Kristau dotrina-II - 04

Total number of words is 3904
Total number of unique words is 1487
35.5 of words are in the 2000 most common words
50.6 of words are in the 5000 most common words
58.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
debozioko Santuai bere laguntasuna gogotik eskatzea; eta baita da tentazioa benzitzeko, eta etsaiari
iges eragiteko arma guztiz indarsua, eta erremedio
andia Gurutze Santua debozioz egitea: eta etsaiari
esatea: ona Jaunaren gurutzea, nun benziturik gelditu
inzan; uba igesi etsai gaizto zikiñ ori.
3. Erremedioa da jan-edan erabegeak kontuz
eskusatzea: eta aragiaren griña gaiztoak eskuratzeko,
edo goitzeko noizean bein barautzea edo beste mortifikazioren bat gorputzari ematea: eta batez ere
begiak, belarriak, eta mingaña, eta eskuak kontuz
gordetzea gauza loi zikiñik ez ikusteko, ez aditzeko,
eta ez erakusteko, eta ez ikutzeko.

4. Erremedioa da, alpertasunari igui andi bat
artzea: eta beti ondo okupaturik egoteko alegiñak egitea: eta batez ere al duenak, liburu espiritual batean
egunoro zerbait irakortea; pensamentu onakin bere
burua ondo betetzeko; eta orrela pensamentu gaiztoai lekurik ez emateko, edo burura etorten bazaizka,
erraz atzeratzeko: eta irakorten ez dakitenak, orobat
dotriña santuan ikasirik dauzkaten gure fede santuko
egiak sarri gogora ekarri ditzake, eta batez ere gure
Jaungoikoak egin dizkigun mesede guztiz andiak, nola
diran, bera ezagutzeko, amatzeko, eta eternidade
guzian beraz Zeruan gozatzeko egin gaitualako; Kristau egin gaitualako; bere Seme maite Jesu-Kristoren
odolaren kostuan pekatutik, eta deabruaren mendetik
atera gaitualako; Zeruko herederoak egin gaitualako;
arako bidea erakutsi digulako; eta Sakramentu Santuetan bere grazia eman digulako, eta Aldareko
Sakramentu Santuan berarekin unitzen, eta juntatzen
gaitualako, bera dan guzia, bere anima, gorputza, eta
Jaungoikotasuna komunio santuan egiaz ematen digula: eta beste onelako mesedeak: eta orietan Jaungoikoak agertu digun bere ontasuna, eta guganako bere
amorioa gogoan ondo sarturik edukitzeko alegiñak
guziok egin bear ditugu; eta orrela Jaungoikoaganako

esker ona, eta amorioa gure biotzetan sortuko da, eta
aziko da; eta baita pekatuaren iguia, eta Jaungoikoaren bildur santua ere; eta orrek gordeko, eta seguratuko gaitu pekatuan erortetik.
5. Erremedioa da, ondo gogoan sarturik edukitzea
1. Oraingo atsegin labur zikiñ bategatik galtzen degula, eternidade guzian gozatu bear genduan animaren,
eta gorputzaren atsegin garbi ederra: eta gure anima,
eta gorputza kondenatzen ditugula Infernuko oñaze
ikaragarriak, ango su eta garretan beti-beti sufritzen
egotera; eta ori da izan al ditekean erakeririk andiena;
eta gere buruaren borrero gogorrak geur izatea. Eta 2.
Geroko kastigu izugarri orrez gañera ondo pensatzea,
nolako kalteak dakazkigun bertatik lujuriak, len aditu
dezuen bezela: eta nolako kastigu izugarriak denbora
guzietan egin dituan gure Jaungoikoak lujuriako pekatuaren gaiztakeria aditzera emateko; eta orien artean
gogora ekarzue, nola dilubio edo ugalde jeneral batekin, zortzi persona ez, ze munduko beste guziak, aragizko pekatu orregatik ito eragin eta akabatu zituan
Noe Santuaren denboran; eta arrezkero beste kastigu
ikaragarri asko Eskritura santuan irakorten ditugu:
guziok zenzatu gaitezen, eta loikeriako pekatua igui
izan dezagun.

