Kresala - 4

Total number of words is 3847
Total number of unique words is 1899
28.5 of words are in the 2000 most common words
40.5 of words are in the 5000 most common words
47.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ezegoan. Itxasorako arloetan zereginduta ebillen
beti, itxasoan bizi zan goizeko orduetatik ia

gabekoetaraño, itxasotik kanpora Anjelek ezegaz zer ikusirik ezeukala esan zeikean.
Bein baten, masteak oña zapaldu eutsalata,
miñez etorri zan itxasotik etxera ta etxean gelditu bearra izan eban sendatu arte, luzarotxo, itxasora barik. Baña etzan alperrerian egon, ori ez.
Arranondon, itxasorako eztanari, legorrean emoten jako lana, danentzako egon oi da ta. Legorrean irabazten dabe aloger laurena edo aloger
erdia (soldata laurena ta soldata erdia esan oi
daroe) itxasorako indar gitxi daukien mutil koskorrak, gizon zar lanean lenago amaituak eta
erdi gaixorik dabiltzanak; batzuk lanbasakaz txalopak urez garbituten, beste batzuk arrantzalien
upeltxoak iturriko urez beteten, edo tretzetarako
basoan urkulak billatuten, edo amoak arrain
andien janariz beteten, edo olango zeregin danetan bear bada.
Anjelek, oñeko miñak iraun eutsan arte guztian, beste indar-galduko gizon da indar-gurako
umeakaz batera, euren etxe azpiko upalategian
egiten eban lana.
Langille danak lurrean zabal zabal jarri ta, lau
aldietatik bardiñak diran otzaratxo zapalak

ankartean arturik, antxoba, sardin edo lantzoi
zatia amoan ipiñi ta erreskada zuzenean otzaretan tolostu, edo aurreragoko egunean itxasotik
ekarririko mokoloiak askatu, arildu ta urkuletan
sartzen ebezan, euskal eresi batzuk esaten
zituen bitartean.
Iñoiz bein, gazteak eresian aspertuta gero,
gizon zarrak, antxiñetako ipuiñen bat edo euren
gaztegunetako gertaerak esan eroiezan. Begozan batzuk, azkar ta sendo izan ziranean, kalapotiñak baño azitxoagoetan, Españia guztiko
urertza ikusi ebenak, eta baita ontzi andien
barruan urriñetako itxasoetan zear, Ameriketako
ugartietaraño eldu ziranak be; ta olangoai arrotasunaren aizeak ikututxuren bat egiten eutsenean, entzutekoa izaten zan euren arteko eztabaidea.
Ez miraritu, irakurlea, Arranondoko arrantzaleak, noizean bein, arrotasunaren ikuturen bat
izaten ebiela jakiteagaitik.
Arrotasuna edonun bizi da, edozein tokitan
egiten dau bere abia kutuna, edozetatik artu oi
dau bere burua apaindu ta andi egiteko erakaia:
jatorri onekoa edo odol garbikoa dalako, jakin-

tsuagoa dalako, adimen obekoa, aberatsagoa,
ederragoa edo indartsuagoa dalako. Gauzea da
zerbaitetan besteak baño norbera geiago dala
ames egitea, besteai goitik bera begiratutea.
Ta iñok eztau uste izaten zerbaitetan besteak
baño geiago eztanik.
Arrotasunak izen asko daukaz, erderazko
izkuntzetan batez be; baña beti da bat jazkera
ezbardin askogaz jantziarren.
Isillik egon oida geienean, bera ezpalitz legez
agertu gura izaten dau batzuetan, baña edonok
ezagututen dau beingoan da edozer eratan.
Milla bidar ikusi dot arrotasuna gizonen etxietan, gizonen begirunean, jantzian, izketan, ibilleran...
Oial barri ederrakaz euren gorputza apaindurik daroenen biotzean legez bizi da txapel zar
koipez da ezkata edo eskamaz betetakoaren
azpian da soñeko baldar arabakinduakaz estaldurik.
Erbesteko zalpurdi aberatsa Arranondoko
kalean zear arradaka ta autsak jasoaz doanean,
zalpurdikoak, nasako gizate arlotea ikusirik,
erruki urrungarriagaz begiratuten dautsie, ta

