🕙 29-minute read

Kristau dotrina-I - 03

Total number of words is 3830
Total number of unique words is 1370
36.5 of words are in the 2000 most common words
51.0 of words are in the 5000 most common words
59.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Jesu-Kristok bere Gurutzeko eriotzarekin libratu gaituala betiko eriotzatik, edo kondenaziotik, eta igaro
  
  gaituala betiko bizitzara, eta betiko gloriaren deretxora. Badakizue alabaña ezkerreko aldean kondenatuak,
  eta eskuikoan Zeruraro izango diranak arkituko, edo
  agertuko dirala Juizioko egun andian. Eta orra nolako
  misterio miragarriak Gurutze Santuak, eta ura egiteko
  moduak erakusten dizkigun.
  Eta noiz egin bear degu Gurutzearen señalea?
  Obra on bat asitzen degun guzian: nezesidade, premia, estutasun, tentazio, peligru, edo arriskuren
  batean arkitzen geranean: eta batez ere oitik jaikitzean: etxetik irtetean: Elizan sartzean, jaterakoan,
  eta lo egiterakoan.
  Zergatik orrenbeste bider? Zerren denpora guzietan eta nun-nai, gure etsaiak gerra egiten diguen, eta
  persegitzen gaituzten. Zein dira etsai oriek? Demonioa, mundua, eta aragia. Beraz etsai orien kontra
  Gurutzeak indarra badu? Bai Jauna. Nundik du Gurutzeak birtute ori? Jesu-Kristok Gurutzean etsai oriek
  garaitu zitualako bere eriotzarekin, eta oriek garaitzeko grazia iritsi zigulako. Nola garaitu zituan etsai
  oriek? Demonioa, eta onen soberbia, andinaia, eta
  arrotasuna garaitu zuen bere guztizko humiltasun,
  edo obedienziarekin: mundua, eta onen gutiziak bere
  guztizko pobrezarekin: eta aragia, eta onen griña, eta
  
  gurari gaiztoak bere neke, dolore, eta oñaza arrigarriakin: eta erakutsi zigun Zeruko bideari jarraitzeko,
  eta gure etsai gaiztoak benzutzeko, edo garaitzeko,
  nai ta ez bear ditugula biotzeko humiltasuna: Espirituko, edo gogozko pobreza; eta gure aragia ilduratzea,
  ezitzea, eta sujetatzea.
  Gurutzea adoratzen dezuenean, nola esalen
  dezue? Adoratzen, eta bedeinkatzen zaitugu Kristo,
  zerren zure Gurutze Santuarekin mundua erredimitu
  zenduan. Zergatik orrela Jesu-Kristorekin berarekin itz
  egiten dezue, Gurutzea adoratzen dezuenean? Zergatik Gurutzeari zor zaion adorazioa, eta erreberenzia
  Jesu-Kristoren imajiña dalako: eta ala Jesu-Kristo bera
  Gurutzean adoratzen degu, eta eskerrak ematen diozkagu, zerren bere Gurutzeko eriotzarekin betiko eriotzatik libratu gaituan, eta betiko bizitza iritsi digun:
  eta orra nolako mesede, eta fabore andi eta miragarriak Gurutze santutik etorri zaizkigun.
  3. Baña, zerren ori ondo ezagutzea, eta mesede
  orri ondo erantzutea dan kristauaren lanik, eta egitekorik prinzipalena, eta bearrena, orain txit kontuz
  aditu bear dezue, eta iñoiz ere aztu bear eztezue, zenbat zor diogun Jesu-Kristori Gurutzeko bere eriotzagatik.
  
  Galdetzen det bada: Jesu-Kristo, Jaungoiko eta
  gizon egiazkoa; Zeruaren, eta lurraren jabe soberanoa; Errege guzien Erregea; Jaun guzien Jauna; zergatik humillatu zan, gure gizatasuna beregana artzeraño: eta alako pobreza, neke, eta trabajuak bere bizi
  guzian; eta alako eriotza gogorra, eta lotsagarria
  Gurutze batean iltzez josirik lapur biren erdian sufritzeraño? Gure dotriña laburrak eranzuten digu: JesuKristok Gurutzean ill nai izan zuela gu pekatutik, eta
  betiko eriotzatik libratzeagatik. Eta ona, , gure
  fede santuak erakusten digun misterio guztiz miragarri bat, Juduak, eta fedearen argirik eztuen munduko
  jakinsu arroak erakeritzat zeukena: eta Kristau arroak,
  mundutarrak, eta aragikorrak txit nekez aditzen
  duena. Baña Kristau humillak, zerurako bizi nai duenak, eta aragiaren griña, gurari, edo apetitu erabageak ezitzeko alegiñak egiten dituenak, txit gogotik,
  eta biotzeko poz, eta atsegiñ andiarekin, adoratzen
  duena, eta sinisten duena, Jaungoikoaren neurribageko poderio, edo guzialtasunaren, jakinduriaren, eta
  kabubageko ontasunaren obrarik prinzipalena, eta
  miragarriena bezela. Guziok dakizue alabaña, gauza
  andiagoa, eta estimagarriagoa dala gizonak ezerezetik egitea baño, gizon pekatariak Deabru, edo Demo-
  
