Kristau dotrina-I - 30

egiteko moduaren gañean.
Gogozko, edo biotzeko orazioa, eta konsiderazioa
ez bakarrik dira aldi askotan premiazkoak, Kristauaren
obligaziozko lanak, edo beargaiak, au da mandamentu santuak ondo gordetzeko, baita ere dira guziz egokiak, eta probetxugarriak utsegite andiak ezeze, txikiak ere ezagutzeko, erremediatzeko, eta aurrera
eskusatzeko: gure eragabeko pasio, gurari, edo griña
gaiztoak goitzeko, gure Jaungoikoa egunoro, ta obeto
ezagutzeko, eta amatzeko: eta birtutean aurreratzeko, eta irauteko: eta eriotza on bat seguratzeko. Baña
baderitzot, berriz galdetzen didazuela.
G. Gure salbazioa iristeko eztegu bada asko Kristauaren dotriña santuan erakutsi dizkiguen Kredoa,
Mandamentuak, Sakramentuak, eta Aita gurea, Abe
Maria eta Elizako beste orazioak jakitea, eta errezatzea? E. Bear dan ezaguerarekin, atenzioarekin, eta
konsiderazioarekin errezatzen badituzue; eta zuen

bizimodua oriekin batera moldatzen, zuzentzen, edo
arreglatzen badezue; bai; zuek salbatuko zerate: baña
dotriñako egiak jakin arren, eta esan arren; orien sentidua, sustanzia, edo mamia Kristauari dagokan
moduan ezagutzeko, eta konsideratzeko, alegiñak
egiten ezpadituzue; eta Jaungoikoari bere grazia eskatuaz, aekin batera bizimodu on bat egitera jarten
ezpazerate, zuek eskuarkiro kondenatuko zerate:
bada aurreko dotriña aldian argiro erakutsi nizuen
bezela, errezoak aoz egin arren, gogozko orazio gabe,
eta konsiderazio gabe, zuen animako etsaiak, eta
zuen pasio eragabeak ezin goituko dituzue: Jaungoikoa ezin ondo serbituko dezue: zuen obligaziozko
lanak, edo beargaiak ezin ondo ezagutu, eta osatuko,
edo kunplituko dituzue: erraz pekatuan erori, eta konsiderazioarekin, edo gozoko orazioaz dolorea iritsi
gabe, ezin jaikiko zerate: eta konfesio on bat noiz, edo
noiz egin arren, orazioari, eta konsiderazioari gutxi
edo asko jarraio gabe, laster pekatura biurtuko zerate: eta kontrara oitutzen bazerate dakizkitzuen dotriñako egiak sarri gogoratzera, ondotxo ausnartzera,
edo konsideratzera, eta Jaungoikoari bere argia, eta
grazia eskatzera: eta bizimodu on bat egiteko alegi-

ñak egitera; Zerurako izango zeratelako uste, edo
esperanza osoa eduki dezakezue.
G. Baña berriz esango didazue, gu jakinezak, eskola bageak gera: eta dotriña labur bat baizik eztakigu.
Nola bada gogozko orazioa, eta artarako konsiderazioak egin ditzakegu? E. Erakutsi begigu, zer eta nola
konsideratu: zer eskatu: eta konsideraziotik, eta oraziotik zer frutu, edo probetxu atera bear degun. Ori
izango da bada gaurko dotriña gaia: eta gogo ona
badezue, erraz ikasiko dezue: zuen arteko asko bezela, jakinezak, eskolagabeak izan ziran San Isidro, eta
bere emazte Santa Maria: oek, eta beste ezin kontatu
ala Kristau Zeruan daude, eskolarik, eta estudiorik
izan bageak: baña zekien dotriña laburrarekin biotz
ona, gogo ona, eta Jaungoikoa serbitzeko, eta eren
animak salbatzeko arreta andia izan zuen: eta Jaungoikoak argitu zituan: eta Zerura daraman jakinduria
erakutsi zien, au da bere bildur santua, eta amorio
bizia eren biotzetan sortu zien; eta orretara zuzendu
bear dituzue zuen konsiderazioak, eta orazioak: eta ez
dizuet gogora ekarriko zeurok zuen dotriña laburrarekin erraz egin ditzaketzuenak baizik. Jaungoikoak
eman dizue memoria, edo oroimena beraz akordatzeko: eta egin dizkitzuen fabore, mesede, edo on egiñak

