Kristau dotrina-II - 15

Total number of words is 3948
Total number of unique words is 1485
34.9 of words are in the 2000 most common words
48.3 of words are in the 5000 most common words
56.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
agintzeko kargua duenak: eta oen mendean daudenak: eta 2. batez ere aditzera emango dizkizuet nagusiak, eta etxekoandreak: eta mirabeak, eta serbitzariak; alkarrekiko dituen obligazioak: askori ukitzen dio
gaurko dotriñak: premiazkoa da: eta kontuz aditu bear
dezue: eta gure dotriñako kartillari narraiola, galdetzen det.
Nor besterik aditzen da gurasoen izenaz? Nagusiagoak adiñean, diñatasunean, eta aginte edo gobernuan. Anziñako denporetan, eta Hebreotarren hitzkuntzan, aita, eta guraso deitzen zioben, ez bakarrik
sortu gaituanari, baita ere besteren kargua, agintea
edo gobernua zuenari: eta ala Jaungoikoaren legeko
laugarren mandamentu santuak, aita, eta ama honra-

tzea agintzen digunean, orobat agintzen digu guraso
orde dauden guziak honratzea: eta baita oei ere agintzen die gurasoen lanak, egitekoak edo beargaiak
eren mendeko guziakin egitea: eta gure dotriñako kartillari narraiola.
Lenengoa galdetzen det: Nor dira nagusiagoak
adiñean? Ori jakiña da, zarragoak, urte geiago dituenak. Eta oriei eren adinagatik zer zor zaie? Errespetoa,
eta erreberenzia zor die gazteak: eta Espiritu Santuak
esaten digu: burua zuriturik daukan zarraren aurrean
jaiki zaitez: erreberenzia egiozu esango balu bezela:
eta errespetoa ekarri egiozu.
G. Eta zarragoak zer egin bear due gazteagoen

aldera? E. Zartasunari dagokan bizimodu paketsu, eta
argituarekin exenplo ona, eta konseju onak gazteai
eman bear die: bada askotan gazteak zarretatik ikasten due zer egin bear duen: eta argatik zar onak honragarriak, eta estimagarriak dira, baña, urte asko izan
arren, buru ariñak dituzten zarrak, erak despreziagarri egiten dira: eta gazte asko eren exenploarekin galtzen dituzte. Eta ala, zarrak, dagokien errespetoa, eta
erreberenzia nai badue, beren bizimodu, eta exenplo
onarekin batez ere iritxiko due.

G. Eta nor dira nagusiagoak diñatusunean? E.
Kargu andiak, goratuak, eta honragarriak dituenak,
nola diran gauza espiritualetan 1. Erromako Aita Santua edo Sumo Pontifizea, Jesu-Kristoren Bikarioa
lurrean, eta Kristau guzien burua, gidaria, eta maisua;
2. gure Obispo Jauna: eta eskualdiarekin dauden Bikario jenerala; eta beste Juezak, Elizako gauzetan gu
gobernatzeko: 3. parrokia bakoitzeko Erretore edo
Bikario Jaunak: 4. Sazerdote guziak Konfesoreak, eta
Predikadore edo dotriña erakusleak; eta Jaungoikoari
Errelijioetan konsagraturik dauden persona guziak.
Eta gauza denporaletan diñatasunik andiena due Erregearen Majestadeak: eta bere eskualdiarekin Erreinua
gobernatzeko: justizia egiteko; pakea konserbatzeko;
eskandaloak eragozteko; gaiztoak kastigatzeko; eta
onai sariak emateko, dauzkan bere ministro, Juez,
gobernari, alkate, eta beste kargudunak. Oei guzioi
zor diegu errespeto, eta erreberenzia andia: bada ala
dagokio aen diñatasun, eta kargu andiari.
G. Eta nor dira nagusiagoak aginte edo gobernuan? E. 1. Aginteko eskualdia duen guziak, ala gauza
espiritualetan, nola denporaletan: nola diran len aitatu ditudanak. Eta oriez gañera 2. familiako edo etxeko
buruak, nola diran aita, eta ama: eta baita guraso-

