Kristau dotrina-II - 09

Total number of words is 3899
Total number of unique words is 1387
34.3 of words are in the 2000 most common words
50.0 of words are in the 5000 most common words
58.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
galdetzea edo itanzea, zer pekatu, zer suerte, zer akomodu izango duen batek: aberatsa edo pobrea izango
da: ezkondua edo librea izango dan: bizitza luzea edo
laburra izango duen: edo beste onelako etorkizunak
aurrez orrelako bideetatik jakin nai izatea, da aguerozko, eta superstizioko pekatu mortala: baña orrelako gauzarik sinisten ezpadu, eta dibertitzeagatik edo
jostatzeagatik bakarrik galdetuko balie, eskandalorik

eman bage, izango litzate pekatu benial, gauza alperra, eta peligrozkoa dalako.
3. Orobat, agueroetan sinisten duenak dira, Zeruko izarretatik ziertu jakin nai dituenak etorkizun
libreak, Jaungoikoaren borondaletik edo gizonaren nai
edo aukera libretik etorri bear duenak: baña izarretatik, eta eguzkiaren edo illargiaren goraberaetatik eguraldiaren aldarteak nekazarien lanetarako; edo eritasunetatik sendatzeko erremedioak noiz eman edo
artu ezagutu nai izatea, ezta aguerozko gauza: eta ala
astrologoak, eta medikuak orretan jardun oi due,
engañatzen badira ere.
4. Baita ere da aguerozko edo superstizioko pekatua, suerteak botatzearekin ziertu jakin nai izatea,
besteren aukeran edo borondatean dagoan etorkizuneko gauza. 5. Eta orobat komunkiro gertatzen diran
ametsetatik kontu ateratzea edo ziertu sinistea onelako edo alako gauza gertatuko zaiola, da superstizioa,
eta agueroa: baña bestela amets atsegiñezkoetatik
edo amets pisu, eta tristetatik kontu ateratzea zer
humore edo zer disposizio daukan batek bere gorputzean, ori ezta aguerozko gauza, baizik gauza naturala. Esan det, superstizioa dala, komunkiro gertatzen
zaizkigun ametsetatik etorkizunak ziertu asmatzea:

zerren izan dira, eta Eskritura Santak aitatzen ditu
misteriozko amets asko Jaungoikoak berariaz sortu
eragiñak inportanzizko etorkizunak aditzera emateko,
nola Jose Patriarka Santuarenak, eta Errege Faraonenak lege zarrean: eta Aita San Jose, Ama Birjiña Santisimaren esposo maiteak ametsetan izan zituan Zeruko abisoak: baña amets oriek berekin zekazten Jaungoikoarenak ziralako señale ziertuak: eta eztira orrelakoak gure ametsak, baizik gure fantasiaren edo imajinazioaren nasteriak: eta oetatik ezin gauza zierturik
batere ezagutu, eta asmatu liteke.
(Hitz batean:) etorkizun dauden gauza libreak edo
ezkutuan edo sekretoan daudenak, eta gizonaren
jakinduria guziarekin ezin jakin ditezkeanak, jakin nai
izatea, artarako alperrak diran edo egokiak edo gai
eztiran bide edo medioakin edo bitartekoakin, da
aguerozko, eta superstizioko pekatua: eta da errelijioko birtutearen kontra: bada gauza orietan sartzen da
gure animako etsai gaiztoa, deabrua bera; edo agerian, beragandik jakiteko alegiñak egiñaz, sorgiñak,
hetxizeroak, eta aztiak bezela, eta ori da pekatu guztiz arrigarri bat: (eta alakoen berri ziertu dakianak,
inkisizioko tribunal santura kontu emateko obligazioa
dauka:) edo ixillik, deabruarekin berarekin traturik ez

