Kristau dotrina-II - 05

Total number of words is 3918
Total number of unique words is 1531
33.4 of words are in the 2000 most common words
49.1 of words are in the 5000 most common words
57.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
exenplo txit asko, eta guztiz miragarriak esango nikezue; Eskritura Santak berak kontatzen dituanak, ala
lenagoko lege zarrekoak, nola graziazko lege berrikoak. Ikusi eragingo nikezue Job Santua bere ondasun
guziak: bere seme-alaba guziak, eta bere osasuna
batetan galdurik, eta lepraz beterik, pazienzia miragarri batekin guzia daramala; eta esaten duela: Dominus

dedit etc. Moises Santua, bera askotan ofenditu, eta
injuriatu zuen Israeldarrakgatik bitarteko jarten, eta
Jaungoikoari erregutzen. Anziñako Jose kastoa, Jakob
Santuaren seme maitea, bere anaiak berak saldua;
eta anaiai barkatzen, eta mesede andiak egiten;
Dabid Santua Saul bere etsai gogorrarekin; Absalon
bere seme traidore eskergabearekin; Semei lotsabagekiro injuriatzen, eta arrikatzen zuenarekin aiñ
pazienzia, eta mansotasun arrigarria ezerzitatzen;
San Esteban lenbiziko Martiria, arrikatzen zuen bere
etsaiakgatik Jaungoikoari arren barka zegiela erregutzen; Jesu-Kristoren beraren exenploari orretan
zerraiola; eta beste onelako asko. Baña asko da gaurko dotriñarako.
Aditu dituzuen egiak gogoan arren erabilli itzatzue; eta Jaungoikoari sarri, eta gogotik eskatu egiozue, zeurok humillak izateko, eta zuen projimoak
egiaz amatzeko doaia, eta grazia; eta iritsiko dezue
pazienziaren birtute andia; eta orrekin oraingo pakea,
eta geroko betiko gloria. Amen.

ZAZPIGARREN DOTRIÑA
Gularen, eta Tenplanzaren gañean.
Askotan esan dizuet, , eta beti gogoan eduki
bear degu, ez gaituala egin gure Jaungoikoak, mundu
onetan aragiaren, eta gorputzaren gogora edo gustora bizitzeko; baizik berak eman digun zenzuarekin,
arrazoiarekin, eta fedearen argiarekin bizitzeko; eta
orrela eternidade guziko zoriona iristeko. Eta orri
dagokala, San Paulo Apostolu andiaren aotik esaten
digu: aragiaren edo gorputzaren erara bizi bagera,
betiko galduak izango gerala; baña aragiaren lanak
edo beargaiak, eskuratzen edo menderatzen baditugu, eta espirituaz batera bizi bagera, betiko bizia
seguratuko degula. Eta dotriña onekin batera erraz
ezagutuko dezue, gorputzaren atsegiñak billatzeko,
eta batez ere erabage, eta neurribage jateko, eta edateko, aragiaren aldetik degun griña edo apetito gaiztoa dala gure espirituari edo animari betiko gerra fortiz bat egiten dion etsai indarsu bat, eta au goitzen,
eta azpiratzen ezpadegu, pekatu asko eragingo dizkigula, eta kalte guziz andiak ekarriko dizkigula.

Gaur bada gurekin daukagun etsai goaikarri au
gogotik benzitzera, eta eskuratzera alaitzeko; eta
orren kontra dan tenplanzako birtutea maitatzera, eta
exerzitatzera mugitzeko, erakutsi bear dizuet 1. Zer
dan gula. 2. Nolako pekatuak, eta kalteak sortzen
dituan. Eta 3. Nolako erremedioak ori ezitzeko, artu
bear ditugun; eta batez ere nola tenplanzako birtuteari jarraitu bear diogun. Atenzioa eskatzen dizuet,
G. Zer da bada gula? E. Da jateko, eta edateko

atsegiñ edo gustoaren erabageko apetitu, griña edo
deseoa. Eta zer da tenplanza? Da birtute bat, janean,
eta edanean fin ona, neurri ona, eta modu ona gorde
eragiten diguna.
G. Nundik datorkigu erabage, eta neurribage jate-

ko, eta edateko griña? E. Gure lenengo guraso, Adan,
eta Ebaren pekatutik; eta erak, eta guk, arrazoiaren,
eta espirituaren mendean eduki bear genduan gorputzaren griña gaiztoa altxatu zan espirituaren kontra;
eta animaren menpeko, eta serbitzari izateko Jaunak
eman zigun gorputzaren gurariak altxatzen dira orain
ere arrazoiaren kontra, eta ortik datorkigu gulako
bizioa edo jan-edanaren erabageko atsegiña billatzeko griña gaiztoa.

