Kristau dotrina-II - 18

Total number of words is 3931
Total number of unique words is 1458
33.3 of words are in the 2000 most common words
47.1 of words are in the 5000 most common words
55.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
zer estadu zuen: bada estaduaren diferenziak, kastidadearen kontrako pekatuaz gañera, beste pekatu
mota bat, eta mortala berekin dakar, eta konfesatu
bear da.
G. Eta pekaturako edo gauza likitsetarako leia
gaiztoa edo griña gaiztoa bere gorputzean, eta gogoan sarri sentitzea, pekatu ote da? E. Borondateak ezagutu ezkero nai ezpadu, igui badu: bat penatzen badu:
eta griña gaiztoari atzera egiteko alegiñak egiten
baditu; nola dan Jaungoikoari edo Ama Birjiñari edo
Aingeru Guardakoari bere laguntasuna eskatzea: edo
gorputza zerbait nekatzea edo mortitikatzea; edo tentazioari alde egiteko, beste gauza on batzuetara pensamentua itzultzea: orduan pekaturik batere eztago:
eta bai merezimentu andia; len esan dizuedan bezela:
eta ala Kristau bildurtiak, pekatua igui duenak, eta
onelako alegiñak egiten dituenak konsolatu, eta esforzatu bear dira: bada tentazio guztiz goaikarriak sarri
burura etorri arren Zerurako irabazi andiak egiteko

gaia ematen die: eta beti tentazioaren kontra garaia
edo biktoria seguru irabazteko, iru gauza batez ere
kontuz gorde bear ditue: 1. humiltasuna: au da, eren
argaltasuna ondo ezagutu, eta ez iñola ere arrotu, eta
beregan fiatu, baizik bildur santu bat beti eduki. 2. Da,
konfianza oso batekin tentazioko denporan Jaungoikoari bere sokorru, laguntasuna, eta indarra eskatu: eta
3. da, eren aldetik danez okasiorik edo motiborik loikerietarako ez iñori ematea: eta besteak artarako
eman leizkien bide edo okasioetatik txit kontuz alde
egitea: eta batez ere begiak ondo gordetzea gauza loi
likitsik ikusten ez jarteko: eta ustez ustekabe alakorik
ikustea gertatzen bazaio, bereala begiak beste aldera
jiratzeko, eta tentaziorik badatorkio bereala atzeratzeko: eta orobat eskusatu bear du deshoneskeriako gauzak, nola ipui, kopla edo berso zikiñak aitatzea edo
atsegiñez aditzea: eta guzien gañean ikutze zikiñik,
nola jostatze, musu, laztan edo beste orrelakorik iñori
egitea edo berari egiten uztea, txit kontuz eskusatu
bear du: bada orrelako aldietan ezagun da kastidadea
maite duen edo ez; edo lujuriaren iguirik duen edo ez:
eta alako alegiñak, eta erremedioak egitea dituelarik
ere tentazio txarrak, eta gorputzaren, eta aragiaren
griña fortitzak, eta mugimentu zikiñak sentitu arren,

borondateak nai eztuelako señale ona dauka; eta orobat, berak biderik eman bage amets loiak egitea gertatzen bazaio; eta esnatzen danean igui baditu, pekaturik batere egiten eztu: baña berak bidea edo motiboa artarako ematen badu; edo ez eman arren motiborik, ondo esnatu ezkero, atsegin artzen badu,
orduan pekatu egiten du: eta ala Kristaua oitu bear
da, edozein tentazio txar datorkionean, bereala Jaungoikoari edo Ama Birjiña Santisimari bere laguntasuna
eskatzera, eta tentazioa bereala atzeratzera: bada
kontrara tentazio gaiztoak burura datozkionean, edo
aragiaren griña zikiñak sentitzen dituanean, oartu edo
ezagutu ezkero, bereala aen kontrako erremedioak
egin ordean, atsegin artzen geratzen bada edo deseo
likitsai leku ematen badie, pekatu mortala egiten du:
eta orobat artarako bidea besteri emanaz edo berari
gustoz ematen utziaz pekatu mortala egiten da: bada
kastidadearen kontrako pekatu guziak, naiz barrukoak, gogozkoak edo biotzezkoak, naiz kanpokoak,
berez dira pekatu mortalak, borondateak ezaguera
edo oarmen osoarekin nai izan edo konsentitu ezkero.
Eta emendik kontu atera bear due, eren animak galtzeko, eta besteai galdu eragiteko zein peligro edo
arrisku andian dauden, 1. alkarrekiko kariño edo amo-