nasakoak barriz aoa betean diñoe zalpurdikoakgaitik: «Olango txankame bi ukabilkada bategaz
amaitu leitekez. Eztira orreik askorako igarian,
erramuetan edo arrañak artzen. Txibiari laster
jaten emongo leuskioe orreik»...
Gizon bakotxak bere arrotasuna dau, etxadi
ta erri bakotxak berea. Ni esaten da aldan guztian, ni ezin danean geu, Arranondo ezin danean
Bizkaia.
Peru ta Mikol-en arteko eztabaidea (upalategian egozan aguratxo bi ziran Peru ta Mikol)
zeñek ur da lur geiago ikusi eben izaten zan,
biak be geien ikusi ebenak etziran baña.
—Zu nun izan zara gero? —itanduten eutsan,
diñodan egunean, lenengoak bigarrenari.
—Ni? —ziñoan besteak—. Baionan be bai,
Saanderren (Santanderren) be bai, iñoiz Kijonen
(Gijonen) be bai.
—Baiona, Saander, Kijon! A ze!... Orreik
erriok edozein umek be ikusi ditu... Koruña nun
dagon be eztakizu zuk.
—Jakin ez ostera? Koruña Kijon baño arutzago dago.
—Iñoiz egon zara bertan?

—Ez.
—Ni bai.
—Baña ni arutzago be izan naz.
—Nun gero?
—Lisburun. (Lisboan).
—Bai ta ni Kadizen, Tankarren (Tanjerren) da
Zeruetan (Zeutan), moruak dagozan lekuan
gero.
Moruen izena entzun ordurako, mutiltxo guztiak ernaitu zituen belarriak, eta eztabaidako
aria urraturik, asi ziran itaunketan:
—Moruak Kadizen dagoz?
—Ez, Kadizen gatza: gatzetara joaten giñan
Joxantonion ontzian. Amaika joan etorri egindako ontzia geure San Pedro zarra! Maiteago genduan a. ..
—Moruak nun dagoz ba?
—Tankarren da Zeruetan.
—Zeuk ikusi dozuz, Peru?
—Bai, eun bidar be.
—Zelangoak dira ba?
—Geu langoxe gizonak.
—Gu langoak? Baltzak eztira ba?

—Baltzak edo baltzeranak. Zorki bat erabilten dabe buruan da jantzi zar, luze, zikin bat
soñean.
—Moruak baltzak dira; —esan eban onetan
amalau urte inguruko mutiltxo batek— neuk
ikusi neban bat bein, Saanderko llamean (Alamedan esan gura eban, erderazko izenagaz). Arpegia ta paparra ta eskuak eta dana bal-baltzak
eukazan, ezpanak durdo durdo, agiñak zuri zuri
ta kiskur kiskur ulea.
—Orreik e eztira moruak —esan eban Mikolek.
—Zer dira ba?
—Aprikañuak (afrikatarrak) dira orreik.
—Aprika ezta ba moruen lurra?
Mikol itaunera oneri zer erantzun ezekiala
gelditu zan. Etzan gitxiagotarako be. Itxasoan
azi, itxasoan indartu ta itxasoan indargetua zan.
Bekizan zenbat ordu bear ziran Arranondotik
Kadizera edo Kadiztik Bilbora, bekizan ze aize
ziran aizerik onenak joan-etorri edo osterea arin
egiteko; Barzelonatik asi ta Donostiaraño egozan
urertzeko erri guztien sarrerak zelangoak ziran
ondo ekian, nun egozan tirañik gogorrenak eta

ondar-mairik andienak be bai; bekian noiz da ze
aizegaz ipiñi mastetan olango edo olango aize
oiala; itxas gizon azkarra izan zan, itz baten esateko: baña ezeban iñoiz liburu bat eskuetan artu,
ezeban irakurten ikasi ta ezituan egundo ondo
jakin erresuma edo dierrien mugak. Nun zein
agintari zan ezekian, nun zein enda edo arrazakoak bizi zirean bez. Mikolek eta aren gisako
beste itxasgizonak illuntasun da naste andia
euki eroien buruan olango gauzen gañean. Ameriketan izan ziranentzat, Amerika guztia Abana
edo Berakruz edo ikusi eben erria zan: Españia
ingurutik urten ezebenentzat, Españia ta Portugal, Franzia ta Inglaterra, or arunzko aldean egozan erri batzuk. Orreik gauzok ontzigidari edo
ontziburuak ikasi bear zituanak zirean.
Alan da guztiz be ezeban gura Mikolek bere
jakiñeza mutikoen aurrean agertu, ta ezentzun
edo entzungor eginda beste gauza batera birau
eban autua.
—Amaika arrisku erabilli doguz itxasoan! —
jarraitu eban—. Irurogeta amazazpi urte izango
ditut datorren Abenduaren seian, da ortxe, uretan igaro ditut guztiak. Arnasei urte neukaza-

