Kristau dotrina-II - 08
losa bitan eskribiturik zeuden: lenengoan Jaungoikoaren honrari dagozkion lenbiziko edo antxitiko iru mandamentuak: eta bigarrenean projimoaren onari edo
probetxuari dagozkion beste zazpiak. Eta lenengo iruretan agintzen zaku, Jaungoikoaren Majestadeari zor
diogun honra guzia, ala barrukoa, nola kanpokoa: au
da, biotzarekin, hitzakin, eta obrakin eman bear dioguna: eta beste zazpietan agintzen zaku, gure projimoak amatzea, eta honratzea, eta iñori kalterik ez
egitea; ez bere personan, eta ezta bere ondasunetan
ere: eta ala karidadean sarturik daude amar mandamentu santuak.
Ikusi dezue bada, , nork eman zizkigun mandamentu santu oek: noiz, eta nola eman zizkigun: eta
baita zeiñ premiazkoak, probetxugarriak, eta errazak
diran: eta nola guziak Jaungoikoaren, eta projimoaren
amorioan sarturik dauden. Ikasi ditzakun bada; eta
gogoan ondo sarturik beti eduki ditzakun, aekin gure
bizimodua moldatzeko edo zuzentzeko: eta batez ere
alegin guziak egin ditzakun Jaungoikoa, eta gure
lagun projimoa biotzetik amatzeko; bada zenbat karidade andiagoa degun, anbat santutasun edo perfekzio geiago izango degu: eta anbat sari, eta gloria geiago Zeruko erreinuan gozatuko degu. Amen.
AMABIGARREN DOTRIÑA
Eta lenengo mandamentuaren gañean;
lendabizikoa Errelijioko birtutea zer dan,
eta zer agintzen digun.
Amar mandamentu santuak, gure bizimoduaren
erreglak dira: aditu zenduen, aurreko dotriña edo lekzioan: nola gure Jaungoikoak berak eman zituan: eta
zeiñ premiazkoak, zeiñ probetxugarriak, eta zeiñ errazak diran: abiatu gaitezen bada mandamentu bakoitza alik klaruena, eta argiroena aditzera ematen.
Gure Jaungoikoak bere lege santua amar mandamentuetan ezarririk eman zuenean, lenengo mandamentua hitz oekin aditzera eman zuen: «Ni naiz zure
Jaungoikoa Ejiptoko nekepetik, eta katiberiotik atera
zaitudana. Eztezu iñola ere nere aurrean, ni besterik
Jaungoikotzat edukiko: eztezu egingo idolorik batere,
ez eta gezurrezko Jaungoikoaren antz, iduri edo imajiñarik ari agurrak egiteko edo adoratzeko».
Mandamentu santu onek gauza bat eragozten
digu: eta da idoloak egitea edo adoratzea. Eta berak
gauza bat agintzen digu: eta da Jaungoiko egiazko
bakar bategan sinistea: eta ura honratzea, adoratzea,
serbitzea, eta amatzea: eta bigarren gauza au JesuKristo gure Jaunak txit argiro erakutsi zigun: zein zan
legeko mandamenturik andiena galdetu zion letradu
edo jakintsu bati eranzun zionean: au da legeko lenengo mandamentua, eta guzien andiena «amatuko dezu
zure Jaungoiko Jauna zure biotz guziarekin, zure
anima guziarekin, eta zure adimentu guziarekin: eta
bigarrena onen antzekoa, da amatuko dezu zure projimoa, zere burua bezela. Eta mandamentu bi oetan
dago sarturik lege guzia, eta Profetak diobena».
Jaungoikoaren legearen lenengo mandamentu
edo aginte au zuei obeto aditzera emateko, kartillako
dotriña santuak erakusten diguna aurretik esan dezagun.
G. Jaungoikoaren legeko lenengo mandamentua
zeiñ da? E. Jaungoikoa gauza guzien gañean edo
guziak baño geiago amatzea.
G. Nork amatzen du Jaungoikoa? E. Aren manda-
mentuak gordetzen dituanak.
G. Zer da Jaungoikoa gauza guzien gañean ama-
tzea? E. Guziak galtzea naiago izatea, bera ofenditzea
baño.
G. Zertara geiago mandamentu onek obligatzen
edo premiatzen gaitu? E. Jaungoikoa bera bakarrik
gorputzeko, eta animako erreberenzia andienaz adoratzera, fede biziaz argan sinisten, eta esperatzen
degula.
G. Nork onen kontra pekatu egiten du? E. Eskuz
egindako idoloak edo gezurrezko Jaungoikoak adoratzen dituenak edo orietan sinisten duenak.
G. Nork geiago? E. Aguero edo astiñarzetan sinisten duenak: eta etxizeria edo sorginkeriak edo supertizioko lanak egiten edo usatzen dituanak.
