Konfesioko eta komunioko sakramentuen ganean erakusaldiak - 08

zuan Jaunaren ots bat, esaten ziona, jatxi zedilla
Florenziara; billa zezala Pedro zurradorea, eta
onen birtute eta santutasuna andiagoak ziraa.
Jatxi zan bada gure Eremutarra Florenziara;
topatu zuan noiz bait Pedroren etxea, eta bien
artean igaro zan, orain esango dedan hizketa.
G: Atozea, Pedro, zer barau ateratzen dituzu?
Galdetu zion Eremutarrak.
E: Barau gutxi; edo batere ez, eranzun zion
Pedrok.
G: Zer zilizio darabiltzu gorputzean? Galdetu
zion Eremutarrak.
E: Batere ez, eranzun zion Pedrok.
G: Egunean zenbat ordu orazioan igarotzen
dituzu? Galdetu zion berriz.
E: Batere ez, eranzun zion Pedrok.
G: Zer egiten dezu bada? Galdetu zion azkenean.

E: Orduan esan zion Pedrok: Nik egiten dedana da hau. Goizean jaikita bereala jartzen naiz
belauniko: Ematen diozkat Jaunari biotz osoz
eskerrak, zeren argitu dan eguna bera serbitzeko eman didan. Gero eskeintzen diozkat nere
bizitza, eta egun guziko hitz, pensamentu eta
obrak, guziakin eta bakoitzarekin berari agradatu naiez. Hau egiñ ondoan ekiten diot lanari. Hau
da nik ekiten dedan guzia.
Eremutarrak, aditurik Pedrok ziona, ezagutu
zuan bere pentsamentuaren zorakeria, eta
Pedroren birtute eta santutasunaren anditasuna.
Ikasi ezazu bada zuk ere, nere anima, zure lan
eta obrak asmo garbiarekin ekiten, eta zuk aterako dituzu emendik frutu asko, oen artean birtute eta santutasun andi bat.

OGEI TA LAUGARREN
ERAKUSALDIA
Obra on eta Zerurako irabaziak egin
nai baditugu, prest egon bear degu
Jaunaren borondatea egiteko, eta
borondate onekin gurea bat egin
bear degu.
Egin ginduan Jaunak emen beraren borondate Santua egiteko, eta gero betikotasun guzian
berarekin batean Zeruan doatsu izareko. Jainkoaren Semea bera Zerutik jatxi zan, berak esaten
digun bezala, Jaunaren borondatea egiten guri
erakusteko. eta erakutsi zigun txit ederki, ala
hitzez, nola obraz. Aita, esaten zion Jetsemaniko
baratzan: Aita, al baditeke igaro bedi nik edan
gabe pasioko neke oñazeen Kaliz hau; baña egin
bedi zuk nai dezuna, eta nai dezun eran. Ona
nola prest zegoan Jesus bere Aitaren naia egiteko. Etzan prest egotearekin kontentatu, baizik
beraren borondatea egiteagatik igaro zituan
pasioko neke-oñazeak, eta eman zuan guru-

tzean bizitza. Hau bera egin bear du bada obra
on, edo Zerurako irabaziak egin nai dituanak:
prest egon bear du beñik-beiñ Jaunaren borondatea egiteko, eta borondate hau agertzen dioe
amar Aginte edo Mandamentuak, Eliz Ama Santaren bostak eta bakoitzak bere estaduan dituan
egin-bideak. Agertzen dioe gañera Jaunaren
borondatea gurasoen, eta buru diranen aginduak eta, berez edo bestez gure onerako Jaunak
prestatzen dituan neke, gurutze eta samintasunak. Emendik atera ezazu, nere anima, ez dezula obra on eta Zerurako irabazirik batere egingo,
prest ezpazaude Jaunaren borondatea egiteko,
gauza larri edo pisuetan bederik, zeren sasoi
gaisto onetan zauden bitartean Jaunaren grazian
etzauden. Atera ezazu bigarrena, obra onak edo
Zerurako irabaziak ugari egin nai badituzu, Jaunaren borondatea egin bear dezula, gauz andietan ezezik txikietan ere, ez bekatu larria dalako
gauza txikietan utsegitea, baizik zeren onela
ezaguera ta borondate osoz sarritan utsegiteak
galerazten dituan asko obra on, eta amilderazo
oi duan gutxika bekatu larrian. Atera ezazu azkenean, prest bizi bear dezula Jaunaren boronda-

