Konfesioko eta komunioko sakramentuen ganean erakusaldiak - 10

Jesus maitagarria: adoratzen zaitut nere Jaungoikoa bezala, ta nere animaren Errege ta Salbatzallea bezala. Eskeintzen dizut Bisit hau zure onran
eta zure guganako amorioari nolerebait eranzuteko; eta denbora berean Prinzipe Katolikoen
arteko pakeagatik, herejia guziak desegin, eta
zure Elizaren onra eta gloria ugaritu ditezen. Irabazi nai nituke, bisita onekin irabazi ditzakedan
barkazio guziak, eta onetarako egin nai det hau,
Aita Santuak siñalaturik daukan fiñerako.
Ekartzu gogora norañoko onginai, eta
amorioa agertu digun Jesusek Aldareko
Sakramentua ipintzean,
eta Sakramentuan bertan
Nere anima, nai dezu ezagutu norañoko onginai eta amorioa agertu digun Jesusek Aldarero

Sakramentuan ipintzean, eta Sakramentuan bertan? Begira bada lenengo lekuan, zer egin zuan
ostegun Santu arratsean. Arkitzen zan Jesus
gugatik bere bizitza emateko bezperan, eta
Mundu onetatik bere Aitagana laster joan bearrean. Ekusten zuan etsai askoren artean geratu
bear genduala. Gañez egin zion guganako onginai eta amorikak, eta asmatu zuan gure artean
beti bizitzeko bide guziz miragarri bat, edo Aldareko Sakramentuan jarzea eta egotea eta denbora berean Zeruan. Begira gañera zeiñ gauza
miragarriak egiten dituan Sakramentu orretan.
Ozta Apaizak esaten ditu Konsagrazioko hitzak,
une eta puntu artan bertan jartzen da Jesus
Sakramentuan, izan dedilla Apaiza naiz ona, naiz
gaistoa; eta jartzen da Apaizak nai duan lekuan
eta nai duan denboran. Zertako ote? Gurekin
bizitzeko, gure biotzetara etortzeko, eta guri
emateko bere gorputza, bere odola, eta bera
dan guzia: eta bere atsegin-kontentuak ditu
gurekin egotean. Esadazu orain nere anima; hau
guzia egiñ badu gure amorioz Jesusek, norañokoa izango da beraren guganako onginai eta

amorioa? Emen gutxi batean gogoan erabiltzu
onginai eta amorio hau.
Jesus maitagarria! Hau onela, eta ni ala ere
zuretzat izan naiz aiñ eskergabea? Zer egin al
dezaket nik zure onginai eta amorio baztergabe
horri eranzuteko? Zer, ezpada oraindañoko utsegiteaz negar egitea, eta aurrera zu amatze eta
serbitzea? Zer, ezpada zugana sarritan etortzea
eta adoratzea? O Ontasun paregabea! Zugan
sinisten eta esperatzen det, eta amatzen zaitut
biotz guzitik. Lagun zaikizkit, Jauna, Zu amatzen
eta serbitzen. Oroi zaite, Jauna, Eliz Ama Santaz,
gure Aita Santuaz eta Obispoaz: Oroi zaite gure
Jaun Erregeaz, nere aide, ongille eta lagun urko
guziaz.
Jesusen anima, birtutez, bete nazazu. Jesusen biotza, zure amorioz erre nazazu. Jesusen
gorputza, salba nazazu. Jesusen odola, Zeruko
amorioz zora nazazu. Jesusen biotzeko ura, garbi
nazazu. Jesusen izerdia, graziaren bizitzaz bete
nazazu. Jesusen Pasioa indartsu egin nazazu.
O Jesus ona, adi nazazu. Zure llagen eta biotzaren erdian gorde nazazu. Zugandik aldegiten ez
arren utzi. Etsai galgarriagandik gorde nazazu.

Nere eriotzako orduan dei nazazu. Zeregana eraman nazazu. Zere aldean ipiñi nazazu: Zure
Santu ta Aingeruakin alaba zaitzadan sekula
guzietan. Amen.— Emen hiru Aita gure, hiru Abe
Maria, eta Gloria.

