Kresala - 5

Total number of words is 3854
Total number of unique words is 1800
30.6 of words are in the 2000 most common words
43.4 of words are in the 5000 most common words
50.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ta orregaitik esango dot zerbaiterako onak izango zariela. Batori, legezkoa dana (edo legezkotzat daukazuena bada Euskalerrian egiten
dozuen ori ezta legezkoa) legeak diñoana ornidu
barik iñok ezer ekarri eztaien, errien mugarri ta
itxas inguruak zaintzeko; besteori diru pilloak
ortik edo emendik laster irabazteko; besteori, or
nunbaiten egiñiko oial mengelak ingeles oial
sendotzat emoteko; beste au, erriko arrañik
merkiena oriotan zerbait erre ta erbestean diru
andiagaitik saltzeko. Orretarako onak zarie,
baña ez Eliza Donearentzat eta Euskalerriarentzako. Siñisterik eztaukien gizonak, izketa, ekandu ta erakuste gaiztoak erakarri oi ditue errietara; ta zuek, gizon argi jakintsuok, eztaukazue
siñiste onaren izpirik. Beste aldetik barriz, gure
izkuntza, oitura ta izateko erearen arerio diranak, geure areriotzat daukaguz, da zuek ezin
entzun dozue gure izkuntzea, gure oiturak ta izakerea ezin dozuez ikusi: orregaitik begiratuten
deutsuegu gure arerioari lez. Erbestetik ekarriri-

ko aziagaz emen ernetako bedar txarrak zarie
zuek.
—Danok?
—Zuek bai, zuetarikoak ez, Jaunari eskerrak.
Era onetako esate gogorrak bere aotik entzunarren, itxasgizon zarraren lau entzuleak koipekeri andian da irribarrez egozan. Irribarrez kanpotik, barruan zer erabillen eztakigu baña.
—Zure gauzak —zirautsien zigatro bana
eskeniaz.
Urren egoanari bat artuta obeto lotuten
egoan bitartean, arrast ixiotuaz joan jakon Indianoa, ta Itxasgizonari esan eutsan belarrondora,
euskeraz:
—Zu abadeakaz abadetuta zagoz.
Da besteak Indianoari:
—Ta zu abereakaz aberetuta.
Itxasgizonaren zirikadea ezeban Indianoak
ulertu. Aberea zer zan ezekian. Animalia esango
eukean berak eta...

XIII

ALKARREN AURREAN
Ura, gatza ta ezkata edo eskamea darioela
ibilten dira Arranondon txalopa jaubien emazteak, euren alabak eta alogereko emakumeak,
besigutarako bear dan arrain txikia upalategietara eruan da gazituten. Baña berez garbi dana
edozetan oi da garbi, ta gure Mañasi, arratsalde
baten, trauskoak oñetan da belakizko (aize-oialezko) gonea jantziarren, olango zeregiñetatik,
ondo orrazturiko ulea buruzapi polit bategaz
loturik, ezkatak ondo astindurik, eta iturriko uretan erabilli zituan eskuak oial-zorkiagaz legortuten eioan etxeruntz, altzaneraño txukun da
beste edozein baño garbiago.
Ain zuzen, beren aterpetik urten da, orduantxe eioan Anjel be kale batetik besterako malletan gora, errenka, errenka, ta uste uste barik jo
eben alkar gazte biak.
Mañasiri, arpegiko azal zuria berealakoan
gorritu ta, barruko zarrada andi bategaz, taupadaka jarri jakon bere biotza; zer esan ezekiala ta

erdi moteldurik gelditu zan emakumetxoa. Anjelek, orma ondoko egur latzari elduta igoten joiala, albokera ikusi eban auzoko neskatillea.
—Zer dozu, Anjel? —itandu eutsan onek,
zelanbait arnasea artu ebanean.
—Gauza andirik ez, baña ementxe nago iragoko egunetan, ezertarako eznazala. Lenagoko
baten, (bariakua zala uste dot) txalopan, maste
nausia erasten gebiltzala, eskuetatik iges eginda, ezkerreko biatzak zapaldu eustazan.
Mañasik, zentzun guztiak ezpanetan ipiñita:
—Baña ausi-aterarik eztozu izango?
—Ez ba, zapaldua bakarrik. Alan esan eban
osagilleak.
—Eta zegaz ipiñi deutsue?
—Linaziagaz edo eztakit neupe.
—Orio ta ardauagaz nastean?
—Baietz uste dot.
—Orioa ta ardaua guztiz onak eidira olango
zaurietarako.
—Alan esaten dabe, baña neuk eztaukat oberik. Anditu egiten jat ibilleran.
—Ez ibilli.
—Ta etxean egon, alperrerian?

