Kristau dotrina-I - 34

Total number of words is 3930
Total number of unique words is 1462
36.0 of words are in the 2000 most common words
50.1 of words are in the 5000 most common words
59.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
edo eskaera? E. Baizik libratu gaitzatzu gaitzetik.
G. Zer eskatzen degu petizio orretan? E. Libra gaitzala Jaungoiko gure Jaunak animako, eta gorputzeko
gaitz, eta peligro guzietatik. Eta ala eskatzen diogu 1.
Pekatu mortalean bagaude libra gaitzala demonioaren
mendetik, eta eztezala permititu, deabruak berriz
bere mendera gaitzan; bada deabrua da bakarrik gaiztoaren izena merezi duena, eta gaitz guzien sortzallea. Eta ala 2. Eskatzen diogu, libra gaitzala pekatu
mota guzietatik, eta batez ere pekatu mortaletik:
bada au da bakarrik gaitz guzien gañeko gaitza: gaitz
guziak berekin dakarzena: eta betiko ondasun guziak
galdu eragiten dizkiguna. 3. Eskatzen diogu, libra gaitzala pekatuai zor zaien pena, edo kastiguetatik, dirala Purgatoriokoetatik, dirala Infernukoetatik. Eta 4.
Eskatzen diogu, libra gaitzala gaitz denboralekoetatik
ere, ala eritasunetik, nola pobreza, edo miseriatik;
gerretatik; gosetatik; izurrietatik; eta munduko beste
naigabe, eta nekeetatik.
Baña gaitz denboraletatik libratzea eztegu eskatzen, gure salbaziorako ala dagokigula Jaungoikoak
ikusten duenean baizik: bada orazio onetan eztiogu
eskatzen beste gauzarik, ezpada libra gaitzala gaitz

guztitik: eta ondo esateko, ezta gaitzik guretzako,
gure salbazioa eragozten diguna baizik; eta ala eritasunak, eta neke, eta naigabe denboralak gure salbaziorako konbeni bazaizkigu, orduan eztira guretzat
egiazko gaitzak, ezpada onak, eta gure ongarriak: eta
kontrara, honrak, ondasunak, eta atsegin denboralak,
gure salbaziorako enbarazo edo eragozgarri badira
zerren aezaz gure eragabeko gurariak, apetitoak edo
deseoak kunplitzeko baliatzen geran, dira guretzat
egiazko gaitzak, eta gure galgarriak.
G. Orrela beren osasunaz, eta ondasunaz gaizki
usatzen duen pekatariak, eta mundu onetako era edo
gusto guziak dituelako gaizki bizi diranak orazio au
esaten duenean Jaungoikoari eritasuna, pobreza, eta
nekeak eskatzen diobe? E. Bai ori klaru dago: zergatik
Jaungoikoari eskatzen diobe, libra ditzala gaitzetik,
eta aenzat osasun sendoak, aberastasunak, honrak,
eta munduko konbenienziak dira egiazko gaitzak;
bada oriek dira erak galtzeko okasioa.
G. Ori orrela bada alako pekatariak eskuarkiro
gezurra diobe, petizio au errezatzen duenean? E.
Bada eztue nai Jaungoikoak kendu degien iñola ere
ondasunik, honrarik, eta konbenienziarik. Egia esateko; eztakie geienean, ez zer eskatzen duen, eta ez zer

hitz egiten duen: zerren eskuarkiro batere atenzio
gabe errezatzen due. Egiazko Kristauak bezela orazio
egingo balue, Elizak eskatzen duena deseatuko luke,
eta eskatuko luke, au da animarako konbeni bazie:
emen denboraz nekatuak, eta mortifikatuak izatea,
gero beti Infernuan atormentatuak izan eztitezen. Eta
ori gogotik deseatzen ezpadue galdua daukate eren
biotza: gaiztoa da orien deseoa, eta gezurtia da orien
orazioa. Bada San Agustiñek dion bezela, orazioa ezta
biotzeko deseoa baizik, eta gauza bat eskatzen due,
eta beste bat deseatzen due.
G. Zertako bidaldu oi dizkigu Jaungoikoak naigabe
edo neke denboralak? E. 1. Gu zenzatzeko, eta ondutzeko: gure pekatuen kastigurako, eta oriek emen purgatzeko edo pagatzeko medioak izan ditzakun. 2.
Munduko gauzen ezereztasuna, eta banidadea obeto
ezagutu, edo senti erazotzeko; eta gure biotzak munduaren amoriotik alderatzeko edo aparta erazotzeko.
3. Jaungoikoaganako gure amorioa azitzeko edo geitzeko, eta birtutearen ekiera edo exerzizioan aurreratzeko: eta beragan bakarrik gure poz, konsuelo, eta
atsegin guzia billatu erazotzeko. Eta 4. Zeruko ondasunak gogotiago deseatu, eta billatu eragiteko, ikusirik emen ezerk ezin gure biotza bete lezakeala.

