🕥 30-minute read

Kristau dotrina-II - 12

Total number of words is 3924
Total number of unique words is 1378
37.5 of words are in the 2000 most common words
50.4 of words are in the 5000 most common words
58.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Gurutze santuagatik, edo Ebanjelio santuakgatik egiten danean: bada Jaungoikoa ixillik kriatura orietan
  testigutzat ipinten da: baña ez bestelako kriatura beeragokoakgatik egiten bada, nola Oeko Zeruagatik, mai
  edo silla bategatik &. bada orietan etzaku Jaungoikoa
  gogoratzen.
  G. Eta juramentu da, esatea, nola naizan Kristaua?
  edo nere konzienzian; edo emen nagoan bezin ziertu
  da? E. Eztira oriek juramentuak: zerren esan oriekin
  ezta Jaungoikoa testiguzat ipinten.
  G. Eta juramentu ote da, esatea: badaki edo badakus Jaungoikoak egia diodala? E. Ori Jaungoikoa testigu ipinteko asmoarekin esaten bada, juramentu da,
  bestela ez: bada alde batera, eta bestera aditu liteke:
  eta orrela esan zuenak, juramentutzat bazeukan, juramentu egin zuen; bada bestela ez: eta juramentua zan
  
  edo ez, dudatzen bazuen, era orretan konfesatu bear
  du.
  G. Juramentua berez gauza ona da? E. Bai, egiarekin, premiarekin, eta justiziarekin egiten bada: zerren
  orrela Jaungoikoa bera honratzen degu, bada orrekin
  aitortzen degu Jaungoikoak gezurrik ezin esan dezakeala, eta egia bera dala. Baña egia bage, premia
  bage edo justizia bage juramentu egitea pekatu da:
  eta Jaungoikoaren izen santua despreziatzen, eta injuriatzen da.
  G. Eta nork egiten du juramentu egiarekin? E. Esaten duena ala dalako uste osoan dagoanak: batere
  dudarik, eta kezkarik eduki bage. Eta egia dala uste
  arren, ala ezpada, pekaturik egiten ote du? Ez: zerren
  bere iritsian egia esan zuen: baita dudarik edo kezkarik bazuen egia ote zalako edo ez, orduan pekatua
  egin zuen, ziertutzat autortu edo seguratu bazuen.
  G. Eta zer pekatu da egia bage edo gezurraz juramentu egitea? E. Da berez pekatu mortala: eta baita
  ezerezkeria bat sinistu eragiteko gezurrezko juramentua egiten badu ere; bada Jaungoikoa bera gezurraren
  testigu ipinten du, eta gezurtitzat tratatzen du, eta
  pekatu ori da gizonak iltzea, eta lapurretak egitea
  baño askoz andiagoa: zerren Jaungoikoaren Majesta-
  
  dea bera agitz injuriatzen, eta despreziatzen du: eta
  ala mundu guzia salbatzeagatik ere gezurrezko juramenturik ezin egin liteke.
  G. Eta zer geiago bear da egiarekin juramentua
  egiteko? E. Aurrerako edo etorkizunerako juramentuarekin eskeintzen edo agintzen duena kunplitzeko
  asmoa edo intenzioa edukitzea. Eta ala kunplitzeko
  asmo bage juramentuarekin gauza bat agintzen duenak, egia bage juramentu egiten du, eta pekatu mortal egiten du. Eta orobat, gauza bat juramentuarekin
  esaten edo agintzen badu kanpotik; eta beste bat edo
  beste erabatera bere barruan bakarrik aditzen badu,
  nola lizatean: bati daukan dirua eskatu, eta juramentuarekin esango balu, eztaukala: bere artean bakarrik
  edo berekiko esaten duela eztaukat zuri emateko,
  juramentu gezurrezkoa egiten du: bada kanpotik Jaungoikoa gezurraren testigu ipinten du: eta bere projimoa engañatzen du. Baña barrutik ezeze, kanpotik
  ere ezagun ditekean ekibokazio edo begitazioarekin
  juramentu egiten badu, orduan eztu gezurrezko juramenturik egiten: nola lizatean, esan degun okasioan,
  egiarekin eranzun balu, ez daukat dirurik zuri emateko era edo modurik; zerren beretako bear duen, edo
  ezin gero bear duen denporarako kobratuko duen. Eta
  
  orobat ofizio publikoa, berez sekretoa gordetzera obligatzen duena, daukan persona bati; galdetzen diobe
  sekretoan egon bear duen gauzaren bat, eranzun
  lezake, eztakiala: eta ori gertatu lekikio, konfesoreari,
  inkisidoreari, letraduari, mediku-barberoai, emagiñai:
  eta orrelako sekretoa gordetzeko obligazioa duenai:
  eta orien esana «eztakit», aditzen da, iñori esateko:
  eta erabageko galdetzalleak ala aditu bear du: eta
  besterik merezi eztu. Bada orien ofizio edo karguaren
  nolakodiak, berez ala aditzera ematen du.
  G. Eta nork egiten du juramentu justiziarekin? E.
  