rio geiegi arturik dauden gizakume, eta emakumeak:
bada asmo edo intenzio gaiztorik antxitian ez izan
arren, alkarrekiko adiskidetasunak, eta tratu sarriak
piztu oi du aen biotzetan amorio loia: eta pensamentu
likits asko eragiten dizte: 2. orobat daude peligro
andian ezkontzeko asmoetan dabiltzan gazteak, alkarrekiko amorioari, ez Jaungoikozko edo karidadezkoari, ez eta arrazoiak, eta honestidadeak permititzen
duenari; baizik aragizko amorioari eren biotzetan leku
eman, ori alkarri aditzera eman: eta pensamentu zikiñ
eta gogorazio likitsak eren buruetan darabiltzatenak;
Jaungoikoaren bildur santuaz, orazioaz, eta konsiderazioaz ondo armaturik ezpadaude. Eta 3. are geiago
peligro arrigarrian daude alkarri ezkontzeko ustea edo
hitza emanik daudenak: eta uste orrekin bata bestearekin bakarrik egoteko asignazioak egin, eta bear dan
baño libertade geiago artzen duenak; bada, eren iritzian uste, eta asmo gaiztorik ez izan arren Infernuko
deabrua ezta deskuidatzen. Aragiak bere griña gaiztoa beti berekin dauka: eta bearbada uste baño aurrerago daramatza: eta munduaren bildurrez lotsa ekarriko dien obrazko pekaturik batzuek ez egin arren, Jaungoikoaren aurrean bestelako pekatu asko egin oi
ditue: eta argatik gurasoak, eta nagusi-etxekoandreak

txit erne, esna, eta kontuz egon bear due onelako peligro edo okasiorik ez permititzeko, baizik eragozteko:
eta ezkongaiak erak, bata bestea Kristau onak bezela,
eta ez abereak bezela, egiaz maite badue, eta alkarren salbazioa, eta eren ezkonzatan Jaungoikoaren
grazia, eta bendizioa iritsi nai badue; onelako arrisku
edo peligrozko okasioai alde egin bear die: eta alkarrekin hitz egiteko premiarik badue, Jaungoikoaren bildurra duen errespetoko persona baten aurrean hitz
egin bear due: bada bestela, Jaungoikoa ofendituaz,
eta eren animak galduaz gañera, zer esanak, eta juzgoak egiteko gaiak ugari ematen ditue: eren estimazioa, eta honra galtzen due: eta ondorengo triste asko
eren buruai ekarten dizte. Jaungoikoak arren argitu
ditzala: eta bildur santua, eta alkarrekiko Jaungoikozko amorioa diela: bada orrela pensamentu gaiztoak
edo deseo zikiñ loiak iguituko ditue: eta okasiotik kontuz alde egingo due.
G. Eta zein izan oi dirade kastidadearen kontrako
gogorazio likitsak, eta deseo zikiñak ekarri oi dituen
beste okasioak, eta peligroak? E. Txit asko dira: eta
emen eztizuet zeoro esango gabetan artoak zuritzeko
aitzakiarekin gertatzen diran hizkuntza loiak, eta jostatze zikiñak: ezta ere iritara Arabara doazen nezka-

mutillak, an bertan, eta bidetan egiten dituzten danza,
eta jolas zikiñak: ez eta erromerien aitzaki santuarekin alkar asignatu, eta bidetan, mutillak, eta neskatxak artzen dituen libertade lotsagarriak, a! zenbat
sare dituan Infernuko etsaiak anima gaxoak orrelako
okasioetan arrapatzeko! a! eta zein gauza bearra dan
orrelako peligroetatik alde egitea edo txit eskusatzea!
eta erromeriarik egin bear bada errespetoko, eta Jaungoikoaren bildurreko personakin ibiltea: baña bada
oraindio beste okasio edo peligro andi bat: zein dala
uste dezue? da, danzarako afizioa edo gogoa, eta danzatzeko modu gaiztoa.
G. Pekatu ote da bada danzatzea? E. Berez da
gauza indiferentea: ara nola diran berez indiferenteak
karta jokuak, bola jokuak, pelota jokuak, ondo egiten
badira, au da, fin edo motibo onarekin, modestiarekin,
eta pekaturako peligru bage, eztira berez pekatu:
baña gaizki usatzen badira, pekatu dira; eta beste
pekatu askoren sustraiak izan oi dira.
G. Noiz da bada danzea pekatu, eta noiz ez? E. Ori
ondo erabakitzeko dotriña guztiz luze bat bear lizate.
Ona ala ere laburtxo erregla jeneral ziertu batzuek
orain premiazkoenak, bakoitzak bere buruari aplikatu
leizkionak, ezagutzeko, noiz pekatu egiten duen, eta