nean sartu nituen San Pedron. Ordurako iru edo
lau lagunegaz neurtu neban neure besoen indarra, ukabilka, ta txopapeko txakurra baño txakurragoa nintzan. San Pedron egin nituan, Kadizera osteran, zazpi urte; gero Santa Kurutzen beste
iru, ta ezkondu ezkerotik ementxe ibilli naz beti.
—Beraz gaiztoa ziñan zu gaztetan? —itandu
eutsan Anjelek.
—Gaiztoa, gaiztoa esateko bez; arro samarra
ta lotsagabetxoa, neure buruari geiegi neritxona, betondoren bat baltzitu ta euren tokitik agiñen batzuk ataratea baño beste kalterik ezteutsat iñori erakarri.
—Ta eztozu bein be tirabirarik egin?
—Ontzi andietan ez, estualdi asko eruan
arren: txalopetan bi bidar; baña Jaungoikoari ta
Antiguako Amari eskerrak, beti urten dot onean.
Eztot nik egundo itxasora urten, Antiguako Amaren baselizatxoa ikusten dan tokian, txapela
kenduta, Agur edo Salbea esan barik. Egia da,
danok egiten genduan gauzea zan, lenago,
geure gurasoak alantxe erakutsi euskuelako,
eta, gañera, guztiok ekandu zarren gordezaleak
giñalako. Gaur u... gaur eztakit. Iñoiz somau

ditut nik gazte batzuk atzekoak Salbe deituarren, txapela erantzi barik eta berbetan. Da
gero, larri dabiltzanean, Andre Mariaren laguntasuna gura.
—Antiguako Amari laguntasun asko zor
eideutsie ba Arranondotarrak.
—Asko, guztiz asko; milla bidar atara ditu
berak estutasun andietatik arrantzaleak, oneik
zelan ezekiela. Nik badakit gertaera polit bat,
neure aitaitari entzuna. Egia bada, guzurra bada,
eztakit; baña nik egitzat daukat.
—Esaiguzu ba, Mikol; tira, esaiguzu, —deadar
egin eutsen mutikoak.
—Or doa ba. «Bein, beste askotan legez,
arranondotarrak urten eieben itxasora guztizko
egualdi garbi onagaz; baña arratsalderako zeru
guztia goibeldu eieban, da aizea, truxua ta euri
zaparradea asi eiziran Jaungoikoak lagun. Txalopak ezeiziran agiri, ta olango eretietan oi dan
antzera, erriko gizon da emakume danak, oso
artega ta arduratsu baeioazan, batzuk eliza
nagusira, beste batzuk talai-etxera ta Antiguako
baselizara norbait edo beste. Ta emen asten da
gauzearen arrigarritasuna. Antiguako Ama garbi

ta ona ezeiegoan bere tokian! Zurturik urten eieben ara joan ziran emakumeak elizañari itaunketan, da elizañak, konkorturik eta bildurrez, esan
eieutsen, goizean, argi-ontzia ipiñi ebanean, an
egoala beti baizen eder da gozoa, ta ezekiala
geiagoko barririk; itandu eieutsen abade-artzañari, ta arek be ezekiala berak ezer. Zabaldu
eizan aida baten erri guztian albistea ta an joan
eiziran erritar danak, zar da gazte, Antiguako
inguru ta bazterrak aztertutera».
«Alperrik: Antiguako Ama ezegoan Arranondon: edo norbaitek ostu eban edo berak iges.
Baña zeñek ostu, lenago be ostutera joan jakozan lapurrak zirkiñik ezin eginda gelditu baziran
elizmai ondoan? Gañera zetarako eben lapurrak
Andre Mariaren irudia, asteguneko soñekoakaz
baegoan orduan? Da zegaitik iges berak, arranondotarrak ainbeste maite baeben? Gauza illuna zan, guztiz illuna, ta iñok ezin eikien esan
zelan gertaurikoa»...
«Antiguara igoniko gizadiak menditik bera
jatsi ziranerako, baeietozen txalopak, parra
parra, patxada onean, ekaitzik eztagon egunetan etorten diran gisara. Batek bakarrik egin eie-

ban tira-bira, urriñean; baña bertako gizonak
Ama Mariaren irudiari munga ta arrenetan asi ta
laster, uretan egozalakoan, zelan ezekiela, Arranondoko ondartzan arkitu eieben euren burua,
iñongo min barik. Norbaitek aidean ekarri zitualakoa edo esateieben».
—Milla añaniñua! Baña zelan?...
—«Egon apur baten, eztot amaitu ta. Euren
izugarrizko gertaerea esaten ziarduela, Antiguako elizaña emen eidator arin aringa, arnasestuka
ta deadarrez: agertu da, agertu da Andre
Maria!»
—«Nondik? Zelan?»
—«Eztakit, baña bere tokian dago».
—«Igoten ei dabe barriro, ioranean, Antiguara, erritar guztiak, eta benetan, an eiegoan Ama
maitea. Baña, auxe da izatekoa! Soñeko guztia
bustirik eta barrenak ondarrez beteta eieukazan!»
—Milla ta milla aingeruak! Orixe bai dala
gauza miragarria!... Orduan Antiguako Ama arranondotarrak olatuen artetik ataraten ibilliko zan.

