🕙 7-minute read

Koplak - Joanes Otxalde - 2

Total number of words is 882
Total number of unique words is 648
41.1 of words are in the 2000 most common words
53.9 of words are in the 5000 most common words
60.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Presidenta juan zauku aurthen Lyonera
  Hango populuari agur egitera;
  Jende hanitz jina zen, entzunik, bidera,
  Hari bihotzetikan esker bihurtzera.
  Hirian zen ibili guzien artean,
  Bere adiskidekin karrosan airean...
  Biba Carnot! oihuka guziek batean,
  Etzen atsegin txarra haren bihotzean.
  Bozkario handitan bihotza zabaldu,
  Aita on bat bezala hura da mintzatu:
  –Populuak behar du niganat hurbildu,
  Guzieri nahi dut eskua tinkatu.
  Alde orotarik jin jendia ospeka;
  Karrosaren inguru oro ezin koka.
  Gaixtagin batek dio kolpe tzarra bota,
  Eta ments gabe utzi puñalaz jo-eta.
  
  Ohartu bezein sarri, Prefeta altxatu;
  Gaixtagina jo batez lurrerat etxatu;
  Han zuten berehala gathez estekatu,
  Bertzenaz nahi baitzen ixil eskapatu.
  Zauri hura ikhusi zuen medikuia
  Ilhun jarri zen, arrunt gogoetatuia,
  Zeren puñala baitzen barnegi sartuia,
  Hain zen izigarria, ezin sendatuia.
  Mundu guzia eman nigar marrasketan,
  Deus onik ez ikhusiz Presidenta baithan;
  Mediku aipatuiak ziren ikharetan
  Beldurrez zakioten hil beren eskutan.
  Zauria lothu eta aphur bat eztitu;
  Aphez baten hitz onak gero entzun ditu,
  Giristino zelakotz haurretik izatu,
  Jaunaren aintzinean bakean agertu.
  Gizon prestu, zuzena zen guziendako;
  Harek egin ongia ez da ahantziko;
  Haren heriotzeaz gira orhoituko;
  Kanpotarra behar zen puñalaz jotzeko.
  
  Italiako seme, Lyonerat jina,
  Frantzian hik eman duk dolu hanitz mina.
  Gizon bihotzgabea, itsu gaixtagina,
  Ez duk hiretzat aski urkhabeko fina.
  Azken hitz bat zuretzat, gobernamenduia;
  Gaixtaginez hari da bethetzen munduia;
  Har zazu indar eta hazkar animuia;
  Nausitzen ez utz etsai madarikatuia.
  
  SARAN EGUN BADUEN
  
  Saran egun badugu bertsulari hanitz:
  Katxo uztaritztarra, Beskoitz-ko Felitz;
  Betiri jatsuarra, hortik dago irriz;
  Xetre Hazparnekoa, partida nik aldiz,
  Anibar arin hiz;
  Zuraidarrak berriz
  Muske erakuts erhiz,
  Xara mintzo lodiz,
  Otxalde kantugile, zahar ez balitz!
  Otxalde, sortuz geroz, da bidarritarra,
  Hanitzek dakitena, guarda zaharra;
  Oraino bizi baita, ez du solas txarra,
  Indarrez ahul eta gorphutzez meharra,
  Konkortu bizkarra,
  Eztitu sukharra,
  Galdurik indarra,
  Ez hala beharra,
  Deskantsuan derama bizi ondarra.
  
  Zaharretarik badut gauza hau entzunik:
  Ez duela urguluak efetu onik;
  Arropa merkeena dela kharionik,
  Eta karioen hura azkenian merkenik;
  Botigan badut nik
  Kalitate finik,
  Parisetik jinik,
  Zuentzat eginik
  Jauntzazue, ez baitu josteko lanik.
  
  SOLDADO ONDOAN
  Enperatrizari
  Sortzez eskualduna eta soldado xortetik,
  Gerletara joan nintzen ait'amen aldetik;
  Nigarrez maiteño bat herrian utzirik,
  Ez zuten uste berriz ni ikus bizirik...
  Soldado on izan naiz ez dut urrikirik.
  Lehenbiziko sua hantxet Italian,
  Froatu izan nuen Magenta zubian;
  Lerro osoak zoazen lurrerat aldian;
  Enperadorea zen han gure erdian:
  Harentzat hilen ginen guziak lorian.
  Majentaren ondotik, gero Solferino:
  Hain su bizirik ez da izan egundaino:
  «Gur'Enperadorea, biba zu oraino!»
  Han ere suharrago baitzinen gu baino,
  Etsiak arras amor eman arteraino.
  
