabearen borondate bage
pagatzea luzatzen duenak: naiz jabeak kalte izan
dezala, naiz ez: bada kalterik jabeak eztuelako aitzakia ezta arrazoi, eta motibo justua ez pagatzeko edo
pagua luzatzeko: baña bakoitzak berea nai du, eta
bear du, eta dauka deretxo justua biurtu eragiteko:
eta baita jabeari kalterik badatorkio, orri dagokana,

eskatzeko, eta kobratzeko ere: eta zordunak ezin
guzia batetan pagatu badu, kalte andirik izan bage,
eta jabeak ainbeste kalte ezpadu, dauka obligazioa
edo zatika edo piskaka pagatzeko: edo jabeari luzamena eskatzeko: eta bitartean pagatzeko estaduan
jarteko, joku erabageak, eta gastu alperrak eskusatzen dituala: eta bearra galanki egiten duela: eta ezin
iñola ere pagatu duenak beti eduki bear du, salbatu
nai badu, bere zorra al duenean pagatzeko edo errestituzioa egiteko asmo, gogo edo borondate egiazkoa:
baña onetan asko itxutzen dira: uste due, ezin iñola
ere pagatu dezakeala, zerren gauza askotarako gauzea edo dirua nai due: eta txit gogor, eta nekeza iruitzen zaie, jokuak, banidadeak, eta premiazko eztiran
jan-edan erabageak eskusatzea: eta ezin sobratu
duela diobe, zorrak pagatzeko: eta artzekodun tristen
kalteaz, eta naibageaz ajolarik eztue: eta ala oriek
gogo edo borondate egiazkorik eztue eren zorrak
pagatzeko. Eta 3. obligazio orri agitz faltatzen diobe,
zor ziertuak edo egiazkoak ukatzen dituenak, artzekodunak ezin probatu dituenean: bada munduko tribunaletan libratu arren, beren konzienziaren tribunalean
eta Jaungoikoaren aurrean ezin libratuko dira. Eta 4.
orobat eskuarkiro besterena gaizki daukatenak dira,

zorrak ez ukatu arren, errespetoko personak diralako,
artzekodun pobreak atzera, eta aurrera darabiltztenak, beti pagua luzatuaz, eta askotan arrazoi txarrak
emanaz. Eztue nai, ezer merkatariak, eta ezagunek
ukatu degien: eren jokuak, jan-edan erabageak, eta
banidadeak gastu alper asko eragiten dizte: zorrez
betetzen dira: eta iñori pagatzeko neurririk artzen
eztue: orrelakoak eren mirabe, serbitzari, eta langiñai,
bere denporan pagatu bagez, kalte arrigarriak egin oi
dizte: eta pekatu oriek Zerura deadar aen kontra egiten badue ere, ajolabage bizi dira: eta zerekin pagatu
utziko duelako, eta herederoai pagua egitea aginduko
dielako uste edo gogo utsarekin, sosegu gaizto
batean, eta pekatu mortalean egon oi dira: eta ala
pagua agindu arren eriotzako peligroan, bildur izateko
da, orduan ere penitenzia egiazkorik egiten eztuela;
bada bizia luzatzen bazaie, erremediatu oi eztira: eta
iltzen diranean, eren herederoai zorrak pagatzeko
obligazioarekin batera, eren animak kondenatzeko
gaia ematen die: zerren txit nekez herederoak zorrak
pagatzera jarten dira: eta eskuarkiro pagatu nai dituenean ere, erdizka baizik pagatu oi eztitue: konposizioak edo ajusteak eragiten dituzte, alik gutxiena pagatzeko: eta bitartean eragin dituen kalteak edo galdu