OGEI TA AMALAUGARREN
ERAKUSALDIA
Noiznai, baña batez ere iñuteriko
azkeneko hiru egunetan eta
ostiraletan Jesus Sakramentatua
bisitatzeko modu erraza.
Jarri zaite Jesusen aurrean (Elizara ezin datorkeana jarri diteke bere etxean Eliza dagoan aldera): adora ezazu, eta eskeñi giozkatzu zure egun
oetako bisitak, denbora onetan Munduak egiten
diozkan eskergabekeria eta bidegabe itsusiak
nol-erebait ordaintzeko. Gero begira, nolako
eskergabekeriak ekusten dituan Aldareko Sakramentuan. Azkenean egizu Kontriziozko afektoak,
bera sarritan ekusteko edo bisitatzeko asmoarekin.
Jesus adoratzea
Sakramento orretan gure amorioz ezkutaturik zauden Jesus maitagarria! Adoratzen zaitut,
Jaungoiko ta gizon egiazkoa, Errege guzien Erre-

gea eta Munduaren Salbatzallea. Ezkeintzen
dizut oraingo bisit hau egun oetan Munduak egiten dizkitzun txarkeri eta bidegabeen ordaña
bezala, eta gisa berean eskeintzen dizkitzut
egun oetako nere obra on guziak: eta oekin irabazi ditezkean barkazio edo induljenziak irabazi
nai ditut, Aita Santuak adirazten duan fiñerako
nere erregu ta lanak egiñaz.
Nolako eskergabekeria, ta bidegabeak
ekusten dituan egun oetan Jesus onak
Aldareko Sakramentuan
Jesus ona! Etziñan kontentatu gugatik gurutzean bizitza ematearekin; baizik gurekin, edo
gure artean bizitzeko geratu nai izan zenduan
Aldareko Sakramenduan; ta or zaude gau ta
egun, guraso guzien artean onena bezala. Zuekin nago, diozu, ta egongo ere naiz Mundua
Mundu dan artean: hau da nere atsegin-kontentua. Baña nola eranzun diogu zure ongiñai ta
amorio baztergabe oni? Nola erantzuten dioe
Kristau askok egun oetan? Eskergabekeria eta
bidegabe itsuakin. Atozea ezperen, nere anima.
Zenbat, eta zenbat dira, Jaun hau artzera dijko-

zenak Judasen eran, edo biotz loiarekin? Zenbat
berandutik berandura baizik Jaun hau artu nai ez
duenak, eta orduan ere eziñ geiagoan? Zenbat,
Jaun hau arte ondoan Elizatik igesi dijoazenak?
Zenbat, Elizan bertan eta Jaunaren begietan
federik, begiramentu edo errespetorik gabe daudenak? Eta hau guzia gutxi baliz bezala, egun
oetan utzitzen due Jesus beraren ume edo adiskideen eran bizitu diranak ere, askok beintzat.
Elkarren leian eta eiara dijoaz Munduko zorakerietara eta bekatuaren bide eta perilletara. Hitz
batean, egun oetan ura bezala edaten da bekatua eta kezkarik gabe berriro gurutzefikatzen da
Jesus. Zer geiago? Lotsatzen dirala, dirudi Kristauak Jesus egun oetan bisitatzeaz eta adoratzeaz. Emen zaude denbora pixka batean gauz
oek gogoan erabilliaz.
Nere anima, ekusten dezu, nolako eskergabekeria ta bide-gabeak ekusten dituan Jesusek
Aldareko Sakrementuan, batez ere egun oetan?
Eta hau ezaguturik ere, utziko dezu Jesus bakarbakarrik, eta joango zera Munduaren zorakerietara? Hau jakin, eta ez diozkatzu zure agur umillak egingo? Ez diozkatzu egungo zere agertu-

txoak edo bisitak? Eta hau ezin badezu, etxetik
bederik ez dezu adoratuko? Asko dira oraindañoko eskergabekeriak. Atozte, dio Jesusek; atozte
nigana neketan zautenak. O Jesus onginai ta
amorio neurririk eta mugarik gabea! Damu det,
Jesus, zure kontra egin ditudan eskergabekeria
guziaz. Artzen det asmo osoa Zu emendik aurrera sarritan adoratzeko eta bisitatzeko, etxetik
bederik batez ere iñuteriko zorakerien denboran.
Hiru Aita gure, hiru Abe Maria, eta hiru Gloria.

OGEI TA BOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Urteko denbora jakiñetan eta premia
danean egiñ oi diran erregu eta
Letanien gañean.
Gure Jaungoikoa guziz on eta ongillea da;
baña nai du guk ezagutzea, bera dala on guziaren iturburua eta emallea, eta berari eskatzea,
Zerurako bidean bear degun guzia: animakoak
oso, ta oro, ta gorputzari dagozkanak, Zerurako
bidean on izango diran neurrian. Hau ederki erakutsi zigun Jesu Kristok Aita gurearen orazio
miragarrian, baita beste aldi askotan ere. Bidez
dijuan adiskide bat sartzen bazaio zuetako beti,
eta ezpadu zer eman; zer egingo du? Joango da
auzora, edo beste adiskideren baten etxera, eta
ateak joko ditu. Gerta diteke auzoak edo adiskideak oitik jaikitzeko gogo txarra idukitzea, baña
beiñ ta berriz eta askotan jotzen badezu atea,
onez eta adiskidetasunez ezpada ere, aserrez,
eta zu at-ondotik bidaltzeagatik bederik, jaikiko