gogoratzeko: eman dizue adimentua, edo ezagumena, beragan pensatzeko, eta bera ezagutzeko; eta
eman dizue borondatea, edo naimendua aren Majestadea amatzeko, eta beragatik zuen lagun urkoak
zuen buruak bezela. Bada konsiderazioa, eta orazioa
ezta besterik, ezpada fedeko egiak gogoratzea, ondo
ezagutzea: eta ondoren biotzak mugitzea Jaungoikoaren amoriora, eta pekatuaren iguitasunera: eta ala
probetxuarekin orazioa, eta konsiderazioa, egiteko
naiz Elizan, naiz etxean, naiz soroan, naiz beste lanetan, edo bidetan bakarrik zabilztenean (bada noiznai,
eta leku guzietan orazio egin diteke, eta pensamentu
onak gogora ekarri ditezke): 1. Oroitu, edo akordatu
bear zerate, Fedeak erakusten digun, eta guziok dakizuen egia andi onezaz, eta da, Jaungoikoa, ikusten
ezpadezue ere, leku guzietan dagoala: eta zuen
barruan daukazuela: zuek mantenzen, eta konserbatzen beti ari dala: eta zuei begira dagoala: eta zuei on
egiteko, eta zuek salbatzeko egiazko deseo, eta
borondatearekin dagoala. Zer gauza errazagorik konsiderazio ori egitea baño, eta zer gauza egokiagorik
ori baño? zuen atenzioa piztutzeko, eta fede bizi,
esperanza irmo, eta amorio andi batekin Jaungoikoagana zuen biotzak altxatzeko, eta bear dituzuen ani-

mako ondasunak eskatzeko? Orduan bada biotz guztitik Jaungoikoari esan bear diozue: Nere Jaungoikoa
zugan sinisten det, zugan daukat nere esperanza
guzia: nere biotz guztitik amatzen zaitut: nere Jabe
soberanotzat ezagutzen zaitut: naizan guzia zurea
det, eta zuretzat bakarrik bizi nai det: eta oraindaño
zu ofendituaz damu det: indazu arren zure argia, eta
grazia ez berriz pekaturik egiteko: eta egunoro, eta
geiago zu ezagutzeko, eta amatzeko: nere pasio, eta
aztura gaiztoak goitzeko: eta zure nai, edo borondate
santua beti egiteko Amen. Eta orra gogozko orazio, eta konsiderazio mota bat txit erraza, eta probetxu andikoa; batez ere biotzetik, eta sarri egitera oitu
nai badezue. Bigarrena orobat zeurok dakizkitzuen,
eta Kredoan sinisten dituzuen Fedeko egiak erraz
gogora ekarri ditzakezue: eta orien gañean guztiz
erraz, eta probetxu andiarekin konsiderazioa, eta orazioa egin dezakezue. Ara nola: Kredoaren lenengo
hitzak dira: Nik sinisten det Jaungoiko, Aita guztiz
poderoso Zeruaren, eta lurraren Kreadoreagan. Hitz
orien explikazioa badakizue: 1. Jaungoikoak berak
zuek merezi bage, bere ezaguerara, eta fedearen
argira ekarri zaituelako autortzen dezue, ikusi gabe
sinisten dezuela, Jaungoiko egiazko bakar bat baizik

eztala: eta Jaungoikotasun bakar batean iru persona
diferenteak daudela: au da Aita Jaungoikoa, Seme
Jaungoikoa eta Espiritu Santu Jaungoikoa: ez iru Jaungoiko, ezpada Jaungoiko egiazko bakar bat: eta ori
dala, guk esan al, eta pensatu al baño infinitamente
miragarriagoa: neurrigabeko, eta kabugabeko perfekzioak, edo anditasunak berak bakarrik berez dituana:
neurri gabe ona, poderosoa, jakinsua, justua: gauza
guzien prinzipioa, edo guziai asiera eman diena: eta
guzien fiña, edo kreatura guziak bere gloria agertzeko, eta komunikatzeko egin dituana: bada ori guzia
dakizuen ezkero, erraz zeurok barruan pensatu, konsideratu, eta esan dezakezue: Nik Jaungoikoari guztiz
asko, eta esan al baño geiago zor diot: bada bere ezaguerara ekarri nau: eta bera da berez infinitamente
poderosoa, ona, eta maitagarria, eta bera danagatik,
beste gabe, merezi du guzien gañeko amorioa, eta
errespetoa; eta ala ere nik ezertan eduki eztet, eta
bera amatu, eta serbitu ordean, askotan, eta andizkiro ofenditu det: eta ez nau Infernura bota, deabruak
bota zituan bezela, baizik itxon dit: beragana deitu
nau: eta deitzen dit: eta ondu nai badet, eta bera biotz
guztitik amatu nai badet, bertatik bere grazia, eta
gero betiko gloria eman nai dit: Zerekin nere Jaungoi-