eragin dituen irabazi justuak, pagatu bage gelditu oi
dira: eta orra zergatik txit asko kondenatu oi diran. 5.
Ori bera defuntuen ondasunak edo zorrak pagatzen
edo aen aginteak kunplitzen enpleatzeko kargua duenai gertatu oi zaie, beti geroko luzatuaz: eta azkenean
ondo kunplitu bage dijoaz beste mundura, kargu oriekin batera, erak bezela kondenatuak izateko arriskuarekin, obligazio oriek beste batzuei enkargatuaz. Eta
6. besterena gaizki daukatenak dira, eren soroak edo
basoak besteren kaltean zabalduaz edo geituaz dijoazenak, jabeak erak ezin ondo igerri dionean. Eta baita
7. besterena gaizki daukatenak dira, gozatzen dauden
etxeak edo ondasunak besterenak diralako duda
andiarekin bizi diranak: eta duda orretatik irteteko
alegiñik batere egin bage, beti kezkatan daudenak:
bada orrela dauden artean fede oneko posesiorik edo
gozamenik ezin eduki dezake: ez eta munduko tribunaletan auzitan irabazirik eduki arren, eren konzienziak Jaungoikoaren tribunalean salatzen dituen
artean, erak dakizten, eta naitaez eren barruak turbatzen dien arrazoizko duda andiakin: eta ala kondenatu nai ezpadira, duda oriek, argituko dituan, eta
desengañatuko dituan konfesore jakinsu edo Letradu
on bati aditzera eman bear die: eta orien iritziarekin

eren konzienziak sosegatu: eta iñoren gauzarik baldin
badue, modu onean biurtu: eta orretarako gogoan
erabilli, guzion biotzetan ondo sarturik egon bear
lukean Jesu-Kristoren esan au: Zer serbitzen dio gizonari mundu guzia beretzea edo irabaztea, bere anima
galtzen badu? Eta baita Ebanjelio Santuan daukagun
Zakeo publikanoaren exenplo ederraz oroitu edo akordatu bear gera guziok: Jesu-Kristo gure Jauna aren
etxean sartu zanean, bere fede egiazko, eta biziaren
señalean, esan zion: Nere ondasun guzien erdia
pobreai bertatik ematera noa: eta iñor agrabiaturik
edo kalterturik badaukat, lau bider geiago ematera
noa: eta ori aditu zuenean Jesu-Kristok esan zuen:
gaur salbazioa edo animako osasuna etxe onetan
sartu da. Eta Abranen seme edo ondorengoa dala, aditzera ematen du: au da, aren birtuteari darraio: eta
ala salbazioa nai badegu, gutxianez bakoitzari berea
kontuz biurtu bear diogu.
G. Eta besteren gauza daukaten guziak, jabearen
borondate bage, bertatik errestituzioa edo pagua egiteko premia estuan edo obligazioan daude? E. Bai:
orretan eztago dudarik batere: eta gure Jaungoikoaren legeak ezeze, gere arrazoi naturalak ori guzioi erakusten digu: bada geuri besteak egitea nai eztegun

gaitzik iñori egin bear eztiogu: geurk eztegu nai, gure
borondate justuaren kontra, besteak gure gauza edukitzea: bada geurk ere besteren gauzarik ezin eduki
dezakegu, jabearen borondatearen kontra: eta ala
bertatik, al degula, biurtzeko obligazio estua, eta
andia degu: au da, pekatu mortalaren penaren azpian.
G. Ezta bada asko izango zorra aitortzea edo
deklaratzea, eta azkeneko eritasunean aren pagua
agintzen? E. Lenago ori egin eztuenak, nai ta ez
orduan egin bear du: baña lenago berak bere eskuz
edo besterenez, pagatu dezakeala, pagatu nai ezpadu, pekatu mortal egiten du, eta estadu gaiztoan
dago: eta ez bakarrik gauza ostuak edo gaizki irabaziak pagatzea luzatzen badu, baita zor justuak, pekatu bage egiñak, epeak edo plazoak osatu ezkero,
pagatu ditzakeala, pagatzen ezpaditu, jabeak konsentitzen eztuela, pekatu egiten du: edo andiagoa edo
txikiagoa, luzamenaz, eta egiten duen agrabloaz konforme: eta ala ezta asko zorrak pagatzeko edo errestituzioa egiteko asmoa edo intenzioa edukitzea bakarrik: bada ezta pekaturik barkatzen, al duela gaizki
dauken besteren gauza biurtu artean, eta batez ere
bere eskuetan edo bere etxean badauka, eztu aitzakiarik bertatik ez biurtzeko: eta ezin konfesio onik