G. Eta janean, eta edanean arkitzen dan gusto edo
atsegiña billatzea pekatu ote da? E. Atsegin edo gusto
ori Jaungoikoak berak janariari, eta edariari eman dio,
bear degun alimentua gogotik, eta gustoz artu, eta
gure bizia edo osasuna konserbatu ditzakun; eta ala
gusto orrek eztu izan bear fiña edo jateko motiboa;
baizik izan bear du medioa obeto jateko, eta bizia konserbatzeko; eta ala atsegiña bakarrik billatzen duenak
gutxianez pekatu benial egiten du.
G. Zer pekatu da berez gula? E. Ondorengo txarrik
edo kalte andirik ezpadakar pekatu benial izan oi da.
G. Noiz da komunkiro gula pekatu beniala? E. 1.
Janari delikaduak, eta garestiegiak premia bage billatzen diranean. 2. Ordutik kanpora premia bage jaten
edo edaten danean. 3. Bear baño geixeago jaten edo
edaten danean. 4. Lasterregi edo presaka, eta modubage jaten danean. Eta 5. Gusto andiko gisaduak
berariaz eragiten diranean, premiarik batere bage.
G. Eta geiegi edo erabage jatean egiten dan exesoa edo neurribagetasuna noiz da pekatu mortala edo
eriozkoa? E. Geiegi edo erabage jateagatik Kristaua
jarten danean pekatu mortal egitera, nola dan ostutzera, obligaziozko barabak ausitzera, osasuna agitz
galtzera, zorrak egitera edo len egiñak dauzkanak

pagatu bage egotera; bere familiaren mantenu onerako, eta dezenziarako bear duena erabage gastatzera;
eta baita maiko gastu alper erabageakgatik obligaziozko limosnak ezin egin dituan moduan jarten
danean; a! zenbat pekatu, eta zenbat kalte dakatzen
munduan erabageko janak, eta edanak! bada orain
aitatu ditudanaz gañera: 1. Dakaz osasuna, eta bizia
laburtzea; 2. Alper andiak egitea; 3. Birtuterako gogoa
kentzea; 4. Gorputzaren atsegiñetan beti pensatzen,
eta aezaz hitz egiten egotea; 5. Guzia aragikor egitea,
eta gorputzaren mendean jartea; eta 6. Adimentuaren
argia gutxitu, eta tontaturik gelditzea.
G. Baña zein dala uste dezue ala ere, gulatik datorren pekaturik andiena, itxusiena, lotsagarriena, eta
kaltetsuena? E. Da ordikeria. Eta zer da ordikeria? Da
zenzua edo juizioa galtzeraño edo galtzeko peligro
gertuan edo urrean jarteraño, ardoa edo artako egoki
dan beste edariren bat bear baño geiago eratea.
Pekatu au askok uste dezuen baño andiagoa, eta
izugarriagoa da, ; eta askori konfesio, eta komunio gaiztoak eragiten diozka ordikeriako oitura zikiñak; eta betiko kondenatzen ditu; eta argatik gaur
esan nai dizuet garbiro. 1. Ordikeria zer pekatu dan; 2.
Noiz dan pekatu mortala, eta noiz ez; 3. Nolako kal-

teak dakatzen; eta 4. Ordikeria eskusatzeko edo oiturik badago, erremediatzeko zer egin bear dan. Arreta,
eta atenzioa berriz eskatzen dizuet.
G. Zer pekatu da bada berez ordikeria? E. Batere
duda bage, da pekatu mortala; bada Jaungoikoak
berak San Paulo Apostoluaren aotik esaten digu,
ordiak Zeruko Erreinuan sartuko eztirala (1. ad Corint.
6) neque ebrii regnum Dei possidebunt. Eta arrazoia
da, zerren gizonak, geien estimatu bear duan gauza,
au da, bere juizioa, bere borondatez galtzen du, eta
aberen pareko edo antzeko egiten da; eta ala, ardoak
gaitzik gorputzean, eta osasunean ez egin arren, eta
bomitorik ez izan arren, pekatu mortal egiten du, bere
kulpaz bere buruko zenzua, eta arrazoia galtzen badu
edo agitz irabiatzen edo turbatzen badio.
G. Eta ordikeria beti da pekatu mortala? E. Bai;
baldin osoa bada, eta borondatezkoa bada. Eta noiz
esango degu, ordikeria dala osoa? Ez bakarrik da ordikeria osoa, batek bere burua, bere adimentua, eta juizioa txit galdu, eta batere ezin bera gobernatu, eta
zuzendu ditekean moduan, trunko bat bezela gelditzen danean, baita ere da ordikeria osoa gizakume
edo emakume gaixoa, edanaren ondoren ainbesteraño irabiatzen, mudatzen, turbatzen, eta moteltzen

