Kristau dotrina-I - 04

Total number of words is 3867
Total number of unique words is 1349
36.3 of words are in the 2000 most common words
49.4 of words are in the 5000 most common words
57.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
erakustera joateko zeudenean; amabi Apostoluak
batetan juntatu, edo batu zituen, Kristau guziok jakin,
eta sinistu bear ditugun fedeko misterio, eta egia prinzipalak; eta bearrenak: eta guzien artean Kredoa formatu zuen: Apostolu bakoitzak fedeko artikula, edo
misterio bat esanaz.
Ara zer ordenarekin dakazkian Fr. Luis de Granada
Beneragarriaren dotriñak.
1. San Pedro, Apostoluen buruak, esan zuen: nik
sinisten det Jaungoiko Aita guztiz poderoso, Zeruaren,
eta Lurraren Kreadoreagan.
2. San Andresek esan zuen: sinisten det aren
seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan.

3. Santiago nagusienak esan zuen: sinisten det,
konzebitua edo sortua izan zala Espiritu Santuaren
graziz, eta jaio zala Maria Birjiñagandik.
4. San Juan Apostoluak esan zuen: sinisten det,
padezitu zuela Ponzio Pilatosen agintearen azpian,
izan zala guruzifikatua, illa, eta enterratua, eta obiratua, edo sepultatua.
5. San Tomasek esan zuen: sinisten det, jetxi zala
Infernuetara, eta irugarren egunean illen artetik piztu
zala.
6. Santiago gazteanak esan zuen: sinisten det, igo
zala Zeruetara, eta dagoala eseririk Jaungoiko Aita
guztiz poderosoaren alde eskuitik.
7. San Felipek esan zuen: sinisten det, andik etorriko dala biziak, eta illak juzgatzera.
8. San Bartolomek esan zuen: sinisten det Espiritu
Santuagan.
9. San Mateok esan zuen: sinisten det Eliza Santa
Katolika, eta Santuen komunioa.
10. San Simonek esan zuen: sinisten det pekatuen
barkazioa.
11. San Judas Tadeok esan zuen: sinisten det: Aragiaren erresurrezioa, edo piztutzea.

12. San Matiasek esan zuen: sinisten det: betiko
bizitza. Amen.
Kredoaren amabi Artikuluetan Trinidade Santisimako iru Persona dibino, edo Jaungoikozkoak agertzen, edo deklaratzen dira: eta baita Persona bakoitzari batez ere dagozkion obra, edo lan miragarriak.
Lenengo Artikuluan Trinidadeko lenbiziko Persona,
edo Aita Eternoa, eta ari batez ere dagokion munduaren Kreazioa edo ezerezetik egitea explikatzen da.
Urrengo sei Artikuluetan, Trinidadeko bigarren persona, edo Seme dibinoa, gugatik gizon egiña deklaratzen da: eta baita ari dagozkion gure erredenzioko
misterio andiak: eta azkeneko bost Artikuluetan Espiritu Santua, edo Trinidadeko irugarren Persona, eta ari
batez ere dagozkion gure justifikazioko misterio guztiz
miragarriak aditzera ematen dira.
Eta zertako Apostoluak, aiñ misterio andiak bitu,
edo batu zituen Kredoan, aiñ laburtxo, nola esan ditugun? Gu fedean informatzeko. Au da munduko Kristau
guziai, era batera, eta itz batzuekin, neke andi bage,
guziok jakin, eta sinistu bear ditugun fedeko misterio
prinzipalak erakusteko.
Eta zer beste izenik Kredoari ematen diobe? Deitzen diobe Apostoluen Sinboloa: eta itz onek esan nai

du distingitzeko, eta ezaguerazotzeko señale, edo
marka bat, askoren borondatez artua, edo esleitua.
Eta Kredoak du izen ori, zergatik Apostoluen Kredua
sinisten, eta konfesatzen duen fededun guziak orrekin
distingitzen dira, Kristau Katolikoak eztiran fedebage
guziakgandik. Eta ala gure dotriña laburrak bereala
galdetzen du: zertako esaten dezu Kredoa? Eta eranzuten du; Kristauak degun fedea konfesatzeko, edo
aitortzeko.
Eta zer da fedea konfesatzea? Da gure barruan
sinisten ditugun fedeko misterioak, eta egiak kanpotik, edo agerian aitortzea, edo deklaratzea: eta ori egiten degu, fedeko Aktuak edo Kredoa esanaz. Eta baita
fedeaz batera agerian Kristauaren lanak egiñaz.
2. Eta fedea zer da? Ikusi ezteguna sinistea. Eta
zenbat gisa, edo erara da fedea? Era bitara: bata da
gizonak esaten diguena, ikusi bage sinistea: eta orri
deitzen diogu fede humanoa. Gizonaren esanari dagokiona: eta orretan engañatu gaitezke, eta askotan
engañatzen gera: bada esaleak erak askotan engañaturik daude: uste falsoan daude: eta beste askotan
gezurra diobe: eta beste fedea da Jaungoikoaren esanari, edo itzari ematen dioguna: eta deitzen diogu
Jaungoikozko fedea: eta au da Kristauaren fedea:

