Kristau dotrina-I - 06

Total number of words is 3891
Total number of unique words is 1145
40.4 of words are in the 2000 most common words
54.7 of words are in the 5000 most common words
61.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
baita orren iraupena ere: Eta ala ere, pekatuan, eta
Jaungoikoaren aserrean egoteko ausardi arrigarria
degu! Baña goazen aurrera.
G. Zer esan nai du egotea Jaungoikoa leku guzietan presenziaz?
E. Jaungoikoarenzat eztala gauza sekretorik, edo
ezkuturik, bada guziak beti dauzka bere aurrean: eta
ala gure biotzeko deseo, eta pensamenturik ezkutuenak ere ikusten dago.
G. Eta zer esan nai du leku guzietan potenziaz
egoteak?
E. Gauza guziak, eta kreatura guziak, ala Zerukoak, nola lurrekoak Jaungoikoak bere mendean dauzkala: eta ala guzien jabe soberanoak bezela, guziezaz
berak nai duen bezela disponitu dezakeala.
G. Eta zergatik esan degu Jaungoikoa dagoala
espezialmente Zeruan, eta Aldareko Sakramentu guztiz Santuan, eta justuen animetan?
E. 1. Zeruan dago espezialmente zergatik an bere
Palazioan bezela bere Gloria, eta ondasun infinitoak
bere adiskideai agertzen, eta gozaerazotzen die. 2.
Aldareko Sakramentu guziz Santuan dago espezialmente, zergatik an dago egiaz Jaungoikotasun guzia,

Trinidadeko bigarren Personagan Jesu-Kristoren gizatasun, edo humanidade santuarekin uniturik ezin guk
konprenditu dezakegun era edo modu miragarri
batean. Eta 3. justuen animetan dago Jaungoikoa
espezialmente zergatik bere graziarekin batera bere
espiritua konumikatzen die, eta maite ditu bere
humeak bezela: eta ala anparatzen, gobernatzen, eta
gidatzen ditu eren gauza guzietan.
G. Eta badago Jaungoikoa pekatu mortalean dau-

denetan: eta Infernuko Deabru, eta Demonioetan?
E. Bai: bada oriek duen izate naturala Jaungoikoak

emana due, eta berak konserbatzen die: eta izate
natural ori berez ona da: eta ala eren maliziak bakarrik gaiztotu ditu, eta orregatik, Jaungoikoak kastigatzen ditu.
G. Eta Infernuan ere badago Jaungoikoa? Bai: Eta

erretzen da? Ez. Nola bada ezta erretzen? Zergatik
ango sua ere, Jaungoikoak egiña da, Jaungoikoak
berak bizirik konserbatzen du: eta Jaungoikoak nai
duen ainbean baizik erretzen eztu: eta ala Jaungoikoa
dago Infernuan juez, eta agintari bezela, bere justizia
beti exerzitatzen, aren miserikordiaz denboraz baliatu
eztiranakin.

G. Eta zer esan nai degu Jaungoikoa Eternoa dala

diogunean? 1. Jaungoikoa betikoa dala, eta beti izango dala eta 2. baita esan nai degu, Jaungoikoarentzat
eztala gauza igarorik, eta etorkizunik; zergatik gauza
guziak dauzka beti-beti presente bere Eternidadean.
G. Eta zer esan nai degu Jaungoikoa imutablea

dala, edo mudakorra eztala, diogunean?
E. Jaungoikoagan aldarte, edo alteraziorik, eta

mudanza egiazkorik eztala gertatzen.
G. Eztigu bada esaten Eskritura Santak, Jaungoi-

koa aserratzen dala, damutzen zaiola, eta egin dituan
gauzak mudatzen dituala? Ezta ori mudakorra izatea?
E. Itz egiteko modu orrezaz baliatzen da Eskritura

Santa, guri aditzera emateko Jaungoikoaren justiziaren efektoak: baña eztu esan nai orregatik Jaungoikoak beregan pasiorik, alteraziorik, edo mudanzarik izatea duela: Jaungoikoak bere obrak mudatzen ditu,
baita berak betidanik erabakirik zeukan bezela: bera
beti bat dala, bere kreaturetan nai dituan mudanzak
egiten ditu: eta orri batzuetan Eskritura Santak deitzen dio damutzea, gure itz egiteko moduarekin akomodatzeko.

