Kristau dotrina-I - 24

Total number of words is 3789
Total number of unique words is 1535
33.0 of words are in the 2000 most common words
47.8 of words are in the 5000 most common words
56.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Jaungoikoaren miserikordia infinitoa dala: Jesu-Kristoren merezimentuak kaburik eztuela, eta guretzat irabaziak dirala: noizbait penitenzia egiteko ustean daudela: noiznai akto kontriziozko bat egin ezkero barkazioa, seguru daukela: Jaungoikoak Zerua eztuela egin
lastoz betetzeko, baizik gizonak ara eramateko: eta
orain gaizki bizi badira, fedea eztuela galdu, ez eta

salbatzeko esperanza ere: eta azkenean benetan konbertituko dirala. Eta orain, zer eranzutea nai dezue,
pekatari ardurabage, temerarioak? Diot bada, Elizako
erakusle, Maisu, eta Doktore Santuakin, iñork etsi
eztezan, esperanza galdu eztezan, eta guztiak azkeneko estutasunean, eriotzako orduan ere, egiaz konbertitzeko, egiazko alegiñak egin ditzen, noiz edo noiz
orrelako pekatariak, lenago itxuturik, eta gogorturik
bizi izan diranak, bere grazia espezial, eta indarsu,
edo eragille batekin argitu dituala, eta beregana egiaz
biurtu erazo dituala gure Jaungoikoak: lapur ona, eta
beste banakaren batzuek bezela: baña ori da erregla
komun, eta jeneraletik kanpora: ori da mesede, edo
fabore guztiz andi bat, Jaungoikoak iñori zor eztiona,
eta gutxitan baizik egin oi eztiena, lenago esker
bageak, eta ardurabageak azkeneraño izan diranai:
oen eriotza eskuarkiro, edo komunkiro izan oi da bizimoduaren erakoa: nola lenagotik pekatuaren iguitasun, eta aborrezimentu egiazkorik izan oi etzuen: konbertitzen etziran benetan, konfesatzen ziranean ere:
beti aztura gaiztoen mendean egon ziran: bada eriotzako gaitza datorkienean ere, lengo gisa, zeremoniaz, eta oituraz konfesatzen, eta komulgatzen dira:
eta bearbada iruritzen zaie, orduko larritasun, eta bil-

durtasunarekin egiaz konbertitzen dirala: baña engañatu oi dira, eta Infernura doaz: zergatik orrelakoak
itxuturik egon oi dira, pekatuaren grabedadea, eta
Jaungoikoari egin dioben injuria, eta ofensa arrigarria
bear bezela ezagutzen eztue: oiturik eztaude gure
fede santuak erakusten dizkigun egia andiak, eta
pekatuak iguitzeko, edo aborrezitzeko motibo, edo
arrazoi andiak konsideratzen: eztira bear bezela humillatzen: oraziorik biotzetik egiten eztue: geroko esperanza ero batean bizi izan dira, benetan konbertitzeko
medio eragillerik artu nai izan eztue: eta orain esperanza gutxitzen zaie: gogoa, edo animoa iltzen zaie:
larritzen dira: nai luke salbatu: ikaratzen ditu Infernura joan bearrak: baña nola gaitzera oituagoak egon
diran, obra onak egitera baño: konfesatu, eta akto
kontriziozkoak aoz esanagatik, bildur izateko da, orrelakoetatik txit gutxi dirala benetan penitenzia egiazkoa egiten duenak, eta bizimodua aldatzen duenak:
eta ala eskuarkiro ikusten da, peligrotik libratu, eta
osasuna iristen duenak, lengo oitura gaiztoak bere
oñean dauzkatela. Eta ala nere Kristau maiteak, zeuron buruak betiko kondenaziotik libratu nai badituzue,
(eta nork ori gogotik naiko eztu?) bertatik zuen oitura
gaiztoak, eta oriek eragin dizkitzuen pekatuak, ondo

ezagutzeko, eta examiñatzeko argia Jaungoikoari
benetan eskatu egiozue: humillatu zaitezte Jaungoikoaren aurrean: eta ezagutu ezazue beraren laguntasun
bage ezin gauza onik egingo dezuela: ezin zuen aztura zar oriek goituko, edo menderatuko dituzuela: eta
orrela zuen ezereza, zuen argaltasuna, eta gaitzerako
griña, edo inklinazio gaiztoa ondo ezaguturik, sarri,
eta biotzetik eska egiozue Jaungoikoari bear dezuen
graziaren laguntasuna, eta indarra, zeuron buruak
erremediatzeko: penitenzia egiazkoa, eta bizitza berri
bat egiteko: bada eztago beste erremediorik: ziertu ill
bear dezue: bein baizik illko etzerate: eta eztakizue
noiz, eta nola illko zeraten: ordu segururik batere
eztezue: eta denbora izan arren ere, eta juizioa, edo
zenzua azkeneko asnasaraño eduki arren ere, estutasun artan zuen atenzioa eramango dizue, edo dolore,
edo oñazak, edo zuen egiteko, eta artuemanak zuzendu bearrak: eta azoraturik, eta zer egin eztakizuela
arkituko zerate, zuen animako gauzak bear bezela
zuzentzeko. Eta nolako alegin biziak egingo eztitu
orduan deabruak, zuek bere mendean konserbatzeko? eta zuek desesperaziora ekarteko? edo beste tentazio andiren batzuekin galdu eragiteko? begira ezazue bada orain ondo, pekatu mortalak ardurabage