bada gure fede santuko misterioak, eta egiak, ikusi
bage sinisten ditugu, zerren gure Jaungoikoak berak
agertuak, esanak, edo erakutsiak diran gure Eliza
Ama Santari, eta Eliza Ama Santak guri.
Ikusi zenduan zuk Jesu-Kristo jaiotzen? Ez: Ikusi
zenduan Gurutzean iltzen, piztutzen, eta Zerura igotzen? Ez: Eta sinisten dezu? Bai, Jauna, sinisten det.
Eta orobat fedeko beste misterio guziak sinisten dituzu? Bai Jauna: guziak sinisten ditut. Eta zergatik orrela sinisten dituzu? Zergatik Jaungoikoak berak ala esanak, Eliza Ama Santak ala erakusten digun. Eta sinisten det Kredoaren asieran esaten dezunean, zer aditzera eman naiezu? Eztet esan nai bakarrik, ala uste
dedala, eta ala deritzodala, baizik gauza guztiz ziertutzat, eta egiazkotzat daukadala: eta alakoa bezela,
batere duda bage eta begiz ikusi ta baño ere, ziertuagotzat sinisten dodala: bada nere begiai iduritu lekizkie gauza bat bestegatik, baña Jaungoikoa bera eziñ
engañatu liteke, zerren dan guzia dan bezela, dakiana; eta eziñ engañatu gaitzake, zerren dan kabubageko santua: eta ez lizate Jaungoiko egiazkoa izango,
gezurrik esan, edo erakutsi balezake.
Eta orrelako fedea, edo orrela sinistea gauza bearra da, salbatzeko? Bai: bada eziñ fedearen bitartez

baizik gure salbaziorako nai ta ez jakin bear ditugun
egiak ezagutu gintzake: ez eta gure egiazko zoriona
zertan dagoan; eta ori iristeko, edo alkanzatzeko zer
egin bear degun ere. Eta aiñ bearra da fedearen birtute au, ze ori bage beste obra on guziak Zerurako batere balio eztue.
Eta fedeko gauzak ikastea, eta jakitea asko da,
bear bezela sinisteko? Edo eldu gaitezke gure arrazoi,
eta alegin utzakin fedearen birtutea iristera? Ez:
fedearen birtutea da Zerutik datorren doai bat, naturalezaz gañekoa: da Jaungoikoak ematen duan argi, ta
grazia andi bat, mugitzen gaituana, ikusi bage sinistera, Jaungoikoak berak: Elizari agertu, edo erakutsi nai
izan dion guzia gure salbaziorako. Egia da fedeko gauzak ikasi bage eziñ jakin, eta sinistu ditzakegula: baña
orobat da egia eta fedeko egia, Jaungoikoaren grazia
bage, eta berak argitu bage, gure indar utzakin eziñ
sinistu dezakegula. Eta noiz eman digu gure Jaungoikoak sinisteko bear degun fedearen birtutea? Bateo
santuan sortu zuen, edo ezarri zuen gure animetan
bere graziarekin batera fedearen birtutea: eta baita
esperanzaren, eta karidadearen birtute, edo doai guztiz andia ere: eta birtute orren laguntasunarekin dotriñaren ezaguerara gatozenean fedeko egiak sinisten

ditugu: eta orobat Jaungoikoagan gure esperanza ipintzen, eta bera gauza guzien gañean amatzen abiatzen
gera.
Eta ezta Kristauak baizik, fedearen birtutea, eta
doaia duenik? Ez: eta argatik Kristauok txit asko estimatu bear degu doai miragarri au: eta Jaungoikoari
sarri eskerrak eman bear diozkagu fedearen argira
ekarri gaitualako: eta fedeko gauzak ondo ikasteko,
eta ezagutzeko alegin guziak egin bear ditugu.
Eta zer gauza dira Kristauak bezela dituzunak, eta
sinisten dituzunak? Eliza Ama Santa Erromakoak
dituanak, eta sinisten dituanak. Eta zeiñ da Eliza Ama
Santa Erromakoa? Da Kristan fededun guzien Eliza,
edo kongregazioa: Erromako Obispo, Aita Santua, edo
Sumo Pontifize Erromakoa bere burutzat mundu onetan ezagutzen duena: bada Erromatik, Jesu-Kristoren
Bikarioa, edo ordenakoa, eta beste Obispo guzien
nagusiena, eta guzien burua danak bezela Eliza guzia
gobernatzen du: eta argatik da Eliza Ama Santa Erromakoa, beste aldi batean esango degun bezela.
Baña esango dezue: Eliza Ama Santa gobernatzen, eta Elizako humeai fedeko gauzak erakusten dizten Erromako Aita Santua, eta Obispo guziak, eta oen
mendean dauden Eliza bakoitzeko Arzaiak, eta dotri-

