Kristau dotrina-I - 15
bere gaiñ artu zuen, orren pena sufritzeko, eta bere
odolaren kostuan pagatzeko: 4. Aiñ bearra degun
humiltasuna, eta pazienzia ain ejenplo miragarriarekin guzioi erakusteko. Eta ala lotsatu bear gaitu gure
arrotasunak, ikusirik Jesu-Kristo bera, Zeruaren eta
lurraren jabea, Aingeru, eta santu guzien santifikatzallea, pekatuaren silluarekin markaturik bezela zirkunzisioan: eta odola dariola aiñ oñaza arrigarriak sufritzen gure amorioagatik: eta aiñ goiz, zorzi eguneko
aur jaio berria oraindio zalarik.
G. Eta aragiaren, edo gorputzaren zirkunzisioarekin zer beste gauzarik erakusten zigun gure Jesus
onak? E. Biotzeko zirkunzisioa: au da, gure buruaren,
eta munduko banidade, ondasun, eta atsegiñ, edo
gustoen eragabeko amorioa, eta deseoa gure biotzetik kentzea: eta orren lekuan Jaungoikoaren guzien
gañeko amorioa: gure lagun urko, edo projimo guzien
amorio egiazkoa: eta gure animako salbazioaren
deseo bizia, eta eragillea gure biotzetan sortzea, eta
beti konserbatzea: eta orixe da Jesu-Kristoren dotriña,
edo Ebanjelio guziaren fiñ prinzipala.
G. Eta Jesu-Kristo zirkunzidatu zuenean, zer beste
gauzarik gertatu zala dio Ebanjelio santuak?
E. Orduantxe (orain bateoan ipintzen dan bezela)
izena ipiñi ziobela: Jesus deitu ziobela: eta izen miragarri ori etzala mundukoak ipiñia, edo autua: baizik
Zerutik ekarria, bere amaren sabelean sortu baño
lenago: eta Aingeruak berak Maria Birjiña Santisimari,
eta bere Esposo Aita San Joseri errebelatua, edo aditzera emana.
G. Eta Jesusek zer esan nai du? E. Salbadorea, edo
libratzallea: eta ori da izen bat Jaungoikoaren seme
bakarrari, gugatik gizon egiñ zanari, osoro dagokiona,
eta bakarrik dagokiona: izan al ditekean izenik andie-
na, eta honragarriena, Jesu-Kristori bere Aita Eternoak
berariaz emana, anbat geiago bere seme propioa honratzeko, zenbat geiago bera bere Aitaren honragatik,
eta obedienziagatik, eta gu salbatzeagatik, edo pekatutik libratu, eta Jaungoikoarekin adiskidetzeagatik
humillatu, jatxi, eta beeratu zan: bada izanik bere Aita
Eternoarekin betidanik Jaungoiko bat, gizon egin zan:
gizonaren pekatuak bere gañ artu zituan: pekatariaren antza artu zuen, eta eriotza gogor, eta lotsagarri
bat gurutze batean sufritzeraño humillatu zan, eta
bere Aitari obedezitu zion. Eta argatik dio San Pablo
Apostoluak, Zerukoak, lurrekoak, eta Infernukoak
belaunikaturik erreberenziatzen, eta errespetatzen
due Jesusen izena.
G. Eta zergatik batez ere Jesusen izen miragarria
honratu bear degu? E. Zergatik bera da Deabruaren
ikaratzallea, eta Kristauaren konsolatzallea. G. Nola
da Deabruaren ikaratzallea? E. Zerren, nola Jesusek
goitu zituan: eta eren agintea desegiñ, eta kendu zien,
asko da guk Jesusi fede bizi, eta debozioarekin deitzea, eta bere laguntasuna eskatzea, Infernuko etsai
guziak ikaratzeko, eta guziai igas eragiteko: eta aen
tentazio guziak benzitzeko. G. Eta nola da Jesusen
izena Kristauen konsolatzallea? E. 4. Zerren Jaungoi-
koak agindurik, edo eskiñirik dauka, Jesusen izenean
eskatzen diogun guzia emango digula gure animen
salbaziorako konbeni bazaku. Eta 2. Zergatik ezta
Zeruaren azpian beste izenik gu salbatu gaitzakeanik:
au da, gu pekatutik atera gaitzakeanik, eta Aita Eternoarekin errekonziliatu, paketu, eta adiskidetu gaitzakenik: bada Jesusek gure pekatuen pagu, edo sakrifizio osoa Jaungoikoaren justiziari eman zion: eta sakrifizio neurribageko orren balioa aplikatzen digu, beraz
ondo baliatu nai bagera: au da, egiaz humillaturik, eta
pekatu egiñaz benetan damuturik, eta bizitza berri bat
egiteko asmo, gogo, eta proposito irmo, eta eragillea
arturik konfesio on bat egiten badegu: bada orduan
Jesu-Kristoren pasio, eta eriotza santuaren frutua, au
da, guretzat irabazi zuen grazia, Penitenziako Sakramentu Santuan errezibitzen degu: G. Zerekin mesede
ori, eta ori eragiñ dion guganako amorio guztiz miragarria, eta estimagarria gure Jesus onari pagatuko
diogu? Eta zer izango da guzaz, gere itxumenagatik,
arduragabetasunagatik, eta eskergabetasunagatik
Jesu-Kristok erakutsi zigun Zeruko bideari jarraio nai
ezpadiogu? E. Zenzatu gaitezen bada arren ,
jarraio degiogun gogotik Jesu-Kristoren ejenploari, eta
dotriñari: eta batez ere zirkunzisioan, eta bere bizitza-
ko pauso guzietan erakutsi zigun humiltasunari,
pazienziari, Jaungoikoarekiko, eta gure projimoakiko
karidade, edo amorio egiazkoari. Gogoan beti eduki
dezagun, ez gerala mundurako egiñak, ezpada Zerurako: eztagoala munduan gure egiazko zoriona: ezpada Zeruko erreinuan: eta ura iristeko egiazko alegiñak
egiten ezpaditugu, betiko galduak, betiko zorigaiztokoak, betiko Infernura kondenatuak izango gerala:
aritu gaitezen bada bertatik gure eragabeko pasio,
edo griña gaiztoak menderatzen; eta orretako begira
dezagun astiro, zerk eragozten digun Jesu-Kristori, eta
ark erakutsi zigun Zeruko bideari jarraitzea: batzuek
arkituko dezue, banidadeak, andinaiak, edo soberbiak
itxuturik zauzkatela: beste batzuek diruzale, ondasunzale, intereszale gutiziosoak zeratela: eta zuen tratu,
eta artu-emanetan irabazi ezkero, ondo, edo gaizki
dan, oker, edo zuzen dan erreparatzen eztezuela, eta
bearbada eragabeko joku andiak, eta kaltegarriak
arduragabe egiten dituzuela zuen buruen, eta zuen
familia tristearen dañu, edo kalte andiarekin: beste
batzuek loikeriara, eta aragiaren gusto, eta atsegiñ
zikiñetara emanak zeratela: beste batzuek eragabeko
jan-edanetara, eta bearbada ordikeriara; zuen pasio
zikiñak, eta lotsagarriak iñoiz ere menderatzeko, edo
goitzeko egiazko erremediorik egiñ gabe, eta arrisku,
edo okasioko perill anditik alde egin gabe. Beste
batzuek aserrekorrak, puntusoak, enbidiosoak, biraugilleak zeratela: eta beste asko guztiz arduragabeak
zuen obligazio jeneralak, eta zuen estaduari, edo karguari dagozkienak ondo ikasteko, eta kunplitzeko.
Bakoitzak bada examiñatu, ezagutu, eta juzgatu bear
degu gere burua: Jaungoikoari orretako bere argia
eskatu bear diogu: eta baita benetan, eta sarri humiltasun, eta konfianza andi batekin Jesusen izenean,
arren eman degigula bear degun indarra gure griña,
inklinazio, edo apetitu eragabeak goitzeko: eta Kristauari, Jesu-Kristoren jarraitzalle bati dagokion bizimodu on bat egiteko: eta orrela iritsiko degu bertatik animako pake andi bat; eta gero beti iraungo duen oraingo nekearen pagua, edo saria, eta eternidade guziko
gloria. Amen.
OGEITA LAUGARREN DOTRIÑA
Iru Erregeak Jesu-Kristo adoratu zueneko:
edo Epifaniako misterio guztiz atsegingarria.