Orra kartillako dotriña laburrak Jaungoikoaren
legeko lenengo mandamentua aditzera emateko esaten digun guzia: baña ori guzia obeto aditzeko jakin
bear degu, lau birtute guztiz andiak ezagutu, eta exerzitatu bear ditugula, Jaungoikoari zor diogun honra,
eta adorazioa ondo emateko.
G. Eta zein dira lau birtute oriek? E. Dirade 1. Errelijioko birtutea: 2. Fedeko birtutea: 3. Esperanzako birtutea: eta 4. Karidadekoa edo Jaungoikoaren amorioa,
eta lagun urkoaren amorioa.
Lau birtute oen ezagueran, eta exerzizio edo ekieran dago Kristauaren jakinduriarik andiena, eta santidaderik, eta perfekziorik goratuena: eta oriei dagokie
gero Zeruan saririk, eta gloriarik andiena: eta ala oriek
ondo ezagutzeko, eta ikasteko, eta obeto oriei ekiteko alegiñak guziok egin bear ditugu. Baña eziñ dateke
lau birtute oriek dotriña labur batean bear bezela aditzera ematea: eta ala birtute bakoitza bere dotriñaakin banaka azalduko edo aditzera emango dizuet: eta
gaur errelijioko birtutea zer dan, eta zer agintzen
digun esan bear dizuet: eta urrengoan zer eragozten
digun esango dizuet.
G. Zer da bada errelijioa? E. Eztegu orain aitatzen
Kristauen errelijioa edo legea: ezta ere errelijiosoak
gordetzen duen ordena berezi edo partikularra nola
dan, Kartujoen, Franziskoen edo beste onelakoen
errelijioa. Emen orain aitatzen degu bakarrik birtute
moral guzien nagusiena, eta andiena dan, eta errelijioa deitzen diogun birtute bat, Jaungoikoaren Majestadeari, gure Jaun, eta Jabe gorenari edo soberanoari
bezela zor diogun adorazioa edo erreberenziarik
andiena agintzen diguna, eta nola eman erakusten
diguna; eta baita Jaungoikoagatik Ama Birjiñari, Aingeruai, eta Santuai ematen diogun erreberenzia erakusten digu.
G. Orrela, zenbat adorazio edo erreberenzia mota
dira? E. Iru: 1. da Latriakoa deitzen zaiona: eta da
guzien gañeko adorazio edo erreberenzia, Jaungoikoaren Majestadeari guzien Jabe soberanoari, eta nagusienari bezela bakarrik zor zaiona, eta beste iñori eziñ
eman dakiokeana. 2. Da, Maria Birjiña Santisimari,
Jesu-Kristo gure Jaunaren Ama egiazkoari ematen
zaiona, eta deitzen diogu Iperdulia: bada Ama Birjiña
Santisimaren diñatasuna, eta goratasuna aiñ andia
da, ze kriatura guzien artean parerik eztu: eta ala
dagokio berariazko adorazio edo erreberenzia, beste
kriatura guziai, Aingeruai, eta Santuai ematen zaiena
baño andiagoa: eta 3. adorazio edo erreberenzia da
Zeruko Aingeruai, eta Santuai ematen zaiena, eta deitzen zaio Dulia: eta iru adorazio edo erreberenzia
mota oek, esan degun distinzioarekin jakitea agitz
balio du: bada izan dira hereje itsu batzuek adorazioaren izenarekin besterik aditu nai etzuenak Jaungoikoari bakarrik zor zaiona baizik, eta uste falso orrekin
Kristauak idolatratzat tratatu izan dituenak: eta zioben, Kristauak Ama Birjiña, Aingeruak, eta Santuak,
eta oen imajiñak, eta errelikiak adoratzen, eta erreberenziatzen zituela, beste ainbeste Jaungoiko balira
bezela: baña txit gaizki zioben, bada Kristauok iñoiz
ere eztiegu, ez Ama Santisimari, ez Aingeruai, eta ez
Santuai eman Jaungoikoari zor zaion, eta ematen dio-
gun adorazioa edo erreberenzia: eta ala, orazioa egiten degunean, distinzio ori bera agertzen degu; bada
Jaungoikoari ondasun guzien Jabe soberanoari bezela,
erregutzen diogu, berak digula bear deguna animarako, eta gorputzerako: bada Ama Birjiñari, Aingeruai,
eta Santuai erregutzen, eta eskatzen diegu, ez jabe
diranai bezela, baizik bitarteko utsak diranai bezela,
gugatik Jaungoikoari erregutu, eta eskatu degiobela
Jesu-Kristoren izenean, gure salbaziorako ondo dagokiguna: eta Jaungoikoak berak nai du, eta agintzen
digu Ama Birjiñari, eta Santuai zor zaion honra ematea: eta aen bitartez gu baliatzea: eta ori guri obeto
