🕥 30-minute read
Kristau dotrina-I - 07
Total number of words is 3875
Total number of unique words is 1337
37.8 of words are in the 2000 most common words
52.0 of words are in the 5000 most common words
60.1 of words are in the 8000 most common words
animak, eta Aingeruak, eta beste gauza guzi-guziak;
eta ala ezta kriaturarik batere Jaungoikoak egin eztuenik.
Eta sugeak, dragoiak, eta benenoa, edo pozoia
darien gauzak Jaungoikoak egin ote ditu? Bai, guziak
Jaungoikoak kriatu ditu. Zertako ordea orrelako gauza
itxusi, eta kaltetsuak egin ditu? Bere justizia guri agertzeko, eta pekatuaren itxustasuna, nolabait aditzera
emateko, edo begien aurrean paratzeko. Eta Jaungoikoak nola kriatu zuen mundu au? Kriatu zuen bere hitz
bakarrarekin, edo bere nai izanaz beste bage: eta ala
esan zuen, egin bedi argia, eta bereala sortu zan
argia: eta orobat beste gauza guziak. Eta Jaungoikoak
batetan egin zituan gauza guziak? Nai izan balu
guziak batetan egin zitzazkean; baña Eskritura Santan
esaten digu egin zituala sei egunean: eta berak ondoena iritsi zion ordenarekin egin zituan. Lenengo egunean zer egin zuen Jaungoikoak? Argia egin zuen. Zer
egin zuen bigarren egunean? Egin zuen Zerua. Irugarren egunean zer egin zuen? Apartatu zituan alkarren-
gandik Zerua, itxasoa, eta lurra: eta lurretik sortu
zituan belarrak, arbolak, eta landara, edo planta mota
guziak. Laugarren egunean zer egin zuen Jaungoikoak? Egin zituan eguzkia, illargia, eta izarrak. Zer egin
zuen bostgarren egunean? Egin zituan arraiak eta
egaztiak. Eta seigarrenean zer egin zuen? Abere, edo
animali mota guziak egin zituan: eta azkenik guziai
agintzeko, eta guziezaz baliatzeko, edo serbitzeko
egin zituan Jaungoikoak aparte gizona, eta emakumea
bere antzera, imajiñara, eta iduri edo semejanzara;
eta egin izan zituan beste kriaturak ez bezelako era
miragarri batean, aurrerago esango degun bezela. Eta
zazpigarren egunean, bukaturik bere obrak, atseden
zuela Jaungoikoak, dio Eskritura Santak: eta esan nai
du kriatura berriak egiteari utzi ziola: eta egun ori konsagratu zuen: eta egun Santua, eta deskansukoa egin
zuen.
Eta Jaungoikoak munduaren bearrik bazuen? Ez.
Zergatik egin zuen bada? Bere gloriagatik, edo bere
izate, edertasun, jakiunde, eta beste anditasun, eta
perfekzio neurribageak guri agertzeagatik: eta guzaz
ezagutua, adoratua, eta eternidade guzian amatua,
eta alabatua izateko, bere ondasun infinitoak, edo
kabubagekoak komunikatzen dizkigula. Eta nork orain
konserbatzen, eta gobernatzen du mundua bere
gauza, eta kriatura guziakin? Gure Jaungoikoak berak
bere probidenzia, eta poderio infinitoarekin edo neurribagearekin: eta ala konserbatuko ezpalitu, guziak
ezerezera biurtuko lirateke.
Eta Jaungoikoak norentzat kriatu zituan Zerua,
Eguzki, illargia, eta izarrak, eta lurrean, itxasoan, eta
orietan ikusten ditugun beste kriatura guziak? Nola
Jaungoikoak berak ezagutzeko, adoratzeko, eta serbitzeko egin zuen gizona, ala beste gauza guziak egin
zituan gizona serbitzeko, eta guziezaz gizona baliatzeko.
Eta orra, , zein dotriña andia erakusten diguen
Kredoaren hitz bakar oek: Aita guztiz poderoso,
Zeruaren, eta lurraren kriadoreagan. Eta ala , 1.