—Etxean be izaten dira arazoak.
—Atzo ta arañegun egin nituan neukazanak:
esku-zurda ta txibi korain batzuk, bear diranerako. Orain eztaukat geiago berunik eta loro ta
tantzarik bez.
Geure aitak daukaz, da emongo deutsudaz
gura badozu.
—Ez, ez, eskerrikasko. Badaukat zeregiña
tretzakaz.
—Zuk, u, danari itxita, Arranobatekoagana
joan bear zenduke, Anjel.
—Zer edo zer egin bearko dot, obeto ezpanoa.
Anjelek, nekatu egiten zan da, geldi geldi igoten zituan arrizko malla zarrak, bidean billatu
eban lagunari zearkera begiratuaz; besteak,
etxerako gogorik ezeukan edo, oraindik Anjelek
baño astiroago igoten zituan. Asieran eukan bildurra bota ebanean, geroago ta errezago egiten
eban itz, Erriberatik goragoko kalera lasterregi
igotea ezeban gura, ondo egoan Anjelegaz jardunean, da au dala ta ori dala, orkoa ta emengoa,
urlia ta zendia, esan da esan, txutxu ta putxu,
aleban guztia luzatu eragiten eutsan mutillagaz

eukan gatzbageko autuari. Ta gatzbagekoa izanagaitik autua, edo berakatza, edo porrua, edo
kipulea, baeban zerbait, bada mutillak geroago
ta geldiago igoten zituan mallak, eta azkenerako, Mañasiri aurrez aurre begira, atseden andiak
egiten ebazan malla bakotxean.
Arpegiko gorritasuna joan jakonean, zurbiltxoa gelditu zan neskatillea; begi bitarte illun
lausotua eukan, baña begirada bat bai bigunagoa! Anjelek ezeban alango begiradarik ikusi, ta
pozik ikusten eban orduantxe.
Zer esan andirik ezeuken euren artean, baña
etxera joan bear andirik bez, itxuraz beintzat, ta
gora ta bera ebiltzanai «agur» edo «arratsaldeon» egiñaz, baziarduen euren amaibageko jardunean.
Onetan, len goruntz joiala ikusi eben Tramana betorren ostera beruntz, ta eskuak gerrian
zituala, autodun biai apur baten begira gelditurik,
—Gazteaaak —esan eutsien irribarrez—
luzea dozue aria zeuek. Ezin eten e, ezin eten?

Da Mañasi, lo gozotik esnatuten dan bat
legez, barriro gorri gorri eginda, begi andi zabalakaz begira jarri jakonean,
—Ez lotsatu, neskatillatxua, —jarraitu eban
Tramanak— ez lotsatu, garaian zagoz da. Aukerakoak zarie zuek bata bestearentzako.
Arriturik gelditu zan Mañasi bere barruko
amesak ikusi ta agertu eutsiezalakoan: Anjel,
iñoiz baño geiago ta obeto neskatilleari begira.
—Entzun dozu zer esan daben? —itandu
eutsan onek Mañasiri.
—Edozer gauza orrek —erantzun eban besteak— lotsabage andia da ta.
—Bai, lotsabagea da.
Ta auxe da ipuña. Tramanaren esana lotsabagekeria zan, baña gure gazteok ezeben txartzat artu.
Barrez asi ziran arrain saltzalleak esan zituan
itzen gañeko autuan.
—Ezpagenki lez —ziñoan Mañasik— Anjel
eztagola Txanogorriren alabearentzat.
—Zegaitik ez?

—Zagoz ixillik: gauza asko gaitik ez. Erri guztiak eztaki Antoni Errota-gaz ezkonduten zareana?
—Errietan, emakumien miñean batez be,
barritxukeri andiak ibilten dira. Neuk diñotsut
eta siñistuidazu, Mañasi: niri oindiño iñogaz
ezkontzerik etxat gogoratu.
—Ee? Egia diñostazu, Anjel?
—Egi egia.
—Zelan, bada, egoten zara Antonigaz?
—Asko askotan eznaz egon. Zeugaz be banago.
—Baña nigaz beste era batean.
—Zuk zer dakizu?
Au entzutean, Mañasiri begi biak malkoz bete
jakozan, da Anjeleri bat batera bereak argitu.
Baña geiago itzik egiteko asti bage, neskatilleak,
txalopetako otzarakaz mutiltxoak betik gora etozela ikusi zituanean,
—Ene! Txalopak etorri dira, ta aparia egiteko
oraindik, ama errekan da ta —esan eban— da asi
zan arin-aringa etxeruntz, Anjeleri agur egin
barik. Onek be ezeutsan agurrik egin, baña bere
artean esan bai:

—Zelan otu etxako lenago aparia egin barik
eukala?
Zer diñostazu, irakurlea? Amesetan egongo
zala gau atan Mañasi? Jakiña ba.
Baña amesak ames izaten dira beti, itxurazkoak izan arren.