  nioaren, eta pekatuaren mendetik, eta betiko eriotzatik, edo betiko infernutik libratzea: gizon pekatariak
  santuak egitea. Eta gizon miserable, edo doakabe
  batzuek Jaungoikoaren beraren semeak izateraño: eta
  Zeruko erreinuaren jabegaiak, edo erederoak izateraño altxatzea, edo jasotzea. Ori guzia bada, eta beste
  eziñ esan al baño, ondasun, eta probetxu geiago etorri zaizkigu, Jesu-Kristok gu erredimitzeko, edo erosteko, edo gure erreskaterako, eta gu santifikatzeko,
  bere borondatez, inozentea zalarik, sufritu nai izan
  zuen pasio, eta eriotza gogor, eta lotsagarritik. Bada
  gure lenengo gurasoak Adanek, eta Ebak, eren eulpaz, Deabruak tentatu bazituan ere, galdu zuen erentzat, eta guretzat Jaungoikoaren grazia, eta Zeruko
  deretxoa, edo eskubidea: eta erak, eta beren ondorengo guziok gelditu giñan Jaungoikoaren asarrean,
  eta deabruaren menpeko, edo katibu billau batzuek
  egiñik, eta oraingo, eta betiko eriotzara, edo betiko
  infernura kondenaturik: eta modurik batere ez genduan Deabruaren katiberiotik libratzeko; gure pekatuen zorra pagatzeko, eta Jaungoikoaren justizia, eta
  aserrea biguntzeko, edo aplakatzeko: eta aren adiskidetasunera, edo graziara biurtzeko: bada eziñ arkitu
  diteke kreatura utzetan kaudalik, edo merezimenturik
  
  (guziak orretako ill bear balue ere) Jaungoikoaren
  majestade soberanoari, eta aunditasun kabubageari
  egindako ofensa, injuria, edo agrabioaren satisfaziorik
  emateko: eta almenik batere gerez ez genduan, gure
  griña pasio erabage, eta gaitzerako makurtasunak
  eskuratzeko: Zerurako balio dezakean obra onik egiteko, eta birtuteari jarraitzeko. Eta estadu triste errukigarri orretan betiko galdu bearrak giñan, gure Jesus
  ona guzaz errukitu ezpalitz, ez guk merezi degulako,
  baizik bera guztiz ona, eta guztiz miserikordiosoa
  gurekin izan dalako: Ba ainbesteraño maite izan gaitualako, nun izanik Jaungoiko guztiz poderosoa, bere
  Aitarekin berdiñ, edo igual: iñoren bearrik ezertako
  etzuena: gugatik gizon egin nai izandu: eta Jaungoikotasuna, eta gizatasuna bere persona dibino, edo Jaungoikozkoagan unitu, edo batu ditu: gizona dan aldetik
  padezitzeko, eta illtzeko gai, edo kapaz izateko: eta
  Jaungoiko dan aldetik bere pasio, eta eriotzari kaburik
  eztuen merezimentua emateko: eta orrela Gurutze
  Santuan bere borondatezko eriotza lotsagarriarekin
  Aita Eternoaren justiziari gure ordez gure pekatuen
  satisfazio, edo pagu osoa emateko: berarekin adiskidetzeko, edo errekonziliatzeko: gu pekatutik, eta
  Demonioaren mendetik libratzeko, edo pekatuen bar-
  
  kazioa guretzat iristeko; eta bere sakramentuetan
  aplikatzeko: eta aurrera bizimodu on bat egiteko, eta
  Zeruko gloria alkanzatzeko bear ditugun sokorru,
  laguntasun, grazia, eta indarrak guri emateko. Zerekin pagatuko diozkagu Jesu-Kristori mesede oriek
  guziak?
  Baña berriz galdetzen det: Zergatik ez degu esaten bakarrik Jesu-Kristo Gurutze batean ill zala, baizik
  Gurutze batean ill nai izan zuela? 1. Aditzera emateko,
  berak nai izan ezpalu, etzuela iñork indarrik ari bizia
  kentzeko: eta ala bere borondatez eriotza sufritu nai
  izan zuela. Eta 2. ez nolanaiko eriotza, baizik izan zitekean nekegarriena, lotsagarriena, eta deshonragarriena; itz batean Gurutze batean iltzez josirik lapur biren
  erdian, gaizkillerik andiena, eta billauena balitz bezela, ill nai izan zuela. Eta ori zergatik? 1. Zergatik arbola bateko frutarekin eta Jaungoikoa bezela izango ziralako uste falso, edo gezurtiarekin, Demonio agro,
  soberbioak gure lenengo gurasoak tentatu, goitu, eta
  pekatura ekarri zituan: eta Jesu-Kristok beste Arbola
  batean, Gurutzeko Arbola santuan Demonioa bere
  guztizko humiltasunarekin, eta obedienziarekin benzitu nai izan zuen, eta aren mendetik atera nai izan ginduzen. Ut qui in ligno vincebat, in ligno quoque vince-
  