ordekoak, nola diran tutore, eta kuradoreak: aitona,
eta amona: aitagiarraba, eta amagiarraba: ugaz aita,
eta ugaz ama: aita pondekoak, eta ama pondekoak:
senide nagusiak, eta beste aideak: bakoitzak bere
aldian daukan eskualdi edo aginteaz batera. Eta 3.
dirade nagusiagoak agintean, eta gobernuan senarrak
eren emazteaekiko. 4. Orobat dirade nagusiagoak
aginte, eta gobernuan eskola nola, eta ofizio guzietako maisu, eta erakusleak: eta azkenik dirade nagusiagoak aginte, eta gobernuan familiako buruak edo
nagusiak; eta etxekoandreak eren serbitzari edo mirabeakiko.
G. Eta agintzeko eskualdia duen nagusiagoai zer
zor diegu? E. 1. Obedienzia agintzeko kargu edo
eskualdia duen gai edo gauza on guzietan. Eta ez obedezitzea orrelakoai beti da pekatu edo andiagoa edo
txikiagoa gaia danez: gauza pisu, eta andietan pekatu
mortala: eta gauza txiki, eta ariñetan pekatu beniala.
G. Eta nola obedezitu bear diegu gure agintariai?
E. Humiltasunarekin, laster, eta borondate edo gogo
onarekin iguitasunik, eta atzerapenik agertu bage:
kontu egiten degula, Jaungoikoari berari aetan obedezitzen diogula; bada Jaungoikoagandik due dauken
eskualdia: eta aginlariai obedezitzen eztienak Jaungoi-

koaren ordena, eta aginteari obedezitzen eztio: eta
ala obedezitu bear ditugu, San Paulo Apostoluak erakusten digun bezela, ez bakarrik bildurrez, indarrez,
eta premiaz; baita konzienziaz ere: au da Jaungoikoak,
eta arrazoi naturalak obligatzen, eta beartzen gaitualako. Eta 2. gure agintariak biotzez amatu bear ditugu:
aekgatik Jaungoikoari erregutu bear diogu, osasuna,
eta zuzen gobernatzeko argia, eta indarra eman
degien: esker ona ere, eta errespetoa beti eduki bear
diegu: eta bildur izan bear gera naigaberik dan txikiena ere aei ematen: bada Jaungoikoa bera orduan ofenditzen degu.
G. Eta gobernuan edo agintean nagusiago diranak
zer obligazio due eren mendekoen aldera? E. Ori geienak badakite: eta batez ere artarako estudioak egin
dituztenak. Eta bakarrik diot, eren obligazioak zeoro
ikasteko erarik izan eztuen erri askotako Justiziako
jaunak, eta beste kargudunak: 1. alegin guziak egin
bear dituela eren beargaiak edo langaiak ondo ikasteko, eta oriei kobru emateko: 2. kontu egin bear due
erri guztien gurasoak dirala; eta guziak berdin Jaungoikoagatik amatu bear dituela: 3. guztiakin berdin
justizia egin bear duela: 4. Erriko eskandaloak eragozteko edo erremediatzeko obligazio estua duela: eta

orretarako 1. erak guziai exenplo ona eman bear
diela: eta batez ere utzi bear dituela osoro erabageko
joku luzear, eta burnak irabiatzeko, eta turbatzeko
ardau edateak; bada ezin dateke besteak zuzentzea,
erak oker dabiltzala. Eta 1. txit kontuz eragotzi bear
dituela tabernetako ez orduetako egoera luzeak: eta
plazetan egiten diran, eta askotan ikusi oi dituen
modestia bageko danza eskandaloz beteak: nola izan
oi diran albo joka, eta beste era lotsagarrietan egiten
diranak; bada oriek eskandalo nabarbenak edo publikoak dira: eta al dueneraño erremediatzen ezpaditue,
artako eskua duenak, omisiozko edo ardurabagetasunezko pekatu orregatik kondenatuko dira: eta argatik
beren, eta eren errietako pekatu txit asko eskusatu
nai dituen Alkate jaunak, eztie usten neskatxa mutillai
pañuelo bage danzatzen: eta kastigatzen ditue, eta
lotsatzen ditue, modestia bage, eta lotsa bage danzatzeko ausardia artzen duen buru ariñak. Eta 5. jakin
bear due, erriko guzien onagatik, ala espiritualean,
nola denporalean kontuz begiratu bear duela: eta ori
guzia ondo egiteko, bear dan guzian, geiago dakitenai
edo artako egoki diranai konseju eskatu bear die; eta
batez ere Jaungoikoari gogotik, eta sarri bere argia,
grazia, eta indarra eskatu bear diobe bere borondate