izan arren, nastutzen da etsaia, orrelako gauzak jakiteko erabageko kuriosidade, eta deseo gaiztora erakarriaz, eta bear eztiran bide edo medio gaiztoak artu
eragitera mugituaz; eta ala orrelako jakin nai gaiztoak
pekatu andiak dira, sinpletasunak, eta ezagueraren
faltak eskusatzen ezpaditu.
G. Agueroak, eta aztien gauza superstiziosoak
aitatu ditugun ezkero, zeri deitzen diogu sorginkeria,
eta hetxizeria? E. Bati gaitz egiteko edo amorio loi
zikiña artu eragiteko edo gorroto gaiztoan pakean
daudenak ipinteko, deabruaz, eta ark ematen dituan
medio, eta instrumentuaz baliatzeari edo usatzeari.
Baña iru gauza emen gogora ekarri bear dizuet, eta
kontuan eduki bear dituzue. 1. Jaungoikoaren lizenzia
edo baimena bage deabruak, eta aren zorigaiztoko
lagun sorgiñak, eta hetxizeroak ezin iñori gaitzik batere egin leikiobela, ez eta bere malizia, eta astuzia
guziarekin iñor pekatura erakarri lezakeala, batek
berak nai eztuela. 2. Kristau errietan, batez ere dotriña ona, eta Jaungoikoaren bildur pixka bat dagoan
lekuetan, orrelako sorginkeri, eta hetxizeriarik gertatu
oi eztala, txit banakatan baizik: baña bai fedebage eta
Jentillen artean: bada aek etsaiak, bereturik eta itxuturik dauzka. Eta 3. sorgintzat edo hetxizerotzat ezin

iñor eduki dezakegula, prueba edo fundamentu
andiak, eta ziertuak artarako izan bage: bada gai orietan iduripen asko gertatzen da: eta berez datozen
gaitz naturalak sorgiñai txit erraz egozten zate: eta
juizio arin, eta temerario asko egiten dira: eta pekatu
mortala da, persona bat alakotzat edukitzea, prueba
ziertuak izan bage.
G. Eta begizkoarekin aurrak, eta abereak gaixotzea sorginkeria edo gauza naturala ote da? E. Onetan
ere iruipen, eta engañu asko gertatzen da. Ori da Jentilletatik Kristauetara igaro zan anziñeko esaera bat,
fundamentu egiazkorik eztuena. San Juan Krisostomo,
Elizako doktore guztiz andiak bere sermoietan puebloari esaten zion: begizko kontu oriek ipuiak, eta gezurrak zirala: eta uste orretan nago ni ere, eta daude
jakinsu asko: bada ezta munduan personarik begiratze utsarekin beste bage, iñori kalterik edo dañurik
egiteko indarrik daukanik, gorrotoz beterik bere burua
baleuka ere. Eta ala aurrai, eta abereai gertatzen
zaien gaitzak alabearrak edo berez datozenak dira;
beste edozeñi gertatzen zaion bezela: eta geien gerta
litekeana da, batere malizi bage, barru usandua, eta
ustela daukan persona batek aurrari musu edo laztan
emanarekin gutxi-asko dañu egitea; aurrak berez deli-

kaduagoak, minberagoak, argalagoak, eta sentikorragoak diralako. Eta ala urliak edo berendiak begizkoarekin edo begirauna gaiztoarekin zuen humeai edo
ganaduai dañu egin dielako juizioa batere arrazoi
bagea da: eta orrelako juizioak eskusatu bear dituzue:
eta ez sinistu begizkoen kontuak: bada gezurrak izaten dira.
G. Eta bada oraindio beste superstizio motarik? E.
Bai: eta txit asko dira: eta guziak dotriña labur batean
eziñ aditzera eman litezke: eta ala ere batzuek aitatuko dizkitzuet zuen argi, eta desengañurako, orietatik
besteak ere ezagutu, eta eskusatu ditzatzuen. Eta 1.
superstizioko pekatua da sinistea, asteko egun bat,
dana dala, besteak baño zorigaiztoagokoa dala: eta
ala egun artan, ez biajerik egin nai izatea edo inporta
duen beste gauzaren bat egin nai ez izatea. 2. Orobat
da superstizioa, etxetik irtetean estropozu egin duelako, egun artan naigabe andiren bat etorriko zaiola
sinistea. 3. Baita ere da superstizioa egun señalatu
batean, nola Eguberri besperan edo San Juanen besperan bitutako belarrak, orregatik birtute andiagoren
bat daukela sinistea.
4. Baita da, superstiziosoa, batetan jakinsu izateko edo adimentu, eta memoria ona izateko, onelako