egingo du biurtu artean; bada propositu egiazkorik
eztu: baita besteren gauza desegin, gastatu, saldu
edo enpleatu bazuen, eta ezin biurtu badu, eta aren
balio edo ordekoa ere pagatzeko modurik batere
ezpadu, orduan asko du, pagatzeko asmo egiazko
edukitzea, antxitiko erea duenean; eta era ori izateko
alegin biziak egin bear ditu.
G. Eta nori egin bear zaio errestituzioa edo pagua?
E. Gauzaren jabeari edo artzekodun egiazkoari edo
ziertuari: eta aek ill badira, aen heredero lejitimoari.
G. Eta ezpadaki jabea nor zan: zerren ez daki nori
gauza galdu zitzaion: edo ezin ezagutu du nori ostu
zion; nun biurtuko dio? E. Beiñik beiñ, al bada, jabea
nor dan jakiteko alegin guziak egin bear ditu: eta
berari biurtu bear dio edo bere eskuz edo besterenez:
eta alegin guziak era onean egin ezkero, ezin jabea
arkitu baditeke, konfesoreari guzia aditzera eman
bear dio: eta zer egin bear duen erakutsiko dio.
G. Eta besteren gauzarik batere ezpadu: baña
bere ondasunetan, bere honran edo fama onean iñor
kaltarturik badauka; ezer pagakizunik edo biurtukizunik badu? E. Nola ere duen: alik modurik onenean
biurtu bear dio kendu zion honra edo fama ona: eta
ezin iñola ere osatu badio bere honra edo fama, eka-

rri dion kalte edo dañua pagatu bear dio, konfesoreak
erakutsiko dion moduan: eta orobat ondasunetan besteri egin diozkan kalteak pagatu bear ditu, bera ezerzaz jabetu edo aprobetxatu ezpada ere.
G. Eta besteren gauzaren bat probetxugarria edo
frutuduna batek eduki badu; gauza bera bakarrik biurtuaz kunplitzen ote du? edo probetxua, frutua, eta irabazia ere biurtu bear ote du? E. Berea zuelako uste
edo fede onean besteren gauza eduki badu, gauza
bera, eta andik etorri zaion probetxua, gastuak bajaturik edo aterarik, jabeari biurtu bear diozka: baña
probetxurik izan ezpadu, gauza bera bakarrik biurtuarekin kunplitzen du, eta berea zuelako uste onean
zegoan bitartean, galdu edo desegin bazaio, biurtukizunik batere eztu: baita besterena zala zekielarik artueduki, eta gazatu badu; gauzea bera, eta ark jabeari
ekarri bear ziozkan probetxu guziak pagatu bear diozka: eta bakarrik bere nekea, eta gastuak atera ditzake.
G. Eta besteren gauza galdua batek arkitzen badu,
beretzat gorde ote lezake? edo zer egin bear du? E.
Alegin guziak egin bear ditu nor dan egiazko jabea
jakiteko, eta ziertu ezagutu ezkero, bere gauza jabeari biurtu bear dio, eta ala, ixillik beretzat gordeko balu,

lapurraren antzekoa izango litzake, eta pekatu egingo
luke. Baña, alegiñak egin ezkero, jaberik arkitzen
ezpada, eta esperanzarik ere ezpadago denporaz arkitzeko, pobretan, mezatan edo karidadezko obra onetan enpleatu bear da: eta ondoena da konfesoreari
konseju eskatzea. Eta jabea arkitzen badu, osoro biurtu bear dio: eta ezin obligatu lezake arki-saririk ematera: baña borondatez edo graziz ezer ematen badio,
artu lezake.
G. Eta besteren gauza edo gaizki edo ondo izana
duenai, zer egin bear duen, kondenatu nai ezpadira,
esan degun ezkero, artzekodunai zer esanik badago,
zordunakin nola izan bear duen erakusteko? E. Bai:
txit asko dago zer esan: baña dotriña labur batean
ezin guzia azaldu edo explikatu edo aditzera eman
diteke. Eta 1. diot, laburtxo artzekodunak justiziaz
baliatu baño lenago modu onean bere artzekoa eskatu bear duela. 2. Diot, artzekoduna, aberatsa edo
ondasunduna bada, eta premia ezturik ezpadu, eta
zorduna beartsua, pobrea, eta premian bizi bada, oroitu edo akordatu bear da, pobrearen errukiarik ezpadu,
eta gogortasunez tratatzen badu; karidadeari edo projimoaren amorioari faltatzen diola: eta orregatik bakarrik beste bage kondenatu litekeala, Ebanjelioko para-