noiz ez, pasio bage, eta itxumen bage konsideratu nai
baditue. Eta 1. danzatzea neska mutillak edo gizon
eta emakumeak eskuak alkarri emanik izan oi da
pekatu mortal, lenago alkarrekiko aragizko amorio
edo kariñoa arturik daukela edo amorio ori artu eragiteko berariaz alkarrekin danzatzeko neurriak artzen
dituenean: bada eskuarkiro danza orietan orrelakoen
artean esku ikuitze atsegiñezkoak barruko gozamen
edo gusto loi zikiñarekin batera izan oi dira: edo beinzat peligro gertu edo urrekoan jarten dira. 2. Izan oi da
eskuarkiro pekatu mortal, danzatzeko moduan Kristau
bati dagokan modestiari agitz faltatzen zaionean: nola
dan edo gonak berariaz oñakin jaso eragitea begiakin
ere atsegin gaiztoa artzeko, bear eztiran gauzak ikusiaz: edo bularretara estuak berariaz eramanaz: edo
atximur zikiñak besoetan egiñaz: edo albo joka, eta
tiraka lotsagarriakin emakumeak, beragana ikuitzeko
ekarriaz: bada onelako Kristau lotsabageak, sobra
agertzen due, ez bakarrik eren buruen arintasuna, eta
zenzubagetasuna, baita askok, eta askok eren barruko usteltasuna ere: eta izurri itxaskor batzuen pare
dirala: bada eskandalo nabarbena edo publikoa ematen due: eta merezi duen kastigua, zepo batean
bereala sartu eragiñaz, ematen eztielako farre, eta

gala egiten due: eta ori ikusten duen mutill gaztetxoak, beste ainbeste egitera ekarten edo mobitzen
ditue: eta orrela oitura zikiñak, eta lotsagarriak batere lotsa bage sortzen dira: baña aen zorigaiztokoak!
zenzatzen, eta erremediatzen ez badira: eta ez
gutxiago zorigaiztokoak, orrelako eskandaloak ikusi,
eta ala ere eragozteko neurriak artzen eztituen Justiziako Jaunak: bada Zeruko Juezak kontu estuak artuko
die. 3. Orobat izan oi da eskuarkiro pekatu mortal
esku danzara neska mutillak edo gizakume eta emakumeak alkarrekin joatea; lenagotik ezaguturik daukeenean, kanpotik gaizki dirudian gauzarik ez egin
arren, eren barruetan tentazio andiak sentitzen dituela: eta askotan edo gogorazio edo pensamentu likitsetan edo deseo zikiñetan konsentitzen duela: bada
orrelakoenzat alako danza modua da okasio edo peligro gertua: eta onelako arriskuan, berak nai duela,
sartzea pekatu mortala da. 4. Danzea izan oi da neskatxe arro askorenzat pekatu mortalak egiteko okasioa: 1. zerren guraso onak motibo justuakin ori eragotzi arren obedezitu nai eztien, eta naigabetzen
dituen. 2. Zerren eren buru ergelak apaintzeko etxeko
gauzetatik lapurretak egiten dituen: eta 3. zerren danzarako gogoa, eta afizioa artu ezkero burua arintzen

zaie, len zuen modestia, eta lotsa ona, eta edergarria
galtzen due: ergelak, eta lotsabageak egiten dira, eta
arrezkero Jaungoikoaren bildur santua alde batera
larga, eta pekatu egiteko peligro edo arriskuan erraz
sartzen dira: eta ori guzia danzarako afizioak ekarri oi
du: eta eskuarkiro orrelakoak ezkondu baño lenago
obrazko pekatuelan erori oi dira: eren antzeko lagun
zoroakin juntatu oi dira: eta erak gero eren zorakeria
ondo pagatu oi due.
G. Baña jostatzeagatik bakarrik edo norbaiti atsegin egiteagatik: edo danzari onak diralako, danzara
doazenak pekaturik egiten ote due? E. Asmo gaiztorik
batere ezpadue: eta modu onarekin au da, Kristau bati
edo Jesu-Kristoren mienbro, eta jarraitzalle edo diszipulu bati, eta Espiritu Santuaren tenplo edo bizileku
beti izan bear duen bati beti dagokan modestiarekin
danzatzen badue, pekatu mortalik egiten eztue; eta
bearbada benialik ere ez: baña kondizio oriek guziok
nekez gorde oi dira: eta peligro edo arriskuak, uste
bage ere, erraz danzarien artean sortzen dira: bada
eskuarkiro buruak arintzen zaie: eta neurri onik nekez
gordetzen due: eta argatik denpora oetan egiten diran
danza mota erabageetatik alde egiteak txit asko balio
du! eta askorenzat gauza premiazkoa da, anima, eta