6. Erremedioa da, eta guztiz eragillea, oitutzea,
sarri gogora ekartera Jaungoikoaren aurrean gaudela,
eta beti-beti begira dagokigula: bada orretara oitu
ezkero, iñola izango degu ausardia Jaungoikoaren
beraren begietan egiteko, edozein personaren
aurrean lotsaren pasioz egingo ez gendukean gauza
likits, zikin bat? Eta orobat da erremedio andia, gure
Aingeru Guardakoa begira dagokigula beti gogoan
edukitzea.
7. Erremedioa da, Jesu-Kristo gure Jaunaren pasio
santuko neke, oñaze edo dolore guztiz andiak gogoan
erabiltzea: eta guzia sufritu zuela, izanik bera inozenzia, eta santidadea bera, gure pekatuen zorra pagatzeagatik: eta bere exenploarekin edozein neke sufritzen guri erakusteagatik: eta zein gauza lotsagarria
dan, izanik Jesu-Kristo gure guzion Aita, guzion Salbadorea, eta guzion Maisu, eta Gidaria, aren humeok,
eta aren jarraitzalleok, atsegin loi, zikiñen ondoren ibilli nai izatea: eta berari jarraitzeko neke piska bat ez
artu nai izatea.
Eta azkenik erremedio guztiz egokia da, edozein
pekatutik, eta batez ere lujuriako pekatutik libratzeko,
sarri konfesatzea, eta komulgatzea: baña humiltasun,
eta damutasun andi batekin; eta kastidade santua

iristeko, eta konserbatzeko deseo bizi batekin; eta
deseo ori zuen biotzetan ondo sartzeko, eta ondo
irmaturik edukitzeko, kastidadea zer dan nolako ondasun preziatuak dakazkian: eta ori gordetzeko nolako
alegiñak egin bear ditugun orain laburtxo esango
dizuet, eta kontuz aditu bear dezue.
G. Zer da bada kastidadea? E. Da birtute bat guztiz miragarria, animako, eta gorputzeko garbitasuna
gorde eragiten diguna.
G. Zenbat modutan da kastidadea? E. Irutan: 1. Da
birjiñen kastidadea, birjinidadea deitzen zaiona. 2. Da
alargunen kastidadea; eta 3. Da ezkonduen kastidadea.
G. Birjinidadea zer da? E. Da kanpotik, eta barrutik, au da, gorputzean, eta animan, lujuriako pekatuarekin iñoiz ere kutsutu, eta loitu edo zikindu bage bizi
danaren zorioneko estadua: eta ala ezta birjiña, erdizka baizik, obrazko pekaturik ez egin arren pensamentuz edo deseoz biotza edo anima oitu edo zikindu
duena: bada orrelakoak gorputza bakarrik dauka birjiña, baña ez, geien balio duena, biotza edo anima: eta
kontrara, berak iñola ere nai eztuela, indarrez gorputzeko birjinatasuna kenduko baliote, Jaungoikoaren
aurrean birjiña izango lizate.

G. Zer da alargunen kastidadea? E. Da, alarguntasuneko denboran, animako, eta gorputzeko garbitasuna osoro gordetzea.
G. Eta ezkonduen kastidadea zer da? E. Ezkonzaz
kanporako loikeririk batere iñorekin izan bage beti
garbiro bizitzea: eta ezkonza santuaren kontrako gauzarik batere eren artean ez egitea, eta ez konsentitzea.
G. Eta kastidadea gauza guziz preziatua, eta honragarria da? E. Bai: bada kastidadeak egiten ditu Kristauak Aingeruen antzekoak: eta birjiñatasunari
Zeruan dagokio koroa eder espezial bat: eta mundu
onetan ere, aiñ gauza preziatua da kastidadea, nun ori
galdu duenagatik esaten degu honra galdu duela. Eta
kontrara kastoa danagatik esaten degu honestoa
dala, garbia dala: eta bere honra ondo gordetzen
dakiana dala.
G. Zer ondasun dakazki berekin kastidadeak? E. 1.
Egiten ditu Kristauak Jesu-Kristoren adiskide maiteak:
eta ala birtute onegatik batez ere San Juan Ebanjelista, beste Apostolu guzien artean deitua izan zan JesuKristoren diszipulu maitea: eta orregatik bere Ama Birjiña Santisimaren Semetzat señalaturik utzi zuan; eta
Birjiña Amaren kuidadua diszipulu birjiñari bakarrik