bola batean Jesu-Kristo gure Jaunak berak erakutsi
zigun bezela. Baña pobre zordunen artean diferenzia
andia dago: batzuek dira kristau fiñak, prestuak, honraduak, txit kontuz al dueneraño eren obligazio edo
zorrak pagatzeko alegiñak egiten dituenak: eta nork
fiatu eskuarkiro arkitzen due: eta onelakoakin artzekodunak, eta justiziak lan gutxi izan oi due: beste
batzuek dira pobre zordunak, eta pagatzalle txarrak
eren kulpaz, zerren eztagokien gastu alperrak tabernetan edo jokuetan egiten dituzten; eta oek dira lanik
geiena ematen duenak, zerren pagatzeko gogorik
eztuen, eta besterenaz bizi nai duen. 3. Diot, baldin
zorduna, erara bizi dana bada, eta kalte andirik izan
bage pagatu dezakeana; lenago, modu onean eskatu
ezkero, onez onera pagatzen ezpadu, edo geiegi luzatzen badu; justiziaz pagatzera obligatu lezake artzekodunak: baña 4. diot, alkarren artuemanak ondo garbitu bage, zorraren pagurik eskatu bear eztala: eta ala
lenago kontuak ajustatu edo garbitu bear dira: eta disputa edo diferenziarik badakarde, ez justiziara bereala etorri; baizik konzienzia oneko gizon jakinsu baten
eskura larga, eta adiskidetasunean konpondu: bada
bestela eren buruai, eta lagunai kalte andiak ekarten
dizte: 5. diot, zor justuak bere denporan mirabeai edo

serbitzariai, langiñai edo beargilleai, ostalariai edo alimentuak eman dienai, eta beste onelakoai pagatzen
eztienak, eskuarkiro kalte andiak egiten diztela: eta
orrelako zordun, pagua luzatzen duenaen kontra
Espaniako Errege katoliko Karlos irugarrenak legea
ipiñi zuen: (En 16 de Septienbre de 1784) agintzen
zuela, artzekodunai paga zegiela, prinzipalaz gañera,
urteoro eun bakoitzeko, sei geiago; justiziaren
aurrean pagua eskatzen zuen egunetik aurrera, guzia
pagatu artean, eta legerik ezpaliz ere, diot, eze egiazko kaltea eren kulpaz artzekodunai ekarri dienak, konzienziaz ere pagatzeko obligazio estua duela.
G. Eta artzekodunak orrelako aldietan, onez onera
ezin eren artzekoa kobratu bage, isillik eren eskuz justizia egin, eta beste ainbeste artu ote lezake? E. Ori
eskuarkiro ezin egin dezake: bada orretarako dago
justizia: baña justiziaz ezin iñola ere kobratu badezake, eta iñori kalterik batere egin bage, artu badezake,
eta ondorengo txarrik izateko bildurrik ezpadago,
pekaturik egingo eztue: baña nola bakoitza bere interesako gauzetan txit erraz itxutzen dan, obe du lenago konfesoreari konseju eskatu: baita gai onetan itxumen edo iduripen asko izan oi dira. Batzuek, borondatezko lan edo mesederen bat besteai egin dielako,