gure Jaungoikoaren guzialtasuna, edo poderio infinitoa edo mugabagea, eta bere obra, edo egitura guztiz
miragarriak gogoan erabiltzeko alegiñak egin bear
ditugu. Eta 2. ondo konsideratu bear degu, zein gauza
andiak, eta probetxugarriak Jaungoikoak egin dituan,
eta konserbatzen dituan gizonaren alimenturako, eta
alibiorako: eta orretan ezagutu bear degu Jaungoikoaren guganako ontasuna, amorioa, eta Probidenzia
miragarria: baña guzien gañean eztegu iñola ere aztu
bear, Kriatura guzien artean gu bakarrik egin gaituela,
Aingeruen gisa aren Majestadea ezagutzeko, amatzeko, eta serbitzeko, eta eternidade guzian beraz gozatzeko. Auxe dala gure azkeneko, eta betiko zoriona:
eta ori alkanzatzeko bakarrik serbitu, eta baliatu bear
gerala mundu onetako kriatura guziezaz: ez oetan
gure biotza, eta memoria ipinteko: ez orien ugaritasunaz gure buruak arrotzeko, edo soberbiaz betetzeko:
eta are gutxiago gure gurari edo apetitu erabagekoak
kunplitzeko: bada ori da gure azkeneko fiña eta egiazko zoriona, zertan dagoan aztutzea; eta Jaungoikoa
bera ofenditzeko, aren ontasunak egin dizkigun benefizio, eta mesedeaz baliatzea. Igui izan dezagun arren
orrelako eskergabetasun izugarria: eta baliatu gaitezen munduko ondasunaz obra onak egiteko, eta Jaungoikoa obeto serbitzeko: bada orrela gure egiazko
zoriona, eta betiko ondasunak Zeruko erreinuan gozatuko ditugu. Amen.
AMARGARREN DOTRIÑA
1. Aingeruak zer diran, eta zertako egiñak diran.
2. Nola Aingeru batzuek beren soberbiagatik
kondenatu ziran: eta Aingeru onak
beren humiltasunagatik salbatu ziran:
eta nola Deabruak tentatzen gaituen;
eta Aingeru onak gordetzen gaituen.
Aurreko lekzioan batetan aditzera eman dizuet,
, nola Jaungoikoaren Majestadeak bere poderio
infinitoarekin Zeruak, eta lurra, eta orietan arkitzen
diran gauza guziak ezerezetik sortu, edo egin zituan:
eta zertako egin zituan; eta Kredoaren lenbiziko Artikuluari garraizkola gure Jaungoikoak bere antzera, eta
semejanzara egin zituan Aingeruak, eta gizonak, au
da, kriatura guzien artean nobleenak, eta prinzipalenak zer diran, eta zertako egiñak diran emendik aurrera esan bear dizuet: eta zerren Aingeruak gizonak
baño lenago egiñak diran; eta berez nobleagoak
diran, gaur esango dizuet 1. Aingeruak zer diran, eta
zertako Jaungoikoak egin zituan: eta 2. nola aetatik
batzuek eren arrotasun, eta soberbiagatik betiko kon-
denatuak izan ziran, eta gu ere galtzeko alegiñak beti
egiten ari diran: eta kontrara nola beste batzuek eren
humiltasunagatik, eta eskerongatik betiko salbatu,
eta zorioneko egin zituan gure Jaungoikoak: eta Aingeru on oek nola gordetzen, eta anparatzen gaituen,
gu ere aen zorioneko lagunak betiko izan gaitezen.
Asko inporta duen dotriña dezue gaurko au, Jaungoikoaren Justizia, Probidenzia, eta gizonari dion amodioa ondo ezagutzeko. Eta ala arretaz, eta kontuz
aditu bear dezue: eta frutuarekin izateko Espiritu Santuari bere argia, eta grazia eskatu degiogun guziok,
Maria Santisima bitarteko arturik. Abe Maria.
Zer dira Aingeruak? Dira kriatura espiritual
batzuek gorputzik batere eztuenak, ezta kolorerik,
edo figurarik ere, eta orregatik ezin gure gorputzeko
begiakin ikusi, eta sentitu ditzakegu: baña bai due
adimentu txit argia, eta indar guztiz andia: eta dira
gizonak baño agitz jakinsuago, eta indarsuago.
Aingeruak Espiritu utsak badira, eta gorputzik
ezpadue: Zergatik pintatzen dituzte gorputzakin? Zergatik Eskritura Santan esaten dan bezela, askotan
agertu izan dira giza-antzean: bada ezin Espiritu utsak
ikusi, eta sentitu ditzakegu. Eta zergatik pintatzen
dituzte egoakin? Guri aditzera emateko zeiñ laster,
edo ariñ egiten duen Jaungoikoak aginzen dien guzia.
Jaungoikoak zertako kriatu zituan Aingeruak? Aren
Majestadea serbitzeko, amatzeko, eta eternidade
guzian Zeruko erreinuan alabatzeko, eta gozatzeko.
Eta zorion ori iristeko berak eman zien bear zuen ezaguera eta grazia guzia.
Eta zer estadutan kreatu zituan Jaungoikoak Aingeruak? Graziazko, eta santidadeko estaduan: baña
eman ere zien libertadea onerako, eta gaitzerako;
onean irauten bazuen betiko saria Zeruan irabazi
zezen, eta gaitzera eren kulpaz makurtzen baziran
betiko kastigua infernuan izan zezen. Eta Aingeru
guziak iraun zuen beti graziazko estaduan? Ez guziak.