erakusteko, Jaungoikoak bere Ama Santisimaren, eta
Santuen bitartez, eta aen gauzak, eta errelikiak honratzeagatik ezin kontatu ala milagro egin ditu: eta
badakizue, nola Maria Birjiña Santisimaren bitartez
San Juan Bauptista bere Amaren sabelean sei illabeteko aurtxoa zegoala santifikatu, eta Zeruko doaiez,
argitasunez, eta graziz bete zuen. Eta Jesu-Kristo gure
Jaunak bere Ama Santisimaren erreguz lenengo milagro ageria, askok ikusi zuena, Kanako eztaietan egin
zuen, sei ontzi ur, ardau biurtu zituanean: eta beste
ezin kontatu ala arrezkero Ama Birjiñaren bitartez
denbora guzietan egin ditu: eta orobat San Lukas
Ebanjelistak esatenu digu, San Pedro Apostoluaren
hitzalak ukitzea asko zala, eriak sendaturik gelditzeko:
eta San Paulo Apostoluaren pañueloa debozioz ukitzea asko izan zala gaixoak sendatzeko: eta Santuen
bizitzatan ezin kontatu ala mirari edo prodijio egiazkoak irakurten ditugu: bada ortik atera ezazue kontu
nolako honra, errespetoa, eta debozioa Santuai zor
diegun, bada Jaungoikoak berak aek honratu eragiteko, alako mirariak aekgatik egin ditu.
G. Zenbat eratara izan diteke oraindio adorazioa
edo erreberenzia? E. Era bitara: eta bata da, adoratzen danari berari zuzen-zuzen ematen zaiona: eta ori
da Jaungoikoari berari, Ama Birjiñari berari Zeruan
dagoanari; eta Zeruan dauden Aingeruai, eta Santuai
ematen zaiena: eta bestea da, prinzipalaren errespetoz bakarrik, aren imajiñari, antzari, figurari edo errelikiari ematen zaiona: eta ala imajiñak erak eztitugu
adoratzen, eta erreberenziatzen, gure orazioak, eta
erreguak adituko balitue bezela: eta aen aurrean
makurtzea edo gurtutzea, belaunikatzea, eta orazio
egitea zuzentzen degu, ez imajiñari berari, baizik ark
gogora ekarten digun, eta Zeruan dagoan prinzipalari; bada imajiñak ezer aditzen eztu; baña bai Zeruan
dagoan prinzipalak, Jaungoikoagan guzia dakus, eta
aditzen gaitu.
G. Eta bada beste adorazio edo erreberenzia
motarik, orain aitatu ditugun adorazio sagraduaz
gañera? E. Bai: eta da munduko personai, diñatasun,
eta enpleo andietan daudenai egiten zaiena, zor zaien
honra, eta errespetoa bakarrik agertzeko. Ala Erromako Aita Santuari, Kristauak belaunikaturik, oñean muñ
egiten diobe: eta errelijiosoak ere agintariai askotan
belaunikatu ta hitz egiten die: ori bera Obispo Jaunakin egin oi da: eta baita Erregeakin ere: eta beste
agintari askorekin; orretan Jaungoikoari bide bagerik
edo agrabiorik batere egin bage: eta ala Eskritura
Santak berak orrelako ejenplo asko dakatza: eta dio,
nola Judit, alargun santa, balore, eta biotz andikoa,
Holofernes, Kapitan Jeneralaren aurrean agertu
zanean, belaunikatu zala, eta adoratu zuela; au da zor
zitzaion errespeto, eta errebereneia egin ziola: bada,
len esan dedan bezela, dorazioaren izen au, ala latiñez, nola erderaz, nola euskeraz eztago señalaturik
Jaungoikoari zor zaion adorazioa bakarrik aditzera
emateko; baizik da hitz komun bat, erreberenzia mota
guziai aplikatzen zaiena.
G. Nola adoratu bear degu Jaungoikoa? E. Adoratu
bear degu barrendik, eta kanpotik: au da, animarekin
eta gorputzarekin: bada biak berak eman dizkigu bere
serbizioan enpleatzeko: eta orrela gure betiko zoriona
iristeko.
G. Nola adoratzen da Jaungoikoa barrendik? E.
Gere barruaren, au da, geran guziaren sakrifizio edo
ofrenda oso bat Jaungoikoari egiten diogula, gure
Jabe, eta Jaun gorenari edo soberanoari bezela: eta
gure lan edo egiteko guziak beraren honra, eta gloriarako egiten ditugula.
G. Nola adoratzen da Jaungoikoa kanpotik edo gor-
putzarekin? E. Gure barrengo errespeto edo erreberenzia agertzen degula belaunikatuarekin, burua
makurtuarekin edo beste erreberenziaren batekin.
