Kristau berri-ekarlea - 5
aldean, ta gaiztoak ezkerrekoan. Nori berea emateko,
guziai artuko dizte eren bizitzako kontuak. Onak eramango ditu Zerura, ta gaiztoak ondatuko ditu Infernuko su-leizean. Ez daki iñork, Juizio, edo kontu-artze
hau noiz izango dan; baña gauza jakiña da, izaten
danean, ikara-ikara utziko duala Mundu guzia.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Jesu-Kristok, Zeruan dagoala, kontu egiten dio
bere Eleizari?
E. Bai, andik ere zaitzen ta gobernatzen du, bere
Arzai, Mez-emalle, edo Sazerdoteen bitartez.
G. Ta Jesu-Kristo bera Sazerdotea da?
E. Bai: da gugatik beti bere Aitari eske ta eske
dagokan, Apaiz edo Sazerdote nausia.
G. Ta orretarako zer Sakrifizio eskeintzen dio bere
Aitari, edo zer present egiten dio?
E. Gurutzearen gañean egin zion, hura bera.
G. Biurtuko da berriz lurrera?
E. Bai: Munduak bukatu behar duan, azkeneko
egunean etorriko da, biziak eta illak juzgatzera.
G. Zer egingo da azkeneko egun artan?
E. Lurraren gañean agiri dan, guzia erreko da.
G. Eta zer gertatuko da Zeruan?
E. Izarrak eroriko dira, Eguzkia, ta Illargia illunduko dira.
G. Eta zer egingo due Aingeruak?
E. Tronpetaren soñuarekin batuko ditue gizonemakume guziak.
G. Nolakoa etorriko da Jesu-Kristo?
E. Odei baten gañean agertuko da, podorez Majestadez ta Soberandiz betea.
G. Nola juzgatuko gaitu?
E. Bakoitzari dagokan bezala: ongi bizi bagera,
Zerura eramango gaitu; eta gaizki bizi bagera, Infernura egotziko gaitu.
G. Noiz izango da Juizio hau?
E. Iñork ez daki.
VI. IRAKURTZA
ESPIRITU SANTUA
Espiritu Santua da amorioa Karidadea, edo maitanza; eta Karidade hau da Jainko bera: esan nai du,
Aita eternoak, ta bere Semeak alkar amatzen duela,
alkar maite duela, ta alkarrekiko amorio onetatik datorrela, biak bezala, Jainko dan, eta biakin berdin dan,
Espiritu Santua. Da, biak bezala, Jainko ta Jaun, edo
biak diran, Jainko bera, irurak Persona bana badira
ere. Orregatik, Aitari, ta Semeari egiten zaizten, ohore
ta agur guziak zor zaizka orobat Espiritu Santuari, eta
ala ematen diozkagu, esaten degunean: Gloria Aitari,
ta Semeari, ta Espiritu Santuari, asieran zan bezala,
orain, ta beti, ta mendeen mendetan. Amen. Biz ala.
Espiritu hau da, Profeten, Ebanjelarien, eta gañerako
Jainkoagandik ikasi zuenen ezpañez hitz egin zuan,
Jainkozko Espiritua. Deritza Espiritu Santua, zeren
ematen digun, jatorrizko bizitzaz gorago dan, gure
espirituaren edo aniamaren bizitza, Santutasuna, eta
Jainkoaren gogoko ta adiskide egiten gaituan, grazia.
Espiritu Santuaren emaitz edo doai hau da, Jainkoak
gure biotzetara isuri duan, bere amorioa; eta amorio
onek ar-erazitzen digu pozik eta gustoz, geren borondatea Jainkoaren bororondatearekin bat egiteko, ta
ark nai duana nai izateko, gogoa eta asmoa: eta asmo
onekin, gure borondatea utzi, ta Jainkoak nai duana
artzen degunean, horduan egiten ditugu, Zerua irabazteko diña diran, obra onak. Guk gerenez ezin
deguke atsegin-gustorik, gure gorputzari, ta aragi
gaiztoari dagozkan gauzetan baizik: orregatik bada
ezin dagikegu gauz onik, Jainkoak Espiritu Santuaren
doai, ta graziarekin laguntzen ez digula.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Zer da Espiritu Santua?
E. Jainkozko amorioa dan, Jainko bera.
G. Norgandik dator?
E. Aitagandik, ta Semeagandik.
G. Da biakin berdin?
E. Bai: aek bezala da Jainkoa, ta Jauna.
G. Nola agur-egiten diogu Aitarekin, ta Semearekin batean?
E. Esanaz: Gloria Aitari, ta Semeari, ta Espiritu
Santuari.