santua gauza guzietan egiteko: eta bere honra, eta
gloria, eta animen salbazioa billatzeko; bada bestela
agintariak erraz itxutu oi ditu, alde batetik mundukoen esames, eta erabageko bildur edo errespeto gaiztoak; eta beste aldetik eren arrotasunak, gutiziak, eta
beste eragageko pasioak: eta agintarietan gaitzago
dira menderatzen pasio oek: eta ondorengo guztiz kaltegarriak, eta guztiz izugarriak oi dakazte erentzat,
eta eren mendeko guzientzat.
G. Eta esan ditugunaz gañera, noren obligazioak
batez ere sarturik daude laugarren mandamentu
santu onetan? E. Emen daude sarturik mirabeak edo
serbitzariak eren nagusi, eta etxekoandreen aldera
dauzkatenak: eta orobat nagusiak eta etxekoandreak
dituen beargaiak, eta obligazioak ere miraben aldera:
eta zerren dotriña gai onek askori ukitzen dion, eta
premia andikoa dan, zeoro aditzera eman bear dizuet.
G. Eta 1. zein dira mirabe edo serbitzarien obligazioak? E. dirade iru oek: 1. eren nagusi, eta etxekoandreak errespetatzea: 2. obedezitzea: eta 3. leialtasuna gordetzea.
G. Zergatik dauke mirabeak eren nagusi-etxekoandreak errespetatzeko obligazioa? E. Zerren familiako, eta etxeko guzien buruak diran; eta Jaungoikoaren

lekuan daude: eta orren eskualdiarekin agintzen due:
eta ala, San Paulo Apostolu andiak mirabeai esaten
die, eren nagusietan geiago begiratu degiobela Jaungoikoari ezenez gizonai. Sicut Domino, et nun hominibus. (Eph. 6.) eta ala nagusi-etxekoandreak, izan
arren pobreak, jakiñezak, eta bearbada gaiztoak,
mirabeak zor die errespetoa: eta ala lotsa bage, eta
arrotasunaz hitz egiten badie, Jaungoikoa bera agitz
ofenditzen due: egia da askotan pazienzia andi baten
bearra izango duela mirabeak, zerren asko nagusi, eta
etxekoandrea diran aserrekorrak, gauza gutxi bategatik suak, eta garrak bereala artzen dituenak: eta bear
ez bezelako arrazoi txarrak mirabeai esaten dienak:
baña ala ere mirabeai dagokiena da humiltasuna, eta
pazienzia: eta orixe Jaungoikoari gogotik eskatu bear
diobe, eta emen pakea, eta gero Zerurako irabazi
andiak izango dituzte.
G. Eta zertan batez ere agertu bear due mirabeak
nagusi-etxekoandreai dien errespetoa? E. Obedienzia
osoa beti ekarten, Jaungoikoaren legearen kontra
eztala, agintzen dien beste gauza guzietan. Au da
miraben bigarren obligazio andia: San Paulo Apostoluak berak argiro erakusten duena. Eta nola obedezitu bear die eren nagusiai? Apostoluak berak esaten

die, Jesu-Kristori berari bezela; gogo onarekin; orobat
begira dagozkienean, nola ikusten eztituenean: Jaungoikoagatik batez ere, eta eren konzienziagatik; eta
orra mirabe gaxoak santidade edo birtute andira igarotzeko bidea: neke puska bat sufritu bearra izango
due asko nagusi, eta etxekoandrearekin: baña sarri
gogora ekarri bear due, aen mendean daudela, obedienziako estaduan daudela: eta ori dala Jaungoikoaren borondatea: eta obedezitu nai ezpadie eren nagusiai, Jaungoikoari berari obedezitu nai eztiobela: eta
ala alaitu bear dira eren nekea Jaungoikoagatik, eta
eren salbazioagatik eramatera.
G. Eta nagusiak, eta etxekoandreak, gauza gaiztoren bat, pekatu dan gauzaren bat mirabeai agintzen
badie edo eragin nai badie, obedezitu bear ote die? E.
Orduan ez: lenago da nagusi guzien, eta serbitzari
guzien nagusi Soberano edo guzien gorenari obedezitzea munduko nagusi, eta etxekoandreai baño: oek
eztue alakorik agintzeko eskualdirik: eta ala eranzun
bear die: naiago det, eta bearrago det Jaungoikoari
obedezitzea, zuei gustoa ematea baño: bada guziok
aren Majestadea gauza guzien gañean amatu bear
degu, eta lenago bizitza galdu bear degu, aren Majestadea ofenditu baño. Onetan antxiñako Jose Patriarka