Batzuek iraun due beti estadu artan, zerren humillak,
eta esker onekoak Jaungoikoarekiko izan ziran: baña
beste batzuek graziazko estadutik erori ziran beren
arrotasun, antuzte, edo soberbiagatik; bada berenez
balira bezela, eta Jaungoikoari ezer zor ezpaliote
bezela arrotu ziran: eta Jaungoikoari eskerrak eman
ordean, eta obedezitu ordean, eren barruan ainbesteraño altxatu ziran, ze Jaungoikoa bera bezela izan nai
zuen.
Nola deitzen dira graziazko estaduan iraun zuen
Aingeruak? Deitzen dira Aingeru onak, edo bakarrik
Aingeruak. Eta graziazko estadutik erori ziranak nola
deitzen dira? Aingeru gaiztoak, edo sarriago esan oi
zate Deabruak, tentatzalleak, Demonioak, Infernuko
etsaiak: eta guziak bat esan nai due.
Zer egin zitzaien Aingeru gaiztoai soberbiazko
pekatuan konsentitu zuen instantean? Izan ziran
bereala desterratuak betiko Zerutik: eta izan ziran
betiko kondenatuak Infernuko tormentuetara. Zertan
ari dira Infernuan? An sufritzen, eta padezitzen dituzte eternidade guztiko tormentuak.
Eta Deabru guziak daude infernuan? Betiko penak,
edo tormentuak guziak sufritzen dituzte, aetatik asko
oraindio airean, eta gure inguruan gu persegitzeko
badabiltza ere: bada ori San Pedrok, eta San Pablok
ala aseguratzen digue; eta Eskritura Santak askotan
aitatzen due, nola Deabruak gizon askoren barruan
egon diran: eta nola Jesu-Kristok, eta Apostoluak libratu zituzten.
Eta zergatik, eta noiz artean Deabruak emen
airean ibilliko dira? Juizioko eguneraño iraungo due
goi onetan Jaungoikoak ala permititurik: eren maliziak
artu eragiten die al dituen medio guziak gizonak gal-
tzeko. Beti gure inguruan dabiltza, orroka dauden
leoiak bezela, gu iristeko, edo puskatzeko; eta Serpienteak bezela gu engañatzeko. Jaungoikoak orrela
permititzen du, gizonak erne, edo kontuz bizi ditezen,
eta beti esna, eta zelata egon ditezen, orazioarekin,
Jaungoikoaren bitzarekin, eta fedearekin armaturik,
eta indarsu eginik.
Indar andia due Deabruak gizonak galtzeko, edo
pekaturatzeko? Jesu-Kristo lurrera etorri baño lenago
txit andia zan, eta mundu guzian txit zabaldua, edo
banatua zegoan Deabruaren Erreinu, edo Inperioa,
bada munduko gizon geienak eren itxumenagatik, eta
pekatuakgatik Infernuko Deabruaren mendeko, esklabo egiñik zeuden; eta kasi mundu guzian adoratzen
zuen. Baña Jesu-Kristok bere eriotza, eta erresurrekzioarekin Deabruaren erreinua desegin zuen. Armaturik zegoan indarsua garaitu zuen: okupatzen zuen
erreinutik bota zuen: eta gure etsaiaz triunfatu zuen.
Arrezkero Deabruaren poderioa, eta eskualdea
dago loturik: eta eztauka Kristauen gañean aginterik;
oek eren Borondatez beren pekatuakin aren mendeko
egiten ezpadira: baña milla artifizio ditu, kontuz ez
dauden gizonak bere lokarrietan, eta saretan arrapatzeko: eta iñoiz ere aspertzen ezta gu Jaungoikoagan-
dik apartatzeagatik; eta bere zorigaiztoko lagun egiteagatik.
Munduaren aizken aldean, Ante-Kristoaren persekuzioaren denboran gizonen artean karidadea oztu,
eta gaiztakeria geiago ikusiko da, eta orduan Deabruaren agintea berriro agitz zabalduko da: baña eztu
asko iraungo Jesu-Kristok kenduko die betiko bere
aginte guzia: Infernura betiko botako ditu Deabruak,
eta aen lagun zorigaiztokoak: eta Zerura eramango
ditu berekin triunfo andiarekin Santuak, edo justuak:
eta aetan, eta aekin batera erreinatuko du eternidade
guzian.