G. Eta zer esan nai degu, Jaungoikoa gauza guzien
prinzipioa, edo asiera: eta guzien fiña, edo kabua dala
diogunean?
E. Jaungoikoak gauza guziak ezerezetik atera,
egin, edo sortu dituala: eta orregatik da Jaungoikoa
gauza guzien prinzipioa: eta nola guziak egin dituan
bere honra, eta gloriarako, au da bere perfekzioak
agertzeko, eta guzaz ezagutua, adoratua, eta serbitua
izateko; orregatik esaten degu dala gauza guzien fiña.
Eta orra, , gauza gutxi bat baizik esan ezpadegu ere gure Jaungoikoaren perfekzio-anditasun, edo
exzelenziak nolabait barruntatzeko bidea emanik.
Konsideratu itzatzue astiro, eta al dezuen sarriena:
eta ikusirik gure Jaungoikoaren ontasunari zor diozkagun obligazio guztiz andiak, eta gure oztasuna, gure
ardurabagetasuna; eta are gaiztoago dana gure esker
bagetasuna Jaungoikoarekiko: bada bera biotz guztiarekin eta gure animako indar guziakin amatu ordean,
ainbeste bider ofenditu, despreziatu, eta injuriatu
degu; lotsatu, eta humillatu gaitezen arren: eta egiaz
damuturik beragana biurtu gaitezen, konfesio humill,
eta egiazko batekin gure utsegiteak erremediatu
ditzagun: eta aurrera bizimodu berri bat gogotik egin
dezagun: pekaturako bide, edo okasioai, kontuz alde

egiñaz; gure aztura txarrak; eta gurari gaiztoak benetan mortitikatzeko eta garaitzeko alegiñak egiñaz:
orazioari, eta konsiderazioari egunoro zerbait jarraituaz: gure lan, eta beargai guziak Jaungoikoaren honrarako, eta berari ofreziturik egiñaz, gure neke, eta
naibageak pazienziarekin eramanaz: Sakramentu
Santuak sarri, eta ondo errezibituaz: eta azkenik egunoro ill bear bagendu bezela gure bizimodua zuzenduaz. Bada orrela mundu onetan bertan pake andi
batean biziko gera: eta gero eternidade guzian, Jaungoikoa bera bere Zeruko Erreinuan aurpegiz aurpegi,
argitasun guztiarekin ikusteko, kontenplatzeko, eta
gozatzeko zoriona izango degu. Amen.

ZORTZIGARREN DOTRIÑA
Trinidadeko misterioaren gañean.
Aurreko dotriña bietan nolaerebait esan dizuet
gure Jaungoikoa zer dan, eta nola Jaungoikoaren perfekzioak diran neurribageak, edo kabubageak; eta
orregatik esan al, eta gogoratu al baño infinitamente
andiagoak dirala: eta baita ere, zenbat zor diogun
Kristauok gure Jaungoikoari, zergatik guk merezi
bage, bere ezaguerara ekarri nai izan gaituan, eta
bera serbitzeko, amatzeko, eta Eternidade guzian
Zeruko erreinuan bera ikusteko, eta bere gloriaz gozatzeko kriatu gaituan: eta ala gure obligazio guzia, eta
gure zorion guzia gure Jaungoikoa ezagutzean, eta
amatzean dagoala.
Orain Kredoaren lenengo artikuluaren esplikazioari narraiola, gure errelijio santuak Jaungoikoagan
beragan sinisten, eta konfesatzen duen misteriorik
andiena, gorena, eta miragarriena, au da, Trinidade
Santisimoko, edo Irutasun guztiz Santuaren misterioa,
nolabait aditzera eman nai nikezue: baña orretako
bear degu Espiritu Santuaren berariazko argia, eta

grazia: eta ala eska dezagun bertatik Maria Birjiña
Santisima bitarteko arturik. Abe Maria.
Trinidade Santisimoa zer da? Da Jaungoikoa bera,
Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua: iru persona distintoak, eta Jaungoiko egiazko bakar bat.
Jaungoiko egiazko bat baño geiago ezta? Ez, eta
ezin ere dateke bat baño geiago izatea. Zergatik? Zergatik Jaungoiko egiazkoak izan bear du, eta egiaz da
infinitamente perfektoa: au da perfekzio guzien jabe
soberanoa: eta ala eztu, eta ezin izan dezake bere
parekorik, edo beraren berdiñik; eta Jaungoiko bi, edo
geiago balira, ez lirateke egiazko Jaungoikoak izango;
zergatik perfekzio guzien jabeak batetan ezin izango
lirateke. Zergatik ez? Zergatik diferenteak, edo distintoak izan bearko luke; eta ala gauza batean, edo bestean distingitu bearko luke, eta orretako nai ta ez
batak lukean perfekzioren bat, besteak ez luke izango: eta nola egiazko Jaungoikoa izateko nai ta ez perfekzio guziak berak bakarrik izan bear dituan; ortik
argiro ezagutzen da, eztala, eta ezin datekeala Jaungoiko egiazko bat baizik. (1) Deuteron. 6, 4 idem 32.
39. Ad Ephes. 4-5.
Nola bada izanik aiñ gauza klaroa, edo argia, ezin
datekeala Jaungoiko asko izatea: anziñako denbore-