tea egiteko, emengo neke, gurutze eta samintasunak ekiten dizuenean ere.
Era onetan prest egoteaz gañera, obra on
edo Zerurako irabaziak egiñ nai dituanak, ekin
bear die lan onai Jaunaren naia egiteagatik, edo
berbera dana, bere borondatea bat egin bear du
Jaunaren naiarekin. Emendik dator askoren lan,
neke eta obra onak iduri utsak izatea, eta esan
oi dan bezala itxura bai, ta kemenik ez. Zergatik
ote? Zeren egiten ez dituan Jaunaren borondateari begiraturik, baizik beren griña edo jenioa
serbitzeagatik, edo Munduaren begietan argi
emateagatik.
Nere anima, zaude prest gauza guzietan Jaunaren borondatea egiteko; eta borondate hau
izan bedi zure giiari. Zure lan eta obretan zure
borondatea uni ezazu, edo bat egin Jaunarenarekin, dala gurasoen aginduak egitean dala beste
gauzetan. Hau erakutsi zigun Jesu-Kristok. Hau
bera egizu Jaunagandik edo lagun urkoetatik
datozkitzun neke eta naigabeetan esan giozu
sarritan Jaunari: Egin bedi, Jauna, zuk nai dezuna, eta zuk nai dezun eran. Indazu zure lagunza,
neke hau zure izenean igarotzeko.

OGEI TA BOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Obra onen edo Zerurako irabazien
gordairu ugari-aberatsak daude
emengo neke, eta gurutzeak
pazienziaz, eta Jaunaren izenean
eramatean. Ukitzen da birtute hau,
eta ipintzen dira bera iristeko
zenbait pensamentu.
Azkeneko Erakusaldian ekusi dezu, nola prest
egon bear dezun Jaunaren borondatea gauza
guzietan egiteko. Ekusi dezu gañera, era berean
prest egon bear dezula emengo neke eta gurutzeak Pazienziaz eramateko. Oraiñ begiratu bear
dezu, nola neke ta gurutzeak era onetan eramatean dauden obra onen, eta Zerurako irabazien
gordairu ugari eta aberatsak.
Ozta agertzen da gizona lurraren gañean,
inguratzen due alde guzietatik nekeak, penak
eta gurutzeak, eta jarraitzen dioe beti, noranai
dijoala. Neke eta gurutzeak arkitzen ditu etxean,

kanpoan, bakardadean eta lagun artean: neke
eta guratzeak etsaietatik, adiskideetatik, aideetatik eta arrotzetatik: eta azkenean erortzen da
eriotzaren atzaparretan. Gerra utsa da, zion Job
Santuak, gizonaren lurrero bizitza. Hau guzia
dator gure lenbiziko gurasoen bekatutik. Baña
aiñ miragarria, eta ona da Jauna gauza guzietan,
non neke eta pena oetan beretan prestatu
dituan guretzat ondasun txit andiak edo obra on,
eta Zerurako irabazien gordairu ugari-aberatsak.
Nola ote? Eramaten dirala pazienziaz, eta Jaunaren izenean. Arma hau gabe galdua zera, nere
anima, emengo nekeen, ekaitzen eta bagen
artean; onekin, aingura batekin bezala, gorde
dezakezu zure animaren onzia, eta gorde ez
nolanai, baizik ugaritzen dituzula animako grazia
eta Satuntasuna, eta Zerurako irabaziak. Argatik
esaten digu San Paulok: gauza bearra dala guretzat pazienzia, Jaunak agindurik dauzkan ondasunak iristeko. Pazienzia da birtute bat laguntzen diona animari neke, naigabe eta gurutzeak
eramaten ongi, eta Jaunaren izenean, eta ditu
hiru malla. Lenengoa da, alegiñean iges egin nai
izatea neke ta gurutzeetatik; baña ala ere dato-

zenean, irozotzea gorrotoari edo beste bekaturi
lekurik eman gabe, zeren ala agintzen duan Jaunak. Hau da pazienziaren beeneko malla. Bigarren malla da, neke eta gurutzeen igesi ibilli
gabe, datozenean borondate prest batekin
artzea; zeren hau dan Jaunaren borondatea.
Hirugarren malla da, atsegiñ eta kontentuarekin
artzea eta igarotzea guratze, neke eta bidegabeak, zeren hau dan Jaunaren gogoko gauza,
edo Jaunari agradatzen zaiona. Ala poz andia
artu zuen Apostoluak, S. Lukasek dionez, Juduen
batzarreak azotatu zituanean Jesu-Kristogatik. S
Paulok bere neke andien artean zion: gañez egiten dit pozak. S. Andres, ekusirik beretzat prestaturik zegoan gurutzea, asi zan oska esaten: O
gurutze santa! aspaldi deseatua, ansiaz amatua
ta billatua: ar nazazu gizonen artetik, eta eraman nazazu nere Maisuagana. Ekusten dezu zer
dan pazienzia? Ekusten dituzu birtute onen
mallak? Nork esan, norañoko irabaziak egingo
dituzun Zerurako bidean, arma onez baliatzen
bazera, egun oro etorriko zaizkitzun neke eta
gurutzeetan? Entzun itzatzu orain, birtute hau
iristen lagunduko dizuen zenbait pensamentu.