  Juramentuarekin agintzen duenak gauza on, justu, eta
  santu dana egitea: nola limosna ematea, barautzea,
  meza enzutea, errosarioa errezatzea edo onelako
  beste gauza on bat; eta ala agindu duenak dauka obligazioa kunplitzeko, bestela pekatu egiteko penaren
  azpian.
  G. Eta nork egiten du juramentu justizia bage? E.
  
  Gauza gaiztoren bat egitea juramentuarekin agintzen
  duenak; nola dan, urliari zerbait ostutzea, golperen
  batzuek ematea edo beste gaitz andiren bat egitea,
  ala egiteko edo kunplitzeko asmoarekin: eta orrelakoak gaitz larria izan ezkero alde bitatik pekatu mortal
  
  egiten du: bata errelijioaren kontra eta bestea justiziaren kontra.
  G. Eta juramentuarekin egingo duela, agindu duen
  gaitza kunplitu bear ote du? E. Eztu iñola ere kunplitu
  bear: bada juramentuak ezin iñor obligatu lezake gaitzik egitera: eta ala asmo gaiztoari utzi, eta damutasuna artu bear du.
  G. Eta gaitzik egiteko egiazko asmo edo intenzio
  bage juramentu ura egin bazuen, pekaturik egin ote
  zuen? E. Bai: eta zan pekatu mortala, zerren gezurrarekin egin zuen.
  G. Orrela gurasoak, eta nagusi-etxekoandreak
  aserraturik eren humeai edo mirabeai buruak edo
  zankoak autsiko diztela, edo bestelako gaitz andiren
  bat egingo diela, ikaratzeko, eta bildurtzeko, baña
  alako asmo bage, juramentuarekin esaten dienean,
  pekatu mortal egingo ote due? E. Gurasoen, eta nagusien orrelako ateleka edo amenaza gogor oriek, dauken damu, pena edo sentimentua obeto aditzera emateko andizkarekin esanak aditzen dira: eta dagokien
  kastigu justua emango diela esan nai due: eta uste
  orretan, eta asmo orrekin esan bazituen, pekaturik
  egin etzuen, beinzat mortalik: batez ere eskandalo
  bage, eta gorroto gaizto bage esan bazituen: bada
  
  alde orretatik askotan pekatu mortal izaten dira. Eta
  baita kastigatzeko asmorik edo intenziorik batere
  bage esan bazituen, bada orduan juramentu egin
  zuen egia bage; edo gezurrarekin.
  G. Eta orrela juramentuarekin agindu zien kastigua, eman bear ote die? E. Ez agindu zuena berbera,
  eta agindu zuen modu gaiztoan: baña bai eman bear
  die erremediatzeko egoki dan, justu dan edo konbeni
  dan kastigu bat: bada ori, gauza ona da, eta kunplitu
  bear da, probetxurako dan moduan: baña ez kalte
  geiago dakarrenean: nola lizatean, erremediaturik
  edo zenzaturik daudenean, eta kastiguak probetxurik
  ez dakarrenean; eta bai bearbada, dañuren bat.
  G. Eta ezer seguratu bage edo agindu bage, aserrearekin aitatzea Jaungoikoaren izena edo Jesu-Kristorena edo Santuena, juramentu ote da? E. Ezta juramentua: baizik da deitura edo aitamena, eta motibo
  bage, ezeri eztagokala edo alperrik aitatzea izan oi da
  pekatu beniala.
  G. Esan degun ezkero, zer dan egiarekin, eta justiziarekin juramentu egitea; zer da premiarekin juramentu egitea? E. Da arrazoi edo motibo justuarekin,
  eta ondo pensaturik juramentu egitea: eta ez bakarrik
  Juezaren aurretik edo justiziak agindurik egiten
  
  danean; baita andik kanpora sinistu eragiteko bearrak, premiak edo probetxu andiren batek artara
  mugitzen duenean: bada bestela juramenturik egin
  bear ezta: ala nola sendagairik edo erremediorik premia egiazko bage artzen eztan.
  G. Eta orduan eztu pekaturik batere egiten? E. Ez:
  
  premiarekin batera, egiarekin, eta gauza onaren
  gañean juramentu egiten badu: baizik Jaungoikoa
  honratzen du.
  G. Eta premia egiazko bage juramentu egitea zer
  