egiteko oitura dezuen desditxatuak, zenbat inporta
dezuen eriotza on baterako bertatik prestatzeko alegin guziak egitea: eta zuen buruak aiñ peligro arrigarritik libratzea.
G. Eta pekatu mortal egiteko oitura jakiñik eztuenak: baizik argaltasunez bakarrik tentazio eztu
batean, edo bestean erorten diranak: eta laister
damuturik, edo konfesatzen diranak, edo beinzat akto
kontriziozkoak biotzetik egiten dituenak, eriotzaren
bildur andirik eduki bear ote due? E. Ezta iñor, eriotzaren bildur, gutxi edo asko izan bear eztuenik: bada
eztaki, ziertu, dan justuenak ere, Jaungoikoaren grazian dagoan, edo ez: eta santurik andienak bildur
ziran (beste aldetik pozgarri, eta konsuelo andiak
bazituen ere.) Eta ala, Zenbat motibo, eta arrazoi
andiagoarekin Kristau argalak, jaiki erori dabiltzanak
billurtu bear ditu eriotzaren pensamentuak? Eta mugitu bear ditu Jaungoikoaren grazian irautera, eta
mundu guzia galdu bear balue ere, pekatu mortal
batean ez konsentitzera? bada lengo pekatuak ondo
konfesatu arren; berri bat bakarrik egiñarekin betiko
kondena litezke, askori gertatu zaion bezela: eta argatik, ainbeste inporta digun egiteko onetan, seguru
jokatu bear degu: erabaki Jaungoikoaren laguntasuna-

rekin, lenago milla bider ill, ezenez pekatu mortal bat
egiñ: konfesio on bat egiñ, eta lenagokoen damutasuna, eta proposito egiazkoa ez geiago pekaturik egiteko egunoro berritu, eta beti biotzean eduki: eta Jaungoikoari benetan, eta sarri barkazioa eskatu, aurrera
bere grazian irauteko bear degun laguntasunarekin
batera: eta ori da Jesu-Kristok agintzen digun, esna
egotea: Orazio egitea; eta maneaturik egotea, kontuak artzera datorkiguneko: bada dio, eztakigula otsegingo digun eguna, eta ordua: eta nola lapurra etorri
oi dan gutxiena uste dan denboran, ala etorriko zakula eriotza, eta kontuak eman bearra, uste eztegun
orduan: eta Birjina zoroak bezela arkitzen bagaitu,
prebenziorik egin bage, alperrik orduan deituko diogula: atea itxiko degula: eta betiko, gloria galdu, eta
Infernura bearko degula. Zer desditxa andiagorik bati
gertatu leikio? Eta kontrara, zer konsuelo, eta zorion
andiagorik, orduan ondo prestaturik egotea baño? Eta
ortik 4. atera ezazue kontu, justuaren, edo muga onez
penitenzia egiazkoa, eta bizitza on bat aurretik egin
duen Kristauaren eriotza zein preziatua, zein pakeatsua, eta konsolagarria dan: eta kontrara gaizki oiturik
bizi izan danaren, eta baita bein jaiki, bein erori, iraupen bage bizi izan danaren eriotza zein arriskatua,

zein tristea, eta zein penagarria dan: Eta ori obeto
ezagutzeko, gogora ekarri ezazue, ill bearra guzionzat
bildurgarri bada ere, orduko prestaturik dagoan Kristauak, prestatzen lagundu dion Jaungoikoaren aldetik:
bere konzienziaren aldetik; eta ikusten eztuen, baña
Maria Birjiña Santisimaren aldetik, bere Aingeru guardakoaren aldetik, eta bere deboziozko santuen aldetik, bere barruan sentitzen duen laguntasuna, esforzua, animoa, alaitasuna, eta indarra. Jaungoikoak
begiratzen dio bere seme, eta adiskide bati bezela:
Jesu-Kristoren odolaren prezio kabubagearekin erreskataturik, eta garbiturik dagoan Jesu-Kristoren beraren mienbro bizi bati bezela: eta bere graziarekin argitzen du: fedeko egia konsolagarriak gogoratzen diozka: Jaungoikoaren ontasun infinitoak, eta Jesu-Kristoren merezimentu kabubageak esperanza firme bat
artu eragiten diobe: eta bere amorio santua aren biotzean irazekitzen due: bere naigabe guziak pazienziarekin, eta konformidade andi batekin eramateko indarra ematen diobe: eta azkeneko estutasun artan gogotik, eta sarri berritzen ditu fedeko, esperanzako, karidadezko, eta kontriziozko aktoak: eta bere anima
pakean Jaunaren eskuetan entregatzen du: eta orretarako guztiz laguntzen dio bere konzienziaren testimo-