—Alan da ustea. Beste ereti gaizto askotan
be ibilli ei da urertzean, da sarri billatu eideutsez
soñeko barrenak bustirik eta ondartuta.
Mikolen esana nai añan arakatu ta aotan erabilli ebenean, bere tirabirak zelangoak izan ziran
esan eiala eskatu eutsen entzuleak.
—Nireak eztauke zer esan andirik: entzungarriagoak dira Kitolisenak eta orrek esan daiazala
bereak —agertu eban Mikolek.
—Tira ba, orain Kitolisen txandea da ta Kitolisek itz egin daigula.

XI

KITOLIS
Gizon txiki polit makur bat zan au, bere sorbaldetan larogeta bi urte andi jasoten zituan
gizona. Iru edo lau uletxu zuri-baltz eukazan
buru soil zetakaz betean, zutin zutiñik; askozaz
geiago ta zuri kiskur kirikolauak garondoan, bildots edo arkume baten irudira; bepuru luze
betien azpian begi urdin-abar bigun bigunak;
arpegi baltzeran guztiz zimurtua; oial lodi zakar
arabakinduagaz egiñiko jaka zarra soñean;
praka urdin zengle batzuei eusteko gerriko tendeltxu bat mokor gañean, ontzi-soka lodi sendoaren antzera biurtua; ta olezko zapata, oinzorro
edo trauskoak oiñazpian.
Jaiegunetan obeto jazten zan, elizarako.
Urdai zatiagaz, krusalloko orioagaz edo izurdearen zaiñagaz noizean bein bigundu oi zirean
narruzko oñetakoak, alkondara zuri garbia, zarra
bazan be, ta txintxonezko jaka-prakak: orixe zan
jaiegunetako jantzia.

Itxasorako gauza etzala gelditu zan ezkerotik, egunero entzuten eban mezatxu bat, egunero izaten zan illuntzeko errosarioan; gaixoren
bati Jauna eruan bear jakonean, an joango zan
Kitolis, argi bategaz; Jaunaren aurretik elizjiran
ibilli bear zanean, an urtengo eban Jaun estalkiaren makilla bat jasoten; elizkizun guztietan, an
egongo zan Kitolis alkate-aulkidaren atzean,
belauniko.
Erritar danak gura eutsien: ain zan bera zintzoa, apala, baketsua ta mendu onekoa.
—«Ni eznaz izan, Peru ta Mikol legez, urandiko arraña —asi zan esaten beren aterpeko lagunai—. Toleta baño andiago enintzala, bederatzi
urte neukazanean, eruan nituan lenengo neure
aitak masira: neguko izotzak gogortu eustazan
azurrak, orekan; udako eguzki beroak baltzitu
eustan azala; besigu ta atun tatoakaz azi ta loditu ninduen; ni be, Mikolen antzera, itxasoan bizi
izan naz legorretan baizen geiago; baña ontzi
andietan eznaz egundo ibilli ta Kantauriko uretatik eztot urten, nai ta naiezean edo arribadaren
baten izan ezik. Alanbe naikoa neke igaro dot
itxas orretan.

«Iru aldiz egin dot tirabira. Lenengoan, Arno
atzean, besigutan gengozala; bigarrenean, aortxe (ara ortxe) erriko sarreran; da bietan berialaxe artu genduezan erritar lagunak. Baña irugarrengoa!, itzala ta ikaragarrizkoa izan zan irugarren ori. Ain zuzen, ibaian zear kanporuntz
giñoiazanean, uragea edo erramua zala ta etzala, beste txalopa batekoakaz aserratu giñan;
deadarka, zarataka ta arrokerizko berbak alkarri
esanaz urten genduan ur-zelaira, ta iñori etxakon gogoratu Antiguako Amari beti esaten jakon
Agur edo Salbea esatea.
«Gabon aurretxoa zan. Bagagoz, bagagoz
illunabarrean, potin txiki baten lau laguntxu, berdeletan, Orioko aurrean. Bakarrik gelditu giñanian a, berandu be bazala ta, otz be begoala ta,
arrain piska bat be bageukala ta... asi giñan
etxeruntz. Terraltxoa egoan, legorretik datorren
aizea. Jaso genduan triketa, ta bagetozan kezka
barik, atzekoak eskuak besapean berotuten
zituan bitartean, eskota tosta bati lotuta genkarrela... ta, alako baten, brast, joten gaitu aize
bunbada gogor batek, eta dsaust danok itxasora,
txalopa barruko arrain, otzara, soka ta tresna