G. Eta Jaungoikoak bidaltzen dizkigun naigabeak,
eta nekeak nola artu bear ditugu? E. 1. Pazienziarekin,
eta Jaungikoaren borondatearen konformidadearekin
Job Santuak bezela. 2. Artu edo sufritu bear ditugu
penitenziazko espirituarekin: au da gure pekatuai zor
zaien penaren alde, eta Jaungoikoari satisfazioa emateko intenzio, eta deseoarekin: eta orretako unitu, eta
juntatu bear ditugu Jesu-Kristoren neke, eta merezimenduakin. Eta 3. Artu ere bear ditugu esker onarekin
edo Jaungoikoak gure animaren onerako bidaltzen dizkigulako ezaguerarekin: bada Aita on batek semearen
probetxurako guzia zuzentzen du, eta gure Aitarik
onena da gure Jaungoikoa, orazio miragarri onen asieran deitzen diogun bezela. Eta orixe da , probetxu
andia ateratzeko, petizio onetan ezeze, beste petizio
guzietan ere beti gogoan eduki bear degun konsiderazioa: au da bere semetzat artu gaituan Jaungoiko gure
Aita onarekin hitz egiten degula, eta seme on batek
bere guraso maiteari eskatu bear diozkan gauza
guziak, orazio onetan eskatzen diozkagula. Ara, ezpada kontura zaitezte: Jaungoikoari berari bertatik Aita
deitzen diogu: ezin dateke guretzat honra, titulu, edo
dignidade andiagorik, eta estimagarriagorik: bada ara
zein ondo dagozkion biotz onaren jabe dan seme bati,

bere Aitari egiten diozkan erreguak: Zergatik zer
gauza egokiagorik seme on batentzat, bere Aita maitea ezagutua, honratua, eta serbitua izatea, biotz osotik deseatzea baño? Eta orretako alegiñak egitea
baño? Orra lenengo petizioa. Zer gauza justuagorik
gure Aita poderosoak gugan erreinatzea, eta agintzea
baño? Eta gauza guzietan ari obedezitzea baño? Orra
bigarren petizioa. Eta orri dagokala, gure borondatea
ukatu, eta aren borondatea osoro kunplitzea baño?
Orra irugarren petizioa. Zer gauza propioagorik berriz
seme batek bere Aitari, bear duen alimentu espirituala, eta denborala eskatzea baño? Orra laugarren petizioa. Zer gauza naturalagorik, Aitaren ofensak biotz
guztitik hume onak sentitzea baño? Eta egin diozkan
injuria, eta atsekaben barkazioa humillaturik eskatzea
baño? Eta aren amorioz bere senideai berak biotzetik
barkatzea baño? Orra bostgarren petizioa. Eta azkenik, Zer gauza egokiagorik, Aitagandik bear duen
laguntasun, eta sokorru guzia esperatzea baño, bere
tentazio, estualdi, eta naigabe guzietan? Eta animako,
eta gorputzeko gaitz guztietatik libra dezala eskatzea
baño, Aitaren eskuetan dagoala arren sokorru, eta
erremedioa jakin ezkero? Eta orra azkeneko petizio
biak: ori guzia da bada berez seme on baten biotzari

dagokana: eta ori guzia da Jesu-Kristo gure Jaunak
orazio miragarri onetan eskatzen erakutsi ziguna. Eta
argatik, ara, nola gizon bati kargu bat ematen diobenean, orri dagozkan beargaiak edo lanak egiten abiatzen dan, alaxe orazio onetan asieratik Jaungoikoaren
semeen dignidadea, eta honra andia artuta bereala
abiatzen gera seme on baten deseo naturalak agertzen; semeak bezela portatzen; eta semeai dagokien
konfianzarekin eskatzen. Eta ala orazio au errezatzen
degun aldi guzietan, Jaungoikoaren semeen gradua,
eta dignidadea artzen degu: eta orretan egunoro, eta
geiago konfirmatzen gera: eta espiritu orrekin alegiñez beti Aita gurea, edo Pater-nosterra errezatu bear
degu, eta probetxu guztiz andia aterako degu.
G. Eta azkenean esaten degun hitz Amen ark zer
esan nai du? E. Au da Hebreoarren hizkunzako edo
lenguajeko hitz bat, esan nai duena, gaiaz konforme
edo ala da edo ala izan dedilla edo ala gerta dedilla
edo nik konsentitzen edo onzat artzen det esan dan
edo eskatu dan guzia. Eta Kredoaren ondoren esaten
degunean Amen, da aditzera emateko ala da edo ala
sinisten det guzia. Eta Aita gurearen ondoren, Amen
esaten degunean, da lenago eskatu degun guzia, ala
izan dedilla, hitz batean berriz eskatzeko. Eta baita

