Kristau dotrina-II - 19

»Gogoz edo deseoz orretan konsentitu dezun:
zere barruan esanaz: nik onelako gauza edo gustu
egingo nuke urliarekin.
»Pekaturako iñor billatu edo tentatu dezun: ixill
mandatu, erregalo, billete edo bestezaz baliatzen
zerala.
»Orrelako bide edo pausoetan iñori lagundu diozun: edo pekatuen estalki edo infernuko mandatari
izan zeran.
»Hitz deshonestorik, esan dezun, zeurk atsegin
artzen dezula edo besteri erazotzen diozula: eta anbat
da kontu zikiñik kontatu, kanta edo danza edo karta
torperik egitea, koplarik eskribitu, bidaldu, artu edo
irakurri dezun, etc.
»Pekatu egiñaz iñoren aurrean zere burua alabatu
dezun: edo orrela bere pekatuaz alabatzeko iñori
biderik eman diozun.
»Pekaturik asmatu edo egin bazinduz bezela kontatu dituzun.
»Pekatu ez egiñaz damutu zatzun: eta zenbat
bider gutxi gora hera.

»Obrazko pekatu, eta orien okasioaz kanpora,
begirada, torpe, eskuka, musuka edo ibillera orrelakorik izan dezun; personen estadua: eta zenbat bider,
gutxi gora bera.
»Zere buruarekin, pekatu itxusirik, anima, eta gorputza loituaz egin dezun: (kontuan daudenak onenbesterekin aditu dezake) eta onelako torpezetan edo
likiskerietan zure gogoan iñor zeneukan: zer estadutakoa, eta zenbat bider edo zenbat denporan oitura edo
kostunbre ori eduki dezun.
»Ametsetan orrelakorik edukitzea deseatu dezun:
edo ametsetan orrela idukiaz, gero atsegin artu
dezun: baña bestela amets gaiztoetan berez pekaturik
ezta.
»Beste bitartekoz iñor pekatura erakarteko baliatu
zeran edo iñoren adiskidetasun zikiña aurrera eramateko.
»Pekatuetan aurrik ez izateko ezer egin duen: edo
aurren bat berea duela jakin, eta ukatu, eta galtzen
utzi duen.
»Ezkontzeko hitz gezurrezkoaz edo bestela pekaturako iñor engañatu dezun; edo naita nai ez pekaturik eragin edo donzellarik orrela galdu dezun.

»Ezkonduak ezkontzaren zor santua, motibo
egiazko bage edo gaitzez alkarri ukatu dioten: edo
bestela matrimonioko sakramentuaren kontra ezer
egin duen.
»Bestela mutillak mutillakin edo ikusi edo eragiñaz: edo gizonak alkarrekin: neskatxak edo andreak
andreakin, Sodomako pekatari galduen gisa, egin
dituzten nazkagarrizko gauzak; eta are geiago abereakin orrela egiñak eztira aztuko: erak lanik, kezkarik, eta aranzarik asko bakoitzari biotzean, ondo konfesatu artean, emango diote».
Eta orra, , loikeriako pekatuak ezagutzeko, eta
examiñatzeko argirik asko: eta ala ere dudarik badezue, konfesoreari garbiro galdetu bear diozue: eta
orain pekatari batzuen konsuelorako emen esan bear
det: seigarren mandamentuaren kontrako pekaturik,
izan ditezkean andienak, itxusienak, nazkagarrienak
badira ere, nola diran zure alderik urkoenakin edo gertukoenakin egiñak: naiz zure aita edo ama seme edo
alaba edo zure senideakin egiñak: naiz abereakin egin
badituzu ere; zure pekatu oriek eztirala herejiako
pekatuak: eta egiaz damuturik, eta ondo konfesatzeko prestaturik bazaude, aprobaturik dagoan edozein

konfesorek, bulda badezu, pozik absolbituko zaitu: eta
ezin iñola ere salatuko zaitu, artako ill nai balue ere.
Baña azkenik, naiz pekatariak, gai onetan izan
bazerate, eta naiz ez: kastidade santua benetan gorde
nai badezue: eta, zuen animak, eta gorputzak betiko
salbatu; iru gauza batez ere bear dituzue: 1. humiltasuna: au da, zuen argaltasuna; eta pasio zikiñaren
indarra ondo ezagutu; eta ez iñola ere zuen indarretan
fiatu, eta beti peligrotik alde egin. 2. Da orazio humilla tentazioari bereala atzera egiteko, eta sarrerarik
biotzean ez emateko. Eta 3. da gorputzeko sentiduak
txit kontuz gordetzea; eta mortitikatzea. Jaungoikoak
eman digula orretarako bere grazia, eta gero betiko
gloria. Amen.