Jesu-Kristo gure Jauna, egiazko Jaungoikoa eta
egiazko gizona zala, nai ta ez sinistu bear degu, salbatuko bagera: bada Jaungoiko bakarrik izan balitz, eziñ
ezer sufritu edo padezitu zezakean, eta eziñ ill zitekean: eta gizon utsa izan balitz, eziñ erredimitu ginzakean, eta eziñ gure pekatuen zorra Jaungoikoaren justiziara osoro pagatu zeikion. Eta argatik bere gizon
egitean, bere jaiotzan, bere zirkunzisioan, eta bere
bizitzako misterio guzietan, baita bere eriotzan ere,
argiro erakutsi zigun, persona bakar bat baizik ezpazan ere, au da, persona Jaungoikozkoa bakarrik; persona orretan zeudela uniturik Jaungoikotasuna, eta
gizatasuna: edo zuek esaten dezuen bezela, Jesu-Kristok zituala naturaleza bi, bata Jaungoikozkoa, edo
dibinoa, eta bestea gizonezkoa, edo humanoa: baña
eztagoala Jesu-Kristogan persona bakar bat baizik, eta
ori ez gizonezkoa, edo humanoa baizik bakarrik dibinoa, edo Jaungoikozkoa: eta nola persona orrek kabu-
rik, eta neurririk eztuan diñatasuna, eta anditasuna
zuen, orren lan guziak, neke guziak, trabaju guziak
zuen neurribageko, edo kabubageko merezimentua,
balioa, edo prezioa: eta argatik bere gizatasunean
sufritu zuen pasio, eta eriotza zan asko adiña, eta
sobra, mundu guziko, eta milla mundu balira ere,
guzien pekatuak pagatzeko: eta ona fedeko dotriña
bat guzientzat txit atsegingarria, eta konsolagarria:
eta zuen konsuelo geiagorako diot: Jesu-Kristoren
gizatasuna, munduan agertu zanean, ikusgaia zala;
arekin tratatu zuen guziak begiz ikusten zuena: baña
Jaungoikotasuna eziñ mundu onetan iñork ikusi zezakean. G. Zer egin zuela, uste dezue bada, Jesu-Kristok,
bera egiazko Jaungoikoa zala sinistu eragiteko? E.
Alako mirari arrigarriak bere neurribageko poderio,
eta eskualdiarekin egiñ zituan, eta alako Zeruko argiarekin askoren adimentuak, eta borondateak argitu,
ukitu, eta mugitu zituan, nun batere duda bage sinistu zuen, begiz ikusten zuen, eta kanpotik gizon utsa
zirudian gizon mirarigille ura, Jaungoiko egiazkoa zala:
eziñ engañatu zitekeana, eta eziñ engañatu gaitzakeana zala: eta ala aren esanak, eta aren dotriña Jaungoiko egiazkorenak bezela artu, eta sinistu bear ditugula: eta eztagoala beste biderik Zerurako. Ala egia,
Jesu-Kristoren Jaungoikotasunaren aiñ prueba asko,
aiñ ziertuak, eta aiñ ikusgarriak erakusten dizkigu
gure fede santuak Ebanjelioan bertan, eta batez ere
prueba guzien andiena, eta guzien sillua, eta osogarria izan zan bere egiazko erresurrekzioan; au da,
egiaz ill ezkero, eta enterratua izan ezkero, bera bere
birtutez piztutzean, eta orrela bere neurribageko
guzialtasuna, edo poderioa aiñ argiro ikusi eragitean;
nun Kristauok poztu, eta konsolatu bear gera, egia
orren ezaguerara, eta sinismenera gure Jaungoikoak
ekarri nai izan gaitualako. Eta fede bizi batekin gure
Jesus onaren bizitzako misterio guziak sinistu bear
ditugu, eta orietan erakutsi digun dotriñari jarraio
bear diogu. Gaur bada egia andi ori bera, au da, nola
Jesu-Kristo gure Jaunak aurtxoa zalarik, Jaungoiko
egiazkoa zala argiro agertu zuen, iru Erregeen adorazioan, edo Epifaniako misterioan aditzera eman nai
dizuet: eta probetxu andi bat guziak ateratzeko, eskatu degiogun Jesu-Kristori berari bere Ama Santisimaren bitartez Espiritu Santuaren argia, eta grazia. Abe
Maria.
Aditu zenduen ezkero bada, nola Jesu-Kristo gure
Jauna aiñ estadu humill, pobre, eta nekagarrian, guri
Zeruko bidea bere ejenploarekin erakusteagatik jaio
bazan ere, Aingeruak eta arzaiak adoratu zuen, eta
eren jabe, eta Jaungoikotzat ezagutu zuen; eta nola
bere Zirkunzisioan ere; pekatariaren antza gugatik
artu zuenean ere, Jesusen izen adoragarria, edo munduko pekatari guzien Salbadorearen izen miragarria
ipiñi zioten: Aingeruak Jaungoikoaren ordenaz lenago
Ama Birjiñari, eta Aita San Joseri agindu zien bezela:
orain, txit kontuz aditu bear dezue, nola Erregeak ere
Jesu-Kristo gure Jauna, Jaungoiko egiazkoa, eta gizon
egiazkoa bezela adoratu zuen.
