Kristau dotrina-II - 02

Total number of words is 3869
Total number of unique words is 1499
32.6 of words are in the 2000 most common words
47.4 of words are in the 5000 most common words
55.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Modu askotan eta 1. Pekatu benialak, batez ere ezagueraz, eta ardurabagetasunez egiten danak, gaxotzen du, argaltzen edo flakatzen du, eta kentzen diozka indarrak tentazio andiai bere denboran kontra egiteko: eta arrisku edo perill andia datorkionean irmo
egoteko. 2. Orrelako pekatu benialak gure pasio edo
griña gaiztoak azitzen, eta indartzen ditu, eta gaizki

egitera oitutzen gaitu: eta gure animako etsaiari indarrak ematen diozka, gu errazago goitzeko, eta pekatu
mortalera erakarteko. Orixe gertatu zitzaion Judas
Apostoluari berari: Jesu-Kristoren Apostoluen artean
bolsero zan: ematen zizten limosnak gordetzeko kargua zuen: lapurreta txikiak egitera oitu zan: diruzaletu zan, eta Jesu-Kristo bere Maisu, eta Jabe Soberanoa
bera ogeita amar dirugatik bere etsaiai saltzeraño
eldu zan: eta desesperaturik bere burua urkatu zuen,
eta betiko kondenatu zan. Nor arritzen ezta exenplo
onekin? Eta orra zein arrigarria dan gauza txikietan
gaizki oitutzeak dakarren itxumena: eta pekatu andietan erorteko erraztasuna. Bada 3. Ardurabage egiten
ditugun pekatu benialak, beste alde batetik, ez gaitue
gutxiago disponitzen pekatu mortalean erortera. Nola
da ori? Gure ardurabagetasunarekin, Jaungoikoaganako gure esker gaiztoarekin; eta batez ere gure banidade, eta presunzioarekin obligatzen degu Jaungoikoa,
premi orduan, tentazioko denboran bear ditugun
laguntasun edo sokorru espezialak (zor eztigunak)
edo ukatzera edo laburtzera: eta nola gerez aiñ argalak, eta itxuak geran, laguntasun andi aen faltaz,
erraz erorten gera pekatu andietan: eta seguru egon
gaitezke, Jaungoikoarekin leialak bagera gauza txikie-

tan, eta gure indarretan fiatu bage, humiltasunaz bere
grazia, eta indarra eskatzen badiogu, gauza larrietan,
edo pisuetan ezeze, gauza txikietan ere pekaturik ez
egiteko, bear ditugun argitasun, eta laguntasun
guziak emango dizkigula, pekatu andietan ez erortzeko. Eta orra zenbat inporta digun pekatu benialak, ez
gaitz txiki bat bezela, baizik gaitz andi bat bezela, eta
beste gaitz andiagoen ekarleak bezela, benetan aborrezitzea; eta batez ere ezaguera, eta ardurabagetasunez pekatu benialik ez egitea. Bada pekatu benialak
modu askotan egiten dira: eta batzuek askoz kaltegarriagoak, eta arriskugarriagoak dira beste batzuek
baño: ala pekatuaren gaiaren aldetik, nola pekatu egiteko moduaren aldetik: eta baita bakan edo sarri, eta
oituraz egitearen aldetik ere. Badira alabaña pekatu
benial batzuek gai guztiz txikian egiten diranak: nola
hitz alperrak iñoren kalte bage esatea: bear baño lo
geitxeago egitea: ustekabean gezur txiki bat esatea:
banidade arin bat edo ergelkeri piska bat erakustea,
eta beste onelakoak. Beste batzuek dira gai edo
gauza andiagoetan egiten diran pekatu benialak, eta
askotan pekatu mortalaren gertukoak: eta aiñ gertukoak batzuek, nun ezin argiro ezagutu ditekean, mortalak edo benialak diran: nola asko birau edo maldizio

mota, aserrealdian erraz botatzen diranak, eta errazago eskusatzen diranak, bereala damutu zaielako: gaitz
andirik biotzetik opa eztielako: edo estumenak erasan
zielako: eta ori bera gertatzen da hitz lizunak, loiak,
kastidade santuaren kontrakoak esaten diranean:
pensamentu zikin asko eragiteko gai diranak: eta ala
ere olgatzeagatik, far eragiteagatik bakarrik esaten
dituelako aitzakiarekin aintzat artzen eztitue: eta
askotan pekatu mortalak izan arren, benialak dirala
iruitzen zaie: eta ori egiten du pasioaren itxumenak,
eta Jaungoikoaren bildur santuaren urritasunak. Eta
ori bera ikusten da jostatze mota batzuetan: esamesetan: besteren kontra arrazoi andi bage gai pisuan egiten diran juizio mota askotan: jan-edan geiegietan:
joku luze kaltegarrietan, etxe, eta familia askoren
ondagarrietan: eta beste gai askotan: eta pekatu
benialzat bakarrik dauzkatelako, ondorengo kalte
andiai begiratu bagez, itxutzen dira, eta iñoiz ere erremediatzen eztira; eta kondenatuak izateko arrisku
andian daude. Eta orra nola pekatu benial batzuek
peril andiaren gaietan egiten diralako disponitzen, eta
erakarten duen txit erraz Kristau ardurabagea pekatu
mortalera. Eta ori bera gertatzen da pekatu benialak
egiteko moduaren aldetik; bada Kristau onak, Jaungoi-