OGEITA ZORTZIGARREN
DOTRIÑA
Zazpigarren mandamentu santuak
eragozten dituan lapurretaen gañean.
Zazpigarren mandamentu santuak eragozten
dituan lapurretaen gañean hitz egiten abiatu bear
degu: eta oraingo aldian esango dizuet, 1. zein iguigarria, eta lotsagarria dan lapurreta: eta 2. noiz dan
pekatu mortala, eta noiz beniala: eta lapurreta, txikiak
dirudienak ere, eskusatu bear ditugula, dakatzen
ondorengo izugarriakgatik.
Jaungoikoaren legeko zazpigarren mandamentu
santua da ez ostutzea. Eta zer agintzen da mandamentu onetan? Ez kentzea, ez edukitzea, eta ez nai
izatea besteren gauzarik jabearen borondatearen kontra.
G. Eta nork egiten du pekatu mandamentu onen

kontra? E. Besteri ezer kentzen dionak edo kalteren
bat arrazoi bage egiten dionak: eta kalte egiteko
bidea edo motiboa besteri ematen dionak.

G. Eta ostu zuenak edo kalte egin edo eragin zuenak aako izango du bere pekatua konfesatzea, barkazioa iristeko? E. Ez zor duena pagatzen ezpadu edo
gutxianez al dueneraño.
G. Eta ezin pagatu duenak, zer egingo du? E. Bere
aldetik danez, alegiña egin, pagatzeko era edo modua
izateko.
Ona, mandamentu bat, gure Jaungoikoaren
zuzentasuna, eta probidenzia miragarria alde batetik:
eta bestetik gizonari dion amorioa txit argiro erakusten diguna: bada ez bakarrik gizonaren bizia, eta
honra; baita ere gizonaren ondasunak bere kuidaduaren azpian artu ditu: eta bakoitzari berea gordetzea,
eta iñori kalterik ez egitea, betiko pena, eta kondenazioaren azpian agintzen digu. Zer pakea munduan!
mandamentu santu au guziok ondo gordeko bagendu.
G. Zergatik bada gizonak mandamentu bat ain
zuzena, eta aiñ justua aiñ erraz ausitzen due? E. 1.
Zergatik Jaungoikoaren legeari ezeze, arrazoiaren
beraren argiari begiratu nai eztioben: eztue konsideratu nai, erendako nai eztuen gauzarik edo gaitzik
besteri ez egitea, legerik batere ezpaliz ere, arrazoiak
berak txiki, eta andi, jakinsu, eta jakiñezai txit argiro
erakusten diela: eta argatik lapurretak berez dakar

aiñ lotsa andia: eta lapur egiazkoa izan arren lapur ixilla edo sekretoa bada, deshonra, eta infamia anditzat
dauka lapurra dala esaten badiozue: eta ala 2. mandamentu santu au ausitzeko griña gaiztoa, eta erraztasuna dator abariziak edo gutizia erabageak dakarren itxumen arrigarritik: eta itxumen ori dator, gure
zoriona, naiz zuzen, naiz oker, gero betiko zorioneko
bizitzaren zai egon bage, bertatik mundu onetan
gozatzeko leia, griña edo ansia erabagetik: eztegu
biziro pensatu nai denporaren, eta eternidadearen
artean dagoan kabubageko diferenzia, eta gure egiazko zoriona dagoala, orain ondo bizi, eta gero betiko
Zeruan: nai genduke munduan paradisua: edo beinzat
erara, eta neke bage orain bizi, eta gerokoaz, ikusten
eztanaz, etorkizunaz, fedeak erakusten digunaz kasorik egiten eztegu: eta orra gaitz guztien sustraia: eta
orra batez ere abariziaren, eta orrek dakatzen lapurreta mota guzien iturburu pozoatua. Izan gaitezen, eta
bizi gaitezen Kristau onak bezela: au da, Jesu-Kristoren egiazko jarraitzalleak bezela billa dezagun lenena
Zeruko Erreinua, eta bear degunik faltako etzaku:
amatu dezagun gure Jaungoikoa gauza guziak baño
geiago: eta gure projimoa gere buruak bezela: eta
iñori ezertan kalterik egingo eztiogu: eta naiagoko

