Kristau dotrina-II - 11

Total number of words is 3875
Total number of unique words is 1391
33.5 of words are in the 2000 most common words
48.0 of words are in the 5000 most common words
56.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
gaitu gure Jaungoikoa amatzera, aditu dezuen bezela,
gauza guziak baño geiago: eta gure biotz guziarekin,
gure adimentu guziarekin, eta gure indar guziakin: eta
ala ere Kristau on asko ori gordetzen duenak badira
ere, ikusten dira, Kristauen artean beste asko, eta
asko, eren biotzak, eta eren amorio guzia ipiñirik
dauzkatenak munduko honra, puntu, banidade, eta
erakerietan: beste asko, munduko interes eta irabazietan: beste asko gorputzaren jolas, jostatze, erabageko jan, edan, atsegiñ, eta gurari zikiñetan: eta eren
pasio edo griña gaiztoak ezi, eta arrazoiaren, eta espi-

rituaren mendean Jaungoikoaren amorioagatik eduki,
eta sujetatu ordean; okasioa datorkienean eren gurariak, nolanai, naiz zuzen, naiz oker kunplitzen dituenak: alde guzietatik, batzuek arrotasuna, eta soberbia, eta orri darraion besten ezin ikusia, eta bendekua
darienak: beste batzuek abariziaren edo gutiziaren
menpeko daudenak; eta irabazi ezkero, besten kalteaz ajolarik eztuenak: beste batzuek, galanki janedan ezkero ederki apaindu ezkero, eta gorputzaren
atsegiñak gozatu ezkero edo erabageko joku luzeak
egin ezkero, zorrak egiteaz, eta leenak pagatzeko
edukitzeaz eren buruen, eren familiaren, eta beste
askoren kaltean bada ere, eskrupulurik egiten eztuenak: eta beste onelako asko pekatuaren mendean bizi
diranak: eta mandamentu santuak ardurabage ausitzen dituenak: eta ala ere galdetzen bazaie; Amatzen
dezue Jaungoikoa gauza guziak baño geiago? Baietz
bereala eranzuten due: Eta nundik datorkie itxumen
edo engañu ori? Uste due, ezagutzen, autortzen, eta
konfesatzen duelako, Jaungoikoa dala infinitamente
ona, santua, eta maitagarria: eta neurribageko amorioa bera danagatik merezi duena; orrenbesterekin
Jaungoikoa estimatzen, eta amatzen duela gauza
guziak baño geiago: baña enganatzen dira: zerren ori

bakarrik ezagueraren, eta fedearen lana da: biotza,
eta borondatea Jaungoikoari osoro eman ordean,
erentzat gordetzen due: eren amorio propio erabageak agintzen die, eta ez Jaungoikoarenak: bada Jaungoikoa egiaz gauza guzien gañean amatzeko, eta adimentuarekin sinisten, eta ezagutzen duen bezela; eta
hitzakin esaten duen bezela, obrakin ere probatzeko,
eren biotzetan alako estimazioa, eta aprezio andia
Jaungoikoaz egin bear due, nun iritzi bear diobe izan
ditekean gauzarik okerrena, injustuena, itxusiena, izugarriena, eta lotsagarriena dala, Jaungoikoari uztea
kreatura bategatik edo guziakgatik edo milla mundugatik: eta Jaungoikoaren anditasunak eta perfekzioak,
aren ontasuna, santidadea, edertasuna, eta maitagarritasuna konsideratu bear ditue, ez illik dauden pintura edo figura batzuek bezela, baizik gauza guztiz bizi,
eta on guzien jabe eta emalle guztiz maitagarria bezela: gure biotz, eta amorio guzia bakarrik merezi duena
bezela: eta gure animako deseo guziak osoro ase, eta
kontentatu ditzakeana bezela: eta gure zorion, ditxa,
eta felizidade guzia, bera ikustearekin, eta beti amatzen, eta gozatzen egotearekin egingo duena bezela:
zorionekoak orrelakoak; eta ezaguera orri dagokan
bezela Jaungoikoa amatzen duenak: bada oriek ezer-

tan eztauzkate munduko gauza guziak Jaungoikoari
zor dioben amorioaren aldean: eta guziak galtzeko,
eta eren biziak ere emateko prest daude Jaungoikoa
ez ofenditzeagatik: eta orixe da egiazko karidadea,
biotzean edukitzea, eta obretan agertzea.
G. Eta nor dira orren kontra pekatu egiten dute-

