Kristau dotrina-II - 06

Total number of words is 3802
Total number of unique words is 1460
35.0 of words are in the 2000 most common words
50.4 of words are in the 5000 most common words
59.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
gogora ekartea, enbidiatzen dituan honrak edo estimazioak, deseatzen dituan besteren aberastasunak,
eta nai lituzkean besteren konbenienziak, era onak,
eta atsegiñak, zein gauza laburrak, ezerezak, eta despreziagarriak diran; eta oriekgatik berak galdu nai
dituan Zeruko betiko honrak, ondasunak, eta betiko
poz, kontentuak, zein ederrak, zein estimagarriak edo
zein zoragarriak diran; bada piska bat konsideratzen
jarri nai badu, Jaungoikoak betiko zorionekoa izateko
egin duela; eta denborarekin akabatzen diran munduko ezerezkeria orien, eta eternidade guzian iraun bear
duen honra, ondasun, eta kontentuen artean dagoan
diferenzia neurribagea, ikusiko du bere zorakeria, eta
bere buruari dakarkion kabubageko kaltea; eta orrela
zenzatuko da; eta orretarako 2. Erremedioa da, ondo
konsideratzea, alde batetik, alperrik nekatzen dala
besteren gauzaen enbidiarekin, bada besteak eztitue

orregatik galduko dauzkaten estimazioak, ondasunak,
eta kontentuak; eta bere burua geiago, eta geiago
estutzea, penatzea, eta galtzea baizik ateratzen eztu;
eta ori bere buruaren galgarri, eta nekagarri eroa bertatik izatea da; eta bestetik enbidiaren pozoi gaiztoa
bere biotzetik ateratzen ezpadu, eternidade guzian
iraungo duen pena, neke, eta naigabe arrigarriak bere
buruari dakazkio; eta ori izan ditekean itxumenik, eta
zorakeriarik andiena da; eta zerk dakar eskuarkiro
itxumen andi ori? soberbiak, andinaiak eta amorio
propio erabageak; eta ala 3. Enbidiatik libratu nai duenak, bere soberbia, eta arrotasuna goitzeko edo eskuratzeko, eta humiltasuna iristeko alegin guziak egin
bear ditu; eta orduan erraz enbidiaren kontrako erremedio soberanoari bere biotzean leku emango dio.
G. Zein da guzien gañeko erremedio ori? E. Karidadea. Eta karidadea zer da? Jaungoikoaren, eta projimoaren amorio egiazkoa. Hitz bi oetan sarturik dago
gure Jaungoikoaren lege guzia; eta aiñ bearra edo premiazkoa da karidadea, eta alkarrekiko amorio egiazkoa, nun karidaderik ezpadegu, illik gaude Zerurako;
eta munduan egin diran bestelako obra on guziak
egingo baginduz, eta eraman diran tormentu guziak
sufrituko baginduz; ez likegue ezertxo ere serbituko

Zerurako karidade bage; baña birtute guzien ama, eta
guzien andiena dan karidadea edo amorio egiazkoa
badegu, bertatik gure zoriona abiatzen edo azitzen
da; eta eternidade guzian Zeruko glorian iraungo du;
bada fedea akabatuko da, sinisten ditugun gauzak
ikusten ditugunean; orobat esperanza bukatuko da,
itxoten ditugun betiko ondasunak gozatzen ditugunean; baña karidadea iñoiz ere bukatuko ezta: azi bai;
eta perfekzio andiago batera eldu bai; bada orain gure
karidadea eskasa da; baña Zeruan, Jaungoikoa bera
ikusten degunean, Jaungoikoarekin unitu, laztandu,
eta batuko gaitu, eta gure animako indar guziakin
gure Jaungoikoa amatuko degu, eta gere lagun projimoak perfekzio guziarekin Zeruan maitatuko ditugu;
aen zorionaz gere propioaz bezela poztuko gera; eta
iñoren enbidiarik batere izango eztegu.
Asi gaitezen bada bertatik, karidadeak dakazkigun ondasunak, eta probetxu guziz andiak gustatzen. Alkarrekiko amorio egiazkoak distingitu bear
gaitu Kristau guziok; bada guziok Aita bat baizik eztegu; ez bakarrik odolaren aldetik, aita Adanen humeak
guziok geran ezkero; baita ere animaren, eta graziaren aldetik; bada Jaungoikoa bera guzion Aita degu,
eta ala guziok alkarren senideak gera; guziok herenzia