da, eta emango dizu zere adiskideari ipintzeko
bear dezuna. Gañera, zuk zere Aitari eskatzen
badiozu ogia, Aitak ogiaren lekuan emango dizu
arri koskorra? Eskatzen badiozu arraia, emango
ote dizu sugea; eta eskatzen badiozu arraultza,
emango ute dizu arrabioa? Ez egiaz. Eta izanik
zuek, zeraten bezala, txarrak eta gaistoak, gauz
onak umeai ematen badakizue, zenbatez obeto
emango dizkitzue zuen Aita Zerukoak bear dituzuen ondasunak, batez ere animakoak? Hau
guzia eta geiago gai onetan erakusten digu JesuKristok, eta esaten digu, Eska ezazue, eta emango zatzue: Oles egizue Aita Zerukoaren ateetan,
eta idikiko zaizkitzue.
Hau ongi ziakianak bezala, S. Markos egunean eta Asenzioren aurreko egunetan egiten
diozka Eliz Ama Santak Jaunari bere erreguak
era eta modu anziñatik ipiñi zan batean, eta
erregu oei esaten diegu: Letaniak. San Markos
egunekoak ipiñi, edo beintzat zabaldu bide
zituan S. Gregoriok eta Aszenzioren aurrekoak S.
Mamertok. Erregu oek ipiñiak daude Jaunaren
aserrea biguintzeko, eta artzen ditugu bitartekotzat Birjiña txit Santa, Zeruko Aingeru ta doatzu

guziak. Eskatzen degu gure bekatuen barkazioa,
eta gañera eskatzen ditugu, animarako eta gorputzerako bear ditugun gauza guziak. Erregutzen da Eliza guziagatik, Aita Santuagatik, baita
gure lagun urko bizi ta hillak gatik ere. Letaniak,
esan dan egunetan ezezik, beste askotan ere
egiñ oi dira, batzuetan pakea, besteetan etsaiak
garaitzea; batzuetan euria, besteetan ateria;
batzuetan gaitz andiren baten aienatzea eskatzen dala. Ainziñako denboretan kristauak
modestia andiarekin bildu oi ziran Elizan Letaniak egiteko; prestatzen ziran Jaunaren aserrea
gozatzeko ta biguñzeko, eta austerrez bezala
autsa artzen zuen buruan. Eta zer egiten due
Letanien egunetan oraingo kristauak? Ez ditue
ezertan artzen Elizaren usanza eder oek, eta
banakaren batzuek ez, beste guziak ez dira
agerzen Elizara. Eta datozenetatik batzuek zer
egun oi due egun horietan? Batzuek deboziorik
batere gabe ibilliko dira Letaniako denboran;
besteak sartuko dira an edo emen, eta bear
bada eguna igaroko due edanean eta iskanbillan. Hau da Jaunaren aserrea itzalzeko modua?
Eta miretsiko gera, baldin uzta-abostu txarrak

ekusten baditugu? Miretsiko gera gure gañera
etortzeaz gerra, gaitz edo eritasun izugarriak,
gosea eta beste neke-mota guziak? Miretsi gaitezen Jaunaren ontasun eta pazienziaz: miretsi
gaitezen gure kontra ez etortzeaz errietara
artzak, otsoak, katamotz edo tigreak, leoiak eta
beste pistia guziak.
Nere anima, zu izan zaite kontuzkoa Letanietara etortzeko, eta gertatzen bazatzu, etortzea
eragozten dizun gauzaren bat, etxetik erregu
giozu Jaunari, enzun ditzala Eliz Ama Santaren
eskariak. Onetarako gauza ona izango da lenengo lekuan goizeko jaiera egitea, laugarren Parte
onetan ogei ta bigarren Erakusaldian ipiñi dan
bezala. Gero esan dezakezu, oraiñ ipiñiko dan
ofrezimentu edo eskeñia.
Nere Jaun eta Aita maitagarria, eskeintzen
dizkitzut Eliz Ama Santarekin batean gaurko
Letaniak. Aitortzen det, ez naizala oek zuk aditzeko diña, baña ala ere uste det, enzungo dezula zure Elizaren erregua, eta emango diguzula
oraingo premia onetan bear degun laguntza, Zu
obeto onratzeko ta serbitzeko. Jauna ixuri ezazu
zure bendizioa erri onetan, eta Elizaren ume

guzietan; gorde gaitzatzu bekatutik eta eriotza
gaistotik. Amen.