edo alako edari artzea asko dala. 5. Baita errelikiak
edo eskapularioak ekartean edo orazio edo debozioren batzuek egitean sortzen da askotan superstiziua,
nola lizatean errelikiak, edo eskapularioak berekin
beti erabilli ezkero, eta onelako edo alako gorputzaren
tokian eduki ezkero, supito iñola ere ilko eztala edo
gaizki bizi izan arren, penitenzia egiteko denbora ziertu izango duela, sinistea, edo onelako edo alako orazio Ama Birjiña Santisimari edo Santuren bati onenbeste aldiz errezatu ezkero, pekatuan egon arren,
ziertu erremediatuko dala, eta kondenatuko eztala
sinistea. Ori grazia superstizioa da: bada errelikia santuak eta eskapularioak berekin debozioz erabiltea, eta
orazioak errezatzea, txit gauza ona, eta probetxugarria bada ere, pekatutik irteteko, eta eriotz on baten
grazia iristero eztira medio egokiak esperanza temerario edo gaizto bat pekatariari artu eragiteko: eta
penitenzia egitea luzatu erazotzeko. Azkenik 6. da
superstizioko pekatua persona eriak edo abereak eritasun batetik edo beste gaitz batetik libratzeko, artarako gai edo egoki eztiran erremedio superstiziosoak
artzea edo ematea, kurandero edo salutatzalle
batzuek egin oi duen bezela; nola lizatean edo suerteak botatzea: edo onenbeste gurutze edo orazio esa-

tea edo egitea, ez geiago, eta ez gutxiago, erremedioak indarra izateko: edo onenbeste argi, eta kandelarekin nai ta ez meza esan eragitea: edo onelako izena
duen Sazerdoteari, eta ez beste bati enkargatzea. Eta
beste onelako superstizio asko izan oi dira: eta sinpletasunak edo jakineztasunak eskusatzen ezpaditu,
pekatu andiak izan oi dira: zerren, len esan dedan
bezela, gure animako etsaia, ixilik bada ere, orrelako
gauzetan nastutzen da: eta Kristau onak eztu iñola ere
baliatu bear, bere animako, eta gorputzeko osasunerako Jaungoikoak berak edo Eliza Ama Santak edo
medikuak erakusten dituen medio, eta erremedioaz
baizik, eta Jaungoikoaren borondate santuarekin
guziok konformatu bear gera, gertatzen zaizkigun naigabe, eta eritasunetan: eta beragandik itxoden bear
degu, konbeni bazaku, alibioa, eta ezpada geiago
balio duena, pazienzia: eta oni dagokan sari guztiz
ugaria Zeruko glorian. Amen.

AMALAUGARREN DOTRIÑA
1. Fedeak zer agintzen digun:
2. zer eragozten digun eta
3. nola exerzitatu bear degun Kristau onak izateko.
Aurreko dotriña bietan erakutsi dizuet, zer
agintzen digun, eta zer eragozten digun gure Jaungoikoaren lenengo mandamentuak, aren Majestade
soberanoari zor diogun adorazioaren gañean. Eta lendabiziko mandamentu santu oni narraiola, aurrera,
oraindio erakutsi bear dizuet, zer agintzen digun, eta
zer eragozten edo debekatzen digun, gure Jaungoikoaganako eduki bear degun, eta ezerzitatu bear degun
fedearen, esperanzaren, eta karidadearen edo Jaungoikoaren beraren, eta lagun urko edo projimoaren
amorioaren gañean. Iru birtute oek dirade guzien
andienak, eta premiazkoenak: eta deitzen dira birtute
Teologalak, edo Jaungoikozkoak, zergatik oekin
zuzen-zuzen Jaungoikoari begiratzen diogu: eta oekin
Jaungoikoari zor diogun honrarik andiena ematen
diogu. Baña ezin birtute orietatik, dotriña batean aditzera eman neikezue: bada birtute orietatik bakoitzak

gairik asko du, dotriña bana ezeze, dotriña asko egiteko. Gaur bada bakarrik esango dizuet fedearen birtuteak 1. zer agintzen digun. 2. Zer eragozten digun. Eta
3. nola fedea alperrik eduki bear eztegun, baizik
guziok exerzitatu bear degun, gere animetako salbazioa iritsi nai badegu.
Dotriña santuaren lenbibiko partean, au da, kredoaren explikazioan, esan genduan 1. fedea zor dan edo
nola dan birtute edo doai sobrenatural edo naturalezaz goragoko bat, Jaungoikoak bateo Santuan sortu
edo eman ziguna ikusi bage, fedeko gauzak sinisteko:
2. zein premiazkoa dan; bada fedebage eztago salbaziorik: eta 3. fedeko misterioak zergatik ikusi bage
sinisten ditugun, au da, zerren Jaungoikoak Elizari
agertu edo errebelatu diozkan: eta Eliza Ama Santak
ala erakusten dizkigun: eta baita zeiñ motibo edo
arrazoi guztiz andiak, eta ikusgarriak ditugun Kristauok, batere duda bage, eta kezka bage Eliza Ama
Santak erakusten dizkigun fedeko egiak Jaungoikoaren beraren esanak edo hitzak dirala sinisteko: eta ala
orain bakarrik galdetzen det:
G. 1. Zer agintzen digu lenengo mandamentu santuak fedearen gañean? E. Iru gauza agintzen dizkigu:
eta 1. da fedeko misterio prinzipalak ikastea edo jaki-