nak? E. Pekatu mortala egiten duen guziak: eta batez
ere edo zuzenago karidadearen kontra pekatu egiten
duenak dira, 1. demonioaren beraren gisa Jaungoikoari gorrotoa diobenak, eren erabageko arrotasuna, eta
eren gusto edo atsegin loi zikiñak eragozten dielako:
eta bere justiziak betiko tormentuakin Infernuan kastigatuko ditualako. 2. Jaungoikoaz azturik bizi diranak,
fedea, esperanzea, karidadea, eta aren bildur santua
exerzitatu bage. 3. Jaungoikoaren serbiziorako, eta
eren salbaziorako egin bear dituen obligaziozko lan
edo obra onak egiteko iguitasun, eta nagitasun andia
duenak. Eta 4. munduko gauzen amerio itxua, eta
eren gusto, eta atsegiñak billatzeko leia andia, eta
arazeri geiegi daukatenak: orrelakoak Jaungoikoaren
etsaiak dira, eta karidaderik batere eztue: bada Ebanjelio santuak esaten digu, Nagusi edo jabe bi batetan
ezin serbituko ditugula, au da, Jaungoikoa eta mun-

dua: eta bera maite badegu, bestearen etsai izango
gerala.
G. Eta nor dira karidadea edo Jaungoikoaren eta

projimoaren amorio egiazkoa eren biotzetan eskuarkiro daukeenak? E. Jaungoikoaren eta aren ontasun, eta
fabore, mesede edo ontarte guztiz andietan sarri pensatzen duenak: beraz atsegiñez, errespetoz, eta amorioz hitz egiten duenak: bere mandamentu santuak
kontuz gordetzen dituenak: eta orretarako pekatuko
bidetik edo arriskutik alde egiten duenak: eta tentazio
gaiztoak goitzeko humiltasunarekin eta konfianzarekin Jaungoikoari bere grazia edo laguntasuna eskatzen diobenak: iñork Jaungoikoa ofenditzen duela
ikusten duenean, al badue, eragozten duenak: eta
ezpada eren barruan sentitzen duenak: projimoak, eta
batez ere etsaiak edo gaitzgilleak Jaungoikoagatik
maite dituenak: eta eren salbazioa deseatu ezeze,
artarako al dueneraño, laguntzen dienak. Orra karidade egiazkoaren señale berez ziertuak: eta zorionekoak eren obretan erakusten dituenak: bada iñork ezpadaki ere, errezelazio bage, Jaungoikoaren amorioan
dagoan edo ez, orrenbesterekin sosegatu, eta konsolatu liteke.

G. Eta nor dira karidadea edo Jaungoikoaren eta
projimuaren amorio egiazko eren biotzetan dauken
edo ez, errezelatu edo kezkatu, eta dudatu bear duen
Kristauak? E. Dirade Kristau epelak: ez txit otz, eta ez
txit bero diranak: alde batetik pekatu mortala, ezagutu ezkero, igui debenak: Infernuaren bildur diranak:
baña beste aldetik eren pasio edo griña erabageak
ezitzeko alegin gutxi egiten duenak: pekatu benialak,
ez bakarrik ignoranziz, eta argaltasunez, baizik ardurabagetasunez, eta ezaguera, eta oarmen osoarekin
egiten dituenak: eta ala pekatu andietan ere erorteko
peligroan jarten diranak: onelako Kristau epelak, karidadea galdurik ezpadauke, erraz galtzeko, eta pekatu
mortalean laster erorteko arrisku andian daude: eta
Jaungoikoa biotz guztitik amatzen eztuelako kezka,
eta errezeloa eduki dezake.
G. Zer erremedio bada pekatutik ezeze; epeltasunetik, eta orrelako kezka, eta errezelo tristetik libratzeko? E. Jaungoikoaren amorioa txit gogotik, iristeko
edo alkanzatzeko, artan beti irauteko, eta egunetik
egunera artan geiago, eta geiago aurreratzeko alegin
biziak egitea. Auxe da, mundu onetan guziok
daukagun egitekorik andiena, inportanteena, eta premiazkoena, eta gure naturaleza gaizki eziarentzat, eta