G. Nola adorazio ori gertatu zala esaten digu Ebanjelio Santuak? E. Ara nola San Matheo Ebanjelistak
eskribiturik utzi zigun (Mathei c. 2.) Herodes Erregearen denboran Judako probinzian Belenen Jesus jaio
zanean, Orientetik Magoak Jerusalena etorri ziran: eta
bereala abiatu ziran galdetzen; nun dago Juduen Errege jaio dana bada aren izarra, edo ura jaio dala aditzera ematen duena, Orientean ikusi degu: eta gatoz
bera adoratzera. Berri oek Herodes Erregeak aditu
zituanean turbatu zan: eta baita arekin batera Jerusalen guzia. Eta bereala bere aurrera erakarri zituan
Sazerdote nagusienak, edo beste guzien prinzipe, edo
buru ziranak: eta Eskribak, edo Doktoreak, Moisesen
legea puebloari erakusteko kargua zuenak: eta galde-
tu zien, nun jaio bear du Kristok, edo esperatzen zaudeten Mesiasak: eta eranzun zioben: jaio bear du
Judako Belenen: bada ala eskribiturik utzi zuen Profetak. Eta zu Belelen Judako erria etzera txikiena Judako
Ziudade, edo erri prinzipalaen artean: zergatik zugandik irtengo da, Israelgo nere puebloa giatuko duen
erakuslea: (esan nai du Zeruko bidea erakutsiko
diona.) Orduan Herodesek ixillik Magoai beregana
deitu zien: eta kontuz galdetu zien, noiz jaio zan agertu zitzaben izar ura: eta esan zien: zuazte Belena: aur
jaio berri orrezaz ondo inormatu zaitezte: eta arkitzen
dezuenean, gasteatu egidazue, ni ere bera adoratzera joan nadiñ: eta ori aditu zuenean Erregearen aotik,
bereala bidean jarri ziran: eta orra nun Orientean ikusi
zuen izarra bera aen aurrean zijoan, eta Belena eldu
ziranean, aurra zegoan tokiaren gañean geratu zan:
eta izarra ikusi zuenean, guztiz alegratu, eta poztu
ziran: eta barruan sartu, eta arkitu zuen aurra bere
Ama Mariarekin: eta auspez etziñik adoratu zuen: eta
eren tesoroak iregirik, beren doaiak, edo ofrendak
ofrezitu, eta presentatu zioten: eta ziran urrea, inzensua, eta mirra. Eta izanik Zeruko abisua Herodesegana ez biurtzeko, beste bide batetik eren errietara itzuli ziran: eta orra Ebanjelio Santuak misterio miragarri
orren gañean diona. Baña misterio, edo doktriña guztiz andiak sartzen dituana: eta oriek zuei obeto aditzera emateko, galde labur batzuek egiñ bear ditugu: eta
1. Magoak, eta Juduak zer egiñ zuen jakiteko.
G. Zer gizamodu ziran Ebanjelio Santuak aitatzen
dituan iru Magoak? E. Oriente aldeko, edo eguzkia goizean agertzen dan alde artako gizon jakinsu, eta anditzu batzuek, Erregen izena zuenak: Zeruko astro edo
izarren ezagueran txit adituak: eta zekienak, izar berri
bat, besteak ez bezelakoa, agertuko zala, Juduak
esperatzen zeuden Salbadorea jaiotzen zanean. Eta
nola izar berri ori Jaungoikoak sortu eragiñ zuen, gure
Jesus Belenen jaio zanean; eta Jaungoikoak berak
gogargia, eta inspirazioa ere eman zien, aur jaio
berria billatzeko, eta guzion Salbadorea bezela adoratzeko; neke andiak artu bear bazituen ere bide luze,
eta perill andiak zituan batean, alkarri eren asmoak
adieragiñ, bereala bidean jarri ziran, izarra bera gidari zuela, eta Jaungoikoaren laguntasuna izango zuelako uste osoan. Eta nola Juduen erri nagusiena, edo
guzien burua zan Jerusalen, arako bidea artu zuen; eta
ara baño lenago izarra ezkutatu zitzaien: bazekien erri
artan Errege gogor, eta arrotasunez beterik zegoan
bat arkitzen zala: eta perill andian eren buruak ipiñiko
zituela; Juduen beste Errege jaio berri baten billa, eta
Erregetzat ezagutzera zetozela berria banatzen
zanean: eta ala ere Jaungoikoaren deiari, eta inspirazioari jarraitzen ziotela, beraren laguntasunean fiaturik, Jerusalena eldu ziran: eta bereala aldez abiatu
ziran, nun zegoan Juduen Errege jaio dana: eta jakiñ
zuenean, Belenen jaio bear zuela; ara bereala joan
ziran, arkitu zuen Jesus, guzion Salbadorea: adoratu
zuen: eta Jaungoikoaren abisoarekin, Jerusalena biurtu bage, besto bide batetik eren errietara itzuli ziran:
eta munduko Salbadore egiazkoaren etorrerako berri