  Bolboraren lanoa altxatu denean,
  Napoleon, galopan, ezpata-eskuan,
  Begiak erabiliz bere inguruan
  –Nun da etsaia? –dio– joan deia airean?.
  –Horra nun den ihaurri, etzana lurrean.
  Erromatik entzun da oihu bat Frantzian:
  Manduler batzu dira hasi errabian,
  Gure Aita Saindua bortxatu nahian;
  Bainan indarra urthu laster bihotzean,
  Frantziako bandera agertu denean.
  Erromatik Frantzian berriz sarturikan,
  Amiens-en nindagon, izurrite hartan;
  Herioaren eztaiak jastatu tut nik han,
  Harekin hari ginen guziak borrokan:
  Batzu hil zireneko, bertzeak korrokan.
  Bere palaziotik entzunik berria,
  Huna Enperatriza, zalhu ethorria:
  Eriz eri dabila... zer ikusgarria!
  «Iduri aingeru bat Jaunak igorria,
  Zure ganik zonbatek ez dugu bizia!».
  
  Sei urtheren buruan, jin zautan orena,
  Aspaldian Jaunari galdatzen nuena;
  Ene herri maiterat naiz alderat jina;
  «Urtzo begi urdina, hain fidel egona,
  Orai aldean zaitut espos hein bat ona».
  Haurretik maithaturik Jaunaren legea,
  Bethi baliatu zait prestu izaitea.
  Ongi zerbitzaturik Enperadorea,
  Badut ohore frango, badut gurutzea...
  Bide beretik habil hi ere gaztea.
  
  SUPLEBANT BAT DERAUKU
  Suplebant bat derauku jaun batek igorri,
  Zahar gazte guzien bihotz-altxagarri;
  Obligazio dugu guziek jaun horri,
  Zeren lothu izan den obra ederrari.
  Muziu Iribarren gure erretora!
  Inoranten argitzen derama denbora,
  Jaunak kreatuia du hortakotz mundura.
  Izpirituz lanean ari da ardura.
  Rolandoren denboraz hasi da mintzatzen,
  Mahumet nola zuten gerletan lehertzen,
  Eskualduna hastetik formatuia baitzen.
  Obra berak baititu oraino segitzen.
  Bere marka eman du leku bakhotxari:
  Baxenabarren hasiz Zibero-Gainari,
  Laphurdi probentzia eta Nafarrori,
  Gipuzkoa, Alaba, Bizkai Ederrari.
  
  Hango sujet handiak eman tu lerroan,
  Zer obra egin duten zireno munduan;
  Guziak aiphaturik nor bere gradoan,
  Azkeneko sartu da koblen presiuan.
  Muziu Zelhabe da primako lehena,
  Bertsulari guzier nagusitu dena;
  Hanitzek hartu dute sujet hortaz pena,
  Bainan gauza hori zen zuzenaz harena.
  
  XANXUNDEGIKO XAKHURRA
  Xanxundegiko xakhurra
  Zangoz errainez makhurra,
  Berga bat luze muthurra,
  Larrutik hurbil hexurra,
  Aste guzian barura,
  Zeren zen lekhu xuhurra.
  Mahainpetik kokoriko,
  Guardian dago Xuriko,
  Artho axaltto bat noizko
  Othe zaion eroriko;
  Nausiak emaiten daizko
  Dohan handik bi ostiko.
  Xakhurraren deihadarra
  Marruma eta nigarra!
  Aspaldiko gaitz zaharra
  Omen zuen zaragarra:
  Hazka zirri eta zarra,
  Dena zauri du bizkarra.
  
  Amak ttipitik utzia,
  Esnerik gabe hazia,
  Tripa errainer josia,
  Uliek jaten hasia,
  Hola derama guzia
  Goserik bere bizia.
  Oilo zonbait landan baitzen,
  Nagusiak du galdatzen;
  Batre ez ditu haizatzen,
  Ez baitzakien saingatzen;
  Bazterrera du behatzen
  Eta sasian da sartzen.
  Martin, etxeko muthila,
  Xamarpian gordez makhila,
  Haren ondotik dabila;
  Xuriko ixil ixila
  Etxera juan zen abila,
  Gordetzeko lekhu bilha.
  Sukhaldean nehor ezta,
  Sartzen da xakhur herresta;
  Zelakotz eliza phesta
  
  Errakia zen prest presta;
  Usain, milik eta jasta,
  Dena jaten du has eta.
  Etxekandriaren khexua!
  Hor heldu da hats hantua.
  –Potzo madarikatua!
  Heia hor, usu usua,
  Nik hautsi gabe burua,
  Eginezak ordenua.
  Ordenuaz etzen lotsa,
  Baitzakien arras untsa
  Nori zer utz nola pentsa:
  Etxekandriari kokotza,
  Muthilarendako moltsa,
  Nausiari azken phutza!
  Gosean bethi bizirik
  Hiltzian ase bat egin dik:
  –Xakhurrak ez badu janik
  Ez dik eginen lan onik–
  Xuriko juan da hemendik
  Abisu hori emanik.
  
You have read 1 text from Basque literature.