G. Eta zergatik dio kartillako dotriña santuak, ado-
ratu bear degula Jaungoikoa beragan sinisten, eta
esperatzen degula fede biziarekin? E. Zergatik batez
ere iru birtute Jaungoikozko oekin, au da, fedearekin,
esperanzarekin, eta karidadearekin ematen diogu
Jaungoikoari zor diogun biotzeko adorazioa, eta birtute oen ekiera edo exerzizioa ere agintzen zaku lenengo mandamentu santu onetan.
G. Jaungoikoa adoratzeko obligaziorik badegu? E.
Bai: bada ala merezi du bere anditasun, goratasun,
jabetasun, eta Majestade kabubage edo neurribageagatik: eta berak ala agintzen digu.
G. Eta erreberenzia andien orrekin Jesu-Kristo gure
Jauna adoratu bear degu? E. Bai: bada da egiazko
Jaungoikoa bere Aita Eternoarekin, eta Espiritu Santuarekin batera: eta orobat adoratu bear degu Aldareko Sakramentua, bada an Jesu-Kristo bera egiaz arkitzen da.
G. Eta Gurutze Santua adoratu bear degu? E. Bai
adoratu bear degu, Jesu-Kristo guruzifikatuaren imajiña bezela: edo obeto esateko, Jesu-Kristo bera adoratzen degu, gurutzea adoratzen degunean: eta ala
orduan dotriñako kartillarekin batera, esaten degu,
adoratzen, eta bedeinkatzen zaitut Kristo, zergatik
zure Gurutze Santuarekin mundua erredimitu zenduan.
G. Eta nola adoratu bear ditugu, Jesu-Kristo illerazotzeko serbitu zuen gurutzearen beraren zatiak? E.
Gure erredenziorako serbitu zuen instrumentu, eta
errelikia guztiz preziatuak bezela.
G. Eta nola adoratu, eta erreberenziatu bear degu
Ama Birjiña Santisima? E. Ez Jaungoikoari zor zaion
adorazioarekin, baizik beragoko batekin: baña Aingeruai, eta Santuai ematen zaiena baño, agitz andiagoarekin, len esan degun bezela: bada Birjiña Santisima
Jaungoikoaren Ama egiazkoa, eta Zerutar guzien Erregiña da, eta bere diñatasunean, santidadean, eta glorian parerik eztu.
G. Eta Ama Santisimaren ondoren, Aingeru, eta
Santu guziak honratu, eta errespetatu bear ditugu
berdin? E. Guziai zor diegu munduko andienai baño
honra geiago: da probetxu andia aterako degu, guziai
beren laguntasuua eskatuaz; baña ala ere aen artean
batez ere honratu, eta errespetatu bear ditugu gure
Aingeru guardakoak, gure izeneko Santuak, eta gure
erreinu, probinzia, eta errietako patroiak: eta aekganako gure debozioa agertu bear degu: 1. aen errespetoz, eta aen honrako obra onak egiten. 2. aen birtuteak imitatzen: eta 3. orretarako, eta beste premia
guzietarako eren laguntasuna gogotik eskatzen.
G. Santuen errelikiak zergatik adoratzen, eta erreberenziatzen ditugu? E. Zergatik diran Espiritu Santuaren bizileku edo tenplo bizi izan dan gorputz baten
zati edo puska preziatuak: izango dira juizioko egunean piztuak edo erresuzitatuak, eta Zeruko glorian
betiko atsegiñaz beteak.
G. Jesu-Kristoren, Ama Birjiña Santisimaren, eta
Santuen imajiñak zergatik erreberenziatzen ditugu? E.
Aek gogora ekarten diguen, eta errepresentatzen
dituen prinzipalak honratzeko: eta aen aurrean orazio
egiteko.
G. Eta imajiñai erai ezer eskatzen diegu? E. Ez:
bada ezer ikusten, eta aditzen eztue: eta ala aen
aurrean egiten ditugun orazioak edo erreguak aen
prinzipalai, Zeruan daudenai egiten diegu: eta aek
Jaungoikoagan guzia dakuste, eta aditzen gaitue.