eren sari edo ordekorik eman edo egin ezpadie; uste
due, erea izan ezkero, eren eskuz artu dezaketela: eta
engañatzen dira: bada ori ezta justiziaz zor dana: baizik esker onez bakarrik pagatzen dana.
Beste batzuei, zerbait etxean edo kanpoan galdu
zaienean, iruitzen zaie, motiborik asko eduki bage,
urliak edo berendiak kendu diela, eta ziertu eztakielarik ere, isillik ordekoa kentzen die: eta beste onelako
asko gertatzen dira: eta ortik pekatu asko sortzen
dira; nola diran juizio edo sospetxa gaiztoak: murmurazioak: ojeristak: gaitziritziak, gorrotoak: eta askotan
aserre nabarbenak: eta ala gauza orietarako biderik
batere ez emateko edo iñoren gauzarik orrelako iruipenakin artu bage egoteko alegin guzia Kristauak egin
bear du.
G. Eta zer geiago erakusten digu gure dotriñako
explikazio laburrak zazpigarren mandamentu onen
gañean? E. Erakusten digu, eztegula nai izan bear
besteren gauzarik jabearen borondatearen kontra: eta
ala iru gauza dira mandamentu santu onek guzioi
agintzen digunak 1. ez kentzea 2. ez edukitzea eta 3.
ez nai izatea iñoren gauzarik jabearen borondatearen
kontra. Lenbiziko bi gauzak aditzera eman dizkitzuet
aditu dituzuen lau dotriñetan: eta 3. aditzera emango

dizuet zeoro amargarren mandamentu santuaren
explikazioan: bada an agintzen zaku besteren gauzarik ez gutiziatzea edo ez deseatzea: eta Jaungoikoak
ematen digun ondasunakin kontentu izatea.
Jaungoikoak digula arren guzioi orretareko bere
grazia: eta gero beti iraungo duen ondasunak Zeruko
glorian. Amen.

OGEITA AMABIGARREN
DOTRIÑA
Zortzigarren Mandamentuak eragozten dituan
erabageko juizio, sospetxa, eta dudaen gañean.
Gaur Jaungoikoaren legeko zortzigarren mandamentuaren explikazioa asi bear degu, beste
aurreko zazpi mandantentu santuetan, obrazko pekatuak batez ere gure Jaungoikoaren Majeatadeak eragozten dizkigu, eta iñori gaitzik ezertan ez egitea: eta
guziok alkar amatzea agitz agintzen digu: eta zortzigarrenean hitzezko edo mingañezko pekatuak, eta
oriekin egiten diran kalte andiak debekatzen dizkigu:
eta nola mingaña ondo gorde bagez, eta juizio ariñak
eginaz, eta eransiaz pekatu mota asko egin oi diran,
oriek ezagutzeko, eta txit eskusatzeko, dotriña au, eta
urrengoak txit kontuz aditu bear dituzue.
G. Zein da zortzigarren mandamentu santua? E.

Testimonio falsorik ez jasotzea, eta gerurrik ez esatea.
G. Zer agintzen da mandamentu onetan? E. Lagun

urkoaz edo projimoaz arin edo erraz gaizki ez juzga-

tzea, eta aren faltak edo utsegiteak ez esatea, eta ez
aditzea.
G. Nork ausitzen du mandamentu au? E. Arrazoiaren kontra edo asko dan ainbe motiko bage, edo fundamentu bage juzgatzen duenak; fama kentzen duenak; sekretoa agertzen duenak; edo gezurra esaten
duenak.
Ona, mandamentu santu onetan gure Jaungoikoak eragozten dizkigun pekatuak: eta dira 1. testimonio falsoak, naiz gere barruan, naiz kanpoan, gure
projimoari jasotzea, altxatzea edo egoztea: 2. besteren pekatu sekretoak, eta falta estaliak agertzea: 3.
enkargatu diguen sekretoa deskubritzea edo eraustea: eta 4. gezurrak esatea. Eta nola pekatu oek, gertatu oi diran bezela, zeoro aditzera emateko dotriña
luzeak bear diran; errazago, eta neke gutxiagorekin
kargu egin zaitezten, lau dotriña alditan, azaldu edo
explikatuko dizkizuet: eta gaur bakarrik esango
dizuet, 1. juizio ariñak, eta gaiztoak nork egin oi dituzten, eta nolako pekatuak diran: eta 2. nundik sortu oi
diran: eta nola erremediatu bear diran.
G. Eta 1. nor dira arrazoiaren kontra juzgatzen
duenak? E. Era askotan izan oi dira: eta 1. arrazoiaren
kontra juzgatzen due; iñor juzgatzeko, eta kondena-