tea: 2. da fedeko gauzak gere barruan sinistea. Eta 3.
da fedea kanpotik agertzea, aitortzea edo konfesatzea.
G. Noiz degu Kristauok premia edo obligazioa
fedeko misterioak edo artikuluak ikasteko, eta jakiteko? E. Arrazoiaren argira edo ezaguerara gatozenean:
bada Kristauen artean beti arkitzen da nork erakutsi.
G. Eta fedeko misterio edo artikuluak jakiteko, eta
sinisteko premia edo obligazioa erabatekoa edo berdiña da? E. Ez: misterio batzuek dirade ain premiazkoak, nun aek jakin bage, eta sinistu bage, eziñ salbatu
diteke Kristaua batere kulpa bage ez jakitea gertatuko balitzaio ere: eta beste batzuek dira, pekatu mortalaren azpian ikasi, eta jakin bearrak; baña bere
kulpa bage ez jakitea gertatuko balitzaio, ala ere salbatu liteke.
G. Eta zein dira, arrazoiaren argira etorri ezkero,
nai ta ez salbatzeko jakin, eta sinistu bear diran misterio ain premiazkoak? E. Dirade oek: 1. dala Jaungoiko egiazko bakar bat, gauza guzien egillea, eta graziaren emallea, onai betiko gloria, eta gaiztoai betiko
pena edo kastigua ematen diena. 2. Da Trinidade Santisimako misterioa, au da, Jaungoiko bakar bat baizik
ezpada ere, Jaungoikoagan arkitzen dirala iru persona

distintoak, edo banaka diranak, 1. Aita eternoa, 2.
Semea, eta 3. Espiritu Santua: Aita dala Jaungoiko
egiazkoa. Semea ere dala Jaungoiko egiazkoa, eta
Espiritu Santua orobat dala Jaungoiko egiazko: eta ala
ere eztirala iru Persona aek iru Jaungoiko, ezpada irurak Jaungoiko bat bakarrik, zergatik iru Persona oek
dauke dibinidade edo Jaungoikotasun bat berbera;
alako moduan, nun Aitagan dagoan Jaungoikotasuna
edo Jaungoikozko naturaleza edo izatea, ura bera
osoro dago Semeagan; eta ura berbera dago Espiritu
Santuagan. Eta orrez gañera 3. jakin, eta sinistu bear
degu, salbatuko bagera, Aita eternoaren Semea, Trinidadeko bigarren Persona, gugatik gizon egin zala, ill
zala, eta piztu edo erresuzitatu zala. Esan ditudan
misterio oek distinzioarekin, salbatuko bagera, nai ta
ez, jakin, eta sinistu bear ditugu Kristau guziok arrazoiaren ezaguerara etorri ezkero: eta orrez gañera,
era batera edo batetan sinistu bear degu Jaungoikoak
Eliza Ama Santari agertu, errebelatu edo erakutsi dion
guzia: bada, ara nola aur bat eziñ salbatu ditekean,
bateatua izan bage, berak kulparik ez izan arren; ala
esan ditudan fedeko misterioak jakin, eta sinistu
bage, eziñ iñor salbatu diteke, bere kulpa bage ezpalekitza ere: era argatik gurasoak alegin guzia egin

bear due bere gaztetxoai txikitanik misterio oriek erakusteko.
G. Eta zein dira, esan ditugunaz gañera, Kristauok
pekatu mortalaren azpian, ikasi, eta jakin bear ditugun, fedeko beste misterioak? E. Dirade kredoan arkitzen diranak: baña Kristau bati gertatuko balitzaio,
bere kulpa bage len esan ditugunaz kanpora, kredoko
beste misterioak eziñ ondo ikasi izatea, alegiñak egin
arren: salbatu liteke oriek ondo ikasteko, eta jakiteko
borondate edo deseoarekin arkitzen bada.
G. Eta zer beste gauzarik Kristauok ikasi, eta jakin
bear degu arrazoiaren argira etorri ezkero? E. Ikasi,
eta jakin bear ditugu, ondo bizitzeko, gorde bear ditugun Jaungoikoaren amar mandamentuak, eta Elizako
bostak: errezatu bear ditugun orazioak edo erreguak:
eta errezibitu bear ditugun Sakramentuak: eta oriek
probetxuarekin errezibitzeko bear diran disposizioak.
G. Eta beste gauzarik distinzioarekin ikasi, jakin,
eta sinistu bear degu? E. Bai jakin bear ditugu gure
azkeneko lau gauzak: au da, lenbizikoa ill bearra: 2.
juzgatuak izan bearra: 3. betiko kastigua, edo pena
Infernuan, pekatu mortalean iltzen danarenzat: eta 4.
betiko gloria Zeruan Jaungoikoaren grazian dagoala
illzen danarenzat: eta baita sinistu bear degu Purgato-