G. Eta Jesu-Kristoren, Ama Birjiñaren, eta Santuen
imajiñak, eta gure errelijio santuko misterioen pintura
sagraduak, zertako geiago serbitzen digue? E. Liburu
santu batzuen orde serbitzen digue; bada gogoratzen,
eta begien aurrean nolabait ipinten dizkigue Santuen
birtuteak: eta Jaungoikoak gure errelijioko misterio
andietan egin dizkigun mesede edo ontarteak, eta
erakusten dizkigun egiae: eta aek ikusteak, eta konsideratzeak askotan ukitzen, eta mugitzen gaitue, eta
pensamentu, eta asmo santuak artu eragiten dizkigue. Zenbat pekatari penitenziara etorri eztira? eta
zenbat Kristau on birtutean geiago, eta geiago aurreratu eztira, Jesu-Kristo guruzifikatuaren imajiñari ondo
begiratuaz, eta aren pasio, eta eriotza santua gogora
ekarriaz? eta kontrara. Imajiña edo pintura, loikeria
edo deshonestidadea begien aurrean paratzen, eta
gauza likitsak gogora ekarten dituenak, zenbat kalte
egiten eztitue? eta zenbat Kristauri pekaturako, eta
kondenaziorako bidea ematen eztie? Lotsagarrizko
gauza da Kristauen artean alako imajiña, eta pintura
zikiñak ikustea, eta deabru tentatzallearen beraren
ofizioa imajiñai, eta pinturai eragitea: orain jabeak
orien imajiña, eta pintura oriek desegiten edo erretzen ezpadituzte, eziñ salbatu ditezke, eta erak ondo
erreak ikusiko dira noizltait betiko su, eta garretan.
G. Eta zer geiago agintzen digu errelijioaren birtuteak? E. Jaungoikoaren honra, eta serbizioraro, eta
gure salbaziorako ordenaturik dauden gauza sagradu
guziai: eta berariaz konsagraturik dauden eliz-gizonai,
au da, Jaungoikoaren Ministroai al dan errespeto, eta
erreberenziarik andiena beti ekartea: eta ala Kristauak 1. Jaungoikoaren tenplo santuak agitz errespetatu bear ditue: bada orazio egiteko mezako sakrifizioa Jaungoikoaren Majestadeari ofrezitzeko: beraren
hitz santua Kristauai aditzera emateko, eta Sakramentu Santuak errezibitzeko, berariaz esleiturik, eta konsagraturik dauden toki santuak dira: eta geiago dana,
Jaungoikoa bera Jesu-Kristo gure Jauna bere Jaungoi-
kotasun, eta gizatasun guziarekin egiaz, eta bere personan Elizako Sagrarioan daukagu: eta gu bere ondasunez, eta graziaz betetzeko beti prest daukagu. Nolako errespetoa zor eztiogu bada Jaungoikoaren beraren
etxe, palazio, eta bizileku dan tenplo santuari? Eta
orobat 2. honratu, eta errespetatu bear ditugu Elizako
gauza guziak: eta Elizako lanak egiten dituen Jaungoikoaren Ministroak. Eta 3. are geiago honratu, eta erreberenziatu bear degu Jaungoikoaren izen santua: bera
beti begira dagokigula oroituaz, gere orazio guzietan
al dan atenzio, debozio, eta errespetoarekin hitz egiten, eta gure erreguak zuzentzen diozkagula: bada
Jaungoikoarekin hitz egiten gauden denboran bertan,
ardurabagetasunez atenziorik ez ipintea edo gere
borondatez beste gauza batzuek gogoan erabiltea, da
Jaungoikoari zor diogun errespeto edo erreberenziari
faltatzea: baña ori gerlatzen bazaku, geurk nai eztegula, zerren oartu bage pensamentua dijoakigun
beste gauza batzuetara, orduan pekatu izango ezta,
batez ere oartu ezkero, atenzioa edukitzeko alegiñak
egiten baditugu: eta orobat Jaungoikoaren izen santua
honratu bear degu, juramentuak iñoiz ere egiten eztitugula, egiarekin, premiarekin, eta gauza onak egiteko asmoarekin baizik: eta beraren honrarako egin
ditugun boto edo promesak leialkiro osatzen, eta kunplitzen ditugula: eta iñoiz ikusten edo aditzen badegu
Jaungoikoaren izen santua deshonratzen, despreziatzen edo injuriatzen duela norbaitek blasfemiako
hitzakin, Jaungoikoaren honra defenditu bear degu;
eta al badegu, alakoak esaten dituana erreprenditu,
edo ezpada agerian, eta ausardi santu batekin esan
bear degu: bizi bedi Jesus: edo alabatua izan dedilla
gure Jaungoikoa: edo Gurutze Santua egin, esanaz:
Aitaren, eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean;
erakusten degula, artu degun iguia edo sentimentua,
blasfemiak adituaz beste bage: eta azkenik, ez geiegi
orain luzatzeagatik alegin guziak egin bear ditugu,
gure biotzak osoro Jaungoikoari gure Jabe, gure Aita,
eta gure ongille guztiz maitagarriari sarri konsagratzeko: eta gure lan edo egiteko guziak beraren honrarako, eta berari atsegin emateko asmo edo intenzioarekin egiteko: bada gure anima bere potenziakin, eta
gure gorputza nere sentiduakin Jaungoikoak emanak
ditugu bera serbitzeko. Eta ona, nola adoraziozko
akto bat txit balio andikoa, egin dezakegun: eta sarri
egiteko alegiñak egin bear ditugu: «Adoratzen zaitut,
o nere Jaungoiko, eta Jabe soberanoa: eta zure Seme
maite Jesu-Kristo gure Jaunak gurutze santuan bere
buruaz egin zizun zure atsegiñezko, eta balio guztiz
andiko sakrifizioarekin batera, nere anima, eta gorputza, eta nere gauza guziak osoro eskeintzen, eta ofrezitzen dizkitzut 1. zure Majestade, eta Jabetasun soberanoaren honra, eta gloriarako: 2. egin dizkidazun
mesede, eta ontarte guztiz andien esker onerako; 3.