Lenengo pensamentua: edo ongi edo gaizki
neke, naigabe eta gurutzeak igaro bearra zera
lurraren gañean bizi zeran artean. Gaizki igarotzen badituzu, ugaritzen dira nekeak, galtzen
dezu bear bada bekaturen batekin zere burua
eta betiko bizitza. Zergatik bada pazienziara
etzera saiatuko?
Bigarren pensamentua: ongi badaramazkitzu
emengo nekeak, begira dagokizun Aita Zerukoak
emango dizkitzu bere lagunza eta grazia ugariak, eta oekin arinduko eta gozatuko dira: eta
egingo dituzu Zerurako irabazi andiak. Esan
gidazu bada, nekea arindu badezakezu, ez nolanai, baizik irabazi andiakin, zergatik ugaritu nai
dezu zere nekea eta barrengo samintasuna?
Hirugarrena: Nondiknai datozela zure neke
eta gurutzeak, beti egia izango da, zure Jaun eta
Aita onak zure onerako bidaltzen dizkizula. Gaizki egingo du bear bada zu naigabetzen zaituan
lagun urkoak, baña Jaunak utzitzen dio gaitz hori
egiten, zuk zure ezereza ezagutu dezazun, eta
leialkiago Jaun bera serbi dezazun. Eta zure onagatik Jaunak bidaitzen dizun nekea, ez dezu
ontzat artu bear?

Laugarren pensarnentua: Jaunaren adiskide
guziak; Birjiña txit Santa eta Jesu-Kristo bera
neke eta gurutzeen bidetik igaro dira. Eta zuk ez
diezu jarraituko onelako giariai?
Nere anima, arrezazu asmo osoa gaurdanik
ontzat artzeko datozkitzun neke, naigabe eta
gurutzeak, Jaunaren naia eta borondatea egiteagatik. Etzaitezela oitu neke eta estutasunen bat
etortzean, etsaiari otsegitera, birauak botatzera,
eta lagun urkoaren kontra edozein gauza esatera, baizik eskeñi giozu Jaunari guzia beraren izenean: esan zaiozu: Egin bedi, egin bedi zure
borondatea nola Zeruan ala lurrean.

OGEI TA SEIGARREN
ERAKUSALDIA
Birtute eta santutasun andira
igotzeko bidea da neke eta
gurutzeetan, eta gauza guzietan
Jaunaren borandateari begiratuta
Jaunak nai duana bera nai izatea.
Hau erarusten digu Erromako
Teologo andi bati gertatuak.
Obra on eta Zerurako irabazien mamia bezala da Jaunaren borondatea egitea, eta Jaun berak
nai duana guk ere nai izatea, batez ere nekeak
eta gurutzeak datozkigunean. Emendik, zenbat
eta obeto gure borondatea bat egiña dagoan
Jaunaren naiarekin, anbat geiago azitzen, eta
ugaritzen da birtute eta santutasuna. Han ongi
erakusten dizu, Juan Taulero zeritzan Erromako
Teologo andiari gertatuak. Gizon andi eta birtutetsu hau zortzi urtez egon zan Jaunari eskatzen,
ager zegiola berari agradatzeko bidea. Aditu
zuan beiñ Jaunaren ots bat esaten ziona: Zoaz S.

Pedroren Elizara, eta an arkituko dezu, zuk nai
dezuna erakutsiko dizun gizon bat. ]oan zan Eliz
artara: arkitu zuan ateetan eskale bat oñetatik
elbarritua, eta soñeko zar batekin erdi estalia.
Asi zan Teologoa eskale onekin hitzegiten, eta
ara bien artean igaroa.
TEOLOGOAK: Jainkoak dizula egun on, adiskidea, esan zion Teologoak.
ESKALEAK: Ez det gogoan, egun gaistorik
oraindaño izan dedala: Erantzun zion Eskaleak.
TEOLOGOAK: Jainkoak egiñ zaitzala zori oneko.
ESKALEAK: Esker milla, Jauna, zure borondate
onagatik, baña egundaño ez det jakin, zer dan
zori gaistoa eta doakabetasuna.
TEOLOGOAK: Adiskidea, Jainkoak dizula deseo
dezun guzia.
ESKALEAK: Jauna, ez det esparik izateko ez
gairik, ez biderik, zeren gauza guziak datozkidan
nere gogoaren eta borondatearen neurrian.
TEOLOGOAK: Adiskidea, zu zauden bezala
egon, eta nola izan zaitezke diozun bezeiñ doatsu? Hitzegin gidazu arren garbiago edo argiroago.