  retur. 2. Zergatik zenbat geiago humillatzen, eta munduarekiko deshonratzen zan bere Aita Eternoaren
  honragatik eta gure salbazioagatik, anbat honra, eta
  gloria geiago merezi zuen. Eta argatik dio San Pablo
  Apostoluak Jesu-Kristogatik: bere burua humillatu
  zuela: eta bere Aitari obedezitu ziola, eriotzaraño: eta
  guzien gañeko izena eman ziola: Jesusen izena aitatzean Kreatura guziak, Zerukoak, Lurrekoak, eta Infernukoak, belaunikaturik adoratu dezaten. Eta 3. humillatu zan, eta beste iñork baño geiago sufritu nai izan
  zuen gure pekatu guzien sustraia dan gure soberbia,
  antustea, eta arrotasuna goitzen, edo eskuratzen; eta
  orren erremedioa, eta birtute guzien sustraia, eta
  zimendua dan biotzeko humiltasuna maitatzen, eta ari
  egiten, bere ejenploarekin guri erakusteko: eta egiazko humiltasunaren prueba; edo señale segurua dan
  pazienzia, edo sufrimentua orobat guri erakusteko.
  Eta orra, , zenbat zor diogun Jesu-Kristori
  Gurutzeko bere eriotzagatik. Eta orra konsiderazio gai
  bat, beti gogoan erabilli bear deguna: lau puntu oek
  iñoiz ere aztu bage. 1. Nor dan Jesu-Kristo; au da, nola
  dan Jaungoiko eta Gizon egiazkoa: gure egille, edo
  Kreadorea: gure jabe soberanoa, eta gure Erredentore, edo eroslea: gure Salbadorea, eta gure Maisu, era-
  
  kusle eta gidari maitagarria. 3. Zenbat sufritu zuen
  bere Amaren sabel birjinalean sortua izan zan puntutik azkeneko asnasa Gurutze Santuan eman zueneraño. 3. Norgatik ori guzia sufritu zuen, au da gu pekatari itxu esgerbageokgatik: Eta 4. zergatik, edo zertako, eta nolako amorio, eta borondatearekin guzia
  sufritu zuen: au da, gure anima gaxoa betiko Infernutik libratzeagatik: guri betiko gloria aseguratzeagatik:
  guri pekatuaren gorroto andi bat artu eragiteagatik,
  Jaungoikoaren ofensa, edo injuria arrigarria dalako:
  eta gure gaitz guzien ekarlea dalako; gure biotzetan
  Jaungoikoaganako esperanza bizi bat, amorio irazeki
  bat, eta esker on, eta eragille bat sortutzeko. Eta
  azkenik gure borondate gaiztoa ukatzen, egunoroko
  gure Gurutzea, edo nekeak, eta naibagekak sufritzen
  eta gure Jaungoikoaren borondate santua gauza
  guzietan egiten erakusteagatik; eta orretarako bear
  degun indarra, eta grazia guretzat iristeagatik. A!
  gure Jesus ona zein maite gaituzun, eta zenbat zor
  dizugun! Eta zein itxuak eta zein eskergabeak zuretzat izan geran! Arren, Jauna, argitu gaitzazu: eta zure
  dotriña santua obeto ezagutzeko: gure griña txarrak
  ezitzeko; eta zuri orain gogotik jarraitzeko: eta gero
  
  Zeruan beti alabatzeko zure grazia iguzu, Jauna.
  Amen.
  
  IRUGARREN DOTRIÑA
  Aditzera emateko:
  Zertara biltzen dan Kristauaren dotriña guzia:
  Zenbat parte dituan:
  eta parte bakoitza zertako dan, eta zein bearra,
  edo premiazkoa dan, ondo bizitzeko.
  Ikusi dezuen ezkero aurreko dotriña bietan, zertan
  dagoan gizon guzien egiazko zoriona: eta ori iristeko
  Kristau izatea, Kristauaren dotriña ondo jakitea, eta
  ari jarraitzea zein gauza bearra dan: eta nola Kristauaren ditxa, eta zorion guzia Jesu-Kristoren Gurutzeko
  eriotza santutik etorri zakun: eta orregatik Gurutze
  santua dan Kristauaren señale honragarria: gaur abiatu bear gera, zertara biltzen dan Kristauaren dotriña
  guzia: eta zenbat parte dituan: eta parle bakoitza zertako dan, eta zein bearra dan, aditzera ematen. Eta
  orra gaurko dotriña gaia, argi andia emango dizuena,
  dotriñako egiak errazago ezagutzeko, eta gogotiago
  ikasteko. Eska dezagun orretarako Espiritu Santuaren
  grazia Ama Birjiña guztiz santaren bitartez. Abe Maria.
  