koaren bildur santuan bizi diranak, eta pekatu benialik, ezaguera osoaz beinzat iñola ere egin nai eztuenak, argaltasunez pekatu ariñak, eta gai ariñetan egin
oi ditue: eta ezta iñor munduan utsegite txikirik egiten
eztuenik: baña utsegite oriek ondorengo kalte andirik
ekarri oi eztue: eta Kristau ona humiltasunean konserbatzeko serbitu oi due. Baña badira beste Kristau
batzuek aiñ kontuzkoak eztiranak, eta pekatu benialetan errazago erorten diranak, gaitz andi bageko
gezurtxoak motibo gutxirekin esaten dituenak: berriketan denbora askotxo igarotzen duenak: bataren, eta
bestearen falta edo utsegite jakiñak erraz darauztenak: asarre aldi txikiak izaten dituenak: baña konturatzen diranean, damutzen zaie, eta konfesatzen dira,
ondutzeko asmoarekin, eta eskuarkiro Kristau onak
dira: eta ala oriek baño askoz nasaiagoak, eta gaiztoagoak dira, pekatu mortaltzat eztauzken beste gai
edo gauzetan, ardurabageak diranak: pekatu benialak
ezertan eztauzkenak, eta erremediatzeko egiazko
asmorik eztuenak: eta onelakoakgatik batez ere dio
San Gregorio andiak: peligro edo arrisku andiagoan
daudela askotan, erraz edo ardurabage pekatu benialak egiten dituenak, pekatu andi, ezagutuetan erorten
diranak baño: zerren kulpa anditik, zenbat obeto eza-

gutzen dan, anbat lasterrago irteteko edo libratzeko
alegiñak egiten dira: baña kulpa txikiak, ezertan
eztauzkelako, anbat peligro andigorekin berritzen
ditugu, zenbat gutxiagoan dauzkagun; eta ala agitz
itxutzen gaitue, eta askotan, gure alpertasunagatik,
eta ardurabagetasunagatik pekatu andiak ere txikiak
dirala iruitzen zaizkigu: eta orra nolako peligro edo
arriskuan dauden pekatu benialak ezertan ez dauzkatenak: bada orrelako Kristauak instanteoro, eta oituraz pekatu benialak egiten dituzte: eta alde orretatik
ere itxumena geitzen edo azitzen zaie: Jaungoikoaren
amorioa oztutzen zaie: eta txit galdutzeko peligro
andian daude: eta birtuteari jarraitzeko indar bage
gelditzen dira: eta estadu orretan deabruak, munduak, eta aragiak txit erraz menderatzen, eta bereganatzen ditue: eta ala arrazoiarekin gure dotriña laburrak dio: pekatu beniala dala pekatu mortalaren disposizioa, ikusi dezuen bezela. 2. Eta ori bakarrik asko
bada ere pekatu benialaren bildur izateko: eta batez
ere ezagueraz, eta ardurabagetasunez pekatu benialik ez egiteko: baditugu beste motibo edo arrazoi andi
batzuek, pekatu benialak, munduko gaitz guziak baño
geiago iguitzeko edo aborrezitzeko. Eta zein dira?
Dirade 1. Ain maite gaituan, eta ezin kontatu ala

mesede egin digun, eta beti egiten ari dan gure Jaungoikoari, gure egille, gure jabe, gure ongille, gure Aita,
gure adiskide guztiz maitagarriari gustorik eman nai
ez izatea, eta gure gustoa egiteagatik gai txikietan ain
ardurabage bera ofenditzea: Nola agertuko degu,
Jaungoikoa biotz guztitik maite degula, ezerezkeri
batzuetan gere nai gaiztoa ukatu nai ezpadegu, berari gusto emateko? Orra nolakoa dan gure esker gaiztoa: bada 2. Esan degun arriskuaz gañera pekatu mortalean erorteko, eta kondenazioko estadu tristean jarteko, bertatik pekatu benialetatik libratzeko indar
puska bat egin gabez, Zeruko bidean beti arrastaka,
eta txit nekez gabiltza, eta birtuteak exerzitatu, gure
animak garbitu, eta ondasun andiak Zerurako irabazi
ordean (kondenatuak izateko zorigaitz arrigarria izaten ezpadegu ere) kastigu edo pena guztiz andiak
gere buruai ekarten dieztegu: bada gure Jaungoikoaren justiziak, ara, nola obra onik dagokion saria bage
uzten eztuen, orobat, eztu pekaturik dan txikiena ere
kastigu bage uzten: eta pekatu benialakgatik bakarrik
gero purgatorioan ezeze, mundu onetan ere kastigu
arrigarriak egin izan ditu. Moises guztiz santu, eta
Jaungoikoaren adiskide maiteari, deskonfianza arin
bategatik promisioko lurreko sarrera ukatu zion:

Dabid Erregearen banidade bat, bere erreinuko jende
guzia kontatu eragin zuelako, kastigatu zuen irurogei,
eta amar milla personaren eriotzarekin: eta beste ezin
kontatu ala exenplorekin ori probatu liteke: eta Santa
Katalina Senakoari Jaungoikoak berak esan zion, munduko pena eta kastigu guziak etzirala asko pekatu
benial baten zorra pagatzeko: eta orregatik emen
penitenziakin, pazienziarekin, eta obra onakin pagatu
eztiran pekatu benialaen zorrak pagatu eragingo dizkigu purgatorioko pena guztiz izugarriakin: bada ezin
iñor Zeruan sartu diteke txit garbitu, eta zor guziak
Jaungoikoaren justiziari osoro pagatu artean. Baña
nork hitz gutxitan purgatorioko edo garbitoki artako
penak zeiñ arrigarriak diran aditzera eman lezake?
Asko da jakitea mundu onetako pena, neke, oñaze,
dolore, eta tormentu guziak utsak edo pintatuak bezela dirala ango tormentuen aldean: ango suak indar
geiago du, eta biziroago erretzen du, munduko su
guziak alkarri eransirik edo guziak baturik erreko
lukean baño. Eta ikaratzen bagaitu aditzeak bakarrik
su bizian Martiri Santuak erre zituztela: Zer izango da,
ez ikustea bakarrik besteak erretzen, baizik gere
buruak kiskaltzen, eta oñazez ler egiten? Orduan ezagutuko da ondo, pekatu beniala nolako kulpa dan, aiñ

garrazkiro, eziñ utsegin dezakean Jaungoikoaren justiziak bere adiskidetan kastigatzen duen ezkero: eta ori
da penarik txikiena, bada oraindio andiagoa da, Zeruko gloriako sarrera, ain biziro deseatzen duena, denbora baterako eragozten zaielakoa. Nork aen naigabeak aditzera eman litzake? Eta orra, , motiborik
asko, pekatu benialaen bildur izateko: pekatu benialak txit igui izateko, eta aetatik gere buruak oraiñ alegiñean garbitzeko.
G. Eta zergatik esaten zaio pekatu beniala edo

barkakizuna? E. Zergatik erraz egiten dan, eta erraz
barkatzen dan. Zenbat gauzagatik barkatzen da?
Beratzi oekgatik: 1. Meza enzuteagatik; 2. Komulgatzeagatik; 3. Konfesio jenerala edo ni pekataria esateagatik; 4. Obispoaren bendizioagatik; 5. Ur bedeinkatuagatik; 6. Ogi bedeinkatuagatik; 7. Aita gurea
esateagatik; 8. Sermoia enzuteagatik; eta 9. Bularra
golpatu edo jotzeagatik, damuaren señalean, eta barkazioa Jaungoikoari eskatuaz.
G. Eta pekatu egiñaz damutu bage, eta ontzeko

asmorik artu bage, barkatu liteke pekatu beniala esan
ditugun erremedio oriekin? E. Ez: eta argatik erremedio oriezaz baliatzen geranean, alegiñak egin bear

ditugu, gure pekatu guzien damu egiazkoa berritzeko,
eta Jaungoikoari barkazioa eskatzeko.
G. Eta pekatu benialetan, batez ere ezagutuetan,
aiñ erraz ez erorteko, zer erremedio artu bear degu?
E. Asko esan litezke: baña prinzipalenak dira oek: 1.
Pekatu benialak iguitzeko esan ditugun motibo edo
arrazoi andiak sarri gogora ekarteko, eta konsideratzeko alegiñak egitea; 2. Humillak izatea, eta Jaungoikoari benetan eskatzea bear degun argia, eta indarra
gure buruak ondo ezagutzeko, eta gure griña gaiztoak
ezitzeko: eta orretarako sarritxo, eta ondo konfesatzea, eta komulgatzea; eta 3. Pekatu mota guziak
desegiteko, eta Zeruko bidean ariñ, eta gustoz ibiltzeko egokiena dan birtutean egunoro, eta geiago aurreratzeko egiazko alegiñak egin bear ditugu: au da, gure
Jaungoikoa bera danagatik amatu bear degu gure
biotz guztitik, eta gauza guzien gañean eta gure proximoak gure buruak bezela Jaungoikoagatik: eta orrekin gure pekatu guzien sustrai nagusia, au da, gure
buruaren, eta munduaren amorio erabagea menderatuko, eta azpiratuko degu: eta arrezkero pekatu mota
guziak igui izango ditugu: eta aiñ bearrak ditugun
pazienzia: gure gurarien mortifikazioa: eta Jaungoikoaren borondate santuarekin gurearen konformidadea