Zer estadutan gelditu ziran, eta zertan ari dira Aingeru Santuak? Bertatik betiko zorioneko, edo bienabenturadu egiñik geratu ziran: eta arrezkero beti Jaungoikoaren majestadea ikusten, alabatzen, eta gozatzen ari dira: eta aren ministro leialak bezela aren
aginteak egiten dituzte: Jaungoikoaren legeaz konforme beste kriaturak, eta batez ere gizonak anparatzen,
zaitzen, eta gobernatzen dituztela: bada gizon bakoitzari eman digu Jaungoikoak Aingeru guardako bat,
gorde gaitzan gure bizi guzian. Eta Aingeruak asko ote
dira? Zenbat diran ziertu eztakigu baña bai guztiz
asko dirala, Eskritura Santak esaten digu: eta ala ere
iruren izenak baizik aitatzen ez ditu: eta dira San
Migel, San Gabriel, eta San Rafael.
Eta Aingeru guziak Jerarkia batekoak, eta ordena
batekoak, edo berdinak ote dira? Ez: Eskritura Santak
kontatzen ditu bederatzi ordena diferenteak: eta dira
1. Serafiñak. 2. Kerubinak. 3. Tronoak. 4. Dominazioak. 5. Prinzipaduak. 6. Potestadeak. 7. Zeruko birtuteak. 8. Arkanjeluak. Eta 9. Aingeruak. Eta bederatzi
ordena oek daude partiturik iru Jerarkia berezietan. 1.
Egiten due Serafinak, Kerubinak, eta Tronoak. 2. Egiten due Dominazioak, Prinzipaduak, eta Potestadeak.
Eta 3. egiten due, Zeruko birtuteak, Arkanjeluak, eta
Aingeruak.
Eta Aingeru Santuak, eta batez ere Aingeru guardakoak, zer egiten due, batez ere gizonaren alde? 1.
Gure orazioak, eta obra onak Jaungoikoari presentatzen diozkate: erak ere gugatik erregutzen due. Eta 2.
Deabruaren tentazioetatik defenditzen gaituzte, eta
mundu onetako arrisku, edo peligruetan laguntzen,
eta anparatzen gaituzte.
Eta zer probetxu atera bear degu guziok orain
esan degun dotriñatik? 1. Adoratu bear degu Jaungoikoaren poderio infinitoa, eta ontasun soberanoa: bada
ainbeste milloi Aingeru ezerezetik egin zituan: eta
izan ditekean zorionik, eta felizidaderik andienerako
egin zituan. 2. Konsideratu bear degu, kriaturarik
jakinsuenak, eta indarsuenak, zein ezerezak diran
Jaungoikoaren majestadearen aurrean; eta zenbateraño igui duen, edo aborrezitzen duen Jaungoikoak bere
kriaturetan aiñ soberbia, eta arrotasun andia: eta aiñ
esker gaiztoa ikustea; eta nola alakoak aren justiziak
kastigatzen dituan: eta kontrara zein maite dituan
humillak, eta esker onekoak, eta oek nola faborezitzen, honratzen, eta bere gloriara jasotzen dituan. Eta
3. ikusirik nolako alegiñak Deabruak egiten dituan gu
galtzeko, eta kondenatzeko: eta kontrara Aingeru
Santuak, eta batez ere Aingeru Guardakoak nolako
leiarekin eta amorioarekin gu zaitzen, anparatzen, eta
Zerura gidatzen ari diran. Alegin guziak beti egin bear
ditugu Deabruaren tentazioai atzera esateko, edo
erresistitzeko: eta batez ere soberbiari, eta gure
buruaren amorio erabageari gerra egiteko. Aingeru
Santuen exenploari eren obedienzia, humiltasun, eta
Jaungoikoarekiko esker onean jarraitzen diogula: eta
orretako beren laguntasuna egunoro gogotik eskatzen
diegula.
Baña aitatu ditugun ezkero eren izenakin iru Aingeru, Eliza Ama Santak berariaz gogoratzen dizkigu-
nak, eta festa partikularrakin honratzen dituanak, galdetzen det oriek zein diran? Eta zertan distingitzen
diran, edo zer lan, edo zer egiteko bakoitzari Jaungoikoak eman ziozkan? Eta nola Kristau guziok honratu
bear ditugun? Dirade bada San Migel, San Gabriel, eta
San Rafael: eta diet, San Migel dala Aingeru guzien
Kapitan jenerala: Zeruan izan zan pelea, edo gerra
andi artan Luzifer, eta bere lagun arro, antuztez, edo
soberbiaz beteak altxatu ziranean, eta berez balira
bezela, edo Jaungoikoari zuen guzia, zor ezpaliobe
bezela, arrotu ziranean, eta Jaungoikoa bera bezela
izatea ansiatu zuenean; San Migelek Jaungoikoaren
honra defenditu zuen: Nor Jaungoikoa bezelakorik?
