Kristau dotrina-I - 33

eren pasioen itxumena ondo ezagutzeko, eta oriek
goitzeko: 2. Jaungoikoarekiko, eren buruekiko, eta
eren projimoekiko dituen obligazio jeneralak, eta partikularrak, mandamentu santuetan explikaturik daudenak, sarri gogoratzea, edo konsideratzea: eta 3.
Oriek ondo gordetzeko alegin biziak egitea.
G. Eta ala ere ezin ondo ezagutu dituen utsegiteren batzuek gertatzen bazaie, zer egin bear due? E.
Dabid Errege Santuak bezela Jaungoikoari eskatu,
arren barkatu degiela, ezagutu gabe egin, edo eragin
dituen pekatuak: bada utsegite, edo pekatu asko egin
oi dira, jakin bear liratekean gauza asko jakiteko bear
dan alegin guzia egin gabez. «Delicta quis intelligit?
Ab ocultis meis munda me Domine, et ab alienis parce
servo tuo».
G. Eta Aita gurea esaten degunean; eta barka egiguzu gure zorrak errezatzen degunean, pekatuen barkazioa iristen degu? E. 1. Pekatu benialak baizik ezpaditugu, eta egiaz damuturik bagaude, barkazioa iristen degu: baña 2. Pekatu mortalean bagaude, eztegu

eskuarkiro bereala pekatuen barkazioa iristen, akto
kontriziozko perfektoa egiten ezpadegu: baña bai
gogotik eskatzen badegu, Jaungoikoren argitasun, eta
sokorru, edo laguntasuna iritsi oi degu, pekatuen
penitenzia egiazkoa egiteko; ondo konfesatzeko; edo
amoriozko dolore, edo kontrizioarekin barkazioa iristeko: bada penitenzia gabe pekaturik barkatzen ezta: ez
andirik, eta ez txikirik.
G. Eta zergatik Jesu-Kristo gure Maisu soberanoak
eskaera onetan ipiñi zituan hitz oek: guk gure zordunai barkatzen diegun bezela? E. 1. Aditzera emateko,
ezin datekeala, egiazko penitenzia guk egitea, eta
gere pekatuen barkazioa iristea, gu ofenditu, agrabiatu, edo injuriatu gaituenai biotzetik geurk barkatu
gabe: bada gure etsaiak amatzeko, aekgatik Jaungoikari erregutzeko, eta aei on egiteko mandamentua
bere Ebanjelio santuan argiro utzi zigun: eta mandamentu ori kunplitu gabe, ezin iñor salbatu liteke: eta
barkatu nai ez duenak, ezin mandamentu ori kunplitu
lezake, eta ez penitenzia egiazkorik egin lezake: Eta 2.
Aditzera emateko, guk Jaungoikoagatik gure etsai, eta
gaitzgilleai barkatzen badiegu, Jaungoikoa prest dagoala, gure zor, edo pekatu guziak, guziz andiak, eta izugarriak izan arren, guri barkatzeko: edo orien peniten-

zia egiteko doaia, edo grazia emateko: baña gure
gaitzgilleai barkatzen ezpadiegu, ez dagoala guretzat
barkaziorik: eta ala 3. Aditzera ematen digu, guk gure
zordunai barkatzen diegun bezela esanarekin, gere
kontra geurk sentenzia ematen degula, barkatzen
ezpadegu: eta da, esango bagendu bezela: guk eztiegu barkatu nai gure gaitzgilleai: bada eztegu nai Jaungoikoak guri barkatzea.
G. Orrela projimoari barkatu nai eztiobenak, edo
gorrotoan bizi diranak eskaera, edo petizio au alperrik
esango due: eta ezin esango ere due, eren kontra sentenzia erak ematen duen ezkero? E. 1. Diot, eren
gorrotoaz, batere damutu bage, eta ari largatzeko
asmo bage, esaten badue, alperrik errezatzen duela
eskaera ori: baña miserikordia iristeko deseoarekin,
eta orretarako bear duen disposizioa alkanzatzeko
asmoarekin badaude, errezatu dezakeela, eta errezatu bear duela. Eta 2. Diot, biotza damuturik oraindio
ez eduki arren, eztuela iñola ere utzi bear, eskaera,
edo petizio ori egitea: bada orazio ori eztue bakarrik
eren izenean egiten, baizik Eliza guziaren, edo Kristau
guzien izenean: eta ala eztue esaten, barka egidazu
nere zorrak nik nere zordunai barkatzen diedan bezela: baizik esaten due: barka egizkiguzu guri gure