ESKALEAK: Atsegin andin egingo det, Jauna,
zuk diozun hori. Zuk eman dizkidatzu egun onak.
Nik erantzun dizut, ez dedala gogoan egun gaistorik oraindaño izan dedala; zeren otz edo bero,
euri edo ateri, argi edo illun egin dezala, alabatzen det nere Jaungoikoa, eta egun guziak dira
neretzat berdiñak, beti da alabaña bat oen emallea. Esan didazu urrena: Jainkoak egiñ nazala
zori oneko. Nik eranzun dizut, egundaño ez
dedala jakin, zer dan zori gaistoa eta doakabetasuna; zeren naiz gose izan, naiz egarri, naiz oñazeakin eta gaitzen azpian egon, naiz limosnarik
ez degideela eman naiz bai, ezagutzen det,
guzia datorkidala Jaunagandik: eta nola nik nai
ez dedan, Jaunak nai duana baizik, dala hau
gozoa, dala samiña, arkitzen naiz soseguz, eta
nere biotza dago atsegin-kontentuz betea. Ona,
zergatik egundaño jakin ez dedan zer dan zori
gaistoa.
TEOLOGOAK: Nere adiskidea, onak dira esan
dituzun gauz horiek, baña esan gidazu: zer egingo zenduke, botako bazindu Jaunak infernura?
ESKALEAK: Jakizu, baditudala bi beso txit sendoak eta indartsuak: bata da nere ezerezaren

ezaguera eta umiltasuna, eta onekin adoratuko
nuke Jaunaren borondatea, eta berari eutsiko
nioke. Beste besoa da Jaunaren amorioa. Amatzen det nere alegiñ guziaz, eta gauza guzien
gañetik, eta amorio onekin eutsiko nioke beti,
eta toki guzietan. Onela, edo biok geratuko giñake infernutik kanpora, edo biok jatxiko giñake
ara: eta Jainkoarekin amorioz bat egiña egotea,
infernuan bertan ere, izango litzake doatasun
andiagoa, Jainkoaren amorio gabe Zeruan bizitzea baño.
Arriturik geratu zan Teologoa eskalearen
eranzute miragarriarekin, eta sinistu zuan, huraxe zala billatzen zuan gizona. Ala ere Jaunari
ongiena agradatzeko, bidea obeto ezagutu
naiez, egin ziozkan beste galde batzuek era onetan.
TEOLOGOAK: Nondik etorri zera, adiskidea toki
onetara?
ESKALEAK: Jainkoagandik.
TEOLOGOAK: Non arkitu dezu Jainkoa?
ESKALEAK: Munduko gauzak maitatzea utzi
nuan tokian.
TEOLOGOAK: Eta nora zoaz?

ESKALEAK: Jaungoikoagana.
TEOLOGOAK: Non bizi da Jaungoikoa?

Borondate ona eta biotz garbia
duen gizonetan: hau da Jainkoak naien duen bizilekua.
TEOLOGOAK: Eta nor zera zu, adiskidea?
ESKALEAK: Jauna, ni naiz Errege.
TEOLOGOAK: Zu Errege? Non da zure Erreñua?
ESKALEAK: Emengo nere Erreñua dago nere
animan: nere gorputza, nere griña eta sentiduak
daude ezaguera zuzenaren eta borondatearen
mendean: eta ezaguera eta borondatea daukat
Jaunak nai duanerako prest. Orra, nola naizan
egiaz errege, eta non dan nere erreñua; ez da,
ez, Munduko Erreñu guzien artean bat ere nerea
bezeiñ pakeatsurik.
TEOLOGOAK: Nork edo zerk altxa zaitu, adiskidea,birtutearen malla aiñ goi orretaraño?
ESKALEAK: Gizonakin gutxitan, eta Jainkoarekin sarritan hitzegiteak, beraren nai edo borondatearekin nerea bat egiten dedala. Onela arkitu
det Jaungoikoa, eta, lurrean gizonak iritsi dezakean doatatun eta zori on guzia.
ESKALEAK:

Ekusten dezu, nola eskale bategandik ikasi
zuan Teologo batek Jainkoari ongiena agradatzeko bidea? Ekusten dezu, birtute eta santutasun
andi batera igo zaitezkean, baldin zure neke eta
gurutzeen artean zure nai eta borondatea Jaunarenarekin bat egiten badezu. Saia zaite bada
emendik aurrera onetara.

