Kristau dotrina-II - 03

Total number of words is 3807
Total number of unique words is 1516
31.6 of words are in the 2000 most common words
44.7 of words are in the 5000 most common words
53.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
humillatua, eta oñazez betea bere burua ikusteraño:
eskualdirik batere ezpalu bezela, Herodesen igesi Ejiptora eraman izateraño: pekatarien artean, aetatik bat
baliz bezela, San Juan Bautistaren eskuz bateatua izateraño: bere Jaunkoikozko eskuakin Apostoluen oñak,
eta batez ere Judas, bere saltzalle, eta traidore billabarenak garbitzeraño: eriotza lotsagarri batera kondenatua izateraño: azotatua, aranzaz koroatua, begiak

trapu zatar batekin estalirik, eta kañebera batekin eta
masallako edo belar ondoko gogorrakin eritua, eta
despreziatua edo eskarniatua izateraño. Barrabas
gaitzkille, eta eralle infamea baño gaiztoagotzat edukia izateraño: eta gurutze batean iltzez josirik lapur
biren erdian bere bizia tormentu, eta infamia arrigarrien artean emateraño: Eta ori guzia, izanik inozentea
edo batere kulpabagea, zergatik sufritu zuen JesuKristo gure Jaunak? Soberbiak dakazkigun gure pekatuen zorra pagatzeagatik: eta zor ori, nola humiltasunaz, eta pazienziaz pagatu bear degun guk ere gere
alegiñean erakusteagatik: au da, gure andinaia edo
soberbia nola goitu bear degun; eta gure pekatuakgatik humillatu bear geran: penitenzia egin bear degun:
eta Zerura daraman bizimodu nekatua, eta sufritua
egin bear degun. Eta orra, , zein bearra degun
guziok humiltasunaren birtute miragarri au: azaletik
latza, eta samiña gere amorio propio erabagearenzat:
baña barrutik guztiz gozoa, eta guztiz probetxugarria:
bada laguntzen digu pekatutik alde egiteko: eta birtute mota guziak iristeko, eta konserbatzeko.
G. Eta zein dira birtute au iristeko, eta konserbatzeko berariazko aktoak edo exerzizioak? E. Ona
banaka batzuek: bada guziak señalatzea edo izenta-

tzea erraz ezta: eta 1. Al degun sarriena gogora ekartea gure ezereza: gerez bakarrik gauza onik Zerurako
ezin egin ala, Jesu-Kristoren grazia bage: eta gure
eskergabetasun arrigarria, Jaungoikoagandik ain
mesede andiak errezibitu ezkero, ala naturalak, nola
naturalezaz gañekoak edo graziazkoak. Orra konsiderazio bat guztiz egokia gu humillatzeko. 2. Beti esker
onekoak izatea, ala Jaungoikoaren aldera, nola on egiten diguen proximoen aldera. 3. Gure alabanzako
gauzarik premia bage geurk ez esatea. 4. Iñork alabatzen gaituanean ez arrotzea: eta besteak alabatzen
dituenean, ez enbidiarik edukitzea, baizik atsegin
artzea. 5. Gure lan edo obra onak egitea, ez munduko
errespetoz edo estimazioa izateagatik; baizik bakarrik
Jaungoikoagatik edo gure salbaziogatik. 6. Gure agintariai gogo onez beti obedezitzea: eta gure lagunai,
gugandik eskatzen dituen gauza on guzietan, al degula, atsegin ematea. 7. Burura datozkigun banagloriako
edo arrotasunezko pensamentuak bereala kentzera
oitutzea. 8. Iñork erreprenditzen edo lotsagintzen
bagaitu, kolera gaiztoari lekurik ez ematea; baizik
humiltasunarekin sufritzea, eta modu onarekin eranzutea. 9. Egiteko andietan, eta dudako gauzetan jakinsuagoai konseju artzea. Eta 10. Igui ditugun hitzak,