danean, nun Kristau bati dagozkan lanak edo beargaiak, naiz espiritualak, nola konfesatzea edo orazio
egitea, naiz tenporalak, nola kontu ematea, bear
bezela egiteko, iñola ere gai edo kapaz eztan moduan
jarten danean.
G. Eta orrenbesteraño bat eldu dalako señaleak

zein dira? E. Dirade; 1. Bati askotxo edan ezkero, gertatu oi zaionean, bere jenioa, bere humore edo naturala agitz mudatzea, nola dan tontaturik, eta kontu
onik emateko gai eztala gelditzea. 2. Orduan egiten
edo esaten dituan gauzaz gero batere ez akordatzea
edo oroitzea, besteetan memoria ona duelarik ere. 3.
Mingaña agitz moteltzea, eta inporta duen sekretoak
erraz agertzea edo beste okasioetan esan nai ez
dituan ipui zikiñak edo loiak kontatzea. 4. Belaunak
agitz ikaratzea, zabuka, eta alboka ibiltzea; eta bere
gorputza ezin gobernatzea; batez ere persona txit
zarra, argala edo gaixoa eztala, gertatzen bazaio;
bada onelakoai noiz edo noiz gertatzen zaie, indar faltaz, ezin beren gorputzak ondo gobernatzea, eren
buruak txit galdu bage egon arren; baña bestelako
persona indarsuai etzaie ori gertatu oi eren buruak
agitz turbatuak edo irabiatuak eduki artean.

G. Eta orrenbesteraño eldu ezpada; eta neurri

onetik zerbait igaro arren ondorengo txarrik izan oi
ezpadu orduan zer pekatu egiten da? E. Komunkiro
pekatu benial egiten du; baña edanean zerbait sartu
ezkero komunkiro gertatu oi bazaio neurririk batere
geienean ez gordetzea edo erraz aserratzea; eta
eskuak edozeñi jasotzea; edo bere etxean bizimodu
gaiztoa edo eskandalo ematea; edo juramentu, birau
edo maldizioak egitea; edo erabageko jokuak egitea;
eta gau beranduraño kanpoan gelditzea, bere gurasoen edo familiaren sentimentu andiarekin; edo beste
edozein pekatu mortal arrezkero egin oi badu, orrelakoentzat berez osoa eztan ordikeria, da pekatu mortala; zergatik beren borondatez, jakiñaren gañean,
pekatu mortala egiteko okasio edo peligro gertu edo
urrean jarten diran; eta alako okasioa edo peligroa
eskusatzeko obligazio larria edo andia dauke.
G. Eta orditzeko asmo bage, eta alako uste bage,

eta geiegi edan bage, ardoaren indarrak burua irabiatzen edo agitz turbatzen badio; orduan zer pekatu
izango da? E. Ainbesteraño allegatzeko peligrorik ezagutu bage, eta ezagutzeko obligazio bage, Noe Santuari gertatu zitzaion bezela, gertatzen bazaio, eztu

pekatu mortalik egin, ezagueraren, eta borondatearen
faltaz.
G. Eta erraz ote da ezagutzen, neurri on bage edo
modubage ardoa, mistela edo aguardiente edatea,
noiz dan orditzeko, eta pekatu mortal egiteko diña? E.
Ezta ori erraz; zerren batentzat gutxi dana, beste
batentzat geiegi izan oi da, eta ala bakoitzak bere
burua ondo ezagutzeko, eta arriskutik kontuz alde egiteko alegiñak egin bear ditu.
G. Eta beste persona bati orditzeko diña ardo, mistel edo aguardiente ematea edo eran eragitea zer
pekatu da? E. Jakiñaren gañean izan ezkero da pekatu mortala; baña ezpadaki, zer gertatuko zaion; eta
alako usterik edo errezelorik ezpadu, pekatu mortalik
egiten eztu; baña pekatu mortal egiteko arrisku
andian daude, leiaka edo porfiaka konbeni zaien baño
geiago besteai edan eragiten dienak; eta moskortu
eragiten dituanak.
G. Eta ordikeria Kristau guzietan, erabatera, eta
berdin da pekatu mortala? E. Bai guzietan da pekatu
mortala; baña berez aiñ gauza iguigarria, eta itxusia
bada ere; agitz itxusiagoa, eta lotsagarriagoa da emakumetan, gurasoetan, errietako kargudunetan, Jaungoikoari konsagraturik dauden eliz-gizonetan, eta bes-