koa, eranzungo diot dizudan obligazioari, ala zure
anditasun kabubageagatik, nola zure ontasunari, eta
niganako amorio guztiz andi orri zor diodanagatik?
Lotsatzen naiz nere eskergabetasunaz, eta billautasunaz: damu det Jauna nere biotz guztitik zure Majestadea ofendituaz: lenago ill nai det, zu berriz ofenditu
baño: miserikordia arren nizaz, zure kabugabeko
ontasunagatik, eta Jesu-Kristo zure Seme bakar maitearen merezimentuakgatik. Zurea izan nai det Jauna
emendik aurrera: indazu arren zu nere biotz guztitik
amatzeko grazia. Amen. Eta orra txit asko balio duen
konsiderazioa, eta orazioa.
3. Bada orobat Kredoari garraizkola sinisten degu,
gure Jaungoikoa dala guztiz poderosoa, eta guzien
Kreadorea, eta jabea: bere nai izanaz beste gabe, nai
duen guzia egiteko poderioa, edo eskualdia duena:
eta ala ezerezetik, nai izanaz beste gabe, Zerua, eta
lurra, eta Zeruan, eta lurrean arkitzen diran kreatura
guziak, ala begiz ikusten diranak, nola ikusten eztiranak sortu, kreatu, edo egin dituala: berak egin dituala, beste kreatura guzien artean nagusienak, edo prinzipalenak diran kreatura mota bi arrazoidunak: au da
Aingeruak, eta gizon, eta emakumeak: eta egin gaituala guziok bere Majestade Soberanoaren antzera,

eta imajiñara: emen orain bera ezagutzeko, serbitzeko, eta amatzeko: eta Zeruko glorian gero eternidade
guzian bera aurpegiz aurpegi, edo argitasun guzian
ikusteko, alabatzeko, eta berak daukan betiko, eta
kabugabeko zorionaz goza eragiteko. Baña egia andi
oek sinistea, eta gogoratzea asko ote degu? Ez: Zer
egin bear degu bada? 1. Adoratu gure biotzeko erreberenzia guziarekin gure Jaungoikoaren anditasuna,
eta guzialtasuna, edo poderio kaburik eztuena. 2. Ezagutu ondo bere guganako betiko amorioa: bada eternidade guzian beti gogoan eduki gaitu, eta nai izan
duen denboran bere anzekoak, eta beti zorionekoak
izateko egin gaitu: eta betiko ditxa, eta zoriona iristeko zer egin bear degun argiro erakutsi digu, eta ondo
bizitzeko bear degun grazia, eta laguntasuna beti
ematen digu, gere partetik alegiñak egin nai baditugu.
Eta 3. Ezaguera orri dagokan bezela eranzuteko, exerzitatu bear gera, edo ekin bear diogu, orrek eskatzen
duen gere barruko humiltasunari: Jaungoikoaganako
konfianza, edo esperanza biziari, esker onari, alako
Jaungoiko bateganako amorio irazekiari; pekatuaren
iguitasunari, eta damutasunari: ez berriz pekaturik
egiteko proposito, edo asmo irmo, eta eragilleari: eta
aurrera gure Jaungoikoarenzat bakarrik bizitzeko

deseo biziari: bada orrelako afektoak, deseoak, eta
asmo santuak dira konsideraziotik atera bear ditugunak: eta oriek dira Jaungoikoari benetan eskatu bear
diozkagunak: eta aren graziarekin exerzitatu bear
ditugunak; orrela birtuteak, eta indarrak iristeko, eta
bizitza on bat egiteko, eta orrek izan bear du gure
konsiderazioaren, eta gogozko orazioaren frutu prinzipala. Eta ala, orain aitatu degun konsiderazioaren
ondoren, Jaungoikoa bera begira dagokigula oroiturik,
edo akordaturik, esan bear diogu: A! Jauna, zein ona
zu guretzat, eta zein esker gaiztokoak gu zuretzat! Zu
zera gure Jaun, gure Jabe, gure egille, eta gure Aita
guztiz poderosoa, guziz ona, eta guziz ongillea; zuretzat egin gaituzu, eta zugan bakarrik dago gure egiazko, eta betiko zoriona, osoro kontentatu, eta ase gaitzakeana: eta ala ere zu billatu, amatu, eta serbitu
ordean, ez bakarrik zutzaz azturik bizi izan gera, baizik askotan, eta lotsagabe ofenditu zaitugu: zure aserrean erori gera: zure adiskidetasuna, zure grazia, eta
Zeruko gloriaren deretxoa galdu degu: zure, eta gure
etsairik andienari, deabruari, atsegin egin diogu: aren
mendeko billauak egin gera: eta betiko zorigatiza,
betiko kondenazioa, betiko Infernua merezi izan degu.
Eta ez gaituzu ara bota, beste asko betiko bota ditu-