esaten dizkigunean edo agrabioren bat egiten diguenean, pazienziarekin sufritzea. Eta onetan iru grado
edo malla dauzkagu zer igo, perfezkziora eldu nai
bagera. 1. Aserratu bage, eta gaitzik esan bage,
pazienziarekin naigabeak eramatea, gure naturalak
sentimentua ezin eskusatu duenean ere: eta grado ori
da premiazkoa guzionzat. 2. Da alaitasunarekin, eta
erraztasunarekin sufritzea. Eta 3. Gogo onarekin, eta
atsegiñarekin sufritzea, Jesu-Kristok, bere Ama Santisimak, Apostolu Santuak, eta aen jarraitzalle piñak
egiten zuen, eta orain ere egiten duen bezela. Eta ori
gauza andia, da eta gure buruaren amorio erabagearenzat nekeza bada ere, eztiozue mire iritziko fede bizi
batekin konsideratzen badezue, Jaungoikoagatik
padezitzea, dala, al datekean honrarik andiena, eta
emengo nekeak laburrak, eta denbora gutxikoak dirala orien orde Jaungoikoak agindurik dauzkan betiko
gloriaren, eta betiko poz, eta kontentuen aldean: eta
zenbat geiago orain humillatzen geran, eta sufritzen
degun, anbat gloria geiago eternidade guzian gozatuko degula.
Jaungoikoak arren digula bada guzioi bere argia,
grazia, eta indarra, gure soberbia bere erro gaiztoakin
goitzeko edo azpiratzeko: eta humiltasunari gogotik

jarraitzeko: bada orrela Jaungoikoarekin, gere buruarekin, eta gure proximo guziakin pake andi batean
biziko gera: eta gero betiko pakea, eta gloria Zeruan
gozatuko degu. Amen.

LAUGARREN DOTRIÑA
Aditzera emateko
1. Abarizia edo gutizia zer dan,
eta nolako kalteak dakazkian.
2. Liberaltasuna zer dan,
eta nola exerzitatu bear dan.
Eta 3. Abarizia iguitzeko,
eta liberaltasuna maitatzeko abisu,
eta konseju egokiak.
Gure fede santuko egiarik prinzipalenetatik bat
da: ez gaituala gure Jaungoikoak egin, mundu triste
onetan egiaz zorionekoak izateko: ezpada, emen,
gero beti gozatu bear degun betiko zoriona, edo Zeruko erreinua billatzeko, eta Jesu-Kristoren graziarekin
eta gure alegiñakin edo obra onakin irabazteko: eta
egia andi orri dagokion bezela gure bizimodua zuzentzeko, eztegula ipiñi bear gure biotza edo gure amorioa munduko honra, ondasun, eta atsegiñetan, nai ta
ez utzi bear ditugun kontentu labur oetan: baizik betiko honrak, betiko aberastasunak, eta beti iraungo
duen atsegiñak seguratzeko alegiñak egin bear ditu-

gula orain: eta orretako pekatu orijinaletik datorkigun
gure buruaren amorio itxu erabageari, eta orri darraizkon soberbiari, abariziari, eta lujuriari, munduko anditasunak, aberastasunak, eta aragiaren gusto zikiñak
billatzera mugitzen gaituen iru bizio, pasio edo griña
gaiztoai beti gerra egin bear diegu: eta oriek menderatzea, goitzea edo azpiratzea izan bear du Kristauaren lanik, eta egitekorik andiena: baliatzen gerala
humiltasunaren, liberaltasunaren, eta biotzeko edo
gogozko pobrezaren, eta karidade santuaren birtute
ezaz; Jesu-Kristo gure Jaunak berak, eta ari darraizkan
Kristau on guziak bere exenploarekin erakusten
diguen bezela. Ikusi zenduen ezkero bada aurreko
erakusaldian zer dan soberbia, eta zein kalte arrigarriak dakazkian: eta zer dan humiltasuna, eta zein premiazkoa, eta probetxugarria dan: gaur txit kontuz
aditu bear dezue: 1. Zer dan abarizia, eta nolako kalteak dakazkian: eta 2. Zer dan liberaltasuna, eta aren
laguna dan biotzeko edo gogozko pobreza: eta 3.
Gutizia gaiztoa igui izateko, eta liberaltasuna maitatzeko ditugun arrazoi edo motibo guztiz andiak. Eta
guzion probetxurako izan dedin, eskatu dezagun Ama
Birjiña Santisimaren bitartez Espiritu Santuaren argia,
eta grazia. Abe Maria.