  Kristauaren dotriña nundik sortua da? Ezta munduko jakinduriak bezela gizonaren arrazoi labur, eta
  engañagarriaren gañean fundatua, edo zimendatua:
  baizik da Zeruko jakinduri bat eziñ engañatu ditekean,
  eta eziñ engañatu gaitzakean Jaungoikoaren beraren
  itzaren gañean fundatua. Gauza ziertoagorik, eta
  seguroagorik eziñ gizonak deseatu dezake: eta ezta
  geiago balio digun, eta bearrago degun ezaguerarik
  Kristauaren dotriñak ematen diguna baño: bada berak
  bakarrik erakusten digu, bestela eziñ jakin dezakegun
  gauzarik andienak, eta bearrena: au da, zeiñ dan gure
  azken fiña, edo zertako egiñak geran: edo zeiñ dan
  gure egiazko, eta betiko zoriona, eta ori iristeko egin
  bear degun guzia: eta argatik estimatu bear degu
  dotriña santua munduko ondasun guziak baño, eta
  beste jakinduria guziak baño geiago: eta alik ondoena
  dotriñako egiak ikasi, eta gogoan erabilli bear ditugu
  gure bizimodua aen argiarekin zuzentzeko.
  Arrazoiaren argira, edo ezaguerara Kristaua datorrenean, zenbat gauza jakitera bearturik, edo obligaturik dago? Lau gauza: Zeiñ dira? Lenengo: zer sinistu
  bear duen: Bigarrena: zer eskatu bear duen: Irugarrena: zer egin bear duen: eta Laugarrena: zer errezibitu
  bear duen.
  
  Nola jakingo du, zer sinistu bear duen? Kredo, edo
  fedeko Artikuluak jakiñarekin. Nola jakingo du, zer
  eskatu bear duen? Aitagurea, eta Elizaren beste orazioak, edo eskaerak jakiñarekin. Nola jakingo du, zer
  egin bear duen? Jaungoikoaren legeko mandamenduak, Eliza Ama Santarenak eta miserikordiazko obrak
  jakiñarekiñ. Nola jakingo du zer artu, edo errezibitu
  bear duen? Eliza Ama Santaren Sakramentuak jakiñarekin.
  Eta lau gauza oriek nola jakin bear ditu Kristauak?
  Ez bakarrik gogoz, edo memoriz, zer eskatzen duen
  ezagutu bage, baizik egin bear du alegiña, lau gauza
  orien sustanzia, mamia, eta sentidua aditzeko, eta
  ezagutzeko, esan nai duen aditzera emateko diña:
  bada bestela Kristauak jakin, eta ezagutu bear dituan
  fedeko misterio, edo egiak, eztitu bear dan distinzio,
  eta argitasunarekin sinistuko: eta Kristauaren lanak,
  beargaiak edo egitekoak ere eztitu ondo ezagutuko,
  eta are gutxiago gordeko ditu: Itz batean: lau gauza
  orien ezaguera bage, eziñ Kristau ona bezela biziko
  da: Zergatik ori? Zergatik Kristau ona bezela bizitzeko,
  bear ditu lau gauza; dotriñako lau parten ezaguerarekin baizik, eziñ iritsi, edo alkantzatu litezkeanak.
  
  Zein dira bada ondo bizitzeko bear ditugun lau
  gauza oriek? 1. Bear degu borondate ona, edo gogo,
  eta deseo egiazkoa, eta eragillea gure Jaungoikoa
  ondo serbitzeko, eta gure animako salbazioa seguratzeko: eta gogo ori emango diguen fedeko egiak ondo
  jakin bear ditugu. 2. Bear degu Zeruko argia, eta grazia gure barruko itxumen andiak aienatzeko: eta gure
  animako argia illuntzen diguen, eta gaitzera mobitzen
  gaituen gure griña, gurari, edo pasio erabageak, eta
  Deabrua, mundua, eta aragia, eta oen tenta aldiak
  goitzeko, edo garaitzeko: eta birtuteari jarraitzeko,
  edo obra onak egiteko; au da, mandamentuak ondo
  gordetzeko: eta aiñ bearra degun Zeruko argia, eta
  grazia nola eskatu, eta iritsi jakiñ bear degu.
  3. Orobat jakiñ bear degu Jaungoikoaren legea,
  eta Eliza Ama Santarena, au da, mandamentu santuak: eragozten, edo enbarazatzen dizkiguen pekatuak, ala andiak, edo mortalak, nola txikiak, edo
  benialak ondo ezagutzeko: eta aetatik alde egiteko:
  eta agintzen dizkiguen lanak, edo egitekoak, ala Jaungoikoaren alderakoak, nola gure buruen alderakoak:
  eta lagun urko, edo projimoaren alderakoak ondo jakiteko, ezagutzeko, eta kontuz kunplitzeko.
  
