Kristau dotrina-II - 07

Total number of words is 3823
Total number of unique words is 1510
34.7 of words are in the 2000 most common words
49.1 of words are in the 5000 most common words
56.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
G. Eta zein dira prudenziaren kontrako bizoak? E.
Dirade 1. Konsideraziorik egin bage, orain esan ditugun birtuteai kasorik ez egitea; eta 2. Da, espirituko
prudenziari gerra egiten dion aragizko prudenzia; eta
erabage, eta biziro deseatzen dituan munduko honra,
ondasunak, eta atsegiñak iristeko medio egokiak artu
eragiten dituan zinzotasuna, eta astuzia; begiratu
bage onak edo gaiztoak diran artzen dituan medioak,
eta neurriak; onelakoak ziran Ebanjelioak aitatzen
duen maiordomoak artu zituan medioak bere nagusiaren kaltean: maisterrai barkatuaz zor zuenetik; nagusiak despeitzen zuenean, aen aldetik alibioren bat izateko; eta Jesu-Kristok berak deitu zion, prudentea, eta
zinzoa, baña falsoa. Eta ala egiazko zinzotasuna, eta
Kristauzko prudenzia edukitzeko, fin ona bere gauzetan billatu bear du, eta artarako egoki diran medio
onak esleitu bear ditu; eta orrela bere egitekoetan
zuzen ibilliko da, eta bere lan guziak Jaungoikoagana
zuzenduko ditu.
G. Zein da bigarren birtute kardinala? E. Justizia.
Eta zer da justizia? Era askotara hitz au aditu diteke;
bada generalkiro aditzen bada, esan nai du, birtute

guziak edukitzea; Jaungoikoaren eta projimoaren
amorio egiazkoa bere biotzean edukitzea, Jaungoikoaren adiskide izatea, eta aren grazian egotea; eta orri
dagokala, Jesu-Kristok esan zuen, zorionekoak dirala
justiziaren gosea, eta egarria duenak; baña birtute
partikularra, eta kardinala danez, esan nai du, bakoitzari zor zaiona edo dagokiona eman eragiten digun
Jaungoikozko doai edo birtute bat; eta ala gorde eragiten dizkigu Jaungoikoari, gere buruari, eta gere projimoari zor diegun obligazioak.
G. Zein dira justiziatik jaiotzen diran, eta ari
darraizkan birtuteak? E. Dirade 1. Errelijioa, Jaungoikoari zor diogun honra eman eragiten diguna. 2. Piedadea, gurasoai zor diegun errespetoa eman eragiten
diguna. 3. Obedienzia, eta esker ona. 4. Egiaren amorioa. 5. Merezi duenai kastigu justuak ematea, eskualdia artarako eduki ezkero. Eta 6. Liberaltasuna, eta 7.
Adiskidetasuna. Orra zein birtute ederrak, Jaungoikoarekiko, berekiko, eta projimo guziakiko gizona justu
egiten duen.
G. Eta zein dira birtute orren kontrako bizioak? E.
Ezta biziorik nolabait justiziaren kontra eztanik; bada
gure utsegite, eta pekatu guziak datoz; zerren edo
Jaungoikoari edo gere buruari edo projimoari zor die-

guna gordetzen edo kunplitzen eztegun; eta ori beste
bizioen, eta birtuteen explikazioan, eta are obeto
mandamentuen explikazioan argiro aditzera ematen
degu; eta emen bakarrik diot, ze justiziaren kontra
pekatu egin oi dala ez bakarrik bear danean justizia
egin bagez, baita ere justiziaren gogortasunaz, batez
ere kastigu andiegiak emanaz; eta baita artzekoak,
zordun pobrearen kalte andiarekin, eperik eman bage,
gogorkiro kobratuaz; eta alako bat Jesu-Kristok berak
txit erreprenditu zuen Ebanjelioko parabola batean.
G. Eta zein da irugarren birtute kardinala? E. Da
fortaleza. Eta zer da fortaleza? Da birtute bat, animatzen, eta indartzen gaituana edozein neke sufritzera
pekaturik ez egiteagatik; eta difikultade guziak goitzera Jaungoikoaren honrari, eta gure obligazioari ez faltatzeagatik; eta eltzen da fortalezako birtute au eriotza bera sufritzeraño, eta Jaungoikoagatik bizia emateraño, premia edo obligazioak ala eskatzen duenean;
eta ala birtute miragarri onekin ainbeste milloi Martiri
Santuak aiñ tormentu arrigarriak, eta eriotza gogorrak
sufritu zituen; eta eren etsaiak lotsaturik, eta goiturik
utzi zituen. Eta orobat gerra justuan izan dira gizon
baleroso asko miragarrizko biktoriak fortalezako birtute onekin iritsi dituenak.