deadar egin zuen: Aingeru soberbio, edo arroak goitu,
edo benzitu zituan: eta oek betiko Zerutik deserrituak,
edo desterratuak, eta betiko Infernura ondatuak izan
ziran: eta orduan San Migel, eta ari jarraio zioben Aingeru on guziak. Zeruko gloriaz betiko gozatzen abiatu
ziran, eta betiko zoriona seguratu zuen. Eta gure Jaungoikoak San Migel Arkanjel egin zuen bere Elizaren
Patroi eta anparatzalle, laguntzalle, eta defenditzalle
prinzipala, edo nagusiena. Eta ala ori San Migelek beti
egin du munduaren asieratik onera: eta aurrera ere
egingo du. Eta berak du gure animak Jaunaren tribu-
nalean presentatzeko kargua. Zenbat baliako eztigu
bada San Migelen egiazko debotoak izatea? Eta ari
orain jarraitzea, batez ere humiltasunean; Jaungoikoarekiko esker onean, eta Jaungoikoaren honra, eta projimoen ona, eta salbazioa billatzean, eta gure alegin
guziakin aurreratzean? Eta orra nola honratu bear
degun San Migel Arkanjel andia.
Eta zertan distingitua izan zan San Gabriel? Jaungoikoaren Majestadeak esleitu zuen Ainguoru guzien
artean mundu onetan izan dan egitekorik andienean,
au da, Jaungoikoaren beraren Seme bakar Jesu-Kristo
gure Jaunaren gizon-egite, edo Enkarnazioko misterio
miragarrien bitarteko, Enbajadore, eta Zeruko berri
ekarle zorionekoa izateko. San Gabrielek Daniel Profeta Santuari Jaungoikoaren partez errebelatu, agertu,
edo aurrez esan zion, zenbat denboraren buruan munduan agertuko zan gure Salbadorea, eta orduan zer
gertatuko zan. San Gabrielek berak San Juan Bautistaren Aita Zakarias Santuari agertu, eta errebelatu zion,
nola bere zarzaroan bere emazte Santa Isabelegan
izango zuen seme bat, Juan izena ipiñiko ziona, Jaungoikoaren aurrean txit andia izango zana, eta JesuKristoren beraren bide aurreko, edo Prekursore izango
zana. Eta San Gabrielek berak Maria Birjiña Santari
ekarri zion, aren sabelean Jaungoikoaren Semea gizon
egingo zalako atsegiñezko berri miragarria, eta Jesus
deituko ziola: au da, munduko Salbadorea izango zala.
Eta Gabrielen izenak esan nai du, Jaungoikoaren fortaleza, edo indarra, aditzera emateko Ama Birjiña Santisima, bere bildur, eta turbazioan indartu, edo fortalezituko zuela: egin zuen bezela, esan zionean: eztezu
zer bildurtu Maria, bada zuk Jaunaren grazia arkitu
dezu, eta zure sabelean sortuko, eta argira emango
dezu, Jesus deituko diozun seme bat. Eta ala, ,
Jaungoikoak San Gabrieli eman zion kargu guztiz andi
orretatik erraz kontu atera dezakezue, Aingeruen
artean, nolako estimazioa, nolako honra, eta nolako
gloria daukan Zeruan San Gabriel Arkanjel andiak, Eta
guk nola honratu bear degu? 1. Esker onak eman bear
diozkagu gure guzion salbaziorako egin zuan bitartekotasunagatik: eta 2. eskatu bear diogu biotz guztitik,
arren iritsi degigula gure Jaungoikoaren ontasunetik
bear degun Zeruko argia, ondo ezagutzeko bere seme
bakar Jesu-Kristo gure Jaunaren gizon egitean agertu
digun guganako amorioaren anditasun neurribagea;
eta amorio orri amorioz, eta esker onez eranzuteko
grazia; eta, pekatuari largarik, Zeruko bideari jarrai-
tzeko indarra. Orra San Gabriel Arkanjel andiari debozio egiazkoa edukitzeko era ederra.
Eta zer lan, edo ofizio egin zuen San Rafael Arkanjel andiak? Eskritura Santuak Tobias Santuaren liburuan aitatzen ditu zeoro San Rafaelek egin zituan
lanak, edo egitekoak. Izan zan Tobias gaztearen bide
erakuslea: aren ezkonzagillea, eta konsejaria: eta
Tobias zar Santuaren sendatzalle, edo medikua: San
Rafael Aingeruek giza gazte eder baten antzean
lagundu zion Tobias gazte Santuari bide luze batean:
arrizku andi batetik libratu zuen: Sara emakume
Santa, eta aberats batekin ezkondu eragin zuen: konseju guztiz egokiak ezkonza on baterako eman zizten:
arzeko andi bat Gabelogan zeukana kobratu zion:
etxera bere emaztearekin eta ondasun askorekin ekarri zuen: Aren gurasoak konsueloz bete zituan: Aita
Tobias Santuari galdurik zeukan begietako bista biurtu zion: orazioak, eta limosnak Jaungoikoaren aurrean
zenbat balio duen erakutsi zien: nola bera zan Jaungoikoaren Aingeru prinzipaletatik bat esan zien: eta
desagertu zan: eta kordebage bezela Aita semeak gelditu ziran: eta erengan biurtu, eta Jaungoikoa alabatzen abiatu ziran etc. Eta orra, , dotriñarik asko,
guk ere Jaungoikoa alabatzeko, eta serbitzeko, eta
opdoren Zeruko gloria iristeko. Amen.