OGEI TA ZAZPI GARREN
ERAKUSALDIA
Jaunaren aurrean edo begietan
jartze, eta ibiltzearen gañean.
Adirazten da, zer dan ibillera hau,
eta zeiñ bide ederra dan, ala
bekatutik aldegiteko, nola obra onak
ongi egiteko.
Zabiltza nere aurrean, eta zu izango zera birtutetzua eta santua, esan zion Jaunak Abrahani.
Hitz oetan Jaunak adirazten dizu, nere anima,
Jaun beraren aurrean edo begietan jartzea, eta
ibiltzea dala bide txit ederra, ala bekatutik aldegiteko, nola obra onak ongi egiteko. Jaunaren
aurrean eta begietan jartzea eta ibiltzea, ez da
nolanai beraren aurrean egotea eta ibiltzea;
Jauna alabaña toki guzietan dago, eta argiro
ekusten gaitu gu, naiz gauaz, naiz egunaz, eta
era berean ekusten ditu gure hitz, pensamentu
eta obra guziak, ala andiak, nola txikiak, ala
onak, nola gaistoak. Ala ere geienean ez gaude,

ez gabiltza gu Jaunaren aurrean, zeren erraz
aztutzen geran Jaungoikoaz, eta bera utzirik igarotzen geran Munduko gauzetara. Zer ote da
bada Jaunaren aurrean eta begietan jartzea eta
ibiltzea? Bi gauzatara biurzen da hau. Bata da
fedearen argiarekin gogora ekartzea eta sinistea, leku guzietan, eta gu gauden tokian bertan
arkitzen dala Jaungoikoa, eta argiro ekusten
dituala gauza guziak, igaroak, igarotzen, eta igaroko diranak: Andia da Jaunaren izatea, eta ez du
buraerarik, dio Baruk Profetak. Zeruaren erpiña
baño goragoroa da: infernuaren ondoa baño
ondoragokoa da: igartzen ditu lurraren bazter
eta muga guziak, eta itsasoa baño zabalagoa da,
dio Job Santuak. Izate guziz andi onen barrunbean bizi gera, mugitzen gera eta gaude, esaten
zien S. Paulok Atenaskoai. Bure jakiundearekin
argiro ekusten ditu gauza guziak, eta ekusten
ditu, ez nolanai, baizik diran bezala. Berdin da
Jaunarentzat gaua, nola eguna, illunbea, nola
egunaren erdia, orregatik dio Eskritura Santak,
eguzkia bera baño ere argiagoak dirala Jaunaren
begiak. Egia oek gogora ekarri, eta sinisten
badezu, nonerenai, eta zauden tokian Jaunaren

aurrean eta begietan zaudela, eta ekusten dituala gauza guziak, hau izango da Jaunaren aurrean
jartzea, eta beraren aurrean ibiltzeko bear dan
lenbiziko gauza. Bigarrena da, siniste onezaz
baliatzea gauden, eta gabiltzan lekuetan Jaunaganonz biotza jasotzeko, bear degun lagunza ta
grazia eskatzeko, umilki bera adoratzeko, Fede,
Esperanza eta Karidadezko afektoak egiteko.
Ekusten dezu, zer dan Jaunaren aurrean eta
begietan jartzea, eta ibiltzea?
Bide hau txik ederra da, ala bekatutik aldegiteko, nola obra onak ongi egiteko. Bekatutik
aldegiteko, nola alabaña izango dezu bekaturako ausardia, oartzen bazera Jaunaren aurrean
zaudela eta begira dagokizula? Pensamentu
onek gorde zituan bekatuan erortzetik perill
guzis andian Susana eta Jose anziñakoa, eta
beste eziñ konta al. Era berean da bide txit ederra obra onak ongi egiteko. Langille edo serbitzari bat, nagusia begira dagokionean, kontuz ari da
bere lanean ta are kontu ta arreta andiagoarekin
Erregeren begietan, eta Erregek nai duan lanean
ari bada. Nolako arretarekin bada ez dituzu egingo obra onak, baldin oartua bazaude, Errege