errazago iritsiko ditugu: pake andi batean gure Jaungoikoarekin eta proximoarekin biziko gera: pekatuen
zorrak erraz emen pagatuko ditugu, eta Zerurako txit
aberastuko gera: eta iñoiz bukatuko eztiran ondasunak, eta atsegiñak irabaziko ditugu; eta Zeruan gozatuko ditugu. Amen.

IRUGARREN DOTRIÑA
Aditzera emateko 1. Pekatu Kapitalak zein diran:
2. Soberbia zer dan: eta 3. Humiltasuna zer dan.
Pekatua zer dan: zenbat modutan izan oi dan: eta
pekatu mortala, eta beniala zer diran: eta nolako kalte
arrigarriak dakazkien, aditzera eman nizuen aurreko
dotriña bietan. Pekatu guziak sortzen dira gere buruarenzat, eta munduko honra, interes, eta atsegiñenzat
degun amorio erabage edo modubagetik. Eta sustrai
gaizto onetatik datozkigu batez ere zazpi pekatu
mota, beste pekatu asko ondoren dakaztenak: eta
deitzen dira pekatu Kapitalak: eta oek ondo ezagutzea, eta oen kontrako birtuteak, eta erremedioak
ondo jakitea agitz inporta digu guzioi. Badakizue
pekatu Kapitalak dirala zazpi oek: 1. Soberbia, au da,
andinaia, eta arrotasuna. 2. Abarizia edo gutizia, au
da, interes edo ondasunzale erabagea. 3. Lujuria edo
gorputzaren atsegin likitsaren gura edo griña gaiztoa.
4. Ira edo kolera edo erabageko aserrekortasuna. 5.
Gula edo modubage jateko, eta edateko deseo edo
apetitua. 6. Enbidia edo besteren onaz tristatzea edo

besteren gaitzaz poztutzea edo alegratzea. Eta 7.
Nagitasuna, au da, obra onak egiteko iguitasuna edo
pisutasuna, eta atzerapena, eta ortik datorren birtutearen iguitasuna. Eta zazpi pekatu oen kontra zazpi
birtute dira: eta 1. Soberbiaren kontra da humiltasuna. 2. Abariziaren kontra liberaltasuna edo emallea
izatea. 3. Lujuriaren kontra animako, eta gorputzeko
kastidadea edo garbitasuna. 4. Iraren kontra pazienzia. 5. Gularen kontra tenplanza. 6. Enbidiaren kontra
karidadea. Eta 7. Nagitasunaren kontra azkartasuna
edo dilijenzia.
G. Zergatik deitzen diegu pekatu kapitalak edo
besten buruak eskuarkiro mortalak esaten zaien zazpi
pekatu oei? E. Zergatik diran aetatik datozen bizio edo
pekatuen sustraiak, eta iturburuak: eta eztagokie aiñ
ondo mortalak deitzea: bada askotan eztira benialak
baizik.
G. Noiz dira pekatu mortalak? E. Karidadearen
kontra gai pisuan diranean: au da, Jaungoikoaren edo
proximoaren amorioaren kontra diranean: hitz
batean; Jaungoikoaren lege santua gai pisu edo larrian
ezagueraz autsi eragiten diguenean.
Zazpi pekatu kapitalak, eta aen kontako zazpi birtuteak explikatu nai dizkitzuet bada zazpi dotriñetan

edo erakusaldietan. Eta gaurkoan txit kontuz aditu
bear dezue 1. Soberbia zer dan, eta nolako pekatuak
sortzen dituan. Eta 2. Humiltasuna zer dan, zein bearra dan, eta nolako frutu edo probetxu andiak dakatzen. Eta oriek ugari iristeko, eskatu degiogun kreatura guzien artean humillena, eta andiena edo santuena
izan zan Maria Birjiña guztiz miragarriari, alkanzatu
digigula Espiritu Santuaren argia, eta grazia. Abe
Maria.
G. Zer da bada soberbia? E. Besteen gañean gere
buruak goratu edo altxatu nai izatea: gere buruak
geiegi estimatzea: eta besteak ezertan ez edukitzea:
eta ori gertatzen da batzuetan gere barruan bakarrik,
kanpora agertu bage: eta beste batzuetan barruan
dagoan soberbia kanporatzen da edo ikusi eragiten
da.
G. Soberbia zertan batez ere ezagutzen da? E. 1.
Uste izatean iñori ezer zor eztiola; eta dauzkan doaiak
naiz animakoak, naiz gorputzekoak berez dituela pensatzea: edo beinzat bereak edo berezkoak balitu
bezela poztutzea, eta arrotzea, guzien emalleari zor
zaion eskerrik, eta honrarik eman bage: eta au izan
zan Aingeruak kondenatu zituan, eta demonio biurtu
zituan soberbia. 2. Ageri da soberbia, uste izatean,