hitz orrekin Jaungoikoak berak aseguratzen dizkigu
bere promesak, eta batez ere bere Semearen izenean
berak erakutsitako orazioan eskatzen diogun guzia
emango digula. Eta argatik Mezatako denboran Aita
gurea edo Paternosterra esaten danean, lenengo sei
petizioak Sazerdoteak esan ezkero, Ministroak guzien
izenean esaten due zazpigarrena: sed libera nos à
malo: baizik libra gaitzatzu gaitzetik; zeña dan petizio
guzien konpendioa edo guziak beregan sartzen dituana; eta gero, beste orazioetan ez bezela, Sazerdoteak
bakarrik Jesu-Kristoren izenean, eta aren lekua okupatzen duenak bezela esaten du Amen, Jesu-Kristoren
izenean aseguratzeko, eskatu dan guzia Jaungoikoak
otorgatzen duela, orduan ofrendatu zaion bere Seme
maitearen sakrifizioaren merezimentu infinitoakgatik.
Eta au da Erromako Katezismoaren explikazioa, hitz
onen gañean. Eta orra bukaturik Jesu-Kristok berak
erakutsi zigun orazio miragarriaren edo Aita gurearen
explikazioa. Aren Majestadearen honrarako, eta gure
animen onerako arren izan dedilla. Baña gaurko petizioaren dotriña aiñ bearra izanik, obeto gogoan artu
dezazuen: esango dizuet Eskritura Santuak dakarren
exenplo bat guztiz egokia, eta probetxugarria, zergatik batetan erakutsiko dizue: 1. Zenbateraño Jaungoi-

koak estimatzen dituan bere adiskide leialak: 2. Zenbat alegin egiten dituan Infernuko deabru gure
etsaiak, justuak pekaturatzeko: eta 3. Nola baliatu
bear geran izaten ditugun tentazioetan; eta, Jaungoikoak permititurik datozkigun naigabe, eritasun, eta
trabaju guzietan. Ori guzia Job Santuak txit ederki erakutsi zigun.
Job 1. Gizon Santu onek, (bere pazienzia humillagatik aiñ fama andia irabazi zuenak) gauza bi nekez
batu oi diranak, izan zituan: birtute andi bat, eta ondasun, edo aberastasun andiak. Eskritura Santak dio,
zala gizon justua, sinplea, edo maliziarik etzuena,
Jaungoikoaren bildur andikoa: eta etzala kontentatzen
berak bakarrik gaitzik ez egiteaz, baizik Aita, edo
guraso zala akordaturik bere seme-alabak Jaungoikoaren bildur santuan azitzen zituala: eta aek utsegiteren bat Jaungoikoaren kontra egin zezatelako bildurrez, aekgatik Jaungoikoari sakrifizioak ofrezitzen ziozkala. Infernuko deaburak aiñ birtute andi bat ezin ikusirik, galdu nai izan zuan, Jaungoikoari berari kejatu
zitzaion aren kontra, eta gaitzik edo utsegiterik batere topatzen ezpazion ere, atrebitu zan etsaia Jaungoikoaren aurrean, Job Santuaren intenzioak akusatzera,
esaten zuela: etzuela alperrik Jaungoikoa serbitzen,

eta bakarrik egiten zuela, Jaungoikoak ematen ziozkan ondasun, konbenienzia, edo interes denboralakgatik, Jaungoikoak Infernuko deabru gezurtia lotsatzeko geiago, eskualdia eman zion edo permititu zion, Job
bere serbitzari leialari, ken zegiozkala bere ondasun
guziak. Pozik deabrua bere eskualdi onezaz, eta bere
malizia guziaz baliatu zan, Job Santua, albazuen, galdutzeko edo ondatzeko, trabaju edo naigabe mota
edo jenero askorekin. Batetan galdu eragin ziozkan
txit ugari zituan bere ondasun guziak, batzuek ostu,
beste batzuek erre, eta beste batzuek etsai batzuei
arrapatu ta eraman eragin zien: eta geiago Job Santua
naigabetzeko, bere zazpi seme, eta iru alabak illerazo
zituan Infernuko etsai gaiztoak. Seme nagusienaren
etxea, nun guziak alkarrekin bazkaiten zeuden, aize
izugarri batekin bota erazo, eta guziak azpian artzen
zituala. Eta berri triste oek guziak batetan Job Santuari etorri zitzaizkon: baña etzuen orregatik bere birtutea eta pazienzia galdu: auzpez lurrean etzin zan:
Jaungoikoa bedeinkatu edo alabatu zuen: eta esan
zituan, gero ainbeste zelebratu diran hitz miragarri
oek: Jaungoikoak eman zidan: Jaungoikoak kendu dit:
Jaungoikoak nai izan duena egin da: bedeinkatua izan
dedilla bada bere izen Santua. Aldi onetan Job San-