tan munduko jendeak Jaungoiko asko adoratzen
zituen? orixe zetorren pekatuak berekin zekarren adimentuaren itxumenetik, eta biotzaren gogortasunetik;
bada Infernuko Deabruak orrelako gizon itxutuai erraz
sinistu eragiten zien, nai zituan gezur guziak; eta ala
eguzkia, illargia, eta beste kreatura asko Jaungoikotzat, eta baita Deabrua bera ere, adoratu erazotzen
zien, ainbeste milla Idoloetan. (2 ad. Rom. 1-v. 23.)
Eta ala Kristauak, Eleizaren lenbiziko denboretan ain
persegituak izan ziran, eta ainbeste martirio sufritu
zituzten Jentilletatik; zergatik sinisten, eta erakusten
zuten, etzala Jaungoiko egiazko bat baizik: eta Jentillen Jaungoikoak, guziak gezurrezkoak, edo irudipenekoak zirala.
Zergatik bada Eskritura Santak berak anziñako
Profeta, Juez, eta Gobernatzalleai askotan deitzen die
Jaungoikoak? (3 Exod. 22-v. 28) Eztitu orrela deitzen,
egiaz, eta berez Jaungoikoak diralako, baizik Jaungoikoaren izenean, eta aren ordekoak bezela, berak
emandako eskualde miragarri, birtute andi, edo kargu
exzelenteren bat zuela erakusteko: ara nola Jaungoikoaren grazian daudenai deitzen diegu Jaungoikoaren
semeak, eta Jaungoikozko naturalezaren partizipan-

teak (consortes divinae naturae) Jaungoikoak ez izan
arren.
Zergatik Jaungoikoari Kredoaren asieran deitzen
diogu Aita? Arrazoi askogatik: Lenbizikoa: zergatik
egiaz Jaungoikoa dan kreatura guzien Aita; bada Jaungoikoak guziok ezerezetik egin gaitu: eta berak guziok
mantenitzen, eta gobernatzen gaitu: eta ala geran
guzia, eta degun guzia berari zor diogu. Bigarrena:
deitzen diogu Kristauak Jaungoikoari gure Aita; zergatik bizitza naturalaz gañera ematen digu beste bizitza
bat infinitamente geiago balio duena, au da graziazko
bizitza: eta artzen gaitu bere seme adoptibotzat; eta
egiten gaitu Jesu-Kristoren mienbroak, senideak, eta
arekin batera Zeruko bere erreinuaren herederoak.
Eta irugarrena: Jaungoikoari deitzen diogu Aita: zergatik dan egiaz, eta betidanik bere Seme bakar JesuKristo gure Jaunaren Aita naturala edo propioa: eta
Trinidade Santisimoko lenengo Persona, zeñari deitzen diogu Aita. Eta ala emen abiatzen gera Trinidadeko Misterio guztiz altua, eta guztiz miragarria aitortzen edo konfesatzen.
Zer da bada Trinidadeko Misterioa? Da Jaungoiko
egiazko bakar bat iru personetan.

Zein dira Trinidadeko iru Personak? Dira lenbizikoa
Aita: Bigarrena Semea: eta irugarrena Espiritu Santua.
Aita Jaungoikoa da? Bai. Semea Jaungoikoa da? Bai.
Eta Espiritu Santua Jaungoikoa da? Bai. Iru Persona
oriek eztira iru Jaungoiko? ez: irurak Jaungoiko egiazko bakar bat dira. Nola bada izanik iru Persona distintoak edo diferenteak: eta persona bakoitza Jaungoiko
izanik, eztira ala ere iru Jaungoiko? Zergatik iru Persona aek eztue Jaungoikotasun bat baizik: irurak due
Jaungoikozko izate bat, naturaleza bat, esenzia bat:
eta orregatik irurak dira Jaungoiko bat. Aitak duen
izate, naturaleza, edo Jaungoikotasun ura bera du
Semeak: eta Aitak, eta Semeak duen izate, naturaleza, edo Jaungoikotasun ura bera du Espiritu Santuak.
Orrela Aita izango da Semea? Eta Aita, eta Semea
izango dira Espiritu Santua? Ez: Persona bakoitza
bana da: bata besteagandik distingitzen dira irurak,
Jaungoiko egiazko bat baizik ezpada ere. Zertan bada
distingitzen dira Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua
bata besteagandik persona distintoak izateko? Edukitzean persona bakoitzak, besteak eztuen bereztasun,
propiedade, edo distingitzen duen gauza bat. Zer propiedade edo bereztasun diferentea du bada persona
bakoitzak, alkargandik orrela distingitzen duena? Aita