OGEI TA AMASEIGARREN
ERAKUSALDIA
Euskaldun onak bere bataioko
egunaren urte-betean egin bear
lukeana.
Anima on askok urte oro egiñ oi due beren
bataioko egunaren oroipena, eta oni deitzen
diogu urtebetea, edo urte urrena. Egun onetan
konfesatzen dira. Gero begiratzen due kontuz,
Nork ta nola altxa dituan kristauaren izate eta
onra andira. Zein miragarriak diran onra onekin
batean artu zituen ondasunak. Azkenean ematen diozkee Jaunari eskerrak, eta berritzen ditue
bataioko egunean emandako hitzak. Hau bera
egin dezakezu zuk ere, nere anima, urte oro zure
bataioko egunean, edo aurreko igandean. Onetarako emen ipiñiko zatzu modu erraz bat, konfesatu ondoan bataioko egunaren oroipena ongi
egiteko.

Lenengo pensamentua
Nork altxa zaituan kristauaren izate eta onra
andira? Kristaua zera, nere anima. Nondik dezu
izate eta onra hau? Nork altxa zaitu onra ain
andira? Altxa ote zaitue zure obra onak? Baña
zer onra on izan zintzakean, Adanen bekatuarekin loitua bazeuden zere sortzetik? Zer obra on
egingo zenduan onaren eta gaitzaren ezaguerarik ezpazenduan artean? Altxa ote zaitue zure
gurasoak, edo aurreroak? Ez; horietatik alabaña
ez dezu bekatuan sortua izatea besterik. Orra,
zion Dabidek, gaistakerian sortua naiz; bekatuan
sortu ninduan nere amak. Ote datorkizu kristauaren izate eta onra, zeren kristau-errian sortu
ziñan? Ez; ezin konta al hiltzen dira alabaña kristau errietan bataiorik gabe. Etzaitezela alferrik
nekatu; Jaunaren ontasun eta urrikimentuak
bakarrik altxa zaitu kristauaren izate eta onra
andira. Argatik Dotrinak esaten dizu, kristaua
zerala Jainkoaren graziaz edo mesedez. Nere
Jaungoikoa! Ezin konta al anima utzi dituzu
bataio gabe, eta niri egin didazu mesede eta
onra hau? O ontasun eta urrikimentu miragarria!

Bigarren pensamentua
Nola altxa zaituan Jaunak onra
onetara.
Begira, nere arima, bigarren lekuan, nola
altxa zaituan Jaunak kristauaren izate eta onra
orretara. Gauz arrigarria! Ekusi zuan Jaunak,
Adanen bekatuarekin galdu zenduala Zeruko
grazia eta arako esku guzia: eta zuri hau biurtzero, jatxi zan Zerutik, edo gizon egin zan Trinidadeko bigarren Persona. Eman zuan zugatik gurutzean bere bizitza, ipiñi zituan zazpi Sakramentu
ta oen artean bat Adanen bekatua, edo jatorrizkoa zuri barkatzeko. Ekusten dezu, nola, eta zenbat nekeren kostuz altxa zaituan Jaunak kristauaren izate eta onrara?

Hirugarren pensamentua
Zeiñ miragarriak diran onra onekin
batean artu dituzun ondasunak.
Begira hirugarren lekuan, zeiñ andiak eta
miragarriak diran kristauaren izate eta onrarekin
batean artu zinduan ondasunak. Ozta bataiatzaileak esan zituan Sakramentu oni dagozkan
hitzak, ixurtzen zuala zure gañera bear zan ura,
une edo puntu artan bertan Espiritu Santuak
janzi zinduan graziaren soñeko ederrarekin, eta
aienatu zuan bekatu jatorrizkoa, edo orijinala;
apaindu zinduan Fede, Esperanza eta Karidadearen birtuteakin ta oekin batean ixuri zituan
zugan bere doaiak; egin zinduan Jainkoaren
beraren ume ta adiskide, Jesu-Kristoren senide,
eta Espiritu Santuaren Jauregi, edo Eliza bera.
Eman zizun azkenik Zerurako esku edo deretxa,
egiten zinduala ango jabegai. Aditzen dezu, zer
ondasunak artu zinduan kristauaren izate ta
onrarekin batean?
Zer ordaiñ, arriturik esan dezakezu, nere
anima; Zer ordaiñ emango diot Jaunari eman diz-