berak merezirik edo irabazirik dauzkala Jaungoikoak
egiten diozkan ongiak edo mesedeak: eta ori ere da
pekatu guztiz andia, eta beste askoren ekarlea. 3. Da
aditzera ematea, eztauzkan birtuteak, doaiak edo
talentuak badauzkala, bere burua erabage estima
erazotzeko, eta besten gañean jaso erazotzeko. Eta 4.
Da besten desprezioarekin erak bakarrik honratuak
izatea merezi duela aditzera ematea: eta ori ere pekatu andia izan oi da, gai txikian ezpada edo ezaguera
oso bage ezpada.
G. Soberbiak dakazkien aldakaitz edo erru gaiztoak zein dira? E. Batez ere zortzi oek: 1. Desobedienzia
edo agintariai, naiz espiritualai, naiz tenporalai obedezitu nai ez izatea: eta orretako aitzakiak billatzea: 2.
Banagloria, eta jaktanzia, au da, bere gauza onak edo
gaiztoak egin ditualako banidadea agertzea: pekatu
andirik egin duelako banidadea artzea pekatu mortal
berria da: eta iñori pekaturik egiteko biderik ematen
badio, beste pekatu mortal bat geiago: baña gauza
onak egin ditualako banidadea, eta orobat aberatsa
dalako, jakinsua dalako, ederra dalako, janzi edo
apaindura galantak ditualako, hiztun ederra dalako
edo beste bentajaren batzuek ditualako banidadea
eskuarkiro pekatu beniala izan oi da; zerren iñoren

kalte bage izan oi dan: baña buru ariñaren señalea da,
eta bere buruaren kaltegarria: 3. Soberbiaren aldakaitz edo erru gaiztoa da ipokresia, au da, gaiztoa
izan, eta ona, eta santua dala aditzera ematea fin
gaiztorako; au da, zor etzaion eta merezi eztuen
honra, kargua edo enpleoa alkanzatzeko edo iñor
engañatzeko: bada bestela gaiztakeria disimulatzea,
eta ezkutatzea on da, eskandalorik ez emateagatik. 4.
Aldakaitz gaiztoa da, porfia edo disputazalea izatea,
eta bere iritzia bakarrik estimatzea; besterenaz kasorik egin bage. 5. Da buru gogorra edo tematikoa edukitzea, eta jakinsuagoaren iritzi edo juiziora jarri nai ez
izatea, arrazoiak, eta premiak ala eskatzen duenean.
6. Da enbidia edo besteren onaz, eta aurrerapenaz
tristetzea: bada ori eskuarkiro dator, zerren soberbioak beretzako nai du besteari datorkion honra, eta probetxua. 7. Da anbizioa edo kargu edo enpleo andiak,
eta honragarriak ansiarekin deseatzea, eta billatzea:
besteak baño geiago izateko, eta besteai agintzeko
poza izateagatik: eta ori bide gaiztotik billatzen badu
edo artarako gai eztala, izan oi da pekatu mortala:
bestela iñoren kalte bage bada, pekatu beniala berez
izan oi da: eta 8. Da presunzioa, au da, gai eztala,
kargu andiak edo arrisku andiak dakazten egitekoak

bere gaiñ artzea: eta ori eskuarkiro pekatu mortala
da, dakatzen kalteakgatik: eta orobat da presunzio
andia, eta pekatu mortala, bere indarretan edo alegin
utsetan fiaturik, pekatu mortala egiteko arrisku, perill
edo okasio gertuan edo urrekoan bere borondatez jartea edo egotea: eta baita pekatu mortal egitera oiturik dagoalarik, zarzarorako edo eriotzako gaitza datorkioneko penitenzia egitea luzatzea: bada zenbat geiago luzatzen duen, anbat kondenatua izateko arrisku
andiagoan jarten da. Eta orra nolako aldakaitzak edo
erro gaiztoak dakazkian soberbiaren sustrai pozoatuak; eta zein banatua dagoan munduan.
G. Zer egin bear degu bada soberbiari gure biotzetan lekurik ez emateko, eta izurri gaizto orretatik libratzeko? E. 1. Gogora sarri ekartea, eta ondo konsideratzea soberbiaren ondorengo kalte arrigarriak, eta
berekin dakarren itxumen andia.
2. Pensatu bear degu ondo, zein iguigarria dan
soberbia gure Jaungoikoarentzat, egin dituan kastigu
arrigarrietan erakutsi edo agertu duen bezela. Ainbeste milloi Aingeru eder biurtu ziran demonio itxusi nazkagarriak soberbiazko pekatu bategatik: galdu zuen
betiko gloria: eta kondenatuak izan ziran betiko Infernura: eta gure lenengo gurasoak, Adanek, eta Ebak