G. Zer da bada abarizia? E. Diruaren edo ondasun
denboralaren erabageko ansia, gutizia, deseoa, eta
amorioa. Noiz da erabagea edo ordenabagea diruaren
edo ondasunaren amorio, eta deseo edo apetitu ori?
Gure biotza diruagana edo interesagana josirik edo
itxatxirik dagoenean. Zertan ezagun da, diruagana
edo ondasunagana gure biotza itxatxirik dagoala?
Bost señale oetatik batean: 1. Ondasunaen jabe geralako poz, atsegin, eta kontentu geiegi daukagunean:
eta oriek galtzen baditugu, geiegi, erabage, eta neurribage penatzen, tristatzen edo naigabetzen geranean. 2. Ondasunak biribillatzeko edo gordetzeko edo
aurreratzeko bide gaiztotik baliatzen geranean; tratu
falsoetan: logrerietan: eta saldu-erosi askotan ikusten
dan bezela. 3. Ondasun denboralakgatik ansia andiak,
eta arazeri andiak darabiltzegunean animako ondasunen kaltean. 4. Erabageko gauzetarako ondasunak
ansiatzen ditugunean: eta premia egiazko bage, eta
modubage gastatzen ditugunean: nola banidadezko
janzi edo apainduretan: jan-edan andietan: joku luze
kaltegarrietan: eta 5. Kontrara dirua ez gastatzeagatik, zekenak edo dollorrak, eta errukibageak geranean
gure familiarekin: mirabeakin: langiñakin: pobreakin:
eta baita askotan gere buruakin ere.

G. Eta zertan ezagun da, gure biotza diruagana
edo ondasunagana itxatxirik eztagoala? E. 1. Munduko ondasunak gozatzea egiazko zoriontzat, eta ditxa
anditzat ez edukitzean: eta aek galtzea edo aek bage
izatea zorigaitz edo desditxa anditzat ez edukitzean:
au da, aberatsa dalako ezta geiegi poztutzen: eta
pobrea dalako ezta geiegi penatzen: 2. Ezagun da,
naiago duenean pobre izan, ezenez bide gaiztotik aberastu. 3. Ezagun da, ondasunak enpleatzen baditu
gogo onarekin, ez erabageko gurariak kunplitzen, baizik bere personari, bere familiari, eta bere bizimoduari dagozkion obligazioak osatzen. Eta 4. Ezagun da,
bere biotza diruarekin josirik eztaukala, bere obligazioakin ondo kunplitu ezkero, gañerako ondasunak
obra onak egiten, eta pobreak sokorritzen enpleatzen
baditu. Eta ala argiro ikusten dezue, abariziak edo
gutiziak, diruaren edo ondasunaren ansiak edo erabageko deseoak Kristaua zenbateraño itxutzen duen:
bada diruaren esklabo, katibu edo menpeko billau bat
egiten da: ezta bera diruaren jabe, baizik dirua da
alako gutizioso dollorraren jabe. Eta kontrara, aberatsa izan edo pobrea izan, Zeruko ondasunetan bere
gogoa, bere biotza, bere amorioa ipiñirik daukan Kristaua: eta munduko ondasunak ansia bage billatzen,

eta modu onean enpleatzen dituana, nolako barruko
libertade, eta pake andian bizi dan: eta abariziak
dakazkian pekatu, eta kalte arrigarrietatik libratzen
da.
G. Eta abarizia edo ondasun gura erabagea pekatu andia da? E. San Pablo Apostoluak dio, gaitz guzien
sustraia abarizia dala. Eta San Gregorio, Elizako doktore, eta erakusle andiak dio, sustrai gaizto orretatik
datozela batez ere zazpi pekatu mota. Eta dira 1.
Diruagatik edo interesagatik proximoaren sekretoak
agertzea: eta eman zaien hitzari faltatzea. 2. Salduerosietan, eta tratuetan proximoak engañatzea. Eta 3.
Ondotxo esanaz edo hitz ederraz, baña maliziaz proximoari tratu kaltegarriak eragitea. 4. Gezurrezko juramentuak erraz egitea diruagatik: edo zor dana ez
pagatzeagatik. 5. Animako salbazioaren egiteko
andiaz aztu eragitea, eta beti irabazi nai andietan azoraturik ibiltea, gero faltatuko zaiolako bildurrez: JesuKristoren esanaz, eta promesa konsolagarri onezaz
kasorik egin gabe: etzaiteztela azoratu, eta ansiatu,
esanaz: zer jango degu: zer edango degu: zerekin
estaliko gera edo zer janziko degu. Billa ezazue lenena, dio Jesu-Kristok, Zeruko Erreinua, eta arako bidea:
eta nere Aitak emango dizue, azigarri bezela, bear