munduko gauzetara geiegi etziñik dagoanarenzat
nekeza bada ere; fedeko egia guztiz andien egunoroko konsiderazioarekin, eta Jaungoikoari bere grazia,
eta bera amatzeko doai andia sarri eskatuarekin, eta
gere borondatea ukatuarekin, eta Jaungoikoarenarekin konformatuarekin egiten ditugun lanetan, eta
datozkigun naigabeetan egunetik egunera argitzen da
geiago gure adimentua; eta indartzen, eta berotzen
da gure borondatea edo gure biotza: eta arrezkero
Jaungoikoaren amorioak igui erazotzen dizkigu, ez
bakarrik pekatu mortalak, baña benial ezagutuak ere:
eta ematen digu gogo bizi eragille bat, Jaungoikoaren
lege santua, ez bildurrez bakarrik, baita gustoz gordetzero ere. Eta ala, aditu dezuen dotriñarekin zuen bizimodua moldatzeko: gure fede santuko misterio
andiak ondo konsideratzeko alegiñak egin bear dituzue: eta batez ere sarri gogora ekarzue, Jaungoikoa
dala berez guztiz ona, eta maitagarria: bera dala zuen
Aita guztiz poderosoa: zuen egille edo kreadorea:
zuen salbadore, eta Erredentorea: eta ongille, parerik
eztuena: zuen biotzeko amorio guzi-guzia berez merezi duena: eta zuen zorion egiazkoa dagoala orain, eta
beti, aren borondate santuarekin zuena gauza guzietan bat egiñik edo konformaturik edukitzean: eta eza-

gutzen, eta sinisten dezuen bezela obratzeko, berari
eskatu egiozue gogotik, arren zuen biotzetan bere
amorio santua ezarri dezala, konserbatu dezala, eta
geitu dezala, eta eman degizuela zuen borondate erabagea ukatzeko, eta eskuratzeko indarra, eta berea
egiteko grazia; eta eraman zaitzatela gero eternidade
guzian Zeruko glorian bere Majestade soberanoa, eta
kabubageko ontasuna, eta edertasuna ikustera, kontenplatzera, eta amatzera. Amen.

AMAZAZPIGARREN DOTRIÑA
Gure buruari, eta projimoari
zor diogun karidadearen gañean.
Aditu dezue aurreko dotriñan karidadearen birtutea zer dan: zer agintzen dizuen Jaungoikoaren aldera: eta nor diran eskuarkiro, karidadean bizi diranak,
eta nor ez. Karidadearen birtute orrek berorrek agintzen digu, Jaungoikoagatik amatzea 1. gere buruak: 2.
gere projimoak eta 3. oen artean gere etsaiak: eta
gaur erakutsi bear dizuet, nola ori guzia ondo egin.
Eta ona dotriña bat txit bearra, eta txit kontuz aditu
bear dezuena.
G. Karidadeak beartzen edo premiatzen gaitu
guziok gere buruak amatzera? E. Bai: bada Jesu-Kristo
gure Jaunak esaten digu, gere buruak bezela gere
lagun urkoak edo projimoak amatu bear ditugula: eta
ala or aditzen da, gere buruak amatu bear ditugula.
G. Eta nola amatu bear gera geur? E. Amatu bear
gera Jaungoikoagatik: au da, gere buruari diogun
amorioa Jaungoikoagana zuzendu bear degu, edo
gure ditxa edo zorion guzia Jaungoikoagan billatu bear

degu: eta nola zorion ori dagoan, ez gure amorio erabageak nai duen bezela, emengo ondasun, honra, eta
atsegiñak gozatzean, baizik orain Jaungoikoaren nai
edo borondate santua amorioz egitean, eta gero
Zeruan beti aren Majestadea aurpegiz aurpegi edo
argitasun guzian ikustean, eta bera beti amatzen, eta
beraz gozatzen egotean; egiazko zorion au gere
buruarenzat billatzea, da gere buruak Jaungoikoagatik
amatzea.
G. Orrela Jaungoikoa amatzen ezpadegu, gere
buruak bear bezela egiaz amatzen eztitugu? E. Ala da
egia, eta zorigaiztokoak egiaz egiten gaitu gere
buruen amorio erabageak edo desordenaduak; gere
barruan agintzen uzten badiogu.
G. Nor dira orrela eren buruak modu edo era gaiztoan, eta eren kaltean maite dituenak? E. Soberbiari
edo arrotasunari, eta ari darraikan andinaiari: abariziari edo ondasun gura erabageari: eta aragiaren
atsegin edo gusto loi gaiztoen gutizia edo apetituari
eren biotzetan agintzen uzten dienak.
G. Nundik datorkigu gere buruen, eta munduko
gauzen erabageko amorio ori? eta ori goitzeko zer
egin bear degu? E. Jatorrizko pekatutik datorkigu
guzioi gauza orien erabageko deseoa, griña gaiztoa,