guztiakaz batera ta nastean. Alan be urten genduan urazpitik, or batak eta emen besteak,
danok otzak ikaraz; inguratu giñan, igarian,
popaz gora egoan txalopara, ta itandu geuntzan
alkarri: «gizonak, zer izan da au?» Baña iñok
erantzun bearrik ezegoan, guztiok genkian da.
Ardurabagekeritxu bat, ustekida geiegia. Zeñi
baña otuko jakon alangorik, itxasoa bare bare
baegoan?...
«Egundo alango negargarririk iñok eztau
ikusi. Gure urrean etzan iñor, da antxe egon
bearko genduan ur gañean, goizerarte. Goizerarte! Ta oraindiño, geienez be, etziran seirak izango!... Otzak eta bildurrak dardaraka geunkazan,
ta amabi, amairu edo amalau orduan egon bear
alantxe! Ta, gañera, goizean iñor etorriko jakun
ez jakin!... «Ia, mutillak, —esan euskun atzekoak, gu pitin bat azkortuteagaitik— eskeñi daiogun Antiguako Amari, danok orpozik eta erramoak lepoan ditugula bere elizatxora joatea, emendik onean urteten badogu, ta asi gaitean orain
errosarioa esaten»... Ipiñi neban neuk Ikomes
(Nikomedes) neure amabi urteko seme ederra,
killa gañean auspez, da asi giñan arrenetan...

Jaungoikoak badaki guk zenbat arren egin genduan. Errosarioaz ostean, zeruko done guztiai
Aitagurea ta Agur Maria ta milla biotzeko eskari
luze ta labur egin geuntsezan, alde batera ta
bestera geure gorputz minberatua biratuteko
utsunetxu batzuk artuaz... Onetan gengozala,
amarrak aldean, aizeak ekarren indarrean da
txalopearen zabunetan igarri genduan itxasoak
irakin bear ebala ta gure urrean ebillela eriotzea.
Illun egoan; belarrietara etorkigun aizearen txistuari destañazkoa neritxon; Getariako ta Zumayako itxas-argiak agiri ziran lurrean, da niri, illen
argiak iruditu jatazan. Geu gengozan ilten osasun guztiagaz!... «Ze ordu ete da?» —itandu euskun Matxin zarrak, eriotzondoko soñuagaz! —
«Amarretatik amaiketara» —esan geuntsan. Da
berak, oraindiño belarrietan daukatan esateko
erarik illunenagaz —«Zein luzea dan gaba! —
jarraitu eban— zein luzea! Nik ezin neike iraun,
laster amaitu bear dot, eta zuek ikusten badozue
gurekorik»... Ezeban geiago esateko astirik izan,
bada olatuaren bultzada batek kendu euskun
albotik. Orratiño ekarri genduan atzera ta esondu geuntsan oratu eiola gogor karelari; baña

ezertarako ezeukan adorerik eta aotik bitsa eriola, damu dot Jauna, damu dot Jauna esanaz, an
joan zan ondora... Itxasoa geroago ta andiagoa
etorren, olatuak geroago ta indartsuagoak, geroago ta mekotuagoak gengozan gu. Neke gitxiagoko egoera bat billatu naian, ain laster ipinten
genduan gorputzaren astuntasuna esku baten
gañean, ain laster bestearenean, orain igoten
genduan killa gañera, orain karelera jatsi,
gañean ezin egonda. . . Gau luzia zala esan eban
Matxiñek. Bai ondo luzea! Ta zer ete da betikotasuna, samiñetan egon ezkero?... Neure semetxua, neure Ikomestxu, otzikara andiak artu
eban, da negar muxinga, inkesaka ta zotiñez,
aita bai aita asi jatan deiezka ta deiezka... Axe
zan errukigarritasuna! Aitak ezin ezer egin bere
seme kutunaren alde, biotzeko negar goria baño
besterik; aitak ezin goiza ta laguntasuna erakarri, bere bizitzea emonda be... Etsi genduan,
ezkiñan luzarorako. Jo genduzan beste baga
batek burutik bera, kendu euskun txalopea esku
artetik, eta aldebanatu giñan irurok barriro.
Urpetik azalera urten nebanean, asi nintzan igarian semearen billa. Ez neukan neuk orduantxe