batera deituak gaude, eta ala guziok era batera Jaungoikoari esaten diogu, Aita gurea Zeruetan zaudena;
guziok fede bat degu; esperanza bat berbera degu;
guziok gorputz bat egiten degu; guziok Eliza Santa
Katolika gure Amatzat ezagutzen degu; guziok JesuKristoren humeak alde batetik, eta bestetik bere senideak gera; guzion burua, eta guzion senide nagusia
Jesu-Kristo degu. Guziok Jesu-Kristo bera aldareko mai
santuan errezibitzen degu; guziok berarekin bat izateko, guziok Jesu-Kristoren eskolakoak gera; guziok
dotriña bat berbera ikasi degu; eta guzioi esaten digu
Jesu-Kristok berak, beraren egiazko humeak, eta
jarraitzalleak geran edo ez, alkarrekiko amorioan ezagutuko dala; amorio santu au gure biotzetan badegu,
Jesu-Kristoren egiazko hume maiteak gera; baña ori
ezpadegu, eta orren lekuan enbidia, eta gorrotoa gure
biotzetan arkitzen bada, demonioaren zorigaiztoko
lagunak gera, eta eternidade guzian izan bearko
degu. Zer motibo andiagorik, , alkarrekiko amorio
santuari gere biotzetan pozik leku emateko; eta enbidia, eta gorroto gaiztoak betiko gure biotzetatik aienatzeko? Baña bearbada batzuok esango dezue: urliak
edo berendiak iñola ere merezi eztu nik amatzea;
dauzkan ondasunak edo karguak besteren eskuetan

obeto egongo lirateke, askotan ofenditu nau; eta ezin
begi onez iñola ere begiratuko diot. Gauza bat da ,
pekatariaren, eta etsaiaren gaiztakeria, eta malizia;
eta beste gauza bat pekatariaren beraren persona;
gauza bat da, eritasuna, eta beste gauza bat da eria
bera. Eziñ iñork ondo iritsi leikio besteren gaiztakeriari, maliziari, eta eritasunari; baña gaitz egin duena
bera, eri dagoana bera erruki izan bear degu; Jaungoikoari aren erremedioa eskatu bear diogu; berak
emengo dio dagokion kastigua edo saria; ori gure
eskuko ezta: Jaungoikoak guri agintzen diguna da,
projimoak (berez ez merezi arren) Jaungoikoaren
amorioagatik gere buruak bezela amatzea; eta projimoari barkatzea, eta on egitea; eta esaten digu, eztigula gure pekatuak barkatuko, gere etsaiari, ofenditu
gaituanari barkatzen ezpadiogu; baña guk barkatzen
badiogu, eta erruki badegu, Jaungoikoak guri ere barkatuko digula, eta guzaz errukituko dala. Eta azkenik,
, Zerura joateko nai ta ez gure borondatea ukatu
bear degula, gere gurutzea edo naigabeak sufritu
bear ditugula, eta Jesu-Kristori jarraitu bear diogula.
Nork Jesu-Kristok berak baño etsai andiagoak izan
ditu? Eta aekgatik bere Aita Eternoari erregutu zion,
arren barkatu zegiela. Orra bada, zer erakutsi zigun

Jesu-Kristok hitzez, eta obraz; eta orra zertan jarraio
bear diogun. Bada orain begira ezazue, , zenbat
inporta dizuen enbidiari, eta gorrotoari bertatik largatzea; eta orren lekuan Jaungoikoaren eta projimoaren
amorio egiazkoa zuen biotzetan edukitzea. Nolako
pake, eta deskansua bertatik izango da zuena? Jaungoikoari arren bada eskatu egiozue gogotik, zuen adimentuak argitu ditzala; eta zuen biotzetan berak sortu
dezala beraren, eta lagun projimoaren amorio santua,
eta eraman zaitzatela eternidade guzian Zeruan bera
amatzera, eta gozatzera. Amen.

BEDERATZIGARREN DOTRIÑA
Nagitasunaren, eta
Azkartasunaren gañean.
Nekatu bage eztago iñorenzat saririk, Deskansuak, eta kontentuak nekeari darraie; orain zerbait
nekatu bear gera, betiko deskansua, eta kontentua
gero Zeruan gozatzeko. Orra nagitasuna goitzeko
pensamenturik indarsuena. Nagitasuna da pekatu
askoren, eta kalte arrigarrien sustraia; eta kontrara
dilijenzia, azkartasuna, gogoaren bizitasuna da birtute, eta ondasun andiak dakazkiguna; orra gaurko
dotriñaren gaia, zuen atenzio guzia merezi duena.
G. Zer da nagitasuna? E. Jaungoikoaren serbiziorako, eta gure animen onerako edo salbaziorako obra
onak egiteko iguitasuna, atzerapena edo gogoaren
urritasuna.
G. Eta zein da nagitasunaren kontrako birtutea? E.
Dilijenzia, au da obra onak egiteko azkartasuna, bizitasuna, edo gogo bero eragillea.
G. Nagitasuna birtutearen edo gauza espiritualaen
iguitasuna dakarren aldetik, zer pekatu da? E. 1. Jaun-