eta modubageko amorioa, eta espirituaren, eta aragiaren arteko gerra: bada espirituak mendean eduki
nai luke aragia, eta bere griña gaiztoak: eta aragia
altxatzen da espirituaren kontra: eta ala aragiaren
erabageko amorio ori ezitzea, eta eskuratzea, eta
arrazoiaren, eta Jaungoikoaren lege santuaren mendean edukitzea, izan bear da gure lanik, eta egitekorik andiena: eta gure egiazko pakea bertatik, eta gero
betiko zoriona iristeko da gauza guztiz bearra, eta
premiazkoa: bada ezin Jesu-Kristori jarroioko diogu,
berak agindu zigun bezela, gere burua ukatu bage,
eta gere gurutzea jaso bage, au da, gere buruaren
erabageko amorioa eskuratu bage, eta orretarako
nekalu bage: orra zerk egiten duen Zeruko bidea
nekeza; eta orra zergatik Zeruko ateari deitzen zaion
ate estua: bada gere nai gaiztoa ukatu bage, eta erabageko libertatea edo nasaitasuna estutu bage, ezin
Zeruan sartu gaitezke. Au guzia oitu artean gogor, eta
garratz iruitzen zaku: baña, alde batetik, neke orren
saria ezin andiagoa da; bada neke labur bategatik
betiko deskansua, betiko atsedena, betiko poza, eta
kontentua Zeruan izango degu: bada Jesu-Kristoren
beraren hitza edo esana da: mundu onetan bere
anima edo bizia igui duenak, betiko bizitza animaren-

zat seguratzen duela. Qui odit animam suam in hoc
mundo, in vitam aeternam custodit eam. Eta bestetik
Jaungoikoaren amorioak, eta gere buruaren amorio
onak, au da, karidadezko amorioak bertatik neke ori
guzia arintzen du, gozatzen du, eta Jesu-Kristoren
legeko uztarria biguntzen du: eta orretara benetan
jarten diranak gozo, atsegin, eta poz geiago arkitzen
due eren inklinazio, griña, eta pasio edo apetitu erabageak ukatzen, eta goitzen, pekatariak oriek kunplitzen, eta eren gusto gaiztoak gozatzen arkitzen duen
baño: eta ori da egia bat San Agustiñek beregan ondo
probatu zuenak bezela bere liburuetan txit sarri, eta
txit ederki erakusten duena: eta egunoro esperienziak
Kristau onai, justuai, Jaungoikoa maite duenai, eta
eren salbazioa iristeko nekatzen diranai erakusten
diena; eta orra zerk alaitu edo animatu bear gaituan
guziok gere buruaren, eta munduko gauza guzien erabageko amorio gaizto ori goitzera, benzitzera edo
eskuratzera: eta orren lekuan gure Jaungoikoaren, eta
gure animaren egiazko amorioa iristera.
G. Eta erabageko amorio orri nola deitzen diegu
eskuarkiro? E. Amorio propioa: eta auxe da kreaturaganako, eta gure buruaganako amorio itxua, modubagea, eta arrazoi bagea. Jaungoikoa agrabiatzen, eta

ofenditzen duena: bada kreaturagatik Jaungoikoa
uzten du, eta batetan da gere kaltekoa: bada galdu
eragiten digu gere egiazko zoriona: eta dakazkigu
gure animako gaitz guziak.
G. Erabageko gere buruaren amorio propioa beti
da pekatu mortala? E. Ez: bada pekatu guziak amorio
propio erabagetik sortzen dira, eta eztira guziak mortalak; askotan benialak baizik eztira. Mortalak dira
gauza pisu edo larrian Jaungoikoa ofenditu eragin, eta
karidadea edo Jaungoikoaren amorioa gure biotzetik
kentzen duenean: eta benialak dira, karidadea itzaltzen edo desegiten eztuenean, baizik bakarrik gutxitu,
eta argaldu egiten duenean.
G. Eta gere buruaren amorio zuzenari edo ondo
ordenatuari nola deitzen diogu? E. Karidadezko amorioa: eta orrek zuzentzen ditu gure deseo guziak: eta
dakarkigu bertatik egiazko pakea Jaungoikoarekin,
gere buruarekin, eta gere lagun projimoakin, eta orri
darraio gero betiko bizia, eta gloria Zeruan.
G. Eta munduko ondasunak deseatzea, amorio
propio erabagea edo karidadezko amorioa ote da? E.
Modu onean, eta ondo enpleatzeko Jaungoikoaren
ordenaz batera (aetan biotza josi bage) deseatzea,
karidadea da: baña edo soberbiaz edo abariziaz edo