ña-Maisu, edo erakusleak gizonak diran ezkero, nundik dakigu oriek erakusten dizkiguen misterioak fedeko egiak, eta Jaungoikoak berak erakutsiak, eta Eliza
Ama Santari agertuak, esanak, eta errebelatuak dirala? Jaungoikoak berak Eliza Santa Katolika fundatu
zuen: Jaungoikoaren beraren Seme bakar Jesu-Kristo
gure Jauna da Elizako buru prinzipala: onek autu
zituan amabi Apostoluak, bere bizitza guziaren, bere
Zeruko dotriñaren, bere milagro guzien, eta bere eriotzaren, erresurrezioaren, Zeruko igoera, edo Aszensioaren, eta Espiritu Santuak bere etorreraz egin zituan
mirari arrigarrien testiguak izateko: bere ordekoak eta
Obispoak eginik mundu onetan utzi zituan; Eliza
gobernatzeko bear zituen argi, jakinduri, eta eskualdi
guziak eman zizten: eta mundu guziari Jesu-Kristoren
beraren Zeruko dotriña erakusteko kargua eman zien:
kargu ori bera erak ordenatzen, eta konsagratzen
zituen Obispo, Apaiz, edo Eliz-Maisuai uzteko, edo
emateko eskualdi guziakin. Eta Jesu-Kristok berak,
Zerura igo baño lenago Apostoluai esan zien: nik erakutsi dizkizuedan egiak, munduko guziai erakutsi
egiezue: eta nere dotriña artzen, edo nigan sinisten
duen guziak bateatu itzatzue Aitaren, eta Semearen,
eta Espiritu Santuaren izenean: eta erakutsi egiezue,

nolako bizimodua egin bear duen. Eta azkenik esan
zien: «ni zuekin izango naiz munduak dirauen
artean»: Ona, , zuek sosegatzeko dotriña segurua,
eta ziertua, Jesu-Kristoren Ebanjelio Santuak erakusten diguna. Eta ortik atera dezakezue kontu: 1. JesuKristoren itzak eziñ faltatu dezakeala: eta berak itza
emanik daukan ezkero, gordeko duela: eta bere Eliza
iñoiz ere desanparatuko eztuela: eta beti argituko
duela: oraindaño beti argitu duen bezela, Jaungoikoaren beraren itza garbiro erakusteko, utsegiterik dan
txikiena ere fedeko gauzetan iñoiz ere egin bage. Eta
2. arrezkero seguru, eta batere kezka bage sinistu
bear degu, Eliza Ama Santak, edo aren buru egiazkoak diran Aita Santuak, eta Obispo katolikoak Jesu-Kristoren beraren dotriña baizik erakusten eztiguela. Eta
3. zuen konsuelo geiagorako dotriña orren egia Jaungoikoak probatu, eta konfirmatu du denpora guzietan
eziñ kontatu ala milagro ziertuakin eta nabarmenakin:
eta badakizue Jaungoikoak eziñ milagrorik egin dezakeala, gezurra sinistu eragiteko. Eliza Ama Santaren
fedearen egia batere duda bage sinistu erazotzeko,
eman dizkigu gure Jaungoikoak beste testimonio guztiz asko, guztiz andiak, eta ikusgarriak; eta beste
dotriña aldi batean batzuek aitatuko, eta aditzera

emango dizkitzuet, zuen fedea, edo sinismena geiago,
eta geiago irmatzeko, eta orain garraizkon gure dotriña laburrari.
Zer da bada zuek, eta Eliza Ama Santa Erromakoak dezuena, eta sinisten dezuena? Batez ere fedeko
Artikuluak Kredoan dauden bezela. Zer gauza dira
fedeko Artikuluak? Dirade gure fedearen misteriorik
prinzipalenak, edo nagusienak. Zenbat dira fedeko
Artikuluak? Amalau: eta guziak daude Kredoan sarturik, Kredoko dotriña ondo ezagutzen bada. Eta zertarako dira amalau Artikulu oriek? Trinidade Santisimaren, eta Jesu-Kristoren gizatasunaren misterioen berri
argia eta distintoa Kristauai errazago emateko: au da,
Trinidadeko, eta Enkarnazioko misterioak obeto ikasi
eragiteko. Ara nola erakusten dizkigun gure dotriñako
liburu txikiak.
Fedeko Artikuluak dirade amalau: Lenengo zazpiak dagozkio Jaungoikotasunari: eta beste zazpiak
gure Jaun Jesu-Kristo Jaungoiko eta gizon egiazkoaren
gizatasun, edo humanidade santuari. Jaungoikotasunari dagozkionak dirade oek: Lenengoa: sinistea Jaungoiko guztiz poderoso bakar bategan. Bigarrena: sinistea, dala Aita. Irugarrena: sinistea dala Semea. Laugarrena: sinistea dala Espiritu Santua. Bostgarrena:

sinistea dala Kreadorea. Seigarrena sinistea dala Salbadorea: eta Zazpigarrena: sinistea, dala Glorifikadorea.
Jesu-Kristoren gizatasunari dagozkionak dira oek.
Lenengoa: sinistea, Jesu-Kristo gure Jauua, gizona
dan aldetik konzebitua, edo sortu izan zala Espiritu
Santuaren obran, eta graziaz.
Bigarrena; sinistea, jaio zala Santa Maria Birjiñagandik: zalarik Señora au Birjiña, Semea egiñ baño
len: egitean, eta egiñ ezkero.
Irugarrena, sinistea, Pasio, eta eriotza artu zuela
gu pekatariok salbatzeagatik.
Laugarrena: sinistea, Infernuetara jetxi zala, eta
beraren zai, eta esperanzan zeuden guraso santuen
animak atera zituala.
Bostgarrena: sinistea, irugarren egunean illen
artetik piztu zala.
Seigarrena: sinistea, Zeruetara igo zala, eta Aita
guztiz poderosoaren eskuian eseririk dagoala.
Zazpigarrena: sinistea, etorriko dala biziak, eta
illak juzgatzera: esan nai du: onai gloria ematera;
zerren aren mandamentu santuak gorde zituen: eta
gaiztoai betiko pena, zerren gorde etzituen.

Orra gure fede Santuko Artikulu, edo egia prinzipalenak, eta bearrenak: Kristau guziok jakin, eta ezagutu bear ditugunak: bada eztegu asko era batera,
eta beingoan Eliza Ama Santak erakusten duen guzia
batere distinzio bage sinistea. Orrez gañera, au da,
guzia sinistuaz gañera, distinzioarekin jakiteko obligazio larria degu Kredoan, edo fedeko Artikuluetan dauden misterioak. Eta guziak eziñ batek ikasi baditu, alegiñak egin arren: salbatuko bada, arrazoiaren argira
etorri ezkero, nai ta ez jakin bear ditu edolarik iru
gauza oek: 1. Jaungoiko egiazko bakar bat dala, eta
Jaungoikoagan iru persona distintoak daudela: eta
dirala Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua: 2. Semea
egin zala gizon, eta gu pekatariok salbatzeagatik ill
zala, eta piztu zala: Eta 3. Jaungoikoak onai ematen
diela betiko gloria: eta gaiztoai betiko pena. Kontu
bada arren, , gauza oek txikitanik zuen humetxoai erakusteaz.
3. Eta gure salbaziorako asko degu fedea: eta
fedeko egiak jakitea, eta sinistea? Ez, ; fedea nai
ta ez lagundu bear degu esperanza on batekin eta
karidade egiazkoarekin: au da, Jaungoikoaren guzien
gañeko amorioarekin; eta gure projimo, edo lagun
urkoaren amorio egiazkoarekin: gure buruak bezela

amatzen degula Jaungoikoagatik. Onetantxe sartzen
da Jaungoikoaren lege guzia: eta ori ezpadegu gure
fedea illa dago: ara nola anima bage dagoan gorputza
illik dagoan: eta fede illarekin Zerurako irabazirik
batere eziñ egin dezakegu.
Zenzatu gaitezen bada arren, ; fedeko azkeneko Artikulua beti gogoan eduki dezagun: au da, Jaungoikoak onai emango die betiko gloria: eta gaiztoai
betiko pena. Nai badezue bada gogotik mandamentu
Santuak gorde: eta betiko zoriona iritsi, eta betiko
zorigaitzetik libratu; iru gauza egin bear dituzue. Lenbizikoa: zuen amorio propio erabagea, eta ortik sortzen diran andinaia, edo soberbia: gutizia, edo interes
gura modubagea: eta aragiaren naikunde, edo apetitu zikiñak menderatzeko, alegiñ guziak egin bear dituzue. Bigarrena: pazienziaren birtutea iristeko, eta
zuen naibage, neke, edo trabajuak, nundik-nai datozkizuela, Jaungoikoaren eskutik bezela artzeko alegin
guzia egin bear dezue: eta Irugarrena: zuen egunoroko lanetan, ala andietan, nola txikietan, Jaungoikoaren
borondatea egiteko intenzioa, edo asmoa ar ezazue,
eta sarri berritu ezazue: eta orrela, ez fede illa, ezpada bizia, eta eragillea daukazuela aditzera emango
dezue. Eta nola fede biziak berak ere gradu, edo malla

asko dituan: Jaungoikoari sarri eskatu egiozue, azi, eta
irazeki dezala zuen biotzetan fedearen argia: eta
orrek emango dizue gogoa, eta indarra, ez nolanaiko
kristauak, baizik Santu batzuek izateko: Jaungoikoari
ala nai dakiola arren: eta digula betiko gloria. Amen.