kidan ondasun oek gatik? Garbi gorde bear nuan
nik bataioko egunean eman zidan graziaren
soñeko ederra, eta hau adirazten zuan eskuetan
ipiñi zideen zapi zuriak. Baña, ai! ainbeste bider
loitu det, eta galdu soñeko eder hura!
Zer ordaiñ emango diot Jaunari egin dizkidan
mesede oek gatik guziak gatik? Adi ezazu zer
esaten dizun berak: oroi zaite zeiñ onra anditik
amildu zeran, bekatu egin dezunean, eta biur
zaite zure Jaunagana: ez eransi, edo ez egotzi
bekatua bekatuari.
Zer ordaiñ emango diot gañera nere Jaun eta
ongille ezin andiagoari? Egizu bataioko egunean
agindu zenduana, esaten dizu.
O ontasun baztergabea! Milla esker, Jauna,
gaurdaño egin dizkidatzun ontarte eta mesede
guziak gatik, baña batez ere zeren bataioko egunean eman zeñidan kristauaren izatea eta onra.
Hau da onra guzien artean andiena eta guzien
zimendua. Bedeika zaitzeela Zeruak, lurrak eta
gauza guziak. Aitortzen det zeiñ gaizki eranzun
diedan zure mesede oei, eta zer egin dezaket
Jauna ezpada damuz eta negarrez nere eskergabekeria itsusia alegiñean desegitea? Zer egin al

dezaket, ezpada urte oro eta sarritan bataioko
nere hitzak berritzea? Egun artan eman nizun
Satanas eta Satanasen lagunak betiko utzitzeko,
hitza. Hitz hau bera ematen dizut berriro. Abrenuntio. Egun artan eman nizun Satanasen lan
guzietatik, edo bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, hitza. Hitz hau bera ematen
dizut gaur betiko. Abrenuntio. Egun artan eman
nizun Satanasen arrotasun, ponpa eta zorakerietatik aldegiteko hitza; eta gaur hau bera ematen
dizut. Abrenuntio. Erabaki det, Jauna, Zu amatzea ta serbitzea benaz eta biotz guziarekin.
Lagun zaizkizkit arren, asi dedan egiteko andi
oni jarraitzen eta onetan irauten. Amen.

OGEI TA AMAZAZPIKARREN
ERAKUSALDIA
Euskaldun onak urtearen bukaeran
egiñ bear duana.
Asko lekutan urtearen bukaeran egiñ oi omen
da fest andi bat, konfesatzen dira Kristau onak;
egiten da Sermoia, eta gero Jaunari eskerrak
emateko kantatzen da Te Deum. Ezta gure errietan onenbesteraño azi, ez zabaldu jaiera eder
hau. Baña zuk, nere anima, urtearen bukaeran
egizu Konfesio on bat: gero begira ezazu, lenengo lekuan, zertako eman dizun Jaunak igaro dan
urtea beste gauz askorekin. Bigarren lekuan,
zeiñ gauza bearra dan, Jaunak ematen digun
denbora ez galtzea. Hirugarrera, nola igaro
dezun joan dan urtea beste oraindañoko guziakin batean. Eman giozkatzu Jaunari eskerrak,
zeren bizitza gorde dizun oraindaño, eta ainbeste mesede egin dizkitzun. Eska zaiozu zure
eskergabekeria guzien barkazioa; berritu itzatzu,
bataioko egunean eman zinduan hitzak, aurreko

Erakusaldian bezala. Ara nola egiñ dezakezun
hau.

Lenengo pensamentua
Zertako eman dizkitzan Jaunak igaro
dan urtea, eta beste ondasunak.
Nere anima! Zure jaun onak eman dizu igaro
dan urtea, baita zure bizitzako guziak ere. Egin
dizkitzu bitarte orretan nortaki zenbat ontarte
eta mesede. Asko eta asko hil dira denbora orretan, eta batzuek zu baño gazteagoak, sendoagoak, eta gure ustean zu baño bearragoak: eta zuri
gorde dizu bizitza, eman dizkitzu bizitzeko bear
zinduan gauzak. Gañera, nolako erak, eta zeiñ
ederrak ez dizkitzu prestatu animarako? Zertako
eman ote dizkitzu bada Jaunak igaro dan urte
hau eta gañerako gauzak? Zertako, zure fiñ goimiragarria billatzeko baizik? Hau da zure Jauna
ezagutzea, amatzea eta betikotasun guzian
berarekin batean Zeruan doatsu izatea. Hau da,
ez besterik, zure fiña, ta hau billatzeko eman

dizu igaro dan urtea, eta beste askori ukatu die.
Nondik, nere anima; nundik onenbeste mesede?