degu, geuri besteak egitea, iñori geure egitea baño:
eta orrela txit urruti egongo gera mandamentu santu
au ausitzetik edo urratzetik.
Baña munduko askoren itxumena argitzeko 1. galdetzen det; Zer eragozten digu mandamentu santu
onek? Iñori ezer kentzea jabearen borondate justuaren kontra.
G. Eta zenbat modutan kendu oi zaio besteri
berea? E. Modu bitan: 1. ixillik edo sekretoan, jabeak
eztakiala; eta orri deitzen diogu ostutzea. Eta 2. da
agerian, nabarbenkiro, eta indarrez kentzea, jabeak
berak dakusela; eta orri deitzen diogu, arrapatzea,
eskuetatik kentzea: eta ori da berez pekatu andiagoa;
bada ondasunean ezeze, personan ere injuria, eta kaltea egiten zaio: eta au da konfesioan agertu bear dan
zirkunstanzia.
G. Eta jabeak, nai ez izan arren edo igui izan arren,
bidezki edo motibo arrazoizkoarekin ezer kentzen
bazaio, pekatu izango ote da? E. Ez: eta ala ero bati,
ordi bati, kolera bizian dagoan bati, gaitz egiteko daukan edo ezpata edo makilla kentzea ezta pekatu:
zerren aren iguitasuna edo ez nai izatea da arrazoi
bagea: eta orobat bizia konserbatzeko diña premia
estremoan kentzea ezta pekatu: beste biderik ezpadu:

bada daukanak emateko obligazioa dauka, bera premia artan bertan ezpadago: baña, kendu bage eskatuaz edo bestela erremediatu baditeke, ezin ostu
dezake.
G. Eta ostutzea edo arrapatzea zer pekatu da? E.
Berez da pekatu mortala; zerren dan justiziaren, eta
karidadearen kontra: baña izan diteke pekatu beniala,
gai arin bat kentzen bada, eta kalte txiki bat baizik
egiten ezpada, edo jakineztasunaz edo ignoranziaz,
kulpa andi bage, uste badu, artu duen kantidadea edo
egin duen kaltea larria edo pisua eztala; eta kezkarik
badu konfesioan garbiro esan bear du, zenbat ostu
zuen: zenbat aldiz ostu zuen: eta nolako ustean ostu
zuen: eta baita esan bear du gauza sagradurik edo
leku sagraduan ostu bazuen; bada orduan justiziaren
kontra ezeze, errelijioko birtutearen kontra sakrilejioko pekatua egiten du: eta ala amarrenak edo primiziak ostutzen dituenak alde bitatik pekatu egiten due.
G. Eta zenbaterañoko kantidadea edo gaia ostutzea da berez pekatu mortala? E. Ori erabatera neurtzen lanik asko dago: doktore edo erakusle batzuek
diobe, lau erreal edo oen balioa edozeñi ostutzea
pekatu mortala dala: zerren berez alde oetan kantidade andia dala uste due: baña eskuarkiro jakinsuenak

erakusten due, lapurretaren anditasuna, larritasuna
edo pisutasuna edo grabedadea neurtzen dala, egiten
dan kaltetik edo dañutik: eta ala kantidade berdiña
kendu arren, pobre bati kalte andiagoa egiten zaio,
aberats bati baño: (diru gutxi dan denporan kalte
andiagoa egiten da, dirua ugari dabillenean baño:) eta
kalte ori berez andia, eta pisua dala erakusten due,
egun batean persona batek bere premiazko jatorduak
egiteko diña kentzen bazaio; eta nola pobreak gastu
gutxiagorekin eguna igarotzen duen, aberatsak baño,
orregatik bere nekearekin bizi dan nekazari pobre bati
edo beste ofiziale edo arotz, argin edo alako bati,
erreal bi kentzea izan litekeala pekatu mortala: eta
orobat eskean doi-doia bizitzeko billatzen duenari
erreal bat kentzea edo ostutzea izan ditekeala pekatu
mortala: eta kalteari bakarrik begiratzen zaiola, orobat da berez pekatu mortala; jostun bati, bearra egiteko nai ta ez bear duen jostorrotza kentzea: edo
eskribau bati, bere premiazko lana egiteko edo plumak edo tinteroa edo papera kentzea: bada galdu eragiten zaie mantenatzeko bear duen irabazia, eta kalte
andia egiten zaie.
G. Eta aberatsai zerbait ostutzen zaienean, zenbaterañokoa izango da berez pekatu mortala? E. Ori ere