  pekatu da? E. Ezta berez pekatu benial baizik; egia,
  eta gauza ona falta ezpadira: baña beti dakar orrelako juramentu ariñak, edozein ezerezkeriagatik egiten
  danak, gure Jaungoikoaren izen santuaren desprezioren bat: eta askotan arinkiro, eta sarri juramentuak
  egiteko erraztasunak, eta oitura gaiztoak dakar gezurrezko juramentuak egiteko arrisku edo peligro andia;
  batez ere gezurrak esaten dituen personetan: eta
  saldu-erosietan eren gauzak diran baño geiago, andizkatzen dituenetan; egia edo gezurra dioben ondo konturatu bage; eta eren artean juramentua gezurrarekin
  esan duelako kezkarekin gelditzen dirala. Ori da pekatu mortala, eta oitura guztiz itxusia, eta iguigarria
  
  Kristau bategan: eta asko, eta asko Infernura eraman
  dituana.
  G. Eta bada oraindio beste juramentu motarik? E.
  
  Bai: eta, zein da? batek bere burua madarikatzen duenean edo pena edo kastiguren bat bere buruari egozten edo opatzen dionean, esaten duena ala ezpada
  edo agintzen duena kunplitzen ezpadu: nola litzatean:
  esatea: deabruak naramala: Jaungoikoak bizia ken
  degigala: Infernura bota nazala: salbatu ez nazala:
  emen illik gelditu nadilla: emendik geiago mugitu ez
  nadilla; edo beste onelako naigabe datorkidala, ala
  ezpada, diodana: edo egiten ezpadet, agindu dedana.
  Juramentu mota oni deitzen zaio, exekratorioa, eta
  esan nai du, juramentu penagarria, eta nazkagarria:
  bada edozein Kristau on nazkatzen du, orrelako hitzkuntza adituaz beste bage: batez ere motibo andi
  bage esaten diranean.
  G. Eta zer pekatu da orrela juramentu egitea? E.
  
  Baldin egiarekin, justiziarekin, eta premia egiazkoarekin egiten bada, ezta pekatu. Baña premia egiazkoa
  gutxitan arkitzen da orrelako juramentuetan: eta nola
  berotasunarekin, eta aserretasunarekin egin oi diran
  juramentu oriek, beste pekatu geiago ere, berekin
  
  ekarri oi ditue: eta konfesioan aditzera eman bear da,
  zer moduz juramentu egin zuen.
  G. Eta juramentu mota orretan Jaungoikoa testigutzat ipinten da? E. Bai ipinten da testigutzat, eta justizi-egilletzat: zergatik deitzen zaio kastiguarekin testiganza egin dezan.
  G. Eta besteai juramentu eragitea pekatu da? E.
  Jakiñaren gañean gezurrezko juramentua eragitea,
  pekatu mortala da: premia bage juramentu ona eragitea pekatu beniala da: eta premiarekin eragitea ezta
  pekatu, egiarekin eta justiziarekin izan ezkero.
  G. Eta juramenturik alperrik edo gaizki ez egiteko,
  zer erremedio dago? E. Oitutzea esatera, bai edo ez,
  Jesu-Kristok erakutsi zigun bezela. Eta orrenbesterekin Kristauok kontentatu bear gera. Eta juramentua
  erraz egiteko, eta are gaiztoagoa dana, gezurraz egiteko oitura galgarria, eta izugarria txit erremediatzeko alegin andiak egin bear ditugu: 1. artarako egiazko
  damutasuna, eta asmo oso, eta firme eragillea egunoro berrituaz. 2. Jaungoikoari artarako humiltasun, eta
  konfianza andi batekin gogo ona, eta indarra eskatuaz. Eta 3. utsegiten degun aldi bakoitzeko gere
  buruari min emango digun pena edo kastiguren bat
  egotziaz: bada erremedio oek benetan artu nai badi-
  