  Eta azkenik: 4. Bear degu argalak bezela, pekatuan erorten bagera: edo animako bizia, eta osasuna
  galtzen baditugu; gure gaitzak sendatzeko, eta indarrak iristeko, erremedio ziertuak, eta seguruak edukitzea: eta oriek zein diran, eta nola artu bear diran,
  ondo jakitea.
  Eta ala guziok erraz ezagutu dezakezue, dotriñako
  lau gauzak ondo jakitea zeiñ gauza bearra dan: bada
  eziñ dateke gure Jaungoikoa serbitzea, eta gure animak salbatzea: 1. gogo egiazko eta eragillerik ezpadegu: 2. ori kunplitzeko Zeruko argirik, eta graziaren
  indarrik ezpadegu: 3. Jaungoikoak, eta Ama Eliza Santak zer eragozten, eta zer agintzen digun gure bizimodua zuzentzeko ikasten ezpadegu. Eta 4. pekatuan
  erori ezkero, nola artatik libratu, eta sendatu ondo
  ezpadakigu. Lau gauza oriek bada dotriñako lau parteetan argiro erakusten dira, oraiñ ikusiko dezuen
  bezela: eta orretarako lenengo galdetzen det.
  Zerk ematen digu gure Jaungoikoa ondo serbitzeko, eta gure animak salbatzeko aiñ bearra degun
  egiazko gogoa, eta deseo eragillea? Bateo santuan
  artu genduan fedearen argiak Jaungoikoaren graziarekin batera. Eta Kristauak degun fedearen argia nola
  piztuko, eta irazekiko degu? Kredoan, edo fedeko Arti-
  
  kuluetan dauzkagun egia andiak, eta misterio miragarriak alik ondoena ikasiarekin eta gogoan erabilliarekin. Alabaña Kredoan, eta fedeko Artikuluetan erakusten digu gure Jaungoikoak, eta aren izenean, eta beraren ordenaz gure Eliza Ama santak: lenengo: Jaungoikoak berak egin digun mesede guztiz andia fedearen
  argira, eta ezaguerara, guk merezi bage, erakarriarekin: bada bestela zertako aren majestadeak egiñ gaituan ere eziñ jakiñ, eta ezagutu genzakean. Bigarrena: Erakusten digu, nor, edo nolakoa dan gure Jaungoikoa bera: bat bakarra bere betiko, eta Jaungoikozko izate, edo naturalezan, au da, Jaungoikotasunean:
  eta ala ere iru persona distintoak, edo diferenteak:
  zeiñ diran Aita Eternoa: bere Semea: eta Espiritu Santua: irurak bana personetan: eta irurak Jaungoiko
  egiazko bakar bat, Jaungoikotasun bakar bat baizik
  irurak eztuelako. Eta orra Trinidade, edo irutasun guztiz santuaren misterio guztiz altua, eta miragarria,
  Kristau guziok sinistu, eta jakin bear deguna. Irugarrena: Kredoak erakusten digu, nola Jaungoikoa dan Aita
  guztiz poderosoa, edo guzialduna: Zeruak, eta Lurrak
  eta aetan ikusten diran, eta ikusten eztiran kreatura
  guziak ezerezetik egiñ dituana: eta batez ere Aingeruak, eta gizon, da emakumeak bera ezagutzeko,
  
  amatzeko, eta serbitzeko: eta Zeruan beti beraz gozatzeko: baña, ara baño lenago, onerako, edo gaitzerako libertade, edo aukerarekin; ondo bizi nai badegu,
  betiko gloria; eta gaizki bizi bagera, betiko pena izango degulako kondizioarekin: eta orrela agertzen dizkigu Kredoak gure Jaungoikoaren kabubageko perfezioak, eta anditasunak: eta batez ere bere betikotasuna,
  edo eternidadea: bere poderio, edo guzialtasuna: bere
  ontasuna: bere jakinduria, bere Justizia, edo zuzentasuna: bere edertasuna, bere probidenzia miragarria,
  edo gobernu guztiz zuzena: leku guziak okupatzen
  dituana: guzia dakusena: eta guziok juzgatuko gaituana, dagokigun, edo betiko saria, edo betiko pena, eta
  kastigua emateko. Egia andi oek bada, eta oen antzeko beste asko Kredoak erakusten, edo aditzera ematen dizkigu bere antxitiko itzetatik: eta ori bera erakusten digue Jaungoikotasunari dagozkion fedeko
  zazpi Artikuluak. Eta ondo ezagutzen, eta sarri gogoratzen baditugu, Jaungoikoaren argitasun, eta graziarekin batera, gure biotzak mugituko dira Jaungoikoa
  benetan serbitzeko, eta gure animak salbatzeko gogo
  bizia, eta deseo eragillea artzera. Eta oraindio obeto,
  orren ondoren Kredoak berak, edo fedeko Artikuluak
  erakusten dizkiguen gure erredenzioko, eta santifika-
  