Jaungoikoak du bere Aitatasuna: iñorgandik etorrerarik ez izatea: eta bera beste persona bien betiko prinzipioa izatea. Orra Aitak, edo lenengo persona duen
bereztasunak, edo propiedadea, beste persona biak
eztuena: bada Semeak, eta Espiritu Santuak Aitagandik due eren betiko etorrera, eta izate guzia: Eta
Semeak zer bereztasun, edo propiedade diferentea
dauka? Aita Eternoaren Semeak, edo Trinidadeko
bigarren personak du bere Semetasuna, eta bere betiko etorrera Aitaren adimentutik. Nola da ori? Berez
dan bezela mundu onetan ezin konprenditu, eta ezin
aditzera eman diteke. Ona ala ere antz, semejanza,
edo konparazio labur bat. Pensatu dezakegu Aita Eternoak bere Dibinidade edo Jaungoikotasunaren ispilluan betidanik ikusten, eta formatzen dagoala bere
imajina bizi bat, eta ari komunikatzen bere izate
guzia: ara nola gizon bat ispillu bati beti begira balego, bere imajina sortzen, eta ikusten egongo litzatekean, ala gure Jaungoikoa dago beti bere izate, edo
naturaleza kabubagea ikusten eta kontenplatzen: eta
orrela bere imajina bizi bat betidanik sortzen dago:
baña diferenzia onekin; gizonak ispilluan sortzen duen
imajinari eztio bere bizitza, eta bere izatea komunikatzen, zergatik gizonak ori ezin dagike: baña Aita Jaun-

goikoak betidanik sortzen dagoan bero imajinari
komunikatzen dago beti bere izate guzia: eta argatik
esaten zabo Jaungoikoaren Semeari Aita Eternoaren
imajina bizia, eta konsustanziala; eta Aitagandik duen
betiko etorrera ori da Semeak duen bereztasun, edo
propiedadea, beste persona biak eztuena. Eta Espiritu
Santuak zer bereztasun, edo propiedade dauka beste
persona biakgandik distingitzeko? Espiritu Santua da
Aitaren, eta Semearen betiko amorio konsustanziala,
eta aren bereztasuna, edo propiedade espeziala, da
edukitzea bere betiko etorrera, edo prozeditzea betidanik Aita Eternoaren, eta Semearen borondatetik,
prinzipio batetik bezela: bada Aita Eternoa, eta bere
Semea beti, beti, edo eternidade guzian alkar finbage,
edo neurri, eta kabubage amatzen daude eta ala bien
borondatetik prozeditzen da, biak laztanzen dituan
betiko amorio infinito bat: eta ori da Espiritu Santua,
zeñari Aitak, eta Semeak beti, edo eternidade guzian
komunikatzen daude beren izate, esenzia, edo naturaleza guzia, au da Jaungoikotasun guzia. Eta ala alde
batetik Jaungoiko egiazko bakar bat baizik ezta; eta
bestetik Jaungoiko ori bera iru personetan arkitzen da:
au da Jaungoikotasun bat berbera dago Aitagan,
Semeagan, eta Espiritu Santuagan. Eta Trinidadeko

iru persona orietan bada bata bestea baño lenago izan
danik, edo poderio, eskualde, edo gloria geiago duenik? Ez: eta ala betikoa, edo eternoa da Aita Jaungoikoa: betikoa da Seme Jaungoikoa: eta betikoa da Espiritu Santu Jaungoikoa: bada irurak izate bat, eta naturaleza bat baizik eztue: eta ala ezta iñoiz ere, eta ezta
instante batean ere izan Aita Semea bage: eta ezta
Aita, eta Semea Espiritu Santua bage: bada ezta Jaungoikoaren Semea munduko gurasoen semeak bezela,
Aitaren ondoren gero datorrena, eta ezerezetik aek
bezela sortua: Jaungoikoagan eztago, eta eztegu pensatu bear gauza gorputzezkorik, eta materialik: Jaungoikoagan guzia espiritu utsa, purua, eta nasbagea
da: eta adimentuaren, edo ezagueraren bidez bakarrik prozeditzen du betidanik Seme dibinoak bere Aitagandik: eta Espiritu Santuak Aitagandik, eta Semeagandik prozeditzen du betidanik borondatearen bidez,
len esan dizuedan bezela: eta Jaungoikoagan beragan
eztago, ez gauza igarorik, eta ez gerokorik, edo etorkizunik: baizik Jaungoikoagan beragan guzia da batetan, eta guzia betikoa, edo eternoa: eta ala betikoa da
Aita, betikoa da Semea, eta betikoa Espiritu Santua:
bada irurak eztue betiko izate bat berbera baizik. Eta
argatik iru persona aek Jaungoiko bat bakarrik diran