goikoaren honrari, eta amorioari dagozkion gauzak
igui baditu, eta aezaz tristetzen bada, pekatu mortala
da berez; eta ori Jaungoikoaren beraren odio, eta
gorrotozko pekatu arrigarria da. 2. Projimoaren ondasun espirituala igui badu, eta arzaz tristetzen bada, ori
enbidiazko pekatu mortala da. 3. Bakoitzak, bere onerako bear dituan birtuteak edo ondasun espiritualak
igui baditu, eta ori ezaguera, eta nai edo borondate
osoarekin, pekatu mortala da; baña aragiaren aldeko
igui antza bakarrik baldin badu, borondateak osoro
nai bage edo konsentitu bage, pekatu benial oi da.
G. Eta obra onaen iguitasuna zergatik da pekatu
mortala? E. Zergatik dan karidadearen kontra; eta
dakar berekin Jaungoikoaren adiskidetasunaz tristetzea, zergatik ura izateko birtutezko obra, lan edo
exerzizio nekagarriak egin bear dituan; eta ala adiskidetasun ura izateko alegiñik egin nai eztu; baña bat
obligatzen eztuen birtute partikularrak ezerzitatzeko
iguia bakarrik badu, pekatu mortala ezta.
G. Baña zer aditu oi degu eskuarkiro nagitasunagatik? E. Gauza onak egiten asitzeko pisutasuna, eta
atzerapena; eta dakar berekin oztasun bat, eta gogoaren epeltasun, urritasun, eta uzkurtasun bat, nekea
igui eragiten diguna; eta modu orretan eskuarkiro

pekatu beniala izan oi da; eta bakarrik da pekatu mortala obligaziozko lanak edo beargaiak utzi eragiten
digunean; edo Jaungoikoaren mesedeak despreziatu
eragiten digunean; ara nola birtutearen nekeagatik
damu balu jaio izana; Kristau izatea; edo deseatuko
balu abere izatea; edo munduan beti bizitzea, emengo ondasun, eta atsegiñaz gozatzen, bere betiko
zorionaz edo Zeruko gloriaz kasorik batere egin bage.
G. Zein dira nagitasunetik jaio oi diran pekatuak?
E. 1. Nagitasunak txit menderatzen bagaitu, dakar

ondasun espiritualak ezertan ez edukitzea edo despreziatzea; eta ori berez maliziazko pekatu mortala
da. 2. Gure salbaziorako erreprensio justuak edo abiso
onak ematen diguenaen kontra gere barruan aserratzea, eta aen iguia edukitzea. 3. Animoaren edo gogoaren falta, eta erabageko deskonfianza obra onak egiteko. 4. Salbazioaz etsitzea edo desesperazioa, nekerik batere artarako artu nai eztuelako. 5. Pisutasuna,
eta atzerapena mandamentuak gordetzeko; edo igui
antzarekin gordetzeko; 6. Aragiaren, eta munduaren
atsegiñetan bere gogo guzia ipintea; eta egiten dituan
obra onak ere atenzio bage, eta debozio bage egitea.

G. Nundik sortu oi da nagitasuna? E. Gorputzeko

atsegiñak geiegi nai izatetik; eta birtuterako nekea
igui izatetik.
G. Nolako kalteak dakaz nagitasunak? E. Ezin esan

al baño geiago, eta andiagoak. Bada gorputzaren
aldetik dakatz nagitasunak biotzeko pisutasuna, eta
tristura, osasuna laburtzea, ondasunak galtzea, arloteria, eta miseria, eta gizon prestu guzien iguia; eta
animaren aldetik dakatzen kalteak agitz dira izugarriagoak, eta hitz gutxitan asko esateko, nagitasunetik
datoz animako gaitz guzitak; bada nagiak bizio
guzienzat bere biotzeko atea irikirik dauka; eta nagitasunak galdu eragiten dizkigu animako ondasunak,
eta irabazi guziak, bada oenzat itxirik dauka nagiak
bere animako atea. Baña zuek usteko dezue bearbada, emen aitatzen ditudala bakarrik, nekerik batere
egin bage edo txit gutxi nekatzen dirala, bizi diran
persona nagi alperrak, jan-edanean, dibersioan,
jokuan, eta konbersazioan bakarrik okupatzen diranak; oriek dira, egiaz esateko, nagirik, eta alperrik
gaiztoenak; bada gorputzaren, eta animaren aldetik
izan oi dira nagiak. Baña badira beargille andien
artean ere nagi, alper galantak.