G. Zein dira fortalezatik jaiotzen diran, eta ari
darraizkan birtuteak? E. Dirade biotzaren anditasuna;
naigabeetan pazienzia; obra onetan iraupena edo perseberanzia; eta kostu andiko obrak eragiten dituan
magnifizenzia, edo artareko animo andia; baña ez
banidadezko kostu andiak eragiten dituana, baizik Elizaren onerako, Kristau guzien probetxurako, nezesidade edo premia publikoak edo komunak erremediatzeko, asmo edo fin ona, eta medio egokiak billatzen
dituala.
G. Eta zein dira fortalezaren kontrako bizioak? E.
1. Erabageko ausardia edo presunzioa; arrisku edo
peligroetan, ondo begiratu bage sartzeko; edo bere
indarrak baño andiagoak diran lanak artzeko; eta 2.
Kontrara bildur geiegi edukitzea edo animoaren argaltasuna obra onak egiteko, eta gogotik peleatzeko, eta
bere animako etsaiak goitzeko; eta bizio bi oetatik
libratzeko, eta fortalezako birtutea iristeko, beste birtute bi, txit premiazkoak exerzitatu bear ditugu: bata
da egiazko humiltasuna, gere ezereza, miseria, eta
argaltasuna ezagutu eragiten diguna, ausardiatik, eta
presunziotik libratzeko; eta bestea da, Jaungoikaganako konfianza, bada aren Majestadeari, humiltasunarekin, eta konfianzarekin bere grazia, eta falta zakun

indarra eskatzen badiogu, berak emango digu fortalezako birtute miragarri au, eta gure animako etsai gaiztoak, au da gure pasio erabageak, eta tentazioak goituko ditugu.
G. Eta zein da laugarren birtute kardinala? E. Da
tenplanza. Eta zer da tenplanza? Da birtute bat gure
anima gorputzaren atsegin erabageetatik ateratzen,
eta apartatzen duena; eta mundu onetako gauzaz
nola usatu, eta baliatu erakusten diguna, gure premiai, eta obligazioai kobru emateko bakarrik billatzen
ditugula: aetan gure biotza edo amorioa ipiñi bage.
Eta batez ere tenplanzako birtutea exerzitatzen degu
edo ari garraizka janean, eta edanean fin ona, neurri
ona, eta modu ona gordetzen degunean. Eta birtute
onen probetxu, eta ondasunak aditzera eman nizuen,
gulako bizoa, eta aren kontrako erremedioak esplikatu nizkizuenean.
G. Zein dira tenplanzatik jaiotzen diran, eta ari
darraizkan birtuteak? E. Dirade 1. Honestidadea, eta
lotsa ona. 2. Jan-edanean begiratua, eta kontuzkoa
izatea, bakoitzaren premiaz batera. 3. Kastidadea, eta
sentidu guziak arrazoiaren mendean edukitzea. 4.
Guziakin biguña, errukitsua, eta ongille izatea. 5.
Modestia, eta humiltasuna. 6. Mingaña ondo gorde-

tzea, eta gobernatzea: bear danean ixiltasuna, eta
hitz egin bear danean modu ona edukitzeko. 7. Bakoitzaren bizimoduari dagokion lanerako edo okupaziorako estudioa, jarraioa edo aplikazioa. 8. Iñor ofenditu
edo aserratu bage, humore ona, eta bear danean
dibersio edo jostatze dezentea, eta ondo arreglatua.
G. Eta zein dira tenplanzaren kontrako bizioak, eta
utsegiteak? E. Dirade, erabageko jan-edanak: ergelkeriak edo arinkeriak; lujuria edo loikeria; sentiduai erabageko gusto atsegiñak ematea; banidadezko, eta
modestiaren kontrako janziak, eta apaindurak; neurri
onik, eta modu onik ez edukitzea, lo egitean edo ez
egitean, dibertitzean edo ez dibertitzean, au da, jostatzean edo ez jostatzean, arrazoiak edo premiak eskatzen duenean; geiegi nekatzean edo batere ez nekatzean, alegrian, eta tristuran, hitz egin bear danean
ixilik egotean, edo kontrara ixilik egon bear danean
hitz jarioa edo hitzonzia izatean, etc. Bada bizioetatik
libratzeko tenplanzaren birtuteari jarraio, eta arren
erreglak gorde bear ditugu.
G. Esan ditugun lau birtute kardinalak, eta aetatik
datozen edo aei darraizten beste birtute moralak eragiten dizkiguen obra onak noiz dira natural utsak, eta
noiz dira naturalezaz gañeakoak edo goikoak? E. Egi-