dezuen edo konbeni zatzuen guzia. (Math. 6.) Baña
diruzale itxuak esperanza geiago dauka diruagan
Jaungoikoagan baño: eta orregatik San Pablo andiak
esan zuen: abarizia dala Idolatria edo Idoloak serbitzea bezela: eta aetatik bere erremedioa esperatzea
bezela. Zer gauza lotsagarriagorik Kristau batentzat!
eta ala 6. Dirua aumentatzeagatik edo ez gastatzeagatik tranpiaz, eta engañuaz pobreen odola txupatzen
due: neke gogorrak eragiten dizte, eta pagua edo
luzatu edo ukatu egiten die. Eta 7. Iñoren errukirik
eztue: nezesidade estuetan ere karidadea egitea zer
dan eztakie: aiñ gogorturik dauzka diruaren amorio
itxuak. Orra abariziaren ondorengoak zein kaltegarriak, eta izugarriak diran, biotzaren jabe pasio erabage ori egiten danean.
G. Eta abarizia edo gutizia pekatu mortala edo
beniala da? E. Batzuetan da pekatu mortala, eta beste
aldi askotan beniala. Noiz da pekatu mortala? 1. Bide
gaiztotik dirua edo ondasuna billatzen duenean: Nola
dan lapurreta ageria edo ixilla egiñaz: edo zor egiazkoa ukatuaz: edo besteren gauza, biurtu dezakeala,
ez biurtuaz; edo erarik balu, iñork jakin bage, besteren gauza artzekio asmoa edo deseoa konsentituaz;
edo diruagatik beste edozein pekatu mortal egitera

prestaturik egonaz. Eta 2. Abarizia da pekatu mortala,
dirua edo ondasuna geitzeagatik, aiñ okupatua, eta
azoratua dabillenean, nun Kristauaren premiazko
lanak edo egitekoak usten dituan edo gaizki egiten
dituan.
G. Eta noiz da abarizia pekatu beniala? E. Bear
baña diruzaleago, eta ondasunzaleago izan arren, ala
ere Jaungoikoari, eta proximoari zor diozkan obligazio
larriak osoro kunplitu nai dituanean: edo pekatu mortalzat daukan gauzarik munduko ondasunakgatik
iñola ere egin nai eztuenean.
G. Eta ondasunak deseatu ditzakegu, eta billatu
ditzakegu, pekaturik ez mortalik, eta benialik egin
bage? E. Ezta erraz munduko gauzetan gogoa ipiñirik
daukanarenzat: baña bai deseatu, eta billatu ditzakegu, griña, eta arazo bage, eta bide onetik, eta ondo
enpleatzeko deseatzen baditugu: eta Jaungoikoak
kendu nai badizkigu, aren borondate santuarekin konformatzen gerala Job Santua bezela.
G. Eta badira aldiak, ondasunak modu onean billatzera obligatzen gaituenak? E. Bai: eta da edo gere
mantenurako edo gere obligazioak kunplitzeko bear
ditugunean: eta ala ezta kondenatzen azkarrak, eta
kontuzkoak izatea, ezpada ansia, eta arazeri andia

edukitzea: eta munduko interesagatik salbazioko egiteko andia aztutzea edo bear dan arretarekin ez billatzea: bada au da egiaz zorionekoak egin gaitzakeana:
eta ez munduko ondasunak.
G. Eta gure Jaungoikoa ondo serbitzeko, eta gure
animako salbazioa iristeko, zein degu obe, aberatsak
izatea edo pobreak izatea? E. Naiz aberatsak izan,
naiz pobreak izan, Jaungoikoaren graziarekin, eta gure
alegiñakin guziok salbatu gaitezke: baña pobreak
agitz enbarazo gutxiago, eta erraztasun geiago due
Zerua irabazteko aberatsak baño: Zergatik ori? Zergatik aberatsak biotzez, eta gogoz humillak, eta espirituz pobreak ezpadira, eskuarkiro era geiago, eta
erraztasun geiago due, eren pasio, gurari, edo griña
gaiztoak kunplitzeko, pobreak baño: eta ala aberastasunak askorenzat dira eren animen kaltegarriak, eta
kondenagarriak. Egia da, pobreza andiak, eta miseriak
ere pekatu asko eragin oi dituala: baña ori da, zerren
izatez dira pobreak, eta biotzez aberatsak, eta gutiziosoak. Eta ala Zerurako bagera, naiz aberatsak izan,
naiz pobreak izan, abariziari, eta erabageko gutiziari
guziok gerra egin bear diogu. Aberatsak bagera, eztegu gure biotza ondasunetan josirik edo itxatxirik eduki
bear, baizik ondo enpleatu bear ditugu: eta pobreak