aragizko atsegiñaz gozatzeko leiaz edo deseoz ondasun tenporalak gutiziatzea, da kodizia gaiztoa, eta
amorio propio erabagea, txit pekatu asko eragiten
dituena: eta orren erremedio eragillea da, beti iraungo duen egiazko ondasunak, ala graziazkoak, nola gloriazkoak gogotik deseatzea, eta billatzea; Jaungoikoaren honrarako, eta gure egiazko zorionerako.
G. Eta karidadeak orobat beartzen, eta obligatzen

gaitu gere lagun edo projimoak amatzera? E. Bai: eta
obligatzen gaitu gere buruak bezela amatzera Jaungoikoagatik.
G. Eta nor dira gure projimoak? E. Gizakuma, eta

emakuma guziak: naiz Kristauak, naiz herejeak, naiz
fedebageak: eta baita gure etsairik andienak ere.
G. Eta zer da gere buruak bezela gere projimoak

amatzea? E. Gere buruenzat deseatzen, eta nai degun
bezela edo deseatu bear degun bezela, gere projimoari ere betiko zoriona deseatzea; eta geretako nai
degun bezela besteai ere on egitea, eta laguntzea
eren animaren salbaziorako ondo dagokien gauza
guzietan.
G. Eta gere lagun projimoak deseatu bear diegu

ondasun tenporalak ere? E. Bai; geretzat bezela: au

da, aen enpleo onarekin Jaungoikoa obeto serbitzeko,
eta ez gurariak kunplitzeko.
G. Eta asko da gure projimoak amatzea, gure aide,
adiskide, ongille, ezagun edo prenda onaen jabe diralako? E. Ezta ori asko: bada ori guzia amorio natural
utsa da: ezta karidadezko amorioa: ori lurrekoa da
bakarrik: ezta Zerukoa edo Jaungoikozkoa: eta ala
amatu bear ditugu gure projimo guziak Jaungoikoagatik, bada obligazio ori datorkigu, Jaungoikoa bera
gauza guzien gañean amatzeko guziok daukagun obligaziotik: bada eziñ Jaungoikoa gauza guzien gañean
amatu dezakegu, arrazoia duen kreatura guziak Jaungoikoa ezagutzea, amatzea, eta adoratzea deseatu
bage: eta ori egiaz projimo guziai deseatzen badiegu,
artarako alegiñak egin bear ditugu: eta ala gure projimoak erakartea, al deguneraño, Jaungoikoaren ezaguerara, eta amoriora da gure projimoai eren egiazko
zoriona iristen laguntzea: eta ori da bear dan bezela
Jaungoikoagatik amatzea: eta argatik agiri da, Jaungoikoa bera amatzeko guziok degun obligaziotik
datorkigula gere buruak bezela, projimoak amatzeko
obligazioa.
G. Eta projimo guziai erabatera edo distinzio bage
deseatu bear diegu geretzat nai izan bear degun ona

berbera? E. Bai: guretako bezela projimo guziai deseatu bear diegu salbazioa, eta artarako egoki dan edo
konbeni dan guzia.
G. Eta projimo guziai erabatera lagundu bear
diegu: geretako nai degun bezela eren premietan? E.
Nola guziai on egitea gure eskuan eztagoan; karidadearen ordena gorde bear degu, gere projimoai egin
bear diegun laguntasunetan.
G. Karidadearen ordenak edo zuzenbideak zer
agintzen digu? E. 1. Jaungoikoa gauza guziak baño
geiago amatu bear degula: 2. gere buruak geiago
amatu bear ditugu besteak baño ondasun espiritualetan: 3. premia edo nezesidade berdiñean gauza tenporaletan ere lenago gere burua sokorritu bear degu
besteak baño: 4. gure projimoaren animako salbazioa
geiago estimatu bear degu gere ondasun tenporal
guziak baño, eta baita gure bizitza gorputzezkoa ere
baño: alako moduan, ze besteren anima betiko kondenaziotik libratzeagatik bizitza galtzeko edozein peligro
edo arriskuan jarri bear degu, libratuko degula ziertu
jakin ezkero edo esperanza eduki ezkero: bada JesuKristok esaten digu: au da nere mandamentua: bata
bestea maitatu edo amatu dezazuela, nik amatu zaituedan bezela: eta aren Majestadeak ainbesteraño