XIV

NAIGABEAK
Sarri dakie gurasoak etxeko seme-alaben
zorigaiztoa egiten: batzuk umeai zuzenbidea
erakusten ardura bagekotxuak izan oi diralako;
beste batzuk ikasgarri okerrak emoten deutsiezalako, euren aurrean edozer gauza esan edo
egiñaz; onek norbere umearen utsegite ta griña
txarrak ikusten eztituelako, beste batenarenak
ikusteko begi zabalak eukiarren; arek bear dan
orduan astiñalditxu batzuk emoten ezteutsezielako, aserre barik eta euren onean dirala erakutsiaz; da, geienak, semealabak bizi bide barria
artu bearrean edo ezkongei dagozanean, umien
zorionari baño euren (gurasoen) uste ta gogoari
geiago ta obeto begiratu oi deutsielako.
Alperrik da esatea osoro ta geiago eziñean
maitetuten dituela euren umeak. Ori danok dakigu, baña, nire ustez, maitetasun guztien azpian,
sustrai barruan, biotz mamiñean, bakotxak norbere ondo-naia, norbere buruaren maitetasuna

idoroten dau bestienganakoagaz nastean, da
gurasoak be bai eurenean.
Orregaitik, seme alabak ezkontzeko egunetara elduten diran eretian, gurasoak eztira euren
guraria ukatu gura, euren gogo betekoa eztana
eztabie nai etxean, naiz da izan semien gurarikoa, ona, adjutua, elizkoia, ta langille maratza
etxera ekarri gura dan mutil edo neskatillea. Ta
guraso askori gogoa beteteko, dirua ta ondasuna izaten dira gauzarik onenak. Euren iritxiz,
etxejauntzakoak etxejauntzakoakaz ezkondu
bear dira beti, maizterrakaz maizterretakoak.
Egia da, semien gañean, Jaungoikoak eta Izakiak emoniko aginpidea daukiela gurasoak, eurai
jagokela esonde ta erakusmen zuzenak emotea;
baña eztabie aztu bear euren aginpide ta esanetan Jaunaren legeari ta seme-alaben onari begiratu bearrean dagozala. Zarrago diran aldetik
argi geiago euki daroe, ta erakutsi daiela euren
gogamena: baña ez beti jarraitu eragin, seme
alabak errukarri izateko zori ta agiñean ipiñiaz.
Anjelen aita ta ama beste askorenak legezkoak zirean. Gure mutil onek, bere barruan zerbait
erabilliarren, ezeutsan iñori ezer esan, da Arre-

nobaten oña sendatuten egoan bitartean, Sardinzarrek eta emazteak, emazteak batez be,
euren mutilla lotsatia zala ta egundo berez etzala aurreratuko gogamendurik, Antoniren gurasoakaz egon da arautu ebien gaztien ezkontzea.
Geiagoko bage gauzea eginda egoala uste izanik, atunetara baño len, Donibanetarako, ezkonduko zireala zabaldu eben erri guztian, da etxe
bizitza barrirako bearkiren batzuk egin eiezala
agindu be bai, ixil isillik.
Antoni pozez zoratzen egoan. Etzan bera iñoganako maitetasunak urtuko eban emakumea,
Anjelegaz legez beste edozeñegaz ezkonduko
zitzatekean, au baño geitxoago izan ezkero besteren bat; baña, Arranondon, mutillik eder da
aberatsentzat egoan Anjel, neskatilla guztiak
gauzarik onena zala ziñoen, da orregaitik egoan
ain pozik Antoni, gauzarik onena beretzat zalako. Erriko adiskide guztiak ondamuz begiratuko
eutsien berari: orixe zan Antoniren gogamen
bakarra.
Entzun daigun orain, Anjelek, Elgoibartik etorri zanean, Amagaz euki eban izketartea. Aita
itxasoan zan.

Amak. —Astia emon deutsugu, seme, ta
onezkero zerbait erabagiko zenduan.
Anjelek. —Zer erabagi, ama, zeren gañen?
Amak. —Ori diñostazu? Ezkontzearen gañean
ba.
Anjelek. —Aa!
Amak.—Guk u, zeuri bideak edegiteagaitik,
Antoniren gurasoakaz itz egin dogu, Antoni bera
be prest dago, ta eztaukazue abadeagana joatea
besterik. Ara ama on batek zelango lanak egiten
deutsazan seme onari.
Anjelek.—Baña, ama, nik ezer erantzun ezpadot!
Amak. —Eta etzenduke erantzun be egingo.
Lau illabete bada gauza onen gañean itz egin
neutsula, ta mutik ezteustazu esan, da nik i...
Beti ezkongei egon bear aldozu?
Anjelek.—Eznaz oraindiño zarra.
Amak.—Baña ni bai, ta gure etxean neke
asko dago emakume bakarrarentzat.
Anjelek.—Artu bei ogipeko neskame on bat.
Amak.—Etxekoa dozu neskamerik onena,
txotxo.