onak, eta atsegingarriak barreatu zituen, eta gero
martirioaren koroa ederra irabazi zuen: eta bitartean
Herodes, eta bere korteko guziak, Jerusalendarrak,
eta ango apaiz nagusiak, eta legeko doktore, edo erakusleak, guziak itxumen arrigarri batean gelditu ziran:
iñor ere Jesusen billa joan etzan: eta zerren anditasunez, ondasunez, eta atsegintasunez inguraturik etzetorren Zeruko Maisua, edo Jaungoiko gizon gure Salbadorea, erak uste zuen bezela; baizik humill, pobre,
eta nekatua; Judu arroak, gutiziosoak, munduko zoriona baizik billatzen etzuenak; ez bakarrik artu nai izan
etzuen gure Salbadorea, eta Zeruko Maisu maitagarria: baizik begitan artu, aborrezitu, persegitu, eta
gurutze batean illerazo zuten: eta bide orrezaz baliatu
zan gure Jaungoikoaren kabubageko ontasuna, eta
miserikordia, gizon pekatariak erredimitzeko, eta salbatzeko: bada ainbesteraño maite izan gaitu, nun
eman izan digu bere seme bakarra bera, gizon egiñik,
ez bakarrik guri Zeruko bide zuzena argiro erakusteko, baita ere gure pekatu guzien zorrak bere biziaren
kostuan gurutzeko eriotzarekin pagatzeko. Bedeinkatua izan dedilla beti onelako guganako Jaungoikoaren
amorioa, eta miserikordia: baño jarraio degiogun oraiñ
gure dotriñari. Eta 2. G. Zergatik Jaungoikoak nai izan
etzuen, iru Mago edo Erregeak Herodesegana biurtzea? E. 1. Zergatik bazekian Herodesen malizia, eta
gaiztakeri arrigarria, eta Jesus bera, edo Errege jaio
berria, eta aren jarraitzalleak illtzeko zuen asmo gaiztoa; gero agertu zuen bezela. Eta 2. guziok ikasi genzan, Jesu-Kristo ezagutu ezkero, eta aren Zeruko dotriña ikasi ezkero, Herodesek bezela galdu, eta kondenatu nai gaituan deabruari iges egiñ bear diogula: eta
aren esan engañagarriai kasorik egiñ bear eztiegula:
baizik Jesu-Kristori, eta aren dotriñari gogotik jarraio
bear diogula: eta orretako 3. G. Iru Magoak edo Erregeak Jesu-Kristori ofrezitu zioben urreak, inzensuak,
eta mirrak zer aditzera ematen digue? E. 1. Elizako
Doktore, eta erakusle jakinsu, eta Santuak erakusten
digue, iru Magoak iru ofrenda oriekiñ batera, eren
buruen ofrenda Jesu-Kristori egiñ ziotela: eta aditzera
eman zuela: ezagutzen zuela Jesu-Kristo, aur jaio
berria, eren Erregetzat, eren Jaungoiko egiazkotzat,
eta gizon zan aldetik guzion Erredenptoretzat. Eta 2.
urrearen ofrendarekin erakusten digue, karidadearen,
edo Jaungoikoaren, eta projimoaren amorio egiazkoaren ofrenda osoa Jesu-Kristori egiñ bear diogula: bada,
nola urrea dan metalik preziatuena, baliosoena, eta
estimagarriena, ala karidadea da birtuterik andiena;
beste birtute guzien erregiña, guzien ama, eta guziak
piztutzen dituana, eta bizirik dauzkana, eta Zeruko
tesoro, edo ondasunak irabazi eragiten diguna; eta
kontrara karidade bage illak gaude: eta Zerurako ezer
irabazten eztegu: eta argatik karidadea gure biotzetan sortutzeko eta konserbatzeko alegiñ guziak egiñ
bear ditugu: eta batez ere inzensuaren, eta mirraren
ofrendak erakusten diguena egiñ bear degu: au da,
orazioari, eta mortifikazioari jarraio. (Badakizue, nola
inzensua surtara botatzen danean, usai gozoarekin
gora Zeru aldera igotzen, edo altxatzen dan: bada
Kristauak, ikusirik gure itxumena, gaitzerako degun
griña gaiztoa, birtuterako degun pisutasuna, nagitasu-
na, eta atzerapena, eta gerez bakarrik gauza onik eziñ
egiñ ala; lotsatu bear gera, humillatu bear gera; eta
Jesu-Kristoren izenean konfianza osoarekin Jaungoikoagana gure biotza altxatu bear degu: eta benetan
eskatu bear diogu, arren digula bear degun Zeruko
argia, gogo bizia, eta indarra, gure amorio propio eragabea, eta munduko gauzentzat degun inklinazio
gaiztoa menderatzeko: eta gure Jaungoikoa bera,
gauza guzien gañean biotz osotik amatzeko, eta gure
lagun urkoak edo projimoak gure buruak bezela Jaungoikoagatik amatzeko, eta estimatzeko. Baña nola
orazioa, edo eskatzea bakarrik asko eztan, gure