zun bezela, baizik Aita guziz biguñ, eta gure errukiz
betea bezela gurekin portatu zera: itxon diguzu: zuregana berriz deitu diguzu: eta orain ere deitzen gaituzu, eta egiaz humillaturik, damuturik, eta bizitza
berria egiteko proposito irmo batekin zugana biurtzea,
eta zurekin pakeak, eta adiskidetasunak egitea nai
dezu. Ezagutzen det bada orain nere Jaungoiko, eta
Aita guztiz ona, nere zorakeria, nere itxumena, nere
eskergabetasuna, eta nere gaiztakeri, eta kulpa guztiz
andia: lotsaturik nago nere pekatuaz, eta gaizki egiñaz: damu det Jauna zure Majestadea ofendituaz:
eskerrak ematen dizut nere biotz guztitik zure ontasun, eta erruki miragarri orregatik: zugan Jauna, eta
zure ontasun kabugabe orretan, eta zure Seme maite
Jesu-Kristoren neurri gabeko merezimentuetan daukat
nere esperanza guzia, nere pekatuak asko, eta guziz
andiak badira ere, zure ontasuna, eta miserikordia
agitz da andiagoa: eta Jesu-Kristok nigatik eman zizun
satisfazioa, edo pagua nere zorrak baño agitz andiagoa da: orra zerk ekarri bear ninduan zure Majestadea, eta ontasuna geiago, eta geiago amatzera, eta
estimatzera: baña zure onegitasunaz, eta miserikordiaz beraz baliatu naiz ausardia geiago artzeko, eta
ardura gabe zu ofenditzeko: eta ala ere ez nazu Infer-

nura bota: eta humillaturik, eta damuturik zugana
biurtzen banaiz, guzia barkatu nai didazu. Zerekin
Jauna, zure amorio, eta erruki geiegizko orri eranzungo diot? Damu det Jauna nere biotz guztitik zure
Majestadea ofendituaz: amatzen zaitut nere biotz guztitik, eta gauza guzien gañetik, lenago ill nai det, zu
berriz ofenditu baño: ez geiago pekaturik: irazeki
ezazu, Jauna, nere biotza, zure amorio santuan, eta
indazu arren zure grazia, eta indarra nere borondate
gaiztoa beti ukatzeko: munduko nekeak pazienziarekin eramateko: eta zure borondate santua gogotik
beti egiteko. Amen. Eta orra gogozko orazioa probetxu andiarekin egiteko modua, Kredoaren lenengo
hitzak ematen diguen ezaguera, eta argitasunarenkin:
eta orri garraizkola.
4. Aurrera konsideratu dezakegu, ez bakarrik, nola
gure Jaungoikoak gizon emakumeak beretako egin
gaituan: baita ere, zenbat estimatzen gaituan aren
Majestadeak aditzera emateko, nola beste kreatura
guziak, ala Zerukoak, nola lurrekoak guretzat egin
dituan, eta guretzat konserbatzen dituan. Gure Jaungoikoak beregan dauzka kaburik eztuen ondasunak,
eta aberastasunak, eta kreatura bearrik iñoiz ere izan
eztu, bere zorionerako: egin ditu bada ezerezetik

Zeruak, eguzkia, illargia, eta izarrak goi-orietan; eta
emen be onetan egin ditu, eta ipiñi ditu lurra, ura, sua,
eta aizea, eta begiz ikusten ditugun ainbeste animali,
egazti, arrai, eta arbola, eta frutu mota diferenteak,
aiñ ederki disponituak; eta guziak konserbatzen ditu
bere probidenzia guziz miragarriarekin; 1. Bere kabugabeko poderioa, jakinduria, eta ontasuna agertzeko:
eta beregan dan bezela, ezin orain ezagutu degulako,
bere eskuetako obretan, edo egituretan, nolakoa dan
ezagutu dezagun: eta aren kabugabeko anditasunak,
eta perfekzioak nolabait barrunta ditzagun: eta guzien
jabea, eta egillea bezela adoratu, erreberenziatu, eta
amatu dezagun. Eta 2. Gauza oriek guziak egin ditu,
eta konserbatzen ditu guretzat, eta gure onerako: gu
argitzeko, gu berotzeko, gu mantentzeko, edo alimentatzeko, gu janzitzeko, guri laguntzeko, eta guziezaz
gu baliatzeko: baña nori guzia zor diogun ezagutzen
degula, guzien jabeari, eta emalleari bezela, eskerrak
eman degiogun: eta bera serbitzeko, eta ez gure eragabeko pasioak kunplitzeko: munduko ondasunaz
usatu dezagun, baña aietan gure biotzak ipiñi gabe;
bada, nolanai ta ez ill bear degun, eta noiz, nun, eta
nola eztakigun, eta ondasun guziak emen utzi bear
ditugun: erakeri, zoramen, eta itxumen guziz arriga-