tuak agertu zuan inozenziak, eta pazienzia miragarriak, bere birtutea geiago garbitzeko edo purifikatzeko, geiago irmatzeko edo fortalezitzeko, eta argituago
egiteko serbitu zuen: eta desesperatu zuen bere etsay
gaiztoa: bada lotsaturik utzi zuen, berak galdu nai izan
zuen gizon justu ark: eta argatik berriro etsaiak Jaungoikoari eskatu zion, eskualdia edo lizenzia eman
zegiola, bere gorputz, edo aragian ere Job Santuari
ukitzeko: bada ezin etsaiak ezer egin dezake Santuen
kontra, Jaungoikoak permititzen dioneraño baizik.
Jaungoikoak, eskatu zion bezela, lizenzia eman zion,
geiago konfunditzeo edo lotsatzeko aren malizia; eta
Job Santuaren birtute egiazkoa geiago agertzeko.
Deabruak orduan zauri izugarriz bete zuen aren gorputz guzia. Erritik kanpora bota erazo zuen: eta sistoki baten gañean ezarririk, bere gorputzetik zerion
usteldasuna, eta egiten zitzaizkon arrak tella kasko
batekin kentzen zituan: orra zer estadura etorri zan
gizon bat aiñ aberatsa, eta justua: mundu onetan
zituan gauza guzietatik, etzitzaion gelditu bere emaztea baizik, eta au etsaiak utzi zion, ez konsolatu
zezan, baizik biziroago tentatu, eta bere esanakin aserra erazo zezan. Emakume onek, desditxa, eta lazeria
aek guziak ikusirik, uste izan zuen, bere senarraren

birtutea iruipenekoa zala, eta blasfema erazo edo
Jaungoikoaren kontra gaizki hitz eragin, eta desesperatu eragin nai izan zion. Baña Job Santuak etzion besterik esan, ezpada, zenzurik eztuen emakume batek
bezela hitz egin dezu: Jaungoikoaren eskutik ondasun
guziak artu baginduzen: Zergatik artu ere bear eztitugu bere eskutik datozkigun gaitzak, edo naigabeak?
Eta ikusirik zein bildur izateko diran, ondo alkar artzen
eztuen onelako personak, dio San Agustiñek, Job Santuak aldi onetan erakutsi zuen fortaleza edo pazienzia
andiaz miretsirik edo admiraturik, Eba onen edo bere
emaztearen tentazioan konsentitu etzuelako agitz gloriosoago izan zala Job bere sistokian, Adan Paradisuko
atsegin guzien erdian izan zan baño.
Baña etziran izan oraindaño esan ditugun tentazio
edo naigabeak bakarrik Job Santuak sufritu zituanak.
Are geiago oraindio tentatu izan zuen bere iru adiskide andi, konsolatzeko ustean etorri zitzaizkanak, bada
aren trabaju, eta neke arrigarriak ikusirik seguru sinistu zuen, Jaungoikoaren kastigua zuela; eta kulpadunzat edo gaiztotzat eduki zuen. Eta aek desengañatzeko alegin andiak egin bazituan ere, alperrik izan zan;
bada eren tema, eta bein egin zuen iritsi oker artatik
irten nai izan etzuen. Baña garesti kosta zitzaien Jaun-

goikoaren sierbo, eta adiskide Jobi egin zioben injuria;
eta arzaz egin zuen juizio temerarioa: bada Jaungoikoak berak aditzera eman zien agitz aserratu zuela, Job
Santuaren kontra esan zituen erakerizko diskursoakin,
eta deklaratu zuen, etziela barkatuko eren utsegitea,
erak aiñ gaizki tratatu zuen Job bere adiskideak aekgatik erregutzen ezpazion.
Gero, munduarekiko ere argiro agertu zuen Jaungoikoak Job bere sierboaren inozenzia: biurtu ziozkan,
doblaturik, etsaiak kendu ziozkan ondasunak, eta
eman zion beste ainbeste seme, eta alaba: eta aiñ
bizitza luze zorionekoa, nun laugarren jenerazio, edo
belaunerañoko ondorengoak ikusirik Jaunaren pakean
ill zan.
Eta orra nola Jaungoikoak bere adiskide leialak
estimatzen dituan: nola deabruaren maliziatik libratzen dituan: eta guzioi erakusten digun tentazioetan,
eta naigabetan izan bear degun pazienzia, eta konformidadea. Eta orra dotriñarik asko exenplo miragarri
onetan gure bizimoduak zuzentzeko, eta Jaungoikoaren probidenzia zuzena, baña miragarria alabatzeko.
Eta bakarrik orain oartu edo adbertitu eragin nai
dizuet, oraingo denboretan Jaungoikoak sarri edo
eskuarki permititzen duela bere serbitzari edo adiski-

derik maiteenak munduan, eriotzako orduraño persegituak, eta deshonratuak izatea; zergatik Jesu-Kristoren, eta bere Santuen exenploak ikusi ezkero, bere
diszipulu eta jarraitzalle egiazkoak izan nai dezuenak,
munduko neke, naigabe edo trabajuen bildur andirik
eduki bear eztezue: bakarrik animak eritzen, eta galtzen dituen gaitzak edo pekatuak igui izan edo aborrezitu bear dituzue: eta beti-beti iraungo duen Zeruko
ondasunak, eta konsueloak gogotik billatzeko, eta iristeko alegin guziak egin bear dituzue. Jaungoikoak
guzioi digula bada arren orretako bere grazia, eta
gero betiko gloria. Amen.