Santuak exenplo miragarri bat eman zigun: bera zan
Putifar Ejiptoko anditsu baten etxeko maiordomoa:
guztiz maite zuen, zerren guztiz ona, eta leiala zan:
baña etxekoandreak berak, bere nagusiaren emazteak: loikeriako pekatu zikin bat egitera askotan tentatu zuen: eta bakar aldi batean pekatu eragin nai
izan zion: eta zerren alde egiten zion, kapatik eldu
zion: baña Jose kastoak, eta leialak kapari larga, eta
iges egin zion: orra Jaungoikoarekiko, eta nagusiarekiko nolako leialtasuna izan zuen: eta etxekoandren
aldetik zer sufritu asko izan bazuen ere, Jaungoikoak
gorde zuen: eta Ejiptoko honrarik, eta kargurik andienetara jaso zuen: eta orra guziontzat, eta batez ere
mirabentzat exenplo guztiz ederra.
G. Eta zein da mirabeak edo serbitzariak eren
nagusi, eta etxekoandreai zor dien irugarren obligazioa? E. Leialtasuna, eta fieltasuna.
G. Eta zertan agertu edo gorde bear due leialtasun
ori? E. Gauza askotan dauke orretarako gaia: eta 1.
mingañean leialak izan bear due, etxe barruan gertatzen diran utsegiteak, aserrealdiak, eta aditzen dituen
gauzak kanpakoai iñola ere ez salatzeko: bada ori izan
oi da askotan aiden, eta auzokoen arteko gaitziritzirako, eta gorrotorako bidea, eta esan komuna da, nagu-

si batek etsai andiagorik eztuela, orrelako mirabe edo
serbitzari, bere etxeko sekretoak salatzen diona baño.
Badira ala ere aldi batzuek etxean ikusten diran gaiztakeriak esatera obligatzen edo premiatzen duenak:
Baña orduan nori esan bear zaio? Bakar-bakarrik, eta
sekreto andiarekin erremedioa ipiñi dezakeanari, eta
ez besteri; eta ala etxeko seme edo alabai ikusten
badie erremedioa eskatzen duen gaiztakeriarik, modu
onarekin gurasoai erai ixillik kontu ematea konbeni
da: eta orobat beste miraben artean eskandalorik
ikusten badue, abisatu bear ditue erremediatzeko
obligazioa duenak: baña ori egin bear due, karidadez,
eta fin onarekin: eta ez nolanaiko iruipen utsak sinisten dituela: baizik ziertu ala dala dakienean: bada
askotan eren artean igui antzik edo gaitziritzirik
badue, erraz, eztana ere, ala dala iruitzen zaie; eta
eztiran gauzak edo, diran baño geiago erausten, kontatzen edo salatzen ditue. 2. Leialak izan bear due
mirabeak eren aoan; kontentatzen dirala dagozkien,
eta sañalaturik dauzken eren jateko, eta edatekoakin:
eta eztagozkien jan-edanak ixillik nagusi, etxekoandren borondate bage artzen eztituela: bada ori gai
andian izan ezkero lapurreta da: 3. orobat leialak izan
bear due eren begietan; eren nagusi-etxekoandren

ondasunak ondo gordetzeko, eta iñori gaizki eramaten
ez uzteko. 4. Eskuetan ere izan bear due leialak etxeko ondasunetatik batere ez ostutzeko: ez eta soldata
txikiak dituelako, eta neke andia daramelako aitzakiarekin ordaña eren eskuz artzeko: bada kalte ezaguturik badue, eskatu lezake eren pagua: eta kontentu
ezpadira, beste nagusi bat billa dezake; baña bere
eskuz justiziarik ezin egin dezake. 5. Izan bear due
leialak eren mirabetasuneko edo serbitzeko urtea edo
denpora kontuz osatzen edo kunplitzen: nagusiak despeditzeko aitzakiarik asmatu bage: eta bakarrik utzi
ditzake eren nagusiak, kalte andia datorkienean eren
osasunean; edo eren bizimodu ona bestela galdu bear
duenean: edo anima galtzeko arriskuan daudenean;
bada orrelako aldietan ezin nagusiak eragotzi leikie
aen etxetik irtetea. Eta azkenik eren neke, lanetan,
eta beargai guzietan, leialak izan bear due mirabeak,
eta serbitzariak, eta orobat besterentzat bearra egiten duen langiñ edo jornaleroak: arrazoiak, eta soldatak edo jornalak merezi duen bearra egiten duela, eta
aiñ ondo denpora igarotzen duela bearrean, nagusiak
ikusten eztituanean, nola begira dagokienean: bada,
naiz mirabeak, naiz langiñak, dagokien lana egin bage
denpora luzea igarotzen badue, eta kalte andia nagu-