ezin erraz neurtu diteke: zerren aberatsen artean diferenzia guztiz andia dago: baña ala ere eskuarkiro doktoreak erakusten due Erregeri edo Prinzipe, eta grande edo anditsu guztiz aberatsai amar edo amabi
erreal ostutzea pekatu mortala, eta gutxiago ostutzea
pekatu beniala dala: aek bezin aberats eztiran aen
ondorengoai sei edo zortzi erreal gutxi gora bera ostutzea pekatu mortala dala, eta gutxiago beniala: eta
bestelako kaballero, aziendadun, eta merkatari zerbait erara bizi diranai lau erreal, gutxi gora bera, kentzea, pekatu mortala dala, eta gutxiago beniala: baña
nola azkeneko oen artean ere diferenzia guztiz andia
arkitzen dan, ezta erraz señalatzea, noiz kalte andia
egiten zaien, eta noiz ariña, edo txikia: eta argatik
gauza askori begiratu bear zaio lapurretako pekatuaren larritasuna, pisutasuna edo grabedadea ondo juzgatzeko: eta batez ere kontuan eduki bear da, gauzea
ostu duenaren asmo edo intenzioa, premia edo nezesidadea: eta bere artean eman juizio edo iritzia: eta
ostu zaionaren ondasunak, jenio, kondizio edo naturala: eta ematen zaion estutasuna, eta naigabea: bada
askotan gutxi balio duen gauza bat ostuarekin, erabageko juizio edo juzko asko eragiten dira: birau edo
maldizioak erasaten dira: eta kulparik eztuenari asko-

tan egozten zaio: eta agertzen danean, nork ostu
zuen, au gelditu oi da jende artean fama txar batekin:
eta gero edozein lapurreta gertatu dedilla, bere kontra juizioak, errezelo edo sospetxa gaiztoak eragiten
ditu: eta ala uste baño kalte geiago dakazki, txikia
dirudian lapurreta batek ere: eta argatik Jaungoikoaren bildur piska bat, eta bere salbazioaren, eta baita
bere estimazio, eta honraren deseoa daukan Kristauak, lapurreta andiak ezeze, txikiak ere txit eskusatu bear ditu: bada oetara oitu ezkero andiak ere erraz
egingo ditu.
G. Eta aldiko gauza arin edo gutxi bat baizik ostu-

tzen ezpadu, pekatu mortalik egiten ote du? E. Baldin
lapurreta txikiak egiten dituanean, aurrera ere al
badu, segitzeko, eta kantidade andira edo grabera
eldutzeko asmo edo intenzioarekin egiten baditu,
pekatu mortala egiten du; zerren gauza larri, pisu edo
andia al badu, ostutzeko borondatea daukan: eta orobat, alako asmorik ez izan arren, lapurreta txikiak,
bata besteari erantsi edo juntatuta, kantidade andira
eldu badira: arrezkero pekatu mortala egiten du, lenagokoen ezaguera edo oarmenarekin egiten baditu;
bada kalte andia egitera apurka-apurka allegatzen da.

G. Eta zenbat modtuan izan oi dira lapurreta txikiak? E. Iru modutan: batzuek dira persona batek
beste bati egiten diozkanean, nola mirabe batek bere
nagusi edo etxekoandreari egunoro gauza gutxi bat
ostuaz: beste batzuek dira; askok bati egiten diozkatenak: nola baratza, sagasti edo kastañari edo masti
batean askok ostutzen duenean: eta beste batzuek
dira: batek askori egiten diztenak: nola tabernari,
ostalari edo saltzalleak, neurri edo pisu txikiakin egiten dituenak.
G. Eta askori apurka ostu, eta kantidade andira
eldu arren, bakoitzari kalte txikia baizik egiten ezpadio, pekatu mortalik egiten ote du? eta biurtzeko edo
egin duen kaltea erremediatzeko obligazio estu larri
edo graberik ote du? E. Bai pekatu mortala egiten du:
eta biurtzeko edo itzultzeko obligazioa dauka: eta nola
egin konfesoreak erakutsiko dio. Eta kontrara esatea,
eta erakustea, Eliza Ama Santak kondenaturik dauka
(Inocen. 11. propos. 38.) bada orretan komun guziari
kalte andia egiten zaio.
G. Eta askori batek egiten dien lapurreta txikietan,
zenbatera ezkero izango da pekatu mortala? E. Ezin
ori erraz erabaki liteke: erri andietan kantidade andiagoa bear da, pekatu mortal izateko, erri txikietan