teai agintzeko, eta erakusteko obligazioa duen persona guzietan. Eta ori ondo ezagun da, ordikeriaren
kalte edo ondorengo izugarriak gogora ekarri nai baditugu.
G. Zein dira bada ordikeriaren ondorengoak? E.
Txit asko, txit kaltetsuak, txit lastimagarriak, eta txit
lotsagarriak dira; eta ondo aditzera emateko dotriña
labur bat ezeze, sermoi asko, eta andiak bear lirateke;
baña, zerren sobre nabarbenak diran, aitatu baizik
egingo eztitut, zuek gero obeto konsideratu, eta pisatu ditzazuen. Ordikeriak bada 1. Berez galdu eragiten
du osasuna, eta laburtzen dio bizia, orditzeko oitura
daukanari. Orra zein prenda estimagarria, eta baliosoa kentzen dion; eta orren ondoren zenbat kalte ez
datorkie ordiari berari, eta bere familiari eren ondasunetan, eta ikusten dituen miseria, pobreza, eta estutasunetan? 2. Galdu eragiten dio zenzua, eta juizioa, eta
tontatzen du Kristaua; eta eragiten diozka berari
lotsagarrizko pekatu asko; eta eskandalo, eta pekaturako bideak askori ematen diozka bere birauakin, joku
erabageakin, aserreakin, ipui, eta kontu zikiñakin; eta
loikeriako jostatze itxusiakin; eta galtzen du jendeakiko kreditoa, estimazioa, eta honra. Nork ponderatu
lezake kalte onen anditasuna, eta ondorengo tristeak?

Bada ala ere ori baño agitz andiagoa da ordikeriak
ekarri oi duan irugarren ondorengo ikaragarria; eta da
animako kondenazioa; Zeruko gloria betiko galtzea;
eta betiko sua, eta garra Infernuan sufritzen egon
bearra; zergatik ordikeriara emanak edo oituak egiazko damutasunaren, eta erremediatzeko proposito eragillearen faltaz gaizki konfesatu, eta komulgatu oi
dira; eta azkenean estadu izugarri orretan iltzen dira.
Zer gauza lastimagarriagorik, !
G. Zer erremedio dago bada gulako pekatuak, eta
batez ere ordikeriakoak txit eskusatzeko; edo bein
orretara oitu ezkero bere burua bizio infame, itxusi
orretatik libratzeko? E. 1. Erremedioa, eta guztiz egokia da , orain esan ditugun kalte andiak gogora
sarri ekarri, eta bizio orren iguitasun andi bat edukitzea; eta orren kontra dan tenplanzako birtutea zer
dan, eta nolako probetxu edo ondasun andiak dakazkigun ondo konsideratzea.
G. Zer da bada tenplanza? E. Da birtute bat, jeneralkiro begiratzen badiogu, gure biotza munduko atsegiñen amoriotik ateratzen, eta apartatzen duana; eta
munduko gauzaz nola usatu, eta baliatu erakusten
diguna; gure premietarako, eta obligazioai kobru
emateko bakarrik billatzen ditugula, aetan gure bio-

tza, eta amorioa ipiñi bage. Eta gularen kontrako birtute partikularra danez, tenplanza da, janean, eta
edanean, fin ona, neurri ona, eta modu ona gorde eragiten diguna. Fin ona da, osasuna, eta bizia konserbatzeagatik, eta Jaungoikoak ala nai duelako jatea, eta
edatea. Neurri ona da, orretarako bear dana bakarrik
artzea. Eta modu ona da, ansiarik izan bage, eta agertu bage jatea eta edatea.
G. Eta zein dira tenplanzako birtuteak dakatzen
probetxuak, eta ondasunak? E. Txit asko, eta guztiz
andiak dira. 1. Esan ditugun kalte andiak eskusa erazotzen ditu. 2. Osasuna konserbatzeko erremediorik
egokiena bera da. 3. Ondasunak konserbatzeko, eta
aurreratzeko agitz laguntzen du. 4. Fama ona gorde
eragiten du. 5. Adimentua argitzen du. 6. Pekatu askotatik libratzen du. 7. Animako etsaiak goitzeko agitz
serbitzen du. 8. Ainbeste ondasun espiritual, eta irabazi dakatzen mortifikazioa exerzitatzeko betiko gaia
ematen du; eta azkenik Jesu-Kristoren beraren, eta
Santuen antzekoak egiten gaitu; eta ala ori guzia ondo
konsideraturik, eta gogoan ondo sarturik edukitzea da
lenbiziko erremedioa, gulako pekatuak igui izateko,
eta tenplanzako birtuteari jarraitzeko; bigarren erremedioa da, bakoitzak bere argaltasuna ondo ezagu-