  tugu, juramentu gaiztorik egingo eztegu: eta juramentua erraz egiteko oitura gaiztotik libratuko gera, eta
  bestela juramentugille erabageak bere buruari, eta
  bere etxe guziari ekarriko diozka naigabe, neke, eta
  kastigu arrigarriak, eta ez bakarrik gero betiko infernuan, baita bertatik ere munduan dagoan artean: eta
  ala bigarren mandamentu au gordetzea Jaungoikoak
  agindu zuenean, ondoren bereala esan zuen: bere
  Jaungoiko Jaunaren izena, alperrik edo gaizki zerabillena, kastigu bage geldituko eztala. (Exod. 20-7)
  G. Eta juramentu gaiztoak, oartu bage, ondo ezagutu bage, oituraz, usadioz edo kostunbrez egiten
  baditu; zer esan, eta zer egin duen akordatzako: orrelakoak pekatu mortala egiten ote due? E. Galde orri
  zuzen eranzuteko, diot, ze estadu bitatik batean juramentugillea arkitu diteke: edo dago bere oitura gaiztoaren penitenzia egiazkorik egin bage, eta ura goitzeko erremedio eragillerik artu bage: eta orduan
  akordatu bage egiten dituen juramentu gaiztoak
  pekatu mortalak dira: eta orobat esan bear da oituraz
  esaten diran birau larri, eta blasfemiakgatik: zergatik
  eren sustraian, au da, bere naiaz daukan oitura gaiztoan borondatezkoak oi dira pekatu oriek. Baña egiaz
  damuturik, eta benetan erremediatzeko alegiñak edo
  
  dilijenzia egiazkoak egiten ari bada; eta estadu orretan oartu bage, eta borondate edo konsentimentu
  bage esaten baditu: eztira orduan pekatu mortalak,
  zergatik eztiran osoro borondatezkoak. Baña ala ere
  humillatu bear dira orrelakoak, eta alegin biziagoak
  egin bear dituzte, eren oitura gaiztoa txit menderatu
  edo goitu artean.
  G. Zer beste gauzarik eragozten digu bigarren
  
  mandamentu santu onek? E. Blasfemiak esatea. Eta
  zer da blasfemia? Jaungoikoaren kontra esaten dan
  injuriazko hitz edo egiten dan despreziozko akzio edo
  obraren bat: nola litzatean Jaungoikoari faltaren bat
  edo utsegiteren bat egoztea: edo perfekzioren bat
  ukatzea: esango balu bezela, Jaungoikoa justua eztala, mudakorra dala, gure berri eztakiala, edo onelako
  beste edozein gauza despreziozkoa Jaungoikoagatik
  esatea: eta baita da blasfemia, Maria Birjiña Santisimaren eta Zeruko Santuen kontra injuriazko edo despreziozko hitzak esatea: eta baita Jesu-Kristoren gorputz santuaren edo Ama Birjiñaren edo Santuen
  buruak, sabelak edo beste mienbro preziosoak desprezioarekin aoan erabiltea: eta baita kolera edo aserre bizian Zeruari txistu botatzea: edo despreziozko
  
  hitz edo obraren bat Jaungoikoaren beraren edo bere
  errelijio santuaren kontra esatea edo egitea.
  G. Eta zer pekatu da blasfemia? E. Pekatu mortal
  arrigarria da. Eta aditzeak berak bakarrik Kristau onak
  izutzen, ikaratzen, eta arritzen dituana. Eta Jaungoikoak denpora guzietan blasfematzalleak lazki kastigatu
  izan ditu. Lege zarrean arrika blasfemoak iltzen
  zituen. (Levit. 24. 15-16.) Benabad, Siriako Erregearen
  blasfemia bat kastigatzeko, eun eta ogeita zazpi milla
  Siriatar Jaungoikoak illerazo zituan: (3 Reg. 20-28.)
  Asirioen Errege Senakeribek esan zuen blasfemia bat,
  motibo izan zan, aren exerzituko eun eta larogeita
  bost milla soldadu, Jerusalenen inguruan zeudenak,
  gau batean Aingeru batek illzeko: (4. Reg. 19-22) eta
  San Paublo Apostoluak, Himeneo, eta Alexandro zerizten gizakume bi, zerren blasfematu zuen, Satanasi
  entregatu ziozkan. (1. Timot. 1-20.) eta leku askotan
  Elizako legeak exkomulgatzen ditue: eta Erregeak ere
  kastigu arrigarriak ematen dizte: eta blasfemiarekin
  herejia juntatzen bada, nola gertatu oi dan fedearen
  kontrako edozein gauza blasfematzalleak esaten duenean, ori ziertu jakin ezkero, daukagu obligazioa Inkisizioko tribunal santuari kontu emateko. Eta errietako
  Alkate jaunak, eta beste agintariak blasfemoak kasti-
  