siari egiten badiobe, errestituzioa egiteko obligazioa
dauke. Eta orobat da, eskuetako lana bere kulpaz edo
ardurabagetasunez gaizki egiten badue: eta nagusiari
edo jabeari kalterik badatorkio. Orra miraben, eta serbitzarien obligazio jakiñak, kontuz gorde bear dituenak, nagusi-etxekoandreai ezeze guzien nagusi, jabe,
eta Jaun Soberanoari atsegin emateko, eta gero
Zeruan betiko saria gozatzeko.
G. Eta zeiñ dira nagusiak, eta etxekoandreak eren
mirabe, eta serbitzarien aldera dituen obligazioak, eta
beargaiak? E. Guztiz asko, eta andiak dira: bada San
Paulo Apostoluak dio, ze bereen kuidadurik, eta batez
ere bere etxeko edo familiako mirabeen kuidadurik
eztuenak fedea ukatu duela, eta fedea bagea baño
gaiztoagoa dala; beintzat bere obretan: baña nola
eztan erraz nagusi-etxekoandren obligazio guziak,
banaka, ete dotriña labur batean bear bezela aditzera
ematea, aitatu baizik egingo eztitut: eta dira 1. mirabeai ematea sustentua edo alimentu egokia; ez bakarrik bizi izateko diña, baita ere osasuna konserbatzeko, eta eren neke lanak era onean egiteko. 2. Da soldatak txit kontuz pagatzea, eta orobat eren sari edo
jornalak beste langin guziai; bada ori pagatu bagez
edo geiegi luzatuaz uste duen baño kalte andiagoa

egin oi die: eta pekatu orrek Zerura deadar egiten du,
neke-saria pagatu artean. (Jacob 5.) 3. da, iruipeneko
aitzakiaz, etxean zerbait galdu dalako edo bearra
ondo egin eztuelako soldatarik ez ukatzea edo gutxitzea: eta orobat arrazoizko motibo andirik eman bage,
mirabeak bere denporaraño ez despeditzea: eta mirabeak motibo justuak dituenean, nagusia uzteko, eta
etxetik irteteko, zerren beste kalte andiren bat datorkion beren ondasunetan; edo eren animako gauzetan,
eziñ nagusiak eragotzi leikie: eta ez soldatarik ukatu,
serbitu duen denporari dagokionik: eta gauza oen
gañean eztabaidarik edo diferenziarik izaten badue,
iritzia eskatu bear diobe, konsejua ondo eman dezakean gizon jakinsu, eta Jaungoikoaren bildurra duen
bati: eta justu dana egin: baña bestela Zeruko Juez
Soberanoak kondenatuko ditu. 4. Obligazioa da, mirabeak gaxotzen diranean, errukiz, eta karidadez, eren
humeai bezela begiratzea: eta aen osasunagatik alegiñak egitea. 5. Obligazioa da eren mirabeai animako
salbaziorako bear dituen gauzak kontuz erakustea,
eta ikasi eragitea, gurasoen obligazioetan esan genduan era artan bertan: eta orrez gañera Kristauen
lanak ondo egiteko bear duen denpora ematea: nola
Meza santua, eta dotriña enzuteko, eta noizean bein,

txit luzatu bage, konfesatzeko, eta komulgatzeko. 6.
Obligazioa da, usadio txarrak edo aztura gaiztoak
dituen mirabeak modu onarekin korrejitzea, erreprenditzea, eta erremediatu erazotzea: eta orretarako alegiñak egin ezkero, erremediatzen ezpadira despeditu,
eta etxetik atera bear ditue: bada orrelakoak, onak
ere gaiztatzen dituzte: eta izurri gaiztoa bezela dira.
Eta azkenik nagusi, eta etxekoandren obligaziorik
andiena, eta bearrena, erenzat, eta eren mirabenzat,
da exenplo ona etxeko guziai ematea. Guziok dakizue
exenplo gaiztoak, eta batez ere agintarienak, zein
indar arrigarria duen eren mendekoak gaiztatzeko,
eta eren antzekoak egiteko: eta kontrara gurasoen,
eta nagusi, etxekoandren exenplo onak, nola guziak
ondutzen dituen, pekatutik, eta bizioetatik ateratzen
dituen: eta birtuteari jarraitzeko gogoa guziai ematen
dien: eta bide batez ondasun asko irabazten ditue:
emen ondo serbituak, errespetatuak, eta honratuak,
izatea: guzien biotzak bereganatzea: edo obeto esateko Jaungoikoarentzat irabaztea: Eta nolako saria, nolako honra, eta nolako gloria gero Zeruan izango duen,
nork esan dezake?
Orra bada guziok zertara leiatu bear zeraten: aditu
dituzuen obligazioak, ala mirabeak, nola nagusi, etxe-