eman zion. 2. Kastidadeak gorde eragiten digu garbiro Jaungoikoaren beraren imajiña biziak izateko kalidade honragarria: eta kontrara lujuriarekin ori galtzen
degu. 3. Kastidadeak egiten gaitu Jesu-Kristo gure Jaunaren mienbro guztiz ederrak, eta Espiritu Santuaren
bizi leku edo Tenplo egokiak; eta kontrara lujuriak egiten gaitu deabruaren esklabo edo menpeko billabak:
eta beraren egoera edo bizi toki itxusi nazkagarriak. 4.
Kastidadeak dakar berekin osasuna, fama ona, bizitza
luzea, zoriontasuna, adimentuaren argitasuna, Zeruko
gauzentzat jaidura, eta gogo ona: modestia atsegingarria; eta aurpegiko lotsa ederra, borondateak errespetoarekin batera irabazteko guziz egokia; eta beste
bentaja txit andiak, eta txit asko dakazki berekin kastidadeak.
G. Nolako alegiñak egin bear eztitugu bada birtute ori iristeko, eta ondo gordetzeko? E. Al ditugun
guziak egin bear ditugu, Aditu dituzue lujuriatik
libratzeko erremediorik prinzipalenak: bada oriek erak
dira kastidadea gordetzeko egokienak; eta ala kontuz
gogoan edukitzeko, eta aekin baliatzeko alegin guziak
egin bear dituzue; eta batez ere iru biziro enkargatzen
dizuet. 1. Peligrozko okasioai alde egitea. 2. Tentazio
gaiztoai bereala atzera esatea; eta orretarako Jaun-

goikoari humiltasunarekin, eta konfianzarekin bere
laguntasuna eskatzea, eta 3. Birtute ori konserbatzeko Ama Birjiña Santisimari bere Konzepzio garbiaren,
eta bere betiko Birjiñatasunaren erreberenzian egunoro iru Abe Maria errezatzea, eta bere anparoa gogotik
eskatzea; eta berak iritsiko dizue mesede espezial ori,
eta beste asko bere Seme maite Jesu-Kristogandik;
eta azkenik bizitza garbi on baten ondoren eternidade
bateko gloria. Amen.

SEIGARREN DOTRIÑA
Ira, edo Koleraren gañean,
eta Pazienziaren gañean.
Gaur guzionzat txit bearra, eta premiazkoa dan
dotriña bat aditu bear dezue, Guziok daukagu
zer egiñik asko gere ira, kolera edo aserretasuna goitzeko, eta pazienzia gere naigabeetan edukitzeko.
Orra bada gaur zer erakutsi bear dizuedan: eta txit
kontuz aditu ezazue: eta dotriña onezaz ondo baliatzeko alegiñak egin itzatzue.
G. Zer da ira? E. Gure barruko bizitasun edo aserratasun bat, benganzaren edo bendekuaren erabageko apetitu, deseo edo gogo bizi bat gere barruan sortzen duena. Eta iraren edo aserretasunaren kontrako
birtutea, eta erremedioa zein da? Pazienzia, eta mansedunbrea: au da, naigabeetan sufritua izatea. Eta iraren edo aserretasunaren pasioa edo griña beti da
gaiztoa? Ez: batzuetan aserretasuna da gauza ona;
eta askotan da premiazkoa edo bearra; eta beste
askotan da gaiztoa, eta berez pekatu, eta beste pekatu, eta gaitz askoren sustraia. Noiz da ona ira edo ase-

rretasuna? Arrazoiarekin, eta motibo onakin bat aserratzen danean, pekatuak, eta gaiztakeriak eragozteko edo probetxuzko lanak eragiteko. Eta noiz da ira
edo aserrea premiazkoa, edo bearra? Gurasoak, nagusiak, edo kargudunak modu onean aserratzen diranean eren humeak, mirabe edo serbitzariak, eta eren
mendekoak, motibo justuakin erreprenditu, korrejitu,
eta zenzatu edo emendatu erazo bear dituenean. Eta
orri zelo ona deitzen diogu: ala aserratu zan Moises
urrezko zekorra edo Idoloa adoratu zuen Israelgo puebloaren kontra, bere Jaungoikoaren lege eskribitua
zekarkien denboran, eta persona illerazo
zituan; eta Jesu-Kristo gure Jauna bera, izanik aiñ
humilla, eta mansoa, aserratu zan Jerusalengo Tenploan sadu erosiak egiten zituanaen kontra, eta azote
batekin andik atera, eta bota zituan.
G. Eta besteren pekatuak eragozteko agertzen
dan ira eta aserrea beti da justua, arrazoizkoa, eta
pekatubagea? E. Bai neurri ona gordetzen bada: eta
modu onarekin eta fin onarekin aserratzen bada. Eta
neurri ona zertan dago? Erremediatu bear dan gaitzaren edo pekatuaren anditasunari edo txikitasunari
bere ondorengoakin ondo begiratzen edo kontu
artzen; eta noiz aserrea agertu bear dan edo modu