  gatu bear ditue, erak erremediatu ditezen, eta besteak aen buruan ikasi dezen, zeiñ gauza ikaragarria
  dan blasfemia: eta alakorik aditu ezkero, guziok erakutsi edo agertu bear degu igui, eta pena andi bat,
  gure Jaungoiko eta Aita ona injuriaturik ikusteaz:
  eskualdirik badegu, lotsagiritu bear degu gaizki esalea: eta gutxianez, geiago ezin degunean, esan bear
  degu, bizi bedi Jaungoikoa edo Jesus, Maria eta, Jose:
  edo ziñatu, eta gurutze santua egin. Eta gure aldetik
  danez Jaungoikoaren izen santuari zor zaion honra,
  estimazio, errespeto, eta erreberenzia beti ekarri bear
  diogu: eta ori da orain explikatu bear deguna: eta ala
  ikusi degun ezkero, zer eragozten digun bigarren
  mandamentu santuak, jakin ere bear degu, zer agintzen digun. Agintzen dizkigu bada bi gauza: zein dira?
  1. da Jaungoikoaren izen santua honratzea gure esker
  onakin, gure erregu edo orazioakin, gure bizimodu
  onarekin, eta gure hitzkuntza, eta exenplo onarekin,
  alegiñak egiten ditugula, Aitagurearen lenengo eskaeran edo petizioan eskatzen degun bezela, Jaungoikoaren izen santua ezagutua, eta honratua ikusteko
  mundu guzian: eta orretarako agitz gauza egokia da,
  Job Santuak bezela, gure naigabe, eta atsekabe guzietan, biotz osotik esatea: Jaungoikoak ala nai izan du;
  
  bada aren izen santua bedeinkatua izan dedilla: eta
  orobat gertatzen zaizkigun gure atsegiñezko gauza on
  guzietan, eskerrak eman bear diozkagu gure Jaungoikoari bada on guzia bere eskutik datorkigu: eta esker
  onekoak bagera, mesede geiago, eta geiago, egingo
  dizkigu: eta ala txit asko balioko digu Jaungoikoari
  eskerrak emanaz, aren izen santua sarri, sarri honratzen badegu: eta kontrara, esker gaiztokoak bagera,
  Jaungoikoa aserratuko degu: eta gere buruai kalte
  andiak ekarriko dizkiegu: bada esker gaiztokoai Jaungoikoak ukatzen dizkie arrazoi andiarekin esker onekoai egiten dien ontarte edo fabore andiak.
  G. Eta Jaunaren izena honratzeko mandamentu
  santu onek zer geiago agintzen digu? E. Jaungoikoari
  egin diozkagun boto edo promesak leialkiro kunplitzea.
  G. Zer da botoa edo promesa? E. Da ezaguera osoarekin edo borondate librearekin prometitzea edo
  eskeintzea gauza on bat egitea Jaungoikoari atsegin
  emango diona. Jaungoikoaren beraren honrarako prinzipalmente; eta baita Ama Santisimaren edo Santuen
  honrararo; kunplitzeko edo osatzeko, obligazio egiten
  duela. Bada gauza on bat egiteko deseoa, asmoa edo
  intenzioa artzea, edo baita proposito egitea ere baka-
  
  rrik ezta egiazko botoa edo promesa: zerren ezin
  oraindio orrenbesterekin, ez agindu, prometitu edo
  ofrezitu boto edo promesa bezela; eta ala asmo edo
  deseo utsak, eta propositoak bakarrik eztue iñor obligatzen borondatezko gauzetan: baña bai boto edo
  promesak: eta oek obligatzen due gaiaz konforme;
  gauza pisu edo andietan pekatu mortalaren azpian,
  eta gauza txiki edo ariñetan pekatu benialaren azpian.
  G. Eta nundik ezagutzen da, agindu edo prometitu
  dana gauza pisu, eta andia dan edo ez? E. Eskuarkiro
  ezagutzen da, gauza ura berbera penitenzia orde
  aginduko baligue, obligatuko ginduzkan modutik: eta
  ala barau egun bat ateratzeko promesa: meza bat
  esan eragiteko promesa: lau erreal edo geiago limosnaz emateko promesa, gauza pisuak dira: baña estazio bat edo beste errezatzeko edo laurden bat olio edo
  kuartoren batzuek emateko promesak, eta oen antzekoak gauza txiki, eta ariñak dira.
  G. Eta boto edo promesak zenbat modutan izaten
  dira? E. Era askotan oi dira. 1. Batzuek dira boto edo
  promesa errealak, diruarekin edo dirua balio duen
  gauzarekin kunplitzeko egiñak: eta aek egin dituana,
  kunplitu bage ill bada, aen herederoak kunplitzeko
  obligazioa due, 2. beste batzuek dira personalak: nola
  
