Kristau dotrina-II - 14
G. Eta zergatik, amorioaz, eta obedienziaz gañera,
gurasoai zor die hume guziak sokorrua edo laguntasuna eren premia espiritual edo denporaletan? E. 1. Zergatik arrazoiak berak, batere legerik ezpaliz ere, ori
guziai erakusten die, alde batetik eren bizia zor dielako, eta bestetik lenago gurasoak agitz nekatuta
humeai eman dielako al duen alimentu, soñ, asiera,
eta dotriña, beste gauza askorekin, eta eskergabetasunik itxusiena, eta gogortasunik nazkagarriena da
ainbeste zor zaion gurasoari, premia andian dagoala,
eta iñola ere al duela, sokorrua edo laguntasuna ukatzea: eta 2. zergatik gure Jaungoikoa guzion Aita, eta
jabe danak bezela ala agintzen digun: eta zorigaiztokoa orretan utsegiten duen humea: bada emen bertan
ere Jaungoikoaren madarikazioa, eta kastigua bere
gañ ikusiko du: eta erremediatzen ezpada, betiko
gose-egarria, eta desesperazioa infernuan sufritu
bearko du. Eta kontrara biotz oneko, eta esker oneko
hume leialak, emen bertan, bizitza luze zorioneko bat,
eta gero betiko bizitza zariobeko bat ziertu esperatu
dezake: bada Jaungoikoak berak mandamentu onen
saritzat hume onai ala eskeintzen die.
G. Eta zergatik hume guziak dauke gurasoai beti
errespetoa, eta erreberenzia ekarteko obligazio
estua? E. Zergatik gurasotasunari dagokion honra, eta
Jaungoikoaren legeak ori berez eskatzen duen. Eta ala
dotriña onen asieran, esan genduan bezela, pekatu
mortalean, eta kondenazioko estaduan daude (penitenzia egin, eta erremediatzen ezpadira) gurasoak
ezertan eztauzkenak: eta nolanai desprezio edo inju-
ria pisua egiten dienak, lenago esanik daukagun bezela. Eta a!a gurasoak pobretxoak izan arren, eta bearbada jakinezak, eta moldakaitzak, beti guraso dira:
eta ala gurasotzat ezagtu, tratatu, eta erreberrenziatu bear ditue humeak: oek aberats, jakinsu, eta andisu izatera eldu arren: ala egin zuen Erromako Aita
Santu izatera eldu zan Benedikto amaikagarrenak;
guraso pobre batzuen semea bazan ere: eta estadu
aiñ altuan zegoela, joan zitzaion bere ama bisitatzera:
eta oni, Aita Santuak jakin bage, soñeko eder batzuek
paratu zioben: eta semea ikustera sartu zanean, ala
janzirik zegoalako, Aita Santuak, etzala ura bere ama
esan zuen; eta despeitu edo atera eragin zuen: baña
gero, lengo bere soñeko pobreakin janzirik berriz bisitatu zuen, eta orduan Aita Santuak esan zuen: «auxe
da, nere ama»: eta laztandu zuen, eta bere ama bezela honratu zuen. Orra ejenplo ederra guzionzat.
Baña bearbada emen esango didazue, aziera ona
izan eztezuen humeok; eta baita edo arroak edo gutiziosoak zeratenok; zuen gurasoai eztiezuela, emen
aitatu degun ainbe zor: zergatik, gaizki azi zaituen:
ejenplo ona eman eztizuen, eta bai gaiztorik asko: eta
lenago dituzuela zuen buruak, zuen emazteak edo
zuen humeak: eta eztaukezuela gurasoakin gasturik
orain egiteko ondasunik, eta erarik: eta noiz edo noiz
gaizki eranzun edo tratatu badituzue, erak artarako
bidea eman dizuela. Orra, zerk daukan mundua
galdurik: jakizue bada, hume arro, eta gutiziosoak;
zuen itxumenak erasaten dizuen arrazoi edo motibo
guziak etzaituela libratzen gurasoai (nolanaikoak oek
izan arren) zor diezuen obligazio andi, eta estutik.
Bada Espiritu Santuak abisatzen zaitue Eskritura Santuan guraso mota guziak honratu bear dituzuela 1.
zuen hitzakin, beti errespetoz hitz egiten diezuela: 2.
zuen obrakin iñoiz ere, bear duen sokorru edo laguntasuna premia andietan ukatu bage: bada orrelako
aldietan lenago dira gurasoak, emazteak, eta humeak
baño: eta Abilako Obispo guztiz jakintsu batek dionez,
zeurontzat bear dezuena gurasoai eman bear diozue;
bestela billatu badezakezue, zeurok ez illtzeko diña.