BOSTGARREN DOTRIÑA
Aditzera emateko:
1. Eskritura Santua zer dan, eta
Apostoluak erakutsi zuen dotriña:
eta 2. Kristauaren fedeko egia
sinistu eragiteko dauzkagun errazoi,
edo motibo guztiz ikusgarriak ta sinisgarriak.
Kredoan, eta fedeko amalau Artikuluetan dauzkagun misterio andiak zergatik, eta nola jakin, eta sinistu bear ditugun, aditzera eman nizuen, aurreko dotriña aldian: eta batez ere esan nizuen, gure Eliz-Ama
Santak erakusten digun fedeko dotriña, Jaungoikoaren
beraren hitza bezela sinistu bear degula. Zergatik
Jesu-Kristok berak, eta aren ordenaz, eta aren izenean
Apostoluak erakutsi zuena berbera dan: eta iñoiz ere
utsegin estezan gure Eliz-Ama Santak, Jesu-Kristok
berak hitza eman zion bezela, Espiritu Santuaren
argiarekin beti laguntzen dion: eta dotriña orren egia
denbora guzietan ezin kontatu ala milagro guztiz ziertuakin eta nabarmenakin gure Jaungoikoak probatu,
eta konfirmatu duen. Eta ori bakarrik asko bada ere

Kristauak fedean konfirmatzeko, eta irmatzeko, ala
ere zuen konsuelo geiagorako, eta zuen fedea geiago,
eta geiago argitzeko, eta indartzeko, (orduan agindu
nizuen bezela) aitatu nai dizkizuet beste arrazoi, eta
motibo batzuek guztiz ziertuak, guztiz ikusgarriak, eta
guztiz sinisgarriak, borondatez itxutu nai eztuen
guziai, Eliz-Ama Santaren fedea egiazkoa dala, sinistu
eragiteko guztiz indarsuak. Eta aurretik esango
dizuet, zer dan Eskritura Santua: eta Apostoluak aoz
erakutsi, eta Eliz-Ama Santak aetatik artu zuen dotriña. Eta orra gaurko dotriña gaia: eta probetxu andi
bat guziok ateratzeko, eska dezagun aurretik Espiritu
Santuaren argia, eta grazia Ama Birjiña Santisimaren
bitartez. Abe Maria.
Kredoaz, eta Artikuluaz gañera beste gauzarik
sinisten dezue? Bai Jauna: Eskritura Santuan dagoan
guzia: eta Jaungoikoak Elizari errebelatu, agertu, edo
erakutsi dion guzia.
Zer gauza dira, oriek? Ez ori niri galdetu: bada naiz
jakineza, edo ignorantea: baditu Eliz-Ama Santak
orien arrazoia emango duen Doktore, Maisu, edo erakusleak. Ondo diozu: bada Doktoreai dagokie, eta ez
zuri fedeko gauzen kontua zeago, eta luzeago ematea. Asko da zuentzat Artikuluen kontu ematea, Kre-

doan dauden bezela: eta zergatik sinisten dezuen jakitea.
Baña ori ala dalarik, konsuelo, eta atsegin andia
izango da edozein kristauenzat, jakitea, zeri deitzen
diogun Jaungoikoaren hitza erakusten digun Eskritura
Santua eta zer dan Eskritura Santuaz gañera, Jaungoikoak Elizari agertu, edo erakutsi diona: eta nola agertu dion: eta orra aurretik erakutsi nai dizuedana: eta
1. galdetzen det: Zer da Eskritura Santua? Da Jaungoikoaren beraren inspirazio, eta Espiritu Santuaren
berariazko argitasunarekin eskribiturik dagoan liburu
bat, Biblia Santua deitzen dioguna ala Testamentu
zarreko, edo lege zarreko, nola Testamentu berriko,
edo Jesu-Kristoren lege berriko liburu guziak, edo
Eskritura guziak beregan biturik, eta sarturik dauzkana: sermoietan sarri aitatzen dana: eta Jaungoikoaren
beraren hitza bezela, batere errore, edo engañu bage
dagoala, Kristau guziok sinistu bear deguna: zerren
Jesu-Kristok berak, eta aren Apostoluak alakotzat
deklaratu zuen: eta Eliz-Ama Santak aen eskutik gure
Jaungoikoaren hitza bezela artu zuen: eta beti alakoa
bezela erreberenziatu izan du: eta Eskritura Santako
liburu guziak Eliza Santa Katolikak arturik dauzkan