indar askorik eta arrokeri andirik bez! Idoro
neban semea, ta txaloparaño eruan be bai, ta
esan neutsan txalopeari gogotik eutsi eiola;
baña alperrik. «Ezin, aita —ziñoan— ezin!» Artu
neban orduan neure bularraren ondora, potiñaren da neure gorputzaren bitartean ipiñi neban,
da bere soñari ta potiñari alegiñakaz elduten gelditu nintzan... Ixillik gengozan danok, bildurgarrizko ixiltasunean. Ikomestxu —deitu neutsan
andik apur batera— Ikomestxu, ondo zagoz?
Ezeustan ezer erantzun. Zelan ba, ilda egoan
da!»
Negar malko lodia erion Kitolisi bere arrigarrizko jazoerea malla onetaraño eldu jakonean,
da entzuten egozanak be ezeben urriñean negarra.
«Nik eztakit ze ordu inguru izango zan —
jarraitu eban— beste olatu batek txalopea ta
semea besartetik kendu eustazanean, eztakit
zelan oratu neutsan ostera be txalopeari, eztakit
zelan egon nintzan goizeko zazpi ta erdietan
Getariako potin batek artu genduzan arteraño.
Azkenerako, sena ta konorta galdu jakuzan,
taket batzuk giñan atzekoa ta ni, zoraturik gen-

gozan, zer egiten genduan ezgenkiala eutsiten
geuntsan txalopeari, lapeak atxari baño gogorrago, atzamarretatik odola eriogula... Gaixorik
egon nintzan gero ia illabetean, da sendatu nintzanerako... itxasora barriro. Baña ez geiago
Agur edo Salbea esan barik».
Isil aldi bat egin ondorean, Kitolisi biotzeko
naigabea kentzearren, asi ziran aterpeko gazteak eresian, da etziran geiago isildu euren lan
guztia amaitu arte.

XII

BEDAR TXARRAK
Kitolis, Mikol, Peru ta beste lagunak egozan
aterpetik urretxoan, nasa gañean zutinik, ondo
jantziriko bost gizon egozan, alkarregaz autuan,
eguzki epela artuaz batera.
Iskillos edo armaduna zan bat, kontrabandoa
galerazoteko Arranondon egozan beste armadunen burutzakoa, ta erdalerrikoa bera, zer esanik
be eztagota; bizardun baserritarra beste bat
(Indianoa esaten eutsien), Ameriketan aberastua, ez erderarik eta ez euskerarik ezekian mutil
zarra, zerren aztu egin jakon bata ta bestea ezeban ikasi, baña bere buruari asko eritxon arro
andia, siñiskorra ta siñisgaiztokoa, beren esakera nastau, mordollo ta gatzbakoak gauzarik adjutu ta zapalgarrienak legez astiro esaten zituana;
Arranondoko dendetan oialak saltzera, lantzian
bein, Bilbotik etorten zan gazte polit, guri, buruarintxua beste bat; itxasoetan luzaro ibilliriko
ontziagintari azkor, zintzo ta bizia beste bat,
kondaira onen asieran itxas aurrean ezagutu

genduana; ta bostgarrena, besigu, atun, sardiña
ta enparauak maneaten zituen lantegiko nagusia, erdalduna au be.
Arranondon lanik gitxien eukienak legez, or
da emen alkar billatu oieben da alkarregaz egoten zirean sarri, oial saltzallea ez besteak, eta au
be bai areikaz, Arranondon zanean.
Gure Itxasgizona bekoki baltz samarrekoa
zan, itz latzekoa batzuetan, biotzean eukan guztia erraz kanpora botaten ekian gizona, edozeñi
egia andiak esaten eutsazana, bear zanean;
baña oso arima leñargi ta onekoa. Aserre zalea
izan ezarren, Euskal-erriari edo Elizeari ikuturen
bat iñok egin ezkero, aserretik urriñean etzan
ibilten.
Lelo, zio edo gai orregaitik, au da, Elizeari ta
Euskal erriari bakean ezin itxi eutsielako, Itxasgizonak askoetan emon eutsen min beragaz batuten zirean erbestetar edo erbesturiko batzuei;
baña alan da guztiz be ezeben beragandik iges
egiten, maite ebielako, edo dirutsua, Arranondon
guztiz ondo ikusia ta eskubide andikoa zalako.

Bost gizonok erderaz ziarduen, baña nik euskaldunentzat egiten dot neure lantxo au ta euskeraz ipiñiko dot beren jardun guztia.
—Nik eztakit —ziñoan Ezpatadunak, zeñen
aurrean egoan azturik nunbait— ze deabruzko
eresiak esaten dituen or barruko astuok euren
txakur-izkuntza orretan.
Itxasgizonak, arpegia beingoan illundurik:
—Etzeunkan ona etorri baño lenago euskerea
ikastea baizen: dana ulertuko zenduan orduan
ederto: Nik, erbestetan ibilli izan nazanean,
euren izketan itz egin dautsiet erbestetarrai,
erdizka ta motel bada be. Etxat egundo gogoratu eurak euskeraz itz egin bear deustiela neuri.
Iskillosdunak: —Baña, gizona, zer dinostazu?
Gogoratuizu, alde batetik, zuen euskera ori, erdiizkera ezkel zatar bat dala, ta beste aldetik españatar guztiok gaztelarrez ikastera naita naieztuak gagozala. Gaztelarrez bakarrik itz egin bear
da Españian da beste izkera danak osoro ta betiko kendu.
Itxasgizonak, berotuten asita: —Eztiñozu
ondo, zalduna. Euskerea antxiñetako izkeraguraso, eder, mamintsu ta sakona da, atzerritar