ten baditugu lurreko motiboakgatik, dira birtute natural utsak: eta orduan Zerurako irabazirik batere egiten
eztegu; eta ala limosna egiten badegu munduko
errespetoz, eztigu ezer balio Zerurako etc. Baña birtuteen ekiera edo exerzizioari bagarraio Zeruko motiboakgatik, orduan dira naturalezaz gañekoak edo goikoak, eta Jaungoikoaren grazian edo adiskidetasunean
bagaude, ondasun andiak Zerurako irabazten ditugu.
G. Zer motibo edo zer asmo eduki edo izan bear
degu birtutezko lanak edo obra onak egiten ditugunean? E. Prinzipalena izan bear degu, Jaungoikoari
atsegin ematea; aren borondatea edo naia dan ezkero, birtuteari guk jarraitzea, eta birtutean, eta santidadean egunetik egunera geiago aurreratzea; eta orretara mobitu bear gaitu, Jaungoikoari zor diogunaren
konsiderazioak, ala bera danagatik, au da, bere ontasun, eta anditasun kabubageagatik, nola egin dizkigun eta egunoro, guk merezi bage, egiten dizkigun
mesede guztiz andiakgatik; bada egiñal guzia egiñ
arren eztiogu osoro gure zorra pagatuko; eta ori obeto
egiteko, eta gure obra onak balio guztiz andi batera
jasotzeko, unitu edo juntatu bear ditugu Jesu-Kristo
gure Jaunak bere Aita Eternoari atsegin emateko, egin
zituan obra onakin, eta berak zuen asmo edo intenzio-

arekin; eta bide orrezaz ez bakarrik birtutezko obrak;
baita nai ta ez egin bear ditugun egunoroko lanak, eta
beargaiak jaso ditzakegu Zerurako irabazi andiagoak
izatera; eta ori San Paulo Apostoluak erakusten digu
esaten digula: naiz jan, naiz edan, eta naiz beste edozein lan, egin dezagula Jesu-Kristoren izenean, eta ark
zuen intenzioarekin batera. Orra bide erraza, Zerurako tesoro edo ondasun guztiz andiak irabazteko, ta
anima edertzeko.
G. Zerk geiago mugitu bear gaitu birtutezko lanak

egitera? E. Birtutearen beraren edertasunak, eta aren
balio, eta irabazi guztiz andiak. Anziñako jakinsuak,
fedearen argi bage, eta Zeruko gloriaren uste bage,
ainbesteraño estimatzen edo preziatzen zuen birtutea: nun aren aldean ezertan etzeuzkaten munduko
Erreinuak, anditasunak, aberastasunak, eta atsegiñak; eta ori, izanik aen birtute guzia natural utsa,
lurreko, arrazoiaren gañean bakarrik fundatua, eta
lurreko ontasunari baizik begiratzen etziona. Zenbat
ederragoa, eta preziatuagoa izango da bada Zerutik
bere jaidura edo etorkia duen birtutea, Jaungoikoarekin bat egiten edo laztantzen gaituana, eta Zeruko
ondasun eternoak irabazi eragiten diguna?

G. Eta bada beste motiborik birtuteari jarraitzera,
eta birtutezko lanak ugari, eta alik ondoena egitera
ekarri bear gaituanik? E. Bai: eta guztiz asko, eta eragilleak ditugu; bada geroko betiko gaitzetatik edo
Infernutik libratuaz gañera; eta betiko Zeruko poz, eta
atsegiñak irabazi eragiñaz gañera; bertatik ere birtuteari gogotik darraion Kristauak 1. Honra edo estimazio andia. 2. Gorputzeko osasuna, eta 3. Ondo dagozkion ondasunak, eta 4. Bere animako pakea eskuarkiro gozatzen ditu. Eta 1. Ikusten dezue guziok nola
Kristau onak Jaungoikoarekiko, eta bere lagun urko
edo projimoarekiko dituan obligazioak kontuz gordetzen dituan; iñori bidebagerik edo dañurik egiten
eztion, eta al duen on guzia guziai egiten dien; eta ala
guziak alakoa maite due, estimatzen, eta honratzen
due; eta Jaungoikoak berak ezin geiagoraño honra
erazotzen du. Begira ezazue ezpada, beste asko aitatu bage utzirik, San Isidro bat, eta bere emazte Santa
Maria, nekazari pobretxo batzuek, zenbateraño honratuak izan ziran munduan beren birtuteagatik; eta
orain ere nolako honra, eta gloria gozatzen duen
Zeruan ezeze lurrean ere.
Bada 2. Au da, gorputzeko osasuna Kristau birtuosoak eskuarkiro obeto, ta luzaroago konserbatzen du:

zergatik bere humiltasunarekin, bere pazienziarekin,
bere tenplanzarekin, bere kastidadearekin, eta bere
bizimodu ondo moldatuarekin erabageko jan-edanak,
aserreak, eta osasuna galdu eragin oi duen bizioak
eskusatzen edo goizen ditu.
Eta 3. Au da, ondo dagozkion ondasunak ere
aurreratzen ditu: zerren alde batetik gastu alper erabageak eskusatzen ditu; bestetik alpertasunari alde
egiten dio; denbora ondo igarotzen du; bere familia
ondo gobernatzen, eta zuzentzen du; eta Jaungoikoak
alakoaren nekeari, eta bearrari bere bendizioa ugari
ematen dio. Eta kontrara ikusten dezue, Kristau biziosoa, ardurabagea, beti arlote, beti zordun, eta aurreratu ordean, dauzkan ondasunak ere laster ondatzen
dituela.
Bada 4. Au da animako pakea nork obeto gozatzen
du, Kristau on birtuosoak baño? bada beti pakean
dago Jaungoikoarekin, bere lagun urko edo projimoarekin, eta bere konzienziarekin; zerren utsegite andirik edo pekatu larririk egin oi eztu; eta utsegite txikiak
humillatzeko, eta ez arrotzeko serbitu oi diobe; eta
naigabe, eta atsekabe andiren batzuek gertatzen
bazaiozka edo bere estimazioan edo bere osasunean
edo bere ondasunetan, Jaungoikoaren eskutik datoz-

kion penak edo kastiguak bezela pazienziarekin daramazki; eta aekin Zerurako ondasun andiak irabazten
ditu; eta erraz Jaungoikoaren borondatearekin berea
bat egiten edo konformatzen du; eta pakean gelditzen
da. Eta eriotzari berari ere begiratzen dio bere neke
guzien bukaerari, eta bere zorionaren asierari bezela.
Baña Kristau biziosoak alperrik neke andiarekin bere
pasio edo griña gaiztoak osatzeko alegiñak egiten
ditu, eta gizonen begietatik ezkutatzen ditu; Jaungoikoaren, eta bere konzienziaren atelekak, eta erreprensioak beti darraie, beti kezkatan bizi da; iñoiz
egiazko pake, atseden edo sosegurik bere barruan
eztauka; eta penitenzia egiazko batekin lenaz prestatzen ezpada, zenbat eriotzaren gertuago anbat naigabetuago, eta turbatuago arkitzen da; eta dijoa, iñoiz
pakerik izango eztuen zorigaiztoko tokira, betiko Infernura.
Erruki itzatzue bada, zuen buruak; zuen
anima gaixoak; birtuteari orain jarraitzeko neke piska
bat gogotik artu ezazue: orretara oitu ezkero, egunoro nekea arinduko zatzue; bada Jaungoikoaren amorioak, aren graziak, eta oitura onak birtutean atsegin,
poz, eta kontentu andiagoak arkitu eragingo dizue,
bizioetan, eta munduaren, eta gorputzaren atsegin

debekatuetan arkitu ditezkean baño. Jarraio bada,
konsiderazioari, orazioari, eta zuen pasio gaiztoen mortifikazioari; eta orren frutua izango da, orain
animako pakea, eta gero betiko gloria. Amen.

AMAIKAGARREN DOTRIÑA
Amar mandamentuenzat sarrera.
Aditzera eman ditugun ezkero pekatuen sustraiak
edo bizio burudunak edo kapitatak, eta aen erremedioak: eta baita lau birtute kardinalak edo prinzipalak,
eta aetatik jaiotzen diran beste birtute moralak edo
gure egitekoen zuzentzalleak: orain Jaungoikoaren
legeko amar mandamentu santuak erakusten diguen
dotriña andia, eta premiazkoa esplikatzen abiatu bear
degu: eta lenengo, dotriñako kartillarekin, galdetzen
det.
G. Arrazoiaren adiñera edo ezaguerara etorri ezkero, Kristauak jakin bear duen irugarren gauza zer da?
E. Zer obratu bear duen edo nolako bizimodua egin
bear duen ondo jakitea.
G. Eta nola jakingo du, zer obratu, eta nola bizi
bear duen? E. Jakiñarekin Jaungoikoaren legeko amar
mandamentu edo aginteak; Eliza Ama Santarenak;
eta miserikordiazko obrak.
Esan ditzakun bada lenengo amar aginte edo
mandamentuak: eta ondoren esango dizuet gaur, 1.