rria da munduko kreaturakgatik guzien jabea, egillea,
eta ongille aiñ maitagarria despreziatzea, injuriatzea,
eta ofenditzea: eta beti iraungo duen Zeruko ondasunak, atsegiñak, eta kontentuak galtzea. Eta ala ere zer
besterik ikusten da Kristau askoren artean ere? Zerurako egiñak ezpalira bezela munduko honra, interes,
eta atsegiñetan dauzkate ipiñirik eren biotzak, eta
amorio guzia: eta eren egille, eren jabe, eta Zeruko
eren Aita eta ongille maitagarriaz azturik bizi dira: eta
ardura gabe ofenditzen due, puntu zital bategatik,
interes labur bategatik, edo atsegin loi zikin bategatik.
Eta orain zer probetxu atera bear degu, konsiderazio
onek ematen digun ezaguera, eta argitasunetik: eta
orrekin batera Jaungoikoak ematen dizkigun gogarki,
inspirazio, eta esna-aldietatik? Lotsatu, humillatu,
damutu, eta Jaungoikoari biotzetik barkazioa eskatu
bear diogu: arritu bear gera Jaungoikoaren ontasunaz,
eta guganako amorio aiñ andiaz, eta gure itxumen,
eta eskergabetasun arrigarriaz. Aurrera aldatu bear
ditugu gure asmoak, eta deseoak: eskerrak sarri
eman bear diozkagu gurekiko izan duan miserikordia
miragarriagatik: eta bera biotz guztitik amatu nai
degulako señalean, aritu bear gera gere pasio, inklinazio, eta griña gaiztoak ezitzen, gere borondate propio

eragabea ukatzen: naigabeak pazienziarekin sufritzen: eta Kristauari dagokan bizimodu on bat egiten:
eta orretarako humill, humill, konfianza osoarekin
Jaungoikoari, Jesu-Kristoren izenean bear degun grazia, eta indarra sarri eskatzen. Eta orixe da gogozko
orazioa benetan egitea. Eta era onetan dotriñako lau
partetan dakizkitzuen Fedeko egiak, naiz Kredokoak,
naiz Mandamentuetakoak, naiz Sakramentu Santuen
gañekoak, eta naiz orazioaren premiari, eta probetxuari, eta Aita gurearen, eta Abe Mariaren explikazioari dagozkanak, izan ditezke konsiderazio, eta orazio
gai guztiz probetxugarriak: bada, ondo oartu nai bazerate, guzietan ikusiko dezue. 1. Jaungoikoaren zuekganako amorio guztiz andia: zuek argitzeko, zuzentzeko, eta Zerura eramateko daukan deseo guztiz bizia:
2. Ikusiko dituzue argiro, zuen obligazioak, ala Jaungoikoarekiko, nola zuen buruarekiko, eta zuen lagun
projimoarekiko dituzuenak: 3. Ikusiko dituzue orobat
zuen utsegiteak: eta 4. Oriek erremediatzeko, eta bizimodu on bat egiteko medio eragille, eta laguntasun
andiak. Eta ala, zuen betiko zoriona seguratu nai
bedezue, Jaungoikoaren aldetik ezertxo ere falta eztezue; zeurok piztu bear dezue zuen barruan zuen salbazioaren deseo bizi eragille bat: eta ori egunoro, eta

geiago azitzeko, geitzeko, eta irazekitzeko, konsiderazioari, eta orazioari gogotik jarraio bear diozue: eta
batez ere gogoan erabilli bear dezue. 1. Zertako Jaungoikoak ezerezetik egin zaituen. 2. Zuen egiazko
zoriona alperrik billatuko dezuela munduko honra,
ondasun, eta atsegiñetan: eta animako kontentu
egiazkoa bakarrik arkitzen dala, Jaungoikoaren adiskide orain izatean, eta gero beraz Zeruan beti gozatzean. 3. Ezin esan al baño andiagoak dirala Jaungoikoak zuek merezi gabe, egin dizkitzuen mesede,
ontarte, fabore, edo benefizioak, ala beretako egin
zaituelako, nola bere ezaguerara ekarri zaituelako:
konserbatu zaituelako, eta orain ere konserbatzen zaituelako: deabruaren, eta pekatuaren mendetik, eta
betiko eriotzatik, edo Infernutik libratu zaituelako: eta
orretako bere Seme bakar maite Jesu-Kristo eman
dizuelako gizon egiñik zuen Erredentore, zuen Salbadore, eta zuen Maisu, edo gidari izateko: aren bizimoduaren exenploarekin, eta aren dotriña santuaren
argiarekin Zeruko bide zuzena erakutsi dizuelako:
aren pasio, eta eriotza Santuaren frutua, au da pekatuen barkazioa, eta bere grazia Sakramentu Santuetan aplikatu dizuelako, eta Jesu-Kristo berbera Komunio Santuan zuen biotzetara datorkizuelako: eta zuek