BEDERATZIGARREN DOTRIÑA
ORAZIOAREN GAÑEAN
Abe Mariaren eta Santa Mariaren explikazioa.
Aita gure edo Paternosterraren ondoren Abe Maria
errezatu oi degu Kristauok: 1. Aita gurean eskatzen
ditugun fabore andiak Ama Birjiña Santisimaren bitartez obeto iristeko: 2. Ama Birjiñari berari, eta aren
bitartez guri egindako mesede andien eskerrak Jaungoikoari emateko. Eta 3. Ama Birjiñaren bitartekotasun guziz andiarekin, gure premia guzien erremedioa
bizitzako, eta eriotzako denboran seguru iristeko. Uste
det bada dotriña au guziok gogotik adituko dezuela.
G. Ama Birjiñari zer orazio esaten diozkagu? E.
Batez ere Abe Maria, eta Salbea. Nork esan zuen Abe
Maria? Aingeru San Gabrielek Ama Birjiñari agur egitera edo salutatzera etorri zanean.
G. Zergatik esan degu Abe Maria, eta Salbea batez
ere Ama Birjiñari esaten diozkagula? E. Zergatik beste
orazio asko, alabanza andiakin Eliza Ama Santak Ama
Birjiñari egiten badiozka ere, guzien artean Abe Maria,
eta Salbea dirade prinzipalenak: eta Kristau mota

guziai erakustea geiena enkargatzen, eta agintzen
dituenak: bada oriek dira egokienak, Ama Birjiña nor
dan, eta nolakoa dan aditzera esateko: eta Kristauen
debozioa, edo Ama Birjiña Santisimaganako jardura,
jaiera, eta konfianza, eta amorioa piztutzeko, bizi erazotzeko, eta alaitzeko. Eta batez ere Abe Maria da,
izanik orazio txit labur bat, Ama Birjiñaren anditasunak, eta alabanzarik gorenak txit argiro erakusten dizkiguna. Eta ori zuei obeto aditzera emateko gakizkon
gure kartillako galdeai, eta eranzuerai.
G. Nork esan zuen bada Abe Maria, eta orren
ondorengo hitzak? E. Lenengo hitzak San Gabriel Aingeruak: gero hitz batzuek Santa Isabelek, eta azkenekoak Santa Mariatik aurrera Eliza Ama Santak.
G. Aingeru San Gabriel nor zan? E. Nork bidaldu
zuen Ama Birjiña Santisimagana? Eta oni zer agur edo
salutazio egin zion, eta zer esan zion? San Gabriel da,
bere izanaz gure Jaungoikoaren indarra edo fortaleza
adiztera ematen duen Zeruko Prinzipe andietatik bat:
munduan izan da, eta egin dan lanik edo egitekorik
andiena tratatzeko gure Jaungoikoak berariaz autua
edo esleitua Zeruko Aingeru guzien artean: mundukoen salbaziorako, au da gizona pekatuaren, eta deabruaren katiberiotik ateratzeko, eta gizonai Zeruko

bide zuzena erakusteko, eta bear zituen Zeruko grazia, eta laguntasunak alkanzatu edo iritsi erazotzeko,
Jaungoikoaren beraren Seme bakarra Jesu-Kristo gure
Jaunaren gizon egitea Ama Birjiña Santisimaren errai
garbietan, izan zan San Gabriel Arkanjel andiak erabilli zuen egiteko guziz andia. Berak Daniel Profetari
bosteun urtez lenago aditzera eman zion, noiz misterio miragarri ori gertatuko edo obratuko zan: berak
San Juan Bautistaren Aita Zakarias Santuari Misterio
orren berriak eman ziozkan, Jaungoikoaren partetik
errebelatu zionean, bere zarzaroan bere emazte
Santa Isabelegan izango zuela seme bat, Juan deituko
zuena: eta Jesu-Kristoren bide aurrekoa izango zana,
edo jendeak Jesu-Kristoren legea errezibitzeko prestatuko zituana: eta azkenik San Gabriel Arkanjel andia
izan zan Aita Eternoak, bere Seme betikoak, eta Espiritu Santuak, au da Trinidade Santisimak bidaldu
zuena, Misterio miragarri onen atsegiñezko berri onak
Ama Birjiña Santisimari ekartzera edo aditzera ematera eternidade guzitik edo betidanik Aita Eternoak,
bere Seme dibinoak, eta Espiritu Santuak zeukela
esleiturik andre, edo emakume guzien artean Jaungoikoaren Seme propio, eta naturalaren egiazko Ama izateko. Orduan bada Maria Santisima bere bakarrean