moduan, egiazkotzat norbaitek errezibitu nai ezpaditu, exkomunikazioarekin kondenatzen du.
Eta zein dira, edo nola deitzen zaie Eskritura Santuko liburuai? Batzuek dira, esan dizuedan bezela,
Testamentu zarrekoak, edo lege zarrekoak, Jesu-Kristo gure Jauna gizon egin baño lenago eskribituak: eta
besteak dira Testamentu edo lege berrikoak.
Zein dira Testamentu zarreko liburu Santuak? Ara
Eliz-Ama Santak Trentoko Batzarre, edo Konzilio jeneralean egiazkotzat deklaratu zituenak. Eta 1. dira Moises (Patriarka eta Profeta andiak) eskribitu zituan bost
liburu. Oen izenak dira Jenesis, Exodo, Lebitiko, Numeroak, eta Deuteronomio. (Oetatik asitzen da Eskritura
Santua: eta oetan dago Jaungoikoak Israeldarrai eman
zien lege eskribitua, eta Israelgo Puebloaren historia,
aen gertaera miragarriak dakatzena, munduaren
kreaziotik, eta asieratik Promisioko lur Santuan Pueblo
ura bera sartu zaneraño): eta ondoren daude ala Pueblo guziarenak; nola Santu partikular, edo berezi
batzuen historiak, edo gertaerak dakazten liburuak:
eta baita ondo bizitzen; Jaungoikoa alabatzen, eta
etorkizunak erakusten dituanak ere: eta izena due:
Josue, Juezaen liburua, Ruth, Erregen lau liburu, Paralipomenen liburu bi, Esdrasen lenbizikoa, eta bigarre-

na, Nehemias deitua; Tobias, Judit, eta Job Santuarenak; Dabiden salterioa, eun da berrogeta amar Psalmo dituana, Proberbioak, Eklesiastes, Kantikuen Kantikua, Sabiduriako liburua, Eklesiastikoa, Isaias, Jeremias, eta Barakuk, Ezekiel, Daniel (Profeta andia asko
eskribitu zuelako) eta amabi Profeta txikiak (ala deitzen zaie oei gutxi eskribitu zuelako) eta dira: Oseas,
Joel, Amos, Abdias, Jonas, Mikeas, Naum, Abakuk,
Sofomias, Ajeo, Zakarias, Malakias: eta Makabeoen
liburu bi, lenbizia, eta bigarrena. Oek guziok dira lege
zarreko liburu Santuak.
Eta zein dira lege berriko, edo Testamentu berriko
liburu sagraduak? Dirade Jesu-Kristoren bizitza, eta
dotriña santua dakarden lau Ebanjelioak; San Matheok, San Markosek, San Lukasek, eta San Juan Ebanjelistak eskribitu zituenak. Apostoluen aktoak: (edo
aen gertaera prinzipalak, San Lukasek eskribituak):
San Pablo Apostoluaren amalau kartak: eta dira: bat
Erromatarrai: bi Korintiokoai: bi Tesaloniakoai: bi
Timoteori: bat Titori: bat Filemoni: eta bat Hebreotarrari eskribituak: San Pedro Apostoluaren Karta bi: San
Juan Apostoluarenak iru: Santiago Apostoluarena bat:
San Judasena bat: eta San Juan Ebanjelistaren Apoka-

lipsis, edo errebelazioak. Eta orra Eskritura Santako
liburu guzien izenak.
Eta Eskritura Santuaz gañera beste dotriñarik
badegu, fedekoa bezela, eta Eskritura Santa bera
bezela sinistu bear degunik? Bai: eta da Apostoluak
Jesu-Kristoren aotik aditu, eta ikasi, eta erak, eskribitu
bage, aoz mundu guzian erakutsi zuen dotriña: batez
ere Eliza Santa gobernatzeko, eta Sakramentu Santuak emateko, eta ondo errezibitzeko bear zana: eta
aekgandik izan zuen bezela, munduko Eliza guzietan,
eta batez ere guzien burua dan Erromako Elizan beti
gorde, eta erakutsi dana: eta dotriña orri deitzen zaio
tradizio dibinoa, edo eskutik eskura bezela errezibitu,
edo beti gorde dana. Eta ori ere antxitian, edo lenbizian aotik aora Apostoluetatik artu, eta ikasi bazan
ere, bereala Apostoluakin bizi izan ziran orduko Obispo, eta Elizako Maisu, edo Doktoreak eskribitu izan
zuen, iñoiz ere aztu etzitezen: eta nola dotriña ori
Jesu-Kristogandik Apostoluak artu zuen, eta Jesu-Kristoren ordenaz, eta aren izenean predikatu, eta erakutsi zuen; orregatik Eskritura Santari ematen zaion
fedea bera, Apostoluak aoz erakutsi zuen dotriñari
beti eman zaio: bada guzia da Jaungoikoak berak Eliza
Santari errebelatua, edo erakutsia.

Eta ori guzia fede biziarekin eta batere duda bage,
eta kezka bage, Jaungoikoaren beraren hitza bezela,
sinistu dezazuen; 2. aditu itzatzue orain beste arrazoi
batzuek guztiz egokiak, borondatez itxutu nai eztiran
guziak argitzeko, eta desengañatzeko: eta Elizaren
fede, edo siniste egiazkoan bizi zeratela Kristauak
konsolatzeko: eta fedearen argiarekin batera zuen
bizimoduak zuzentzera alaitzeko. Eta lenengo ekartzue gogora, gure Jaungoikoak ezerezetik egin gaituala: eta ez alperrik, baizik bera ezagutzeko, serbitzeko,
amatzeko, eta beti beraz Zeruan gozatzeko. Baña
nola Jaungoikoa ezagutu, eta serbitu dezakegu, eta
gure betiko zoriona iritsi dezakegu, gure adimentua
berez gai, edo kapaz ezpada Jaungoikoa bera ezagutzeko, eta gugandik zer serbizio nai duen jakiteko?
Alperrik bada mundura ekarriko ginduzen, bera nor
dan ta guk, bera serbitzeko, zer egin bear degun erakutsi nai izan ezpaligu. Eta, nork ori pensa lezake, juizioaren antzik badu, izanik Jaungoikoa beretzat egin
gaituan gure jabea, eta gure Aita guztiz poderosoa,
ona, eta jakinsua? Erakutsi digu bada argiro jakin bear
degun guzia, bera ezagutzeko, eta serbitzeko, eta
gure betiko zoriona iristeko.