  zioko misterio guztiz miragarriak, eta estimagarriak,
  ondo ikasten, ezagutzen, eta gogoratzen baditugu:
  nola diran: Lenengo: gure guzion lenbiziko Gurasoen
  pekatua: eta aren ondorengo zorigaitz, eta kalte izugarriak: eta oriek erremediatzeko Jaungoikoaren seme
  bakar, eta propioaren gizon egitea: gure erosle, edo
  Erredentore, gure Salbadore, eta gure Maisu, edo
  Zeruko erakusle izateko. Bigarrena: Jesu-Kristoren
  jaiotza miragarria, eta bere aurtasuneko misterio
  gozoz beteak; eta aren Zeruko erakusle, edo dotriña
  argia, ala itzezkoa, nola obrazkoa, mirari guztiz andiakin sinistu eragiña. Irugarrena: aren pasio, eta Gurutzeko eriotza santua pekatari guzien zorra pagatzeko:
  Demonioaren katiberiotik, eta mendetik gizonak ateratzeko: betiko Infernutik libratzeko: eta beraz baliatu,
  eta penitenzia egin nai badegu, pekatuen barkazioa,
  eta Zeruko deretxoa iristeko. Laugarrena: Jesu-Kristoren Linbora jestea, an zeuden justuen animak libratzera, eta konsolatzera. Bostgarrena. Beraren piztutze,
  edo erresurrezio gloriosoa, bere birtutez, eta berak
  lenago esan zuan bezela, biziaren, eta eriotzaren
  jabea zanak bezela. Seigarrena. Bere Zerura igotzea,
  edo Asensio miragarria, guzioi Zeruko sarrera iregitzera: eta bere Aita guztiz poderosoaren eskutik dago-
  
  kion Gloria gozatzera: nundik berriz etorriko dan
  biziak, eta illak juzgatzera munduaren azkeneko egunean. Zazpigarrena: Kredoak erakusten digu distinzioarekin, nor dan Espiritu Santua, esanaz: nik sinisten
  det Espiritu Santuagan: eta da Aita Eternoagandik, eta
  bere Seme dibinoagandik betidanik etorrera duen Trinidadeko irugarren persona Jaungoikozkoa: Aitaren,
  eta Semearen betiko amorio konsustanziala; eta aek
  bezela Jaungoiko egiazko dana: eta Espiritu Santuari
  dagokio gure animak argitzea fedeko egiak ezagutzeko, eta sinisteko: eta gure biotzak Jaungoikoaren eta
  birtutearen amorioan irazekitzea: ikusi zan bezela
  Espiritu Santuaren beraren etorrerako, edo Pentekosteko pazkuako egunean: bada orduan Apostoluak
  bere doaiakin argitu zituan: zeruko jakinduriz bete
  zituan: munduko itzkuntza guziak aditzeko, eta guzietan itz egiteko doai miragarria eman zien: milagro
  mota guziak egiteko eskualdi arrigarriarekin batera.
  Eta Apostoluen sermoi, eta dotriñarekin eta egiten
  zituen mirariakin eziñ esan al adiña jende mundu
  guzian Jesu-Kristoren fedea, eta legea artzera jarri
  zan: Eta gure Eliza Ama Santaren fundazioa, edo sortze miragarria Jesu-Kristoren Apostoluen dotriñarekin
  eta gobernu guztiz ederrarekin asi zan: eta orain ere
  
  dirau: eta munduaren azkeneraño iraungo du, JesuKristok berak agindu, edo Apostoluai itza eman zien
  bezela: eta orobat Kredoak erakusten digu, Jesu-Kristoren Eliza santa katolika orretan, arkitzen dirala
  bakarrik Santuen Komunioa: pekatuen barkazioa: eta
  ondoren aragiaren erresurrezio gloriosoa: eta betiko
  bizitza zorionekoa: eta Eliza orretako hume, edo mienbro izan bage eztagoala iñorenzat salbaziorik. Eta Kredoan orobat sarturik daude Kristauok sinistu, ezagutu,
  eta gogoratu bear ditugun beste egia andi asko, ala
  pozgarriak, nola bildurgarriak: eta batez ere Jaungoikoaren majestadeak egin dizkigun mesede guztiz
  andiak, bera amatzera mugitu bear gaituenak: eta
  gure azken gauzak, edo Nobissimoak: nola diran: Eriotza: Juizioa: Infernua: eta Gloria: eta ez nolanaikoak,
  ezpada beti-beti iraungo duenak: eta ala txit egokiak,
  alde batetik gu bildurtzeko, eta bestetik konsolatzeko;
  eta guziok alaitzeko, esnatzeko, eta azkartzeko, ondo
  ezagutu eta konsideratu nai baditugu. Eta orra nola
  Kredoan, edo fedeko Artikuluetan dauzkagun misterio
  andiak, eta egia miragarriak (orain aitatu, eta ukitu
  baizik egia ezpaditugu ere) gure adimentuak argitzeko: eta gure biotzak mugitzeko: zeiñ egokiak, eta zeiñ
  bearrak diran. Eta ala egia oriek ondo dakiztenak, eta
  