borondate, edo nai gaiztoa ukatzeko, eta gure naigabeak pazienziarekin sufritzeko egiazko alegiñak egiten ezpaditugu: orregatik orazioarekin, edo inzensuak
aditzera ematen digunarekin juntatu bear degu mirraren ofrenda, edo orrek erakusten diguna. Mirra da
gauza miña, eta usteldasuna eragozteko egokia);
bada, egiaz nai badegu, gure anima pekatutik libratu,
eta Pekatura biurtzetik gorde, nai ta ez gure pasio eragabeak, eta aztura gaiztoak ilduratzeko, edo mortifikatzeko, eta menderatzeko alegiñ guziak egiñ bear
ditugu: eztago beste erremediorik munduan gauden artean gerra bizian egon bear degu: (militia est
vita hominis super terram) guziok gaude etsaiez inguraturik: deabruak, mundu gaiztoak, eta aragi gaizki
eziak beti gerra egiten digue: eta oriek baño etsai
andiagoak ditugu, geurk ezi, edo goitu nai eztitugun,
eta gure barruan dauzkagunak: nola diran 1. Biotzeko
arrotasuna, antuste, edo soberbia, eta besteak baño
geiago izateko ansia: eta 2. orri darraion gutizia, edo
munduko ondasunak leia geiegirekin biribillatzeko
apetitu eragabea: eta 3. gorputzaren gurari zikiñak
kunplitzeko griña fortiza: orien ondoren ditugun beste
pasio eragabe askorekiñ orietatik sortu dira oraindaño
munduan ikusi diran, eta aurrera ikusiko diran gerrak,
aserreak, alkar eziñ ikusiak, gorrotoak, eta orien
ondorengo birau, edo maldizio izugarriak, enbidiak,
lapurretak, alkarren engañuak: joku andi erabageak,
eta kaltegarriak: gorputzaren gurari loi zikiñak, lujuriazko pekatu loiak, jostatze libre peligro andikoak:
danzazale eskandalosoak: jan-edan modubagekoak,
ordikeriak; eta oriei darraien beste eziñ kontatu ala
pekatu, eta gaiztakeriak. Nola bada al dateke, pekatutik libratzea: Jaungoikoaren grazian irautea: eta betiko
gloria iristea: eta infernura betiko ez joatea; ainbeste
pekatu lodi, pisu, larriak sortzen dituen sustrai gaiztoak ebakitzeko egiazko alegiñak egin bage? Pasio gaiz-
to orien kontra gogotik peleatu bage? Animo bada
Jesu-Kristok bere ejenplo, edo dotriñarekin ematen digun argiarekin; eta berak eskeintzen digun
Zeruko grazia, eta laguntasunarekin guzia dagikegu:
eta uste degun baño errazago gure pasioak goituko
ditugu, batez ere gauza aundi, grabe, edo larrietan,
pekatu mortalik ez egiteko moduan. Esna gaitezen,
eta azkartu gaitezen bada guziok: oraindaño baño alegiñ biziagoak egiñ ditzagun, gure Jesus onaren guganako neurribageko amorioa ezagutzeko: egiñ dizkigun
mesede andiak, eta gugatik eraman zituan neke arrigarriak gogoan erabilli ditzagun: gure betiko salbazioak, edo gure betiko kondenazioak zenbat inporta duen
astiro konsideratu dezagun: oraindañoko pekatuen
egiazko penitenzia biotzetik egin dezagun: eta aurrera pekatuko bide, edo arriskutik kontuz alde egiñ
dezagun: gure pasio eragabeak, eta batez ere pekaturik geiena eragiñ oi diguenak aborrezitu ditzakun: eta
orien kontra gogotik peleatu dezagun: eta bizimodu
berri bat artu dezagun: au da Jaungoikoaren amorioan, eta projimoaren amorioan pakean bizi gaitezen:
eta orretako Jaungoikoaren borondate santuarekin
gurea osoro konfirmatzeko alegiñ guziak egiñ ditzagun: eta seguru iritsiko degu Zeruko gloria. Amen.
OGEITA BOSTGARREN
DOTRIÑA
Jesu-Kristoren presentazioa,
eta Maria Birjiña Santisimaren
purifikazioa Jerusalengo Tenploan.
Jesu-Kristo gure Jaunaren gizon egite guztiz miragarria: aren jaiotza pobre, humill, eta nekez betea:
baña Aingeruak, arzaiak, eta Erregeak, urrutitik etorririk, ezagutua, honratua, eta eren jabe, eta Errege
soberanoarena bezela adoratua: eta orobat aren Zirkunzisioko misterio humillagarria, penagarria, eta
lotsagarria, pekataria balitz bezela, pekatuarentzat
zegoan erremedioa artzen zuela: baña aren ondoren
bereala Jesusen, edo guzion Salbadore egiazkoaren
izen adoragarriarekin, Jaungoiko eta gizon egiazkoa
zala, Zeruko Aingeruak deklaraturik, edo agerturik,
ikusi dezue, , aditu dituzuen Jesu-Kristoren aurtasuneko misterio guziz gozo, eta maitagarrietan.