koandreak, eta agintari guziak, ondo gordetzeko alegiñak egin itzatzue: alkarrekiko karidade egiazkoa,
eta pazienzia Jaungoikoari sarri, eta gogotik eskatu
egiozue: bata besten kargak jasotzeko alegiñak egin
itzatzue: eta orrela Jesu-Kristoren legea gordeko
dezue: eta guzion nagusi, eta Jabe Soberanoa ezeze,
guzion Zeruko Aita dan, gure Jaungoikoak emango
dizue sari guztiz ugaria bere Erreinuan. Amen.

OGEITA IRUGARREN DOTRIÑA
Bostgarren mandamentuak eragozten dituan
obrazko pekatuen gañean.
Karidadearen gañeko bigarren dotriñan erakutsi
nizuen, ; nolako amorioa eduki bear diegun gere
buruari, eta gere lagun projimoari, eta baita gere
etsai, eta gaizkilleai ere: dotriña santu ura ondo gordeko bagendu, bostgarren mandamentu onen kontrako lanik, eta pekaturik ez genduke egingo: baña nola
gure buruaren amorio erabageak itxutzen gaituan: eta
gere anima gaxoaren, eta projimoaren kontra pekatu
asko eragiten dizkigun: oriek guri eragozteko, eta
pakean, eta amorioan bizi erazotzeko eman digu gure
Jaungoikoak mandamentu santu au.
G. Zein da Jaungoikoaren legeko bostgarren mandamentua? E. Ez egitea iñori gaitzik, ez obraz edo egitez, ez hitzez, ez eta deseoz edo gogoz.
Bostgarren mandamentu santu au zuei bear bezela aditzera emateko gauza asko txit premiazkoak esan
bear dizuet: eta guziak dotriña baterako geiegi dira:
gaur bakarrik esango dizuet bada, nor diran manda-

mentu au obrazko pekatuakin ausitzen duenak: urrengoan zein diran mandamentu onen kontrako hitzezko
pekatuak: eta beste dotriña batean gorrotozko, eta
bendekuzko pekatuak; eta aen erremedioak aditzera
emango dizkitzuet.
Eta 1. galdetzen det; Zergatik gure Jaungoikoak
gizon guzioi, eta batez ere Kristau guzioi alkarrekiko
amorioa aiñ biziro, eta argiro agindu ezkero; eta orretan alkarri gaitz egiten aiñ garbiro eragotzi ezkero; nai
izan du ala ere mandamentu santu onetan aiñ klaru
eragotzi gure projimoa illtzea; eta iñori gaitz egitea?
Zergatik bazekusen aren majestadeak, pekatu orijinaletik edo jatorrizkotik guziok degun arrotasuna, eta
andinaia: ondasun gura guztizkoa: aserratzeko erraztasuna: alkarren enbidia: eta ortik datorkigun gorrotozko griña fortiza: eta emendik sortzen dan itxumen
arrigarria: eta zeiñ erraz gure amorio propio erabageak, nai dituan honrak, ondasunak, eta atsegiñak
ukatzen zaiozkanean, eta igui dituan injuriak, naigabeak, kalteak, eta desprezioak egiten zaiozkanean;
arrazoi guziak, eta obligazio guziak azturik, bendekura, eta gorrotora ekarten gaituan: eta nola gure Jaungoikoak gure Aita onak bezela, gure pakea, eta gure
bizia aiñ maite duen; orregatik gure onerako nai izan

du mandamentu santu onetan aiñ argiro eragotzi iñor
illtzea, eta iñori gaitzik egitea: eta ala ez bakarrik eragozten du eriotza ematea: baita ere iñor eritzea, golpatzea edo makillaka, arrika, eta nolanai, gaitz egiteko eskuak jasotzea, eta iñori bere personan kalte egitea: eta ori ez bakarrik obraz, baita hitzez, eta deseoz
edo goroz ere.
G. Nola bada Justiziak gaizkilleak illerazotzen,
urkatzen edo azotatu eragiten ditu? E. Ori Jaungoikoak berak, guzien Jabea danak bezela agindurik dauka:
gaiztoak kastigatu, eta onak seguroago egon ditezen:
eta ala Jaungoikoaren beraren izenean, eta bere
eskualdiarekin kastigatzen ditu, eta illerazotzen ditu
Justiziak eren gaiztakeriakgatik merezi duenak: eta
bosgarren mandamentu santuak bakarrik eragozten
digu iñor gere eskuz, eta gero borondatez illtzea edo
gaizki tratatzea.
G. Eta zer pekatu da batek bere borondatez iñor
illtzea, eta iñori golperik ematea, eta kaltartzea? E.
Iñor illtzea da pekatu guztiz arrigarria, iguigarria, eta
nazkagarria: eta aditzeak bakarrik laztutzen, eta larritzen du edozein: bestela eritzea, eta dañu andia egitea ere da pekatu mortala. Kain, Adanen seme nagusiena izan zan lenengo giza eralle gogorra, bere anaia