amatu gaitu, nun gure salbaziogatik bere bizitza tenporala eman zuen: eta San Juan Ebanjelistak esaten
digu, ze gure anaien salbaziogatik gere biziak eman
bear ditugula (ex 1. Joanis 3.) eta ala obligatzen gaitu
gutxianez extremoko nezesidade espiritualean gure
projimoa dagoanean, eta sokorritu dezakegunean: 5.
projimoen artean ere karidadearen ordena gorde bear
degu; eta ala nezesidade berdiñetan, lenago sokorritu
bear dira gurasoak, humeak, senar-emazteak, senideak, aideak, adiskideak, auzokoak, orrelako eztiranak baño: eta orobat Kristauak lenago herejeak baño:
eta Kristauen artean pobre zinzo, kontuzkoak lenago
alperrak baño: eta Kristau pobre lotsatiak lenago,
lotsabage eskean dabiltzanak baño. Esan det; nezesidade berdiñetan: zergatik kanpotarren bat ikusten
badegu iltzeko arrisku edo beste peligro estu andi
batean, orduan lenago da ura sokorritzea, peligro txikiago batean daguan beste gertukoren bat sokorritzea
baño: eta azkenik geiago estimatu, eta aurreratu bear
degu, al badegu, ondasun, eta probetxu komuna, ezenez partikularrena: eta guzien onerako ipinirik dauden, naiz animen arzaiak, gidariak, eta erakusleak;
naiz errietako agintariak, eta, kargudunak geiago esti-

matu, eta amatu bear ditugu beste partikularrak
baño.
G. Eta nola ezagutuko degu, gure projimoa ama-

tzen degun edo ez? E. 1. Eztegu amatzen bere premia
edo nezesidade andietan, al degula, sokorritzen ezpadegu. 2. Gaitz andirik opatzen edo deseatzen badiogu:
edo aren kontrako gorrotoa biotzean badaukagu: 3.
projimoaren gaitzaz atsegin artzen badegu, eta aren
onaz damu artzen badegu: 4. eskandalorik edo pekaturako biderik ematen badiogu: eta 5. al degula, projimoari etorri leizkion gaitz edo kalteak ala gauza espiritualetan, nola denporalelan eragozteko alegiñak egiten ezpaditugu: eta kontrara, amatzen degu gure projimoa, gaitzen bat opatu edo egin ordean, al degun on
guzia egiten badiogu: aren utsegiteak, eta argaltasunak eskusatzen edo disimulatzen baditugu: eta geretako nai gendukean bezela, edo nai izan bear degun
bezela, tratatzen badegu: gure dotriñako kartillak dion
bezela: izaten gerala gere lagun projimoakin, aek
gurekin izatea nai degun bezela: eta batez ere daukagu egiazko karidadea, gaitz egin digun projimoa amatzen badegu, eta egin digun injuria barkatzen badiogu.

G. Eta baldin gure projimoak injuria edo desprezio
andi bat egiten badigu edo gere burua, fama edo
ondasuna gaizki kentzen badigu: edo egin eztegun
gaitzen bat asmatzen edo egozten badigu, ala ere
orrelako gaitzgillea edo injuratzallea biotzetik amatu
bear degu? Eta egin digun injuria barkatu bear diogu?
E. Bai: Jesu-Kristoren karidadezko legearekin kunplituko badegu. Diligite inimicos vestros.
G. Ezta bada gauza ori agitz gogorra, nekeza, eta
gure amorio propioak ezin eraman dezakeana? E. Ala
dirudi, gure arrazoi argalari, eta gure itxumenari bakarrik begiratzen badiogu; baña ez fedearen argiari, eta
karidade egiazkoaren legeari, eta orrek dakarren probetxuari ondo begiratu nai badiogu. Gai onen gañean
berariaz bostgarren mandamentuan hitz egingo degu:
eta bitartean gogora ekarri, eta ondo konsideratu itzazue iru gauza oek. 1. Nor dan zuen gaitzgillea edo injuriatzallea, eta nolako kaltea bere buru propioari egin
dion. 2. Nola zuen, eta beraren Aita guztiz ona ofenditu duen: eta 3. nolako ofensa edo agrabioa zuei ere
egin dizuen. Eta Jaungoikoarekiko, projimoarekiko, eta
zuen animarekiko karidade piska bat zuen biotzetan
badezue, erraz jarriko zerate, zuen gaitzgillea amatzera, eta egin dizuen injuria barkatzera. Eta 1. badaki-