zorrak, guk gure zordunai barkatzen diegun bezela.
Eta Eliz barruan asko dira, besteai barkatzen dienak,
eta gaitzgillenzat barkazioa Jaungoikoari eskatzen ari
diranak. Eta ala Eliza guziaren asmoarekin, edo intenzioarekin erena juntaturik, eskaera, edo petizio ori
errezatu bear due: eta kondenatu nai ezpadira, alegin
guzia egin bear due, eren pasio gaizto orren itxumena, eta eren desarrazoia ondo ezagutzeko: Jaungoikoari orretako Zeruko argia eskatzeko: eta eren biotzetik gorroto gaiztoa ateratzeko: eta orren lekuan egiazko karidadea, edo projimoaren amorioa, eta errukia
sortutzeko, eta konserbatzeko: bada karidade bage
iñor ezin salbatu diteke.
G. Eta zein dira gure projimoari barkatu bear diozkagun zorrak? E. 1. Eztira bidez, eta legez argan dauzkagun artzeko justuak: bada oriek modu onean, eta
karidadeari faltatu bage kobratzea, Jesu-Kristok eragozten eztigu. Baña berariaz esan det, modu onean,
eta karidadeari faltatu gabe kobratzea, eztigula eragozten; zerren gure lagun projimoa premia estuan
badago, eta gu ez, eta bereala pagaeragiñarekin kalte
andia etorriko bazaio, ezin estutu dezakegu karidadeari faltatu gabe: eta ala, edo epea, edo luzamena
eman bear diogu: edo, gero ere pagatzeko erarik izan-

go ezpadu, osoro barkatu bear diogu. Gogora ekartzue, Ebanjelio Santuan Jesu-Kristok berak dotriña ori
erakutsi zuela, arako bere Errege, edo nagusiagandik
zor guziz andi baten barkazioa iritsi ezkero, bere lagun
bati zor txikiago bat gogorkiro, justiziari emanik, eta
karzelan ipiñi erazorik kobratu, edo pagatu eragin nai
izan ziolako: aserratu zan Erregea, ori aditu zuenean,
eta bere lagunaz errukirik izan etzuen artzekodun
gogorra preso ipiñi, eta bere zor guzia pena arrigarriakin pagatu eragin zion: eta esan zuen Jesu-Kristok aldi
artan: ori bera zuekin egingo du nere Aita Jaungoikoak, biotzetik zuen lagunai barkatzen ezpadiezue: esan
nai du, gogorkiro tratatzen badituzue, errukirik ezpadezue: 2. Orobat diot, iñork kalte, edo dañurik egin
badizue zuen honra, fama ona, edo kreditua, eta baita
zuen ondasunak gaizki kenduarekin, edo galdu eragiñarekin, badaukezue deretxoa, eta eskubidea, errestituzioa modu onean eskatzeko: baña ez zeurok eskuz
justizia egiteko: eta zerren orrelako aldietan iruipen,
eta engañu asko gertatzen diran, agitz enkargatzen
dizuet, ze, kolera, edo aserrea igaro gabe, eta ondo
konsejua eskatu gabe, ez dezazuela pasorik eman:
bada bestela erremediatu nai dezuen kaltea baño,
agitz andiagoa zeuron buruai ekarriko diezue: eta ez

bakarrik animako ondasun espiritualetan, baita denboraletan ere. Eta 3. Azkenik diot, nai ta ez guziok
gure projimoari barkatu bear dizkagun zorrak dirala,
egin dizkigun injuria mota guziak: eta eman dizkigun
naigabeak, eta estutasunak. Baña zergatik barkatu
bear diozkagu, orrelakoak kastigua bai, baña errukirik
merezi ezpadu? Orra gure amorio propio eragabeak,
eta orri darraion bengatzeko pasio itxuak burura
guzioi ekarten diguna: eta askotan arrazoiari, eta fede
santuaren argiari ere kasorik egin nai eztiona. Itxumen orren kontra dotriña batzuetan zeoro hitz egiñik
dago: batez ere kolera, edo aserrezko pasioaren kontrako erremdioen gañean, etsaiak amatzeko obligazio
estu, edo mandamentuaren gañean: eta gorrotozko
pekatuen gañean, eta arrazoi guziak orain berritzeko
astirik eztago. Baña ala ere gogoan ondo artu itzatzue
orain esatera noazkizuenak. Eta 1. Diot, Jaungoikoari
bakarrik, edo aren eskua duen justiziari, edo gobernatzalle edo agintariari dagokala guzion onerako, eta
pakerako gaiztagiñak kastigatzea, eta justizia bengatzea: eta aen asmoa ezta ori bakarrik, baizik gaiztaginak erak zenzatzea, erremediatzea, eta iltzen dituenean ere aen animak salbatzea, damutu, konfesatu,
eta barkazioa Jaungoikoari eskatu nai badiobe. 2. Diot,