G. Eta oriek zein dira? E. Gorputzerako, eta mundurako agitz nekatzen diranak; baña eren animarako,
eta Zerua irabazteko batere ez edo gutxi nekatzen
diranak nagi, alperrak.
G. Eta gaitz izugarri ori nundik dator Kristauen
artean? Eta orren erremedio prinzipala zein da? E. Ez
dator eskuarkiro nagitasun ori ezagueraren faltatik,
baizik konsiderazioaren, eta orazioaren faltatik, lenbizikoa; eta ala erremdiorik eragillena da konsiderazioa,
eta orazioa; bada guziok dakizkitzuen fedeko egiak
gogoan erabilliko bazinduzke, gorputzerako, eta mundurako egiten dituzuen alegiñak animarako ere egingo zinduzke; eta nagitasuna goituko zenduke; eta
orren kontrako birtutea iritsiko zenduke. Zein da nagitasunaren kontrako birtutea? Dilijenzia. Eta zer da dilijenzia? Da gauza onak egiteko borondate edo gogo
bizi, bero, eragille bat, au da, Jaungoikoa serbitzeko,
eta gure animak salbatzeko, eta gure projimoak ere
salbazioko bidera ekarteko alegin egiazkoak eragiten
dizkigun birtute bat; eta ori, konsideraziora eta oraziora oitutzen diran Kristauak Jaungoikoaren graziarekin,
eta laguntasunarekin iritsi izan due, eta orain ere iristen due; eta ala, Espiritu Santuaren esana da, eta
begiz ikusten dana: mundua dagoala galdurik konsi-

derazioaren faltaz. Bada 1. Fedeko gauzen konsiderazioak argitzen gaitu, eta ematen digu gogoa, eta
deseoa Jaungoikoa serbitzeko, eta gure animako salbazikoa seguratzeko. 2. Deseo edo gogo orrek alaitzen, eta animatzen gaitu Jaungoikoarekiko, gerekiko,
eta gure lagun projimoarekiko ditugun obligazioak
ondo ikastera, eta ezagutzera; eta 3. Deseo edo gogo
onak gure obligazioen ezaguera orrekin batera, ekarten gaitu gere buruak ezagutzera; gere argaltasuna,
gaitzerako griña gaiztoa, eta birtuterako atzerapena,
eta pisutasuna ikusi eragiten digu; eta nola geregan
indarrik arkitzen eztegun, bizioak goitzeko, eta birtuteari jarraitzeko, deseo orrek berorrek ekarten gaitu
orobat humiltasunarekin Jaungoikari eskatzera bere
grazia, eta indarra Jesu-Kristoren izenean, gere pasio
gaiztoak, eta animako etsaiak goitzeko; eta bera biotz
guztitik amatzeko; eta Jaungoikoak pozik laguntzen
digu, gere partetik deseo ona, gogo ona, eta alegiñak
egiten ditugula ikusten duanean; eta orrela erraz, eta
gogotik Kristauari dagokan bizimodu ona egiten degu.
Eta ori guzia datorkigu, asieratik, eta sustraietik bezela Jaungoikoaren argitasun, eta graziarekin batera
fedeko egiak gogoan erabiltetik, eta ondo konsideratzetik; eta kontrara konsideraziorik batere egiten

ezpadegu, nagitasunak menderatzen gaitu; eta Jaungoikoaz, eta animaz azturik gaudela, gorputzak, eta
munduak daramakigu gure atenzio, eta kuidado
guzia.
G. Baña bearbada galdetuko didazue, Kristau
guziok degu obligazioa fedeko egiak gogora sarri
ekarteko? eta aen gañean gere konsiderazioak egiteko? Ezta ori errelijiosoai, eta abadeai dagokien lana?
Ezta asko besteenzat, Kredoa, Mandamentuak, Pater
nosterra edo Aita gurea, eta Sakramentuak jakitea?
Eta noiz edo noiz Kredoa, Aita gurea, eta akto kontriziozkoa edo nere Jesu-Kristo Jauna, errezatzea? E. 1.
Diot, errelijiosoak, eta abadeak edo elizgizonak obligazio estuagoa duela, obeto jakiteko, eta denbora
geiago enpleatzeko fedeko misterioak konsideratzen,
eta orazio egiten; bada erak birtutean geiago aurreratzeko, eta besteai erakusteko kargu andia due. 2.
Diot, Aita gurea, Abe Maria, Kredoa eta akto kontriziozkoa errezatzea berez txit gauza ona, eta probetxu
andikoa dala; baña oituraz bakarrik konsiderazio
bage, eta zer esaten duen, eta zer eskatzen duen
ondo oartu bage, errezatzen badira, txit probetxu
gutxi ateratzen dala. Eta 3. Diot, Kredoak erakusten
dizkigun egia prinzipalak ondo ezagutzeko, eta konsi-