onarekin disimulatu bear dan, edo konseju edo abisu
on batekin bakarrik erremediatu ditekean ondo konsideratzean. Eta modu ona zertan dago? Besteren pekatuaren kontra aserratzen danean, bizitasun edo gar
puska bat agertu arren, bere burua geiegi irakin, eta
aserratu bage kolera bizian sartu bage, bere zenzua
galdu bage: gaitziritzi, bendeku edo gorrotoari bere
biotzean lekurik eman bage; hitz batean, berak pekaturik egin bage, aserratzen danean; eta onen kontra
utsegiten due askotan gurasoak, nagusi, eta etxekoandreak, eta besteai agintzeko edo erakusteko kargua
duenak: bada bereala edozein faltagatik suak, eta
garrak artzen ditu, itxutzen ditu, eta birauka, maldizioka, eta askotan golpeka bereala abiatzen dira; eta
erremediatu bear duen gaitza baño andiagoa erak
egiten due, eta eskuarkiro orrelakoak ezer erremediatzen eztue; eta erak zenzatu bearrean arkitzen dira;
eta ala ez neurri onik ez modu onik due, eta ira onaren, eta justuaren fiñik iristen eztue.
G. Zer fin izan bear du bada zenzuaz, juizioaz, eta
arrazoiaz aserratzen dala esateko? E. Gaizki egin duenaren erremedioa, eta probetxua billatu bear du; eta
orretarako bakarrik, erreprensioa edo kastigua eman
bear du; eta noiz, eta nola ori ondoena egingo duan

ondo pensatu bear du. Baña orretarako obligaziorik
edo kargurik badu, aserre edo kolera bizia igaroagatik, berealako artan ezer esan bage edo egin bage:
eztu gero utzi bear osoro gaizki egin duena al dueneraño erremediatu erazotzeko kuidadua: bada bestela
gaitzak, edo pekatuak bere oñean egon oi dira; eta
azi, eta geitu oi dira, nork korrejitu, eta erremediatu
erazo eztanean; eta ala Eskritura Santuan irakorten
degu, Israelgo Jueza zan Heli Sazerdoteak bere seme
bi bere denboran erreprenditu, eta kastigatu etzitualako, merezi zuen bezela, Jaungoikoak kastigatu zituala Aita, eta Semeak: egun batean irurai bizia kendu
erazoakin. Eta orra aditu dezue zer dan ira ona edo
aserre ona, eta nola askotan dan premiazkoa edo bearra; esan dezagun orain 1. Zer dan ira edo kolera gaiztoa edo erabagea. 2. Nundik sortzen dan; 3. Nolako
kalteak dakazkian. Eta 4. Nola goitu edo erremediatu
ditekean.
G. Zer da bada ira edo kolera gaiztoa, eta eraba-

gea? E. Da igui degun gauzaren bat ikusten, aditzen
edo sentitzen degunean, bereala bengatzeko gere
barruan jaikitzen dan griña gaiztoa edo erabageko
deseoa.

G. Eta kolera edo aserre ori zenbat modutan izan
oi da? E. Batzuetan da, libertade bage, eta borondatearen konentimentu bage gertatzen dana: arrazoiari,
juizioari, eta konsiderazioari batere lekurik eman
bage, zer eiten duen batere oartu bage, naturalezaren
berezko mugida edo abiadura batekin bere artean
aserratzen, eta estutzen danean; eta ori berez, aurrera igarotzen ezpada, ezta pekatu: zerren falta zaio
ezaguera, oarmena edo adbertenzia, eta borondatea;
baña oartu ezkero, alegiñik egiten ezpadu, bere griña
gaiztoa edo aserrea goitzeko edo atzeratzeko, arrezkero pekatu egiten du.
Beste batzuetan aserretasuna sortzen da bakoitzaren humore txaker gaiztotik edo bizitasun natural
edo berezko batetik: eta orduan persona aserrekorrak
alegiña egin oi badu, bere kondizio, humore edo natural gaiztoa eskuratzeko, eta ala ere bere pasio edo
griña gaiztoak supitoan bezela aserra erazotzen badu,
komunkiro pekaturik egiten eztu, len esan degun arrazoiagatik beragatik: bada oarmen osorik, eta libertaderik etzuen. Baña, bere bizitasun edo natural aserrekorra ezaguturik, eta askotan beregan ikusirik daukala, ori ezitzeko, eta eskuratzeko alegiñik egiten ezpadu, orduan bere kulpaz gutxi-asko, pekatu egiten du,