Jaungoikoak berak guganako amorioa, eta guziok
alkarrekin pakean bizitzeko bere deseoa, batez ere
agertu digula, alde batetik, berak guri aiñ erraz barkatuarekin, gurekin aiñ aserre egoteko motibo guziz
andiak ditualarik ere: eta bestetik, guziok alkarri edozein injuria barkatzeko, alkar amatzeko: alkarren errukia izateko: alkarri on egiteko: eta gure etsaiakgatik
ere Jaungoikoari berari erregutzeko legea ipiñiarekin.
Lege ori ezpagendu, eta benganza artzea guziok libre
bagendu, nun legoke pakerik, aiñ sentikorrak, aiñ aserrekorrak, eta benganzarako aiñ laisterrak gerenez
guziok gerala? Mundua bereala Infernu biurtuko lizate: indarsuenak, eta gaiztoenak beti garaia eramango
luke: gerra bizi batean, eta beti amorraturik egon
bearko genduke, edo eremuetara iges egin bearko
genduke animali, abere, eta pistia mota guzien artean
pake geiago izatera, gizon bengatzallen artean baño.
Orain Jesu-Kristoren amoriozko legean bizi geralarik,
eta alkarri barkatzeko aiñ mandamentu estua degularik, ainbeste aserre, eta bendeku dollor ikusten bada
Kristauen artean, zer izango litzateke orrelako legerik,
aiñ justurik, eta aiñ probetxugarririk ezpagenduke?
Baña etzan gure Jesus ona kontentatu legea ipiñiaz,
baizik dakizuen bezela, exenploa berak eman zigun

bere etsaiai, gurutzean josi zuenai erai, barkatuaz, eta
aekgatik bere Aita Jaungoikoari erregutuaz: arren
barka egiezu nere Aita, bada eztakie, zer egiten duen:
orra Jesu-Kristok gurutzean zegoela esan zuen lenbiziko hitza: eta etzigun bakarrik exenploa eman, baizik
gogotik eskatu nai badiogu bere grazia, eta indarra
ematen digu, gere pasio gaiztoa goitzeko, eta berak
bezela, gere gaitzgilleai biotzetik barkatzeko. Eta
auxe da, santuen, eta Kristau on askoren exenploakin
erakusten diguna. Ezta alabaña iñor Zeruan sartu, eta
ez sartuko ere etsaiai barkatu gabe: Zer egiten dezue
bada Kristau aserrekor bengatiboak? Zeuron buruak
errukitu itzatzue: barkatzen ezpadezue, Infernua izango da zuen betiko paradero tristea: baña Jaungoikoaren amorioagatik biotzetik barkatzen badezue, zuen
pekatuak ere barkatuak izango dira: et betiko pakea,
eta gloria iritsiko dezue. Amen.

ZAZPIGARREN DOTRIÑA
ORAZIOAREN GAÑEAN
Eta oraingoa seigarren petizioaren gañean:
edo hitz oek: ez gaitzatzu utzi tentazioan erorten:
zer eraskuten diguen aditzera emateko.
Pekatuen barkazioa iristea asko eztegu; pekatuan
berriz erorteko ditugun tentazioak nola goitu ondo
ikasten ezpadegu: eta aurrera gogotik peleatzen
ezpadegu, gu pekatura ekarri nai gaituen gure animaren etsai gaiztoen kontra. Argatik Jesu-Kristo gure
Maisu soberanoak tentazioak benzitzeko premia, eta
modua erakutsi nai izan zigun Paternosterrean: eta
orra gaurko dotriña gaia; seigarren petizioan sarturik
dagoana.
G. Zein da Aita gurearen seigarren petizioa, edo
eskaera? E. Ez gaitzatzu utzi tentazioan erorten. Eta
zer eskatzen degu orazio, edo otoiz orretan? Ez degigula utzi Jaungoiko gure Jaunak erorten, eta konsentitzen pensamentu gaiztoetan, eta tentazioetan.
G. Tentazioaren izenaz, zer aditzen degu? E. Era
askotara aditu diteke. Eta 1. Esan oi degu, urlia, edo