Eta aiñ estua da gurasoari laguntzeko premia, batez
ere pobreza andia badago, ze humea eziñ Errelijioso
egin liteke, eta gurasoa desanparatu dezake iñola ere
aren alegiñetik gurasoaren sostena edo alimentua
modu onean espera badileke: eta alako aldietan Errelijioan artu nai eztitue alako humeak: eta Errelijioan
sartu ezkero, alako premiara gurasoak badatoz, Errelijioko agintariak artzen due modua alako gurasoai
laguntzeko, aiñ estua dalako obligazio ori: eta 3.
pazienzia guziarekin honratu bear dituzue aen utsegiteak, argaltasunak, aserrealdiak, eta moldakaitztasunak Jaungoikoagatik sufrituaz: eta Jaungoikoari berari,
gurasoenzat argia, eta erremediatzeko grazia eskatu
bear diozue. Eta ori egiten ezpadezue, eta aurrerare
naigabetzen, eta tristetzen badituzue, zuen zorigaiztokoak! bada zuek ere guraso izatera etorriko zerate:
eta bertatik erremediatzen ezpazerate, izango dituzue
zuen antzeko hume gaizto esker bageak: Eta, nolako
zarzaro tristea ikusi bearko eztezue? A! zenbat gurasok oraiñ esango due: arrazoi dauka, ni nere gurasoakin gogorra izan ninzan, askotan naigabetu nituan;
bada oraiñ ori bera nerekin egiten due: Jaungoikoaren
kastigu justua probatzen nago: begira ezazue bada
oraiñ hume guziok zuen geroko onari. Baña bertatik
abiatzen bazerate hume onai dagozkien obligazioak
kontuz kunplitzen; zuen humeak ere, zuen guraso
aldia datorkizuenean, zuekiko obligazioak gordeko
ditue: eta orrela gurasoak, eta humeak alkarrekiko
obligazioak ondo kunplituaz, pake guztiz andi bat:
alkarrekiko amorio Jaungoikozko bat: eta orri darraion
alkarri animako, eta gorputzeko gauzetan laguntzeko
leia, eta gogo on bizi eragillea izango dezue: batez ere
azken aldiko sakramentuak mugaz artu eragiteko kuidadu andia bear dezue: eta alkarrekin Zeruko ondasunak gero gozatuko dituzue.
G. Eta gurasoakiko obligazioak bukatzen dira, ill
ezkero? E. Ez: eta ala humeak dauke obligazio andia
gurasoai dagozkien animako sufrajioak egiteko: eta
baita aen zorrak, eta obligazioak pagatzeko: eta eren
testamentuetan edo bestela agindu dien edo Mezak
edo limosnak edo bestelako gauza onak kunplitzeko;
utzi ezkero zerekin kunplitu.
Aditu dituzue bada, ; gurasoai zor zaion obligazio guztiz andiak, eta guztiz bearrak: eta gaurko
dotriña bukatzeko, eta obeto aditzera emateko Eskritura Santuko esanak, eta exenploak txit ugari ekarri
banintzake ere, aitatzen ditudala, Noe Patriarkaren
hume on biak gorde zioben errespeto andia, eta orregatik merezi izan zuen saria: eta irugarren semeak
egin zion farra, eta burla, zergatik bere Aita ikusi zuen
lotsatzeko moduan: eta orregatik izan zuen kastigu
andia: eta orobat Isak Santuak bere Aita Abran
Patriarka andiari ekarri zion obedienzia miragarria,
bere burua sakrifikatua izateko lotutzen, eta aldare
baten gañean paratzen utzitzeraño: eta orregatik
merezi izan zuen guztizko saria: eta beste onelako
exenplo asko, ala zarrak, nola berriak konta banintzake ere aditzera emateko, nola gure Jaungoikoak denpora guzietan kastigatu dituan hume gaiztoak; eta
bendizioz bete dituan hum onak; bakarrik gogora
ekarten dizuet, eta eztezue iñoiz ere aztu bear JesuKristo gure jabe, eta Maisu soberanoak eman zigun
exenploa; bada ez bakarrik bere Ama Santisimari, eta
Aita San Joseri obedezitzen, eta laguntzen egondu zan
ogeta amargarren urteraño, baizik ainbesteraño humillatu edo beeratu zan, nun bere Aita Eternoari obedezitzeagatik, eta guri erakusteagatik jarri zan aiñ eriotza gogorra, eta lotsagarria sufritzeraño: eta gurutze
batean iltzez josirik sufritzeraño: eta orduan bertan
gurasoekiko obligazioa obeto kunplitzeko, eta erakusteko, penaz, eta naigabez beterik gelditzen zan bere
Ama Santisimaren kuidadua, anparoa, eta betiko
laguntasuna bere ordez enkargatu zion bere Diszipulu
maite San Juan Ebanjelistari.