nere pekatuen barkaziorako, eta guzien pagu, eta
satisfaziorako (bada txit damu det zure Majestadea
ofendituaz) eta 4. aurrera bizimodu berri santu bat
egiteko bear ditudan argi, gogo on, indar, eta graziak
zure ontasun infinituagandik iristeko: eta gero eternidade guzian Zeruko erreinuan zure glorian zu ikusteko, alabatzeko, eta beti amatzeko. Amen.
AMAIRUGARREN DOTRIÑA
Errelijioko birtuteak zer eragozten digun.
Aditu zenduen ezkero aurreko dotriña edo lekzioan, nola adoratu, eta erreberenziatu bear degun gure
Jaungoikoa: eta nolako erreberenzia, eta honra zor
diegun Maria Birjiña Santisimari, Aingeruai, Santuai,
eta oen errelikiai, eta imajiñai: eta baita nolako errespetoa ekarri bear diegun Jaungoikoaren honrarako,
eta serbiziorako esleiturik, eta konsagraturik dauden
tokiai edo Elizai, eta Elizako gauza guziai; eta Jaungoikoaren ministroai:
Orain galdetzen det: Jaungoikoaren Majestade
soberano edo gorenai zor diegun adorazio edo erreberenziaren kontra nork egiten du pekatu? E. 1. Idolatriako pekatua egiten duenak: 2. sakrilejioko pekatuak
egiten dituenak edo Jaungoikoa bera, eta berari konsagraturik dauden personak, eta gauzak deshonratzen edo menospreziatzen dituenak: eta 3. supertizioko pekatuak egiten dituenak. Iru pekatu mota oek aditzera ematea izango da gaurko hitz-gaia.
G. Nor dira Idolatriako pekatua egiten duenak? E.
Jaungoikoari bakarrik zor zaion adorazioa Idoloai edo
gezurrezko Jaungoikoai ematen dienak, eta aetan
sinisten duenak: fedebageko Jentil itxuak egiten zuen
bezela. Pekatu ori orain Kristauen arlean arkitzen
ezta, bada Jaungoiko egiazko bakar bat baizik ezagutzen, sinisten, eta adoratzen eztegu. Baña Kristauen
artean, lotsatzeko dan, beste Idolatria mota bat arkitzen da, eta kalte guztiz arrigarriak egiten ditu.
G. Zer Idolatria mota da ori? E. Da, ezagutu arren
Jaungoikoari zor diogula gure biotzeko adorazio, eta
amorio guzien gañekoa, ala ere gere erabageko
borondatea, eta gukrk pasio edo gurari gaiztoak geiago estimatzea, Jaungoikoaren borondatea, eta legea
baño: eta ala soberbia edo arrotasunaren mendean
daudenak: abariziari darraizkan erabageko ondasunzaleak, eta loikeriako edo lujuriako pasio zikiñari
darraiztenak, nolabait Idolatra espiritualak dira, eta
Jaungoikoa agitz despreziatzen, eta injuriatzen due:
bada geiago estimatzen ditue munduko honrak, munduko aberastasunak, eta aragiaren gusto loi zikiñak
Jaungoikoa bera baño. A, eta zenbat onelako itxu Kristauen artean arkitzen dan! Uste due Jaungoikoa egiaz
adoratzen duela, zerren beragan sinisten duen, eta
guzien Jaun, eta Jabe soberanoa dala aitortzen duen:
baña geien balio duena, au da, biotzeko amorioa ukatzen diobe: eta ala ipokrita itxuak dira: bada Jaungoikoa egiaz, eta espirituaz adoratzen degula sinistu eragiteko, gure biotz guziarekin, eta gauza guzien gañetik amatu bear degu.