deratzeko, eta Jaungoikoari bere grazia, eta laguntasuna sarri eskatzeko alegiñak egiten eztituan Kristaua, beti nagitasunaren mendean egongo dala, eta
kondenatua izateko peligro andian biziko dala.
G. Zein dira bada, nagitasunetik libratzeko, eta
gure salbazioaren gogo bizi eragillea iristeko egin
bear ditugun konsiderazioak? E. Guztiz asko, eta guztiz egokiak liburu espiritualetan arkitzen dira; eta irakurten dakitenai eren onagatik konseju ematen diet,
orrelako liburuetan egunoro zerbait, atenzioarekin,
eta probetxu ateratzeko deseoarekin, irakurri dezatela. Baña guzienzat orain aitatuko ditut orretarako egokienak deriztedanak: eta dira, guziok dakizkitzuen
egien gañean: eta 1. Sarri gogora ekarri, eta konsideratu bear degu, zertako gure Jaungoikoak mundura
ekarri gaituan: ez gaitu egin munduan zorionekoak
izateko, baizik orain fedearen argiarekin Jaungoikoa
bera ezagutzeko, bera serbitzeko, eta gure biotz
guziarekin bera amatzeko; eta gero eternidade guzian
Zeruko Erreinuan Jaungoikoa bera argitasun guzian
ikusteko; eta beragan kaburik eztuen honrak, ondasunak, eta atsegiñak gozatzeko. Egia au zuen biotzetan
ondo sarturik eduki ezazue, eta sarri konsidera ezazue, eta nagitasunetik libratuko zerate. 2. Konsidera-

tu ezazue, al dezuen atenzio guziarekin Jaungoikoa
zer dan, eta zein maitagarria dan: Jaungoikoa da betidanik berez dana, bera da kabubageko perfekzioak
eta anditasunak berez dauzkana; Zeruaren, eta lurraren, eta kreatura guzien egillea bera da, gauza guziak
ezerezetik atera edo sortu ditu, eta guziai dauken izatea, eta dituen perfekzioak eman dizte, eta guziak
konserbatzen ditu; eta ala Jaungoikoa bera beregan
nolakoa dan gure adimentuak ezin klaru, eta argiro
ezagutu badu ere, egin dituan obra miragarrietan agiri
da klaru, bera dala bakarrik iñori ezer zor eztiona;
bera dala betikoa edo eternoa; bera dala guztiz poderosoa; bada poderio infinito bat izan bage, ezin ezerezetik sortu, eta atera zitzakean ainbeste kriatura, eta
aiñ miragarriak; eta orobat da infinitamente jakinsua,
ona, justua, eta perfekzio guzien jabe soberanoa; eta
ala da infinitamente maitagarria; eta milla biotz, eta
milla bizitza baginduz, bera danagatik, beste bage,
merezi du guziak bere amorioan, eta bere serbizioan
enpleatzea. Zorionekoak amorio ori bere biotzean
daukenak; eta kontrara zorigaiztokoak Jaungoikoaz
azturik, eta munduaz zoraturik bizi diran Kristau nagi,
alperrak. 3. Gogoan erabilli, eta konsideratu bear ditugu ondo gure Jaungoikoak guk merezi bage egin dizki-

gun mesede guztiz andiak; eta zerren guziak dotriña
labur batean aitatzea erraz ezta: batez ere ezagutuenak, eta Kredoak berak erakusten dizkigunak ondo
pisatu bear ditugu, eta 1. Nola Jaungoikoak bera amatzeko, eta beraz beti Zeruko glorian gozatzeko egin
gaituan. 2. Nola bere probidenzia miragarriarekin
guziok mantenatzen gaituan; eta gizonaren serbiziorako beste kreatura guziak sortu dituan, eta mantenatzen dituan. 3. Nola gu pekatutik, eta betiko kondenaziotik libratzeko, gure pekatuen zorrak pagatzeko, eta
guri Zeruko bidea erakusteko eman izan digun gure
Jaungoikoak bere Seme maite Jesu-Kristo gure Jauna.
4. Nola gure Jesus ona gugatik gizon egin zan Maria
Santisimaren errai garbietan Espiritu Santuaren
obraz, eta birtutez; eta orretan nolako amorio paregabea agertu zigun. 5. Nola Jesu-Kristo gure Jauna jaio
zan instantetik bere azkeneko asnasea gurutze Santuan eman zuen bitartean, guzia okupatu zan gure
Salbadore, gure Erredenptore, eta gure Maisu edo
Zerurako gidari, eta erakusle onaren lanak beti egiten; nolako pobreza, humiltasuna, pazienzia, obedienzia, eta karidadea exerzitatu zuen, eta guzioi erakutsi
zigun. 6. Nolako amorioarekin gugatik eraman zituan
bere pasio santuko tormentu ikaragarriak; eta gu