Anjelek.—Ezkara ondo bizi, ama? Bizi gaitezen olantxe, oraindiño.
Amak.—Ta zegaitik eztozu ezkondu gura
Antonigaz?
Anjelek.—Egia esateko, etxat biotzera sartu
neskatilla ori; arrotxoa dala uste dot, apainduri
zalea, lerdenegia.
Amak.—Ta zer esango dabe gugaitik Antoniren gurasoak?
Anjelek ezeutsan itaune oni ezer erantzun.
Bekian amarena berea zala errua, baña ezeutsan arpegira bota gura.
Aita itxasotik eldu zanean, illuntxo billatu
zituan ama-semeak, eta bere itauneri «bai» edo
«ez» besterik erantzuten ezeutsiela. Igarri eban
nundik etorriko zan illuntasunaren asierea, baña
euren aotik entzutearren,
—Zer izan dozue? —itandu eban.
Amak.—Zer izango da? Gure seme oni arrotxoa irudituten eijako Antoni Errota, lerdenegia,
apainduri zalea. Lerdena izatea obea da korkoixa izatea baño, ta apainduten bada barriz,
bereagaz apainduten da: berak dauka arek
apaingarriak erosteko ta geiagorako.

Sardinzarrek semeagan ipiñi zituan bere
begiak, arek zerbait esango ebalakoan. Anjel
suaren garrari begira egoan, ixillik.
Baeukan mutillak zer gogamendu. Alde batetik bere buruak zirautsan txarra zala gogokoa
etzan emakume bategaz ezkondutea; beste
aldetik ezeutsan bere amari naigaberik emon
gura; axe zan bene benetako estualdia.
Sardinzarrek barriz, gauza guztien gañetik
etxeko bakea ta semearen ona gura eban. Egia,
bera ibilli zan, ainbeste bidar, ardantegiko lagunai ta txalopa barrukoai esaten, Antoni Errotagaz ezkontzen jakola semea, ezkontza ori gauza
andia zalakoan; baña etzala ezkontzen esateko
be laster jarriko zan, alan bear izan ezkero.
Iñok aorik ezebaia edegiten ikusita gero.
—Ia ba —esan eban— guk u, Anjel, egin
doguna zeure onagaitik egin dogu; baña zeu
zara ezkondu bear dozuna ta zeuk gura ezpadozu...
Amak, negarrez.— Auxe da ordaña! Beragaitik buruausten jo ona ta jo orra ibillita, auxe da
ordaña!

Amaren ganorabagekeri ta bidebageko esateak min andia emoten eutsien Anjeleri. Ezekian
zer esan, ezekian estualdi atan nundik urten.
Begiak itxi ta ezkonduko zala esateko be baegoan. Azkenean, egonaldi bat eginda,
—Ona da —itandu eban— norberak nai eztabela ezkondutea?
Aitak.—Ez, txotxo, ori ez. Zeuk gura ezpadozu, len be esan dot eta...
Anjelek. —Nik badakit esker asko zor deutsiedala neure gurasoai ta eskerbagea eznazala uste
dot: euron mendeko nago, ta eurok agindu ta
gogo barik ezkondutea ona dala esan ezkero,
ezkondu be bardin egingo nitzateke; baña ezta
ori neure guraria gaur beintzat, eta nire iritxia da
luzapena emotea Antoniren gurasoai. Olan eztira eurok iñogaz txarto geldituko ta nik arnasea
eukiko dot.
Aitak.—Ondo esan dozu, seme, ederto. Goazen orain errosariora ta ¡biba la pas! Andrea,
ipiñi eikeguzu gaur apari on bat.
Amak ezeban geiago ezer esan. Gizon biak
joan ziran elizara. Andik urtetean, gure mutil oni,
aparitara eioala, «Anjel» deitu eutsan kale baz-

tertxuan eliz-zapia tolostuten egoan emakume
gazte batek.
—Ola, Antoni, —erantzun eban mutillak.
—Zer barri? Noiz etorri zara?
—Gaur arratsaldean.
—Ondo?
—Bai, sendatu naz.
—Elizan ikusi zaitut eta itanduteagatik urten
deutsut bidera.
—Eskerrikasko.
—Ta? Ezer esan deutsue etxean?
—Bai.
—Zer deritxozu?
—Oraindiño eztogula olangorik bear.
—Ee! Zegaitik? Donibanetarako ez? Noizba?
—Eztakit noiz.
—Eztakizula noiz?
—Ez.
—Gitxi gora bera bez, gizona?
—Gitxi gora bera bez.
—Zoratuta alzagoz? Zuk eztaukazu ezkontzeko gogorik.
—Oraindiño ez.