gorputzeko garbitasuna, eta honestidadea gordetzeko.
G. Eta aitatu ditugun danzako peligro andiak, eta
eskandalo nabarben edo publikoak alegiñez edo albaitez eskusatzeko, zer neurri artu bear ditue, danzariak
erak, eta errietako agintariak? E. 1. Neska mutillen
artean; edo gizakume, eta emakumen artean eskuak
alkarri emanik danzarik ez egitea: eta ez permititzea:
baizik pañueloakin danzatzea: erri askotan usadioa
edo kostunbrea jarri dan bezela. 2. Modestia bage
danzatzen duen guziak: nola diran, len aitatu ditugun
albo joka, eta tiraka emakumeak darabiltzatenak edo
beste zikinkeriak nabarbenkiro egiten dituanak,
bereala danzatik atera eragitea, eta kastigatzea. 3.
Danzaren bukaeran egin oi diran erakerizko korrikak
eragoztea: eta soñulariai pena edo kastigu galant bat
ematea, artako soñurik jotzen badue: eta batez ere 4.
danzak bukatzea; baserritarrak illundu baño lenago
eren etxeetara joan ditezkean moduan: bada besteta
bidetan libertade, eta erakeri andiagoak izan oi dira
plazan bertan baño.
Neurri edo kondizio oek premiazkoak dira, danzatik datozen pekatu txit asko eskusatzeko edo erremediatzeko: ala ere edozein danzak peligro asko berekin

ekarri oi ditu: eta batez ere loikeriako pensamentu
zikin asko sortu oi ditu: eta okasioan ardurabage sartzen dana erraz erorten da: edo beintzat tentazioak
erraz goitzeko indarra galtzen du: eta bere buruari
nekerik asko ematen dio bear dan bezin garbiro kastidade santua bere biotzean gordetzeko: eta asko da ia
gaurko dotriñarik.
Jaungoikoari arren nai dakiola guzion biotzetan
lujuriaren igui edo aborrezimentu andi bat: eta kastidade santuaren amorio bizi bat sortzea: eta orretan
irauteko bear diran neurri onak artzeko gogoa, eta
indarra ematea: bada bestela munduak, deabruak,
eta gure aragi gaiztoak erraz liluratu edo engañatuko
gaitue: orazioarekin, arriskutik alde egiñarekin: eta
sentiduen mortifikazioarekin goitu ditzakun bada etsai
oek; eta guretzat izango da betiko orain biotzeko
pakea, ota gero betiko poza Zeruko Erreinuan. Amen.

OGEITA ZAZPIGARREN
DOTRIÑA
Nola izan bear geran garbiak,
eta kastoak hitzetan, eta obretan, eta nola
kastidadearen kontrako pekatuen gañean examiñatu.
Bateo santuan gure Jaungoikoak izan ditekean
honrarik andienera Kristau guziok altxatu ginduzan,
bada Aita Eternoak bere seme-alabatzat: Seme Dibinoak bere senidezat: eta Espiritu Santuak bere bizileku edo tenplozat artu ginduzten: Zeruko herederoak
egin ginduzten: bere grazia, eta adiskidetasuna eman
ziguten: eta Elizako ondasun guzien partizipante egin
ginduzten: eta ordutik 1. Kristau guziok gaude eskeñirik, ofreziturik, konsagraturik, eta solemnidade guziarekin emanik Jaungoikoari bera gure animako, eta gorputzeko indar guziakin serbitzeko: au da, gure animako potenziakin, memoria, adimendu, eta borondatearekin: eta gure gorputzeko sentidu guziakin, mingañarekin, belarriakin, begiakin, sudurrakin, eta eskuetako, eta gorputzeko ukitzearekin: 2. eta ortik kontu
atera bear degu, zein gauza bearra, premiazkoa edo