justu Abel enbidiaz ill zuena: eta gure Jaungoikoak
aren gaiztakeri arrigarria aditzera emateko, dio Eskritura Santuan, Abelen odolak Zerura deadar Kainen
kontra egiten zuela. Eta edozein illtzea, eta eritzea
pekatu mortal guztiz larria, eta pisua bada ere, oraindio agitz andiagoa da gurasoa edo humea, senarra
edo emaztea, senidea edo aidea illtzea edo eritzea:
eta zirkunstanzia ori konfesioan azaldu edo aitatu
bear da: eta orobat Abade, Eliz-gizon edo Errelijiosoren bat illtzea edo eritzea: bada ori mandamentu onen
kontra ezeze, errelijioko birtutearen kontrako sakrilejioko pekatua da, eta berekin dakar eskomunikazioa.
G. Eta bere eskuz illtzen duenak, heritzen, zauri-

tzen edo golpatzen duenak baizik eztu pekatu egiten
mandamentu onen kontra? E. Baita artarako bidea
ematen duenak: konseju ematen duenak: onzat artu,
eta konsentitzen duenak edo nolanai projimoari bizia
kentzeko edo kalte andia egiteko laguntzen duenak,
pekatu mortal egiten due: eta ala ez bakarrik aurra
galtzeko alegiñak egiten dituan emakumeak, orobat
artarako konsejuak edo erremedioak ematea dituenak, pekatu mortal arrigarria egiten due: eta askotan
exkomunikazioan erorten dira.

G. Eta iñor ill duenak: edo zauritu edo kaltertu
duenak: eta baita artarako lagundu duenak zertara
daude obligaturik? E. Egin edo eragin dituen kalte edo
dañu guziak pagatzera; al dan modurik edo erarik
onenean: eta orrelako aldietan onena da konseju
eskatzea: eta konposizio bat egitea, auzitan alperrik
gastatu bage, eta Kristauakin gorrotoan jarri bage.
G. Eta bere buruaren defensa justuan gaizkillerik
illtzea pekatu da? E. Beste biderik ezpadu bere burua
edo bizia gordetzeko gaitzgillea ilitzea baizik, ezta
berez orduan pekatu: baña eztu izan bear bestea illtzeko asmorik, eta deseorik: bada ori pekatu da: eta
bakarrik bere bizia konserbatzeagatik ill dezake: eta
gaitz txikiago batekin iñor ill bage libratu baditeke,
edo alde egin badezake, eziñ iñor ill dezake.
G. Eta pekaturik egiten ote due ustez uste bage,
eta oartu bage iñor illtzen edo zauritzen duenak? E.
Baldin batere oartu bage, eta nai bage edo borondate
bage, usterik batere bage, deskuidoan gertatzen
bazaio iñor illtzea edo eritzea edo zauritzea, ezta
pekatu: zergatik ezaguera bage, eta borondate bage
pekaturik egiten ezta. Baña, nai ez izanagatik; illtzeko
edo eritzeko asmorik edo intenziorik ez izanagatik,
bere ardurabagetasunez, eta bear dan arreta, dilijen-

zia edo kuidadua ipiñi bagez, iñor illtzeko edo zauritzeko arrisku edo peligroan jarten bada, orduan kulpaduna da: eta pekatu egiten du edo andiagoa edo txikiagoa, ematen duen motiboaz batera: eta ala tellatu
bat maneatzen ari danak ardurabage tella puska bat
edo arriak botatzen baditu, lenaz abisatu bage, jendea
ibilli oi dan tokian; eta iñor iltzen edo eritzen badu,
pekatu egiten du: orobat emakume aurdun bati bere
senarrak edo besteren batek aserrealdian golperen
batzuek ematen badiozka, eta aurra galdu eragiten
badio, aurraren eriotza bere gañ du: eta emen gogora
ekarri nai dizuet, emakumeren batek, naiz ezkondua,
naiz librea izan, bere denpora baño lenago aurra galtzea edo botatzea gertatzen dan guzian bereala begiratu bear dala txit kontuz, aurra bizi dan edo ez: eta
aurra bizirik badago, eta orobat bizi dan edo ez duda
badago, bateatu bear dala: bizirik badago kondiziorik
ipiñi bage: eta duda dagoanean kondizioarekin, esanaz: bizi bazera, nik bateatzen zaitut Aitaren, eta
Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. Eta
hitz oek esaten diran bitartean egozten zaio ura
buruaren gañera. Eta orobat aurdun dagoan emakumea illtzen bada, aurraren anima sokorritzeko iregi
eragin bear da ama difuntaren gorputza alik lasterre-