—Oraindiño ez? Neuk be ez ba... Nai baneu
zu baño obeak badaukadaz edonoiz da edonun.
—Eukizuz ba, emakumea. Zeñek esaten deutsu ezetz?
Onenbestegaz aldendu zirean neska mutillak
bata besteagandik: azkar neskatillea, batbatera
esnatu jakozan kirioak emoten eutsien bizitasunagaz, aserre ta muker, etxe bazterrean negar
egitera, erriko mutillik ederrena beretzat ezegoalako; baña kalearen erdian kezka bagekoaren
antzera agertzeko ustean, berak itxi ebala mutilla esateko asmoagaz: Anjel, astiroago, amaren
bildurrez, baña pozik, gurasoak ipiñi eutsien
lokarria ain laster urratu ebalako. Ezeban uste
berak alango gertaldirik ordubete lentxuago.
Bear bada gurasoai aurre artzea etzan ondo
egiña izango, baña zer egingo eban ba, gauzea
esku artera etorri jakon ezkero?

XV

USTEGABEKO JAZOERAK
Antonik baño negar mingotxagoak egin
zituan Mañasitxuk. Ezekian onek zer igaro zan
Anjelen etxean, au etorri ta urrengo goizean
goiz, bera, Mañasi, Bilborako zalpurdian sartu
zanean. Entzun eban lenago, Anjel Elgoibarren
egoan artean, au ta Antoni laster ezkontzen
zireala. Ezin sinisturik, alde askotan itandu eban
egia ete zan albistea, ta alde guztietan ao batetik zirautsen baietz da baietz: gauza ziurra zala.
Antoni ta Anjelen gurasoak eurak ziran barri ona
toki guztietan zabalduten ebenak. Artoberok
ziñoanez, Sardinzarrek be txalopako guztien
aurrean autortu eban.
Lenagaz gañera asko argaldu zan Mañasi:
bere buruan erabiltzan gogamen tamalakaz da
biotz barruko naigabe sakonen indarrez, oso
uldua gelditu zan gaixoa. «Zetarako —gogoratuten jakon— zetarako esan eustan Anjelek niri
Erriberako malletan esan eustana? Neure lepotik
barre egitearren? Ai orduan billatu ezpaneu!

Ezeban jakingo gaur dakian beste. Ai, txatxala
burubagea ni! Negarrez enintzan ba asi, Antonigaz ezeukala ezer entzun neutsanean? Dana igarri eustan orduantxe. Ainbeste urtean ondo ixillik
eukitako gauzea...! Orain Antoniri esango deutsa
ta laster jakingo da Arranondo guztian. Zer lotsaria! Zer barriak egingo dituen orain nire lepotik!
Ez, ez nau ni emen geiago iñok kalietan ikusiko,
Bilbora joango naz neskame, antxe ezkutauko
dot neure burua ta eznaz geiago Arranondora
etorriko. Ta nik, zoruonek, zer poza artu neban
bere biotza katigau barik egoala jakiteaz...! Ez
zirudian guzurtia ba, baña»...
Lortu eban zelanbait gurasoen baimena ta
bajoian Bilbora. Amak eta Josepak lagundu
eutsen zalpurdiraño. Zalpurdi barrura sartu baizen lentxuago, Josepak belarrondora esan
eutsan:
—Atzo etorri zan bera, ezta?
—Bai.
—Ikusi dozu?
—Bai, besteagaz. Bart, kalearen ertzean egozan biak, aurrez aurre. Jaungoikoak adu oneko ta
zorioneko egin daizala.

Ezeben geiago itzik egin. Bularraren kontra
Mañasi estutu, malko gori andi batzuk igortzi,
barri onak eta laster bialtzeko sei edo zortzi aldiz
esan, zalpurdia bidearen jira batean estaldu zan
artean egon, bidezkoari sudur oialak agurka, ta
negar ondoko arnasestuagaz banatu zirean
euren etxietara Josepa ta Mañasiren ama. «Ori
burubidea artu dau —ziñoan onek— ori burubidea artu dau neure alabeak, irabazi egingo
dabela ta! Jaungoikoak daki zein etxetan izango
dan, zelan begiratuko dautsien da zenbat negar
egin bearko daben. Jesus, Jesus! Naiago neban
baimenik emon ezpaneutsa. Eskerrak bera pozik
doanari».
Pozik! Ezekian asko bidezkoak eroiazan naigabe ta zotiñak.
Bilbora eldu zanean, arranondotar ezagun
bat eukan arek Atxuriko gelunean zain, da beragaz batean, beti erri andietan oiturik dagoan
emakume baten antzera, geluneko gizon da
emakume narrasen deadar. eskintze ta morroikintzeari jaramon barik, kalietan zear joan zan
aurretiaz billatuta eukan etxera.