Guzietan nor zan, eta zertara Zerutik etorri zan erakutsi zigun, aur txikia bazan ere, Zeruko gure gidaria,
eta Maisua zanak bezela: bada guzia bere neurribage-
ko jakinduriarekin, eta gure salbazioaren deseo irazekiarekin, bere Aita Eternoaren honrarako, eta gure
onerako zuzentzen zuen, au da, beraganako fede bizi,
esperanza irmo, eta amorio andi bat gure biotzetan
sortzeko, eta ori bera, oraiñ aditzera eman bear dizuedan Jesu-Kristoren beraren Presentazioko, eta Ama
Birjiñaren Purifikazioko misterio andietan ikusiko
dezue: eta guzion probetxurako izan dedin, eskatu
dezagun gogotik Espiritu Santuaren argia, eta grazia
Maria Santisimaren beraren bitartez. Abe Maria.
G. Zer agindu zuen gure Jaungoikoak Moisesi
eman zion legean presentazioaren gañean? E. Seme
nagusi, edo primojenito guziak lenbiziko jaiotzen ziranak Jaunari berari presentatu, edo ofrendatu bear
ziozkatela eren gurasoak: eta erreskatatu, edo erredimitu bear zituztela orduan bertan, ofrenda bat aekgatik egiñaz.
G. Jaungoikoak zertako ordenatu, edo eman zuen
lege ori? E. Israeldarrai beti gogora ekarteko, edo oroitu eragiteko, nola aen Asabak, eta pueblo guzia Ejiptoko Errege Faraon gogorraren mendetik, edo katiberiotik libratuak izan ziranean; Ejiptoko seme nagusi
guziak Aingeru baten bitariez illerazo zituan gure
Jaungoikoak: eta orduan bertan aen artean bizi ziran
Israeldar guzien seme nagusiak eriotzatik gordeak,
edo libratuak izan ziran. Eta orretako agindu zien,
aurretik Pazkuako bildotsaren odolanekin Israeldarren
ate guziak markatzea, edo señalatzea: eta orrek esan
nai zuen, guziokgatik sakrifikatua izango zan JesuKristo bildots inozentearen odolarekin libratuko giñala
deabruaren mendetik, eta betiko eriotzatik.
G. Eta zer agintzen zuen legeak emakumeen purifikazioaren gañean? E. Agintzen zuen, seme egiten
zuen andre guziak zetozela Tenplora berrogeigarren
egunean: eta alaba egiten zuenak larogeigarren egunean, purifikatuak izatera: eta aberatsak baziran,
urtebeteko bildots bat, eta usakume, edo tortola bat
ofrendatu zezatela: eta pobreak baziran usakume bi
edo tortola bi bakarrik.
G. Eta lege ori zertako zan? E. Aditzera emateko,
Adan gure lenengo gurasoaren pekatua ezkero,
guziok jaiotzen gerala pekatuarekin loiturik, zikiñdurik, edo mantxaturik: eta guziok degula purifikatu, edo
garbitu bearra.
G. Eta lege orretara obligaturik zeuden Jesu-Kristo
gure Jauna, eta bere Ama Maria Birjinia guztiz Santa?
E. Ez: zergatik Jesu-Kristoren sortzean, eta jaiotzean
etzan arkitu pekatuaren kutsurik, edo mantxarik bate-
re Maria Birjiñagan: eta etzuen purifikatukizunik: eta
Jesu-Kristo Jaungoiko bezela, bera zan lege emallea:
eta etzegoan legearen azpian.
G. Zergatik bada, Amak, eta Semeak lege oni obedezitu nai izan zioben? E. Bere ejenploarekin guri
humiltasuna, eta obedienzia erakusteko: eta aitzakiarik billatu bage Jaunaren lege Santua gordetzen erakusteko.
G. Eta zer egiñ zuan Jesu-Kristok bere Amak Tenploan presentatu, eta Aita Eternoari ofrendatu zionean? E. Bere burua, edo zan guzia biotz guztitik ofrezitu zion bere Aitari sakrifziorik egokiena, preziatuena,
eta atsegiñgarriena bezela, Jaungoikoaren beraren
honrarako, eta gure pekatuen pagurako. Etzan alabaña Tenplo artan aiñ balio andiko sakrifiziorik inoiz ere
ofrezitu: eziñ kontatu ala sakrifizio on ofrezitzen baziran ere: bada guziak ziran Jesu-Kristoren sakrifizioaren itzalak, edo figurak: eta etzuen berez birtuterik,
eta baliorik, Jesu-Kristoren sakrifizioaren antz bat
bakarrik ziralako baizik.
G. Eta presentazioko legeaz kunplitzeko, zer
ofrendatu zuen Maria Santisimak? E. Legeak agintzen
zuen bezela eman zituan bost siklo, edo bost diru,
bost peseta, gutxi gora bera balio zuenak.