Bigarren pensamentua
Zeiñ gauza bearra dan, Jaunak
ematen digun denbora ez galtzea.
Gauza guziak egin ditu, eta egingo ditu Jaunak, bakoitza bere neurri ta pisuarekin. Neurtuak, kontatuak eta pisatuak daude beraz bakoitzaren urteak, illak, asteak eta egunak, eta ez da
iñor ere neurri onetatik igaroko. Laburrak dira,
Jauna, zion Job Santuak, gizonaren egunak, eta
zugan gordea dago zenbat diran beraren bizitzako illak. Ipiñi diozkatzu gizonaren bizitzari zerorrek dakizkitzun mugak, eta ezin oetatik igaro
diteke. Emendik atera ezazu, lenengo lekuan,
zeiñ zentzugabekeria andia dan esatea: Jaunak
emango dit bizitza ontzeko denbora: gero onduko naiz. Ez da gure Jaungoikoa gizona bezala
aldakorra; eta beragatik zuretzat neurtu eta
markatu duan denboraren mugak ez ditu aldatu-

ko. Oek gaizki igarotzen badituzu, galduko zera
betiko. Atera ezazu, bigarren lekuan, guziz bearra dala, Jaunak ematen digun denbora ez galzea. Argatik dio S. Paulok: Denbora degun bitartean dagigun ongia.

Hirugarren pensamentua
Nola igaro dezun, joan dan urtea,
beste oraindañoko guziakin batean.
Hau guzia, zure siniste edo fedeak erakusten
dizun egia da, nere anima. Eta ala ere nola igaro
ote dezu juan dan urte hau. Nola gañerakoak
ere? Igaro ote dituzu Jauna amatzen eta serbitzen? Igaro ote dituzu Jaunaren Hitza eta Dotrinak enzuten? Sakramentuak ongi eta sarritan
artzen? Zure griña txarrak ezitzen, hilduratzen
eta eskuratzen? Igaro ote dituzu zure estadu eta
karguaren egin-bideai eranzuten; eta bizitz onarekin etxekoai eta beste lagun urkoai Zerurako
bidea erakusten? Ai, nere anima! Hau egin
lekuan igaro dituzu joan dan urtea, ta beste

guziak bekatua bekatuaren gañean egiten. Ezta
zure urte guzien artean arkitzen bat bakarra ere,
obra onetan, eta Jainkoa serbitzen igaro dezunik.
Baña zer diot nik urte bat, ezpada arkitzen ill
bat; aste bat, ez eta egun bat ere, Jaunaren serbitzen osotoro igaro dezunik? Igesi ibilli zera Jainkoaren Hitzagandik eta Dotrinatik, edo entzun
dituzu, frutuaren gose ta egarri gabe eta besterentzat bakarrik balira bezala. Igesi ibilli zera
Sakramentuetatik, eta zure bizitza izan da askorentzat bekaturaro bide ta sarea. O itsumen izugarria! Ta ala ere zure Jaun onak itxedon dizu!
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Milla esker, zeren
igaro dan urte hau, eta oraindañoko guziak
eman dizkidatzun. Milla esker, horietan egin dizkidatzun ontarte eta mesede guziak gatik. Lotsatzen naiz, Jauna, Zu serbitzen eta amatzen igaro
bear nituan egunak aiñ gaizki igaroaz. Damuturik arkitzen naiz zure kontra egin ditudan bekatuaz, eta asmo osoarekin aurrera ematen dizkidatzun egunak Zu serbitzen igarotzeko. Zoaz
nigandik etsai galgarria: utzitzen zaitut gaurdanik betiko. Abrenuntio. Zoazte nigandik Mundu
gaistoa eta bekaturako sare eta lazoak zabaltzen

dituzuen guziak. Zoazte nigandik bekatua ta
bekatuaren bideak; gaurdanik betiko utzitzen
zaituet. Abrenuntio. Zoazte nigandik Munduaren
zorakeriak eta arrotasunak, ala janzian, nola
beste gauza guzietan. Abrenuntio. Ala agindu
nizun, Jauna, bataioko egunean, eta ala orain ere
agintzen dizut: Zu zera nere Jaun eta Jaungoikoa,
nere Aita ta lagunzallea; indazu bada zure grazia
ta lagunza ugaria, eta egingo det leialki gaur
agindu dizudan guzia Amen.
Irakurleari
Mezaren enzun-bidea da urrengo Erakusaldian ipiñi uste dedan gauza. Batzuei agradatzen
zate modu bat, besteai beste bat; baña guzien
artean errazena eta fruturik geiena ekarri oi
duena da noaski Jesusen neke-oñaze eta gurutzeko eriotza gogoan erabiltzea, ta emendik biotza mugitzea bekatuen damura, Jaunaren onginai ta amoriora; eta gogozko Komunioa egitea,
bigarren Partean esan den bezala.