bagera, eztegu ansiarik eduki bear aberasteko, baizik
gere bizimodua ateratzeko alegin prudente batzuek
egin ezkero, gañerakoan konformatu bear gera Jaungoikoaren borondatearekin: eta pobreak izatea, eta
nekeak mundu onetan sufritu eragitea nai badu, alabatu, eta bedeikatu bear degu aren probidenzia guziz
zuzena: eta munduko ondasunak baño geiago balio
duen biotzeko pakea bertatik emango digu: eta gero
beti iraungo duen ondasunak, eta kontentuak guretzat daukan Zeruko Erreinuan emango dizkigu. Eta
argatik alegin guziak egin bear ditugu Jesu-Kristo
Zeruko Maisu Soberanoak erakutsi zigun biotzeko edo
gogozko pobreza santua, eta liberaltasunaren birtutea
iristeko. Berak argiro esan zigun, zertan dauden gure
egiazko zorionak: eta lenengo abiatu zan esaten,
zorionekoak edo bienabenturaduak espirituz edo
gogoz pobreak diranak, zergatik aena dan Zeruetako
Erreinua. Eta orobat esan zigun, zorionekoak miserikordiosoak; zergatik aek alkanzatuko due miserikordia. Eta ortik zer segitzen da? Zorigaiztokoak dirala,
ondasunzale edo gutizioso erabageak: eta baita zorigaiztokoak dirala proximoaren errukirik edo miserikordiarik eztuenak: bada ezta orienzat Zeruetako Erreinua: eta alperrik eskatuko due miserikordia, proximo-

akin gogorrak izan diranak: edo, al duela eren proximoak premi orduetan sokorritu nai izan eztituenak, au
da, liberaltasuna exerzitatu eztuenak.
G. Eta zer da liberaltasuna? E. Da karidadeari
darraion Zeruko birtute bat, gure proximoak sokorritzera, eta alibiatzera mugitzen gaituena, eta ori nola
ondo egin erakusten diguna.
G. Eta liberaltasuna obligaziozko edo premiazko
birtutea ote da? E. Batzuetan da obligaziozkoa: eta
beste batzuetan da borondatezkoa edo konseju onezkoa, eta deboziozkoa.
G. Kristau pobreak sokorritzea, eta alibiatzea noiz
da obligaziozkoa? E. Ori erabakitzeko, distingitu bear
dira alde batetik gure proximoaren nezesidadeak edo
estutasunak: eta bestetik limosna eman bear duenaren ondasunak edo medioak. Iru modukoak izan oi
dira proximoaren nezesidadeak, eta estutasunak: 1.
Da estrema edo azkena deitzen diobena: au da, aiñ
estua, nun sokorritzen ezpada, bizia galtzeko premian
edo arrisku gertuan ipinten duen. 2. Da, alako estutasunik ez izan arren, gaxotzeko peligro andian ipinten
duenean edo goseak edo erremedioaren faltak. Eta 3.
Nezesidadea da, komuna esaten zaiona: au da, eskeko pobreak, ataritik atari dabiltzanak padezitu oi

duena. Bada orobat limosnagilleak izan oi ditu iru
ondasun mota: 1. Batzuek dira, eren egunoroko obligazioai ezeze, eren estaduari, grado edo kondizioari
kobru eman ezkero sobratzen zaienak. 2. Dira, eren
bizi bearrari edo mantenuari kobru eman ezkero, zerbait aurreratzen edo sobratzen duenak: eta 3. Dira,
eren mantenurako, eta janzirako doi-doia duenak, eta
ezer sobratu oi etzatenak. Diot bada 1. Iltzeko peligro
gertuan dagoanaren estutasuna sokorritu bear duela,
alako estutasunean eztauden beste guziak: bada
munduko ondasun guziak baño geiago balio du gizonaren biziak. 2. Diot: eren mantenurako baño geiago
daukenak, duela obligazioa sokorritzeko premia
estuan daudenak, nola gaxotzeko edo beste naigabe
andiren batean jarteko peligro gertuan daudenak. Eta
3. Diot eren mantenuari, eta estaduari edo kondizioari kobru emateko baño geiago duenak, obligazio estua
duela, nezesidade komunak ere erremediatzeko, eta
ez bakarrik pobre ageriak: baita ere, eta motibo
andiagoarekin pobre lotsatiak eta eri tristeak sokorritzeko. Bada gure Jaungoikoaren probidenziak guzion
Aita danak bezela, eta batzuok karidadearen medioz,
eta besteok pazienziaren medioz salbatu nai gaituenak bezela, kondizio orrekin aberatsai ondasunak