rioko egia; eta alegiñak egin bear ditugu sarritxo
gauza oek gogoratzeko, bada oriek ondo konsideratu
bagez galdurik, eta itxuturik dago mundua: eta Espiritu Santuak abisatzen gaitu, gure azken gauzak gogoan erabilten baditugu, pekaturik iñoiz egingo eztegula.
G. Eta fedeko egiak ikastea, eta jakitea asko degu,
fedearen aginte edo mandamentuarekin kunplitzeko?
E. Ez: orrez gañera 2. fedeko gauzak gere barruan
sinistu bear ditugu edo fedeko aktoak egin bear ditugu: Zenbat modutan egin oi da fedeko aktoa? Modu
bitan: bata da fedeko akto jenerala: Jaungoikoak Elizaren bitartez erakusten digun guzia era batera sinisten
degunean, zergatik Jaungoikoak berak ala errebelatu
edo argitu duen: eta bestea da fedeko akto partikularra, edo Trinidadeko Misterioa edo Enkarnaziokoa edo
beste Misterioren bat aparte sinisten degunean, zergatik Jaungoikoak ala agertu edo erakutsi digun Elizaren bitartez.
G. Eta noiz degu premia edo obligazioa fedeko
aktoak gere barruan egiteko? E. 1. Arrazoiaren argira,
eta fedearen ezaguerara gatozenean: bada ordutik
Jaungoikoa serbitzen, eta gere azkeneko fiña billatzen
abiatu bear gera: eta orretako lenbiziko pausoa da

Jaungoikoagan sinistea. 2. Fedeko aktoak egin bear
ditugu eriotzako peligro edo arriskuan arkitzen geranean: bada orduan gure etsaiaren tentazioak andiagoak, eta indarsuagoak dira: orduan Jaungoikoari kontu
emateko puntuan gaude: eta fedearen exerzizio edo
ekierarekin prestatu, eta armatu bear gera. 3. Fedeko
aktoa egin bear degu fedearen kontrako tentazioak
edo pensamentu gaiztoak burura datozkigunean: oek
atzeratzeko edo kontra oei egiteko alegiñak egiten
ditugula: baña etsaiarekin disputatzen jarri bage, baizik gere barruan irmo sinisten degula fedeko gauzak
Jaungoikoak berak Eliza Ama Santari agertuak edo
erakutsiak dirala: eta ezin Jaungoikoak, eta bere Elizak engañatu gaitzakeala: eta orrenbesterekin kontentatu bear gera: eta orrekin etsaia lotsaturik, eutziko degu; garaia irabaziko degu; eta irabazi andiak
Zerurako egingo ditugu: eta orain esan ditudan okasioaz gañera, 4. fedeko aktoak noiz edo noiz berritu
bear ditugu: baña nola denbora señalaturik eztagoan,
onenbeste denboratik onenbestera fedeko, esperanzako, eta karidadezko aktoak egiteko: diot eze Kristau
onak obligazio orrekin kunplitzen duela, noizen bein
kredoa atenzioarekin errezatuaz; Pater nosterra edo
Aitagurea biotzetik esanaz; akto kontriziozkoa egiñaz;

Meza santua debozioz enzunaz: bada okasio orietan
guztietan fedea exerzitatzen da, eta fedeko aktoa
askotan egiten da, igerri bage edo oartu bage batzuetan egiten bada ere.
G. Eta noiz degu Kristauok obligazioa edo premia
gere barruan daukagun fedea kanpora agertzeko,
autortzeko edo konfesatzeko? E. 1. Galdetzeko
eskualdia duen Juezak berak edo aren ordekoak gure
fedearen arrazoia eskatzen digunean, kondenatuak
izateko penaren azpian, autortu, eta konfesatu bear
degu garbiro gure fedea: baita bizia kostako balitzagu
ere: eta gure zorionekoak fedeagatik bizia emateko
ditxa andia bagendu, bada bertatik betiko zorioneko
bizitza seguratuko genduke. Baña galdetu baño lenago alde egitea edo bildurrez iges egitea ezta pekatu:
bada orduan eztu fedea ukatzen: baizik nolabait
autortzen, eta konfesatzen du: bada bildurrak ukatu
eragin eztegion iges egiten du. 2. Fedea agertu bear
degu, gure Jaungoikoaren honra nabarbenkiro despreziaturik ikusten degunean: nola lizatean Jesu-Kristoren
edo Ama Birjiña Santisimaren edo Santuen Imajiñak
gure errelijio santuaren gorrotoz puskatzen edo erretzen ikusiko baginduz: eta 3. fedea agertu bear degu,
fedea ukatzeko arrisku edo peligroan gure lagun pro-