Andik jakin erazo eutsien amari ta Josepari
guztizko toki onean egoala ta ez beragatik kezkatan egoteko.
Alaxe zan. Berezko argia eban Mañasik gauza
danak errez ikasteko, oso apala ta begiratua
zan, lenengo egunetik asi zan berari jagokozan
eginkizun, arlo edo arazo guztiak alebanik ondoen egiten, da beren nagusi ta etxekoandreak
ikusi ebenean neskatillea ain azkar, zintzo ta
gogotsua, ain leun, garbi ta itxura ederrekoa,
etzirudiala neskametarako jaioa ziñoen, da begi
biak emongo euskioezan pozik.
Nagusiok guztiz zirean elizkoiak, eta egunero, goizean goiz jagita, mezatara joaten itxiten
eutsien, zortzian bein autortuten zan, euskaldun
abade on baten oñetan; amabostetik amabostera, jai arratsaldetan, urten oi eban edo elizara
edo itxasaldera, beste biderik ezeban ikasi gura
ta. Benetan egoan ondo, ta neskame izatekotan,
ezeukean egundo etxe atatik beste batera urtengo.
Arratsalde baten, zaldi-mandoen indarrez
burdin aritik ebillen burdian, Ondartzetatik Bilbora etorrela (oraindik tximist-indarrik ezegoan

orretarako, Bilbon), Arranondoko gizon bizardun
bat billatu eban burdi barruan: Indianoa.
Norbere lurretik kanpoan billatu ezkero, naiz
da errian agurrik egin ez, arpegi ona ipinten jako
erritar bati, ta alan, Mañasik eta Indianoak, guztizko arrera ona egin eutsien alkarri, ta biak,
bata itaunga ta erantzuten bestea, Arranondoko
gauzen gañeko jardun luze batean asi zirean.
Mañasi zan itaunle, berak nai eban aritik eruaten
eban jarduna, ta ain buru-ta-biotz arlotu zirean
euren autuan eze, ezeri be jaramon barik, ez
bide inguruko burdin lantegi ketsuai, ez Ibaizabalgo ontzite ugariai, ez gora ta bera oso astiro
eroiezan gabarra astun beteai, ez edonun agiri
ziran gizadi zamatzalleai, ez burdi barrukoen
barregarrizko esanai, ez Bilboko sarreran egozan
jauregi barri ederto apainduai; ezeri begiratu
barik, ezer ikusi barik, uste baño lenago eldu
zirean zalpurdia geldituten zan kaleraño Indianoa ta Mañasi.
—Nun bizi zara? —itandu eban gizakumeak
zalpurditik jatsi ziranean bereala.
—Ementxe bertan, aurreko etxe onetantxe.
—Naigabe dot.

—Zegaitik?
—Zeuri apur baten aconmpañatea gura
nebalako.
—Eskerrikasko. Etxatorkit ondo zulango lagunik kalean. Ze esango leukie? Banoa.
—Zagoz piska bat. Dos de Mayoko korridak
ikustera etorri naz ni, ta alkarregaz joan bear
dogu biarkora. Neuk artuko deutsut billetea,
Mazantini da primer espada, guztizko toriadore
abilla.
—Jesus, Mari ta Jose! Ezta... Eskerrikasko.
Eznaz zezenzalea. Agur, eztaukat astirik egoteko
ta, Arranondon gurekorik ikusten badozu, gorantziak.
Bideko laguna aoa bete agiñegaz itxi ta,
sartu zan etxera Mañasi.
Indianoa egon zan, etxe ari begira, ordu laurenean bai, bere artean esanaz: «arrano-arranoa, orixe da neskatilla ederra dagoana Mañasi».
Andik egun batzuetara, nagusientzako eioazan eskutitzen tartean, Mañasirentzat eldu zan
beste bat. «Niretzat ete da», esan da, bi edo iru
aldiz begiratu eutsan estalkira. Aots edo letra

andi oker batzukaz Maria Iñasi Irazabal, Estupa,
lumero 6, Bilbao, ziñoen estalkiak. Eregi eban
jaubeak eskutitza, ta ara emen zer eukan
barruan:
«Arranondotik
Maiatzaren 7-an.
Irazabalgo Mañasitxuri
Mañasitxu neuria: Antxiñatik begiratuten neutsun ondo, luzaroan zaukadaz
neure biotzean sartuta, aspaldietan nerabillen zeugaz egoteko gogoa; baña zugaz
itz egiterik eztot izan joan dan jaiegunerarte. Orduan be eneutsun esan neuk
gura nebana, ta oraintxe eskutitz onen
bitartez diñotsut.
Ezkongei nago ta ezkontzeko ustean
nabil, neugaz pozik biziko dan lagun
baten billa. Beste askoren artean zeu
aukeratuten zaitut: zeu izango zara niretzako lagunik onena. Ezta alan, Mañasi?