Baña bearbada batzuek esango didazue: ori guzia
egia da, edozeñek ezagutu lezakeana: baña Kristau
katolikoen fedea eztuen Juduak, Mauruak, Turkoak,
Herejeak, eta eren gisako legea dituzten beste fedebageak orobat uste due, eren legeak; eren errelijioa;
eta eren sinismena dala egiazkoa: Nundik daki bada
Kristauak, orien guzien legea, eta errelijioa gezurrezkoa dala, eta berea bakarrik egiazkoa, eta Jaungoikoak erakutsia dala? Ori klaru, edo argiro ikusi, eta sinistu eragiteko, Apostoluen denporatik onera txit sarri
Elizako erakusle, edo Doktoreak guztiz jakintsuak, eta
Santuak berariazko liburuak egin dituzte: eta irakurten dakitenak, dakazten arrazoiak, arrotasun bage,
pasio bage, eta borondatezko itxumenik bage, egia
jakiteko asmo, edo intenzio zuzenarekin eta Jaungoikoari bere argia eskaturik, irakorri, eta ondo konsideratu nai baditue, Kristauaren fedea, edo dotriña, Jaungoikoak berak bere Elizari agertua, eta erakutsia dala
argiro ikusiko dezue. Eta batez ere, estudio andirik
eztuenak ere, erderazko iru liburutan ondo klaru ikusi
dezake: bata da Fr. Luis de Granada Beneragarriak
eskribitu zuena: eta deitzen da fedearen sinboloa.
Bestea da Aita Señeri, Misionero famatuak atera
zuena, eta deitzen da Aitzakiarik edo eskusarik eztuen

fedebagea. Eta 3. da orañago eskribitua: askoren
eskuetan dabillena: eta deitzen da Ebanjelioa triunfoan. Baña zerren askok irakurten ez dakizuen, eta
beste askok erarik eztezuen, begien aurrean ipiñi nai
dizkizuet, Kristauaren fedea, eta dotriña Jaungoikoarena dala, eta guztiz ziertua, eta sinisgarria dala aditzera ematen duen arrazoi batzuek: eta ikusiko dezue,
egia dala, anziñatik Dabid Errege, eta Profeta Santuak
esan zuena: testimonia tua credibilia facta sunt nimis:
Jauna, zure testimonioak guziz sinisgarriak egin dira.
Eta 1. badakizue, etorkizunaren berri, eta batez ere
denpora askoren buruan gertatuko dana bere zirkunstanzia guziakin au da, noiz eta nola gertatuko dan,
Jaungoikoak bakarrik dakiala: eta eziñ gizonak ori
jakin dezakeala Jaungoikoaren errebelazio bage, eta
argitasun bage: bada gure fede Santuko misterioak,
batez ere gure Salbadore Jesu-Kristoren Jaungoikotasuna, eta gizon egingo zalako, eta gugatik ilgo zalako;
piztuko zalako; Zerura igoko zalako; eta bere Espiritu
Santua mundukoak santifikatzeko, bidalduko zuelako;
eta munduan egingo zuen mudanza miragarriaren
gertaera andiak, txit zeoro gure Jaungoikoak errebelatu, edo agertu zizten lege zarreko Profeta Santuai: eta
oek aurrez esan, eta eskribiturik utzi zituzten, gertatu

baño askoz lenago: eta guziak kunplitu, edo gertatu
ziran, aek esan, eta eskribitu zituen bezela: eta orrelako profezia egiazkoak Kristauak bakarrik dauzkate
Eskritura Santuan: eta ori bakarrik da asko, beste
arrazoirik ezpalego ere, Kristauaren fedea egiazkoa,
eta Jaungoikozkoa dala sinisteko. Baña ona beste
arrazoi bat, ori bera sinistu eragiteko guztiz indartsua:
eta 2. da, Kristauaren fedea denbora guzietan izatea,
eta beti bat, Jaungoikoaren gauza bezela. Adan,
guzion lenengo gurasoagan asi zan gure fedea: ark,
eta aren ondoren etorri ziran Patriarkak, Profetak, eta
lege zarreko Santu, eta Jaungoikoaren egiazko serbitzari guziak, guk orain sinisten deguna bera sinistu
zuen, orain bezelako argi guziarekin ezpazan ere: aei
gure Jaungoikoak promes, edo eskeintze andiak egia
zizten: eta batez ere guziok salbatzera Kristo, edo
Mesias, edo Salbadorea bidalduko zuela, ofrezitu zien:
eta aek sinistu eta esperatu zuen bezela, etorri zan,
eta agertu zan Jesu-Kristo gure Salbadore, eta Maisua
bere denporan: eta Jaungoikoaren seme egiazkoa
zalako prueba, eta testimonio guztiz asko, eta guztiz
ikaragarriak, eman zituan: Jesu-Kristogan anziñako
Profezia guziak osatu edo konplitu ziran: eta bere
Jaungoikotasunaren, eta gizatasunaren egia bere bizi-