obligaziozkoa dan gure anima, eta gorputza, Jaungoikoari emanak, eta konsagratuak bezela, garbiro gordetzea, eta Jaungoikoaren serbizioan enpleatzea: eta
zein gauza iguigarria, eta nazkagarria dan, Jaungoikoak berak eragotzi dizkigun, eta abere edo animalien
antzekoak egiten gaituen aragiaren loikerietan, gure
gogoa ipintea: eta gorputzeko atsegin zikiñak gure
sentidu guziakin billatzea. Aditurik daukezue, nola
desordena andia au sortu zao pekatu orijinaletik: nolako kalte izugarriak dakazkigun loikeriako griña gaizto
onek, menderatzeko edo goitzeko alegiñak egiten
ezpaditugu: noiz, eta nola loikeriako pensamentu zikiñak pekatu diran: oriek nundik sortu oi diran: eta nolako alegiñak egin bear diran oriei biderik ez emateko:
eta orrela pensamentuetan garbiak, eta kastoak izateko dotriña santuak erakusten digun bezela. Baña
oraiñ, dotrinari berari narraiola, esan bear dizuet, nola
izan bear degun garbiak, eta kastoak hitzetan, eta
obretan. Eta ori obeto aditzera emateko, gorputzaren
bost sentiduak garbiro gorputzeko premia: eta oriekin
egin oi diran pekatuak aitatuko dizuet: eta baita seigarren mandamentu santu onen kontra egiten diran
pekatuak nola examiñatu erakutsiko dizuet. Jaungoi-

koak arren digula bear dan garbitasunarekin eta probetxuarekin esateko grazia.
G. Eta 1. nola izango gera garbiak, eta kastoak
hitzetan edo mingañean? E. Loikeriari dagozkan hizketa edo konbersaziorik batere egiten eztegula, batez
ere aditzen dagoanagan pensamentu edo gogorazio
likitsik sortzeko izan ditekean moduan: bada orretarako gai diran hitz loi zikiñak esatea berez izan oi da
pekatu mortala: 1. zerren esaleak berak bere barruan
daukan atsegin loi zikiña agertzen duen, 2. zerren aditzen dagoanari eskandalo ematen dion: edo atsegin
loi zikiñarekin orretako bidea ematen dion. Eta 3.
zerren artarako asmo gaiztorik ez izan arren, (eta ori
da askoren aitzaki alperra) jakin bear zuen, alako hitz
loi zikiñakin aditzalleak ekarri zitzakeala pensamentu
gaiztoak egitera, eta lujuriako suan erretzera; eta
emendik kontu atera bear due ipui zikiñak esaten
dituenak: kopla edo berso loiak, lujuriako pensamentu
likitsak sortzeko gai diranak egiten, kantatzen, eta
publikatzen dituztenak: eta kariñozko hitz leun,
samur, eztia dariela dirudienak, baña izurri gaizto
baten pare diranak, alkarri esan oi dizten mulillak, eta
neskatxak edo gizonak edo emakumeak, zenbat pekatu mortal egin oi dituzten eren hitz zikiñakin. Baña

askok esango dezue; guk esaten ditugun alegeranzako hitzak, zerbait ariñak, eta atsegingarriak izan
arren, eztira ain loiak, zikiñak, eta itxusiak: eta eztitugu pekatutzat ere artzen; zerren asmo gaizto bage,
esaten ditugun. Ezta erraz orrelako hitz ariñ, jostatzeko edo dibertitzeko esaten diran orien gaiztotasun edo
malizia neurtzen: eta noiz diran pekatu mortalak, eta
noiz ez deklaratzen; bada aldi batzuetan izan ditezke
pekaturako biderik iñori eman bage: baña beste aldi
batzuetan artarako gai izan ditezke; eta ori da txit
kontuan eduki bear dana; hitz lizunakin, eta alegranzazko edo atsegiñezko esan ariñakin zuen biotzak edo
besterenak ez loitzeko edo zikintzeko; bada orrelako
hitz ariñ, jostatzeko esaten diranen artean badira
batzuek, sentidu bi dituenak edo alde bitara jokatzen
duenak: eta disimulazioarekin beneno andia biotzetan
sartzen duenak: eta orien malizia askotan, txit itxusiena baño andiagoa, eta kaltegarriagoa da: zerren
suzko saeta baten gisa barrurago sartzen dira: sarri
gogora etorten dira: eta gogorazio, eta pensamentu
zikiñak eragiten dituzte: eta zenbat esalea persona
jakinsuagoa, eta errespetagarriagoa dan, anbat
eskandalo andiagora ematen due, eta kalte geiago
egiten due.