orazioan zegoela agertu zitzaion San Gabriel Aingerua, gizon galai baten anzean, eta errespeto andi
batekin esan zion: Agur edo Abe eta esan nai du; Jaungoikoak salba zaitzala graziaz betea, Jauna da zurekin:
bedeinkatua zu zera andre guzien artean. Turbatu zan
Maria Birjiña Santisima Aingeruaren hitzak aditu zituanean: eta pensatzen jarri zan, zeri ote zegokan onelako salutazioa. Eta Aingeruak esan zion: eztezu zer bildurtu Maria: zuk Jaunaren aurrean grazia arkitu dezu:
zure sabelean sortuko dezu, eta argira emango dezu
Seme bat: eta Jesus izena deituko diozu. Eta Birjiña
Santisimak esan zion: Nola ori izango da? bada gizonik ezagutzen eztet? esan nai zuen, gizonarekin traturik eztet: (eta orretan beti Birjiña izateko asmoa, eta
promesa zeukala aditzera eman zuen): eta Aingeruak
esan zion, Espiritu Santua zure gaiñ etorriko da, eta
Altisimoaren birtuteak hitzal egingo dizu. Eta zugandik
jaioko dan Santua, edo berez Santua dana, Jaungoikoaren Semea deituko da edo izango da. Esan nai du;
batetan Jaungoiko, eta gizon izango da: Aita Jaungoikoaren Semea betidanik; eta zure Semea gizatasuna
zure sabelean artzen duen instantetik. Eta orren ondoren aditzera eman ziozkan, bere lengusu Santa Isabelegan Jaungoikoak egin zituan mirari andiak: eta Jaun-

goikoaren poderio neurrigabearenzat inposiblerik edo
ezin egiñik eztala. Eta orduan Maria Birjiña Santisimak, parerik eztuen humiltasunarekin, eta obedienziarekin Aingeruari eranzun zion: ona Jaunaren esklaba edo sierba, egin bedi nigan zure hitzaz konforme.
Eta orduantxe Jaungoikoaren Semea gizon egin zan
Ama Birjiña Santisimaren errai garbietan Espiritu Santuaren obraz, eta graziaz: eta Maria Santisima aiñ
humilla zalarik, ikusi zan altxaturik Jaungoikoaren
beraren, Zeruaren, eta lurraren jabe Soberanoaren
egiazko Amaren gradu, honra, eta berdiñik eztuen
dignidadera, eta Zeruko, eta lurreko guzien Erregiña
Soberana izatera. Eta andi laster Ama Birjiña Santisima Espiritu Santuak argiturik, eta mugiturik joan zan
bere lengusu Santa Isabel bisitatzera, lau eguneko
bide luze nekosoa bazegoan ere aren errira. Eta ozta
bere lengusua salutatu zuen, aren sabelean zegoan
sei illabeteko aurtxoa San Juan Bautista santifikaturik
edo pekatu orijinaletik garbiturik, eta Zeruko doai, eta
graziaz beterik arkitu zan: arrazoiaren argia, eta ezaguera osoa ere bertatik izan zuen: eta bere Ama Santa
Isabelen sabelean pozaren pozaz, eta esker onez JesuKristok, eta Ama Santisimak egin zioben mesedeagatik saltoka abiatu zan. Eta orduantxe, Zeruko argiz ori

guzia ezaguturik Ama Birjiñari esan ziozkan Santa Isabelek Ebanjelio Santuak dakazkian hitz oek: bedeinkatua zu andre guzien artean: eta bedeinkatua zure
sabeleko frutua: Eta nundik niri onenbeste zorion edo
ditxa, nun nere Jaunaren Ama ni bisitatzera datorkidala? Eta etzuen orduan Jesusen izena aitatu, zerren
artean jaio etzan, eta izenik ipiñi etzioben Zirkunzisioko eguneraño: zeñean, Aingeruak Zerutik ekarri zuen
Jesusen izen gozoa, Ama Santisimak, eta San Josepek
lenengo ipiñi zioben. Eta orain, Aingeruak, eta Santa
Isabelek esan zituen hitz misterioz beteak Jesusen izenaz juntaturik esaten diozkagu ama Birjiña Santisimari, bera alabatzeko, eta Jaungoikoari eskerrak emateko, berari, eta guri egin dizkigun mesede guziz
andiakgatik: eta orien ondoren Eliza Ama Santaren
hitzakin Santa Maria errezatzen degu; akordatzen diogula Jaungoikoaren Amatasunaren honra, eta dignidade paregabea, eta bere anparoa eskatzen diogula
gure premia guzietarako: eta batez ere eriotzako
ordurako. Eta orra Abe Maria, eta Santa Maria esaten
degun orazio miragarriaren zimendua, eta sustraia
nolakoa dan: guzia Espiritu Santuak erakutsia, Aingeru San Gabrielen, Santa Isabelen, eta Eliza Ama Santaren bitartez: eta argatik beti errezatu bear degu