na: eta aurra atera, eta bateatu bear da esan dedan
moduan. Eta au da gauza bat aiñ premiazkoa edo obligaziozkoa, nun iñork aitzakiaren batekin eragotzi nai
badu, pekatu mortal arrigarri bat egiten du: zerren
aurrari gorputzeko bizia ezeze, Zeruko Gloria betiko
galdu eragiten dion: eta ala orrelako aldietan bereala
barberoari otsegin bear zaio, eta Bikarioari; eta baita
orduren batzuek igaro ezkero jakiten bada ere: zerren
eztakigu ziertu zenbat denporan aurrak bizirik diraben
ama difuntuaren sabelean. Ama illtzanetik ogeita lau
ordu igarota San Ramon Nonat bizirik atera zuen amaren sabeletik: eta bateatu ezeze, luzaro bizi, eta Santu
andi bat izatera etorri zan: eta aspaldian aur asko
atera dira bizirik ama illaren sabeletik, eta bateatu
dira: eta lengo hitz-gaira biurtzen naizala, diot ze, orobat aur txikia daukan edo azitzen dagoan emakumeak
bear dan arreta, eta kuidadu guzia ipinten ezpadu
aurra aparte erazatzeko, eta nai eztuela ere, uste
bage lo dagoala, oian itotzen edo illtzen badu, pekatu
andia egiten duela: eta Iruñeko Obispadu onetan
pekatu au Obispo Jaunari berari erreserbaturik dago:
zergatik bere ardurabagetasunez aurra illtzeko peligroan jarten dan, eta nai ez izanagatik ere illtzen
duen: eta ala dago agindurik, urtebete osatu artean,

aurrak aparte erazatzeko: zerren askotan gertatu dan
aurrak ustekabez oian itotzea: eta gero perlesiari edo
biotzeko minari kulpa guzia egoztea: eta orobat aur
asko edo illtzen edo gaxotzen ditue titi irabiatuak,
berotuak edo gaiztoak emanaz. Eta titi onik aurrari
emateko erarik eztuenak, eztie eman bear saldarik,
ardorik edo beste orrelako edari sendorik: bada eziñ
egosi edo dijeritu ditue; eta orretan ondo aditzen zatenak erakusten due: orrelako aurrentzat alimenturik
egokiena, eta errazena dala ogi mami ona, ondo
egosi: eta arekin egiten dan ogizko ura, txit loditu
bagea: bada au erraz egosten, eta dijeritzen due: eta
alimentu guztiz sanoa da: eta titiaren antz andia
duena.
G. Eta beste iñork, nai izan bage, eta illtzeko
asmorik batere eduki bage, pekatu egin lezake, eta
besteren eriotzan kulpadun izan diteke? E. Bai: borondatezko ez jakiñez edo bear dana ondo jakin bagez,
erriak sendatzeko kargua duenak edo iñork eman
bage kargu ori artzen duenak, erremedioak utsegiten
dituenak: edo utsegiteko arriskuan jarten diranak: eta
ori gertatu leikike medikuai; eta are obeto gutxi estudiatu duen barberoai: eta sarriago kulpa andiagoarekin sendatzalle edo lotzalle, eta enplastero egiten

diran asko gizon, eta emakumeari: gaitzak barrukoak,
eta diferenteak, eta bearbada kontrarioak izan arren,
batzuek otzetik, eta besteak berotik datozenak: ala
ere guziak eren gisako erremedio batzuekin beti sendatu nai dituenai, bada asko jakiñez triste engañatzen
ditue eren hitz ederrakin: eta sendatu ordean gaizkiago ipinten ditue, eta askotan egunak, eta bizia laburtzen dizte: eta ala ere eren kulpa ezagutu nai eztue:
eta eren itxumen guztiz kaltegarrian gelditzen dira:
eta iñor aen erremedioakin noiz edo noiz sendatu
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 16
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.