orrelako bere aserrealdietan, eta batez ere, bere
barruko aserrea kanpora ateratzen badu hitz gaiztoak
edo injuriak esanaz; edo lagun projimoa nolabait ofendituaz: bada guziok daukagu obligazioa gere pasio
gaiztoari atzera esateko.
Beste batzuetan aserratasuna edo kolera gaiztoa
sortzen da, ez supitoan, eta oartu bage, baizik astiro
pensatu, eta egin zaion gaizkia edo injuria edo atsekabea gogoan erabilli ezkero; eta ori bere barruan egosi,
eta sufritu bear eztuela iruitzen zaio; eta benganza
artzeko griña gaiztoari, eta erabageko deseoari bere
biotzean leku ematen dio; eta gaitz egin diona, ezin
ikusi du; eta ordekoa pagatzeko pensamentuetan konsentitzen du; eta auxe da ira guztiz gaiztoa, sustrai
gaiztotik datorrena, pekatu mortal edo eriozkoa dana,
eta kalte guztiz andiak dakatzena.
G. Nundik sortzen da bada gugan kolera edo ira
gaizto ori? E. Gere buruaren erabageko amorio, eta
borondate propiotik; ara nola gure amorio propio erabageak biziro deseatu erazotzen dizkigun gure gogorako edo gustorako diraden gauzak: nola diran honrak, estimazioak, ondasunak, eta atsegiñak; ala gauza
oriek eragozten dizkigutenak edo ukatzen edo kentzen dizkigutenak ezin ikusi ditu, igui ditu gure amorio

propio orrek; eta argatik edozein injuria, desprezio,
bidebage, atsekabe, naigabe edo kalte egiten digunaren kontra erraz aserratzen gera; eta bendekurako
gogo, deseo edo griña gaiztoa piztutzen da gure
barruan. Eta ala amorio propio erabagerik ezpagendu,
munduko honrak edo estimazioak, ondasunak, eta
atsegiñak aiñ biziro deseatuko ezpaginduz; arroak
izan ordean, egiaz humillak bagiña; gure biotza emango ondasunetara geiegi itxatxirik ezpalego; aragiaren
edo gorputzaren gustoak edo atsegiñak aiñ gogotik
billatuko ezpaginduz; hitz batean erabageko deseorik
ezpagendu; aserreak, irak edo kolera gaztoak gere
barruan sarrera gutxi izango luke, eta pake andi bat
gere bururaekin eta gere lagunakin izango genduke;
eta orobat mundu onetako naigabe edo trabajuetan
Jaungoikoaren borondatearekin erraz gurea konformatuko genduke; eta orri dagokala Kenpis beneragarriak urrezko bere liburu preziatuan esaten digu:
deseoak utzi itzatzu, eta pakea arkituko dezu. Baña
dotriña miragarri au Kristaurik geienak nekez ikasten
due; eta nekezago exerzitatzen due; eta argatik aiñ
pake gutxi eta aiñ aserre asko alde guzietan ikusten
da.

G. Nundik geiago sortzen da ira gaiztoa edo bendekurako deseo edo griña erabagea? E. Jaungoikoaren, eta lagun projimoaren amorio egiazkoa gure biotzetan ondo irmaturik ez edukitzetik: bada ori bagendu, Jaungoikoaren ofensak, eta gure lagunaren animako kalteak geiago sentituko ginduzke, geuri egiten
dizkiguen bidegabeak baño; eta aserratu, eta bendekua deseatu ordean, gaitz egin digunaz errukituko
giñateke, pozik barkatuko giñioke, eta Jaungoikori
aren animaren erremedioa gogotik eskatuko giñike;
eta pake gozo bat ezeze, Zerurako irabazi guziz
andiak geretzat iritsiko ginduzke; eta orretara gogotik
jarri zaitezten, eztizuet bakarrik esango, askotan iruipenekoak dirala egiten dizuen ofensak edo agrabioak,
zerren gaitz bage, malizia bage, asmo gaizto bage
egiñak izan oi diran; demagun, gaiztakeriz, eta gorrotoz, eta agitz injuriatu zaituela, eta zuek artarako
biderik batere eman bage: ala kontuan ar itzatzue,
orduan bertan gertatzen diran lau gauza ziertu oek: 1.
Zuen projimoa Jaungoikoari berari egin dion ofensa
arrigarria. 2. Bere animari ekarri dion kalte izugarria,
galdu duelako Zerurako deretxoa, eta merezi izan
duelako betiko Infernua. 3. Deabruari orretan egin
dion atsegiña edo gustoa, bada aren menpeko edo