baño: bada gutxiren artean nekezago jasotzen da kaltea askoren artean baño: eta lasterrago betetzen da
pekatu mortalaren gaia; eta guziari begiratu, ta konfesoreak juizioa egingo du, noiz dan pekatu mortala.
G. Eta askok bati lapurreta txikiak egiten badiozkate, alako moduan nun bakoitzak egiten duen kaltea
pekatu ariña baizik eztan; baña guziak egiten duena
gai andia, eta kalte andikoa dan, zer pekatu egiten
due? E. Alkar arturik, eta alkarri laguntzen diobela
orrelako lapurretak egiten dituenak, pekatu mortala
egiten due: eta guztiak due obligazioa guztiaren
errestituzioa egiteko: diot, daudela guziak obligaturik,
guziaren errestituzioa egitera: ez bakarrik bakoitzak
kendu duenarena; baita ere besteak kendu duenarena
ere, besteak biurtu ezpadue: eta ori ezpadakie, jakiteko alegiña egin bear due: eta ezin jakin badue, eta
dudatzen badue, egingo ote zuen besteak errestituzioa; egin bear due guziarena; besteai lapurretan
lagundu zien ezkero. Baña alkarren berri bage, eta
laguntasun bage lapurreta txikiak edo ariñak egiten
dituenak, pekatu benialak egiten ditue; beste ondorengo gaiztorik izateko motiborik ematen ezpadue.
G. Eta batetan bati lau erreal kentzea pekatu mortala danean; gutxi bat aldiko kentzen bazaio, zenbate-

ra ezkero pekatu mortala izango da? E. Nola geiago
sentitzen dan batetan egiten dan kalte edo dañua,
apurka egiten dana baño; askok erakusten due,
orduan sei edo zortzi errealen kantidadera, gutxi gora
bera, gutxika allegatzen danean, izango dala gai edo
materia grabea edo pisua, eta pekatu mortala.
G. Eta emazteak senarrari: eta seme edo alabak
gurasoari, eta mirabeak edo serbitzariak nagusi edo
etxekoandreari egin oi dizten lapurretaetan zenbatera
ezkero izango da pekatu mortala? E. Ori guzia erabakitzeko kabu askori begiratu bear zaie: banaka eranzungo dizuet, eta 1. diot, emazteak motibo justu edo
arrazoizko bage, senarraren borondatearen kontra,
eta onen disposiziora dauden gauzetatik kantidade
andia kentzea berez pekatu mortala dala; baña kantidade ori noiz dan pekatu mortal izateko diña neurritzeko, begiratu bear da senarraren aberastasunari
edo pobrezari: aren bizimoduari, eta kondizioari: eta
aren iguitasunari edo borondateari: eta nola gauza
oriek ezin emen zeoro señalatu ditezkean, orrelako
kasoetan konfesatu bear da garbiro: eta konfesoreak
guziari begiratu ta juizioa egingo du: 2. diot, familiaren premietarako edo onerako emazteak ixillik zerbait
artzen badu: eta artan enpleatzen badu senarrak gas-

tatu bear zuena, eztuela errestituziorik egiteko obligaziorik: eta bakarrik da kulpadun, bere senarra orretan
naigabetu edo ofenditu duelako, ari konturik eman
bage egin duelako. Eta 3. diot, orrelako aldietan,
senarra zekena edo gutiziosoa dalako, eta bear dana
opatu nai eztuelako, emazteak etxeko premietarako
edo usatzen diran limosnak egiteko bear dana, etxeko
gauzetatik ixillik artzen badu, eztuela pekaturik egiten. Eta 4. diot, senarra jokularia, ordia edo erabageko gastatzallea bada, emazteak ezkutatu dezakeala al
duena, senarraren beraren onagatik, eta etxeko premiak erremediatzeko: baña 5. azkenik emaztea bera
erabageko gastatzallea bada: jan, edanera geiegi
emana: edo dagozkion baño apaindurazaleagoa, erraz
itxutuko da, eta etxea ondatuagatik bere lapurrela
erabageakin; guzirako arrazoia daukela iruituko zaio:
eta bearbada konfesatuko ere ezta: eta pekatu mortaleko estaduan biziko, eta illko da: Jaungoikoak arren
orrelakoak argitu ditzala, eta erremediatzeko grazia
diela. Eta emazte guziak erabatera jakin bear due,
esan ditugun motibo justurik eztuenean, eztuela
eskualdirik senarraren borondatearen kontra, aei
kontu eman bage etxeko gauzaz disponitzeko: bada
senarra da emaztearen burua: eta senarrari dagokio,