nioak: ara ze, pekataria noizbait izan bazan ere; ondo
prestaturik konfesio on bat, edo asko egin, eta bizimodu berria aspaldian egiten ari zalako: peiigrozko okasioetatik alde egiñaz, bere oitura, eta griña gaiztoak
eziaz: Jaungoikoari laguntasuna sarri eskatuaz: noizen
bein konfesatu, eta komulgatu, eta indar berriak
artuaz; eta orobat pekatarien Ama Birjiña Santisimari,
Aingeru guardakoari, eta bere deboziozko santuai
askotan bere anparoa ordu artarako eskatu zielako
memoriak konsolatzen du: eta esperanza oso batekin
orduan ere bere laguntasuna eskatzen die: eta, nork
esan dezake zenbat balio dion orduan debozio guztiz
probetxugarri orrek? bada pozik Maria Santisimak,
Aingeru santuak, eta beste Zerutar guziak Jaungoikoaren aurrean bitarteko jarten dira: eta eriotza on bat
iristeko grazia espezialak, eta sokorru indarsuak
alkanzatzen diobe: eta orrela Sakramentu Santuak
debozioarekin, eta frutu andiarekin errezibitzen ditu.
Eta orrela eriotza preziatu batekin aseguratzen du
eternidade guziko zoriona. Baña kontrara, lenago
ondo preskatu bage dagoan Kristauak beti oitura gaiztoen mendean bizi izan danak: edo iraupen bageko
damu, eta proposito argal, eta ariñakin konfesatzen
zanak, eta laizter lengo okasiora biurtzen zanak; eta

benetan bere oitura gaiztoak goitzeko erremedio eragillerik egiten etzuenak; eta orregatik erraz erorten
zanak; nolako tristura, nolako bildurra, eta nolako
ikara nai ta ez eduki bear eztu iltzeko zoria datorkionean? Penatzen du 1. bere gorputz maiteari larga bearrak; eta ordu gutxiren barruan, ainbeste gusto ematen zion laguna, illik, lur puska bat egiñik, eta laister
usteldurik, kiratza dariola, arren janari egiñik ikusi
bearrak. 2. Tristetzen du, aiñ maite izan dituan honrak, karguak, eta enpleoak utzi bearrak: bere ondasun
guziak, eta munduko atsegin guziak larga bearrak:
bere hume maite, senar, edo emazte, aide, adiskide,
eta ezagun guzietatik despeditu bearrak. 3. Bere gaitzarekin, eta onek dakatzen oñaza, estutasun, eta turbazioarekin burruka dabill; eta nola pazienziara oiturik
eztagoan, ezin ezer sufritu du, eta orobat nola birtuteari jarraio eztion, eta fedea, esperanza, eta karidadea ejerzitatzeko, eta akto kontriziozkoak biotzetik
egiteko oiturarik etzuen, ezin berez gauza onik egin
du: Jaungoikoaren argitasun, eta sokorro espezialak
ordu artarako, ez eskatu ditu, eta ez irabazi ditu: eta
Sazerdoteak, edo adiskideak hitz onakin lagundu
arren, ezin alaiatu, eta animatu da: eta nekez fedeko,
esperanzako, karidadezko, eta kontriziozko aktoak,

orduan aiñ bearrak, eta premiazkoak diranak egiten
ditu: eta egiten baditu ere, guztiz argalkiro, eta ezaguera gutxitzen dion turbazio, edo azoramen andi
batekin. Eta ala Sakramentu santuak ere, beti bezela
oituraz, bere barruan bear bezela prestatu bage errezibitzen ditu: bildur utsak, eta ez bear bezelako pekatuaren gorrotoak, eta ari lagundu bear dion bere Jaungoiko maitea ofenditutako damu egiazkoak mugitzen
du. Eta 4. estadu triste orretan Jaungoikoaren Tribunalean bereala presentatu, edo agertu bearrak juzgatua
izatera, eta apelurik eztuen betiko sentenzia aditzera,
ezin geiagoraño larritzen du, eztutzen du, ikaratzen
du: eta iñundik sokorrurik ez dakus: aserraturik eduki
du Jaungoikoa: bere konzienziaren ortxikadai, erreprenzioai, eta abisoai kasorik egiten etzien: Ama Santisimarekin, Aingeruakin, eta Santuakin egiazko deboziorik izan eztu: iñoiz zerbait errezatzen bazien, edo
aen errespetoz obra onen bat egiten bazuen, ez ondutzeko, eta benetan konbertitzeko asmo, edo deseo
egiazkoarekin, ezpada bestelako fin, edo intenzioakin.
Eta ala orain ikusten da illunpe batean bezela, guzia
azoraturik, turbaturik, eta kemenik bage: zer egin
eztakian baten gisa. Eta orra zer dakarren bizimodu lasaiak, ajolabageak, eta geroko esperanzaren