tzea, eta peligrozko okasioetatik kontuz alde egitea;
bada, nola Kristaua berez aiñ argala dan, eta gorputzaren atsegin, eta gustoetara aiñ etziña dagoan, okasioan ardurabage sartu ezkero, erraz galduko da. Irugarren erremedioa da, Jesu-Kristo gure Maisu Soberanoaren barabak, aren gose-egarriak, eta batez ere
gugatik artu zuen beazunez nastutako edari samiña,
gogora sarri ekartea; eta gure erabageko gusto atsegiñak mortifikatzeko alegiñak egitea. Laugarren erremedioa da, gogoan erabiltea Jaungoikoak egin dituan
kastigu izugarriak gulako pekatuagatik. Aditu dezue
gure lenengo gurasoena; eta badakizue, zein ondorengo tristeak aei, eta guri ekarri zizkigun.
Orobat gulako griña fortiz bat ez eskusatzeagatik
jarri zan Esau bere anaia Jakobi Zinzillazko lenteja plater bategatik bere maiorazko, eta nagusitasuna saltzera, eta juramentuarekin betiko larga zion. Eta okasio onekin dio San Agustiñek, ze gularen anditasuna
eztala ainbeste neurritzen janariaren kalidadetik, nola
jateko ansiatik; eta dio, ze tenplanza ere eztagoala
ainbeste janaren kalidadean, kantidadean, eta bakoitzaren osasunari edo argaltasunari dagokion jana,
konpontzeko moduan; baizik dagoala batez ere animako libertade, eta espirituko pake batean, sendituen

atsegiñetara menderatu bage, janaz, eta edanaz usatzean, denborak, eta premiak eskatzen duen moduan.
Eta orren faltaz gulako pekatuagatik ainbeste milla
Israelita, eremuan zijoazela, Jaungoikoak ematen zien
janariaz aspertu, eta Ejiptoko janariak deseatu zituelako, kastigatuak izan ziran, eta eremuan ill ziran; eta
Baltasar Babiloniako Erregeak konbite andi batean
erabage jaten, eta edaten ari zala bere konbidaduakin
ikusi zuen bera zegoan gelako paretean milagrosmente eskribiturik bere kondenazioko sentenzia, berak
ezin irakurri edo aditu, eta Daniel Profeta Santuak aditzera eman ziona; eta gau artan bertan bere bizia, eta
erreinua galdu zituan. Eta azkenik ezin kontatu alak
dira, gulako bizioak ekarri dituan miseriak, naigabeak, eta eriotzak, eta munduan eragin dituan gaiztakeriak; eta argatik Santu guziak era batera, ala lege
zarrean, nola graziazko lege berrian, gulako griña
gaiztoa ezirik edukitzeko aiñ alegin andiak egin
zituen; eta aiñ barau luzeak, eta gogorrak batzuek
atera zituen, nun irakorri ta ere, ikaratzen gaitue;
baña gai onetan kontuan ipiñi bear zaituet, ze Santu
askoren exenploak, admiratzeko obeak dirala, imitatzeko, eta jarraitzeko baño, aek zeuden disposizioan
ez gaudelako, orrelako barau luze arrigarriak egiteko;

eta San Jeronimo andiak (bera guztiz mortifikatua, eta
baraugillea bazan ere) ematen digun konsejuaz batera diot, obe dala jatordu jakiñetan neurri onarekin
jatea, ezenez geiegi flakatu, argaldu, eta gero asebete beingoan egitea; eta gulatik libratzeko, eta tenplanza santua iristeko konbeni da noiz edo noiz gere jatorduetan geien gustatzen zakun gauzaren bat ustea,
mortifikaziora oitutzeko; eta maitik oraindio geiago
jateko disposizioan gaudela jaikitzea.
Eta azkenik, beste bizioak goitzeko, eta birtuteak
iristeko bezela, gulako bizioa eskuratzeko, eta tenplanzara oitutzeko erremedio premiazkoa da, gure
argaltasuna ondo ezaguturik, humiltasunarekin eta
konfianza osoarekin Jaungoikoari orretarako bere
laguntasuna, eta indarra sarri eskatzea; egunoro artarako propositoak berritzea; eta utsegiten degun aldi
bakoitzean, Jaungoikoari barkazioa eskatzea; eta gere
buruari, erremediatzeko deseoarekin, barau bat edo
beste pena, neke edo beste mortifikazioren bat sufri
eragitea; bada erremedioak artu bage, ezer aurreratuko eztegu. Eta orretan ari dirala, batez ere aspaldian
ordikeriako oitura erremediatu bage daukatenak,
egiaz eren salbazioa nai badue, konfesio jeneral bat
egin bear due; eta aurrera bizimodu berri bat egiteko,