G. Zergatik deitzen diogu Espiritu Santua?
E. Zeren bera dan, gure ispirituaren bizitza dan,
grazia, ta Santutasuna, edo Jainkoarekiko onak, ta
Santuak egiten gaituan, grazia.
G. Zer gauza da Espiritu Santuaren doai hau?
E. Da Jainkoaren amorio, beraren graziaz ta doarik
artzen deguna.
G. Zer egiten du gugan, edo zer ateratzen du
gugandik amorio onek?
E. Eragiten digu gustoz pozik ta gogotik, Jainkoak
nai duana.
G. Eta gusto atsegin poz hau da etorkia, edo, bestek eman gabe, gerenez deguna?
E. Iñola ere: Jainkoak eman beharko digu.
G. Zeren atsegin-gustoa degu bada gerenez?
E. Gure borondateak, ta gorputzak eskatzen diguna egiteko gustoa.
G. Nola bada egin al-ditzakegu, Zerua irabazteko
lanak, ta egitekoak?
E. Jainkoaren graziarekin, ta Espiritu Santuaren
doaiarekin.
VII. IRAKURTZA
ELEIZARENA
Eleiza da Fededun, edo Sinisle guzien batzarrea ta
batasuna; edo da Jainko egiazkoa, beraren Lege
egiazkoak erakusten duan bezala, serbitzatzen duen,
Fededunen bilguma junta, edo Kongregazioa. Eleiza
da bat, Santua, Katolikoa, Apostolikoa. Da asko alkargana buru baten azpian ongi ta behar dan bezala
batutzea, ta da azkenik, Jesu Kristo buru duan, gorputz bat. Ezin beraz Eleiza egon diteke zatitua puskatua edo erdiratua. Orain diogun, Eleiz hau ez da arrizko Eleiza, baizik Jainkoaren sinismena duenez egiten
dana. Herejeak dira, Eleizak sinisten duanaz, beste
gauzarik erakusten duenak. Zismatikoak dira, Erromako Aita Santua Eleizaren burua dala ukatzen duenak,
edo aparteko Eleiz bat asmatzen ta egiten duenak.
Eleiza da ona ta Santua, zeren erakusten duan, guzia
dan ona, ta Santua, zeren Eleizako Sakramentuak
diran santuak, zeren Jesu-Kristo beraren burua dan
guziz ona, guziz santua, ta santutasun guziaren iturria, eta zeren Eleizan biltzen diran, fededunak santuak diran, guziak ezpadira ere. Orain Eleizan onak
eta gaiztoak alkarrekin nastuak bizi dira; baña azkenjuizioko egunean alkargandik bereziko dira, eta onak
alde batera, ta gaiztoak bestera ifiniak izango dira.
Eleiza da Katolikoa, edo guzierakoa, zeren dan denbora guzietakoa, toki guzietakoa, guziakikoa, ta guzientzat. Orain dan, Eleiz bera zan lenengo guraso Adanen, Noeren, Abrahanen, eta Moisesenerañoko
Patriarken denboran ere, ta Eleiz onek beronek iraungo du Munduaren azkeneraño. Moisesen ondoren izan
ziran, haren anai Aaronen odoletik zetozen Apaiz nausiak, eta oek bukatu, ta Jesu-Kristo. Gero Jesu-Kristoren ordeko gelditu zan San Pedro, ta oni jarraitu zioen
oraindañoko Erromako Aita Santuak. Eleiza luzatzen
ta zabaltzen da Munduaren leku guzietaraño, ta guzietan aitortzen du fede ber-bera, ta ditu Sakramentu
berak. Ez da Santurik, Eleiz Ama Santuaren batasunean baizik, ta Eleizatik kanpoan bizi diranentzat ez
dago Zerurik. Azkenik Eleiza deitzen da Apostolikoa,
zeren erakusten duan, Apostoluak erakutsi zuen, hura
bera; eta zeren oraindaño izan ditugun Apostoluen
ondorengo Arzai erakusleak, batez ere Eleiz guzien
Burua dan, Erromako Eleizan.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Zer gauza da Eleiza?
E. Da buru baten azpian bizi diran, siniste, edo
fededunen batasuna ta bilkuia.
G. Zein dira Sinisle fededunak?
E. Erlijio, edo Lege egiazkoari darraizkanak.
G. Ta zein da egiazko Legea?
E. Jainko berak erakutsi diguna.
G. Nondik edo nola ezaguteko degu, Eleiz egiaz-
koa ote dan, edo ez?
E. Orretarako badira lau siñu, señale, edo ezagun-
bide: eta dira Eleiza bat, Santua, Katolikoa, ta Apostolikoa izatea. Lau siñu oriek dituan, Eleiza edo Fededunen batzea da bada egiazko Eleiza.