Jarraitu degiogun bada arren guziok Jesu-Kristoren
humiltasunari, eta obedienziari; eta erraz gure obligazio guziak, nekagarriak izan arren, kunplituko ditugu:
eta orren saria Zeruan ugari, eta beti gozatuko degu.
Amen.
OGEITA BATGARREN DOTRIÑA
Gurasoen obligazioak eren humen aldera.
Jaungoikoaren legeko laugarren mandamentuak
hume guziai obligazio andiak erakusten dizkie: eta
batez ere eren gurasoak amatu, eta honratu bear
dituela: eta honra oni dagokion bezela obedezitu,
sokorritu, eta erreberenziatu bear dituela, aurreko
dotriñan esan genduan bezela: bada oraindio andiagoak, eta bearragoak dira gurasoak eren humen aldera ditugu obligazioak: eta ainbesterañokoa da oek
gordetzeko premia, ze guraso guziak ondo gordeko
balitue, pekaturik geienai atea itxiko litzaieke: eta
munduko geienak onduko, eta salbatuko lirateke.
Atenzioa bada guzioi eskatzen dizuet, eta batez ere
gurasoen kargua daukezuenoi.
G. Zeiñ dira gurasoak eren humen aldera dituen
obligazioak? E. Guztiz asko, eta txit andiak dira: baña
bearrenak edo premiazkoenak dira. 1. Alimentu edo
sustentua ematea. 2. Bear duen guzia erakustea edo
erakutsi eragitea, ala bizitza espiritualerako, nola denporalerako. 3. Modu onean aen utsegiteak, eta gaizta-
keriak korrejitzea. 4. Exenplo ona ematea. Eta: 5.
ondo dagokien estadua edo bizimodua artzen laguntzea. Eta ori guzia egin bear due batez ere Jaungoikoagatik, eta Jaungoikoarentzat maite dituelako.
Eta ala lenengo galdetzen det, eztan ezkero
eskuarkiro bere humeak: maite eztituan gurasorik;
Zenbat eratara izan oi da gurasoen bere humeakiko
amorioa? Iru modu eta gisatara izan oi da: eta 1. da
amorio itxu bat, kariño geiegizkoa, arrazoiari, eta
egiazko karidadeari eskuarkiro lekurik ematen eztiona: ezertan ere, ondo merezi arren, humeari naigaberik, atsekaberik edo penarik eman nai eztiona: eta
bere guraritxoak erraz kunplitzen diona. Onelako
amorio itxua da humen galgarria, eta gurasoen kondenagarria: bada txikitanik eren nai edo borondatea
egitera oitutzen dituzte: eta oitura gaizto orrek gero
ondorengo gaiztoagoak darkazki.
Gurasoen humeakiko 2. amorioa da, naturalezak
berez dakarrena, baña arrazoizkoa: au da, bere
humen aziera ona, eta orri darraizkan probetxu andiak
billatu eragiten diozkana: eta artarako al dituan neurri
guziak gogotik artu eragiten diozkana: amorio mota
ori txit ona da: baña ori Kristaua dan guraso batentzat
asko ezta, fedearen argirik batere izan eztuen guraso
Jentil askok arrazoizko amorio ori eren humeakiko izan
due.
G. Nolako amorioa eduki bear die bada guraso
Kristauak eren humeai? E. Karidadezko amorioa: au
da, amatu bear ditue eren buruak bezela Jaungoikoagatik, eta Jaungoikoarentzat: eta au benetan edo
ziñez egiten badue, beste obligazio edo beargai
guziak txit erraz, eta txit gogotik kunplituko edo osatuko dituzte: baña Jaungoikozko amorio onekin maitatzen ezpaditue, utsegite arrigarriak egingo dituzte.
Gogoan beti eduki bear due gurasoak, dauzkaten
seme-alabak geiago dirala Jaungoikoarenak erenak
baño: bada Jaungoikoak ez bakarrik duen izate guzia
eman die, baizik bere antzera, imajiñara, eta semejanzara egin ditu: eta izate naturalaz gañera, Bautismo
Santuan beste izate bat naturalezaz goragokoa, au da
graziazko izate estimagarria, eta preziatua eman die:
egin ditu alabaña Jaungoikoaren beraren seme-alabak, eta Zeruko Erreinuaren herederoak: eta au
mundu guziaren jabe izatea baño zorion, eta ditxa
andiagoa da: gurasoak bada eren humeai geien-geien
deseatu bear diena da, betiko zorion au iritsi eragitea:
eta orretara zuzendu bear dituzte batez ere alegin
guziak. Eta orixe da Jaungoikoari erentzat, eta eren
humentzat geiena, eta sarriena eskatu bear dioben
mesede andia: eta eman ondoren gurasoen beste lan
guziak pozik egingo dituzte.