Ia berrogei milla ogerleko daukadaz,
Bankoan ondo gordeta: ni ilten nazanean,
zeureak izango dira danak, eta bitartean,
eurak emoten dabenagaz biziko gara biok
ederto. Erantzun daidazu baietz da
zeruan sartuko dozu eskuak munga dagotsun
Egurbideko Joxe Antonio».
Arriturik gelditu zan Mañasi eskutitz au irakurtean. Etxakon iñoiz berari alango gauzarik
otuko, ezta, ezta. . . Bere billa Egurbideko Jose
Antonio, bizardun baserritarra, Indianoa! Ezin
zeitekean siñistu. Andiki billa etzan ba ibilli?
Jakin izan baleu aurreragoko domekan!...
Mañasik jakin ezarren antxiñatxutik begiratuten eutsan begi onakaz Egurbidekoak. Egia da,
andiki etxetako alaba bateri baño geiagori itz
egindakoa zan gure mutil zarra, eurakandik
ezezko biribillak arturikoa be bai, baña beti euki
eban biotz bazterrean tokitxu bat Mañasirentzat,
eta andikirik izan ezean... Ezkutuko uste ori
eukan Arranondon; baña Bilbon ikusi ebanean
ain polito jantzia ta ederra, urretik ezagutu eba-

nean bere izketearen soñua, egokitasun barriak
idoro eutsazan neskatilleari, etxe andiko alabarik onena baño obea iruditu jakon bera, ta orregaitik berealako eskabidea, besteren bategaz
lotu etzedin Mañasi.
Orain ikusi daigun neskatilleak Indianoari
emon eutsan erantzuerea:
«Bilbon...
Egurbideko Jose Antoniori.
Neure jauna: Eskerrikasko, baña etzaitut bear. Berrogetamar urte inguru eukiko
dozuz onezkero: zarra zara niretzat. Kristiñau otza ta euskaldun badaezpadakoa
zarean entzutea dot: ortik be ezkiñake
ondo etorriko.
Gordeizuz, bada, zeure diruok beste
batentzat, eta parkatu egiozu bere gordinkeria
Irazabalgo Mañasiri».
Ondo egin eban onek alan erantzutea? Nik
neure aldetik eztot ezer esan gura. Olango gauzetan biotza izan oi da agintari, ta biotzak bere

legeak eta bere egitadeak daukaz. Dakitana da
erregeri be Egurbidekoari legez erantzungo
eutsala orduan Mañasik. Bere erregea Anjel zan:
ezeban besteren bearrik.

XVI

ALDERDI ARGALETIK
Min andia emon eutsan Indianoari Mañasiren
erantzuereak.
«Asko da gero —zirautsan bere artean gizon
orrek, Mañasiren eskutitza artu ebanetik laster—
asko da famili beartsuko neskame pobre batek
nire aberastasunari ez begiratutea... Zarra nazala ni! Orixe da gizonari arpegira emoteko arrazoia! Iñoiz bein akordau jataz neuri be neure
urteak: ikusi ditut, naigabez, ispilluaren aurrean
nagoala, bekokiko zimur da arpegiko bizar
batzuen zuritasunean; baña olango gauzarik
etxako iñori esan bear... ¡Sin educasión! Neuk
erakutsiko deutsat ari. .. Nik eztot gura zartasunaren gomutarik. Zetarako da edadeak bere
atzetik dakarzan eritasun, gaixo ta eriotzeagaz
gogoratuten egotea? Berez be badatoz bai olango pentsamentu gaiztoak, geiegi, ta naikoa
garraztasun emoten dabie.. . Olango kontuak
aztu egin bear dira zerbait ondo bizi izateko, ta
orregaitik etxat gustetan gaixoakana ta entierro-