G. Eleiza nola da bat?
E. Zeren Buru bakar baten azpian batua dagoan.
G. Zein da Eleizaren Burua?
E. Jesu-Kristo.
G. Eta ez du emen agerrian beste buru bat?
E. Bai: ta ori da Erromako Aita Santu, San Pedro-
ren ondorengoa.
G. Nor dira Herejeak?
E. Eleiz egiazkoak dionaz, beste gauzarik erakusten duenak.
G. Zein dira Zismatikoak?
E. Aparteko Eleiz bat egin nai duenak.
G. Eleiza nolatan da Santua?
E. Da Santua erakusten duanagatik, dituan Sakramentuakgatik, eta Jesu-Kristo bere Buruagatik.
G. Eleiz-gorputz onen bizikai, edo mienbro guziak
Santuak dira?
E. Ez guziak: Eleiza onaz, ta gaiztoaz nastua dago,
ta ala egongo ere da Munduaren azkeneko eguneraño.
G. Zer esan nai du Eleiza Katolikoak?
E. Eleiza guzierakoak, eta guziakikoak ainbat.
G. Nola da guzierakoa?
E. Zeren Mundua asi ezkeroko denbora guzietakoa
dan.
G. Leku guzietara luzatzen, ta zabaltzen da?
E. Bai: Eleiza bat bera da Munduko toki ta bazter
guzietan.
G. Zer adirazi nai du Apostolikoa izateak?
E. Apostoluak erakutsi zuen, doktriña bera daukala, ta gordetzen duala Eleizak ere.
G. Zer geiago adirazten du?
E. Oraindañoko Apezpiku, ta Eleiz-arzaiak Apostoluen ondorengoak dirala.
VIII. IRAKURTZA
SANTUEN KOMUNIOA
Orain diogun Komunioa ez da bakarrik Aldareko
Sakramentuaren komunioa, ezpada Eleizak Animenzat dituan, ondasunak Eliz barrunbean bizi diran fededun guzienzat izatea. Eleizan bizi diran fededunak,
batzuek dira baterako, besteak besterako, batzuek
erakusteko, besteak ikasteko, batzuek agintzeko, besteak, agintzen zaiena, egiteko; baña oek guziok, alkargana fedez ta Karidadez baturik ez due egiten, edo ez
dira Eliz bakar bat baizik. Gizonak ditu ekusteko
begiak, enzuteko belarriak, hitz egiteko mihia, ukitzeko eskuak, ibiltzeko oñak; ta orregatik ere oez guziaz
ez da egiten, gorputz bat baizik. Gorputzeko zenzu
oek alkarri laguntzen dioen bezala, laguntzen dioe
alkarri Eleizan bizi diranak ere, eta batek egiten
dituan; obra onak guzienak dira, Jainkoaren grazian
badaude. Eleizatik kanpoan arkitzen diranak, Exkomikatuak arkitzen diran bezala, ez due besteen lan onetatik ateratzen, fede-gabeak, edo sinismenik ez duenak baño, probetxu, edo on geiago. Eskumikatu oek
dira, egin dituen, bekatu andien penitenzia egin nai ez
duenak, ta orregatik Elizak beregandik kentzen, ta
bereizten dituanak, orretarako eskua duanak bezala.
Mundu onetan bizi geran bitartean, guda edo gerra
degu barrengo ta kanpoko gure etsaiakin: orregatik,
guzaz emen egiten dan, Elizari deritza Eleiz gudaria,
edo Soldadeskan dabillena. Baña Zerukoak, lenagotik
etsaiak garaitu, ta benzutu zituelako, orain iñoren bildur gabe, bake osoan bizi dira: orregatik ango Elizari
deritza eliz garailea, edo benzularia. Emen bizi geranok besteen obra onetan nork bere zatia ta puska
degun bezala; orobat, Zerukoak Jainkoari egiten diozkeen eske, ta erreguetan degu probetxu ta onik asko.
Purgatoriokoak ere gure barau, limosna, otoiz, neke,
ta gañerako obra onetan due eren partea; bada, guk
haen alde egiten degunarekin arintzen ta gitxitzen
zaizte, an daramazkien neke-penak.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Zer da Santuen Komunioa?
E. Eliz-barrunbean egiten diran, lan onen irabazia,
Eliz berean bizi diran guzientzat izatea.
G. Ta Elizatik kanpoan bizi diranak exkumikatuak
bizi diran bezala, Elizan egiten diran, obra onetatik
ateratzen due irabazirik, edo ondasunik?
E. Batere, ez-ta Federik edo sinismenik ez duenak
ere.
G. Nondik jaiotzen da, batek egiten dituan, obra
onak guzien onerako izatea?