  gogoratzen dituztenak, eskuarkiro dira Kristau onak:
  Jaungoikoa benetan serbitzeko, eta eren animak salbatzeko gogo bizi eragillea duenak: eta kontrara dotriña gutxi, eta ori axaletik baizik eztakienak: eta laburtxo baizik eztakizten egiak azturik dauzkatenak, edo
  gogoratzeko alegiñik egiten eztuenak, Kristauaren
  antz bage bizi oi dira: Jaungoikoaz, eta eren animaz
  azturik, eta munduko gauzakin itxuturik, eta zoraturik.
  Eta eztue beste erremediorik; gure federo misterio
  andiak obeto ikastea, ezagutzea, eta aen argiarekin
  esnatzea, eta azkartzea baizik.
  Eta dotriñako egiak ondo jakitea bakarrik asko da,
  gogo ona, eta eragillea iristeko, eta ondo bizitzeko?
  Gauza bearra da: baña bakarrik asko ezta: bada ikusten dira gizon jakinsu batzuek, besteai erakusteko ere
  dakienak, eta gaizki bizi diranak. Zer geiago bear da
  bada, Jaungoikoa serbitzeko, eta gure animak salbatzeko gogo ona, bizia, eta eragillea iristeko, eta ondo
  bizitzeko? Zeruko argia, eta graziaren indarra eskatzea: dotriñako bigarren parteak erakusten digun
  bezela; au da, orazioa ondo egitea: edo ondo eskatzen
  jakitea. Eta ori nork erakutsi zigun? Jesu-Kristo gure
  Jaunak berak: eta ez bakarrik erakutsi zigun orazioaren premia guztizkoa: baita ere orazioa ondo egiteko
  
  modua. Eta zerk beartzen, edo obligatzen gaitu orazio
  egitera, edo Zeruko laguntasuna eskatzera? Batez ere
  gure pobreza, eta miseria guztiz andiak: bada gerez
  guztiz argalak, eta itxuak gera: gaitzera txit makurtuak gaude: eta onerako txit pisu, eta nagiak, eta alde
  guztietatik etsaiez inguraturik gaude: Deabruak, munduak, eta aragiak, eta gere griña, edo gurari erabageak beti tentatzen gaitue: eta gerez indarrik eztegu,
  Jaungoikoaren grazia, edo laguntasuna bage pekatuaren tentazioak garaitzeko, eta obra ona egiteko. Baña
  Jesu-Kristok irabazi zigun graziarekin guzia dagikegu:
  eta ala, nai ta ez eskatu bear degu Zeruko grazia, eta
  indarra. Eta ori iristeko nola eskatu bear degu? Dotriñako bigarren partearen eta Aita gurearen, Abe Mariaren, eta Salbearen esplikazioan ori zeoro aditzera
  emango zatzue: eta oraiñ bakarrik diot: humiltasunarekin, eta konfianza osoarekin Jesu-Kristoren izenean,
  animarako bear degun, edo konbeni zakun guzia
  eskatu bear degula: eta iritsiko degula, ondo bizitzeko
  gogo ona, eta eragillea: eta bear ditugun argi, eta
  laguntasun guziak Jaungoikoaren lege santua gordetzeko, eta betiko zoriona seguratzeko.
  Baña asko ote degu orretarako gogo ona, eta
  Jaungoikoaren grazia eskatzea? Orrez gañera, Jaun-
  