bezela dira guztiz poderoso bat, Kriadore bat, Salbadore bat, eta Glorifikadore bat, eta orobat irurak due
poderio bat, adimentu bat, borondate bat, jakintasun
bat, miserikordia bat; eta beste perfekzio guzietan irurak bat dira. Baña nola ori guzia orrela izan diteke?
Nola dan berez ezin mundu onetan konprenditu diteke: baña ala dala, ziertu gaude, zergatik gure Jaungoikoak berak ala agertu, edo erakutsi dio bere Elizari,
eta Jaungoikoa ezin engañatu diteke, eta ezin engañatu gaitzake. Jesu-Kristo gure Jaunak, Zerura igotzeko
puntuan zegoela, bere Aposloluai esan zien. Munduko
jende guziai nere dotriña erakutsi egiezue: eta bateatu itzatzue Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean: itz orietan argiro erakutsi zuen Jaungoiko bakar batean arkitzen dirala iru persona, au da
Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua: bada ezin dateke Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua persona bat
bakarrik izatea: eta orobat ezin dateke Jaungoiko
egiazko bat baño geiago izatea, edo iru Jaungoiko
egiazko diferenteak izatea. Eta ori bera San Juan
Ebanjelistak erakusten digu, esanaz: iru dirala Zeruan
testimonio ematen duenak, Aita, Berbo edo Semea,
eta Espiritu Santua: eta iru oiek bat dirala.

Ala ere zuek nolabait misterio guztiz miragarri au
ezagutzeko ona antz, konparazio edo semejanza labur
batzuek. Lenbizikoa: Jaungoikoak gure anima egin
zuen bere antzera, edo semejanzara: eta ala animagan arkitzen da Trinidadeko Misterioaren imajina bat:
gure anima ezta bat baizik, eta ala ere ditu iru potenzia diferenteak, edo distintoak, bata bestea eztiranak.
Bata da adimentua, bestea borondatea, eta bestea
memoria: eta ala ere irurak anima bakar bategan arkitzen dira.
Bigarrena: mundu onetan arkituko balira iru persona edo iru gizon anima bakar batekin: eta irurak
adimentu bakar bat, borondate bakar bat, eta memoria bakar bat, leuzkenak: izango lirateke alde batetik
iru, eta bestetik bat: au da anima bakar bat iru personetan. Au munduko kreaturetan ezin dateke; zergatik
kreatura bakoitzaren naturaleza, edo izatea da guztiz
laburra: baña ori gertatzen da Jaungoikoagan, zeñaren naturaleza, edo izatea da neurribagea, infinitoa,
eta infinitamente ugaria: eta ala infinitamente komunikatzen da, partitu bage iru persona dibinoetan.
Irugarrena: eguzkiagan ipiñi digu gure Jaungoikoak misterio onen antz eder bat. Eguzkiak bat izanik,
ditu iru gauza. Lenbizikoa: bere izatea. Bigarrena:

bere argitasuna. Eta irugarrena: bere berotasuna. Eta
begira ezazue ezin dagokeala eguzkia instante batean
ere, bere argitasuna, eta berotasuna komunikatu
bage: eta aiñ anziñakoa da eguzkiaren argitasuna, eta
baita berotasuna, nola eguzkia bera. Eta ala betikoa
baliz eguzkia, orobat betikoa izango lizate aren argitasuna, eta berotasuna. Ori bera bere moduan pensatu
bear dezue, gertatzen dala Trinidadeko iru persona
dibinoetan. Bada Aita Eternoa, eguzki dibino bat bezela beti dago ematen bere argitasuna: au da beregandik sortu erazotzen eternidade guzian bere Seme dibinoa, zeñari deitzen zaio Aita Eternoaren argitasun
konsustanziala: eta orobat eternidade guzian Aitagandik, eta Semeagandik prozeditzen du Espiritu Santuak; au da bien betiko amorio infinitoak, eguzkiagandik berotasunak prozeditzen duen bezela: eta beste
aldetik ikusten dezue eguzkia bat baizik ezpada ere,
diferenteak dirala aren izatea, aren argitasuna, eta
aren berotasuna. Ala bada izanik bat bakarra gure
Jaungoikoa, beregan ditu iru persona difereneak, au
da Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua: eta irurak
eztira Jaungoiko bakar bat baizik. Eta orra , Jaungikoak berak agertu, eta erakutsi digun Trinidadeko
misterio guztiz miragarria, orain biotz guztitik sinistu