G. Nork geiago pekatu egiten du, Jaungoikoari zor
diogun adorazio, eta erreberenziaren kontra? E. Jaungoikoa bera, eta berari konsagraturik dauden personak, eta gauzak deshonratzen, eta menospreziatzen
dituenak: eta sakrilejioko pekatuak egiten dituenak:
eta ala 1. pekatu arrigarri bat egiten due, Jaungoikoari farregarrizko siñu edo señaleren batzuekin adorazioa ematen diobenak: 2. gezurrezko milagroak asmatu, eta egiazkotzat kontatzen dituenak, eta errelikia
falsoak, eta gezurrezko induljenziak asmatzen dituenak. 3. Blasfemiak edo injuriazko hitzak Jaungoikoaren
beraren edo Ama Birjiña Santisimaren edo Santuen
kontra esaten dituenak: 4. gezurraz edo gaitz egiteko
asmoarekin edo premia bage, eta ardurabage juramentuak egiten dituenak: 5. Jaungoikoari berari, bere
honrarako edo Ama Santisimaren edo Santuen honrarako egindako boto edo promesak ausitzen dituenak;
edo motibo bage geiegi luzatzen dituenak. 6. Jaungoi-
koa tentatzen duenak, milagroak premia egiazko bage
eskatuaz Jaungoikoaren poderio edo eskualdia norañokoa dan jakiteko; edo gaitz andiren batetik libratzeko artarako erremedio egokiak artu nai bagez. 7.
Gauza espiritualak edo sagraduak diruz edo beste
gauza denboral batez erosi edo saldu eragiten dituenak. 8. Sakramentu Santuak, nola diran Konfirmaziokoa, Komunio Santukoa, Olio Santukoa, Ordenakoa,
eta Ezkonzakoa pekatu mortaletik irten bage errezibitzen dituenak. 9. Jaungoikoaren tenplo santuari zor
zaion errespetoari faltatzen diobenak: edo modestia
bage Elizan egonaz edo hitz alperrak egiñaz, eta are
gaiztoago, Elizan bertan aserratu, eta bata besteari
golpeak emanaz: edo Elizan bertan lapurretak egiñaz
edo elizako gauzak ostuaz: edo loikeriako pekatu zikiñak an egiñaz: bada pekatu oek, nun-nai gaiztakeri
andiak badira ere, Elizan egin ezkero, beste pekatu
mota berri bat, sakrilejioa deitzen zaiona, berekin
dakarde: eta orobat Jaungoikoari konsagraturik dauden beste gauzak, nola kalizak, kopoiak, meza emateko janzi sagraduak errespeto bage darabiltztenak. 10.
Elizari eta Elizako niinistroai dagozkien primiziak, eta
amarrenak ostutzen edo ezkutatzen dituztenak. Eta
azkenik sakrilejioko beste edozein pekatu egiten due-
nak, nola dan kastidade santuaren kontra Jaungoikoari konsagraturik dauden personakin pekatu egitea: eta
orobat alako personak golpatzea, zauritzea edo iltzea:
eta pekatu onek berekin dakar, ori egin duena bertatik exkomulgaturik uztea.
Oraiñ aitatu ditugun pekatu oek guziok errelijioko
birtutearen kontra dira, eta uste dezuen baño andiagoak, eta pisuagoak dira; zerren oriekin zuzen-zuzen
Jaungoikoaren Majestadea edo beragan edo berari
dagozkion gauza, eta personetan deshonratzen, injuriatzen edo menospreziatzen da: eta zenbat errespeto, erreberenzia, eta adorazio andiagoa zor diogun
Jaungoikoaren Majestade soberano edo guzien gorenari, anbat arrigarriagoa da egiten zaion ofensa: eta
argatik gizon bat edo asko era gaiztoan iltzea baño,
pekatu andiagoa, eta pisuagoa da gezurrezko juramentu bat egitea: zergatik bata da zuzen-zuzen gizonaren kontra, eta bestea Jaungoikoaren beraren kontra. Munduan Erregearen personari berari, eta ari ukitzen zaien gauzai, eta bere aldamenean dauzkan
Ministro prinzipalai alako errespeto, eta erreberenzia
ekarten bazaie, eta oei egiten zaizten ofensak aiñ biziro sentitzen badira, zenbat errespeto andiagoa zor
eztiogu guziok Jaungoikoaren Majestade soberano edo
gorenari, Errege guzien Errege danari, eta berari
dagozkion gauzai, eta bere Ministrotzat, eta bere
lekuan dauzkan personai? Eta zenbat geiago sentituko eztitu gure Jaungoikoak bere Majestadeari berari
egiten diozkagun orrelako menosprezioak, eta ofensak? eta batez ere bera honratzeko, alabatzeko, eta
amatzeko aiñ obligazio andiak dauzkagun Kristauok
egiten diozkagunak?
Eta nork geiago pekatu egiten du errelijioko birtutearen kontra? E. Aguero edo aztiñarzetan sinisten
duenak: eta hetxizeriak edo sorginkeriak edo supertizioko beste lan gaiztoak egiten edo usatzen dituenak.
Eranzuera au bear bezela aditzera emateko, txit asko
dago zer esan: eta konbeni da zerbait esatea, gertatzen diran itxumen asko kentzeko edo erremediatzeko.