katibu egiten da; eta 4. Zuri egin dizun ofensa, eta
eman dizun naigabea edo atsekabea, eta orren ondoren zuk ordekoa projimoari pagatu nai badiozu; bengatu nai bazera; zeurk Jaungoikoari egingo diozun
ofensa guztiz andia; zere buruari ekarriko diozun kaltea, eta Infernuko etsaiari emango diozun kontentua;
eta kontrara Jaungoikoaren amorioz barkatzen badiozu; Jaungoikaren amorioz zere naigabea sufritzen
badezu: Jaungoikoari berari emango diozun atsegiña:
deabruari emango diozun naigabea, eta zere buruari
ekarriko diozun pakea, eta irabazi guztizkoa; eta orrez
gañera gogora ekartzu, zenbat andiagoa dan, zuri
gaitz egin dizunak, Jaungoikoaren Majestadeari egin
dion ofensa, zuri, miserable orri, egin dizuna baño
(bada sufritu nai badezu, kalterik batere eztezu, eta
irabazi andiak egiteko gaia daukazu). Eta ori guzia
ondo pensatu ezkero, Kristauak alkarrekin izan bear
degun karidade edo amoriorik badezu; eta zere anima
galdu nai ezpadezu, projimoaren kontrako gaitziritzi,
gorroto edo bendekuari lekurik zere biotzean emango
eztiozu; zere ofensa baño Jaungoikoaren geiago sentituko dezu; zere kalteak baño projimoak bere animari
egin dionak miñ geiago emango dizu; erruki izango
dezu; eta ura pekatutik ateratzeko, eta Jaungoikoaga-

na biurtu erazotzeko alegiñak ere egingo dituzu; eta
orra nola Jaungoikaoren eta projimoaren amorio
egiazkoak desegiten, eta goitzen duan ira gaiztoa, eta
bendekurako griña erabagea. Baña arrazoiari, eta
konsiderazioari batere lekurik eman bage, Jaungoikoari eta lagun projimoari zor diozunari, eta zere animaren probetxuari begiratu bage; zere aserrean gogortzen bazera, kalte guziz andiak zere buruari ekarriko
diozkatzu.
G. Nolako kalteak ekarri oi ditu bada ira gaiztoak
edo bendekua artzeko griña edo deseo erabageak? E.
Ezin kontatu alak, eta guztiz ikaragarriak dira, kolera
gaiztotik datozen kalteak; eta hitz gutxitan asko esateko: 1. Kolera gaiztoak egiten du Kristaua bere
buruaren etsairik andiena. 2. Egiten du bere lagun
projimoaren etsai gogorra. 3. Egiten du Jaungoikoaren
beraren etsai eskergabea. Eta 4. Egiten du Infernuko
Demonioren zorigaiztoko lagun, eta katibu, eta menpeko billaba. Eta 1. Guziok ekusten dezue, kolera gaiztoak nolako kalteak ekarten diozkan persona aserrekor bati: bada eragiten diozka askotan birabak, maldizioak, juramentuak, blasfemiak; sartzen du erabageko
disputa, diferenzia, eta auzietan: kentzen dio bere
barruko pakea; kentzen dio edo gutxitzen dio zenzua,

edo juizioa, eta ero baten antzeko egiten du; laburtzen dio osasuna, eta bizia; eta bere buruaren nekagarri, eta goaikarri bera bere kulpaz jarten da; eta ala
bere buruaren etsirik andiena bera da. Bada orobat 2.
Kolera gaiztoak egiten du Kristaua bere lagunaren
etsai gogorra: ikusten dezue, kolera bizian dagoan
batek nolako injuriak bere projimoari esaten diozkan;
egia zan, gezurra izan zan, nolako utsegiteak, eta
gaiztakeriak aurpegira egozten diozkan; zein erraz
eskuetara datorren, eta golpeka abiatzen dan; eta al
balu, orduan bere laguna ilko ere luke. Zezen arrabiatua, eta txakur amorratua baño ere gogorrago jarten
da: ostikoka lurra jotzen du; iñoren esanari kasorik
egiten eztio; eta guziak desegin nai lituzke, eta askotan bizia kentzeraño eltzen da. Ala, Eskritura Santak
erakusten digunez Kain gaiztoak bere kolera gaiztoak
itxuturik bere anaia Abel justua ill zuan. Ala Herodes
gogorrak, Jesu-Kristo illerazotzeko asmoarekin ainbeste milla aur inozente illerazo zituan; eta bere emaztea,
eta bere aur propioak erak ere illerazo zituan. Ala
Aman arro kolerikoak Mardokeo gizon prestu, eta santua, bere puebloko guziakin akabatu nai izan zuan;
baña arentzat prestaturik zeukan urkamendian, Asuero Eregearen ordenaz bera urkatua izan zan; eta ala