jimoa ikusten degunean: bada animatu, alaitu, edo
esforzatu bear degu, artako indarrik, eta modurik
badegu: bestela ixilik egon gaitezke.
G. Eta ikusi degun ezkero fedeak zer agintzen
digun, au da nola fedeko misterioak edo egia prinzipalak ikasi, sinistu, eta autortu edo konfesatu bear ditugun: esan dezagun orain.
G. Fedeak zer eragozten digu? E. 1. Fedeko gauzak gere barruan ukatzea: edo aezaz, ezaguerarekin,
eta borondatearekin dudatzea: eta 2. eragozten digu
fedearen kontra hitz egitea.
G. Eta nor dira gure fede santuko gauzak ukatzen
dituenak? E. 1. Dirade ateistak deitzen zaien gizon
borondatez itxutzen diran batzuek, eren erabageko
atsegin loi zikiñak kezka bage gozatu nai lituzkenak:
eta orretarako fedearen argiari ezeze, arrazoi naturalaren, eta eren zenzienzien argiari, eta onek eren
barruan ematen dien ortxikada edo erreprensioari
begiak, eta belarrriak itxitzen diztenak, eta Jaungoikorik danik ere sinistu nai eztuenak: baña eztitzakun
aitatu geiago onelako borondatezko itxuak: eta Jaungoikoari erregutu degiogun, berak argitu ditzala. 2.
Dirade paganoak, jentillak, fedebageak edo infielak;
fedeko gauzak, eta aek sinisteko arrazoi edo motibo

guztiz andiak aditu arren, sinistu nai eztuenak; edo
eren errore edo uste falsotik irteteko, eta egia ezagutzeko alegiñak egiten eztituenak: bada borondate
onarekin egia billatu ezkero, argitzen ditu Jaungoikoak. 3. Gure fede santua ukatzen duenak dirade judu
itxuak; Jesu-Kristo mundura etorri zanik, eta Jaungoikoaren Semea zanik sinistu nai eztuenak: Baña zergatik sinistu nai eztuela uste dezue? Zergatik judu aragikorrak, arroak, abariziosoak, mundu onetan eren
zorion guzia, eta atsegiñak gozatu nai zituzken: eta
ala nai zuken Salbadore bat, ez pekatuak kentzera,
eta birtuteak, eta Zeruko erreinurako bidea erakustera zetorrena, baizik aberastasunez, indarrez, eta munduko anditasunez beterik zetorkeana: eta orra zerk
itxutu zituan juduak Jesu-Kristo ain humil, ain pobre,
eta ainbeste neken artean, ikusi zuenean: eta orra
zerk dauzkan orain ere itxuturik denbora oetako
juduak: aen arteko, guztiz asko, eta batez ere humillak, eta egia billatzen zuenak, fedearen argira, eta
ezaguerara etorri baziran ere, Jesu-Kristoren, eta
Apostoluen mirari edo milagro guztiz ziertuak ikusi
zituenean.
G. Eta nor geiago dira fedea ukatzen duenak? E.
Apostatak, eta herejeak. Apostatak dira, bateatuak

izan ezkero edo fede guzia edo fedeko gauzarik prinzipalenak ukatzen dituguak; eta fedebagetasunera
igarotzen diranak: baña orretaraño eldu oi eztira,
lenago bizioetan, eta gaiztakeri arrigarrietan ondatu
diranak baizik.
G. Eta nor dira herejeak? E. Bateatuak izan ezkero
federo misterioren bat edo beste ukatzen duenak: Eta
nundik datorkie itxumen ori? Eren arrotasunetik: bada
eren adimentuarekin bakarrik nai ditue barrendu
fedeko sekretoak: eta eren iritzi propioa geiago estimatzen due, Eliza Ama Santarena baño. Eta nola gure
Jaungoikoak bere Elizari bakarrik, au da, Elizako buru,
eta Arzai prinzipalai bakarrik agindu dien, eta ematen
dien fedeko misterioak batere errore bage edo utsegin bage ezagutzeko argia, eta guziai erakusteko kargua, Eliza Ama Santaren sinistetik edo fedetik apartatzen diran guziak ezin izan dezake egia eren alde duelako usterik: eta kontrara Eliza Ama Santak erakusten
diguna sinisten degunok, ziertu, eta seguru gaude
Jaungoikoaren beraren hitza, eta esana sinisten degula; eta eziñ engañatuak izan gaitezkeala.
G. Eta herejiako pekatua zenbat modutakoa, eta
eratara izan oi da? E. Batzuetan da bakarrik barrukoa;
kanpora agertu bage: beste batzuetan da barrukoa,