E. Guziak gorputz baten mienbro bizikai ta puskak
izatetik.
G. Zein dira Elizak exkumikatzen dituanak?
E. Egin dituen, bekatu andien penitenzia egin nai
ez duenak.
G. Santuen Komunioa luzatzen da Zeruraño?
E. Bai: an bizi diran Zorionekoak mesederik asko
egiten digue eren orazio ta eskeakin.
G. Komunio hau eltzen da Purgatorioraño, edo
illen animen Garbitokiraño?
E. Bai-ta araño ere; bada gauden tokitik arin ditzakegu, an daramazkien neke-penak.
G. Nola?
E. Jainkoa erregutuaz, limosmak, eta beste lan
onak egiñaz.
IX. IRAKURTZA
BEKATUEN BARKAZIOA
Eliz barrunbean baizik, ez da iñon bestetan bekatuen barkamenik: eta barkazio hau da, Santuen
Komunioari darraikan, ondorea. Jesu-Kristoren puskak
geralako, arekin ongi bagaude, haren merezimendu ta
irabazietatik ateratzen degu nork bere zatia ta partea.
Da Jainko gizona, ta Jainko dan anbatean, du, bekatuak barkatzeko, eskua ta podorea. Zerura igotzeko
aurrean esku hau utzi zien, berekin bere Eskolan edo
Ikastegian azi zituan ikasle, edo Diszipuluai, esaten
ziela, Artu zazue Espiritu Santua: nori ere barkatzen
badiozkatzue bekatuak, ta haiei barkatuko zaizte, ta
nori ere ez badiozkatzue barkatzen, ta haei ez zaizte
barkatuko. Bekatuak barkatzeko podorea Apostoluetatik igaro zan, erak ordendu zituen, Mez-emalle edo
Sazerdoteetara, oetatik urrengoetara, ta orrela gugaño. Bataioa da lenena bekatuak barkatzen dituana,
naiz dala gure lenengo Guraso Adanengandik datorkigun, bekatu orijinala, edo jatorrizkoa; naiz dirala,
batek bere borondatez egin dituanak. Bataiatu ezkero
egiten diran, bekatuak barkatzeko, bada beste erre-
medio bat, eta da Penitenziako edo Konfesioko Sakramentua, bekatu mortalak barkatzeko, nai ta naiez
behar dana, ta benial barkakizunenzat ona dana.
Bekatu mortala, edo eriozko da Jainkoaren grazia
galerazitzen duana, ta betiko eriotza darraikana. Onelakoak dira gizon-illtzea, aragizko bekatuak, ordikeria,
lapurreta, ta besteak. Bekatu beniala, edo barkakizuna da Karidadea guziz itzalten ezduana, baña epelzen
duan: onelako dira, iñoren kalte gabeko, gezur arin
bat, behar dan baño geixeago jate bat, ta beste onelakoa. Bekatu txiki oen barkamena iristea errazago
da; baña txikiena ere Jainkoarekiko gaitz andia da.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Elizatik kanpoan badago bekatuen barkamenik?
E. Ez dago: Jesu-Kristok du, bekatuak barkatzeko
eskua ta indarra, ta ez bestek.
G. Nori eman zion Jaunak esku hau?
E. Bere Apostoluai.
G. Eta Apostoluetatik norgana igaro zan?
E. Obispoengana, ta Sazerdotengana.
G. Zer Sakramentuz barkatzen dira bekatuak?
E. Bataioz, ta Penitenziaz.
G. Zer gauza da bekatu orijinala, edo jatorrizko
bekatua?
E. Sortzen geranean, geren gurasoetatik datorkiguna.
G. Zer da bekatu personala?
E. Da personari dagokana, ta gerok geren borondatez egiten deguna.
G. Zer da bekatu mortala, edo eriotz-emallea?
E. Da, Infernua merezi duana.
G. Zer da bekatu beniala, edo barkagarria?
E. Jainkoaren grazia, ta adiskidetasuna guziz galerazten ez duana.
G. Nola iristen da, batek bere naiarekin egiten
dituan, bekatuen barkamena?
E. Konfesio, edo Penitenziaren bidez.
G. Eta jatorrizko bekatuarena?
E. Bataioaren bitartez, ta orobat bataiatzen danaren, beste bekatuena.
G. Bekatu beniala da izugarria?
E. Nolaere dan, bada Jainkoaren aldean bekaturik
txikiena gaitz andi bat da.