esker gaiztoz eranzun arren, eta zuen pekatuakin
bera berriz aserratu, eta berriz Infernua merezitu
arren, kondenatu etzaituelako, baizik beragana deitu
zaituelako: eta orain ere egiaz ondu nai bazerate, deitzen zaituelako: eta beste milla mesede Jaungoikoaren ontasunari zor diozkatzue, zuen konsiderazioa,
eta esker ona merezi duenak. Baña zuen biotzak Jaungoikoaren amorioan irazekitzeko, eta pekatua geiago
aborrezitzeko, Jesu-Kristo gure Jaunaren bizitza, pasio,
eta eriotza sarri gogora ekarri bear dezue: eta ondo
pensatu 1. Nor dan Jesu-Kristo; 2. Zenbat padezitu
zuen; 3. Norgatik padezitu zuen; 4. Zertako padezitu
zuen; eta 5. Nolako amorioarekin padezitu zuen; eta
frutu txit ugaria aterako dezue; eta amorioarekin Jaungoikoaren bildur santua juntatzeko sarri gogora ekartzue; 1. Ill bearra; eta bein baizik ez ill bear; eta nun,
noiz, eta nola ezin jakin: ezaguerarekin, edo ezaguera
gabe. 2. Bereala Jesu-Kristoren tribunalean agertu
bearra, zuen bizitza guziaren kontu zea ematera; eta
zuen betiko suertea erabakiko duen sentenzia aditzera. 3. Orren ondoren, ondo bizi, eta ill bazerate, eternidade guziko zoriona, pakea, eta kontentua. Eta 4.
Gaizki bizi, eta pekatuan ill bazerate, betiko Infernua,
au da betiko ondasunak galdurik, betiko oñaze arriga-

rrien artean erretzen, kiskaltzen, eztanda egiten egon
bearra: iñoiz ere alibiorik izateko esperanza gabe.
Orra zeren begira gauden guziok: zenzatu gaitezen
bada bertatik; orazioari, eta konsiderazioari jarraitu
degiogun, eta seguru iritsiko degu orain Jaunaren,
grazia, eta gero betiko gloria. Amen.

IRUGARREN DOTRIÑA
ORAZIOAREN GAÑEAN
Aita gurearen lenengo hitzak,
edo sarrera aditzera ematen dira.
Aditu dezuen ezkero aurreko dotriña bietan, orazioaren premia, edo bearra, eta orazio gogozkoa egiteko modua: gaur gure dotriña laburraren galde, eta
eranzuerai narraiela, Aita gurea, edo Pater-nosterra
esaten diogun orazio miragarria, guziok jakin, eta
ondo aditu, edo ezagutu bear deguna, azaltzen abiatu
bear gera: eta ikusiko dezue sarrerako lenengo hitzetan, au da, Aita gurea Zeruetan zaudena esanaz: zein
dotriña andia, pozgarria, eta probetxugarria Jesu-Kristo gure Jaunak erakutsi zigun. Atenzioa eskatzen
dizuet.
G. Aita gurea esaten degunean norekin hitz egiten
degu? E. Jaungoiko gure Jaunarekin. Aita Eternoarekin
edo Trinidade Santisimaren lenengo Personarekin
bakarrik hitz egiten ote degu, Aita gurea esaten degunean? Orobat hitz egiten degu iru Persona Dibino, edo
Jaungoikozkoakin: bada Aita Eternoa; bere Seme