aitzakiarekin, penitenzia egiazkoa luzatzeak, eta eriotza on baterako aurretik prestatu bage, edo disponitu
bage egoteak. Eta ala ere aiñ andia, eta miragarria da
gure Jaungoikoaren ontasuna, eta miserikordia, nun
pekataria azkeneko orduan ere, egiaz humillatzen
bada, eta benetan lotsaturik, eta damuturik, eta bizitza berri bat, lekurik badu, egiteko proposito irmo
batekin, eta konfianza oso batekin, Jesu-Kristoren izenean barkazioa eskatzen badio, iritsiko du: eta argatik
iñoiz ere etsi bear eztu, eta alegin guziak egin bear
ditu humillatzeko, eta miserikordia eskatzeko: baña
beti da seguruago aurretik prestaturik egotea, bada
aditu dituzuen arrazoiak, argiro erakusten due, zein
arrisku, eta peligro andian dagoan, lenago prestatu
bage, gaizki bizi izan dan pekatari ardurabagea.
Esna gaitezen bada arren gure betiko zoriona, edo gure betiko zorigaitza eriotzako puntuak erabakiko du: ondo prestaturik bagaude, eternidade guzirako zorionekoak izango gera: eta kontrara ondo prestatzen, edo disponitzen ezpagera ondo iltzeko, eternidade guzirako zorigaiztokoak, desditxaduak, eta miserableak izango gera: arrezkero guretzat eztago betiko
tormentua baizik: beti erretzen, kiskaltzen, ler, eta
eztanda egiten egon bearra; iñoiz ere alibiorik izateko

esperanza bage. Jaungoikoari millarezko eskerrak
eman degiozkagun, zerren gure oraindañoko pekatuakgatik kondenatu ez gaituan, merezi genduan
bezela: eta zerren eriotza on baterako prestatzeko
lekua ematen digun: eta guk alegiña gogotik egin nai
badegu, lagundu nai digun. Baña zer egin bear degu
orretarako? 1. Egunoro oitu eriotza onaren, eta gaiztoaren gañean konsiderazio piska bat egitera, eta gogotik eskatu Jaungoikoari eriotza on baterako prestatzeko grazia. Eta 2. bereala ill bear bagendu bezela, gure
animako kontuak garbitu, eta zuzendu; eta baita gure
artuemanak ere iñori kalterik, etorri eztakion. Eta 3.
aurrera bizimodu berri bat artu: pekatuari gorroto
andi bat eduki: okasio gaiztoai alde egin: egunoro
gure konzienzia examinatu, eta akto kontriziozkoa
sarri egin: gure pasio, edo griña gaiztoak ezitzeko alegin biziak egin: eta orretako sarri konfesatu, eta
komulgatu: atzerapenak, edo nagitasunak benzitu.
Eta guzirako fedeko egiak sarri gogora ekarri, ondo
ausnartu, edo konsideratu: eta ondo bizitzeko, eta
ondo iltzeko grazia sarri eskatu. Orra ondo prestaturik
egoteko erremedio egokiak. Jaungoikoak digula oriek
gogotik artzeko grazia, eta gero betiko gloria. Amen.

OGEITA EMEZORTZIGARREN
DOTRIÑA
Juizio partikularraren gañean.
Eriotzaren konsiderazioa bildurgarria, eta ikaragarria bada ere, zerren batek nai ta ez ill bear du: bein
baizik ill bear eztu, eta noiz, eta nola eztaki; ala ere
eriotzak duen pasorik tristeena, eta izugarriena da,
azkeneko asnasaren ondoan, anima gorputzetik irteten dan instantean Jaungoikoaren juizioan agertu bearra: bere bizimoduaz batera juzgatua izateko: eta bere
obrai, edo lanbideai dagokien sentenzia bertatik aditzeko, eta ejekutaturik ikusteko. Bai , gure betiko
zoriona, edo gure betiko zorigaitza, edo kondenazioa
juizio ikaragarri artan betiko erabakiko da. Au da gure
fede Santuak guzioi erakusten digun egia prinzipal
bat: Statutum est hominibus semel mori; post hoc
autem juditium: opera enim illorum sequuntur illos.
Juizio mota bi erakusten dizkigu gure fede Santuak;
bata partikularra, eriotzaren ondoan bereala bakoitzari egiten zaiona: eta bestea da juizio jenerala, munduaren azkeneko egunean, munduan izan diran, orain