eta kanpokoa batetan: barruan daukan errore edo
fedebagetasuna kanpora ere agertzen dala: eta beste
batzuetan da bakarrik kanpotik, eta ez barrutik uste
gaizto bage, eta malizia bage herejiaren bat esaten
danean: eta au ezta herejia egiazkoa: bada eztu uste
esaten duena fedearen kontra dala: baña naiz barruan
bakarrik, ezaguerarekin, fedeko gauzaren bat ukatzen
duena: eta are geiago, barruan daukan fedearen kontrako errorea kanporatzen duena, dira hereje egiazkoak: pekatu mortal arrigarri bat egiten due: eta fedearen birtutea galtzen due: eta orien artean dagoan diferenzia da: ze barruan bakarrik herejia daukana, eztago bertatik exkomulgaturik: eta edozein konfesorek
absolbitu lezake, egiaz damuturik konfesatzen bada:
bada barruan daukan herejia kanpora ere ateratzen
edo agertzen duena, orretan pekatu mortal egiten
duela, gelditzen da bertatik exkomulgaturik: eta ori
ezin absolbitu lezake Aita Sautuak edo ark emandako
eskualdia duenak baizik: eta Inkisizioko tribunal santuak: eta alakoaren berri ziertua konfesiotik kanpora
dakianak, dauka obligazioa, pekatu mortalaren, eta
exkomunikazioaren azpian inkisizioari kontu emateko.
Eta onelako okasioetan utsegin nai eztuenak, galdetu

bear dio konfesoreari edo konseju eman deikion jakinsuren bati, zer egin bear duen.
G. Eta fedearen kontrako dudak edukitzea zer
pekatu da? E. Baldin ezaguerarekin edo adbertenzia
osoarekin fedeko misterioren bat, ala dan edo eztan
bere borondatez edo berak nai duela, dudatzen badu,
pekatu mortala egiten du: eta orrelakoa da herejea
bezela: Baña burura fedearen kontrako pensamentuak, tentazioak, kezkak, eta dudak etorri arren pena
ematen badiobe, eta ezagutu, eta oartu ezkero, burutik kentzeko alegiñak egiten baditu: edo orduan fedeko aktoak egiten baditu; pekaturik batere egiten eztu:
eta bai Zerurako asko irabazten du.
G. Eta fedean beti irmo egoteko, eta Jaungoikoak
guk merezi bage, eman digun fedearen argi, eta doai
guztiz preziatu onezaz baliatzeko, zer egin bear degu?
E. Eztegu fedea alperrik eduki bear, askok daukaten
bezela, baizik exerzitatu bear degu, gure salbazioa iritsi nai badegu. Eta orretarako 1. ezagutu bear degu,
gure adimentuaren, eta arrazoiaren laburtasuna
ezeze, gure guztizko ezereztasuna fedeko gauzak
barrentzeko, eta berez diran bezela osoro ezagutzeko:
eta mundu onetan gauden artean kontentatu bear
gera, ikusi bage, Jaungoikoak Elizaren bitartez eraku-

tsi nai izan dizkigun fedeko egiak sinistuarekin. 2.
Jaungoikoari sarri eskerrak eman bear diogu, zerren
fedearen argira, eta ezaguerara egarri gaituan. 3.
Fedeko aktoak sarri egiteko oitura santua artu bear
degu: eta 4. pekatuari txit kontuz alde egiteko: gere
pasio gaiztoak ezitzeko: eta birtuteari gogoti jarraitzeko, gure fede santuak erakusten dizkigun egia prinzipalak gogoan, ondo sarturik edukitzeko: eta aen
gañean gure konsiderazioak sarritxu egiteko alegiñak
egin bear ditugu: eta aekin gure bizimodua zuzeudu,
eta moldatu bear degu bada orretarako gure Jaungoikoak fedearen argia eman digu, eta ez alperrik edukitzeko: bada justua fedeaz bizi da Justus ex fide vivit.
Eta argatik jakiñik eduki bear degu, fedeak bakarrik
eztuela iñor salbatzen, obra onakin, eta bizimodu on
batekin laguntzen ezpadegu: eta obra onak eragiten
eztituan fedea, egiazko fedea izan arren, da fede illa,
anima bageko gorputza bezela: eta karidadeak bizia
eman bear dio, salbatuko bagaitu.
G. Eta zein dira ondo bizitzeko gogoan erabilli, eta
sarri konsideratu bear ditugun egia prinzipalak? E.
Dotriñako kartillak berak guzioi erakusten dizkigunak:
eta batez ere 1. nor dan gure Jaungoikoa eta zein maitagarria dan, bera danagatik, eta guk merezi bage,