X. IRAKURTZA
ERRESURREZIOA, TA BETIKO BIZITZA
Ez degu serbizatu behar Jainkoa, orain zorionekoak izateagatik; ezpada geroko guretzat gorderik daukan, doatasun, ta zorionagatik. Orain munduko ondasun, ta atsegin-kontentuak geienez gaiztoentzat izan
oi dira; ta gauzen gabeak, nekeak, eta atsekabeak
onenzat. Ez degu beraz bizi behar, orain ongi izateko
ustean; baizik Jainkoak, iltzen geraneko Zeruan guretzat daukan, zori onaren ustean, sinisten degu, gu
iltzen geranean, ez dirala ilko gure animak; ta gure
gorputzak ustelduko badira ere, Jainkoak bere guzialarekin osatu, ta batuko dituala eren lenagoko animakin, ta gorputz-animak ala baturik, beti iraungo duela
inoiz alkargandik aldegin gabe, edo Zeruan, edo beko
su-leizean, betiko doatsu, edo betiko doakabe. Gorputz-animak alkarrekin berriro batze oni deitzen diogu
aragiaren erresurrezioa, edo bizitz berria. Munduaren
azkeneko egunean egingo da bizte berri hau; ta horduan guziok joango gera Jainkoaren aurrera, bakoitzak, bere bizian egin duan, guziaren kontua ematera,
naiz dala ona, naiz gaiztoa: ongi egiñaren saria izango
da betiko bizitza, ta gaizki egiñarena betiko eriotza, ta
neke-pena. Jesu-Kristok dio, oturunz, edo jate andi
baten anzekoa dala Zeruko bizia, guri adirazteagatik
ango atsegintasuna: Erreinua ere deitzen dio Zeruan
bizitzeari, erakusteagatik, lurrean bizi diran Erregeak
baño, doatsuagoak dirala, Zeruan bizi diran, Santuak.
Zeruari ematen zaion Paraisuaren izenak esan nai du,
dala, poz-kontentu atsegingarriz beterikako berjera
edo baratz bat bezalakoa. Bestelakoa da Infernua,
lurraren erdi-erdiko su-leizea. Infernua da, argi gabeko presondegi karzela, ta leize guziz illun bat. An erretzen dira gaiztoak kanpotik, ta barrendik, itzaltzen ez
dan, ta sekulan itzaliko ez dan, su batekin. An dira
betiko negarra, ortz-karrask-otsak, ta konzienziaren
arra, biotz-barrunbeko tristura, damua, urrikia, ta oroitzea, nola izan zuen heren buruak neke-pen oetatik
gordetzeko, ta begiratzeko, eskua, ta indarra; ta ala
ere, nola heren faltaz galdu ziran, ta atsekabezko leku
artara erori ziran. Hau da, gau ta egun, beinere ase
gabe, ta atsedeten utzi gabe, utsikitzen ari zaien, ta
ariko ere zaien arra, probetxu gabeko urrikia, denbora joanez-gerozko damua ta negarra.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Gure Jainkoagandik itxedeten degun, utsikgabeko zori on, ta doatasun oso-betea oraingo bizitzarako ote da?
E. Ez baldin-bere: onelako ditxa ezda iristen, illezgero baizik.
G. Gu iltzen geranean, gorputzakin batean iltzen
dira gure Animak?
E. Ez: Anima ezin illkorra, edo ezin ill ditekeana da.
G. Betiko iltzen dira gure gorputzak?
E. Ez: azken Juizioko egunean berriro piztuko dira.
G. Nola egingo da bizte hau?
E. Il ziran, guziak biurtuko dira, lenago emen izan
zituen, gorputz aek berak berriro artzera, ta joango
dira Jainkoaren juiziora, egin dituen, lan on, edo gaiztoen kontuak ematera.
G. Kontuak eman, ta zertan geldituko dira?
E. Onak joango dira Zeruko bizitz betikora, ta gaiztoak betiko Infernura.
G. Zer gauza da Zeruan beti bizitzea?
E. An poz-atsegin-kontentuz beterik beti irautea.
G. Zer esan nai du Zeruetako Erreinuak?
E. Esan degun, ber-hau.
G. Zertan dago Zerukoen zori on doatasun ta glo-
ria?
E. Aurpegiz aurpegi Jainkoa ekustean.
G. Zer gauza da betiko eriotza?
E. Jainkoa bein-ere ikusi gabe, Infernuan beti sur-
tan erretzen ta erretzen egon beharra.
G. Zer neke dira, gaiztoak Infernuan daramazkien,
nekeak?