jakitun askok dakien legez, zuek jakin ezarren.
Da gañera, zeñek esan deutsu zuri nai ta naiez
ikasi bear dogula guk Gaztelako izkuntzea? Eztiñot gura dabienak ikasi eztaiela, ikasia beti dator
ondo ta; eztiñot gaztelar agintariakaz Euskal
erriko gauzen gañean zerbait erabagi bear
daben euskaldun nagusiak eztabiela ikasi bearko; baña euskaldun guztiok? Zeñek nai ta naiez
itz eragingo deusku gura eztogun eran? Zer dala
ta? Zeñek dauka Españian gu orretara ipinteko
eskubidea? Ezkara gu izan geurekorrak eta askatuak, geure gurariz da geuk ipiñiriko zerzelada
batzukaz, Españiaren laguntzat, ez mendekotzat, jarri giñan artean? Nok dauka gu makurtuteko eskubidea, diñot ostera be? Indarrak? Indarra dozue eskubidien iturburua? Bada orduan
ondo egin eban Napoleonek Españia menderatutera etorri zanean. Baña itxi daiogun alde batera
euskaldunen geurekortasun da askatasunari.
Zegaitik kendu bear jako gizon, etxadi edo erri
bati beren endako itxurea, beren aberastasuna,
iñoren on barik? Zegaitik kendu bear jaku guri
geurea? Ezta naikoa norbere lurrean daukagun
ondasuna ez ezagututea; ezta naikoa, alperreri

ta nagitasunagaitik izkuntzarik zarren da maitegarriena ez ikastea, arrotzak ikasi oi daben
legez; ezta naikoa bazterturik eukitea, enzun
bere ez gura izatea; il da lurperatu egin bear da
gañera? Eztozuez zeuek bandera oial da burdin
zarrak gordeten gertaera on batzuen gomutagarri legez, edo zeuen asabienak diralako beste
barik? Bada zegaitik itxi ez guri zeuen da geure
asabien izkuntz ederra mendi tartean gordeten?
Iskillosdunak: —Etzaite aserratu, gizona;
baña jakin eikezu euskereak eztabela zuk uste
dozun aña edertasun.
Itxasgizonak: —Zuk zelan dakizu euskerarik
ikasi ezpadozu?
Oial saltzalleak: —Neuk be eztot ikasi, Bilbotarra izanarren, gurasoak ezeusten erakutsita;
baña eztot damurik be. Euskalerritik kanpora
euskerea ezta ezertarako, ta Euskalerrian bertan
edozeñek daki gaur gaztelarrez.
Itxasgizonak: —Zuk euskerea ezjakiñagaitik
damurik ez izatea, mirarituteko ipuña ezta.
Zuek, bilbotarrok, antxiña galdu zenduen asabien izkera biguna ta antxiñatik zagozie erdaldundurik; eta gañera, zuretzat, sal-erosketarako

ona eztan gauzea ezta iñoiz be ona izango.
(Zeuk saltzeko gauzea balitz, ederrenetakoa
dala be laster esango zenduke zuk). Baña jakin
eikezu, lenengo, saltzaillientzat onak eztiran
gauzarik asko badagola lurrean, da bigarren,
geure euskerea eztaukagula saltzeko. Euskalerrian barriz edozeñek itz egiten badeutsu erderaz, ainbat gaiztoago: neu dendaria banitz, ikasi
bearko zendukie euskeraz, oialak eta enparauak
eskiñika zatozentxuok.
Indianoak, kukurruku egitera doian ollarrak
legez burua jasota, sudur azpiko bizarrak kiskurtuaz, guztiz astiro ta benatsu:
—Neuk esan neike iñok baño obeto, lur asko
ikusi ditut eta: euskereak eztau ogia irabazteko
balio. (Yo puedo desir mejor que nadie, porque
ha visto muchos tierras: bascuentze no vale para
ganar pan) .
—Zelan irabazi dozu ba zuk geldotzarrorrek?
Erderaz jardun ederren batzuk egin da? Ezagun
dozu.
—Nik neure ogia lan gogorrean da ondo irabazita daukat.