bakar Jesu-Kristo gure Jauna: eta Espiritu Santua, Persona diferenteak izan arren, Jaungoiko bakar bat baizik eztira; Persona bakoitza gure Aita guztiz Poderosoa da.
G. Eta zeri dagokala gure dotriña laburrak galde
ori egiten digu? E. Gogora ekarteko, nolako oarmen,
edo atenzioarekin, eta nolako errespetoarekin Aita
gurea esan bear degun: eta nolako humiltasun, eta
konfianzarekin eskatu bear diogun: mesede andi bat
Erregearen Majestadeari berari bere aurpegian eskatu
bear baziñio, nolako errespetoarekin eta atenzio, edo
arreta andiarekin hitz egingo ziñiokean gogora ekartzu; eta zure fedea, edo sinistea piztu ezazu: bada
Aita gurea esatean, Errege guzien Erregearekin, eta
Zeruaren, eta lurraren Jabe soberanoarekin berarekin,
eta beraren aurrean hitz egiten dezu. Eta zuri ori bera
gogora ekarteko galdetzen du berriz.
G. Nun dago Jaungoiko gure Jauna? E. Eta eranzuten du: Leku guzian, eta batez ere, edo berezkiro
Zeruan, eta Aldareko Sakramentu guztiz Santuan: eta
baita justuen animetan: eta ori nola dan Kredoaren
dotriñan aditzera emanik dago. Eta ala egin bear
dezue alegin guzia, Aita gurea esaten dezuenean
gogora ekarteko, zuek ez ikusi arren, Jaungoikoa zuen

begira dagoala, zuek mantenzen, konserbatzen, eta
bizierazotzen dagoala: zuen barruan daukazuela, eta
zuen pensamentu, eta deseo guziak ikusten dagoala.
Eta konsiderazio, edo gogorazio orrek txit asko lagunduko dizue, zuen orazioak beti ondo, eta probetxu
andiarekin egiteko.
G. Baña esango didazue: guk nai arren atenzioarekin errezatu, edo orazioa egin: eta asmo orrekin asi
arren, gure pensamentua erraz dijoakigu etxeko gauzetara: edo kuidado ematen diguen lanetara. Orretan
kulparik ote degu? Eta ori nola erremediatuko degu?
E. Pensamentuaren barreazio, edo banatze ori batzuetan kulpa gabe gertatzen da, eta beste batzuetan kulpaduna da: gure Jaungoikoak badaki gure gogoaren
arinkeria: eta zein laster batetik bestera, aizeak beletea bezela, gure imajinazioa gogora datorkigun edozein gauzak itzultzen duen: eta ori guk nai gabe, edo
gure borondate gabe, eta oartu gabe gertatzen bazaku, eztago kulparik: eta antxititik artu genduan ondo
errezatzeko asmo onak dirauen artean, orazioak balio
digu: baña oartu ezkero dibertiturik gaudela, ala ere
atenzioa ipinteko ardurarik, edo kuidadorik ipinten
ezpadegu: edo geurk, gere burua sosegatzeko alegiñak egin bagez, dibertitzeko, edo pensamentua

barraiatzeko, edo aizatzeko motiboak ematen baditugu, orduan gure kulpa da; edo andiagoa, edo txikiagoa, gure arduragabetasuna nolakoa danez. Eta ala
orren erremedioak dira. 1. Orazioa egiten asi baño
lenago gogora ekartea, norekin hitz egitera goazen:
au da begira dagokigun Jaungoikoarekin. 2. Berari
eskatzea arren argitu gaitzala, eta ondo eskatzeko,
edo orazioa egiteko bere grazia, eta laguntasuna
digula. 3. Gere barruko deseoak, eta ansiak, eta gere
borondatea Jaungoikoari osoro ematea; bada bestela,
nun dagoan gure deseoa, eta amorioa, an dago gure
biotza, eta ara juango dira gure pensamentuak. 4.
Dotriñako egiak, edo misterio andiak ondo jakiñik edukitzea: bada orrela, liburu orde izango degu gure
memoria: eta gogoan ondo sarturik dauzkagun gauzak, erraz imajinaziora, nai degunean ekarriko ditugu:
eta aen gañean gure pensamentuak, eta konsiderazioak egingo ditugu, aurreko dotriñan erakutsi nizuen
bezela. Eta 5. Ala ere gure pensamentuak beste gauzetara iges egiten badigue, oartu ezkero, bereala gure
lanera, eta konsideraziora biurtzeko alegiñak egin
bear ditugu: eta bein, berriz, eta askotan ori gertatu
arren eztegu desalaitu bear: bada indar egiten degun