E. Dira sua, illuntasuna, ta konzienziako arrak egiten dizten, utsikiak.
XI. IRAKURTZA
AITA GUREKO ORAZIOA
Aita gurea asitzen dan, Orazioa da orain esatera
noana: Aita gurea... (gorago). Ezdegu esaten Aita
nerea, ezpada Aita gurea, aditzera emateagatik, ez
diogula Jainkoari eskatzen guretzat bakarrik, ezpada
Eleiz guziarentzat, ta fededun guzientzat. Aita gurea
deitzen diogu, zeren beragandik degun geren bizia,
geran guzia, ta degun guzia; eta zeren, onez gañera,
beraren graziak egiten gaituan bere Seme bakar JesuKristoren anaiak. Jainkoa leku guzietan, ta non nai
dago, orregatik ere Zeruetan zaudena esaten diogu,
zeren an agertzen digun bere aurpegia, ta zeren
Zeruak diran, haren gloria, ta esku andi-luze guzitarakoa agertzen diguenak. Erabil bedi santuki zure izena.
Kriatura guziak ohoratu bezee Jainkoaren izena. Bekatuak dira Jainkoaren treshondragarriak, guziz-ere Kristauak egiten dituenak; bada fede-gabeak, Kristauen
bekatuak ikusi, ta uste due ez dala ona, gu bizi geran,
legea, eta orregatik etorri nai ez due lege santu onetara. Betor gugana zure Erreinua: betor zure grazia,
erregiña ez dezan gugan bekatuak, ta betor gero, ill-
ezgeroz uste degun, Zeruko gloria, ta sekulako bizitza.
Jainkoaren borondatea egingo da lurrean, Zeruan
bezala, geren borondatea utzi, ta harenari garraizkanean, Aingeruak, ta doatsuak Zeruan darraizkan eran,
eta gaiztoa izango da gure borondatea, Jainkoarenarekin bat egiten ez danean, ta hark nai duana nai ez
duanean.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Esazu Aita gurea.
E. Aita gurea...
G. Zergatik ez diozu Aita nerea?
E. Zeren nik neretzat bakarrik Jainkoari eskatzen
ez diodan.
G. Nola da Jainkoa gure Aita?
E. Zeren naizan guzia, ta dedan guzia, argandik
artua dedan.
G. Ta bestela bazera haren Semea?
E. Banaiz haren graziaz, ta beragatik nai Jesu-Kristoren anaia.
G. Zergatik diozu Zeruetan zaudena, bestetan
baño geiago?
E. Zeren haren gloria Zeruan obeto agertzen
zakun.
G. Nola santu-giten, edo santifikatzen da Jainkoaren izena?
E. Kriatuarak ematen dioen ohorearekin, edo hondrarekin.
G. Nola egiten da lurrean Jainkoaren borondatea?
E. Haren graziak gugan erregiñatzen, ta agintzen
duala.
G. Ta gure borondatea ona da, Jainkoarenarekin
bat eginik ezpadago?
E. Iñola ere: aitzitik orrela ez dagoanean, gaiztoa
da.
G. Nor dira, Jainkoaren naimendua edo borondatea
Zeruan egiten duenak?
E. Aingeruak, eta Zeruan bizi diran zorionekoak.
XII. IRAKURTZA
AITA GUREAREN JARRAIOA
Egun-oroko ogiak esan nai du egunean eguneko
jan-edana, ta bizitzeko, behar dan guzia. Gizon
guziak, ala aberatsak, nola behartsuak, jakinik eta
ezaguturik egon behar due, Jainkoagandik duela janedana, ta duen guzia; ta egunoro biurtu behar gera,
gure ogia eskatzera, egun guzietan alabaña asitzen ta
berritzen da gure premia beharra, ta nezesidadea.
Oñez gañera ogiaren izenarekin aditzen da gure animen jan-edana bazka, edo alimentua, eta animaren
alimentua da Jainkoaren itza, beraren grazia, ta Aldareko Sakramentu guziz Santua. Eskatzen diogu Jainkoari bekatuen barkamen guzia; bada guziok gera bekatariak, eta egun-oro egiten ditugu, gitxienez, gure kaltean diran, bekatu benial barkagarri, ta uts ariñak.
Aita gurea esaten degunean, ontzat daramagu Jainkoak guri ez barkatzea, guk besteai barkatzen ezpadiegu. Bekaturik ez egiteko, eskatzen diogu Jainkoari,
ken ditzala gugandik, bekatura garamazkien, tentaldiak. Eta azkenik eskatzen diogu, begira gaitzala
gaitz guzitik, bereziki, gaiztoa deritzan, demoniaren
eraso-aldietatik.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Zer esan nai du gure egun-oroko ogiak?
E. Bizitzeko behar ditugun, gauz guziak.
G. Eta zergatik deitzen diogu egun-orokoa?
E. Zeren egun guzietan degun haren beharra.
G. Eta zer geiago esan nai du?
E. Gure espirituaren jan-edaria bazka, edo alimen-
tua.