geran, eta aurrera izango diran gizon, eta emakume
guziai nabarbenkiro, edo publikamente, guzien
aurrean egingo zaiena: eta juizio jeneral au egiteko
Jaungoikoak dauzkan arrazoi, edo motiboak beste aldi
batean esango dizkitzuet: baña orduan ezta mudatuko batere, juizio partikularrean erabaki dana: baizik
konfirmatuko da, eta publikatu, edo barreatuko da
guzien aurrean: eta ala juizio partikularrean ondo irteteko, au da gere betiko suerte, ona, edo gaiztoa erabakiko duen auzian ondo irteteko, orain alegin guziak
egin bear ditugu. Zure bizia, zure honra, zure ondasunak, eta zure ditxa, edo desditxa guzia inporta dizun
auzi bat mundu onetan bazendu , nolako kezka,
nolako bildurra edukiko zenduke, auzi ura erabaki
artean? ezin lo onik egingo zenduke: beti gogoan erabilliko zenduke. Eta, nolako alegiñak egingo zinduzke
auzia irabazteko? nekerik andienak ere pozik artuko
zinduzke, ondo irteteagatik. Bada Jesu-Kristoren hitzakin esaten dizuet: Zer probetxu du gizonak mundu
guzia irabaziaz, galtzen badu bere anima? au da, kondenatzen bada betiko? Ona sentenzia bat, txit asko
argitu, esnatu, eta konbertitu dituana, eta gogoan beti
erabilli bear gendukeana, gure bizimodua orain aiñ
ondo zuzentzeko, nun Jaungoikoaren juizioan kontu

ona eman, eta gure betiko ditxa, edo zoriona seguratuko digun sentenzia irabazi dezagun.
G. Eta orretarako Juizio partikular onen gañean
jakin, eta pensatu bear ditugun gauzarik prinzipalenak
zein dira? E. 1. Noiz, eta nun egingo duan Jaungoikoak juizio ori. 2. Zeren gañean izango diran juizio orrelako karguak. 3. Nor izango diran akusatzalleak, eta
defensoreak: eta 4. nolako sentenzia Juezak emango
duen: eta azkenik orduan faboreko sentenzia nai duenak, oraiñ nolako bizimodua egin bear duen. Atenzioa
arren
1. G. Noiz, eta nun izango da bada, gure betiko
suertea erabakiko duen juizio ikaragarri ori? E. Gure
anima bere gorputzetik irteten dan instante artan: eta
orduan dagoan tokian bertan Jaungoikoaren Majestadeak, bere poderio neurribagea, bere anditasun infinitoa, eta bere birtute, edo indar parebagea senti eragingo dio: alde guzietatik inguraturik bezela arkituko
da Jaunaren presenziaz: bakartxorik arkituko da: iñork
ere ezin laguntasunik dan txikiena orduan egingo dio:
bere obrak bakarrik, exerzitatu dituan obra onak, eta
egin dituen pekatuak, edo gaiztakeriak (penitenzia
egiazko batekin borratu ezpaditu) jarraioko diobe:
Orien kontu zea bereala artuko diobe.

2. G. Nolako karguak egingo diozkate orduan
anima tristeari? E. 1. Begi itxi irikitze batean bezela,
guztiz argiro, ezin ezer ukatu dezakean moduan, ikusi
eragingo diozka, orain gure Aita maitagarria danak,
eta orduan Juez justu garratza izango danak, egin
ziozkan mesede, fabore, eta benefizio, edo ontarte
guztiz andiak: eta batez ere, 1. nola ezerezetik kriatu
zuen, bere antzera, edo semejanzara, bere imajiña
bizi bat izateko kriatu zuen: izan ditekean ditxarik, edo
zorionik andienak gozatzeko kreatu zuen Jaungoikoaren Majestadea ezagutzeko, amatzeko, eta serbitzeko
mundu onetan, eta gero eternidade guzian aren
Majestadea Zeruko glorian argitasun guzian ikusteko,
alabatzeko, bedeinkatzeko, eta betiko zorionaz gozatzeko. 2. Nola bateo santuan pekatutik garbitu zuen:
bere grazia eman zion: bere Seme Jesu-Kristoren senide, eta Espiritu Santuaren bizileku eder egin zuen: eta
Elizako hume, eta Sakramentu Santuetan partizipante
egin zuen: Jesu-Kristoren pasio, eta eriotzarekin erredimitu, eta deabruaren katiberiotik azera zuen; eta
Zeruko heredero egin zuen: 3. Nola fede santuaren
argira ekarri, eta Zeruko bide zuzena erakutsi zion:
eta aren Majestadea biotz guztitik amatu, eta serbitu
ordean, bateo santuan agindurik, edo ofreziturik zeu-