bear deguna: eta ondo bizi bagera, Zeruan dan bezela argiro ikusiko deguna.
Baña orretarako zer egin bear degu? Adoratu bear
ditugu gure biotz guztiarekin Trinidadeko iru persona
dibinoak: eta osoro konsagratu, eskeñi, eta ofrendatu
bear diegu gure buruak, eta gure gauza guziak: bada
berez merezi due amorio, eta errespeto infinito bat:
eta geran guzia, eta degun guzia iru Persona dibinoai
zor diegu. Bada ezerezetik egin gaitue: eren antzera,
edo semejanzara egin gaitue: eren betiko Gloria
gozaerazotzeko egin gaitue: Deabruaren, eta pekatuaren mendetik, edo katiberiotik atera gaitue: eta
Bateo Santuan Aitak bere semetzat artu gaitu: Seme
dibinoak, gure naluralezarekin laztandu, eta bere
mienbroak, eta bere senideak egin gaitu: eta Espiritu
Santuak bere Tenplo, eta bizileku egin gaitu, eta
beren grazia, eta doaiak eman dizkigue; eta guk
merezi ezpadegu ere, alde guzietara eren guganako
amorioa, edo onginaia agertu digu: Baña nola oraindaño eranzun diegu nere Kristauak? Pensatu dezagun
arren sarri zenbat zor diogun gure Jaungoikoari: eta
zein gaizki eranzun diogun: eta zenbat aldiz ofenditu
degun; eta egiaz gure artean lotsaturik, eta humillaturik, eta gaizki egiñaz damuturik, Jaungoikoagana biotz

guztitik itzuli gaitezen: eta bizitza santu bat egiteko
grazia, eta indarra gogotik eska degiogun: bada eztu
nai iñor galdu, eta kondenatu dedin: baizik guziok salbatu gaitezen. Iguzu bada arren, o gure Jaungoikoa
orretako bear degun argia, eta grazia: eta gero
Zeruan zeran bezela zere Glorian ikusteko, eta gozatzeko, zoriona. Amen.

BEDERATZIGARREN DOTRIÑA
1. Nola dan Jaungoikoa guztiz Poderosoa:
2. Nola dan Kriadorea.
Oraindaboko lekzioetan, eta dotriña, edo erakusbideetan, gure Jaungoikoa beregan zer dan nolabait aditzera eman dizuet ; emendik aurrera, Kredoaren
lenbiziko Artikuluaren explikazioari narraiola, Jaungoikoak berak, bera nor dan, eta nolakoa dan aditzera
emateko, eta guzaz ezagutua, adoratua, eta serbitua
izateko egin dituala obra guztiz miragarriak aitatu
bear dizuet. Eta ala orietan argiro ikusiko dezue, alde
batetik Jaungoikoaren guzialtasun, edo kabubageko
eskualde, edo poderioa, aren ontasuna, amorioa,
miserikordia, justizia, probidenzia, sabiduria, edo
jakiundea, eta beste perfekzio neurribageak; eta bestetik ezagutuko dituzue aren majestadeak egin dizkigun mesede, edo fabore guztiz andiak: orrela gu errazago mobitzeko Jaungoikoaren beraren amoriora.
Gaur bada munduaren kreaziotik asitzen gerala, esan
bear dizuet, nola gure Jaungoiko guztiz poderosoak
ezerezetik egin zituan Zerua, ta lurra, eta Zeruan, eta

lurrean ikusten diran, eta ikusten eztiran gauza
guziak. Eta onetako Kredoaren hitz oek: Aita guztiz
poderoso Zeruaren, eta lurraren Kriadoreagan, explikatu bear dizuet: eta probetxuarekin izan dedin eskatu dezagun lenago Espiritu Santuaren argia, eta grazia
Maria Birjina Santisimaren bitartez. Abe Maria.
Aditu dezuen ezkero lenagoko lekzioetan Jaungoikoa zer dan, eta nola izanik bat bakarrik, ala ere iru
persona dibinoetan arkitzen dan: edo iru persona dibinoak, Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua Jaungoiko
egiazko bakar bat dirala: aurrera dotriñari jarraitzeko:
galdetzen det 1. Nola da Jaungoikoa guztiz poderosoa? edo zer esan nai du guztiz poderosoa izateak?
Esan nai du, Jaungoikoak bere nai izanarekin beste
bage nai duen guzia egiten duela, edo egin dezakeala: eta ala nai balu bere eskuan dauka, beste milla
mundu, au baño andiagoak, eta ederragoak instante
batean egitea: eta baita guziak desegitea, edo ezerezera biurtzea ere: eta ori ezeze, Aingeru, eta gizon
guziak asmatu, eta gogoratu al baño fin bage geiago
da Jaungoikoak egin duena, eta egin dezakena: eta
bakarrik, beste aldi batean esan nizuen bezela Jaungoikoak ezin egin dezakena da, gezurra esatea, iñor
engañatzea, edo pekaturen bat egitea; edo bera