AMAIKAGARREN DOTRIÑA
Lendabiziko gizonaren kreazioaren gañean.
Gaur, , dotriña txit miragarri, eta premiazko
bat aditu bear dezue: Aingeruak zer diran: zertako
Jaungoikoak egin zituan: eta nola aetatik batzuek eren
soberbiagatik betiko zendenatu tiran: eta besteak
eren humiltasun, eta esker onagatik salbatu ziran; ori
guzia aditu zenduen orain urrengo aldian: eta ori ondo
jakitea asko inporta duan gauza bada ere, askoz geiago inporta digu , geur nor geran, eta zertako egiñak geran jakiteak, Orretako esango dizuet bada gaur,
1. nola Jaungoikoak lenbiziko gizona, eta emakumea
kreatu zituan: zertako kreatu zituan: nolako doai, eta
graziak eman zien: eta 2. zein gaizki Jaungoikoari
eranzun zioben. Eta aurrera aen utsegiteak nolako
kalteak ekarri zituan, eta aek erremediatzeko Jaungoikoaren ontasun infinitoak zer disponitu zuen esango
dizuet. Eta ala txit kontuz dotriña oek aditu, eta gogoan artu bear dituzue: eta probetxuarekin izateko eskatu dezagun Espiritu Santuaren grazia Maria Santisimaren bitartez. Abe Maria.
1. G. Aingeruen ondoren zein dira kreatura guzien
artean nobleenak? eta Jaungoikoak geiena maitatu
dituanak? E. Gizonak: eta izen onekin orobat aditzen
dira emakumeak.
G. Eta munduko gizakume, eta emakume guziak
nork kreatu ditu? E. Gure Jaungoiko guztiz poderosoak. Eta zertako kreatu, edo egin gaitu aren Majestadeak? bera emen ezagutzeko, amatzeko, eta serbitzeko: eta gero eternidade guzian bera Zeruko Erreinuan
Aingeruak bezela ikusten, eta gozatzen egoteko. Orra
, zerk izan bear duen gure lan, eta egitekorik
andiena; eta orra zertan dagoan gure egiazko zoriona,
eta gure betiko atseden, eta gozotasuna: bada Jaungoikoak bakarrik gure biotza osoro bete, ase, eta kontentatu dezake.
G. Nor izan ziran Jaungoikoak lenengo kreatu
zituan gizona, eta emakumea? E. Izan ziran Adan, eta
Eba gure lenengo gurasoak.
G. Zergatik oei deitzen diegu gure lenengo gurasoak? E. Zergatik Adanegandik, eta Ebagandik sortu
dira, edo etorri dira munduko gizon, eta emakume
guziak: eta ala guziok gera alkarren senideak, eta
guraso batzuen ondorengoak, eta alakoak bezela
alkar amatu, eta serbitu bear degu.
G. Eta gizona, orobat emakumea zer da? Da gor-
putzarekin, eta animarekin konpondurik, edo formaturik dagoan kreatura bat: gorputzaren aldetik abere,
edo animalien antzekoa, eta aek bezela sentikorra,
eta ilkorra: eta animaren aldetik illeziña, edo inmortala, Aingeruen gisa Jaungoikoaren antzekoa, eta aek
bezela Jaungoikoa ezagutzeko, amatzeko, eta beti
gozatzeko gai, edo kapaz dana.
G. Jaungoikoak zertatik egin zuen Adanen gorpu-
tza? E. Egin zuen lurretik, au da lur puska batekin formatu zuen gorputz bat.
G. Eta Adanen anima zertatik egin zuen gure Jaun-
goikoak? E. Anima kreatu zuen ezerezetik, eta juntatu
zuen Adanen gorputzarekin, eta bereala gizon bizi,
oso, eta perfekto bat egiñik geratu zan.
G. Eta Jaungoikoak zertatik egin zuen lenengo
emakumearen gorputza? E. Jaungoikoak Adani lo pisu
andi bat artu eragin zion: eta lo zegoala saies bat
atera zion, eta arekin emakumearen gorputza formatu zuen, eta bear zuen anditasuna bereala eman zion.
G. Eta lenengo emakumearen anima zertatik egin
zuen Jaungoikoak? E. Ezerezetik egin zuen, edo kreatu zuen Jaungoikoak: eta gorputzarekin juntatu, edo
batu zuen: eta bereala emakume oso, eta bizi egiñik
geratu zan.