eman dizte: eta ala ondo enpleatu ordean, au da, obra
onak edo karidadezkoak egin ordean, gastu alperretan, joku erabagetan, banidadetan enpleatzen baditue, beste motibo bage kondenatu ditezke.
G. Eta liberaltasuna ondo exerzitatzeko zeri begiratu bear diogu? E. 1. Nori ematen zaion: au da, eman
bear zaie egiazko pobre bearsuai, eta batez ere lotsatiai: bearrik ezin egin duenai: eta eritasunean edo
beste naigabe edo estutasunean daudenai: 2. Eman
bear zaie premian daudenai, baña eren animako, eta
gorputzeko probetxurako: eta ez eren bizio eta oitura
gaiztoetan laguntzeko. 3. Eman bear zaie neurri
onean, eta karidadeak eskatzen edo agintzen duen
ordena onarekin: eta ala lenago eman bear zaie premia berdiñetan obligazio geiago diegun personai: nola
guraso pobreai: emazteari: humeai: aideai: adiskideai,
eta pobre ezagunai. 4. Eman bear da banidade bage,
eta al bada sekretoan; premian daudenak lotsatu
bage: eta obra onaren saria Jaungoikoagandik bakarrik itxooten degula: eta 5. Jaungoikoak ondasunak
ugari ematen badizkigu guk ere premian daudenai
ugari eman bear diegu: eta gutxi eman badigu, gutxi
orretatik al deguna eman bear degu: baña, naiz asko,
naiz gutxi eman arren, gogo onarekin, eta Jaungoiko-

agatik eman bear degu: eta sari txit ugaria izango
degu, ala mundu onetan, nola Zeruan. Eta orra laburtxo bada ere, liberalak edo emalle onak izateko erregla prinzipalak.
G. Eta abarizia edo gutizia iguitzeko, eta bizio
orretatik gure burua libratzeko, eta liberaltasuna maitatzeko, eta gogotik exerzitatzeko, zer erremedio egin
bear degu? E. Asko ditugu: baña egokienak, eta eragillenak dirade oek: 1. Da, gogoan ondo sarturik edukitzea, gure ondasun guziak nai ta ez emen utzi bear
ditugula eta munduko ondasunakgatik gure animak
kondenatzen baditugu, nolako gose, egarria, eta
miseria, nolako zorigaitza, eta nolako desesperazioa
eternidade guzian Infernuko su, eta garretan sufritu
bearko degun: eta kontrara, orain Jaungoikoagatik
espirituko pobreza, eta liberaltasuna maite badegu,
eta gure ondasunak orain ondo enpleatzen baditugu;
nolako zoriona, poza, kontentua, eta nolako aberastasunak Zeruan beti-beti gozatuko ditugun. Baña geroko sariari ezeze 2. Begiratu degiogun mundu onetan
bertan ere, persona liberalak, emalleak, ongilleak
gozatzen duen honra, eta estimazioari, eta nola
guzien biotzak irabazten dituen. Eta kontrara abariziosoak, zekenak, dollorrak, biotz gogorra duenak iñork

ikusi nai eztitu. Eta 3. Orobat pensatu dezagun, nolako pake gozoa dauken ondasunen ansiarik, eta griña
andirik eztaukan Kristauak; eta kontrara nola guzia
turbaturik eta kezkaz beterik bizi oi dan, ondasunetan
bere biotza, eta amorioa ipiñirik daukana: eta azkenik
4. Konsideratu dezagun astiro Jesu-Kristo gure Jaunak
berariaz autu zuen pobrezako bizimodua: eta orobat
Jesu-Kristori benetan jarraitu izan dioben Santuak, eta
Kristau onak; erakusten diguela, gure egiazko zoriona,
pakea, eta deskansua ezin arkituko degula kanpoko
ondasunetan; eta oriekin logratu nai ditugun honra,
estimazio, eta atseginetan; baizik animako ondasunetan; birtutearen ekieran; eta batez ere Jaungoikoaren
eta proximoaren egiazko amorioan: bada orrek dakarkigu bakarrik oraingo pakea, eta geroko betiko gloria,
zeña deseatzen dizuedan Aitaren, eta Semearen, eta
Espiritu Santuaren izenean. Amen.

BOSTGARREN DOTRIÑA
Lujuriaren gañean:
eta Kastidadearen gañean.
Gure animako etsaien artean andiena eta indarsuena gere gorputz edo aragi propioa degu, , bere
gurari gaiztoakin eta batez ere loikeriako, edo lujuriako griña gaizto zikiñarekin beti gerra egiten digu: eta
orregatik alegin guziak egin bear ditugu, etsai gaizto
au beti mendean edukitzeko: eta orretarako lujuria zer
dan, eta nola goitzen dan: eta kastidadea zer dan, eta
nola konserbatzen dan gaur esan nai dizuet: atenzioa
arren ipiñi ezazue.
G. Zer da lujuria? E. Da gorputzaren gusto edo
atsegin likits, loi edo zikiñaren apetitu edo erabageko
deseo edo griña gaiztoa.
G. Eta zer da orren kontrako birtutea, eta erremedioa dan kastidadea? E. Da animaren, eta gorputzaren
garbitasuna, eta honestidadea gorde eragiten digun
birtutea. Lujuriak dakatzen pekatuak seigarren mandamentu santuan debekaturik edo eragotzirik dauzka
gure Jaungoikoak, eta mandamentu santu orren expli-