  bakoitzak berak edo barautzeko edo errezatzeko edo
  onelako deboziozko lanak; nola illero konfesatzeko
  edo komulgatzeko egiñak: edo ez orditzeko edo juramenturik premia bage ez egiteko, eta beste onelakoak. Eta oek kunplitu bage ill bada egin dituana, aren
  herederoak eztue zer egiñik: baña 3. diruarekin, eta
  personaren beraren bestelako obra onakin batetan
  kunplitzeko egiñak, kunplitzeko ill bada: diruaren
  aldetik agindua kunplitu bear due herederoak: baña
  eztue obligaziorik persona ark berak egin bear zituan
  lanak egiteko.
  G. Eta oraindio zenbat modutan geiago dira promesak edo botoak? E. Batzuek dira kondiziorik ipiñi
  bage egiñak: eta oriek bertatik obligatzen due: eta
  beste batzuek dira alde batera, eta beste batera gerta
  litekean kondizioaren azpian egiñak: eta oek eztue
  obligatzen kondizioa osatu artean: eta ala batek
  limosna andi bat edo mezaren batzuek agintzen baditu, bere aita edo bere semea edo bere emaztea edo
  bere burua onelako gaitzetik libratzen badira; eztu
  obligaziorik, kondizio ura osatu artean.
  G. Eta batere kondizio bage egin diran boto edo
  promesak noiz kunplitu bear dira? E. Denporarik señalatu badu, orduantxe: eta denporarik señalatu ezpa-
  
  du, alik lasterrena eragozgarririk edo enbarazo andirik
  edo luzatzeko motibo justurik ezpadu: bada ardurabage, eta motibo justu bage luzatzea pekatu da: eta
  askotan mortala: eta asko ezta, osatzeko edo kunplitzeko asmo edo intenzioa edukitzea, alpertasunez edo
  nagitasunez luzatzen badu.
  G. Eta bada oraindio boto edo promes mota geiago? E. Bai: bada boto edo promes batzuek dira solemneak: eta oek dira, Elizgizonak, Epistolaz ordentzen
  diranean, egiten duen kastidade santua gordetzeko
  promes edo boto solemnea, Obispo Jaunak Elizaren
  izenean azeptatzen duena; eta Fraileak, eta Monjak,
  amasei urte bete ezkero, eta urtebeteko nobiziadua
  igaro ezkero, errelijio aprobatuetan, oen agintarien
  eskuetan egiten dituen iru bere edo promes solemneak, bata betiko kastidadekoa, bestea pobrezakoa,
  eta bestea obedienziakoa. Eta oriez gañerako beste
  boto edo promes guziak dirade, boto sinpleak; zerren
  solemnidade bage egiten diran.
  G. Eta boto edo promesak egitea gauza ona, eta
  probetxugarria da? E. Nola ere dan: baña ondorengo
  txarrik ekarri eztezen egin bear dira, txit ondo pensatu, eta begiratuta: bada askok errazago egiten ditue
  kunplitzen dituen baño: eta eren buruai egozten die
  
  karga pisu bat, eta obligazio andi bat, lanik asko gero
  ematen diena: eta ala obe da, botorik ez egitea, kunplitzeko neke andia dakarrenean: batez ere, gero faltatuko edo utsegingo duela bildur bada: eta botoak
  egiñik dauzkatzutenak arren len baño len kunplitzeko
  alegin egiazkoak egin itzatzue: eta aurrera txit ondo
  pensatu ta baizik, eztitzatzuela egin.
  G. Eta bada munduan boto edo promesak desegiteko, dispensatzeko edo aldatzeko eskualdirik daukanik? E. Bai: 1. mutiltxoak amalau urte osatu bage, eta
  neskatxak amabi urte bete bage, egindako botu edo
  promes guziak desegin litzake osoro aen gurasuak
  edo guraso-ordekoak. 2. Arrezkero egiñak, ondasunakin kunplitzekoak badira orobat desegin ditzake gurasoak, eta guraso-ordekoak, aen mendean dauden
  artean; bada umeak eztue eskualdirik, ondasunaz disponitzeko: eta baita desegin ditzake beste promesen
  batzuek ere, etxeko gobernu onaren kontra egiñak
  badira: baña bestelako promes deboziozkoak, kalterik
  ez dakardenak, ezin desegin litzake gurasoak, eta ez
  aen ordekoak, amalau urte mutillak, eta amabi neskatxak osatu ezkero egiñak.
  3. Aita Santu Erromakoak, Eliza guziaren buru
  danak bezela dauka eskualdia, boto edo promes mota
  