Kain, nola Herodes, eta Aman Infernuan erretzen
daude, eta egongo dira eternidade guzian; orra zer
dakarkion kolera gaiztoak aserre bizian sartzen danari berari. Eta gero? aserre ondoan beregan biurtzen
danean sosegatzen danean, zer gertatzen zaio? Geiago lotsaturik, eta gau illun baten antzeko, guzia illundurik, eta tristeturik bera gelditzea; eta egin dituan
kalteak al badu, erremediatu bearrean arkitzea. Eta ez
bakarrik bere lagunari egin diozkanak, baita bere
anima gaixoari egin diozkanak ere: bada 3. Kolera
gaiztoak egin du Jaungoikoaren beraren etsai eskergabea; berak eman dion arrazoiaz, eta juizioaz baliatu
nai izan eztu; erakutsi dion amoriozko dotriña santuari, eta berak eman dion humiltasunezko, eta pazienziako ejenplo miragarriai jarraio nai izan eztio: Jaungoikoaren amorioa baño, bere amorio propio erabagea geiago estimatu du; eta ori guzia da Jaungoikoa
agitz ofenditzea, eta bere anima gaixoa Jaunaren asarrearen azpian ipintea; eta egiaz damuturik, eta humillaturik Jaungoikoagana biurtzen ezpada, aurrera kontuzago bizitzeko proposito firmearekin, orra betiko
galdurik; eta azkenik 4. Infernuko demonioaren beraren zorigaiztoko lagun, eta menpeko edo katibu billau
bat egiñik usten du kolera gaiztoak: bada deabruak

berak berez ezin eragin dituan pekatu mota asko persona aserrekor baten bitartez eragiten ditu; eta ala
ikusten dezue, nola persona pakeoso batek guziak
sosegatzen, eta onera ekarten dituan, ala persona
txakerre, estu, aserrekorrak guziak tentatzen ditu,
aserratzen ditu, eta bere antzeko egiten ditu; eta izanik bera bere buruaren nekagarri, egiten da beste
askoren penagarri, eta galgarri; eta erremediatzen
ezpada, Infernuan deabruaren zorigaiztoko katibu egiñik, beti erretzen, kiskaltzen, ler egiten, eta guziak
madarikatzen egon bearra datorkio.
G. Zer erremedio bada, kolera gaiztoa goitzeko
edo eskuratzeko, eta pasio edo griña goaikarri orrek
dakatzen kalteak, eskusatzeko? E. Pazienzia, eta
ori iristeko 1. Aditu dituzuen arrazoiak gogoan ondo
sarturik eduki itzatzue, eta kolera gaiztoaren bildur
andi bat beti eduki ezazue; 2. Jaungoikoari egunoro,
eta batez ere goizean jaikitzen zeratenean, gogotik
eskatu egiozue, egun artan gertatuko zaizkizuen txarkeriak edo injuriak pazienziarekin eramateko indarra,
eta grazia arren eman degizuela; eta zeurok artarako
prestaturik egoteko alegiñak egin bear dituzue; gogora ekarten dituzuela gertatu oi zatzuen okasioak: bada
prebeniturik edo prestaturik dagoanak errazago goi-

tzen du bere pasio sutu-irazekia; eta noiz edo noiz ala
ere uste bagean aserratzen bazerate, eztezue orregatik etsi bear: baizik zuen argaltasuna, obeto ezagutu,
eta humiltasunarekin eta konfianza osoarekin eskatu
berriz, eta berriz Jaungoikoari bere grazia, eta indarra
zuen kolera edo aserrea goitzeko; eta artarako kontuzago, eta erneago aurrera egoteko alegiñak egin bear
dituzue; eta batez ere 3. Aserratzeko okasioa ematen
dizuenean, ez bereala hitz egin, eta jaramon, erabageko gauzarik ez esateko: baizik ixillik egotea, eta hitz
egiten abiatu baño lenago, gutxianez Pater-nosterra
edo Aita gurea espazioz errezatzeko astia ar ezazue;
eta hitz egiteko premian arkitzen bazerate, alegin
guzia egin bear dezue, aserre bage modu onarekin,
eta biguntasunarekin hitz egiteko; bada bestela, su
bat beste su bati egotzita andiagoa, eta biziagoa egiten dan bezela; ala gertatuko zatzu zure kolera, eta
besteerena alkarrekin juntatu ezkero, biok suak, eta
garrak artuta geiago alkar ofenditzea, eta kolera biziagoan jartea; baña hitz biguñ batek, eranzuera suabe
batek besteren kolera autsiko du, emendatuko du,
sosegatuko du, ur otzak dirakian lapikuaren gar-garratea kentzen edo tenplatzen duan bezela; eta orra
orduan biok pakean, eta zu Jaungoikoaren aurrean ira-