kazioan berariaz aditzera emango dizkitzuet: ala pensamentuz, eta deseoz, nola hitzez, eta obraz egin oi
diranak. Orain bakarrik esan bear dizuet 1. Nundik
sortu oi dan eskuarkiro, edo komunkiro lujuriako griña
gaiztoa: eta nolako kalteak dakatzen lujuriako bizio
zikin iguigarriak: eta ortik libratzeko guziok artu bear
ditugun erremedioak. Eta 2. Nolako ondasunak dakazkian kastidade santuak: eta ori gordetzeko nolako alegiñak egin bear ditugun.
G. Nundik sortu oi da lujuriako edo gorputzaren
loikeriako bizioa edo griña gaiztoa? E. 1. Jatorrizko
pekatutik edo pekatu orijinaletik, sustrai pozoatu
batetik bezela, datorkigu guzioi gere aragiaren edo
gorputzaren erabageko griña zikin ori: bada gure sentidu guziak, eta pasioak pekatu ura izan ezpaliz, egon
bear zuen arrazoiaren, eta espirituaren mendean:
baña arrezkero, pekatu ura kastigatzeko, eta gizona
humillatzeko, altxatu ziran gorputzaren gurariak eta
erabageko pasio edo griña gaiztoak arrazoiaren, eta
espirituaren kontra: eta ala, geurk nai eztegula ere,
askotan gere aragiaren pasio zikiñ edo griña gaizto
oek sentitzen ditugu: baña humillaturik, au da, gure
argaltasuna ezaguturik, Jaungoikoari bere grazia, eta
sokorrua edo indarra eskatzen badiogu, erraz gere

aragiaren erabageko pasio edo griña gaizto oriek
eskuratzen, menderatzen, eta goitzen ditugu: eta kontrara 2. Lujuriako edo loikeriako erro gaiztoa gugan
piztutzen, indartzen, eta azitzen da soberbiari edo
arrotasunari gere biotzean leku ematen badiogu:
bada soberbia kastigatzeko, eta humiltasuna guri
maita erazotzeko berariaz Jaungoikoak tentazio lotsagarri ori permititzen du. 3. Sortzen da lujuria edo loikeriako griña gaiztoa bizimodu guria, biguña, eta atsegiñetara emana egitetik, eta gorputzari jan-edan geiegi ematetik: eta batez ere ardaba edo beste edari
bero indarsuak edatetik: bada sabela bete, eta berotu
ezkero, arrazoia illundu, eta griña gaiztoa piztu, azi,
eta nagusitu egiten da. 4. Sortzen da, alperkeriatik:
bada gauza onetan edo kontuzkoetan okupaturik
eztagoana, erraz pensamentu zikiñetara, hitzketa ariñetara, eta jostatze lizunetara oitutzen da. 5. Sortzen
da, erabageko juizioak edo sospetxa gaiztoak proximoaren edo lagun urkoaren kontra egitetik, batez ere
gai zikiñ onetan: ikusirik bakoitzak beregan zein argala dan, besteaz errukitu dedin. 6. Sortzen da, lujuriako
griña gaiztoa biotz gogorra, eta pobreentzat errukibagea izatetik. 7. Sortu oi da lujuria peligrozko edo sospetxazko lagunakin juntatzetik: eta batez ere gizaku-

meak emakumeakin adiskidetasun, eta libertade geiegi izatetik: eta alkarrekin bakarrik egotetik: eta 8.
Sortu oi da lujuria, edo loikeria, begiak, belarriak, eta
mingaña ondo gordetzeko alegiñak ez egitetik: au da,
bear eztiran gauza likits zikiñak ikustetik: ipui zikiñak
aditzetik: eta atsegiñezko hitz loiak esatetik edo gustoz aditzetik: eta ez gutxiena berso eta kanta zikiñ
loiak aditzetik; eta modestia bageko janzi, eta apaindura ergelak erabiltetik: eta ardurabage edo lotsa
bage egiten diran danza eta alkar ukitze peligrozkoetatik: bada deabrua iñoiz ere lo eztago; eta okasio
gaiztoan sarturik ikusten bagaitu, berala tentatzen
gaitu; eta erraz goitzen gaitu, txit kontuz, esna, eta
erne ezpagaude aren tentazioai atzera esateko; eta
Jaungoikoari bere sokorrua edo laguntasuna humiltasunarekin eskatzeko, eta arriskutik alde egiteko.
G. Eta lujuriako edo loikeriako pekatuak beti mortalak ote dira? E. Eskuarkiro obrazko pekatuak, naiz
osatuak, naiz osatu bageak mortalak izan oi dira gaiaren aldetik; eta bakarrik izaten dira benialak hitz ariñ,
eta jostatzeren batzuek, maliziabageak edo asmo
gaizto bage arintasunez egiten diranak, oarmen edo
adbertenziaren faltaz edo konsentimentu osoaren faltaz; baña guziak arrisku andia oi dakarde.