berendia tentatu degula, ez dakigun, eta jakin nai
degun gauzaren bat, edo asmoren bat atera eragiteko, edo agertzeko: eta era onetan Jaungoikoak iñor
tentatzen eztu, eta tentakizunik eztu: bada etorkizun
guzia daki. 2. Tentazioaren izenaz aditu oi da, Jaungoikoak bere adiskideen birtuteaz egin oi duen prueba,
edo esperienziagatik: dagokien saria erai emateko:
edo aen birtutea obeto ezaguerazotzeko, edo besteai
exenploa emateko. Eta orrela, Eskritura Santuak dio,
Jaungoikoak tentatu, edo probatu zuela Abran bere
adiskide andia, bere seme maite Isak sakrifikatzeko
agindu zionean: eta bereala Aita, eta semea jarri ziran
Jaungoikoari obedizitzera: eta sakrifizioa osatzera zijoatzela, Jaungoikoak bere semea iltzea eragotzi zion:
eta aen borondate ona agertu eragiñaz kontentatu
zan. Eta onela tentatu, edo probatu oi ditu gure Jaungoikoak bere adiskideak, naigabe askorekin, eritasunarekin, pobrezarekin, eta munduaren esamesakin:
aen pazienzia probatzeko, edo birtutearen ekiera, edo
exerzizioan aurreratzeko: eren pekatuen zorrak
mundu onetan erraz pagaeragiteko: eta geiago, eta
geiago Zerurako irabaziak orain eragiteko: eta gero
koroa, eta gloria andiagoa Zeruan gozaeragiteko. Eta
ala urrea surtan garbiago, eta ederrago egiten dan

bezela, justuak ere naigabeakin eta tentazioakin geiago, eta geiago garbitzen, eta edertzen dira: eta Zerurako aberatsago egiten dira. Eta ala, emengo naigabeak, nekeak, atsekabeak, tormentu, oñaze, edo doloreak justuenzat eztira izan oi Jaungoikoaren kastiguak, ezpada amoriozko pruebak birtute andiak exerzitatzeko okasioak, eta irebaz bide premiazkoak, eta
probetxugarriak. Zergatik uste dezue, Jesu-Kristo gure
guzion Kapitan, Maisu, eta gidariak, izanik inozentea
pekaturik ezin egin zezakeana, beste iñork baño geiago padezitu, eta sufritu zuela? Bada izan zan alde
batetik gure pekatuen zorrak pagatuaz gañera,
pazienziaren exenploa guri emateagatik, eta bestetik
Zeruko glorian bide orretatik, eta ez beste bide atsegingarritik bera sartu, eta guziok sartu eragiteagatik.
Zergatik orobat bere Ama Birjiña Santisimari, onen
esposo Aita San Joseri, Apostoluai, Martiri Santuai, eta
beste Santu, eta adiskide maiteai ainbeste pena,
neke, eta dolore munduan sufritu eragin zien? Benturaz gaizki nai dielako? Ez, baizik asko nai zielako:
eta denbora labur bateko penakgatik, beti iraungo
duen gloriazko atsegin kontentuak irabazi, eta goza
eragin nai zielako. Piztu dezagun bada egia inportante onen fedea: eta jarri gaitezen, ez bakarrik aserratu

gabe, eta gaitzik esan gabe, naigabetan pazienzia
edukitzera: ori da primiazko gradoa: baizik nekeak,
eta trabajuak gogotik deseatzera, eta pozik sufritzera:
ori da Santuak izatea, eta perfektoen gradoa: bada
neke puska baten orde Eternidade guziko deskansua,
poza, eta gloria Jaungoikoak eman nai digu: eta zenbat geiago, eta geiago sufritzen degun, anbat koroa
andiagoa izango degu. Eta orra zergatik egia onen
fede argia, eta bizia zuen santuak eren bizitzak tormentuen artean ematea deseatzen zuen, eta mesede
anditzat Jaungoikoari penak, eta naigabeak eskatzen
zioten. Santa Teresaren padezitzeko deseoa guziz
andia zan: eta aren esana zan, Jauna, edo padezitu,
edo ill: eta beste Santu askoren bizitzaetan ori sarri
irakorten degu. Eta ala lotsatu bear gera Kristauok,
Jesu-Kristori jarritzeko obligazioa degunok, eta aiñ sari
andia Zeruan esperatzen degunok trabajuak, eta naigabeak aiñ igui izateaz, eta aiñ pazienzia gutxi edukitzeaz.
G. Eta pekatuan bizi diranai Jaungoikoak bidaltzen
dien nekeak, naigabeak, eritasunak, eta beste atsekabeak merezi due tentazioaren izenik? E. Jaungoikoaren aldetik ez: bada aen onagatik bidaltzen dizte,
humillatu ditezen, zenzatu ditezen: kontuan erori dite-