OGEI TA EMEZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA
Meza entzuteko bide edo modu
erraza.
Zoaz Elizara mugonean, ta zertara zoazen
gogora ekartzen dezula. Jarri zaite belauniko, eta
Ebanjelioko denboran ez, beste guzian zaude
onela, al dezunean, Meza errezatuetan bederik.
Ebanjelioko denboran zaude txutik, adirazten
dezula, prest arkitzen zerala, Jaunak Ebanjelioan
aginzen dizkigun gauzak egiteko. Adora ezazu,
Jauna, ta eskeñigiozu, enzutera zoazen, Meza,
era onetan.
Trinidade guziz Santa, Aita ta Semea ta Espiritu Santua, Jainko bat bakarra, eta hiru Persona
zerana. Adoratzen zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin. Eskeintzen dizut enzutera noan
Meza hau, lenengo lekuan: Zuri gauza guzien
Asiera eta iturburuari bezala, onrarik andiena
emateko. Bigarrena, egin dizkidatzun ontarte
eta mesede guzien esker zure diñakoak emate-

ko. Hirugarrena, nere eta lagun urko bizien bekatuen barkazioa iristeko. Laugarrena, Purgatorioko animen alde. Azkenean eskintzen dizut Jesus
maitearen ofrenda au, eman degidazun Zerurako bidean bear eta on izango dedan guzia, batez
ere bekatutik aldegiteko eta bizitz onean irauteko doaia.
Mezaren asieratik Sagararaño oroi zaite
ondo, ostegun Santu arratsetik Jesusek
igaro zituan neke-oñazeaz,
eta nola bigaramonean eman zuan
gurutzean bere bizitza
Irteten da Apaiza Mezaren Sakrifizio izugarria
eskeintzera. Irten zan Jesus Jerusalendik Jetzemaniko baratzara gugatik Aita Eternoari Pasioko
neke-oñazeak eta bizitza eskeintzera. Asitzen da
bere Aitari erregutzen; ekusten ditu animako
begien aurrean Munduaren bekatu guziak, eta
oek gatik igaro bear dituan nekeak. Ekusten du,
geienak ala ere utzi naiko ez duela bekatua, eta
galduko dirala; eta oetatik bat izango dala Judas.
Illuntzen eta tristuraz betetzen zaio barren
guzia: izutzen due pasioko neke oñazeak, ta

eskatzen dio Aitari, igaro dedilla Pasioko Kaliza
berak edan gabe. Ala ere egin bedi, esaten dio,
Zuk nai dezuna, eta Zuk nai dezun eran. Jartzen
da odolezko izerditan eta hiltzeko zorian.
Nere anima: Zure eskergabekeriak eta bekatuak onenbesteraño nekatzen due Jesus, eta zu
etzera mugituko oen gañean negar egitera, eta
bizitz on bat artzera?
Jetzemaniko neke oen ondoren bereala asi
ziran neke, oñaze eta naigabeen ujola berriak.
Badator Judas Saltzallea eta adiskidearen idurian
ipintzen du Jesus bere etsaien atzaparretan. Iges
egiten due Apostoluak. Badarabilte Jesus Jerusalenen etxez etxe, Kalez Kale, emen zorotzat, an
Munduan zan gizonik errebesena ta gaiztoena
bezala. Zeatzen eta urratzen due azotez. Begira,
nere anima, nola utzi duen zure bekatuak Jesus!
Burutik asi, ta oñeteraño zauri bat egiña dago
guzia: eta ala ere zuri onginaiez ontzat artzen
ditu ainbeste neke ta oñaze. Eta Jaun hau ez
dezu amatuko ta serbituko?
Jesusen borrero ta etsaiak etziran ala ere
aspertu eta ase beraren odolez. Aditu zuen,
Juduen eta Isreeltarren Errege egin nai izan

zuala bere burua eta aitzakia onekin ekin zioen
bidegaberik andienak berriro asmatzeari. Kentzen diozkee bere soñekoak oñaze andiakin, eta
utzitzen due lotsa andian. Janzitzen dioe soñeko
gorri bat. Erregeren idurian ipintzeko. Sartzen
dioe buruan aranzazko Koroa bat, nortaki zenbat
oñazerekin. Ipintzen dioe Erregeren zetro edo
bastoitzat kañabera bat; eta asitzen zaizka isekaz, Erregeri bezala agurrak egiten. Zer geiago?
Loitu zioen aurpegi eder hura beren karkaixa eta
txistu zikiñakin. Begira Errege guzien Errege eta
guzien Egilleari pauso onetan! Ai! Eta hau nigatik? Adora ezazu, nere anima, adora ezazu zure
Jaungoikoa, zure Erregea eta Salbatzallea.
Etziran oraindik juduak Jesus nekatzez aspertu. Kuturtu zuen Pilatos, Jesusi gurutzean bizitza
kentzeko, Sentenzia ematera. Ipintzen dioe
soñean bere gurutzea. Asitzen da Kalbariorako
bidean; baña, igaro zituan arratsa ta goiza igaro
ondoan, nola joan al zitekean Jesus Kalbarioko
mendira? Erorka noaski, eta borreroak eztenka
ta ostikoka eraikitzen zuela! Eta bidean geldi
zekien beldurrez, gurutzea eramateko eman
zioen laguntzat Simon zeritzan Zireneko gizon