Eta lenbizikoa galdetzen det: zer da supertizioko
pekatua? Eta zenbat supertizio mota dira? Da ezkutuan edo sekretoan edo etorkizun dagoan gauzaren
bat jakiteko edo deseatzen duen gauzaren bat iristeko edo alkanzatzeko edo eritasun edo beste gaitzen
batetik libratzeko, baliatzea edo usatzea, ez Jaungoikoagandik, ez Elizagandik, eta ez naturalezagandik,
artarako birtuterik edo indarrik berez eztuen gauzaz
edo erremedioaz, eta orietan sinistea. Eta ala supertizioko pekatuak dira aguero edo aztinkeriak, sorginkeriak, hetxizeriak, eta gaitzetatik libratzeko artzen
diran erremedio alperrak, nai dan fiña iristeko iñola
ere egoki edo gai eztiranak.
G. Nor dira bada aguero edo astiñarzetan sinisten
duenak? E. Aztiak deitzen zaie euskeraz ezkutuan edo
sekretoan dauden gauzak, nola lurpeau dauden tesoroak; edo etorkizun dauden gauzak, badakiztela edo
jakin ditzakeala diobenak; eta erdaraz adibinadoreak
edo adibinatzalleak; esaten die. Eta 1. aztinkerietan
edo agueroetan sinisten duenak dira 1. egaztien eta
txorien kantutik, ez orduetan kantatzen badue, ollarrak batzuetan egin oi duen bezela; edo txakurrea edo
beste aberen oiu edo deadarretatik, kontu ateratzen,
eta sinisten duenak, auzo artan norbaitek bereala ill
bear duela edo bestelako etorkizunak Jaungoikoak
bakarrik dakizki: eta orrelako oiu, eta deadar askotan
ikusi dira, alakorik gertatu bage: eta orobat da aguerozko gauza kanpaiak besteetan ez bezelako soñuren
bat egiten duelako edo Exkomunikazioa auzo errian
irakurri dalako edo justiziak gaitzgilleren batzuek
urkatu eragin dituelako, orregatik bakarrik, eguraldi
gaiztoa etorri bear duela edo norbaitek ill bear duela
edo beste naigaberen batzuek etorri bear duela ziertu
uste izatea; bada ori guzia fundamenturik batere
bageko gauza da etorkizuna sinisteko. Baña aberen
orroetatik, eta txorien kantutik eguraldiaren aldaerak
asmatzea, eta uste izatea, ezta aguerozko gauza,
bada askotan ori abereak guk baño obeto sentitzen
due, eta eren modura aditzera ematen due.
2. Agueroetan edo aztinkerietan sinisten duen
supertiziosoak dira: Jaungoikoaren borondatetik edo
gizonaren nai edo aukera libretik etorri bear duen
gauzak, aurrez jakin nai dituenak, artarako deabruaz
baliatzen dirala: eta ori da pekatu bat guztiz arrigarria: eta baita deabruaz beraz ez baliatu arren, hetxizero sorgin edo deabruarekin tratatzen duenakin
baliatzen bada. Eta orobat jitanai eta ijitoari benetan

- Parts
- Kristau dotrina-II - 01
- Kristau dotrina-II - 02
- Kristau dotrina-II - 03
- Kristau dotrina-II - 04
- Kristau dotrina-II - 05
- Kristau dotrina-II - 06
- Kristau dotrina-II - 07
- Kristau dotrina-II - 08
- Kristau dotrina-II - 09
- Kristau dotrina-II - 10
- Kristau dotrina-II - 11
- Kristau dotrina-II - 12
- Kristau dotrina-II - 13
- Kristau dotrina-II - 14
- Kristau dotrina-II - 15
- Kristau dotrina-II - 16
- Kristau dotrina-II - 17
- Kristau dotrina-II - 18
- Kristau dotrina-II - 19
- Kristau dotrina-II - 20
- Kristau dotrina-II - 21
- Kristau dotrina-II - 22
- Kristau dotrina-II - 23
- Kristau dotrina-II - 24
- Kristau dotrina-II - 25
- Kristau dotrina-II - 26
- Kristau dotrina-II - 27
- Kristau dotrina-II - 28
- Kristau dotrina-II - 29
- Kristau dotrina-II - 30
- Kristau dotrina-II - 31
- Kristau dotrina-II - 32
- Kristau dotrina-II - 33
- Kristau dotrina-II - 34
- Kristau dotrina-II - 35
- Kristau dotrina-II - 36
- Kristau dotrina-II - 37
- Kristau dotrina-II - 38
- Kristau dotrina-II - 39
- Kristau dotrina-II - 40
- Kristau dotrina-II - 41
- Kristau dotrina-II - 42