pekatutik, eta betiko eriotzatik libratzeko, jarri zan
bera bere borondatez alako eriotza gogorra, eta lotsagarria lapur biren erdian gurutze batean iltzez josirik
sufritzeraño; eta au guzian sinisten, eta dakizuen,
nola lotsatzen etzerate, ikusirik Jesu-Kristo gure
Jaunak, bere Aita Eternoaren honragatik, eta zuen salbazioagatik, zenbat alegin egin zituan, eta zenbat
sufritu zuen; eta zuek ainbeste zor diozuen Jaungoikoagatik, eta ainbeste inporta dizuen zuen animen salbazioagatik batere nekatu nai etzeratela? Itxumen
izugarria! Nagitasun ikaragarria! Bada etzan bukatu
Jesu-Kristoren eriotzarekin beraren guganako amorioa. Bera guzien jabe, eta Errege soberanoa izanik,
bere gorputza sepulturan egon zan bitartean, Linbora
jetxirik aritu zan, an beraren esperanzan zeuden ainbeste justuen animak konsolatzen, eta gloriaz betetzen; eta irugarren egunean, biziaren, eta eriotzaren
jabe zana bezela, bere birtutez piztu edo erresuzitatu
zanean; eta bere erresurrekzioa aiñ nabarbendua, eta
ainbeste testimonio edo prueba guztiz ziertu, eta ikusgaiakin mundu guzian sinistu eragin zuenean; zer
asmo izan zuela batez ere uste dezue, nere Kristauak?
bada zan, beraganako gure fede edo sinistea indartzea; bera zala gure Jaungoiko eta Salbadore egiaz-

koa, guzioi batere duda bage sinistu eragitea; eta orobat bera egiaz ill, eta piztu zan ezkero, guziok ilko
gerala; baño baita guziok piztuko ere gerala; eta
anima, eta gorputza betiko alkarrekin uniturik, biak
edo beti zorionekoak edo beti zorigaiztokoak izan
bearko duela; edo betiko gloria edo betiko Infernua
izan bearko degula erakustea; eta au guzia sinisten
degunok nola esnatzen ez gera gure lo pisutik; eta
nola gure betiko zoriona, ala gorputzarena, nola animarena seguratzeko alegin geiago egiten eztegu?
Orra nola gure nagitasuna konsiderazioaren faltatik
datorkigun; eta ori guzia orobat aditzera ematen digu
Jesu-Kristo gure Jaunak bere Zerurako igoera edo
Aszenzio miragarriarekin, eta andik berriz guziok juzgatzera etorriko dalako egiaz izugarriarekin eta ez
gutxiago Espiritu Santuaren etorrera amoriozkoarekin
eta munduan egin zuen mudanza miragarriarekin;
bere Eliza Santaren fundazio milagrosoarekin; pekatuen barkaziorako utzi zizkan Sakramentu santuakin;
eta aragiaren erresurrekzioaren, eta betiko edo sekulako bizitzaren artikulu edo egia guztiz inportantearekin. Konsidera ditzakun bada ondo, eta sarri kredoan
dauzkagun egia edo misterio prinzipalak, eta gu esnatu edo pizkortuko gera. Bada amar mandamentu san-