G. Zer da hau?
E. Jainkoren itza, grazia, ta Jesu Kristo gure Jaunaren gorputza.
G. Gizon guziak egiten ditue bekatuak?
E. Bai: guziok gera Bekatariak.
G. Ta barkatu behar diegu besteai?
E. Bai: Jainkoak guri barkatzea, nai badegu.
G. Zerk bekatu eragiten digu?
E. Tentamenduak.
G. Nola garaitu, edo benzutu aldezakegu?
E. Jainkoaren graziarekin.
G. Zein da Aita gurearen azkenean esaten degun,
gaiztoa?
E. Demonioa.
XIII. IRAKURTZA
GAÑERAKO OTOIZ, EDO ORAZIOAK
Aita gureaz ateronzean, Kristauak geinean esan oi
duen, orazioa da Kredoa; ta da, Jainkoa, berak agertu
dizkigun, egiak sinistuaz, hondratzeko: oni darraika, ni
bekataria asitzen dan, aitormena, edo Konfesioa, eta
da, gure bekatuen barkamena eskatzeko: eta azkenik
Agur Maria, edo Abe-Maria, Ama Birjinari, zor zaion,
ohorea, ta hondra emateko; eta gugatik Jainkoa otoi
ta erregutu dezala, eskatzeko. Kristau guziak jakin
behar ditue ta esan egunoro orazio hoek, goizean, ta
arratsean bederik. Onez gañera, al duenean, joan
behar due Elizara, an esaten diran, ta kantatzen diran,
Jainkoaren gauzak enzutera. Gauz oetatik geienak
dira, zazpi horduak derizten, Dabiden Salmoak, edo
kantak; eta dira Bezperak, Konpletak, Matutiak, Prima,
Terzia, Sesta, eta Nona, edo hordu lenengoa, irugarrena, seigarrena, ta bederatzigarrena. Alduen bezala
leiatu behar dira, Mez-emalleak, mez-ematean esaten
dituan, orazioak enzutera, ta aditzera; baita-ere beste
Sakramentuak ematen dituenean, ura bedeikatzen
duenean, eta gañerako Elizako bedeikazioak egiten
dituenean. Ordea jakin behar due, batek gogoa beste
gauzetan daukala, belarri utsakin orazioak enzutea, ta
au utsarekin itz onak esatea ez dala Jainkoa otoiztea,
ta erregutzea, biotzak ta ispirituak laguntzen ezpadio.
Orazio guzien, ta Kristauak sinistu behar dituan, egia
guzien bilgun laburra da, batek bere aurpegian egiten
duan, gurutzearen siñalea. Gurutzea geren gañean
egitean, autan artzen degu Jainkoa, diogula: Aitaren,
ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean. Onela
sinisten degu, ta aitortzen degu Trinidade, edo Irutasun guziz Santua dala Jainko bakar bat, ta iru persona
bana. Eskuarekin gurutzea egitean adirazten degu,
Jesu-Kristok egin zuan, gure Erospena, edo Erredenzioa, ta onekin batean Jainkoaren Semearen aragitzea, edo Enkarnazioa.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Zein dira, Kristauak geienean esan oi dituen,
Orazioak?
E. Aita gurea, Abe Maria, Kredoa, ta Konfesioa, edo
Ni bekataria.
G. Esaitzu Abe Maria, ta Konfesioa.
E. 1. Agur Maria graziaz betea, Jauna da zurekin.
2. Bedeikatua zera andreen artean, eta bedeikatua da zure Sabeleko Fruitua Jesus.
3. Maria Santua, Jainkoaren Ama, erregu ezazu gu
bekatariokgatik orain ta gure eriotzako horduan. Ala
biz.
Ni bekataria Konfesatzen natzaio Jainko Aita guzialdunari, Maria beti Birjina Doatsuari, Migel Arkanjelu
Doatsuari, Joanes Batista Doatsuari, Pedro ta Paulo
Apostolu Santuai, Santu guziai, eta zuri, ene Aita,
bekatu geiegi egin dedala gogoz, hitzez, ta obraz:
nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa txit andiaz. Hargatik erregutzen diot Maria beti Birjina Doatsuari,
Migel Arkanjelu Doatsuari, Joanes Bautista Doatsuari,
Pedro ta Paulo Apostolu Santuai, Santu guziai, eta
zuri, ene Aita, erregu diozazuen nigatik gure Jainko
Jaunari. Biz ala.