iltzea: baña ori guzia argaltasuna, utsegitea, eta
inperfekzioa da, eta orrelakorik batere ezin Jaungoikoak izan dezake.
Eta zergatik Kredoan bakarrik esaten degu, nik
sinisten det, Jaungoiko Aita guztiz poderoso Zeruaren,
eta lurraren Kriadoreagan? Benturaz Semea, eta Espiritu Santua eztira Aita bezela, guztiz poderoso, eta
Kriadore? Bai orobat Semea da guztiz poderosoa eta
Kriadorea: eta Espiritu Santua ere da guztiz poderosoa, eta Kriadorea, edo obeto esateko, Aita, eta
Semea, eta Espiritu Santua eztira iru guztiz poderoso,
eta iru Kriadore, ezpada irurak dira guztiz poderoso
bakar bat, eta Kriadore bakar bat: ara nola iru Persona Dibino oriek Jaungoiko bakar bat baizik eztiran; zergatik naturaleza, edo Jaungoikotasun bat baizik
eztuen: orobat poderio bat berbera baizik eztue, eta
ori bera beste perfekzio guzietan esan bear degu.
Zergatik bada Aitari bakarrie Kredoan esaten dio11 Kriadorea? Zergatik mundua ezerezetik ateratzea,
edo kriatzea da kabubageko poderioari bakarrik dagokana eta poderioaren edo guzialtasunaren obrak Aitari ematen diozkagu. Egia da kriaturetan agiri diran
obra guziak Trinidade Santisimoak batetan egiñak
dirala: baña ala ere poderioaren obrak Aitari, sabidu-

riarenak Semeari, eta amorioarenak Espiritu Santuari
atribuitzen zaizka. Zergatik ordea Aitari batez ere
poderioaren obrak? Zergatik Aita da beste Persona
bien betiko prinzipioa: edo Aitagandik due beste Persona biak beren betiko etorrera: Eta zergatik Semeari
sabiduriaren obrak atribuitzen diozkagu? Zergatik
Semea da Aita Eternoaren sabiduria konsustanziala:
Aitaren adimentutik du bere betiko etorrera Dibinoa.
Eta zergatik amoriozko obrak Espiritu Sarituari ematen diozkagu? Zergatik Espiritu Santua da Aitagandik,
eta Semeagandik betidanik prozeditzen duen amorioa: edo da Aitaren, eta Semearen betiko amorio konsustanziala.
Eta zergatik Kredoan, Jaungoikoaren beste perfekzio guziai alde bat utzirik, esaten degu bakarrik guztiz
poderosoa? Arrazoi askogatik, eta txit andiakgatik,
Apostolu Santuak Kredoaren asieran, Jaungoikoari
deitu zioten guztiz poderosoa: eta ona batzuek: 1.
Zergatik ori ondo jakin eta ezagutu ezkero, beste perfekzio guziak Jaungoikoagan egiaz arkitzen dirala,
batere duda bage, edo erraz sinistuko degu: bada ez
lizate guztiz poderosoa izango, perfekzioren bat faltatuko balitzaio. 2. Zerren Jaungoikoaren poderio infinitoaren berri ondo jakin ezkero, eztegu difikultaderik

izango aren Majestadeak egin dituan, eta agertu dizkigun misterio ezkutatuak, eta obra guztiz miragarriak, ala naturalezazkoak, nola graziazkoak sinisteko:
berez nola diran ezin konprenditu arren. Bada izanik
Jaungoikoa alde batetik guztiz egiatsua, edo egia
bera, eta bestetik nai duen guzirako kabubageko
eskualdea, edo poderioa duena; azkeneko txorakeria,
eta itxumena lizake, Jaungoikoak egin dituan, eta
berak agertu dizkigun gauzak ez sinistu nai izatea;
zergatik gure adimentu laburrak ezin konprenditu,
edo iritsi dituan. Eta orra fedearen birtuterako, edo
Kredoak erakusten dizkigun gauza guztiz miragarriak
sinisteko, zein gauza egokia, eta bearra dan Kredoaren asieratik Jaungoikoa guztiz poderosoa dala ondo
jakitea. Baña fedea ezeze Jaungoikoaganako gure
esperanza, beraren bildurtasuna, humiltasuna, eta
beste birtute asko piztutzeko, edo bizi erazotzeko
agitz bearra da Jaungoikoaren poderio, edo guzialtasunaren bear bezelako ezaguera.
Eta ala Zeruko bidean izan ditzakegun enbarazo,
edo difikultade guziak, gure animako etsaiak ekarten
dizkiguen tentazio fortizak; eta geurk gure barruan
ditugun pasio, edo gaitzerako griña, eta aztura gaiztoak eskuratzeko, edo garaitzeko erremedio guztiz ego-