  guziak dispensatzeko: bada ez nolanai: baizik artako
  motibo egiazkoak badauzka: eta ala gezurrezro motiboakin ateratzen diran dispensak utsak dira: ezer
  balio eztue.
  4. Aita Santuak beretzat erreserbaturik dauzkan
  botoak atera ezkero (oek dira betiko kastidadekoak,
  errelijioso edo monja izatekoa: eta Jerusalengo leku
  santuak bisitatzekoa) beste guziak dispensatu ditzake
  Obispo Jaunak bere mendekoai, motibo justuakin; bestela ez: eta are errazago boto edo promesak aldatu
  ditzake, ala Aita Santuak, nola Obispo Jaunak, beste
  obra on batzuetan: eta ala eskuarkiro egin oi due.
  Eta 5. Españiako Erreinuetan bizi diranak, gurutzadako Bulda artu ezkero, edozein konfesorek, Obispo
  Jaunak aprobaturik daukanak, aldalu deizke (len esan
  ditudan Aita Santuari gorderik dauden iru boto aek
  atera ezkero) beste boto edo promesa guziak beste
  obra on batzuelan, baña limosnaren bat ematen dala
  Gurutzada santuko gastuetarako.
  Orra, biderik, eta modurik asko, kezka askotatik zeuron buruak libratzeko, botoak edo promesak
  kunplitzeko neke edo enbarazorik badezue, eta zerren
  luzetxoa dijoan dotriña au, erregutu degiogun guziok
  Jaungikoari, arren bere izen santua beti honratzeko
  
  gogo bizi bat digula: eta baita agindu diozkagun gauzak leialkiro kunplitzeko grazia, eta indarra: eta gero
  eraman gaitzala bera alabatzera beti Zeruko gloriara.
  Amen.
  
  EMERETZIGARREN DOTRIÑA
  Jaungoikoaren legeko irugarren mandamentua.
  Gure Jaungoikoaren honrari dagozkion lenbiziko,
  eta bigarren mandamentuak, aurreko dotriñetan aditzera eman dizkitzuet, eta ikusi dezue, nola gure
  Jaungoikoa adoratu bear degun animako, eta gorputzeko erreberenzia guziarekin: beraganako fede biziari, esperanza irmoari, eta amorio santuari garraizkola:
  eta bere izen santua gure hitzakin, eta bizimodu santu
  batekin honratzen degula: eta birtute orien kontrako
  pekatuai alde egiten diegula. Bada gaur, ori guzia
  errazago egiteko, eta beste mandamentuak ere kontuz gordetzeko, agitz laguntzen edo serbitzen digun
  Jaungoikoaren legeko irugarren mandamentu santua
  aditzera eman bear dizuet. Alabaña jai egunak ondo
  santifikatzen baditugu, txit Kristau onak izango gera:
  eta bestela guztiz gaiztoak. Erakutsiko dizuet bada 1.
  zer dan jai egunak santifikatzea: eta 2. artarako zer
  egin bear degun atenzioa arren,
  Zein da Jaungoikoaren legeko irugarren mandamentua? Jai egunak santifikatzea. Nork santifikatzen
  
  ditu jai egunak? Aetan meza osoa enzuten duenak;
  eta premia bage bearrik egiten eztuenak.
  Noiz agindu zuen gure Jaungoikoak jai egunak
  santifikatzea? Munduaren asieratik ezagutu erazo zien
  gure lenengo gurasoai, eta aen ondorengoai, Jaungoikoari guzien egille, eta jabe andienari bezela zor zaion
  honra, kulto edo adorazioa emateko denpora jakiñak
  izan bear zituela: eta ala lege naturalari edo gerezko
  arrazoi edo ezagumenari dagokio Jaungoikoa honratzeko egun batzuek enpleatzea, okupatzea edo konsagratzea: eta gero Moises Profeta Santuaren medioz
  edo bitartez bere lege santua, amar mandamentuotan
  ezarririk, eta berezirik eman zuenean: irugarren mandamentu santua Israelgo puebloari hitz oekin aditzera
  eman zion: «Akorda zaitez, oroitu zaitez edo gogoan
  eduki ezazu zapatu eguna santifikatzea: sei egunetan
  bearra, eta zere neke lan guziak egingo dituzu: baña
  zazpigarrenean Jaungoiko zure Jaunaren zapatua edo
  atseden eguna da. Egun orretan neke lanik batere
  egingo eztezu, ez zuk, ez zure semeak, ez zure alabak, ez zure morroiak, ez zure neskameak, ez zure
  astoak; ez eta zure ate barruan dagoan kanpotarrak
  ere, zergatik sei egunean Jaunak egin zituan Zerua,
  eta lurra, itxasoa, eta aetan dauden gauza guziak, eta
  