bat. Onenbesteraño nekatu eta aunatu zuan
Jesus nere bekatuen kargak!
Noiz bait iritsi zan Jesus Kalbarioko mendira.
Josten due gurutzean iltze sendoakin. Agertzen
da Munduaren Salbatzallea gurutzean josia, ta
lapur biren erdian. Miragarriak dira denbora onetan gertatu ziran gauzak. Janzi zan Zerua beltzez, ukatzen ziozkala eguzkiak bere argi ederrak lurrari. Erregutu zion Jesusek Aita Eternoari
bere etsaien alde. Lapur onduari agindu zion
Paradisoa. Hitzegin zion bere Ama maite penaz
eta naigabez beteari. Aditzera eman zion Aita
Eternoari len, ta gero zeraman neke izugarria.
Agertu zuan egarri andi bat, eta eman zioen
ozpiña. Esan zuan orduan: Bukata da; bukatu
dira, Eskritura Santak eta Profetak nere pasioaren gañean anziñatik adirazi zituen gauzak, eta
egin det nik nere gaiñ artu nuan egiteko andia.
Egin zuan ots andi bat esaten zuala: Aita, zure
eskuetan uzten det nere espiritua. Hil zan Jesus
munduaren Salbatzallea.
Ekusten dezu, nere anima, zer neke oñazeak
gure amorioz igaro zituan Jesusek? Ekusten dezu
nola gurutzean eman zuan bere bizitza? eta

eztakizu Meza Santua dala Jesusen neke-oñazeen, eta gurutzeko eriotzaren Anza, iduria ta
Oroipena! Ala aditzera eman zigun San Paulo
Apostoluak. Emen gogoan ongi erabilli ezazu
nolako onginai eta amorioa zor diozun Jesus
onari.
Sagarako denboran
Denbora onetan zaude ixillik, Konsagrazioko
hitzakin egiten diran gauza miragarriak gogora
ekarriaz. Jauna altxatzen duanean Apaizak, egin
giozkatzu Jesusi zure agurrak, eta ongi-etorriak.
Esaiozu.
Nere Salbatzalle guziz maitagarria! Ongi etorria izan zaitezela. Adoratzen zaitut nere Jaungoikoa, Errege guzien Erregea eta Munduaren
Salbatzallea. Bedeika zaitzeela Zeruko Aingeruak eta doatsu guziak; bedeika zaitzeela anima
on guziak, eta kanta dezela Eliza guziarekin:
Bedeikatua Jaunaren izenean etorri zakuna.

Egitzu Fede, Esperanza, Karidade,
ta Kontriziozko afektoak
Jesus ona! Nere animaren bizitza eta doatasuna! Zu zera Trinidadeko bigarren Persona. Zu,
guretzat Zerurako grazia eta esku edo deretxa
irabazteko, gizon egiñ ziñana, ta ainbeste neqeoñaze, ta azkenik gurutzeko eriotza igaro zinduana; hirugarren egunean piztu, eta gero Zerura igo ziñana. Zu, Zeruan dezun jarlekua utzi
gabe, Meza Santuan gugana etorri Zerana. Zertara ote? Gugatik igaro zenduan gurutzeko eriotzaren oroipena guri berritzera. Zertara geiago?
Gurekin eta gure artean bizitzera, guri ematera
zure gorputza, anima, odola eta zeran guzia. O
Ontasun miragarria! Sinisten ditut Misterio hoek
guziak, zeren Zuk agertu diozkatzun Eliz Ama
Santari, eta onek ala erakusten dizkidan. Esperatzen det, Jauna, zugan nere bekatuen barkazioa
eta betiko bizitza, zure lagunzarekin bekatutik
aldegiten, eta bizitz onean irauten dedala. O
Edertasun paregabea! Zeiñ berandu ezagutu zaitudan! Zeiñ berandu amatu! Amatzen zaitut
biotz guzitik; eta zure izenean amatzen ditut
nere lagun urko guziak. Ai! Eta utzi nik Zu ain-

beste bider! Izan ni noizbait zure etsai andietatik