G. Eta munduaren asieratik zenbatgarren egunean
egin zituen gure Jaungoikoak lenengo gizona, eta
emakumea? Seigarren egunean, lurreko beste kreatura guziak egin ezkero; Jaungoikoak bere artean esan
zuen (Eskritura Santak dionez) egin dezagun gizona
gure imajiña eta semejanzara: animaliai, egaztiai,
arraiai, eta beste guziai agindu degien. Eta ala guzien
jabe, eta guziezaz baliatzeko eskualdiarekin formatu
zuen.
G. Eta zer da Jaungoikoak bakoitzari eman digun
anima au?
E. Da Espiritu bat inmortala, edo illeziña, gorputzari bizia emateko, eta gorputzari agintzeko egiña, arrazoiaz, eta libertadeaz apaindua, edo adornatua: eta
Jaungoikoa bera ezagutzeko, eta amatzeko gaia.
G. Eta zertan dago gure animaren edertasuna, eta
exzelenzia?
E. Jaungoikoaren beraren antzera, imajinara, eta
semejanzara egiña izatean. Eta ala Jaungoikoa Espiritua da, eta gure anima ere bai: Jaungoikoa da betikoa,
eta gure anima ere beti bizitzeko egiña da: Jaungoikoak du adimentua ezagutzeko, eta borondatea amatze-
ko, eta gure animak ere badu adimentua ezagutzeko,
eta borondatea amatzeko: eta Jaungoikoa bera ezagutzeko; eta amatzeko gai, edo kapaz da.
G. Eta nundik dakigu gure anima dala espiritua,
eta illeziña, edo inmortala?
E. Ori fedeak ezeze, arrazoiak argiro erakusten
digu Jaungoikoak Eskritura Santuan egia ori txit sarri
agertzen digu: eta gure Errelijio santuaren fundamentu prinzipal bat egia ori da. Eta arrazoi, edo argi naturalak ere ori erakusten digu: bada pensamentuak
berez egiteko, arrazoiak emateko, eta bere arrazoiak
erak juzgatzeko indarra, doaia edo birtutea espirituari
bakarrik dagokan gauza da: bada gorputza, eta puska
askorekin konpontzen dan edozein gauza material
ezta iñola ere gai pensamentuak egiteko, eta arrazoiak emateko; eta bere pensamentu eta arrazoiak
erak juzgatzeko, gure anirnak egiten duen bezela:
gorputzetan, eta beste gauza materialetan beste gauzarik ikusten ezta neurria, figura, eta mobimentua baizik: ezin dateke pensamentua gorputz izatea: eta orobat ezin dateke gorputza pensamentu izatea: bada
gorputza bakarrik da ill ditekeana, zergatik dan desegin ditekean, eta egiaz desegiten dan gauza konpondurik dagoan bat: baña espirituak eztu orrelako kon-
posiziorik, eta ez parte askoren, edo gitxiren uniorik;
eta ala berez da desegin ezin ditekean, eta ill ezin
ditekean gauza espiritual bat: ori da gugan pensatzen
duena: eta orri deitzen diogu anima arrazoiduna, eta
arrazoi-emallea. Eta bentaja ori degu, eta orrek distingitzen gaitu lurrean bizirik ikusten ditugun beste animalia guziakgandik: bada oek pensamentuak egiteko,
eta guk bezela arrazoi emateko gai eztira: eta animaliak duen anima ezta espirituala, eta illeziña: da bakarrik sentikorra, eta sentiduakin batera bukatzen, eta
desegiten dana.
G. Eta beste bentajarik, eta distinziorik etzion
eman Jaungoikoak gure animari?
E. Bai: eman zion libertadea: au da nai zuena
aututzeko eskualdia: eta ala gizonak bere eskuan zeukan onera, edo gaitzera jartea: gogoak ematen ziona
egitea, edo ez egitea: eta orri deitzen diogu libertadea, Aingeruak, eta gizonak bakarrik izan duena; eta
merezitzeko gauza bearra, Jaungoikoaren graziarekin
batera.
G. Nun ipiñi zuan Jaungoikoak Adan gure lenengo
gurasoa, kreatu zuenean?
E. Lurreko Paradisuan, ura landutzen, eta zaitzen,
edo gordetzen okupatu zedin: ez orretan nekatu bearrez bizitzeko, baizik alpertasunari iges egiteko,
G. Paradisu ura zer zan? Zan atsegiñezko jardin,
edo baratza eder bat, Jaungoikoak berariaz egiña;
arbola eta fruta gozoz beterik zegoana: eta beste
arbolaen artean zeuden bi: bata bizitzako arbola, eta
bestea onaren, eta gaitzaren jakinduriako arbola.