kia da, ondo pensatzea, eta sinistea, gu aiñ argalak,
eta ezerezak izan arren; gure Jaungoikoa dala gure
Aita txit maite gaituena, eta Aita guztiz poderosoa,
guri bear degun indar guzia emateko beti prest dagoana: eta ala bear dan fedearekin, eta konfianzarekin
eskatu nai badiogu, pozik emango digu bere sokorrua,
auxilioa, edo laguntasuna, eta orrekin batera gure
etsai guziak garaituko ditugu, eta nekerik andienak
ere erraz jasoko ditugu. Baña beste aldetik, (nagiak,
edo ardurabageak bagera) ondo konsideratu ezkero
Jaungoikoaren poderio infinitoa: eta aren esku poderosoak egin dituan kastigu izugarriak pekatuen kontra,
bildurtuko, eta humillatuko gera, San Pedro Apostoluak esaten digun bezela: eta guri bizia kentzeko
ezeze, gu Infernura botatzeko eskua, eta poderioa
duen Jaungoikoa ofenditzeko bildur santu bat gure
biotzetan artuko degu, Jesu-Kristok berak enkargatzen
digun bezela. Eta azkenik Jaungoiko guztiz poderosoaren ezaguerak ekarriko gaitu aren poderio, edo
guzialtasunak gure alde egin dituan miserikordiazko
obrak alabatzera, eta guztiakgatik zor diozkagun
esker onak ematera, edo konsagratzera.
Eta nola da Jaungoikoa Kriadorea? Zergatik ezerezetik egin zituan gauza guziak. Eztira orrela beti izan

orain ikusten ditugun Zeruak, eta lurra, eta orietan
arkitzen diran gauza guziak? Ezta ezer ere betikoa
izan danik, Jaungoikoa bera baizik: eta ala asi berriak,
edo sortu berriak dira Zeruak, eta lurra, eta beste
gauza guziak, Jaungoikoaren betikotasun, edo eternidadearen aldean, bada onek eztu izan iñoiz ere asierarik, baizik beti izan da: eta bera da beste gauza
guzien Kriatzallea, edo egillea. Eta zenbat urte dira
gutxi gora bera mundu au Jaungoikoak egin zuela?
Urte oriek kontatzeko moduan iritsi asko izan dira,
baña komunkiro gizon guziz jakinsuak erakusten due,
kontuak ondo aterarik, munduaren asieratik onera
igaro dirala bost milla zortzireun eta amalau urte. Eta
Zerurik, lurrik, eta beste gauzarik etzanean, nun zegoan orduan gure Jaungoikoa? Bera beregan zegoan, eta
ala dago eternidade guzian. Eta Jaungoikoak berak nai
izan zuenean zertatik, edo zerekin egin zuen mundua,
eta munduko gauza guziak? Ezerezetik: eta ori da
kriatzea; ezerezetik gauza bat egitea. Eta ezerezetik
sortu, edo egin diteke zerbait? Jaungoikoak bai egin
dezake bere poderio infinitoarekin, baña beste iñork
ez,
Eta zergatik Jaungoikoak gauza guziak kriatu bazituan Kredoan bakarrik esaten degu Zeruaren, eta

lurraren Kriadorea? Zergatik izen orien azpian aditzen
dira Zeruan, eta lurrean arkitzen diran beste gauza
guziak, eta ez bakarrik begiz ikusten diranak, baita
ere begiz ikusten eztiran gauza guziak ere, nola gure
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-I - 07
  • Parts
  • Kristau dotrina-I - 01
    Total number of words is 4770
    Total number of unique words is 1418
    5.4 of words are in the 2000 most common words
    9.3 of words are in the 5000 most common words
    13.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 02
    Total number of words is 4208
    Total number of unique words is 1614
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 03
    Total number of words is 3830
    Total number of unique words is 1370
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 04
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1349
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 05
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1395
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.5 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 06
    Total number of words is 3891
    Total number of unique words is 1145
    40.4 of words are in the 2000 most common words
    54.7 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 07
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1337
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    60.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 08
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1397
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 09
    Total number of words is 4023
    Total number of unique words is 1481
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 10
    Total number of words is 3959
    Total number of unique words is 1498
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 11
    Total number of words is 3908
    Total number of unique words is 1469
    35.1 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 12
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 13
    Total number of words is 3890
    Total number of unique words is 1259
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    53.1 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 14
    Total number of words is 3898
    Total number of unique words is 1458
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 15
    Total number of words is 3852
    Total number of unique words is 1504
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 16
    Total number of words is 3884
    Total number of unique words is 1493
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.8 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 17
    Total number of words is 3781
    Total number of unique words is 1391
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 18
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1436
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 19
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1533
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 20
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1557
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 21
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1380
    38.1 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 22
    Total number of words is 3820
    Total number of unique words is 1334
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 23
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1541
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 24
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1535
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 25
    Total number of words is 3761
    Total number of unique words is 1549
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 26
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1445
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 27
    Total number of words is 3928
    Total number of unique words is 1512
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 28
    Total number of words is 3776
    Total number of unique words is 1517
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 29
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1486
    34.1 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 30
    Total number of words is 3885
    Total number of unique words is 1307
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    52.9 of words are in the 5000 most common words
    61.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 31
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1409
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 32
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1477
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 33
    Total number of words is 3838
    Total number of unique words is 1543
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    55.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 34
    Total number of words is 3930
    Total number of unique words is 1462
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 35
    Total number of words is 3408
    Total number of unique words is 1206
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.