G. Eta pensamentu zikin loiak zer pekatu izan oi
dira? E. Ezagutu edo oartu ezkero biotza edo borondatea atsegin artzen gelditzen bada, aurrerako asmorik
ez izan arren; edo kunplitzeko deseoa konsentitzen
badu, pekatu mortalak dira: baña oartzen danean,
bereala atzeratzen baditu, pekaturik batere egiten
eztu; baizik asko irabazten du: eta zerbait deskuidatzen edo geratzen bada pensamentuai atzera esan
bage, baña ondo oartu ezkero konsentitzen ezpaditu,
pekatu benialak izan oi dira: eta osoro konsentitu
zuan edo ez dudatzen badu edo ezin ondo ezagutu
badu, konfesioan duda ori esan bear du.
G. Eta lujuriako pekatua Kristau guziok txit igui
izan bear degu? E. Bai, bada lujuriosoak ezin
Zeruko erreinuan sartu ditezke egiazko penitenzia
egin bage: eta nekez egiazko penitenzia egin oi due,
batez ere loikeriako pekatura oitu diranak.
G. Zergatik ordea lujuriosoak batez ere penitenzia
egiazkoa egiteko, eta animako salbazioa iristeko
orrenbeste neke, eta enbarazo dauke? E. Zergatik
lujuriak berez dakaz bertatik ala animarako, nola gorputzerako, orain adituko dituzuen kalte izugarriak. Eta
1. Dakar adimentuaren itxumena: bada loikeriako
pasio, edo griña gaiztoak eramaten diozka bere pen-

samentu, eta kuidaduak, eta lekurik ematen eztie
Zeruko gogarki, eta inspirazioai: eta animako gauzetan edo salbaziorako egin bear dituan konsiderazioetan batere okupatu oi ezta: eta ortik datorkio 2. Biotzeko gogortasuna. 3. Jaungoikoaren eta bere salbazioaren azmena. 4. Geroko bizitzaren iguitasuna. 5.
Arrazoiaren illuntasuna. 6. Bere etxeko lan, edo egitekoen ardurabagetasuna. 7. Bere fama ona, bere ondasunak, eta bere osasuna galtzea; eta azkenik datorkio
penitenziarik egin bage iltzea, eta Zeruko gloria galdu
eta eternidade guzian infernuko su eta garretan bere
atsegin zikin likitsen kastigua, tormentu, eta oñaze
ikaragarriakin sufritzen egon bearra.
G. Zer erremedio artu bear du bada Kristauak loikeriako pekatutik bere burua libratzeko? E. 1. Iñoiz
pekatu orretan erori ezpada, Jaungoikoari millarezko
eskerrak eman bear dio: eta aurrera ere gorde dezan
txit sarri eskatu bear dio: baña pekatu orrekin Jaungoikoa ofenditu, eta bere anima galdu badu, konfesio
humil batekin erremediatu bear du bere utsegitea. Eta
naiz pekataria lenago izan bada edo naiz inozentea
gai onetan oraindaño izan bada, loikeriako pekatutik
aurrera libratzeko erremediorik egokienak dira 1.
Bakoitzak bere buruaren argaltasuna, eta aragiaren

griña gaizto onen indarra ezagutu, eta guztiz erne, eta
kontuz egotea peligrozko okasioai iges egiteko: bada
erremedio au bage beste guziak alperrak izan oi dira:
zergatik arriskuan bere nai edo borondatez jarten
dana eroriko da. 2. Da orazio humilla, eta batez ere
tentazioetako denboran bereala Jaungoikoagana biotza altxatu, eta sokorrua benetan eskatzea, esanaz:
Jauna, arren lagun zakizkit, bada bestela galdua naiz:
eta beste batzuetan Ama Birjiña Santisimari, Aita San
Joseri, Aingeru Guardakoari edo gure izeneko edo
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 04
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.