bazi andiarekin; eta orretan irauteko, au da, aserratu
bage pakean bizitzeko, kontuz artu bear dezu laugarren erremedio au: eta da, len aserra erazo zaituen
okasio, peligro edo bideetatik alde egitea, nola izan oi
diran joku luze erabageak: tabernetako jan-edan geiegiak eta egoera luzeak; bada geienean aserrearekin,
eta burruka gaiztoakin bukatu oi dira; eta orobat alde
egin bear dezu okasioa eman oi duen persona aserrekor disputazale guztietatik; eta aekin tratatzeko premia badezu, txit ondo prebeniturik abiatu, aserratu
bage zere lana egiteko; eta 5. Pazienziaren birtute au
maite izateko, gogora ekartzu, pakeosoak, eta mansoak Jaungoikoari egiten dioten atsegiña: Jesu-Kristorekin dauken antza; erak gozatzen dauden pakea; eta
nola guziak maite dituen; eta guzien biotzak irabazten
dituen; eta azkenik 6. Aserratasunaren griña edo
pasio sutua txit itzaltzeko, eta pazienziara, eta mansotasunera zere burua oitutzeko, gogoan erabilli bear
dituzu Jesu-Kristo gure Maisu soberanoaren, eta Santuen exenploak.
Jesu-Kristo gure Jaunak, ala bere hitzakin, nola
bere obrakin erakutsi digu, munduko destierro onetan, nai ta ez guziok gere gurutzea eraman bear degula, Zeruko bideari jarraio nai badiogu: beti izango

degula, zer sufritu, emen bizi geran artean; eta humiltasun bage, eta pazienzia bage eztagoala iñorentzat
Zeruko gloriarik; eta geiena sufritzen duenak Jaungoikoagatik, izango duela koroari ederrena; berak guzion
bide aurreko, eta gidariak bezela esaten digu: nigandik ikasi ezazue, humillak, eta mansoak ni bezela izaten, eta pakea zuen animenzat arkituko dezue: nere
ondoren etorri nai duenak, uka beza edo eskuratu
beza bere burua; ar beza bere gurutzea; eta niri jarraitu bekit. Zorionekoak mansoak; zorionekoak pakeosoak, dio Jesu-Kristok berak; eta zorionekoak justiziagatik, eta onak diralako, padezitzen duenak. Ona, JesuKristoren beraren hitzak, orain aditu dituzuenak; eta
dotriña ori bera bere Ebanjelio santuan txit sarri, eta
era askotara berritu, eta erakutsi zuan; eta badakizue,
eztala iñor munduan izan, Jesu-Kristo gure Jaunak
ainbe alde guzietatik sufritu duanik; eta ori, bera inozentea izanik, gure pekatuen zorra pagatzeagatik;
guri pazienzia erakusteagatik; eta pazienziarekin,
emen biotzeko pakea, gere pekatuen zorraren pagua,
eta Zerurako ondasun guztiz andiak, eta betikoak
neke piska batekin guri irabazi eragiteagatik.
Bada orobat dotriña orri zerraiela, Ama Birjiña
Santisimak, Martiri guzien Erregiñak, Apostoluak, eta

beste Martiri, eta Santu guziak, mundu onetan naibage, pena, neke, injuria, desprezio, eta trabaju guziz
andiak eraman zituen, eta ez nolanaiko pazienziarekin
baizik gogo onarekin, eta biotzeko atsegin, eta kontentuarekin zenbat geiago sufritu zuen, anbat poz
geiago erakusten zuela. Ala Aita San Pedrok, eta San
Juan Ebanjelistak, Jesu-Kristoren fedea, eta Jaungoikotasuna predikatzen zuelako eta ura sinistu eragiteko
milagro guztiz andiak egiten zituelako, Juduen agintarien tribunalean, akusatuak, erreprendituak, eta
gogorkiro eta nabarbenkiro azotatuak izan ziranean,
dio San Lukas Ebanjelistak, ze Apostolu biak, atsegiñez, pozez, eta kontentuz beterik tribunal artatik irten
zirala, Jesu-Kristoren izenean, eta aren honragatik
desprezio, injuria, eta neke aek eramateko zoriona
izan zuelako; eta ori bera ekusten degu Santu guzien
bizitzatan; eta geiegi luzatzearen bildur ezpanintz,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 05
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.