zen, munduko ezereza, eta banidadea ezagutu dezen,
eta Jaungoikoagana biurtu ditezen, pekatuen damu
egiazkoa artuaz: penitenzia egiñaz: eta bizitza on bat
egitera jarriaz: eta eren nekeak pazienziarekin eramanaz, eren pekatuen zorrak emen pagatu, eta Zerurako
ondasun andiak irabazi ditzaten: baña eren kulpaz
arroak diralako, nekeakin geiago erak aserratu, eta
besteak aserra erazotzen baditue, nekea geitzen zate:
Jaungoikoa ofenditzen due: eta emengo pakea, eta
betiko Zeruko pakea, eta deskansua galtzen due: eta
betiko naigabeak, eta oñaze arrigarriak sufritzera dijoaz Infernuko su, eta garretara. Eta orra zer dakarren
humiltasuna, eta pazienzia naigabetan ez edukitzeak:
eta soberbia, eta arrotasuna goitzeko, edo eskuratzeko arduragabetasunak, edo nagitasunak. Humillatu
gaitezen bada eta pazienziaren doaia Jaungoikoari gogotik, eta sarri eskatu degiogun. Eta 3. Ikusi
dezagun orain zer aditzen degun batez ere tentazioaren izenaz, Jaungoikoari erregutzen diogunean: ez gaitzatzu utzi tentazioan erorten. Eskatzen diogu bada,
gu pekatura mugitzeko, eta pekatuan erori eragiteko
deabruak ekarten dizkigun pensamentu gaiztoetan,
eta tentazioetan ezteigula utzi erorten, edo konsentitzen. Tentazio gaiztoak burura etortea, eta sentitzea

gure eskuan eztago: eta argatik eztira berez pekatu,
guziz goaikarriak, eta penagarriak izan arren, guk igui
baditugu, eta atzeratzen baditugu: eta gure borondatea irmo dagoan artean aei kontra egiten, irabazi
andiak egiten ditugu. Baña ezagutu ezkero, atzeratu
nai ezpaditugu, eta aetan atsegin artzen badegu, edo
konsentitzen baditugu, orduan dira pekatu: eta orretara gu ekarteko alegin biziak egiten ditu gure animako
etsaiak. Deabrua da gure etsai andia, ark du Satanasen izena, edo tentatzallearena: indar andia, eta malizia andiagoa dauka, ezin ikusi gaitu: berak soberbiagatik, eta bere eskergabetasunagatik betiko galdu
zuen gloria gozatzeko egiñak geralako, enbidiaz begiratzen digu: gure inguruan dabil beti zelata bezela, gu
engañatzeko, eta pekaturatzeko, eta bere zorigaiztoko lagunak egiteko, eta Infernura berekin eramateko:
guztik da jakinsua, iñoiz aspertzen ezta, eta bide guztietatik baliatzen da gu galtzeko, eta beretzeko: badaki gure argaltasuna, eta gure pasio, edo griña gaiztoen indarra: eta txit esna ezpagaude, eta humiltasunaz, eta Jesu-Kristoganako konfianza osoarekin Zeruko argia, eta graziaren indarra eskatzen ezpadegu,
erraz goitzen, edo benzitzen gaitu: dala soberbia, edo
andinai erabagearekin: dala gutizia, edo abariziarekin:

dala gorputzaren gurari zikiñakin: dala erabageko janedan gura, edo gularekin: dala kolera, edo aserre
gaiztoakin: enbidiarekin, eta nagitasunarekin: eta
baita egiten ditugun obra onak gaizki, edo fin gaiztoz
eragiñarekin; (edo birtutearen exerzizioan neurri ona,
edo modu ona, gorde bagez, extremoetan, edo geiegizko lanetan sartu eragiñaz, guzia galdu eragiñarekin). Eta argatik Jesu-Kristo gure Salbadore, eta Zeruko Maisuak, ori guzia ondo zekienak bezela, eta gure
salbazioa deseatzen duenak bezela, agintzen digu,
beti esan egotea, eta orazio egitea. «Vigilate, et orate,
ut non intretis in tentationem». Eta ori iñoiz ere aztu
eztakigun; egunoroko orazioan, edo Aita gurean ipiñi
zigun petizio, edo eskaera humill au: ez gaitzatzu utzi
tentazioan erorten.
G. Eta Jaungoikoak berak iñoiz gaitzerako, edo

pekaturako tentatzen, edo mugitzen ote gaitu? E. Ez:
eta bestela esatea fedean faltatzea, edo utsegitea da:
baña Jaungoikoak berak permititzen ditu tentazioak:
dakielarik batzuenzat izango dirala pekaturako okasio
gaiak; baña ez Jaungoikoaren faltaz, ezpada pekatariaren arduragabetasunaz, eta nagitasunaz; zergatik
beste aldera dakus, tentazioak dirala askorenzat, eta