bitartean atenzioarekin orazio egiteko beti irabazten
gaude.
G. Eta zergatik geiago erakusten digu gure dotriña
laburrak Aita gurea esaten degunean Jaungoiko gure
Jaunarekin hitz egiten degula? E. Zergatik gure Jaungoikoa bakarrik da ondasun guzien Jabea, eta doai,
eta grazia guzien emallea, eta berari eskatu bear diozkagu bere Seme bakar Jesu-Kristoren izenean: eta
onek berariaz erakutsi zigun orazioan.
G. Eztiegu bada Ama Birjiña Santisimari, Aingeruai, eta Santuai Pater-nosterrak, edo Aita gurea errezatzen, eta eztegu orduan aekin ere hitz egiten? E.
Orduan ere Jaungoikoarekin hitz egiten degu: eta
bakarrik bitartekotzat artzen ditugu Ama Birjiña, Aingeru, eta Santuak, aek gugatik Jaungoikoari erregutu
degioben Jesu-Kristoren izenean: eta Aita gurean
eskatzen degun guzia iritsi degiguen: Eta zergatik
diogu, Aita Jaungoikoari eskatu bear diogula Jesu-Kristoren izenean? Zergatik Jesu-Kristo bakarrik da kabubageko merezimentuak dituana: eta aren errespetoz,
eta ark guretzat irabazi zuelako, Aita Eternoak errukiz
begiratzen gaitu. Eta ala, orazio guziak Zeruan, eta
lurrean egiten diranak, Jesu-Kristoren izenean egiten
dira: eta aren izenean ondo eskatu ezkero, gure salba-

ziorako bear degun, edo konbeni zakun guzia iritsiko
degu: batez ere iraupenarekin eskatzen badegu: bada
batzuetan gure onagatik Jaungoikoak luzatzen du,
bereala ematea eskatzen deguna: eta beste batzuetan guk eskatzen degunaren orde, geiago balio digun
beste mesede bat egiten digu: eta ala orazioaren frutua beti iristen degu.
G. Oraziorik onena zein da? E. Aita gurea, edo
Pater-nosterra. Zergatik? Zergatik Jesu-Kristok berak
esan zuen bere aoz, Apostoluak eskaturik; eta argatik
Jaunaren orazioa esaten zaio.
G. Orretan zer aditzen degu? E. Apostoluai askotan aditzera eman zien Jesu-Kristo gure Jaunak orazioaren bearra, edo premia Zeruko grazia, eta laguntasunak iristeko gure animako etsaiak goitzeko, eta gure
salbazioa alkanzatzeko. Eta Apostoluak Jesu-Kristori
erregutu zioben erakutsi zegiela berak, guzien Zeruko
Maisu zanak bezela, nola orazio egin. Eta orduan JesuKristok esan zien, onela orazio egin, edo eskatu bear
dezue: Aita gurea, Zeruetan zaudena, santifika bedi
zure izena, etc. Eta orazio labur onetan erakutsi zigun
Jesu-Kristo gure Jaunak eskatu bear degun guzia, eta
ondo eskatzeko modua. Eta ori aditzera emateko,
berriz galdetzen du gure dotriña laburrak. Zergatik

geiago, da, Aita gurea oraziorik onena? Eta eranzuten
du, zergatik dituan zazpi petizio esan nai du, zazpi
eskaera, otoitz, edo orazio karidade guzian fundatuak.
G. Eta orrek zer esan nai du? E. Zazpi petizio,
eskaera, edo orazio orietan eskatzen degula, Jaungoiko gure Aitaren honra, eta gloriarako; gure animen
salbaziorako, eta gure lagun projimo, edo urkoaren
salbaziorako eskatu bear degun, eta eskatu dezakegun guzia: au da, bear ditugun, edo konbeni zaizkigun
ondasun espiritual, eta denboralak: animako, eta gorputzeko gaitzetatik libratuak izatea: gure pekatuen
barkazioa, eta ez berriz pekaturik egiteko bear ditugun Zeruko grazia, sokorru, edo laguntasunak, ala
guretzat, nola gure lagun projimoenzat. Eta ala, Aita
gurearen hitz guziak ez itoka, edo presaka, ezpada
betaz, oarmenaz, eta ondo esateko, eta aen sentidua,
mamia, edo espiritua ondo ezagutzeko, eta sarri konsideratzeko alegiñak egin bear ditugu: bada Jesu-Kristok bere Ebanjelio Santuan erakutsi zigun dotriñaren,
eta eskatu bear degun guziaren sustanzia, orazio
labur onetan sarturik dago.
G. Baña izanik gure Jaungoikoa kabubageko anditasunak, eta perfekzioak berez dituana, Zeruaren, eta
lurraren Jabe soberanoa: Aingeru, eta Santu guziak

bere Majestadearen aurrean ikara bezela dauzkana:
Errege guzien Erregea, eta Jaun guzien Jauna, nola gu
Kristau zirzil, ezerezak, eta pekatari esker gaiztokoak
atrebitu gaitezke alako Jaunari Aita gurea esatera? E.
Orra , gure Jaungoikoaren ontasuna, eta digun
amorioa zein miragarria dan: bada bere humetzat artu