guzien Erregea eta zure Jaungoikoa begira dagokizula? Era onetan Lege naturaleko Patriarka
Santuak igo ziran birtutearen erpiñera, artean
libururik, sermoi, eta konfesioko eta komunioko
Sakramenturik ezpazan ere. Argatik Jaunaren
aurrean ibiltzeko jaiera hau guziz asko laudatzen, eta txit goien ipintzen due San Anbrosiok,
San Agustinek, San Basiliok eta beste santu
askok.
Nere anima, lotsa zaite, oraindaño bide añ
ederra ikasi gabe bizituaz. Oitu zaite sarritan
Jaunaren aurrean eta begietan jartzera, eta ibiltzera. Begira dagokizun Jaunari egin giozkatzu
noizean beiñ agur umillak; eska zaiozu bere grazia eta lagunza premia guzietan; sarritan altxa
ezazu beragana biotza, eta zuk zeregan ekusiko
dezu, zein bide ederra dan bide hau bekatutik
aldegiteko, eta obra onak ongi egiteko. Ez da
onetarako jakiunde andirik bear; naiz irakurtzen
ez jakin, naiz bearrean, edo norbaitekin hizketan
ari, egin dezakezun gauza da Jaunaren aurrean
espirituz jartzea eta ibiltzea.

OGEI TA ZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA
Goizeko jaiera, Dotrinako
liburutxoan ipiñi zan eran.
Ekusi dezu, nere arima, nola aldegin bear
dezun bekatutik, eta egin bese dituzun zure
estadu, eta bizi moduan obra onak, betiko bizitza doatsua ititsi nai badezu. Ekusi edo aditu
dituzu leneko Erakusaldietan asko neurri edo
bide eder zure egiteko andi eta bakar onetan
lagunduko dizuenak. Orain aditzera eman nai
dizkitzut, euskaldun onak egiñ oi dituen zenbait
obra on. Batzuek dira egun orokoak, besteak
aste oro, ill oro, urte oro, eta urteko denbora
batzuetan egiten diranak. Asi gaitezen goizeko
jaieratik.
Janzi zaite goizean modestia eta onestidadearekin, Aita gurea, Abe Maria, Kredoa edo
beste orarioren batzuek esanaz. Jarri zaite Jaunaren aurrean, oroitzen zerala, nola begira dagokizun. Adora ezazu umiltasun eta errespeto guzia-

rekin. Eman giozkatzu eskerrak, eta eskeñi giozkatzu zure pensamentu, hitz eta lan guziak era
onetan.
Jauna adoratzea
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Zu zera gauza
guzien Asiera eta Iturburua, eta guzien Iraupena
eta Muga edo Fiña; eta ni naiz nerez ezereza, eta
dedan izate hau zure esku ongilleak emana da.
Ala ezagutzen eta aitortzen det, eta adoratzen
zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin.
Jaunari Eskerrak ematea
Milla esker, Jauna, oraindaño egin dizkidatzun mesede guziak gatik. Milla esker, zeren ezerezetik egin ninduzun, eta egin zu emen, ezagutzeko, amatzeko, serbitzeko, eta gero betikotasun guzian zurekin batean Zeruan doatsu izateko. Milla esker, zeren zure Seme Jesusen odol
preziotsuarekin Adanen bekatuaren mendetik
atera, eta zure Elizaren ume Bataioan egin ninduzun. Milla esker, atzenean, zeren igaro dan
gau onetan bizitzea gorde didazun.

Jaunari pensamentu, hitz, eta obrak
eskeintzea
Eskeintzen dizkitzut, ]auna, gaurko nere pensamentu, hitz eta obrak. Betor, Jauna, zure
lagunta eta grazia, egin ditzadan nik gaurko
nere lanak zuk nai dezun eran, eta zure onra ta
gloriarako: Artzen det, gaurko obrakin irabazi
ditzakedan, barkazio guziak irabazteko asmoa,
eta izan bitez nere erregu eta obra onak Aita
Santuak onetarako adirazirik daukan fiñerako.
Betarik ez danean,
hau guzia laburtu diteke era onetan
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Adoratzen zaitut
umiltasun eta errespeto guziarekin. Milla esker,
Jauna, oraindaño egin dizkidatzun mesede
guziak gatik, eta zeren igaro dan gau onetan
bizitza gorde didazun. Eskeintzen dizkitzut nere
pensamentu, hitz eta obrak. Betor, Jauna, zure
lagunza eta grazia, egin ditzadan nik gaurko
nere lanak zuk nai dezun eran, eta zure onra ta
gloriarako. Artzen det, gaurko obrakin irabazi
ditzakedan barkazio guziak irabazteko asmoa,
eta izan bitez nere erregu eta obra onak Aita