okasio peligrozkoai kontuz alde egin; eta sarri konfesatu, eta komulgatu; bada orrela iritsiko due Jaungoikoaren grazia; bere griña gaiztoak eskuratzea; eta
eriotz on baten ondoren betiko gloria. Amen.

ZORTZIGARREN DOTRIÑA
Enbidiaren eta karidadearen gañean.
Soberbiatik, eta gure amorio propio erabagetik
sortzen da enbidiako pekatua; eta enbidiatik sortzen
dira beste pekatu asko guztiz andiak, eta izugarriak.
Eta orien guzien erremedioa da gere buruak ezagutzea, eta humillatzea, eta guziok karidade egiazko
batekin alkar amatzea. Ikusi dezagun bada gaur 1. Zer
dan enbidia, eta nolako pekatuak, eta kalte arrigarriak
dakazkian; eta 2. Zer dan karidadea, eta nola alkar
amatu bear degun.
G. Zer da enbidia? E. Besteren onaz damu artzea;
eta besteren gaitzaz atsegin artzea, besteren onak
gurea gutxitzen duelako ustean edo iruipenean.
G. Eta enbidiaren kontrako birtutea, eta erremedioa zein da? E. Karidadea. Eta zer da karidadea?
Amatzea Jaungoikoa gure biotz guztitik, eta gauza
guzien gañetik bera danagatik; eta amatzea gure
lagun projimoa gere buruak bezela Jaungoikoagatik;
izaten gerala gure lagun projimoakin, aek gurekin izatea nai degun bezela.

G. Zer pekatu da enbidia? E. Berez da pekatu mortala, zerren dan karidadearen kontra; baña gai txiki
batean bakarrik izaten bada, pekatu mortala ezta, baizik beniala; eta orobat oartu bage edo osoro konsentitu bage, au da gaitz andirik benetan lagunari nai izan
bage edo opatu bage gertatzen bada, pekatu beniala
izan oi da.
G. Eta besteren onaz tristetzen bagera, bakarrik,
zerren askori gaitz egiteko eren ondasunaz, karguaz,
eskualdiaz edo indarraz baliatzen diran, orduan zer
pekatu egiten degu? E. Ori ezta enbidiazko pekatua:
baizik tristura bat arrazoian fundatua; eta Jaungoikoari orduan erregutu geinkio, pekaturik batere egin
bage, eren onerako, eta besten probetxurako alakoai
kendu degiela gaitzerako daukeen eskualdia, eta
indarra; baña ala ere Jaungoikoak disponitzen duenarekin konformatu bear gera.
G. Eta besteren onaz edo ondasunaz tristetzen
bagera, ez besteak dauzkelako, baizik geurk alakorik
eztegulako, eta nai ginduzkealako, pekaturik egiten
ote degu? E. Besteren ondasunak animaren onerako
edo probetxurakoak baldin badira, geretzat ere alakoak deseatzea edo oraindio eztitugulako tristetzea,
ezta pekatu, baizik da gauza ona, eta orri enbidia san-

tua deitzen diogu. Baña besteren ondasun tenporalak
eztitugulako tristetzen bagera, pena edo tristura ori
izango da pekatu, gauza alperrak deseatzen baditugu;
baña ez, premiazkoak edo ondo dagozkigunak deseatzen baditugu; eta beti obe izango lizate falta ori Jaungoikoaren izenean gogotik sufritzea.
G. Zein da bada enbidia gaiztoa, berez pekatu
dana, eta beste pekatu askoren sustrai pozoatua
dana? E. Da, projimoari gaizki nai diogulako, aren
onaz damutzen, tristetzen, eta atsekabetzen geranean, eta aren gaitzaz poztutzen geranean.
G. Eta enbidia ori era edo modu askotan izan oi
da? E. Bai: batzuek besten gauza edo ondasun tenporalak enbidiatzen dituzte, nola aberastasunak, atsegiñak, honrak, estimazioak, kargu andiak; eta enbidia
ori munduko gauzak maite dituenaen artean arkitu oi
da; eta soberbiatik sortu oi da. Beste batzuek enbidiatzen dituzte besteen jakinduria, ondo hitz egiteko doia
edo bestelako abilidade edo talentuak; eta erendako
nai lituzke alde orretatik besteak dauzken estimazio,
eta honra; eta ura gutxitzeko alegiñak egin oi dituzte,
eta ortik oi datoz disputak, eta diferenziak; zerren
bakoitzak beretzat bakarrik estimazioak nai lituzke.
Beste batzuek besteen birtuteak eta ondasun espiri-