atenzio, eta errespeto andi batekin: eta ondo konsideratu bear ditugu hitz guzietan arkitzen diran Maria
Santisimaren alabanza guziz andiak: eta berari egiten
diozkagun erreguak.
G. Zer da lenengo hitzak Abe edo Agur esan nai
duena? E. Bi gauza batez ere esan nai ditu: 1. Jaungoikoak salba zaitzala edo gorde zaitzala Maria: eta 2.
Poztu zaitez, konsola zaitez, alegra zaitez Maria, bada
zuretzat izan ditekean zorionik andienaren atsegiñezko beri onak dakazkitzut: alabaña sortua izan ziñan
instantetik, pekatuaren kutsurik iñoiz ere izan gabe,
graziaz beterik arkitu ziñan: beti Jaungoikoari atsegin
egin edo eman diozu; eta izan ditekean honrarik
andienerako, au da bere Ama egiazkoa, eta Zeruko,
eta lurreko guzien Erregiña izateko esleitu zaitu: ori
guzia Aingeruak esan nai izan zion, Abe edo Agur esan
zionean.
G. Eta urrengo hitz, Mariak, zer esan nai du? E.
Etzuen Aingeruak Mariaren izena esan lenengo salutatu zuenean: orduan bakarrik esan zuen, Abe edo Agur
graziaz betea: aditzera emateko: graziaren betetasun
ori zala, Maria Santisima distingitzen zuena, Jaungoikoak sortu dituan Aingeru, eta Santu, eta Santa
guziakgandik: guziak baño grazia ugariagoak Maria

Santisimak Zerutik errezibitu ditualako: baña turbaturik ikusi zuenean, bere izenaz esan zion: eztezu zer
bildurtu Maria: eta Eliza Ama Santak aurretik erasaten
digu Maria, norekin hitz egiten degun gogoratzeko.
Eta Mariak esan nai du Señora, edo Andre nagusia,
beste guzien gorena edo altuena; eta egiaz ala da,
zerren dan Zeruko, eta lurreko edo mundu guziko
jabe, eta Jaun soberanoaren Ama egiazkoa: eta JesuKristok bere izatez duen jabetasuna bere Amari graziaz komunikatu izan dio: eta argatik da Aingeru
guzien, Santu, eta Santa guzien, eta Errege, eta Jaun
guzien Erregiña soberana: eta orra Mariaren izenak
zer esan nai duen: eta nolako anditasuna edo grandeza beregan zartzen duen: baña orrez gañera esan nai
du, argi-gillea, eta Norteko izarra, zerren nola aurora
edo egun sentia datorren eguzkiaren aurretik: eta
illuntasunak aienaturik, argi ederra, eta konsolagarria
berekin dakarren; ala etorri zan Maria Santisima justiziaren eguzkia deitzen diogun Jesu-Kristoren aurretik,
munduko illuntasunak, eta pekatarien itxumenak aienatzera: eta Zeruko argia, arako bide zuzena erakustera zetorrena, ekarri zigun. Eta baita Mariak esan nai
du itxasoko izarra, eta ala deitzen dio Eliza Ama Santak: Ave maris stella: alde batetik izarrak bere kalte

edo dañu gabe argiaren arraioa ematen duen bezela;
Ama Santisimak bere sabeleko frutua, mundua argitu
bear zuena, bere argitasunaren kalte gabe, eman zuelako; eta bestetik da itxasoko izarra: zerren, nola itxasoan dabiltzanak, batez ere gabaz, izarraz giatzen
diran, eta ari begira dabiltzan galdu, eta ondatu eztitezen itxasoko peligro edo arrisku andietan; ala munduko itxaso irabiatu edo nastu onetan ditugun peligro
andietan, illuntasunetan, tentazioetan, eta estutasunetan, Maria Santisima degu, argitzen, gidatzen, eta
anparatzen gaituan izar argi ederra: San Bernardok
zeoro explikatzen digun bezela: eta galduak izan nai
ezpadegu, begiratu bear diogu Maria Santisimari: eta
eskatu bear diogu gure tentazio guzietan argitu gaitzala, gorde gaitzala, anpara gaitzala, eta gure animako etsai gaiztoak goiturik, salbazioko portura ekarri
gaitzala: eta ala iritsiko degu seguru, aren exenploari,
edo birtuteai jarritzeko alegiñak egin nai baditugu.
G. Eta zein da Aingeruak Maria Santisimari lenengo eman zion alabanza? E. Esan zion graziaz betea.
Eta hitz oriek zer esan nai due? Jaungoikoak bere Ama
egiazkoa izateko auturik zeukanari bezela, eman ziozkala, beste kriatura guziai baño, Aingeru guziai, eta
Santu, eta Santa guziai baño grazia askoz geiago: ala-