Santuak onetarako adirazirik daukan fiñerako =
Purgatorioko animenzat irabazi nai badituzu barkazioak, arrezazu asmoa, norentzat nai dezun,
harentzat izan ditezen induljenziak.
Examina, eta egun guzirako asmo onak
Oroi zaite emen denbora pixka batean; lenbizia, zer utsegite egin dezun bartdanik onera.
Bigarrena, zer Mandamentu geiena autsi oi
dezun. Seigarrena, zure griña txarren artean,
zein dan nagusi edo indarsuena. Eska giozu Espiritu Santuari bere lagunza ta grazia, esaten
dazula gis onetan.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa: atoz doaien emallea: argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko. Mugi
ezazu nere biotza oen gañean damutzeko.
Zaude orain gutxi batean zure utsegiteak,
eta oen sustraiak gogora ekartzen ixillik::: egizu
asmo osoa aldegiteko bekatutik eta bekatuaren
bideetatik, batez ere arako geiena egiñ oi dezun
bekatu artatik. Arrezazu asmo sendo bat eskuratzeko eta ezitzeko orrako zure griña eta jenio
txar ori. Arrezazu zure Bitartekotzat Birjiña guziz

Santa, Zure Aingeru guardakoa, S. Jose eta zure
izeneko Santua::: Egitzu orain Fede, Esperanza,
Karidade eta Kontriziozko afektoak Hirugarren
Partean ipiñi dirai eran (Arratseko jaieran ere ipiñiko dira bereala).

OGEI TA BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA
Nola, goizetik asmoa artu dezun
eran, eguartean egin ditzakezun
zure lan, eta nekeak Jaunaren onra
eta gloriarako.
Nere anima, goizetik eskeñi diozkatzu Jaunari zure pensamentu, hitz eta obrak beraren onra
eta gloriarako. Baña hau onela egiñ arren, ez
dezu, gero egiten dituzun lan eta nekeakin Zerurako irabazirik egingo, goizeko eskeñi, eta asmo
ederraz azturik, nekatzen bazera Munduaren
losentxak eta alabanzak irabazteko, edo zure
jenio eta seta serbitzeagatik, edo beste oen
anzeko fiñen bategatik. Hau gerta ez dakizun,
oitu zaite sarritan gogora ekartzera, nola leku
guzietan zauden Jaunaren aurrean eta begietan,
eta nola begira dagokizun. Gañera oitu zaite noizean beiñ beragana biotza jasotzera, goizeko
asmo onak berritzera, eta bear dezun lagunza

eskatzera; baña aldi bakoitzean ez denbora luzerik igaro. Ara nola egin ditekean hau.
Lanean asitzean
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Goizekoan bertan
arkitzen naiz: izan bedi nere lan hau zure onra
eta gloriarako.
Lana bukatzean
Eskerrak Jauna, zeren lan hau egiten lagundu
didazun. Ez nazazula utzi aurrera ere.
Orduak aditzean
Abe Maria, eta Gloria esan oi dira, eta gero
esaten da: Birjiña txit Santa, alaba ezazu betibeti Jaungoikoa, eta ez arren guri utzi beraren
kontra bekatu egiten.
Utsegiteren bat gertatzen zatzunean
Orra, nere Jaun ona, zeiñ txarra, eta ezereza
naizan! Goizean eman dizkitzut ainbeste hitz
bekaturik ez egiteko, eta eskeñi dizkitzut nere
hitz, pensamentu eta obrak zure onra eta gloriarako: eta zuk ekusten dezu zeiñ laster zuzaz, eta

emandako hitzaz aztu naizan. Damu det, Jauna,
nere eskergabekeria onetaz eta guziaz! O ontasun guziz maitagarria! Gorde nazazu bekatutik.
Noizean beiñ
Oroi zaite, begira-begira dagokizula Jauna,
eta prest dagoala zuri betiko bizitza eta ondasunak, eta emen ere on izango zendukean guzia
emateko. Esan zaiozu: O Ontasun neurririk,
mugarik eta bazterrik ez dezuna! O edertasun
beti anziñakoa, eta beti berria! Amatzen zaitut
biotz guzitik.
Tentazioren bat datorrenean
O nere Aita ona! Gorde nazazu etsaiaren
lazoetatik; gorde nazazu, galdua naiz bestela.
Bizi bedi Jesus, hill bedi bekatua.
Neke edo Kalteren bat gertarzen danean
Jauna, Zuk dakizu, zer ongi dagokan nere animari: egin bedi, egiñ bedi, Jauna, zure borondatea. Adoratzen eta bedeikatzen det zure izen
Santua.