tualak enbidiatzen dituzte, eta tristetzen dira, besteak, erak baño, alde orretatik estimatuagoak, eta
honratuagoak ikusirik; eta ori da enbidia guztiz doaka
bat, soberbia espiritual batetik sortzen dana; eta birtutean asi berriak, eta ipokritak diran personetan arkitu oi dana. Eta enbidia ori azitzen danean, eldu oi da
aiñ gradu altu batera, nun besteak dauken Jaungoikoaren graziaz, eta birtuteaz tristetzen da; eta orri deitzen diogu Espiritu Santuaren kontrako pekatua; eta
orrek demonioaren beraren zorigaiztoko lagun, eta
antzeko egiten du Kristau enbidiosoa.
G. Eta zein dira enbidiatik eskuarkiro sortzen diran
pekatuak? E. Dirade 1. Odio edo gorroto gaiztoa. 2.
Txismeak edo esamesak kontatzea, adiskide daudenak okertzeko, eta gaizki nai diogunari adiskideak
kentzeko. 3. Dator murmurazioa, enbidia diogun personari bere kredito ona, fama ona, eta estimazioa
kentzeko edo gutxitzeko. 4. Dator atsegin artzea besteari gertatzen zaizkan naibage edo atsekabeetan;
eta 5. Dator tristetzea projimoari datorkion konsuelo,
poz, eta atsegiñakin. Eta orrez gañera, dio San Ziprianok, ze enbidiak dakatzen gaitzak, eta eragiten dituan
kalteak esan al baño geiago, eta andiagoak dirala;
San Basiliok dio, ze enbidia dala gizonaren izurria; San

Juan Krisostomok deitzen dio giza eralleak sortu
dituan Ama; San Agustiñek deitzen dio, guzia erre, eta
kiskaltzen duen sua; eta era onetan hitz egiten due
Elizako Aitak, eta Maisuak diran beste Santu askok.
G. Baña ori obeto ezagutzeko, zein dira enbidiak
ekarri dituan kalte prinzipalak? E. 1. Enbidiak soberbiarekin batera, Zeruan Jaungoikoak bera alabatzeko,
eta beraz gozatzeko, sortu zituan ainbeste milla Aingeru, eren buru, eta Kapitan Luzbel arroarekin Zerutik
betiko desterratu edo aienatu zituan; eta betiko Infernura ondatu, eta kondenatu zituen; bada, San Agustiñek Elizako beste erakusle Santu batzuekin erakusten
digunez, Jaungoikoak agertu zien Aingeruai, gizona
egiteko, eta gizonaren naturalezarekin bere Seme
Jaungoikoa unitzeko edo gizatasuna beragana artzeko
asmo miragarria; eta Aingeruen naturaleza utzirik,
gizonarena artu nai zuelako enbidiak itxutu zituan, eta
Jaungoikoaren beraren kontra altxatu ziran; eta gizonari enbidiaz, eta gorrotoz begiratzen bertatik abiatu
ziran. Eta ala 2. Deabruaren enbidiak ekarri zituen
munduan ikusi diran, eta ikusten diran gaiztakeri
guziak; eta ill bearra bera ere deabruaren enbidiatik
etorri zaku, Espiritu Santuak Sanbiduriaren liburuan
esaten digun bezela; bada deabruak gizonaren zorio-