G. Zein da bada gurasoen lenbiziko lana edo obligazioa eren humen aldera? E. Oei ematea, ondo dagokien alimentua edo sustentua: eta orretan aditzen da,
jan-edanaz gañera, eren bizimodu edo aberats edo
pobreari dagokion soñekoa, janzia, eta baita bizilekua
ere. Eta ori guzia guraso onai zer agindu ezta: bada
eren humeai dien amorio naturalak pozik eragiten die,
al dueneraño: eta bakarrik bildur izan ditezke maña
geiegi humeai emateaz, dala janean, dala edanean,
dala janzian: bada txit kontuz txikitanik erabageko
gurariak, eta apaindura alperrak eragozten ezpadie;
gulako, eta arrotasuneko biziora erraz oituko dituzte;
eta kalte andia eren salbaziorako egingo die: baña
badira munduan beste guraso gaizto alper batzuek,
jokurako, edanerako, gorputzaren atsegiñerako edo
arrotasunerako, griña, eta aztura gaiztoak dituztenak.
Eta batzuek eren ondasunak gastu alperretan ondatzen dituzte: eta beste batzuek eren humen sustentu
egokia billatzeko nekatu nai eztira: eta orrelakoak
obligazio oni ezeze, beste guziai ere uko egiten die:
eta Jaungoikoak argitzen, eta zenza erazotzen ezpadi-
tu, eren buruak, eta eren humeak kondenatu erazotzeko arrisku guztiz andian arkitzen dira: eta onelako
gurasoak dauzkaten, eta gordetzen eztituen obligazioak, eta orren ondorengo izugarriak ondotxo konsideratzeko, eta benetan erremediatzeko alegiñak egin
bear ditue: Jaungoikoak arren argitu, eta eren biotzetan ukitu ditzala: eta orobat kontrako beste alde batetik utsegiten due guraso gutizioso biotz gogorrak, eta
erruki bageak dituenak, dirurik ez gastatzeagatik,
eren emazteai, eta humeai aiñ alimentu urria, eta aiñ
soñeko arloteak ematen dienak, nun beartzen dituen
edo etxean lapurretak egitera edo kanpoan gaizki
billatzera: eta onelako aldietan emazteak etxerako
bear dana batere ardurabage, eta pekaturik egin bage
etxeko gauzetatik ixillik artu, eta erremediatu lezake,
kalte andiagoa bage egin badezake: baña badira
emazte arro batzuek ere, eren familia guzia ondatzeko asko diranak; erabageko modako soñeko berriak,
eta apaindurak sarri nai dituenak, eta bisita, eta errefresko kostosoetan banidadez bear baño geiago gastatu eragin, eta zorpean edo humeak ezin akomodatu
ditzakean moduan, senar tristeak ipinten dituenak:
eta ala ere aiñ itxuturik egon oi diranak, nun bere
utsegiteak ezagutu, eta erremediatu nai eztituen: aiñ
kalte arrigarriak orien deshordenak badakazki ere: eta
batere eskrupulorik ere askok egingo eztue, eta konfesatuko ere eztira; banidadeak, eta munduko puntuak itxuturik dauzkeelako.
G. Nork geiago humeak alimentatzeko daukaten
obligazioa au gordetzen eztue? E. Premia egiazko
gabe, jaio, ta bereala ixillik Hospizio, Miserikordiako
etxera edo Eliza ate batera edo beste toki nabarben
edo publiko batera eren hume gaxoa eraman eragiten
duenak: baña egiazko premiak artara beartzen baditu,
artu bear ditue neurriak Bateoa seguratzeko, eta
aurraren bizitza gorde edo konserba erazotzeko. Eta
egiazko pobrezak eskusatzen ezpaditu, pagatu ere
bear ditue, eren buruak nabarbendu bage, aurrarekin
arrezkero egiten diran gastuak; eta orrelakorik gertatzen zaionak, ondo dakianari galdetu bear dio, zer
egin bear duen, ez utsegiteko.
G. Eta bada besterik humeai zor zaien alimentua-
ren gañean utsegiten duanik? E. Bai: eta dira arrazoi,
eta motibo premiazko bage, eren humeak, Jaungoikoak berariaz artarako eman dien eren bularretako titiarekin azi ordean, iñudeai azitzeko ematen dien ama
gogorrak: amaren izenik merezi eztuenak.