G. Eta hitz loiak esatea bezela, oriek aditzen egotea pekatu da? E. Ori hitz zikiñak aditzeko modutik
ezagutzen da pekatu dan edo ez: murmurazioarekin
gertatzen dana bera, hitzkuntza zikiñakin gertatzen
da. 1. Gustoz aditzen badago, pekatu egiten du. 2.
Konbersazio zikiña aurreratzen badu, pekatu andiagoa egiten du. 3. Orrelako hitz loiak eragozteko obligazioa daukana, nola gurasoa, nagusi edo etxekoandre edo beste edozein agintari, gustoz aditzen badago: eta baita, ez atsegiñik artu arren, eragozten ezpadu, pekatu agitz andiagoa egiten du. Baña orrelako
obligaziorik ezpadauka: eta berak biderik ematen
ezpadu: eta atsegin gaiztorik artzen ezpadu, pekaturik egiten eztu: eta orrelako aldietan Kristau onak egin
bear duena da, aurpegiko illuntasun puska bat erakutsi edo konbersazioa beste gai batera itzuli edo aldatu eragin: eta txit asko irabaziko du.
G. Eta hitz zikin likitsakin bezela, begiratze utsarekin ere pekatu egiten da kastidade santuaren kontra?
E. Bai: eta ez gutxitan: batez ere berariaz ikusi bear
eztiran gauza zikin lotsakizunai begiratzen jarten
bada: zerren begien ondoren bereala dator gogorazio
zikiña: aragiaren griña gaiztoa: eta gurari likitsa: eta
argatik orrelako begiratze borondatezkoak pekatu

mortalak izan oi dira: baña ustez uste bage ikustea
gertatzen bazaio, eta bereala begiak beste aldera jiratzeko alegiña egiten badu: eta baita tentazioari atzera egiteko ere, orduan pekaturik batere eztago, eta
bai merezimendua.
G. Eta gauza zikin lotsakizunak ikustea edo begiratzea bezela, emakumeai aurpegira begiratzea pekatu
da? E. Nolako asmoarekin eta motiboarekin begiratzen zaien: ala izango da edo ezta pekatu izango. 1.
Arintasunez, eta kuriosidadez bakarrik begiratzen
bazaie, motibo gaizto bage, pekatu beniala izango da.
2. Gogo zikin likitsarekin begiratzen bazaie, pekatu
mortala izango da. Eta 3. motibo onakin, alkarrekin
hitz egin, eta tratatu bear duelako, begiratzen bazaie,
pekaturik batere eztago: baña premia egiazko bage
sarritxo, eta astiro emakumeai aurpegira begira egotea: eta aekin alperrik hitz egiten luzaro egotea da
tentazio zikin askoren pizgarria, eta arrisku andia: eta
erori nai eztuenak, kontuz eskusatu bear duena: eta
orrezaz Espiritu Santuak berak abisatzen gaitu: eta
argatik Job Santuak bere begiakin konzierto edo tratua egiñik zeukan birjiña edo donzellarik bere gogora
edo memoriara ez ekarteko: ara ze, ikusten jarri ezkero, pensamentu zikiñak burura etortea ezin eskusatu

zuela: eta Dabid Errege Santua, zergatik uste dezue
adulteriora, eta ainbeste pekatu aren ondoren egitera
etorri zala? bada guzia izan zan, zergatik bere burua
garbitzen zegoan Betsabe ederrari begira jarri zan:
eta tentazio zikiñari bere biotzean leku eman zion.
G. Eta peligrozko begiradak berariaz egitea bezela
pekatu da artarako bidea iñori ematea? E. Nola ere
dan pekatu: eta ala 1. estalirik egon bear duen lotsakizunak berariaz agertzea edo erakustea edo emakumeak gizakumeari: edo gizakumeak emakumeari
pekatu mortala da. 2. Persona larriak igeri ibiltea gizakumeak emakumeari edo emakumeak gizakumeari
begiratu, eta ikusi ditzaken tokietan da pekatu mortala: bada artarako bidea edo okasio guztiz andia ematen due. 3. Lisiba jotzen leku nabarbenetan izterrak
ageri dituela egoten diran emakume lotsabageak
pekatu mortal egiten due. 4. Bularrak berariaz agerturik darabiltzen emakumeak, gizonak ikusi ditzaken
moduan, eskuarkiro pekatu mortala egiten due. Eta 5.
berariazko eztagozkien apaindurak edo edergarriak
billatzen dituen emakumeak gizakumen amorio itxua
edo aragizkoa bereganatzeko, eskuarkiro pekatu mortalean bizi dira: baña arintasunez edo banidadez
bakarrik beste fin edo motibo gaizto bage, ederkiro