na ezin ikusirik, eta berak galdu zuen Zeruko gloria
gizonak gozatu bear zuela, ezin sufriturik; gure lenengo gurasoak tentatu zituan, engañatu zituan, eta
pekatu egitera, eta Jaungoikoaren grazia, eta Zeruko
ondasunak galtzera, eta bere zorigaiztoko lagunak
egitera ekarri zituan; eta arrezkero enbidiaren izurri
gaiztoak, zenbat pekatu, eta zenbat kalte egin eztitu
mundu triste onetan? 3. Kain, Adanen seme nagusienak, bere anaia Abel justua, bera baño obea zalako,
eta onen sakrifizioak begi onez, eta gustoz Jaungoikoak azeptatzen edo errezibitzen zituelako, eta bereak
ez, enbidiaz, eta anaiaganako gorrotoz beterik, ainbesteraño itxutzera, eta aiñ gaiztakeri arrigarria egitera etorri zan, nun bere anaia inozentea bere eskuz ill
zuen; orra enbidiaren itxumena, eta gogortasuna zein
ikaragarria dan. 4. Ori bera ikusi zan Jose Patriarka
justuaren, eta bere anaien artean: Jose guztiz ona zan,
eta Jakob bere guraso santuak beste seme guziak
baño maiteago zuen; Josek bere anaiai batere gaitz
bage kontatu zien, bere geroko anditasuna aditzera
ematen zuen amets misterioso batzuek; eta aen
guzien Jaun egiñik ikusiko zuela; eta orra enbidiarako
gai guzia; arrezkero ezin bere anaiak ikusi zuen,
gorrotoz begiratzen zioben; iltzeko asmoak ere artu

zituen; eta Ejiptora zijoazen merkatari Ismaelita
batzuei eren anaia bera saldu zien. Orra zer dollorkeria, prestuezkeria, eta billautasuna enbidiak eragin
zien; baña ortik etorri zan Jose Santuaren anditasunerako bidea; aren ametsak osoro kunplitu ziran: Ejiptoko Erregearen urrengo gizon, eta ango agintari izatera eldu zan; eta bere anaiak erak, aren berri jakin
bage, biziko baziran, goseak obligaturik gari eske Ejiptora, eta beraren mendera etorri ziran; baña etzan
aek bezelako dollor prestueza, eta bengatiboa izan:
baizik biotz onez barkatu zien, laztandu zituan, eta
ondasunez bete zituan; orra gizon justuak, eta honraduak nola portatzen diran gaitz egin dienakin erakin:
enbidiosoak guzia kontrara egiten duen bitartean; eta
ori argiro ikusi zan Eskritura Santak berak zitatzen
digun Saul Erregearen, eta Dabid Santuaren exenplo
miragarrian; bada Dabidek iñoiz ere gaitzik Sauli egin
etzion: mesedeak franko bai; berak Goliat Jigante Filisteo arrigarria, Israelgo jende guzia ikara zeukana
bekokian eman zion arrikada batekin lurrera bota
zuen, eta ill zuen; eta Filisteoak goitu edo benzitu, eta
Israeldarrak aetatik libratu zituan; eta Jerusalengo alabak Dabid honratzeko kantatzen zuen, Saulek milla,
Dabidek amar milla ill ditu, eta orra Saulen enbidia,

eta Dabiden kontrako gorroto izugarria nundik sortu
zan. Saulen soberbiak ezin sufritu izan zuen berari
baño alabanza andiagoak Dabidi ematea; eta ala
arrezkero Dabid bere eskuz iltzeko, eta ori ezin zuenean, illeragiteko ezin esan al baño alegin andiagoak
egin zituan; bada Jaungoikoak Dabid gorde zuen; eta
onek Saul iltzeko era ona askotan izan bazuen ere, eta
bera Israelgo Errege izateko Samuel Profetak aurrez
konsagratu bazuen ere, Sauli iñoiz ere gaitzik egiñ
etzion, eta aren persekuzioa pazienzia, eta mansotasuna andiarekin sufritu zuen; eta beste exenplo asko
utzirik, eta ori bera ikusi zan iñun baño obeto JesuKristo gure Jaunaren kontra Juduen apaiz nagusi, eta
agintariak beti eduki zuen enbidia, eta gorroto guztiz
andian; bada ainbesteraño itxutu ziran, eta ainbesteraño gogortu ziran, nun Jesu-Kristo Pilatosek berak
inozentetzat deklaratu bazuen ere, gurutze batean
illik ikusi artean aspertu etziran. Eta ortik kontu atera
bear dezue, zein pekatu arrigarria dan enbidia;
nolako kalteak dakazkian; eta enbidiosoa bera zeiñ
estadu triste errukigarrian ipinten duen; bada kentzen
dio adimentuaren argia, kentzen dio biotzeko pakea,
bere barrua erretzen dio; etikazko sukar edo kalenturarekin dagoan eria bezela, ezerekin alibiatzen ezta;

eta erremediatzen ezpada, orain demonioaren jarraitzalle dan bezela, gero eternidade guzian aren zorigaiztoko lagun izan bearko du.
G. Baña badu erremediorik enbidiosoak? E. Bai,
erremedio asko ditu, eta berez sendatzeko guziz
eragilleak, artu nai baditu. Zein dira erremedio oriek?
1. Da bere itxumena ondo ezagutzea, eta orretarako
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 06
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.