G. Eta ori zer pekatu da? E. Pekatu dalako dudarik
eztago: baña mortala edo beniala dan, eziñ erabaki
dezake: ondorengoai batez ere begiratu bear zaie: eta
aurrari kalte andia, eskusatu ditekeana, egiten bazaio,
pekatu andia izango da; batez ere amak motibo andirik ezpadu berak ez azitzeko. Baña motibo justuak
baditu pekaturik eztago; eta orduan alegin guziak
egin bear ditu, al badu, iñude osasunsua, eta Jaungoikoaren bildurrekoa arkitzeko.
G. Eta zeiñ da gurasoak eren humen aldera duen
bigarren obligazioa? E. Bear duen guzia erakustea edo
erakutsi eragitea, ala bizitza espiritualerako, nola denporalerako. Auxe da gurasoen beargairik, lanik, eta
egitekorik andiena, eta premiazkoena, obligazio au
ondo gordetzen badu, zorionekoak erak, eta zorionekoak eren humeak, eta zorionekoak erri guziak; bada
emendik dator eskuarkiro, guziak geienean onak izatea: munduan pakea, eta gero betiko gloria: eta kontrara obligazio au gurasoak bear bezela kunplitzen
eztuelako, datoz eskuarkiro munduko gaiztakeriak,
eta txit guraso, eta hume askoren kondenatu bearra.
G. Eta zer egin bear due gurasoak bizitza espiritualerako edo animen salbaziorako eren humeai bear
duena erakusteko edo erakutsi eragiteko? E. Guraso-
ak erak artarako gai badira berez, eta ezpada dotriña
erakusle batek, txikitanik humeai erakutsi bear die, ez
bakarrik Aita gurea - Abe Maria - Kredoa, mandamentuak, eta Sakramentuak eren esplikazioarekin; eta Trinidadeko, eta Enkarnazioko Misterioak alik argiroena;
baizik sarri berritu, eta gogoan sartu bear die, Kristauaren egiazko zoriona eztagoala mundu onetan
erara, eta gustora bizi izatean: eztagoala, ez munduko anditasunetan, ondasun edo aberastasunetan, ez
eta aragiaren atsegiñetan: baizik dagoala, gure Jaungoiko ona, gure guzion egille, eta jabe soberanoa,
orain alik ondoena ezagutzean, serbitzean, eta amatzean, eta gero eternidadean Zeruko Erreinuan aren
Majestadea, bera dan bezela argiro ikustean, eta beti
amatzen, eta beraz beti gozatzen egotean. Eta kontrara Kristauaren zorigaitzik, eta desditxarik andiena
dala pekatuan bizitzea: eta betiko Infernuan erretzen,
kiskaltzen, eta estanda egiten egon bearra: desesperazio, eta amorrazio arrigarri batean, bere kulpaz betiko kondenatu dalako; betiko zoriona galdu duelako.
Egia au eren biotzetan sartzen bazaie, Kristauaren
beste lan edo egiteko guziak txit erraz eragingo zaie:
zorion ori galdu eragiten duen, eta zorigaitz ori dakarren pekatuaren iguitasuna, eta gorrotoa benetan
artuko due: arrezkero erraz sinistu eragingo die lagun
gaiztoetatik kontuz apartatu edo alde egin bear duela:
pekaturako griña gaiztoak ezitzeko edo goitzeko alegiñak egin bear dituela: munduko naigabeak, nolanaikoak gerta dakiela, pazienziarekin eraman bear dituela: eta Jaungoikoaren borondate santua egiteko gauza
guzietan alegiñak egin bear dituela: eta Kristau on
bati dagozkan beste lanak egiteko gogoa artu eragingo die.