janzitzea da berez pekatu beniala: beste ondorengo
edo kalte gaiztorik ezpadakar: askotan ekarri oi duen
bezela: bada banidade orrek gastu alper asko eragiten ditu: eta obligazioai kobru ematea askotan eragozten du: eta orduan pekatu mortala da: baña askok
ori eztue ezagutzen eren kulpaz, zerren edo arrotasunak, eta banidadeak, edo eren edo besteren begiai
atsegin eman naiak itxutzen ditu: eta ondorengo kalteai begiratu nai eztie: eta bearbada erremediorik
eztagonean ezagutuko due: baña gakizkon orain gure
lanari.
G. Mingañarekin, belarriakin, eta begiakin ezeze,
sudurrakin edo usai gozoakin ere pekaturik egiten da
kastidade santuaren kontra? E. Bai: batez ere berariaz
usai gozoak berekin badarabiltza, besteren amorio
erabagea bereganatzeko: baña bestela usai onzalea
izatea ezta pekatu: eta ergelkeriz edo banidadez usatzen baditu, pekatu benial baizik ezta: eta batere
pekaturik egiten eztu, berak duen usai gaiztoa estaltzeko edo gutxitzeko usai onak badarabiltza: eta Zizeron jakinsuak emakumeakgatik dio; kanpoko usairik
ez erabiltea dala berezko usai ona duelako señalea.
G. Eta ezin sentidurekin geiena kastidadea galtzen
da, eta pekatu mortal egiten da? E. Aragizko ukitze

edo tokamentuakin: au da, bostgarren sentiduarekin:
auxe da guzien artean arriskurik edo peligrorik andiena dakarrena: eta argatik geiena, eta kontuzena
gorde bear dana: bada hitz loiak, eta begirauna utsak
urrutitik pekatura mugitzen due: baña ukitze zikiñak
bereala sua piztutzen edo irazekitzen due.
G. Eta ukitze edo tokamentu zikiñak zer pekatu
dira? E. Aragiaren atsegintasunarekin ezagueraz, eta
borondatez egiten badira beti dira pekatu mortalak:
eta ala izan oi dira, ez bakarrik ondoren ekarri ditzaken obrazko pekatu osatuak: baita artaraño ez eldu
arren, beste ukitze likitsak, nola diran aragizko atsegiñarekin musu edo laztan emateak; eskuetan, oñetan,
besoetan, bularretan edo beste tokietan gusto zikiñarekin ukitzeak: bada eren barruko gogo likitsa, eta
biotz galdua, lujuriaz loitua kanpora orrela agertzen
due: baña gusto zikin bage premiarekin gertatu oi
diran: alkar ukitzeak, laguntasun bat edo beste egiteko eztira pekatu.
G. Eta alkar ukitzea, nola eskuak ematea, musu
edo laztan bat ematea, adiskidetasunaren edo poz
edo kontentu andi baten señalean pekatu ote da? E.
Asmo gaizto bage, eta peligro bage, kariño natural
baten señalean ongi-etorri batean edo despedida

batean ezta pekatu: baña dakarren peligroagatik obe
da beti eskusatu, batez ere musu edo laztan ematea:
bada orrelako usadiorik emengo Kristandade garbi
onetan ikusi oi ezta.
G. Eta ukitze loi zikiñak iñori egitea bezela, oriek
besteri egiten uztea pekatu da? E. Nola ere dan pekatu: eta berez mortala; baldin bere borondatez loikiro
ukitzen uzten badio: baña igui badu, eta bereala aparta eragiteko egiazko alegiñak egiten baditu pekaturik
eztago bere gogoaren kontra iñork ukitze zikiñik egin
arren: baña farretxo egiñaz geldi badago, eta atsegin
artzen badu, pekatu mortal egiten du: eta ala kastidade santua barrutik, eta kanpotik gorde nai duenak,
orrelako aldietan, bereala apartatu bear du tentatzalle zikiñagandik: eta bere iguitasuna erakutsi bear du
aurpegiko illuntasunarekin eta baldin indarka loikeriara ekarri nai badu, bere indar guziarekin defenditu
bear da: eta artako Jaungoikoari laguntasuna gogotik
eskatu: eta beste erremediorik ezpadu, deadar egin,
iges eragitero; bada bestela kulpadun izango da: eta
argatik lege zarrean Jaungoikoak agindurik zeukan:
iñork donzellaren bat indarka galtzen bazuen; begira
zedilla, donzella ark otsegin edo deadar egin zuen:
deadarrik egin bazuen; libre eman zezatela; eta aren