Lagun urkoagandik neke, edo gurutzeren
bat datorrenean
Jauna, zure izenean izan bedi neke eta gurutze hau; barkatzen diot urliari eman didan naigabe, eta opa diot Zerua, eta arako bidean bear
duan guzia.
Etsaiari berri gaisto edo kalteren bat
datorkionean
Jauna, opa diot urliari on guzia, eta eman
zaiozu arren oraingo bere nekea ongi igarotzeko,
edo zure izenean ontzat artzeko lagunza.
Etsaiaren onak enbidiaren gura zimurra
esnatzen duanean
Jauna, Zugatik, eta zure izenean amatzen det
nere lagun urko hau, opa diot Zerua, eta arako
bidean on izango duan guzia, baita oraingo on
hau ere zure serbitzeko, eta Zerua irabazteko.
Jateraroan edo afaritarakoan
Jauna, gauza guzien, eta nere kontua daukazunak bezala prestatu dezu neretzat bizitzeko
bear dedan guzia, eta janari ta edari hau. Zure

izenean, eta zu serbitzeko artuko ditut. Aita
gurea, Abe Maria, ta Gloria.
Gosaria, bazkaria, edo afaria bukatzean
Gure Jaun eta Aita maitagarria, on guziaren
emallea eta iturburua! Milla esker oraindaño
egin dizkidatzun mesede guziak gatik, eta zeren
artu ditudan janari eta edari hau neretzat prestatu dezun. Aita gurea, Abe Maria, Gloria, eta
Salbea. Atzenean Purgategian edo Purgatorioan
dauden animen alde Aita gure bat.

Eguanzean, egerdian eta illunzean,
Abe Mariak esateko ezgilla
aditzean
Latinez
Angelus Domini nuntiavit Mariae. Eranzuera:
Et concepit de Spiritu Sancto. Abe Maria, graziaz
betea, &c. Eranzuten da: Santa Maria, &c.

Ecce ancilla Domini
Eranz. Fiat mihi secundum Verbum sum. Abe
Maria, &c. Eranzuten da: Santa Maria, &c.
Et Verbum Caro factum est
Eranzuera: Et habitavit in nobis. Abe Maria
&c. Eranzuten da, Santa Maria, &c. Gloria Patri,
&c.
Oremus
Gratiam tuam, quaeesumus Domine mentibus nostris infunde ut qui Angelo nuntiante
Christi Filij tui incarnatiônem cognovimus, per
passionem ejus, & Crucem ad resurrectionis gloriam perducamur. Per eumdem Christum Dominum nostrum. Amen.
Euskeras
Jaunaren Aingeruak ekarri zion Birjiña Mariari
Zeruko mandatua.
Eta Espiritu Santuaren obraz eta graziaz
geratu zan aurdun. Abe Maria &c. Eranzuten da:
Santa Maria, &c.

Ona ni jaunaren Serbitzaria
Eranzuten da: Egin bedi nigan zuk diozuna,
eta diozun eran. Abe Maria, &c. Eranzuten da:
Santa Maria, &c.
Eta Jainkoaren Hitz Andia edo Trinidadeko
bigarren Persona aragiz janzi zan. Eranzuten da:
Eta bizitu zan gizonen artean. Abe Maria &c.
Eranzuten da: Santa Maria, &c. Gloria, &c.
Oremus
Erregutzen dizugu, Jauna, ixuri dezazula gure
animetan zure grazia, Aingeruak adirazirik sure
Seme Jesusen gizon egitea ezagutu degunak
beraren Pasio eta gurutzeko eriotzagatik betiko
piztutze doatsuaren glorian sar gaitean: JesuKristogatik beragatik. Ala biz.
Erregu oek egiten dira belauniko; baña larunbat arratsetik igande arratseraño, eta Pazkoalarunbat eguneko bezperetatik Trinidade eguneraño zutik. Bakoitzean irabazten dira eun egunetako barkazioak, eta illean bein barkazio edo
induljenzia osoa konfesatzen eta komulgatzen
danak, baña erregutu bear da Prinzipe Katoliko-

en arteko pakeagatik, herejia desegin, eta Eliz
Ama Santaren onra eta gloria ugaritu dedin.
Sagarako ezkilla aditzean
O nere Salbatzalle matagarria! Apaizak Konsagrazioko hitzak esan dituan unean bertan jarri
zera zu Aldareko Sakramentuan gurekin, eta
gure artean bizitzeko. Ala sinisten det, eta adoratzen zaitut nere Jaungoikoa, nere Erregea eta
Salbatzallea bezala. Bedeika zaitzeela Zeruko
Aingeru eta doatsu guziak. Bedeika zaitzeela
lurreko anima onak eta gauza guziak.
Jesusen agoniako ezkilla arratsaldeko
hiruretan jotzen danean
O jesus ona! Ordu onetan zu egon ziñan