ken bezela, askotan ofenditu, despreziatu, eta aserratu zuen bere pekatuakin: eta betiko gloriako deretxoa
galdu, eta betiko infernua merezitu zuen: eta ala ere
etzuela bereala kondenatu, baizik askotan itxon,
deitu, esnatu, irazarri, eta beregana erakarri zuela:
baña esker gaiztoarekin pekatura berriz itzuli zala:
naiago izan zuela bere gustoa kunplitu, ezenez Jaungoikoaren borondatea egin. 4. Banaka, eta argiro ikusi
eragingo diozka bere pekatu guziak, arrazoiaren argira, edo ezaguerara etorri zanetik azkeneko asnasa
eman arterañokoak: 1. pensamentu, eta deseo konsentitu guziak: bere buruaren estimazio geiegiak: eta
besteak baño geiago izan naiak: bere burua besten
gañean altxatu naia eta besteak beeratu naia: atsegiñez, edo gustoz bere borondatez, eta ezagueraz
buruan erabilli zituen gogorazioak, edo pensamentu
loi zikiñak: pekatu egiteko eduki zituen asmo, edo
deseo guziak, kunplitu ezpazituan ere: gorrotozko,
edo gaitziritzizkoak: enbidiak, eta erabageko juizio,
eta sospetxak: 2. hitzezko pekatuak: birau, edo maldizioak: ardurabage egin zituan juramentuak: esan
zituan gezurrak: asmatu zituan falso testimonioak:
egin zituan murmurazioak, eta txismeak: hitz alpertxo
baterañoko guziak: 3. obrazko pekatuak: jostatze, eta

ukitze loi zikiñak: lotsabageko, eta modestia bageko
danzak: eta janzi, edo apainduria arro banoak, eta kaltegarriak: eta oriei darraien eskandaloak, edo pekaturako bideak: lujuriazko pekatu zikiñak, besterekin, edo
bere buruarekin egiñak: lapurreta ixillak: tranpiak
jokuetan, tratuetan, saldu-erosietan: erabageko joku
luze, bere buruaren, eta beste askoren kaltegarriak:
jan-edan geiegiak: tabernetako, edo jan-edanak, eta
joku erabageak egiteko etxetako sarrera, eta egoera
luze peligrozkoak, edo okasiogarriak: eta ortik bere
buruari, eta bere familiari ekarri ziozkan dañu, eta
kalte andiak: batari, eta besteari eman zien eskandaloak, edo gaitz-bideak: eta eragin zien pekatuak. 4.
Omisiozko, edo utsegiñezko pekatuak bearbada iñoiz
ere ondo examiñatu bagez konfesatu ere etzituanak:
emen errietako kargudunak, naiz espiritualak, naiz
tenporalak; eta etxetako buru edo agintariak, gurasoak, nagusi-etxekoandreak; zenbat pekatu edo utsegite, bearbada guziz larriak argiro ikusiko dituzte; eren
obligazio partikularrak, eren kargu, edo ofizioai dagozkienak ondo ezagutzeko, eta ondo kunplitzeko bear
bezelako alegiñik egin bagez? batez ere dotriña Santua, eta Jaungoikoaren bildur Santua humeai, eta
mirabeai erakutsi, edo ikasi eragin bagez aen bizio,

eta griña gaiztoak, eta ortik datozen oitura, eta aztura gaiztoak txikitatik korrejitu, edo erremediatu
bagez: errietako, eta etxetako eskandaloak, edo pekaturako bideak al daneraño kendu bagez. Eta beste
onelako, zenbat utsegite ikusiko ditu bakoitzak, bere
karguakin ondo kunplitu bagez? eta orobat orduan
ikusiko ditue eren atzerapen, eta nagitasun guztiz kulpadunak, boto, edo promesak bere denboran kunplitu
bagez, zor justuak pagatu bagez, errestituzioak egin
bagez, eta baita fedeko, esperanzako, karidadezko,
eta kontriziozko aktoak egin bagez; oraziorik, eta konsideraziorik batere egiteko ajolarik izan bagez: aztura
gaiztoak ezitzeko, eta menderatzeko erremediorik
benetan artu bagez: eta beste onelako utsegitezko,
edo omisiozko pekatu asko, orain gogoratzen ere
etzaienak, orduan argiro ikusiko dituzte, eta lotsaturik
arkituko dira. Bada 5. obra onak ere juzgatuko ditu
gure Jaungoikoak: eta ikusiko degu Jaungoikoaren juizioan, ez ginduzela egin bear zan intenzio zuzen, eta
garbiarekin: baizik, edo banidadez, edo interesagatik,
edo munduko errespetoakgatik, edo motibo natural
utsakgatik: gere inklinazioa, edo gustoa artan genduelako: edo adiskidetasunak eragin zizkigulako: eta
orrelako obra onak, birtuteak dirudienak geldituko