nork, eta nola emanak diran: 2. zein premiazkoak
diran: 3. zeiñ probetxugarriak diran: 4. zeiñ errazak
diran: eta azkenik nola guziak Jaungoikoaren, eta gure
lagun urko edo projimoaren amorioan sarturik dauden.
Jaungoikoaren legeko mandamentu edo aginteak
dira amar: lenbiziko irurak dagozkio Jaungoikoaren
honrari: eta beste zazpiak lagun urko edo gure projimoaren onari.
Lenengoa da: Jaungoikoa amatzea gauza guzien
gañean.
Bigarrena: Jaungoikoaren izen Santuan juramentu
alperrik ez egitea.
Irugarrena: jai egunak santifikatzea.
Laugarrena: Aita, eta Ama edo gurasoak honratzea.
Bostgarrena: ez iñor iltzea.
Seigarrena: aragizko pekaturik ez egitea.
Zazpigarrena: ez ostutzea.
Zortzigarrena: Testimonio falsorik ez altxatzea,
eta gezurrik ez esatea.
Bederatzigarrena: lagun urkoaren edo projimoaren emazterik ez deseatzea.
Amargarrena: besteren ondasunik ez gutiziatzea.

Amar mandamentu edo aginte oek sartzen dira
bitan: 1. Jaungoikoa serbitu, eta amatzean gauza
guzien gañean: eta 2. zure lagun, geide edo projimoa
zere burua bezela amatzean. Asi gaitezen orain esplikazioarekin.
1. G. Zergatik amar mandamentu edo aginte oek
deitzen dira Jaungoikoaren legekoak? E. Zergatik eztiran gizonak asmatuak, egiñak edo zuzenduak; ezpada
Jaungoikoak berak; poderio, eta jakinduria neurribagea duenak: gure guzion Jaun, eta jabe soberanoa
danak: nai duen guzia agintzeko, eta guri eragiteko
eskua duenak: eta ezertan ezin utsik egin dezakeanak: gure argaltasunaren berri ondo dakienak: bere
legea gordetzeko bear degun grazia, eta indarra emateko beti prest dagoanak: eta azkenik gure onerako,
gure pakerako, eta zorionerako ondoena zer dagokigun, iñork baño obeto, dakian, gure Egille, eta Aita
onak emanak dira amar mandamentuak edo aginteak:
eta ala agitz estimatu, ondo ikasi, eta kontuz gorde
bear ditugu.
G. Nola eman zizkigun gure Jaungoikoak mandamentu oek? E. 1. Aren Majestadeak berak ezarri, eta
estanpatu zituan gure animetan, eta biotzetan; arrazoiaren argia, eta onaren, eta gaitzaren ezaguera edo

berezko lege naturala, gure barrunpean eman zigunean: bada guziok, gerez daukagun ezaguera onekin,
dakigu, ondo dana egin bear dala, eta gaizto dana
egin bear eztala: eta ortik dator, berez bezela, amar
mandantentuak edo aginteak: eta ala arrazoiaren
berezko argiarekin ezagutzen degu, gure Jaungoikoa
guzion Egille, eta Jabe soberanoa bezela, amatu, honratu, eta serbitu bear degula: eta orretarako aren
borondate edo naia egin bear degula: iñori gaitzik
egin bear eztiogula: guri bestek egitea nai eztegun
gaitzik, guk ere besteri egin bear eztiogula: eta besteak guri egitea nai degun ona edo mesedea, guk ere
besteai egin bear diegula: eta lege natural onekin
bakarrik bizi izan ziran gizonak bi milla, eta bost eun
urtean, gutxi gora bera: baña jatorrizko pekatuarekin,
eta onek dakarren illuntasun edo jakineztasunarekin,
eta gaitzerako griña, eta leia fortizarekin, eta deabruek ematen zien itxumenarekin ainbesteraño gaiztotu ziran gizonik geienak, nun arrazoiaren argiari, eta
lege naturalari etzioben begiratzen: eta gaiztakeri
arrigarrietan ondaturik bizi ziran; eta ori argiro ikusi
zan, zortzi persona ez, ze munduko beste gizon, eta
emakume guziak, txiki, eta andiak, dilubio edo ugalde
jeneralarekin Jaungoikoak ito, eta illerazi zituanean:

bada, Eskritura Santak dionez, munduko guziak gaiztakeriz beterik zeuden: eta orobat ikusi zan, dilubioa
ezkero, Sodomako Ziudadea, eta aren erri lagunak,
suzko dilubio batekin erre, kiskaldu, eta bukatu zituanean, amar persona inozente edo justuak bedere
aetan arkitzen etziralako: eta are obeto ikusi zan mundukoen illuntasun, eta gaiztakeri arrigarria, Jaungoiko
egiazkoari larga, eta gezurrezko Jaungoiko edo Idoloak adoratzera jarri ziranean. Eta argatik Jaungoikoaren Majestadeak Hebreotarrak, Abrahan Patriarkaren
ondorengoak, bere pueblotzat esleitu ezkero; eta aek
Ejiptoko Faraon Errege gogorraren mendetik, mirari
edo prodijio arrigarriakin atera edo libratu ezkero,
Moises Profeta andiaren bitartez, eman zien berriro
explikaturik: eta arrizko losa edo ol bitan ezarririk, eta
eskribiturik: eta Moisesek, Sinaiko mendian, Jaungoikoarekin, berrogei egun, eta gau, tratatu, edo komunikatu ezkero, eta beragandik lege ori, eta puebloa
ondo gobernatzeko bear zituan gañerako aginte edo
ordenak artu ezkero; barreatu edo publikatu zuen
amar mandamentuen lege eskribitua guztizko era bildurgarri edo izugarri batekin: bada pueblo guzia mendiaren azpiko aldean zegoala, mendiaren agertu zan
odei ikaragarri bat, guzia suz, kez, trumoiez, eta txi-

mistaz beterik: eta odei artetik, guziak enzuten zuela,
irten zan tronpeta izugarri baten soñuarekin, ots edo
oiu andi bat, esaten ziela: «Ni naiz, zure Jaun-Jaungoikoa Ejiptoko nekepetik edo naigabeetatik atera zaitudana. 1. Eztezu iñola ere nere aurrean ni beste Jaungoikorik edukiko: eztezu egingo Idolorik batere: ez eta
gezurrezko Jaungoikoaren antz, iduri edo imajiñarik,
ari agurrak egiteko, edo adoratzeko: 2. eztezu juramentu alperrik zere Jaunaren izenean egingo»: eta
onela beste mandamentuak pueblo guziari aditzera
eman zitzaizkan: da mandamentuak ezarririk edo
eskribiturik zeuzkaten ol biak gorde zituan Moisesek
urrez estalirik zegoan alianzako arka edo kutxatxoan
errespeto guziz andiarekin, iñoiz ere galdu, eta aztu
etzedin, Jaungoikoak berak eman zien lege santua.
G. Eta Jaungoikoak lege zarrean Moisesen bitartez

eman zituan mandamentuak nai ta ez Kristauok gordetzera premiaturik, bearturik, edo obligaturik gaude?
E. Orri eranzuteko; jakin bear dezue, Jaungoikoak

Moisesi iru lege mota eman ziozkala: 1. esan ditugun
amar mandamentuena: 2. Justiziako lanak edo puebloa ondo gobernatzeko erregelak edo mandamentuak zituan legea: eta 3. denbora artako sakrifizioak

nolakoak izan bear zuen; eta aek egiteko modua erakusten zuen legea.
Bada 1. diot, eze orduko sakrifizioen legea bukatu
zala, Jesu-Kristo gure Jaunak bere buruaren sakrifizioa
Gurutze santuan ofrezitu zuenean. Bada lenagoko
sakrifizio guziak Jesu-Kristoren sakrifizioaren figurak,
antzak edo itzalak ziran: eta aek akabatu edo bukatu
bear zuen, egia bera agertu ezkero. Eta 2. diot, eze
justiziako, eta gobernu oneko legeak Jesu-Kristok eutzi
zituala bere Eliza berriaren aukeran, nai zituanak edo
ondo zegozkionak artzeko, eta besteak uzteko: eta ala
Eliza Ama Santak, amarrenak pagatzeko orduro legea
orain ere gorde eragiten du: orduan bezela Elizako
Ministroak orain ere mantenatu edo sostendu bear
diran ezkero. Baña amar mandamentuen legea, nola
dan lege naturala bera; Jaungoikoak berak arrazoiaren
argiarekin batera gure animetan ezarria; Jesu-Kristok
ezin desegin zezakean: eta ez bakarrik onzat eman,
aprobatu, eta konfirmatu zuen, eta gordetzeko agindu
zuen, baizik berak perfekzio geiagorekin azaldu edo
explikatu zuen: eta biotzez, gogoz, eta amorioz gordetzeko grazia, eta indarra ematen digu: eta argatik San
Juan Ebanjelistak esaten digu, ze Moisesen bitartez
Jaungoikoak legea eman zuela: baña ori erraz ta ondo