Bizitzako arbola (San Agustiñek dionez) zan gizonaren zartzea, eta iltzea eragozteko, eta besteari zeritzon onaren, eta gaitzaren jakinduriako arbola, aren
bidez etorri bear zuen ondorengo, edo efekto onakgatik, edo gaiztoakgatik. Eranzuera au ondo aditzeko,
jakin bear da, Jaungoikoak gizonari Paradisuko frutetatik jateko lizenzia eman ziola: eta bakarrik eragotzi
ziola onaren eta gaitzaren jakinduriako arbolaren frutari utkitzea; eta izen au zuen arbola ark: zergatik
gizonak, Jaungoikoari obedezitzeagalik, jaten ezpazuen, egiaz zorionekoa, edo bienabenturadua izan
bear zuen: eta ala ona bere esperienziaz ezagutu bear
zuen: eta kontrara Jaungoikoaren agintearen kontra
jaten bazuen, egiaz zorigaiztokoa izan bear zuen, eta
ala gaitzaren berri bere esperienziaz ikasi, eta jakin
bear zuen.
G. Arbola orren frutua berez gaiztoa zan?
E. Berez ona zan, beste arbolak bezela: eta orren
frutua etzion Jaungoikoak gizonari eragotzi, onen obedienzia probatzeko baizik.
G. Eta Adanek, eta Ebak zer egin bear zuen egiaz
zorionekoak izateko, eta Jaungoikoak aentzat zuen
betiko Gloria alkanzatzeko?
E. Jaungoikoa eren jabe, eta Jaun soberanoa beze-
la adoratu eta amatu bear zuen: aren obedienziaren
azpian egon bear zuen; alkarrekin pake, eta amorioan
bizi bear zuen: au da, Jaungoikoa gauza guzien
gañean amatu bear zuen; eta projimoa eren buruak
bezela: eta Jaungoikoak eragotzi zien frututik jan bear
etzuen: eta ori guzia Jaungoikoak berak argiro aditzera eman zien.
G. Jaungoikoaren aginte oriek erraz gorde zitzaken
Adanek, eta Ebak?
E. Bai: zergatik, kreatu zituanean, eman zien bear
zituen doai, eta grazia guziak, ala gorputzaren aldetik,
nola animaren aldetik, ori guzia erraz kunplitzeko.
G. Zer doai eman zien gorputzarentzat? E. Osasun
oso bat, eritasunik batere bage, eta illtzeko premia
bage.
G. Eta animarentzat, zer doai, eta grazia eman
zien?
E. Aen animak izan ziran kreatuak, edo sortuak
Jaungoikoaren grazian, eta justizia orijinalean: eta
bear zituen ezaguera, edo argitasun guziakin. Eta ala
1. bertatik Jaungoikoak egin zituan bere adiskide, eta
Zeruko heredero: 2. eman zien adimentu argi bat; eta
borondate onera etzin bat, gaitzerako grinarik batere
bage: 3. gorputzeko mobimentu, eta gurari guzien
jabe ziran: eta eren barruan pake, eta sosegu andi bat
zuen: 4. Jaungoikoak eman zien bear zituen grazia,
sokorru, eta laguntasun guziak, erak nai bazuen, betiko bizitza iristeko: bada Jaungoikoaren grazia bage,
ezin erak berez iritsi zezakean: eta azkenik zorion, eta
bentaja oriek guziak etzien erentzat bakarrik eman,
baizik eren ondorengo guziai komunikatzeko, eta
gozaerazotzeko ere, pekaturik egiten ezpazuen.
2. G. Luzaro konserbatu zituen Adanek, eta Ebak

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-I - 08
- Parts
- Kristau dotrina-I - 01
- Kristau dotrina-I - 02
- Kristau dotrina-I - 03
- Kristau dotrina-I - 04
- Kristau dotrina-I - 05
- Kristau dotrina-I - 06
- Kristau dotrina-I - 07
- Kristau dotrina-I - 08
- Kristau dotrina-I - 09
- Kristau dotrina-I - 10
- Kristau dotrina-I - 11
- Kristau dotrina-I - 12
- Kristau dotrina-I - 13
- Kristau dotrina-I - 14
- Kristau dotrina-I - 15
- Kristau dotrina-I - 16
- Kristau dotrina-I - 17
- Kristau dotrina-I - 18
- Kristau dotrina-I - 19
- Kristau dotrina-I - 20
- Kristau dotrina-I - 21
- Kristau dotrina-I - 22
- Kristau dotrina-I - 23
- Kristau dotrina-I - 24
- Kristau dotrina-I - 25
- Kristau dotrina-I - 26
- Kristau dotrina-I - 27
- Kristau dotrina-I - 28
- Kristau dotrina-I - 29
- Kristau dotrina-I - 30
- Kristau dotrina-I - 31
- Kristau dotrina-I - 32
- Kristau dotrina-I - 33
- Kristau dotrina-I - 34
- Kristau dotrina-I - 35