eta ez emazteari etxeko agintea. Baña senarrak ere
eztu nolanai etxeko gauzaz gaizki baliatzeko libertaderik: eta emazteari edo humeai dagozkien ondasunak, joku erabagetan, eta lizito eztiran gastu alperretan edo banidadetan, ondatzen baditu, pekatu mortal
eginaz gañera, errestituzioa ere beretik egin bear die.
G. Eta semeak, eta alabak gurasoai ixillik egiten
dien lapurretak pekatu dira? E. Bai: eta ori Eskritura
santak ezeze, arrazoiak berak argiro erakusten due.
Eta zenbatera ezkero orrelakoak egiten duen etxeko
lapurreta izango da pekatu mortala? Beiñik bein doktoreak erabatera erakusten due, kantidade ori ezin
erraz señalatu ditekeala: eta kanpokoen lapurretarako
baño kantidade andiagoa bear dala, berez humen
lapurreta pekatu mortala izateko: zerren gurasoak
askotan geiago sentitzen due kentzeko modua, gauzea bera baño, zerbait andia eztanean: eta ala batez
ere begiratu bear zaio gurasoen pobrezari edo aberastasunari: artzen edo kentzen duen gaiari: ematen
duen sentimentuari: egiten duen kalteari, eta datozen
ondorengo gaiztoai, humen pekatuaren larritasuna
edo grabedadea neurtzeko. Eta ori bera gutxi gora
bera esan bear da etxeko mirabeak edo serbitzariak
ixillik egin oi dituen lapurreta txikien gañean: eta

bakarrik orrez gañera diot, mirabe edo serbitzariak gai
edo kantidade gutxiagorekin pekatu mortala egiten
duela: zerren gurasoak humena baño, geiago sentitzen due nagusi-etxekoandreak eren miraben prestuezkeria, eta legebagetasuna: eta gauza txikiagoak
aserra erazotzen ditue: eta naiz humeak, eta naiz
mirabeak (gurasoak, eta nagusiak barkatu nai ezpadie) due obligazioa errestituzioa egiteko: eta eztie
balio mirabe askori, ematen duen aitzakiak, ixillik
etxeko gauzetatik ostutzeko: eta da, neke geiegi eragiten diela, eta soldata txikia ematen diela: eta eztuela beste modurik zor zaiena beretzeko, eren eskuz justizia egitea baizik: bada ezin ori egin dezake: eta ematen dien soldataz kontentu ezpadira, libre dira: eta
beste nagusi bat billatu dezake: eta kontrara esatea,
eta erakustea Eliza Ama Santak kondenaturik dauka.
(Propos. 37.) bada erraz itxutzen gera guziok gere
interesako gauzetan.
G. Eta batek bestegan artzeko ziertua, eta justua
badauka, kantidade jakiñean: eta ezin kobratu badu,
eskatuaz berari; eta are gutxiago justiziaz; zerren probatzeko erarik edo modurik eztuen edo orretan geiago gastatu bear duen, ixillik artu ote lezake zor zaion
ainbe? E. Artzekoak balio duen baño kalte geiago egi-

ten ezpadio, eta ez berari, eta ez besteri lapurreta ura
egiteko bildurrik ezpadu: edo bi bider pagaeragiteko
bidea ematen ezpadio, ixillik artu lezake: baña nola
kondizio oriek guziak nekez gorde oi diran: eta erraz
bere gauzetan bat itxutzen dan, obe du konfesioan
galdetu, zer egin bear duen: bada gure Jaungoikoak
eztu nai iñori agrabiorik, kalterik edo bidegaberik egin
dakion. Eta orregatik beragatik ain estu Zazpigarren
Mandamentu santu onetan eragozten digu guzioi iñoren gauzarik kentzea, edukitzea edo nai izatea jabearen borondate bage: eta ori berez pekatu mortala, eta
guztiz lotsagarria da, aditu dezuen bezela, ez bakarrik
Jaungoikoaren begietan, baita munduaren begietan
ere. Eta argatik lapurreta andiak ezeze, txikiak ere txit
eskusatu bear ditugu. 1. Zerren askotan ezin ezagutu
diteke ondo, noiz dan pekatu mortala, eta noiz ez. Eta
2. zerren gauza ariñak ostutzeka oitu ezkero, andiak
ostutzeko aldia edo okasioa datorrenean, oiturak
berak goitzen du: eta pekatu andiak eragiten ditu,
Judasi gertatu zitzaion bezela: Jesu-Kristoren Apostolua zan: Jesu-Kristori, eta Apostoluai egiten zien limosnak gordetzeko lana zuen: bolsero zan: eta gutxikagutxika sisatzen edo ixillik beretzat gordetzen oitu
zan: eta, badakizue, zenbateraño itxutu, eta gogortu