G. Eta zer beste gauzarik orretarako erakutsi bear
die? E. Txikitanik, ezagueran sartzen abiatu ezkero,
aditzera eman bear zaie, dotriña guziaren zimendua,
eta fundamentua dan, gure lenengo guraso, Adan, eta
Ebaren gertaera edo historia: aen, eta beste guzion
zoriona, graziazko, eta inozenziako estaduan iraun
balue: aen pekatua: eta onen ondorengo tristeak,
guziok oraiñ ere ikusten ditugunak: eta oen erremediorako gure Jaungoikoaren miserikordiazko asmo
guztiz miragarriak: Kredoaren esplikazioan ezarririk,
eta asitzera emanik daukagun moduan: bada historia
ori ondo jakiteak txit argitzen ditu: eta orren ondoren
Kristauaren dotriñak erakusten dizkigu beste egia
guziak neke gutxiagorekin aditzen ditue: eta alde
guzietatik ikusten due, gure Jaungoikoaren ontasuna,
eta miserikordia neurribagea: eta gizonaganako amorio guztizkoa: ondo argiro agertua, ala kreazioko obra
miragarrian, nola gure erredenzioko misterio guztiz
andian. Eta orri darraiola ikusten da, orazioaren premia guztizkoa, eta Sakramentu Santuen indarra, eta
birtutea, gure animako zauriak sendatzeko, eta birtuteari jarraitzeko: eta orrela, ez bakarrik erakusten zaie
argiro bizimodu on bat egiteko jakin bear duena, baita
ere orretarako gogoa artzen due, eta arrezkero erraz
dotriñako egiak, eta batez ere Jaungoikoak egin dien
mesede guztiz andiak konsideratzera, eta orazio egitera oitutzen dira: Eta nork esan ditzake ortik datozkien probetxuak? Eta bestela, dotriña guziaren zimendu au ondo erakusten ezpazaie, dotriñako beste egiak
txit nekez sartzen zaie: eta txit azaletik ikasten ditue:
eta ala eztitue bear bezela argitzen, eta eren biotzak
ukitzen: eta erraz deabruak alde batetik, munduan
ikusten dituen exenplo gaiztoak bestetik; eta berez
daukaten itxumen, eta jakineztasunak, eta are geiago
gaitzerako griña fortitzak, eta onerako atzerapen,
pisutasun, eta nagitasunak pekatura ekarten dituzte,
dotriñako egia andi oek ondo eztakizten, eta batere
gogoratzen eztituen humeak.
G. Eta bizitza espiritualerako edo animako salbaziorako bezela, bizitza denporalerako ere eztie gurasoak erakutsi bear eren humai jakin bear duena, eta
ondo dagokiena? E. Bai: eta ala 1. era ona duen guraso guziak humeai ikasi eragin bear die, irakorten,
eskribitzen, eta kontuak ateratzen: bada eziñ esan ala
dira ortik datozen probetxu guziz andiak: 2. ikasi eragin bear die, bakoitzaren bizimoduari, gaitasunari, eta
inklinazioari ondo datorkion ofizio edo langaia: bada
ori, ala pobrentzat, nola aberatsentzat da guztiz bearra: alde batetik bizio guzien ama, eta sustraia dan
alpertasunari alde egiteko, eta bestetik eren buruak,
eta eren kargukoak mantenatzeko: eta aberatsen
humenzat ere badira lan egokiak, estudio nola askotan edo Abade edo Eliz-gizonak izateko; edo Errege
gure Jauna enpleo askotan serbitzeko; edo eren etxe,
eta familiak ondo zuzentzeko; edo erriak ondo gobernatzeko: bada Jaungoikoak alperrik ikusi nai eztu:
munduak ere igui ditu: eta alperrak eztitue eren
buruak bakarrik kondenatzen, baizik lagunak billatzen
ditue, eta eren antzekoak egiten ditue.
G. Eta zein da gurasoak eren humeakiko duen irugarren obligazioa? E. Modu onean aen utsegiteak, eta
gaiztakeriak korrejitzea. Auxe da nerekiko gurasoen
lanik edo egitekorik nekezena; eta bearbada bearren
duena, txikitanik okertzen, eta gaiztatzen diran
humeak ondo zuzentzeko: bada uzten baditue erreprenditu bage, maña gaiztoak, eta libertade geiegi
artzen due: eta gaizki oitu ezkero, txit nekez erremediatzen dira. Eta gurasoak, eta humeak, bata besteagatik askotan kondenatzen dira: baña txit modu ona,
eta Jaungoikoaren berariazko doaia bear da, humeak
probetxuarekin korrejitzeko: bada guraso batzuek dira
biguñegiak, eta guzia sufritzen die: eta batzuek dira
gogorregiak, eta neurririk gordetzen eztue.