dira batere sari bage, frutu bage, eta askotan kastigua
obeto mereziko due, galardoia, edo premioa baño,
zergatik intenzio okerraz egiñak ziran: bada geiago
begiratzen dio Jaungoikoak obra onaren anditasunari,
edo txikitasunari baño, ura egiteko intenzioari, eta
motiboari: eta au ezpada Jaungoikoagana zuzendua,
merezimentu bage gelditzen da. Eta ortik atera ezazue kontu, zenbat, eta zenbat kristau lotsaturik
orduan arkituko diran, eren obra on guziakin aiñ gitxi,
edo batere irabazi eztuelako: eta nolako kuidadoa
eduki bear degun, gere obra on guziak fin onarekin,
eta intenzio garbiarekin egiteko. Eta 6. azkenik pekatutzat eztauzkagun gauza gaizto asko, pekatu zirala
argiro ikusiko degu: zerren gure ignoranzia, jakineztasuna, eta itxumena borondatezkoak ziran: dotriñako
egiak bear bezela ikasteko, eta ezagutzeko alegiñik
egiñ ez gendualako, Jaungoikoari orretako argirik
eskatu ez giñiolako: eta ez Ebanjelio Santuaren legez,
ezpada munduko usadio gaiztoen legez, eta gure
pasio, edo gurari erabageen legez bizi izan giñalako:
bada Jesu-Kristok ez gaitu juzgatuko mundu zoroaren
iritziaz batera, ezpada berak guzioi erakutsi digun
dotriñaz batera. An lotsaturik arkituko dira banidadeari, abariziari, eta munduko jolas, eta jostatzeai, edo

dibersioai jarraitu zienak: eta Zeruko bide estuaz
kasorik egin nai izan etzuenak. Eta zer eranzun eztakiela geldituko dira Jaunak egingo dizten karguai.
3. G. Eta izango dira Juizio ikaragarri artan akusatzalleak, eta defensoreak? E. Bai: eta dira iru: 1. deabrua: 2. Aingeru Guardakoa: eta 3. gere konzienzia:
eta irurak dira, gure bizimoduaren testigoak izan diranak: eta 1. deabruak, gezurraren Aita bada ere, egiaz
egiñik dauzkatzun, eta ezin ukatu ditzaketzun zure
gaiztakeri guziak, berak tentaturik, eta zuk erraz konsentiturik, Jaungoikoaren Majestadearen kontra egin
zinduzenak presentatuko ditu: salaluko zaitu: eta zure
kontra orduan justizia eskatuko du: ari beti gusto
eman diozula: ari beti obedezitu diozula: beti aren
mendeko izan zerala esango du: aren antzeko soberbio bat, bano arro bat: gutizioso bat: loikeriara emana:
jan-edanzale erabageko bat: guzia aserrekorra, bengatiboa, enbidioso bat: eta gauza onetarako, animako
salbazioaren gauzetarako ajolabagea, nagia, alperra
izan zerala Jaungoikoaren amorioari, eta ontasunari
esker gaiztoz, eta desprezioarekin erantzun diozula:
Jesu-Kristok zugatik isuri zuen odolaz baliatu nai izan
etzerala: aren dotriña santuari, eta aren bizimodu santuaren ejenploari jarraio nai izan eztiozula: Jesu-Kris-

tok erakutsi, eta agindu zizun humiltasuna, pazienzia,
eta projimoarekiko karidadea ejerzitatu eztituzula: eta
ala Zeruko bideari larga, eta Infernukoari jarraio diozun ezkero, arrazoiaz, eta justiziaz, betiko deabruaren
lagun izan bear dezula. Ona deabruaren akusazioak
nolakoak izango diran: eta mugaz aurretik, eriotza
baño lenago, egiazko penitenziarekin, eta bizimodu
on batekin zure pekatuak, eta gaiztakeriak desegin,
borratu, eta erremediatu ezpadituzu: nolako estutasuna, eta larritasuna izango da zurea nere Kristau maitea, ainbeste kargu, eta ain zorrotzak egiten dizkitzuenean? Bada jakizu ze deabrua ixillik balego ere, zure
Aingeru Guardakoak, eta zure konzienziak berak, zure
fabore egon nai lukeenak, eta zure obra on guziak
pozik Jaunaren juizioan presentatuko dituztenak, ezin
eskusatuko zaituela: zerren askotan Aingeru santuak
ekarri dizkitzun Zeruko gogargi, eta inspirazioai, zu
pekatutik atzeratzeko, eta bizimodu on bat eragiteko,
kasorik egin oi etziñien: eta zure konzienziak askotan
ematen zitzun barruko abisoak, bere ortxikada, edo
erreprensioakin, kezka, eta bildurkunda onakin, ezertan etzenduzken: eta naiago izan zenduan zere pasio
gaiztoari gusto eman, ezenez zure borondatea ukatu,
eta Jaungoikoarena egiñ: eta ala alde guzietatik arki-