leialak, eta azkarrak izan nai duen guzienzat guztiz
probetxugarriak.
G. Zer probetxu dakarde bada tentazioak? E. 1.
Guziok humillatzea, gere buruak ezagu eragiñarekin;
ikusirik zein ezerezak, zein argalak, gaitzera zein
makurtuak gauden: eta etsaiez inguraturik gaudela
kontuan erori gaitezen, Jaungoikoaren grazia, edo
laguntasun gabe nai ta ez pekatuan erori, eta galduko
gerala. 2. Ori ikusirik, geregan fiatu, eta arrotu bear ez
gerala, baizik alde batetik kontuz bizi, eta peligroai
alde egin: eta bestetik sarri Jaungoikoari tentazioak
goitzeko indarra eskatu bear diogula. Eta 3. Serbitzen
due tentazioak, guri peleatu eragiteko: gure griña,
gurari, edo inklinazio txarrak ezagu eragiteko: oriek
goitzeko, eta eskuratzeko alegiñak eragiteko: eta
orien kontrako birtuteak sarri exerzitatu eragiteko,
nola fedea, esperanza, karidadea, pazienzia, eta beste
birtuteak: bada tentazioak goitzeko premiak, edo bearrak guzirako bidea ematen due: eta tentatua eztan
Kristauak eztaki ondo birtuterik duen, edo eztuen: eta
tentazioak agertzen du, nolakoa dan, edo zenbaterañokoa dan bakoitzaren birtutea. Despreziorik egiten
ezpadizue, igui dezun gauzarik esaten ezpadizue, nola
jakingo dezu, humiltasunik, eta pazienziarik dauka-

zun, edo ez? Uste dezu humiltasunari, eta pazienziari
eder deritzotzulako, ya humilla, eta sufritua zerala,
eta bearbada desarrazoi bat, edo injuria labur bat ezin
sufrituko dezu: eta bereala aserratu, eta gaizki esaka
abiatuko zera: eta orra, nolako birtutea zenduan, eta
batere etzenduala ezagutzeko bidea. Eta ori bera
beste tentazio mota guzietan ikusten da. Zenbat Kristau dira, errezo luzeak egiten dituelako; eta birtutearen, eta pekatuaren gañean ederki hitz egiten duelako, Fariseoak bezela eren buruak santutzat dauzkenak? Eta ala ere dira estimazio, eta honrazale guztizkoak, guziai agindu nai dienak: interesara, edo gutiziara guziz emanak: gorputzaren gurariak mortifikatu
nai eztituenak: enbidiosoak: (kanpotik Kristau onaren
figura duenak baña barrutik sepultura zurituak, eta
edertuak bezela, likitsa, usai gaiztoa, eta zikintasuna
baizik eztuenak) ukatu bekie orrelakoai asko deseatzen duen gauzaren bat: edo egin bekie bidegaberen
bat: orra orienzat tentazioa: bada bereala agertuko da
nolakoak diran: eta birtutearen azala bai, baña mamirik eztuela. Eta kontrara, Kristau fiñak, eta Jesu-Kristoren egiazko jarraitzalleak badira, tentazioetan agertuko da orien fede bizi argitua: orien Jaungoikoaganako
konfianza, edo esperanza humilla: Jaungoikoaren, eta

projimoaren amorio egiazkoa: eta orri darraion mansotasuna, sufrimentua, pazienzia; pekatu mota guzien
iguitasuna, edo aborrezimentua: tentazioai atzera
esateko leia: eta humiltasunari, eta orazioari jarroioa:
bear dituen indar guziak Jaungoikoagandik iristeko;
eta gure animako etsaiakin daukagun betiko gerra
onetan garaia, edo bitoria irabazteko: eta orra tentazioak dakazten probetxu andiak: eta orregatik JesuKristo gure Maisu, eta erakusle soberanoak tentatua
nai izan zuen: ez bakarrik, Jaungoikoa bazan ere,
egiazko gizona ere zala aditzera emateko, eta gure
naturalezaren argaltasunak (pekatuaz kanporakoak)
beregan artu zituala erakusteko; baita ere etsaiaren
tentazioak berak lenago goituaz guri erakusteko, nola
tentazioai atzera esan bear diegun, eta etsaiaren kontra gogoratu bear geran: eta orretako modua ere erakutsi nai izan zigun; bada tentazioak asi baño lenago,
prestatu zan berrogei eguneko eremuko erretiroarekin, barauarekin, eta orazioarekin: eta deabruak tentatu zuenean gularekin, arrotasunarekin, eta abarizia,
edo gutiziarekin: Eskritura Santuko iru hitz, edo egiakin benzitu zuen, aienatu zuen, eta lotsaturik etsaiari
iges eragin zion: ara ze, tentazioak guk ere erraz goitzeko, baliatu bear gerala, erretiroaz, edo munduko