G. Eta zertan dago korrejitzeko bear dan modu
ona? E. Ezta ori erraz hitz gutxitan erakustea: Jaungoikoari berari gurasoak orretarako berariazko argia, eta
grazia eskatu bear diobe: guraso askok eren humeak
iñoiz ere korrejitzen eztitue aserre bizian edo koleran
sarturik daudenean baizik: orduan erabage golpatzen,
eta bearbada birau gaiztoak ere botatzen dizte, eta
zatitzen dituzte; eta kolera igaro ta bereala damutzen
zaie; eta eren humeak palakatzen ere abiatzen dira:
ori modu gaiztoa ez ote guzienzat txit kaltegarria da:
gurasoenzat, zerren Jaungoikoa ofenditzen duen, eta
humeai exenplo gaiztoa, eskandalo edo gaitz-bidea
ematen dien, arrazoiaz, eta modu onaz egin bear zuen
korrekzioa edo erreprensioa, itxumenaz, zenzu bage
eta neurribage eginaz: eta eskuarkiro batere probetxu
bage: bada orrelako erabageko kastiguak izutzeko,
eta ikaratzeko zerbait serbitzen badu ere; gaizki egiña
ezagu erazo, eta erremediatzeko askoz geiago balio
due, tesoi, eta gar puska batekin bai, baña arrazoi
onakin, eta benganza artzeko baño, erremedioa ipinteko deseo geiagorekin ematen diran konseju onak:
eta ala kolera, aserre, eta kolera aldietan golperik
eman bear etzape humeai: eta beste erremedio
guziak probatu, eta alperrik dirala ikusita, kastigura
etorri bear danean; humillatzeko, eta eren gaizki
egiña ezaguerazotzeko egoki diran kastiguak ondo
pensatuta, autu edo esleitu bear ditue: eta beti aditzera eman, eta sinistu eragin, eren onagatik, eta Jaungoikoaren legea kunplitzeagatik kastigatzen dituela:
eta orrela errazago arrazoia ezagutu, eta zenzatuko
dira: eta gurasoenzat iguirik, eta gorrotorik artuko
eztue; baizik geiago estimatu, eta errespetatuko
ditue. Eta ona beste kastigu mota askoren artean,
batzuetan asko izan dan bat, eta probetxu andia ekarri duena: eta da, kastigatu bear dan seme edo alaba
aposentu itxi batean paratu, eta nai ta ez edo azote
edo zurriago batekin galantak artu bear dituala bate-
re aserre bage sinistu eragin bear zaio, ez bere kalteagatik, ezpada bere erremedioagatik, eta Jaungoikoari
satisfazioa emateagatik: eta erremediatzeko hitza
ematen badu, nabarbenduko eztala, eta lotsarik
emango etzaiola aditzera eman bear zaio: eta egiaz
humillatzen bada edo txit eskusatu, utzi edo gutxitu
liteke kastigua: baña muñ eragin bear zaio azoteari,
eta belaunikaturik lurrari: eta baita bere aita edo amaren eskuari, barkazioa eskatu eraginaz, eta aurrerako
erremedioa agindu edo eskeñiaz: eta ori guzia, gaizki
egindako damuaren señaleaz egiten badu, orduan
edo geroxeago gurasoak amorioa agertu bear dio, eta
konsolatu bear du: bada humiltasunezko akto oriek,
oiturik eztaudenentzat iguigarriak, eta nekezak badira
ere, eta antxitian bearbada batere gogo bage egin
arren, zenza erazotzen edo kontuan erori egiten ditue:
eta gero ezagutzen due, guzia eren onagatik egiten
dala.
G. Eta humeak ondo korrejitzeko zer geiago egin
bear due gurasoak? E. Eren humen pausoak, eta ibillerak jakiteko alegiñak egin bear ditue: eta oitura gaiztoak artu baño lenago, apartatu eragin bear ditue okasio, eta peligro gaiztoetatik, eta sospetxazko lagunetatik: batez ere danzazale, jokuzale, eta ardanzaleeta-
tik: bada onelakoakin juntatu ezkero, buruak arintzen
zaie, eta eskuarkiro laster pekatu andietan erorten
dira: da ala ere badira guraso ardurabage batzuek
eren humeak gaizki dabiltzala errezelatzeko motibo
justuak izan arren, ez aditu, eta ez ikusi egin oi duenak, gaiztakeria txit nabarbendu artean: eta bearbada
erremediorik eztagoenean. Emen gauza asko banaka
aitatu nitzake: baña geiegi luzatuko nuke: eta bakarrik
diot, gurasoak erne, eta kontuz egon bagez gertatzen
diran humen pekatuak eren kargura Jaungoikoaren
aurrean izango dituela.