  zazpigarrenean, atseden zuen»: eta orregatik Jaunak
  zapatua bedeinkatu, eta santifikatu zuen. Orra,
  jai egunaren asiera, eta agintea, Eskritura Santan
  daukagun bezela.
  Zergatik mandamentu au asi zuen Jaungoikoak
  hitz onekin «Akordatu zaitez»? aditzera emateko mandamentu au zala munduaren asieratik Jaungoikoaren
  ordenaz beti gorde zan usadio edo oitura santuaren
  konfirmazio edo berritze bat bezela, eta beti gogoan
  eduki bear zuela, txit asko balio zuen gauza bezela.
  Eta zergatik orain lege zarreko zapatu edo larunbataren ordean igandea edo domeka gordetzen degu?
  1. zergatik egun bat edo beste gordetzea da zeremoniazko legeari zegokana: eta gure bizimodurako, eta
  legearen mami, eta sustanziarako bear dana da jai
  eguna, dana dala, ondo enpleatzea edo santifikatzea:
  eta 2. nola lege zarreko zeremoniak bukatu ziran,
  Jesu-Kristoren lege berria etorri zanean: Jesu-Kristok
  erakutsi zienaz batera Apostoluak zapatuko jai andia
  aldatu zuen domekako jai santura, Jesu-Kristoren
  beraren piztueraren memorian, eta honran: bada
  domeka egunean Jesu-Kristo gure Jauna piztu edo
  erresuzitatu zan, eta bere betiko atseden, eta deskansuan sartu zan: eta domeka egunean Espiritu Santua
  
  Apostoluen gañera jatxi zan: eta ala ordutik domeka
  gordetzen abiatu ziran: eta nola Juduak zapatuaz
  gañera beste jai batzuek ere, Jaungoikoak agindurik
  gordetzen zituen, gure Eliza Ama Santak ere, Espiritu
  Santuak argiturik, domekaz gañera beste jai batzuek
  gordetzea agintzen digu, egun orietan Jaungoikoak
  egin dizkigun mesede andiak edo obratu dituan misterio andiak zelebratzeko.
  Zertako Jaungoiko gure Jaunak zapatuak edo atseden eguna gordetzea, eta santifikatzea agindu zuen,
  eta aren lekuan orain domeka, eta beste jaiak gordetzea agintzen digu? Lenbiziko, eta bigarren mandamentuetan, biotzarekin, eta hitzakin berari ematea
  agindu zigun honra, erreberenzia, eta adorazioa, kanpotik agiri diran bere serbizioko lan on edo beargai
  santu jakiñakin beste egitekoai largarik, egun señalatuelan beti eman degiogun egin dizkigun mesede guztiz andien eskerrak, eta agertu dezagun beraganako
  gure fedea, esperanza, errespeto, eta amorioa: eta
  orrela berari zor diogun honra emanaz, geretzat betiko zorioneko atsedena geroko seguratu dezagun: eta
  orra, zertako diran jai egunak: eta oriek ondo gordetzea edo santifikatzea zein gauza premiazkoa, eta
  probetxugarria degun: bada jai egunak ondo gorde,
  
  eta santifikatu ezkero: meza santua bear dan debozioarekin enzunaz: Jaungoikoaren hitz santua, sermoi
  edo dotriñetan ondo aditu, ikasi, eta gogoratuaz:
  Sakramentu santuak noiz edo noiz, al dan sarriena
  ondo prestaturik errezibituaz; gere pekatuen barkazioa iristeko, eta bizimodu berri on bat egiteko bear
  degun Zeruko grazia, eta laguntasuna egun orietan
  benetan Jaungoikoari eskatuaz: eta al ditugun miserikordiazko obra onak exerzitatuaz: eta orretarako
  beste neke lan guziai, eta pekaturako bideai kontuz
  alde egiñaz; ezin esan liteke, zein atsegin andia gure
  Jaungoikoari ematen diogun, eta zein argitasun
  andiak, eta ondasun estimagarriak animarako, eta
  gorputzerako geretzat irabazten ditugun; alako
  moduan, ze batere ponderatu edo geiegi esan bage,
  autortu bear degu, jai egunak, Jaungoikoak agintzen
  duen bezela, eta Eliza Ama Santak erakusten digun
  bezela, gordetzen, eta santifikatzen baditugu, beste
  mandamentu guziak txit erraz gordeko ditugula; birtutean agitz aurreratuko gerala: Jaungoikoaren bendizioa txit ugari iritsiko degula: eta betiko Zeruko ondasunak seguratuko ditugula: baña kontrara, jai egunak
  obra onakin, eta ejerzizio birtutezkoakin santifikatu
  ordean; gure Jaungoikoaren ofensako, eta gure anima
  
  gaixoen kalteko erakerietan, eta pekatuetan igarotzen
  baditugu: gure animako gaitzak erremediatzeko, eta
  
You have read 1 text from Basque literature.