G. Kredoa esatea da orazioa egitea?
E. Bai-ta haren izena santu egitea ere.
G. Zer da Aitormena, edo Konfesioa?
E. Gure bekatuen ezagumentu humill bat.
G. Eta zertako da?
E. Bekatuen barkazioa iristeko.
G. Zertako da Agur Maria?
E. Birjina guziz Santua hondratzeko, ta Jainkoarekiko gure bitarteko izan dedin, eskatzeko.
G. Noiz esan behar ditu bakoitzak lau orazio oek?
E. Egun guzietan, goizean, eta arratsaldean.
G. Zer dira, Eleizan Eliz-gizonak esaten dituen orazioak?
E. Guziz ere Dabiden Kantuak, edo Salmoak.
G. Noiz, edo zenbat hordutan esaten dira Salmo
oek?
E. Zazpi hordutan, eta, onela bereizturik, derizte
Besperak, Konpletak, Matutiak, Prima, Terzia, Sesta,
eta Nona.
G. Orazioa, behar dan bezala egiteko, eta Jainkoa
otoizteko, ta erregutzeko, asko da auarekin itzak utsik
esatea?
E. Ez da asko: biotzetik, ta gogoarekin batean
esan behar dira orazioak.
G. Zein da orazio guzien, ta Kristau-doktriña guziaren bilgun laburra?
E. Gurutze Santuaren Siñalea.
G. Zer esan nai due gurutze Santua egitean, esaten ditugun, hitzak?
E. Sinisten degula Irutasun, edo Trinidade guziz
Santua, ta deiez gagozkala.
G. Zer esan nai du, bekokitik bularrera, ta ezkerreko besa-burutik eskuikora eskua eramateak?
E. Jainkoaren Semearen aragitzea, ta gurutzearen
bitartez egin zan gure erospen, edo Errendizioa.
XIV. IRAKURTZA
AMAR MANDAMENTUAK
Jainkoak Israeldarrai, Eremutik igarotzean, eman
zizten, Mandamendu, edo agindeak dira, esatera noan
hoek:
1. Ez dezu iñola ere... (gorago, ogei ta sei-garren
orrian datzan bezala).
Euskal-Errietan erakutsi oi dira, esatera noan, era
onetan.
«Jainkoaren Legeko Mandamenduak dira amar.
Lenengoa da Jainkoa gauza guzien gañean amatzea.
Bigarrena, haren izen Santuaz juramentu alperrik ez
egitea. Irugarrena, Jai-egunak santu-gitea. Laugarrena, Aita, ta Ama ondratzea. Bostgarrena, ez iñor
iltzea. Seigarrena, aragizko bekaturik ez egitea. Zazpigarrena, ez ostutzea. Zortzigarrena, falso testimoniorik ez altxatzea, ta gezurrik ez esatea. Bederatzigarrena, lagun urkoaren emaztea ez deseatzea. Amargarrena, besteren ondasunak ez kutiziatzea. Amar Mandamendu oek sartzen dira bitan: Jainkoa serbitu, ta
gauza guzien gañean amatzean, ta zure proximoa
zure burua bezala».
EDO BERSUTAN, FRANZIAKO GISAN
1
Jainko bat adora ezazu,
alaber maita osoki.
2
Juramenturik zuk ez dezu,
ez ziñik egingo banoki.
3
Igandeak begira zatzu,
Jauna ere serbitza debotki.
4
Aita eta Ama ohora zatzu,
bizi zaitezen luzeki.
5
Iñor obraz illko ez dezu,
ez borondatez gaiztoki.
6
Paillardiza egingo ez dezu,
obraz ez gogoz likiski.
7
Besterena ostuko ez dezu,
ez guardatu injustuki.
8
Lekukotasunik ez dezu,
ez hitza esango falsoki.
9
Besteren esposik ez dezu
desiratuko lizunki.
10
Gutizia izango ez dezu
besteren onaren gaizki.
BAI-TA BESTELA ERE
Zure legeak hauxek dire, Sinaiko mendian berze
horduz Moisen emanak Arabian.
Jainko bat onets ezak, eta adora debotki, eta aren
izenaz ez ziñik egin banoki.
Geiago begira zak Igandea sanduki.
Eta burasoak ondra, bizi adin luzeki.
Nihor hill eztezakela, ez biotzez gaitzetsi, ezen
bengatzen Jainkoa ni behar nauk sinetsi.
Paillardiza iguinari egiokek ihesa, guztiz ere desira
lagunaren Esposa.
Berzeren ona hain gutti beharko duk iduki, guztiz
hauzoaren ontasuna ez uki.
Fiñean mihiari emok guardia, ezten gezurti, eta
aizen, falseria irauztera, beldurti.
Hauk bi Mandamentura biltzen dituk laburki,
zeñak gogoan har ahal baitatzakek errazki.
Jainko bat onets ezak gauza guzien gañetik, eta
Kristau laguna ez heronez beheretik.
Galdeak, ta Eranzuak
G. Esaitzu Jainkoaren legeko amar Mandamen-