egin dizkigun mesede guztiz andiakgatik: 2. nor dan
Jesu-Kristo gure Salbadore, Erredenptore, eta Maisu
soberanoa: eta zenbat zor diogun, izan digun amorioagatik, eta gugatik sufritu dituan pasio, eta eriotza
nekagarri, eta lotsagarriagatik: bada gu kondenatu ez
gaitezen, eta betiko zoriona iritsi dezagun, gizon egin
zan; gure pekatuen zorrak bere gañ artu zituan. Jaungoikoaren justiziari gugatik satisfazioa edo pagua
eman zion: eta Zeruko bidea bere exenploarekin edo
dotriñarekin erakutsi zigun: eta pekatuari alde egiteko, eta birtuteari jarraitzeko bear degun grazia, eta
indarra gogotik ematen digu, bear bezela eskatzen
badiogu: eta ala eduki bear degu Jesu-Kristoganako
esker ona, beraganako esperanza bizia, eta beraren
amorio santua gure biotzetan ondo sarturik, eta irazekirik edukitzea prokuratu bear degu: eta 3. alde batetik betiko Infernua, eta ango betiko tormentu ikaragarriak: eta bestetik Zeruko gloria, eta ango betiko zoriona, pakea, atsegin, eta kontentuak gogoan erabilli
bear ditugu: eta beste onelako fedeko egiak sarritxo
konsideratu bear ditugu: eta orduan egia orien argi,
eta ezaguerarekin pekatua benetan aborrezitu bear
degu: Jaungoikoari humillaturik, eta damuturik barkazioa eskatu bear diogu: eta baita aurrera bizimodu

santu bat egiteko grazia, eta indarra: eta batez ere
azi, edo aumentatu dezala gugan fedea, esperanza,
eta karidadea: pazienzia, eta birtuteak: eta orrela bizimodu on bat egingo degu: eta Zeruko betiko ondasunak iritsiko ditugu. Amen.

AMABOSTGARREN DOTRIÑA
1. Esperanza zer dan, eta zer agintzen digun:
2. zer eragozten digun: eta
3. nola exerzitatu bear degun.
Aditu zenduen orain urrengo aldian fedearen birtutea zer dan: fedeak zer agintzen digun, eta zer eragozten digun: eta nola fedea exerzitatu bear degun,
arekin batera gure bizimodua zuzentzeko, eta Zeruko
gloria, eta betiko ondasunak iristeko: eta fedeak erakusten digun betiko zorionaren edo Zeruko gloriaren
deseo egiazkoa, eta esperanza ona guziok eduki bear
degun ezkero: gaur esperanzako birtute onen gañean
hitz egin bear dizuet: eta 1. esango dizuet, zer dan
Kristauaren esperanza; eta zer agintzen digun: 2. zer
eragozten digun: eta 3. nola guziok birtute au exerzitatu bear degun, eternidade guzian egiaz zorionekoak
izan nai badegu.
G. Zer da bada esperanza? E. Da Zeruko birtute
edo doai bat naturalezaz gañekoa edo sobrenaturala,
Jaungoikoak bateo Santuan sortu edo eman ziguna:
eta mugitzen gaituana itxodotera Jaungoikoagandik

betiko zoriona edo betiko gloria, Jaungoikoaren beraren graziaren laguntasunarekin, eta gure obra onakin;
eta deitzen diogu, birtute Teologala edo Jaungoikozkoa, zerren onekin begiratzen diogu Jaungoikoari gure
zorion soberanoari edo gorenari bezela.
G. Eta zein da birtute orren aktoa, ekiera edo exer-

zizioa? E. Da Zeruko erreinua gogotik deseatzea: eta
edukitzea gure barruan betiko zoriona edo gloria, eta
ura iristeko medioak edo laguntasunak, gure Jaungoikoak ziertu emango digulako ustea edo esperanza,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 10
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.