zue zuen injuriatzallea edo gaitzgillea Kristaua dala:
zuek bezela Jaungoikoa bera duela bere Aita; JesuKristoren senidea, eta mienbroa dala: eta Espiritu
Santuak aren anima bere esposatzat edo bizileku edo
tenplotzat esleitu zuela: eta zuek bezela Zeruko erreinua beti gozatzeko, eta ango heredero izateko egiña
dala. Eta orobat dakizue gaitz larri edo pekatu mortal
bat egin duenean, orain esan ditudan bentaja oriek
guziak galdu dituala: eta bere burua kondenatu duela
eternidade guzian zorigaiztokoa izatera, eta betiko
suak, eta garrak infernuan sufritzen egotera: orra
nolako kalteak bere buruari ekarri diozkan, barkazioa
iritsi bage iltzen bada. Orobat dakizue 2. gaitz oriek
guriok datozkiola zerren beraren, eta zuen Aita ona,
Jaungoiko guztiz poderosoa, guztiz ongillea, eta guztiz
maitagarria ofenditzeko ausardia izan duen, bere
pasio edo griña gaiztoa kunplitzeagatik. Orra zein arrigarria izan dan aren gaiztakeria: eta bere, eta zuen
Jaungoikoari egin dion ofensa: bada 3. pensa ezazue
orain nolako ofensa edo agrabioa zuei egin dizuen,
injuriatu zaituenean: asma ditekean andiena izan
arren ere, kriatura miserable bati egiña da: eta Jaungoikoaren Majestade Soberanoari egin dionaren
aldean utsa bezela edo ezerez bezela: eta orobat zuei

egin dizuen kaltea, bere anima gaixoari egin dionaren
aldean utsa ainbe da: eta, zuek, aprobetxatu nai bazerate, txit asko irabazteko okasioa eman dizue. Orain
bada Jaungoikoak agintzen dizue, berak errukiz zuen
gaitzgilleari begiratzen dion bezela, eta zuei ere begiratu dizuen bezela, zuek ere begiratu degiozuela:
Jaungoikoak ura, eta zuek bereganatzeko, eta salbatzeko alegiñ egiazkoak egin ditu: eta bere gaizki egiñaz damutu ezkero barkatzen dio, ain ofensa andia
egin badio ere; eta ori bera zuekin ere egiten du: orra
bada zuek ere egin bear dezuena, 1. Jaungoikoari
gusto emateagatik: 2. zuen projimo gaxo errukigarriari zor diozuen karidadeagatik: eta 3. zuen probetxu,
eta irabazi guztiz andiakgatik: bada zuen projimoari
biotzetik barkatzen badiozue, zuei ere Jaungoikoak
beraren majestade soberanoari egin diozkatzuen
ofensa arrigarriak barkatuko dizkitzue: baña bestela
ez. Eta ori txit argiro Jesu-Kristo gure Jaunak erakutsi
zizuen; 1. etsaiak ere amatzeko legearekin: 2. egunoro errezatu oi degun Aita gure edo Paternosterraren
bostgarren eskaera edo petizioan Jaungoiko gure Aitari erregutuarekin: barka egizkiguzu gure zorrak edo
pekatuak, guk geren zordunai edo injuriatzalleai barkatzen diegun bezela: eta 3. bere exenplo miragarria-

rekin: bada guziok dakizue, nola gure Jesus onak
Gurutzean iltzeko zorian zegoela, bere Aita eternoari
egin zion lenengo erregua, izan zala bere gaitzgille
edo etsaiakgatik: esaten ziola: nere Aita, barkatu
egiezu, onela ipiñi nauen oei, bada eztakie, zer egiten
duen. Eta exenplo orri San Esteban lenbiziko martir
andiak jarraio zion: eta Santu guziak, eta Kristau on
guziak jarraio izan diobe: eta guziok jarraitu bear
diogu: eta egiaz barkatu diegulako señaletzat, 1. aekgatik Jaungoikoari erregutu bear diogu, aren Majestadeak ere argitu ditzan, eta barkatu degien: eta 2. barkatu diegulako señaleak kanpotik ere eman bear ditugu, agur egiñaz, besteai bezela: eta eren premia
estuetan, beste Kristauak bezela lagunduaz: eta 3.
gorrotorik eztiegula: eta oen kontrako señaleetan ezagutu oi da, egiaz barkatu eztiegula gere buruak bezela amatzen eztitugula: eta gorrotoa barruan ezkutaturik daukagula.
G. Baña esango didazue arrazoi da Jaunkoikoagatik etsaiak amatzea: eta gorrotorik ez edukitzea gaitz
egin digunari: aen salbazioa, gerea bezela deseatzea:
eta egin diguen ofensa edo injuria personala Jaungoikoagatik barkatzea. Baña egin dizkiguen kalteak orobat barkatu bear ote diegu? Ezin eskatu dezakegu