peligroai alde egiñaz: gure gorputzaren gurari, eta
griña gaiztoak mortifikatuaz: Zeruko laguntasuna orazioaren bitartez iritsiaz: eta Jaungoikoaren hitz santua,
edo aren lege, edo dotriña santua gogoan daukagula,
etsaiari atzera esateko beti prest egonaz. Eta orra
, santu guziak segitu duen ejenploa, eta guk ere
egin bear deguna.
G. Eta deabruaz gañera badegu beste etsairik, edo
tentatzallerik? E. Bai: eta dira mundua, eta gure aragia: eta oekin baliatzen da eskuarkiro deabrua, gu
errazago benzitzeko, edo pekatura ekarteko.
G. Zer aditzen degu, gu tentatzen gaituan munduagatik? E. Eztegu aditzen, begiz ikusten ditugun
Zeruko, eta lurreko kreaturak agiri dan mundu au konpontzen duenak: bada oriek onak dira, eta Jaungoikoa
alabatzeko, eta berari eskerrak emateko gairik asko
ematen digue. Gure animaren etsaiak, eta tentatzalleak dira mundutarrak: munduko honra, ondasun, eta
atsegiñetan eren biotzak, eta amorioa ipiñirik, eta josirik dauzkatenak: Zeruko zorionaz azturik bizi diranak:
munduan zorionekoak izan nai lukeenak: baña iñoiz
ere izango eztiranak, eren itxumena ezagutu, eta
erremediatzen ezpadira: oek konpontzen due, Ebanjelio Santuak aiñ sarri, eta aiñ biziro kondenatzen duen,

mundu gezurtia, falsoa, engañaria; Jesu-Kristo bear
bezela ezagutu eztuena, eta orain ere ezagutu nai
eztuena: lurreko ponpa, banidade, ondasun, eta iduripeneko atsegiñak, Jaungoikoa bera baño geiago estimatzen dituena: jende itxua: eta ala ere guziai legea
ipiñi nai diena: Zenbatenzat munduaren esanak, eta
exenploak lege orde eztira? Asko da esatea: munduak
ala dio: ala usatzen da: (moda erakerizko, eta kaltegarria izan arren) bereala itxutu eragiteko: (eta arrazoiaren, eta Ebanjelio Santuaren kontra izan arren) munduak, edo mundutarrak nai duena egiteko, edo bereala aei jarraitzeko. Zenbat orrelako ikusten ezta eragabeko gastuetan, etxe askoren ondagarrietan; dala
eztaietan; dala banidadezko janzietan: dala danza
zikin lotsagarrietan: jan-edan geiegizkoetan: joku luze
kaltegarrietan? Eta ala ere munduak ala nai duelako,
itxu-itxuan erakeriak franko egiten dira; arrazoiari,
prudenziari, eta Jaungoikoaren legeari batere begiratu
bage. Eta itxumen ori nundik dator? Alde batetik munduaren esamesaen bildur diralako: eta bestetik besteak baño gutxiago izan nai eztuelako: eta orren sustrai gaiztoa zein da? Fedeko egia andiak azturik edukitzea: bear bezela gogora ez ekartea: eta batez ere,
ez konsideratzea: 1. Nai ta ez ill bearra: eta bearbada

supitoan, edo uste duen baño lasterrago: eta gauza
guziak emen utzi bearra: 2. Jaungoikoaren Tribunal
guziz zuzenean agertuak, eta juzgatuak izan bearra;
ez munduaren esanaz, usadioaz, eta legez konforme;
ezpada, Jesu-Kristok erakutsi zigun legeaz, eta bizimoduaz batera. 3. Orri darraion, edo zorioneko, edo zorigaiztoko eternidadea, edo betiko gloriazkoa Zeruan,
edo betiko penazkoa Infernuan: eta 4. Jaungoikoaren
guganako amorioa, ondo agertua, egin dizkigun
mesede guziz andi, eta miragarrietan: beretzako kriatu gaitualako, konserbatu gaitualako, bere Seme
bakar maite Jesu-Kristo eman digulako, gure Salbadore, Erredentore, eta Maisu izateko: bere grazia Sakramentu Santuetan eman digulako: gure esker gaiztoagatik kondenatu ez gaitualako: eta orain ere Aita ona,
eta errukitsua bezela beregana biurtzeko deiez dagokigulako. Onelako egiak, eta Jaungoikoaren mesedeak
gogora sarri ekarriko bazinduzte, laster zinzotuko
ziñateke: beste begi batzuekin munduari, eta munduko banidade, interes, eta gustoai begiratuko ziñieke:
munduaz, eta aren esanaz kasorik egingo etzenduke:
eta zuen arreta, eta kuidado guzia izango litzate zuen
anima gaixoak salbatzea: eta beti iraun bear duen
penatik libratu, eta betiko zoriona, edo gloria asegura-