gordetzeko grazia, eta indarra Jesu-Kristok ekarri
digula: (bada legea jakiteak etzigun serbituko, ura
gordetzeko indarrik ematen ezpaziguen:) Jesu-Kristori
bada millarezko eskerrak eman degiogun; eta bere
legea gordetzeko grazia eskatu degiogun, bada berak
esaten digu, betiko bizitza edo sekulako gloria iritsi
nai badegu, amar mandamentuak gorde ditzakula:
eta ortik kontu aterako dezue, zein premiazkoak diran
guzionzat amar mandamentuak: eta ala txiki, eta andi
guziak, pobre, eta aberatsak, jakinsuak, eta jakinezak,
ala Kristauak, nola Kristau eztiranak, mandamentuen
legea osoro gordetzeko obligazio edo premia estua
due: eta mandamentu bakar bat gauza pisu, larri edo
grabean ausitzea da asko, pekatu eriozkoa edo mortala egiteko, Jaungoikoaren aserrean erorteko, aren grazia, eta Zeruko deretxa edo zuzena galtzeko; eta deabruaren mendeko, eta zorigaiztoko katibu egiñik, eta
Infernurako kondenaturik gelditzeko. Kontu bada,
, mandamentuak osoro gordetzeko egiazko alegiñak egitearekin: bada premiak edo obligazioak ezeze,
gere probetxuak ere artara mobitu bear gaitu.
G. Nolako probetxuak datozkigu bada amar mandamentuak ondo gordetzetik? E. Probetxu guzien
andiena da orain aitatu deguna: au da, sekulako edo

betiko Infernutik gere buruak libratzea: eta betiko
bizia edo eternidade guziko zoriona, pakea, atsedena,
eta gloria iristea. Baña bertatik ere ezin esan al baño
andiagoak dira mandamentu santuak ondo gordetzetik datozkigun probetxuak, ala denboralak nola espiritualak: bada mandamentuak ondo gorde ezkero, eta
orretarako gere pasio, gurari eta griña gaiztoak ezi,
eta menderatu ezkero, osasun obea eskuarkiro izango
degu: mundu guziak estimatu, eta honratuko gaitu:
gure ondasunak ondo zuzendu, gobernatu eta enpleatuko ditugu: eta pobreak, eta eriak bagera, Jaungoikoaren grazia, eta bendizioarekin, gure nekeak, eta naigabeak pazienziarekin, eramango ditugu, eta orren
sari ugaria Jaungoikoak duda bage emango digu: baña
probetxu denboral oek guziok, eta beste onelako asko
ezerez bezela dira mandamentu santuak ondo gordetzetik datozkigun probetxu espiritualaen aldean: bada
zenbat obeto gordetzen ditugun, aurreratzen gera
geiago Jaungoikoaren ezagueran, eta amorioan: eta
arrezkero munduko honra, ondasun, eta atsegiñak,
ezerezkeria batzuek edo banidade utsak bezela, estimatzen ditugu: eta erraz gure biotzak aen amoriotik,
eta deseotik askatzen edo libratzen ditugu: eta
orduan, nork esan dezake, nolako libertade santua,

eta nolako pake, eta sosegua gure biotzetan sortzen
dan? eta nolako poza, eta kontentua eztauka mandamentu santuen bide zuzenari darraion anima justuak
bertatik Jaungoikoaren adiskide dalako uste osoarekin, eta gero betiko ondasunak, eta betiko gloria gure
Jaungoikoak emango diolako esperanza biziarekin?
Onelako probetxu miragarriak, eta beste ezin esan al
baño geiago, datozkigu bada, mandamentu santuak ondo gordetzetik: baña kontrara pekatuari, eta
bizioari darraion Kristau gaiztoak probetxu edo ondasun oriek galtzen ditu: eta eztu egiazko pakerik, ez
Jaungoikoarekin, ez bere buruarekin, ez eta eskuarkiro bere lagun urko edo projimoarekin: bere gurari,
griña, pasio, eta erabageko apetituen mendeku edo
esklabo egiñik bizi oi da; bere adimentua illundurik,
eta bere borondatea gaitzera etziñik oi dauka: eta
mundu onetan doakabe, eta gero eternidade guzian
doakabeago izango da. Eta ala alde guzietatik ikusten
dezue, zein probetxugarriak, eta ondasundunak
diran Jaungoikoaren legeko mandamentu santuak: eta
guztiz zoroak, eta zorigaiztokoak dirala oriek aiñ ardurabage ausitzen dituen Kristauak: eta kontrara, guztiz
zinzoak, eta zorionekoak dirala mandamentuak osoro
gordetzen dituenak.