tuko zera lotsaturik, konbenziturik, eta zer eranzun
eztakizula: baña kontrara zer poza zurea, muga onez
aprobetxatu baziñan Aingeru Guardakoak, eta zure
konzienziak eman zitzuen abisoaz: zenzatu baziñan:
konfesio on bat, bear dan ezaguera, humiltasun, eta
damutasun egiazkoarekin egin bazenduan: eta aurrera bizimodu on batean iraun badezu: Jaungoikoarekin,
projimoarekin, eta zere buruarekin, edo konzienziarekin pakean bizi izan bazera: deabruaren mendetik
libratu baziñan, eta Jesu-Kristoren odol preziosisimoarekin garbiturik bazaude. Nolako lotsa emango diozu
deabruari zure salatzalle, edo akusatzalle enbidiosoari? eta nolako atsegiña zure Aingeru Guardakoari, zure
konzienziari berari, eta zure Juezari berari? eta Nolako
konsueloarekin adituko dezu orduan zure faboreko
sentenzia; eternidade guzirako zure zoriona seguratuko dizuna?
4. G. Zer sentenzia nai dezue bada aditu , juizio ikaragarri artan? E. Orduan erremediorik batere
eztezue izango: eztizue orduan balioko, ez Aingeru
Guardakoak, ez zuen izeneko, eta debozioko santuak;
ez pekatarien Ama biguñ, eta gozo dan Maria Birjiña
Santisimak: ez Jesu-Kristoren pasio, eta eriotzak, eta
ez zuekgatik ixuri zuen odol guztiz preziosoak: orain

bai, guziakin baliatu zaitezke, eta zuen oraindañako
utsegite guziak, gogotik nai badezue, erremediatu
ditzaketzue: eta betiko kondenazioko sentenziatik
libratu zaitezke: eta salbazioko sentenzia iritsi dezakezue. Eztago bitarterik: pekatuan iltzen bazerate,
aditu bear dezue Jesu-Kristoren aotik zuen betiko zorigaitzaren, eta kastiguaren sentenzia; eta bertatik
entregatuko zaitue zuen etsai madarikatuen eskuetan: eta eramango zaitue iskanbilla, algara, eta burla
arrigarriakin eren zorigaiztoko lagun izatera Infernuko
tormentuetan, beti, beti iraungo duen su, eta garretan, erretzen, penatzen, arrabiatzen egotera, iñoiz ere
andik irteteko, eta alibiorik izateko esperanza bage.
Nor ikaratzen, larritzen, eta zenzatzen ezta, onelako
desditxa bere buruari batek bere kulpaz merezi izan
diola konsideratzen badu? Baña kontrara, penitenzia
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-I - 25
  • Parts
  • Kristau dotrina-I - 01
    Total number of words is 4770
    Total number of unique words is 1418
    5.4 of words are in the 2000 most common words
    9.3 of words are in the 5000 most common words
    13.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 02
    Total number of words is 4208
    Total number of unique words is 1614
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 03
    Total number of words is 3830
    Total number of unique words is 1370
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 04
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1349
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 05
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1395
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.5 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 06
    Total number of words is 3891
    Total number of unique words is 1145
    40.4 of words are in the 2000 most common words
    54.7 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 07
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1337
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    60.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 08
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1397
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 09
    Total number of words is 4023
    Total number of unique words is 1481
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 10
    Total number of words is 3959
    Total number of unique words is 1498
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 11
    Total number of words is 3908
    Total number of unique words is 1469
    35.1 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 12
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 13
    Total number of words is 3890
    Total number of unique words is 1259
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    53.1 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 14
    Total number of words is 3898
    Total number of unique words is 1458
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 15
    Total number of words is 3852
    Total number of unique words is 1504
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 16
    Total number of words is 3884
    Total number of unique words is 1493
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.8 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 17
    Total number of words is 3781
    Total number of unique words is 1391
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 18
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1436
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 19
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1533
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 20
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1557
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 21
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1380
    38.1 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 22
    Total number of words is 3820
    Total number of unique words is 1334
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 23
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1541
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 24
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1535
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 25
    Total number of words is 3761
    Total number of unique words is 1549
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 26
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1445
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 27
    Total number of words is 3928
    Total number of unique words is 1512
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 28
    Total number of words is 3776
    Total number of unique words is 1517
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 29
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1486
    34.1 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 30
    Total number of words is 3885
    Total number of unique words is 1307
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    52.9 of words are in the 5000 most common words
    61.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 31
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1409
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 32
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1477
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 33
    Total number of words is 3838
    Total number of unique words is 1543
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    55.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 34
    Total number of words is 3930
    Total number of unique words is 1462
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 35
    Total number of words is 3408
    Total number of unique words is 1206
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.