soberbiazko pekatuagatik batez ere, au da, Jaungoikoa bera bezela izango zirala, etsaiak esan zielako,
eta ziran baño geiago izateko deseoarekin frutu debekatutik jan zuelako, galdu zuen erenzat, eta eren
ondorengo guzienzat Jaungoikoaren grazia, eta gloriarako deretxoa, etorbide, eta tokamentua: eriotzarik
ikusi bage Zerura igo bear zuenak, egin ziran ilkorrak;
eta ill bearra guzioi ekarri ziguen: deabruaren zorigaiztoko katibu edo menpeko billauak egin ziran, eta
egin ginduzten; eta ala gorputzeko, nola animako
gaitz guziak anditxe etorri zaizkigu: eta guziok betiko
kondenatu bearrak giñan, Jesu-Kristo gure Erredenptore, Salbadore, eta Maisu dibinoak erremedioa ekarri
ezpaligu bere eriotza guztiz preziosoarekin: eta bere
guztizko humiltasunarekin eta obedienziarekin. Eta
ortik erraz kontu atera dezakezue, zein gauza iguigarria, eta kaltegarria dan soberbia. Eta ala Santuak erakusten digue, kondenatua izango danaren señalerik
ageriena, eta ziertuena dala soberbioa izatea: eta
kontrara Zerurako esleituaren señalerik klaruena dala
biotzez humilla izatea. Bada soberbioak darraio deabruari, eta humillak Jesu-Kristo humiltasunaren Maisu
edo erakusleari. Jaungoikoak soberbioak eziñ ikusi
ditu, igui ditu, aborrezitzen ditu: eta humillak maite

ditu, eta bere grazia ematen die; eta ain erru gaiztoa,
eta pozoi arrigarria du soberbiak, eta arrotasunak,
nun Santu andiak ere, arrotasunari eren biotzetan
leku eman ziobelako, erori ziran pekatu lotsagarrietan: eren buruak ezagutu, eta eren argaltasuna ikusirik, humillatu zitezen: eta fiatu etzitezen eren alegiñetan, eta indarretan, baizik Jaungoikoaren graziaren
laguntasunean: eta justuak erak egiten dituen obra
onak ere askotan galdu eragiten die izan bear zuen
saria, banidade piskaren bat nastu zaielako edo munduko interes, estimazio edo errespetoa eren obra onetan billatu zuelako. Baña ala ere, San Bernardok erakusten digu, banidadearen bildurrak eztigula obra
onak egiten eragotzi bear: baizik gere intenzioa
zuzentzeko, eta garbitzeko alegiñak egin bear ditugula. Eta soberbiatik libratzeko edo soberbia gutxianez
menderatzeko edo goitzeko zer geiago egin bear
degu? Jaungoikoari benetan humiltasunaren doaia
sarri eskatu, eta birtute ori iristeko alegin guziak egin
bear ditugu. Eta orretarako orain humiltasuna zer dan:
zein bearra dan: eta nolako frutu edo probetxu andiak
dakatzen, esan bear dizuet.
G. 3. Zer da bada humiltasuna? E. Da Zeruko doai
edo birtute bat gere buruak, diran bezela ezagutu era-

giten diguna: eta bere barruan humillatu eta beeratu
eragiten gaituana: humilitas est virtus, qua homo
verissima sui cognitione sibi ipsi vilescit.
G. Eta gure buruak ondo ezagutzeko zer egin bear
degu? Ona San Bernardo andiak orretako erakusten
digun ekiera edo exerzizio guztiz egokia. Eta da, iru
gauza oek beti gogoan erabiltea. Quid fuisti? Quid es?
et quid eris? Zer giñan? zer geran? eta zer izango
geran? Orain eun urte zer giñan emen gauden guziok?
ezerez: utsa: eta ezerezak edo utsak ezer egin, eta
merezi zezakean? Iñola ere ez. Orrela zeran guzia, eta
dezun guzia eztezu zerea, ezpada egin zaituanarena?
Ala da egia, ezin ukatu dezakegu. Zergatik bada arrotzen zera, zerez baziña bezela, eta zeran guzia Jaungoikoari zor ezpaziño bezela? Eta orain zer gera? Gorputzaren aldetik usteldasuna, eta loikeria alde guzietatik darion onzi bat: ondo estaltzeko, eta apaintzeko
alegiñak egin arren. Eta animaren aldetik zer gera?
Pekatuan sortuak izan ezkero: Jaungoikoaren etsaiak
eta deabruaren menpeko billabak: eta Jesu-Kristok,
guk merezi bage, bere odolaren kostuan erosi edo
erredimitu ezpagindu: eta Sakramentu Santuetan
bere grazia aplikatu ezpaligu, betiko kondenatu bearrak giñan. Eta arrezkero ere gerez zer gera? Itxu