tza Santuarekin, bere dotriñarekin eta bere milagroakin alde akotara probaturik utzi zuen. Abran Patriarka
andiaren fedea zuen Judu onak; zerurako bizi nai zuenak Jesu-Kristogan sinistu zuen: eta Kristau egin ziran:
baña Judu arroak, munduari, eta aragiari zerraizeanak, emen bakarrik zorionekoak izan nai zuenak itxutu ziran: Jesu-Kristoren dotriñak, eta ejenploak aen
bizimodua kondenatzen zuen: eta Jesu-Kristo illerazo
zuen: eta aek, eta aen ondorengo Judu itxuak Jaungoikoaren maldizioa beti beren gañ ikusi due: eta ikusten
daude: baña noizbait desengañatuko dira: Jesu-Kristogan sinistuko due. Bada Jesu-Kristok, eta bere Apostoluak, eta aen ondorengo Obispo, edo Elizako Arzai
nagusiak, eta Doktore jakinsu, eta Santuak erakutsi
zuen dotriña berbera, batere mudatu bage, denbora
guzietan, eta orain ere erakusten digu gure Eliz-Ama
Santak. Eta kontrara Juduen legeak, Jesu-Kristo etorriko zalako promesak zituanak bezela, etzuen iraun
bear Jesu-Kristo etorri artean eta promesa oek kunplitu artean baizik: eta ala orduan bukatu zan: eta beste
Hereje, Mauro, Jentil itxu, eta fedebageen seta gaiztoak eztira beti era batera izan: batzuetan agertu, beste
batzuetan desegin, eta era askotara mudakorrak izan
dira: eta Jaungoikoak sortuak eztiralako, eta bai gizon

arroak asmatuak izan diralako señale klaroak berekin
dakazte: eta aetan ez santidaderik, eta ez milagro
egiazkorik iñoiz ere ikusi da. 3. Eta orobat gure fede
santua, ez bakarrik beti bat, Jaungoikoaren gauza
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kristau dotrina-I - 05
  • Parts
  • Kristau dotrina-I - 01
    Total number of words is 4770
    Total number of unique words is 1418
    5.4 of words are in the 2000 most common words
    9.3 of words are in the 5000 most common words
    13.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 02
    Total number of words is 4208
    Total number of unique words is 1614
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 03
    Total number of words is 3830
    Total number of unique words is 1370
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 04
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1349
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 05
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1395
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    49.5 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 06
    Total number of words is 3891
    Total number of unique words is 1145
    40.4 of words are in the 2000 most common words
    54.7 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 07
    Total number of words is 3875
    Total number of unique words is 1337
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    60.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 08
    Total number of words is 3926
    Total number of unique words is 1397
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 09
    Total number of words is 4023
    Total number of unique words is 1481
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 10
    Total number of words is 3959
    Total number of unique words is 1498
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 11
    Total number of words is 3908
    Total number of unique words is 1469
    35.1 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 12
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1460
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 13
    Total number of words is 3890
    Total number of unique words is 1259
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    53.1 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 14
    Total number of words is 3898
    Total number of unique words is 1458
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 15
    Total number of words is 3852
    Total number of unique words is 1504
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 16
    Total number of words is 3884
    Total number of unique words is 1493
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.8 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 17
    Total number of words is 3781
    Total number of unique words is 1391
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 18
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1436
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 19
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1533
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 20
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1557
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 21
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1380
    38.1 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 22
    Total number of words is 3820
    Total number of unique words is 1334
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 23
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 1541
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 24
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1535
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 25
    Total number of words is 3761
    Total number of unique words is 1549
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 26
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1445
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 27
    Total number of words is 3928
    Total number of unique words is 1512
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 28
    Total number of words is 3776
    Total number of unique words is 1517
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    47.0 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 29
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1486
    34.1 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 30
    Total number of words is 3885
    Total number of unique words is 1307
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    52.9 of words are in the 5000 most common words
    61.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 31
    Total number of words is 3869
    Total number of unique words is 1409
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 32
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1477
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 33
    Total number of words is 3838
    Total number of unique words is 1543
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    55.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 34
    Total number of words is 3930
    Total number of unique words is 1462
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kristau dotrina-I - 35
    Total number of words is 3408
    Total number of unique words is 1206
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.