etara joatea. Gustoko pertsonak ezleukie joan
bear egundo... Beste gauza bat da erromeri ta
bodetan ibiltea!... Ta noiz zelebrauko ote dodaz
neure bodak?... Egi egia neure buruari esateko,
ez naz gaztea, ez; baña ezkonduten dira zarragoak amaika... —Kristiñau otza nazala, gañera,
ta bada ezpadako euskalduna! Iñusentea! Zer
dauka orrek zer ikusi ezkonduteko edo ezkongai
egoteko? Au ezin leike Arranondon esan, baña
eztira bizi asko munduan ondo ederto, Jaungoiko
barik? Zetarako dogu gero Jaungoikoa?... Ta zer
gauzea euskaldun izatea! Zer kostumbreak
eurenak! Artoa jan, sokilla jo ta iñok eztakian
lenguajean itz egin, Ameriketan ikusi ditudan
salbajeak legez, gitxi gora bera. Orixe da emengo baserritarren bizimodua: orixe izango zan
neurea, mendi tartetik urten ezpaneu. Ta bizimodu ori maitetu! ¡Parese mentira!... Abadeak daukie kulpea, abadeak. Eurak dabiltza beti emengo
abueloen uso kostumbreak konserbau bear dirala deiezka; eurak eidiñoe eznazala ona elizara
sartzen eznazalako. Ezagun da bai argizari
jaleok ni lez estranjerian ibilli eztirana. Nik aña
lur ikusi balebe, jakingo leukie ilustraziñoia dau-

kien gizonak eztirala joaten elizetara... Lastimea
da Mañasi lango neskatilla bat abadien esanera
egon bearra, lastima andia. Kenduko deutsadaz
nik elizkeriok nire eskuetan jausten bada. Ta jausiko da. Zegaitik ez? Maitetasunaren eztena, biotzaren erdian, geroago ta biziago daukat, zirikazirika, ta egin bear dot zerbait. Mañasiren biotzak gaztelu sendoa dirudi, baña badakit nun
dagoan gazteluaren alderdi flakoa, badakit, eta
alderdi orretatik sartuko naz gazteluan. Bai,
Jaungoikoak gura badau, Jaungoikorik eztago
baña».
Esan da egin. Iñoiz ez da egun atan, Indianoa, egualdi txarrari arpegi ona ipiñi oi deutsienen gisa, barrez barrez, Txanogorriren etxera
joan zan illunabartxoan.
Txanogorrik muskillea eriola ezagutu eban
Joxantonio; Txanogorriren emazteak amaika
bidar erosi eutsan iru errealeko egur txortea
enparantzan; baña gero, Egurbideko mutil ori,
kanpoetan ibillita, Arranondora barriro agertueran, andikiakaz batu oi zan beti; ta D. Jose Antonio esaten eutsan erri guztiak.

Txanogorrik eta emazteak gure jantzi apañeko baserritar-zalduna, urrezko katedun gizona,
etxean ikusi ebenean, ezekien beragaz zer egin.
Emakumea, zarrapastaka, ezarlekurik onenaren billa ebillela,
—Baña, Jauna, zer dakar gure etxe zarrera
berori lango gizon batek? —itandu eutsan Txanogorrik.
Indianoak.—Niri ez zuk jaunik esan. Zuk niri
seme esan bear deustazu.
Tx. eta E., konkortuta. —Zer diño, Jauna?
Seme? Zelan izan leiteke ori?
I.—Zelan? Era batera bakarrik. Etxazue gogoratuten?
Tx. eta E., alkarri begira. —Ez... edo bai...
baña... ori..
I.—Ezin leiteke? Ezeuskidazue emongo Mañasi emaztetzat?
Tx. eta E. —Baña badaki berorrek zer esaten
daben? Ondo ulertu dau eskabidea? Gulangoakaz berorren burua bat egitea...
I.—Zeuek gura badozue beintzat...
Tx. eta E. —Guk bai, Jauna, guk bai pozik.
I. —Bada Mañasiri esan eikeozue.

Tx. eta E. —Bai Jauna, ta berorrek be, esan
beio.
I.—Nik esan deutsat.
Tx. eta E.—Eta?
I.—Eznabela gura erantzun deust.
Tx.—Zoro arraiua!
I.—Zein?
Tx. —Neure alabea, Jauna, neure alabea.
Eztakie gazteak ogia irabazteko zenbat izerdi
bota bear dan. Berorregaz ezkontzen bada, ogia
izango dau.
I. —Nigaz ezkontzen bada, señora izango da
Mañasi. Ia berrogei milla ogerleko daukadaz nik.
Tx. eta E. —Ee?
I. —Ia berrogei milla ogerleko.
Tx.—Jeseuus!
E.—Ezin kontau ala diru!
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kresala - 6
  • Parts
  • Kresala - 1
    Total number of words is 3835
    Total number of unique words is 1976
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 2
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1964
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 3
    Total number of words is 3861
    Total number of unique words is 1994
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    47.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 4
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1899
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.5 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 5
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1800
    30.6 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 6
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 2018
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 7
    Total number of words is 3829
    Total number of unique words is 1846
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 8
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1868
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.9 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 9
    Total number of words is 3782
    Total number of unique words is 2073
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    45.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 10
    Total number of words is 781
    Total number of unique words is 540
    40.3 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.