batzuek: eri batuek: pobre miserable batzuek: guztiz
argalak: gaitzera makurtuak: onerako pisuak, eta
nagiak: eta Jaungoikoaren miserikordiak errukiz begiratzen ezpadigu, eta argitzen, mugitzen, eta indartzen
ezpagaitu, galdu bearrak. Nola bada arrotu gaitezke,
ori guzia egia izanik? eta gero zer izango gera? Gorputza auts egiña, eta arraen janaria: Eta anima? gure
Jaungoikoak bere graziarekin laguntzen ezpadio,
pekatutik alde egiteko, eta obra onak egiten irauteko,
betiko kondenatu bearra. Eta orra, , zein arrazoi
andiak ditugun, gerez zer geran ondo ezagutzeko, eta
gere barruan humillatzeko, eta beeratzeko.
G. Eta badegu beste motiborik humillak izateko?
E. Ezin kontatu ala ditugu: eta batez ere erraz humillatuko gera, alde batetik gure Jaungoikoaren kabubageko anditasunari, eta ontasunari eta egin dizkigun
mesede guztiz andiai begiratzen badiegu eta bestetik
gure eskergabetasunari, eta gure erabageko arrotasunari ondo begiratu nai badiegu: baña ori da gai bat
bakoitzak bere barruan ondo konsideratzeko egokiagoa, dotriña labur batean aditzera emateko baño.
G. Eta gure ezereztasunari, txarkeriari, eta gaitzerako griña, edo inklinazioari begiratu ezkero, etsi
bearko degu orrela gure salbazioaz? E. Ez orrelakorik:

bada orduan geiago alaitu, esforzatu edo animatuko
gera falta zakun indarra, gogotik eman nai digunari
eskatzera: eta humiltasunarekin eta konfianza osoarekin Jesusen izenean eskatu ezkero, guk ez merezi
arren, gure Jaungoikoaren ontasun neurribageak bere
Seme maitearen kabugabeko merezimentuakgatik
pozik emango dizkigu bear ditugun argitasun, laguntasun, eta indar guziak, tentazio guziak goitzeko: gure
pasioak eskuratzeko, eta birtuteari jarraitzeko, eta
salbazioa iristeko. Eta kontrara gauza onak egiten
ditugulako pensamentua burura badatorkigu: eta gere
barruan poztu, eta arrotasunak betetzen bagaitu; zer
egin bear degu? Bereala gogora ekarri bear degu, ezin
gauza onik batere egin dezakegula Zerurako Jesu-Kristoren grazia bage, eta ala berari eskerrak eman bear
diozkagu, gauza onak egiten lagundu nai izan digulako: eta orobat, besteai egin eztien mesede andiren
batzuek guri egin digulako; aek baño obeak geralako
edo geiago merezi degulako arrotasunezko pensamentuak badatozkigu, bereala aienatu bear ditugu:
konfesatzen degula, batere merezi bage Jaungoikoak
bere grazia, eta mesedeak eman nai izan dizkigula:
eta ez arrotzeko, baizik humillagoak, eta esker obekoak izateko serbitu bear diguela: eta bearbada, guk ez

ikusi arren, Jaungoikoak besteai guri baño beste
mesede andiagoak egin diztela. Eta gere aldetik
danez guziok egiarekin esan dezakegu, eta esan bear
degu: Jauna, ni nerez ezereza naiz; ezer balio eztet:
ezin gauza onik dagiket: nere pekatuakgatik ezereza
baño gaiztoagoa naiz: zure Majestadearen aurrean
agertzeko diña ez naiz: nere pekatuakgatik betiko gloria galdu, eta betiko Infernua ondo mereziturik dauket: eta zu aserratzeko, eta ofenditzeko gai izan naiz,
eta ausardia izan det: baña zurekin bakeak egiteko,
eta egiazko penitenziarekin zugana biurtzeko, nerez
bakarrik gai ez naiz: zure argia, eta grazia nai ta ez
orretarako bear det. Indazu bada arren ezaguera onekin batera, nere burua humillatzeko, beeratzeko, eta
nigan ez fiatzeko, eta ez iñola ere arrotzeko: baizik
zure ontasun, eta kabugabeko miserikordiagan nere
konfianza guzia edukitzeko grazia: eta zure laguntasunarekin egiazko penitenzia, eta bizitza berri bat egiteko: eta orren ondoren betiko zoriona edo gloria iristeko mesede guzien andiena: Ala biz. Orra, , nolako
sentimentuak gere barruan eduki bear ditugun, soberbiari, eta arrotasunari lekurik ez emateko, eta humiltasunaren birtutea iristeko, eta konserbatzeko.