tzea: piztu ezazue bada arren zuen fedea: eztezazuela illik eduki: bada Jaungoikoak eman dizue fedearen
argia, ez estalirik, eta alperrik edukitzeko: ezpada arekin zuen bizimodua moldatzeko, eta zuzentzeko; eta
arekin indarturik zuen etsai gaiztoaren tentazioai
atzera esateko: ala esaten dizue Aita San Pedro Apostoluak: nere anaiak tenpladuak izan zaitezte: eta erna,
edo esna bizi zaitezte: bada zuen inguruan dabil deabrua, orroaka dagoan leoi baten gisa, nundik arrapatuko, eta galduko zaituen zai, edo begira: gogortu
zakizkote: eta atzera esaiozue fedearekin: au da fedeko egia andien konsiderazioarekin. Eta eztegu ,
gutxiago bear fedearen argia, eta Zeruko indarra deabrua, eta mundua ezeze, gure animaren irugarren
etsaia goitzeko; au da, gure aragia, eta bere pasio,
edo griña loi zikiñak, beti gerra bizia egiten diguenak,
menderatzeko, edo arrazoiaren, eta espirituaren mendean edukitzeko. Alabaña gure etsairik andiena, eta
gogaitgarriena, beti gerekin dakarguna, gure gorputz,
edo aragi gaizki ezia, eta gaitzera makurtua, edo inklinatua degu: eta onen tentazioak goitzeko erremedioak ugari emanik dauzkagu dotriña askotan: eta batez
ere luxuriaren, eta kastidadearen gañean: gularen,
eta tenplanzaren gañean, seigarren mandamentu

santuaren gañean: eta gorputzeko sentiduak, begiak,
belarriak, sudurrak, mingaña, gustoa, eta ukitze, edo
taktoa, mortifikatzeko premiaren gañean, gauza asko
erakutsirik, edo zeoro esanik dauzkagu: eta ala orain,
gaurko petizioaren explikazioa bukatzeko, eta guziok
probetxu andi bat ateratzeko, gogoan eduki dezagun,
mundu triste onetan gauden artean, beti gerra bizian
egon bear degula gure animako etsaiakin: eta oek gu
beti tentatzen ari diran ezkero, beti armaturik egon
bear degula: beti erna, edo esna, eta beti sokorru
eske gure Jaungoikoari Jesu-Kristoren izenean, eta
onek erakutsi zigun orazioarekin: eta batez ere garuko petizioa, ez gaitzatzu utzi tentazioan erorten, sarri
eta gogotik esaten degula: baña humiltasun, eta konfianza andi batekin: bada orrela erraz gure etsaiak,
eta aen tentazioak benzituko ditugu, eta Zeuko koroa,
eta gloria iritsiko degu. Amen.

ZORTZIGARREN DOTRIÑA
ORAZIOAREN GAÑEAN
Baizik libra gaitzatzu gaitzetik. Amen.
Gaur Aita gure edo Pater-nosterraren azkeneko
hitz oek: baizikan libra gaitzatzu gaitzetik. Amen. Aditzera eman bear dizkitzuet: eta bertatik diot petizio,
edo eskaera au dala aurreko beste sei petizioen konpendio, bildumen, edo berritze labur bat bezela. Bada
ondo aditu, edo barrendu ezkero, Jaungoikoari eskatzea, libra gaitzala gaitzetik; da eskatzea, gorde gaitzala tentazioetatik, barka degizkula gure pekatuak:
gure gorputzeko, eta animako bear, edo premia
guziak sokorri ditzala: gure borondate gaiztoa ukatzeko, eta aren Majestadearena egiteko grazia digula:
bere graziazko, eta gloriazko Erreinua billatzeko gogo
bizia digula: eta alako bizimodua egiteko grazia digula, nun bere izen santua gure akzio, edo obra onakin
santifikatua, edo honratua izan dedin. Argatik azkeneko petizio onetan zer eskatzen degun ondo aditzeko,
eta konprenditzeko alegin guzia egin bear degu, eta
ez gutxiago ori atenzio andi batekin beti errezatzeko.

G. Zein da bada zazpigarren, eta azkeneko petizio