modu onarekin, eta bestela ezin bada, justiziaren
aurretik, gaizki kendu dizkiguen edo ondasuna edo
honra edo fama ona biurtu degizkiguela? E. Eztigu ori
eragozten Jaungoikoaren lege santuak: eta ori guzia
eskatu dezakegu, justiziaren edo karidadearen motibo
onakin eskatzen badegu.
G. Eta nor dira orrela eskatzen duenak? E. Gorroto

bage, enbidia bage, eta benganza artzeko asmo edo
deseo bage eskatzen duenak kendu dien ondasunaren
edo egin dien kaltearen balioaren errestituzioa; bear
dituen ondasun, honra, eta fama ona konserbatzeko
deseo edo asmoarekin bakarrik: eta ark obeto beren
langai edo enpleoarekin ondo kunplitzeko eren fama
onaren premia badue: eta baita gaitzgillea bera galdu
eztedin bere arrotasunarekin, eta injustiziakin. Baña
nola gure amorio propioa ain sotilla dan alde batetik,
eta bestetik ain berekoia edo interesadua, eta sentikorra, eta ain erraza itxutzen; alegin guziak egin bear
ditugu bengatzeko deseoari, eta gorrotoari gere biotzean lekurik ez emateko: baizik karidade egiazkoa
gure projimo guziakin, eta batez ere gure etsaiakin
beti konserbatzeko; ori izango da señalerik onena,
Jaungoikoa ere biotz guztitik, eta gauza guzien gañe-

tik amatzen degulakoa: eta kontrara egiazko karidaderik eztegulakoa.
Bada, karidaderik ezpadegu, San Paulo Apostolu andiarekin esango dizuet: ezer ere ez gerala: eta
San Juan Ebanjelistarekin esango dizuet, illik gaudela.
Qui non diligit, manet in morte. Baña karidadea gure
biotzetan badegu, ezerk ere dañurik ezin egingo digu:
eta gauza guziak gure onerako, eta, salbaziorako gertatuko zaizkigu: Diligentibus Deum omnia cooperantur
in bonum. Eta zenbat geiago Jaungoikoaren eta projimoaren amorioagatik sufritzen degun, anbat irabazi
andiagoak birtutean egingo ditugu: eta anbat sari
ugariagoa Zeruan beti gozatuko degu. Eta orra zergatik Jesu-Kristok berak, Ama Santisimak, eta Santu
guziak, maite izan zituen munduko naigabe, neke, eta
atsekabeak.
Eskatu degiogun bada gogotik gure Jaungoikoari
arren berak digula bere amorio santua, eta beragatik
bakarrik gere buruak, eta gere projimo guziak, eta
batez ere gure etsaiak, naigabetu gaituenak, geur
bezela, amatzeko bear degun grazia: eta gero eternidadeko gloria. Amen.

EMEZORTZIGARREN DOTRIÑA
Jaungoikoaren legeko
bigarren mandamentuaren gañean.
Egiazko karidadea edo Jaungoikoaren amorioa
zuen biotzetan badaukazue, ; lenengo mandamentuan aditzera eman nizuen bezela, kontuz, eta
erraz beste mandamentu guziak gordeko dituzue: eta
batez ere Jaungoikoaren izen santua honratzeko alegiñak egingo dituzue: eta bera ofenditzen, eta injuriatzen duen juramentu arin edo gaizki egiten diranak:
eta blasfemiazko hitz izugarriak txit kontuz eskusatuko dituzue: eta Jaungoikoari egindako promes edo
botoak leialkiro kunplituko dituzue: orra bigarren
mandamentu santuak guzioi agintzen diguna. Eta ala
aditzera emango dizuet, nola 1. eragozten dizkigun
juramentu gaiztoak: 2. blasfemiak: eta 3. nola agintzen digun boto edo promesak kunplitzea.
G. Zein da Jaungoikoaren legeko bigarren manda-

mentua? E. Aren izen santuan juramentu alperrik ez
egitea.

G. Nork egiten du alperrik, eta gaizki juramentua?
E. Egiten duenak egia bage, justizia bage, eta premia

bage.
G. Juramentua zer da? E. Jaungoikoaren izen santua aitatzen degula, Jaungoikoa bera testigu ipintea,
esaten deguna edo eskeintzen deguna, egia dala edo
kunplituko degula sinistu eragiteko: eta baita da juramentu Zeruagatik, eguzkiagatik, Santuakgatik edo
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 12
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.