—Eztiñot ezetz, baña lanean egiteko eztot
uste euskereak kalterik egingo eutsunik, eta
erdereak indar andirik emongo eutsunik bez.
Baserritar bizardun edo Indianoari zer erantzunik etxakon otu, Ezpatadunak eta Oialsaltzalleak ezeben ezer esan gura Itxasgizona aserratu etzedin, da guztiak ixillik gelditu zirean apur
baten. Bitartean aterpekoak baziarduen egiñaletan Berrio-Otxoaren bizitzea erestuten, da lantegiko nagusiak gure Itxasgizonari itandu eutsan:
—Jakin leike zer diñoen or barrukuok?
—Bai, gizona, bai: len Amar Aginduak erestu
ditue, itz neurtuetan; orain, Berrio-Otxoaren bizitzea.
—Zein zan Berrio-Otxoa ori?
—Abade egin da laster pralletegian sartu zan
elorriotar gizon done bat. Apezpiko edo Abadeartzain izatera eldu zan gero, ta Jesusen siñistea
zabalduten ebillela, Tonkiñen kendu eutsien
burua, ezpateagaz,
Lantegiko nagusiak: —Ba, ba; abadien gauzak.
Baserritar-bizardunak: —Orixe bera, emen
eztago besterik.

Ezpatadunak eta Oial-saltzalleak: —Egia da.
Itxasgizonak: —Eztakit abadienak diran edo
ez aterpekuok erestuten dituen itz-neurtuak.
Emen, euskeraz, edonok eta edozer gauzen
gañean daki itz neurketan, buruz da errez; guztiz egoki ezpada be, erestuteko erara beintzat:
naiz Elizako erakutsien gañean, naiz errian izan
dan gertaera bategaitik, naiz erramuetea, idikitea, aizkoraketea edo pelota jolasa galdu edo
irabazi dalako. Ta edozelan be abadeak egindako itz neurtuak erestuteari obeto deritxot erdalerritik erakarten dituen itz zikin nazkagarriak deadarka jarduteari baño. Ezteritxazue?
Indianoak: —Bai, baña eztabie gauza danak
abadeak erakutsitakoak bakarrik izan bear.
Ixasgizonak: —Eresiakaitik badiñozu, len be
esan dot eta bigarrenean diñot edozeñek atereak izan oidirala: arrantzale bat da naikoa,
beragaz ezkontzeko egoan neskatillea beste
bategaz ezkondu bajako, itz neurtu batzuk neskatilla orren kontra berealako baten egiteko.
Indianoak, Itxasgizonaren esanari jaramonik
egin bage: —Jakituriak iturburu on asko daukaz.

Itxasgizonak: —Estu estuan ezetz esango
neuskizu. Orain, ikasbide asko dagozala esan nai
badozu, ori egia da. Baña, abadien etsai zarean
ezkero, erantzuidazu: zeñek daki eurak baño
geiago Arranondo lango erritxuetan? Nok erakutsiko deusku zerurako bidea eurak ezpada?
Indianoak: —Niri ezteustie egundo ezer erakutsi.
Itxasgizonak: —Siñistuten dot: zuri ezteutsu
iñok ezer erakutsi, ta gañera zeuk be eztozu
egundo ezer ikasteko burubiderik artu. Alan zara
zarean langoa.
—Txarra, ezta? Kanpoetan zerbait ikasi
dogun guztiok gara txarrak zuentzat.
—Ori ez, txotxo, ori ez. Kanpoetan ikasiak
ezagutzen ditut amaika, ondo Jaungoikozkoak
eta euskerazaleak. Zu ibilli zarean lurrean, Ameriketan bertan, badira Begoñako Amari elizki
ederrak egiten deutsiezan euskaldunak, eta
euren jaioterriko mintzoerea guztiz maite dabienak. Ez gitxi gero, asko baño. Bizibearrak eruan
zituan urriñetara, baña euskaldun bizi dira ta
euren biotza Euskal-errian daukie.

Ezpatadunak: —Baña egia esan gura badeuskuzu, gu be zuk gaiztotzat gaukazuz.
—Nik ezteutsuet zeuenetik ezer kendu gura,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Kresala - 5
  • Parts
  • Kresala - 1
    Total number of words is 3835
    Total number of unique words is 1976
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 2
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1964
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 3
    Total number of words is 3861
    Total number of unique words is 1994
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    47.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 4
    Total number of words is 3847
    Total number of unique words is 1899
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.5 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 5
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1800
    30.6 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 6
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 2018
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 7
    Total number of words is 3829
    Total number of unique words is 1846
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 8
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1868
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.9 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 9
    Total number of words is 3782
    Total number of unique words is 2073
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    45.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Kresala - 10
    Total number of words is 781
    Total number of unique words is 540
    40.3 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.