G. Eta zein da gurasoen laugarren obligazioa eren
humen aldera? E. Exenplo ona ematea: bada gurasoak nolakoak, eskuarkiro humeak ere alakoak: guraso
gaiztoen humeak, aen aldamenean azitzen badira,
hume gaiztoak izan oi dira; zerren gurasoen bizioak,
izurri bat bezela, itxasten zaie: eta kontrara gurasoak
onak badira, aen birtute, eta oitura santuai humeak
ere eskuarkiro jarraitzen die: eta gero oek ere eren
ondorengoak ondo azi oi ditue: eta ala eziñ aditzera
eman diteke bear bezela gurasoen exenplo onak zenbat diraben, eta zeiñ frutu, eta probetxu andiak dakatzen; eta orobat zeiñ gaitz andiak, eta zeiñ luzeak ekarri oi dituan gurasoaren exenplo gaiztoak: eta argatik
gurasoak eztue kunplitzen bakarrik konseju onak, eta
erreprensioak humeai emanarekin: humen aurreen
eztue iñoiz ere egin bear gaizki dirudian, eta pekatura
mobitu ditzakean gauzarik: eta goizean jaikitzen diranetik gabean oira dijoazen artean egunoroko lanak
Kristau onaen gisa egin bear ditue gurasuak, eta eragin bear die eren humeai: beste dotriña batean zeoro
erakutsiko degun bezela: bitartean Eskritura Santak
dakatzen exenplo bi gogoan artu bear dituzue: bata
da Santa Susana kastaerena: au bere guraso onak txikitanik Jaunaren legean txit ondo dotriñatu zuela dio
Eskritura Santak: eta ala kastidadea galdutzeko tentazio arrigarri batean arkitu bazan ere, erabaki zuen
lenago bizia, eta honra munduarekiko galtzea, ezenez
pekatuan erortea: eta Jaunaren bildur santuan azia
izan ezpaliz, alako birtute, eta indarrik izango etzuen:
eta beste exenploa da Tobias Santuarena. Onen bizimodu humilla, sufritua, eta Jaungoikozkoa guziontzat
exenplo egokia bada ere; batez ere gurasoentzat:
bada izan zuen bere seme Tobias gaztea txit ondo azitzeko arreta edo kuidadu guztiz andia: eta ill bear zuenean, konseju txit ederrak eman ziokan, soberbiari
beti alde egiteko; Jaungoikoaren borondatea gauza
guzietan billatzeko: eta pobreai al zuen on guzia egi-
teko: eta pekatuari bere biotzean iñoiz ere lekurik ez
emateko: eta ala semea ere aitaren antzeko santua
izan zan: eta Jaungoikoak mesede guztiz andiak egin
zien. Eta orrela izango due guraso on guziak eren
antzeko hume onak izateko poz, eta konsuelo guztiz
andia: eta eren zarzaroan errespetoa, amorioa, eta
laguntasuna etzaie iñola ere faltako. Eta baita eren
humeai ondo dagokien estadua artzen errazago, eta
guzien gustorago lagunduko die: eta au da gurasoen
azkeneko obligazioa: baña bear bezela aditzera emateko asti geiago eskatzen duena: eta ala, beste aldi
baterako ori largarik; guraso guzioi erregutzen dizuet,
zuen, beargai edo obligazio guztiz andiak gogoan
ondo artu ditzazuela: eta Jaungoikoari txit sarri, eta
benetan eskatu degiozuela, oriek ondo kunplitzeko
grazia, eta berariazko doaia: bada orretan eztijoakizue
gutxiago zuen buruen, eta zuen humen betiko salbazioa baño: eta ori da nik deseatzen dizuedana, Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.
OGEITA BIGARREN DOTRIÑA
Agintariak, eta nagusiak, eta aen mendekoak
dituen obligazioen gañean.
Aurreko dotriña bietan humen, eta gurasoen obligazioak azaldu, eta aditzera eman dizuet: eta laugarren mandamentu santuaren esplikazioa osatzeko,
gaur esan bear dizuet: 1. nolako obligazioak dituen

- Parts
- Kristau dotrina-II - 01
- Kristau dotrina-II - 02
- Kristau dotrina-II - 03
- Kristau dotrina-II - 04
- Kristau dotrina-II - 05
- Kristau dotrina-II - 06
- Kristau dotrina-II - 07
- Kristau dotrina-II - 08
- Kristau dotrina-II - 09
- Kristau dotrina-II - 10
- Kristau dotrina-II - 11
- Kristau dotrina-II - 12
- Kristau dotrina-II - 13
- Kristau dotrina-II - 14
- Kristau dotrina-II - 15
- Kristau dotrina-II - 16
- Kristau dotrina-II - 17
- Kristau dotrina-II - 18
- Kristau dotrina-II - 19
- Kristau dotrina-II - 20
- Kristau dotrina-II - 21
- Kristau dotrina-II - 22
- Kristau dotrina-II - 23
- Kristau dotrina-II - 24
- Kristau dotrina-II - 25
- Kristau dotrina-II - 26
- Kristau dotrina-II - 27
- Kristau dotrina-II - 28
- Kristau dotrina-II - 29
- Kristau dotrina-II - 30
- Kristau dotrina-II - 31
- Kristau dotrina-II - 32
- Kristau dotrina-II - 33
- Kristau dotrina-II - 34
- Kristau dotrina-II - 35
- Kristau dotrina-II - 36
- Kristau dotrina-II - 37
- Kristau dotrina-II - 38
- Kristau dotrina-II - 39
- Kristau dotrina-II - 40
- Kristau dotrina-II - 41
- Kristau dotrina-II - 42