  goikoaren borondatea jakiteko, eta egiteko, naitaez
  aren lege santuko mandamentuak ondo ikasi bear
  ditugu: eta orobat Eliza Ama Santarenak, eta miserikordiazko obrak: bada bestela nola gure itxumena
  guztiz andia dan, askotan gure kulpaz, eta ardurabagetasunez, ez ditugu ezagutuko gere pekatuak, eta
  gure obligazioak. Argatik dotriñako irugarren partean,
  zeoro eta argiro aditzera emango zatzue: zer dan
  pekatu mortala: eta zer dan beniala: zer diran pekatu
  kapitalak, edo beste askoren buru, eta sustrai gaiztoak diran zazpi bizio kapitalak: eta orien kontrako birtuteak: eta ondoren amar mandamentuak, eta Elizako
  bostak zer agintzen diguen, eta zer eragozten diguen
  eta orrela ikasiko dezue, salbatu nai bazerate, nolako
  bizimodua egin bear dezuen.
  Eta zer erakusten da dotriñako laugarren partean?
  Pekatutik irteteko, edo libratzeko, eta birtuteari jarraitzeko Jesu-Kristok Sakramentuetan utzi zizkigun erremedio ziertuak eta seguruak. Pekatu mortalak animari kentzen dio grazia, eta animako bizitza espirituala:
  eta Sakramentuak, ondo errezibitu ezkero, biurtzen
  diobe graziaren bizitza, eta osasun espirituala. Zenbat
  estimatuko zenduke, gorputz illari, edo txit gaixo, edo
  eri dagoanari bizia biurtzeko, edo osasuna emateko
  
  erremedio eragille, ziertu, edo seguru bat iñork emango balizue? Eta nolako leia, eta ansiarekin asko kosta
  bear balitz ere, eskatuko, eta artuko etzenduke? bada
  zenbat geiago balio du animako biziak, eta osasunak
  gorputzarenak baño? eta zenbat zor eztiozue JesuKristori bere odol preziotsuaren kostuan aiñ erremedio eragilleak, ziertuak, seguruak, eta errazak Sakramentu santuetan ipiñi dizkitzuelako? Ikasi bear dezue
  bada arreta andiarekin, Sakramentu santuak zer
  diran, zertako diran, eta probetxuarekin errezibitzeko
  nolako prestaera, edo disposizioa bear dezuen.
  Eta orra, , dotriñako lau gauzak ondo ikastea,
  jakitea, eta ezagutzea zein lan, edo egiteko bearra,
  premiazkoa, eta probetxuzkoa dan. Jaungoikoari
  bada, eta bere Seme maite Jesu-Kristori millarezko
  eskerrak sarri eman egiozkatzue, zerren Zeruko bidea
  aiñ argiro erakutsi nai izan dizuen: eta bide orri jarraitzeko bear dituzuen laguntasun, eta erremedio guziak
  eman dizuen: eta eskatu egiozue gogotik, baña humiltasun, eta konfianza andi batekin, arren Espiritu Santuaren argia eta grazia dizuela: dotriña santua estimatzeko, Zeruko jakinduriarik preziatuena bezela: dotriñako egiak gogotik ikasteko, eta ezagutzeko; eta zuen
  humeai, eta mirabeai erakusteko; eta oekin batera
  
  zuen bizimodua zuzentzeko: eta gero Zeruko glorian
  Aita Eternoa: bere Seme betikoa: eta Espiritu Santua
  beti ikusteko, beti amatzeko, beti alabatzeko, eta beti
  gozatzeko zoriona. Amen.
  
  LAUGARREN DOTRIÑA
  Aditzera emateko:
  1. Nola, eta zertako Apostoluak Kredoa esan zuen:
  2. Fedea zer dan, eta zergatik eta nola
  fedeko misterioak jakiñ, eta sinistu bear ditugun:
  eta 3. Nola fedearen argiaregin gure bizimodua
  zuzendu bear degun.
  Ikusi zenduen orain urrengo aldian, nola Kristauaren dotriña guziak lau parte, edo zati dituan: eta parte
  bakoitza zertako dan, eta zeiñ bearra dan ondo bizitzeko: gaur bada lenengo partea azaltzen, edo esplikatzen asi bear degu: eta aditzera emango dizuet. 1.
  Nola, eta zertako Apostoluak Kredoa esan zuen. 2.
  Fedea zer dan, eta zergatik, eta nola fedeko gauzak
  jakin, eta sinistu bear ditugun: eta 3. Nola fedearen
  argiarekin gure bizimodua zuzendu bear degun. Arreta andi bat ipini bear dezue: bada dotriña guziaren
  zimendua, eta sustraia fedea da: eta orrek zertara
  beartzen, edo obligatzen gaituan, guziok jakin bear
  degu: eta probetxuarekin izan dediñ, eskatu dezagun
  
  lenago Espiritu Santuaren argia, eta grazia Ama Birjiña guztiz santaren bitartez. Abe Maria.
  1. Kredoa nork esan zuen? Jesu-Kristoren amabi
  Apostoluak. Noiz, eta nola Apostoluak Kredoa esan
  zuen? Jesu-Kristo Zerura igo ezkero, eta Espiritu Santua, eta bere doai miragarriak eren biotzetan errezibitu ezkero, Jesu-Kristok berak agindu zien bezela,
  alkargandik apartatzeko, eta mundu guzian Jesu-Kristoren fedea, eta Ebanjelio Santua predikatzera, eta
  
You have read 1 text from Basque literature.