zan? Jesu-Kristo bere maisua bera ogeita amar dirugatik bere etsaiai saltzeraño: eta gero desesperaturik
berak bere burua urkatu zuen, eta Infernura jatxi zan.
Nor arrituko, eta bildurtuko ezta exenplo izugarri onekin? Eta azkenik lapurretak du beste ondorengo bat
guztiz bildurgarria: eta txit asko Infernura eraman
dituana: eta da, ezin barkatua izatea, konfesatu arren,
errestituzioa, al duela, egin bage: beste dotriña
batean zeoro esango dizuedan bezela; lenago, urrengo aldian explikatu ezkero, mandamentu onen kontra
egin oi diran pekatu mota diferenteak:
Eta orain bakarrik gauza bi biziro enkargatzen
dizuet: 1. zeronzat nai eztezuen gaitzik iñori ez egitea:
eta 2. Jaungoikoak ematen dizuenarekin kontentu izatea: eta zuenzat izango da, ondasun guziak dauzkan
betiko gloria. Amen.

OGEITA BEDERATZIGARREN
DOTRIÑA
Zazpigarren mandamentuaren
kontrako pekatuen gañean.
Zazpigarren mandamentu santuaren explikazioari
narraiola, aditu dezuen ezkero aurreko dotriñan; iñori
ezer kentzea edo ixillik edo indarrez zer pekatu dan:
noiz dan mortala, eta noiz beniala: eta nolako kuidaduarekin txikiak dirudien lapurretak ere eskusatu bear
ditugun: orain aditzera emango dizkizuet eskuz iñori
kendu bage ere, mandamentu onen kontra egin oi
diran pekatu mota asko: oriek ezagutu ezkero, itxumenez, ingnoranziaz edo maliziaz aurrera pekaturik
gai orietan egin eztezazuen.
G. Nor dira bada zazpigarren mandamentu santu
au ausitzen duenak projimoari kalte egiñaz? E. 1. Eztira bakarrik edo ixillik edo nabarbenkiro besteren
gauza eren eskuz artzen edo kentzen duenak: baita
ere engañuarekin edo maliziarekin saldu-erosietan
eren projimoari dañu, kalte edo bidegabe egiten dioben guziak: eta ala egiazko lapurreta egiten due

gauza onaren lekuan, eto onaren prezioan gaiztaturik
edo obendurik edo nasturik dagoan gauza ematen
duenak: nola ganadu aitzakiduna: gari berotua edo
serenak jorik dagoana: edo beste edozein gauza, naiz
jateko edo edateko, naiz jantzitzeko dana: nola ardaba urez nastua: gari ariña, eta pisu gutxikoa gari onaren lekuan, eta onaren prezioan: edo ojal erdi errea
edo arrak jana: ojal onaren, eta fallta bagearen
lekuan, eta prezioan. 2. Orobat dira lapurrak, pisuan,
neurrian edo zenbatezkoan projimoa engañatzen duenak, eta kaltartzen duenak: eta gure Jaungoikoak
Eskritura Santuan pisu, eta neurri falsoak guztiz ditu:
eta orien kastigua guztiz andia señalatzen du. Eta
orrelakoak errestituzioa egin bear due, salbatu nai
badue. 3. Baita dira egiazko lapurrak, garia, eta beste
edozein gauza gero kobratzeko, garestiago fiaturik
saltzen duenak dirua eskuan danean baño: orregatik
bakarrik korritzen duen preziorik andiena baño gorago
saltzen badue: eta bakarrik eskusatu ditezke pekatutik, fiatzen duenak beste motibo bage kalte egiazkorik
erai badatorkie; nola gertatuko lizatekean, besteari
emateagagatik; gero berak garestiago beretzat erosi
bear balu: orduan kalteak balio duen ainbe badaramake: baña erosleak jakiñaren gañean antxititik ontzat