G. Eta orrekin bakarrik humillak gerala uste dezakegu? E. Ez: ori da errazena: Zer geiago egin bear
degu bada? Jesu-Kristok erakutsi zigun bezela, eta
berak egin zuen bezela, izan bear degu mansoak,
biguñak, eta sufrituak. Nundik-nai datozkigun naigabeak, eta desprezioak, pazienziarekin eramateko alegin guziak egin bear ditugu: arrotasunari, aserretasunari, gaitziritzi, bendeku, eta gorrotoari lekurik eman
bage: uste degula, gere pekatuakgatik geiago merezirik daukagula: eta orien zorra pagaeragiteko, eta
Zeruko ondasun andiak irabazi eragiteko berariaz
gure Jaungoikoak ala disponitzen duela: eta guzia
gure on geiagorako dala. Eta ori da batez ere egiaz
humillak geralako edo izan nai degulako señalerik
ziertuena: eta Jesu-Kristo gure Maisuari jarraitzeko,
eta Zeruko gloria irabazteko gauza guztiz bearra edo
premiazkoa: eta argatik Jesu-Kristok berak birtute
guzien artean geiena agindu zigun humiltasuna, eta
pazienzia: ara ze, ezin gure Jaungoikoa gauza guziak
baño geiago, eta gere buruak baño geiago amatu
dezakegu: ez eta gure proximoak gere buruak bezela,
egiazko humiltasuna ezpadegu: bada birtute miragarri au da beste birtute guzien zimendua, eta sustraia:
eta ori falta bada, egiazko birtuterik ezta: eta orrega-

tik berorregatik Jesu-Kristok bere humiltasuna, eta
pazienzia, geurk eduki bear degunaren ispillutzat, eta
exenplotzat, eman zigun; eta guzioi esan zigun:
«Nigandik ikasi ezazue, humillak, eta mansoak izaten:
zeren naizan mansoa edo biguña, eta biotzez humilla»: eta ori obeto ikusi nai badezue, gogora ekarri
ezazue, nolako humiltasuna agertu zuen aren Majestadeak, izanik Santidadea bera, eta Zeruaren, eta
lurraren jabe Soberanoa, bada humillatu zan gure
antzeko gizona egiteraño, eta gure pekatu guzien
zorrak bere gañ artzeraño: Ama pobre baten sabelean
bederatzi illabetean sarturik egoteraño, zalarik, ez
beste aurtxoak bezela jakineza, baizik infinitamente
jakinsua, eta guztiz sentikorra: abere toki batean jaio,
eta aska batean abere artean ezarria izateraño: andik
zortzigarren egunean zirkunzidatua, eta odola zeriola,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-II - 03
  • Parts
  • Kristau dotrina-II - 01
    Total number of words is 3850
    Total number of unique words is 1446
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 02
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1499
    32.6 of words are in the 2000 most common words
    47.4 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 03
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1516
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    44.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 04
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1487
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 05
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1531
    33.4 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 06
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 07
    Total number of words is 3823
    Total number of unique words is 1510
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1353
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 09
    Total number of words is 3899
    Total number of unique words is 1387
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 10
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1354
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 11
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1391
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 12
    Total number of words is 3924
    Total number of unique words is 1378
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 13
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1457
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 14
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1504
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 15
    Total number of words is 3948
    Total number of unique words is 1485
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 16
    Total number of words is 3989
    Total number of unique words is 1448
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 17
    Total number of words is 3910
    Total number of unique words is 1498
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 18
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1458
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 19
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1448
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 20
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1423
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    46.2 of words are in the 5000 most common words
    54.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 21
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1440
    33.3 of words are in the 2000 most common words
    46.8 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 22
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1366
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 23
    Total number of words is 3952
    Total number of unique words is 1490
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 24
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1518
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 25
    Total number of words is 3802
    Total number of unique words is 1350
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 26
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1476
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 27
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1520
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 28
    Total number of words is 3893
    Total number of unique words is 1399
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 29
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 1434
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    59.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 30
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1434
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 31
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1277
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 32
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1506
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 33
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1542
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 34
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1405
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 35
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1469
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 36
    Total number of words is 3826
    Total number of unique words is 1458
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 37
    Total number of words is 3822
    Total number of unique words is 1445
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 38
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1521
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 39
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1497
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 40
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1534
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 41
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1470
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-II - 42
    Total number of words is 1264
    Total number of unique words is 586
    40.5 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.