tuen, eta orazioaren, eta Sakramentuen dotriñarekin,
orobat ikusten degu gure Jaungoikoaren guganako
amorio guztiz andia; eta batez ere nola argitzen gaituan bizimodu santu bat egiteko erregla txit zuzenak
emanarekin; eta nola bear ditugun indarrak, eta graziaren sokorru edo laguntasun andiak orazioaren, eta
Sakramentuen bitartez ematen dizkigun. Baña ori
guztia konsideraziorik egiten eztuen nagi alperrarenzat frutu bage gelditzen da; eta argatik , berriz
diot, arren oitu zaiteztela esan ditudan konsiderazioak
egitera; eta Jaungoikoari bere argia, eta grazia sarri
eskatzera; eta zuen biotzetan sortuko da Jaungoikoa
amatzeko, eta benetan serbitzeko, eta orrela zuen salbazioa seguratzeko deseo bizi edo gogo eragillea, eta
orrek bizimodu on bat egiteko neurriak artu eragingo
dizue; eta orrela libratuko zerate nagitasunetik; gogotik peleatuko dezue zuen animako etsaien kontra; goituko dituzue, ainbeste pekatu eragin oi dizuen bizio
kapitalak, au da arrotasuna edo soberbia, abarizia,
lujuria, ira, gula, eta enbidia; eta orien kontrako birtuteakin, au da humiltasunarekin, liberaltasunarekin,
kastidadearekin, pazienziarekin, tenplanzarekin, eta
karidade egiazkoarekin iritsiko dezue koroa guztiz
preziatu eder bat; eta bertatik abiatuko zerate eguno-

ro argitasun geiagorekin Zeruko gauzak ezagutzen;
Zeruko bidean gogo biziarekin ibilten; barruko libertade santu, eta pake gozo bat gustatzen; eta iñoiz argalak bezela utsegiteren bat edo beste egiñ arren errazago humillatuko zerate; eta konsiderazioarekin, eta
orazioarekin, erremediatzeko indarrak iritsiko dituzue;
bada eztegu iñoiz etsi bear, baizik humillatu, eta Jaungoikoari falta zakun indarra gogotik eskatu, eta garaia
irabaziko degu; baña gure fede Santuko egia andiak
gogora ekarri, eta konsideratzen ezpadituzue, itxu
batzuek bezela biziko zerate; Zeruko bidean lasterka
ibilli ordean, Infernuko bideari jarraioko diozue; deabruak, aragiak, eta munduak menderatuko zaitue; eta
orain neke piska bat artu bagez, betiko atsedena edo
deskansua, eta betiko gloria galduko dezue, eta eternidade guziko pena, neke, eta tormentuak zeuron
buruai ekarriko diezue; Ebanjelio Santuak aitatzen
dituan serbitzari alperrak, eta birjiña zoroak beren
buruai ekarri zien bezela, obra onak egiteko izan zuen
nagitasunagatik.
Animo bada, eternidade bat, betikotasun bat
edo penazkoa edo gloriazkoa, zuen oraingo bizimoduak erabakiko du; denboraz igarotzen, eta bukatzen
diran nekeak utsak bezela dira beti-beti iraungo duen

neke, eta tormentuen aldean; eta betiko gloriaren
anditasunak merezi du edozein neke, eta trabaju
pozik oraiñ artzea, ura seguratzeagatik. Jaungoikoak
bada, arren, guziok argitu gaitzala, eta digula gogo
bizi eragille bat, gure pasio erabageak ezitzeko;
emengo naigabeak pazienziarekin sufritzeko; al ditugun obra on guziak gogotik egiteko; eta azkenik Jaungoikoaren beraren borondate santua gauza guzietan
egiteko; eta orren ondoren betiko deskansua, eta
pakea Zeruko glorian. Amen.

AMARGARREN DOTRIÑA
Birtute kardinalaen gañean.
Zazpi pekatu kapitalak edo burudunak, eta aen
kontrako birtute, eta erremedioak aditzera eman
dizuet aurreko dotriñetan. Eta zuen bizimoduan
guziok exerzitatu bear dituzuen birtute prinzipalak
orain laburtxo aditzera eman nai dizuet: birtutearen
ezaguera geiago izan dezazuen; eta birtuteari gogotiago jarraio degiozuen. Atenzioa bada eskatzen
dizuet.
G. Zer egin bear degu pekatuak eskusatzeko edo
pekaturik ez egiteko? E. Birtuteak exerzitatu bear
ditugu: zergatik birtuteari eztarraiona, nai ta ez pekatuaren mendean biziko da.
G. Zer da birtutea? E. Ondo bizitzeko laguntzen
digun doai bat, gure bizimoduari dagozkion obra onak
erraz egitera mugitzen gaituana.
G. Birtute guziak erabatekoak dira? E. Ez: batzuek
dira naturalak, gizonak bere ezaguera edo arrazoi
naturalarekin iritsi, eta exerzitatu ditzakeanak; eta
oriek Kristauetan ezeze, fedebageetan arkitu ditezke