G. Eta puritikazioko legeaz kunplitzeko, zer eman
zuen? E. Usakume bi, edo tortola bi; pobrenzat agindurik zegoan bezela.
G. Eta ofrenda miragarri ori Tenploan egiten ari
zirala, zer gauza andirik gertatu zan? E. Espiritu Santuak erakarri zituan Tenplora Simeon zeritzan agure
santu bat: eta Ana zeritzan alargun zar santa bat, bere
denbora guzia barau, eta orazio egiten enpleatzen
zuena, profeziako doaia zuena, eta beti Tenploan
egon oi zana. Aspaldian Simeon Santua bere, eta
guzion Salbadorea bere begiakin ikusteto deseo, eta
ansiarekin zegoan: eta Espiritu Santuak errebelatu,
edo aditzera eman zion, zorion andi ori iritsiko zuela ill
baño lenago: eta ala kunplitu zion. Agure Santu ark
Espiritu Santuaren argiarekin ezagutu zuen, gure
Jesus aur txiki Jaungoikozko ura zala, esperatzen
zegoan guzion Salbadorea, egiazko Kristo, edo Mesiasa: bere besoetan artu zuen: eta pozez, edo atsegiñez
beterik Jaungoikoari eskerrak ematen abiatu zan: eta
orduan esan zuen oraiñ Elizako ofizio, edo errezoan
egunoro esaten dan kantiko miragarri bat, Jesu-Kristoren alabanzan: eta ona zer esan nai duen: orain,
Jauna, zure hitzaz, edo promesaz batera zure serbitzaria mundu onetatik pakean joango da: bada nere
begiak munduari eman diozun salbatzallea ikusi due:
onek jende, edo pueblo guziak argituko ditu, au da,
pekatuaren itxumenetik aterako ditu, eta Zeruko
bidea erakutsiko die: eta bera izango da Israelgo
honra, eta gloria. Eta kantiko orren ondoren Ama Santisimari bere Seme maitea biurtu zion: eta esan zion:
au izango da askoren kondenaziorako, eta beste askoren salbaziorako Israelen: au da, askok itxuturik, eta
gogorturik ezagutu naiko eztue, persegituko due, eta
illerazoko due: eta eren kulpaz kondenatuko dira:
baña beste askok beragan sinistuko due, jarraioko
diobe, eta salbatuko dira: eta zure semeak sufrituko
dituan naigabeak, eta tormentuak, ezpata zorrotz
batek bezela, zure anima, edo biotza erdiratuko due:
batetik bestera igaroko due, eta penaz, eta dolorez
beteko due.
G. Eta orduan Tenploan arkitu zan Ana alargun
santak zer egin zuen? E. Ark ere Zeruko argiarekin
ezagutu zuen Jesu-Kristo bere, eta guzion Salbadorea:
adoratu zuen bere biotz guziarekin eta arrezkero aren
berri onak ematen zien, Salbadorea, edo Mesiasa
esperatzen zeuden guziai.
G. Eta Jaunaren legearekin Tenploan osoro kunplitu ezkero, zer egin zuen Maria Santisimak, eta Aita
San Josek? E. Itzuli ziran Galileako probinziara, Nazaretgo eren errira, eta etxera, berekin zeramela gure
Jesus aur dibinoa: eta zerren erri artan izan zan, Nazarenoa deitu zioben: aurretik Profetak esan zuen bezela.
G. Eta oraiñ esan ditugun presentazioko, eta puri-

- Parts
- Kristau dotrina-I - 01
- Kristau dotrina-I - 02
- Kristau dotrina-I - 03
- Kristau dotrina-I - 04
- Kristau dotrina-I - 05
- Kristau dotrina-I - 06
- Kristau dotrina-I - 07
- Kristau dotrina-I - 08
- Kristau dotrina-I - 09
- Kristau dotrina-I - 10
- Kristau dotrina-I - 11
- Kristau dotrina-I - 12
- Kristau dotrina-I - 13
- Kristau dotrina-I - 14
- Kristau dotrina-I - 15
- Kristau dotrina-I - 16
- Kristau dotrina-I - 17
- Kristau dotrina-I - 18
- Kristau dotrina-I - 19
- Kristau dotrina-I - 20
- Kristau dotrina-I - 21
- Kristau dotrina-I - 22
- Kristau dotrina-I - 23
- Kristau dotrina-I - 24
- Kristau dotrina-I - 25
- Kristau dotrina-I - 26
- Kristau dotrina-I - 27
- Kristau dotrina-I - 28
- Kristau dotrina-I - 29
- Kristau dotrina-I - 30
- Kristau dotrina-I - 31
- Kristau dotrina-I - 32
- Kristau dotrina-I - 33
- Kristau dotrina-I - 34
- Kristau dotrina-I - 35