daramala, bestela ez. 4. Baita lapurren lagunak dira,
pobreak premiaz saltzen dituen gauzak naiz eskukoak, naiz gerokoak, balio duen baño merkeago erosten
dituenak: eta ala pekatu egiten due, dirua aurreratzen
duelako, urrengo agustuko gariak, balio duen baño,
anegako onenbeste erreal gutxiagoan erosten dituenak: eta orrelako tratalariak errestituzioa egiteko premian daude, konfesoreak esango dien bezela: eta
bakarrik bestearen erreguz dirua aurreratzen badie:
eta diru orren faltaz kalterik badue: orri dagokana
bakarrik prezioan bajatu eragin dezake: baña ez dirua
alderrik eduki bear bazuen. Baña eztue pekaturik egiten, aurrez geroko frutuak aseguratzen dituenak datozen orduan korritu oi duen prezioan gutxi gora bera
ajustatzen dirala: bada orduan alde bietatik arrisku
berdiña dago: eta kalterik egiten ezta. Eta arrisku
onen desberdintasunagatik ezin saldu ditezke eskuarkiro neguko denporan gariak, eta artoak maiatzean
edo garagar illean balioko duen prezioan: eta are
gutxiago ill orietan egingo duen preziorik andienean:
bada salsallea seguru dijoa, eta eroslea arrisku andian
jarten da. Baña salsalleak maiatzerako gariak gordetzeko asmo egiazkoa bazuen, eta besteak eskatzen
badiozka: eman ditzake maiatzean egingo duen pre-

zioan, señalatzen duela ill artako aste bat edo merkatu bat: eta zerbait prezioa gutxitzen duela, bitartean
eduki bear duen arriskuagatik, eta nekeagatik. 5. Orobat lapurretako pekatua egiten due besteren ignoranziaz edo jakiñeztasunaz edo pobrearen premiaz edo
estutasunaz baliatzen dirala, gauzak balio duen baño
agitz merkeago erosten dituenak: justu dan preziorik
bajuenera eldu bage: bada pekatu da, prezio jakiñik
edo tasa zierturik eztuen gauza, korritzen duen preziorik merkeena baño merkeago erostea: ala nola dan
pekatu korritzen duen preziorik altuena baño gorago
saltzea. Zerren prezioak badue eren muga edo zenbatezkoa, gutxi gora bera: eta iru prezio mota Doktoreak
señalatzen ditue saldu-erosietarako: kanaka saldu oi
diran denda gauzetan batez ere bajuena, gorena, eta
bien bitartekoa: eta eskuarkiro ejenplo onekin aditzera ematen due: preziorik bajuena bederatzi beradanean; gorena amaika: eta bien bitarteko amar:
bada orduan bederatzian baño merkeago erostea: eta
amaikan baño gorago saltzea pekatu dala erakusten
due: eta ala egiten duenak, errestituzioa egiteko obligazioa duela: baña piezaka saltzen diran gauza baliosoetan, señalatzen due bien bitarteko edo erdiko prezioa eun danean; bajuena larogeta amabost, eta gore-

na eun da bost, gutxi gora bera: eta tasarik eztanean,
eta gutxi gora berako prezio korrienterik eztuen gauzetan ere: nola pinturak, Indietako egazti hiztunak,
eta beste onelako gauzetan, eztago libertade osorik,
erabageko gutiziaz nai dan ainbe pagaeragiteko edo
nai duen bezin merke erosteko: baizik orduan persona
jakinsu, eta juizio ona duenaen iritzia artu, eta ari
jarraio bear zaio, iñori kalterik egin bage; baña prezio
gutxiko, jateko gauzetan, nola arraiak, eta fruta gauzak, aen balioa izan oi da plazako ugaritasunaz edo
urritasunaz batera: eta saltzalle asko edo gutxi, eta
erosle asko edo gutxi danez batera. Baña prezio askoren desberdintasuna, eta gora bera andia adituta juizio gaiztorik bereala egin eztezazuen, jakizue, ze merkatariak, eta beste tratulariak, erabatera erosten
dituen gauzak, naiz janzi gaiak, naiz jateko gaiak, saltzen dituela, kosta zatenaz gañera, beren ofizioagatik,
eta nekeagatik dagokien saria edo irabazia kontu egiten duela: eta kantidade andi bat era onean edo zerbait merke erosi arren, ura bera gutxika saltzeko denpora asko, arazeri asko, arrisku asko, eta nekea ere
artu bear duela: eta nola gauza oriek zuzentasun
guziarekin neurritzea erraz eztan, argatik juizio gaiztorik bereala egin bear ezta: baña beste aldetik diot,