fin ona, eta bide onak eren lanetarako billatzen badituzte. Beste birtute batzuek dira naturalezaz gañekoak, fedearen argiarekin ezagutzen diranak, eta Jaungoikoak bere graziarekin gure animetan sortu erazotzen dituenak; eta oek Kristauetan bakarrik arkitzen
dira.
G. Beraz zer da Kristauzko birtutea? E. Da Jaungoikoak bere graziaz ematen digun doai bat, Kristauaren
bizimoduari dagozkion lanak edo obra onak egiteko
argia, eta erraztasuna ematen diguna; eta ala Kristau
onak, eta birtutetsuak egiten gaitu, eta Zerurako
ondasun andiak irabazi eragiten dizkigu.
G. Kristauen birtuteak zenbat eratara dira? E. Dira
era bitakoak: batzuei deitzen diegu, birtute Teologalak edo Jaungoikozkoak; eta besteai deitzen diegu, birtute moralak, obra onak nola zuzendu edo ondo egin
erakusten diguenak; eta artarako laguntzen diguenak.
G. Zein dira birtute Teologalak edo Jaungoikozkoak? E. Dirade Jaungoikoari zuzen begiratzen diobenak;
eta oek diade Fedea, Esperanza, eta karidadea; bada
Fedearekin, Jaungoikoagan sinisten degu, eta begiratzen diogu egia soberanoari bezela. Esperanzarekin
Jaungoikoaz beraz beti gozatzea, esperatzen degu;
eta Karidadearekin, Jaungoikoa bera amatzen degu;

eta ala iru birtute oek Jaungoikoari berari zuzen begiratzen diobe, eta dira birtuteetan andienak; eta oen
artean karidadea da andiena; aurrera beste aldi
batean esango dizuedan bezela.
G. Eta zein dira birtute moralak? E. Txit asko dira;
baña prinzipalenak, eta beste guzien buruak, eta iturriak bezela, dira lau: eta deitzen diegu birtute kardinalak, zerren diran beste birtuteen fundamentuak, eta
dirade prudenzia, justizia, fortaleza, eta tenplanza.
G. Eta zergatik lau birtute oek eztira besteak bezela deitzen Teologalak edo Jaungoikozkoak? E. Zergatik
eztiobe Jaungoikoari begiratzen aek bezela; eta oen
lan prinzipala da, gure bizimodua zuzentzea; gure
oiturak, kostunbreak, eta birtutezko obrak, nola ondo
arreglatu erakustea; baña ori guzia azkenik Jaungoikoagana zuzendu bear degu; bada gure akzioak edo
lanak Zerurako onak izateko, Jaungoikoagatik egin
bear ditugu.
G. Orrela Kristauetan Jaungoikoaren amoriotik due
eren etorkia birtute oriek? E. Bai: eta San Agustiñekin
batera esan dezakegu, Kristauetan birtute oriek dirala
Jaungoikoaren amorioa; eta oni izen diferenteak ematen diozkagula, eragiten dituan efekto diferenteaz
batera. (Apud Pouget T. 2. f. 232).

G. Kristauzko prudenzia zer da? E. Da birtute bat
(euskeraz zuzentasuna esan deikiogu) ezagutu, eta
artu eragiten diguna Jaungoikoagana garamazan
bidea; eta alde eragiten edo apartatzen gaituana ura
galdu eragiten digun bidetik; eta ala batari ondo deritzogu, eta maite degu; eta besteari gaizki deritzogu:
(ibid.) eta orri dagokala esaten degu; Prudenziak billa
eragiten digula fin ona; eta ura iristeko medio onak,
eta egokiak.
G. Eta zein dira prudenziatik jaiotzen diran birtuteak, eta ari darraizkanak? E. Dirade 1. Aurretik gertatutako gauzak gogoan edukitzea, obeto bere gauzetan gobernatzeko. 2. Bertan edo orain gertatzen diran
gauzaz ondo kargu egitea. 3. Zer etorri ditekean ondo
pensatzea. 4. Uste bage edo supitoan datozkigun okasioetan partidu on bat artzeko zinzotasuna edo diskrezioa. 5. Dudako gauzetan besteen konseju onaz baliatzeko erraztasuna. 6. Arrazoiari ondo jarraitzea. 7.
Kabu guziai ondo begiratze, ala dagoan lekuari, nola
denborari, nola personai ondo kontu artuaz. 8. Etorri
leizkion peligroak, eta naigabeak aurretik pensatzea,
eta eskusatzeko bideak artzea. Eta 9. Dilijenzia edo
azkartasuna medio onak bertatik billatzeko. Orra prudenziari darraizkan birtuteak; eta ori guzia iritsiko

dezue, Jaungoikoari bere argia eskatuaz, eta fedearen
argiarekin zuen biotzak zuzenduaz.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 07
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.