injuriatzallea arrika ill zerazela: eta deadarrik egin
ezpazuen, biak, kulpadunak bezela, arrika ill zitzatela:
eta orrelako arrisku andietan zer egin bear degun, txit
ederki erakutsi ziguen, Eskritura Santak, aitatzen
dituan Jose justu, eta kastoaren, eta Susana ezkondu
santa baten exenploak: bada Jose kastoak, bere etxekoandre arzaz itxutuak pekatu eragin nai izan zionean: eta artako soñean zuen kapatik eldu zionean,
kapea larga, eta iges egin zion: eta Santa Susanak,
Juduen Juez ziran agure lujurioso bik bakarrik eratu
zuen, eta pekatura agitz tentatu zuen batean; bestela
bizia kendu eragingo ziobelako bildurtu bazuen ere,
gogortu zitzaien, eta naiago izan zuen bizia galdu,
ezenez aei gusto eman, eta Jaungoikoa ofenditu: eta
orra guziok segitu bear degun exenploa.
G. Eta seigarrengo mandamentu santu onen kontrako beste pekatu mota guziak emen banaka, eta distinzioarekin aitatu bear ote ditugu? E. Eztizuet oriek
banaka, gertatzen diran moduan esango: bada Kristau
on askoren belarriak ofendituko ginduzke. Baña ala
ere kastidadearen kontrako pekatuak egin dituenak,
eta batez ere lujuriako bizio zikin onetan nasturik
egon diranak: eta konfesio on baten bitartez, pekatutik eren buruak libratu, eta aurrera bizitza garbi on bat

egin nai duenak, jakin dezen, nola eren pekatuak examinatu, gogora ekarri, eta ondo konfesatu, orretarako
Aita Agustin Kardaberasek, Probinzia onetan, eta Bizkaian luzaro zelo miragarri batekin misioak egin
zituan misionero fama andikoak, eta birtute andiagokoak egin zuen, Aita San Ignazio Loiolakoaren exerzizioen gañeko, euskerazko liburu preziatu batean
dakarren gai onetan examinatzeko modua emen aditzera emango dizuet: eta orrela premiazkoa bezin
nekeza dan mandamentu santu onen explikazioa
bukatuko det.
Seigarren, eta bederatzigarren mandamentuan
«Emen begiratu bear dezu, zer pekatu egin dituzun pensamentuz, hitzez, eskuka, ibilleraz, eta obraz:
eta zer personakin edo zer estadutakoakin: eta zenbat
bider, gutxi gora bera.
»Esan bear diran estaduak dira 1. libreak edo
ezkongaiak ziran. 2. Ezkonduak edo katibu zeudenak.
3. Jaungoikoari konsagratuak: 4. zure aideak laugarren graduraño: (edo bestearen, zeñarekin pekatu
egin dezun, bigarren graduraño.) Eta ezkondua bazera, zure gizon edo andrearen aide zan, eta au lauga-

rren graduraño. Besterekin pekatu egin ezkero, oiek
dira esan bear diran estaduak».
Eta emen bidez esaten dizuet, konfesioan eztezuela esan bear zuen pekatu lagunaren izena: edo
norekin pekatu egin zenduen: baizik bakarrik zer estadutakoa zan, orain esan degun bezela: eta baldin orrela bakarrik esanda ere, zure konfesoreak, guziok ezagutzen zaituelako, zure pekatua ezeze, besterena ere
bereala ezagutuko badu: premia esturik ezpadezu,
konfesore ezagun orrekin konfesatzeko; zu, eta zure
pekatuko laguna ezagutzen etzaituen konfesore bat
billatzeko alegiñak egin bear dituzu; zerea ezeze besteren pekatua ezagutu eragin eztezazun: baña konfesatzeko premian bazaude, eta konfesore ezaguna baizik ezpadezu, pekatuko lagunaren estadua esan bear
dezu; bada zere konfesioa osoro egiteko premia
andiagoa da; bestearen pekatua konfesioko sekretoan
esan bage uztea baño.
«Pekatu guzietan zure estadua ere esan bear
dezu: libre ziñela zenbat: ezkondu ezkero zenbat:
pekaturik ez egiteko botoa edo juramentua egin ezkero, zenbat: eta baita leku sagraduan onelako pekaturik egin dezun.

»Pensamentu loielan atsegin artu dezun: edo ezagutu ezkero, zure artean atsegin artzen egon zeran.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 19
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.