G. Baña amar mandamentu santuak, premiazkoak, eta probetxugarriak diran bezela, gordetzen errazak ote dira? E. Gure Jaungoikoa eta bere Seme maite
Jesu-Kristo ondo ezagutzeko: Jaungoikoak egin dizkigun mesede andiak sarri gogoratzeko: eta Kristau
onak egiaz edo benetan izateko alegiñak egin nai
dituenenzat, errazak ezeze, biguñak, gozoak, eta guztiz atsegingarriak dira; bada Jaungoikoaren amorioak,
aren graziak, eta oitura onak neke guzia arintzen, eta
gozatzen due: eta ala Kristau onak pena geiago du
pekatu egiten, birtutea exerzitatzen baño: eta mandamentuak erraz gordetzen ditu: baña Kristau lasai,
ardurabagenzat, eta eren borondate gaiztoa ukatzeko
alegiñ egiazkorik egin nai eztuenaenzat, nekezak,
pisuak, eta garratzak dira: bada mandamentu santuak
eren pasio, gurari, eta griña gaiztoen kontrakoak
ditue; arrotasun, abarizia, lujuria, aserretasun, enbidia, gula, nagitasuna, eta beste eren atsegiñak gozatzen eragozten die.
G. Baña ortik zer kontu atera bear degu? E. Nai ta
ez gogotik peleatu bear degula guziok, gere pasio, eta
griña gaiztoak ezitzeko, eta gure borondatea Jaungoikoaren legearekin konformatzeko. Eta orduan egiazko
pakea gure biotzetan izango degu: eta gure Jaungoi-

koa, eta gure lagun projimoa erraz amatuko ditugu:
eta mandamentu guziak gogotik, eta pozik gordeko
ditugu.
G. Eta mandamentu guziak beti, eta erabatera
obligatzen gaitue? E. Iñoiz ere eztago aitzakiarik mandamentuak ausitzeko: baña aetatik batzuek dira zer
obra on egin bear degun erakusteko, eta agintzeko;
ala agintzen zaku Jaungoikoa gauza guzien gañean
amatzea: jai egunak santifikatzea: meza enzutea:
gurasoak honratzea: eta beste batzuek dira zer egin
bear ez degun erakusteko, eta egin bear ezteguna
eragozteko: ala eragozten zaku gezurrez juramentua
egitea: iñor iltzea: lujuriako edo loikeriako pekatuak
egitea: ostutzea, eta beste onelakoak: bada obra onak
egiteko dauden mandamentuak ez gaitue obligatzen
beti edo denbora guzietan artan jardutera: baizik
señalaturik dauden denboretan edo okasioa datorrenean edo premia gertatzen danean: bada egin bear
eztan gauza eragozteko dauden mandamentuak, betibeti edo denbora guzietan obligatzen gaitue: eta ala
iñoiz ere gezurrezko juramenturik eziñ egin leike:
lapurretarik eziñ egin leike: eta besteren gauzarik
biurtu bage eziñ eduki lezake jabearen borondate
bage, biurtu lezakela: baña emen asko inporta duen

gauza bat jakin bear degu, eta da obra onak egiteko
dauden mandamentuak ixillik beti zerbait eragozten
diguela: eta pekatuak eragozteko daudenak, orobat
ixillik zerbait egitea agintzen diguela. Ala gurasoak
honratzea agintzen digun mandamentuak eragozten
digu gurasoai iguia edukitzea: gurasoak aserra erazotzea: eta zor diegun sokorrua ukatzea. Eta orobat
gezurrezko Jaungoikoa adoratzea eragozten digun
mandamentuak, Jaungoiko egiazko bakar bat ezagutzea, eta adoratzea agintzen digu: eta ori bera beste
mandamentu guzietan gertatzen da.
G. Eta zergatik esaten degu, amar mandamentuak
sartzen dirala bitan: au da, Jaungoikoa gauza guzien
gañean amatzean; eta gure projimoak, gere buruak
bezela amatzean? E. Zergatik karidadea edo Jaungoikoaren, eta projimoaren amorioa, da mandamentu
guzien fiña: eta ori Jesu-Kristo gure Jaunak berak esan
zuen; bere lege guzia karidadean sarturik dagoala
erakutsi zigunean: eta argatik amar mandamentuak
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 08
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.