tzeko eskualdirik, poderiorik edo aginterik eztuela,
eskualdiak besteai artzen dienak iñor juzgatzeko, eta
kastigatzeko. 2. Dira eskualdiak, agintzeko edo juzgatzeko eduki arren, legez kanpora, arrazoi bage, pasioak itxuturik, projimoak juzgatzen, eta kastigatzen
dituen Juez itxutuak. Eta 3. dira justiziaren aurrean
projimoaren kontra juizio okerrak, eta injustiziak edo
bidegabeak egiteko, maliziaz serbitzen duen, eta
gezurra esaten duen testigo falsoak; eta orretarako
laguntzen duen letraduak, eskribabak, prokuradoreak,
eta orien antzeko gañerakoak. Eta 4. projimoaren kontra juizio gaiztoak eragiten ditue, gorrotoz, eta bendekuz edo enbidiaz erabageko kerellak ematen dituenak: eta baita informatu bage, eta ez karidadez, baizik gaitziritziz iñoren utsegiteak agintariai esaten edo
gastigatzen dienak, erremediatzeko aitzakiarekin. Eta
5. juizio gaiztoak projimoaren kontra egiten, eta eragiten ditue prueba gezurtiak ematen dituen auzilariak:
eta egia esan bear ordean, naiz besteren kalterako,
naiz probetxurako izan dedilla, berariaz zelo errukiz
edo gaitzez ezkutatzen edo eztaltzen duen testigoak:
eta juramentua ausiaz gañera, bear bezela deklarazioa artu eragiten duen Juezari obedezitu bagez, eta
egia esan bagez pekatu mortal bat egiten due: eta

testimonio falsoarekin, projimoari egiten badiobe kalterik, beste pekatu mortal bat; eta errestituzioa egiteko obligazioarekin gelditzen dira.
G. Nork bestek arrazoiaren kontra juzgatzen du? E.
Berekiko bakarrik, fundamentu egiazko bage, motibo
bage, bear adiña arrazoi edo señale zierturik eduki
bage, projimoaren kontra juizioa egiten duenak: eta
ori, iñori ez esan arren, bere artean bakarrik iritzi edo
juizio gaiztoa egiten badu ere: bada orixe da juizio
ariña, erabagea, eta temerarioa: eta gai pisu, larri edo
grabea izan ezkero, pekatu mortala.
G. Baña esan dezagun: juizioa zer da? Eta noiz da
gaizki egiña edo temerarioa? E. Juizioa da osoro sinistea, uste izatea, eta bere artean ziertutzat edukitzea,
burura bati etorri zaion besteren utsegitea edo gaiztakeria: errezelotan edo dudan jarri bage, ala izango ote
dan edo ez: orixe da juizioa. Eta noiz da gaizki egiña?
Bear adiña motibo, arrazoi edo fundamentu bage egiten danean: eta da pekatu andia, arrazoiaren, justiziaren, eta karidadearen kontra.
G. Baña iñori esaten ezpadio egin duen juizio gaiztoa ala ere pekatu andia edo mortala izango da? E.
Bai: bada berekiko lagun projimoari kentzen dio arrazoi bage bere fama ona edo kreditoa: eta da falso tes-

timonio batean bere barruan konsentitzea bezela.
Naiko zenduke zuk edo etzenduke agitz sentituko besteak zuzaz motiborik eman bage gaizki pensatzea, eta
juzgatzea? Bada zeretzat igui dezuna, eztegiozula
iñori egin.
G. Eta zer egin bear du orrelako juizio ariña, eta
temerarioa egin duenak? E. Burutik kentzeko alegiñak
egin bear ditu: eta bere projimoaren alde juizio ona
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 22
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.