baña guzien Erregiña izan bear zuen ezkero, guziak
baño andiagoa izan bear zuen bere birtute, eta doai
guzietan: bada Jaungoikoak zertarako bat eskojitzen,
aututzen edo esleitzen duen, artarako egokiak diran
grazia, eta doai guziak ematen diozka; eta ala, esaten
bada ere, San Juan Bauptista, eta Apostoluak graziaz
beterik izan zirala, Maria Santisimaren graziaren betetasuna, izan zan, orien, eta beste guziena baño agitz
andiagoa: zergatik, gaitasun edo kapazidade guztiz
andiagoa eman zion bere Ama Santisimari, beste
guziai baño: bada onzi txikia, eta andia bete ezkero,
beterik daudela egiaz esaten, eta ikusten bada ere;
badakizue, onzi andiak geiago kabitzen duela, txikiak
baño: eta ezta izan kreatura guzien artean Maria Santisimaren onziaren zabaltasunari edo anditasunari
allegatu zaionik batere: eta ezta ark ainbat grazia
errezibitu duenik ere; eta nola eztan izan kreaturarik
batere Jaungoikoaren graziari obeto eranzun dionik,
eta irabazi andiagoak egin dituanik: bada sortua izan
zan instantetik il zaneraño, grazia geituaz, eta aren
irabaziak aumentatuaz joan zan; ezin ponderatu edo
aditzera eman diteke, esan al guzia esanda ere, nolakoa dan Maria Santisimaren graziaren, eta ari dagokan gloriaren anditasuna: eta hitz batean esan zuan

Aingeruak esan ala, graziaz betea esan zionean: au da
Jaungoikoaren Amari, eta Zeruko Erregiñari zegokan
graziaz betea.
G. Eta zer esan nai du urrengo eman zion alabanzak, edo Aingeruak esan zion hitz onek: Jauna da zurekin? E. Kreatura guzietan badago ere gure Jaungoikoaren Majestadea, au da Aita Eternoa, bere Semea, eta
Espiritu Santua, iru persona, eta Jaungoiko egiazko
bakar bat dana, askotan aditzera eman dizuedan
moduan; Maria Santisimagan, eta aren zorioneko animagan zegoala era edo modu espezial, eta miragarri
batekin: Aita Eternoa bere Alaba guziz maiteagan
bezela: Seme dibinoa bere Ama guziz maitea izateko
auturik edo esleiturik zeukanagan bezela; eta Espiritu
Santua bere Esposarik maiteanagan, eta maitagarrienagan bezela: Trinidade Santisima guzia zegoan Maria
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-I - 35
  • Parts
  • Kristau dotrina-I - 01
    Total number of words is 4770
    Total number of unique words is 1418
    5.4 of words are in the 2000 most common words
    9.3 of words are in the 5000 most common words
    13.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 02
    Total number of words is 4208
    Total number of unique words is 1614
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 03
    Total number of words is 3830
    Total number of unique words is 1370
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 04
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1349
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 05
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1395
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.5 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 06
    Total number of words is 3891
    Total number of unique words is 1145
    40.4 of words are in the 2000 most common words
    54.7 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 07
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1337
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    60.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 08
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1397
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 09
    Total number of words is 4023
    Total number of unique words is 1481
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 10
    Total number of words is 3959
    Total number of unique words is 1498
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 11
    Total number of words is 3908
    Total number of unique words is 1469
    35.1 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 12
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 13
    Total number of words is 3890
    Total number of unique words is 1259
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    53.1 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 14
    Total number of words is 3898
    Total number of unique words is 1458
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 15
    Total number of words is 3852
    Total number of unique words is 1504
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 16
    Total number of words is 3884
    Total number of unique words is 1493
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.8 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 17
    Total number of words is 3781
    Total number of unique words is 1391
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 18
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1436
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 19
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1533
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 20
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1557
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 21
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1380
    38.1 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 22
    Total number of words is 3820
    Total number of unique words is 1334
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 23
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1541
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 24
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1535
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 25
    Total number of words is 3761
    Total number of unique words is 1549
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 26
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1445
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 27
    Total number of words is 3928
    Total number of unique words is 1512
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 28
    Total number of words is 3776
    Total number of unique words is 1517
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 29
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1486
    34.1 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 30
    Total number of words is 3885
    Total number of unique words is 1307
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    52.9 of words are in the 5000 most common words
    61.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 31
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1409
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 32
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1477
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 33
    Total number of words is 3838
    Total number of unique words is 1543
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    55.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 34
    Total number of words is 3930
    Total number of unique words is 1462
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 35
    Total number of words is 3408
    Total number of unique words is 1206
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.